froga

download froga

If you can't read please download the document

description

powerpointa

Transcript of froga

1. UD: INFORMATIKA ETA ORDENAGAILUAK

Ikaslea: Alberto Rodrigo.

AURKIBIDEA

7. PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)- Oinarrizko plaka.- Mikroprozesadorea- RAM memoria.- ROM memoria.- Txartel grafikoa.- Soinu txartela.- Beste osagai batzuk.- Elikatze iturria.

1. SARRERA- Zer da informatika?- Zer da ordenagailua?- Ezaugarriak.

2. HARDWAREA ETA SOFTWAREA

3. SARRERAKO GAILUAK- Teklatua.- Sagua.- Mikrofonoa.- Eskanerra.- Web kamara..- Gailu optikoak.

4. IRTEERAKO GAILUAK- Inprimagailua.- Bozgorailuak.- Monitorea edo pantaila.

5. SARRERA-IRTEERA GAILUAK- Ukipen pantaila.- Modema eta Routerra.

6. BILTEGIGAILUAK- Disko gogorra.- Disko trinkoak: CD-ROM eta DVD.- Memoria eramangarriak.

SARRERA

Zer da informatika? Informatika era automatiko eta arrazoituan informazioa tratatzen duen zientzia da. Gaur egungo gizartean, asko lagundu digun teknologia izan da.

Zer da ordenagailua? Makina elektroniko batzuk dira eta abiadura handiz, eragiketak egiteko eta informazioa tratatzeko nahiz prozesatzeko gai dira. Ordenagailu batek hainbat ezaugarri ditu:Sarrerako gailuak: teklatua, sagua...

Irteerako gailuak: monitorea, inprimagailua...

Biltegigailuak: disko gogorra, disketea...

Informatika era automatiko eta arrazoituan informazioa tratatzenduen zientzia da.

HARDWAREA ETA SOFTWAREA

Ordenagailuak bi zati dituzte: atal fisikoa eta atal logikoa.Hardwarea: Ordenagailua osatzen duten elementu fisiko guztien multzoa da, hau da, monitorea, teklatua...

Softwarea: Ordenagailua osatzen duten programak dira, hau da, ukitu ezin daiteken guztia: sistema eragileak, kalkulu orriak...

SARRERAKO GAILUAK

Ordenagailuarekin komunikatzeko erabiltzen diren hardwareak edo gailuak dira eta beraien eginkizuna, ordenagailuak prozesatuta dagoena, hizkuntza fisiko batera itzultzea da. Aginduak sortu eta transmititu egiten baitizkio ordenagailuari.

TEKLATUA: Teklei ematean, bulkada elektrikoak ordenagailuak interpretatzen dituenean, sinboloak eta zeinuak sortzen dituen gailu bat da.

Osotara eta normalean, 102 tekla daude.

Teklatua konektatzeko, kable arrunta edo USB bidez egin daiteke.

Sarrerako, irteerako...etab. Guztiak ze talderen barruan sartuko ziren?

SAGUA:Gainazal lau batetik gailu hau irristatzerakoan, ordenagailuaren pantailan mugitzen den gezi bat da.

Hainbat sagu mota bereiz ditzakegu: Botoi batekoak, 2 botoikoak eta 2 botoi eta gurpila dutenak.

Sagua konektatzeko, kable arrunta, USB-a edo uhinen bidez egin daiteke.

2 Botoi eta gurpila

2 Botoiko mekanismoa

2 Botoikoa

Sagua konektatzeko, kable arrunta edo USB bidez egin daiteke. Eta kable gabekorik ez al daude?

ESKANERRA:Beste leku batean dagoen informazioa, ordenagailuan sartzeko erabiltzen da.

Eskanerra konektatzeko, USB bidez egin daiteke.

MIKROFONOA:Ahotsa grabatzeko erabiltzen den sarrerako gailu bat da.

Mikrofonoa mini-jack konektorea bidez konektatzen da.

Eskanerra: Beste leku batean dagoen informazioa, ordenagailuan sartzeko erabiltzen den gailu bat da. Eskanerraren funtzioa ez duzu esaldi honekin ondo azaltzen. Beste modu batez azaltzen saiatu zaitez.

