GAZTETXOEN ASTEKARIA 879. ZENBAKIA ASTEAZKENA, …€¦ · Panoramixek edabe magikoa ematen dio,...
Transcript of GAZTETXOEN ASTEKARIA 879. ZENBAKIA ASTEAZKENA, …€¦ · Panoramixek edabe magikoa ematen dio,...
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 879. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A
Aitortu dizut nire izena, horixe baita,igarle, esan dizudan lehen-lehena.
Zer den nork daki?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Aitor.
Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela).
Itzala munduan
m a n t a n g o r r i2 ASTEAZKENA, 2020KOAPIRILAREN 15A berria
Apirilaren 13an sorgintxo
honek 2 urte bete zituen.
ZORIONAK, ZAIRA!Ilargiraino eta bueltan
maite zaitugu!!!
Maialen,Amaia eta
June ez gara
aspertzen etxean;
gaur komuneko
tutuak margotzen
aritu gara,
eta aurpegia
margotuta amaitu
dugu.
ZU ERE ARTiSTA Kaixo,MANTANGORRIkolagunok!Nola ari zarete
pasatzen
berrogeialdia?
Zer moduz zabiltzate etxeko lanak egiteko? Horrez gain,
zer egiten duzue etxean? Liburuak irakurri, kirola egin,
mozorrotu, kozinatu?
Bidali zuen argazkiak MANTANGORRIn argitaratzeko!
Egun on! Arizkungo Joanes eta Peru gara, 6 eta 3 urte
ditugu. Marrazki hauek egin ditugu, ea gustatzen zaizkizuen!
Kaixo, MANTANGORRIkideok! Kattalin naiz. Etxean
egoteaz aspertuta, basamortura eraman nau irudimenak,
koronabirusa berotan hil egiten dela entzun dut-eta...
Kaixo! Laia Amenabarro naiz, Legorretakoa, eta 8 urte ditut.
Marrazki hau erakutsi nahi izan dizuet.
Zorion agurrakargitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldea bainolehen jaso behar ditugula.Asteartetik aurrerajasotzen diren mezuguztiak hurrengo astekozenbakian argitaratukoditugu.
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Lander Muñagorri Garmendia
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Aupa,
MANTANGORRItxoak!!!
Ni MikelOrellana naiz,
Elizondokoa. Ni
etxean nago,
zuek guziak
bezala. Eta nire
eskulanetan eta
nire erraldoi eta
buruhandiarekin
moldatzen naiz.
Animo denei!!
Etxean egonen
naiz!!
MUNDUARI ADI Asterix eta Obelix
m a n t a n g o r r i 3berria ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A
Berez, Asterix da istorioei izena ematen dien per-tsonaia, baina Asterix eta Obelix, biak dira per-tsonaia nagusiak. Zaila da, ia ezinezkoa, batabestea gabe irudikatzea. Lagun minak dira,eta bataren eta bestearen izaerek etaezaugarriek elkar osatzen dute, galiarrenherrixkaren kontrako erasoei aurre egite-ko:
ASTERIX
Txikia da, galiarren herrixkaren moduan,eta ez da indartsua, baina bai argia eta ausar-ta, handiagoei eta boteretsuagoei aurrekoegiteko gai. Zentzuz jokatu ohi du, eta herriki-deen konfiantza dauka, Abrarakurzix buruza-giarena eta Panoramix druidarena bereziki. Ezdu, Obelixen moduan, betirako indarrik, bainaPanoramixek edabe magikoa ematen dio, urontzibatean gordetzeko eta, behar duenean, edateko.
OBELIX
Handia, indartsua eta leiala; baita lotsatia eta sentiberaere. Berez, edabe magikoak ematen duen indarra behin-behinekoa da, baina txikitan edabearen pertzera erori zen,eta betiko du hark ematen duen indarra. Panoramixek ez diouzten gehiago edaten, arriskutsua baita: berriro edan zuenbehin, eta harrizkoa bihurtu zen. Hargina da, eta menhirrak par-titzen ditu. Hala ere, erromatarrak jipoitzea gustatzen zaiogehien. Jakirik gustukoena? Galdetzea ere: basurde errea.
