EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko...

19
EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK A. Barreña 1. HELBURUAK Lan honen asmo nagusia orain arte euskaraz gutxi jorratu den arlo bati hurreratzea da. Beste hainbat hizkuntzatan egin den legez, hala nola, gaztela- niaz, katalanez, ingelesez, japonieraz, portugesez edo alemanez, euskararen sistema fonologikoaren jabekuntzan haurrek gauzatzen dituzten hainbat ezaugarri aztertu nahi izan dut. Nolanahi ere, ikerketa hau hasierako hurbil- keta besterik ez da, eta horrela hartzea nahiko nuke, etorkizunean behar-beha- rrezkoak ditugun ikerketa zehatzagoak, zuhurragoak eta aberatsagoak etorri- ko direlakoan. Ildo honetatik, beraz, helburu orokorra euskararen sistema fonologikoa- ren jabekuntzan gertatzen diren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren zehaztea da. Hasteko, ea fonologian jabekuntza mailakatua ikus daitekeen, hau da, ea hots edo silaba-egitura batzuk beste batzuk baino goizago darabiltzaten. Horrela bada, nik uste dudan legez, ea zein hots eta silaba-egiturak diren goi- zen agertzen direnak eta zeintzuk beluen. Jarraitzeko, hotsak eta silaba-egitu- rak oguztean erabiltzen dituzten estrategiak aztertu nahi ditut. Amaitzeko, fonologiaren jabekuntzan zailtasun berezirik gertatzen ote den ere arakatzea nahi dut. Bestalde, beste hizkuntzetako ikerketen ondorioen arabera eraikitako hainbat hipotesi euskararen garapenean gertatzen diren begiratu nahi izan dut. Aurretik kaleratu diren hipotesiak eta nik euskararen garapenean ere gertatzen diren begiratu nahi ditudanak ugari izanik, jarraian hauetako batzuk baino ez ditut ekarriko: 161

Transcript of EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko...

Page 1: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOARENJABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK

A. Barreña

1. HELBURUAK

Lan honen asmo nagusia orain arte euskaraz gutxi jorratu den arlo batihurreratzea da. Beste hainbat hizkuntzatan egin den legez, hala nola, gaztela-niaz, katalanez, ingelesez, japonieraz, portugesez edo alemanez, euskararensistema fonologikoaren jabekuntzan haurrek gauzatzen dituzten hainbatezaugarri aztertu nahi izan dut. Nolanahi ere, ikerketa hau hasierako hurbil-keta besterik ez da, eta horrela hartzea nahiko nuke, etorkizunean behar-beha-rrezkoak ditugun ikerketa zehatzagoak, zuhurragoak eta aberatsagoak etorri-ko direlakoan.

Ildo honetatik, beraz, helburu orokorra euskararen sistema fonologikoa-ren jabekuntzan gertatzen diren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren zehazteada. Hasteko, ea fonologian jabekuntza mailakatua ikus daitekeen, hau da, eahots edo silaba-egitura batzuk beste batzuk baino goizago darabiltzaten.Horrela bada, nik uste dudan legez, ea zein hots eta silaba-egiturak diren goi-zen agertzen direnak eta zeintzuk beluen. Jarraitzeko, hotsak eta silaba-egitu-rak oguztean erabiltzen dituzten estrategiak aztertu nahi ditut. Amaitzeko,fonologiaren jabekuntzan zailtasun berezirik gertatzen ote den ere arakatzeanahi dut.

Bestalde, beste hizkuntzetako ikerketen ondorioen arabera eraikitakohainbat hipotesi euskararen garapenean gertatzen diren begiratu nahi izan dut.Aurretik kaleratu diren hipotesiak eta nik euskararen garapenean ere gertatzendiren begiratu nahi ditudanak ugari izanik, jarraian hauetako batzuk baino ezditut ekarriko:

161

Page 2: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

bokal-sistemaren jabekuntza, bere osotasunean, kontsonante-sistemabaino lehenago bukatzen ote den (Serra, Serrat, Solé, Bel eta Aparici 2000);itxi/ireki ezaugarrien arabera, muturreko bokalak erdikoak baino lehenagoerabiltzen ote diren (gurean /a/, /i/ eta /u/, hain zuzen) (Jacobson 1941/1968);kontsonante-sisteman sudurkariak eta herskariak, igurzkariak, afrikatuak etaurkariak baino goizago agertzen ote diren (Etxebarria 1999); kontsonanteenahoskunea kontuan izanik, aurretik atzeranzko bereganatze mailakatua ger-tatzen ote den, adibidez, ezpainkariak belareak baino lehenago oguztea (Serra,Serrat, Solé, Bel eta Aparici 2000); lege natural eta orokorrak bideraturik, bila-kabide fonologikoak edo fonemen ordezkatzeak beste hizkuntzetan bezalaxegertatzen ote diren –igurzkariak herskariez ordezkatzea, ahostunak ahoskabe-ez, eta abar- (Jacobson 1941/1968, Lleó 1997); hots jakin baten jabekuntzasilaba-egituran hartzen duen egongunearekin lotuta ote dagoen (Ingram 1974,1981); hitz-egituraren jabekuntzan, hasieran behintzat, silaba azentugabeenisiltzea gerta daitekeen, batez ere azentudun silaben aurrekoena (Mariscal1997); silaba-egiturari dagokionez, CV eta V egiturak agertuko diren lehenakote diren eta egitura konplexuagoak soiltzeko joera izango ote duten (Fee1995); amaierako edo kodako kontsonanteari dagokionez, CVC egiturarenjabekuntza epe luzcan eta era mailakatuan gertatzen ote den; silaba-egiturakonplexuen artean CVCC egitura CCV egitura baino goizago ekoitziko oteduten (Lleó 1986, 1997; Carreira 1991); eta abar.

2. METODOLOGIA

Hau guztiau ikertzeko haur euskaldun elebakar bik ekoitzia arakatu dut.Haurretako bat bizkaitarra da, eta nafarra bestea. Begiztatuko ditudan ekoiz-penak, hurrenez hurren, 1;00 (urte bete; zero hilabete) – 4;06 eta 1;03 – 3;00bitartekoak izango dira, honela zezelara-aroaren ondoko hizkuntza-garapenaaztertuko dudalarik. Luzerako ikerketetako metodologia erabilirik, haur biakhamabostero jarraituak izan dira HEGEHJ-BUSDE (Idiazabal 1991, Mahlau1994) eta `Bilingüismo y adquisición del lenguaje: contacto y diferenciación decódigos lingüísticos' (Zubiri 1997) ikerketa-proiektuen barruan.

