Ezberdina eta mundiala

1

Click here to load reader

description

Borja Ruizek Irutxuloko HITZAn idatzitako iritzi artikulua. Artículo de opinión escrito por Borja Ruiz en Irutxuloko HITZA.

Transcript of Ezberdina eta mundiala

Page 1: Ezberdina eta mundiala

2 irutxuloko hitzaOSTIRALA, 2006ko ekainaren 16a PLAZA BERRIA

Hedabideak bultzatzeaz eta benetako egoeraz

Patxi Baztarrika Eusko JaurlaritzakoHizkuntza Politikarako sailburuor-deak benetako egoerarekin zeriku-

sirik ez duten hitzak esatea leporatu omendigu. Omen diot, izan ere, hitz horiek EKT-koek (Euskarazko Komunikazio Taldea)bota dituztela dio, baina segidan EKTkoekjaso dezaketen diru laguntzan HITZA guz-tien —tartean, IRUTXULOKO HITZArena— etaHernaniko Kronikaren diru laguntzak eresartu omen ditu. Beraz, aipatu ez gaituenarren, IRUTXULOKO HITZAz ere ari dela dirudi.Eta benetako egoeraz ari garela, gogorara-zi nahi nioke sailburuordeari IRUTXULOKO HI-TZAn, eta gainerako Hitzetan ere, EKT partedela eta laguntza handia ematen digula,baina EKTrekin batera tokiko euskara el-karteak —Bagera Euskaltzaleen Elkarteagurean— eta gizarte eragile pila bat —40tik gora Donostian— badirela Hitzeta-ko kide. Beraz, diru hori ez du EKTk jasoko.Zati bat EKTk jasoko du, eta gainerakoa Hi-tzek, Hitza bakoitzak berea, eta HernanikoKronikak. Beraz, hasteko, benetako egoerahori da. Baztarrikak dioen bezala, euskal-gintza oso anitza da, eta Hitzak ere haladira. Eta ez bakarrik euskalgintza, gizar-tea, oro har, oso anitza da. IRUTXULOKO

HITZAn, behintzat, hala uste dugu, eta egu-nero horren isla izaten saiatzen gara. Harrogaude horretaz, eta uste dugu, hein bateanbehintzat, lortu dugula —IRUTXULOKO HITZAnalderdi politiko guztien iragarkiak kaleratuditugu, eta hori adierazle txiki bat besterikez da, oso komunikabide gutxik esan leze-ketena—.

Datuen inguruko errealitateaz ere bi hitzesan nahi nituzke. 2002-2006 epealdiankomunikabideen deialdiak %38 egin duelagora dio Baztarrikak. Aldizkari Ofizialeankaleratutako 2002ko diru laguntzen ebaz-pena begiratuta, ez dakit datu hori nondikatera duen sailburuordeak. 2002an4.118.000 euro banatu zituen Kultura Sai-lak hedabide guztien artean eta 2006an

IIRRIITTZZIIAA�AITZIBER IARTZA (IRUTXULOKO HITZAKO ZUZENDARIA)

4.750.000 banatu nahi ditu. Beraz, igoera%15,3koa da. Baina, gogoan izan behar da2003, 2004 eta 2005ean diru laguntza ezzela 4 milioi eurotara iritsi. Egia da,2005etik 2006ra igoera nabarmena izandela: %25ekoa. Baina azter dezagun igoerahori. Izan ere, 950.000 euro gehiago jarrikoditu Kultura Sailak, eta horietatik 507.650gaztelerazko prentsarentzat izango dira,euskarazko gehigarriak egiteko, eta350.000, telebistentzat. Beraz, gainerako-entzat igoera hutsaren hurrengoa da.

Euskal hiztun gehienek gaztelerazkoprentsa irakurtzen dutela ere esan du Baz-tarrikak. Hori konpontzeko bidea gaztele-razko komunikabideei —tartean, milioikairabazi deklaratzen dituzten enpresak—euskarazko gehigarri bat egin dezaten di-rua ematea al da? Uste dut urte hauetakoguztietako esperientziek argi utzi duelahori ez dela bidea. Esperientziak hor dau-de, eta argi ikusi da gaztelerazko prentsakeuskarari tratamendu testimoniala bainoez diola ematen. Benetako presioa egitenez bada behintzat, ez da lortuko euskaraktratamendu duina izatea, eta benetako pre-sioa ez da aldez aurretik dirua jasoko dute-la jakinaraztea. Ez al da logikoagoa bene-

tan euskarazko prentsaren aldeko apustusendoa egitea eta euskarazko produktueidagokien eta merezi duten lekua eskain-tzeko lan egitea?

