EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1- GIDA · Web view • Euskal Herriko literatura tradizioko...

Click here to load reader

  • date post

    08-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    8
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1- GIDA · Web view • Euskal Herriko literatura tradizioko...

EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1- GIDA

EUSKARA ETA LITERATURA DBH 4

UNITATEZ UNITATEKO SEKUENTZIAZIOA

1. UNITATEA

Nolako herriak eta hiriak nahi ditugu?

HELBURUAK

• Gelan landutako ahozko eta idatzizko testuen mezua ulertzea, eta ikuspegi kritikoz eta pertsonalez interpretatzen ikastea.

• Irudien mezua ulertzea eta interpretatzen ikastea.

• Testuak ahots goran irakurtzean, euskararen lege fonetikoei jarraitzeaz gainera, tonua eta erritmoa zaintzea.

• Interesguneari loturiko lexikoa eta esapideak lantzea, eta ekoizpen lanetan erabiltzea.

• Ideiak eta esperientziak trukatzeko, ahozko hizkuntza erabiltzea.

• Deskribatzea zer den ulertzea, eta adibideen eta jardueren bidez, zenbait deskribapen mota lantzea.

• Deskribapenetatik abiatuta, ikusteko erak, aurreiritziak eta mitoak identifikatzeko urrats batzuk ematea.

• Pixkanaka hizkuntzaren sistema morfosintaktikoaz jabetzea, hizkuntza gero eta gehiago menderatzeko eta ziurtasun handiagoz erabiltzeko.

• Lexikogintzari buruz oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutzea, eta hitz elkartuak eta eratorriak bereiztea.

• Subjuntiboa noiz erabiltzen den ezagutzea, eta subjuntiboko nor adizkiak zuzen erabiltzea.

• Zuzentzaile ortografikoei buruzko oinarrizko ezagutza izatea, eta idatzizko ekoizpen lanetan erabiltzen jakitea.

• Euskararen hedadurari, legediari eta erabilpenari buruzko datu batzuk ezagutzea.

• Bertsolaritzari lotuta, alde batetik inprobisazioa, bertsolarien baliabideak, bertsotarako gaiak eta bertso moldeak aztertzea eta, bestetik, bi bertsolari handiren berri izatea: Txirrita eta Basarri.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Unitatean zehar landuriko ahozko eta idatzizko testuen mezua ulertu du, eta ahalegindu da ikuspegi kritikoz eta pertsonalez interpretatzen.

• Irudien mezua ulertzen eta interpretatzen ikasteko jarduerak egin ditu.

• Testuak ahots goran irakurtzean, euskararen lege fonetikoei jarraitzeaz gainera, tonua eta erritmoa zaintzen saiatu da, eta egoki irakurri du.

• Interesguneari loturiko lexikoa eta esapideak landu ditu, eta ekoizpen lanetan erabili ere egin ditu.

• Ideiak eta esperientziak trukatzeko, ahozko hizkuntza modu egokian erabili du.

• Zenbait adibide aztertu eta jarduera batzuk egin ostean, deskribapenetan bildu ohi diren ikusteko era, aurreiritzi eta mito batzuk identifikatzeko gai dela erakutsi du.

• Lexikogintzari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutu ditu, eta hitz elkartuak eta eratorriak bereizteko gai dela erakutsi du.

• Subjuntiboa noiz erabiltzen den landu du, eta subjuntiboko nor adizkiak ekoizpen lanetan zuzen erabili ditu.

• Zuzentzaile ortografikoei buruzko oinarrizko ezagutza jaso du, eta xuxen zuzentzailea erabiltzeko gai dela erakutsi du.

• Euskararen hedadurari, legediari eta erabilpenari buruzko datu batzuk ezagutu ditu, eta horren inguruan hausnarketatxoa ere egin du.

• Bertsolaritzari lotuta, alde batetik inprobisazioa, bertsolarien baliabideak, bertsotarako gaiak eta bertso moldeak aztertu ditu eta, bestetik, bertsolaritzaren historian bi bertsolari handiren berri izan du: Txirrita eta Basarri.

EDUKIAK

KONTZEPTUAK

• Irakurketa: Hiriaren konkista, Harkaitz Cano, Berria 03-09-26; Josu Ibarrondo, Berria 03-09-03; Mattinen bi komiki.

• Interesguneari loturiko lexikoa: hiztegia, atsotitzak, esapideak, eta hitz eratorriak eta elkartuak.

• Ahozko komunikazioa: argudioa eta azalpena.

• Idatzizko komunikazioa: etorkizuneko hiri idealaren deskribapena.

