124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu...

11

Transcript of 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu...

Page 1: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,
Page 2: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,
Page 3: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

elkarrizketa

LEHIAKETA PUBLIKO BAT IRABAZITA SARTU ZEN 2006AN GASTEIZKO MONTE-HERMOSO KULTURUNEAN ZUZENDARI. ORAIN, UDALAREN ERABAKI ARBITRA-RIO BATEK BEHARTUKO DU HILABETE AMAIERAN ATEA BERRIZ GURUTZATZERA.POLEMIKARI BIZKAR EMANEZ, URTE HAUETAN EGINDAKO LANAZ HITZ EGINDUGU, ETA ARTEAREN POTENTZIAL IRAULTZAILEAZ.

Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bifronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa.Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta, zi-nemaren inguruko doktorego tesia egin zuen artea-ren antropologo sozial feminista baten zuzendari-tzapean. Zinemagintza komertzialeko sexu eta ge-nero nortasunen kultur eraikuntzaz ikertzen ari zelairakurri zituen obrek kateatu zuten militantzia femi-nistara, eta ulertu zuen arte garaikidea zela beraknorabide horretan askatasunez borrokatzeko hurbi-len zuen esparrua. Aitzindaria izan da.Bide luze eta emankorra egin du. 1999ko Trans Se-xual Express erakusketa, 2001tik 2003ra bitarte Bil-baoArte Fundazioaren baitako programazio pareki-dearen arduradun gisa eginiko ekarpenak, eta 2003eta 2006 bitartean Madrilgo Arco ferian arteari etafeminismoari buruzko mahainguruetan egindako zu-zendari lana dira bere curriculum profesionala osa-tzen duten mugarrietako batzuk. Horretaz gain, ko-misario independente gisa ere jardun du, besteakbeste, Leigh Bowery artista britainiarraren lanekineta AEBetako Guerrilla Girls kolektiboarekin.Bizi erritmo frenetikoa darama, zeharo. Aurkezpe-nak, bilerak, konferentziak... janzten dituen galtzak

bezain agenda estua. Hala ere, Zinebiko itxieraprentsaurrekoaren ostean –epaimahaikide izan da–elkartu da gurekin, Arriaga Antzokian, hain gustukodituen granate eta gorri kolorez inguratuta. “Pen-tsatu dut txaketa marroi honek kontraste politaegingo zuela hemengo atzealde gorriarekin”. Dis-kurtso jantzia eta indartsua du, trinkoa: feministamaterialista. Eta argazkietarako ere ideiak argi:“Hemen ez, hobe hor, eta behetik hartu ordez goi-tik egiten baduzu ere nahiago dut. Hori da, enfoka-tu eraztunak”. Determinazioz mugitzen da alde ba-tetik bestera, poltso marroia hartuta, bazterrak na-hasten. “Punk atera nahi dut!” esaten digu, punk’snot dead! Montehermosoko zuzendaritzari dagokionez, azkenegunak ditu begi aurrean, datorren urtean AraceliDe la Horrak ordezkatuko baitu karguan. “Proiektuhau pertsona askoren bizitzaren parte da jada, adinnagusikoa da”, dio. Joan aurretik, baina, goreneanutziko du Gasteizko Kulturunea. Feminismoa, ko-lektibo homosexualaren borrokari lotutako ekintzapolitikoa eta trabestismoa, eta bazterketatik erato-rritako indarkeria dira oraintxe bisita daitezkeenerakusketen ardatzak.

33

XABIER ARAKISTAIN:

“60KO HAMARKADAKO AGENDA ZAIN DAUKAGU ORAINDIK”TESTUA: IGONE FERNANDEZ ARGAZKIAK: GALDER IZAGIRRE

Page 4: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,
Page 5: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

elkarrizketa

Zer dute Montehermosora heltzen diren lanek komu-nean?Gure munduaz ikuspegi kritikoetatik jarduten direndiskurtsoak dira guztiak, estigmatizazio eta zapalke-ta sozial ezberdinekin batera doazen errepresentazioestrategiak azaleratzen dituzten ikerketak dira. Jakin-tza, azken batean: egoera hauen zergatiari eta nola-kotasunari buruzko jakintza, eta dagokien prozesuhistoriko eta kulturalen inguruko jakintza.

