GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa...

8
GIPUZKOAKO HITZA OARSO BIDASOKO HITZA Gipuzkoako Foru Aldundiak haurrentzako jarduerak antolatzera bultzatu ditu udalak, eta mantendu egingo ditu laguntzak b Talde txikietan egin beharko dira ekintzak b 2-3 Udalekuak, udalen esku Lehen sektorea Nekazariei lan kontratazioak egitea errazteko lan poltsa bat sortu du Enba elkarteak 7 Alardea Koronabirusaren eraginez, Hondarribian eta Irunen ez da alarderik izango aurten 6 Ostirala 2020ko ekainaren 12a XI. urtea 449. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected] HIZKUNTZAK HITZAK BAINO GEHIAGO GEHIAGO DIRENEAN ALEGIA I ANDOAIN I BEASAIN I DONOSTIA (3) + GROS I IRUN LASARTE-ORIA (2) I TOLOSA (4) I URNIETA I VILLABONA HIZKUNTZA GUZTIETAKO IKASTARO TRINKOAK CAMBRIDGE ZIURTAGIRIEN PRESTAKUNTZA LINGUASKILL ETXETIK AZTERKETA BERRIAK 4-11 URTEKO HAURRENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA 2020 UDA www.elduaien.com 943 67 47 33 [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

GIPUZKOAKOHITZA

OA

RSO

BID

ASO

KO

HIT

ZA

Gipuzkoako Foru Aldundiak haurrentzako jarduerakantolatzera bultzatu ditu udalak, eta mantendu egingo ditulaguntzak b Talde txikietan egin beharko dira ekintzak b 2-3

Udalekuak, udalen esku

Lehen sektorea Nekazariei lan kontratazioak egitea errazteko

lan poltsa bat sortu du Enba elkarteak

7Alardea Koronabirusareneraginez, Hondarribian eta

Irunen ez da alarderik izango aurten

6Ostirala

2020ko ekainaren 12aXI. urtea449. zenbakia

[email protected]

HIZKUNTZAKHITZAK BAINO

GEHIAGOGEHIAGODIRENEAN

ALEGIA I ANDOAIN I BEASAIN I DONOSTIA (3) + GROS I IRUN LASARTE-ORIA (2) I TOLOSA (4) I URNIETA I VILLABONA

HIZKUNTZA GUZTIETAKO IKASTARO TRINKOAK

CAMBRIDGE ZIURTAGIRIEN PRESTAKUNTZA

LINGUASKILL ETXETIK AZTERKETA BERRIAK

4-11 URTEKO HAURRENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA

2020 UDA

www.elduaien.com943 67 47 33 [email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 12aAstekoa

Miren Garate

Konfinamendua

dela medio, sei

aste egon ziren

haurrak etxe-

tik atera gabe;

egunean ordu-

bete ateratzeko baimena eman zi-

tzaienean, lagunekin ez jolasteko

esan zitzaien, distantziak man-

tendu behar direlako; eta eskolara

ere ezin dira joan oraindik. «Be-

ren berdinekin jolasteko aukera-

rik ez dute izan, eta itxialdiak era-

gindako ondorio emozionalak

igartzen zaizkie», esan du Amaia

Perez Elorza Urtxintxako kideak.

Aisialdi elkarte horrek eta beste

batzuek —Astialdi sarea elkartean

biltzen direnek— Ume eta nerabe-

entzako aisialdi hezitzaileko jar-

duerak dituen 2020ko uda baten

alde izeneko adierazpena atera

dute. Inoiz baino beharrezkoagoa

iruditzen zaie aurtengo udan ere

udalekuak antolatzea. Eta ez kon-

tziliazioa errazteko bakarrik.

«Iruditzen zait begirada batez ere

gurasoen beharretan jarri dela,

baina beharra haiek dute: haurrek

eta gazteek. Ez dakit instituzioak

konturatzen diren horretaz».

Herri askotan, oraindik ere ez

dute jakinarazi udan zein jardue-

ra antolatuko dituzten haurren-

tzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak

maiatzaren erdian iragarri zuen

bertan behera utziko zuela Udale-

kuak 2020 programa. Eta Eudelek

egindako gomendioari jarraituz,

udal gehienek ere erabakia zuten

ohiko udalekurik ez antolatzea

aurten. Aurreko astearen hasie-

ran, ordea, hirugarren fasetik au-

rrera udalekuak baimendu egin-

go zituela jakinarazi zuen Eusko

Jaurlaritzak —astelehenean sartu

zen fase horretan Gipuzkoa—, be-

tiere talde txikitan eginda eta se-

gurtasun neurriak erres-

petatuta. Udaleku ire-

kiak egiteko aukera ez

ezik, gaua pasatzera joa-

teko udalekuak egiteko

aukera ere jarri zuen ma-

hai gainean Jaurlaritzak.

Iragarpen horren oste-

an, ostiralean bilera egin

zuten Gipuzkoako Foru

Aldundiak eta udalek.

Hain zuzen, aldundiak jarduerak

antolatzera bultzatu nahi ditu

udalak, eta erabaki du haiei eta

erakundeei ematen dizkien diru

laguntzak mantentzea. Aholku-

laritza eta laguntza zerbitzu bat

ere jarriko du martxan, jarduera

horiek antolatzeko beharrezkoak

diren prestakuntza baliabideak

emateko. Eta osasuna bermatze-

ko materiala ere emango die an-

tolatzaileei, hala nola maskarak

eta gelak. Eskola kirola programa

etenda zegoen martxotik, baina

haren barruan urtero antolatzen

duen Uda izeneko kanpaina be-

rreskuratu egingo du aldundiak,

eta Donostiako Txuri Urdinen lu-

doteka jarriko du, ekainaren

22tik abuztu erdi aldera arte.

