EUSKARAREKIN OLGETANklasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/60a1a658b1c62067de... · 2018. 6. 5. ·...
Transcript of EUSKARAREKIN OLGETANklasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/60a1a658b1c62067de... · 2018. 6. 5. ·...
1
EUSKARAREKIN OLGETAN
EGILEAK:
ALOÑA ALBIZU
ERKUDEN JAUREGIONDO
MIRENTXU MARCO
2017-2018 R300/2.TXANDA
2
EUSKARAREKIN OLGETAN
1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA…….3
2. HELBURU NAGUSIA……………………..4
3. NORI ZUZENDUA………………………….5
4. PROPOSAMENAK………………………...6
4.1……………………………………….7
4.2……………………………………..20
4.3…………………………………......27
5. BIBLIOGRAFIA…………………………...32
3
1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA
Arabako ikastetxeetan euskara ez da ikasle gehienen ama-hizkuntza; ondorioz, eskolatik kanpo harreman urria dute euskararekin.
Egoera horrek gure ikasleen profilean duen eragina kontuan
hartuta, ezinbestekoa ikusten dugu aipatutako gabeziari aurre egiteko zenbait ideia eta jarduera proposatzea haurren gaitasun komunikatiboa garatzeko. Ezin baitugu ahaztu hizkuntza ezagutzeko erabili egin behar dutela eta erabilerak berak emango diela gaitasuna eta gehiago erabiltzeko motibazioa.
4
2. HELBURU NAGUSIAK
Gure proposamenak bi helburu nagusi dauzka:
- Ikasleen gaitasun komunikatiboak garatzea.
- Ikasleek hizkuntza erabiltzen hasteko, gutxieneko ezagutza ziurtatzea, euskara entzunez, barneratuz eta erabiliz.
Argi dago, bi arlo horiek oso lotuta doaz: ezin da erabili ez badago gutxieneko gaitasunik, baina ez da gutxieneko gaitasunik izango ez bada hizkuntza hori erabiltzen.
Bi helburu nagusi horiek lortzeko, honako hauek izango ditugu
kontuan:
Gure proposamena Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzenduta dagoenez, ulermena, mintzamena eta interakzioa lantzeko, abesti, jolas, olerki eta asmakizunak erabiliko ditugu.
Ahozko gaitasun komunikatiboak garatzeko ikasleek
euskara erabili behar dutenez, erabilera erraztuko duten
gela barruko guneak sortuko ditugu, ikasleentzat euskaraz
aritzea normala eta naturala izan dadin.
Aipatutako euskararen erabilera eta gaitasun komunikatiboak
lortzeko, bestalde, oso argi izan behar dugu ereduak eman beharko
zaizkiela. Izan ere, egoera askotan, ezingo dute euskaraz egin,
aurretik horretarako eredurik ez badiegu eskaintzen.
Ereduak ematean, bi modutara joka dezakegu: batetik,
zailtasun jakin bat gainditzeko unean bertan eredua emanez, esate
baterako, ezezko formak oker erabiltzen dituztenean (“ez nahi dut”,
“ez marraztu du”…) edo testu motak lantzen ditugunean (errezeta
bat, ohar bat…); bestetik, testuinguru zabalago batean ere ereduak
eskainiz (ipuinak, abestiak, antzezlanak, olerkiak, jolasak…),
euskara ahalik eta gehien entzun dezaten.
5
3. NORI ZUZENDUA
Lehen aipatu bezala, gure proiektua Haur Hezkuntzako lau eta
bost urteko umeei zuzendua dago. Hiru urteko haurrak ziklo
horretakoak diren arren, ez ditugu kontuan izan, hizkuntza-gaitasun
urria dutelako eta inguruak ere ez dielako horretan laguntzen.
6
4. PROPOSAMENAK
Aurreko guztia kontuan izanik, gure proiektua haurrentzat
motibagarria izateko, jolasean oinarritu gara. Hori baita haurren
ikas-prozesurako funtsezko baliabidea.
Proposatutako jarduerak hiru multzotan banatu ditugu: gela
barruko jolasak; olerki eta asmakizunak; eta abestiak eta dantzak.
