Euskera 4 ibaizabal 7.gaia

10
Laguntza gela 1 7. gaia Ulermena Irakurri istorioa: 1 Sentimento Stein jauna gizon berezia zen. Txotxongiloak egiten zituen, baina ez zizkion inori erakusten. Txotxongilo bat eta bi, eta hiru eta lau, eta bost eta sei…, bilduma ederra zuen. Bere txotxongiloak ez ziren nolanahikoak, ez horixe. Bazirudien bizia hartzen zutela. Behin damatxo bat egitea bururatu zitzaion. “Nire maitea izango da”, pentsatu zuen, “eta bihotz moduan bi harritxo ipiniko dizkiot, harritxoak bata bestearen kontra igurtzita txinpartak sortuko dira”. Baina aproba egin zuenean, panpina goitik behera erre egin zen. Ondoren,txori bat egitea bururatu zitzaion.“Nire ametsak izarretaraino eramango dituen txoria”,pentsatu zuen. Baina txoriak hain urrun egin zuen hegan,ez zela inoiz itzuli. Berriro ere, bakarrik geratu zen Stein jauna.

Transcript of Euskera 4 ibaizabal 7.gaia

Page 1: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

1

7. gaia Ulermena

Irakurri istorioa:

1

Sentimento

Stein jauna gizon berezia zen. Txotxongiloak

egiten zituen, baina ez zizkion inori erakusten.

Txotxongilo bat eta bi, eta hiru eta lau, eta bost eta

sei…, bilduma ederra zuen.

Bere txotxongiloak ez ziren nolanahikoak, ez horixe.

Bazirudien bizia hartzen zutela.

Behin damatxo bat egitea bururatu zitzaion.

“Nire maitea izango da”, pentsatu zuen,

“eta bihotz moduan bi harritxo ipiniko dizkiot,

harritxoak bata bestearen kontra igurtzita

txinpartak sortuko dira”.

Baina aproba egin zuenean, panpina goitik behera erre

egin zen.

Ondoren,txori bat egitea bururatu

zitzaion.“Nire ametsak izarretaraino

eramango dituen txoria”,pentsatu zuen. Baina txoriak

hain urrun egin zuen hegan,ez zela inoiz itzuli.

Berriro ere, bakarrik geratu zen Stein jauna.

Page 2: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

2

Goiz batean,ideia zoragarri bat izan zuen.

-Nire bikia sortuko dut- esan zuen.

Bera panpina izango da, eta ni persona,

baina berdin-berdinak izango gara.

Nire anaia izango da eta elkar maite izango dugu.

Stein jauna ispilu aurrean jarri zen eta txotxongiloa

egiten hasi zen. Lehenengo gorputza egin zuen.

Ondoren, burua, begiak, ahoa …

Ordu luzez aritu zen lanean jo eta ke,eta

oso nekatuta zegoenean, “ bihar jarraituko

dut”, pentsatu zuen eta ohera sartu zen.

Baina gau hartan zer gertatuko, eta txotxongiloak

begiak ireki zituen!, txotxongiloak bizia hartu zuen!

Hurrengo goizean, Stein jauna esnatu zenean, a zelako

ezustekoa hartu zuena bizirik topatu zuenean!

-Zu al zara anaia maitea?- galdetu zion txotxongiloak.

Stein jaunak ez zion erantzun. Ikaratuta zegoen.

Txotxongilo hurak ez zeukan bere antzik,

orain ezingo zuen panpina

nahi zuen modura bukatu,

INONDIK

INORA…

Page 3: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

3

Gustatu al zaizu Sentimentoren istorioa?

Zergaitik?

Adierazi EGIA ala GEZURRA den.

