Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen ... · Oihenart. 26, 2011, 27-57 27 Lan honetan...

31
27 Oihenart. 26, 2011, 27-57 Lan honetan hitz hautaketari dagokion puritas edo garbitasunaren bertute elokutiboa aztertu da Frantses Saleskoren Filotea ospetsuaren euskarazko lehen itzulpen bietan, Pouvreau eta Haraneder itzultzaile izan zituzten haietan. Horretarako garbitasuna arautzen duten lau irizpideak arakatu dira: arrazoia (ratio), antzinatasuna (vetustas), autoritatea (auctoritas) eta usadioa (consuetudo). Giltza-Hitzak: Filotea. Puritas. Garbitasuna. Neologismoak. Maileguak. Sales. Pouvreau. Haraneder. En el presente trabajo se estudia la virtud elocutiva de la puritas o pureza correspondiente a la selección de palabras en las dos primeras traducciones de la famosa Filotea de Francisco de Sales, que tuvieron por traductores a Pouvreau y Haraneder. A tal fin se han examinado los cuatro criterios que rigen la puritas: razón (ratio), antigüedad (vetustas), autoridad (auctoritas) y el uso (consuetudo). Palabras Clave: Filotea. Puritas. Pureza. Neologismo. Préstamos. Sales. Pouvreau. Haraneder. Dans ce travail, on étudie la vertu ellocutive de la puritas ou pureté correspondant à la sélection de mots dans les deux premières traductions de la fameuse Filotea de François de Sales, qui eurent pour traducteurs Pouvreau et Haraneder. A cette fin on a examiné les quatre critères qui régissent la puritas: raison (ratio), ancienneté (vetustas), autorité (auctoritas) et l’usage (consuetudo). Mots-Clés : Filotea. Puritas. Pureté. Néologisme. Prêt. Sales. Pouvreau. Haraneder. Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas elokutiboaren arragoan 1 (Filotea’s lab: elocutive puritas in the two earliest Basque translations of Sales) Bijuesca Basterretxea, K. Josu Deustuko Unib. Gizartea eta Giza Zientzien Fak. P. K. 1. 48080 Bilbao [email protected] Jaso: 2011.04.13 BIBLID [1137-4454 (2011), 26; 27-57] Onartu: 2011.12.30 1. Lan hau “Edición digital múltiple de la Philotea de san Francisco de Sales. Metodología para la edición de textos múltiples mediante etiquetado”. (Proyecto Andrés de Poza) ikerkuntza egitas- moaren emaitzen artean dago. Carmen Isasik zuzentzen duen Andres de Poza Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du (HU2007-23).

Transcript of Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen ... · Oihenart. 26, 2011, 27-57 27 Lan honetan...

27Oihenart. 26, 2011, 27-57

Lan honetan hitz hautaketari dagokion puritas edo garbitasunaren bertute elokutiboa aztertu daFrantses Saleskoren Filotea ospetsuaren euskarazko lehen itzulpen bietan, Pouvreau eta Haranederitzultzaile izan zituzten haietan. Horretarako garbitasuna arautzen duten lau irizpideak arakatu dira:arrazoia (ratio), antzinatasuna (vetustas), autoritatea (auctoritas) eta usadioa (consuetudo).

Giltza-Hitzak: Filotea. Puritas. Garbitasuna. Neologismoak. Maileguak. Sales. Pouvreau. Haraneder.

En el presente trabajo se estudia la virtud elocutiva de la puritas o pureza correspondiente a laselección de palabras en las dos primeras traducciones de la famosa Filotea de Francisco de Sales,que tuvieron por traductores a Pouvreau y Haraneder. A tal fin se han examinado los cuatro criteriosque rigen la puritas: razón (ratio), antigüedad (vetustas), autoridad (auctoritas) y el uso (consuetudo).

Palabras Clave: Filotea. Puritas. Pureza. Neologismo. Préstamos. Sales. Pouvreau. Haraneder.

Dans ce travail, on étudie la vertu ellocutive de la puritas ou pureté correspondant à la sélectionde mots dans les deux premières traductions de la fameuse Filotea de François de Sales, qui eurentpour traducteurs Pouvreau et Haraneder. A cette fin on a examiné les quatre critères qui régissent lapuritas: raison (ratio), ancienneté (vetustas), autorité (auctoritas) et l’usage (consuetudo).

Mots-Clés : Filotea. Puritas. Pureté. Néologisme. Prêt. Sales. Pouvreau. Haraneder.

Filotearen laborategia: Saleskoren

euskarazko lehen itzulpenak

puritas elokutiboaren arragoan1

(Filotea’s lab: elocutive puritas in the two earliestBasque translations of Sales)

Bijuesca Basterretxea, K. JosuDeustuko Unib. Gizartea eta Giza Zientzien Fak. P. K. 1. 48080 [email protected]

Jaso: 2011.04.13

BIBLID [1137-4454 (2011), 26; 27-57] Onartu: 2011.12.30

1. Lan hau “Edición digital múltiple de la Philotea de san Francisco de Sales. Metodología parala edición de textos múltiples mediante etiquetado”. (Proyecto Andrés de Poza) ikerkuntza egitas-moaren emaitzen artean dago. Carmen Isasik zuzentzen duen Andres de Poza Egitasmoak EuskoJaurlaritzaren diru laguntza jaso du (HU2007-23).

1. SARRERA: ELOKUZIOAREN BERTUTEAK

Jakina da euskarazko literatura idatzia berandukoa dela inguruko erroman-tzeen literaturaren aldean. Hala ere, literatura horien kezkak elokuzio erretoriko-az edo, nahiago bada, estiloaz, ez zaizkio izan arrotz euskal literaturari ere. Eus-kara idatzizko emaitzetaz hausnartu izan dutenek tradizio erretorikoarenkontzeptuak sarritan erabili izan dituzte euren eta inoren diskurtso ezaugarriakepaitzeko irizpide gisa. Garibaik, esate baterako, berak osaturiko errefrau bildu-maren atarian zera dio euskara dela eta: “debaxo de pocas palabras, es copiosaen sentencias morales, como lo manifiestan sus antiguos refranes” (Urquijo,1919: 2).

Oker ez bagara, Arrasateko semea euskarak estilo lakonikorako berezko joe-ra duela aditzera ematen ari da. Errefrau bilduma denez gero oraingoan euska-raz eskaintzeko duena, historiagileak bilduma apal hori ahalik eta modurik pres-tigiotsuenean aurkezteko asmoa du. Horretarako Erasmok garai klasikotikberreskuratu eta indartu zuen copia kontzeptua Garibaik bereganatu eta moda-ko bihurtzen ari den lakonismoaren mesedetan jarri du, euskarak ere estilo lako-nikoarekin bat egiten duelakoan bere errefrau hizkuntza-euskarriz estu bainaesanahiz ezin aberatsagoekin.

Garibairena bezalako epaiak iraunkorrak gertatu ziren nonbait, oraindikXVIII. mendearen amaieran halako iritzirik badela ohartzen bagara. Izan ere,Jean Philippe de Belak ikuspegi beretsua erabili du Senekaren pasarte itzuliberriak epaitzeko:

Je sens qu’il faudrait un volume entier pour parler de toutes les regles de cettelangue, mais comme cette prolixité ne serait que très ennuyeuse pour ceux qui n’yprennent aucun intérêt, je donnerait seulement quelques exemples de laconisme etde l’élegance du basque, dans lequel je traduis quelques réflexions de Séneque quej’ai trouvé sous la main (ikus Urkizu, 1992: 321-322)2.

Senekaren elokuzio sententziatsua estilo lakonikoaren ereduetako bat zen,Tacito eta Salustiorekin batera (Fumaroli, 2002: 158-161). Ez da harrigarria,hortaz, Belak hori aukeratu izana itzultzeko. Baina gogoan izan beharrekoa daitzultzaileak aitorturiko asmoa: euskararen beraren elegantziaren eta lakonismo-aren adibideak eskaintzea itzulpenaren bitartez.

Halakoetan euskararen elegantzia frogatzeko asmoz jo izan da, dirudienez,lakonismoaren aztarnak hizkuntzan bilatzera, euskarari egotzitako elegantziagabezia eta emaitza literario idatzien urritasuna zuritu nahirik Garibairen kasuan,edota Trento ondorengo Eliza katolikoaren babespean garaturiko emaitzetatikurruntzeko Belarenean. Baina hizkuntzaren apologia egitearren, tradizio literarioa-ren gabeziak zuritu beharrean tradizio horretan bertan murgildu direnek bestelako

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

28 Oihenart. 26, 2011, 27-57

2. Pariseko Liburutegi Nazionalean gorde den eskuizkributik bilduriko aipua da Urkizuk emanda-koa. Belako zaldunaren eskuizkribuak honako titulua du: Essai sur l’histoire de la langue basque.Eskuizkribuari buruzko argibideetarako ikus Urkizuren beraren artikulua (Urkizu, 1992: 321; 5. oh.).

emaitzarik aurkitu izan dute, lakonismoaren kontrako ugaritasuna bera ere identi-fikatzeraino. Hala egin zuen Larramendik, esate baterako, Axularren Gero eloku-zioaren bertuteez gainezka irudikatu zuenean Hiztegi Hirukoitzaren sarreran: “Elbascuence [Axularrena] es elegante, propio, puro, abundantísimo” (Larramendi,1745; 1: XXXV). Bertute horien artean ugaritasuna –copia alegia– nabarmendudu, baina oraingoan Erasmok estimatzen zuen eran ziur asko, joera zizeronianoa-ri dagokion rerum ac verborum copia gisa, eta goragokoek aldarrikaturiko lakonis-motik urrun.

Era batera nahiz bestera, copiarekiko kezka elokuzio erretorikoaren apaindu-ra edo ornatus delakoari dagokio nagusiki. Apaindura zaindu beharreko bertute-en arteko bat den arren, idazle euskaldunek lehentasuna eskatzen zuen bertuteelokutibo oinarrizkoagorik bazela uste zuten, batez ere Euskal Herri penintsula-rrean ordura arte lorturiko emaitzak epaitzean. Lapurdiko literaturaren berri emanondoren begiak mugaz honako aldean jarrita, emaitza etsigarriagoak aurkituzituen Larramendik, ez soilik liburu inprimatuen multzoa dotrina banaka bateramurrizten zelako, baizik eta haietan erabilitako hizkuntza zabartzat jotzen zuelakoere, dotrina horiek “con poca atención al vascuence” idatzi izan direlakoan,Lapurdiko liburu apainak ez bezala (Larramendi, 1745; 1: XXXV).

