Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen...

8
Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren berripapera. >>> 4 .zenbakia >>> 2008ko ekaina Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi Irigoienazpiarekin! Aurtengo Biltzar Nagusian erabaki bezala eskaera aurkeztu genien Gipuzkoako Batzar Nagusiei, eskatuz azter zezatela IrigoienazpikoaEuskalgintzarenEtxea gure egitasmoa 2008- 2011 Kudeaketako Aparteko Aurrekontuan sartzea, Foru Aldundiak azken hiru ekitaldietan izan duen 180 milioi euro ingurukodiru-gerakinarenkonturaordaintzekotan–Aldundiari legokioneen zatian– Irigoienazpikoa guztiz berritzeko obrak. Editoriala Badirudi oraingoz Larramendi Bazkunean ahaztu egin beharko ditugula eskualdeko herri guztietako euskalgintza biltzeko eta Irigoienazpikoa etxean azpiegiturak kokatzeko genituen asmo handiak, eta berriro ere lan apalagoetara itzuli beharko dugula, ahal dela fundazioa soil-soilik Andoaingo Udalarekin sortuz. Gure Foru Aldundian orain ia bost urte –González Txabarri zegoenean ahaldun nagusi– hasi genuen bidean egiaztatu ahal izan dugu, herri erakundeetan egin ohi den hizkuntza politika erakundeetan bertan jaiotzen dela, eta alderdi politikoetan hizkuntza politika asmo on eta borondatetsuen alorrera mugatzen dela osorik. Beraz, alfer-alferrik da alderdi politikoekin hizkuntza politikaz hitz egitea erakundeetatik kanpo, ez dakite zertan den euskalgintza, eta are gutxiago zer egin beharko litzatekeen euskararen erabilera suspertzeko gure herrialdean ikuspegi orokor batetik. Horrek neurri handi batean azaltzen du, zoritxarrez, EAJ, EA, EAE (ANV), Aralar eta Ezker Batuakoek Larramendi Bazkunaren egitasmoarekin hartu duten jarrera, Andoaingo jeltzaleena izan ezik. A

Transcript of Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen...

Page 1: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren berripapera. >>> 4 .zenbakia >>> 2008ko ekaina

Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina

Ezin etsi Irigoienazpiarekin!Aurtengo Biltzar Nagusian erabaki bezala eskaera aurkeztugenien Gipuzkoako Batzar Nagusiei, eskatuz azter zezatelaIrigoienazpikoaEuskalgintzarenEtxea gure egitasmoa 2008-2011 Kudeaketako Aparteko Aurrekontuan sartzea, ForuAldundiak azken hiru ekitaldietan izan duen 180 milioi euroingurukodiru-gerakinarenkonturaordaintzekotan–Aldundiarilegokioneen zatian– Irigoienazpikoaguztiz berritzeko obrak.

EditorialaBadirudi oraingoz Larramendi Bazkunean ahaztuegin beharko ditugula eskualdeko herri guztietakoeuskalgintza biltzeko eta Irigoienazpikoa etxeanazpiegiturak kokatzeko genituen asmo handiak,eta berriro ere lan apalagoetara itzuli beharkodugula, ahal dela fundazioa soil-soilik AndoaingoUdalarekin sortuz.

Gure Foru Aldundian orain ia bost urte–González Txabarri zegoenean ahaldun nagusi–hasi genuen bidean egiaztatu ahal izan dugu,herri erakundeetan egin ohi den hizkuntza politikaerakundeetan bertan jaiotzen dela, eta alderdipolitikoetan hizkuntza politika asmo on etaborondatetsuen alorrera mugatzen dela osorik.Beraz, alfer-alferrik da alderdi politikoekinhizkuntza politikaz hitz egitea erakundeetatikkanpo, ez dakite zertan den euskalgintza, eta aregutxiago zer egin beharko litzatekeen euskararenerabilera suspertzeko gure herrialdean ikuspegiorokor batetik. Horrek neurri handi batean azaltzendu, zoritxarrez, EAJ, EA, EAE (ANV), Aralar etaEzker Batuakoek Larramendi Bazkunarenegitasmoarekin hartu duten jarrera, Andoaingojeltzaleena izan ezik.

