Galderak

4
Ariketa honetan, EAEko curriculuma oinarri hartuta hurrengo galderei erantzuna eman beharko zaie. 1.- Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 2.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Lehen Hezkuntza: 6-12 urte Derrigorrezko Bigarren hezkuntza. 12-16 urte 3.- Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da? Oinarrizko Hezkuntzaren izaera ez da hautazkoa, hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da EAEn 16 urteak arte. 4.- LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Sei urte irauten du Lehen Hezkuntzak eta hiru ziklotan banatuta dago. Lehenengo zikloa: 1. eta 2. maila. 6-7, 7-8 urte. Bigarren zikloa: 3. eta 4. maila. 8-9, 9-10 urte. Hirugarren zikloa: 5. eta 6. maila. 10-11, 11-12 urte. 5.- Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek dena behar denean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoa, jarrera, emozioak eta gizarte arloko naiz portaerazko elementuak.

Transcript of Galderak

Page 1: Galderak

Ariketa honetan, EAEko curriculuma oinarri hartuta hurrengo galderei

erantzuna eman beharko zaie.

1.- Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko

da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

irakasten badute.

2.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Lehen Hezkuntza: 6-12 urte

Derrigorrezko Bigarren hezkuntza. 12-16 urte

3.- Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da?

Oinarrizko Hezkuntzaren izaera ez da hautazkoa, hezkuntza derrigorrezkoa

eta doakoa da EAEn 16 urteak arte.

4.- LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik

dago?

Sei urte irauten du Lehen Hezkuntzak eta hiru ziklotan banatuta dago.

Lehenengo zikloa: 1. eta 2. maila. 6-7, 7-8 urte.

Bigarren zikloa: 3. eta 4. maila. 8-9, 9-10 urte.

Hirugarren zikloa: 5. eta 6. maila. 10-11, 11-12 urte.

5.- Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko

GAITASUNTZAT?

Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko

ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek dena behar denean hartzen dituzte

trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoa, jarrera,

emozioak eta gizarte arloko naiz portaerazko elementuak.

Page 2: Galderak

6.- Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

DeSeCo izeneko proiektuan eman zen definizioa eta autaketa.

7.- Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Matematikarako gaitasuna

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

8.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak? Aipatu bakarrik.

Arduraz bizitzen ikastea

Ikasten eta pentsatzen ikastea

Komunikatzen ikastea

Elkarrekin bizitzen ikastea

Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea

Egiten eta ekiten ikastea

9.- Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM

terminoa?

Oinarrizko hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako

oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta

ebaluazio-irizpideen multzo bezala ulertzen de EAEk Curriculum terminoa.

10.- Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko

pedagogia printzipioak?

Hauek dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia

printzipioak:

Page 3: Galderak

Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta

ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta

jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan

behar du prozesu horren xedea.

Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko

gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta

irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera

irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea

handitzea.

Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar

dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen

hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren,

Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko

koordinazioa.

Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko

eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza

ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan,

egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu

beharko dute, etapako maila guztietan.

11.- Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak

1.- Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Gaztelania eta Literatura

Euskara eta Literatura

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

Page 4: Galderak

12.- Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Elebitasuna bermatuko da. Hurrengo bi hizkuntzak ofizialak dira, euskara

eta gaztelera. Nahiz eta bi hizkuntza hauek oinarrizkoak izan, hirugarren

hizkuntza bat (ingelesa) garrantzitsua da ikastoletan.

13.- Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Ikasle guztien garapena bideratzea bakoitzaren premiei egokituz, eta hauen

hezkuntza- aurrerapen egokia bermatuz.

14.- Zein da LHn ikasleen ratioa?

Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza, eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, gehienezko kopurua 30

ikaslekoa izango da. Lehenen hezkuntzan 28 ikaslera igo nahi dute ratioa

eta Bigarren hezkuntzan 35 ikaslera.

15.- Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Banakatua

Jarraitua

Orokorra

16.- Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

Denak atal nagusiak konpartitzen dituzte: oinarriko helburuak etapa

osorako, edukiak 3 ziklotan banatzen dira eta ebaluazio irizpideak zikloka.