Harkaitz Millan Kultura eta

Gazteria diputatuaren esanetan,

«ez da kasualitatea» udalen esku

uztea haurrentzako jardueren an-

tolaketa. Neurri horrekin, besteak

beste, aurreko urteetan izaten zi-

ren lurralde historikoen arteko jo-

an-etorriak eta zerbitzu komu-

nen erabilera handia saihestu

nahi dituztela azaldu du. «Gaur-

gaurkoz ez zitzaigun zuhurra iru-

ditzen halakoak antolatzea. To-

kian tokikoagoak izango dira jar-

duerak, eta uste dugu udalak eta

tokiko erakundeak direla egokie-

nak horiek antolatzeko».

Donostia da udaleku irekiak

egingo dituztenetako bat. Opo-

rretan Euskarazegitasmoa anto-

latu dute 7 eta 12 urte arteko hau-

rrentzat, eta zozketa bidez adjudi-

katu dira plazak. Ikastetxeetan

egingo dira jarduerak, eta, sartu

aurretik, sukarra hartuko zaie

haurrei. Horrez gain, bi metroko

distantzia mantendu ezin dene-

an, maskarak erabili beharko di-

tuzte. Zortzi haur egongo dira tal-

de bakoitzean. Zarautzen, asteaz-

kenean amaitu zen aurrematri-

kula egiteko aukera. «Oraindik

ezin da ziurtatu antolatuko dire-

nik, baina aurreikuspen bat egitea

egokia iruditzen zaigunez, aurre-

matrikula zabaltzea erabaki du-

gu», azaldu dute udaleko ordez-

kariek. Beasainen ere atzo amaitu

zen izena emateko epea. Hamar

haurreko taldeak osatuko dituzte.

Hernanin, 6 urtetik aurrerakoek

izango dituzte udalekuak.

Orion, hasierako asmoa zen lan

kontuengatik beharra zuten fa-

miliei bakarrik eskaintzea zerbi-

tzua, baina, Jaurlaritzaren baldin-

tzak ezagutu ostean, udalak ikusi

du uztailean haur gehiago ere

hartzeko modua badela —abuz-

tuan premia dutenei bakarrik

emango zaie zerbitzua—. Elduai-

nen, Amezketan, Lizartzan, Be-

rastegin eta beste herri txiki ba-

tzuetan ere izango dira udale-

kuak. Gainerakoan, udal askok

iragarri dute haurren aisiari lotu-

tako ekintza puntualak egingo di-

tuztela. Hain zuzen, aldundiak

Umeen egoera emozionala ikusita, Urtxintxa elkarteak uste du aurten ereudalekuak antolatzeko premia dagoela, eta bat dator Gipuzkoako Foru Aldundiaere. Udalekuak 2020 programa bertan behera utzi arren, aldundiak udalakbultzatu egin nahi ditu jarduerak antolatzera, eta laguntzak mantendu egingo ditu.

Haurrentzako agenda, oraindik osatu gabe

Hainbat haur Zumaiako

udalekuetan antolatutako

jarduera batean. BALEIKE

Iruditzen zait begirada batez ere gurasoen beharretanjarri dela, baina beharra haiekdute: haurrek eta gazteek»Amaia Perez ElorzaUrtxintxa aisialdi taldeko kidea

‘‘

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

3GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa

Udabizi bilatzailea sortu du herri-

tarrek jarduera horien berri izan

dezaten.

Perezek kontatu du azken or-

dura arte udalekuak egiteko au-

kerarik izango ote duten ez jakite-

ak «estres handia» sortu diela ai-

sialdi taldeei. Martxorako hasi ohi

dira, normalean, dena prestatzen,

eta askoz denbora gutxiago izan-

go dute aurten. Haren esanetan,

berriz planteatu beharko dute

guztia, baina uste du, distantziak

eta abar bermatuz, aurreko urte-

etan egiten zituzten jardueretako

batzuk egiteko modua izango du-

tela. Garrantzitsuena taldeak ez

nahastea izango dela dio. «Talde

txikiak egiten baditugu, eta talde

horiek eta erreferentea beti ber-

berak badira, gauza asko egiteko

aukera izango dugu». Talde han-

dietan egin beharreko ekintzak

baztertu egingo dituzte. Igerile-

kuak eta beste azpiegitura batzuk

erabiltzeko aukera, berriz, batik

bat udalen esku egongo dira.

Mugak muga, Perezen ustez,

beharrezkoa da aurten ere udale-

kuak antolatzea. Alde batetik,

haurrek beren adinkideekin, la-

gunekin eta gelakideekin jolaste-

ko premia dutelako; eta, bestetik,

udalekuek alde on ugari dituzte-

lako. «Jolasa izaten da tresna na-

gusia, eta haurrek atseginez egi-

ten dituzte gauzak. Dibertimendu

hori erabiltzen da balio batzuk

sustatzeko: autonomia garatzen

dute haurrek; ratioak txikiagoak

direnez, bakoitzari behar duen

atentzioa emateko aukera izaten

da; emozionalki ez badaude ondo,

denon artean hitz egiten da...».