A

Page 2: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

2(lehenengo orrialdetik dator)

Eta, izan ere, gauzak horrela izan dira azkenean.Gure eskakizuna aztertu zuten BatzarreNagusietako bozeramaileen batzordean etaordezkari sozialistak eskakizun hura jasozemendakina aurkeztu bide zion 2008-2011Kudeaketako Aparteko Aurrekontuari. Aipatuemendakina Ogasun Batzordean aztertu zuten etaatzera bota, emandakinaren alde egin zutenalderdi bakarrak PSE-EE eta PP izan baitziren.Emendakinaren kontrako botua, eta, beraz, gureeskakizunaren aurkakoa eman zuten EAJ, EA etaEzker Batuaren ordezkariek, Aralar abstenitu eginzelarik, eta Gipuzkoako Batzarre Nagusien OsokoBilkurak ere gure eskakizuna aintzakotzat hartugabeonartuzuen2008-2011KudeaketakoApartekoAurrekontua.

Beraz, ez dugu ikusten azken 18 urteetan hutsikdagoen Irigoienazpikoa etxea nondik nora berrituahal izango dugun, eta larriena da, akaso, horieuskalgintzarako zaharberritzeko aukera galduere galduko dugula Andoaingo agintariek diru-laguntzarik lortzen baldin badute beste ekimenbaterako erabiltzeko.

AMASA-VILLABONAREN ZAINOrain, Irigoienazpikoa berritzeko bideak aldibatekoz itsutu zaizkigunez, Larramendi Bazkunakberriro helduko dio fundazioaren gaiari urratsberriak emateko. Dakizuen bezala, aurtengoBiltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egiteafundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen,

gainerako udalek bizkarra eman digutenez, etahobe delakoan gure ekimenerako batekin –etaudaletan indartsuenarekin– egitea inorekin eginez eta orain-oraingoan gelditzea baino.

Nolanahi ere, Amasa-Villabonako Udalak ezdigu oraindik erantzunik eman fundazioari buruz,eta duela hilabetepasatxogure fundazioegitasmoaToloserrira zabaltzeko egin ditugun lanei etahartu-emanei buruzko erantzuna eman genion.Tolosako Galtzaundi Euskara Taldekoek esanziguten beraiek ez zutela orain modurik ikustenegitasmo horretan sartzeko, oso egokitzat jo arrenez zeudela indarrean. Beraz, Amasa-VillabonakoUdalak eskatu bezala Larramendi Bazkunak ezdu bere burua gai ikusten fundazio egitasmoaToloserrira zabaltzeko, bertako euskalgintzakoeragile nagusiak nahi ez badu, eta horiek guztiakesanez gure jarrera azaldu genion Amasa-Villabonako Udalari, azkenik eskatuz har dezalabehin-betiko erabakia Osoko Udalbatzan gurefundazio egitasmoan parte hartu nahi duen alaez ebatziz.

Beraz, Amasa-Villabonako Udalaren erantzunajaso bezain laster egingo diogu proposamenaAndoaingo Udalari, kontuan hartu behar baita,gainera, 2007ko maiatzean Andoaingo Udalakfundazioa sortzeko hartu zuen erabakiakdagoeneko ez duela indarrik, erabaki hartan urtebeteko epea ezarri baitzen gutxienez beste hiruudalbil zitezenfundaziora,eta, jakina,horrelakorikez da gertatu.S

aski-n

aski

hone

taz

aspe

rtuba

ldin

baza

raet

azu

reiritz

iaem

anna

hiba

ldin

badu

zu,ida

tzi,ot

oi,b

eter

ri@to

pagu

nea.co

mhe

lbider

aet

azu

reiritz

ia e

zagu

tzea

z ga

in iz

enik g

abe

eman

go d

ugu

argi

tara

.

M. Jesus Aranbururen erantzuna

Page 3: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

3

Nondik dator gure dirua?