Haur biak bideoz izan ziren grabatuak eta saio hauetan ekoitzitakoakbaino ez ditut arakatuko, salbu haur bizkaitarraren 1;00 – 1;05 bitartekoekoizpenak, zeintzuk bere gurasoek eguneroko baten bildu zituzten.Grabaketak bat-batekoak izan zirela adierazi behar dut, aurretik inolako pres-takuntza berezirik ez zen egon eta.

162

Page 3: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JAREKUNTZARI RURUZKO OHARRAK

Nahita aukeratu ditut etxean, senitartean, euskara huts -hutsean ikasiduten haurrak eta, beraz, hemen aztertuko ditudan ekoizpenak haur elebaka-rrek ekoitziak dira, geroago, eskolaren eta kalearen bidez, besteak beste, haurhauek elebidun bihurtu diren arren.

Grabaketak eta transkribaketak egitean helburua garapen fonetikoazehaztea izan ez zenez, hemen aurkeztuko ditudan datuak fonologiarenbarruan baino ezin daitezke ulertu. Esan nahi dudana zera da, erabilitako tres-nen eta bitartekoen bidez ezin daitekeela garapen fonetikoa aztertu.

Bestalde, arakatuko ditudan ekoizpenak, gorago esan dudan legez, ez dirazezelera-arokoak, ostekoak baino, hots, haurrek inguruko helduen hizkuntzabereganatzen eta erabiltzen hasten direnean ekoizten dituztenak. Gutxi gora-behera urte bete dutenean hasten dira haurrak lehenengo hitzak erabiltzen, etaikerketa honetan aztertuko ditudan hotsak eta silaba-egiturak une horretatikaurrera hitzetan eta esaldietan oguzitakoak baino ez dira izango.

3. EMAITZAK

Fonologiaren jabekuntzaren ezaugarriak ikusteko eta aurreko hipotesienbaheketa errazago egin ahal izateko, haurrek ahoskaturikoak lau tauletan aur-keztuko ditut atal honetan. Batetik, hotsen edo fonemen agerrera noiz gerta-tzen den erakutsiko dut (1. eta 2. taulak). Honetarako ez dut kontuan izangohotsaren egongunea silaba-egituraren barruan. Bestetik, silaba-egiturarenjabekuntzaren inguruko datuak bilduko ditut (3. eta 4. taulak). Oro har, ho-tsen edo silaba-egituraren bat erabili dutela baiesteko gutxienez adibide biekoitzi dituztela hartu dut kontuan.

Lehenengo taulan, beraz, bokalen lehen agerrera-uneak adierazten dituz-ten datuak bildu ditut. Bertan bokalez gain, diptongoen agerrera-uneak erejaso ditut. Diptongoei buruz zera aurreratu nahi dut, euskaraz ohikoak direnbeheranzko diptongoez gain (/ai/, /oi/, /ei/, /au/ eta /eu/), goranzko dipton-go biren ahoskatzea ere jaso dudala, /ua/ eta /ue/ diptongoena alegia. Gauzajakina da euskarak azkeneko mendeetan beheranzko diptongoak erabiltzekojoera izan duela, baina ezaguna da, baita ere, zenbait euskalkitan eta herri-hiz-keratan gaur egun goranzko diptongoak ere entzun daitezkeela (Lafitte 1979;Txillardegi 1984).

163

Page 4: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

1. taula: bokalen eta diptongoen agerrera-uneak

Egoitznafarra

Oitzbizkaitarra

Egoitznafarra

Oitzbizkaitarra

/a/ 1;03 1,01 /ai/ 1;03 1;01

/e/ 1;03 1;01 /oi/ 1;10 1;07

/i/ 1;03 1;01 beheranzkoak /ei/ 2;00 2;02

/o/ 1;03 1;01 /au/ 1;03 1;07

/u/ 1;03 1;02 /eu/ - 3;00

goranzkoak /ua/ 1;06 1;07

/ue/ 3;00 2;00

Oro har, bokalei buruz zera ikus dezakegu, datu-bilketaren hasiera-hasie-ratik ia bokal guztiak darabiltzatela. Salbuespena /u/ bokala izan da, haur biz-kaitarra beste bokalak baino hilabete beluago erabiltzen hasi da eta.

Diptongoei buruz, laburbildurik, erabilera mailakatua ikus daitekeelaesan daiteke. Zalantza barik gehien darabiltzaten beheranzkoen artean /ai/izan da biek ahoskatu duten lehena eta ondoren /au/, /oi/ eta /ei/ ebaki dituz-tela ikus dezakegu. Azkena /eu/ izan da, haur nafarraren ekoitzian bildu ereegin ez dudana. Mailaketa, beraz, haur bi hauengan behintzat, honda gerta-tzen da: batetik, irristarien artean lehenago agertzen dira, talde legez, /i/ kon-tsonante-erdiaz eraikiak /u/ kontsonante-erdiaz eraikiak baino; bestetik,bokal osoak direnen artean hurrenkera /a/, /o/ eta /e/ da. Halere, kontuan izanbehar dugu haur hauek /oi/ diptongoa oguzteko duten motibazio berezia,bien izenek diptongo hau ezagutzen dute eta: Egoitz eta Oitz.

Bestalde, diptongoen garapenaren hasieran monoptongaketa edo ordez-katzea badirela nabarmendu nahi dut, halako adibide askorik bildu ezin izandudan arren (ikus 1).

(1) atite (= aitita) (O 1;01); gotx (= Egoitz) (E 1;10); auria (= euria) (O 2;05)

Bigarren taulan kontsonanteen agerrera-uneak jaso ditut. Bertan hotsakondoko multzoetan aurkezten ahalegindu naiz: sudurkariak, herskariak, hers-kari sabaikariak, urkariak eta txistukariak –igurzkariak zein afrikatuak-. Argidagoenez, zenbait kontsonante ez dira inolako multzotan agertzen.

Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio -metodoak, hala nola IPA– International Phonetic Alphabet- sistema, ekiditea erabaki dut. Horren

164

Page 5: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK

ordez, euskara estandarrean darabilgun sistema ortografikora moldatzen saia-tu naiz. Nolanahi ere, zenbait egokitzapen egin behar izan dut: batetik, /j/delakoak hots belarea adieraziko du lan honetan, sabaikaria /dd/ ikurrarenbidez islatuko dudalarik; bestetik, haur nafarrak sarritan oguzten duen hotsguturala /gh/ ikurraren bidez adieraziko dut. Bestalde, haur bizkaitarrarengarapenean hasiera-hasieran aurkitu dudan txistukari bakarra /z/ hizkiaz isla-tu dut, haur honek ahoskatzen duen hasiera-hasierako txistukaria hots horre-tara hurbiltzen baita beste edozein hotsetara baino gehiago, bere inguruanhalakorik entzuten ez duen arren.

