Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org ›...

142
Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak bilatzeko esperientzia kolektibo bat

Transcript of Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org ›...

Page 1: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzatAlternatibak bilatzeko esperientzia kolektibo bat

Page 2: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

Argitaratzailea: ALBOAN

Aita Lojendio kalea, 2, 2. • 48008 BilbaoTel.: 944 151 135 • Fax: 944 161 938

Barañain etorbidea, 2 • 31011 IruñeaTel.: 948 231 302 • Fax: 948 264 308

Andia, 3 • 20004 Donostia Tel.: 943 275 173 • Fax: 943 320 267

Estenaga Apezpikua, 1 • 01002 Vitoria-GasteizTel.: 945 202 676 • Fax: 945 202 676

[email protected]

Egilea: COMPARTE komunitatea

Argitalpenaren erredakzioa: Amaia Unzueta eta Mary Tere Guzmán

Azala eta barruko irudiak: Muxotepotolobat

Urtea: 2015

Diseinua eta maketazioa: Marra, SLInprimaketa: Lankopi, S.A.Lege-gordailua: BI-567-2015

Obra honen zatiak erreproduzitu daitezke, betiere merkataritza-helbururik ez badu eta iturria aipatzen bada.

Page 3: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

3

AurkibideaHitzaurrea 7

Sarrera 11

1. kapitulua. Garapen alternatiboa ala garapenerako alternatibak? 17

1.1. Sarrera 19

1.2. COMPARTEren garapen alternatiboaren ezaugarriak 21

1.2.1. Tokian tokikotik abiatzen da 24

1.2.2. Natura-ondasunak bidezko eta jasangarri moduan 28 erabiltzen eta defendatzen ditu

1.2.3. Pertsona guztientzako bizi ona lehenesten du 30

2. kapitulua. Gaitasunak 33

2.1. Sarrera 35

2.2. Gaitasunen ikuspegia 36

2.2.1. Gaitasunen ikuspegiaren elementu bereizgarriak 37

2.2.2. Gaitasunak PNUDren giza garapenaren ikuspegian 38

2.3. Gaitasunen dimentsioak eta kategoriak 40

2.3.1. Mailak edo dimentsioak non sortzen diren gaitasunak 41

2.3.2. Gaitasun kolektiboak eta konpetentzia indibidualak: 43 Bost Gaitasunen (5G) eredua

2.3.3. Gaitasunen kategoriak eta ikuspegi osagarriak 45

3. kapitulua. COMPARTEren gaitasunak garatzeko mapa 49

3.1. Sarrera 51

3.2. COMPARTEren gaitasunak garatzeko maparen elementuak: 52 zertarako dira?

3.2.1. Etorkizun politiko alternatiboa 53

Page 4: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

4

3.2.2. Gaitasunak garatzeko aukeren baldintzak 54

3.2.3. Gaitasunak garatzeko ibilbide bat 55

4. kapitulua. Alternatiba ekonomiko-produktiboak inplementatzeko 69 gaitasunak garatzeko estrategiak

4.1. Sarrera 71

4.2. Estrategia 1. Prestakuntza teknikoa eta giza prestakuntza 72

4.2.1. Edukiak 72

4.2.2. Metodologiak 75

4.2.3. Zailtasunak, lorpenak eta ikaskuntzak 76

4.3. Estrategia 2. Berrikuntza eta garapen teknologikoa 78

4.3.1. Tokiko jakintzak berreskuratzea 78

4.3.2. Teknologia/metodologia berriak txertatzea 78

4.3.3. Zailtasunak, lorpenak eta ikaskuntzak 80

4.4. Estrategia 3. Gizartearen eta lanaren antolaketa 84

4.4.1. Zailtasunak, lorpenak eta ikaskuntzak 86

4.5. Estrategia 4. Kalitatearen plangintza eta kudeaketa 89

4.6. Estrategia 5. Sistematizazioa eta ikerketa 90

4.7. Estrategia 6. Eragin politiko eta soziala 90

4.7.1. Gobernu-erakundeen esparruko bideak (eragin politikoa) 91

4.7.2. Komunitateekin eta gizarte-elkarteekin 92 erlazionatutako bideak (gizarte-eragina)

Laburpena 93

Eranskinak 101

2. kapituluaren eranskinak 103

1. eranskina. 5G-en eredua: gaitasun kolektiboak 103

2. eranskina. Bebbington-ek proposatzen dituen 107 kapitalaren 5 formak (1999, 2005)

3. kapituluaren eranskinak 108

Page 5: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

5

3. eranskina. COMPARTEren esperientzia ekonomiko-produktiboak 108

1. Ikerketa eta Herri Hezkuntzako Zentroa / Bakerako Programa 110 (CINEP/PPP), Kolonbia

2. Nekazarien Institutu Nagusia (IMCA) 112 eta SUYUSAMA Fundazioa / Kolonbia

3. Viviendas Hogar de Cristo delakoa / Ekuador 114

4. Garapenerako Zerbitzu Jesuita / El Salvador 116

5. Puente de Paz delakoa / Guatemala 118

6. Zerbitzu juridiko eta sozialak (SERJUS) / Guatemala 120

7. Eskubide Indigenen Zentroa, A.C. – Yomol A`Tel 122 (CEDIAC) / Mexiko

8. Ikerketa Aplikatutako eta Tokiko Garapena Sustatzeko 124 Institutua, NITLAPAN – UCA / Nikaragua

9. Paraguaiko Antonio Guasch Ikasketa Zentroa 126 (CEPAG) / Paraguai

10. Nekazarien Ikerketa eta Sustapen Zentroa 128 (CIPCA) / Peru

11. Nekazariak eta Industria Gaitzeko 130 Jesús Obrero Zentroa (CCAIJO) / Peru

4. eranskina. COMPARTEren Gaitasunen Katalogorako esparrua 132

Bibliografia eta dokumentuak 137

Taulak eta irudiak

1. taula. COMPARTEren garapenaren ezaugarrien laburpena 23

1. irudia. COMPARTEren Gaitasunak Garatzeko Mapa 53

2. irudia. COMPARTEren gaitasunak garatzeko ibilbidearen grafikoa 58

3. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen 59 grafikoa, kategoria fisiko-materialari dagokiona

Page 6: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

6

4. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen 62 grafikoa, politiko-soziala kategoriari dagokiona

5. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen 65 grafikoa, kategoria psikologikoari dagokiona

6. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen 67 grafikoa, zentzua eta harmonia kategoriari dagokiona

Page 7: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

7

Inoiz ez da izan erraza gizartea garatzeko lan egitea. Beti erresistentziazko erantzunak eragiten ditu edozein aldaketa-proposamenek. Eta aldaketa sakon eta iraunkorra bada helburu, epe luze baterako ikuspegia eta konpromisoa behar dira, baina ez da formula zehazturik horretarako. Hori esatea ez da ezer berririk esatea. Zailtasun eta erresistentzia horiek ikusiko zituen garapen-proiekturen batean parte hartu duen edonork.

Baina, egungo testuinguruan, areago korapilatu dira aldaketa sustatzeko baldin-tzak. Berriki egindako lan batean, ikerketan aritzen den erakunde batek galdetu zuen gaur zergatik pentsatu behar dugun arazo konplexu eta malapartatuetan garapen-lanei ekiteko. Konplexutasuna aipatzeak erakusten du bestelako mun-dua dugula aurrean, eta erdigunean jartzen dela arazo kognitiboa. Askotan, gara-penaren praktikak hobeto adierazten dira “arazo malapartatu” deritzenekin (lan-kidetza behar da arazo horiek konpontzeko), konpontzeko modukoak diren eta negoziazioen bidez konpon daitezkeen beste arazo batzuen bidez baino. Eta serio hartu behar da gizarte bat aldatzeak arazo malapartatuen osagai handi bat duela, eta eskatzen duela eragileek aldaketa erabatekoenei aurre egiteko borondatea izatea, bai azterketan, bai jarduteko moduan.

Hainbat iturri ditu jatorrian konplexutasun horrek. Batetik, kanpo-harremanen sistema global baten barruan gaude; sistema hori gero eta nahasiagoa da, eta ezin da jakin nola jokatuko duen. Horrek zuzenean eragiten die gure gizarteei, eta modu larrian, gainera. Baina, horretaz gain, lortu nahi diren helburuek ere ekartzen dituzte konplexutasunak. Helburu horiek, gainera, gero eta konplexuagoak dira. Jada ez dira helburu hazkunde ekonomikoa edo jendearen bizimoduaren baldintza material jakin batzuk hobetzea. Orain, erakundeak aldatu nahi dira; horretarako, prozesu berriak jarri behar dira abian, eta jendeak eta taldeek eragile errealak izan behar dituzte. Azken batean, funtzionamendu-eredu berri bat izan nahi da, gizarte-justizia ekar dezan, aurreko sistemak ez baitzuen hori bermatzen.

Hitzaurrea

Page 8: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

8

Ezin esan daiteke konplexutasuna “garapenaren mundu” deritzonaren berariazko arazo denik, nahiz eta larritu egiten diren zenbait gai mundu horretan, eta lana areago zailtzen duten beste berariazko gai batzuk ere badituen. Tokiko baliabi-deak urriak direnean, zailtasun erantsi bat egoten da, erakundeek gaitasun ahula izaten dute, eta, kasu askotan, ustelkeria endemikoa eta luzaroko gatazka.

Dena den, jardun behar dugun gizartea edozein izanik ere, jakin behar dugu ba-dela konplexutasun berri bat, non ziurgabetasunak, balioen gatazkak eta baldin-tza bakar eta egiturazko ezegonkortasunak zail egiten duten aurreikustea zein izango diren aldaketa bultzatzeko tresnak eta ekimenak.

Arazo malapartatu horiek zein diren jakin behar dugu. Hala egin ezean, gure praktika zaharrak baliatuko ditugu, eta ez da eraginkorra izango aldaketa eragi-teko esku-hartzea. Ez dute izaera hori garapen-arazo guztiek, baina bai garran-tzitsuenetako batzuek. Horregatik behar dugu diagnostikoa egiteko gaitasuna, eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu, edo, gutxienez, aurre egin, eta ahal dugun heinean kudeatu.

Beste modu batera esanda: metodologia bat behar dugu ulertzeko nola pentsa-tu eta jardun. Funtsezkoa da esparru teoriko eta metodologikoa prestatzea ga-rapenaren ordezko ikuspegiarekin lan egiteko. Ez baditugu kategoria eta tresna batzuk errealitatea giza garapenaren ikuspegitik ulertzeko eta horren arabera jarduteko, bada, ezinezkoa izango da errealitate hori eraikitzeko aurrera egitea. Erronka hau dugu aurrean: errealitatea ulertzeko eta aldaketa-prozesuak eragin-go dituzten tresnak izateko behar ditugun elementuak identifikatzea eta azaltzea.

Metodologia bati jarraikiz lan egitea ez da prozesu abstraktutzat hartu behar. Ai-tzitik, metodologia orok testuinguru bat izan behar du oinarri ezinbestean, haren funtzioa baita jendeak eta erakundeek gaitasun handiagoa izatea errealitateak dakartzan galderei erantzuteko. Beraz, errealitate horren arazoek osatzen eta alderatzen dute metodologia. Horrenbestez, esku-hartzea baino askoz garran-tzitsuagoa da elkarreraginen eta aurkikuntzen prozesua. Eta, horretarako, behar dira elkarrizketa irekiagoa eta azterketa eta ekintza sakonago txertatzea; eta ho-rrek eskatzen du ordezko eredu mentalak izatea ez banakoaren garapenari aurre egiteko, baizik eta elkarrekin erlazionatutako garapen-arazoen multzo konplexu, zalantzazko eta askotarikoari aurre egiteko.

Ez gara ari metodologia “neutro” batez; metodologia bat izan nahi dugu aukera emango diguna zer gertatzen den ulertzeko, eta, horrez gain, gure ustez gizar-

Page 9: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

9

teak izan behar duenaren ikuspegi jakin batetik irakurketa egiteko. Aldaketaren noranzko jakin batean eragiteko pentsatutako metodologia da. Eta metodolo-gia ezin da eztabaidatu ez bada arau-dimentsio horretatik abiatzen. Eta arau-proposamenaren oinarria da giza garapenaren ikuspegiaren oinarri teorikoa osatzen duten gaitasunen ikuspegia. Hori ulertuta zehaztuko dira helburuak diseinatzeko eta emaitzak ebaluatzeko irizpideak.

Baina helburu hori duen metodologiak diskurtso bat, narratiba bat behar du. Ez ditu soilik prozedurak zehaztu eta ordezko ikuspegia eman behar: harago joan behar du. Eta horrek eskatzen du diseinua logika arrazionaletik harago joatea, eta, beraz, esku-hartze guztiei koherentzia emango dien diskurtsoa izatea, eta, batez ere, aldaketarako funtsezkoak diren eragileak, alegia, pertsonak, erakar-tzea, konbentzitzea, motibatzea eta ilusionatzea. Mariáteguik bikain azaltzen zuen zer den dimentsio hori: “...Iraultzaileen indarraren oinarria ez da haien zien-tzia, baizik eta haien fedea, pasioa, borondatea. Indar erlijiosoa, mistikoa, espiri-tuala da. Mitoaren indarra da. Iraultza-emozioa, Gandhiri buruzko artikulu batean idatzi nuen moduan, erlijio-emozioa da”.

Eta gogoeta horiek hona ekartzean, COMPARTEren abentura dut buruan. Ez da nire helburua haren eledun izatea, ezta haren lana modu subjektibo eta intere-satuan interpretatzea ere. Baina hitz gutxi batzuekin azaldu behar banu zertan ari diren, zalantza izpirik gabe esango nuke aldaketarako metodologia bikaina prestatzen ari direla. Metodologia berritzailea, errealitatea kontuan hartzen due-na, eta ikuspegi arauemaile esplizitua duena. Itxaropena eragiten du dokumentu honek, erakusten baitu taldean aurrera egin daitekeela pentsatzeko eta jardute-ko modu berri bat eraikitzeko.

Alfonso DuboisHegoa

Euskal Herriko Unibertsitatea

Page 10: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 11: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

11

COMPARTE osatzen dugun erakundeok geure egin dugu erronka hau: elkarrekin pentsatu zer garapen nahi dugun, gure lanaren oinarri dena. Rol aktiboa izan nahi dugu helburuak prestatzen, proposamenak sortzen eta beste aukera batzuk aur-kezten. Badakigu bide luzea egin behar dugula erronka horri aurre egiteko, eta ahalegina eta zorroztasuna eskatzen dizkigula; baina, hala ere, ziur gaude geure egin behar dugula konpromiso hori, gure proposamenen zilegitasuna eta etorki-zuna baitago jokoan.

Aurrean dugun krisi orokorrak mahai gainean jarri du, berriro, garapenari eta sus-tatu den eredu sozioekonomikoaren iraunaldiari buruzko eztabaida. Mugitzeko eskatzen du egoera horrek: ordezko bideak proposatzea, eta horiek eztabaida-tzen eta sustatzen ari diren mugimendu eta sareetara batzea. Ez gaude konforme bizi dugun krisi eta hondamendiarekin, ziur baikaude mundu hau aldatu daiteke-ela, eta aldatu egin behar dela. Horiek horrela, maila globalean izaten ari diren al-daketa sakonen aurrean, bere ahalegina egiten ari da COMPARTE ikaskuntza eta ekintza komunitatea, pentsamendu berriaren sorrerari eta etorkizun hoberantz eramango gaituzten jarrerei bere ekarpena egiten saiatuz.

COMPARTE elkarrekin ikasteko espazioa da, eta hainbat testuingurutako erakun-deak ziur gaude ekarpenak egin diezazkiokegula, gure sinpletasunetik, garape-nari buruzko hausnarketa teoriko-praktikoari eta gure lankide pobretuek nahi dituzten aukera bideragarriak eta posibleak sortzeari.

Asko eta oso zabalak dira gure interesguneak. Eta garapena sustatzeko eztabai-da eta praktikak, berriz, are zabalago eta konplexuagoak. Horren jakitun izanik, egitura bat eraiki behar izan dugu metodologiari, antolaketari eta komunikazioari dagokienez, ikuspegiak eta eraikitzeko moduak adostu eta praktikak eta jakin-tzak partekatzeko.

Sarrera

Page 12: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

12

Argitalpen hau, COMPARTE komunitatean partekatu dugun elkarrizketa eta haus-narketa prozesu horren emaitza da. Nahiz eta helburua ez den gure eztabaidaren laburpenaren testu zehatza ematea, erakunde-talde moduan egiten ari garen lan garrantzitsua jasotzen du, bi mailatan. Batetik, komunitate moduan osatu gai-tuen lan egiteko moduaren berri ematen du; bestetik, berriz, gure hausnarketak eta erronkak jasotzen ditu gai zehatz batean: gaitasunen garapena aldaketa- estrategiatzat, eraiki nahi dugun garapen alternatiboaren erdigunetzat.

Zentzu horretan jasotzen ditu argitalpen honek garapenari eta haren alternatibei buruzko gure hausnarketak, baita proposamen zehatz bat (praktiko-kontzeptuala) ere, honela izendatu duguna: “COMPARTEren garapen-gaitasunen mapa”. Hau da, gaitasunak garatzeko bide bat jasotzen du, aldaketa amesten dugun bidera eramateko eta gure pentsamendua eta ekintza bideratzeko.

Prozesuaren bi mailak ulertzeko, labur-labur azaltzen dugu zein ibilbide egin duen komunitateak, antolaketari eta metodologiari dagokienez, argitalpen hone-tara iritsi arte.

Egindako ibilbidea: gure praktikaren eta ikaskuntzen berrikuspena

Ezinbestekoa izan zen garapena kontzeptuari buruz eztabaidatzea helmuga bate-ratu bat zehazteko, eta praktika elkarrekin partekatu eta berrikusteko. Askotariko pertsonak eta erakundeak gara, eta bakoitzak bere testuinguruak eta esperientziak ditu; horrek zaildu egiten du eztabaida. Jarrera desberdinak ditugu garapenari eta proposatzen ditugun alternatibei buruz, eta horrek eztabaida sakona ekarri du, eta bidea argitu eta aurrera egiten laguntzen digu. Batez ere, hizkera bateratua osa-tu behar izan dugu, elkar ulertzeko, adostasunak sortzeko eta eztabaida gure erakun-deetarako eta praktikarako egoki irizten ditugun puntuen eztabaidan zehazteko.

COMPARTE osatzen dugun erakundeek hainbat testuingurutako ekimen ekonomiko- produktiboak sustatzen eta babesten ditugu. Aldi berean, gehienok urte luzez ari-tu gara lanean arlo politikoan eta sozialean, eta horrek aberastasun handia ema-ten dio eztabaidari.

Partekatzen dugun beste elementu bat zera da: denok ezagutu dugu zein zaila den prozesu konplexuei eustea arlo ekonomiko-produktiboan, gure lana egiten dugun testuinguruetako pobrezia eta bazterketa-egoerak direla eta. Errealitate

Page 13: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

13

hori izanik, erabaki genuen hausnarketa bideratzea erakunde kide guztiek eza-gutza txikiagoa zuten eta jarrera zehatzik ez zuten garapenaren arlo honetara: ga-rapen ekonomiko-produktuboen prozesuei eta prozesu horiek sortzen dituzten GAITASUNEI erantzutea, proposamen alternatiboak bultzatzeko.

Hausnarketa bideratu, ikasgaiak atera eta praktikara itzultzeko, zenbait akordio metodologiko eta antolaketa-akordio zehaztu genituen, komunitateak egin be-har zuen bideari laguntzen ziotela irizten genionak. Erabaki genuen gure praktika berrikustea modu ordenatu eta koordinatuan. Zertarako? Banaka ikasteko, bai-na baita alderatuz eta besteekin hitz eginez ere. Hori dela eta, ikaskuntza horiek sortzeko beharrezkoak iruditzen zaizkigun zenbait oinarrizko elementu jaso ditu-gu jarraian.

a. Esperientzia bera aztertzea

Elementu garrantzitsua zen esperientziari buruzko azterketa ez egitea edozein kokapenetik, baizik eta guk garapenari eman genion aukera kontzeptualetik. Hor-taz, gure esparru etiko-politikoak bideratu zuen esperientziaren azterketa, eta ikusi nahi genuen zenbat hurbiltzen ginen hara, eta nola egin genezakeen aurrera amesten eta nahi genuen eraikuntza pragmatiko horretan.

Beste elementu giltzarri bat izan zen esperientziari berari osotasunean begiratzeko beharra, betiere begi kritikoekin, eta proposamenak egiteko. Komunitateak elkarri laguntzea, modu ordenatuan, egiten duguna berriro pentsatzeko, hausnartzeko zergatik egiten dugun egiten duguna, nola ari garen lanean eta zein gauzak erraztu nahiz zaildu duten bidea. COMPARTEk barrura begiratzen lagundu digu, prozesu bera egiten ari diren erakundeen laguntza izanik.

b. Gure aurkikuntzen berri eman komunitateari

Zaila izan daiteke gure esperientzian aurkitu duguna bateratzea. Zintzotasun-jarduera da, eta, aldi berean, konfiantza eta eskuzabaltasuna eskatzen ditu infor-mazioa partekatu eta gainerako erakundeen eskuetan uzteko. Halaber, ordenatu egin behar da informazioa, laburbildu, eta bateratu ikaskuntza bat, lanari buruzko aurkikuntza bat edo egiten zen lanari buruzko ikuskera berri bat dakarrena.

Eta partekatzea izan da gure komunitateak hobekien baloratu duen elementu-etako bat. Nork bere esperientzia eta gainerako erakundeena hartuta, dinamismo bateratuak, erronka partekatuak eta, batez ere, erronka horiei aurre egiteko

Page 14: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

14

osagarritasuna azaleratu dira. Komunitateari esker, lotu egiten dira, eta sakonago, elkarrizketari bide eman diezaieketen esperientziak eta elkar aberasten dutenak.

c. Praktika berria sortzea

Hori guztia praktikara eramateko orduan, bi alderdi daude: eztabaida teorikoa eta aplikazio praktikoa.

Eztabaida teorikoenari dagokionez, komunitate hau eztabaidarako eta hausnar-ketarako elementu berriak ematen ari da erakunde bakoitzari. Horiek horrela, kontzeptu eta ikuspegi berriak txertatzen dira haien dinamiketan eta, askotan, za-lantzan jartzen dituzte orain arte errealitateari begiratzeko erabili diren paradig-mak. Eztabaidatu da zein den gure praktiken alternatiba, eta zer eta nola egiten dugun eta horrek hausnarketa sakona eragin du parte hartu duten erakundeetan. Era berean, kontzeptu partekatuak elkarrekin eraikita, ekarpen bat egiten zaio erakundeari eta haren eztabaidaren eta hausnarketaren aukera zabaldu egiten da eta, horrenbestez, baita esku-hartzearena ere.

Aplikazio praktikoari dagokionez, norberaren esperientzia berrikustean, aurretiaz hauteman ez ziren elementu kritikoak azaleratu dira. Eta horrek lagundu egiten du positiboak direnak birbideratzen, zuzentzen edo finkatzen. Horretaz gain, gaine-rako esperientziekin alderatuta, aberastu egin da aplikazio praktikoa, bi alderditan: batetik, komunitatearen beraren metodologiaren bat garatzen duten antolaketa-planak abian jartzean (adibidez, 3. kapituluan aurkezten den gaitasunak garatzeko mapa), eta, bestetik, komunitatean bertan identifikatu diren jardunbide egokiak oinarri dituzten jarduera estrategikoak egitean (adibidez, merkatura tzean, kontsu-moan eta berrinbertsioan).

Praktikari begiratzeak, hari buruz kontzeptualizatzeak eta esperientziara itzul-tzeak, oso egoera interesgarri baten aurrean jarri gaitu. Une honetan, berebiziko urratsa egiten ari da COMPARTE, osatzen duen komunitatea finkatzeko, eta ho-rrek hiru dimentsio ditu gutxienez: (i) ikaskuntzak eta ezagutzak praktikatik sor-tzea; (ii) esperientziak bateratzea eta (iii) esperientziak hobetzea pragmatikoki.

d. Argitalpen hau osatzeko beharrezkoa den egitura sortzea

Lehen deskribatu dugun lana egiteko, lanerako ibilbide bat diseinatu genuen (mo-dulutan antolatua), gure helburuak betetzen laguntzeko: esperientziatik ikastea, besteekin partekatzea eta ikaskuntza horiek praktikan jartzea.

Page 15: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

15

Lanaren lehen fasean (2011 – 2013), 7 modulu landu ziren, bai online bai aurrez aurre. Modulu horiek esperientzia ekonomiko-produktibo bakoitza modu ordena-tu eta hausnartuan deskribatzeko ildoak eman zituzten, baita arrakastaren fakto-re kritikoak eta abian jarritako estrategiak sakon aztertzekoak ere.

Lanerako gida bat zuen modulu bakoitzak, eta hauek zehazten zituen: helburuak; COMPARTEko erakunde kide bakoitzak egin beharreko jarduerak; eztabaida era-giteko galderak; laguntza-materialak; itxaroten ziren emaitzak; komunitateari lor-tutako emaitzak bidaltzeko epeak eta informazioa ordenatuta aurkezteko modua.

Gida horietan oinarrituz, bere informazioa osatu zuen erakunde bakoitzak eta, gero, komunitatearekin partekatu. Modulu bat ixten zen bakoitzean, bi tratamen-du ematen zitzaizkion informazioari: batetik, gainerakoek zer egin zuten jakin ze-zakeen erakunde bakoitzak; bestetik, aurkitu, partekatu eta hausnarketa eragin zuten gako-elementuen laburpena egiten zen. Hala, antzekotasunak, aldeak eta osagarritasunak ondorioztatu ahal izan ziren. Eta, halaber, identifikatu egin ziren teoriarekin elkarrizketan zeuden elementuak, kontzeptuak aberasten zituztenak eta praktika zehatzetan erabil zitezkeenak. Adibidez, gaitasunen ikuspegiaren teoriari buruzko elkarrizketak gaitasun-katalogo bat osatzea ahalbideratu digu, eta argitalpen honetan aurkezten dugu.

Hala egin dugu aurrera kontzeptuei eta praktikari buruzko adostasunak sortze-ko. Argitalpen hau da azken urteetan egin dugun lankidetza-lan partekatu horren emaitza. Jarraian aurkezten dugun testuak partekatzen ari garen ikaskuntza ho-rien zati bat laburbiltzen du. Askotarikoak dira gure ekarpenak: hasi garapenerako alternatibei buruzko eztabaidatik eta esparru alternatibo horretan gaitasunak ga-ratzeko berariazko ibilbide baten zehaztapenera arte. Litekeena da hausnarketa zabal horrek sakontasuna mugatu izana, baina espero dugu bai testu hau bai gure esperientzia baliagarriak izatea bila ari diren beste gizarte-erakunde batzuentzat.

COMPARTE komunitatearen iritziz, aberastasun handiena azken urte hauetan bizitako prozesua da, sortutako harremana eta elkartea gorpuztu izana. Elkartea sortzen dugun pertsonentzat eta erakundeentzat bide hau izaten ari denaren emaitza labur bat baizik ez da argitalpen hau. Aurrerapauso bat ere bada, zehaztu dugun bide horretako aurrerapauso bat, komunitate moduan izan nahi dugun hori lortzeko eta gure lanaren hartzaile diren pertsona horiei guztiei zerbitzu hobea emateko.

Page 16: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 17: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

1. kapitulua

Garapen alternatiboa ala garapenerako alternatibak?

Page 18: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 19: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

19

1.1. Sarrera

Egitate bat da elkarrekin lotutako hainbat mailatako krisi globala eragin duela hainbat hamarkadaz indarrean izan den sistema sozioekonomikoak, eta horrek berriro azalerazi du garapen-kontzeptuari eta ereduei buruzko eztabaida. Egun-go krisi globalaren garrantzia kontuan izanik, garrantzitsua da, hasteko, krisiaren ezaugarri nagusiak adieraztea, zer krisiri buruz ari garen jakiteaz gain, zein krisi-tan gauden eta gure ekarpena nondik egin nahi dugun jakiteko ere.

Labur-labur azaltzeko, esan daiteke hauek direla krisiaren ezaugarri nagusiak: (i) ondasunen ekoizpenak, banaketak, merkaturatzeak eta kontsumoak eragindako hondamendi ekologikoa; (ii) gizateriaren historian aurrekarik ez duen aberasta-sunaren pilaketaren ondoriozko gero eta desberdintasun handiagoa, gaur areago nabarmentzen dena herrialdeen barruan edo eskualdeetan nazioartean baino, eta (iii) nazioarteko boterea pixkanaka joatea Estatuen esku egotetik nazioz gain-diko beste eragile batzuen eskuetara, eta haien zilegitasuna ez oinarritzea meto-do demokratikoetan, baizik eta kapitala izatean eta, horrenbestez, behar publiko nahiz pribatuetan inbertitzeko eta haiei finantzaketa emateko gaitasunak ematen dien indarrean (Martínez Osés, in Pueblos 2011: 9-11). Eta horri gehitu behar zaio1, gainera, gizartearen eta herritarren erreprodukzioaren krisia, korronte ekofemi-nistek aurkezten duten moduan.

Krisi-egoera hau garapenaren ideia nagusiaren emaitza da. Ideia horrek parekatu egiten ditu jendearen eta herrien ongizatea eta hazkunde ekonomikoa, eta horrek hazkunde ekonomikoaren aldeko lasterketa zorora eramaten ditu gizarteak, bai-na jasanezina da hazkunde hori. Egoera horren aurrean, hainbat proposamen eta alternatiba sortu dira azken hamarkadetan. Haien helburua da jasangarritasuna oinarritzat hartzea, eta hiru joera handiren baitan artikula daitezke (Marcellesi, 2012:114): (i) garapena kontzeptua eta haren estrategiak errotik birbideratzeko saiakerak; (ii) garapena kontzeptua zabaltzea, baina esparru metodologikoa al-datu gabe eta (iii) garapena nozio unibertsala dela ukatzea eta, horrenbestez, kontzeptu hori baztertzearen alde egitea. Hiru joera horietatik, garapenaren alter-natibak eraikitzeko lan egitearen alde egiten duen COMPARTEk zer esparru duen

1 “(…) Gizartea erreproduzitzeko krisia da pertsonentzat eskuraezin den erreprodukzio material eta emozionalen itxaropen-multzoa; askotan, gainera, heriotza eragin dezake, elikadura-krisiarekin gertatzen den moduan. Herritarren krisia nozioak erreproduzitzeko itxaropen horien dimentsio zehatz bati eragiten dio: zainketak. Horrek adierazten du zainketak txikiegiak, prekarioak eta askatasunik gabe aukeratuak direla! (Pérez Orozco, 2012: 4).

Page 20: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

20

kontuan izanik, arreta lehen eta hirugarren hausnarketan jartzea interesatzen zai-gu (Koldo Unceta in Pueblos, 2011: 5-8).

Lehen joeran, arlo hauen ikuspegi alternatiboaren alde egiten duten zenbait sek-toreren ahaleginak daude: giza garapena, jasangarritasuna, genero-ekitatea eta giza eskubideen eta kultura-aniztasunaren errespetua. Ikuspegi horretatik, siste-ma alternatibo baterantz egiteko, garapenaren nozioak berak dimentsio ugari di-tuela ulertu behar da (ekonomikoa, politikoa, kulturala, ekologikoa, soziala), eta ez hazkunde moduan. Horretaz gain, zalantzan jarri behar dira orain arte garape-naren bitarteko eta helburu izan direnak, eta ez da tresna hutsen mende jarri be-har jendearen ongizatea eta etorkizuneko belaunaldien bizimodua. Aldi berean, ikuspegi alternatibo horrek hainbat arlotako eta maila osagarrietako (komuni-tarioak, tokikoak, estatu-nazioetakoak, globalak) prozesuak aztertu behar ditu, eta makro nahiz mikro arloetan eragin. Hori garrantzitsua da, makro alderdiek, gainera, mikro mailako jardueren arrakasta-aukeren zati handi bat baldintzatzen baitute eta, gaur egun, biziki garrantzitsuak dira, globalizazioaren esparruan fe-nomeno batzuen eta besteen arteko mendekotasuna dela eta.

Hirugarren jarrerak, garapena helburutzat ukatzen duenak, ikuspegi postdesa-rrollisten ildoei jarraikiz, honako pentsaera hau jasotzen du: munduan garape-na sustatzea ez dela izan baizik mendebaldeko balioak eta bizimodua zabaltzen ahalegintzea eta, horrenbestez, bidegabekeriak eta biktimak, kulturen suntsiketa eta natura-baliabideak agortzea. Ikuspegi horren arabera, hobe da beste garapen bat bilatzeaz ahaztea, nozio hori bera mendebaldearen eraikuntza baita, eta uste da, oro har, hura defendatzeak ez diola onurarik ekarri jende guztiari, baizik eta frustrazioa eta biktimak.

Bi joera horien esparruan proposatzen diren alternatibei buruz hausnartzeko, ezinbestekoa da onartzea Estatua dela funtsezko eragilea, politika publikoen no-ranzkoa zehazten duena eta, beraz, gizartearen garapenaren ikuspegi bat. Ez da eragile neutrala, eta funtsezkoa da haren egiturak eta funtzionamendua ulertzea harengan eragiteko eta gizarte-taldeen arteko botere-harremanak eta haien in-teresak berrantolatzeko prozesu demokratiko batean eta eragile sozial eta po-litikoen partaidetzan. Aldi berean, Estatuak antolatu egin behar du, arazoak eta aldatu behar diren gizarte-egiturak ongi ezagutzeko, askotariko gizarte-taldeen eskaerak eta interesak kontuan izan eta txertatzeko eta horren araberako politika publikoak garatzeko (Brand, 2011: 145-157). Horri dagokionez, garapenaren alter-natibak eraikitzeko zer rol duen eta zer rol izan behar lukeen jakin behar da, eta

Page 21: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

21

ulertu nola bihur daitekeen oztopo edo aldeko ekintza gizartea sakon aldatzeko, justiziari eta ekitateari dagokienez. Hori egitean, biziki garrantzitsua da hausnar-tzea Estatua, ekonomia bezala, dinamika global batean murgilduta dagoela, eta nagusitzen den garapen-eredua erreproduzitzea eragiten diola. Horren ondorio politikoa da proiektu alternatibo bat aurrera eramateko, politika publiko alterna-tiboak behar ditugula, bai nazio mailakoak, bai nazioarte mailakoak, aldi berean (ibidem).