2006an komisario independente izateari utzi etaMontehermoso Kulturune publikoan hasi zinen. Zeinda bi lan moldeen arteko aldea?Ez dute zerikusirik elkarren artean. Instituzio publikobat zuzentzen duzunean, jomugan zaude etengabeeta horrek izugarrizko presioa dakar, komisario inde-pendente gisara jarduten zarenean ez duzuna. Auto-matikoki, gauzak aldatzerik nahi ez dutenen jopuntubilakatzen zara, eta postua lortu ez dutenek ere ipin-tzen zaituzte miran.

Ideia argi batekin ekin zenion honi: kultur politika ezsexistak aplikatzea, batez ere administrazioaren au-rrean eredu bilakatzea.Arte, pentsamendu eta kultura garaikide ez sexiste-kin programa osatu eta zentro honentzat bestelakoproiektu bat aurrera eramatea posible zela frogatunahi nuen; hori zen bitarteko funtzionario bilakatunintzenean buruan nuen bakarra. XXI. mendean ezbaitago inolako arrazoirik emakumeak programetatikat uzten jarraitzeko, ez bada menpekotasunari eutsinahi zaiolako edo emakumeek euren mundu-ikuskeraeta ahotsa izan ditzaten eragotzi nahi delako. Eta,gainera, instituzio publikoetan hori egiteko garaiegokia zen, lehendabizi Euskal Autonomi Erkidegoaneta ondoren espainiar estatuan hainbat berdintasunlege onartu zirelako orduantxe. Lege hauek bi sexue-tako hiritarrak aukera berdintasunean biziko direlabermatuko duten neurriak hartzea gomendatzen zu-ten, baita ere kultur esparruan. Legeek ez zuten ho-rretarako bide orririk proposatzen, ordea. Horregatikdiot Montehermoson aurrera eraman dugun proiek-

tua lege horiek osotasunean betetzeko beharrezkoaden eta falta zen tresna dela, arte garaikidea jorra-tzen duen edozein gune edo zentrotan aplika daite-keen eredua.

Feminismoa eta arte garaikidea errealitatea aldatze-ko militantzia esparru gisa ulertzen dituzu. Zergatikdira hauek tresna eraginkorrenak?Gizakion arteko berdintasunak ezinbestean inplika-tzen duelako sexuen, generoen eta aukeraketa se-xualen arteko berdintasuna ere. Baina, horretaz gain,feminismoa jakintza da. Feminismoak urteetan zeharpilatu dituen ezagutzak behar-beharrezkoak zaizkigugarapen zibilizatzaile jasangarria aurrera eramateko,eta edozein gizarte demokratikotan oinarrizkoak be-harko luketen berdintasun eta justizia sozial kontzep-tuetan sakontzen segitzeko. Feminismoa oraindikzintzilik dagoen iraultza da. Era berean, artea ere fun-tsezko zutabea da bizi garen mundua ulertzeko eta,batez ere, bestelako mundu hobe bat imajinatzeko.Aukeraz beteriko espazioa da, sinbolikoa nahiz mate-riala, eta hausnarketarako eta kritikarako esparruegokia ere bai. Artea, beste gauza askoren artean,imajinario kolektiboa eta orden sinbolikoa aldarazte-ko abiapuntua da.