Hortaz, tradizio erretoriko-gramatikalak eskatu ohi zuenez, hizkuntz garbita-suna edo puritas delakoa lehenetsi beharrekoa zen elokuzioaren bertuteen arte-an. Garbitasunari buruzko kezka inguruko hizkuntza erromantze guztiek erakutsizuten, lehenago latinak bezala. Eremu idatzian beranduago sartua izanik, ez daharritzekoa idazle euskaldunek ere kezka bera agertzea. Izan ere, kezka hori arehandiagoa zatekeen euskaldunen artean estatu hizkuntzetan babesturiko idazleaskok euskararen garbitasun gabezia salatzen baitzuen barbarismoz eta solezis-moz beterik zegoelakoan. Euskal Herri penintsularreko euskaldunen erantzunagaztelaniaz idatziriko apologiaren aldera lerratu zen bitartean, Euskal Herri konti-nentalean euskarazko literatura idatziaren sorrerarako baldintzak baliatu eginziren bai lan berriak ekoizteko bai eta beste hizkuntza batzuetan sorturikoak eus-karatzeko, gizarte baldintzek era horretako literaturaren agerpena errazten bai-tzuten, Lapurdin batez ere (Oihartzabal, 2001). Filotea ospetsuaren euskarazkolehen itzulpen biek aukera ezin hobea eskaintzen digute puritas horrekiko kezkanarakatzen hasteko.

Filotea izenaz ezagunagoa den Introduction à la vie devóte, XVII. mendearenhasieran San Frantses Saleskoak idatzia, garai hartatik eta XIX. mendera bitarte-ko euskal itzultzaileen artean Eliza katolikoaren lanik estimatuenetarikoa izan da.Itzulpen kopuruari adituz gero, behar bada Kempisen Imitatio Christi soilik egonliteke Saleskoaren aurretik3. Zentzunezkoa da pentsatzea Pouvreauk XVII. men-dean eta Haranederrek XVIII.ean ere hizkuntzaren garbitasunarekiko kezka bazu-tela, haien idazle garaikideek zuten bezala, Axularrek eta Sarako Etxeberrik esa-te baterako.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

29Oihenart. 26, 2011, 27-57

3. Zilegi bekigu Saleskoren lehen euskarazko itzulpenen testuingurua aurreztea hemen, berrikiagerturiko beste lan baterako egina baita. Testuinguru horren berri jaso nahi duenak, jo beza bertara(Bijuesca, 2009).

Jakina denez, garbitasuna bertute elokutiboen arteko bat da. Tradizio erreto-rikoaren arabera elokuzioaren bertuteak ondorengoak dira: puritas, perspicuitas,ornatus eta aptum, edo garbitasun, ulergarritasun, apaindura eta egokitzapenedo dekoroa hurrenez hurren (Lausberg § 460). Garbitasuna aztertzea izanikgure helburua, onartu bekigu bertute hori arautzen duten irizpideak gogora ekar-tzea: ratio, vetustas, auctoritas eta consuetudo edo arrazoia, antzinatasuna,autoritatea eta usadioa, hurrenez hurren. Irizpide guztiek ez dute indar bera,ostera. Nagusitasuna usadioari aitortzen zaio (Kintiliano, 1.6.1; Lausberg §465). Arau horiexek izango ditugu irizpide guk ere ondorengo lerroetan hitz hau-taketaren azterketarako hurbilketa metodologiko gisa.

2. GARBITASUNERAKO ARAUAREN IRIZPIDEAK HITZ HAUTAKETAN

2.1. Arrazoia (ratio)

Arrazoiak, hizkuntz garbitasunerako irizpide den heinean, analogia du oinarri.Hizkuntz egituren antzekotasuna ontzat emanik, analogiak hizkuntza horretanezaguna denetik ezagutzen ez denerako jauzia egiteko era eskaintzen du (Laus-berg § 466). Hortaz, prozedura analogikoak berebiziko garrantzia izan du neolo-gismoen sorreran. Filotearen lehen itzultzaileen artean analogiaren araberakoarrazoiaren presentzia ez da nolanahikoa hitz hautaketan. Pouvreau itzultzaileahiztegigile aipagarria ere izan zen. Pouvreauren hiztegigintzan analogiaz sorturikolexikoaren ugaritasuna Joseba Lakarrak aztertu du (Lakarra, 1995; Lakarra,1996, besteak beste). Laster ikusiko dugunez, hiztegietan ez ezik Frantses Sales-koren itzulpenean ere maiz erabili ditu Pouvreauk horrelako hitzak.

Pouvreauk neologismoak txertatzen dituenean bere itzulpenetan, hiztegiangaraturiko planteamendu teorikoak praktikara eramaten ari da. Hiztegian, hainzuzen ere, ugari dira ondarezko erro batean oinarriturik sortutako hitzak euskalmorfologia eta eratorbidearen ezagutzari esker landu izan direnak. Printzipio horibere hiztegirako eredu gisa erabilitako César Oudinen Tesoro de las dos lenguasbildumatik ikasiko zukeen Pouvreauk, Joseba Lakarrak argitu duen bezala:

Iturrian (Oudin-engan) zituen gero berean oinarritzat ikusten ditugun hitz-fami-liak; usu iturriarenak progotxatuaz eraikitzen ditu bereak eta, iturriak bezala, morfolo-giaz eta eratorpenaz dakiena baliatzen du hitz-familia horietan kokatzen dituen ber-bak, zaharrak eta berriak ematean (Lakarra, 1996: 20).

Kerejetak Oudinen aztarnak Pouvreauren hiztegietan aurkitu zituenetik (Kere-jeta, 1991), analogiak hiztegigile eta itzultzaile honengan izan zezakeen eraginaageriko egin zen. Hitz berriak sortzeko jarduera hori dela eta, Pouvreau Larra-mendiren aitzindaritzat jo daiteke (Lakarra, 1996: 28). Haraneder, bere aldetik,neologismoekiko zaletasun hori berresten ageri zaigu bere itzulpenean.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

30 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Filotearen euskarazko lehen bertsioetan arakatzea neologismoekiko zaleta-sun hori erakusteko biderik zuzenena izango da. Horretarako eratorbidez eta kon-posizioz sorturiko zenbait hitzen erabilerari arreta berezia jarri diogu4.

2.1.1. Eratorbidez sorturiko hitzak Filotea euskaratuetan: zenbait adibide

Eratorbidez sorturiko hitzen azterketara hurbiltzeko prozedura bi jorratukoditugu. Lehenengo -(t)asun, -rasun, -resun atzizkidun hitz batzuei jarriko dieguarreta. Ondoren frantsesezko hitz abstraktu pare bat (bienséance, ravissement)nola euskaratu diren aztertzeko aukera izango da, bide horretatik abiatzeak ereeratorbidez sorturiko hitzak aurkitzeko abagunea eskainiko baitigu.

Aipaturiko atzizki horretaz baliaturiko hitz bat Pouvreauk soilik darabilena, Oro-tariko Euskal Hiztegiaren5 arabera, ponpiresun dugu. Hona hitzaren agerpena:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

31Oihenart. 26, 2011, 27-57

4. Aldez aurretik esan beharra dago era honetako hitzak oso ugariak direla esku artean ditugunitzulpen bietan. Hitz horien azterketa sistematikoa ikerketa monografiko baterako gai izan liteke bai-na hori gure lanari jarritako mugetatik at geldituko litzateke. Hona dakarguna hizkuntz-garbitasunarentrataera erakusteko nahikoak diren adibide bakan baina adierazgarrien arakatzea da.

5. Aurrerantzean OEH laburduraz aipatua agertuko da. Lan aipatuen artean Euskaltzaindia sarrera-pean ageri da.

Roy d’orgueil, o roy demalheur, esprit infernal, jete renonce avec toutestes vaynes pompes; je tedeteste avec toutes tesoeuvres.

O erregue urguillua,incontro gaitzescoerreguea, Ifernucoespiritua, arnegatce diathitza hire vanaloriascopompiresunequin:madaricatce aut, eta hireobra guciac.

O Satan urquilerriacoerregue çorigaitzezcoa!Ifernuco ispiritu traidorea,arnegatu diat hitaz, etahire vanitatez: lastimadiat hire obra guciez.

Les jeux, les balz, lesfestins, les pompes, lescomedies, en leursubstance ne sontnullement chosesmauvaises ainsindifferentes.

Locoac, dansac,banquetac,pompiresunac, comediacberonez eztira niholatacomaneraz gaixto; aitcitic ezon ez gaixto dira.

Jocoa, bala, banquetac,berreguiñçac, comediac,bere içatez ez dire gauçagachtoac, aitciticindifferentac dire.

sa devotion croissoitemmi les pompes etvanités ausquelles sacondition l’exposoit.

haren devocioneaemendatcen baitcen, hurabere condicioneacsararacitcen çuenpompiresunetan etavanalorietan.

emandatuas baicen esbaitzoan, bere estatuaceta conditioneac ekhar-aracitzen eta sar-arastençuen pompien etavanitaten erdian.

Sales Pouvreau Haraneder

Haranaderrek ez du berretsi Pouvreauren ponpiresun hautaketa eta horrenordez beste aukera batzuk hobetsi ditu, haien artean berregintza, neologismoaberau ere. Hitza Pouvreauren hiztegi manuskritoen artean ere ageri da, bainaitzulpenik gabe, OEHren arabera. Dena den, Larramendik ere jasoa du berean,esplendor gaztelaniazkoaren sarrerapean eta hitz berorren ordaintzat, eta liteke-ena da horixe izatea Haranederren iturria, nahiz eta berregin erabilia zen lapurte-ra klasikoan, Pouvreauren Filotean bertan ere, eta Oihenartek ere bildua zuen“Neurtitz hautako hitz bekanen adigarria” bilduman (Oihenart, 2003: 523).

Badirudi izenaren eratorbiderako oinarria ponpiros adjektiboa izan dela,honek ere Pouvreau duela lekuko bakarra. Haranederrek –eta berak baino ez–,ostera, ponpatsu eta ponpiketsu adjektiboak dakartza haren lekuan:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

32 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Sales Pouvreau Haraneder

O Dieu, dit-il, combiendoit estre belle laHierusalem celeste,puisqu’ici bas on voit sipompeuse Rome laterrestre!

ô Iaincoa, cioen, ceineder behar den içanceruco (131)Hierusalema, hemenbeherean lurrecoErroma hainpompirosa denazguerostic!