Alternatiben egoera inspiratzaileen adibideek ñabardura eta zehaztapen-maila desberdinak dituzte, eta gero eta garrantzi handiagoa hartu dute garapen-sistema nagusiarekin kritikoak diren sektoreen artean, eta hausnarketa eta eztabaida elikatu dituzte COMPARTEn; adibide horien artean, giza garapen jasangarria, haz kundea, ongi bizitzea edo sumak kawsay eta ekofenimismoa nabarmendu di tzakegu. Ez da zalantzarik, aipatu ditugunak baino alternatiba gehiago daude eta, garapen-modu berri horien eta/edo postdesarrollismoaren eraikuntzan, gakoeragiletzat izendatzen dira gizarte-mugimenduak eta imajinario berriak eta interpretazio-esparruak proposatzen ari dira mundua ulertu eta aldatzeko; horretaz gain, praktika zehatzak aztertzen dituzte, imajinario horiek praktikara eramateko, garapen-proiektu alternatiboen bidez. Horren erakusgarri argia da COMPARTEren esperientzia. Ez gaude gustura bizi dugun errealitatearekin eta uste dugu alda daitekeela, eta horretan tematzen gara. Horiek horrela, geure egiten dugu bide alternatiboak eztabaidatzen eta sustatzen ari diren mugimenduei batzeko erronka, pentsamendu berria eta etorkizun hobera eramango gaituzten jarrera berriak sortzen laguntzeko.

1.2. COMPARTEren garapen alternatiboaren ezaugarriak

COMPARTEn onartzen dugu bestelako mundu alternatiboak pertsona guztiak bi-zitzeko moduko mundu duina pentsatzeko proposamenak eskaintzea esan nahi du. Ez da baliagarria indarrean den eredua, erakutsi baitu ez dela eraginkorra, ez baita gai munduaren erronkak (pobrezia, desberdintasuna, ingurumen-krisia) konpontzeko, ez baititu lehentasunezko erreferentziatzat justizia, ekitatea eta pertsonen duintasuna. Beraz, bestelakoa izan behar du sustatu nahi dugun ga-rapenak: barneratzailea, bake-eragilea, harmonia helburu duena eta erdigunean pertsonak eta pertsona horien komunitateak jartzen dituena.

Horregatik ditugu arrazoi gehiago “garapenaren alternatibez” aritzeko “garapen alternatiboaz” aritzeko baino, aukera ematen baitigu, testuinguru soziokulturalen

Page 22: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

22

arabera, askotariko ereduak, bideak eta metodologiak erabiltzeko, garapen- prozesuak eta estrategiak prozesu zabal, ireki eta eragile askoren bidez eraiki-tzearen alde egiteko.

Oraingoz, gure helburua da eredu nagusiaren alternatibak izan nahi dituzten es-trategiak eraikitzea, behetik sortzen direnak; hau da, tokian tokiko espazioetatik, lurraldeen eta biztanlerien beharrei eta ezaugarriei jarraikiz. Gizarte-boterea erai-ki nahi dugu; hau da, boterea eman gurekin lan egiten duten komunitateei, haien boterea gatazka izan dadin ordena nagusiarentzat. Horiek horrela, proposamen kontzeptual bat dugu abiapuntu, eta giza garapen jasangarriaren eta ongi bizitze-ko korronteen ereduak aberasten du. Eta itzuri ezin dugun sistema honetan txer-tatzen da, baina hor barruan gure printzipio eta balioekin egin dezakegu bidea, haren egiturak ulertzeko, izendatzeko eta aldatzeko. Proposamen horren bidez, honela ulertzen dugu garapena:

• (i) eraldaketa-prozesu kolektiboa, giza bizitzaren dimentsio guztiak biltzen dituena, bai natura-inguruneak, bai, jakina, bizi-zentzua hartzen duten erla-zio horien ingurunea;

• (ii) erabateko aldaketa-prozesua, ekonomiaren mende jartzen ez den hei-nean, ekonomia garapenaren beste dimentsio batzuekin artikulatua ikusten duena: soziala, politikoa, kulturala, ekologikoa, eta, batez ere, etikoa.

• (iii) lurralde mailako aldaketa-prozesua, lurralde bateko eragileek eta erakundeek egoki deritzon moduan, elkarrekin eta eraginkortasunez jar-duteko gaitasuntzat ulertuta, interes indibidual eta kolektiboak finkatzeari dagokionez.

Ongi dakigu ez dagoela garapenaren eredu alternatibo bakarra, baizik eta osa-garriak diren askotariko logikak. Hala ere, badira zenbait ezaugarri bereizgarri bultzatzen dugun edozein garapen-prozesutan alternatiboa dena identifikatzeko. Horiek horrela, garapenaren gure osoko ikuspegia jasotzen dute alternatibo izan daitekeen horren helburutzat COMPARTEn proposatzen ditugun zortzi ezauga-rriek. Lan honetan jasota daude: El desarrollo alternativo por el que trabajamos.

Badakigu elkarren mendekoak eta osagarriak direla guztiak, eta batari buruz hitz egiteak beste batekin harremana duela. Ulertzen dugu, halaber, ez direla lortu nahi dugun helburuari buruz karakterizatu ditzakegun ezaugarri guztiak, baina, gutxienez, komunitate moduan identifikatu ditugunak dira.

Page 23: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

23

1. taula. COMPARTEren garapenaren ezaugarrien laburpena

Ezaugarri hauek dituzten garapen-prozesuak lantzearen alde egiten dugu:

- Bizitza defendatzen du: pertsona eta haren duintasuna dira erdigunea.

- Tokian tokikotik abiatzen da: Ikuspegi alternatiboa eraikitzen dugu tokian tokitik.

- Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna sortzen du: askatasuna baliatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak sortzea.

- Eraikuntza kolektiboaren eta komunitarioaren alde egiten du: garapenari bide ematen dion baldintza.

- Aniztasunaren aberastasuna berreskuratzen du: gu baztertzailetik, gu barne-ratzailera.

- Natura-ondasunak modu bidezko eta jasangarrian erabiltzen eta defendatzen ditu: harmonian bizi da natura-ingurunearekin, eta gizarte - eta ingurumen-etekinak sortzen ditu.

- Emakumearen rola eta protagonismoa indartzen ditu: ez da egiazko garapenik emakumeak ere ez badira protagonistak.

- Bizi ona lehenesten du pertsona guztientzat: lehentasuna ez da kapitala pilatzea, baizik eta “bizimodu ona” pertsona guztientzat.

Estrategia hauek erabiltzen ditugu:

- Lagundu: kontua ez da ordeztea, baizik eta aldamenean egitea bidea.

- Gaitasunak garatzea: banakoarenak eta kolektiboenak.

- Eragitea: politikan eragitea, gizartea aldatzeko estrategiatzat.

- Esperientziatik ikastea: ekintzari buruz etengabe hausnartzen ahalegintzen gara.

Gure abiapuntua garapenaren definizio zabala den arren, ikaskuntza-komunitate moduan izan dugun lehen helburu praktikoa izan da garapen alternatiboaren hiru ezaugarritan eta gaitasunak sortzeko estrategian sakontzea, kontuan izanik ahaleginak ardaztu eta prozesu ekonomiko-produktiboetarako garrantzitsuenak iruditzen zitzaizkigun zenbait ezaugarri sakondu behar genuitela. Horrek ez du baztertzen gainerakoak ez ditugunik kontuan izan horiei buruz hausnartzean. Hain zuzen, egiteko dugun lan bat da gainerako ezaugarriei eta haien arteko erlazioari buruz hausnartzea. Adibidez, identifikatu dugun defizit bat da gutxi eztabaidatu dela emakumearen paperaz eta genero-aldeez.

Aukeratu dugun lehen ezaugarria da tokian-tokian ikuspegi alternatiboa eraikitzea. Ulertzen dugu garapenaren proiektu alternatiboa eraikitzeko tokian

Page 24: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

24

tokiko balioak eta nortasunak izan behar direla kontuan, eta, aldi berean, toki bakoitzeko garapenak eta mugak ezagutu eta tokiko komunitate barneratu eta kohesionatuak sortzen laguntzen duten dinamikak sustatu behar direla. Bigarren ezaugarriak naturaren ondasunak modu bidezkoan eta jasangarrian erabili eta defendatu behar direla jasotzen du. Natura eskubideen subjektutzat ulertzen dugu, eta onartzen du alternatiboa denak eskatzen duela jendea eta natura-elementuak harmonian eta orekan bizi diren garapenaren alde egitea. Hirugarren ezaugarriak pertsona guztientzako bizi ona lehenesten du; izan ere, gure aukera ordezkoaren lehentasuna ez da kapitala pilatzea, baizik eta justizia eta munduko gizaki eta herri guztientzako berdintasuna.

Jarraian, hiru ezaugarri horiei buruzko lehentasun nagusiak jasotzen dira. COMPARTEkoek komunitate moduan ditugun praktikatik, balioetatik eta na-hietatik sortu dira.

1.2.1. Tokian tokikotik abiatzen da

a. Nola ulertzen dugu ezaugarri hori?

Tokian tokikoa funtsezko testuingurua da, eta pertsona eta komunitate moduan, han garatzea eta eraldatzea da gure helburua, gure berezitasunetik abiatuta. Hurbileko espazioa da, bizi garen espazioa eta biziarekin lotzen dena.

Tokiak tokikoa lurraldekoarekin erlazionatzen da espazio definitu batean zehaz-tean. Hala ere, espazio hori ez du lurraldeak soilik definitzen (muga politikoei dagokienez), bazik eta bizi propioa ematen dioten beste baldintza batzuek: itxa-ropen kulturalak, ekonomikoak (produktiboak eta aberastasuna sortzekoak), so-zialak eta politikoak. Tokikoari lurraldearen osoko ikuspegi holistikotik begiratu behar diogu.

Tokikoa kontzeptua ulertzeko, kultura-geografian definitutako lekua kategoria haren esanahian sakontzen laguntzen digu. John Agnew-ek (1987) hiru dimentsio-tan oinarritutako lekua nozioa proposatzen du: eremua, kokapena eta lekuaren zentzua.

• Eremua da eguneroko gizarte-harremanak (ez-formalak eta instituzionalak) osatzen diren testuingurua eta, hor, identifikatu egin daitezke pertsonak. Hala, tokian tokikoa ekintzen eta praktiken testuingurutzat ulertzen da.

Page 25: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

25

• Kokapenak gizarte, ekonomia eta politika-prozesuek leku bateko biztanle-rian zer ondorio dituzten azaltzea eskatzen du. Horri dagokionez, tokikoa da bitartekaritza sortzen duen praktika jakina, edo eremu eta aldi berezietan bizi-kalitatearen zentzu bat sortzen duena.

• Lekuaren zentzuak leku jakin batean bizitzeak ematen duen orientabide sub-jektiboa adierazten du, eta pertsonek eta komunitateek lotura-sentimendu handiak garatzen dituzte esperientzien eta memorien bidez. Indigenen ka-suan, lurraldeak arbasoak bizi ziren espazioak dira, eta transzendentzia-zentzua jasotzen du. Horrek ingurunea errespetatzeko jarrerak sortzen ditu. Hala, tokikoa da lekuaren zentzuaren lurralde-identitatea subjektiboa.

Tokikoari buruz dugun ikuspegiak hiru dimentsioak artikulatzea eragiten du, eta lagunduko digute hobeto ulertzen han izaten diren askotariko dinamikak. Dinamika horien artean, hauek nabarmentzen ditugu:

• Tokiko eremuan adierazten dira bizi onaren2 ikuskerak eta xedeak; han dira gaitasunak eta jakintza tradizionalak. Espazio horretan, rol nagusia du kolek-tiboak, eta leku egokia da demokrazia gauzatzeko. Komunitate-instantzia berriak osatu eta indartu daitezke, baita eragiteko apustu kolektiboak ere. Ekitate eta banaketa handiagoko tokiko-lurraldeko garapen-prozesuak sus-tatu ohi dituzte, lurraldeko eragile guztiek parte hartzen dutela.

• Tokiko eremuan ere izaten dira tentsioak, zailtasunak eta kontraesanak. Eremu horretan zehazten dira gizarte-erlazioak, pertsonen eta taldeen ar-teko erlazioak, eta boterea eta natura-aberastasunak eskuratzeko gatazkak izaten dira.

Beraz, proposatzen da garapenerako proposamenek kultura-nortasuna erres-petatzeaz gainera, hortik eta lurralde bateko herrien tokiko balioetatik abiatuta eraikitzea. Eta ez da tematu behar proposamen horiek denboran geldi egon dai-tezen. Aitzitik, dinamika moduan ulertu behar dira, eta hausnarketarako eta la-nerako dimentsio berriak sustatu behar dituzte (adibidez, emakumeen erabakiak hartzeko guneetan parte-hartzea gizonen baldintza beretan, edo negoziazioa tokiko beste eragile batzuei ere zabaltzea, bizi-proiektua partekatzen ez badute ere). Hain zuzen, komunitate-nortasuna baloratu egiten bada, indartua badago

2 Gure lanaren hartzaile diren biztanleen jatorri etnikoaren arabera, tokiko garapen alternatiboaren hainbat definizio ditugu: “nahi den bizia”, “bizi planak”, “ongi bizitzea” eta “bizi ona”, besteak beste.

Page 26: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

26

eta mundu ikuskeraz eta ezagutzez konbentzituta badago, oinarri sendoa izan-go du tokiko garapenerako prozesu alternatiboak sustatzeko. Horri dagokionez, nabarmen tzen da zer erronka den komunitateek onartzea beren lurraldea migra-zio eta mugimendu handiak dituen dinamikako testuinguruan, bereziki, gazteei dagokienez.

Eta alternatibora jotzeak adierazten du jatorrizko antolaketa indartzea hainbat arlo eta dimentsiotan, abiapuntua izan dadin. Hori gertatzen da, adibidez, he-rri indigenen dimentsio komunitarioan: gizarte-antolaketaren (kasu batzuetan, agintaritza-sistema propioak dituzte) eta tokiko eta eskualdeko erakundeen oi-narria da, eta rol garrantzitsua jokatzen dute lurraldea eraikitzeko orduan.

Gainera, tokiko eremua alternatiboa eraikitzeko gune bihurtzeko izan dadin, uler-tu behar dugu tokikoa dena ez dela agortzen lurralde jakin batean, ez dagoela inguruko testuinguruetatik eta prozesu globaletatik isolatuta. Gaur, ezinbestean, globalizazioaren testuingurutik hitz egin behar dugu tokiko eremuaz. Garapen ekonomiko eta politikorako nagusi eta hegemoniko moduan zehaztutako pro-posamen globalekiko hausturak eta jarraitutasuna modu zehatz batean adieraz-ten dira tokiko eremuan. Baina tokiko eremuak ere eraikitzen, moldatzen, bere egiten, imitatzen, onartzen edo baztertzen du ordena globala. Horiek horrela, erronka berriek eskatzen dute tokikoa eskualdearekin, nazioarekin, globalarekin lotzea: kanporantz irekitzea, eta munduan agertzea. Horri dagokionez, ezingo da lotura global berririk eraiki tokiko gizarte barneratu eta kohesionatuetatik abiatu gabe. Globalizazio gero eta handiagoa prozesu alternatiboen zirkuluekin erlazio-natzeko aukera da eta, horrenbestez, parte-hartzea ezinbesteko elementua da egun. Badakigu zer zailtasun eragiten dituen tokikoaren eta globalaren arteko tentsioak, baina mundu-mailako bihurtzeko prozesu alternatiboetan eragiteko behar ditugun tresnak ematen dizkiguten estrategiak prestatu behar ditugu.

COMPARTEren parte garenok egiten ditugun hausnarketa horiek bat datoz tokiko giza garapenak3 proposatzen duenarekin. Proposamena da gizarte bakoitzetik pentsatzea eta jardutea, pertsonak banaka eta kolektiboki hartzen dituen gara-pena oinarri duten proiektu kolektiboak sortzeko gizarte bakoitzetik. Zehazki, esa ten du tokiko gizarteek protagonistak izan behar dutela beren garapena bila-tzeko eta behetik globalizazio bat sortzeko eragile aktibo izateko eta onartu be-har dela haiek gabe ezin dela eraiki garapenaren alternatibarik.

3 Informazio gehiago Desarrollo Humano Local atarian. [http://www.dhl.hegoa.ehu.es/]

Page 27: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

27

b. Zer estrategia erabil ditzakegu ezaugarri hori aktibatzeko gure erakundeetan eta lanean?

COMPARTE osatzen dugun erakundeok tokiko garapen-esperientziak ditugu. Hala, esan dezakegu hori espazio bat izan daitekeela errealitatean jardun eta errealitate hori aldatzeko globalizazioaren testuinguruan. Bost begirada batera-tuz esperimentatu dugu:

• Begirada analitikoa edo errealitatearen irakurketa: lurralde batean izan di-ren prozesuen dimentsio sinkronikoa eta diakronikoa jasotzen ditu.

• Atzera begirako begirada: non gauden argitzen laguntzen du. Begirada ho-rrek erreferentzia egiten dio espazioaren eraikuntzaren ulermen historikoari.

• Begirada estrategikoa: epe ertain eta luzerako lehentasunak definitzen ditu.

• Begirada eragilea: tokiko alternatiba horiek eraikitzeko ondorioak eta ekin tza-plana jasotzen ditu.

• Etorkizunerako begirada: gizarte-antolaketan, erakunde publikoetan eta to-kikoaren eta eskualdearen arteko artikulazioan.

Garatzen jarraitzea proposatzen dugun estrategia zehatzen artean, hauek nabar-mendu ditzakegu:

• Parte hartzeko metodologiak inplementatzea eta parte hartzeko eta tokiko eremua antolatzeko moduak sustatzea. Helburua da jarduerak gara tzeko eta ikuspegi alternatiboa eraikitzeko parte-hartzeari bide ematea. Adibidez, ko-munitatearen diagnostikoak egitea tokiko eremuko egiteko moduetan txerta-tutako metodologia parte-hartzaileen bidez. Kontuan izan behar da, ezinbes-tean, tokiko eremuko lanak komunitatearekin akordioak sustatzea eskatzen duela: zer ekoiztu, nola eta zer gauza dira “onak” gure proposamenerako.

• Tokiko eremuaren eta lurralde-eremuaren arteko artikulazioa sustatzea. Komunitateetako antzinako antolaketan indartzea, eta lurraldea artikula-tzen laguntzea eta garapen-proposamen alternatiboak sustatzea tokiko sa-reekin lan eginez.

• Tokiko eremuan “pilatu” dena berreskuratzea, esperientziei, ikasgaiei, lor-penei eta akatsei dagokienez. Testuinguruen azterketa egiteko beharra, he-rritarrekin etengabe hitz egitez, diagnostikoak eguneratuz eta hausnarketak eta proposamenak egingo dituzten erakundeak sustatuz.

Page 28: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

28

• Komunitatea teknikoki eta politikoki ahalduntzeko prozesuak sortzeko tres-nak sustatzea. Besteak beste, hori egiteko prozesu produktibo batzuk susta daitezke, tokiko jakintza tradizionala berreskuratu eta ekimen ekonomiko-etarako prestakuntzarekin indartuz; bestela, prestakuntza eman dakieke gazteei, gizarte eta genero-ekitatea eta ingurumen-ikuspegia nabarmenduz.

• Politikoki eragitea tokiko eremuan, eskualdean eta nazioan, eragina izateko tokiko eremua eta haren eskualdeko artikulazioa indartzen duten politiketan. Zehazki, tokiko eremuari eta eskualdeari eragiten dioten politika ekonomiko-produktiboetan eragitea. Horretarako, sinergiak eta itunak sortu behar dira askotariko gizarte-eragileekin.

• Gizartea sentsibilizatzea. Presazkoa da gizarteko talde zabalak batzea kausa honetara. Tokiko eremuaren bidez, herritarrengandik hurbilago gaude, baita haien behar, hausnarketa, eztabaida eta proposamenetatik ere. Presazkoa bihurtzen da komunikazio hezitzailea testuinguru honetan.

• Tokiko eremuko kultura-nortasuna indartzea, dimentsio utopikoa eta zen-tzuaren dimentsioa ere hartzen dituela. Garrantzitsua da erakundeei lagun-tzea, itxaropen kolektiboa indartu eta mantentzeko.

1.2.2. Natura-ondasunak modu bidezkoan eta jasangarrian erabiltzen eta defendatzen ditu

a. Nola ulertzen dugu ezaugarri hori?

Abiapuntua da garapen nagusiak ez duela errespetatzen natura-ingurunea, eta biodibertsitatea hondatzen duela. Hala, bota egiten du jendea bere lurraldetik, eta horrek areagotu egiten ditu pertsonen arteko aldeak, pobrezia eta bazterketa. Garapen horrek gizakiaren zerbitzura eta gizakiak erabiltzeko objektutzat ulertzen du, funtsean, natura.

COMPARTEren ikuspegi alternatiboak subjektu bizitzat, amatzat (pacha mama), bizitza errealizatzeko espaziotzat ulertzen du natura. Eta, naturaren ikuspegi ho-rretatik, natura, bizileku ditugun habitatek objektu izateari uzten diote, eta es-kubideen subjektu bihurtu, eta aitortzen da gizakia osorik lotuta dagoela natu-rari eta kosmosari. Ideia hau berreskuratzen dugu: guztia sistema beraren parte da, eta natura-elementuak eta gizakia harmonian eta orekan bizi dira elkarrekin. Hain zuen, herri indigenek lurraldeari buruz duten ikuskerak naturaren eta giza-

Page 29: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

29

kiaren arteko elkarren mendekotasuna eta naturarekiko harmonia txertatzen eta aitortzen ditu, espazio horretan transzendentzia dagoela ulertzen baitute. Eta, hala, ikusten dugu naturarekin eta habitatekin erlazioak berreskuratu egin behar direla eta natura-baliabideei hitz egiten utzi behar zaiela. Natura-baliabide nagu-siak habitatak, lurraldeko izaki bizidunak eta berariazko ekosistemak dira. Hala, gizakiok elkarrekin eta gainerako izaki bizidunekin bizi gara. Gainerako espezieak baliabidetzat izendatzen ditugunean, mendekotasunezko harremana ezartzen dugu haiekin. Baina gure habitateko subjektutzat hartzen ditugunean, aitortza, errespetu eta zainketazko erlazioa ezartzen dugu. Habitatak ez dira ustiatzeko, baizik eta bizi-eremu, eta zaindu eta kudeatu egin behar ditugu, eta bizikidetza-erlazioak zehaztu.

Aukera alternatibo hori eraikitzeko, bizi garen habitaten bizi-ulermena sortze-aren eta baliabidetzat ez hartzearen alde egiteak hona eraman gaitzake: (i) na-turaren irudia ez egotea hain lotuta baliabideen erabilerari, eta, beraz, hurbilago egotea espezieen arteko errespetuzko elkarreragin jasangarritik, eta (ii) ulertzea gizakiak ere sortzaileak garela, munduan izateko eta egoteko moduarekin erla-zioa duen habitat batean bizi baikara. Azken batean, helburua da jasangarrita-sunaren alde egitea, munduan izateko eta egoteko modutzat, eta bizia, osota-sunaren balioa eta lurraldearen nortasuna errespetatzea praktika jasangarrien zutabetzat. Horretarako, beste bide batzuk eraiki behar ditugu, giza harremanak beste modu batera bizitzeko, naturarekin beste prozesu batzuk izateko eta beste bide etiko eta espiritual batzuk egiteko.

b. Zer estrategia erabil dezakegu ezaugarri hori aktibatzeko gure erakundeetan eta lanean?

COMPARTE osatzen dugun erakundeen praktikatik abiatuz, zenbait estrategia proposatzen ditugu natura-ingurunearekin harmonian bizi den eraikuntzan au-rrera egiteko, eta, hala, gizarte – eta ingurumen-onurak sortzeko.

• Gai horiei buruz sentsibilizatzea komunitateak eta komunitatearen kanpoko eremuak. Gai hauek landu behar dira, besteak beste: (i) lurraren erabilera-ren sustapena eta balorizazio berria, ingurumenerako naturalak eta onak diren praktikak bultzatuz, (ii) komunitatearen eta arbasoen jakintzak berres-kuratzea, (iii) komunitateek natura zaintzeko eta berreskuratzeko ikuspegia izatea, (iv) natura babesteko lurraren jabetza kolektiboa izateak duen ga-rrantzia, eta (v) hazi kriollak (ez-transgenikoak) erabiltzea eta nekazaritza eta basozaintza-sistema bioaniztunak erabiltzea.

Page 30: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

30

• Lurra defendatzeko prestakuntza ematea eta tokiko eremuaren eta lurral-dearen arteko artikulazioa sustatzea. Prestakuntza politiko-juridikoa ema-tea, komunitateko kontsultak babestea eta erakundeen arteko trukeei bide ematea lurraldea defendatzeko.

• Tokiko eremuan, eskualdean eta nazioan eragitea. Ingurumenaren zainke-tarekin erlazionatutako tokiko espazioetan, eskualdekoetan eta nazionale-tan parte-hartzea sustatzea. Eragin behar den gaien artean honako hauek daude, besteak beste: agrokimikaren kalteak eta gehiegizko erabilerak, natura-ondasunen pribatizazioa eta merkantzia moduan erabiltzea, lurrean parte-hartzea eta lurra defendatzea, eta gobernuek transgenikoak erosteko ezarritako politikak.

1.2.3. Pertsona guztientzako bizi ona lehenesten du

a. Nola ulertzen dugu ezaugarri hori?

Jende guztiarentzako bizi ona helburu izateak eramaten gaitu egiturak aldatzera; izan ere, egitura horiek, oinarritik, ez dira ez jasangarriak, ez ekitatiboak, ez integratzaileak planetako biztanleria eta herri gehienentzat. Gure ustez, aldaketa horrek funtsezko balioetan oinarritu behar du. Adibidez:

• Harreman-berdintasuna. Onartu behar da “bizi onak” gizon-emakumeen ar-teko harreman-berdintasuna eskatzen duela, baita herri eta kulturen arteko harreman-berdintasuna ere.

• Justizia, aberastasuna pertsonen eta herri guztien artean banatzeko.

• Munduan izateko eta egoteko moduen aniztasuna, bizia bizitzeko moduena.

• Herrien arteko elkartasuna eta topaketa, bizia bizitzeko askotariko mo-duak dituztela. Errealitatea ulertzea. Kontua da batzen gaituzten loturak, toki komunak bilatzea, askotariko “bizi onaren” proposamenetan batzen gaituztenak.

• Espiritualtasuna, harmonia eta lasaitasuna bizi komunitarioan. “Bizi ona-ren” aitortza ez da materiala soilik; eta, gainera, denboraren, autonomiaren, familiaren eta komunitatearen ikuskera desberdinak ditu oinarri.

• Duintasuna, erabakitzeko eskubidea eta parte hartzeko eskubidea pertsona guztiei, gizon-emakumeei, datxezkien eskubidetzat.

Page 31: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

31

• Jendearen zoriontasunaren alde egitea, eta pertsona horiek eta ingurunea zaintzea kontsumo-gizarteak ezartzen dituen balioen aurrean.

Horretaz gain, beharrezkoa iruditzen zaigu jendeari eta komunitateei laguntzea lurraldearen nortasuna ezagutzen, arazoak eta aukerak diagnostikatzeko gai-tasuna irabazten, eta irtenbideak bilatzen lagunduko dieten jarrerak indartzen. Onartu behar da prozesua konplexua, kolektiboa eta indibiduala dela. Eta, hori guztia egiteko, dauden jakintzak baliatu behar dira (indartu, argitara atera eta sustatu), eta kontuan izan behar dira haien beharrak, interesak eta balioak. Hor datza ideia hau: “talde alternatiboak” osatzen dituzten “pertsona alternatiboak”, helburu izanik bizi-proiektua, bizi ona, parte hartzeko eta erabakiak hartzeko gai-tasunaren askatasunaren eta berdintasunaren ikuspegi berri batetik.

a. Nolako estrategiak erabil ditzakegu ezaugarri hori aktibatzeko gure erakundeetan eta lanean?

COMPARTE osatzen dugun erakundeen esperientziatik, “bizi oneko” prozesuak sortzen eta etorkizun alternatiboa eraikitzen lagundu dezaketen zenbait estrate-gia jasotzen ditugu:

• Parte hartzeko berdintasunezko moduan, modu kolektiboak sustatzea. Estrategia batzuk jarri behar dira abian tokiko proposamenen inguruan pentsamendu eta ezagutza kolektiboa eraikitzen laguntzeko; baterako etor-kizuna amesteko gaitasuna sortu behar dute, eta besteekin planifikatzeko zer garapen nahi dugun, komunitatearentzako zerbitzuaren zentzua berres-kuratu eta indartuz. Aldi berean, estrategia kolektibo horiek bermatu behar dute gizonen baldintza beretan parte hatzen duela emakumeak, erabakiak hartzeko prozesu osoan.

• Komunitatea politikoki ahalduntzeko tresnak sustatzea. Prestakuntza, la-guntza eta ekintza-estrategiak behar dira jendearengan subjektu eskubide-duntzat aitortzeko ezagutzak, konpetentziak eta jarrerak garatzeko. Gizartea eta herritarrak hezteko prozesuak behar dira komunitatea politikoki ahal-duntzeko, eta arreta berezia jarri behar da talde ahulenetan: emakumeak eta gazteak.

• Tokiko eremuaren eta lurralde-eremuaren arteko artikulazioa sustatzea eta eragitea. Tokiko eta lurraldeko sareak indartzeko estrategiak behar dira, gi-zarte zibileko eragileekin eragiteko eta itunak eta sinergiak sortzeko. Horren

Page 32: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

32

helburua da komunitateek eta herriek tokiko prozesuak kontrolatzea eta gobernuak dagozkien zerbitzuak emateaz arduratzea. Horretarako, elkarriz-ketarako eta itunak egiteko espazioak sortu behar dira herritarrekin, haien bizimoduari eta lurraldeari eragiten dieten politikez eta programez aritzeko.

• Utopia eta eraldaketarako konpromisoa sustatzea. Gure ustez, zalantzan jarri behar dugu status quoa. Gure ustez, jende gehienarentzat onak izango diren beste errealitate batzuk amesteko ausardia izan behar dugu. Zer etorkizun nahi dugun amesteko konpromiso pertsonala eta kolektiboa sustatu nahi dugu, eta bizitza ospatzekoa. Horretarako, berreskuratu egin behar ditugu pertsona guztientzako bizimodu soil eta duinaren egiazko balioak.

Page 33: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

2. kapitulua

Gaitasunak

Page 34: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 35: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

35

2.1. Sarrera

COMPARTE osatzen dugunontzat, gakoa da gaitasunak sortzea gizartea aldatze-ko proposamen alternatiboak garatzeko. Eta hala adierazten dugu El desarrollo alternativo por el que trabajamos: aprendizajes desde la experiencia lanean. Izan ere, garapen alternatiboaren ezaugarri bereizletzat nahiz hura eraiki eta lortzeko estrategiatzat aurkezten dugu gaitasunak sortzea4.

Ezaugarri bereizletzat, askatasuna baliatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatzearen alde egin dugu, gizakiak bere ongizatea, askatasuna eta etorkizuna eraikitzeko zer gaitasun izan behar dituen jasotzen baitugu. Eta hori gertatzen da bakarrik gizakia jarduteko eta parte hartzeko gai denean. Beste modu batera esanda, parte hartzeko eta erabakitzeko gaitasuna sustatzearen alde egiten dugu, parte-hartzea jendea komunitate politiko batekoa sentitzea eta haren parte izatea baldintza berdinetan dela ulertzen baitugu, eskubideak eta betebeharrak dituela. Pentsatu dugu zer egin jendearengan autonomia-gaitasuna, parte hartzeko gaitasuna eta etorkizuneko ikuspegia sustatzeko, gero banakoaren eta kolektiboaren ongizatera bideratutako proposamenak sor ditzaten.

Estrategiatzat, jendearen eta erakundeen lagun izateko egiten dugun lanean gaitasunak sortzea funtsezkoa dela ulertzen dugu; beren gizarteetan aldaketa jasangarri eta barneratzaileak sustatzea da haien kezka, eta beren gaitasunak indartu behar dituzte lan hori eraginkortasun handiagoz egiteko. Horiek horrela, zer gaitasun sustatu behar den jakiteko, zer kolektibo estrategikorekin lan egin nahi dugun definitu behar dugu hasteko, eta arazo bakoitzaren berezitasunak kontuan izan eta aztertu eta, errealitate bakoitzaren arabera behar diren gaitasu-nak sortzeko, estrategiekin diseinatu.