Iraultza kulturala errealitatea aldatzeko. Baina, no-rantz aldatu?Honetan giltzarria berdintasuna da. Maila planetario-an. Horrek ez du esan nahi ezin dugunik izan eta ezgarenik diferenteak. Aldiz, gure arteko diferentzieta-tik abiatuta berdinak izatea da kontua. Berdintasuna-ren kontrakoa ez da diferentzia, desberdintasuna bai-zik. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunakzintzotu behar ditugu, baina baita ere aberats eta txi-roen artekoak, joera sexual diferenteak dituzten per-tsonen artekoak eta abar. Alegia, joan zen mendeko60ko hamarkadako agenda berbera. Ez dugu hain-beste egin aurrera.

Eta zein iruditzen zaizu izan behar duela mugimendufeministaren baitan emakumezkoek eta gizonezkoekjokatu beharreko paperak?

35

Page 6: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

Berbera: gizonezkoek emakumeekiko dutennagusitasuna desagerrarazteko lan egitea; etaheterosexualek disidente sexualekiko dutenadesagerrarazteko, zuriek gainontzeko arrazeki-ko dutena... eta abar.

Helburu profesionalez gain, plano pertsonala-goan, zuk zeure buruari ere finkatuko zenionhelmugaren bat agian. Bete al da?Maila profesionaletik haratago ez nuen pentsa-tu. Proiektua ondo joan zedin besterik ez nuennahi. [Eta lortu du. Montehermoso erreferentziazkogune bilakatu du nazioarteko zirkuitu artistiko-an, baina baita kaletar bakunen artean ere, na-gusiki gasteiztarren artean.]

Oreka hori lortzea bai da benetako arrakasta! Bai, tira, nazioarteko arte garaikidea kategoriaespezifikoa da, eta honetan bazabiltza ezinbes-tekoa duzu begirada internazionala edukitzea.Baina begirada internazional horrek ez ditu al-bo batera uzten, inondik inora, testuinguru ze-hatzagoetako berezko begiradak. Hori horrela,arte eta pentsamendu kritiko garaikideak herri-tarrengana hurbiltzea lan konplexua da, etaerronka horren aurrean egitasmo integral batedukitzea behar-beharrezkoa da: adar espositi-boa izango duena, adar hezitzailea eta kulturarloan ere eragingo duena. Baina, batez ere,denbora behar da hori guztia jorratzeko. Lauurtez programa iraunkorra garatu dugu eta pu-bliko ezberdinengana heltzea lortu dugula iru-ditzen zait. Komunitate artistikoarentzat errefe-rente bilakatu da.

Ez dirudi erraza industria komertzialenetik da-torren eta nagusi den eskaintza kultural ‘erra-za’rekin lehiatu eta hiritarren agendetan tartebat egiteak. Gizarteak galdatzen duena produ-zitzen duela dio industriak...

Badakigu ‘panen et circenses’ horrek gutxienez

erromatarren garaitik funtzionatu duela; eta, gaine-ra, badakigu zenbat eta totalitarioagoa izan aginte-an den erregimena, orduan eta hobekiago funtzio-natzen duela eta askatasun gutxiago dutela gober-natuek. Guy Debordek 60ko hamarkadaren amaieraaldera esan zuen espektakuluaren gizartea erotuta-ko gizartea zela. Azken hiru hamarkada hauetan,espainiar estatuan, zuk diozun “produktu” kulturalhorien inbasioa masiboa izan da, eta maila jasane-zinetara heldu da. Agerikoa da, XXI. mende hone-tan, espektakulu politika horiek dominazio tresnakdirela eta publiko edo ikus-entzulego ideia bera,kontzeptua, oso eraikuntza espezifikoa dela. Tan-kera honetako hausnarketak dira, kasu askotan, ar-te garaikidearen lehengaiak.