Kontsonanteen agerreran kontu asko dago nabarmentzeko. Hasteko,hotsen agerrera -hurrenkera antzekoa izan dela haur biengan. Nabarmena da,huts-hutsean eta silaba-egituran hotsak duen egongunea kontuan hartu barik,haur biengan antzeko garapena ikus daitekeela, hots-multzoen arabera behin-tzat. Erabili dituzten lehenak sudurkariak eta herskariak dira; ondoren urka-riak eta, azkenik, txistukariak eta igurzkariak.

2. taula: kontsonanteen agerrera-uneak

Egoitz Oitz Egoitz Oitz

sudurkariak /m/ 1;03 1;01 urkariak /r/ 1;10 1;06

/n/ 1;03 1;02 /rr/ - 4;03

/ñ/ 1;03 2;00 /1/ 1;06 1;02

herskariak /b/ 1;03 1;02 /11/ 1;08 2;00

/p/ 1;03 1;01 txistukariak /s/ 1;08 2;02

/d/ 1;10 1;07 /z/* 2;00 1;05

/t/ 1;03 1;01 /x/ 1;10 3;00

/g/ 1;04 1;02 /ts/ 3;00 -

/k/ 1;04 1;01 /tz/ 2;00 2;02

herskari

sabaikariak

/dd/* 1;08 1;02 /tx/ 1;06 2;00

/tt/ 1;03 2;00 igurzkaria /f/ 2:02 2;10

belarea /j/* 3;00 2;00

guturala /gh/* 1;03 -

165

Page 6: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

Agerrera-hurrenkera hori, oro har, egia bada ere, argi dago salbuespeniknabarmenena dardari anizkunaren agerrera izan dela, bera baita haurrek oguziduten azkena. Haur bizkaitarrak ez du /rr/ hotsa 4;03 adina izan arte erabilieta nafarrak, ostera, ez du halakorik ekoitzi azterketa egin ahal izan dudanaldian, geroago erabili duela badakidan arren.

Bestalde bada beste oinarrizko ezaugarri bat ere: hotsen bat erabiltzenhasteak ez dakarrela beti egoki eta zuzen erabiltzerik. Esan nahi dudana zerada, bigarren taulan hotsen bat adin zchatz batean erabiltzen dutela adieraztenbada ere, arrunta eta ohikoa dela adin horretan eta horretatik aurrera hots horierabili beharko luketen hitz guztietan ez erabiltzea. Halakorik gertatzen dene-an aukera bi dituzte haurrek, hotsa isiltzea edo beste batez ordezkatzea.Ordezkatzeak geroago ikusiko ditugunez, jarraian isiltzea edo ezabaketarenadibideak erakutsiko ditut (ikus 2).

(2) Hots-ezabaketaren adibideakgo (=gol), oo (=lolo) (O 1;03)aiaia (=Amaia) (O 1;03)aia (=argia) (O 1;05)pitxizo (=pitxitxo), zikia (=txikia)

(O 2;01)tata (=zapata) (E 1;03)rura (=dirua), pei (=Fredi) (E 1;10)toti (=zortzi), tatia (=zaldia), tei (=sei)

(E 2;00)ata (=altxa) (E 1;06)

/1/ urkariaren agerrera: 1;02/m/ sudurkariaren agerrera: 1;02/g/ herskariaren agerrera: 1;02/tx/ afrikatuaren agerrera: 2;00

/p/ herskariaren agerrera: 1;03/d/ herskariaren agerrera. 1;10/z/, /tz/ txistukariena: 2;00

/tx/ afrikatuaren agerrera:1;06

Bilakabide fonologikoak deitutakoak ere sarritan jaso ditut. Hauen arte-an bildutakoak gorago ikusi ditugun ezabaketak (hotsen bat isiltzea, alegia),ordezkatzeak (hots baten bat beste batez ordezkatzea), metatesiak (hotsenhurrenkera aldatzea) eta eransketak (hotsen bat gehitzea edo itsastea) ditugu.

Ordezkatzeen artean nabaria da hasieran txistukariak ez dituztela ahos-katzen eta herskari ahoskabez (/t/, /k/) ordezkatzen dituztela. Antzeko zer-bait gertatzen da /k/ herskariaz ordezkatzen duten /j/ belarearekin eta /t/ zein/p/ herskariez ordezkatzen duten /f/ igurzkariarekin. Oro har, beraz, zeraesan daiteke: ahoskatzean lehenetakoak izan diren herskari ahostunek gaine-ko kontsonanteak ordezkatzeko joera dutela haurren ekoitzietan (ikus 3).

(3)aku (=Asun) (O 1;02); itati (= Irati) (O 1;01); kausi (= jausi) (O 2;05);kezartzeko (= jezartzeko) (O 2;05); gita (= giltza) (E 1;06); ata (= hartza) (E1;06); tato (= salto) (E 1;07); pata (= pala) (E 1;06); tata (= zapata) (E 1;03),toto (= zortzi) (E 2;01); tatian (= zaldian) (E 2;07); pu (= fu) (E 1;10)

166

Page 7: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOG7KOARENJABEKUNT7.AR1 BURUZKO OHARRAK

Edozelan ere, ez dira hauek ikusi ahal izan ditudan ordezkatze bakarrak.Bizkaitarrak, esaterako, aldi batean /z/ hotsaz ordezkatzen ditu gainerakotxistukariak (4) edo nafarrak /tx/ eta /x/ hotsez txistukariak (5).

(4) apazin (= apatxin) (O 1;08); oizo (= Oitzo) (O 1;07); zozo (= txotxo) (O1;07); ikuzi (= ikusi) (O 1;08)

atxi (= hautsi) (E 1;06); atxi (=utzi) (E 1;09); tox (= zatoz) (E 1;09); txet-xea (= zezena) (E 2;01)

Dardari anizkuna, /rr/ alegia, agertzen den azken hotsa izanik, ordezka-tzeko joera ere nabarmena da haur biengan. Nolanahi ere, ez dirudi biek eraberean gauzatzen dutenik ordezkatzea. Batetik, nafarrak hasiera-hasieratik/gh/ hots guturala darabil /rr/ dardari anizkunaren ordez. Geroago, /r/, /1/ eta/11/ hotsak ere ikus ditzakegu /rr/ hotsaren ordez (6), guturalaren oguzketamoteltzen doan heinean. Bestetik, bizkaitarrak /r/ hotsa baino ez darabil /rr/anizkuna ordezkatzeko (7).