ô Jaungoicoa! ceinederra behar da içanJerusalem cerucoa, etahango gorthea; hunenederra eta pompatsua(134) denaz guerozRoma lurrecoa etahemengo gorthea:

Pour moy, je voudroisque mon devot et madevote fussent tous-jours les mieux habillésde la trouppe, mais lesmoins pompeux etaffaités

Nitaz beçambatean,nahi nuque enedevota, dela guiçon,dela emacume, bethibere compainiacoguciac baino hobequivestitua licen, ordeapompiresun etaaffaitaduragutiagorequin

Nic behintzàt nahinuque, ni siñhetsigogo-ninduquendevota, alà denguiçona, alà denemastequia, bethilicen, berecompaniacoetaric,hobequienic vestituaordean gutienicpompiketsua etaaffaitatua

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

33Oihenart. 26, 2011, 27-57

Ponpiresun horren parekoa handiresun ere bada. Handiresun eta handita-sun, biak darabiltza Pouvreauk, baina ez Haranederrek, bigarren aukera soilikeskaintzen baitu itzultzaile honek. Handitasun eta handiresun hitzen artekobanaketari aditzea emankorra izan liteke. Ohikoago den handitasun hitza gran-deur orokorrean itzultzeko erabili da:

Sales Pouvreau Haraneder

ma memoire seremplira tous les joursde ma vie, de lagrandeur de vostredebonnaireté, sidoucement exercée enmon endroit;

Vici naicen egungucien betheco dutneure memoria haineztiqui ene alderaeracusi duçunemetasunarenhanditasunaz,

Bicico naicen egunguciez ene memorioabethetcen harico daçuc ene alderat erabilliiçan ditutçuneztitassunenhanditassunaz:

elles [les cometes] nesont pas neanmoinscomparables ni engrandeur ni en qualitéaux estoiles

badaric ere [cometac]eztira (176) içarrequincomparatcecoac, ezhanditasunaz, ez etaahalaz edo vertutez

eguiazqui [cometac]comparatcecoac ere ezdiren arren içarrequien,ez handitassunean, ezqualitatean, edovertutean

je dis grand roy entoute sorte degrandeur

Erregue handia diot,handitasun suertegucietan

handitassun suertegucietan; handienetariccenac, hortacotçatçuen lehia kharxua

Mettés vous devant saDivine Majesté,connoissés en sapresence la grandeurde vostre misere

Iarçaite Iaincoarenmaiestatearenaitcinean, harenpresencian eçaguteçaçu çure miseriarenhanditasuna

jarçaite harenMajestate Divinoarenaintcinean,eçagutçatçu harenpresencian çuremiseriaren etaonbeharrenhanditassuna,

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

34 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Pouvreau ez zen lehena izan hitz bakoitzari adiera bana eransten, bainaberak proposaturiko adiera banaketa horretan Materre eta Axularren erabileratikaldenduko litzateke:

La variante handirasun (por disimilación debida a la proximidad entre dos oclusi-vas apicales, d-t; v. tbn. handidasun) se documenta en Leiçarraga, Materre, Axular yen los Refranes de Isasti, y handiresun en Pouvreau, coexistiendo en todos estosautores con handitasun; en Materre y Axular parece que handirasun se especializacomo ‘vanagloria’ (OEH: “handitasun”).

O Dieu, dit-il, combiendoit estre belle laHierusalem celeste,puisqu’ici bas on voit sipompeuse Rome laterrestre! Et si en cemonde tant de splendeurest concedee auxamateurs de la vanité,quelle gloire doit estrereservee en l’autre mondeaux contemplateurs de laverité!.

ô Iaincoa, cioen, ceineder behar den içanceruco (131)Hierusalema, hemenbeherean lurreco Erromahain pompirosa denazguerostic! Eta munduhunetan hambathandiresun emaitenbaçaye vanaloriasaley, cerloria preparatu beharçaye bertcean, iarridireney eguia hutsarenmiratcen?

ô Jaungoicoa! cein ederrabehar da içan Jerusalemcerucoa, eta hangogorthea; hunen ederraeta pompatsua (134)denaz gueroz Romalurrecoa eta hemengogorthea: eta hambatontassun etahanditassun uztençajenaz gueroz munduhuntan vanitatearenondoan dabilçanei; cergloria ez çaje preparatubehar bercean eguiazmaitatcen dutenei.

en laquelle si nousconversons humblementet fidellement, Dieu nouseslevera a des grandeursbien grandes.

hartan humilqui etafidelqui bagabiltça,Iaincoac goitituco gaituhandiresun gucizhandietara

ceiñetan, baldin humilquieta lejalqui bagabiltça,altchatuco baitcaituJaincoac, gure esparançaguciac ichitcen dituztenhanditassunetara.

et ceux ci, faysant leurelection pour la gloire,dressent leurs pieges ettendent leurs toyles endes lieux specieux,relevés, rares et illustres.

Horiec bere hautua loriagatic eguinez, bere arteaceguiten eta (288) sareacbedatcen tuste itchuraederreco, handiresuneco,aippameneco eta nihorguti treve den lecuetan.

eta hauc bere hautua,eguiñez gloria gatic, beresareac hedatcen dituztelekhu ederretan, etaohore eguin dioçoquetenihiciric atceman ustedutenean

Sales Pouvreau Haraneder

Adiera berezituagoa du handiresun aukerak, itxura guztien arabera, Jainkoakemandako handitasuna soilik adieraztera mugatzen baita:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

35Oihenart. 26, 2011, 27-57

Lexema berari atzizki beraren aldaki bana gehituz sorturiko hitz pare bakarraez da ikusi berri dugun handitasun / handiresun bikoteak osatzen duena. Horrenkidea dugu ontasun / onhasun bikotea ere. Hona hemen ontasun hitzaren ager-penak:

Sales Pouvreau Haraneder

Dieu vous a faictesclore de ce rien,pour vous rendre ceque vous estes, sansqu’il eust besoin devous, ains par sa seulebonté.

Iaincoac atheraçaituezdeuz hartaric cureeguitea gatic çarenbeçalacoa, çurebeharric etçuelaric,bainan bere ontasunhutsaz.

Jaincoac athera çaituez deus hartaric, çueguiteco orai çarena:çure beharricezçuelaric, aitciticcreatu çaitu bereoniçate edomisericordia choillaz

Qu’est ce que je ferayjamais pour dignementbenir vostre sainctNom et remerciervostre immensebonté?

Cer eguinen dutseculan çure içensainduaren beharleguez benedicatceco,eta çure neurrigabecoontasunari esquerrenemaiteco?

Cer eguiñen dut çureicen sainduabenedicatceco beharbeçala eta çureontasun neurrigabecoari esquerracemateco?

n’honnorant non plusvostre bonté que sivous n’eussiez pasesté mon Createur.

gueyago ohoratcenénuela çuré ontasuna,ene Creatçaillea içanespacien baino.

ene Creatçaillea içanez baciñe baiñoguehiago ez dutpreçatu eta ohoratuçure ungui eguiñac etaçure ontassuna.

sa bonté m’a tirée derien, et sa misericordem’a creée.

haren ontasunacathera nau (35)ezdeuzetic; eta harenmisericordiac creatunau.

Haren unguienec etaontassunac atheranau ez deussetaric, etaharen misericordiaccreatu eta mundurateman nau.

Pouvreak eta Haranederrek, biek ala biek, darabilte ontasun hitza, eta biekadiera berarekin, ‘bonté’, aipuetan ageri denez. Pouvreauren itzulpenean, ostera,onhasun ere sarri azaltzen da, pluralean ia beti, ontasun materialak adierazteko(‘biens’, ‘richesses’, ‘commodités’):

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

36 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Sales Pouvreau Haraneder

rien n’y est pur : leregret est tous-jourscollé a l’allegresse, laviduité au Mariage, lesoin a la fertilité,l’ignominie a la gloire,la despense auxhonneurs, le degoustaux delices et lamaladie a la santé

ezta deus garbiric,bethi allegriançaridatcheco damua,ezcontçari alharguntça,hainitz onhasun etahaur içanari artha,loriari laidoa, ohoreygastua, gauça goçoeynardamendua, etaossasunari eritasuna.

deus ere ez dachahuric; alegranciaribethi datcheicodamua, ezconçarialhargunça, franquiariardura eta grina, loriarilaidoa; ohorei gastua,atseguiñei desgostua,eta ossassunarieritassuna.

si vous estes portee ala joye, aux desirsd’acquerir des biens

ea onhasunic biltcecoguthiciac ukitcençaituen

ontassun guehiagorenirrixa duçun eta lehia,

Vostre coeur, cherePhilothée, doit estrecomme cela, ouvertseulement au Ciel, etimpenetrable auxrichesses et chosescaduques: si vous enaves, tenes vostrecoeur exempt de leursaffections

Çure bihotza,Philothea, halacoabehar da içan cerurachoilqui idequiaaberatstasunentçateta gauçaerorcorrentçat ossoquitapatua. Baldin baduçumunduco onhasunic,idukacu bihotzahetaracoaffeccionetariclibraturic:

Çure bihotçac-ere,Philothea maitea,horlache behar du içancerura cholqui idequia,aberaxtassunençat,eta gauçairagancorrençat bethitapatua. Baldiñ-baduçumunduan ontassunic,atchicaçu çure bihotçahetaraco lerraguneticeta affectioneticaldartua

je veux bien que vousayes soin d’accroistrevos moyens etfacultés, pourveu quece soit non seulementjustement, maisdoucement etcharitablement.

nahi dut artha iduquideçaçun çureonhasunenemendatceaz etaberretceaz, ordea ezchoilqui çucenqui,bainan oraino emequi,baratche, etacharitateac aguintcenduen beçala.

nahi dut içan deçaçunartha çure mojenaceta ontassunachanditceco etaberretceco; ordean ezchoilquijustutassunequin,baiñan oraiño emequi,eta caritatearequiñeguitecotan.

Pouvreauren ontasun / onhasun bereizketaren berri Duvoisek jaso zuen,ontasun / onthasun hitzen adierez ziharduela: “Ce mot [ontasun] est évidemmentle même que onthasun, ‘bien, propriété’. Mais, en Labourd, on en fait la distinc-tion par l’aspiration que l’usage a adopté pour le dernier” (OEH: “ontasun”). Denaden, gure itzultzaileen artean Pouvreauk soilik ageri du bereizketa, Haranederrekdenetarako ontasun erabiltzen duen bitartean. Ontasun hitzaren lekuko ugaridago Pouvreauren aurretik ere, baina ez dago horren argi Duvoisenek jasoriko for-ma eta adiera bereizketa Pouvreau baino lehen ere egin ohi ote zen.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

37Oihenart. 26, 2011, 27-57

Sales Pouvreau Haraneder

Si vous affectionnesfort les biens que vousaves,

Haguitz affeccionatcenbaçare ditutçunonhasunetara,

Baldiñ ditutçunontassunac haiñitzbaditutçu maite,

comme l’amour deDieu est doux, paisibleet tranquille, aussi lesoin qui en procede,quoy que ce soit pourles biens du monde,est amiable, doux etgracieux.

nola Iaincoa ganacoamudioa, emea,baquetia, eta (270)pausatua baita, halaharen ganic sortcenden artha, munducoonhasunez hartcenbada ere, amolsua,maitagarria, eztia,emea eta arraya da.

Jaincoaganacoamodioa, eztia,baquetiarra, etasossegatua denbeçala: orobatharenganic heldu denartha, munducogaucençat bada-eremaitagarria, eztia, etadescantsuz bethea da.

Considerez les gracescorporelles que Dieuvous a données: quelcorps, quellescommodités del’entretenir, quellesanté

Considera etçatçuIaincoac emaitenderausquiçungorputceco graciac,(40) nolaco gorputça,nolaco onhasunacharen mantenatceco,nolaco ossasuna,

Considera etçatçugorphutçaren parteticJaincoac eman içandarozquitçunabantaillac: nolacocomoditateac emandarozquitçun gorphutzhorren mantenatceco:nolaco ossassuna:

Hortaz, Pouvreauren itzulpenean atzizkiz osaturiko hitz beraren forma ezber-dinei adiera bereziak atxikitzeko joera ageri da. Eta hala ere, joera horrek badusalbuespenik, maitasun / maitarasun hitzetan esate baterako. Hitz bikote honenerabilerari dagokionez ez da ageri bien arteko oposaketarik adieraren aldetik.Hona hemen maitasun hitzaren agerpenak:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

38 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Sales Pouvreau Haraneder

O mes chers amis,mes cheres alliances,permettes-moy que jene vous affectionneplus que par uneamitié sainte, laquellepuisse durereternellement

O ene adisquide etaahaide maiteautsnaçaçue maitaetçaitçatedanseculacotz (50) iraundeçaqueyen maitasunsaindu batez baicen

O ene adisquide etaahaide maiteac etaonhexiac! permetidieçadaçue,etçaitçatedan guehiagomaita eternitateaniraun ahal deçaquen,amodio, eta oneriztesaindu batez baicen

ils s’entr’ayment, maisd’un amour sacré ettres pur

maitatcen dute elkar,bainan maitasunsacratuaz etagarbienaz

elkhar maite dute,ordean amodio Saindueta guciz garbi batez

faites mille sortes dedivers mouvemens devostre coeur pour vousdonner de l’amour deDieu, et vous exciter aune passionnee ettendre dilection de ceDivin Espoux.

milla oldarçarre eguitçubihotcez Iaincoarenamudioaren pitztecoçure baitan, eta çureetçartceco IaincoscoEspos haren maitasunpassionatu eta samurbatetara.

milla movimendueguitcitçu bihotcez(130) han pitchtecoJaincoaren amodioa,eta hura lehia araztecobere Espos Divinoarenamodio khartsu etasamur batetara.