Perspektiba feministara itzulita, ongi bereiztutakobi generoren eraikuntza –femeninoa eta maskuli-noa– dago diskriminazio sexistaren aldaera guz-tien oinarrian, ala?Ea. Azken 40 urteetan gizarte zientzien baitan egindiren ikerketa feministek argitu dutena aintzat har-tuta, iruditzen zait XIX. mendetik aurrera gauzatuden eraikuntza sozial hori –bi sexu, bi genero etajoera sexual diferenteak bereiztearena– sexuetakobaten subordinazioaren gainean eraiki dela. Baina,sexu, genero eta sexualitate kategorien artean eza-rri den korrelazio hori –gizon maskulino heterose-xuala, edo emakume femenino heterosexuala– na-tura ideiaren aitzakiapean, XIX. mendekoa hau ere,sustengatzen jarraitzea ezinezkoa da. Arazoa da,joan zen mende amaieran zehar zientifikoki kontraegin zitzaien arren, eraikuntza dezimononiko ho-riek indarrean jarraitzen dutela gure garaiko gizarteeta instituzioetan.

Bi rolen arteko muga eraiki hori etengabe gurutza-tuz, Queer mugimenduak bereizketa lausotu nahidu. Askok mugimendu honek Euskal Herrian duenenbaxadoretzat zaituzte. Nola ikusten duzu zuk?Ni feminista naiz. Ilustrazio garaiaz geroztik eskubi-de berdintasunaren alde borrokatu eta teorizatu

36

elkarrizketa

Page 7: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

37

duten gizon-emakumeek osatutako katearen partesentitzen naiz. Nire ustez, oro har, Queer mugimen-duak modu arrakastatsuan zabaldu du generoareneta sexualitatearen izaera kultural hori; goraipatze-ko modukoa da, eta bene-benetan pozten nau. Bai-na, aldiz, ez da gai izan barneratzeko 80ko hamar-kadan feminismo materialistatik egindako ekarpennagusia: emakumeen menpekotasuna klase eta se-xu terminotan azaltzea. Esate baterako, maiz, post-porno joerako filmeen testuak Queer ikuspegitikaztertzen direnean, ez dira kontuan hartzen filmhorien ekoizpen baldintzak, ez eta ze leku dutenemakumeek produkzio kateetan, eta abar... Honez-kero badakigu testuaren testuingurua aintzat har-tzen ez duen analisiaren emaitzak ez direla fidaga-rriak izaten. [Inori buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo Faceboo-keko argazkietara. Parisen, Londresen, Venezianeta beste hamaika hiritan ikusi dugu Arakis. Eta al-boan ditu: Linda Nochlin arte historialari eta idaz-

lea; Alaska, Nacho Canut eta Siouxsie Sioux musi-kariak; David Delfin eta Pam Hogg diseinatzaile-ak...]

Interneten saltseatzen, arauari –kanon estetikoei,adibidez– barre egiten dion jendez inguratuta iku-si zaitugu. Artista, musikari, izar... zergatik ausar-tzen zarete batzuk, eta ez beste batzuk?

Nerabe nintzela, pentsatzen nuen bazeudela gau-zek bere horretan segi zezaten nahi zutenak, etabazeudela aldatu nahi zituztenak. Pentsatzen nuenlehenengoek bizi ziren munduari buruzko balantzepositiboa egiten zutela, edo behintzat modu baiko-rrean ikusten zutela nola zihoazkien gauzak. Etapentsatzen nuen bigarren taldean ginela munduaeta berau errepresentatzen duten arau estetikoakgustuko ez genituenok. Orain dena konplexuagoairuditzen zait, eta kanon estetikoei jarrera ultrakon-tserbadoreetatik ere muzin egin dakiekeela ustedut. Dena dela, egia da zenbait estrategia estetikok

Page 8: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,
Page 9: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

39

eremu sozialean kokatutako kategoria diskurtsibogisa jorratu izan da eta, nire ustez, ikuspegi honenalbo-efektu gisa, sexua biologiaren esparrura era-man da berriz ere. Baina sexua ere eraikuntza so-ziala da, hori argi edukitzea erabakigarria da.

