GIZARTE
-
Upload
ikaskalera -
Category
Documents
-
view
155 -
download
0
Transcript of GIZARTE
PALEOLITOA
Gizakiaren historiako garairik luzeena da (k. a. 3.000.000
urtetik k. a. 10.000 urtera) gure historiaren %99 da. Garai hau
lehenengo hominidoak agertu zirenetik duela hamar milioi urte
ingura arteko garaia izan zen nekazaritza eta abeltzaintza sortu
zen arte.
Paleolitiko hitza “ antzinako harria ” esan nahi du eta
hasieran horrekin egiten zituzten ehizarako tresnak . Teknika
hauek, silex harria jotzean oinarritzen dira, nahiz eta garai
honetan egurra eta hezurra ere lehengai moduan erabili izan ziren.
Paleolitoko gizakiak, oinarrian, ehiza, arrantza eta basoko
fruituak biltzetik bizi izaten ziren. Nomadak ziren eta leize
zuloetan edo ibai inguruetan bizi izaten ziren, aire zabalean edo
zuhaitz adarrez zein animalia larruz eginiko txaboletan. Beraien
jantziak larruzkoak ziren eta familia loturazko tribu txikietan
antolatuta zeuden.
Neandertaleko gizakiek, Erdi-Paleolitoan, hildakoak
lurperatzeak adierazten duen bezala, erlijio arloko sineskeriak
zituzten. Goi- Paleolitoan, Cromagnon gizakiak lehenengo arte
formak sortu zituen eta hauetan harkaitzetako pintura azpimarratu
behar da.
BIZIMODUA EREMU BEROETAN
Gizakiak Afrikan dute jatorria. 4 milioi urtean, kontinente
horretan hasi zen gizakion bizitza, klima beroko eremu batean.
Gaur egundo sabanaren antzekoa zen. Gizakiak animali oso
arriskutsuekin bizi ziren krokodiloekin, elefanteekin …
BIZIMODUA EREMU HOTZETAN
Duela 1 milioi urte baino gutxiago, Afrikatik irten ziren.
Europan, eta Asiaren zati batean eta Ipar Amerikan, eta oso klima
hotzetara joan ziren bizitzera. Europa, Asia eta Ipar Amerikan
lehen izotzez beteta zegoen glaziazioengatik. Gizakiak bizi
baldintza oso zailetara egokitu ziren eta horrela bizirik jarraitzea
lortu zuten.
KOMUNITATE-BIZITZA
Paleolitoko gizakiak familia gutxi osatzen zituzten, 20 edo
40 kideen artean zeuden tribu bakoitzean. Tribuko kideak
maitasun eta elkartasun sentimenduak zituzten. Pertsonon
haurtzaroa oso luzea da, urte asko igarotzen dira gutaz bakarrik
baliatzeko, gurasoek haurrei behar zutena irakasten zieten
nerabezaroraino: sua, tresnak, arropak… Zaharrak tribuko
jakintsuena ziren. Kontakizunak kontatzen zizkieten haurrei.
ELIKADURA
Paleolitoko gizakiak bilketatik, ehizatik eta arrantzatik bizi
ziren. Batez ere fruituak, landareak eta animali txikiak jaten
zituzten.. makilak zorrotzak erabiliz, sustraiak eta tuberkuluak
lurpetik ateratzen. Animali handiak ( oreinak, mamutak… ) ez
zituzten oso sarritan harrapatzen. Animali handiak harrapatzeko,
puntan harri landu bat zuen lantza batekin ehizatzen zituzten.
Arrantzan ibaietan eta itsasoan batzuetan eskuz artzen zituzten
eta bestela tranpak jarriz edo hezurrezko arpoiekin.
SINESMENAK ETA ERRITUAK
Hainbat espiritu bazirela
sinesten zute: ehizan eta
ugalkortasunean laguntzeko
eta gaixotasunak eta heriotza
eragiten zituzten. Errituak
egiten zituzten espirituak alde
izateko. Hildakoak ehorzten
zituzten maitasuna
adierazteko gogoan izateko
hil ostean beste bizi bat
zegoela uste zutelako.
NEOLITOA
Harri Aroko azken garaia da K a 7000 urtean
IRAULTZA NEOLITOA
Duela hamar mila urte inguru, azken glaziazioari amaiera
eman zion klimaren berotzearekin batera, gizakiak aurkikuntza
garrantzitsu bi egin zituen: nekazaritza eta abeltzaintza. Honekin
zera lortu zen:
• Gizakien komunitateen asentamendu iraunkorrak (eguneko
bizitza).
• Jakiak modu kontrolatu batez ekoiztea eta ondorioz
biztanleria handitzea.