Komikizko ‘edabea’Hiru aste dira Albert Uderzo hil zela, Asterixen eta Obelixen komikien bisortzaileetako bat, Rene Goscinnyrekin batera. Komikietan, K.a. 50. urteada. Erromatarrek Galia osoa menderatu dute, Asterixen eta Obelixenherrixka salbu. Erromatarrei aurre egingo diete, eta hainbat abenturaizango dituzte, sekulako indarra ematen duen edabe bati esker. Uderzok eta Goscinnyk irakurleak erakartzeko ‘edabea’ topatu zuten.
IDEFIX
Obelixen txakurra daaspalditik, 1963tik. Osoleiala. Normalean, ezbeti, Obelixekin joatenda munduan zeharegindako bidaietara.Ulu egiten du zuhaitzakmozten dituztenean.Basurdeen hezurrakditu gustuko.
1. PROTAGONISTAK
m a n t a n g o r r i4 ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A berria
MUNDUARI ADI
2. EDABE MAGIKOA
Asterixen eta Obelixen istorioetako se-kretu nagusia da. Zerekin egiten du
Panoramixek sekulako indarraematen duen edabe magikoa?
Auskalo. Osagai ziur bakarradu: mihura. Lehen komikian,Asterix galiarra-n, Panora-mixek abakandoa ere botazuen pertzera. Ez da beha-rrezkoa, «baina zapore ona
ematen dio». Komikietakobatean Panoramixek petro-lioa eskatu zuen edabea egi-teko, baina Asterixek eta
Obelixek ez zuten lortu, eta,azkenean, druidak erremolatxa zu-
kuarekin ordezkatu zuen. Errezeta oso zaharrada, eta Panoramixen beraren esanetan, «ahoz aho transmititzen da,druida batetik bestera». Edabe magikoaren sekretua filmean, baina,Pektina haurrari jakinarazi zion errezeta, herrixka salbatzeko.
5. PERTSONAIAK
ABRARAKURZIX.
Tribuko buruzagia. Bere aitaere izan zen buruzagi.Gehienetan, ezkutu handibaten gainean eramaten dute,eta behin baino gehiagotanerori da. Beldurra dio zeruaburuaren gainera erortzeari.
ASURAZENTURIX.
Tribuko bardoa edo koblaria.Kantu bihurtzen ditugaraipenak, eta lira jotzendu. Herritarrek ez dute askoestimatzen haren artea: lotuegiten dute ospakizunetan.Irakaslea ere bada.
PANORAMIX.
Tribuko druida.Druida? Pertsonajakintsua, naturariburuzko ezagutzahandikoa, esatera-ko. Herritar guztiekerrespetatua etaaintzat hartua. Bo-teretsua. Panora-mixek asmatu zuenindar neurrigabeaematen duen eda-bea. Erromatarrekatxilotu izan dute,baina ez dute lortu edabearen formula aitortzea,ezta kilimak eginda ere. Irakasle eta mediku la-nak ere egiten ditu. Zenbat urte dituen? Auskalo.Beti itxura berarekin azaldu da, bizar luzea bar-ne. Urrezko igitai bat du lan tresna preziatua.
ERROMATARRAK.