Hitz horri dagozkion ‘amour’, ‘dilection’ adiera horiexek edo oso hurbilekoakdira maitarasun kideari ere dagozkionak, ondorengo agerpenen arabera:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

39Oihenart. 26, 2011, 27-57

Sales Pouvreau Haraneder

les autres vilains,perdus, pourris enleurs brutalesaffections.

bertceac liçunduric,galduric, ustelduricbere urdescomaitarasunetan.

berceac berriz bereaxeguiñ brutalenondorez mengoatuaceta galduac etaustelduac:

Aymes les pauvres etla pauvreté, car par cetamour vous deviendresvrayement pauvre,

Ditutçun pobreac etapobrecia maite, cerenmaitarasun hartazeguinen çara eguiazquipobre,

Maitat-çatçu pobreaceta pobrecia: ecenmaitatce horreceguiñen çaitueguiazqui pobre,

toute l’Escriture Saintevous recommandeestroittement cettesubjection, laquelleneanmoins la mesmeEscriture vous renddouce, non seulementvoulant que vous vousy accommodiés avecamour, mais ordonnanta vos maris qu’ilsl’exercent avec grandedilection, tendreté etsuavité

Esquiritura Sainduguciac azpicotasunhura hersiquigomendatcenderautçue, ceinazpicotasun halaric ereEsquiriturac beraceguiten beiterautçueezti; icusiric ez choilquinahi duela hartaniarçaitestenamoriorequin, bainanoraino ordenatcenderauela çuensenharrey valia ditecilaçuen gainean emaitenderauen bothereazmaitarasun,bihotzberatasun etamansotasun handibatequin.

Escritura Sainduac-eremais-asquigomendatzen-darotzue, eta haguitshertxiqui aspicotassunhori, haguits estitzen-darotzuelaric-badà, es-choillqui çuei irakatsis,hortara behar-duçuelayarri gogo-ones etaamodios: baiñanoraiño çuen senharreimanatus, behintzatamodio handirequin,samurtassunequiñ(401) etaemetassunequin baliadaitecela çuen-gaiñeanematen-daroennaussitassunas.

Pouvreauk sistematikoki eramaitza erabili du ‘ravissement’ adierarako etabera da erabilera horren lekuko bakarra (OEH: “1 eramaitza”), nahiz eta ezohikoaden euskaraz –tza atzizkia aditz izenari edo aditzaren edozein formari lotzea, con-suetudo edo usadioaren kontrako jarduera beraz. Haranederrek, ostera, uko egindio hitz bat eta beraren bidezko ordezkatzeari, baina honen proposamenek ezlukete talkarik egingo usadioarekin.

Adieren gainetik, aipagarria da hemen Haranederrek ez duela behin ere era-bili maitasun / maitarasun bikotea, eta behin soilik horien hurbileko maitatze,gehienetan amodio hobesten duela. Pouvreauri ere ez zaizkio arrotz amudio etaamorio, izan ere sarrien erabiltzen dituen hitzak dira, baina -ta(ra)sun atzizkidu-nekin batera. Historia konplexua izan duen hitza den arren, badirudi Pouvreaukharen sorreran eta hedapenean zerikusik izan duela, lehen erabiltzaileen arteanageri baita:

Poco documentado en la tradición septentrional: se encuentra en Pouvreau y enlos suletinos Belapeyre, Maister y Archu, […]. Al Sur, antes del s. XIX, sólo lo empleanMendiburu (en la forma maitatasun, sg. Dv) y Larramendi (Gram 392, como glosa).[…] La forma maitasun no se documenta hasta mediados del s. XIX; a partir de prin-cipios del XX su uso crece, y en la segunda mitad de éste parece ser más frecuenteque maitetasun. Pouvreau usa maitarasun, Archu (Fab 197) y Mirande mait(h)arzun,y Belapeyre, Maister y Mendigacha (147) maitetarzun (OEH: “maitasun”).

Ibilbidea alderantziz eginez gero, jatorrizko bertsiotik itzulpenetara alegia,orduan ere emaitza aipagarriak lortuko ditugu eratorbidez sorturiko hitzen erabi-lera dela eta. Honetarako hitz bi aukeratu dira: ravissement (jatorrian bertanextase hitzarekin batera sarritan) eta bienséance. Horietako lehenaz honakoemaitzak lortu dira:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

40 Oihenart. 26, 2011, 27-57

ce sont les extases ouravissemens,

hec dira extasac edoeramaitçac

Hec dire extassiac

Quand j’ay veu en la viede Sainte Catherine deSienne tant deravissemens etd’eslevations d’esprit,

Santa CatalinaSienecoaren vicitceanhorrembat espiritucoeramaitça […] icusiditudanean,

(383) Santa CatharinaSienacoaren bicitzean,ikhussi-ondoàn spiritucocontemplacione etagorapen

Et n’estime pas moins lapetite et basse meditationqu’elle faisoit parmi lesoffices vilz et abjectz, queles extases etravissemens qu’elle eutsi souvent

Eztut ere gutiagoestimatcen officio ezdeuseta humilgarri hetaneguiten çuen meditacionechipia eta behera,hambatetan içan cituenestasac eta eramaitçacbaino,

eta hambat caisquit-erèprecatzecoac, officio etalan appal horien arteaneguiten-ohi-cituen,meditacione simplettoac,nolà extasia etabereganic-ilkhitze, haiñ-hussu, cituenac

Sales Pouvreau Haraneder

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

41Oihenart. 26, 2011, 27-57

Et quant a David, s’ildansa et sauta un peuplus que l’ordinairebienseance ne requeroitdevant l’Arche del’alliance, ce n’estoit pasqu’il voulust faire le fol;

Davitez beçambatean,legue çaharreco Arcarenaitcinean dansan etaiausica hari içan cen,appur bat gueyago ohicoederquitasunacaguintcen çuen baino:etçuen hargatic bereburua erho eguin nahi

Erregue David AlienciazcoArcaren aintcineandantçan ere jaucica hariiçan cenean, ohicoonguiquiçunac aguincençuen baiño aphur batguehicheago; ez çabillanerrhoarena eguiñ nahiz

CHAPITRE XXV. De labien-seance des habitz

HOGOY ETA BORTZGARRENCAPITULUA. Tresnenederquitasunaz.

XXV CAPITULUA. Tresnenonguiquiçunaz, edoederquitassunaz.

Or, la bien-seance deshabitz et autres ornemensdepend de la matiere, dela forme et de la netteté

Bada aldagarrien etabertce tresnesederquitasuna heldu daestofatic, molderic etachahutasunetic.

ordean gogo garbirequiñeta sobraniaric gabevestitzen direlaric-vestimenduen eta berceedergarrien onguiquiçunabadà heldu ohi daestofatic, moldetic etachautassunetic.

Quant a la matiere et a laforme des habitz, la bien-seance se considere parplusieurs circonstancesdu tems, de l’aage, desqualités, descompaignies, desoccasions.

Arropen gayaz etamoldeaz beçambat,hequin ederquitasunahainitz aldetaricconsideratcen da,demborari, adinari,graduari, compainiey,ocasioney behaturic.

Tresnen gayas, estofas,eta moldeas denasbeçambatean, hauquiñonguiquiçuna eciñerreguela daiteque haiñitzhelcariei edocirconstanciei behaturicbaicen:

Pour moy, je voudrois quemon devot et ma devotefussent tous-jours lesmieux habillés de latrouppe, mais les moinspompeux et affaités, etcomme il est dit auproverbe, qu’ils fussentparés de grace, bien-seance et dignité.

Nitaz beçambatean, nahinuque ene devota, delaguiçon, dela emacume,bethi bere compainiacoguciac baino hobequivestitua licen, ordeapompiresun etaaffaitadura gutiagorequin:eta errefauean errana denbeçala, appareillatua licengraciaz, ederquitasunaz,eta mereciez.

Nic behintzàt nahi nuque,ni siñhetsi gogo-ninduquen devota, alàden guiçona, alà denemastequia, bethi licen,bere companiacoetaric,hobequienic vestituaordean gutienicpompiketsua etaaffaitatua; etaproverbioetan errana denbeçala, licen gracia ones,onguiquitçunes, etamerecimendusberreguiñdua.

Mais en cas que lesjeunes gens ne se veuillentpas contenter de la bien-seance, il se faut arrestera l’advis des sages.

aina casu emanic gazteeceztutela nahicoederquitasunazcontentatu, egon beharda çuhurren erranetan.

eta baldiñ gasteï esbaçaye asqui ongui etabehar beçambat dena,çaquisco çu çuhurrarenavisuari

Sales Pouvreau Haraneder

Bigarren adibidean jokabide antzekoagoa erakutsi dute itzultzaile biek. Honahemen bienséance frantsesezkoari dagozkion ordainak:

Oraingoan itzultzaile biek jo dute neologismoen bitarteko ordainetara ‘bien-séance’ edo ‘decoro’ adierarako. Pouvreau da ederkitasun hitzaren lehen leku-koa, eta ia bakarra hiztegietatik kanpo (OEH: “ederkitasun”). Haranederrek ongi-kizun sarriago erabili du, baina berak baino ez hiztegietatik kanpo (OEH:“ongikizun”). Eta hiztegi iturria Larramendirena izango zukeen (ikus Larramendi1745: “acomodar [Lo que puede assí acomodarse]”). Biénseance itzultzekoorduan itzultzaile biek ratioaren araberako baliabide analogikoetara jo dute ongieta ederki adberbioei –tasun eta –kizun atzizkiak erantsiz hurrenez hurren, etabehar bada frantsesezkoaren beraren eredura, kalko semantiko gisa, baina eus-karaz lorturiko emaitzek ez dute ia harrerarik izan usadioan.