• Nekazaritza eta abeltzaintza Ekialde Ertainean hasi ziren,
eta gero Europan eta beste mundu osoan garatu.
• Laboratu ziren lehenengo espezieak laboreak izan ziren:
garia Ekialde Ertaina eta Europan, arroza Asian eta artoa
Amerikan. Etxeratu ziren lehenengo animaliak ahuntza,
ardia, idia, zaldia eta txakurra izan ziren.
Neolitikoko iraultza, leunketan oinarritzen ziren harrizko
tresnak egitean agertu zen eta honek gero eta tresna hobeak eta
espezializatuagoak eman zituen. Garrantzi handiko beste
berrikuntza bi ehuna eta zeramika izan ziren.
NEOLITOKO BIZIMODUA
Herrixkak ibaietatik gertu kokatzen zituzten, ura eskura
izateko; hala soroak ureztatzeko, nola jendea eta abereak
hornitzeko. Sarritan, herrixka oholesi batez inguratzen zuten,
beste gizaki batzuengandik edo animalietatik babesteko. Etxeez
gain, ukuiluak, biltegiak.
Hiru aldaketa tekniko garrantzitsu gertatu ziren:
� Harri leundua erabiltzen hasi ziren, lanabesak egiteko.
Esaterako, aitzurrak.
� Ehuna egiten hasi ziren. Haria animalien ilez egiten.
� Zeramika asmatu zuten. Eskuz modelatzen zituzten
objetuak: ontziak eta goporrak.
Herrixketan, lanaren espezializazioa gertatu zen. Hau da, pertsona
batzuk soroak lantzeaz arduratzen ziren; beste batzuk, azienda
zaintzeaz; eta gainerakoak eskulangileak ziren.
METAL AROA
Duela zazpi mila urte inguru, gizakia metalezko tresnak
egiten hasi zen eta honek bizitzeko moduan aldaketa handiak
eragin zituen. Erabili zuen lehenengo metalea kobrea izan zen eta
bitxiak eta apaingarriak egiteko erabili zuen, batez ere. Geroago
beste metale bi erabili zituen: burdina eta brontzea, kobrea eta
eztainuzko aleazioa. Metale biak oso gogorrak ziren eta haiekin
mota guztietako tresnak egin zitezkeen: lanerako tresnak, arma eta
armadurak, ontziak, bitxiak, estatuak eta abar.
Metal-Aroan herrixka asko hiri bilakatu ziren eta hauetariko
batzuk ehun baita mila biztanle ere izan zituzten. Erregea, edo
komunitateko burua, gudariak, artisauak eta abar agertzearekin
batera, antolakuntza politikoa konplexuago bihurtu zen.
5.000 urte inguru asmakizun oso garrantzitsua batzuk egin
ziren Ekialde Urbilean:
� Gurpilari esker, garraioak hobetu salgaiak gurdietan
kargatzeko eta lehorrez urrunera eramateko aukera.
�
� Haize- oihalak haizearen indarrez baliatzeko aukera eman
zien itsasontziei. Itsasontzi handiagoak salgai eta pertsona
gehiago garraiatu.
� Goldeari esker, aitzurrez baino lur gehiago eta arinago
lantzeko aukera izan zen.
SINESMENAK
Neolitoan, jainkosa ama gurtzen zuten. Neolitoan eta Metal
Aroan beste munduarekin lotutako sinesmenak eta hildakoen
gurtza. Hildakoak zeramikazko kutxa batean sartzen zuten eta
ondoren lur azpian sartzen zituzten eta nekropoliak deitzen ziren
(hau da, <<hildakoen hiria>>) esaten diegu.
ARTEA
Neolitoko pinturak
Askotan gizakiak agertzen ziren animaliak ehizatzen,
landareak biltzen, dantzatzen… Pinturak oso eskematikoak egiten
zituzten, bakarrik beltza erabiltzen zuten.
MEGALITISMOA
Neolitoaren amaieran eta Metal Aroan izan zen, harrizko
bloke handiz osatutako monumentuak eraikitzen hasi ziren.
Monumentu megalitiko handienak eta ezagunenak: iruinarriak,
trikuharriak eta harrespilak.
� Iruinarriak edo menhirrak lurrean zutik sartutako harri luze
eta handiak ziren.
� Trikuharriak eraikuntza konplexuagoak ziren. Harri handi
bertikalez osatuta zeuden, horma bat osatuz. Pertsona talde
baten hilobiak.
� Harrespilak iruinarri askoz osatutako barruti zirkular
handiak ziren. Ziur asko, jainkotegiak ziren.
Sorginaren trikuharria, euskal herrian dago eta bertan 39 pertsona
aurkitu dituzte lurperatuta haien lanabesekin eta guzti.
Iruinarria
harrespila