Batzuen esku bakarrik

Badute beste kezka bat ere aisialdi

taldeek. Udalek udalekuak ez an-

tolatzeak ez du esan nahi udale-

kurik edo aisialdirako jarduerarik

izango ez denik. Enpresa eta era-

kunde pribatuek ere eskaintza

zabala egiten dute, eta familiek

kontziliaziorako izango dituzten

arazoak direla medio, pentsatze-

koa da egitasmo horiek eskaera

handiagoa izango dutela.

Alabaina, garestiagoak izan ohi

dira. Izan ere, udalek beren gain

hartzen dute udalekuen gastua-

ren zati bat, eta ohikoa izaten da

arazo ekonomikoak dituzten fa-

miliei bekak ematea ere. «Betiko

udaleku horiek gabe, haur ba-

tzuek etxean geratu beharko du-

te, eta, seguru asko, etxean gera-

tzen diren horiek izango dute

udalekuen beharrik handiena»,

esan du Perezek. Hezkuntza siste-

man ikusi den arrakala ekarri du

gogora. «Haur horietako batzuek

udan ere ez badute aukerarik ai-

sialdi egitasmoetan parte hartze-

ko, ia sei hilabete egon beharko

dute beren adinekoekin harre-

manik izan gabe».

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

RIRITZIALeire Narbaiza

Fenomeno paranormalaketa euskara

Ez dakit inoiz Iker Jime-nezen saioa ikusi du-zuen, seguru nagobaietz, Hegoaldekoak

bazarete, behintzat. Cuarto mile-

niodu izena, eta fenomeno para-normalez, OHEz (objektu hegala-ri ezezagunez), konspiranoiez etaabarrez hitz egiten du bertan. Gi-doilariak gozatzen ibiliko dirapandemiarekin, beste hamardenboralditarako ere emangodielako materiala. Bada, progra-ma horretan teoria bat defenda-tzen dute: eraikin baten hormenartean bizi izandako gertaerakindartsuak eta bortitzak badira,paretak sentimendu horiekinblaitutageratzen dira, sufrimen-du hori kutsatuta geratzen da

bertan, alegia. Jakina, fenome-noasufritzendutenak beti izatendira ospitale psikiatrikoak, kar-tzelak, barnetegi krudelak... Oi-nazea eta terrorea aterpetu dutenetxeak aztertzendituzte, psiko-foniekin-eta. Beldurgarria (hartunahi duzuen zentzuan).Ez dakit Euskal Herrian ibili ote

diren halakoen bila. Badakit an-kerkeria aterpetu duen leku batbaino gehiago dagoela gurean,polizia etxeetan, esaterako. Hale-re, badago toki bat non urdurita-sun neurgailu guztiek —existitu-ko balitz halakorik—, eztandaegingo luketen: BEC, Barakaldo-ko erakustazoka. Hango pabi-loietako hormek milaka azterke-tariren urduritasuna xurgatuko

zuten honezkero, han egiten di-ren azterketa eta oposizioen on-dorioz. Iker Jimenezen lantalde-ak kirio-neurgailua jarri beharkoluke Ansioko eraikinean ea pol-tergeistik dagoen.Aurten, ordea, BECeko hor-

mek ez dute urduritasunez kar-gatzekoaukera handirik izan,bertan behera geratu direlakopentsatuta zeuden oposizio etaazterketa guztiak. Tira, den-de-nak ez, HABEkoak egingo dituz-telako; barkatu, egiten dabiltza-lako dagoeneko. Atzo goizetikdatorren asteko ostiralera arte,EAEko euskara ikasleek B2, C1eta C2ko etsaminak egingo dituz-te. Pandemiaren amaieran eus-kara ikasten dabiltzanek BECera

joan beharko dute. Lehen, hiruazterketa leku egoten ziren: Do-nostia, Gasteiz eta BEC. Orain,bakarra. Izurritearen erdian era-bakitako kontua. Euskaltegieta-koek ez ezik, C1era euren kasaaurkeztuko direnek ere han egin-go dute etsamina. Komentariogutxi merezi du erabakiak. Askok argudiatu dute ikasleek

merezi zutela azterketa izatea.Hala bada, zergatik ez du inorkhalakorik esan HAEEk (IVAPek)bertan behera laga zuenean uda-berriko deialdia? Osakidetza, Er-tzaintza, Hezkuntza, suhiltzaile-ak... Oposizio (ez oposaketa, me-sedez) horiek guztioriek atzeratuzituztenean sine die? Ez ote duteoposiziogileek ere errespetua

merezi? Ezinbestean egin beharzen C1eko azterketa librea deialdihonetan, orain arte inoiz egin ga-bea? Derrigorrean BECen, besteaukera batzuk mahai gainean ja-rri zirenean (eskualdeka, herrika,euskaltegietan)? Ez litzateke logi-koagoa, osasuntsuagoa, Barakal-doko areto erraldoian 14.000 per-tsona ingururen joan-etorria era-gitea baino? Hainbeste galderadauzkat, Misterioaren ontziak

ere argituko ez lizkidakeenak...Eta galderarik handiena: zer-

gatik bihurtu dira azterketakeuskararen irakaskuntzan ezin-besteko? Azterketa dugu ardatz,zoritxarrez. Euskara ikasi eta era-biltzea inportanteena izan beha-rrean, probak (eta ez frogak) go-bernatzen gaitu, euskararen kal-tetan. Titulua versus praktika.Gurpil zoro horretan dugu mur-gilduta euskaltegien jarduna.Iker Jimenezi ere kostako zaio fe-nomeno paranormal hori argi-tzea!