Bazkuneko lehendakari JonUnanueri Mª JesusAranbururen erantzunaz galdeegin diogu, baina ez duadierazpen berririk egin nahihorren gainean, huts-hutsikadierazi digu eskutitzarenlehen zatiarekin gelditzen delaeta hura hartu duelaaintzakotzat. Ahaldunarenharriduraz zer esanik luzeizango lukeela erantsi du,baina aukera duenean esangodiolaAranburuandreariberari.

Hainbat bazkidek bere harridura azaldu digu Larramendi Bazkunak duen urteko aurrekontua dela-eta, ez baitzuenustehainbesteko dirutzabehargenuenikurtero jardun ahal izateko. Aurreko zenbakiangastuetanzenbat botatzengenuen azaldu genizuenez,bazkidehoriek adierazi digutenharridura gurediruiturriengainekoa da, alegia,non demontretik ateratzen ote dugun hainbestediru.

Hori argitzeko asmoz, jarraian idatzaldatuko ditugu 2007. urtean izandako dirusarreretan nondiketorri den dirua, eta xehetasun batzuk ere eman beharko ditugu 2007. urtean aparteko hainbatekimen eta gastu izan baitzen eta horrek dezente puztu zituen gastuak eta dirusarrerak. Bainaesan liteke, oro har, 2008tik aurrera ere gure dirusarr era beharr ak 2007.an izandak oen osoantzekoak izango direla, 2008ko aurrekontua 475.783,74-koa baita.

Dirutza handi horretatik zati handi bat –ikusiko duzuenez– Larramendi Bazkunak bere eskutikjorratzen dituen jardueretatik jasoa da, autofinantzaketa alegia. Baina ondoren emango dituguxehetasunak.

2007. urteko dirua nondik?Larramendi Bazkuna (1) 173.389,42 %34,95Andoaingo Udala (2) 82.507,00 %16,63Eusko Jaurlaritza (3) 68.477,00 %13,80Gipuzkoako Foru Aldundia (4) 61.514,48 %12,40Amasa-Villabonako Udala (5) 39.100,00 %7,88Urnietako Udala (6) 30.520,00 %6,15Zizurkilgo Udala (7) 15.700,00 %3,16Asteasuko Udala (8) 10.190,00 %2,05Kutxa fundazioa (9) 8.650,00 %1,74Adunako Udala 4.010,00 %0,81Larraulgo Udala 2.095,00 %0,42Denetara 496.152,00 %100,00

(1) Larramendi Bazkunari dagokion atal honetan sartzen dira:bazkideenurteko-sariak,Aiurriastekarieta hamaboskariarenpublizitatetik irabazitakoa, baita aldizkarien harpidetzetatikkobratutakoa eta, azkenik, liburuen salmentak. Azken honidagokionez adierazi behar da 2007. urtean bi argazkiliburuen salmenta sarrerak izan zirela eta horrek askohanditu zuela Bazkunaren dirusarreren atala. Gainera,hemen azaldu ditugun kontu hauetan, ia 100.000 euro jasodituguLarramendiBazkunarenakbainoErroitzenpresarenakdirenak,horrekberetzathartubaitituorainartepublizitateareneta harpidetzen dirua; aurten aldatu dugu hori. Nolanahiere, Larramendi Bazkunaren autofinantzaketa maila,%35ekoa da (!), garai bateko ia 30.000.000 pezeta!

Page 4: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

Interneten telebista sortu nahi dugu!

4 DIRUKONTUAK

Argitaratzaile: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna.

Egoitza orokorra:Bulandegi bidea, 23-behea.Karidade-enea. 20.150 ZIZURKIL

943-696-450.

Harremanetarako [email protected]

Doakoa.

Argitalpen hau Larramendi Bazkuneko bazkideei banatzen zaie soilik, eurak Bazkunaren jardunaren jakinaren gainean egon daitezen

Zuzendaritza eta idazlaritza:Zuzene Amasorrain.

(2) Euskararen Normalkuntzarako Batzordetiketa Kultura Batzordetik jasotakodirulaguntzak dira, Aiurri aldizkarietarako,BAGB egitaraurako eta Rikardo Arregialdizkaritegirako.