(6) aghe-aghe (= arre-arre) (E 1;03); kaghi (= ekarri) (E 1;10); ol (= hor) (E1;10); olela (= horrela) (E 1;09); pullia (= ipurdia) (E 2;00); golli (= gorri)(E 2;00)

etori (= etorri) (O 1;07); bedara (= bedarra, "belarra" hitzaren mendeba-leko aldaera) (O 2;00); txara (= txarra) (0 2,01)

Ordezkatzeen kontuarekin amaitu aurretik, haur nafarrak, besteak beste,/1/ eta /r/ fonemez ordezkatu dituen hainbat adibide ere jaso ditut, esaterako/d/ herskari ahostunaren ordezkatzeak (8).

(8) liva (= dirua) (E 1;08); lili (= nini) (E 1;09); lolea (= lorea) (E 2;06); rura (=dirua) (E 1;11)

Ordezkatzeen kontua laburbildurik honela jaso daitekeela begitantzen zait:

(9)

hots ordezkatzaileak hots ordezkatuakEgoitz Oitz/t/, /k/, /t/, /k/, txistukariak (/s, z, ts, tz, tx/)/t/ /t/ urkariak(/r, 1/)/k/ /k/ /j/ belarea/p/ /b/, /t/ /f/ igurzkaria/x/, /tx/ /z/ txistukariak/I/ /d/, /r//r/ /d//gh/, /r/, /1/, /11/ /r/ /rr/

(5)

(7)

167

Page 8: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

Bestalde, arakatuetako datuetan metatesi larregirik ikusi ez dudan arren,badira adibide batzuk (10). Hots-eransketaz beste horrenbeste esan dezaket(11). Edozelan ere, estrategia hauek silaba-egitura gauzatzeko arazoak dituz-tenean agertzen direla esan daiteke, horrela oraindik oguzi ezin ditzaketenzenbait silaba-egitura alboratu egiten baitituzte.

(10) tirge ( = tigre) (O 3;00)

(11) apeta (= Petra) (O 1;03)

Hotsen kontuaz amaitu baino lehen, urruma eta zezelera-aroen ostekofonologiaren garapenaren hasieran gertatzen diren eta haur bi hauengan bilduditudan hainbat ezaugarri ekarri nahi ditut hona. Lehenik, helduen eta haurrenhizkerek ezberdintasun handi samarrak dituztela, haurrek hotsak soiltzeko etaordezkatzeko joerak dituztelako. Bigarrenik, haurren arteko ekoizpenen arte-an antz handia igar daitekeela, ohikotzat jotzen diren ezberdintasunak erebadiren arren. Hirugarrenik, hitz bera ekoiztean haurrek aldaera ezberdinakgauza ditzaketela aldi berean zein aldi labur batean. Laugarrenik, apurka-apurka helduen eredurantz abiatzen direla.

Fonemen jabekuntzatik silaba-egituren jabekuntzara igarotzea lan honenmetodologia-kontua baino ez da, haurrengan halakorik gertatzen ez baita.Esan nahi dudana zera da: hots jakin baten jabekuntza hots horrek silabarenedo hitzaren egituran hartzen duen egongunearen arabera gertatzen dela. Horierakusteko, nahikoa da 3. eta 4. tauletako datuei begiratzea. Hirugarren taulanoinarrizko silaba-egituren garapena laburbiltzen ahalegindu naiz; laugarrentaulan, aldiz, (C)VC silaba-egituraren garapen zehaztua.

3. taula: oinarrizko silaba-egituren garapena

Egoitz nafarra Oitz bizkaitarra

CV, V 1;03 1;01

CVC 1;04 1;04

CVCC 2;09 2;03

CCV - 4;03

168

Page 9: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

£U.SKARAREN .SLSTE,41A FONOLOGIKOARENJABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK

4. taula: (C) VC silaba-egituraren garapena

Egoitz nafarra Oitz bizkaitarra

(C)Vn 1;04 1;04

(C)Vr 2;00 1;10

(C)V1 1;10 1;10

(C)Vz 1;05*, 2;01

(C)Vs 1;08 2;00

(C)Vx 1;10 -

(C)Vk 2;01 2;00

(C)Vt 2;03 2;01

(C)Vtz 2;01 2;02

(C)Vts -

(C)Vtx 1;10 -

Une honetan (C)Vz egitura "ez" eta "(b)apez"hitzetan baino ez du erabiltzen.

Nabarmena da kontsonante-hotsen jabekuntza-hurrenkera ez dela berahasierako eta amaierako egonguneetan. Horrela, hasiera edo atake egongune-an gertatzen den agerrera-hurrenkera, gorago ere aipatu dudan legez, sudur-kariak, herskariak, urkariak eta txistukariak izan arren, amaierako edo koda-ko egongunean ikusi dudan hurrenkera bestelakoa da: sudurkariak (/n/),urkariak (/1/, /r/), txistukariak (/s/, /z/, /ts/, /tz/) eta herskari ahoskabeak (/t/,/k/). Nabaria da, beraz, herskari ahoskabeekin gertatu dena, hasierako egon-gunean lehenetakoak izan diren arren, amaierako egongunean azkenetakoakbaitira.

Bestalde, argi dago amaierako edo kodako egongunean hots bera ahos-katzea beti geroago datorrela, hau da, lehenago hasierako egongunean erabiliizan dutela. Nabarmena da /n/ sudurkaria, esaterako, bizkaitarra eta nafarra,hurrenez hurren eta nik arakatu ahal izan ditudan datuen arabera, (C)V egitu-ran 1;02 eta 1;03 adinekin oguzten hasi diren arren (12), 1;05 eta 1,04 adinaizan arte ezin izan dutela (C)VC egiturako amaierako egongunean ebaki (13).Kontu berbera ikus dezakegu /I/ albokoarekin edo /t/ eta /k/ herskariekin,esaterako.

169

Page 10: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

(12) nana (= nanan) (O 1;02); nana (= nanan) (E 1;03)

(13) amon (= emon, "eman" aditzaren mendebaleko aldaera) (O 1;05); nanan(E 1;04)

Aztertu ahal izan ditudan ekoizpenetan argi geratzen da, baita ere, hasie-ran haur biek (C)V silaba-egitura baino ez darabiltela eta helduen hizkerankonplexuagoak diren egiturak haurrek soiltzeko joera dutela (14). Ezaugarrihau, lehenago hipotesietan jaso dudan legez, badirudi unibertsala dela jabe-kuntza-garapenean.