Irudiab Donostia

Fasez fase, barran bertan ere bai jadaKoronabirusaren gaitzak eragindako konfinamendu egoera baretze bidean, joan den astelehenean hirugarren

fasean sartu zen Gipuzkoa, eta, ia hiru hilabeteren ondoren, tabernetako barretako asko jendez betetzen has-

tea izan da ondorioetako bat —irudian, Donostiako Juantxo taberna—. Hirugarren fasean desagertu egin da

taberna barruan jende kopurua mugatzeko araua, eta zutik kontsumitu daiteke jada, baina jabe askok nahiago

dute «normaltasun berrira» iritsi arte zain egotea. Ekainaren 21ean iritsiko da aldaketa hori. GORKA RUBIO / FOKU

EH Bilduk «ardura politikoak» eskatuditu metroaren lanetako kalteengatik

DONOSTIA b Duela astebete, Donostiako metroaren lanek kalteakegin zituzten Zubieta kaleko 8. zenbakiko eraikinaren sotoan. EuskoTrenbide Sareak eraikina«segurua» dela ziurtatuta, bizilagunak eu-ren etxeetan dira jada; ikerketa egin bitartean geldirik egongo dira zatihorretako lanak. EH Bilduk «ardura politikoak» eskatu ditu.

«Tabernetan jendea baldinbadago, futbol zelaian zergatikez da sartuko ikusleen herenbat? Futbola erabat kiroldesberdina da zalerik gabe»

Jose Luis MendilibarEibarreko entrenatzailea

345.632ZENBAT ETXEBIZITZA ZEUDEN IAZ GIPUZKOAN

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, 2019ko

urtarrilaren 1ean 345.632 etxebizitza zeuden Gipuzkoan, urtebete lehe-

nago baino %0,6 gehiago. Etxebizitzen batez besteko azalera erabilga-

rria, berriz, 86,9 metro koadrokoa zen.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 3.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko: [email protected].

%

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 12aIritzia

Viktoria Eugeniak gaur zabalduko dituateak, Zea Maysen kontzertuarekin

DONOSTIA bTantaka-tantaka, herriz herri zabaltzen ari dira antzo-kiak, eta Donostian ere gaur emango dute pausoa. Aste askoan Inter-net bidezko eskaintzara mugatu ondoren, Donostia Kulturak gaur be-rrekingo dio programazioari, Zea Mays taldearen kontzertuarekin(20:00). Antzokiak edukieraren %50ekin zabalduko ditu ateak.

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

Bihar arteko epea dago Zaporeak GKEaren erronkan parte hartzeko

EIBAR bKoronabirusaren eraginez denbora askoan geldirik egon oste-an, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak erronka bat dauka mar-txan Eibar eta Ermuaren (Bizkaia) artean. Bihar arteko epea dago Ei-barren ahalik eta pardina dilista gehien biltzeko. Grezian, Moriakoerrefuxiatuen esparruetan daudenei bidaliko dizkiete elikagaiak.

2.000.000ALDUNDIAK UDALEI ZENBAT EURO EMANGO DIZKIEN

MERKATARI TXIKIEI ETA OSTALARIEI LAGUNTZEKO

Gipuzkoako merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko, foru aldundiak bi

milioi euro emango dizkie udalei. Hala jakinarazi du Imanol Lasa Ekono-

mia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak.

Sorosle guztiakkontratatzekoeskatu du ELAk

DONOSTIA b«Subrogazioa» es-katu du ELA sindikatuak; alegia,iaz Donostiako hondartzetan la-nean aritu ziren BPXport enpre-sako sorosle guztiak aurten erekontratatzeko. «Sorosle batzuekhamabost urte daramatzate lane-an, eta ez diete deitu», salatuzuen Maddi Aspiazu ELAko or-dezkariak asteartean, udaletxeatarian egindako protestan.

Gimbert izango daligako beteranoena,40 urte beteta

BERGARA bVanesa Gimbert ber-gararra 33 urterekin iritsi zen Es-panyoletik Athleticera, eta, apiri-laren 19an 40 urte beteta, besteurtebeterako berritu du kontra-tua Athleticekin. Ondorioz, Gim-bert izango da Espainiako LehenMailako jokalaririk beteranoena.Erdiko atzelariak, guztira, 205partida jokatu ditu Athleticekin,eta 35 gol sartu ditu.

«Zorpetzekoaukera» izateaeskatu du Olanok

DONOSTIA b«Egoerak hala be-

hartuta, atzeratu egin beharko

ditugu aurreikusita geneuzkan

lanetako batzuk». Hala aitortu

du aste honetan Markel Olano

Gipuzkoako ahaldun nagusiak

Radio Euskadin egin dioten el-

karrizketa batean. «Dena den,

espero dezagun erakundeoi

zorpetzea bermatzea, bidean

gelditu diren proiektu horieta-

ko batzuei heltzeko. Gizarte po-

litikek eta arlo ekonomikoak

izango dute lehentasuna».

Koronabirusaren gaitzari da-

gokionez, herritarrak erlaxatuz

joateak errespetu handia sor-

tzen dio Olanori. «Argi eduki

behar dugu arriskuak hor jarrai-

tzen duela oraindik». Urrutira

joan gabe, aste honetan beste

positibo bat izan da Aretxabale-

tako zahar etxean. Eztabaidak

eztabaida, zaharren egoitzen

eredua aldatzerik ez du aurrei-

kusten ahaldun nagusiak.

«Egoerak behartuta, zerbitzua

indartu dugu, eta egoitza horiek

eroso bizitzeko tokiak izan dai-

tezen lortu behar dugu».

N-1 eta A-15eko bidesari be-

rriari dagokionez, epaia irmoa

izan arte bidesariari eutsi egin-

go diotela berretsi zuen.