GAILU OPTIKOAK:Ordenagailuan informazioa sartzeko eta produktuen barra kodea irakur dezaken gailua da.

WEB KAMERA:Irudiak grabatzeko eta Internet bidezko komunikazioak egiteko erabiltzen den gailua da.

Web kamera, USB bidez konektatzen da.

IRTEERAKO GAILUAK

Ordenagailuek prozesaturiko datuak hartzen dituzten hardwareak edo gailuak dira.

INPRIMAGAILUAK:Ordenagailuak prozesaturiko informazioaren emaitzak, paper zati batean irudikatzen dituen gailua da.

Bi inprimagailu mota daude: Tinta zorrotadazkoak eta laserra erabiltzen dutenak.

BOZGORAILUAK:Ordenagailuak sortzen duten soinuak entzuteko erabiltzen dugun gailuak dira.

Bozgorailuak konektatzeko mini-jack konektorea erabiltzen da.

MONITOREA EDO PANTAILA:Pantaila intentsitate desberdineko koloreak erabiliz, oso puntu txikiez osatuta dagoen gailua da.

Kolore gorria, berdea eta urdinak erabiliz, hainbat nahasketa eginez edozein kolore irudikatzea lortzen du.

Konektatzeko RGB konektorea erabiltzen da.

SARRERA - IRTEERA GAILUAK

Datuak sartzeko eta datuak ateratzeko gailuak dira.

UKIPEN PANTAILA:Atzamarrarekin pantailan ukituz gero, edozein lekutara joan gaitezkeen gailua da.

MODEMA ETA ROUTERRA:Linea batzuen bidez, ordenagailuen arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da.

Modema

Routerra

BILTEGIGAILUAK

Informazio kopuru handiak gordetzen dituzten memoria lagungarri batzuk dira.

DISKO GOGORRA:Disko zentrokidez osaturik dago eta karkasa baten barruan babestuta daude.

Bertan informazio kopuru handiak gordetzen dira.

DISKO TRINKOAK CD-ROM eta DVD:Plastiko berezi batez eginda daude eta bertan,datuak irakurri daitezke baina ezin da aldaketarik egin.

Datu horiek laser batek diskoan grabatzen ditu.

MEMORIA ERAMANGARRIAK:Informazioa edo datuak alde batetik bestera garraiatzeko erabiltzen den gailu eramangarri bat da.

MP3 eta WMA formatuko musika gordetzeko aukera ematen dute.

OINARRIZKO PLAKA:Unitate zentralaren barruan dagoen osagairik handiena da.

Plaka honen bidez beste osagaiak konektatzen dira.

MIKROPROZESADOREA:Txip txiki bat da eta ordenagailuek jasotzen duen informazioa prozesatzeaz arduratzen da.

PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)

Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da eta barrutik konplexu samarra da.

Elikatze iturria ere garrantzitsua da. Txertatu ezazu.

RAM MEMORIA:Programa hori edo programa bat irekitzean, programa hori bertan gordetzen den memoria fisiko bat da.

Memoria hau ez da iraunkorra, ordenagailuak itzaltzerakoan, gorde ditugun datuak ezabatu egiten direlako.

ROM MEMORIA:Memoria hau iraunkorra da, ordenagailuak itzaltzerakoan, datuak memorian gordeta gelditzen direlako.

RAM MEMORIA:Programa hori edo programa bat irekitzean, programa hori bertan gordetzen den memoria fisiko bat da.

TXARTEL GRAFIKOA:Ordenagailuen pantailan irudiak ikusteko beharrezkoa den txartela da.

Beraien memoria daukate RAM memorian ez gordetzeko eta beraz, datuak ez ezabatzeko.

Konektatzeko RGB konektorea erabiltzen da.

SOINU TXARTELA:Ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoa den txartela da.

Prozesadoreari eragiketak egiten laguntzen dio.

ELIKATZE ITURRIA:Ordenagailu korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da.

Ordenagailuari 220 V heltzen zaizkio eta gero, tentsio txikiagoetan bihurtzen dira.