Galiarrak menderatu nasekulako armadak bidalEzkutua, ezpata eta lannagusiak. Galiarrek, Pangabe suntsitzen dituzteitxurako armadak. Juliogehiagotan joango da Ga
Eskolako bizkar zorroak erama-ten dituzuen bezain erraz erama-ten ditu Obelixek harrizko menhi-rrak bizkarrean. Obelix hargina dalanbidez, eta menhirrak egiten
ditu. Obelixen eta isto-rioaren ikur dira men-
hirrak, baina Asterixeta Obelix bizi zirengaraian ez ziren egi-
ten, milaka urte ba-tzuk lehenagokoak
dira. Oroitarri me-galitikoak dira, ha-rri luze batez osa-
tuak. Ez zituztenasko lantzen, eta zu-
tik jartzen zituzten. Hi-larri gisa erabiltzen zi-tuztela uste dute; bai-ta mugarri gisa ere.Euskaraz jentil harri eredeitzen zaie, eta EuskalHerrian badaude.3. MENHIRRA
m a n t a n g o r r i 5berria ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A
Asterix eta Obelix
DENBORA-PASA
Asterix eta Obelixenistorioetako galiar guztienizenak -ix atzizkiarekinamaitzen dira. Nola litzatekezure izena edo zureingurukoena -ix atzizkiarekin?Eta zure ezaugarri, zaletasun,gustuko janari... bateanoinarritutako izen galiarraasmatuko bazenu? Bizipozix,Egoskorrix, Irakurzalix,Babarrunix, Betiberandix,Alferrix...
ahi dituzte, baina ez dute lortzen, ezlita, ez herrixkan espioiak sartuta...tza (pilum-a) dira haien armanoramixen edabea hartuta, arazorike legionario erromatarren dortokao Zesar enperadorea bera behin baino aliara, zer gertatzen den ikustera.
TAILLEFINE.Prehistorixen emaztea. Ez daharen izenez agertzen.
KARABELLA.Abrarakurzixen emaztea. Iabeti petralduta azaltzen da.
FALBALA.Haren edertasuna nabarmen-tzen da. Gutxitan agertzen da.
EMAKUMEAK. Asterix eta Obelix ezagutzen baldin badituzu, pertsonaien artean zen-bat emakume datozkizu burura? Asko ez, nahita ere. Pertsonaia nagusien artean ez bai-tago emakumerik, eta pertsonaia gehienak gizonak baitira. Beheko Taillefine, Karabellaeta Falbala dira emakume apurretako batzuk, eta, parte hartzen duten komikietan,haien edertasuna edo haserrealdiak baino ez dira nabarmentzen. Badaude bi salbues-pen: bata, aspaldiko istorio bateko Kleopatra, Egiptoko erregina; bestea, azken komikikopertsonaia nagusia, Adrenalina, Vertzingetorix buruzagiaren alaba.
4. EGILEAK
Rene Goscinny(1926-1977)
Asterixen eta Obelixen istorioen gidoien egilea. Askogoraipatu dituzte haren gidoiak eta umorea. LuckyLuke-ren eta Nikolas Txiki-ren istorioak ere sortu zi-
tuen.
Albert Uderzo(1927-2020)
Asterixen eta Obelixen istorioeta-ko marrazkien egilea. Goscinny hileta gero, berak egin zituen bai gi-doiak, bai marrazkiak, eta jarraitzai-le sutsuenei ez zaizkie gustatu .
2011tik, Didier Conrad gidoigilea etaJean-Yves Ferri marrazkilaria dira Uder-
zoren eta Goscinnyren ordezkoak.
IX
m a n t a n g o r r i6 ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A berria
DENBORA-PASAK
1. Osatu marrazkia. Goiko erromatar honen
marrazkiari erdia falta zaio. Osatuko al duzu?
2. Nor ote da? Anek eta Xabik
hainbat arropa atera dituzte
armairutik: esango al duzuAsterix eta Obelixenistorioetako zeinpertsonaiari dagozkien?
