galderak erantzunak

download galderak erantzunak

of 4

Transcript of galderak erantzunak

  • 7/24/2019 galderak erantzunak

    1/4

    BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA

    1

    1. Gorputzek ez dute beroik, tenperatura jakin bat baizik. Erradiadorea ukitzean,

    sentsazio bat aipatzen dugu; egiaz, ordea, zuzenagoa da esatea erradiadoreak

    tenperatura jakin bat duela esatea.

    2. Eguneroko egoera batean, esango genuke patata hoztu egingo dela, eta ura

    berotu. Zientifikoki berriz, esango genuke patataren tenperaturak behera egiten duela,

    eta urarenak aldiz gora. Patatak energia galdu du, eta urak energia hori xurgatu du.Energia igarotze horri esaten zaio beroa, hain zuzen.

    3. Hasieran, bi gorputzen tenperaturak desberdinak dira. Oreka termikoa lortzen

    dutenean, tenperaturarik altuena duenetik tenperatura baxuena duenera igaro da

    energia, bi gorputzen

    4. Beroa igarotako energia dela esaten da, tenperatura altuena duen gorputzetik

    tenperatura baxuena duenera igarotzen delako. Horrek esan nahi du, gorputzek beroa

    galdu edo irabazi egiten dutela, baina ez dute berorik.

    5. 1kJ= 1000 J

    6. Barne-energia esaten zaio gorputz baten partikula guztien energien baturari.7. Gorputzek ez dute berorik, ez hotzik. Gorputz guztiek ordea, tenperatura jakin

    bat dute. Gorputz bat hotz dagoenean, tenperatura baxuan dagoelako da. Eta bero

    dagoenean, tenperatura altua duelako.

    8. Zubietako dilatazio junturek, zubiak dilatatzean ez apurtzeko balio dute,

    tenperatura igotzen bada, zubia zenbait zentimetro handitzen delako hain zuzen.

    9. Oso ur beroa duen kristalezko ontzia bat-batean hozten badugu, apurtu egingo

    da, kristalak eta ur beroak elkar ukitzean, kristala azkar dilatatuko baita, eta ur hotza

    ukitzean, kristalak ez baitu uzkurtzeko denborarik.

    10. Metalezko zutoina handiagoa izango da udan neguan baino, beroak

    zutoina dilatatu eta handiagotzea eragiten duelako.11. Zopa beroko plater batek izotz bloke batek baino tenperatura altuagoa

    du. Hau dela eta, platerak ez izotz blokeak ez dute batak besteak baino bero

    handiagoa, bi gorputzek beroa galdu edo hartu egiten dutelako, baina ez dute berorik.

    12. Solido bat berotzean (hots, energia bero moduan ematean), gorputz

    horren partikulak energia gehiago izango dute, eta horrela partikulen arteko erakarpen-

    indarrak gaindituko dituzte eta zerbait aldendu ahalko dira. Horrela, partikulak

    bateratzen dituzten indarrak txikitu egingo dira eta ondorioz, egoera-aldaketa

    gertatzeko da; solido egoeratik likido egoerara igaroko da.

    13.

    a. Okerra. Tenperaturak neurtzen du gorputz batek eman edo xurga dezaken

    beroa.

    b. Zuzena.

    c. Okerra. Tenperatura ez da objektu baten materiaren araberakoa. Gorputz baten

    partikulak zer abiaduran mugitzen diren adierazteko neurria da.

    d. Zuzena.

    e. Zuzena.

    f. Okerra. Tenperaturak adierazten du gorputzen energia.

    14. Egoera aldaketa gertatzen denean, gorputzaren tenperatura ez da

    aldatzen, nahiz eta berotzen jarraitu edo bero-iturritik kendu. Gorputzak partikulak

    aldentzeko edo bateratzeko erabiltzen du beroa, eta horrela egoera berri batera

    igaroko da

  • 7/24/2019 galderak erantzunak

    2/4

    BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA

    2

    15.

    a) Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean,

    tenperaturarik altuena duenak (kasu honetan hagatxoak), beroa ematen

    dio tenperaturarik baxuena duenari (urari). Hortaz, hagatxotik uretara

    igarotzen den energia termikoa da (beroa).

    b) Beroa.c) Hainbat minuturen buruan, oreka termikoa lortzen da; hotsa hagatxoak eta

    urak tenperatura bera izango dute.

    16. Eskala ternmometriko bateko erreferentzia puntuak zenbait

    sustantziaren egoera aldaketei dagozkien tenperaturak dira. Puntu horiek konstanteak

    dira, egoera aldaketa baldintza beretan gertatzen bada. Puntu finkorik erabilienak,

    uraren urtze tenperatura eta irakite tenperaturak dira (1 atmosferako presiona beti ere).

    17. KCTKT 310)37273()(273)(

    FCTFT 6,98325

    9)()(

    18. 1C eta 1F ez dira baliokideak, hortaz tenperatura ez da berdin igo. Aldiz, 1C

    eta 1K baliokideak dira.

    19. CFT

    CT 5,59

    )2322(5

    9

    )32)((5)(

    New Yorken tenperatura -5,5C ingurukoa da. Hortaz, hotz egiten du. Beraz,

    berokiak eta hotzetarako arropak eraman beharko ditugu.

    20. Amoniakoaren urtze puntua 195K=-78C eta Amniakoaren irakite puntua

    240K= -33C

    21.

    a. 22C

    b. CKTCT 73273200273)()(

    c. CFT

    CT 3,939

    )32200(5

    9

    )32)((5)(

    200F>22C>200K

    22. Termometroetan merkurioa erabiltzen da, eta ez ura,merkurioa ura

    baino askoz gehiago dilatatzen delako. Horretaz gainera, merkurioaren kolorea dela-

    eta, ura baino hobeto ikusten da.