2.1.2. Konposizioz sorturiko hitzak Filotea euskaratuetan: zenbait adibide

Konposizioz sorturiko hitzen artean adibide bi azpimarratu ditugu: baserri etaalargunaizun. Auzitan jarri liteke hitzok neologismo dinenentz, batez ere lehena,baina ez analogikoki sortu izana. Lehenak agerpen bana baino ez du itzultzailebakoitzarengan, eta pasarte ezberdinen ordainetan gainera. Hona hemen baserrihitzaren agerpenak:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

42 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Sales Pouvreau Haraneder

c’est pourquoy on lesappelle pedans.

hargatic bazherricoirakastunlariac deitcendire

horren gatic deitcenere dituzte pedantacedo bassa-naussiac

on se treuve auxchamps dans quelquebicoque ou toutmanque: on n’a lict, nichambre, ni table, niservice.

Bertce aldi batezguertatcen gara herrizcampoan cembait herrichumetan, non gauçaguciac escastenbaitira, non ezpaitaoheric, guelaric,mahainic, servitçuric,errecaituric:

Nihor, herriz campoandabillala, gauacaçartuco du basherribatean, ceiñetan ezbaitu aurkhituco ezoheric, ez jatecoric, ezberce errecaituric.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

43Oihenart. 26, 2011, 27-57

Orotariko Euskal Hiztegia-ren arabera, tradiziozko hitza da baina erabileraurrikoa Euskal Herri kontinentalean: “Tr. Aunque se documenta por primera vezen Pouvreau y Etcheberri de Sara, es poco usado por autores septentrionales. Enel msOñ [Oñatiko eskuizkribua, XVIII. mendekoa] aparece la forma basaerri.”(OEH: “baserri”). Dena den, berriro ere Pouvreau litzateke hitzaren lekukorikzaharrena. Hortaz litekeena da XVII. mendean oraindik hitz berria izatea.

Aurrekoak ez bezala, alargunaizun hitzak Pouvreau du lekuko bakarra:

Hitzaren bigarren osagaia aizun adjektiboa da, aitaizun, amaizun eta holako-etan ageri den bera, baina ‘faltsu’ adieraz, itxura guztien arabera OihenartenJainkoaizun haren irudira Pouvreauk asmatua. Oihenartek hitza sortu zuen ‘idole’adieraz bere neurtitzetan eta haien ondorengo hiztegitxoan (Oihenart, 2003:447 eta 525). Goragoko alargunaizun hura ez ezik, hemengo Jainkoaizun hauere jaso zuen Pouvreauk Filotearen itzulpenean, Oihenartek emandako adieraberetsuan jaso ere:

Sales Pouvreau Haraneder

La vefve donq qui viten ces folles delices,vivante est morte, etn’est a proprementparler qu’une idole deviduité.

beraz placer erguelhetan vici denalharguna, vici delarichil da, eta onguierraitera, eztaalhargunaiçuna edoalhargun itchurabaicen.

eta halà, moldehortaco alhargun-batez- da alharguntzacoidola bat baicen.

Sales Pouvreau Haraneder

Il faut estre jaloux,mays non pasidolatres de nostrerenommee

Ielozcor iarri behargare gureaippamenaz, bainanhartaz eztuguIaincoaiçunic eguinbehar;

Ederrexi behar dugugure omen ona; ezordean Jaincoexi:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

44 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Hortaz, autoritatearen irizpideari ekitean Oihenart aipatu beharrekoa izangoda Pouvreauren autoritateen artean. Jainkoaizun honi nolabaiteko harrerarik eginbazaio ere idazleen artean (ikus OEH: “jainkoaizun”), ez dirudi arrakasta beraizan duenik alargunaizun hitzak, behar bada usadioa oztopo izan duelako. Erabi-liagoa izan da familia bereko izaizun, hau ere Oihernarten bitartez Pouvreaurenhiztegietara igaroa (ikus OEH: “izaizun”) eta Saleskoaren itzulpenean itzultzailehonek txertatua:

2.2. Antzinatasuna (vetustas)

Antzinatasuna ere garbitasuna arautzen duten irizpideen artean dago, tentuzerabili beharreko irizpidea bada ere. Antzinatetik harturiko hitzek nolabaitekomaiestatea gehitzen diote diskurtsoari, bai eta gozamena sortzeko aukera ere,antzinako gauzei aitortzen zaien autoritatea dutelako. Dena den, antzinate urru-neko hitzak baino hurbilekoak dira hobetsi beharrekoak (Kintiliano, 1.6.39-41;Lausberg § 467).

Ez dirudi gure itzultzaileek hitz zaharkituak bilatu eta erabiltzeko ahaleginberezirik egin dutenik. Hitz zaharrek, orainean aldi bateko erabilera galdu dute-nek, usadioaren irizpidearekin talka egin dezakete, bai eta perspicuitas edo uler-garritasunaren bertute elokutiboarekin ere. Hortaz, iluntasun iturri izan daitezke-en heinean, diskurtsoaren antzinatasun kutsuarekiko kezka berezirik ez duteerakusten Filotea euskaldunek.

Axularren erremusina, esate baterako, Pouvreauk eta Haranederrek aumoi-na, amoina egingo dute hurrenez hurren. Litekeena da ordurako erremusinazaharkitzen edo ezohikoago bilakatzen hasia izatea, Salaberrik 1857ko Vocabu-laire des mots basques bas-navarrais, traduits en langue française hiztegian dio-enez: “Les Basques d’aujourd’hui [...] disent amoina au lieu d’erremusina, oubien limosna, qui en est synonyme”, nahiz eta Sarako Etxeberrik oraindik XVIII.mendean erremusina erabiltzen duen (ikus OEH: “erremusina”). Adibide honekaukera berrien aldeko joera erakutsiko luke gure itzultzaile biengan.

Sales Pouvreau Haraneder

Ouy, car alhors lesplaysirs, les vanités,les joyes mondaines,les affections vaynesnous apparoistrontcommme desfantosmes et nuages.

Segur, ceren orduanmunduco placerac,vanaloriac, allegriançacidurituco çaisquitçuingumac, itchurac etaiçaiçunac beçala.

orduan mundocoatseguiñac, etaboscarioac, ohoreac,vanitateac, etaadisquidetassunvanoac iduritucoçaizquigu ametx etafantasma batçu.

Neologismoen sorreran Pouvreau Oihenarten antzera jokatzen ari bazen ere,antzinatasunaz den bezainbatean ez dirudi bat egiten dutenik. Haranederrek,gainera, XVIII. menderako usadiotik kanpo gelditzen ari dena zuzendu dio Pouvreauren bertsioari. Hala azal daiteke azken honen itzulpeneko antze eta sorihitzak Haranederrenean murriztu edo desagertu izana. Hona hemen lehenaridagozkion agerpenak:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

45Oihenart. 26, 2011, 27-57

il n’y a point aussi denaturel si revesche qui,par la grace de Dieupremierement, puis parl’industrie et diligence, nepuisse estre dompté etsurmonté.

Ezta hain naturaleçaonescoric, non ecin gaixtadadin ohitça gaixtoez,ezta ere hain olhagaitsic,(88) non Iaincoarengraciaz lehenic, gueroantcez eta arthaz ecin hezeta garay dadin.

orobat ez da naturaleçahain bihurriric, ceiña,Jaincoaren graciazlehenic, guero ancez etaastia hartuz ez baitaitequeiçan hecia eta moldeonera ekharria.

CHAPITRE II. Briefvemethode pour lameditacion etpremierement de lapresence de dieu.Premier point de lapreparation.

BIGARREN CAPITULUA.Antce laburrameditacioneareneguiteco, eta lehenicIaincoaren presenciaz,cein baitapreparacionearen lehenpuntua.

II CAPITULUA. Methodaedo molde laburrameditacionea eguiteco.

C’est pourquoy je vouspresente une simple etbriefve methode pourcela,

hargatic presentatcenderautçut antce labur etaerras bat haren eguiteco,

Horren gatic bada (98)ematen darotçut beguienainciñera haren eguitecomethoda edo moldeerrech, eta labur bat;

Il faut donq par tousmoyens s’essayer de lesprattiquer, et en chercherles occasions petites ougrandes:

behar da beraz antceguciez enseyatu hequinobratcera, eta halaeguiteco ocasioneac,direla chipi, direla handibehar dira bihurtu.

Hargatic beraz antceguciez behar duçu lehiatuhec obretan ematera, etabillatu (112) hortacotçatocassione suerte guciac,hala chumeac nolahandiac.

alhors, Philothée, il luyfaut lascher la bride, sansvouloir suivre la methodeque je vous ay donnee ;

Orduan, Philothea, utzaçulargo ioaitera, nic emanantceari lotu gabe.

Halaco ordutan, Philotea,uts (114) çaçu dohanbere abiaduran, nicemanicaco methoda hunijarraiqui gabe:

Sales Pouvreau Haraneder

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

46 Oihenart. 26, 2011, 27-57

mais un chacun se doitparticulierement addonnera celles qui sont requisesau genre de vie auquel ilest appellé.

bainan batbederaparticularqui iarraiquibehar çaiste hartu duenvicitceco antceari behadagoscan vertutey.

baiñan bat bedera lothubehar çaje beregainquihartu duquen bicitcecomoldearentçat beharrendenei, eta premiatuenei.

aussi, bien souvent nesont-ce pas des gracesqui puissent estreacquises par le travail etindustrie,

hala ere hainitzetan eztiragraciac nihoaren travailluzeta atcez ardietsditesqueyenac,

Berenaz ere ez dire horiecgracia batçu travailluz etaantcez ardiez ahaldaitezquenac;

si nous considerons ceque nous avons fait quandDieu n’a pas esté avecnous, nous connoistronsbien que ce que nousfaisons quand il est avecnous n’est pas de nostrefaçon ni de nostre creu ;

Miratcen badugu cereguin dugun, Iaincoagurequin etcenean, onguieçagutuco dugu eguitendugun gucia, huragurequin denean, eztelaheldu gure antcetic edoburutic.

eçagutuco bide duguJaincoa gurequiñdugunean eguitenduguna, ez dela gureantcetic:

et les autres refusentd’employer leur talent auservice de Dieu et duprochain

bertceec finean eztutebere (209) antcea etaiaquina emplegatu nahiIaincoaren eta lagunarenservitçuco;

berce batçuec berrizherabe dire bere dohaiñaceta talenduacemplegatcera Jaincoarencerbitçuan, eta lagun-proximoarenean,

Que s’il en falloit choisir,les plus grandes sont lesmeilleures ; et celles lasont estimees les plusgrandes qui sont pluscontraires a nosinclinations, pourveuqu’elles soyent conformesa nostre vacation ;

Guc beheramendurichautatu behar baguendu,handienac direhoberenac, eta handienacestimatcen dire guregogoaren contra iarriagodirenac; baldin ordea gurevicitceco antcearenaraveracoac badire:

Hautua gure baitanbalago, handienac direhoberenac: etahandienentçat atchiquibehar ditugu, gure nahieibortcha guehienic eguitendaroztenac; baldinbehinçat gure vocationearieta estatuaridaronsotenac badire.

mais parce qu’outre celle-la il y a en iceluy lacommunication de la vie,de l’industrie, des biens,des affections et d’uneindissoluble fidelité,

baina ceren ezconduacelkarganatce hartazlekora, elkarrequin (284)vici baitira, elkarri emaitendiotela parte bereantcetan, ontasunetaneta affeccionetan,

bainan nola hortaz bertcealde perçuna ezconduenartean baita bicitzezco etaontaçunezco parçunercobat, elkar maitatceco etalaguntceco,

Sales Pouvreau Haraneder

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

47Oihenart. 26, 2011, 27-57

Pour moy, Philothée, jen’ay jamais peu appreuverla methode de ceux quipour reformer l’hommecommencent parl’exterieur, par lescontenances, par leshabitz, par les cheveux.