2012ko irailean Loiolan egin genuen mintegian, ekimen ekonomiko-produktiboetan gaitasunak garatzeari buruz hausnartu genuen, eta ohartu ginen alderatu egin behar zirela gure praktika eta gaitasunen ikuspegiari buruzko teoria, gaitasunak garatzeko gure proposamena lortu nahi bagenuen. Proposamen hark lagundu egin behar zuen gure praktika hobetu eta garapenaren alternatibak eraikitzera bideratzen, baita gizarte zibileko eta akademiako erakundeekin eztabaida kon-tzeptualari bide ematen ere. Gogoan izan behar dugu lau estrategia identifikatu

4 Testuan esanahi bera dute termino hauek: gaitasunak sortzea, gaitasunak garatzea.

Page 36: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

36

genituela prozesu eraldatzaileak lantzeko estrategia egokitzat (laguntzea, eragi-tea, esperientziatik ikastea eta gaitasunak sortzea), eta erabaki genuela sako-nago aztertzea gaitasunak sortzeari buruzkoa, garapen ekonomiko-produktiboko prozesuei begira eta prozesu horietan ekimen alternatiboak sustatzeko gaita-sunak sortzeko moduari begira. Hauek izan ziren erabaki hori hartzeko arrazoi nagusiak:

• Batetik, parte hartzen ari ginen erakunde guztiek partekatzen genuen ez dela erraza arlo ekonomiko-produktiboko prozesu konplexuak sostenga-tzea, gure lana egiten dugun eremuetako pobrezia- eta bazterketa-baldintzak eta aurrean izaten ditugun testuinguru kontrakoak direla eta.

• Bestetik, erakunde gehienek prestakuntza-, laguntza- eta aholkularitza- estrategiak ditugu; batzuk gehiago arduratzen dira arlo ekonomiko- produktiboaz, beste batzuk, arlo politiko-sozial eta kulturalaz, eta elkarren osagarri dira eta elkar indartzen dute.

Beraz, egokia iruditu zitzaigun sakontzea nola sustatzen ditugun gaitasun horiek, nola zabaldu estrategiak hainbat testuingurutan, eta zer indarrez egiten dugun. Horregatik eskaini diogu kapitulu hau gure praktikari buruzko hausnarketa bide-ratu duten gaitasunen ikuspegiari buruzko ekarpen teoriko nagusiak jasotzeari eta, hurrengo kapituluan ikusiko dugun moduan, gaitasunak garatzeko gure pro-posamenean zehaztu dugu. Eraikitzen ari gara proposamen hori, eta etengabe dago elkarrizketan gure zereginarekin.

2.2. Gaitasunen ikuspegia

Amartya Sen-ek sortu zuen gaitasunen ikuspegia 1980ko hamarkadan eta Nazio Batuen Garapen Programak (PNUD) sustatzen duen giza garapenaren oinarri fi-losofikoak zehaztu zituen. Batzuetan, modu berean erabiltzen dira bi terminoak, eta horregatik ekin nahi diogu atal honi bien arteko erlazioei buruzko argibide la-bur batzuk emanez. Hori giza garapenerako gaitasunen ikuspegien ekarpen teo-rikotik sortzen da. Ezin da ulertu azken horren bilakaera gaitasunen ikuspegiaren ekarpenak sorretarik beretik zer garrantzi izan duen ulertu gabe. Beraz, garapen jasangarria da abiapuntutzat gaitasunen ikuspegia bere egiten duen proposamen bat, baina jasotzen ditu beste ekarpen teoriko batzuk ere. Ezin da ukatu gaitasu-nak terminoa giza garapenaren erreferentzia bihurtu denik; hala ere, ez da beti erabiltzen Sen-en kategoria analitikoen parametroen barruan.

Page 37: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

37

Sorreratik beretik, bilakaera bat izan dute bi ikuspegiek, askotariko eragileek egin dituzten berrikuspenak, kritikak eta ekarpenak direla eta. Horietako eragile batzuk dira akademia, gizarte-mugimenduak eta garapen-erakundeak. 1990ean, lehen aldiz formulatu zen giza garapenaren kontzeptua PNUDren Giza Garapena-ri buruzko Lehen Txostenean eta, 2010ean, birformulatu egin zen, garapenaren dimentsio soziala ere jasotzeko. Garapenaren dimentsio sozial edo kolektiboa giltzarria da gaitasunen ikuspegia lantzeko orduan, eta hori da Sen-en jatorrizko proposamenari egiten zaion kritika nagusietako bat, eta, beraz, baita PNUDrena-ri ere, izaera indibidualistagatik. Baina horretaz hitz egin aurretik, ikus dezagun zer proposatzen duen gaitasunen ikuspegiak, gero gaitasunen dimentsioei, motei eta zenbait kategoriari buruz hitz egiteko.

Gaitasunen ikuspegiak kritika sakona egiten die garapen-ekonomien eta politiken ikuspegi nagusiei, eta beste ikuspegi bat ematen du bizi-kalitateari eta pertso-nen eta gizarteen ongizateen esanahiari buruz. Ongizatea baloratzeko alternatiba teorikotzat ulertu behar da, eta, beraz, baita pobrezia eta garapena baloratzeko altenatiba teorikotzat ere.

Sen-en jatorrizko ikuspegiaren (1985, 1993) abiapuntua da giza bizitza ekintzen eta egoeren (doings and beings) multzotzat ulertzea eta, haren ustez, bizi-kalitatea baloratzeak haien egoerak baloratzea eskatzen du. Balorazio hori egiteko, bi ka-tegoria analitiko erabiltzen ditu: funtzionamenduak eta gaitasunak. Esaten du biak direla egiaz ebaluatu behar denaren erreferente, ikusteko noraino lortu den ongizatea; hala ere, gaitasuna lehenesten du ongizatearen faktore osatzailetzat, funtzionamenduak baino informazio zabalagoa ematen duelako.

Gaitasuna/k. Hautatzeko aukera esanahia du gaitasuna kontzeptuak, eta gaita-sunak askatasun – eta ekintza-eremutzat ulertu behar dira, eta funtzionamendu moduan itzul daitezke (Nussbaum, 2012:45). Pertsona batek ongizatea lortzeko edo hondamendi bati aurre egiteko egin ditzakeen ekintzen edo lor ditzakeen egoeren aukerak dira.

2.2.1. Gaitasunen ikuspegiaren elementu bereizgarriak

Ikuspegi honek jasotzen du galdera gako hau egin behar dela gizarteak haien ka-litatearen eta ongizatearen arabera alderatzeko eta ebaluatzeko: zer egiteko gai eta zer izateko gai da pertsona bakoitza? Hau da, pertsona baten bizi-kalitatea haren gaitasunek definitzen dute.

Page 38: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

38

Nussbaum-en (2012: 38-45,55) hausnarketetan eta ekarpenetan oinarrituz, hura definitzen eta ezaugarritzen duten elementu hauek nabarmentzen dira:

• Garapena gaitasunak zabaltzetzat ulertzen du. Hau da, gaitasunak dira ga-rapenaren helburu politikoak eta ez funtzionamenduak: gaitasunak dira bizi-kalitatea eta garapena ebaluatzeko ezinbesteko espazioa, haiek bermatzen baitute pertsonen aukeraketa askea.

• Pertsona bakoitza helburutzat hartzen du: helburua da pertsona guztien-tzako gaitasunak sortzea eta ez erabiltzea bakar bat ere beste batzuen edo multzoaren gaitasunak lortzeko bitartekotzat.

• Aukeraketa edo askatasuna da haren muina: defendatzen du gizarteek be-ren herrientzat sustatu behar duten berebiziko ondasuna dela aukera-multzo bat (edo funtsezko askatasunak), eta, gero, jendeak praktikara eraman di-tzake, ala ez. Pertsonak autodefinitzeko gaitasunak defendatzen ditu.

• Askotarikoa da, balioei dagokienez: pertsonentzat bereziki garrantzitsuak diren gaitasunak kualitatiboki bereizten dira elkarrengandik, eta ez soilik kuantitatiboki.

• Bidegabekeriez eta ezberdintasun sozial errotuez arduratzen da: bereziki, diskri-minazioak edo bazterketak eragiten dituzten gaitasunen hutsez arduratzen da.

• Presazko egitekoa esleitzen die Estatuari eta politika publikoei: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko zeregina esleitzen die; bizi-kalitatea per-tsona horien gaitasunek definitzen dute.

Nussbaum da gaitasunen teoria berreraikitzen dutenen arteko erreferente nagu-sietako bat, Sen-en jatorrizko proposamena ñabartuz eta osatuz. Haren kritike-tako batek dio proposamen horrek ez duela definitzen zer gaitasun izan behar diren kontuan oinarrizko justizia kontzeptua eta ongizatearen helburuak zehaz-teko. Hau da, nabarmendu egiten du ongizatearen erreferentzia objektiboak izan behar direla eta, horregatik, hamar gaitasun nagusiko zerrenda proposatzen du, zehazteko zein den nazio batek helburu izan behar duen gizarte-justiziaren gu-txieneko maila (ibidem: 53-55).

2.2.2. Gaitasunak PNUDren giza garapenaren ikuspegian

Giza garapena kontzeptua 1990ean lehen aldiz definitu zenetik, formulazio osatuago bat egiten aritu da PNUD, eta 2010eko Txostenean jaso zuen (PNUD,

Page 39: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

39

2010: 24): “Giza garapena jendearen askatasunak zabaltzean datza, bizimodu luze, osasungarri eta sortzailea izateko, baliotsuak iruditzen zaizkion helburuak lortzeko eta planeta partekatu batean garapenari forma ematen parte-hartze aktiboa izateko, garapena ekitatiboa eta jasangarria izan dadin. Jendea giza garapenaren onuraduna eta eragile motibatzailea da aldi berean, bai banako moduan, bai talde moduan”. Horrek adierazten du bilakaera bat izan duela giza garapenaren ikuspegiak, garapenaren dimentsio indibiduala ez ezik, soziala edo kolektiboa ere hartzen duelako kontuan. Eta hori, aurrerago ikusiko dugun moduan, funtsezkoa da gaitasunak lantzeko.

Planteamendu berri horren arabera, hiru elementu ditu giza garapenak, eta PNUDek lantzen dituen gaitasunen hiru osagairekin lotuta daude (2010: 24-25):

• Ongizatea: jendearen benetako askatasunak zabaltzea, aurrera egin ahal izan dezaten. Elementu hori aukerak zabaltzearekin lotuta dago.

• Ahalduntzea eta ekintza: jendearen eta taldeen ekintzak ahalbidetzea, balora-tu daitezkeen emaitzetara iristeko. Ahalduntzea, jendeak aldaketak sor tzeko duen boterea areagotze moduan ulertuta, Sen-ek “ekintza” izenda tzen duena, gaitasunen ikuspegiaren erdigunean dago, eta lotura estua du askatasunare-kin. Horiek horrela, ahalduntzea eta ekintza prozesu-askatasunak dira, eta tal-deek eta pertsona-taldeek etxeetan, komunitateetan eta gizarteetan garapen-prozesuak (politikoak eta bestelakoak) formulatzeko, haietan parte hartzeko eta haien onurak jasotzeko duten gaitasuna nabarmentzen dute.

• Justizia: zuzentasuna areagotzea, emaitzak iraunaraztea denboran eta giza eskubideak nahiz gizarteak proposatutako beste helburu batzuk errespe-tatzea. Justiziaren hiru gako-printzipio horiek ematen diote forma emaitzei jendearengan, denboran eta espazioan.

Gaitasunen ikuspegia praktikan zehazteko, gaitasunak garatzeko proposamen bat prestatu du PNUDk (2009), baina, bere baitan, ez du izaera arauemailerik. Hau da, proposamen horrek adierazten du zer prozesu egin behar den gizartea aldatzeko, baina ez du irizpiderik zehazten aldaketaren noranzkoa eta haren helburuak eba-luatzeko. Garrantzitsuena da proposamen tekniko hori giza garapenaren ikuspe-giarekin lotzea, edo, bestela, gure proiektu politiko alternatiboari zentzua emango dion ikuspegiarekin, horrela soilik lortzen baita gaitasunak garatzea(k):

• Balio propiodun prozesu bihurtzea. Oso garrantzitsua da prozesuaren kate-goria txertatzea. Giza garapenerako, prozesua ez da soilik helburua lortzeko

Page 40: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

40

bidea, baizik eta haren izaera instrumentala gainditu eta prozesuak ongiza-tearen elementutzat zein garrantzitsua den baieztatzea.

• Izaera arauemailea izatea. Gainditu egiten dira gaitasuna eta gaitasunaren garapena kategorien ikuskera instrumentala eta aseptikoa, eta eduki arau-emailea ematen zaie. Gaitasunak garatzeko prozesu guztiak ez dira balio-tsuak; ebaluatu egin behar da zeintzuek dakarten giza garapenerako ongi-zatea eta zeintzuek ez.

2.3. Gaitasunen dimentsioak eta kategoriak

Jada ikusi dugun moduan, gaitasunak ez dira garatzen hutsean. Baliagarriak izan daitezen, garapenaren helburu zabalagoan oinarritu behar dira. COMPARTEko erakundeek erabaki dugu bultzatzen eta babesten ditugun prozesu ekonomiko-produktiboetan hausnartzea gaitasunen garapenari buruz. Beste modu batera esanda: erabaki dugu prozesu horiek aztertzea, sakonago jakiteko zer gaitasun ari garen sortzen, eta nola eta zein diren beharrezkoak garapenerako proposa-men alternatiboak sortzeko.

Horrenbestez, praktikan aztertzeko, gaitasunak sortzeko aukera ematen duten hiru maila edo dimentsioko eskema bat erabiltzen dugu, eta gaitasunak garatze-ko estrategia diseinatzen, planifikatzen eta haren segimendua egiten laguntzen diguten lau kategoria ditu. Garapen-prozesuetan gaitasunen ikuspegia erabilga-rri egitea ez da erraza, eta errezeta bakarrak ez dira baliozkoak, beti izan behar baitira kontuan testuingurua, historia, aukerak eta aurre egin beharreko arazoak, eta, batez ere, prozesua bera; horrek eskatzen du onartzea gaitasunen testuingu-ruan duten izaera dinamikoa. PNUDk (2009), ordea, helburu horretan lagungarri izan daitekeen hiru oinarrizko galdera egiten ditu:

• Zertarako garatu behar ditugu gaitasun horiek? Zein helburu dute?

• Noren gaitasunak garatu behar ditugu? Zein taldek edo pertsonak behar dute ahalduntze handiagoa?

• Zer motatako gaitasunak garatu behar ditugu garapenaren helburu zabale-nak lortzeko?

Oro har, baliagarriak izan zaizkigu galdera horiek gaitasunen dimentsioei, kate-goriei eta motei buruzko gaiak lantzeko. Baina, lehenago, aipatu behar da lehen

Page 41: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

41

galdera erlazionatuta dagoela COMPARTEn gaitasunak sortzeari garapen alterna-tiborako ezaugarri eta estrategia moduan ematen diogun garrantziarekin. Haren oinarriak dira jendearen eta natura-ingurunearen ongizatea eta bizitzaren jasan-garritasuna garapen-prozesu osoaren erdigunean kokatzen duten ikuspegiak. Lehen esan dugun moduan, galdera horren erantzunak gaitasunen garapena giza garapenaren ikuspegian txertatzea dakar, edo, bestela, gure proiektu politiko al-ternatiboari zentzua emango dion ikuspegian.

2.3.1. Mailak edo dimentsioak non sortzen diren gaitasunak

Bigarren galdera gaitasunak sortzen eta garatzen diren mailei eta dimentsioei buruzkoa da: ingurunea, erakundeak eta pertsonak (PNUD, 2009).

• Ingurunea da jendeak eta erakundeek jarduten duten gizarte-sistema za-bala. Gizakien arteko elkarreraginak arautzen dituzten arau, lege, politika, botere-harreman eta gizarte-arau guztiak hartzen ditu. Aldeko inguruneak dakar gaitasunak garatzea lortzea. Aldi berean, gaitasunak garatzeak ingu-runea alda dezake.

• Antolaketa-maila erakunde baten eraginkortasuna zehazten duten egiturari, politikei eta barne-prozedurei dagokie. Hor jartzen dira jokoan aldeko ingu-runearen onurak, eta askotariko jendea biltzen da. Elementu horiek zenbat eta hobeto lerrokatu eta zenbat eta baliabide hobeak izan, are aukera han-diagoak izango ditu hazteko.

• Banakoaren maila pertsona bakoitzaren jarrerek, esperientziek eta eza-gutzek osatzen dute, eta horiei esker garatzen da. Jarrera batzuk formalki eskuratzen dira, hezkuntzaren eta gaikuntzaren bidez; beste batzuk, ordea, informalak dira, eta jendearen ekintzetatik eta behaketetatik lortzen dira.

Gaitasunak hiru mailetan (pertsonak, erakundeak-elkarteak eta ingurunea-gizartea bere osotasunean) garatzeko prozesu horrek barne hartzen ditu gaitasun indibi-dualak eta kolektiboak.

PNUD ez da gaitasunen jatorrizko ikuspegiaren izaera indibidualistari buruzko kri-tiketatik at geratu, eta azken Txostenean (PNUD, 2013) gizarte-gaitasunak aipatzen ditu giza garapena banakotik harago doala ikusarazteko. Onartzen du pertsonek ezin dutela ez bakarrik funtzionatu ez bakarrik ase, gizarte-erakundeetan murgil-duta daudela, haien nortasunak eta aukeraketak zehazten dituztela eta, gainera,

Page 42: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

42

haien garapen-aukera mugatu edo sustatu dezaketela. Horiek horrela, proposatzen du, jendeak bere aukerak ahalik eta gehiena garatzeko aukera izan dezan, garapen-politikek gizarte-gaitasunak areagotzea jaso behar dutela, eta ez soilik indibidua-lak, eta haren apustua da giza garapenaren ikuspegiaren zereginetako bat izatea gizakiei aurrera egiten laguntzen dieten gizarte-erakundeen izaera aztertzea.

Zentzu horretan, Nussbaum-em (aipamena: Dubois, 2008) proposamen teorikoa aurrerapen garrantzitsua da; izan ere “jendeak errealizatzeko behar dituen gaitasu-nak eskuratzea da helburua, eta gaitasun horietako batzuk erlazio-konnotazio ga-rrantzitsua dute beste pertsona batzuekin eta gizarte – eta natura-ingurunearekin”. Hala ere, badira beste proposamen teoriko batzuk ere, eta ulertzen dute gaitasunen ikuspegiak gabezia batzuk dituela; gabezia horiek ezin dira konpondu banakoen gaitasun berriak zabalduz, eta kategoria kontzeptual berriak behar dira ongizatea-ren dimentsio kolektiboa kontuan izateko. Kasu horietan, “gizarte-dimentsioa ba-loratu behar den ongizatearen beraren zatitzat txertatu behar da, eta ez soilik ongi-zatea baloratzeko kontuan izatea merezi duten helburuak lor tzeko jendeak dituen tresna edo baliabidetzat. Horretarako, kategoria kolektiboak behar dira” (ibidem).

Puntu honetan, komeni da gogora ekartzea COMPARTEren hausnarketek (ALBOAN, 2011:25-26) behar hau aipatzen dutela: eraikuntza kolektiboaren alde apustu egitea garapenari bide emateko baldintzatzat. Badakigu kolektiboari erantzutea ez dela pertsonaren kaltetan; kontua da haien ongizaterako ordena kolektiboa funtsezkoa dela dioen ideia berreskuratzea. Eta horrek “ongizatearen kategoria kolektiboetara” garamatza. Kategoria horiek daude pertsonek taldean lan egiten dutenean, komunitatean, bizi diren eta banakotasuna garatzen duten gizarte-ingurunearen konfiantza nabari dutela. Kategoriak horiek lagundu egiten digute eraginkor egiten bizimodu onaren ideia maila kolektiboan, eta, horietatik guzti-etatik, gaitasun kolektiboez arduratzea interesatzen zaigu hemen5. Gure ustez, gizarte batek funtziona dezan, funtsezkoa da gaitasun horiek izatea, funtziona-tzea eta elkarreraginak izatea.

Gaitasun kolektiboak zer diren ulertzeko, ikus dezagun, hasteko, zeintzuk diren erakunde edo sistema baten gaitasun kolektiboaren ideia ezaugarritzen duten alderdiak6:

5 Ongizatearen lau kategoria kolektibo daude: (i) gizarte-kapitala; (ii) ondasun publikoak; (iii) giza segurtasuna, eta (iv) gaitasun kolektiboak (ALBOAN, 2011:25-26).

6 Alfonso Duboisen ponentzia: “El desarrollo de las capacidades”. COMPARTEren mintegia, Loiolan (Gipuzkoan) egina 2012ko irailaren 24tik 27ra. Power point-a.

Page 43: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

43

- Ahalduntzeari eta nortasunari erreferentzia egiten dio: ezaugarri horiek aukera ematen diote erakunde edo talde bati beren buruaz jabetzeko, hazteko, bizirik irauteko eta konplexuago egiteko; erakunde bati gauzak egiteko eta mantentzeko aukera ematen dioten ezaugarriak.

- Ekintza kolektiboarekin zerikusia du: ekintza-prozesu kolektiboan soilik agertzen dira, baina kontuan izan behar da ekintza kolektibo orok ez dituela giza gaitasunak indartzen edo balio positiboa sortzen.

- Fenomeno sistemikoa da; askotariko elkarreraginen ondoriotzat sortzen da.

- Balizko egoera bat da.

- Balio publikoa sortzen ahalegintzen da: banakoei ez ezik, taldeei ere egiten diete onura.

Garrantzitsua da ulertzea gaitasun kolektiboak gaitasun berriak direla, eta ez ba-nakoaren gaitasunen batura.

2.3.2. Gaitasun kolektiboak eta konpetentzia indibidualak: Bost Gaitasunen (5G) eredua

COMPARTEko erakundeen praktikatik gaitasunak garatzeko proposamen propioa eraikitzeko beharrak eraginda, hainbat proposamen teoriko aztertu genituen, azterketa esparru bat izateko, eta, azkenean, Bost Gaitasunen ereduaren alde egin genuen, haren izaera holistiko eta malgua dela eta (Huisman & Ruijmschoot, 2013). Eredu horrek hainbat arlotatik hartzen ditu kontuan erakundeak, eta haien arlo “indartsu eta ahulen” (ezagutza teknikoak, finantzaketa, langileak, kultura, etab.) garrantzia nabarmentzen du; gaitasunak baloratzeko, ikuspegi malgua era-biltzera gonbidatzen du, testuinguruaren egoerei buruzko gogoetak eta erakun-de bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Alderdi horiek kontuan izatea gakoa zela pentsatu genuen, COMPARTEko erakundeok askotariko testuinguruetan esku hartzen dugulako eta garrantzia ematen diogulako garapenaren dimentsio kolektiboari. Hain zuzen, 5Gen eredua erakunde edo sistema baten gaitasun ko-lektiboei buruz pentsatzeko modu bat da eta, banako konpetentziekin batera, balio publikoa sortzen du7. 5 gaitasun kolektiboen proposamena tresna bat da,

7 Eredu hori sortu da 2004an Garapen Politikak Kudeatzeko Europako Zentroak (ECDPM) egindako azterketa enpirikotik. Eredu horretan sakontzeko, kontsultatu: Huisman, Peter and Ruijmschoot, Lieke (2013); Baser, Heather and Morgan, Peter (2008); Engel, P., Keijzer, N., Land, T. (2007).

Page 44: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

44

erakundeek dituzten gaitasunen ikuspegi bat eskuratzeko, eta, hortik abiatuta, hitz egiteko eta barnetik kanpora eztabaidatzeko beste erakunde batzuekin, hel-buruak lortzeko garatu behar dituztenei buruz.

Laburbilduz, eredu hau tresna erabilgarria da erakunde edo sistema baten gai-tasun globala aztertu eta ebaluatzeko, eta arlo hauek ematen dute horren berri (Baser & Morgan, 2008):

• Testuingurua (politikoa, soziala eta instituzionala): eragina du erakundeak es-kuratu duen gaitasunean, baita garatzeko trebetasunean ere. Gainera, faktore horrek zehazten du gaitasunak garatzearen zer alderdi lehenetsi behar diren.

• Banako konpetentziak eta erakundearen parte diren pertsonen zuzeneko ekarpenak. Jendearen pentsaerak, ezagutzak, motibazioak eta itxarope-nak berebiziko ekarpenak dira erakunde edo sistema baten gaitasunerako. Hala ere, kontuan izan behar da jendearekin lan egiteak ez duela adieraz-ten kausa-erlaziorik izango denik gaitasun globala sortzearekin. Gaitasun globalari egiten zaizkion ekarpen indibidual batzuk “konpetentzia ahulak” (adibidez, erlazioak, konfiantza eta zilegitasuna sortzea) eta “konpetentzia indartsuak” (adibidez, konpetentzia teknikoak, logistikoa eta kudeaketa-konpetentziak)8 dira. Pertsonak ere izan daitezke antolatzeko gaitasunaren parte diren konpetentzien eta trebetasunen hartzaileak.

• Gaitasun kolektiboak: funtzioak eta prozesuak betetzen laguntzen diete erakunde bati, bai sistema barruan bai kanpoan. Taldeak, sareak eta erakun-deak “giza sistema biziak” dira, eta gaitasun horiek behar dituzte bizirik irauteko, hazteko, aurrera egiteko, funtzioak betetzeko eta helburuak lor-tzeko. Elkarri eragiten dioten 5 gaitasun nagusi daude erakunde edo siste-ma guztietan, hein handiagoan edo txikiagoan: (i) konpromisoa hartu eta garapen-ekin tzetan parte hartzeko gaitasuna, (ii) zeregin edo funtzio logis-tikoak egiteko eta zerbitzuak eta teknikak eskaintzeko gaitasuna, (iii) harre-manak izan eta babesa eta baliabideak lortzeko gaitasuna, (iv) moldatu eta berritzeko gaitasuna, eta (v) koherentzia eta aniztasuna orekatzeko gaitasu-na. Horietako bakoitzak 1. eranskinean xehetasunez jaso diren alderdiei eta konpetentziei egiten die erreferentzia.

8 Konpetentzia ahulak honela defini daitezke: berariazko lan-arlo baten tekniketatik harago doazen gaitasunak, eta atal emozionalarekin, jarrerarekin, motibazioekin, balioekin eta gizakiaren kulturarekin erlazionatuak; pertsonen giza trebetasunekin erlazionatuak. Konpetentzia indartsuak dira lan eta lanbide jakin batzuen teknikekin erlazionatutako trebetasunak.

Page 45: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

45

2.3.3. Gaitasunen kategoriak eta ikuspegi osagarriak

Gaitasunak kategoria eraginkorretan multzokatzera garamatza garapenaren hel-buru zabalenak lortzeko garatu behar ditugun gaitasun-motei buruzko hirugarren galderak.

Nahiz eta 5G ereduak erakunde edo sistema baten gaitasun kolektiboen azterke-ta egiteko eta jarduteko esparru egokiagoa eskaini, kategoria zabalagoak behar genituen, dimentsio indibidual eta kolektiboak batera aipatzeko. Horiek horrela, dauden askotariko gaitasunak multzokatzeko ahalegina egiten duten ekimenen artean, COMPARTE osatzen dugun erakundeok erabaki genuen lau gaitasun- kategoriatan oinarritzea, Anderson eta Woodrow egileek egin zuten proposame-netik (1989) eta COMPARTE9 komunitatearen ekarpenetatik abiatuz:

• Gaitasun fisiko-materialen kategoria: baliabide-materialak, osasun-baldin tzak, elikadura, etxebizitza, hezkuntza, ezagutza teknikoak.

• Gaitasun politiko-sozialen kategoria: sare sozialak, politikan parte hartzeko aukerak, jabetza-eskubidea eta lan bat izateko eskubidea. Ekintza kolekti-boetan parte hartzeko trebetasuna, parte-hartzaileei autonomia emanez. Gaitasun-aldeak murriztea kolektibitatea osatzen duten taldeen artean, arreta berezia jarriz emakumeengan.

• Gaitasun psikologikoen kategoria: autoestimua, adorea, ekimena, irudime-na, pentsamendu kritikoa eta askatasun-giroa gustuen eta sinesmenen berri emateko.

• Zentzuaren eta harmoniaren gaitasunen kategoria: gainerakoekin harmo-nian bizitzea, beste gizaki batzuekiko, naturarekiko eta bizitzarekin dituzten erlazioekiko interesa. Barnekotasuna, topaketak, etengabeko aurkikuntzak, sorpresa, mirariak baloratzea.

Esparru hori genuen abiapuntu, gure praktika hausnartutik, COMPARTEren gai-tasunak garatzeko proposamena sortzeko. Gero, aberastu eta osatu egin dugu, 5Gen Ereduaren eta beste esparru analitiko batzuen bidez; adibidez, Anthony

9 Lehen hiru kategoriak Anderson y Woodrowe-k (1989) definitu zituzten; laugarrena, COMPARTEKO hausnarketatik sortu da. Azken horri dagokionez, COMPARTEk 2012ko irailean Loiolan egin zuen mintegian, “Zentzua eta harmonia” kategoria “Zentzua eta nortasuna” izenez ematearen egokitasunari buruz hausnartu zen.

Page 46: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

46

Bebbington-ek proposatua (1999, 2005). Autore horrek, garapena aztertzen dute-nen hausnarketetan eta Latinoamerikako landa-bizimoduaren baliabideei buruz egin dituzten azterketetan oinarrituz, esparru bat proposatzen du bitarteko ho-rien jasangarritasuna aztertzeko. Esparru horretan, kapitalaren hainbat formatan jasotzen du gizakiaren ongizatearen hobekuntza, eta, aldi berean, jendearen gai-tasuna sortzen duten baliabideak (edo aktiboak) dira eta haien bizimoduei zen-tzua eman eta bideragarri egiten dituztenak. Hau da, jendeak bizitzan helburuak lor tzeko dituen bitartekoak dira. 5 kapital mota nabarmentzen dira, eta biri erre-paratzea interesatzen zaigu, COMPARTEri egin dizkieten ekarpenak direla eta10:

• Kapital kulturala: pertsona batek dituen baliabideak eta sinboloak, kultu-ra jakin batekoa izateagatik. Duten esanahiagatik balioesten diren kultura-praktika batzuk mantentzearen garrantzia jasotzen dute eta, aldi berean, jendea gaitzen, inspiratzen eta ahalduntzen dute. Kultura-praktika horiek, nortasun-forma batzuk eta elkarreraginen modu bereziak indartzen dituz-tenez, beste kapital batzuk beren kabuz sustatu ezin dituzten ekintza – eta erresistentzia-forma batzuk errazten dituzte. Hala, kultura-kapitala kontuan hartu beharrekoa funtsezko baliabidetzat jotzen da, jendeak eta gizarte-taldeek garapenari edo pobreziari zer esanahi ematen dieten ulertzeko.

• Kapitala soziala: beste pertsona batzuekin eta erakundeetan parte hartuta izaten diren erlazioen ondoriozko baliabideak. Kapital hori funtsezkoa da beste aktibo eta aktore batzuetara iristeko. Baliabide moduan, bere baitan du balioa kapitala sozialak, pertsona kide egin eta barnean hartzen duelako, eta antolatuta egote hutsak eman dezakeen boterea dela eta. Hala ere na-barmentzen da haren balio nagusia dela nola erraztu beste baliabide ba tzuk eskuratzeko aukera; hau da, zehazten diren erlazioek eta gizarte-sareek nola ematen duten aukera beste aktibo batzuk eskuratzeko, bizi tzako hel-buruak eta ongizatea lortzeko. Hainbat eragilerekin izaten diren erlazioen bidez (Estatua, merkatua, eta gizarte zibileko zenbait sektore), jendeak eta erakundeek aldarrikatu, defendatu eta eraldatu egin ditzakete baliabideak, onura handiagoak lortzeko; eta gizartean baliabideak eskura tzeko zehazten diren arauei aurre ere egin diezaiekete, edo berriro negoziatu. Eta, horreta-rako horietako bakoitzarekin izaten diren harremanetan eta trukeetan gaitu-ta egon behar dute, eta bakoitzarengandik lor daitekeena baliatu.

10 Ikus 2. eranskina proposatzen diren 5 kapital-motak ezagutzeko.

Page 47: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

47

Baliabideak eskuratzearen garrantzia nabarmenduz, esparru analitiko horrek jasotzen du nola eragiten dieten gizarte-egiturek eta erakundeek (merkatua, Estatua eta gizarte zibila) bai jendeak baliabideak lortzeko dituen aukerei, bai jendeak baliabideak aldatzeko, erreproduzitzeko eta pilatzeko dituen moduei. Estatuak bizimoduetan zer eragin duen nabarmentzen du, hainbat formaren bi-dez: legeak, politika eta programa publikoak, onartutako indarkeria, etab.

Page 48: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 49: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

3. kapitulua

COMPARTEren gaitasunak garatzeko mapa

Page 50: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 51: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

51

3.1. Sarrera

Kapitulu honetan azalduko dugu zertan datzan COMPARTEren gaitasunak gara­tzeko mapa. Komunitateak esperientzia ekonomiko­produktiboei buruz parteka­tu dituen esperientziak aztertzetik sortu da mapa, eta mapa oinarritzeko behar beste eduki atera dugu esperientzia horietatik (3. eranskina). Hain zuzen, haren aberastasuna da praktika hausnartutik eta jende guztiarentzako justizia eta gara­pena lortzeko aukeraren ikuspegi zabaldutik sortzen dela. Itxaroten den aldaketa politiko hori azaleratuta, aurrera egin da gure praktikarekiko elkarrizketan, eta sakondu jada abian diren prozesu ekonomiko­produktiboei eusteko eta helburu dugun garapenari laguntzeko sortu behar diren gaitasunei buruzko hausnarke­tan. Galdera hau izan dugu gidari: Zer gaitasun sustatu behar ditugu pertsonetan eta erakundeetan jendearen bizimodua hobetzeko?