CIES datuak ere aipatu ditu Baztarrikak,gaztelerazko prentsak 887.000 irakurle di-tuela esateko. CIESen datuak hartuko ditutnik ere, Gipuzkoan Hitzek 69.000 irakurleditugula esateko —eta CIESen neurketa ezda Hitzekiko oso justua, 23 herritan eginbaitute azterketa eta horietatik 13 herritanbaino ez dago Hitza, eta beste herri batzue-tan Hitza dago eta ez da neurketa egin—.Gipuzkoako bigarren egunkari irakurrienagara, eta erakundeek ez gaituzte, inondikinora, hala tratatzen. Eta ez naiz diru lagun-tzez soilik ari, gaztelerazko komunikabide-ek dirutza jasotzen baitute erakundeenpublizitatetik. Hitzek, ordea, apurrak. Ho-rretan jarrera aldatzea funtsezkoa izangolitzateke euskarazko hedabideak bultza-tzeko.

«Kultura Sailak ez du euskarazko pren-tsa lagundu nahi» esamoldea ohiko bihur-tu omen dugu. Ohiko bihurtu dugu beneta-ko egoera horrelakoa delako. Kultura Sai-lak euskarazko prentsari —eta prentsahitzak idatzizko komunikabideei egiten dieerreferentzia— 2002an 3.167.000 euroeman zizkion eta 2006an 3.339.050 ema-tea aurreikusi du —gaztelerazko prentsariemango diena kontuan hartu gabe, nos-ki—. Beraz, bost urtetan %5,4 igo ditu la-guntzak, askoz proiektu gehiego dagoenarren, eta KPI urte hauetan %14 igo denarren. Hori da benetako egoera.

Elkarlanaren gaia ere hor dago. Beha-rrezkoa da, noski, inork ez du hori zalan-tzan jartzen. Baina, horretan erakundeakez al lirateke eredu izan behar? Ez dut uste,sektorearekin eztabaidatu gabe, diru la-guntzetan hazkunde nabarmenena orainarte existitzen ez zen partida bati ematea—gaztelerazko prentsaren euskarazkogehigarriei, alegia— elkarlan eredu denik.

Ezberdina eta mundiala!

Herenegun jokatu omen genuenmundiala. Telebistak gorriz tin-datzerako unean kaleak hustu

omen ziren, hondartzan zeudenak irra-tia belarrian, eta tabernan, berriz, koa-drila algarak eta jaiegun giroa, pantaila-ri so, herenegun jokatu omen genuenmundiala. Lanean egotea ere egokitu zi-tzaion baten bati, baina, interneten mi-rariak; zuzenean ikusteko aukerarik ezizan arren, lagunen batek txat edo ko-rreotik jakinarazi zion, herenegun joka-tu omen baikenuen mundiala... Udakoekintza nagusia izango omen diren

LLOORREETTOOPPEETTIIKK�BORJA RUIZ (HEZITZAILEA)

hauek, futbolak eta gurea ez den selek-zioak, geraraziko omen dute hiria.

Egia esan, nik neuk ere partida ikusinuen. Futbola betidanik gustatu izanzait, eta Munduko Kopak futbolik onenaikusteko aukera eskaini beharko luke,askotan hala ez bada ere. Lanak ere ho-rretarako tartea eskaintzen dit. Talde-ren batekin identifikatzeko beharra du-gula eta, hurbilen ditugunekin batzengara, eta Realean ibilitako tolosarrahurbilenetan hurbilen. Aitak Argentina-ra egindako bidaian bertako selekzioa-ren elastikoa ere ekarri zidan, eta haiekduten kutxu erakargarriaz kutsatuasentitzen naiz askotan. Zer esanik ez,aurrekontu eskasena dutenekin ere,haien herrialde txikiak duintasunez or-dezkatzera joan diren taldeekin...Baina,futbolaz haraindi bizitzarik badelako,

uda hau ez da bakarrik futbolaren era-ginez mundiala izango!