Nitaz beçambat,Philothea, egundaino ecinederetsi dut guiçonarenhoberatcea gatic,campoco gaucetaric,erremanguetaric,tresnetaric, illetaric,erremanguetaric,tresnetaric, illetaric,chirloetaric hastendirenen antcea etamanera.

nic behintzat, Philotea,eciñ-ederrexi-dutegundaino guiçonahobecaratzeco campocogaucetaric, hala nolà,yestuetaric, tresnetaric,illetaric hasten direnenmoldea eta methoda.

Rappellés a soy lemesdisant par quelquedouce maniere;

Erakurçu gaizqui errailleabere gana cembait antcemansoz:

Erakharraçu gaisquierraillea berebaitara,cembeit antze eta maneraestis;

Les jeux esquelz le gainsert de prix etrecompense a l’habilité etindustrie du cors ou del’esprit,

Iocoac, ceinetan iravasiabaita gorputzeco edoespirituco fetchotasunareneta antcearen saria etagolardo,

Yoco batzu, ceiñetanirabacia heldu baita,gorpputzeco edo spirituantzearen etafechotassunaren saria etaerrecompensa beçala;

A cette consideration,Salomon en sesProverbes fait dependre lebonheur de toute lamayson, du soin etindustrie de cette femmeforte qu’il descrit.

Consideracione hunengatic Salomonec dio bereproverbioetan, etchechoçori on gucia datchecolafamatcen duen emaztesendo eta bortitz harenarthari eta antceari.

Halabèr Salomonec-erèbere Proverbioetacoliburuan (408) arraçoinhortas, iratchequitzen-dioetche-guciaren coriona,aippatzen-duen emastesendo eta balentos harenarthari eta conduitaçuhurrari.

La vefve ayant fait essayde la façon avec laquelleles femmes peuventplaire aux hommes, jettede plus dangereusesamorces dedans leursespritz.

Alhargunac enseyatuduenean emazteec ohiduten guiçonen beguietaneder içaiteco antcea,beitha eta pitzturaperillosagoac aurtikitcentuhequin bihotzetera:

Nolà alhargunec ikhassia-baitute bere escontzacodemboran, guiçonenbeguietan ederaguertzeco (421) moldeaeta antzea, hequienappaintzac, tentacioneperillossagoacarthiquitzen-ditu guiçonenbihotzetara;

Sales Pouvreau Haraneder

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

48 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Le vefve laquelle a desenfans qui ont besoin deson addresse etconduitte,

Umeac dituen alhargunacharen antcearen etaguidaritasunarenbeharrean daudenac,

Umeac dituen alhargunac,eta arè harengobernuaren beharraduten umeac,

je luy conseille de s’enabstenir du tout, et suivrela methode de conduireses affaires qui sera pluspaisible et tranquille, quoyqu’il ne semblast pas quece fust la plus fructueuse.

conseillu emaiten (420)diot alhargunari hetan ezbat ere sartceaz, eta bereeguitecoen errecaitatcecoantce eta bide emeenari,baquezcoenari etagueldienari iarraiquiteazezpalirudi ere fruitutsuenalicela.

conseillu-ematen-diothetaz ez-baterè sartzeas,eta bere eguitecoei hots-emateco yarraiquitzeazmolderic eta bidericestienari, bakezcoenari,eta gueldienari, ez-dirurielaric-erèprogotchossena-dela.

Si l’ame cherche lesmoyens d’estre delivreede son mal pour l’amourde Dieu, elle lescherchera avec patience,douceur, humilité ettranquillité, attendant sadelivrance plus de labonté et providence deDieu que de sa peyne,industrie ou diligence;

Baldin arimac bilhatcenbaditu bideac beregaizetic libratcecoIaincoari diaduconamorioa gatic, hecbilhatucotupacienciarequin,mansoqui, humilqui, etabihotz pausaturequin,esperançaturic Iaincoarenontasunac etaprovidenciac hura lehenlibratuco duela, ecen ezberac ekar decaquentravailluac, antceac etaagudeciac.

Baldiñ arima bere gaitzeticatheratzeco biden bilha,Jaincoaganacoamodioagatic, badabilla;passienciarequin,emetassunequiñ,humilitaterequiñ, etasossegurequiñ (466)ibillico-da, bere librançaguehiagò iduriquiricJaiñcoaren probidenciaamulsuaganic, ecen èsbere ancetic, berediliyentassunetic, ta bereyaquiñtassunetic.

selon la methode que jevous ay donnee en laseconde Partie.

bigarren partean emanderautçudan antcearenaravera.

bigarren parteanerakhuchi-dudanmoldearen araverà.

et ce tous-jours avec lamesme methode, pour lapreparation et lesaffections, de laquellevous aves usé esmeditations de lapremiere Partie,

eta bethierepreparacioneareneguiteco eta affeccioneenpitzteco antcea beradaducaçula, lehenparteco meditacionetan(524) eguin duçunbeçala:

delà preparacioneareneguiteco, eta delàaffeccionen pichteco anceeta molde berezbaliatzen-çarelaric:

Sales Pouvreau Haraneder

Oraindik argiagoa da sori hitzarekin gertaturikoa, Haranederren bertsiotikguztiz desagertu baita, Pouvreauk ere noizbait erabilitako zilegi aukeraz ordezka-tuta. Beranduagoko testuetan ere ageri da, Duvoisin eta Orixerenetan esatebaterako (OEH: “sori”). Baina litekeena da zahar kutsua zuelako hain zuzen erehautatu izana azken horiek. Hona hemen aukera bien agerpenak:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

49Oihenart. 26, 2011, 27-57

1. Considerez les gracescorporelles que Dieu vousa données: quel corps,quelles commodités del’entretenir, quelle santé,quelles consolationsloysibles pour iceluy,quels amis, quellesassistances.

1. Considera etçatçuIaincoac emaitenderausquiçun gorputcecograciac, (40) nolacogorputça, nolacoonhasunac harenmantenatceco, nolacoossasuna, nolaco soridiren consolacioneac,nolaco adisquideac,nolaco helçaquitçac:

1. Considera etçatçugorphutçaren parteticJaincoac eman içandarozquitçun abantaillac:nolaco comoditateaceman darozquitçungorphutz horrenmantenatceco: nolacoossassuna: nolacodescantsuac, hartceacilhegui çaizquitçunac:cembat adisquide:cembar laguntça.

Je dis donq, Philothée,qu’encor qu’il soit loysiblede joüer, danser, se parer,ouïr des honnestescomedies, banqueter,

Nic diot bada, Philothea,sori delaric iocotan etadansetan haritcea, bereburuaren edertatcea,comedia garbiric ençutea,banquetatcea;

Diot bada, Philotea,cillhequi delaric jocoaneta dantçan debekhu ezdenean haritcea, bereguincera, Comedia honestbaten ikhustea etaençutea, banquet bateguitea:

Il n’est jamais permis detirer aucun impudiqueplaysir de nos cors enquelque façon que cesoit, sinon en un legitimeMariage,

Ezta nihoiz sori gorputzezplacer itsusiric hartcea,nola ere nahi den, beharleguezco ezcontçanbaicen;

Ez da nihoiz ere cillheguieta ez nola nahi den guregorphutcez placer lohiricharcea, ezcontça legitimoedo leguetiar batezcampoan,

retranches-vous tant qu’ilvous sera possible desdelectations inutiles etsuperflues, quoy queloysibles et permises.

aparta çaite ahal beçainurrun ezdeusetaco etaalfer diren placeretaric,cilhegui çarelaric hequinhartcera, eta berez soridirelaric.

khentçatçu ahal beçainurrun sensuetaconahicara eta placer,progotchuric eta beharricgabeco guciac; honestaceta cillhegui direnaciçanic ere.

Sales Pouvreau Haraneder

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

50 Oihenart. 26, 2011, 27-57

Pour vous res-jouir enNostre Seigneur, il fautque le sujet de vostre joyesoit non seulementloysible mays honneste :ce que je dis, parce qu’ily a des choses loysiblesqui pourtant ne sont pashonnestes;

Gure Iauna baitanalleguera çaitecintçat cercere emaiten baiterautçuallegueratcecoric, hurabeharda ez choilqui sori,bainan eta ohorezco içan:hala diot, ceren gauçabatçu sori dire, ceinacbizquitartean ezpaitireohorezcoac;

Jauna baitan bosteco etaalegueratzeco, es daasqui boscario ematendarotzun gauça içan dadinchilhegui dena; içanbehar du oraiño honestaere eta onguì dagotzuna:badire ecen gauçac,cilhequi diren arren,honestac es direnac etaongui es daudecenac;

Gardés-vous desduplicités, artifices etfeintises ; bien qu’il nesoit pas bon de dire tous-jours toutes sortes deverités, si n’est-il jamaispermis de contrevenir a laverité.

Beguira çaite biahotacotasunetic,artezietaric etadissimulatcetaric; oneztelaric bethi eguiagucien erraitea, badaricezta behin ere sorieguiaren contraminçatcea:

Begui-çaite bietacotassuneta aleguia gucietatic.Ecen, on-es-den arrèneguia suerte guciac etabethi erratea, hala ere esda behinere chilheguieguiaren contramintzatzea.

CHAPITRE XXXI. Despassetems et recreations,et premierement desloysibles et louables

HOGOY ETAHAMECAGARRENCAPITULUA. Passatiempoez eta allegueraaldiez eta lehenic sori etalaudatceco direnez.

XXXI CAPITULUA.Divertimenduez; etalehenic cillegui etalaudagarri direnez.

ce sont recreations desoy mesme bonnes etloysibles.

berez passatiempo onacdira, eta sori da hetanharitcea:

berenès divertimenduonac dire eta cillegui-direnac:

CHAPITRE XXXIII. Des balzet passetems loysiblesmais dangereux

HOGOY ETAHAMAHIRURGARRENCAPITULUA. Sori, bainaperillos diren balez etapassatiempoez.

XXXIII CAPITULUA. Balez,eta bertze passatiempochilhegui bainan perilsudirenez.

CHAPITRE XXXIV. Quandon peut jouer ou danser

(375) HOGOY ETAHAMALAUGARRENCAPITULUA. Noiz sori deniocoan edo dansetanharitcea

XXXIV CAPITULUA. Noizden cillhegui yocotan edodantzan haritzea.

Sales Pouvreau Haraneder

Sales Pouvreau Haraneder

2.3. Autoritatea (auctoritas)

Idazle onenek (auctoritates) darabilten hizkuntz ereduari jarraitzean datzaautoritatearen irizpidea. Haiek dakartzaten hitzak erabiliz gero ez dago okerbide-rako beldurrik (Kintiliano, 1.6.42; Lausberg § 468).