Maddalen ArzallusITZULTZAILEA
«Asterixenkomiki honetan,generoa kontuanhartu dute»
Asterix eta Obelixen 38.zenbakia da Vercingetorixenalaba albuma. Erromatarrenaurka galiarrak batu zituenborrokalariaren alaba hartzendu gaitzat zenbaki berriak...Gai berezia da; izan ere, azken fi-nean, Asterixen komikian gizonez-koek badute halako protagonismohandi bat, eta, kasu honetan, nahi-ta, Vercingetorix bera aukeratubeharrean, pertsonaia berri batsortu, eta alabari eman diote pro-tagonismo osoa. Nahiko alabaerrebeldea eta librea, gainera.Hor badago, orduan, generoikuspegia Asterixera ekartzekoahalegin bat?Nik esango nuke generoa kontuanhartu dutela kasu honetan, nahizeta beste komiki batzuetan ba-dauden halako keinu batzuk. Ezhori bakarrik, kasu honetan ager-tzen dira oso gutxitan atera izandiren herrixkako haurrak, dagoe-neko nerabe bihurturik. Orduan,lehendabiziko aldiz agertzen diraherriko nerabeak, oso ados ezdaudenak herriko arauekin, basur-deen gehiegizko kontsumoarekin,eta kutsadurarekin... Hizkera eremodernoagoa erabiltzen dute.Asterixen istorioetan aktuali-tateko gaiak txertatu izan di-tuzte. Kasu honetan ere horre-la izan da?Bai, beti saiatu izan dira garaiangaraiko gaiak eta erreferentziakateratzen. Komiki gehienak zaha-rrak dira, eta orduko erreferen-tziak daude. Zenbaki berria egitenarituko dira dagoeneko, eta posi-
ble da hurrengoan birusen batagertzea, beti saiatzen baitiramunduan gertatzen dena sartzen.Uderzo eta Gosciny gabekolaugarren komikia da hau, bai-na esentziari eusten zaio?Badaude arau batzuk; adibidez, is-torio bat herrixkan gertatzea etahurrengoan kanpora ateratzea.Arau horri eusten diote, eta orainarte Uderzok gainbegiratu izan di-tuela esango nuke. Betiko borro-kak ere hor daude; egia esan, betida istorio berri bat, baina betidauzkate arazo berak.Zuretzat zer esan nahi du Aste-rix eta Obelix itzultzeak?Niretzat poz handia da, txikitatikizan bainaiz Asterixen istorioenzalea, eta, orduan, aukera sortu zi-tzaidanean horiek itzultzeko, se-kulako poza izan zen. Gainera, es-katzen digute testuak lekura ego-kitzea, eta sartzen ditut EuskalHerriko erreferentziak, hemengoabestiak aukeratuz, edo errimaksartuz... Aukera ematen dit gusta-tzen zaidan komiki bat itzultzekoeta, gainera, jolas batzuk ere sar-tzeko. Tartean baita txiste txarrenbat ere, egia esan behar bada!
AZOKALIBURUAd Izenburua: ‘Vercingetorixen
alaba’.
d Testua: Jean-Yves Ferri.
d Marrazkiak: Didier Conrad.
d Orrialde kopurua: 48 orrialde,
koloretan.
d Prezioa: 9,95 euro.
d Adina: 10 urtetik aurrera.
d Argitaratzailea:
Salvat.
m a n t a n g o r r i 7berria ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A
ASTERIXASURAN-CETURIX OBELIX
3. Batuketak. Menhir lehiaketa jarridugu martxan. Zeinek aurkitukoditu menhir gehiago bereibilbidean?
Erantzunak: 2.-Panoramix druida. 3.-Obelix.
Denbora
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA ASTEAZKENA, 2020KO APIRILAREN 15A
JOSE ANGEL LOPETEGI
MATERIALAKd Bi edalontzi (bata hutsik, eta bestea beteta)d Sukaldeko papera
Kaixo, lagunok!Esperimentu bat dakarkizuet gaur ere.Esperimentu hau lehengo asteko «IrrienPlaza» saioan egin nuen, eta «Denbora» duizena. Zer dugu bada egunotan, denbora ezbada? Esperimentu honen helburua ura edalontzi
batetik bestera pasatzea izango da,edalontziak ukitu gabe.
Nola egin
Sukaldeko papera hartu eta bihurritu, txurrobat egin arte. Txurroaren mutur batedalontzi betean sartu, eta bestea, hutsikdagoen ontzian. Poliki-poliki, urak paperguztia busti du, eta beste muturretikedalontzi hutsa betetzen hasi da. Egin proba,eta ea lortzen duzuen!
Zer beste modu otutzen zaizkizue ura aldebatetik bestera pasatzeko? Probatu bestemodu batzuk etxean dituzuen gauzekin, etaea zer asmatzen duzuen!Esperimentua: Ana Galarraga.