7
4.1. GELA BARRUKO JOLASAK
Bartolo: jan ta lo!
Talde handian eguneroko errutinak landu ondoren (eguraldia, zerrenda…), maiz haurrekin elkarrizketak sortuko ditugu eta, horretarako, euskarria Bartolo –edo gelako maskota edo beste pertsonaia esanguratsu bat– izango da.
Bartolok gelako bazter batean ohetxo bat dauka (haurren eskura ez dagoen kaxa apain batean) eta egun osoa lo ematen du. Bakarrik haurrek deitzen diotenean esnatzen da:
Lehenengo urratsa: Errutina linguistikoa: Irakasleak: Esnatuko dugu Bartolo? Haurrek: Baaaaai! Irakasleak: Zer esango diogu? Haurrek: Bartolo! Jan ta lo! Irakasleak: Noiz esnatuko da?
8
Denak: Aus-ka-lo!
Bigarren urratsa: Irakasleak Bartolo txotxongiloa hartu, eta haurrekin elkarrizketak
sortzen hasiko da. Elkarrizketek hainbat ildo izan ditzakete:
- Galdetu norbaitek kontatzeko zerbait duen eta jarraitu elkarrizketa.
- Erabili tarte horiek askotariko gaiei buruz haurren kezkak, usteak eta sentimenduak jasotzeko, esaterako, norbait txupetea ezin utzi dabilenean, etxera anaia edo arreba txikia heldu denean, norbaiten gurasoak banatu direnean...
- Haurrek ere galderak egin diezazkiokete Bartolori.
Hirugarren urratsa:
Errutina linguistikoa: Bartolok: Agur, potxolo! Agur, _______! Irakasleak: Badoa Bartolo. Haurrek: Agur, Bartolo! Irakasleak: Noiz esnatuko da berriro? Denak: Aus-ka-lo!
9
Zertarako?
Taldea biribilean jarriko dugu.
Lehenengo urratsa:
Irakasleak edozein objektu (zerbaiten tapa, liburua, pintzel bat...) hartuko du esku artean, eta jolasa azalduko die haurrei: objektua eskutik eskura pasako da eta irakasleak egindako galderei erantzungo diete. “Bai, balio du” edo “Ez, ez du balio” erantzunez. Adibidez: Irati, balio al du pintzelak mukiak sudurretik ateratzeko? Bai, balio du mukiak sudurretik ateratzeko edo ez, ez du balio mukiak sudurretik ateratzeko. Aldaera: Behin ohitura hartu ondoren, elkarri galdetu beharko diote eta asmatu beharko dute objektuaren funtzioa. Erabili beharreko esaldia:
10
—Maider, zertarako balio du honek? —Horrek ...-t(z)eko balio du. Hasieran haur batzuei ezer bururatuko ez zaienez, irakasleak ereduak emango dizkie edo taldean landuko dira. Adibidez, pintzelaren kasuan: honek balio du... hautsa kentzeko, makilatzeko, oinetan kili-kili egiteko, mukiak sudurretik ateratzeko... Adibide bakoitza keinu batekin lotzen saiatu. Ondoren, jokoa hasiko dugu: —Iker, zertarako balio du honek? —Horrek ...-t(z)eko balio du. Bururatzen ez bazaio edo adibidea gogoratzen ez badu, keinuekin lagunduko diogu.
11
Zer ote da? Zer ote da?
Taldea biribilean jarriko dugu. Irakasleak poltsa batean hainbat objektu txiki izango ditu gordeta.
Jolasa hasteko abestu egingo dugu: Nik badaukat, nik badaukat Nik badaukat gauza bat zer ote da, zer ote da, eskuetan daukadana? Besteek erantzungo diote: Zer ote da? Zer ote da? Eskuetan daukazuna zer ote da? Zer ote da? Asmatuko duguna!! Ondoren, txandaka, bakoitzak galdera bat egingo dio objektua eskuetan daukanari, zer den asmatu arte.
12
Ez dakit nor naizen...