Mintegia egin genuen Loiolan 2012ko irailean, eta izenburu hau zuen “Aterri-zando propuestas para el desarrollo alternativo: un acercamiento a la gene-ración de capacidades en iniciativas económico productivas”. Han, etorkizun propioa zehaztu genuen, jakinik zer arrisku dituen dagoenaren alternatiba ba­ten alde egiteak; hala ere, ziur ginen eraldaketa­prozesu partekatuak sortzeko gida izango zen erreferentzia esparrua eraiki behar genuela. Loiolan, gure Al­daketa Teoria zehaztu genuen, eta honela definitzen da: “gure pentsamendua antolatzeko eta testuinguru jakin batean helburu den aldaketa lortzeko be­har ditugun baldintzak modu abstraktuan osatzeko aukera ematen digu, gure ezagutzetatik eta esperientziatik abiatuz” (Retolaza, 2010: 2). Aldaketa Teoria da, besteak beste, pentsamendu­ekintza ikuspegi bat, eta helburu dugun al­daketaren bidean zer mugarri eta baldintza behar diren identifikatzen lagun­tzen digu; halaber, prozesurako tresna bat da, gure pentsamendua eta ekintza banaka nahiz kolektiboki aztertzeko, kontzienteki eta kritikoki. Beraz, ez da aldaketa gauzatzeko modua, gertatuko den modua nahiz gerta litekeen modua zalantzan jarri ezin den erabateko egiatzat hartu behar; ez da, halaber, behin betiko errezeta azaleratzen ari diren gizarte­prozesu konplexuen zalantza des­agerrarazteko (ibidem).

Aldaketa Teoriari buruzko premisa labur hauek baliagarri dira COMPARTEren Gai­tasunak Garatzeko Mapari buruzko oinarrizko gogoeta batzuk txertatzeko, eta komeni da gogoan izatea zertan datzan eta nola gauzatzen den ikusi aurretik:

• Balio propioa duen prozesua da. Komunitatearentzat ez da baliozkoa gaitasunak garatzeko edozein prozesu eta edonola inplementatua. Gure

Page 52: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

52

arretagunea da zer egiteko modutan garatzen diren gaitasun horiek, eta, noski, zertarako garatzen diren.

• Eraikitzen ari garen prozesua da; bere bilakaera izan behar du etenga­beko elkarrizketaren eta praktikaren bidez. Hemen aurkezten den propo­samena COMPARTE osatzen dugun jendeak eta erakundeek ditugun eta orain arte garatu ditugun hausnarketetatik, ezagutzetatik eta esperien­tzietatik sortu da.

• Prozesu malgua da, eta hausnarketa eta ekintza jarraitua eragiten ditu. Hain zuzen, oinarri konstruktiboko jarrera kritiko horren bidez eraiki dugu zer­bait propioa, garapen­arloko beste pertsona, elkarte eta erakunde batzuek eman dituzten proposamenetatik eta egin dituzten hausnarketetatik abia­tuz. Aurreko kapituluetan adierazi den moduan, gaitasunen ikuspegiari eta giza garapenari buruz zer dagoen aztertu dugu, eta egun COMPARTEk lortu nahi duen aldaketari gehien laguntzen diotenak jaso ditugu.

Azken batean, proiektu politiko bateratu baten partaide sentiarazten gaitu pro­posamenak, eta elkar ulertzen eta elkarrekin lan egiten laguntzen digu. Kapitulu honetan zehar ikusiko dugun moduan, nabarmendu egiten dugu jada abian dauden prozesu ekonomiko­produktiboetako gaitasunak garatzeko dimentsio kolektiboa, eta subjektu kolektibo antolatua aipatzen dugu, lanak, erronkak eta prozesuak aurrera eramaten dituena, bideragarritasuna eta jasangarrita­suna helburu. Badakigu kolektiboari erantzutea ez dela pertsonaren kaltetan; kontua da haien ongizaterako ordena kolektiboa funtsezkoa dela dioen ideia berreskuratzea.

3.2. COMPARTEren gaitasunak garatzeko maparen elementuak: zertarako dira?

COMPARTEren maparen ikusizko irudikapenak gure praktikarako baliagarri diren hiru elementuak jasotxen ditu, zeintzuek mapak gure prktikan zertarako balio di­gun azaltzen diguten:

• Etorkizun politiko alternatiboa: garapenaren ikuspegi berriak bultzatzen gaitu helburu dugun aldaketa baterako ametsa eraikitzera.

• Gaitasunak garatzeko aukeren baldintzak: hasieratik landu beharreko gu­txieneko baldintzak, amesten den aldaketa lortu ahal izateko.

Page 53: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

53

• Gaitasunak garatzeko ibilbide bat: gaitasunen lau kategoria zehazten ditu; horrek adierazten digu nola egin helburu dugun etorkizun politikorako al­daketa. Horretaz gain, gaitasunen garapenak dimentsioen artean dituen di­namismoa eta zirkularitatea jasotzen ditu: pertsona erdigunean jartzen du, pertsonaren interakzioa beste batzuekin erakundearen bidez, eta erakun­deen eta pertsonen interakzioa ingurunearekin­sistemarekin.

1. irudia. COMPARTEren Gaitasunak Garatzeko Mapa

Baterako amets bat eraikitzea

Garapenaren ikuspegi berria

Bizitzaren zentzua eta etorkizun­aukera

Gaitasunak garatzeko aukeren baldintzak

• Tokian tokitik – lurraldetik eraikitzea• Erlazio harmonikoa naturarekin• Bizitza onaren bilaketa• Justizia eta zuzentasuna

Esperientzia bakoitzaren testuinguruak eta uneak zehazten ditu

Zentzua e

ta id

enti

tate

a Personalak-bakarkakoak

PsikologikoakPolitiko-sozialak

Fisi

ko-m

aterialak

Antolaketakoak

Sistemikoak

3.2.1. Etorkizun politiko alternatiboa

Mapan jasotzen da zer etorkizun dugun helburu, eta COMPARTE komunitatearen esperientziak batuta sortu da. Lortu nahi dugun garapenaren ezaugarriak zehazten

Page 54: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

54

laguntzen digu11, eta gure lanaren hartzaile diren pertsonengan eta elkarteetan gaitasunak sortuz gauzatzen dugu. Gizarte­egituren esparruan (Estatua, merkatua, etab.) gauzatzen den aldaketa pertsonalerako eta sozialerako gure tresnak sus­tatu dezake, edo mugatu. Zentzu horretan, Bebbington­en hausnarketei jarraikiz (1999), arreta jarri behar dugu laguntzen diegun pertsonen eta taldeen garapena mugatzen duten arauak eta gizarte­egiturak aldatzeko lan egiteko beharrean, eta horrek eskatzen du, ezinbestean, eragile garrantzitsuak kontuan izango dituzten estrategiak abian jartzea, hala nola Estatua eta merkatua.

Mapak ignaziotar espiritualtasuna du, munduaren ikuspegi baikorra, eta bere ho­rretan ikustera gonbidatzen gaitu: bere koloreak, pozak eta bizitzarekiko esker­tzea. Maparen helburuak dira Jesusen Konpainia12 moduan dugun misioaren zikloa hobetzen laguntzea, jende pobretuari hobeto lagunduz beren kausetan eta bizimodua duintasunez irabazteko borrokan; zerbitzu hobea ematea gure egiten jakitetik; sentiberatasuna eta borondateen batura sustatzea, beste eragile ba­tzuekin batu ahal izateko; hausnarketa eta ezagutza sortzea eta, azkenik, gara­penaren alternatiba diren gure eredu eta logiketan eragitea.

Proposamen honek batu egiten gaitu, aurrera eginarazi, justizia handiagora eraman, testuinguru zehatz bateko egoera jakin batetik abiatua, eta esperien­tziak alternatiba bizi eta posibleak sortzeko bitartekotzat hartu. Gure eguneroko praktikan ditugun askotariko zailtasunen artean itxaropena sortzera animatzen gaitu.

3.2.2. Gaitasunak garatzeko aukeren baldintzak

Gure etorkizun politikoaren ezaugarrien artean, lau nabarmentzen ditugu. COMPARTEren esperientzietatik abiatuz, haiei buruz hausnartu dugu, eta lekua izan behar dute Komunitateak sustatutako edozein ekimenetan. Hauek dira gai­tasunak garatzeko gutxieneko baldintzak: (i) tokian tokitik, lurraldetik eraiki­tzea, (ii) harreman harmoniatsua izatea naturarekin, (iii) bizimodu ona bilatzea eta (iv) justizia eta zuzentasuna. Gure ustez, baldintza horiek lantzeak lagundu

11 Orain arte komunitetak egin dituen garapenaren ezaugarriei buruzko hausnarketa 1. kapituluan jaso da, baita argitalpen honetan ere: “El desarrollo alternativo por el que trabajamos. aprendizajes desde la experiencia”.

12 Álvarez de los Mozos Patxi. El Ciclo de la Misión Hoy. Jesusen Konpainiaren Gizarte Justiziarako eta Ekologiarako idazkaritza.

Page 55: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

55

egin diezaguke gaitasun kolektiboak garatzen ingurunean­sisteman; adibidez, zuzentasuna, ahalduntzea eta jasangarritasuna.

Hain zuzen, funtsezko alderdi bat da tokian­tokian sustatzen ditugun esperien­tzien bideragarritasuna eta jasangarritasuna, eta lurralde­espazio zabalagoetan (eskualdea, nazioa eta mundua) pentsarazten eta jardunarazten digu. Horregatik du lurralde­ikuspegi garbia gaitasunak garatzeko gure mapak bideragarritasuna­ren zailtasunei eta esperientzien jasangarritasunari aurre egiteko. Horri dagokio­nez, egokia da aipatzea Bebbington­ek (2007: 33­34) landako jasangarritasunari buruz pentsatzeko erabiltzen dituen espazioa eta eskala kontzeptu geografikoak; izan ere, aukera ematen du kontuan hartzeko landa­hiria elkarreraginak lurral­de zabalagoen barruan, edo lurralde bateko eta beste analisi­eskala batzuetan jarduten duten eragileen eta prozesuen arteko harremanak. Eskala eta eskala­erlazio kontzeptu horiek erabilita, tokian tokiko esparrua zeharkatzen duten sare ekonomiko eta soziopolitiko handiagoei buruz hausnartu daiteke, baita sare horiek zer eragin duten ere bizimodu partikularren baliabideak eta bitartekoak kontrolatzeko, erabiltzeko eta jasangarri egiteko moduetan ere. Hau da, bidera­garritasuna eta jasangarritasuna lortzeko espazio bakarra tokian tokiko esparrua delako pentsamendua alboratzen laguntzen digu, eta erabakigarriak diren beste espazio batzuk kontuan hartzen.

3.2.3. Gaitasunak garatzeko ibilbide bat

Gure helburua da mapa lagungarri izatea aldaketa errealak eta eraldaketa jakinak lortzeko, gero, jendeari aurrera ateratzen lagunduko dieten bizimoduak sortze­ko. Eta horrek gure praktika hobetzea eskatzen du, sistematizazioaren, trukearen eta elkarrekiko ikaskuntzaren bidez. Horretarako, esparru adostu bat behar du, guztiok batzeko, nortasuna emateko eta ibilbide bat emateko; esparru horrek ba­terako hizkera eta jarduteko modua eman behar dizkigu eta, beraz, gure artean eta “besteekin” elkarrizketan aritzeko aukera. Esparru hori gaitasunak sortzeko ibilbide batean zehazten da, eta COMPARTEk sustatzen duen etorkizun politikoa lortzen lagundu diezaguke. Ezaugarri hauek ditu:

• Testuinguruak eta beste aldagai batzuek zehazten dute. Gaitasun ugari jasotzen ditu, baina guztiak ez dira jaso eta sortu behar esperientzia eta erakunde guztietan modu berean eta aldi berean. Ematen eta/edo behar diren gaitasun­motak testuinguruaren, jarduera­sektorearen, erakundearen

Page 56: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

56

historiaren eta ibilbidearen, lanaren eta laguntzaren hartzaile den kolekti­boaren, ekimenaren une historikoaren, sustatzen den prozesuaren... arabe­rakoak dira.13

• Subjektu kolektibo antolatuari buruz ari da nagusiki. Horrek adierazten du gure ibilbideak esperientzia ekonomiko­produktiboak egiten ditugun erakundeen esparruan ematen eta/edo sortzen diren gaitasun kolektiboak jasotzen dituela nagusiki. Hala ere, horrek ez gaitu eraman behar ahanztera dimentsioen arteko gaitasunen izaera zirkular eta interaktiboa, zirkuluaren barrutik kanporantz baitoaz. Hau da, maila indibidualetik maila kolektibo­etara doaz, eta, zenbaitetan, baita alderantziz ere. Gaitasun batzuk gizar­tean hasten dira garatzen (erakundea eta/edo ingurunea­sistema), eta oihartzuna edo eragina dute gero pertsonengan. Gaitasunen garapenaren dimen tsioek elkar elikatzen dute, eta horrek jasotzen du, hain zuzen, mapa­ren dinamismoa eta zirkulartasuna.

• Helburu dugun garapen integralaren ikuspegiari erantzuten dio. Helburua ez da gaitasunak dimentsio ekonomiko­produktiboan soilik sortzea; adieraz­ten du arlo horretako esperientziek beste garapen arlo batzuekin (gizartea, kultura, politika, etab.) erlazionatutako gaitasunak sortu behar dituztela.

• Gaitasunen proposamen ez-agortua, dinamikoa eta gaitasun berriei irekia jasotzen du. Gaitasun berri horiek COMPARTEren esperientzietan jasotzen edo sortzen direnak izango dira. Horretarako, esperientziak sistematizatzen eta ikasgaiak ateratzen jarraitu behar da.

• Elkarrizketa-esparru bateratua proposatzen du, laguntzeko, trukeak izate-ko eta elkarrengandik ikasteko. Laguntza emateko moduak bateratzearen alde egingo du, esperientzia frustragarriak saihesteko eta arrakastatsuak baliozkotzeko. Beraz, esperientzia baliozkoak trukatzeko eta ezagutza kapi­talizatzeko tresna bat da; praktikei buruz hausnartu, sistematizatu, parteka­tu, zalantzan jarri eta ikasgaiak ateratzeko tresna bat.

Proposatzen den ibilbidearen zentzua ez da praktika batzuk beste batzu-ekin alderatzea, baizik eta orientabide izatea, eta aukera bat ematea ikus­teko esperientzia Komunitateak zehaztu duen etorkizunerantz doan eta ahalegin handiagoa zer alderditan egin behar dugun identifikatzeko (arlo

13 Gai hau ongi lantzen da lan hauetan: Baser & Morgan, 2008; Bebbington, 2005, 1999; Engel, Keijzer & Land, 2007; Huisman & Ruijmschoot, 2013.

Page 57: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

57

psikologikoa, pertsonala, lurraldea, materiala) une eta testuinguru jakinetan garatzen den esperientzia zehatz horretan. Epe ertain­luzera, pertsonengan eta kolektiboetan aldaketak daudela frogatzen duten adierazleak sortzen lagundu diezaguke, COMPARTEk sustatzen dituen balio eta ezaugarriekin, ikuspegi alternatibo batetik.

Laburbilduz, gaitasunak garatzeko gure ibilbidea gure aldaketa­bidea zehazteko modua da. 2. kapituluan azaldu dugun azterketa­esparrua izan dugu tresna bat egin eta, horren bidez, jakiteko gure praktika COMPARTE Komunitateak helbu­ru duen etorkizun politikorantz egiten ari den, eta identifikatzeko zer gaitasunen garapenen dimentsio eta kategoriatan eragin behar dugun gehiago. Tresna hau “COMPARTEren Gaitasunen katalogoa” da, eta atal hauek ditu:

• Erakunde edo sistema baten parte diren pertsonen gaitasun kolektiboak eta konpetentzia indibidualak multzokatzen dituzten lau kategoria.

• Erakunde edo sistema baten bost gaitasun kolektibo, haren parte diren per­tsonen gaitasunak sortuz eraiki behar direnak.

4. eranskinean Gaitasunen Katalogo hori jasotzen da: gaitasunen eta konpeten­tzien zerrenda, baina ez­agortua.

Page 58: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

58

2. irudia. COMPARTEren gaitasunak garatzeko ibilbidearen grafikoa

Jarraian, COMPARTEk aztertu dituen esperientzia ekonomiko­sozialetan sortu diren gaitasun nagusiak jasotzen dira, baita haiek garatzeak laguntza ematen zaien pertsonengan eta taldeengan izan duen eragina ere; gaitasunak garatzean hauteman ditugun hutsuneak eta hobetzeko arloak ere jasotzen dira. Kategoria bakoitzarekin batera jaso diren irudien bidez, grafikoki ikus daiteke esperientzia guztietan lortu diren gaitasun kolektiboen mota eta garapen­maila.

Page 59: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

59

3. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen grafikoa, kategoria fisiko­materialari dagokiona

14

I. kategoria: Fisikoa–materiala

2G. Zeregin edo funtzio logistikoak egiteko eta zerbitzuak eta teknikak eskaintzeko gaitasuna

Estrategikoki planifikatzeko eta kudeatzeko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Planifikazio prospektiboa eta estrategikoa jasangarritasunaren ikuspegitik, espazio produktiboen diseinuari eta lurraldeko bizitza­planen formulazioari aplikatuta14.

14 Bizitza­planak dokumentuetan eremu jakin bateko biztanleriak itxaroten duen eskualdearen ikuspegia jaso da, eta IMCA eta SUYUSAMAk inplementatutako etorkizuneko planeamendu­metodologiaren emaitza da. Bizitza­planek ko­munitateko kide izatearen eta eskuratzearen zentzu handia dute, eta ibilbide­orria dira; horren inguruan artikulatzen dira eskualdea eraikitzeko gizarte­ahalegin guztiak.

Page 60: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

60

­ Nekazarien tokiko nekazaritza ekologikoko merkatuak eta, oro har, merkatu­ratzekoak diseinatzeko eta haietara sartzeko tresnak indartzea.

­ Komunitateko buruen eta erakundeek antolaketa – eta kudeaketa­konpeten­tziak indartzea.

­ Administrazio – eta kontabilitate­kontrolak indartzea.

Ikusten da hobetu egin behar direla pentsamendu estrategikoko konpetentziak. Eta horrek eskatzen du, aldi berean, esperientziak sistematizatzeko eta haieta­tik ikasteko konpetentziak hobetzea, gure erakundeetan prozesu estrategikoen ikuspegirantz egin dezagun, eta, aldi berean, proiektuaren ikuspegirantz.

Aipatu diren prozesuak babestuta, ezagutzak eskuratu dira helburu hauetarako:

­ Enpresa­plangintzako tresnen erabilera (diagnostikoa, plan operatiboa, kontrola, antolaera).

­ Plangintzak egiteko eta kudeatzeko tresnen erabilera: plan operatiboak, aurrekontuak.

­ Merkatuaren aurregingarritasunaren azterketen garapena: merkaturatze­prozesua eta publizitatea (merkatu­azterketak, modu sinplean, baina sektorea aztertzeko beste).

­ Aukera ekonomikoen diagnostikoa.

­ Etekin produktiboaren neurketa.

Horretaz gain, maila produktiboan garapen-emaitza sortzeko konpetentziak sor­tu dira, prozesu hauek babestuta:

­ Nekazaritza­ekoizpen ekologikoko gaitasuna indartzea, ezagutza teoriko­praktikoaren bidez, familia­ekoizpenari eta merkatua sortzeari aplikatuta.

­ Garapen jasangarrirako konpetentzia tekniko­produktiboak indartzea, elikadura­segurtasunaren eta – burujabetzaren esparruan.

­ Elikadura­segurtasunaren eta – burujabetzako familia­prozesuak eta prozesu kolektiboak sortzeko konpetentziak hobetzea.

­ Natura­ondasunen erabilera arduratsua hobetzea; adibidez, basoberritzea.

Hala ere, ikusi da hobetu egin behar direla produktibitateari dagozkion konpe­tentzia teknikoak. Aipatu diren prozesuak babestua, ezagutzak eskuratu dira hel­buru hauetarako:

­ Elikadura­segurtasunari eta – burujabetzari lotutako nekazaritza­ekoizpen ekologikoa.

Page 61: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

61

­ Kafearen nekazaritza – eta basozaintza­sistemen erabilera ekologikoa: Alearen onura heze eta lehorreko prozesuak; kafea txigortzeko, ehotzeko, ontziratze­ko eta produktu amaitua bidaltzeko prozesua.

­ Bananondo organikoaren eta kakaoaren sistema produktiboen nekazaritza­erabilera ekologikoa.

­ Karta geografikoen irakurketa eta lurzoruaren erabileraren mapak egitea.

­ GPSaren eta altimetroaren erabilera.

Esperientziek erakutsi dute hainbat ekoizlek lehen, eskualde bakoitzeko bitar­tekariek ezartzen duten lan­banaketa dela eta, galarazita zeukaten zenbait lan­alderdi eskuratu dituztela. Eskura dituzten ekoizpen­bitartekoen bidez, haien nortasuna sendotu eta diru­sarrerak hobetzen dituzten lan egiteko modua izan dezakete. Produkzioari balioa eransteko prozesuak eskuratzen dituzte. Hala ere, beharrezkotzat jotzen da gaitasunak garatzen jarraitzea gure eredu produktibo­sozial eta kulturalarekin harmonian sortzen dugunari balioa erantsiko dioten ekoizpen­teknikak eta – moduak eskuratzeko eta gure produktuak eta zerbi tzuak txertatzen (merkatuan edo merkatuetan) ditugun testuinguruak aztertzeko kon­petentziak garatzen jarraitzea.

4G. Moldatzeko eta berritzeko gaitasuna

Ezagutza-motak batzeko konpetentziak sortu dira, oinarri hauek dituzten prozesu berritzaile eta sortzaileak babestuz:

­ Jakintzen eta egiteko modu berrien onarpena (ekoizpen­teknika jasangarriak); hala, biodibertsitatea berreskuratu eta aberastasun hori kontserbatzen da, eta balioetsi eta arduraz erabili.

­ Enpresa – eta gizarte­ekintzailetza: jarduera kolektiboa, zerbait berria sortzeko.

Laguntza horren bidez, ezagutzak eskuratu dira ekimen berriak identifikatu eta prestatzeko eta proiektu produktiboak prestatu eta negoziatzeko. Hala ere, ikusi da gehiago eragin behar dela erresilientzia konpetentziaren eta gaitasunaren ga­rapenean, prozesu ekonomiko­produktiboen jasangarritasunean aurrerapausoak egiteko.

Page 62: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

62

4. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen grafikoa, politiko­soziala kategoriari dagokiona

II. kategoria: Politiko­soziala

1G. Konpromisoa hartzeko eta garapen-jardueratan aritzeko gaitasuna

Komunitateak parte hartzeko eta antolatzeko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Segurtasuna hobetzea, taldeak zuzentzeko eta bideratzeko eta taldean lan egiteko, jendea motibatzeko eta zereginak eta funtzioak eskuordetzeko.

­ Konpromisoaren esanahia hobetzea.

­ Gizarteko nekazaritza – eta arrantza­ekoizle buruek antolatzeko eta elkarteak osatzeko dituzten gaitasunak hobetzea.

Prozesu horiek garatuta, gaitasunak garatu dira lurraldean bertan eta sektorearen ekoizpen­interesen mailan komunitateak antolatzeko.

Page 63: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

63

3G. Harremanak izan eta babesa eta baliabideak lortzeko gaitasuna

Indar eta eragin politikoa izateko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Subjektu politikoaren baldintza eta ekoizleen, nekazarien, gazteen eta emaku­meen eskubideak indartzea.

­ Politikan eragiteko mailak, tresnak eta estrategiak indartzea eta eragile komu­nitarioen eskubideen eskaria indartzea tokian­tokian eta eskualdean eraba­kiak hartzen dituztenen aurrean.

­ Parte hartzeko eta eragiteko gaitasuna indartzea, Estatura iristeko mobiliza­zioaren eta parte­hartze barneratzailearen bidez.

­ Eragiteko gaitasuna, besteak inspiratzeko eta gu inspiratzeko eraldaketa­gaitasuna hobetzea.

Prozesu horiek babestuta, garapenari buruzko erabakiak hartzen dituzten udal­espazioetan, batzordeetan eta itunak egiteko espazioetan parte hartzeko eta eragiteko gaitasunak garatu dira; halaber, ezagutza tradizionalak taldean balo­ratzeko espazioetan ere.

Horretaz gain, sareak eta itunak sortzeko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Komunitateko eragileek tokiko demokrazia eraikitzeko estrategiak indartzea.

­ Kanpo – eta barne­estrategien itunak eraikitzeko gaitasuna hobetzea, ba­terako helburuak lortzeko, bai gizarte­erakundeei eta ekoizleen erakun­deei dagokienez, bai tokiko erakundeei eta gobernuz kanpoko erakundeei dagokienez.

­ Sareak eta itunak negoziatzeko eta eraikitzeko gaitasunak hobetzea.

­ Itunak sortzea, merkatuetan eragiteko, ikusarazteko eta txertatzeko.

Gaitasunak garatu behar dira lurraldean eragin handiagoa duten proposamenak sustatzeko ekoizpenean, merkaturatzean eta kontsumoan. Ikusten da eragi­leen artean biltzeko eta negoziatzeko gaitasun handiagoa sortu behar dela epe ertain­luzera, eta lurraldea hartu behar dela ekimen ekonomiko­produktiboen jarduera­esparrutzat. Erronketako bat da ekoizleei eta nekazariei aukerak ema­tea, esperientzia mikroetatik eragin handiagokoetara jo dezaten. COMPARTEn, alde handiak daude eragileekin egin diren itunei dagokienez, eta horiek testuin­guruen, une historikoaren eta esperientziaren araberakoak dira.

Page 64: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

64

Prozesu horiek babestuta, helburu hauetarako konpetentziak garatu dira:

­ Sektoreari dagokionez, udal – eta eskualde­eremuetan lurraldea artikulatzea eta koordinatzea.

­ Erakundeen artean gaikako sareak sortzea eta merkaturatzeko bideak arakatzea.

­ Komunitateko erakundeak koordinatzea eta ituntzea, eta horiek lurraldeak babesten dituzten beste erakunde batzuekin, bai gizarte­erakundeekin, bai gobernu­erakundeekin.

­ Akordioak egitea eta mekanismoak bilatzea erakundeei talde­arloan laguntze­ko eta koordinakundeei, kolektiboan.

4G. Moldatzeko eta berritzeko gaitasuna

Azterketak egiteko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ “Errealitateari begiratzea” zabaltzea: errealitatearen azterketa kritikoa egite­ko gaitasuna hobetzea maila guztietan, erabakiak hartzeko. Testuinguruaren azterketa eta irakurketa.

­ Azterketak egiteko gaitasuna hobetzea, eta genero­ikuspegia ere txertatzea: emakumeei eragiten dieten baldintza bereziak, genero­rolak, erabakiak har­tzeko gizonek eta emakumeek dituzten kokapenak eta aldaketarako erresis­tentziak identifikatzea.

­ Segurtasuna hobetzea, erabakiak hartzeko.

Ikusten da, halaber, ilusioa piztu behar dela, eta imajinarioak sortu, jendea mu­gitzeko, nola zehaztu jakin ez arren ere. Genero­harremanei buruzko hausnarketa zabalagoa eragiteko beharra (botere­harreman desorekatuak gizon­emakumeen artean) eta zainketen ekonomiari buruzko hausnarketa txertatzeko beharra ere ikusten da.

Aipatu diren prozesuak babestuta, ezagutzak eskuratu dira mikro eta makro eska­lan errealitate ekonomikoaren, politikoaren eta sozialaren azterketa kritikoa egite­ko eta emakumeek agertu dituzten beharrei, eskubideei eta arazoei erantzuteko.

Page 65: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

65

5. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen grafikoa, kategoria psikologikoari dagokiona

III. kategoria: Psikologikoa

1G. Konpromisoa hartzeko eta garapen-jardueratan aritzeko gaitasuna

Auto-ezagutzara daraman lidergorako konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Autonomia­gaitasuna eta lurralde batekoa izatearen eta giza, kultura – eta natura­ondarea izatearen zentzua hobetzea. Lurraldetik ikuspegi partekatua eraikitzeko gaitasuna hobetzea (nortasuna, autoestimua, etab.), tokiko ja­kintzak sarituz.

­ Aldaketarako motibazio­gaitasuna indartzea, bai laguntza ematen diegun erakundeetan, bai jendearengan.

­ Bizi­baldintza hobeen eraikuntza udalerri bakoitzean parte – hartzearen bi­dez osatzeko motibazioa eta interesa hobetzea.

Page 66: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

66

­ Lidergo positiboa indartzea: banakoaren eta antolaketaren lidergoa, pentsa­mendu estrategikoan, ignaziotarrean, emozio­adimenean, gobernagarritasu­nen onean oinarritua; gainera, aktiboa eta eraldatzailea da (“beste su batzuk pizten dituen sua”).

­ Jendearen gaitasunak aitortzea eta haien autoestimua areagotzea.

Ikusten da jendearen ezagutzei balioa ematen dieten eta kide izatearen zentzua garatzen duten prozesuak eta kolektiboarekiko eta lurraldearekiko konpromiso­gaitasuna babestu behar direla. Autoestimua garatzen duten prozesuak, jendea­ren eta erakunde komunitarioen ezagutzak, jakintzak eta esperientziak baloratu eta haien askatasun pertsonal eta kolektiboa sustatzen dituztelako.

4G. Moldatzeko eta berritzeko gaitasuna

Barne-elkarrizketarako eta sormenerako konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Pertsonen arteko elkarreraginak, eraikuntzan diren itxaropena eta konfiantza hobetzea, oinarri antolatutik.

­ Taldean lan egiteko gaitasuna hobetzea baterako helburuak daudenean.

­ Sentiberatasun­gaitasuna hobetzea bizi diren ingurune hurbilaren ingurumen­zainketari dagokionez.

­ Emakumeek eta gazteek ekoizpen prozesuetan, parte hartzeko prozesuetan eta gizarte­lidergoko prozesuetan duten jarrera hobetzea eta imajinarioak aldatzea.

Aldaketak onartu eta haietara moldatzeko (erresilientzia) eta horretan izaten diren erresistentziak ezagutzeko gaitasuna garatu behar da.

5G. Koherentzia aniztasunaren bidez orekatzeko gaitasuna

Paradoxak eta aniztasuna kudeatzeko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Akordioetara eta adostasunera iristeko, gatazkak ebazteko eta ekintzak estrategikoki lehenesteko gaitasuna hobetzea.

­ Aldeekiko errespetuzko jarrerak eta bizikidetza hobeto garatzea.

Page 67: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

67

6. irudia. COMPARTEren esperientziek garatutako gaitasun kolektiboen grafikoa, zentzua eta harmonia kategoriari dagokiona

IV. kategoria. Zentzua eta harmonia

1G. Konpromisoa hartzeko eta garapen-jardueratan aritzeko gaitasuna

Auto-onarpenerako (nortasuna) eta espazio propio lortzeko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Jarduten dugun kalteberatasun­egoeretan edo gizarte­bazterketako egoeretan askatasun ekonomikoa irabazteko borrokek espiritualtasunetik izan behar di­tuzten askatasun­nahiak sortzea edo aktibatzea. Askatasuna irabazteko, auke­rak sortzeko espazioak konkistatzeko gaitasuna.

­ Sistema produktiboko eta ingurumen – eta kultura­ondareko erreferente ez­materialak, sinbolikoak, zentzuak eta gizarte­harremanak indartzea.

­ Espiritualtasuna eta barne­hazkundea indartzea, balio ekologiko eta komuni­tarioetara eta familia­balioetara bideratuta.

Page 68: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

68

Ikusten da ikusgarritasunaren arloan gaitasuna sortuko duten eta gure barne­ikusgarritasunari eta – hazkundeari lagunduko dioten prozesuak sustatu behar direla, barne­arrakastatik hasi behar baita. Nortasunaren, mundu­ikuskeraren, espiritualtasunaren eta balio etikoen alde ere egiten da; arlo guztietan egon be­har dute, zehar­lerrotzat.

4G. Moldatzeko eta berritzeko gaitasuna

Auto-hausnarketarako, ideia berriak txertatzeko (sormena) eta naturarekin ha-rreman harmoniatsua izateko konpetentziak sortu dira, prozesu hauek babestuz:

­ Elkartasunezko ekonomiaren eta elikadura­burujabetzaren ikuspegiak uler­tzea eta inplementatzea.

­ Emakumeen eta haien inguruaren ikuspegia aldatzen duten gaietan sakontzea, hala nola genero­ekitatean.

­ Hainbat ikuspegi sustatzea lurraldeen egoera aldatzeko alternatibatzat; adibi­dez, komunitatearen enpresa­izaera, merkataritza alternatiboa eta kontsumo arduratsua.

Page 69: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

4. kapitulua

Alternatiba ekonomiko-produktiboak inplementatzeko gaitasunak garatzeko estrategiak

Page 70: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 71: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

71

4.1. Sarrera

Aurreko kapituluan, COMPARTEn aztertu ditugun jendearengan eta erakundeen-gan esperientzia ekonomiko-produktiboen bidez garatzen lagundu ditugun gaita-sun nagusiak ikusi ditugu. Jarraian, ikusiko dugu zer estrategia erabili ditugun gai-tasun horiek sortzeko esperientzietako zenbait prozesutan; esperientzia horiek, gainera, laguntzen ari dira arlo ekonomiko-produktiboko alternatibak eraikitzen.