(3) Eusko JaurlaritzanKulturaSailetik jasotzendugu dirulaguntza: batetik, HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzatik eta,bestetik, Kultura Sailburuordetzatik(Kultura Sustatzeko Zuzendaritzatik 111Akademiarako eta Gazteria ZuzendaritzatikEuskal Herrian Barrenarako).

(4) Gipuzkoako Foru Aldundian, batetik,Euskararen NormalkuntzarakoZuzendaritzatik eta Kultura Zuzendaritzatikjaso genituen laguntzak, baita GazteriZuzendaritzatik ere (Euskal HerrianBarrena). Baina 2007an, 15.000 euro jasogenuen ere Giza EskubideetarakoDepartamendutik AlgodonerakoEmakumeen omenaldia antolatu ahalizateko.

(5) 2007. urteko aparteko ekimen gisa Amasa-Villabonako Udalak 10.000 eman zuenargazki libururako.

(6) Urnietako Udalak Aiurri astekaria, Iñistorjaia eta urteko egutegirako emandakoa.

(7) Udal honi dagokiona, bai, ohikotzat jodezakegu, aparteko ekimenik jaso gabe.

(8) Udalhonekikoereekimenberriaklozorroandaude; beraz ohiko aurrekontua da.

(9) 2007. urtean, erretratu zaharren biliburutarako emandako 6.000 ek askopuztu dute eman ohi duena (1.800 ).

L

(aurreko orrialdetik dator)

Page 5: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

5

Zure iritzia zein da? Erantzun: [email protected]

Lekukotzak: Errebotea suspertzen!auregun,kirolarigutxibatzuenzaletasungisa, Gipuzk oan eusk al pilotar enjokamolderik zaharrenatzat jotzen den

Errebotea Villabonan eta Zubietan baino ez dajokatzen, baina XX. mendeko lehenengo erdianAndoainenetaAsteasunere jokatzenzenBeterri-Aiztondon, baita Oiartzunen ere. Gipuzkoatikkanpo Iparraldean zaletasun handia dago gauregunoraindikere, eta baitaNafarroan Baztanekoherri batzuetan.

Err ebotea eusk al pelotar en jok amoldenagusitzat jo izan du hainbat adituk, pelotarenerregedeitzeraino eta, esan bezala, jokamolderikzaharrena litzateke laxoarekin batera, egun hainmodan dagoen tenisaren lehengusu-edo pelotajokoek Europan Erdi-Arotik honantz izan dutengarapenean. Plekan (frontisaren edo paretarenkontra) jokatzen diren pelota moldeenguztiz bestelakoa izan gabe, erreboteakbi taldeak elkarren arteko lehian aurrezaurr e jartzen ditu, tenisean bezalatsu.

Euskaldunen kirol-ondarearen joko eder etaberezi hau berrir o suspertu eta gizarter atubehar delak oan eskualdean eta Gipuzk oanbarrena, Larramendi Bazkunak aurten bereLekuk otzak bilduman Erreboteari buruzk oar gitalpena egingo du, gur e asmoetanaspaldidanik jasota zegoena, eta horretarakoJose Antonio Jauregi Iruretagoiena aditu etabazkidearen laguntza izangodugu. Dagoenek o horiosatzek o lanetangabiltza, baina udaondoren arte ezingo duguplazaratu.

Err ebotear en aldek oLarramendiBazkunaren lehenekimena izango da.

G

Eta goian adierazitakoarekin nolabaiteko lotura duen gaiari helduz, aspaldi honetan azterkizundugu Larramendi Bazkunean, Amasa-Villabonako bazkide batzuek gaia jarrita, bertako kaleeta plazen izendegia. Azterketa horren baitan, eta herriguneko hainbat leku berritzen edo berriaksortzen ari direnez, bertako toponimiari eta ezaugarri historikoei erantzungo dien kale izendegia

osatu beharra adierazi da. Zentzu horretan, handia da Larramendi Bazkunak Andoainen,esate baterako, egin duen lana, bertako zabalguneetako kale eta plazen izenak proposatuz