Gelako txoko batean –marrazketa-txokoan, adibidez–, zenbait animaliaren marrazkiak eskainiko dizkiegu margotu ditzaten.
Lehenengo urratsa:
Haurrek zenbait animaliaren marrazkiak margotuko dituzte. Ondoren, irudi guztiak buelta emanda ipini, eta nahastu egingo ditugu. Gero, irakasleak haur bati marrazki bat bizkarrean ipiniko dio, eta haurrak gelakideei berak ikusten ez duen animalia erakutsiko die.
Bigarren urratsa: Talde osoak galdetuko dio erdikoari: —Mikel, zer zara zu? Eta erdian dagoenak:— Ez dakit. Txakurra naiz? Besteek: —Ez! Ez! Zer zara zu? —Ez dakit. Elefantea naiz? —Bai! Elefantea zara! Horrela asmatu arte.
13
Aukerak: Erdian dagoenak galderak egin ditzake: —Ez dakit zer naizen, Mikel. Lagunduko didazu? —Bai! —Tronparik badaukat? —Ez. —Ez dakit zer naizen, Izaro. Lagunduko didazu? —Bai, lagunduko dizut. —Zenbat hanka dauzkat? —Bi —Ez dakit zer naizen, Uxue. Lagunduko didazu? —Bai, lagunduko dizut. —Buztanik badaukat? —Bai —Luzea edo motza?
Azken urratsa:
Behin dinamika barneratu ondoren, marrazkiak txokoren batean utz daitezke, umeek txokoetan erabil ditzaten.
14
Forma ezkutuak
Biribilean gaudela, hartu kartoizko kutxa bat eta egin zulo bana alde bakoitzean, haurrek bertatik eskuak sartzeko modukoak. Barruan objektu batzuk sartuko ditugu: pilota bat, puzzle zati bat, arkatza, pintzela, Lego pieza bat…
Lehen urratsa:
Jolaserako kanta bat aukeratu, eta abesten hasiko gara haurrekin. Kutxa eskutik eskura pasako dugu biribilean eta irakasleak “geldi!” esatean, kutxa daukan haurrak eskuak barruan sartuko ditu.
Bigarren urratsa:
Eskuak kutxatik atera gabe haurrak objektu bat aukeratuko du.
—Idurre, aukeratu duzu zerbait? —Bai, aukeratu dut!
Hirugarren urratsa:
Irakasleak galdera itxiak egingo dizkio eta erantzun osoak eskatuko: —Biribila da?
15
—Ez, ez da biribila. —Luzea da? —Bai, luzea da. —Punta zorrotza dauka? —Bai, punta zorrotza dauka...
Laugarren urratsa:
Objektuari buruzko informazio nahiko daukagunean, gainerako ikasleek ere galderak egingo dituzte:
—Joseba, zuk badakizu zer den? —Bai, badakit! —Ondo, bada, galdetu Aneri. —Ane, arkatza da? —Bai, arkatza da!
Azken urratsa:
Behin dinamika barneratu ondoren, kutxa eraikuntza-txokoan utz daiteke, umeek txokoan erabil dezaten.
16
Besarkada-kutxa
Besarkada eta musuen kutxa sortuko dugu eta bertan, hainbat besarkadaren eta musuren irudiak sartuko ditugu. Adibidez:
Besarkada aldrebesa: bizkarka ematen dena.
Bokata-besarkada: hiruren artean ematen dena.
Atzamar-besarkada: Hatzekin ematen dena.
Sudur-musua: sudurrak igurtziz ematen dena
Ipurdi-musua: ipurdiak igurtziz ematen dena.
Tximeleta-musua: betileekin ematen dena. Kutxa zabaltzea tokatzen zaion haurrak txartel bat aterako du. Behin hori eginda: − Jon, norentzat da besarkada? − Xubanentzat! − Esaiozu berari − Xuban, besarkada zuretzat da. Nahi duzu? − Bai, eskerrik asko! Nolako besarkada da? − Besarkada aldrebesa! eta elkar besarkatuko dute.