(14) aputu (= apurtu) (O 1;05); agia (= argia) (E 1;05); ta-ta (= tas-tas) (O1;01)

Morfologia kontuetan sarritan aipatu den legez (Ezeizabarrena 1996,López Ornat 1996, Barreña 1999, Serra, Serrat, Solé, Bel eta Aparici 2000),fonologian ere nabarmena da egitura berriren batez jabetzean mailakatzea ger-tatzen dela. Horrela, (C)VC silaba-egitura barneratzean argi geratzen da mai-lakatze hau, (C)Vn agertzen denetik (C)Vk edo (C)Vt agertzen diren arte iaurte beteko aldia ikus baitezakegu haur biengan eta aldi horretan, apurka-apurka, amaierako egongunean kontsonanteak oguzten hasten dira. Horrezgain (C)VC egiturako aldaera bakoitzak ere hilabeteetako aldia behar du lehenagerreratik erabilera normaldua lortu arte (15). Esan nahi dudana zera da, egi-tura-aldaeraren baten lehenengo adibideak ekoizten dituztenetik, egitura-aldaera hori %80 edo 90 alditan egoki erabili arte, hilabete batzuk igaro behardirela. Horregatik ikus daitezke egitura erdietsi berria dutenean berau bete-tzen ez duten adibideak lehenengo ekoizpenekin batera eta hilabete batzueta-ra ere. Adibideetan, esaterako, (C)Vn egitura ez gauzatzearen ekoizpenak ikusdaitezke, egitura horretaz, gorago ikusi dugun legez, hilabete batzuk lehenagojabetu diren arren.

(15) ezi (= ezin) (O 1;05); ma (= eman) (E 1;05); pupa (= punba) (E 1;06)

Edozelan ere, badirudi une batetik aurrera haurrek egitura konplexuago-ak ekoitzi behar dituztela badakitela eta hori egiten ahalegintzen direla, unehorretan ezin duten arren. Honen adibide garbia haur biengan ikus dezakegu(C)Vr egitura ahoskatu ezinik dabiltzatenean eta euskaraz balio fonologikorikez duten hotsak ebakitzean (16), /h/ eta /gh/ hain zuzen. Haur bizkaitarrarensistema fonologikoan ez da /h/ hotsik, ezta bere inguruan ere ez. Halere hotshori bizpahiru aldiz ekoitzi du hitz honetan. Haur nafarraren sistema fonolo-gikoan bada, ostera, /gh/ hotsa, une honetan bederen, bere inguruan halako-rik ez den arren, noski.

(16) ahgia (= argia) (O 1;05); aghdia (= ardia) (E 1;11)

170

Page 11: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNT"I.ARI BURUZKO OIIARRAK

Fenomeno honek egitura berri baten erabileraren atarian edo hasierandaudenean gertatzeaz gain, haurraren egoera zein den argi uzten du, argi bai-tago haurra ahalegin baten aurrean ikusten ari garela.

Silaba-egituraren garapenean bada beste oinarrizko datu bat ere, (C)VCCsilaba-egitura CCV silaba-egitura baino goizago agertzen baita haur biengan.

(C)VCC silaba -egituraz ekoitzitako lehenengo adibideak 2;03 eta 2;09adinarekin jaso ditut haur bizkaitarrarengan eta nafarrarengan, hurrenezhurren (17). CCV silaba-egituraz ekoitziriko lehenak, ostera, haur bizkaita-rraren ekoitzian baino ez ditut ikusi, 4;03 adinarekin hain zuzen (18). Egiturabien arteko agerrera-aldea, beraz, handia dela esan daiteke, gutxienez bizkai-tarraren datuetan. Bestalde, nafarrak, nik arakatu ahal izan ditudan datuetan,3;00 adina izan arte, ez du CCV silaba-egiturarik erabili.

(17) tirist (= txirrist) (O 2;03); artz (=hartz) (O 2;03); lau beltx (= beltz) (E2;09)

(18) pepraratzeko, klaro, graboski (= ipuin bateko satorra) (O 4;03)

Argi dago haurrek lehenago ez dutela halako egiturarik erabili (19 eta 20)eta agerreraren hasieran horrela eskatzen duten hitz guztietan ere beti ez dute-la erabiltzen (21).

(19) tiris (= txirrist) (O 2;02)

(20) tena (= trena) (O 2;00, 3;03, 4;00); andak (= andreak), karo (= klaro) (O4;00); tatorean (= traktorean) (E 2;09)

(21) norutz (= noruntz, "norantz" mendebalean) (O 2;03)

Ez dakit ikerketarik egin denik helduen ekoizpenetan egitura hauen sarri-tasuna neurtzeko, baina diakronia -kontuak alde batera utzita (Mitxelena 1977,Artiagoitia 1991), gaur egun haurrek euskaraz CCV egitura (C)VCC egiturabaino sarriago entzungo duten susmoa daukat, edo horrela begitandu zaitbideo-grabaketa hauek behin eta berriro entzuten eta ikusten jardun dudane-an. Alabaina, haur biek ekoitzi dute lehenago (C)VCC egitura.

Argi dago CCV egituretan bigarren kontsonanteak albokoa edo dardar-karia izan behar duela. Haurrek /rr/ hotsik ez dutela oso berandura arte oguz-ten ere argi ikusi dugu. Baina bai, ostera, /I/ hotsa, CV zein (C)VC egiturekeskaintzen dizkieten egonguneetan behintzat.

Kontu honetaz inork zalantzarik balu, jakin beza haurrek 2;00 adinadutenetik ia grabaketa guztietan ahalegintzen direla CCV egituraz eraikitakohitzak ahoskatzen (22). Halere, zailtasun handiak izan dituzte egitura honetaz

171

Page 12: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

jabetzeko. Ostera, (C)VCC egituraz eraikitako hitzak lehenago oguzi dituzte,nahiz halakoak gehienetan, artikulu edo atzizkiak direla eta, (C)VCC egitura-ren bitartez ez entzun (23).

(22) trena, globoa, brun-brun, plastilina, tripa, plastikoa, tranpa, andrea, etaabar

(23) hartza, beltza, txirristan, eta abar

Bestalde, silaba-egituraren garapenean (C)VCC egitura CCV baino lehe-nago garatzeak badu bere garrantzia hizkuntzarteko ikerketetan eta gureanere. Kontua zera da, gaztelania ikasten ari diren haurrek oso gutxitan entzutendituztela (C)VCC egiturako silabak eta, antza denez, lehenago jabetzen direlaCCV egiturarekin (Hernández Pina 1984:180-184, Serra, Serrat, Solé, Bel etaAparici 2000:186').

Gaztelanian CCV egituraren jabekuntza dela eta, Hernández Pinak(1984) aztertu duen ume elebakarraren ekoizpenetan 3;00 adinaren aurretikdatatu badu ere, Boschek (1984) ehunka umeekin egindako zeharkako ikerke-taren arabera 4;00 adinarekin haur erdiek oraindik ez dutela erdietsi ikusi da.