Nahiz eta hemen jaso ditugun baino estrategia gehiago egon daitezkeen, abian jarri diren sei identifikatu ditugu (prestakuntza teknikoa eta giza prestakuntza; berrikuntza eta garapen teknologikoa; gizartearen eta lanaren antolaketa; kali-tatearen plangintza eta kudeaketa; sistematizazioa-ikerketa, eta eragin politiko eta soziala), eta ezaugarri bereizgarri batzuk ditu horietako bakoitzak. Hala ere, elementu hauek partekatzen dituzte guztiek:

- Oinarrian lan egiten den taldeei, erakundeei eta kolektiboei laguntzeko ideia argia dago. Laguntzea entzutearen, elkarrizketaren eta etengabeko babesa-ren bidetzat ulertzen dugu, eta bi aldeek elkar aberastu ez ezik, elkarri gal-derak ere egiten dizkiete. Kontua ez da ordeztea, baizik eta bidea elkarrekin egitea. Azken helburua da gure lanaren hartzaile diren pertsonak, komunita-teak eta taldeak ahalduntzea (ALBOAN, 2011).

- Prozesu-dinamika batean txertatzen dira, eta horrek eskatzen du kontuan izatea prozesuak zer errealitatetan eta testuingurutan gauzatzen diren; mal-guak dira eta testuinguruaren ezaugarrietara moldatzen dira. Aldi berean, kontuan izan behar da prozesuak dinamikak sortzea eskatzen duela; dina-mikak iraunkorrak izan ohi dira, eta haien ezaugarria da berariazko helburu batera bideratzen direla. Hau da, estrategiak prozesu batean txertatzen dira, eta prozesua bitartekoa eta bere baitako helburua da aldi berean.

- Erlazioak dituzte elkarrekin, eta ezin dira isolatutzat ulertu. Horiek horrela, begirada sistemikoa behar da estrategia horiek aztertzeko.

Page 72: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

72

Jarraian, estrategia bakoitzaren deskribapena jaso dugu, lortu dugun sakontze-mailaren arabera. Lehen hiru estrategien analisian (prestakuntza teknikoa eta giza prestakuntza; berrikuntza eta garapen teknologikoa, eta gizartearen eta la-naren antolaera), esperientzietan, ikaskuntzetan eta lorpenetan izan diren pro-zesuen zailtasun batzuk jaso dira. Horrela egin dugu ahalik eta gehien jasotzeko zer erronka landu behar diren estrategia bakoitzetik alternatiba ekonomiko-produktiboak eraikitzen aurrera egiteko. Azken hiru estrategietan (plangintza eta kalitatearen kudeaketa, sistematizazio-ikerketa eta eragin politiko eta soziala), berriz, ez da hain xehea azterketa, gutxiago sakondu baita. Lan hori COMPARTEren komunitatearen hurrengo hausnarketetan egin beharko da.

4.2. Estrategia 1. Prestakuntza teknikoa eta giza prestakuntza

COMPARTErentzat, prestakuntza-estrategiak gaitasunak garatzearen ardatza dira. Gainerako estrategiekin artikulatzen dira, eta prozesuetan txertatu behar dira, helburu zabalak, iraunkorrak eta osotasun ikuspegia dituztela. Horri dago-kionez, edozein hezkuntza-jarduera egiten hasi aurretik, identifikatu behar dugu zer prozesutan esku hartu nahi dugun eta zer aldatu nahi dugun, hortik abiatuta, errealitate eta testuinguru bakoitzerako prestakuntza-estrategia egokia diseina-tzeko (ALBOAN, 2011). Estrategia horretan, hauek jaso behar dira gutxienez: zer kolektibo estrategikorekin lan egiten dugun eta zer eduki eta metodologia erabi-liko ditugun prestakuntzan.

Aztertu diren esperientziek prestakuntza-proposamenak jaso dituzte, eduki eta metodologia eta guzti, eta bilatzen dugun alternatibotasunaren ezaugarri hori dute. Helburua ezagutzak eskuratzea eta konpetentziak, trebetasunak eta jarre-rak garatzea da. Halaber, zailtasunei, ikaskuntzei eta lorpenei buruz hausnarrara-zi dugu, eta etorkizuneko prestakuntza-estrategien diseinua hobetzen lagunduko digute, gure lanaren hartzaile diren kolektiboei eta taldeei dagokienez ez ezik, baita gure erakunde eta taldeei dagokienez ere.

4.2.1. Edukiak

Prestakuntzen edukiak lau dimentsiotara (ekonomiko-produktiboa, antolaketa, so-ziopolitikoa, zentzua eta harmonia) bideratu dira, eta, elkarrekin, arlo ekonomiko-produktiboko proposamen alternatiboak eraikitzen laguntzen dute.

Page 73: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

73

a. Dimentsio ekonomiko-produktiboa

- Nekazaritza ekologikoa eta elikadura-segurtasuna: lurzoruen ekologia, nekazaritza-teknika ekologikoak, izurriteen erabateko irtenbidea, etab.

- Nekazaritza eta basozaintza.

- Nekazaritza eta abeltzaintza: esne-behiak eta esnekien eraldaketa.

- Baso-kontserbazioa.

- Merkatuaren funtzionamendua eta haren azterketa kritikoa: produkzioa, eraldaketa eta merkaturatzea.

- Mikrofinantzak.

- Elkartasunezko ekonomia.

- Produktibitatea hobetzeko tresnak: prestakuntza teknikoa eta produktuen kalitatea bilatzeko prestakuntza.

- Uraren kudeaketa integrala.

Gainera, funtsezkoa da ingurumenaren ikuspegia ekoizpen-alderdiei buruzko prestakuntzan, natura zaintzeko eta errespetatzeko kultura eraikitzen laguntzen baitu. Gure ustez, ingurumen-elementuak ekoizpen-formei datxezkie, eta, beraz, ekoizpen-prozesurako prestakuntzaren oinarria ez da soilik nola erabili teknikak eta areagotu ekoizpena, teknologikoki eta ingurumenari dagokionez jasangarria den ikuspegitik nola egin ere bai baita. Horretaz gain, funtsezkoa da genero-ikuspegia gizon-emakumeen artean berdintasunezko harremanak izateko; hain zuzen, esperientzietan identifikatu den elementu berritzaile bat da areagotu egin dela genero-arloei buruzko prestakuntza. Ekoizpen-proiektu asko emakumeei zu-zentzen zaizkie; proiektu horien bidez lantzen da autonomia ekonomikoa izateko aukera, eta horrek eragina du haien harreman-moduetan, errealitatea irakurtzeko moduan, ahalduntzeko moduan... Onartzen dugu, halaber, sakondu egin behar dela generoaren osoko prestakuntzan, eta feminitate eta maskulinitate tradizio-nalei buruzko hausnarketa sustatuko duten edukiak izan behar ditu. Kolektiboen mundu ikuskeraren barruan kokatu behar dira, eta gizonei nahiz emakumeei bi-deratu. Zainketaren ekonomiari eta gizartea ugaltzeko lanari buruzko edukiak ere txertatu behar dira.

Page 74: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

74

b. Antolaketa-dimentsioa

- Botere-harremanak, lidergoak eta komunitate-antolaketa. Lidergo demokratikoak eta horizontalak.

- Eragin politikoa.

- Gizon-emakumeen arteko botere-harremanak eta genero-berdintasuna.

- Erakundea indartzea: plangintza estrategikoa, plangintza eragilea, proiektuen formulazioa, administrazio – eta kontabilitate-kontrola, kudeaketa teknikoa, finantza-kudeaketa eta giza baliabideen kudeaketa.

- Testuinguruaren azterketa (kontsultak eta diagnostiko parte hartzaileak) eta formulazio estrategikoak.

- Norbere kultura eta nortasunari balioa ematea, pertsonaren eta taldearen autoestimua garatzea, nortasunaren eraikuntza kolektiboa.

Argi ikusten da indartu egin behar dela antolaketa-dimentsioaren prestakun-tza, arlo horretan dauden gabeziek porrotera eraman baititzakete esperientzia ekonomiko-produktiboak.

c. Dimentsio sozio-politikoa

Eduki hauek mundua ulertzen laguntzen dute, arlo globalaren eta tokikoaren arteko erlazioak, eta gertatzen denari buruzko ikuspegi konplexu eta osoa ematen dute.

- Gizarte – eta ekonomia-harremanak.- Eskualdeko, nazioko eta nazioarteko testuingurua.- Testuinguruaren azterketa.- Eragina eta lidergoa.- Giza eskubideak eta herrien eskubideak; nazioko eta nazioarteko

esparru juridikoa.- Lurralde-plangintza (bizi-planak, udalak garatzeko planak,

eta lurralde-antolamenduko planak, besteak beste).- Estatuaren egitura.- Hauteskunde-dinamikak.- Gizarte-kontrola.- Parte hartzeko mekanismoak eta eskariak.

Page 75: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

75

d. Zentzuaren eta harmoniaren dimentsioa

Eduki hauek pertsonaren barne-hazkundearen alde egiten dute, eta prozesuen faktore erabakigarriak dira gizarte hobea eraikitzeko. Eduki horiek espiritual-tasun ignaziotarrean inspiratzen dira eta ateak irekitzen dizkie transzendentzia ulertzeko eta harekiko harremana ulertzeko askotariko moduei. Horri esker, bar-netasunera hurbildu daiteke.

Lau dimentsioetarako, prestakuntzako zehar-lerro batzuk daude, eta hauek dira: (a) kultura arteko ikuspegia, komunikazioa eta elkarrekiko errespetua hobetze-ko; (b) genero-ikuspegia, gizon-emakumeen arteko harremanak berdintasun-baldintzetan izan daitezen; (c) ingurumenaren ikuspegia, natura zaintzeko eta errespetatzeko kulturaren eraikuntzari ekarpena egiteko, eta (d) herritarren parte hartzea unitate produktiboen barruan eta kanpoan, askatasunaren erabilera eta erabakiak hartzea sustatzeko.

4.2.2. Metodologiak

Metodologia osagarriak erabiltzen dira, eta, nagusiki Herri-hezkuntza eta Neka-zariz nekazari lanetako ikuspegietan oinarritzen dira. Lehenengoa komunitateen jakintzetan eta esperientzietan, errealitatean, errealitatearen azterketan... oi-narritzen da, eta haren praktikari buruz hausnartzen du, baterako alternatibak bilatuz eta esperientzia berriak eta jakintzak kolektiboak eraikiz. Taldeen eta komunitatearen arteko trukeak sustatzen ditu bigarrenak, esperientziak eta ja-kintzak partekatzeko. Hala, nekazariek sustatu eta bideratuko dute prozesua be-ren komunitateetan, beren esperientzietatik abiatuz. Bien abiapuntua jakintzen elkarriz keta da, ikasteko modu onena egitea dela dioen ideia, eta prestakuntza teorikoa nahiz praktikoa ematen dituzte. Taldeen erabakiak eta prozesuak erres-petatzen dira, eta beren erritmoan ematen zaie laguntza.

Dimentsio produktiboko prestakuntzari dagokionez, lursail-eskolak erabiltzen dira nekazaritza-teknikekin esperimentuak egiteko, eta ezagutza teknikoak ekoizleen esperientziatik garatzen dira, haien arrakasta eta akats eta guzti. Lursail-eskola horiek ikerketa aplikatua egiteko erabiltzen dira zenbait kasutan; hala, ekoizleen trebetasunak eta konpetentziak hobetu eta haien konpromisoa sustatzen da. Horretaz gain, ekoizleen artean eta ekoizleen eta nekazaritza-munduko profesio-nalen artean ezagutza eta esperientziak partekatzea sustatzen da, ikaskuntzan sakontzeko eta lorpen handiagoak lortzeko; adibidez, jardunaldi kolektiboetatik eta komunitatean, udalean eta eskualdean egiten diren biretatik. Horren azken

Page 76: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

76

helburua da izakien eta jakintzen arteko elkarrizketa sustatzea, “bestearengandik ikasteko”, formala ez den horretatik, bertako ezagutzatik (biopedagogia).

Prestakuntzarekin batera, laguntza tekniko pertsonalizatua ematen dute teknika-riek eta nekazaritzaren sustatzaileek ekoizleen lurretara aldian-aldian egiten di-tuzten bisitetan.

4.2.3. Zailtasunak, lorpenak eta ikaskuntzak

Prestakuntza-prozesuetan hauteman ditugun zailtasun nagusiak, eta, horrenbes-tez, ikaskuntzak hauek dira:

• Hezkuntza-prozesuen eta gizarte-prozesuen arteko lotura eta jarraitutasun eza: arriskua dago prestakuntza-prozesuetan parte hartzen duten pertsonek bere egin ez dezaten beren errealitatea aldatzera bideratutako praktika eta rola. Hau da, prestakuntzak dagokion eragina ez izateko arriskua dago, dela erakundean bertan, komunitateetan edo gizarte zibila-Estatua harremanean.

• Egiteko modu berriei buruzko hasierako mesfidantzek antolaketa – eta ekoizpen-sistema berriak eraikitzea oztopatzen dute: ezagutza berriak ar-basoen ezagutzekin lotzen dituzten prestakuntza-prozesuak garatu behar dira, komunitatean praktikan jartzean, onura kolektiboak lortzeko baliagarri direla erakusten dutenak.

• Teknikariek eta laguntzaileek irakasteko modu tradizionalak erabiltzeak ikaskuntza partekatua zailtzen dute: irakasteko jarrera berriak sortu behar dira, prestakuntza egiazko ikaskuntza-prozesua izan dadin bai ekoizleentzat bai teknikari eta laguntzaileentzat.

• Balioetan eta konpetentzian prestakuntza eskasa izatea: konpetentzien ikaskuntza txertatu behar da laneko malgutasuna, enpatia, tolerantzia, en-tzutea, negoziazioa... txertatzeko.

Prestakuntzen bidezko lorpenei dagokienez, hauek aipa ditzakegu:

• Dimentsio produktiboko lorpenak: (a) familia ahulenen autoestimua area-gotzea diru-sarrera propioak lortzeko bitartekoen/ekimenen bidez, bereziki emakumeen kasuan, ekimen ekonomiko propioak garatu eta, hala, inde-pendentzia ekonomikoa lortzen baitute; (b) hobeto erabiltzea sektoreko produktuak eta teknikak, eta hobetzea produktibitate-mailak, produktuen

Page 77: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

77

kalitate-adierazleak eta ekoizpenaren eta merkaturatzearen kalitatea egiaz-ta tzeko gaitasuna; (e) autonomia eta independentzia handiagoa ekoizpe-nean, berek hornitzeko elikagaiez, eta (f ) ekonomia sustatzeko batzordeak sor tzea tokiko dinamikaren zatitzat.

• Lorpenak antolaketaren dimentsioan eta dimentsio soziopolitikoan: (a) si-nergiak sortu dira gizarte zibil antolatuko askotariko eragileekin, eta bizia eta sendotasuna ematen diete alternatiba ekonomiko-produktiboei; (b) lidergo-gaitasunak indartu dira; (c) parte hartzeko espazioak sortu dira, erabakiak hartzeko (gizartearen oinarriak parte hartzeko espazioak); (d) pertsonak ahaldundu dira, eta haien autoestimua eta talde-ikuskera nahiz banakoarena hobetu; (d) antolatzeko beharraz gehiago jabetu dira, baita horrek baterako helburuak lortzeko dituen abantailez ere; (e) hobeto uler-tu dute sistema kapitalistaren logika eta haren eraginei eta megaproiektuei aurre egiteko eta haiek jasateko alternatibak eraikitzeko beharra; (f ) hobe-to ulertu dute Estatuaren egitura eta funtzionamendua, zuzenbidearen ara-berako harremanak finkatzeko, eta (g) genero-berdintasunaren azterketari eta maskulinitate berrien eraikuntzari buruzko sentsibilitate handiagoa lortu dute, edo, behintzat, arlo horri buruz hausnartzen hasi dira, baita antolaketa-prozesuetan emakumeen protagonismo eta parte-hartze handiagoa izateari buruz ere.

Azkenik, kontuan izanik aztertu diren esperientziak eta Latinoamerikako Probin-tzial Jesuiten Biltzarrak (CPAL) Latinoamerikako Herritarrentzako Prestakuntza Politikoko Eskolen (EFPC) bidez egin duen proposamena, uste dugu hiru dimen-tsio izan behar dituela kontuan prestakuntza alternatiboko edozein prozesuk (ALBOAN, 2011: 40):

• Ezagutza berriak eskuratzea (“ulertzea”): produkzioari, antolaketari, poli-tikari, kulturari, gizarteari... buruzko ezagutzak sortzea.

• Balioak sustatzea (“izatea”): garapen kolektiboarekiko konpromiso pertsona-la, giza eskubideen errespetua, “besteekiko” erlazioan jarrera konstruktiboak (tolerantzia, enpatia, entzutea, elkartasuna, etab.) eskuratzea bultzatuko du-ten balioak sustatzea.

• Ikasitakoa praktikara eramatea (“egitea”): ikaskuntza motibatzea, praktika-ren bidez (arrakastak eta porrotak izango ditu), eta aldaketa eragingo duten eragileak prestatzen laguntzea.

Page 78: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

78

4.3. Estrategia 2. Berrikuntza eta garapen teknologikoa

Berrikuntzaren ideia zabala dugu, teknologia berriak txertatu eta ezagutzak eskuratzetik harago doana. Beste proposamen batzuekin lotuta dago; adibi-dez, eskuarki baztertu ohi diren kolektiboekin lan egitea, ikuspegiak berritzea (generoa, jasangarritasuna, kultura artekotasuna, elkartasunezko ekonomia, kudeaketa berria), tokian tokiko jakintzak berreskuratzea eta garapen tekno-logikoa. Aztertu ditugun esperientzietan oinarrituz, mintzagai dugun berrikun-tzak tokiko jakin tzak eta kanpokoak (garapen teknologikoaren bidezkoak) era-ginkortasunez artikulatzearen alde egiten du, produkzio-sistemak hobetzeko; hau da, ulertzen du jakintzak eta egiteko moduak bateratu behar direla eki-men ekonomiko-produktiboen produktibitatea hobetzen duten estrategiak eta praktikak berreskuratzeko. Horiek horrela, bi oinarrizko ardatzetan dute zentzu berrikuntza eta garapen teknologikoaren estrategiak: (a) tokiko jakintzak be-rreskuratzea eta (b) teknologia/metodologia berriak txertatzea.

4.3.1. Tokiko jakintzak berreskuratzea

Ulertu behar da berrikuntza beti ez dagoela kanpoan, eta komunitateen eza-gutzek berrikuntza-estrategiak sor ditzaketela. Kontua da belaunaldien arteko elkarrizketari bide ematea, adindunen esperientzia eta jakintzak berrekuratzeko, emaitza praktiko eta funtzionalak ematen dituztenak; adibidez, bertan uzta erei-teko moduak eta bertako haziak berreskuratzea. Nekazariz nekazari eta Herri-hezkuntza metodologien ikuspegiak gakoak dira hori berreskuratzeko; izan ere, komunitateen jakintzak eta esperientziak dituzte abiapuntu eta ekoizleen arteko ezagutzak eta esperientziak trukatzea sustatzen dute.

Gure esperientzian oinarrituz, baieztatu dugu beharrezkoak direla ezagutzez hitz egiteko eta lankidetzan aritzeko espazioak honelako berrikuntzak lortzeko: (a) ezagutzak igortzen dituzten lursail-eskolak; (b) ekoizleen eta erakundeen arteko topaketak eta trukeak; (c) enpresa – eta merkataritza-azokak, eta (d) komunitate-ko batzarrak eta lantaldeak.

4.3.2. Teknologia/metodologia berriak txertatzea

Teknologia berriak txertatzeak berrikuntza teknologikoa dakar, baina lurraldeak nortasun-espazio izan behar du. Kontua da teknika, makina eta tresna berriak sartzen direnean, taldeek eskuratzeko perspektiba behar dela, erabili, kontrola-tu eta mantendu ditzaten. Garrantzitsua da berrikuntza teknologikoa, teknologia

Page 79: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

79

arruntek ez baitute beti produktibitate handia ematen; hala ere, teknologia arrun-tak nagusitzen dira, oraindik, zenbait sektoretan. Horiek horrela, haien garapena-ri bide eman edo oztopoak jartzen dizkieten faktoreak daude.

Teknologia berriak txertatzea zailtzen duten faktoreak

Hauek dira, besteak beste, teknologia berriak txertatzea zailtzen duten faktoreak: (a) ekoizleek aldaketarako, erronka berriak edo gauzak egiteko bestelako moduak beren egiteko duten beldurra, eta badirudi hori zaildu egiten dela gizonak ez due-nean onartzen familiako kideek parte hartzea, bereziki emakumeak; (b) ekoizpen-sistema alternatiboak erabiltzeko edo sustatzeko gobernuek ematen duten babes txikia eta, horrenbestez, finantzaketarik eza; (c) laguntza teknikoak emateko eta az-terketak egiteko sistema ahula, besteak beste, nekazaritza-ekonomietan garrantzi-tsuak diren sektoreei baliabide gutxi esleitzen zaizkielako; (d) ohiko sistemak indar-tzen dituzten politikak izatea gobernuak eta (e) ikerketa-zentroen parte-hartze txi-kia, tokiko baldintzetarako egokiak diren ezagutzak itun bidez ematen dituztenak.

Teknologia berriak txertatzen laguntzen duten faktoreak

Ekoizle, familia eta komunitateekiko elkarrizketa da teknologia berriak onar tzea errazten duen faktore nagusia. Gakoa da onartzea beraiek direla garapenaren protagonista eta haien parte hartzea bermatzea proposamen teknologikoak ba-loratzeko orduan. Hausnarketarako espazioak sortu behar dira eta, tokiko ja-kintza eta esperientzietatik abiatuz, teknologia jakin batzuk txertatzeko aukera eztabaidatu. Horri buruzko erabakiak hartzeko behar beste informazio (kostuak, abantailak eta desabantailak) eman behar da. Hala, azkenean ekoizleek eta haien familiek erabakitzen dute erabil nahi dituzten ala ez beren ekoizpen-sisteman. Zenbait esperientziatan ikusi da, gainera, familiako emakumearen parte-hartzeak erraztu egiten duela berrikuntza teknologikoaren alde egitea, hark hartzen baititu oharrak, edo hobeto neurtu denborak prozesuan.

Ekoizleek biretan, trukeetan eta prestakuntza-lantegietan partekatzen duten es-perientzia ere aldeko faktorea da. Partekatu egiten da ekoizleek abantailak ikus-ten dituztelako; adibidez, kostuak jaitsi egiten dira, eta autonomia lortzen dute elikagaien ekoizpenean. Produktuen kalitatearen ebaluazioek ere bidea irekitzen diete elkarrizketari eta jakintzen trukeari.

Ekoizpen-ekimenetan zenbait eragile artikulatzeak (Udalerriko erakundea, depar-tamentukoa eta eskualdean jarduten duten gobernu-erakundeak eta gobernuz

Page 80: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

80

kanpokoak) eta jasangarritasun-estrategia bat definitzeak ere lagundu egiten dute berrikuntza teknologikoaren aldekoago agertzen.

Oro har, produktuen kalitatea hobetu dute teknologia berriak eta kudeaketa pro-duktiboko teknikak txertatu dituzten esperientziek, eta ekoizpena areagotu.

4.3.3. Zailtasunak, lorpenak eta ikaskuntzak

Estrategia hauek jarduera-eragiketa prozesu moduan sailkatu ditugun esperien-tzien prozesuetan aplikatzen dira nagusiki: (a) ekoizpena – eraldaketa, eta (b) banaketa – merkaturatzea.

Ekoizpen-eraldaketa prozesuak

COMPARTEk ekoizpen – eta eraldaketa-prozesuetan izan dituen zenbait espe-rientziaren (zailtasunak eta ikaskuntzak ekarri dituztenak) ibilbideari esker, ekoizpen- ekimenek aurrera egiteko eta denboran finkatzeko arrakasta-faktoreak identifikatu dira. Hauek dira aurkitu diren arrakasta-faktore batzuk:

• Tokikoaren balioa sustatzen duten sistemak.

• Nekazaritza jasangarriaren ikuspegi sistemikoan oinarritzen diren sistemak.

- Sistemen erresilientzia-gaitasuna indartzea, eta elikadura-segurtasuna eta burujabetza sortzea: aniztasun ekologikoa.

- Natura-ondasunen eraldaketan sentsibilizatzea.

- Kanpoko ondasun kimiko eta biologikoekiko mendekotasuna murriztea.

- Eskala txikia optimizatzea familia bakoitzak duen lurraren arabera, eta aukerak ematea belaunaldi berriek bizirik iraun ahal izateko egun dituz-ten baliabideei arrazoizko erabilera emanez.

Garapen alternatiboaren funtsezko erronketako bat da nekazaritzarako kanpoko ondasun kimikoekiko (hazi hibridoak, ongarri kimikoak, intsektizidak, herbizi-dak eta erregai fosilak) edo biologikoekiko (bertako haziak, ongarri organikoak, mikroorganismoen populazioen egonkortzaileak energia-iturri alternatiboak) mendekotasuna murriztea, eta eskuragarri dauden edo egon daitezkeen baliabi-deak berreskuratzeko, optimizatzeko, kontserbatzeko edo areagotzeko gaitasu-

Page 81: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

81

na indartzea. Hori egiteko, berritzeko (sistema konplexuak erabiltzeko konfiantza izanik), esperimentuak etengabe egiteko eta ekoizpen-prozesua eguneratzeko eta egiteko modua hobetzeko gaitasunak izan behar dira oinarri.

• Produktuaren balioa sustatzen duten sistemak.

- Balioa ematea produktuei, hasiberria bada ere. Eraldaketak kendu egiten dio lehengaiekin lan egiteak sortzen duen aldakortasuna (eta, askotan, zapalkuntza).

• Ekoizpen-sistemen arteko osagarritasunari bide ematen dioten sistemak.

- Diru-sarrerak sortzeko aukera handienak ematen dituzten ekoizpen-sistemak aukeratzea eta familiarentzat eta tokiko eremuarentzat elika-gaien ekoizpena dibertsifikatua izateko aukera handiak ematen dituz-ten ekoizpen-sistemekin osatzea.

- Mikrokredituen sistemak artikulatzea tokiko ekoizpen-ekimenekin.

- Autohornikuntzarako dibertsifikatzea (vs labore bakarrean espezializa-tzea edo hori zabaltzea). Teknikariaren, nekazariaren, erakundearen eta komunitatearen harreman-modua.

- Familiak berak sostengatzeko gai izatea sustatzea.

- Beste sektore batzuekin harremanak izateko aukerak aztertzea eta siste-matizatzea. Adibidez, tokiko, nazioko eta nazioarteko merkatuan txerta-tzeko azpiegiturak eman ditzaketen sektoreekin.

Adibidez, Piurako (Peru) esperientzian nekazaritza-ekoizpen ekologikoa, mistoa eta “iraultza berde” deritzona erabiltzen dira. Hirurek dute lekua Piura eskualde-ko lurraldean. Bananondo Organikoaren Ekoizle Txikien Elkartearen Piurako Zen-tralaren Elkarteak, berriz, nekazaritza-ekoizpen ekologikoa soilik erabiltzen du.

• Hainbat eragilerekin itunak sustatzen dituzten sistemak eta erakundeak indartzea.

- Gobernuaren babesa izatea ongarri organikoak txertatzeko.

- Itunak egitea enpresa pribatuekin merkaturatzeko (esportazioa) eta be-rrikuntza teknologikoa txertatzeko.

- Ekoizleen elkarteak sortzea eta GKEen laguntza izatea.

Page 82: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

82

- Produktuak merkaturatzeko eta kontsumitzaileari zuzenean saltzeko itu-nak sortzea (adibidez, kafearen kasuan).

- Komunitatea politikoki definitzea.

- Prozesu ekonomiko-produktiboa garatzeko etapen araberako aholkulari-tza – eta ikerketa-espazioak sortzea; erakundeei aholkuak ematea.

Horretan oinarrituz, esan dezakegu zenbait eskualdetan frogatu dela nekazari-tza ekologikoko proposamenak bideragarriak direla bai ekonomikoki bai tek-nikoki (adibidez, kafearen, bananaren eta kakaoaren sektore produktiboetan), baita beste sektore ekonomiko batzuk ere, hala nola landa-turismoa. Baina es-perientzia batzuek zailtasunak ere izan dituzte, eta produkzio-sistemek aurrera egitea eragotzi dute ekonomikoki eta teknikoki. Hauek nabarmentzen dira, bes-teak beste:

- Ekoizpen handiak eta ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzea.

- Bidezko merkataritzako edo ekoizpen organikoko ziurtagiriak lortzeko sistemen kostu handia.

- Inbertsio berriak finantzatzeko mendekotasuna.

- Ekoizpena eta sortzen diren izurriteen aurkako borroka hobetzeko beharra.

Agertu diren gainerako zailtasunek gizartearen eta lanaren antolaketari buruzko hurrengo estrategian aipatzen direnekin zerikusia dute.

Banaketa – eta merkaturatze-prozesuak

Banaketa – eta merkaturatze-prozesuetan badira produktuak merkaturatzea ozto-patzen duten zailtasunak, eta erronka garrantzitsuak jartzen dituzte aurrean. Biei aurre egin behar diegu prozesu horietan parte hartzen dugun COMPARTEko erakundeek. Jasangarritasunarekin eta gizartearen eta lanaren antolaketarekin erlazionatutako irizpideei erantzungo dieten merkaturatze-bideen alde egin be-har dugu.

• Jasangarritasun ekonomiko eta teknikoa kontuan hartzen duten merkatu-ratze-bideak.

- Merkatuak zabaltzea, tokian tokiko gaitasunei jarraikiz: esku hartu be-har da ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko, tokiko eta eskualdeko

Page 83: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

83

alternatibak sustatzeko. Hazkunde bertikalari eta horizontalari erantzun behar zaio.

- Esportatzeko aukerak eta nazioko merkatua baliatzea. Merkaturatzeko estrategia konbinatua.

- Kapitalizatzea eta inbertsioa funts propioekin sortzea. Ekoizpena diber tsifikatzea.

- Udal-gobernuetan eragitea, udal-baliabideak inberti ditzaten halako ekimenetan.

- Erregistro sanitarioak sortzea eta dagozkien ziurtagiriak lortzea.

- Eraginak ebaluatu eta sistematizatzeko metodologia sortzea.

• Tokikoaren balioa sustatzen duten merkaturatze-bideak.

- Tokiko ekonomia sustatzea askotariko eta elkarrekin erlazionatutako pro-zesuetatik abiatuz. Tokiko merkatua.

• Gizarte-ekonomiaren ikuspegiaren barruan sartzen diren merkaturatze-bideak.

- Eskualdeak ikuspegi berriak garatzearen alde egitea: elkartasunezko ekonomia, elikadura-segurtasuna, kontsumo arduratsua, etekinak gizar-tean inbertitzea.

- Produktuaren osoko aberastasuna, ingurumen-, gizarte – eta kultura-kalitatea kapitalizatzea.

• Hainbat eragilerekin itunak sustatzen dituzten merkaturatze-bideak

- Itunak egitea prozesu beraren parte diren enpresa osagarriekin: lehen-gaien ekoizpena, eraldaketa eta merkaturatzea eta berrinbertsioa.

- Esportatzea, produktu organikoen eta bidezko merkataritzako produk-tuen bideak baliatuz, adierazitako sinergien eta itunen bidez ezarrita.

- Merkaturatzeko espazioak, prozesuak eta aholkularitzak sortzea.

• Ezagutza teknikoa sortzen duten merkaturatze-bideak.

- Ekoizpenerako, eraldaketarako, merkaturatzeko eta berrinbertitzeko gai-tasuna eta laguntza teknikoa ematea osorik, pixkanaka eta aldian-aldian.

Page 84: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

84

- Garapenaren alternatiben tokiko prozesuetan parte hartzea sustatzen du-ten bideak.

- Produktu jakin bat ez ezik, haren atzean dagoen prozesua eta proiektua ere sustatu behar da.

- Tokiko prozesuak aztertzeko, aholkularitza emateko eta erabateko ekar-pena egiteko prozesuak sortzea, epe labur, ertain eta luzean zer kon-plexutasun izango duen kontuan izanik.

4.4. Estrategia 3. Gizartearen eta lanaren antolaketa

Tokiko eta eskualdeko jasangarritasunek konpromiso eraginkorra izan dezaten, helburuei eta komunitatearen errealitateari doitutako antolaketa-sistemak behar dira. Horiek horrela, gizartearen eta lanaren antolaketaren estrategiak laguntzen diegun kolektiboen antolaketa-dimentsioari erantzuten dio eta haien antolaketa-prozesuak indartzera bideratzen da. Antolaketa indartzeko, erakundeen barne-jarduna hobetuko duten gaitasunak sortu behar dira, hala nola, baterako proiektua garatzeko gaitasunak; eta erabakiak hartzeko espazio parte-hartzaileak sortu eta finkatu, ezagutzak eta lana banatu, gatazkak konpondu, baliabideak kudeatu... be-har dira. Estrategia horren helburua da, halaber, kolektiboak eragile soziopolitiko eta sozioekonomikotzat indartzea, haien oinarrizko behar pertsonalei, antolaketa-beharrei eta komunitate-beharrei erantzuteko gai izango den indar politiko-ekonomikoa sortzeko; eta kontuan izan behar da, lan horretan, egiturak eraldatze-ko borroka eta egiazko demokrazia eraikitzen lagundu behar da. Hori lotuta dago gizarte-aldaketak eragiteko, artikulatzeko eta ituntzeko gaitasuna sortzearekin.

Beraz, garrantzitsua da ekimen ekonomiko-produktiboak haiek sustatzen dituz-ten pertsonen zailtasunen eta kontrako egoeren erantzun antolatuaren ondorio izatea. Hala, prozesu ekonomikoa bidea da, ez helburua. Prozesu soziopolitiko bihurtzen da, eta helburua da komunitatearen ongizatea hobetzea eta ez aberas-tasuna pilatzea ekoizpenaren bidez. Horiek horrela, hiru gako-alderditan oinarri-tzen dira ekimenak:

- Garapenerako alternatibatzat sortzen dira.