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 12a Gaiak

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

Erik Gartzia Egaña

Uda giroko festen den-

boraldia hasi berri da.

COVID-19ak baldin-

tzatuta, bertan behera

utzi behar izan dituzte batzuk, eta

ezohiko moduan ospatuko dira

beste batzuk. Irungo sanmartzia-

lek goiburu asko sortzen dituzte:

ekainaren 23an dira hastekoak,

eta alardea izan ohi da ekitaldi na-

gusietako bat. Bi alarde egiten di-

tuzte herrian, parekidea eta baz-

tertzailea, eta alarde parekideko

kideek apirilean iragarri zuten ez

zutela desfilerik egingo.

«Apirilean begi bistakoa zen

ezinezkoa izango zela alardea egi-

tea, ezingo genituelako bermatu

osasun neurriak, ez barruan eta

ezta kanpoan ere», esan du Maite

Bergara Irungo alarde parekideko

jeneralak. Erabakia argi bazuten

ere, «zaila» egin zitzaien publi-

koki adieraztea. Erreferentzia gi-

sa, erabakia hartu zuten astean

bertan iragarri zuten Iruñeko san-

ferminak ez zituztela ospatuko.

Alardeak jende multzo handia

biltzen du bai konpainietan eta

baita espaloietan ere, eta, Berga-

rak nabarmendu duenez, eurek

ez dute egin nahi polizia lanik:

«Herria ikuslez gainezka egoten

da beti, eta, gainera, festetan azto-

ratu egiten gara denok. Guri da-

gokigunez, ezin ditugu neurriak

betearazi; ezin gaituzte horretara

bultzatu». Erabakia hartzea «go-

gorra» izan zela onartu du, baina

errealitatea «are gogorragoa»

dela baietsi du alarde parekideko

jeneralak. «Pandemia izan da be-

netako drama: gaixotasuna bera,

bakardadea, hildakoak... Oso se-

rioa izaten ari da dena». Hori bai,

«min» ematen die alardea bertan

behera utzi behar izateak. «De-

nok nahi dugu normaltasuna».

Ekainaren 30ean ez dira kalera

aterako: ez dute egingo jende

multzoak elkar ditzakeen ekital-

dirik. «Guztion festak dira san-

martzialak, eta, baten batek ezin

badu parte hartu, ez dugu hor

egon behar». Alarde parekidea-

ren jarduna, baina, ez da gelditu:

sare sozialen bitartez hainbat eki-

taldi egingo dituztela aurreratu

du jeneralak, eta Facebook, Insta-

gram eta Telegram kontuei adi

egoteko eskatu du. Gauza «bi-

txiak eta politak» prestatu dituz-

tela —eta gehiago prestatzen ari

direla— azaldu du Bergarak. Alar-

de mistoak «festa eta aldarrika-

pena» uztartzen dituela eta ber-

dintasunaren aldarria ez dela

hoztuko ere ziurtatu du. «Urte

osoan ari gara horretan lanean,

eta berdin jarraituko dugu».

Egoera ezberdina da ondoko

herrian, Hondarribian. Alardeko

konpainietako bat da Jaizkibel, ez

da alarde osoa, eta Alarde Funda-

zioko buruek —denak gizonezko-

ak— erabaki dute irailaren 8an ez

dela alarderik egongo. «Alde ba-

karreko erabakia» dela salatu du

Oihana Etxebarrieta Jaizkibel

konpainiako kapitainak. «Hori

gertatzen da jaietako ekitaldi ga-

rrantzitsuenetako bat esku priba-

tuetan uzten duzunean».

Jaizkibel konpainiak, maiatza-

ren 17an, gutun bat bidali zion

Txomin Sagarzazu Hondarribiko

alkateari, eta bi gai jarri zituzten

mahai gainean: Hondarribiko fes-

tak irailaren 8ko alardea baino as-

koz gehiago direla, eta mahai bat

osatzea, eragile guztien artean

jaiei buruzko erabakiak hartzeko.

Alde horretatik, Etxebarrietaren

ustez, Alarde Fundazioaren era-

bakiak ez luke eraginik izan be-

harko gainontzeko ekitaldietan.

Alkateak joan den asteko astear-

tean erantzun zion Jaizkibel kon-

painiari «premia handiagoko

gaiak» lantzen ari zirela, hondar-

tzen kudeaketa eta haurrentzako

zerbitzuak, besteak beste. Artean

udako kultur egitarauari eta festei

ez zietela heldu jakinarazi zien al-

kateak. «Esan digunez, pare bat

aste barru helduko diete gai ho-

riei, eta elkarlanerako prest gau-

dela gogorarazi diogu guk. Ez du-

gu jaso ez baiezkorik eta ez ezez-

korik, baina erantzuna jaso dugu,

behintzat», azaldu du Etxeba-

rrietak.

Ikasteko denboraGauza asko erabakitzeko daudela

berretsi du Etxebarrietak. «Gu,

festetako ekitaldi batzuen antola-

tzaile gisa, prest gaude gainontze-

koekin adosteko zer egin dezake-

gun; apaltasunez eta arduraz».

Alardeaz gain, Hondarribia Ber-

dintasunaren Hiria Saria ere anto-

latzen dute herrian, eta ekitaldiak

antolatzen dituzten beste eragile

eta tabernariak bilduko dituen

mahai bat ere osatu nahi dute:

«Denen artean erabaki behar du-

gu zer egin dezakegun eragina

ahalik eta txikiena eta gozamena

ahalik eta handiena izan dadin».