Hitzen egiturari buruz gauza gutxi esango dut, baina hipotesietan jasodudan legez, azentudun silabaren aurreko silaba isiltzeko joera aurkitu dutarakatutako corpusean (ikus 23). Nolanahi ere, bildutako adibideak haur nafa-rrenak dira guztiak.

(23) loju (= erloju) (E 3;00); kaghi (= ekarri) (E 2;00); pullia (= ipurdia) (E2;00)

4. ONDORIOAK

Ondorioak biltzen hasi baino lehen, zera berresan nahi dut: hemen adie-razten dudan guztia haur biren datuetan oinarrituta dagoela eta, beraz, pro-posamentzat baino ezin daitekeela hartu. Ildo honetan askoz ere laginketahandiagoarekin egindako ikerketetan hemen proposatutakoaren baliagarrita-suna arakatzea izan beharko litzateke hurrengo zeregina.

' Edozelan ere, liburu bereko 197. orrialdeko 4.8. taulan agertzen diren datuetan argi ikusdaiteke VVCC egitura CCVV egitura baino apur bat lehenago erabiltzen dutela proposa-tzen dutela, baina ez dago argi gaztelaniaz ala katalanez ari diren.

172

Page 13: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN .SISTEMA EONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OIIARRAK

Lehenago ere aipatu dudan legez, fonologiaren jabekuntzan interesgarriabegitantzen zait laburbilketa antzeko zerbait egitea haurren garapen oroko-rrari buruz. Nik honela laburbilduko nituzke fonologiaren jabekuntzarenzera nagusiak:

Lehenik, helduen eta haurren hizkerek ezberdintasun handi samarrakdituztela, haurrek hitzak soiltzeko eta hotsak ordezkatzeko edo ezabatzekojoerak erakusten dituztelako. Bigarrenik, haurren arteko ekoizpenen arteanantz handia igar daitekeela, ohiko garapena duten haurren artean ezberdinta-sunak ere badirela nabaria den arren. Hirugarrenik, hitz bera ekoiztean aldae-rak gauza ditzaketela aldi berean zein aldi labur batean, helduen eredurahurreratzen doazen bitartean. Laugarrenik, apurka-apurka helduen eredu-rantz abiatzen direla, hori baita helburua.

Normaltasunaren barruan fonologiaren jabekuntza erakusten duten hau-rren garapena aztertu duten ikerlarick haurren arteko ezberdintasunak ikusidituzte, hala nola, Lamprecht-ek (2001) portugesaren fonologia arakatzean.Hortaz, guk hemen haur nafarraren eta bizkaitarraren artean ikusi ditugunezberdintasunak ohikotzat jo ditzakegula begitantzen zait, funtsean bien gara-pena bera dela dirudi eta. Edozelan ere, ezberdintasunez jardun baino lehen,joera bateratuez arituko naiz.

Hotsen garapenaren arlora joez gero, haur biek erabili dituzte bokalakkontsonanteak baino goizago, multzo legez hartuta behintzat. Kontu hau,hipotesietan jaso dudan legez, itxarongarria da, horrela ikusi baita beste hiz-kuntzetan ere.

Bokalen artean ez dut mailakatzerik ikusi ahal izan haur bi hauen ekoi-tzietan. Honek ez du esan nahi ez dagoenik, datuak jasotzeko erabili dudanmetodologiaren arabera halakorik ikustea zaila dela baino. Horretarako, hain-baten, astero edo egunero jaso beharko lirateke datuak.

Edozelan ere, badirudi haur bizkaitarrak /u/ bokala gainekoak bainoberanduago oguzi duela, eta bokal hau atzekoa eta goikoa izatearren ezber-dintzen da besteetatik.

Diptongoen artean ikusitakoak, bokalei zein irristariei –kontsonante-erdiei- buruz, ez du baliorik bokalei buruzko garapen mailakatua onartzeko,ezberdina izan baitaitezke bokalen garapena eta diptongoena.

Kontsonanteen agerrera-hurrenkerak ozentasunarekin zerikusia duelabegitantzen zait. Lehenago esan dudan legez, ezberdina da kontsonanteen age-rrera-hurrenkera kontsonantea silaba-egituraren hasieran edo amaieran bada.

173

Page 14: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

Hasierako egongunean, multzo legez hartuta behintzat, honelakoa izanda agerrera-hurrenkera: sudurkariak, herskariak, urkariak, txistukariak etadardari anizkuna. Amaierako edo kodako egongunean, ostera, /n/ sudurkariaeta /r/ eta /1/ urkariak izan dira lehenak agertzen. Ondoren txistukariak etaherskari ahoskabeak. Nire ustez nabaria da amaierako egongunean ozentasu-naren arabera gertatu dela oguzketa, /n/, /r/ eta /1/ kontsonanteak ozenak bai-tira eta hainbat hizkuntzatan silabaren muina osa baitezakete.

Gainera, amaierako egongunean ikusi dudan agerrera-hurrenkera batdator euskarazko (C)VCC silaba-egituran gerta daitekeen bokal edo muin-osteko hurrenkerarekin.

Gauza jakina da hizkuntzetan ez dela edozein kontsonante-elkarketa ger-tatzen eta euskarak ere badituela bere arauak kontu horretan. Horrela, muina-ren ostean, hots, silabako muina den bokalaren ostean kontsonante bi ager-tzean gerta daitezkeen elkarketak itxiak dira euskaraz: 1. ozena (/n/, /1/, /r/)eta txistukaria (/tz/, /ts/, /tx/, /z/, ...) (beltz, antz, hartz); 2. ozena eta herska-ri ahoskabea (/t/, /k/) (bart, zirt zart, txinpart); 3. txistukaria eta herskariahoskabea (laprast, txirrist, institutu). Hurrenkera, beraz, ozentasunaren ara-bera gertatzen da egitura honetan. Zenbat eta ozenagoa izan, hainbat eta ger-tuago muinetik; zenbat eta trabakariago (nolabait, kontsonanteago), hainbaturrunago egon daiteke muinetik.

Ez da halabeharra, nire ustez behintzat, haurrek amaierako egonguneankontsonanteak ozentasunaren arabera erabiltzea.

Edozelan ere, ozentasunaren kontu honek ez du azaltzen (C)VCC silaba-egitura CCV silaba-egitura baino goizago garatzea. Hots, zergatik darabiltza-te aztertutako haur biek (C)VCC silaba-egitura CCV silaba-egitura bainolehenago?

Kontu hau hemen ebaztea zaila begitantzen zait. Nolanahi ere hipotesibat aurkezten ausartuko naiz. Nire ustez fenomeno honetan oinarrizkoa daeuskarak hitzen amaieretan biltzen duen morfologia-zama eta, beraz, hitz-amaierak egoki ebakitzeak eta ulertzeak dakarrena. Horretaz oharturik, hau-rrek hitz-amaierak kontu handiagorekin ahoskatzeko joera bereganatzen duteeta estrategia honek (C)VCC silaba-egitura goizago ekoiztera bultzatzen ditu.