Ez da erraza gure itzultzaileok aurreko idazlerik edo garaikiderik autoritatetzatjo ote zuten zehaztea. Dena den, orain arteko ikerketak zenbait aztarna aipagarrizehaztu du. Pouvreauk autoritate gisa zituenen artean Axular dago. Sarako erre-torearen aztarna eta oihartzunak beste lan askotan identifikatu ostean, BlancaUrgellek Axularren autoritea haren ondorengo zenbait idazlerengan aurkitu du:

[...] hitz askok XVII. mendetik aurrera tradizioa sortu dutela aipatu beharra dago. Hauerakusteko, har ditzakegu gorago erabili ditugun Axularren hitzak, hain zuzen beraklehendabizikoz erabili zituenak:

beheratzapen (ES 93), desgogara (Ch 37), desgogarako (Hm 222, SP Imit 195(baina desgogarazco), Ch 233, He Gudu 151, Dh 204, Dv LEd 272); desohoragarri(SP Phil 227 > He Phil 229); edergailu (SP Imit 81, ES 125, Ch 15); emendailu (SPPhil 417 (emendagaillu 441), ES 89); ethorkor (ES 399, Dv Lab 2); eztheustasun(Ch 169; gainerakoek ezd- erabili ohi dute); hilkizun (SP Phil 478); kontrapozoin (SP,Tt Onsa 34 contrapozoa, ib. 37 contrepozoa, ES 184); manukortu (ES 181); minbe-radura (SP Phil 194); mugakide (ES 186).

Dakusgunez, Pouvreau, Xurio eta Etxeberri Sarakoa dira fidelenak; hauetarikausartenetan batzu oraino beste hitz zenbaiten sustrai izan dira: edergailuztatu (ES147), hilkizuntasun (SP Imit 63), mugakidetasun (ES 137) (Urgell, 1992: 242).

Aipagarria da hitz horiek guztiak harako ratio haren baliabide analogikoetanoinarriturik sortuak izana. Pouvreauk ez dio Axularri jarraitzen usadioko eta beharbada zaharkitzen hasitako erremusina bezalako hitzetan, baina bai Pouvreaukberak ere horren gogoko dituen neologismoetan.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

51Oihenart. 26, 2011, 27-57

Pour joüer et danserloysiblement, il faut quece soit par recreation etnon par affection ;

Sori içaitecotz iocatceaeta dansatcea, den guciaeguin behar da dostailluzez affeccionez,

Yocotan eta dantzanharitzeco, permis denmaneran, errecreacioneshari-behar-da, eta-esaffecciones;

car la condescendance,comme surgeon de lacharité, rend les chosesindifferentes bonnes, etles dangereuses,permises.

ceren nola amoracharitatearen chertobaita, hare gucietaraorobat diren gaucaceguitentu (376) on, etaperillosac eguitentu sori;

ecen prudencia etacomplessenciakharitatearen mutillacbeçala dire; eta gauça-es-on-es gachto direnac,baità on, ordean perilsudirenac cilheguierrendatzen-dituste,

Hitz beronen oihartzun izan liteke Haranederren jainkoetsi, nahiz eta bestetestuinguru batean txertatu duen itzultzaile honek:

Horixe bera esan daiteke Oihenartek Pouvreaurengan zuen itzalaz. Idazlegaraikideren bati Pouvreauk autoritaterik aitortu bazion Oihenarti egin zion,honek hari idatzitako gutunek erakusten dutenez (Kerejeta, 1991). Eta honi erearrazoiaren araberako prozedura analogikoen ustiaketan erakutsitako eredugarri-tasunagatik –ez horrenbeste hitz zaharrak bildu eta erabiltzeko zaletasunagatik–gorago ikusi dugun bezala. Han aipaturikoen taiu berekoa da honako jaun etsihau, edo jaurestea Oihenarten erabileran (Oihenart, 2003: 525):

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

52 Oihenart. 26, 2011, 27-57

une grande troupe demondains qui tous a testenuë le reconnoissent etluy font hommage, lesuns par un peché, lesautres par un autre.

munducoen çaldo handibat, guciec buruaaguerturic, chapelacerauntsiric, hura Iaunetsten dutela, eta aguregiten diotela,

mundutarrezco araldehandi bat buru has guciacdagozcola agurca, hurabere jauntçat harturic,batac bekhatu batez,

Sales Pouvreau Haraneder

Il faut estre jaloux, maysnon pas idolatres denostre renommee

Ielozcor iarri behar garegure aippamenaz, bainanhartaz eztuguIaincoaiçunic eguinbehar;

Ederrexi behar dugu gureomen ona; ez ordeanJaincoexi:

Sales Pouvreau Haraneder

Haranederren autoritateak identifikatzea zailagoa izan liteke. Azken adibidehonen arabera, Oihenart horietako bat izan liteke, bai eta Axular bera ere, Urge-llengandik bilduriko aipuan jaso denez. Dena den, zentzunezkoa da pentsatzeaPouvreauren bitartez jasoko zituela hitz horiek. Haranederrek kritika gupidagabeaegin zion Pouvreauren itzulpenari, eta hala ere ez da gutxi hark honi zor diona,batez ere hiztegiari dagokionez. Itzultzaile bien bertsioak parez pare jartzea nahi-koa da ohartzeko Pouvreauren hitzetatik zenbat ageri diren Haranederren itzulpe-nean ere.

Baina Pouvreauk Oihenart bezala, badirudi Haranederrek ere garaikiderenbat izan zezakeela autoritatetzat, isilpean gorde arren. Gorago aipaturiko berre-gintza eta ongikizun hitzek Larramendiren hiztegi hirukoitzaren ezagutza salatukolukete, inoiz kontrakorik iradoki bada ere:

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

53Oihenart. 26, 2011, 27-57

6. Artikulu hau inprimimategirako emateko den aste berean ondorengo komunikazioa aurkeztuda Primer Congreso de Bibliografía ekitaldian (Zarautz, 2011ko apirilaren 1tik 3ra): Manuel PadillaMoyano, La influencia de Larramendi en Vasconia Norte en el siglo XVIII. Jakingarria litzateke komu-nikagileak Hiztegi Hirukoitzaren harreraz zer esan duen. Padillak berak Hazparneko XVIII. mendekoanonimoan jesuita andoaindarraren Hiztegi Hirukoitzeko zenbait hitz aurkitu du (Padilla, 2009: 186-187). Azken argitalpen horren berri Oihenart aldizkariaren ebaluatzaile anonimoen arteko bati zordiot.

Hala bada, Escuara gaitz eta arranju gabeco batera (Haraneder, Gudu, v) itzulirikzirelako saiatzen da berriz Haraneder euskaratzen bi liburu horiek [Filotea eta Guduespirituala], eta ez du, noski, itzultzen nolanahi, euskara eder eta ongi arranjatu bate-an baizik, herriak darabiltzan moldetan, eta, beraz, ez dut topatu Haraneder baitanLarramendiren eraginik (Urkizu, 1992: 315).

Aipaturiko hitz parea ez da erabateko argumentua Haranaderren larramendi-zaletasuna frogatzeko, baina bai joera horren aldeko aztarna6.

2.4. Usadioa (consuetudo)

Usadioaren irizpideak hizkuntzaren ohiko erabilera du ardatz, baina ez herrixehearen erabilera arrunta nahi eta nahi ez, ezpada euren burua landu dutene-na, consensum eruditorum gisa (Kintiliano, 1.6.44-45). Garbitasunerako araua-ren irizpideen artean usadioa nagusi da. Beste irizpideetan soilik oinarritzea oker-biderako zio izan daiteke, baina usadioari jarraitzen dionak akatsak saihestukoditu (Lausberg § 469).

Euskarazko idazleen artean usadioak berez zekarren ondare hitzak erabiltzea,bai eta latin eta erromantzetiko maileguak aspaldi hizkuntzan onartu eta egoki-tuak. Filotearen lehen itzultzaileak ez dira horretan aurrekoetatik bereizten. Usa-dioak onartua zuen ere mailegu berriak erabiltzea gaiak hala eskatzen bazuen,eta ugariak dira horrelako hitzak XVI eta XVII. mendeetako lanetan.

Dena den, maileguen harrerari dagokionez, idazle guztiek ez zuten moduberean jokatzen: “mailebuei dagokienez, ikerketa faltaz ezer gutxi esan bide dai-teke, ezpada, guztiek erabiltzen zituztelarik, neurri ezberdinetan egiten zutela, etaitxura ezberdinetan. Hegi batean, beharbada, Pouvreau genuke; bestean Leiza-rraga” (Urgell, 1992: 230). Izan ere, ez dira gutxi Pouvreauren bertsioko maile-guak, baina agerikoa da haien erabilera mugatzeko ahalegina neologismoenbitartez ordezkaturik, gorago ikusi bezala. Eta maileguei dagokienez Haranede-rren jokabidea ez da oso bestelakoa.

Neologismoen ugaritasuna eta baliabide analogikoak ohiz kanpoko neurrianerabiltzea, ordea, usadioaren kontrako jarduera izan liteke. Alde horretatik Pou-vreau bere garaiko idazlerik ausartenetarikoa izango genuke, ausartena ez esate-arren. Haranederrek “orai Escaldunac mintço diren molderat itçulia” duela Sales-ko Frantsesen lana aitortzen du, usadioa gogoan izan duela aditzera emanez,baina hitz hautaketaz den bezainbatean, adierazpen horrek pentsaraziko liguke-en baino gogokoago ditu berak ere neologismoak.

3. ONDORIO GISA

Aztertutakoaren arabera badirudi garbitasunaren bertute elokutiboa zaintzenahalegindu direla Filotearen lehen itzultzaile biak hitz hautaketaz den bezainba-tean. Garbitasunaren arau nagusia usadioa izan ohi da mendebaldeko tradizioerretorikoan eta hala zen oraindik Grand Siècle aldiko Frantzian. Gure itzulpene-tan ere usadioaren aztarna ukaezina da baina berebiziko indarra antzematen zaioarrazoiak zuzentzen duen prozedura analogikoari ere, hor baitu oinarri eratorbidezeta konposizioz sorturiko neologismo multzo oparoak. Ikerketa honetako tresnametodologikoen artean estatistika ez bada ere, hitz berriak ugariak eta sarri era-biliak direla agerikoa da.

Autoritateak ere, garbitasunaren bertutea arautzen duten irizpideen artekoaden heinean, badu zeresanik itzulpen biotan. Pouvreauk Oihenart izan zezakeenautoritate nagusitzat, eta Sarako Eskolakoen artean Axularren eragina aipaga-rrienetakoa litzateke. Haranederrek ez du atoritaterik aitortzen baina Larramendi-ren hiztegiaren aztarnek bilduma hori ezagutuko zukeela adierazten dute. Filote-aren itzultzaile biek hobetsiriko autoritateek, ez nolanahi, goragoko ratio hartanoinarrituriko neologismoen zale ditugu. Oihenart eta Larramendi bezalako idazleprestigiotsuak autoritate gisa aukeratzean, gure itzultzaileek hitz berriak erabiltze-ko legitimazioa aurkitu dute. Filotearen itzulpenetan autoritatearen irizpidea arra-zoiarena indartzera dator puritas elokutiboaz den bezainbatean.