Hiru hilabete falta dira festeta-

rako. «Behingoagatik» denbora

alde izango dutela eskertu du

Etxebarrietak. Jaizkibel konpai-

niak «herritarrek herritarren-

tzat» antolatutako festak ditu hel-

buru, eta festen eredu berritutik

ikasteko aukera izango dutela ze-

haztu du: «Gure festak ongi anto-

latzeko aukera bat izan daiteke

hau». Berdintasuna «egunero

landu behar den zerbait» izango

dela azpimarratu du, eta alardetik

alardera «inoiz baino denbora

gehiago» izango dutela eztabai-

datzeko. «Aldundiari eta udalari

elkarrizketa mahaiak jartzeko es-

katzen jarraitzen dugu».

Irunen eta Hondarribian ez dute alarderik egingo aurten. Irunen, alardeparekideak berak hartu du «erabaki mingarria». Hondarribian, AlardeFundazioaren alde bakarreko erabakia kritikatu du Jaizkibel konpainiak.

Txilibituak, isilik aurten

Irungo alarde parekideak apirilaren 24an jakinarazi zuen aurten ez direla kalera aterako. ASIER PEREZ-KARKAMO

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 12aGaiak

Denok erabaki behardugu zer egin eraginaahalik eta txikiena etagozamena ahalik etahandiena izan dadin»Oihana EtxebarrietaHondarribiko Jaizkibel konpainiakokapitaina

«Festetan aztoratuegiten gara denok. Ezin ditugu neurriakbetearazi; ezin gaituztehorretara bultzatu»Maite BergaraIrungo alarde parekideko jenerala

‘‘

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

Josu Artutxa Dorronsoro

Eskulana behar dutenbaserritarrekin eta ne-kazariekin lan eskabi-deak bideratzeko zuze-

nean harremanetan jartzea, hori-xe da erronka. Euskal NekazarienBatasunak (Enba) lan poltsa bateratu du Nekazari Gazteen Elkar-tearekin (Asaja) eta geolokaliza-zioan mundu mailako liderra denIngurumen Sistemak IkertzekoInstitutuak (ESRI) Espainiako Es-tatuan duen enpresarekin lanki-detzan. «Euskal Herriko lehensektorea txikia izan arren, eskula-na behar izaten da bai udan etabai udazkenean», azaldu du Xa-bier Iraola Enbaren Gipuzkoakokoordinatzaileak.Modu digitalean eratu dute zer-

bitzua, eta lan eskaintzaren batduten baserritarrek eta nekaza-riek nahiz lan egiteko prest dau-den herritarrek www.asaja.com

webgunean aurki dezakete infor-mazioa; izena ere bertan emanbehar da. Herritar bakoitzak bereezaugarriak sartu behar ditu ber-tan, hala nola lan eskaintzarendatak, lekua, lan baldintzak, cu-rriculuma edo lekualdatzekoahalmena: «Norbera nola, non,noiz eta zertan lan egiteko prestdagoen azaldu behar da». Ondo-ren, sistemak berak aztertzen duinformazioa, eta bi aldeak harre-manetan jartzeko bidea egiten du.Lan eskaera egin dutenen arte-

an galbahea egin, eta bateraga-

rriak diren profilak aukeratzenditu sistemak. «Lehenik, eskariaeta eskaintza kontrastatuko dirabaserritarrekin eta nekazariekin,eta horiek erabakiko dute pausoaeman edo ez. Funtsean, aukerakgerturatzea da helburua, herrita-rrekin harremana sortzea».

Baratzean eta mahastietanUrte sasoiaren arabera, lan des-berdinak izaten dira Euskal He-rrian. Udan, batez ere baratzeetanbehar izaten da eskulana; udaz-kenean, berriz, mahastietan.Uzta jasotzen aritzen diren langi-leak urte osoan «alde batetik bes-tera» ibiltzen direla dio Iraolak.Hala ere, eremu guztietan ez daberdin lan egiten. «Hemengoerrealitateak ez du zerikusirikMurtziakoarekin edo Andaluzia-koarekin, lursailen tamainaga-tik», dio. «Gure txikitasunean,ordea, badira punta-puntako ere-muak; Arabako mahastiak, esa-terako». Esparruka ere arazoakizaten direla gaineratu du. «Badi-ra urte osorako langileak dituztenabeltzainak. Beste batzuek, or-dea, komeriak izaten dituzte lan-gileak lortzeko».Dagoeneko COVID-19aren

pandemiak eragindako krisiakinguruan nahiz beste herrialdee-tan utzitako ondorioen berri iza-ten hasia da Iraola. «Aipatu dida-tenez, Lleidan [Herrialde Katala-nak], han bertan eta ingurukoprobintzietan ari dira jendea bila-tu nahian. Hego Amerikan, be-

rrian bizi den herritar asko azalduda jada lanerako prest.«Harremanak sortzen eta ku-

deatzen laguntzeko» bide modu-ra ere deskribatu du Enbaren Gi-puzkoako koordinatzaileak lanpoltsa. Lehen urtea izanik, jakitun

da «froga moduko bat» izaten aridela. «Oraingoz, gehiago dira laneskaera egin dutenak eskaintzaegin dutenak baino». Alde horre-tatik, Lanbide Heziketan ari dire-nei edo ikasketak burutu dituzte-nei ere bidali diete informazioa.