Zeregin honetan haurren inguruko helduen eragina ere nabaria da(Barreña 2001). Haurrek ez ezik, helduek ere argi dute euskaraz hitz-amaierakargi ulertzea eta ahoskatzea garrantzitsua dela. Horregatik, besteak beste, hel-duak haurrekin (C)VCC silaba-egituradun hitzak ebakitzen jolasten dira, nikaztertu ditudan grabaketetan ikus daitekeen legez. Horretarako aukerak uga-riak dira: hitz-jokoak, haur-kantak, onomatopeiak eta abar. Edozelan ere, argi

174

Page 15: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

FUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUN77ARI BURUZKO OFIARRAK

utzi nahi dut ez dudala helduen eragina aldarrikatu nahi fenomeno honen era-giletzat, islatzat baino.

Bestalde, hotsen ahoskatzera itzuliz, ez dut uste ahoskunearen araberaitxaron izan dudan hurrenkerarik gertatu denik. Hipotesietan jaso dudanez,aurretik atzeranzko bereganatze mailakatua itxaroten izan dut ahoskunearenarabera kontsonanteen artean. Horrek, esaterako, zera esan nahi du: herska-rien artean ezpainkariak izan beharko liratekeela lehenak agertzen, ondorenhorzkariak eta, azkenik, belareak. Bada datuei begiratzen badiegu, nabaria da/d/ horzkaria dela haur biengan agertzen den azkeneko herskari ahostuna.Gainera haur biengan agertzen da beste herskari guztiak baino bost edo seihilabete beluago. Gaineko herskariak, /t/ horzkaria barne, batera samar ager-tu dira haur bien ekoitzietan.

Zailtasunen kontua dela eta argi dago /rr/ hotsen ebakitzea eta CCV sila-ba-egituraren ekoiztea direla haur biengan beluen ikusi ditugunak. Gaineradatuek erakusten diguten arabera, badirudi 4 urte bete eta gero jabetzen dire-la egitura horietaz. Beste hots batzuen ahoskatzea, hala nola /11/, /tt/ edo /tz/kontsonanteena ez da izan arazotsua haurrentzat, euren inguruan ere hotshoriek normal eta egoki erabiltzen dira eta.

Haurrengan bildu ditudan ezberdintasunen artean badira bi entzutenduten hizkeragatik izan daitezkeenak. Horrela iruditzen zait niri behintzat.Batetik, txistukarien artean ikusi dugun jabekuntza dugu. Haur nafarrak 6txistukariak bereiztea eta bereganatzea lortu du. Bizkaitarrak, ostera, 4 bainoez (/s/, /x/, /tz/, /tx/). Jakina da mendebaleko hizkeretan horrelakoa dela txis-tukarien multzoa. Bizkaitarrak, beraz, bere inguruko sistema bereganatu du,nafarrak bere inguruko sistemaz gauza bera egin duen legez.

Bestetik, bigarrena hots sabaikarien agerrera -uneari dagokio. Argi dagohaur biek darabiltzatela sabaikariak egoki 3 urte egin baino lehen. Alabaina,nabaria da, baita ere, haur nafarrak lehenago darabiltzala sabaikariak bizkaita-rrak baino (ikus 2. taula). Honetan ere, nire ustez, inguruaren eragina igar dai-teke, argi baitago haur nafarraren inguruko helduek euren hizkeran bustiduraohiko bihurtzen dutela haurrarekin hitz egitean (Zubiri 1995b, Barreña 2001).Haur nafarrak sarritasun handiagoaz entzuten duena goizago erabiltzekojoera izatea normaltzat jo daitekeela begitantzen zait. Gainera, horretarakobultzada berezia izatea ere itxarongarria da, helduen hizkeran motibazio bere-zia ikusten baitu berari zuzentzen zaizkionean.

Beste ezberdintasunak ordezkatzeetan bildu ditut. Batetik, haur bizkaita-rrak txistukariak ahoskatzen basten denean /z/ bizkar-hobietako igurzkariazgaineko txistukariak ordezkatzeko joera dauka. Bestetik, haur nafarrak /gh/guturalaz dardari anizkuna ordezkatzeko joera aipa daiteke.

175

Page 16: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

Haur bizkaitarraren garapena txistukarien ahoskatzean hiru edo lau aldi-tan laburbil daiteke. Hasieran, 1;05 adina duen arte ez du inolako txistukari-rik. Geroago, 1;05etik 2;OOra, gutxi gorabehera, /z/ bizkar hobietakoa baino ezdu oguzten, sarritan beste txistukarien ordez, gainera. Ondoren, 2;00tik aurre-ra, bere hizkerako txistukariak agertzen hasten dira apurka-apurka, /z/ bizkarhobietakoa desagertzen doalarik. Amaieran, sistema egonkorra ikus dezakegu.Zein izango ote da bere joeraren zergatia? Zergatik erabili du bere inguruanbalio fonologikorik ez duen hotsa? Seguruenik helduen eredura hurreratzenegin duen urratsaren ondorioa baino ez da izan. Horrela egin zaio berari erra-zago. Gainera oso arin egokitu da eredura.

Haur nafarrak txistukariak ahoskatzen hasi denean, aldiz, /x/ eta /tx/sabaikariak erabili ditu. Joera honek zerikusia izango du gorago aipatu dudanhelduen hizkera bustiarekin.

Haur nafarrak dardari anizkunaren ordez erabili duen /gh/ guturalarenzergatia, antzeko arrazoietan dagoela begitantzen zait. Zailtasunak ditu hotsaebakitzeko eta, orduan, berarentzat hurbilen geratzen zaion hotsa hartzen duabiapuntutzat. Geroago, bizkaitarrak txistukariekin legez, helduen ereduaerdietsiko du.

Edozelan ere, nabarmena da haur bien sistema fonologikoan /z/ bizkarhobietakoak zein /gh/ guturalak balio fonologikoa dutela aldi batean.

Amaitzeko, beste ezberdintasun bat ere aipatu nahi dut. Oro har, haurbizkaitarra goizago moldatzen da helduen eredura nafarra baino. Esan nahidudana zera da, askoz ere nabariagoak direla ezabapenak eta bilakabide fono-logikoak haur nafarrarengan bizkaitarrarengan baino. Eta jokabide hau nabar-men-nabarmena da haur biek 3 urte dituztenean ere, hots, nik aztertu ditudannafarraren grabaketak amaitzen direnean. Honekin zera esan nahi dut, haurbatzuk beste batzuk baino astiroago moldatzea helduen eredura ohikotzat jodezakegula.