17
Bokata-besarkada Sudur-musua Besarkada aldrebesa
Talde-besarkada Atzamar-besarkada Tximeleta-musua
18
Kanika-kanika
Ikasleak biribilean eseriko dira. Haur bat erdian zutik jarriko da, kanika bat eskuan duela.
Lehen urratsa: Azalpenak emango ditugu: —Eskuak zabalduuuuu... eta begiak? —Itxiiiii! Behin horrela daudela, talde osoa abesten hasiko da: Kanika txiki bat dabil saltoka eskutik eskura Nork ote du? Nork ote du? Nork ote du gure kanika? Kanika! Kanika! Kanika! —Eskuak itxiiiiii... eta begiak zabaldu!
Bigarren urratsa: Irakasleak norbaiti galdetuko dio: —Uxue, nork uste duzu daukala kanika? —Erikek! —Bada, galdeiozu... —Erik, zuk daukazu kanika?
19
—Ez, nik ez daukat. —Erik, nork uste duzu daukala kanika? —Izarok daukala uste dut. —Bada, galdeiozu... —... Asmatzen duena erdira pasatuko da eta jolasa errepikatuko dugu.
20
4.2. OLERKIAK ETA ASMAKIZUNAK
EGURALDIA
EGUZKIA
LURREAN JARRI GARA,
APATX EGIN ETA
BI ESKUZ HARTU DUGU
SOKA LUZE BAT.
BI HANKAK AURRERA,
BIZKARRA ATZERA,
EGUZKI POLITENA
OSATUZ LURREAN.
ELURRA
ZERUTIK NATOR MARA-MARA
ZURI, HOTZA ETA EDERRA.
MENDIAN TXURI GAILURRA
NIRE IZENA DA…
21
HAIZEA
HAIZEA DABIL
FIRIN-FARAN,
ZUHAITZAK OKER,
HOSTOAK HEGAN.
LEIHOAK KRISKITIN,
ATEAK KRASKATAN,
HAIZEA ETA HAIZEA
UDAZKENEAN.
URTAROAK
URTAROAK DAUKA LAU SOINEKO:
LOREDUNA UDABERRIRAKO,
EGUZKITSUA UDARAKO,
URRE KOLOREKOA UDAZKENERAKO
ETA ZURI-ZURIA NEGURAKO.
22
HODEIAK
ITSASOAN EDAN
ETA MENDIAN PIXA EGIN.
ZERUAN KOPETA BELTZA
EDUKITZEN DUT NIREKIN.
ZER DA?
ANIMALIAK
BARRASKILOA
ETXEA DARAMAT BIZKARREAN;
BI ADAR DITUT AURREAN;
BABAK ETA LERDEA
UZTEN DITUT LURREAN.
ZER NAIZ NI?
BARRASKILOA
ARRASTAKA IBILTZEN NAIZ
NI NIRE BIDEAN,
ADARRAK ATERATA
EURIA DENEAN.
ETXEA ERAMATEN DUT
BETI BIZKARREAN.
NOR OTE NAIZ…
23
IGELA
SALTOKA IBILTZEN DA
PUTZU BAZTERRETAN;
KROAK-KROAK KANTATZEN DU
GOIZ-ARRATSALDETAN.
ZER DA?
TXIMELETA
AIREAN IBILTZEN DA;
BADIRUDI LOREA;
OSO POLITA DU
HEGOEN KOLOREA.
ZER DA?
OILARRA
GANDORRA GORRI-GORRI,
OILATEGIKO NAGUSI,
LUMAK HARRO-HARRO JARRI
ETA EGITEN DUT GARRASI:
KUKURRUKU!
EZ AL NAUZUE IKUSI!
ZER NAIZ?
24
ARDIA
ESNEA EMATEN DUT,
BAITA ARTILEA ERE.
HITZ EGITERAKOAN
ESATEN DUT BEEE.
NIRE IZENA EZ BADAKIZU,
EZ DAKIZU BATERE.
ZER NAIZ?