«Askotan alde batera uzten direnarren, aukera eman behar zaiegainerako herritarrek bezainbes-teko balioa edo handiagoa dute-nei ere».Caritas elkartearekin ere harre-

manetan jarri direla azaldu duIraolak. «Izan ere, zaur-garritasun egoeran dau-den herritarrengana ereheldu nahi dugu, aukeragehiago izan dezaten.Baserritarrak horiekinelkarlanean aritzea izan-go da hurrengo erron-ka». Caritasekin nahizLanbide Heziketakoikasleekin duten harre-

mana «areagotzea eta hobetzea»eta «elkarren arteko lanketa sus-tatzea» ere badira Enbaren hel-buruak. «Eurak presente izannahi ditugu gure aukeren artean,eta eurek ere gu presente izateanahiko genuke».

Enba Euskal Nekazarien Batasunak lan poltsabat eratu du, baserritarrei eta nekazariei lankontratazioak errazteko. Sarean eman daitekeizena, eta herritar ugari azaldu da lanerako prest.

Eskuak lehensektorearentzat

Ibarran piperrak biltzeko baliatzen dute uda sasoia. REBEKA CALVO / TOLOSALDEKO ATARIA

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 12a Gaiak

rriz, hegazkin bidaiak debekatuegin dituzte, eta, biztanleen mu-gikortasuna murriztu egin dute-nez, eskulanik gabe geratuko danekazari ugari».Bi ataletan bereizita dago lan

poltsa: lan eskaintza egiten dute-nak daude, batetik, eta lan egitekobeharra dutenak edo prest daude-nak, bestetik. Urte sasoi honetanlehen sektorean aritzeko bertakolangileak aurkitzea zaila zela jabe-tuta erabaki zuten zerbitzu berriasortzea: «Izan ere, askotan ez daerraza izaten kanpokoak aurki-tzea ere», aitortu du Iraolak.Iraolak uste du orain arte izan

dituzten arazo askori irtenbideaemateko «urrats handi bat» izandaitekeela zerbitzu berria: «Ber-takoek askotan ez dute jakiten laneskaintzak daudela. Atzerritarrekegiten dituzte bitartekari edo me-zulari lanak». Iraolaren esanetan,hori bai, kasu honetan Euskal He-

Bertakoek, askotan, ez dutejakiten lan eskaintzak daudela.Atzerritarrek egiten dituztebitartekari edo mezulari lanak»Xabier IraolaEnbaren Gipuzkoako koordinatzailea

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 6. 12. · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko ekainaren 12a Astekoa Udabizi bilatzailea sortu du herri-tarrek jarduera horien berri izan dezaten. Perezek

Aitziber Arzallus

Hondartza denboraldi «arraroa»espero dute Zarautzen. Hala dioIbon Elorza toldozainak (Zarautz,1961), edo toldozain ohiak, aurtenezingo baitute hondartzan toldo-rik jarri. Debekuak «egoera zaile-an» utzi dituela aitortu du, «neguguztia udako denboraldiari begiralanean» pasatu eta gero ezingodutelako ordainik jaso. Udalak,baina, zeregin berria jarri die has-tear den denboraldirako: toldo-zainak arduratuko dira hondar-tzako sarbideak eta edukiera kon-trolatzeaz. Noiztik zara Zarauzko hondar-

tzako toldozaina?

2007an hasi nintzen. Aurretik,nire aitaginarreba ibiltzen zen,eta haren lekukoa hartu nuen.Zuk duzu Zarauzko hondartza-

ko toldo guztien ardura?

Ez, bi enpresaren artean banatzendugu hondartza, biak ere familia-koak. Narrosetik Gurutze Gorria-ren postuaren parerainoko toldo-en ardura —kale aldekoak— nirekoinatuak du, eta Gurutze Go-rriaren postuaren paretik Donos-tia aldera jartzen ditugun toldoe-na, nik. Koloreka bereizten ditu-gu. Nire koinatuaren toldoekzutabe, aulki eta banku urdinakdituzte, eta nireek, berdeak.Zenbat toldo jarri ohi dituzue

guztira?

Zoritxarrez, gero eta gutxiago. Es-painiako Ingurumen Ministerio-ko Kosta Zuzendaritzari eskatubehar izaten diogu toldoak jartze-ko baimena, eta hark esaten diguzenbat jar ditzakegun. Azken ur-teetan 630 bat jarri izan ditugu.Zeintzuk dira toldozain baten

eginbeharrak?

Hondartza denboraldia ekaina-ren 1ean hasi eta irailaren 15eanbukatu ohi da Zarautzen. Tartehorretan, toldoak hondartzan ja-rrita egoten dira, eta gure lana iza-ten da itsasgorarekin jasotzea.Mantentze lan txikiak ere egitenditugu, aulkiren bat puskatubada hura konpondu eta horrela-koak. Mantentze lanik gehienak,ordea, neguko hilabeteetan egi-ten ditugu. Zutoinak burdinazko-ak izaten dira, eta kresalak janegiten ditu; beraz, herdoila ken-du, soldatu eta margotu egiten di-tugu; egurrezko aulki eta ban-kuak konpondu eta margotu egi-ten ditugu; oihalen junturakjosten ditugu, edo, puskatuta ba-daude, berriak egiten ditugu...Lan horiek guztiak koinatuak etabiok egiten ditugu.Zenbat langile dauzkazue guzti-

ra?

Uda partean, hogei bat lagun ari-tzen gara toldozain lanetan; ne-guan, berriz, koinatua eta biok. Toldozain izateaz aparte, beste

lanik egiten duzu?