5. LABURBILKETA

Ondorioak laburbiltzen hasi aurretik, kontuan izan behar dugu hemenesan den guztia senitartean euskara huts-hutsean garatu duten haur elebakarbik ekoitzian oinarrituta dagoela. Horrela, bada, ondorioak honela laburbildaitezkeela uste dut: fonologiaren garapena mailakatua dela, hotsen zein sila-ba-egituren arloan; garapena, oro har behintzat, progresiboa dela, gero eta egi-

176

Page 17: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OFIARRAK

tura konplexuagoak ekoizten dituztelako; kontsonanteen garapena, hotsenamaierako egongunea kontuan hartuz bederen, ozentasunaren arabera gerta-tzen dela; fonologiaren garapenean bilakabide fonologikoak (ezabaketak,ordezkatzeak eta abar) ugariak eta oso antzekoak direla haur biengan; haurbiek helduen eredua erdietsi dutela, entzuten dituzten hizkerak zertxobaitezberdinak diren arren; eta, azkenik, helduen eredura hurreratzen biek zailta-sun handi berak izan dituztela (/rr/ dardari anizkuna eta CCV silaba-egitura),gaineko zailtasun txikiak erraz eta arin ebatzi dituztelarik. Azkeneko kontuhonek badu bere garrantzia, haur hauek euren inguruko sistema fonologikoabereganatzean ez baitute zailtasun berezirik erakutsi /tz/, /11/ edo /tt/ hotsezjabetzean, etxean euskararik ikasten ez duten beste haur batzuk, antza denez,izaten dituzten legez.

AIPAMENAK

ARTIAGOTIA X. 1991. "Sobre la estructura de la sílaba en (proto)vasco yalgunos fenómenos conexos". ASJU XXIV-3.

BARRENA, A. 1999. "Ausencia de reglas gramaticales en las primeras pro-ducciones lingüísticas de niños vascos". Infancia y Aprendizaje 86, 3-29.

—2001. "Helduen estrategiak euskara haurrei erakustean".Jakingarriak 45, 32-39.

BOSCH, L. 1984. " El desarrollo fonológico infantil: una prueba para suevaluación", M. Siguán (ed.) Estudios sobre psicología del lenguaje infantil.Madrid: Pirámide, 33-58.

CARREIRA, M. 1991. "The Acquisition of Spanish Syllabe Structure", D.Wanner eta d. Kibber (arg.) New Analyses in Romance Linguistics.Amsterdam: Benjamins, 3-18.

ETXEBARRIA, M. 1999. "Bilingüismo y adquisición temprana del lengua-je: procesos fonológicos en el contacto vasco/español". Fernández, J.,Fernández, C. Marcos, M., Prieto, E. eta Santos, L. (arg) Lingüística para elsiglo XXI. Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca, 549-560.

EZEIZABARRENA, M. J. 1996. Adquisición de la morfología verbal en eus-kera y castellano por niños bilingües. Bilbo: Euskal herriko Unibertsitatea

FEE, E. J. 1995. "Segments and syllabes in early acquisition". Archibald,J. (arg.), Phonological acquisition and phonological theory, Hillodale: LEA.

177

Page 18: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

A. BARREÑA

HERNÁNDEZ PINA, E 1984. Teorías psicosociolingüísticas y su aplicación ala adquisición del español como lengua materna. Madrid: Siglo XXI.

IDIAZABAL, I. 1991. "Euskara eta gaztelania ikasten ari diren haurren hiz-kuntza bilketa eta azterketaren aurkezpena". Idiazabal, I. (arg) Adquisición dellenguaje en niños bilingües y monolingües – Hizkuntza jabekuntza haur ele-bidun eta elebakarretan. Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea, 129-136.

INGRAM, D. 1974. "Phonological rules in young children". Journal ofChild Language 1, 49-64.

INGRAM, D. 1981. Procedures for the Phonological Analysis of Children'sLanguage. Baltimore: University Park Press.

JAKOBSON, R. 1968. Child language, aphasia, and phonological universals.The Hague: Mouton [lehen argitarapena 1941ean].

LAFITTE, P. 1979. Grammaire Basque (Navarro-labourdin littéraire).Donostia: Elkar.

LAMPRECHT, R. R. 2001. "Constraint Ranking in DevelopmentPhonological Disorders". Almgren, M., Barreña. A., Ezeizabarrena, M. J.,Idiazabal, I. eta MacWhinney, B. (arg) Research on Child languageAcquisition. Somerville: Cascadilla Press, 655-665.

LLEÓ, C. 1986. "The Evolution of Syllabic Structure as an Example of theInteraction Between Universal Restrictions and Individual Strategies in FirstLanguage Acquisition", M. Brame, H. Contreras eta J. Newmeyer (arg.) Afestschrifit for Sol Saporta. Seatle, Noit Amnofer Publ. Co., 275-288.

—1997. La adquisición de la fonología de la primera lengua y de las len-guas extranjeras. Madrid: Visor.

LÓPEZ ORNAT, S. 1996. "Mecanismos de adquisición morfosintáctico".Pérez Pereira, M. (arg) Estudios sobre la adquisición del castellano, catalán,eusquera y gallego. Santiago de Compostela: Universidade de Santiago deCompostela, 175-193.

MAHLAU, A. 1994. "El proyecto BUSDE. Corpus y metodología".Meisel, J. (arg.): La adquisición del vasco y del castellano en niños bilingües.Frankfurt: Vervuert, 21-34.

MARISCAL, S. 1997. El proceso de gramaticalización de las categoríasnominales en español. Universidad Autónoma de Madrid: Tesis Doctoral.

MITXELENA, L. 1977. Fonética Histórica Vasca. Donostia: ASJUren gehi-garria.

178

Page 19: EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABEKUNTZARI BURUZKO OHARRAK · Fonemak adierazteko nazioarteko transkripzio-metodoak, hala nola IPA – International Phonetic Alphabet- sistema,

EUSKARAREN SISTEMA FONOLOGIKOAREN JABE.KUNTZARI BURUZKO OHARRAK

SERRA, M., SERRAT, E., SOLÉ, R. BEL, A. eta APARICI. M. 2000. La adqui-sición del lenguaje. Barcelona: Ariel.

TXILLARDEGI 1980. Euskal Fonologia, Donostia, Ediciones Vascas.

ZUBIRI, J. J. 1995. "Euskarazko haur-hizkeraren berezitasunak". Huartede San Juán, 1, 175-203.

—1995b. "Euskarazko haur-hizkuntzaren berezitasunak". Huarte deSan Juán, 1, 175-203.

179