Hitz egin dezagun arteaz berriz ere. Gizonen ustez-ko bikaintasunarekin ez ezik, elite ahaltsuarekinere izan du lotura. Hortaz, genero perspektiba ezezik, klase arteko borrokaren auzia ere txertatubeharko litzateke ikuspegi kritiko honetan. Pro-dukzio molde alternatiboen joko eremua da.Egia da artea oraindik, besteak beste, merkatu batdela. Baina egia da, baita ere, XX. mendeko artea-ren historia boteregune politiko, ekonomiko etakulturalei eginiko kritikaren historia ere badela. Ar-tea hamaika gerraren gudu-zelai da egun, askotari-ko diskurtsoak sortzen dituena. Artista belaunaldiberriek perspektiba feminista txertatu dute kritikasozial, estetiko, kultural... gisa. Baina benetan inte-resgarria zera da: artearen baitatik ikustea nolafuntzionatzen duen belaunaldi berri honek. Komenida ongi bereiztea zer den alternatiboa artearen ba-rruan, eta ez nahastea artea ez den beste esparrubatzuetan egiten diren gauza alternatiboekin.

Zein dira kultura sozialagoa sustatzeko bideak?Panorama europearrean, biderik nabarmenena iza-era publikoaren aldeko apustua da. Kultura eta ar-tea trukerako balore gisa ulertzeari utzi eta hauenbenetako erabilgarritasuna lehenetsiko duten poli-tika publikoak behar ditugu. Jakintza ekoizteareneta zabaltzearen aldeko apustua egingo dutenak,entretenimendu eredu hipnotiko eta kontsumistaalboratuko dutenak, gizon eta emakumeen aukeraberdintasuna bermatuko dutenak.

Euskal Herrira etorrita, aipatzen zenuen guztia egibihurtzeko bidean beharrezko ikusten al dituzu Ta-bakaleraren edo Alondegiaren tankerako proiektueta inbertsio handiak?Proiektu handi horiek kapitalismo kulturalaren logi-

elkarrizketa

oraindik ere badutela lotura zuzena aktibismo poli-tiko subertsibo horrekin.

Atentzioa eman dit zure buruari argazkiak egitekoduzun zaletasunak.Argazki mota jakin bat egiteko zaletasuna. Estrate-gia identitario eta politiko zehatz bat helaraztendute. Esaten nizun moduan, iruditzen zait punkaketa iraultza sexualak eztanda egin eta 35 urtera,oraindik, irudiak zentzu politiko subertsiboa izandezakeela.

Belaunaldi berriek pentsa dezakete hauek denakiraganeko kontuak direla, atzean utzitako kapitu-lua. Hala ere, sexismoa, diktadura estetikoa eta jo-kabide erregelak egungo gazteen bizitzetan insta-latuta ikusiko dituzu, bere horretan, ziur... nahizeta baten batek pentsa lezakeen bere burua pres-tatzeko bi ordu behar dituen pertsona ez delaegokiena halakoak kritikatzeko! Kar, kar! Hasteko, ez pentsa beti bi ordu behar iza-ten ditudanik etxetik ateratzeko! Daukadan denbo-raren araberakoa izaten da eta, batez ere, ateratze-ko arrazoiaren araberakoa. Baina, serio jarrita, ezdut uste diktadura estetikoek batek prestatzekobehar duen denborarekin zerikusia dutenik soil-soi-lik. Adibidez: azken 25 urte hauetan nola ari dirakonpontzen sexu, genero eta sexualitate katego-rien arteko tentsioak? Ba, kategoria horiek, nolaedo hala eta paradigma biomedikoaren bitartez, bimodelo hegemonikoetara birdoituz edo berregoki-tuz. Beste modu batera esanda, gizon maskulinoheterosexual edo emakume femenino heterosexualeredu horiekin bat ez datozen pertsonak tratamen-du mediku eta kirurgikoen objektu bilakatuz, horre-la mundura bi eredu horietako batetik hurbilagoegonda itzuliko direlakoan. Horixe da promoziona-tzen den diskurtso instituzionala.