- Gizarte-boterea sustatzen dute, baliabideak eraginkortasunez kudeatzea baita helburua.

- Autonomia ekonomikoa sustatzen dute erabakiak modu kontzientean eta printzipio eta balio propioei jarraikiz hartzeko.

Page 85: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

85

Horiek horrela, kontuan izan behar da COMPARTEn aztertutako esperientzia ekonomiko-produktiboak antolaketa eta artikulazio komunitarioaren, lurralde-artikulazioaren eta artikulazio sektorialaren prozesu zabalagoaren parte direla. Askotariko antolaketa-moduak hartzen dituzte, eta hiru bereizi ditzakegu: (a) erakunde komunitario eta zaharrak; (b) izaera ekonomiko-produktiboko erakun-deak eta (c) erakundeen arteko itunak.

a. Erakunde komunitario eta zaharrak

Zenbait esperientziak, bereziki indigenen eta nekazarien komunitateetakoek, antolaketa produktiboa antolaketa komunitario eta/edo zaharretan finkatzearen alde egin dute. Antolaketa horiek izen eta ñabardura batzuek dituzte testuinguru bakoitzeko erabileren eta ohituren arabera. Oro har, gizarte-ehuna finkatzen la-guntzea da haien helburua.

Erakunde komunitario horien artean, ekoizpen – eta ahalduntze-estrategiatzat emakumeen erakundeak indartzeko babesa nabarmentzen da.

b. Izaera ekonomiko-produktiboko erakundeak

Esperientzia batzuek kooperatibaren forma hartu dute, edo prozesu horretan daude. Oro har, kooperatibaren oinarrizko egiturak lantaldeak ditu, eta lantalde horietan komunitateak eta/edo nekazarien guneak ordezkatzen dituzten familiek parte hartzen dute. Horretaz gain, batzar komunitarioak egiten dituzte, komunita-tearen arazoei irtenbideak emango dizkieten zereginak koordinatzeko eta estra-tegiak planifikatzeko. Kooperatiben organo nagusia administrazio-kontseilua da.

c. Elkarteen arteko itunak

Esperientzien zati handi bat oraindik barne-antolamendua finkatzen ari diren erakunde komunitarioek osatzen dute, eta, beraz, oraindik ere COMPARTEren erronka da erakundeen arteko itunak indartzea. Hala ere, badira komunitateak pilatu eta tokiko itunak lortu dituzten esperientziak ere. Askotariko ekimen ekonomikoak eta ingurumen-, gizarte-, kultura-, politika – eta espiritualitate-ekimenak artikulatzen ahalegintzen dira, helburu hauek betetzeko: (a) ekin-tza komunitarioak osatzea garapenaren eta/edo helburu den bizimoduaren ikuspegi baten inguruan; (b) elikadura-segurtasuna eta burujabetza susta-tzea; (c) erakunde publikoekin negoziatzeko botere handiagoa izatea (eragin

Page 86: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

86

politikoa); (d) baliabide publikoak lortzeko proposamenak egitea; (e) eskubi-deak aldarrikatzea; (f ) lurraldea defendatzea; (g) baliabideak eskuratzea, etab. Komunitateko erakundeak, nekazarien, gazteen eta indigenen mugimenduak elkarrekin aritzeko espazioak ere sustatzen dira, ikerketa – eta azterketa- zentroekin hitz egiteko. Eskualde-mailan, erakunde gutxik aurre egiten dien askoz erronka handiagoa den honi: itunak egiteko espazioetan parte-hartzea eta/edo gizarte-, erakunde – eta gremio-egitura artikulatzen duten antolaketa modu bakarrak finkatzea.

Oro har, laguntza handiagoa emateko beharra ikusten da, tokiko eta eskualde-ko ekoizpen-sektorean itunak sortzen eta finkatzen laguntzeko, bereziki eskual-dean. Aurrerago ikusiko dugunez, gai hori gakoa da eragin politiko eta sozialaren estrategia garatzeko unean.

4.4.1. Zailtasunak, lorpenak eta ikaskuntzak

Hauek dira COMPARTEren esperientzien antolaketako eta parte-hartzeko proze-suetan izan ditugun zailtasun nagusiak:

• Antolaketa – eta koordinazio-zailtasunak, antolatzeko moduarekin eta ko-munitatearen eta beste eragile gako batzuen parte-hartzea sustatzeko era-ginarekin erlazionatuta.

- Aitortzen dugu komunitateetan beti izan direla autoantolaketa-ekimenak pobreziaren erronkari eta alternatiba ekonomiko-produktiboen gabezia-ri aurre egiteko. Hala ere, testuinguruak sortzen dituen zailtasunek eta laguntzarik eta aholkularitzarik ez izateak haien bidea eta aurrerabidea oztopatu dute askotan, eta taldeak banandu egin dira; horrek prozesuei ekin eta etenda uzteko kultura sortu du. Hori dela eta, helburua da aha-leginak bideratzea komunitateetan eta erakundeetan izan diren dinamika negatibo horiek gainditzera. Askotan, tokiko lidergoak eta kontrapisu egokirik ez izateak eragin dute haiek desagertzea.

- Eragileak komunitate-mailan motibatzeko beharra ikusten da (elkartea-ren zentzu gutxi edo ahuldua dute), eragileen artean eztabaidatu eta hausnartuko diren proposamenak presta ditzaten. Komunitatearen anto-laketa sistematizatu, berrikusi eta indartu behar da.

- Eragile gako guztien parte-hartzea motibatu behar da (udalerria, arlo pri-batua eta gizarte zibila), kanpo-agenteek ez baitute izan behar prozesuen

Page 87: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

87

erdigunea. Elkarrizketarako eta parte hartzeko espazioak sustatu behar dira, kanpo-eragileak eta komunitateak hurbiltzeko.

• Erakunde-mailako zailtasunak.

Elkarteok erakunde-espazioetan parte-hartzea lortu, erakunde publikoekin ha-rremanak izan eta politikoki eragiteko ditugun zailtasunak dira.

- Erakundeen sinesgarritasun-, aitortza-, errespetu – eta babes-gabezia.

- Erakundeei dei egiteko beharra, abian jar ditzaten proposamen alternati-boak eta erabat bete, prozesuan dagokien rola.

- Erakunde-lidergoak agortzea.

- Gardentasunik eta etikarik eza kontseiluetako ordezkariengan.

- Interes-gatazka (klientelismoa).

- Elkarrizketa-prozesu engainagarriak, asimetrikoak eta zintzotasunik ga-beak erakundeekin.

- Erakundeek tokiko garapena sustatzeko beharra.

- Politika publikoa eta parte hartzeko espazioak ez ezagutzea.

- Eragile horien loturak ea konpromisoak elkarteen aurkako interesak di-tuzten beste batzuekin.

Azken batean, nahikoa indar-korrelazio duten prozesuak behar dira, proposa-tzeko ez ezik, baita jarraipena eman eta inplementatazioa lortzeko ere. Benetan demokratikoak diren kontzentrazio-espazioak ere behar dira, lurralde bakoitzean bizi den jendearen, protagonisten eskaerak kontuan har ditzaten, eta espazio bakoitzeko aniztasuna landu.

• Testuinguruaren zailtasunak.

- Ongi ezagutu behar da testuingurua, eta, horretarako, komunitateko eta instituzioetako gako-eragileen mapa egin behar da; botere-eremuak, itu-nak eta estrategiak kokatu behar dira mapa horretan. Adibidez, Kolonbian gatazka armatua dagoenez, aztertu egin behar dira gatazka eta eragile armatuen eta inbertsioak egiten dituzten eragile ekonomikoen arteko erlazioak.

Page 88: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

88

• Zailtasun ideologikoak.

Pentsaera moldatzen dute eta eragile guztiek (elkarteak, taldeak eta pertsonak) berdintasun-baldintzetan parte hartzeko oztopoa dira.

- Emakumeen parte-hartzea bermatu behar da; izan ere, botere-harremane-tako aldeek eraginez, gizonak baino egoera okerragoan daude erabakiak hartzeko, eta, azkenean, haien lana gutxieneko mailara eta bazterketara eramaten du.

- Ekoizleen, langileen eta kontsumitzaileen ohiturak aldatu egin behar di-rela ikusten da.

- Aldatu egin behar da kanpo-eragileen pentsamendua; askotan, ez dute errespetatzen tokiko kultura.

Zailtasun horiek kontuan izan behar dira gizartea eta lana antolatzeko estrate-gia alternatiba ekonomiko-produktiboetarantz bideratzeko; baina kontuan izan behar dira arrakasta-faktoreak ere, komunitateen parte hartzea motibatzen ari baitira, bizi-baldintzak hobetu eta estrategia ekonomiko-produktibo jasangarriak sortzeko. Hauek dira faktore horiek:

• Behar eta interes partekatuak izatea.

- Bizimodu ekonomiko jasangarria izan behar da komunitateek beren lu-rraldeetan bizitzen jarrai dezaten eta kanpora joan beharrik izan ez deza-ten aukera eta ongizate hobearen bila.

- Lurraldearen itzulketa eraginkor, legezko eta erabatekoa eta lurraldearen jabetza kolektiboaren aitortza.

- Ezagutza berriak eta informazio gehiago izateko interesa; lurraldea balia-tzeko, produktiboki okupatzeko eta gozatzeko baldintzak sortzeko interesa.

- Produkzio-katean parte hartzea, bizi-baldintza hobeak sor ditzan.

- Komunitatean bertan baliatzen diren produktuekin diru-sarrerak sortzeko beharra.

- Lidergo-gaitasuna indartzea.

- Lehenago egindako bidetik ikastea, ikusteko nola jokatu agertzen diren zailtasunen aurrean eta nola ebatzi borroka-prozesuak berak erakunde-etan eragiten dituen gatazkak.

Page 89: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

89

• Itunak egitea.

- Baterako erronkak eta arazoak bilatzeko lankidetzaren bidez, gizarte – eta lurralde-kohesio hobea lortzen da, eta, aldi berean, baterako interesak sortzen dira, tokiko ekintza kolektiboak adosteko edo erakundeen beste maila batzuekin negoziatzeko.

• Eragiteko espazioak izatea.

- Ordezkaritza-mekanismoak eta elkarrizketarako espazioak izatea.

- Erabakiak hartzeko unean eta politika publikoen ekintzan eragiteko beharra.

• Autonomia ekonomikoa.

- Ekoizteko baliabideak izateko aukera (finantzaketa, ura, lurra, ondasu-nak, haziak).

- Emakumeen kasuan, diru-sarrera propioak izateak eta haiek nola erabili erabaki ahal izateak ere eragina du parte hatzeko dituzten aukeretan.

4.5. Estrategia 4. Kalitatearen plangintza eta kudeaketa

Estrategia hau batez ere esperientzia ekonomiko-produktiboen prozesu euska-rrietan aplikatzeko pentsatua dago: (a) kudeaketa eta (b) kalitatea. Produkzio-prozesuen kalitatea oso garrantzitsua da enpresarentzat, epe luzeko merka-taritza-harremanei bide eman eta jendeak bizitzeko behar dituen bitartekoei eusten baitie. Kalitatearen ikuspegia kontuan izanik egiten den prozesu edo produktu batek murriztu egiten du proiektuak porrot egiteko aukera. Hau da helburua: laguntzaren logika (eroslearen asmo onetan oinarritua) utzi eta as-moen logikara jauzi egitea, berariazko beharren bat asetzeko. Azken horrek irauteko aukera du.

Horiek horrela, gure esperientziek berrikusi behar dute, ezinbestean, nola egiten diren gure laneko sistema produktiboen plangintza, kudeaketa eta kontrola. Horrek askotan intuizioz abian jarri ditugun teknikak eta egiteko moduak hobetzea eskatzen du. Profesionalizazioa eta oreka behar ditu alderdi hauek jasoko dituzten egiteko modu gizatiartzaileekin:

- lanerako planak, plan eragileak eta kalitate-kontrolak inplementatzea.

- ekoizpenaren antolaketa lurraldean,

Page 90: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

90

- garapen-planek parte hartzeko formulak izatea,

- proiektuak ekoizleek elkarteekin kudeatzea,

- finantzaketa-estrategiak diseinatzea eta kudeatzea,

- gastua eta inbertsioa kontrolatzeko moduak hobetzea.

4.6. Estrategia 5. Sistematizazioa eta ikerketa

Badugu esperientzia bat, ezagutza ematen diguna, eta ezagutza hori baliatzeko gai izan behar dugu. Askotan, “egiten jakitea” edo esperientzia ez dira balora tzen, eta, hala, aukera galtzen dugu akatsetatik ikasi eta ikasi dugun horretatik abia-tzeko. Prozesuak sistematizatzeak hauxe eskatzen du: geratzea, hausnar tzea, ikasgaiak ateratzea eta ikasi dugunean oinarrituz erabakiak hartzea, praktika hobetzeko. Ikerketa-metodologia horren ezaugarria da ikasketaren eraikuntza kolektiboa eta parte-hartzailea egitea, prozesuan txertatuta pertsona eta eragile protagonista guztiak; horrek, gainera, testuinguruaren irakurketa azpimarratzen du, eta errealitatearen jabego izatea motibatu, aldatzeko. Ezinbestekoa da es-perientziak igortzeko jendeari eta kolektiboei, bai antolaketari bai ekoizpenari dagokienez eta ezinbestekoa da babesak lortzeko (ALBOAN, 2011).

Aztertu diren esperientziek erakusten dute esperientzia berreskuratu eta sistema-tizatu egin behar dela, ikasteko, hobetzeko eta helburu dugun garapenera eraman-go gaituzten erabakiak hartzeko. Horiek horrela, COMPARTEko zenbait erakundek adierazten dute zailtasunak dituztela ikerketa babesteko prest dauden erakunde publiko eta pribatuak bilatzeko; badira, ordea, unibertsitateekin edo gobernuen teknologia-zentroekin itunak sinatzea lortu dutenak ere. Hori funtsezkoa da espe-rientziak sistematizatzeko, eta, beraz, ahalegin handiagoa egin behar dugu siner-giak sortzeko gure eremutik kanpoko beste eragile eta erakunde batzuekin. Itun horiek esperientziek oinarri dituzten sistema produktiboak hobetzen lagun dezake-te, laguntza ematen duen erakunde moduan egiten dugun lana hobeto egiten, eta arlo ekonomiko-produktiboko ekimen alternatiboak proposatzen eta sortzen.

4.7. Estrategia 6. Eragin politiko eta soziala

COMPARTEren esperientziak, hein handiago edo txikiagoan, eragiteko helburu-ekin erlazionatuta daude; izan ere, onartzen dugu gure eremuan jardun eta koka-

Page 91: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

91

pen bat hartu behar dugula, gure lanaren hartzaile diren komunitateek egiten dituzten prozesuak indartu eta, hala, gizartea aldatzen laguntzeko. Eragitea hainbat ekintza-ildo dituen prozesutzat ulertzen dugu. Laguntza ematen diegun talde eta pertsonak txertatu eta hurbilduta sortzen da, eta zehaztapen ikerketak, elkarrizketa politikoak (lobby), prestakuntzak, sentsibilizazioak, mobilizazioak eta komunikazio hezitzaileak ematen diote (ALBOAN, 2011). Eragin politikoa eta soziala lortzeko estrategiaren helburu nagusia da botere publikoen arloko mai-letan (tokian-tokian, eskualdean eta nazioan) erabaki politikoak hartzen dituzte-nengan eragitea, bidegabekerien berri eman eta politika publikoak eta jendearen bizimoduari eragiten dieten programa eta proiektuak hobetuko dituzten propo-samenak sortzeko. Horretarako, aztertu diren esperientzietan nagusiki bi bide erabili direla ikusten da: (a) gobernu-erakundeekin erlazionatuak batzuk, eta (b) komunitateekin eta gizarte-elkarteekin erlazionatuak besteak.

4.7.1. Gobernu-erakundeen esparruko bideak (eragin politikoa)

• Tokian tokiko eta eskualdeko ituntze-espazioetan parte hartzeak erakun-deekiko elkarrizketari bide ematen dio, politika, programa eta proiektu berriak proposatzeko. COMPARTEren esperientzietan ikusten da gobernu-erakundeekin izaten diren elkarrizketak oso desorekatuak direla, eta GKEen laguntza handia behar dutela. Itunak egiteko espazio publiko horietako parte-hartzearen adibide bat da Udal eta Departamentuetarako Garapen Planak parte-hartzearen bidez eraikitzea bizimodu komunitarioko planen ekarpenetatik abiatuz (adibidez, nekazaritza-ekoizpen ekologikoko ele-mentuak dituzten elikadura-segurtasun eta burujabetzeko tokiko planak, bertako hazi eta espezieak berreskuratzekoak, bertakoa ezagutzekoak, tokiko merkatuak elkartasunaren bidez dinamizatzekoak eta ingurumen-jasangarritasunerakoak).

• Erakundeen arteko itun estrategikoak sortzea, ahaleginak bateratu eta ba-liabide teknikoak nahiz finantza baliabideak ahalik eta gehiena aprobetxa-tzeko, oinarri izanik lurraldearen ikuspegi adostua.

• Produktu organikoak edo zenbait produktu “tradizional” (hala nola koka) produktu “alternatiboen” bidez ordeztea sustatzen duten gobernu-mailako zenbait estrategia aprobetxatzea”. Badira nekazaritzara eta abeltzaintza-ra bideratzen diren zenbait gobernu-estrategia, baina airean geratzen da merkaturatzea eta produktuen salmenta.

Page 92: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

92

4.7.2. Komunitateekin eta gizarte-elkarteekin erlazionatutako bideak (gizarte-eragina)

• Komunitatearen parte hartzeko antolaketa sustatzea eta ekoizleen eta ko-munitateen taldeak indartzea eskualdeko eragile soziopolitiko eta sozioeko-nomiko moduan. Emakumeen erakundeak indartzea ahalduntze kolektiboko estrategiatzat nabarmentzen da, eta elkarte horien parte-hartzea sustatzen da erabakiak hartzeko espazioetan.

• Komunikabideak diseinatzea eta inplementatzea (foroak, topaketak, jardunal-diak, azokak, irrati komunitarioak, etab), udalerri, departamentu eta eskual-deetako komunitateek jakintzak, praktikak eta esperientziak trukatzeko.

• Komunitateak, taldeak eta elkarteak artikulatzea haien antolaketa-oinarriak indartzeko, garapen-proposamenei buruzko azterketak eta eztabaidak sus-tatzeko eta eragiteko indarra sortzeko: lurraldeko elkarte komunitarioak ar-tikulatzea eta arloko sektoreak osatzea.

• Babes juridikoa, komunitateko elkarteak eta gizarte-elkarteak legez osatzeko.

• Hainbat arlotako prestakuntza: ekonomia-, gizarte-, kultura-, ingurumen – eta indigena-eskubideen (DESCAI) ikuspegia, elkartasunezko ekonomia eta elikadura-segurtasuna, tokiko eta eskualdeko jasangarritasunaren ku-deaketa parte-hartzailea, genero-berdintasuna...

Eragin politiko eta soziala duten ekintza horiek emaitza positiboak eman dituzte zenbait kasutan. Adibidez: (a) komunitatea parte hartzeko antolatzea eta subjektutzat aitortzea; (b) gizarte-elkarte indartsua osatzea: (c) kultura-nortasuna indartzea; (d) itun publiko-pribatuak (zenbait kasutan) egitea helburu den ekoizpen- sistema indartzeko; (e) lurraldearen jabetza eta (f ) parte-hartze gaitua gizarte zibilaren eta Estatuaren tokiko erakundeen arteko itun-espazioetan. Oro har, motelak dira arlo honetako aurrerabideak, eta badira aurre egin beharreko defizitak ere. Adibidez: (a) gure eragin-eremua tokiko mailatik eremu zabalago-etara eramatea, erabakiak hartzen direnetara: (b) mugimendu politiko zabalagoak sortzea eta beste pertsona eta talde batzuekin elkartzeko gaitasuna garatzea, eta (c) eragiteko gaitzea eta prozesu horretan laguntzea gure erakundeei banaka eta taldean dagokienez. Funtsezkoa da hori; izan ere, askotan, eragin politikoak arrakasta izateko zailtasun nagusietako bat da loturarik ez izatea tokiko eta eskualdeko politiken eta dinamiken artean, eta sistemaren hutsune hori landu egin behar da gure gaitasun eta aukeretatik.

Page 93: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

Laburpena

Page 94: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 95: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

95

Argitalpen hau komunitate moduan osatzera eraman gaituen elkarrizketa – eta hausnarketa-prozesu partekatu baten emaitza da. Bidearen une batean, galde-ra hau egin dugu: Nola lagundu garapen ekonomiko nagusiaren alternatibak eraiki tzen? Bagenekien ez zuela erantzun bakarra izango, ezta bide bakarra ere. Hala ere, argi genuen jada egiten hasi ginen bideetako batetik ekin behar genio-la hausnarketari eta gure praktikak eman dizkigun ikaskuntzak eta ezagutzak gehitu. COMPARTEko erakundeok laguntzen ditugun esperientzia ekonomiko-produktiboak izan dira gure erreferentzia-unitate nagusia aztertzeko eta haus-nartzeko nola lagundu gure alternatibotasunaren ezaugarriak barneratzen dituzten garapen-prozesuak. Esperientzia gehienak landa-garapeneko prozesuetakoak dira, eta nekazaritza – eta abeltzaintza-ekoizpenaren osagai garrantzitsua dute; hortaz, praktikatik eratorritako prestaketa kontzeptuala landa-ikuspegi horrek zehaztu du.

2010ean, mintegi bat egin genuen Loiolan (Euskal Herrian), eta hura izan zen abiapuntua gure aukera politikoa zehazteko. Aukera horrek gure helburu diren zortzi garapen-ezaugarri ditu, eta ziur gaude erreferentzia-esparru bat sortu be-har dugula eraldaketa-prozesu partekatuetarako gida izateko. Zortzi ezaugarri izanik, garapen ekonomikoko prozesuetarako garrantzitsuenak iruditzen zitzaiz-kigun hiru ezaugarritan sakontzearen alde egin genuen. Hauek dira hiru ezaugarri horiek: (a) tokian tokitik abiatzea eta ikuspegi alternatiboa eraikitzea; (b) natura- ondasunak zuzen eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen harmoniatsua iza-teko natura-ingurunearekin. Eta, hala, gizarte – eta ingurumen-etekinak sortzea; eta (c) pertsona guztien bizimodu ona lehenestea kapital-pilaketaren aurrean. Gure praktikatik abiatu eta ezaugarri bakoitzari edukia emateko, galdetu genuen nola ulertzen genuen ezaugarria eta zer estrategia erabil genitzakeen gure elkar-teetan eta gure lanean aktibatzeko.

Lehen ezaugarriari dagokionez, COMPARTE osatzen dugun elkarteek uste dugu tokian tokikoa eta haren gaitasun eta mugak ezagutu behar direla proposamen alternatiboak eraikitzeko, baita tokiko komunitate integratu eta kohesionatuak sortzen laguntzen duten dinamikak sustatu ere. Horretarako, tokian tokia ez da lurralde-espazio jakintzat soilik hartzen, beste baldintza batzuk definitutako es-paziotzat ere hartzen baita. Baldintza horiek bizi propioa ematen diote; esate-rako, herritarren xede kulturalak, ekonomikoak (produktiboak eta aberastasuna sortzen dutenak), sozialak eta politikoak. Dimentsio horiek artikulatzea eskatzen du tokian tokikoari buruz dugun ikuskerak, eta lagunduko digute hobeto ulertzen han izaten diren askotariko dinamikak eta lurraldeari osotasunean eta ikuspegi holistikotik begiratzen.

Page 96: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

96

Bigarren ezaugarriak naturaren ulermenean sakontzen du subjektu bizitzat, amatzat (pacha mama), bizitza errealizatzeko espaziotzat. Eta, naturaren ikuspe-gi horretatik, bizileku ditugun habitatek objektu izateari uzten diote eta eskubi-deen subjektu bihurtu, eta aitortzen da gizakia osorik lotuta dagoela naturari eta kosmosari. Ideia hau berreskuratzen dugu: guztia sistema beraren parte da, eta natura-elementuak eta gizakia harmonian eta orekan bizi dira elkarrekin.

Hirugarren ezaugarriak nabarmentzen du jende guztiarentzako bizimodu ona bi-latzean, egitura-aldaketak sustatzen direla. Egitura horiek, oinarritik, ez dira ez jasangarriak, ez ekitatiboak ez integratzaileak planetako biztanleria eta herri ge-hienentzat. Aldaketa hori gauzatu dadin, oinarritzat hartzeko balio batzuk pro-posatzen dira; adibidez, gizon-emakumeen arteko harreman-berdintasuna nahiz herri eta kulturen artekoa.

Hiru ezaugarri horiekin batera, aldaketa-estrategiatzat gaitasunak sortzeari buruz hausnartu genuen Loiolako mintegian, funtsezkoa iruditzen baitzaigu laguntza ematen diegun pertsonekin eta elkarteekin egiten dugun lanean. Pertsona eta elkarte horiek gizartean aldaketa jasangarri eta barneratzaileak sustatzeko ego-nezina dute, eta gaitasunak indartu beharra dute lan hori eraginkortasunez egi-teko. Lan horretan, galdera hau izan genuen gidari: Zer gaitasun sustatu behar ditugu pertsonengan eta erakundeetan jendearen bizimodua hobetzeko? Eran-tzuteko, ikusi genuen gaitasunei buruzko teoriaz genituen gure praktika eta teo-ria bateratu behar genituela, horrela gaitasunak garatzeko proposamen propioa sortzeko; proposamen horrek gure praktika arlo ekonomiko-produktiboko ekimen alternatiboak eraikitzera bideratu behar zuen gure praktika, praktika bera hobetu eta, gainera, gizarte zibileko eta akademiako elkarteekin batera kontzeptu-ezta-baidari lagundu behar zion.

2011-2013an egindako hausnarketa – eta ekintza-lanaren bidez, proposamen kon-tzeptual hori zehaztu dugu. “COMPARTEren Gaitasunak Garatzeko Mapa” izena eman diogu, eta hiru elementu ditu: (a) aukera politiko alternatiboa, helburu den aldaketa adierazten duena; (b) gaitasunak garatzeko gutxieneko aukerak ematen dituzten baldintzak (hasieratik landu behar dira, helburu den aldaketa gauzatze-ko, eta lehenago aipatu ditugun hiru ezaugarriek irudikatzen dute) eta (c) gaitasu-nak garatzeko ibilbide bat, bidea helburu den aldaketarantz eramateko.

Mapa hori orain sortzen eta praktikan sustatzen ari garen gaitasunak baino askoz zabalagoa eta asmo handikoagoa da. Aukera ideala da, eta garapen pertsonaleko

Page 97: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

97

eta kolektiboko prozesuak gako alternatiboan garatzen lagunduko ligukete gai-tasun horiek guztiek. Hori dela eta, badakigu bide luzea dugula egiteke praktika-ra eramateko mapa hori, gaitasun horiek zentzuz garatzeko tresnak izateko eta esperientzia eta proposamen alternatiboetan oinarrituz giza garapen jasangarri-rako baldintzak sor daitezkeela adierazten duten nabaritasunak sortzeko.

Mapa honetan ahalegindu gara jasotzen gaitasunen garapenak zer dinamismo eta zirkularitate dituen dimentsioen artean: pertsona jartzen du erdigunean, pertsonaren interakzioa beste batzuekin elkartearen bidez, eta erakundeen eta pertsonen interakzioa ingurunearekin-sistemarekin. Dimentsio horiek prozesu indibidual eta kolektibo moduan begiratzen diote gaitasunen garapenari. Hain zuzen, COMPARTEko erakundeek eraikuntza kolektiboaren alde egiten dugu ga-rapenaren baldintzatzat, bai baitakigu funtsezkoa dela kolektiboari erantzutea jendearen ongizaterako. Nabarmendu egiten dugu jada abian dauden prozesu ekonomiko-produktiboetako gaitasunak garatzeko dimentsio kolektiboa, eta subjektu kolektibo antolatua aipatzen dugu, lanak, erronkak eta prozesuak au-rrera eramaten dituena, bideragarritasuna eta jasangarritasuna helburu. Horiek horrela, COMPARTEren Gaitasunen Katalogoak lau kategoria ditu, eta elkarte edo sistema bateko kide diren pertsonen gaitasun kolektiboak eta konpetentzia indibidualak multzokatzen dituzte.

Katalogo horren prestakuntza kontzeptualaren helburua izan da adostutako es-parru bat izatea, baterako hizkera eta jarduteko modua eman diezazkigun, eta, horrenbestez, gure artean eta “besteekin” hitz egiteko aukera. Beraz, baliozko esperientziak areago trukatzeko eta ezagutza kapitalizatzeko tresna da; tresna bat ikusteko esperientzia helburu dugun aukera politikorantz egiten ari den, eta ikusteko zer alderditan egin behar dugun ahalegin handiagoa (psikologikoa, per-tsonala, fisiko-materiala, politiko-soziala) esperientzia zehatz honetan. Hori bai, kontuan izan behar da aplikazio-maila; hau da, zer gaitasun sortu behar diren, testuinguruaren, esperientziaren eta beste aldagai batzuen (jarduera-sektorea, erakundearen historia eta ibilbidea, lanaren eta laguntzaren hartzaile den kolek-tiboa, ekimenaren edo sustatutako prozesuaren une historikoa, etab.) arabe-rakoa izango da.

Horretaz gain, COMPARTE komunitateak helburu duen garapenaren osoko ikus-pegiari erantzuten dio tresna horrek, ez baitie erreparatzen garapenaren dimen-tsio ekonomiko-produktiboarekin soilik erlazionatutako gaitasunei; izan ere, ga-rapenaren beste arlo batzuekin erlazionatutako gaitasunak sortzearen beharra ere

Page 98: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

98

nabarmentzen du (soziala, kulturala, politikoa, psikologikoa, etab.). Eta, gainera, gaitasunen proposamen ez-agortua, dinamikoa eta gaitasun berriei irekia jaso-tzen du; gaitasun berri horiek COMPARTEren esperientzietan jasotzen edo sortzen direnak izango dira. Horregatik uste dugu katalogo hau prestatzea praktikarekin elkarrizketa etengabea izanik aurrera egin behar duen eta eraiki tzen ari garen prozesua dela.

Jarraian, COMPARTEk aztertu dituen esperientzia ekonomiko-sozialetan sortu di-ren gaitasun nagusiak jasotzen dira, baita haiek garatzeak laguntza ematen dien pertsonengan eta taldeengan izan duen eragina ere; gaitasunak garatzean haute-man ditugun hutsuneak eta hobetzeko arloak ere jasotzen dira. Irakurketak arras-to batzuk ematen ditu ikusteko zer gaitasun garatu behar diren garapen alterna-tiboaren ezaugarriak egiaz txertatzen dituzten ekimenak abian jarri ahal izateko. Identifikatu eta mapan jaso ditugun zenbait gaitasun sakondu eta zabaldu egin behar dira oraindik. Katalogoak berak islatzen ditu gaitasunek zer garapen-maila dituzten esperientzietan, nahiz haiekin erlazionatutako esperientzietan.

Horretaz gain, 4. kapituluan lantzen den estrategien garapenak arrasto batzuk ematen ditu jakiteko zer egin gaitasun horiek sortzeko. Horregatik, kapitulu honek, hasteko COMPARTEko elkarteek aztertutako esperientzietan gaitasunak sor tzeko abian jarri ditugun zenbait estrategia identifikatzen ditu. Estrategia bakoi tzak bere ezaugarri bereziak eta garapen-mailak ditu, baina guztiek baterako ideia bat dute: laguntzen diegun taldeei, elkarteei eta kolektiboei laguntzea. Hemen aurkezten di-tugun estrategien oinarria da laguntzea, entzutearen, elkarrizketaren eta etengabe-ko babesaren bidetzat ulertuta, eta bi aldeek elkar aberastu ez ezik, elkarri galderak egitea. Azken helburua da gure lanaren hartzaile diren pertsonak, komunitateak eta taldeak ahalduntzea. Aldi berean, estrategia horiek prozesu-dinamika batean txertatzen dira, eta horrek eskatzen du gauzatuko den errealitatea eta testuingurua kontuan izatea; malguak dira, eta testuinguruaren ezaugarrietara moldatzen dira. Eta, gainera, elkarrekin erlazionatuta daude eta, beraz, begirada sistemikoa behar da estrategia horiek aztertzeko eta abian jartzeko.

Azken batean, argitalpen honetan jasotzen diren ikaskuntzen helburua da gai-tasunen garapenari buruzko arlo teoriko eta praktikoari ekarpenak egitea, azke-nean, garapenaren alternatiba errealak eraikitzeko bidean aurrera egiteko. Aipa-tu dugu moduan, argitalpen hau aukera alternatibo horretarantz aurrera egiteari buruz COMPARTE komunitateak egin dituen ekintza – eta hausnarketa-prozesu zabalagoaren parte da, bestelako mundua, bizigarria eta pertsona guztientzat

Page 99: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

99

duina dena pentsatzeko. Bide luzea dugu egiteke, eta garapenaren beste ezauga-rri batzuez hausnartzen eta haietan sakontzen jarraitu behar dugu, baita helburu dugun aldaketara gero eta gehiago hurbiltzeko erabiltzen ditugun beste estrate-gia batzuetan ere. Badakigu, halaber, landa-ingurunetik hiri-ingurunera ere za-baldu behar dugula gure hausnarketa, eta hori COMPARTEko komunitate moduan egingo ditugun datozen hausnarketetan kontuan izango dugun gaietako bat da.