Pentsatu. Zu Stein jauna izango bazina, zer txotxongilo sortuko zenuke? Zertarako? Azaldu 3-4 lerrotan.

a- Stein jaunak txotxongiloak egiten zituen, eta gero, saldu egiten zituen.

b- Behin stein jaunak bikia sortzea erabaki zuen.,

c- Baina amaitu gabe zeukala, txotxongiloa esnatu egin zen.

d- Stein jauna esnatu zenean, asko poztu zen.

e- Stein jaunari ez zitzaion batere gustatu bikiaren itxura.

2

3

EGIA GEZURRA

Zer txotxongilo?

Zertarako?

Page 4: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

4

7. gaia Lexikoa

-le / -tzaile

Stein jauna asmatzailea zen. Nola esaten zaio …

idazten duenari irakurtzen duenari ikasten duenari

esaten zaio. esaten zaio. esaten zaio.

irakasten duenari erosten duenari saltzen duenari

esaten zaio. esaten zaio. esaten zaio.

laguntzen duenari garbitzen duenari zaintzen duenari

esaten zaio. esaten zaio. esaten zaio.

1

2

Page 5: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

5

7. gaia Gramatika

Baldintzazko perpausak

Aztertu marrazkia.

Orain, erantzun galderei:

Zer egingo duzu min hartzen baduzu?

Zer egingo duzu lagun batek jotzen bazaitu?

Zer egingo duzu gose bazara?

Zer egingo duzu arkatza galtzen baduzu?

1

ARROPAK JANTZI ETA ETXERA JOAN AZKAR-AZKAR.

ZER EGINGO DUGU EURIA HASTEN BADU?

Page 6: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

6

Lotu:

a-Bakarrik egon 1-harekin jolastuko naiz

nahi ez baduzu... egun osoan.

b-Ama, baloia erosten 2-musu handi bat

badidazu… emango dizut.

c-Tarta osoa jaten 3-zatoz gurekin!

baduzu…

d-Ipuin bat kontatzen 4-tripako mina

badidazu… hasiko zaizu. Osatu esaldiak:

aterkia hartuko dut.

musu bat emango diot.

ura edango dut.

zorionak emango dizkiot.

motxila eramango dut.

2

3

Saioa

Page 7: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

7

7. gaia Gramatika

Aditza: eduki

Aditz egokia aukeratu:

a-Zenbat urte amamak?

b-Zer poltsikoan?

c-Ba jolasteko gogorik?

d-Zenbat tazo Mikelek?

daukat

dauka

daukagu

daukazu

daukazue

daukate

NI

HURA

GU

ZU

ZUEK

HAIEK

dauzkat

dauzka

dauzkagu

dauzkazu

dauzkazue

dauzkate

1

dauzka

daukazu dauzka

daukazu

SINGULARRA PLURALA baloia DAUKAT

Kanikak DAUZKAT

Page 8: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

8

Orain , erantzunak idatzi:

a-

b-

c-

d-

Egin bikoteak:

2

3

dauzka daukate

dauzkagu daukat

daukazu dauzkazue

dauka dauzkat

daukagu

daukazue

dauzkate

dauzkazu

Ni

Zu

hura

Gu

Zuek

Haiek

Page 9: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

9

7. gaia Ortografia

Letra Hutsuneak bete:

z

1

zuen zen zen zituen

zitzaion zen zitzaion

Peru amonarenera abiatu ………………… trenez.

Agure bat eseri ……………………………… alboan, eta

hizketan hasi ……………………

Agurea txokolatezko izozki bat jaten ari ……………

eta ez ……………………………… ezer ulertzen.

Trenak maniobra trakets bat egin zuen bat-batean

eta, agureak txokolatez zikindu ………………… prakak.

Kalera itxura harekin irteten bazen, praketan kaka

egin zuela pentsatuko ……………………… jendeak.

Page 10: Euskera 4 ibaizabal  7.gaia

Laguntza gela

10

Erantzun adibidean bezala:

Nola doa Peru?

Peru trenez doa.

Nola doa Asier?

Nola doa Maider?

Nola doa Amaia?

Nola doa Leire?

Nola doa aita?

Nola doa gidaria?

Nola doa Ander?

2