eta zurituz eta hainbat izen zaharren desegokitasuna agerian utziz.Hori dela-eta, Amasa-Villabonan beste horrenbeste egitea aztertzen ari gara, etahorretarako bazkide guztien eta herritarren laguntza eta iritzia jaso nahi dugu. Bada,dagoeneko, azter litekeen proposamen bat: Villabonan ezer ezagunik baldin bada horiErrebote jokoa da eta pelota zaletasuna. Herriko pelotarien artean bada bat, mitikoa,besteen artetik argi eta garbi nabarmendu dena gure historian: Pedro Iartza, Villabonakomaingua. Hark sortu zuen, gainera, hain fruitu onak eman zituen pelotari eskola, etaPedro Iartzak ez du berariaz inolako izendapenik Villabonako kale izendegian.Larramendi Bazkunak esku artean darabilen aukera, izen hori Kale Berrian lehenAiurriren egoitza egon zen orubean eraikitzen ari diren plazari ematea litzateke,proposamen hori egitea Udalari, hain zuzen ere.

Baina ezer egiten hasi aurretik, hirigune osoaren gaineko ikuspegia zabaldunahi da eta horri buruzko iritziak eskatu.

Mainguaren plaza Villabonan?

Page 6: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

6

Lokalaren misterioaURNIETA

U

Psikofoniak ere ba omen daude lokal horretan.

Page 7: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

iru ataletan antolatu ohidugunEuskalHerrianBarrenaegitar auak irailetik aurrera

berrikuntzak izango ditu. Neguaribegira Euskaldunak Hispanian barrenaegitaraua jarriko da martxan, 2008.urtean eskaintza bakarra egingoduena,asteburuko txango luzebatenaHispaniako txokoren bat ezagutzera.

2009. urteari begir a, berriz,Euskaldunak Europan barrena edo

Europa, ha zer zopa! egitarauagauzatuk o da, uda

alder a bidaialuzea antolatuk o duena –20 bat egunekoa– 18-30 urte bitartek o

gazte abenturazaleentzat.Bien bitartean, aurten, txango monogr afikoekin jarraituko

dugu, eta irailerako bi iragarri behar ditugu, baten ordez: orainarte programaturik zegoen Tornaviaje edo Urdanetaren lorpenairailaren 13an; eta, bigarrena, aurtengo maiatzean NafarroakoSartagudan zabaldu zen Oroimenaren Parkera . Bigarren txangohau irailaren 20an izango da, larunbatarekin. Batera zein besteraegun pasa joateko animatzen baldin bazarete, deitu 943-696-450

zenbakira eta Josurekin hitz egin.

7

H

Aurreko zenbakietan eman dizuegu Andoaingo argazki zaharrenliburua osatzeko hartutako erabakiaren berri. Dagoenekobatzorde txiki bat osatu da, baina gehienetan bezala txikiegialanak behar bezala egiteko. Beraz, bazkide gehiagoren laguntzabeharko dugu. Urrian biorriko bat argitaratuko dugu gureasmoaren berri emanez eta argazki bilketari hasiera ematekoarauak eta jarraipideak argitzen. Ordurako ordenagailu berriaerosita izango dugu, zeinean bilduko baitugu azken urte hauetanguztietan Larramendi Bazkunak osatu duen argazki bilduma etaaurrerantzean bil dezaguna. Azarotik aurrera, beraz, argazkiakbiltzen hasiko gara eta argazkiak bildu ahala horiei buruzkoinformazioa gordetzen.Eta horretarako, gaudenak baino bazkide gehiago behar dugu.Liburua 2010. urtean emango dugu argitara behar bestedirulaguntza lortzen baldin badugu.Animatuko al zara? Hiru amona hauek Urnietakoak dira,

ez Andoaingoak,bainagisahonetakoakbildu nahi ditugu Andoainen ere.

Page 8: Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean ahalegina Ezin etsi ... · Biltzar Nagusian erabaki zen ahalegina egitea fundazioa hutsik Andoaingo Udalarekin osatzen, gainerako udalek bizkarra

Zer gertatzen zaio Bazkunari?

Laburrak

Dimitri