Lehen, bai, ehorzketa etxeentza-ko hileta koroak egiten aritzennintzen, baina negozio hori eregain behera doa, eta bukatu zaithori ere. Beraz, orain, toldozaina-rena da nire lanbide bakarra, etaaurten, hori ere ez.Nork alokatzen ditu toldoak?

Bezero gehientsuenak finkoakdira; alegia, bizitza guztian toldoaalokatu izan dutenak. Zarauzta-rrak asko, eta, gero, Zarautzen bi-garren etxebizitza duten Gipuz-koako beste herri batzuetakoak:Tolosakoak, Azpeitikoak, Eibar-koak eta abar; eta bizkaitarrak erebai. Azpeiti aldetik egunero hon-dartzara etortzeko ohitura duten

bezeroak ere baditugu, eta, gero,Gipuzkoatik kanpoko bezero fin-koak ere bai: Madrilgoak, Zarago-zakoak, Valladolidekoak, IparEuskal Herrikoak, Frantziako-ak... Lehen, leku horietatik jendeasko etorri ohi zen Zarautzera

oporraldia pasatzera, eta batzuek,oraindik ere, eutsi egiten dioteohitura horri.Zenbat balio du toldo bat aloka-

tzeak?

Toldoak aloka daitezke denboral-di guztirako, hilabeterako edoegun baterako. Iaz, 385 euro baliozuen denboraldi guztirako alo-

kairuak; hilabetekoak, 195 euro;eta egun batekoak, 20 euro.Aurten, ordea, koronabirusa

dela eta, ezingo duzue hondar-

tzan toldorik jarri.

Hala da, bai. Aurtengo hondartzadenboraldia berezia izango da. El-karren arteko tarteak zaintzen di-rela bermatzeko, hondartzakoedukiera mugatu eta kontrolatuegin beharko da, eta toldoek lekuahartzen dutenez, ez jartzea eraba-ki dute. Alde batetik, ulertzen du-gu erabakia, denon onerako izan-go dela uste baitugu; baina, beste-tik, gu ez gaitu oso egoera oneanuzten, hortik bizi garelako. Bage-neukan toldoak jartzen utziko zi-guten itxaropen txiki bat, bainaezetz erabaki dute, eta onartzeabesterik ez zaigu geratzen.Toldoak jartzeko debekuak zer

egoeratan utzi zaituzte?

Galera handia izango da guretzat.Urte guztian, udako denboraldia-ri begira aritzen gara lanean, dirueta lanordu asko sartzen dugu,eta, orain, ordaina jasotzeko ga-raia iritsi denean, esku hutsik ge-ratu beharko dugu. Toldoen kontzesioa zuek izan-

da, ez daukazue laguntzarik es-

katzeko eskubiderik?

Kontua da lau urterako kontze-sioa genuela eta aurten egokitzenzitzaigula berritzea. Toldorik be-harko ez denez, ordea, udalak ezdu antolatu lehiaketa publikorik.Dena dela, hasieratik harremane-tan egon gara udalarekin, badugure egoeraren berri, eta irtenbi-de bat topatzen ahalegindukozela esan zigun. Eta badirudi topatu duela, ezta?

Bai. Hondartzako sarbideak etaedukiera zaintzeko, gonbidapenbidezko lehiaketa bat antolatu duudalak; toldozainoi eta bestehainbat enpresari parte hartzekogonbidapena egin digu, eta baiez-koa eman digu guri. Beraz, horre-tan ariko gara aurten.Gustura zaudete lan berriare-

kin?

Egia esan, bai; udako hilabeteetanaurrera egiteko eta denboraldiasalbatzeko zerbait izango dugubehintzat.Noiz hasiko zarete lan horretan?

Ekainaren 15ean hasiko gara, etairailaren 15ean bukatuko dugu.Nola zainduko dituzue hondar-

tzako sarbideak eta edukiera?

Zazpi zatitan banatuko dute hon-dartza; zati horietako bakoitzaksarrera bat izango du, eta sarrerahorietako bakoitzean kontaketaegingo dugu guk. Zati bakoitzakedukiera jakin bat izango du, al-dakorra, itsasbeheran handiagoaeta itsasgoran txikiagoa, eta unebakoitzean edukiera muga erres-petatzen dela ziurtatu beharkodugu. Hondartzan panelak jarri-ko dituzte une bakoitzean gunebakoitzeko edukierari buruzkoinformazioa emateko, eta sakela-koetarako aplikazio bat ere sortu-ko dute, jendeak une oro infor-mazioa izan dezan. Gure arduraizango da informazio hori etenikgabe berritzea ere. Aurten toldorik ez jartzeak uste

duzu aurrera begira kalte egin

diezaiokeela negozioari?

Hori da gure beldurra. Bizitzaguztian toldoa alokatu izan dute-nek datozen urteetan ere aloka-tuko dutela uste dugu, baina lite-keena da bezero berriak egitekozailtasun handiagoa izatea. Urte-bete toldorik gabe egin eta gero,horiek gabe ere molda daitezkee-la pentsa dezake jendeak.

«Denboraldia aurreraateratzeko zerbaitizango dugu behintzat»

Ibon Elorza b Zarauzko hondartzako toldozaina

Hondartzetako edukiera mugatzeko neurriak direla eta, aurtengo udan ez dute toldorik jarriko Gipuzkoako hondartzetan. Zarautzen,toldozainak arduratuko dira hondartzarako sarbideak zaintzeaz.

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko ekainaren 12a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

sELKARRIZKETA

GORKA RUBIO / FOKU

«Urtebete toldorik gabe egin eta gero,horiek gabe ere molda daitezkeela pentsa dezake jendeak»