Antzinatasunaren irizpideak, azkenik, pisu gutxien izango luke garbitasunarenaraberako hitz hautaketan. Dirudienez itzultzaile biek modu beretsuan jokatudute hitz zaharren erabileraz den bezainbatean, horien ordez unean uneko usa-dioari dagozkionak hobetsi baitituzte. XVII. mendeko Frantzian Vaugelasek propo-saturiko joera beretsua erakutsi dute gure itzultzaileek ere (Ayres-Bennett, 1987:132; Marzys, 2009: 35). Vaugelas bera Malherberen ildo puristaren jarraitzaileizanik ere, honengandik aldendu zen beraren garairako hitzen bat zaharkituabazen (Marzys, 2000: 419). Halatsu Haranederrek ere bere garaikoak erabili dituPouvreaurenen zenbaiten ordez.

Filotearen itzulpenetan hizkuntz garbitasunarekiko kezka agerikoa da. Kezkahori hein batean unibertsala da mendebaldeko kulturetan eta euskal letretan ereaitzindari nabarmenak izan ziren Sarako Eskolako idazleen artean. Hala ere,nekez uler liteke Pouvreau eta Haranederren jarrera XVII. eta XVIII. mendeetakoFrantzian nagusitutako hizkuntz balioak gogoan izan gabe. Giro horretan hainzuzen ere garbitasunaren bertuteari maila gorena aitortu zitzaion. Bertute horrenaldarrikatzaile nagusienen artean Vaugelas zen hausnarketa gramatikalari zego-kionez, lehenago Malherbe zen bezala sorrera poetikoaren alorrean. MalherbeOihenarten eredu zatekeen ez soilik bertsogintzaren teknikan, baizik eta hizkuntzgarbitasunean ere (Oihartzabal, 1993: 22), eta Oihenart era berean Pouvreaurenautoritate nagusia zen, jakina denez7. Vaugelasen ildotiko garbizaletasunak XVIII.mendeko Euskalerri kontinentalean eta batez ere Lapurdin jasotako harrera ona-

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

54 Oihenart. 26, 2011, 27-57

7. Dena den, Pouvreauren hiztegiaren iturriei dagokienez, Etxagibelen azterketa gogoan izanbeharrekoa da. Ikertzaile horren arabera, iturri lexikografikoen artean Voltoire litzateke nagusia, eta...

ren zeharkako beste aztarna bat Martin Harrieten lan argitaratua izan liteke. Lanhorretan sakontzeko tokia hau ez den arren, deigarria da ez soilik Harrieten Gra-matica Vaugelasenaren antzera antolatua izatea, baizik eta “Remarques sur lalangue basque” atalaren izenburuak Vaugelasek bereari emandakoaren oihar-tzun ezin agerikoagoak erakustea ere8.

Hizkuntzari buruzko hausnarketari eta garaiko idazleen azterketari –Malher-beri berari besteak beste– arreta jartzean Vaugelas ez da kezkatuta ageri italiera-tikako maileguez, moda hori XVI. mendearen amaieran bertan Henri Estiennekmugatu zuelako (Ayres-Bennett, 1987: 131). Euskaraz idazten zutenen artean,ordea, maileguak erabiltzeko ohitura oraindik sendoa zela, garbitasunaren kon-tzientzia garatzen zihoan heinean nahitaezkoa gertatuko zen maileguak garbita-sun horren kontrako biziotzat jotzea. XVIII. menderako Etxeberri eta Larramendibezalako garbizale prestuentzat egoera jasangaitza zen (ikus Lakarra, 1992:306). Horien aurretik ere neologismoak sortzea izan zen Pouvreauren erantzuna.Eta ez sortzea soilik, baizik eta semantikoki oposatzea ere (ontasun / onhasun,handitasun / handiresun) perspicuitas edo argitasunaren bertuteari atxikitakopropietatearen arauak eskatu bezala. Horretan ere Vaugelasek bezalatsu jokatuzuen (Ayres-Bennet, 1987: 130). Dena den, Pouvreau ondorengo ezaugarribiongatik nabarmenduko litzateke beraren aurreko idazle lapurtarren artetik etaera berean frantses garaikideen artetik: sorturiko neologismoen ugaritasunagatiketa neologismo horiek itzulpenetan erruz erabiltzeagatik. Horietako askok ez dutebizi luzea izan, Vaugelasek onartutakoei gertatu bezala (Marzys, 2008: 108),baina hizkuntzaren baliabideak ustiatzeko eredu bikaina eskaini zuten.

Usadioaren kariaz Haranederrek handitasun / handiresun gisako bereizketakberdindu egin ditu erabilienaren alde baina ez die horregatik muzinik egin Pouvreauk eskainitako beste askori. Eta Pouvrearenak ordezkatu dituenean ere(berregintza eta ongikizun hitzekin ikusi denez), orduan ere beste neologismobatzuez ordezkatu ditu, Larramendi garaikideak sorturikoez alegia. Hortaz, erabatera nahiz bestera, Haraneder Pouvreau bezain garbizale dugu Filotea itzultze-an: biak ala biak dira prozedura analogikoz sorturiko hitz berri eta ondare-osagai-dunen hobesle, Haranederren sarrera adierazpenek usadio hutsean oinarriturikogarbitasunaren aldekoa zela pentsaraziko balute ere.

Itxura guztien arabera, Haranederren garairako Euskal Herri kontinentalekoidazleen artean usadio (consuetudo baina consensum eroditorum gisa) onartuazen nonbait maileguak mugatzea neologismoen mesedetan. Ibilbide horrenhasieran Pouvreauren itzulpenak daude prosazko lanen artean. Hari zor zaio heinhandi batean maileguak ordezkatu zitzaketen neologismo multzo oparoarensorrera, euskal kutsuko hitzen copia alegia. Filotea euskaratzea elokuzioaren gar-bitasuna ulertzeko era berezi honen laborategi aparta gertatu zen.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

55Oihenart. 26, 2011, 27-57

... iturri literarioen artean Axular, Oihenartek ere toki garrantzitsua duen arren. Edonola ere, itzulpen-gintzan bezala lexikografian “una cierta inclinación al purismo” ageriko du Pouvreauk (Etxagibel,2008: 14).

8. Berriro ere Oihenart aldizkariaren ebaluatzaileetariko bati zor diot Harrieti buruzko iradokizu-na. Jaso beza oraingoan ere nire eskerrik beroena.

4. LAN AIPATUAK

AYRES-BENNETT, Wendy. Vaugelas and the Development of the French Language.Londres: The Modern Humanities Research Association, 1987.

BIJUESCA, K. Josu. “Filotearen lehen itzulpenen electio verborum-erako hurbiltze saioa”.In: ASJU, XLIII-1/2, 2009 [Beñat Oihartzabali Gorazarre – Festschrift for BernardOyharçabal]; 159-172. or.

ETXAGIBEL, Javier. “Las fuentes del diccionario de S. Pouvreau”. 2008. <http://www.ehu.es/monumenta/pdf/mintegia2008/Etxagibel-Las_fuentes_del_diccionario_de_S_Pou-vreau.pdf>.

EUSKALTZAINDIA. Orotariko Euskal Hiztegia. 2010. <http://www.euskaltzaindia.net/oeh>.

FUMAROLI, Marc. L’âge de l’eloquence. Geneva: Droz, 2002.

HARRIET, Martin. Gramatica Escuaraz eta Francesez, composatua Francez hitzcunçaikhasi nahi dutenen faboretan. Baiona: Fauvet, 1741.

KEREJETA, Mª Jose. “Oihenart Silvain Pouvreauren hiztegian”. In: ASJU, XXV-3, 1991;865-899. or.

KINTILIANO. Institutionis oratorariae libri XII. Sobre la formación del orador. Doce libros.Salamanca: Universidad Pontificia, 1999.

LAKARRA, Joseba Andoni. “Larramendiren aurreko hiztegigintzaren historiaz: aztergai etagogoeta”. In: Lakarra, Joseba Andoni (ed.). Manuel Larramendi hirugarren mendeu-rrena 1690-1990. Andoain: Andoaingo Udala, 1992; 279-312. or.

—. “Pouvreauren hiztegiez eta hiztegigintzaren historiaz”. In: ASJU, XXIX-1, 1995; 3-52. or.

—. “Lexiko berrikuntza euskal hiztegigintza zaharrean: zenbait ikergai”. In: Uztaro, 19,1996; 3-40. or.

LARRAMENDI, Manuel de. Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latín.Donostia: Bartolomé Riesgo y Montero, 1745.

LAUSBERG, Heinrich. Manual de retórica literaria. Madril: Gredos, 1966-1969.

MARZYS, Zygmunt. “Vaugelas, disciple de Malherbe?”. In: Les fruits de la saison.Mélanges de littérature des XVIe et XVIIe siècle offerts au Professeur André Gendre.Textes réunis par Philippe Terrier, Loris Petris et Marie Jeanne Liengme-Bessire.Geneva: Droz, 2000; 411-420. or.

—. “Vaugelas et les néologismes”. In: Glissades: mélanges offerts à Alfons Pilorz à l’oc-casion de son 80ème anniversaire. Lublin: Wydawnictwo, 2008; 101-112. or.

—. “Introduction”. In: Vaugelas, Claude Favre de. Remarques sur la langue françoise.Geneva: Droz, 2009; 13-56. or.

OIHARTZABAL, Beñat. “Oihenart eta euskal letrak”. In: Jakin, 74, 1993; 11-32. or.

—. “Statut et évolution des lettres basques durant les XVIIème et XVIIIème siècles”. In:Lapurdum, 6, 2001; 219-287. or. <http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/docs/00/06/81/45/-PDF/Statut_evolution_lettres_basques_XVIIe_XVIIIe_siecles.pdf>.

OIHENART, Arnaud. Euskal atsotitzak eta neurtitzak. Patxi Altunak eta Jose AntonioMujikak paratua. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea, 2003.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

56 Oihenart. 26, 2011, 27-57

PADILLA, Manuel. “Hazparneko euskara XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabe-ra”. In: Euskera, 54; 183-192. or.

SALESKO, Frantses. Philotea eta Chapeletaren Andra Dana Mariaren ohoretan devocio-nerequin erraiteco antcea, itzul. S. Pouvreau. Paris: Claude Audinet, 1664.

—. Philotea edo devocioneraco bide erakusçaillea, itzul. J. de Haraneder. TolosaOkzitania: Joannes-Françes Robert, 1749.

—. Introduction à la vie devote, 1619koaren arg. fak. Tours eta Paris: Mame eta Droz,1934.

URGELL, Blanca. “Axular eta Larramendi”. In: Lakarra, Joseba Andoni (ed.). ManuelLarramendi hirugarren mendeurrena 1690-1990. Andoain: Andoaingo Udala, 1992;221-246. or.

URKIZU, Patrizio. “XVIII. mendean Larramendiren Hiztegi Hirukoitzak Iparraldeko zenbait idaz-lerengan duen eraginaz”. In: Lakarra, Joseba Andoni (ed.). Manuel Larramendi hiruga-rren mendeurrena 1690-1990. Andoain: Andoaingo Udala, 1992; 313-324. or.

URQUIJO, Julio de. El refranero vasco. Tomo I: Los refranes de Garibay. Donostia:Imprenta de Martín, Mena y Compañía, 1919.

Bijuesca, K. Josu: Filotearen laborategia: Saleskoren euskarazko lehen itzulpenak puritas...

57Oihenart. 26, 2011, 27-57