Baina, zergatik? Ez al dago hau gainditzeko bene-tako borondaterik? Zerk huts egiten du?Sexu kategoria deseraiki beharra dago. Generoa

Page 10: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

40

elkarrizketa

kari erantzuten diote, subjektu landuak sortuordez subjektu entretenituak dakartzan entre-tenimendu ereduaren baitan kokatzen dira.Eta, bertako artistak nazioarteko korronteetantxertatuko dituen berezko testuinguru kultura-la indartu ordez, babesgabe uzten dituzte.

Amaitzeko, ezin gaia saihestu: lehiaketa pu-bliko bat irabazita sartu zinen Montehermo-son, eta orain erabaki arbitrario batek behar-tuko zaitu atea gurutzatzera. Udal Gobernuberriak azaldu duen moduan parekidetasuna-ren alde lanean jarraitzeko asmoa badute, zerda zugan gustatzen ez zaiena?Azken udal hauteskundeen ostean, Gobernuberriko kultura buruak –Encina Serrano– zu-zendari postuan jarraitzeko aukera eskaini zi-dan programan zenbait aldaketa egiteko bal-dintzarekin. Jakina, ez nuen proposamenaonartu. Justu oraintxe hasia zen Montehermosokultura geldoa deritzon horren oinarrizko adie-razleetatik haratagoko emaitzak ematen.

Nola sentitzen zara hainbeste mimatu etazaindu duzun umea besteren eskuetan uzterabehartuta?Hemen egin dugun lana, proiektua, jende as-koren bizitzaren parte da dagoeneko. Artearenpanoraman ez ezik, tokiko, estatuko eta nazio-arte mailako mugimendu feministaren baitanere erreferente bihurtu da. Adin nagusikoa da.Etapa berri honetan Montehermoson gertatukodenaz iritzi bat emateko ez daukat nahikoa da-turik baina, edozein kasutan, bestelako proiek-tu bat izango da.

Eta hemendik aurrera, zer? Komisario inde-pendente izatera itzuliko zara?Zenbait gauza egitea gustatuko litzaidake, etagainera nahiko egitasmo ezberdinak dira elka-rren artean. Baina, aurrena, hilabete pare batezatseden hartu nahi dut. Ea posible den.

FILM BAT: urte pare bat daramat pentsatzenIgmar Bergman-en Ormens ägg (1977) bizitzenari garela berriz ere.

ABESTI BAT: azken hilabete honetan oso Intoa swan (Siouxsie, MantaRay, 2007) sentitzenari naiz.

LIBURU BAT: Beti kontsultatzen dut LourdesMendezen Antropología feminista (2008).

ARTELAN BAT: Itziar Okarizen Irrintzi perfor-mancea.

ARTISTA BAT: Sanja Ivekovic-en erakusketaikusi nahiko nuke...

KULTURGUNE BAT: ... New Yorkeko Moma-n!Emakumeak programazio orokorrean sartzekobidea zabaldu dute, azkenean!

MIRESTEN DUZU: azken aldian asko gogora-tzen ari naiz Clara Campoamor-ekin, izugarriada emakumeen boto eskubidearen alde eginzuen esfortzua.

KOLORE BAT: Granatez inguratuta egotea gus-tatzen zait.

HERRI / HIRI BAT: Kolore biziek Londresensentiarazten naute, sufragisten eta punkarenhirian.

OSAGARRI BAT: Peluka eskultura eta armadu-ra bikaina da, janzten duzunean eskultura edoarmadura ibiltari bihurtzen zaitu.

ARAKISEN KUTTUNAK

Page 11: 124azaroa.qxd:Gaztezul maketa 4-2Xabier Arakistainek (Elgoibar, 1966), ‘Arakis’, bi fronte ditu zabalik: arte garaikidea eta feminismoa. Adierazpide eta espazio sinbolikoek gatibatuta,

+ ELKARRIZKETA OSOA GAZTEZULO.COM-ENwww.arakis.infowww.montehermoso.net

SAREAN BIDEOA GAZTEZULO.COM-EN