LANBIDEAK
AROTZA
ZIRRIN-ZARRAN,
ZIRRIN-ZARRAN,
TIRIKI TAUKI,
TIRIKI TAUKI,
EGUNERO EGITEN DITU
BI MAHAI
ETA LAU AULKI
25
SUKALDARIA
EZ DA DENDARIA,
EZ DA DANTZARIA,
ETA BERAK EGUNERO
PRESTATZEN DITU
GOSARIA, BAZKARIA
ETA AFARIA.
OKINA
BERAK IRINA NAHASTU,
ETA ZUK OGIA JAN.
ASMATU ETA ESAN
NORK EGITEN DUEN
EGUNEZ LO
ETA GAUEZ LAN.
GIDARIA
PO-PO-PO AUTOBUSEAN,
HAURRAK DATOZ NIRE ATZEAN,
ESKUAK DITUT BOLANTEAN,
BEGIAK JARRITA BIDEAN.
NOR DA?
26
GORPUTZ ATALAK
SUDURRA
LUZE LUZEA DUZU,
AURPEGI ERDIAN
BI ZULOTXO DITU,
PUNTAREN AZPIAN,
KANDELAK PIZTEN DIRA
HAIEN SUKALDEAN.
ZER DA?
MINGAINA
BUSTI-BUSTIA DAGO,
ETA EZ DA URA;
OSO BERRITSUA DA,
ETA ZU EZ ZARA;
HURA KENDUZ GERO,
ISILDUKO ZARA.
ZER DA?
27
GARRAIOBIDEAK
TRENA
BART DONOSTIAN NINTZEN;
GAUR, BERRIZ, PARISEN.
TRIKI-TRAKA, TRIKI-TREN.
BADAKIT NIK IBILTZEN.
BIZIKLETA
BI GURPILAK AZPIAN
PEDALAK ERDIAN,
AULKITXO BAT JARRITA
ZURE IPURDIAN,
MOTORRIK GABE DABIL
BIDETXO-GORRIAN.
28
4.3. ABESTIAK ETA DANTZAK
Arriola-marriola
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/arriola-marriola
Arriola-marriola
orratza zorrotza
punta gaitza
hari txarra
tira-bira
zirrin-zarran
eta zast!
Arre-arre mandako
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/arre-mandako
Arre-arre mandako,
bihar Tolosarako
etzi Iruñerako,
handik zer ekarriko?
Zapata eta gerriko.
Norentzako?
Norentzako?
Mikelentzako.
29
Hatzen jolasa
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/atzamarren-jolas-ipuina
Honek arrautza ekarri (hatz txikiari heltzen)
honek sua egin (hatz nagia, bigarrena)
honek zartaginean ipini (hatz luzea)
honek probatu (hatz erakuslea)
eta honek, potolo honek, dena jan! (hatz lodia)
Alpargatak urratuta
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/alpargatak-urratuta
Alpargatak urratuta,
zapatarik ez
Hernion gelditu nintzen
oineko minez
Hauxe da nekea,
horrela ibiltzea,
Zestoa ere galdu zaigu
kapoiz betea!
30
Kukua
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/kukuarena-ii
Aita, non egiten du kukuak habia?
Txantxangorri-habian, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.
Ama, non egiten du kukuak habia?
Txantxangorri-habian, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.
Andre Madalen
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/andre-madalen
Andre Madalen, Andre Madalen,
laurden erdi bat olio.
Aitak jornala ekarri zidan,
amak ordainduko dio.
Amak ordaintzen ez baldin badu,
aitak ordainduko dio.
Aitak ordaintzen ez baldin badu,
hor konpon eta adio!
31
Atxien, motxien, pirulin pan
http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/atxia-motxia
Atxien, motxien, pirulin pan,
nire semea errotan.
Errota txikian klin-klan.
Botikario, kalendario,
Hemen etxean zenbat hatz?
X (zenbaki bat, batetik hamarrera) hatz!
Kosk ala min?
32
5.-BIBLIOGRAFIA
IKASTOLEN ELKARTEA: Urtxintxa haur hezkuntza.r
IMANOL URBIETA: Olerki bilduma. Xixupika.
WEB orria: http://www.ikasgelan.ahotsak.eus