Oso mugatua da oraindik gure lana, baina partekatzera eta elkarrekin lan egitera animatzen gaitu. Badakigu aldaketaren indarra utopiarantz egitea dela, bai per-tsona moduan, bai elkarte moduan, bai komunitate moduan. Izan bedi baliagarri argitalpen hau utopia hori eraikitzen animatzeko, helburu dugun beste mundu hori, egunero-egunero izateko, lan egiteko eta errealitatea aldatzeko egiten diren eguneroko kontu praktiko eta sinpleetan zehazten direnak.

Page 100: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 101: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

Eranskinak

Page 102: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 103: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

103

2. Kapituluaren eranskinak

1. eranskina. 5Gen eredua: gaitasun kolektiboak

1G. Konpromisoa hartzeko eta garapen-jardueratan aritzeko gaitasuna

Elkarteek borondatea izateko, erabakitzeko, ahalduntzeko eta espazio propioa sortzeko gai izan behar dute. Horrek zerikusia du sistema bizi eta konplexu batek munduan zer leku duen jakiteko gaitasunarekin, bere burua osatzekoarekin, mo-tibazio eta konpromiso propioa garatu eta, orduan, jardutekoarekin. Eta garaiz, denboran zehar eta maiz egitearekin, besteen aurkaritza izan ala ez, besten lanki-detza izan ala ez. Zerikusi handia du jarrerekin eta autopertzepzioarekin.

Beste lau gaitasunak indartzen ditu gaitasun honek. Eta, gainera, autoantolake-tarako giltza da aldatzeko gaitasuna duten sistema konplexuen aldaketaren bihotzean. Oztopo ikaragarriak gainditu ditzakete gaitasun hori garatu duten erakundeek. Garatu ez dutenek edo gutxi garatu dutenek, berriz, balio publiko txikia sortzen dute.

Zehatzago esanda, gaitasun horrek zerikusia du gizakiaren indar eta ekintzarekin, gizarteari, antolaketari eta erakundeei dagokienez. Hauek izan daitezke gaitasun horrekin erlazionatutako zenbait galdera:

• Badu erakundeak bere gaitasunak eraikitzeko indarra, konfiantza eta guraria?

• Blokeatuta edo babesik gabe dago? Harrapatuta dute barne-gatazkek edo kanpo-indarrek?

• Uko egin dio zenbait jarduera egiteari, konplexuak direlako edo zalantzak eragiten dituztelako?

• Baditu baikortasun handia erakundean eta konfiantza handia? Gaitasuna kendu dio osotasun edo asmo gabeziak, zailtasunei aurre egiteko?

Bistan denez, gaitasun hori ez da erabat presente, edo ez erabat faltan. Erakun-de batzuk garatuago izan ditzakete alderdi batzuek eta gutxiago garatuta beste batzuek. Adibidez, erakunde bat has daiteke programa bat energiaz eta konpro-misoz inplementatzen, baina indarrak eta jarduteko gaitasuna galdu zailtasunak areagotzen diren heinean.

Page 104: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

104

Gaitasun hori zeregin teknikoak eta logistikoak egiteko gaitasuna (2. gaitasu-na) desberdinak dira. Biek (1G eta 2G) nahitako jarrera batekin zerikusia dute. Baina G2k zerikusi handiagoa du “lehen mailako” aldaketarekin edo gaitasunak eta baliabideak erabiltzearekin (zerikusia du kudeaketarekin, logistikarekin, era-ginkortasunarekin eta zereginak betetzearekin). G1ak, konpromiso – eta dedikazio-gaitasunak, berriz, “bigarren mailako” aldaketarekin zerikusia du. Azken hori alderdien nahaste konplexua da: motibazioa, boterea, espazioa, zilegitasuna, konfiantza, segurtasuna, zentzua/esanahia, balioak eta nortasuna. Portaeraren eredu sakonagoekin lotuta dago: batzuk egiturazkoak dira hein batean eta asko-tan psikologikoak, eta erabat errotuta daude.

Konpetentzia hauek hartzen ditu.

• Jabetzeko eta erakartzeko konpetentzia;

• Pertseberatzeko konpetentzia eta jarrera;

• Nahi izateko (irrikatzeko) konpetentzia;

• Uste osoa sortzeko konpetentzia;

• Espazio propioa eskuratzeko edo lortzeko konpetentzia;

• Segurua izateko konpetentzia.

2G. Zeregin edo funtzio logistikoak egiteko eta zerbitzuak eta teknikak eskaintzeko gaitasuna

Gaitasun hau gaitasunen gaiari buruz pentsatzeko modu arruntena da. Ikuspegi honetatik, erakundeek edo sistemek funtzionatzeko eta emaitzak emateko gai izan behar dute. Kasu gehienetan, espero da zerbitzuak ematea, funtzioak eta zereginak egitea eta, oro har, balio publikoa sortzen laguntzea. Horretarako, zere-gin tekniko eta logistikoak egin behar dituzte, hala nola, programaren azterketa, finantza-kudeaketa eta proiektuen kudeaketa. Helburu batzuk betetzen dituzten bide instrumentalak nabarmentzen dira.

Gaitasun horren helburua da arrazionaltasun/koherentzia tekniko eta politikoaz funtzionatzeko gai izatea erakundeak. Gaitasun honetan, nabarmentzen da na-zioarteko lankidetzaren eremuan garapenaren emaitza garrantzitsu eta errealak lortzeko beharra dagoelako.

Page 105: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

105

Eta zehaztutako helburu eta agindu batzuk betetzen dituzten bide instrumentalak nabarmentzen dira. Gaitasun hori beste lau gaitasunekin osatu eta bateratu be-har da jasangarritasunaren gaitasuna sortzeko aukera izateko.

Hauek izan daitezke gaitasun horrekin erlazionatutako zenbait galdera:

• Zer bide funtzional/instrumental ditugu erakundearen helburu eta agindu batzuk betetzeko?

• Zergatik aukeratu ditugu bide horiek?

Konpetentzia hauek hartzen ditu:

• zerbitzuak emateko konpetentzia;

• plangintza estrategikoki egiteko eta kudeatzeko konpetentzia;

• finantzak kudeatzeko konpetentzia;

3G. Harremanak izan eta babesa eta baliabideak lortzeko gaitasuna

Sistemaren/elkartearen autonomia finkatzearekin eta defendatzearekin zerikusia du, haren funtzionamenduarekin eta izatearekin. Ikuspegi honetatik, gaitasunak ez du zerikusirik emaitzak lortzeko, zerbitzuak emateko eta programak kudea-tzeko konpetentziarekin. Elkarteak bizirik irauteko gakoak diren harremanak sor-tzeko, kudeatzeko eta mantentzeko gai izatearekin zerikusia du. Antolatzearekin zerikusia du, hala, erakundeei mantentzeko eta jarduten jarraitzeko aukera ema-ten dien baliabideak eskuratu ditzaten. Gaitasun hori behar dute erakundeek arlo sinbolikoak erabiltzeko, eraginkortasunez komunikatzeko, lankidetza eta itun produktiboak egiteko, gatazka politikoak ebazteko eta, oro har, funtzionamendu-espazioa bermatzeko.

Gaitasun horrek alderdi politikoak ere baditu; izan ere, askotan, eragile askorekin lehiatu behar dira erakundeak boterea, espazioa, babesa eta baliabideak lortzeko; eragile horiek dira, besteak beste, banakoak, talde ez-formalak eta sareak, eta beste eragile formal batzuk.

Hauek izan daitezke gaitasun horrekin erlazionatutako zenbait galdera:

• Gai gara gure testuinguruan harremanak izan eta bizirik irauteko?

• Baditugu sinesgarritasuna eta zilegitasuna?

Page 106: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

106

Konpetentzia hauek hartzen ditu:

• sinesgarritasuna eta zilegitasuna irabazteko konpetentzia;

• erakundea edo sistema kanpotik norbait sartzetik babesteko konpetentzia;

• besteren konfiantza irabazteko konpetentzia; adibidez, emaileena eta bezeroena;

• neutraltasun politikoa eta asertzio-eragina bateratzeko konpetentzia.

4G. Moldatzeko eta berritzeko gaitasuna

Gaitasuna hau, askotan, aldaketa azkarrak, desorekatzaileak eta/edo asaldatuak diren testuinguruetan garatzen da (testuinguru globalak eta berariazkoak).

Hauek izan daitezke gaitasun horrekin erlazionatutako zenbait galdera:

• Zer barne – edo kanpo-joerak eta faktorek eragiten dute barne-aldaketa eta berrikuntza?

Konpetentzia hauek hartzen ditu:

• banakoaren eta elkartearen ikaskuntza hobetzeko konpetentzia;

• barne-elkarrizketa sustatzeko konpetentzia;

• erakundea berriro kokatzeko eta taxutzeko konpetentzia;

• ideia berriak txertatzeko konpetentzia (sormena);

• hazkunde-aldaketa bat planifikatzeko konpetentzia.

5G. Koherentzia aniztasunaren bidez orekatzeko gaitasuna

Erakundeek hainbat gaitasun, interes eta nortasun izan behar dituzte, askotariko ikuspegiak eta pentsatzeko moduak. Praktikan, aniztasun horren onurak lagundu egiten die elkarteei erresilientzia eraikitzen. Baina, aldi berean, balizko zatiketa bat kontrolatzeko forma bilatu behar dute, erdigunea galdu eta desegiteko arris-kurik ez izateko.

Erakundeen erronka da jakitea nola mugitu konplexutasunak, aniztasunak eta zatiketak daudenean. Horregatik aurkitu behar dute aniztasuna eta koherentzia orekatzeko modua, baita egonkortasuna eta berrikuntza sustatzekoa ere.

Page 107: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

107

Erakundeek gaitasunen arteko oreka eta koherentzia lortu behar dituzte. Adibidez, arreta handiegia jartzen badute garapen-ekintzekin konpromisoa hartu eta haietan aritzeko gaitasunean, eta arreta txikia gaitasun teknikoetan, zerbitzu teknikoak eta balio erantsia emateko konpetentzia galtzen dute. Askotan, oreka horrek berdin tzea eskatzen du; adibidez, “teknokratikoa” eta “politikoa” izatea aldi berean; gaitasun “indartsuak” eta “ahulak” izatea; kanpo – eta barne-helburuez arduratzea; epe la-bur eta ertaineko helburuez arduratzea; errendimendua/emaitzak nabarmentzea gaitasunaren aurrean; eta modu zentralizatuan eta deszentralizatuan jardutea.

Hauek izan daitezke gaitasun horrekin erlazionatutako zenbait galdera:

• Badugu behar beste aniztasun erresilientzia zatiketa handiegia izan gabe eraikitzeko?

• Zein dira tentsioak? Nola orekatu ditzakegu?

Konpetentzia hauek hartzen ditu:

• komunikatzeko konpetentzia;

• loturak eraikitzeko konpetentzia;

• aniztasuna kudeatzeko konpetentzia;

• paradoxak (ideia kontrajarriak) eta tentsio handiko egoerak ebazteko kon-petentzia.

2. eranskina. Bebbington-ek proposatzen dituen kapitalaren 5 formak (1999, 2005)

Giza kapitala: pertsona batek dituen baliabideak (edo aktiboak) bere giza bal-dintzaren berezko ezaugarrien ondorioz: ezagutza, osasuna, trebetasunak, denborak eta beste.

Gizarte-kapitala: beste pertsona batzuekin eta erakundeetan parte hartuta izaten diren erlazioen ondoriozko baliabideak (aktiboak); erlazio horiek beste balio batzuk eskuratzea errazten dute.

Kapital ekoitzia: baliabide fisikoak (azpiegiturak, teknologia, abelburuak, haziak eta beste) eta finantza-baliabideak (dirua, lanaren kapitala eta dirutan erraz bihur daitezkeen aktibo fisikoak).

Page 108: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

108

Natura-kapitala: eskura dauden natura-baliabide aktiboak, kalitateari eta kanti-tateari dagokienez.

Kultura-kapitala: pertsona batek dituen baliabideak eta sinboloak, kultura bate-koa izateagatik.

3. Kapituluaren eranskinak

3. eranskina. COMPARTEren esperientzia ekonomiko-produktiboak

COMPARTEren esperientziak aurrera eramaten ditugun erakundeek, subjektu ko-lektibo antolatutzat, haien bideragarritasuna eta jasangarritasuna dugu helburu. Esperientzia horiek arlo ekonomiko-produktibokoak dira eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, prozesu hauek garatu dituzte:

• prozesu estrategikoak: (a) antolaketa – parte-hartzea eta (b) kontsumoa, berrinbertsioa eta berrerabilera.

• jarduera – eraginkortasun prozesuak: (a) ekoizpena – eraldaketa eta (b) ba-naketa – merkaturatzea.

• prozesu euskarriak: (a) kudeaketa eta (b) kalitatea.

Gehienak, lan-ibilbide zabalean barneratuta daude, eta oraindik ere abian daude. Hala ere, sortzeko forma desberdina da kasuan-kasuan, eta egoera hauek ditugu:

• Laguntza ematen duen erakundeak komunitateen diagnostikoa egiten du, gizarte-antolamenduaren batzar batetik abiatuz. Proiektuak eta proze-suak identifikatzen dira; parte-hartzaileekin harremanetan jartzen da eta, ondoren, esku-hartzearen, batzearen, laguntzearen... bideragarritasuna azter tzen da. Laguntzeko eta harremanak izateko moduak zehazten dira. Laguntza ematen duten erakundeak ez dira protagonista nagusiak, baina ezta pasiboak ere; ikerketa-lanez, finantza-kudeaketaz eta beste taldeekin bitartekaritza-lanak egiteaz arduratzen dira.

• Esperientziak komunitateen, eskualdeko eta nazioarteko erakundeen, eliza-ren eta GKE-en arteko itun baten emaitza izan dira; eta testuinguruak eragi-leen interesetan duen eragin handia ere kontuan hartzekoa da.

Page 109: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

109

• Esperientzia batzuk eskaintza publikoaren emaitzatzat sortu dira. Horrek badu arrisku bat: komunitateekin prozesu parte-hartzaileak ez egitea eta ikuspegi estrategiko eta jasangarria ez garatzea. Hala ere, ongi hartzen dira proposamen horiek, presazko beharrei erantzuten baitiete.

Esperientzia horiek komunitateak edo bazterketa-egoeran dauden pertsona taldeak ahalduntzeko estrategia zabalagoen baitakoak dira. Besteak beste, in-digenak, nekazariak eta emakumeak nabarmentzen dira. Hau da, helburua da komunitateek erabakitzea, beren kabuz, beren helmuga, antolaketa sozial eta politikoa, harremanak, baliabideak eta ekonomia. Horri dagokionez, zenbaitek adierazten du dimentsio ekonomiko-produktiboa gizarte-eraikuntzako eta era-gineko ikuspegi zabalagoan artikulatzen dela komunitateen eta/edo lurraldeen bizimodu ekonomiko, politiko eta sozialean. Esan dezakegu alternatiba askatzai-leak direla. Ulertzen dute ekoizpen-sistemak prozesu zabal eta konplexuagoen parte direla eta diru-sarrerak bilatze hutsetik harago doazela. Gehienen helburua da gaitasunak sortzea, gero giza askatasunak zabaltzeko; horietako bat da per-tsona guztientzat bizimodu duina izateko behar beste eskuratzea.

Esperientzia horien beste elementu bereizgarri bat erakundeen esperientzia gau-zatzen den lurraldeko eta lurralde horretatik kanpoko eragileekin egin dituzten itu-nak dira. Batzuek itun horiek tokiko eta eskualdeko gobernuetako agintariekin bila-tu dituzte, baita gizarte zibilarekin ere (aholkularitza eta topaguneak). Beste batzuk egin dituzten itunetako eragileak Eliza katolikoa, beste GKE batzuk eta nazioarteko komunitatea (Europar Batasuna eta Nazioa Batuak) izan dira. Dena den, esperien-tzia guztiek nabarmentzen dute gakoa dela eskualdeko beste elkarte batzuekin ha-rremanak izatea eta jendeak tokiko arlo askotan parte hartzea (biztanleria-guneak, banako moduan aurkezten diren pertsonak, eskualdeko elkarteak, foroak eta koor-dinakundeak, nazioko elkartea, gobernu-erakundeak, zenbait motatako enpresak, etab.), identifikatzen eta bereizten dituzten interes, baldintza eta ezaugarri bereziak dituztela. Hain zuzen, aurrera eraman beharreko erronka da eragile guztiak koordi-natzea eta elkarrekin komunikatzea. Garrantzitsua da merkataritza-itunak izatea proposamenek arrakasta izateko. Eta helburua da epe luzerako erlazioak izatea, lankidetzaren bidez. Hau da, erlazioaren etekina bi aldeek ateratzea da helburua, eta ez soilik ekoizleek (hori gehiago litzateke sorospen-harreman komertziala).

Jarraian, fitxa moduan jaso da argitalpen honetan islatzen diren hausnarketa eta ikaskuntzak osatu dituzten esperientziak.

Page 110: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

110

1. Ikerketa eta Herri Hezkuntzako Zentroa / Bakerako Programa (CINEP/PPP), Kolonbia.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Jesusen Konpainiak 1972an sortutako irabazi asmorik ga-beko fundazioa. Haren egitekoa da gizarte gizatiartuagoa eta orekatuagoa eraikitzearen alde lan egitea, osoko giza garapen jasangarria sustatuz.

Titulua Bakerako, garapenerako eta Chocó-ko herritarrak indartze-ko laguntza.

Hasiera-urtea 1996.

Kokapena Departamentua: Chocó; azpieskualdea: Bajo, Medio eta Alto Atrato, San Juan, Baudó eta Litoral Pacífico Norte.

Deskribapena Bi ardatz estrategiko izan ditu esperientziak. Batetik, la-guntza tekniko-produktiboa eman da Bajo Atratoko Proiektu Produktiboen Txandakako Funtsa finkatzeko, eskualdean bertako nekazaritza – eta abeltzaintza-produktuak hazteko mikrokredituak sortzea babesteko. Bestetik, helburua izan da antolaketa – eta lurralde-errealitatea eta errealitate so-zioekonomikoa sakon aztertzea eta maila juridiko, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturaleko ekintzak egitea, lurral-dea berreskuratzeko. Lurraldeko elkarte etnikoetako etniek agintariek eta liderrek inplementatu dituzte.

Esperientziaren balioak

Autonomia – autodeterminazioa. Gizakiaren ongizatearen eta naturaren ongizatearen arteko erlazioa. Belaunaldien arteko ongizatea. Ekosistemen babesa. Aniztasun etniko eta kulturala babestea eta zaintzea. Lurralde-ikuspegia duen garapena. Ekonomia tradizionalak babestea eta be-rriro asmatzea.

Page 111: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

111

Helburua Ekarpena egitea gatazken eraldaketa konstruktiboari, ga-rapenaren osoko alternatibak indartuz eskualde lehene-tsietan, bake-kultura berriaren adierazpen moduan. Haren ardatzek autonomia eta kultura-nortasuna aitortzen eta ba-liatzen laguntzeko helburuari erantzuten diete, eta Chocó-ko biztanle afrokolonbiarren, indigenen eta mestizoen ga-rapen eta bakerako prozesu alternatiboei bide eman diete.

Biztanleria-sektorea

Agintari etnikoak, liderrak, OETkoak eta eliza katolikoko eliza-eragileak.

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Aholkularitza eta laguntza teknikoa.

Antolaketaren funtzionamendua

Berariazko espazioak sortzea erabakiak esperientzian par-te hartzen duten komunitateekin batera hartzeko.

Finantzaketa-bideak

Estatuko erakundeak, lankidetzako nazioko eta nazioarte-ko erakundeak.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Eragile ugari, eragile askoren ordezkariak (Estatua, gizarte zibila eta enpresak, besteak beste). Gizarte-elkarteak (Bajo Atratoko nekazarien eta erakundeen elkarteak – ASCOBA); estatuko erakundeak (Lurrak Itzultzeko Unitatea); tokiko GKEak (Opción Legal); nazioarteko komunitatea (CCFD, TROCAIRE, ACDI/VOCA, EB eta OXFAM, besteak bes-te); eliza (Elizbarrutiak: Apartadó, Quibdó eta Istimina – Tadó); hezkuntza-komunitatea (Claretiana Unibertsitate Fundazioa– FUCLA); talde etnikoak (afrikarren ondoren-goak eta indigenak)...

Page 112: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

112

2. Nekazarien Institutu Nagusia (IMCA) eta SUYUSAMA Fundazioa, Kolonbia.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Fundazioak.

Titulua Tokiko eta eskualdeko jasangarritasuna eraikitzeko proze-sua Nariño departamentuan, SUYUSAMA.

Hasiera-urtea 2008.

Kokapena Nariño departamentua, Kolonbia.

Deskribapena Giza talentuan hezteko prozesua inplementatzea eskual-dean, tokiko eta eskualdeko jasangarritasuna parte- har tzearen bidez kudeatzen diplomadunak direnen se-kuentzia baten bidez. Eskualdeko agenda politikoko une batzuk nabarmentze dira: (a) Bizi Planak egitea; (b) Bizi Planen eta gobernuko programen arteko elkarrizketa; (c) kultura politikoko heziketa; eta (d) Departamentuko eta Udalerriko Garapen Planetan formulazio parte-hartzaileak egiteko laguntza. Gainera, proiektuak osatzeko, kudeatze-ko eta inplementatzeko prestakuntza ematen da.

Esperientziaren balioak

Jasangarritasuna (kultura, ekonomia, gizartea, politika eta espiritualtasuna). Herritarren parte-hartzea. Gizakiaren eta naturaren arteko erlazioa harmonikoa. Guztientzako ongia eta elkartasuna. Autonomia.

Helburua Tokiko eta eskualdeko jasangarritasuna modu parte- har tzailean eraikitzeko prozesuak laguntzen ditu, eta gi-zarte – eta erakunde-liderren prestakuntza nabarmentzen du. Horretarako, Eskualde Jasangarriaren Etorkizuneko Planeamendu Estrategiakoaren metodologia erabiltzen da.

Page 113: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

113

Biztanleria-sektorea

Komunitateko liderrak.

Produkzio-sektoreak

Nekazaritza-sektore ekologikoa eta ingurumen-sektorea (sektore ugari).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Laguntza teknikoa eta gaikuntza.

Antolaketaren funtzionamendua

Komunitateen interesei laguntzen zaie, lan itundurako eta eragin politikorako gaitasuna sustatuz, hausnarketaren bidez, egoki diren ezagutzak indartuz eta espazio parte-hartzaileak ireki eta jendea gonbidatuz. Prozesu eta egoera guztietan pentsamenduaren mobilizazioa, publikoa de-naren gizarte-kontrola, lurraldeko eragileekin itundutako elkarrizketa eta demokraziaren aldeko prozesu sinergikoak sustatzen dira.

Finantzaketa-bideak

Nazioarteko lankidetza-funtsak.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Itunak egitea sustatzen da, eskualdeko agenda politiko bat finkatu eta komunitatearen eta herritarrek aukeratu-tako agintarien arteko elkarrizketa indartu eta kualifika-tzeko. Zenbait itun: Nariño ikusgarri (gizarte-elkarteak, erakunde publikoak, GKEak eta nazioarteko elkarteak), eta Nariño Departamenduko Komunikazio eta Kultura Ituna eta Nazioarteko Lankidetzako Eskualdeko Agenda.

Page 114: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

114

3. Viviendas Hogar de Cristo delakoa / Ekuador.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Korporazioa.

Titulua Herri-bankuko programa.

Hasiera-urtea 2002.

Kokapena Guayas, Santa Elena eta Los Rios probintziak.

Deskribapena Herri-bankuen esperientziaren oinarria pobreziaren aur-kako borroka da. Borroka hori finantza-zerbitzuekin egiten da, hala nola mikrokredituekin, baita finantza-zerbitzuak ez diren beste zerbitzu batzuekin ere; adibidez, laguntza teknikoa eta aurrezkia erabiltzea, emakumeen gizarte – eta finantza-ahalduntzea sustatzen duten metodologiak baliatuz. Esperientziaren oinarria izan da herri-bankuen gako-printzipioak baliatzea; adibidez, parte-hartze komu-nitarioa, erakundea indartzea, elkartasuna baliatzea. Hala, bazkideek elkar bermatzen dute, eta konfiantza eta ardura partekatua garatzen dira guztien ongia eraikitzeko.

Esperientziaren balioak

Autonomia. Parte-hartze komunitarioa. Elkartasuna. Gizarte-, ingurumen – eta ekonomia-jasangarritasuna. Lankidetza.

Helburua Pobrezian, zaurgarritasun-egoeran eta gizarte-bazterketan dauden pertsonen gizarte – eta ekonomia-ahalduntzeari bide ematea, haien gaitasunak eta aukerak zabalduz. Hori egiteko, heziketa-prozesua eta gaitasun teknikoa baliatzen dira, genero-ikuspegiarekin, kredituari, laguntzari eta aho-lkularitza teknikoari batuta, autoenpleguari eta diru-sarre-rak sortzeari laguntzen dioten trebetasunak garatzeko.

Page 115: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

115

Biztanleria-sektorea

Herri-bankua programa, eta Viviendas Hogar de Cristok au-rrera eramaten dituen programa guztiak, enpresa publiko eta pribatuaren krediturik ez duten Ekuadorreko Kostaldeko familia pobreentzat dira.

Produkzio-sektoreak

Zerbitzu-sektorea: mikrokredituak, prestakuntzak, gaikun-tza eta aholkularitza teknikoa beren diru-sarrerak eta en-plegua sortzeko elkartasunezko ekonomia-ekintzailetzak martxan jartzeko.

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Finantza-zerbitzuak eta finantza-zerbitzuak ez direnak.

Antolaketaren funtzionamendua

Parte-hartzea prestakuntza-espazioen, lantegien, bileren, talde-batzarren, elkartasunezko bermeen, berrordainketa-ren eta maileguak berritzearen bidez sustatzen da.

Finantzaketa-bideak

Herri-bankako programa Rotary International-en hazi-kapital batekin hasi zen, eta hazi egin da beste ekarpen batzuekin: Garapenerako Amerika Arteko Bankua (BID), Andeetako Sustapen Korporazioa (CAF), Nazioko Finantza Korporazioaren (CFN) kreditu-ildoa eta Europako eta Estatu Batuetako agentziekin egindako Nazioarteko Lankidetza Akordioak.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Nazioko eta tokiko enpresak nahiz nazioarteko lankide-tzako erakundeak.

Page 116: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

116

4. Garapenerako Zerbitzu Jesuita, El Salvador.

Esper ientz iaren antolaketa / Forma legala

Nekazaritza jasangarriko talde komunitarioak.

Titulua Ekoizpen jasangarriko sistema integratuak Guaymango eta Jujutla udalerrietan.

Hasiera-urtea Guaymango (2008) eta Jujutla (2010).

Kokapena Guaymango eta Jujutla udalerriak, Ahuachapán departa-mentua.

Deskribapena Bi ardatz estrategiko ditu esperientziak: (a) nekazaritza jasangarria sustatzea eta inplementatzea elikadura-buru-jabetzarako eta – segurtasunerako estrategia moduan (lur-zoruak berreskuratzea eta biomasa leheneratzea, bertako haziak eta barietateak berreskuratzea, arbasoen ezagutzak berreskuratzea, laboreak dibertsifikatzea, etab.), eta (b) antolaketa komunitarioa sustatzea landa-garapenaren ja-sangarritasunaren oinarri eta bermetzat, hainbat arlotako prestakuntza-prozesuen bidez (errealitatearen azterketa, giza harremanak, herri-hezkuntza, genero-berdintasuna, etab.).

Esper ientz iaren balioak

Elikagaien ekoizpena ekonomizatzea. Ekoiztearen logika be-rreskuratzea, jateko, eta modu osasungarrian jateko. Nork bere gaitasunak aitortzea, eta zerbitzura jartzea. Antolaketa komunitarioa eta lan kolektiboa baloratzea. Ezagutza kole-ktiboa partekatzea eta eraikitzea. Elkartasuna, laguntasuna eta lankidetza praktikan jartzea

Helburua Ekoizpen jasangarriko osoko sistemak sustatzea.

Page 117: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

117

Biztanleria-sektorea

Nekazari-taldeak, komunitateka antolatuak.

Produkzio-sektoreak

Nekazaritza (familia-ekoizpena).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Prestakuntza eta laguntza oinarriko antolaketarentzat, genero-ikuspegia eta gaitze teknikoa barne.

Antolaketaren funtzionamendua

(a) Nekazaritza Jasangarriko (AS) talde komunitarioak; (b) Komunitateko animazio-taldeak (EAC); (c) Bancos Vivos Comunitarios (BVC); (d) Erakundeko talde laguntzailea.

Finantzaketa-bideak

Lankidetza-agentziak eta GGKEak.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Gizon eta emakumezko nekazariak, prestakuntza-prozesuan parte hartzea eta txertatzea onartzen dutenak eta erakun-deko talde laguntzailea. Lankidetza-agentziak, finantza-laguntza emanez. Antzeko esperientziak sustatzen dituzten eta prozesuen fase aurreratuetan dauden oinarriko beste erakunde batzuekin eta GKEekin koordinazioa dago, bai es-kualde-mailan, bai herrialde-mailan. Hala ere, ez zen lan egin aliatu estrategikoekin.

Page 118: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

118

5. Puente de Paz delakoa / Guatemala.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Puente de Paz eta ACODET, biak GKEak.

Titulua Osoko prestakuntza Las Margaritas Copón-eko gazteen-tzat, arbasoen ezagutzak berreskuratzeko eta natura erres-petatzen duten praktikak inplementatzeko.

Hasiera-urtea 2010.

Kokapena Las Margaritas Copón.

Deskribapena 2009an Margaritas Copón komunitatean egindako diagnos-tiko komunitario batetik sortu zen, eta helburua da doku-mentatzea zer ingurumen-, ekonomia – eta gizarte- eragin izango lukeen komunitate horrentzat Xalalá hidroelek-trikoa eraikitzeak. Esperientzia gazteentzako osoko pres-takuntza formala izan zen, lau dimentsiotan oinarritua: (a) maien q’eqchí herriaren nortasuna indartzea; (b) arbasoen nekazaritza-ezagutzak berreskuratzea; (c) sentsibilizazioa eta komunitate-akordioak, (c) nekazaritza-praktika eko-logikoetarako prestakuntza eta gaikuntza eta (d) gazteek komunitatearen diagnostikoak egitea.

Esperientziaren balioak

Kultura aniztasuna, herrien nortasuna eta komunitatea an-tolatzeko moduak errespetatzea. Gizon-emakumeen arte-ko berdintasuna gizarte-maila guztietan. Giza eskubideak eta herri indigenen eskubide kolektiboak defendatzea. Elkartasuna, batasuna, zintzotasuna, justizia, gizarte-eral-daketa, bizitzarekiko maitasuna eta pertsona guztien duin-tasuna. Erlazio harmonikoa naturarekin

Page 119: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

119

Helburua Arbasoen ezagutzak berreskuratzea eta natura errespeta-tzen duten praktikak inplementatzea.

Biztanleria-sektorea

Margaritas Copón-eko maien q’eqchí komunitateko biga-rren hezkuntzako ikasle gazteak.

Produkzio-sektoreak

Nekazaritza-sektorea (sektore bakarra).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Gaikuntza.

Antolaketaren funtzionamendua

Berariazko espazioak sortzea erabakiak esperientzian par-te hartzen duten komunitateekin batera hartzeko.

Finantzaketa-bideak

Autofinantzaketa (funts propioak). Lantegi batzuetako la-guntzaileari ordaintzeko, Juduen Mundu Zerbitzuaren (AJWS) laguntza izan genuen. Fundazio horrek Estatu Batuetan du egoitza.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Margaritas Copón-eko maien q’eqchí komunitateko batza-rra. ACODET (Xalalá presak mehatxatutako komunitateen elkartea). Oinarrizko Institutua (bigarren hezkuntza) eta Puente de la Paz.

Esperientzia horrek tokiko eta komunitateko zenbait eragi-leren parte hartzea izan zuen (eragile ugari).

Page 120: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

120

6. Zerbitzu juridiko eta sozialak (SERJUS), Guatemala.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Gizarte zibila.

Titulua Komunitateko enpresak sortzeko eta modu ekitatiboan merkaturatzeko gaitasunetan heztea.

Hasiera-urtea 2008.

Kokapena Guatemalako Mendebaldeko Goi Lautadako eskualdea, Quetzaltenango, Totonicapán eta Quiché departamentuetan.

Deskribapena Prestakuntza – eta gaikuntza-prozesuaren hartzaileak dira komunitateko elkarteak eta udal-koordinakundeak, plan-teamendu estrategikoaren parte dutenak komunitateen osoko garapenari ekarpenak egiteko estrategiatzat zerbi-tzuak, produktuak eta diru-sarrerak sortzea. Testuinguru ekonomikoa eta testuinguru horretan erakunde moduan zer kokapen duten aztertzeko tresna metodologikoak eta teknikak ematen dira, baita tokiko ekonomia sustatzeko ekoizpen-ekimenak ongi administratzekoak ere. Prozesu hori elkartasunezko ekonomiaren eta merkataritza ekita-tiboaren ikuspegiekin garatzen da.

Esperientziaren balioak

Elkartasunezko ekonomia komunitarioaren ikuspegia. Hauek ditu oinarri: gizakiaren ongizatea, ikuspegi globa-la, osoko ekintza, elkarrekiko babes eta osagarritasuna, antolaketa komunitarioa eta parte-hartze komunitarioa, elkartasuna, nortasuna, tokiko baliabideen erabilera ja-sangarria, zuzentasuna, etika, justizia, herrien barneraketa eta burujabetza, naturaren errespetua, batasuna aniztasu-nean, eta genero – eta belaunaldi-ekitatea.