Uda udakoak dira autoa ipurzulorai-no beteta familia osoa atseden bila joa-ten direnak, urrun joan gabe ere hon-dartzan kiskaltzen diren karramarrogorrixkak, jazz kontzerturik onena ikus-tearren dirutza ordaintzeko prest dau-denak, edota jai giro eta hiriko festenbabesean mozkorrik itzelenaren kontu-ra, alkoholez aski eta sobera, txahalaeginez dabiltzanak izkinetan... uda uda-ko ondorioak izaten dira. Uda bakoitzaberezi egiten dutenak, berriz, oporral-dian egindako lagunak, parrandan sor-tutako harremanak, pertsonak eta haie-kin izandako esperientziak errepika ezi-nak dira.

Baina, bada uda beste era batean iga-rotzea erabakitzen duenik ere. Edo ho-

beki esanda, udaz besteon moduan go-zatzeaz gain,beste etekin bat lortzen etaeskaintzen dutenak. Uda kolore gorriztindatzeaz gain, esperientzia, oroitza-pen eta elkartasunez blaitzen dutenak.Futbolari so egoteaz gain, haien denbo-ra musu truk eskaintzeko prest daude.Inongo hautatzaileren zerrendatan sar-tu gabe, haien kabuz laguntzea eraba-kia hartu dute. Arerioa garaitu beharre-an, elkarlanean amets bat eraiki nahidute,gure kale eta bazterrak auzolande-gien bitartez berriztatzen dituzte. Inon-go soldata, prima edota irudi eskubide-ren eskean egon gabe, ume eta gaztetxotalde batekin heziketa lanean aberaste-ko prest daude. Norbere herri eta kultu-ra biziz ere, gainontzeko herrietako ki-deei harrera egiten diete, Saharatiketortzen diren umeak haien etxeetanhartzen dituzte. Uda ezberdina eta mun-diala bizitzeko eta biziarazteko prestdaude! Horretarako prest al gaude guere bai?

EUSKARAZKO PRENTSA

«Bost urtetan %5,4 igo diraeuskarazko prentsarentzako diru laguntzak, askoz proiektugehiago dauden arren, eta KPI%14 igo den arren»

«Hitzak Gipuzkoako bigarrenegunkaria gara, eta erakundeekez gaituzte hala tratatzen; ezdigute publizitatean, inondikinora, dagokiguna ematen»

IIRRUUTTXXUULLOOKKOOHHIITTZZAA..IINNFFOO

Errauskailua Landarbasonjartzea proposatu du UdalGobernuak. Ika-mika piztu dugaiak Irutxuloko Hitzarenwebgunean.�«Oso ondo alkate jauna,zuretzat ez duzuna nahibesteei pasatu. Astigarragaedo Hernanik bizi behar dute.Euskal Herriak bizi behar du.Errauskailurik ez. Giputxa.� «Ba al dago alternatibarik?Errauskailua txarra dela argidugu guztiok, baina zeintzukdira alternatibak?». Mikel.�«Mikel, noski daudela.Zakar gutxiago sortzekopolitika eraginkorra martxanjarri, birziklatu,biometanizazioa delakoa.Baina, garrantzitsuenapolitikarien interesekonomikoak alboratzea etagizartearen onura ekarrikoduen politika egitea». Amaia.� «Ederki! Nire ustez,Odonek ondo jokatu du.Gipuzkoar guztiokordezkatzen gaituenDiputazioak (PNV-EA)erraustegiak behar direlaesaten badu, azpiegituraonuragarri hori ahalik etagipuzkoar gehienen arteankonpartitu behar dugu.Bestela, oso egoistak izangoginateke. Beraz, Donostiakolurretan egongo da, bainahernaniarrek, astigartarrek,errenteriarrek… gertu-gertuizango dute. Pentsatzen dutDiputazioan eta Astigarraganeta Hernanin (PNV-EA)txoratzen egongo direla». Ane� «Ane arrazoia duzu. Bainaezin dugu onartugipuzkuarron kontrakohorrelako proiektuekinaurrera egitea (...)». Egur