    23. Gorputz bat eroapenez berotzen denean, Gorputz bat eroapenezberotzen denean, partikulak ez dira lekualdatzen. Egiaz, gorputz horren partikulek

    energia zinetiko handia dute, eta horrenbestez, agitazio termikoa areagotzen dute eta

    mugimendu hori ondoko partikulei igarotzen diete. Horrela, mugimendua partikulaz

    partikula igarotzen da, guzti-guztiak mugimenduan izan arte.

    24. Eroapena

    25. Plastikoak ez du beroa ondo eroaten; hortaz, isolatzaile termikoa da.

    26. Airea isolatzaile termiko ona delako. Kristal bikoitzeko leihoek kristalbien artean aire-ganbera bat dutenez, beroa galtzea eragozten dute.

    27. Isolatzaile termikoa. Beroa ondo eroaten ez duen materiala; batzukaipatzearren: kortxoa, zura eta porexpana. Eroale termikoa. Beroa ondo eroaten duenmateriala; esaterako, metal gehienak.

    28. Efektu horiek guztiak beroak eragin ditzake:

  • 7/24/2019 galderak erantzunak

    3/4

    BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA

    3

    a) Beroaren eraginez, gasak dilatatu egiten dira.b) Beroaren eraginez, egoera-aldaketak gertatzen dira.c) Beroaren eraginez, egoera-aldaketak gertatzen dira.d) Beroaren eraginez, solidoak dilatatu egiten dira.

    29.

    30. Horren zergati nagusia hau da: urak 100 C-an irakiten du,eta tenperatura hori konstantea da, ura likido-egoeran dagoen bitartean.Papera erretzen hasteko, 100 C-tik gorako tenperatura izan behar du.

    31. Porexpanak ez du beroa ondo eroaten. Hori dela-eta,izozkiak edo tartak eta aireak oreka termikoa lortzeko denbora askobehar dute. Horrela, material horretan gordetzen diren izozkiak etatartak denbora gehiago behar izango dute guztiz urtzeko.

    32. Material horiek ez dutelako ondo eroaten beroa. Horrela,zura eta plastikoa ukitzean ez gara erreko.

    33.a) Zenbait minuturen buruan, platereko izotz-koskorrak ia guztiz urtuta daude, eta

    bufandan bildutakoak, berriz, ia osorik.b) Platereko koskor guztiek denbora bera behar izan dute urtzeko. Aitzitik,

    bufandan bildutako koskorrak ez dira kasik urtu.c) Bufandak ez die berorik eman, baizik eta koskorrak kanpotik isolatu ditu.

    Horregatik, platereko koskorrek baino denbora gehiago behar izan duteurtzeko.

    d) Artilezko bufanda isolatzailea da: aire-geruza bat duenez, izotz-koskorrakkanpotik termikoki isolatzen ditu, eta horrela, izotzak ingurura beroa galtzea etaurtzea galarazi.

    34. Urtzeko, izotzak ukitzen dituen materialen beroa xurgatzen du. Zurezko

    ontziak ez du beroa ondo eroaten; zilarrezko ontziak, berriz, bai. Hortaz, zilarrezko

    ontziak prozesua areagotzen du eta izotz-koskorrak azkar hozten ditu. Horrenbestez,

    metalezko ontziko izotza zurezko ontzikoa baino lehenago urtuko zen.

  • 7/24/2019 galderak erantzunak

    4/4

    BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA

    4

    35.

    a) Paperezko kiribila biraka hasi da.

    b) Aire beroak hotzak baino espazio handiagoa betetzen du eta arinagoa da;horregatik, gora egiten du eta papera mugiarazten du. Inguruko aire hotza beherajaisten da, aire beroak utzitako hutsa betetzeko. Horrela, aire-lasterra sortzen da.c) Fenomeno horri konbekzioa esaten zaio.

    36. Harrizko zoruak ondo eroaten du beroa, eta gure gorputzak baino

    tenperatura baxuagoa duenez, beroa lapurtzen die oinei. Horren ondorioz, hotz-

    sentsazioa dugu. Aitzitik, alfonbrak ez du ondo eroaten beroa.

    37.

    a) Konbekzioa.

    b) Eroapena (ukituz gero), konbekzioa eta erradiazioa.c) Eroapena eta erradiazioa

    38. Termostatoa gailu elektriko erregulatzailea da eta funtzioa tenperatura

    erregulatzea da (gela batekoa, gailu batena, etab.). Hainbat erabilera ditu; besteak

    beste, gela bateko berotze-sistema erregulatzea, bai eta plantxa batena,

    garbigailuarena, ontzi-garbigailuarena eta beste etxetresna batzuena ere.

    Termostatoak bi metal ditu. Bi metal horiek ez dira era berean dilatatzen. Gelako

    temperatura balio jakin batetik gorakoa denean, termostatoa bikoiztu egiten da, metal

    horietako bat bestea baino gehiago dilatatzen delako. Une horretan, termostatoari

    konektatutako zirkuitua ireki egiten da, eta horren ondorioz, berogailua gelditu egitenda. Aitzitik, gelako tenperaturak behera egiten badu, termostatoa jatorrizko egoerara

    itzuliko da, eta zirkuitua itxi egingo da.

    39.a. B eta Db. A, C eta Ec. B eta Dd. Ce. E