Page 121: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

121

Helburua Enpresa-ekimen komunitarioak sortzea, komunitateak gizar-te- politika – eta ekonomia-mailetan antolatzen lagunduz.

Biztanleria-sektorea

Maien komunitate indigenak.

Produkzio-sektoreak

Sektore ugari (nekazaritza-sektorea eta nekazaritza-sektorea ez dena).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Laguntza teknikoa eta gaikuntza.

Antolaketaren funtzionamendua

Enpresa-ekimenek printzipio hauek garatzen dituzte: ne-gozioak kulturalki sentiberak izatea; komunitateen auto-determinazio ekonomikoa, berek erabakiz balio-kate edo – sareen maila edo artikulazio-maila; parte-hartzea eta adostasunak bilatzea erabakiak hartzeko elementu nagu-sitzat; akordiorik lortzen ez den egoerak administratzea eta gaitasun teknikoak eta gerentzia-gaitasunak pixka-naka indartzea.

Finantzaketa-bideak

Nazioarteko lankidetza: FDH Luxenburgo, FDU Italia, EED Alemania eta ALBOAN.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Komunitateko antolakundeei laguntza emateko ezinbes-teko baldintza da lurralde-mailako espazio zabalagoekin loturak izatea edo espazio horretan artikulatuta egitea; adibidez, udal-koordinakundeak, emakumeen eta gazteen ba tzarrak, edo tokiko ekonomia sustatzeko batzarrak. Interes indibidualei ez ezik, kolektiboei ere erantzun behar diete, bai orokorrean bai arloka.

Page 122: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

122

7. Eskubide Indigenen Zentroa, A.C. – Yomol A`Tel (CEDIAC), Mexiko.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Yomol A’tel-eko entitate juridikoak (AC), Landa Ekoizpeneko Sozietatea, Erantzukizun Mugatuko Sozietatea, Sozietate Anonimoa. Egun, antolaketari dagokion ingeniaritza-prozesu berrian dago Yomol A´Tel.

Titulua Kafe organikoa eta ekonomia soziala.

Hasiera-urtea 1992 (CEDIAC); 2001 (Elkartasunezko ekonomian lanean Yomol A´Tel. moduan).

Kokapena Chilón, Chiapas (lotura-bulegoa Mexiko Hirian).

Deskribapena Esperientzia tzeltal komunitate indigenei laguntza teknikoa eta aholkularitza ematera bideratu da, produkzio-katean parte hartu ahal izan dezaten. Eskala txikiko logika eta osoko ikuspegia nagusitzen dira. Maien tzeltal komunitatearen kar-guen sistema tradizionalaren bidez, tokiko antolaketak utzi egin dio bertako produktuak (kafea eta eztia) lehengaitzat saltzeari, eta balioa ematen dio produkzioari; produkzio-katea kontrolatzen du, komunitateko liderrekin lan egiten du, hezkuntza-prozesua inplementatu du, autoaskiduran oinarritutako garapen-logika sortzen du, eta elkartasunezko enpresa moduan osatu da.

Esperientziaren balioak

Autonomia. Kultura-aniztasuna. Porrotaren ikaskuntza. Gizakiaren eta naturaren arteko erlazioa harmonikoa. Guztien ongia.

Page 123: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

123

Helburua Lurralde indigenetako prozesu ekonomikoak eta soziokultu-ralak eta ingurumen-prozesuak laguntzea eta indartzea, kul-tura arteko elkarrizketaren bidez, landa-garapen jasanga-rriko prozesu bat dinamizatzeko. Prozesuaren helburua da bizi-kalitatea hobetzea eta lurraldearen kontrola bermatzea.

Biztanleria-sektorea

Tzeltal familiak eta langileak.

Produkzio-sektoreak

Nekazaritza ekologikoko sektorea (kafea eta eztia) (sektore ugari), eraldaketa eta kontsumoa elkartasunezko ekono-mian oinarrituz.

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Laguntza teknikoa eta gaikuntza.

Antolaketaren funtzionamendua

Parte-hartzea tzeltalen komunitateen karguen egituratik bertatik sustatu da, eta helburutzat jarri da antolaketa in-dartzea. Hala hobeto irauten da, natura-baliabideak hobeto erabiliz.

Finantzaketa-bideak

%30 (Fundazioak); % 70 (ESS salmentak: Capeltic, Bats’il Maya, TX, Eztia eta Xaboiak, CSC).

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Kafe-soroen eta milparen ekoizle moduan, nazioko koor-dinakunde batean parte hartu da: Kafe Soroen Ekoizleen Elkarteen Nazioko Koordinakundea. Tokian bertan, itunak egin dira ekoizle organikoen beste elkarte batzuekin. Eta arloko itunez gain, loturak dauden beste gizarte-eragile batzuekin: Akademia – unibertsitateak, enpresa, gizarte-elkarteak eta bidezko merkataritzako sareak. Tokian eta es-kualdean eragiten da, eskala txikiko logika sortzeko etapa dela eta.

Page 124: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

124

8. Ikerketa Aplikatutako eta Tokiko Garapena Sustatzeko Institutua, NITLAPAN – UCA, Nikaragua.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Unibertsitate-institutua.

Titulua Tokiko parte-hartzea sustatzea garapen sozioekonomiko-rako Río Blanco udalerrian.

Hasiera-urtea 2010.

Kokapena Río Blanco udalerria.

Deskribapena Herrialdearen iparraldean garatzen da, eta helburua da to-kiko alternatiba sozioekonomikoak sortzea, biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, laguntza ematen zaie landa-sektoreko gizon-emakumeei tokiko eta eskual-deko espazio itunduetan parte hartzeko eta, hala, garapen-prozesuak ituntzeko.

Esperientziaren balioak

Autonomia pertsonala errespetatzea eta sustatzea (gaita-sunak garatzea); pertsonek beren garapena eraikitzeko es-kubidea (Erdialdeko Amerikak eta nazioak garapen prozesu propioari buruz pentsatzea); ingurumen-jasangarritasuna; parte hartzea eta antolaketa komunitarioa.

Helburua Ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez, Río Blanco udalerriko familia ahulen taldeei laguntza ematea, haien parte-hartzea eta tokiko antolaketa sustatuz ekimen sozioekonomikoetan, esnearen, kakaoaren eta oinarrizko aleen ekoizpen-kateetan duten txertaketa hobetzeko.

Biztanleria-sektorea

Landa-eremuko komunitateak eta familiak.

Page 125: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

125

Produkzio-sektoreak

Sektore ugari (sektore sozioekonomiko ugari – nekazari tzan aritzen direnak eta beste arloren batean aritzen direnak).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

a) Prestakuntza eta gako-baliabideak (kapitala, orientazio teknikoa eta lurra, ganadua) ematea; b) parte hartzeko eta antolatzeko moduak garatzea; c) eragiteko mekanismoak garatzea, garapenerako ekintza kolektiboak ituntzeko to-kiko espazioak (mahaiak) sortuz, eta tokiko politika pu-blikoetan eragitea; e) tokiko giza baliabideei prestakuntza ematea udalerriaren garapen sozioekonomikoari lagun-duko dioten ekintzak arrazoitzeko eta proposatzeko gai diren gazteei, gizarte – eta genero-ekitatea kontuan izanik, eta, ingurumenari dagokionez, jasangarriak direnak.

Antolaketaren funtzionamendua

Familien gaitasun indibidualak eta kolektiboak hobetze-ko ekintzak egin dira (finantza-baliabideak eta bestelako baliabideak eskuratzea: finantzaketa, gaikuntza, laguntza teknikoa, prestakuntza); baita tokiko eta udalerriko nego-ziazio-espazioetan parte hartzeko ekintzak ere (udal-eragi-leen plataformak sortzea).

Finantzaketa-bideak

ALBOAN.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Eragin zabalagoa izateko eta eragileen gizarte-mugimendua lortzeko, lurralde-eztabaidak eta – itunak egiteko topaketak sustatzen ari gara, garapenaren askotariko arloak lantze-ko. Uste dugu garapenerako ekintza kolektiboak ituntzeko tokiko espazioak (mahaiak) sortuta, tokiko politika pu-blikoak txertatuko dituzten mekanismoak lor daitezkeela. Esperientzia horrek tokiko eta eskualdeko zenbait eragile-ren parte hartzea izan zuen (eragile ugari). GKE: Ayuda en Acción eta Agua para la Vida; Río Blancoko alkatetza.

Page 126: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

126

9. Paraguaiko Antonio Guasch Ikasketa Zentroa (CEPAG), Paraguai.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Jaguarete kooperatiba.

Titulua Nekazaritza ekologikoko kooperatibismoarentzako laguntza.

Hasiera-urtea 2010.

Kokapena Paraguai.

Deskribapena Kooperatibak sortzeko laguntza ematen du, 5 ardatzetan oinarrituz: (a) lantaldeen antolaketa indartzea, antolake-tarako lider berriak sustatzea, emakumeen parte-hartzea, sustatzaileen prestakuntza (produktiboak); (b) nekazaritza-ekoizpen ekologikoa, partzuergoen ekoizpen-planak, herri-jakintza berreskuratzea, nekazarien teknologia, azienda xe-hea hobetzea, ekonomia berpiztea (batera merkaturatzea), ekoizpenaren balio erantsia; (c) gaitasunak sustatzea, lurs-ail-eskolak, eragin politikoa komunitate barruan eta tokiko gobernuan; (d) basoen erabilera jasangarria, baso-hazte-giak, nekazaritza – eta basozaintza-sistemak; (e) elikadu-ra – eta nutrizio-segurtasuna, familia-baratzeak, lursailean dauden produktuak kontserbatzea eta kontsumitzea.

Esperientziaren balioak

Tokiko jakintza eta biodibertsitatea berreskuratzea eta babestea: bertako haziak babestea eta berreskuratzea. Autoestimua eta autonomia pertsonala garatzea: ekoizle txikiei bizirik irauteko dituzten bideetan sinestaraztea.

Helburua Familia nekazarien antolaketa komunitarioa sustatzea eta ekintzailetza komunitarioaren agerpena.

Page 127: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

127

Biztanleria-sektorea

Nekazari-familiak.

Produkzio-sektoreak

Nekazaritza-sektorea ekologikoa (sektore bakarra).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Laguntza teknikoa eta gaikuntza.

Antolaketaren funtzionamendua

Familiek jardueretan parte hartzeko bultzada lantaldeeta-tik bideratzen da (bereziki emakumeak eta gazteak). Talde horiek ordezkariak dituzte kooperatibaren administrazio-kontseiluan, eta han hartzen dira erabakiak; lantaldeen ordezkariek gauzatzen dituzte gero. Merkaturatzeko behar den eskulana taldeetan antolatutako familiek jartzen dute.

Finantzaketa-bideak

Nazioarteko lankidetza.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Gaur egun, CEPAGek eta GKE lagun batek esku hartzen duen beste eremu batzuetan ere egiten ari da, ekoizleek merkaturatze-sarea osatzeko. Hiru solairuko instantzia batean artikulatu behar da zenbait erakundek marka bera lortzeko eta nazioko eta nazioarteko merkatuan sartzeko; izan ere, Paraguain zaila da marka erregistratu bat lotzeko lege-habilitazioa lortzea. Nekazaritza-marka horren bidez, merkaturatzeko sistema alternatiboa eman nahi zaie ekoizle txikiagoei, betiere familien elikadura-segurtasuna zainduz.

Esperientzian parte hartu du Paraguaiko Gobernuaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Ministerioko Nekazaritza-zuzendaritzak (DEAG).

Page 128: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

128

10. Nekazarien Ikerketa eta Sustapen Zentroa (CIPCA), Peru.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Bananondo Organikoaren Ekoizle Txikien Elkarteen Piurako Zentrala (CEPIBO) / Irabazi asmorik gabeko elkarte zibila

Titulua CEPIBOren eta haien oinarrizko elkarteen produkzio – eta antolaketa-gaitasunak indartzea.

Hasiera-urtea 2008.

Kokapena Chira ibarra, Sullana probintzia, Piura eskualdea, Peru ipa-rraldea.

Deskribapena Ekoizle-elkarte txikien gaitasun tekniko-produktiboak, en-presarialak eta antolaketakoak garatzea, eta, horretarako, bitarteko hauek erabiltzen dira: laguntza tekniko pertso-nalizatua, ikerketa agronomikoa, paketatzeko azpiegitura modernizatzea, barneko kontrol-sistemak egoki inplemen-tatzea, ekoizpen organikoaz eta ziurtagiriez arduratzeko, kudeaketa-tresnak erabiltzea, parte hartzeko espazioak indartzea eta haren garapenarekin erlazionatutako beste aktore batzuk artikulatzea

Esperientziaren balioak

Gizarte-ekitatea eta ingurumen-jasangarritasuna ekoiz-pen-katean: ekoizpen organikoan oinarritutako garapena, baliabideen erabilera arrazionala, eskalako ekonomiak ba-liatzea eta etekinak zuzen banatzea kide guztien artean. Elkartasuna, lankidetza eta elkartzea. Emakumeen eta gi-zonen parte-hartze ekitatiboa. Harreman horizontalak zu-zendaritzako kargudunen eta oinarrietako langileen artean.

Helburua Ekoizle txikiak merkatu organikoen eta bidezko merkatari-tzaren esportazio-katean txertatzea.

Page 129: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

129

Biztanleria-sektorea

Ekoizle txikien elkarteak.

Produkzio-sektoreak

Bananondo organikoaren ekoizpena (sektore bakarra).

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Laguntza teknikoa eta gaikuntza

Antolaketaren funtzionamendua

Zuzendaritza Kontseilua eta Batzar Orokorra daude, batu diren pertsonena, eta plan estrategikoak, eragileak eta fi-nantza-planak definitzen ditu. Plan horiek oinarriko erakun-deek baliozkotzen dituzte gero. Gardentasun-espazioak eskaintzen dira; adibidez, batzar zabalduak, hainbat se-ktoretako zuzendaritzek eta ordezkariek osatuak; zaintza-kontseiluak, Zentralaren gobernagarritasunean rol es-trategikoa dutenak, ustelkeria-kasuak hautemateko; eta emakumeen parte-hartzea zuzendaritza-kontseiluetan (bi, gutxienez).

Finantzaketa-bideak

Harremanak nazioarteko finantza-entitateekin, hala nola Rabobank eta Shared Interest entitateekin. Hala, itzultzen diren funtsak eskuratzen dira ekoizpen-azpiegituretan inber-titzeko eta bananondo organikorako ongarriak eskuratzeko.

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Eskualdeko gobernuarekin artikulatzea, eremu landuga-been erosketa kudeatu eta nekazaritza-muga zabaltzeko. Bananondoaren mahai teknikoa osatzea, sektorearen arazo tekniko-produktiboak eta merkataritza-arazoak aztertzeko. Arazoak gainditzeko akordioak egiten dira. Piurako ekoizle esportatzaile txikien erakunde sarea – REDOPAN osatzea eskualde-mailan. Ekimen batzuk artikulatu dira, hala nola portuko tarifen igoeraren aurkako martxa eta lanerako agendaren proposamena egitea eskualdeko gobernuari. Esperientzia horrek tokiko eta eskualdeko zenbait eragile-ren parte hartzea izan zuen (eragile ugari).

Page 130: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

130

11. Nekazariak eta Industria Gaitzeko Jesús Obrero Zentroa (CCAIJO), Peru.

Esperientziaren antolaketa / Forma legala

Ocongateko Behi Hazleen Distrituko Elkartea (ADCVA – Ocongate) / Elkarte zibila.

Titulua Esne-ganadutegia garatzea Ocongate distrituan.

Hasiera-urtea 2008.

Kokapena Ocongate distritua.

Deskribapena Gaikuntza, aholkularitza eta laguntza teknikoa eta ku-deaketa-laguntza, enpresei buruzkoa, behiak hazi eta es-nea ekoizten duten familia nekazarientzat eta esnekiak ekoizten dituzten familia nekazarientzat. Familia ekoizleak gaitzea praktikoa eta pertsonalizatua da nagusiki, lursai-letan, taldeetan eta esnea eraldatzeko lantegietan egiten baita. Oso garrantzitsuak dira egonaldiak eta esperientzia-trukeak.

Esperientziaren balioak

Ingurumen-jasangarritasuna eta familiek ondasunak modu arduratsuak erabiltzea, hala nola ura, lurra eta la-rreak. Gizarte-zuzentasuna. Kultura aniztasuna errespe-tatzea. Genero-berdintasuna. Konpromisoa produktuen kalitatearekin eta lehiakortasunarekin, hiriko familiei iristen bai tzaizkie kontsumitzeko. Horrenbestez, oso ga-rrantzitsua da kontsumitzaileen elikadurari egiten zaion ekarpen nutritiboa.

Helburua Nekazari-familia ekoizleak teknikoki eta kudeaketan gai-tzea, esne-abeltzaintza garatzeko Ocongate distrituan.

Page 131: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

131

Biztanleria-sektorea

Ocongateko abeltzainak eta esnearen eraldatzaileak (neka-zari-familiak).

Produkzio-sektoreak

Esne-abeltzaintza.

Produktu-mota edo eskainitako zerbitzua

Gaikuntza, aholkularitza eta enpresarako laguntza teknikoa eta kudeaketa-laguntza.

Antolaketaren funtzionamendua

Bi elkarte sortu dira: Behi Hazleen Distrituko Elkartea (ADCVA) eta Esneki Ekoizleen Sumac Ritti Elkartea. Bi elkarteek aldian-aldian egiten dituzte bilerak, jatorrizko komunitateetan, eta ordezkariak aukeratzen dituzte dis-tritu-mailako bileretarako. Haien parte-hartzea sustatze-ko beste modu bat da azokak egitea arro hidrografikoetan eta/edo distrituetan; biltzar teknikoak, jaialdi teknikoak eta lehiaketak.

Finantzaketa-bideak

Nazioarteko Lankidetza Teknikoa; Lankidetzako Nazio Funtsak, Tokiko Gobernuaren Baliabide Ekonomikoak (Ocongate distrituko udala).

Parte hartu duten eragileak eta itunak

Esperientzia honetan lehenago deskribatu diren bi elkartee-tan antolatutako familiek parte hartzen dute; Ocongateko distrituko udal-agintariak eta – funtzionarioak; Acting for Life eta Elkartasuneko Lantegi Fundazioa (kooperazio-agentziak); koordinazioak Sierra Exportadora programako eskualde-bulegoarekin. Tokian bertan itunak egiteko erakunde arteko espazioak daude (mahai teknikoak eta/edo gaikako mahaiak), parte-hartzaile esne-behien jardue-raren balio-kateko eragile guztiak dituena, eta tokiko gara-penerako batzordeak (distritua).

Esperientzia eragile ugariren parte hartzea izan zuen (era-gile ugari).

Page 132: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

132

4. eranskina. COMPARTEren Gaitasunen Katalogorako esparrua

Kategoria Dimentsioak

Gaitasun fisiko-materialak

Konpetentzia indibidualak eta gaitasun kolektiboak

Gaitasun politiko-sozialak

Gaitasun psikologikoak

Zentzuaren eta harmoniaren gaitasunak

Katalogo honetan jasotako bost gaitasun kolektibo eta konpetentzia indibidualek ez dute lau kategorietan egon behar, hori kategoria bakoitzaren araberakoa izango baita.

Gaitasuna Konpetentziak

1G. Konpromisoa hartzeko eta garapen-jardueratan aritzeko gaitasuna

- Jabetzeko eta beste batzuk erakartzeko konpetentzia.

- Pertseberatzeko konpetentzia eta jarrera.

- Nahi izateko (irrikatzeko) konpetentzia.

- Uste osoa eta ilusioa sortzeko konpetentzia; inspiratzeko gaitasuna.

- Espazio propioa eskuratzeko edo lortzeko konpetentzia.

- Segurua izateko konpetentzia.

- Ekintzara eramango duen lidergoa inspiratzeko konpetentzia.

Page 133: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

133

2G. Zeregin edo funtzio logistikoak egiteko, eta zerbitzuak eta teknikak eskaintzeko gaitasuna

- Zerbitzuak emateko konpetentzia. Onuradunentzat eta auka dauden taldeentzat balioa sortzeko konpetentzia.

- Plangintza estrategikoki egiteko eta kudeatzeko konpetentzia (maila operatiboa).

- Planifikatzeko, erabakitzeko eta hartutako erabakietan modu kolektiboan jarduteko konpetentzia.

- Proiektuak eta finantzak kudeatzeko konpetentzia.

- Garapen-emaitza funtsezkoak sortzeko konpetentzia, erakundearen aginduari jarraikiz; adibidez, osasuna, hezkuntza, genero-berdintasuna, ingurumenaren jasangarritasuna... hobetzea.

- Garapenaren emaitzen jasangarritasuna hobetzeko konpetentzia.

3G. Harremanak izan eta babesa eta baliabideak lortzeko gaitasuna

- Garrantzitsuak diren beste eragile batzuen aurrean sinesgarritasuna eta zilegitasuna irabazteko konpetentzia; adibidez, talde onuradunak, emaileak eta kontrako alderdiak.

- Besteren konfiantza irabazteko konpetentzia; adibidez, onuradunena, emaileena eta kontrako alderdiena.

- Erakundea edo sistema kanpotik norbait sartzetik babesteko konpetentzia.

- Neutraltasun politikoa eta asertzio-eragina bateratzeko konpetentzia. Erakundearen osotasunari eusteko konpetentzia.

- Eragin politikoa izateko konpetentzia.

- Kanpo-eragile garrantzitsuekin itun egokiak sortzeko eta denboran mantentzeko konpetentzia.

- Ezagutzak eta esperientziak sareko beste eragile batzuekin partekatzeko konpetentzia.

- Autonomiaz aritzeko konpetentzia.

- Baliabide tekniko eta finantza-baliabide egokiak mobilizatzeko konpetentzia.

Page 134: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

134

4G. Moldatzeko eta berritzeko gaitasuna

- Ikaskuntza indibiduala era erakundearena hobetzeko konpetentzia.

- Barne-elkarrizketa sustatzeko konpetentzia.

- Erakundea birkokatzeko eta berrantolatzeko konpetentzia.

- Autohausnarketarako eta autokritikarako konpetentzia; horrek onartzen dena eta sinesteak zalantzan jartzea eskatzen du.

- Ideia berriak txertatzeko konpetentzia (sormena).

- Konfiantza – eta aldaketa-espazioa sortzeko konpetentzia: aniztasunerako, malgutasunerako eta sormenerako espazioa.

- Hazkunde-bidea planifikatzeko konpetentzia.

- Kudeaketa-kultura moldagarria, malgua sortzeko konpetentzia.

- Aldaketa-ildo garrantzitsuak ongi ulertzeko eta haiei aurrea hartzeko konpetentzia.

- Etorkizuna aztertu eta etorkizun-ikuspegia izateko konpetentzia: erresilientzia, jarraitzeko eta etorkizunean proiektatzeko gai izatea, baita egoerak kontrakoak eta zalantzazkoak direnean ere.

- Estrategietan naturaren murrizketak txertatzeko konpetentzia.

- Ezagutza-motak batzeko eta tokiko ezagutza kudeaketan eta erabaki-hartzeetan txertatzeko konpetentzia.

Page 135: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

135

5G. Koherentzia aniztasunaren bidez orekatzeko gaitasuna

- Komunikatzeko konpetentzia.

- Loturak eraikitzeko konpetentzia.

- Aniztasuna kudeatzeko konpetentzia.

- Paradoxak (ideia kontrajarriak) eta tentsio handiko egoerak ebazteko konpetentzia.

- Nahien, ikuskeren, estrategien eta proiektuen artean koherentzia lortzeko konpetentzia. Ikuskera eta estrategia partekatuak garatzeko konpetentzia eta funtzionamendu-printzipioak definitzeko konpetentzia.

- Erakundearen koherentzia lortzera bideratutako lidergoa sortzeko konpetentzia, egonkortasunaren eta aldaketaren arteko orekari eutsiz.

- Arazo konplexuen aurrean erabakiak hartzeko konpetentzia: Konplexutasunean mugitzea, zalantzazko egoeretan eta gizarte-sistemen berezkoa den konplexutasunaren aurrean jarduteko gai izatea eta aldaketarekin eta zalantzarekin bizitzen ikastea.

Iturria: guk prestatua. Oinarriak: Baser eta Morgan (2008: 26-34); Engel, P., Keijzer, N., Land, T. (2007:15) eta Alfonso Duboisek 2012ko COMPARTEren mintegian egindako ekarpenak.

Page 136: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,
Page 137: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

137

Bibliografia eta dokumentuak

Argitalpenak

Agnew, John A. (1987). Place and Politics. the geographical mediation of state and society. Boston: Allen & Unwin.

Anderson, M. B. eta P. J. Woodrow (1989). Rising from the Ashes. Development Strategies in Times of Disaster, Westview Press-UNESCO, Boulder (Colorado)-Paris (1998an berriro argitaratua IT Publications argitaletxeak, Londres).

Abramovich, Ana Luz (2008). “Emprendimientos productivos de la economía social en Argentina: funcionamiento y potencialidades”. Argitalpena: La eco-nomía política de la pobreza / Alberto Cimadamore (konp.) Buenos Aires: CLACSO.

[http://biblioteca.clacso.edu.ar/ar/libros/clacso/crop/cimada/Abramov.pdf ]

ALBOAN (2011). El desarrollo alternativo por el que trabajamos: aprendizajes des-de la experiencia.

[http://centroderecursos. ALBOAN.org/ebooks/0000/0664/Desarrollo_Alter nativo_-_aprendizajes.pdf ]

Bebbington, Anthony (2005). “Estrategias de vida y estrategias de intervención: el capital social y los programas de superación de la pobreza”. In Arriagada, Irma (ed.), Aprender de la experiencia. El Capital Social en la superación de la pobreza. Santiago: Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoa (CEPAL), 21-46.

[http://www.eclac.cl/publicaciones/xml/2/23012/lcg2275e.pdf ]

Bebbington, Anthony (1999). Capitals and capabilities: A framework for analyzing peasant viability, rural livelihoods and poverty. World Development, 27. lib, 12. zk., 2021 – 2044, 1999

Bebbington, Anthony (2007). “La sostenibilidad social de los recursos rurales: apreciaciones a partir de los conflictos mineros en Latinoamérica”. Debate Agrario, 2007, 31-78. Lima: Gizarte Azterketen Peruko Zentroa.

[http://www.cepes.org.pe/debate/debate42/debate42-presenta.pdf; http://www.cepes.org.pe/debate/debate42/02-bebbington.pdf ]

Page 138: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

138

Baser, Heather and Morgan, Peter (2008). Capacity, Change and Performance: Study Report, Maastricht: European Centre for Development Policy Manage-ment (ECDPM).

[http://ecdpm.org]

Brand, Ulrich. “El papel del Estado y de las políticas públicas en los procesos de transformación”. En Fundación Rosa Luxemburg/Abya Yala (2011). Más allá del desarrollo. Grupo Permanente de Trabajo sobre Alternativas al Desarrollo.

[http://rio20.net/wp-content/uploads/2012/07/mas-alla-del-desarrollo_30.pdf]

Da Ros, Giuseppina Sara (2007). “Economía solidaria: aspectos teóricos y expe-riencias”, Unircoop Americas, 5. lib: 9 – 27.

[http://www.rulescoop.ucr.ac.cr/index.php/revistaunircoop/func-startdown/48/]

Dubois, Alfonso (2008). “El debate sobre el enfoque de las capacidades: las capa-cidades colectivas”. In Araucaria, Revista Iberoamericana de Filosofía, Política y Humanidades, Urtea: 10, Nº 20 2008ko bigarren seihilekoa.

[http://institucional.us.es/araucaria/nro20/ideas20_3.htm]

Engel, P., Keijzer, N., Land, T. (2007). A balanced approach to monitoring and eva-luating capacity and performance: a proposal for a framework. ECDPM Discus-sion Paper No. 58E. Maastricht: ECDPM.

[http://ecdpm.org]

Gough, Ian (2008). “El enfoque de las capacidades de M. Nussbaum: un análisis comparado con nuestra teoría de las necesidades humanas”. In Papeles de Re-laciones Ecosociales y Cambio Global, 100. zk., CIP-Ecosocial/Icaria, 2007/08ko negua.

[http://biblioteca.hegoa.ehu.es/system/ebooks/17062/original/Enfoque_de_las_capacidades_de_M._Nusbaum.pdf ]

Huisman, Peter and Ruijmschoot, Lieke (2013). “Using the Five Capabilities (5C) model: making a virtue of necessity”. Development in Practice, Volume 23, Number 2, 299-311.

Marceselli, Florent (2012). Cooperación al posdesarrollo. Bases teóricas para la transformación ecológica de la cooperación al desarrollo. Bilbao, Bakeaz (Serie general).

[http://www.bakeaz.org/es/publicaciones/mostrar/455-cooperacion-posd]

Page 139: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

139

Nussbaum, Martha C. (2012). Crear capacidades. Propuesta para el desarrollo hu-mano. Paidós argitaletxea.

Nazio Batuen Garapenerako Programa (2013). El ascenso del Sur. Progreso huma-no en un mundo diverso.

[http://hdr.undp.org/en/media/HDR2013_ES_Complete%20REV.pdf ]

- (2010). La verdadera riqueza de las naciones. Caminos al Desarrollo Humano.

[http://hdr.undp.org/en/media/HDR_2010_ES_Complete_reprint.pdf ]

- (2009). Desarrollo de capacidades. PNUDren oinarrizko testuak.

[http://www.undp.org/content/dam/undp/library/capacity-development/spanish/Capacity_Development_A_UNDP_Primer_Spanish.pdf ]

Nazio Batuen Garapenerako Programa (1990). Informe sobre Desarrollo Humano: definición y medición del desarrollo humano, Bogotá, Tercer Mundo Editores.

[http://hdr.undp.org]

Pueblos (2011). Desarrollo, cooperación y empresas transnacionales. Pueblos de Información y Debate aldizkaria, 2011ko abenduko zenbaki berezia, 49. zk. Mul-tinazionalen behatokia Latinoamerikan

[www.revistapueblos.org/old/spip.php?article2305]

Razeto M. Luis (1999). “La economía de solidaridad: concepto, realidad y proyec-to”. Persona y Sociedad, Vol. XIII, nº 2, Sgo. de Chile.

[http://www.revistapueblos.org/old/spip.php?article2305]

Razeto M. Luis (1999). “La economía de solidaridad: concepto, realidad y proyec-to”. Persona y Sociedad, XIII. liburukia, 2. zk., Santiago.

[http://base.socioeco.org/docs/razeto_la_economia_de_solidaridad_06.pdf ]

Retolaza Eguren, Iñigo (2010. Teoría de cambio. Un enfoque de pensamiento-ac-ción para navegar en la complejidad de los procesos de cambio social. PNUD eta Garapenerako Lankidetzaren Institutu Humanista (HIVOS).

[http://compartedesarrollo.wordpress.com/2012/07/09/guia-teoria-de-cambio/]

Sen, A. (1993). “Capability and Well-Being”, in Nussbaum, M eta A. Sen, The Qua-lity of Life, Clarendon Press, Oxford.

Sen, A. (1985). “El bienestar, la condición de ser agente y la libertad”, in Sen, A., Bienestar, justicia y mercado, Paidós, Bartzelona 1997.

Page 140: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

140

Pérez Orozco, Amaia (2012). “De vidas invisibles y producción imposible”.

[http://alainet.org/images/Amaia%20Orozco.pdf ]

Teresa Burns, Alison (2011). “Construyendo alternativas: una economía solidaria del cuidado”, in Politizando la pobreza: hacia una economía solidaria del cuidado, Instituto Católico de Relaciones Internacionales (CIIR) - Progressio El Salvador.

Lanerako dokumentuak

Dubois, Alfonso. Power pointa: “El desarrollo de las capacidades”, COMPARTEren mintegia, Loiolan (Gipuzkoan) egina 2012ko irailaren 24tik 27ra.

Dubois, Alfonso. Power pointa: “Categorías colectivas para el desarrollo huma-no”, COMPARTEren mintegia, Loiolan (Gipuzkoan) egina 2012ko irailaren 24tik 27ra.

COMPARTEren 2012ko irailaren 24-27ko mintegiaren (Loiola - Gipuzkoa) kontaki-zuna. “Aterrizando propuestas para el desarrollo alternativo: un acercamiento a la generación de capacidades en iniciativas económico productivas”.

COMPARTEren 1. moduluaren laburpena. “Socializando el desarrollo alternativo por el que trabajamos: aprendizajes desde la experiencia”.

COMPARTE komunitateak 1. kapituluari egindako ekarpenen laburpena: ¿El desa-rrollo alternativo o alternativas al desarrollo?

COMPARTE komunitateak 2. kapituluari egindako ekarpenen laburpena: El desa-rrollo de capacidades.

Webguneak

Dubois, Alfonso (2010). “Capacidades”. In Icaria eta Hegoa (ed.), Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo.

[http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/28]

Desarrollo Humano Local ataria. HEGOA – Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea.

[http://www.dhl.hegoa.ehu.es/]

Page 141: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,

141

Elkartasunezko ekonomiaren ataria, REAS- Red de Redes de Economía Alternativa y Solidaria.

[http://economiasolidaria.org/]

Gizarte-ekonomiaren eta elkartasunezko ekonomiaren Latinoamerikako ikerlarien sarea.

[http://riless.org/es/]

Page 142: Gaitasunen garapena aldaketa-estrategiatzat Alternatibak ...desarrollo-alternativo.org › documentos › Gaitasunen garapena.pdf · eta arazoak gainditzen ahalegindu behar dugu,