• Deskribapena: ikuskerak.

—Testuak: “Zozoak beleari”, Barren, Elgoibarko astekaria, 518. zk.

—Ezaugarri batzuk.

—Ekoizpenerako egoera komunikatiboa eta pausoak.

—Baloraziorako irizpideak.

• Lexikogintza:

—Mailegutza, elkarketa eta eratorpena.

• Hots aldaketak:

—Berrezarpen lexikala.

• Aditza:

—Nor subjuntiboa.

• Arauak eta gomendioak:

—Zuzentzaile ortografikoak.

• Hizkuntza eta gizartea:

—Euskararen hedadura, legedia eta erabilpena

• Literatura:

—Bertsolaritza. Ahozko inprobisazioa munduan; bertsolarien baliabideak; bertsotarako gaiak eta bertso moldeak. Txirrita eta Basarri.

PROZEDURAK

• MOTIBAZIOA ataleko testuak isilik eta ahots goran irakurri eta, galderei erantzunez, interpretatu eta testuetako ideien arteko loturak aurkitu.

• Interesgunearekin lotutako lexikoa, esapideak, atsotitzak ezagutu eta erabili.

• Arazo jakin batzuen aurrean egon daitezkeen irtenbideak pentsatu eta ahoz azaldu.

• Denbora labur bat emanda, gidoitxo bat idatzi eta gidoiaren arabera, gai baten inguruan hitz egin.

• Bereziki edukiari edo mamiari erreparatuz, deskribapen labur bat egin.

• Deskribatzeko eta ikusteko era batzuk aztertu eta, horietatik abiatuz, aldez aurretik zehazturiko pertsona bati buruz idatzi.

• Morfosintaktikoki testu zuzenak sortzen ikasteko, ariketa sistematikoak egin (aditza landu, perpausak osatu, aldatu, zuzendu…).

• Lexikogintzari buruzko eta hots aldaketen inguruko oinarrizko kontzeptuak aztertu, eta testuetan hitz elkartuak eta eratorriak bereizi.

• Subjuntiboari buruzko ezaugarriak aztertu, Nor subjuntiboko aditzak menderatu eta testuetan erabili.

• Zuzentzaile ortografikoei buruzko oinarrizko ezaugarriak aztertu, eta xuxen zuzentzailea erabiliz testuak zuzendu.

• Zenbait dokumentazio iturri erabiliz, euskarari buruzko datu batzuk bilatu.

• Bertsolaritzaren inguruko ezaugarri batzuk aztertu.

• Txirrita eta Basarri bertsolariei buruzko datu batzuk ezagutu, eta haien bertso bat edo beste irakurri eta aztertu.

JARRERAK

• Hizkuntza balioestea, komunikatzeko eta irudikatzeko bide moduan.

• Ahozko komunikazioa estimatzea, eta keinuek, gorputzak eta intonazioak duten garrantziaz jabetzea eta beroriek balioestea.

• Esamolde biziak eta herrikoiak ikasteko ahalegina estimatzea.

• Besteen ideiak errespetatzea, jarrera irekia erakutsiz.

• Irakurketa balioestea, dibertsio bide eta atsegin iturri gisa.

• Literatura tradizioko lanak estimatzea, kultura ondasunaren ezaugarri gisa.

2. UNITATEA

Lotsagabeak nonahi

HELBURUAK

• Irakurritako edo entzundako testuen mezua ulertzea, eta ikuspegi kritikoz eta pertsonalez interpretatzen eta arrazoitzen ikasteko baliabideak lantzea.

• Interesguneari loturiko lexikoa lantzea, eta jardueretan eta ekoizpen lanetan erabiltzea.

• Ideiak azaltzeko ahozko hizkuntzaz baliatzea.

• Balorazioak ahoz zein idatziz egiten trebatzea.

• Egunerokoa testu mota gisa ezagutzea, ezaugarri batzuk lantzea eta, eredu batzuei jarraituz, antzerakoa idazteko gaitasuna lantzea.

• Pixkanaka hizkuntzaren sistema morfosintaktikoaz jabetzea.

• Hizkuntzaren arauei dagokionez, forma zuzenak ezagutzea, eta jardueretan eta idatzizko lanetan egoki erabiltzea.

• Perpaus elkartuen barruan, juntadurazkoak bereiztea, eta zuzen erabiltzea.

• Aditzaren alorrean, nor-nori indikatiboa, baldintza eta ahalera errepasatzea, eta subjuntiboa sakontzea.

• Euskal hiztunen artean aniztasuna dagoela ezagutzea (elebakarrak, elebidunak eta eleanitzak).

• Literaturan poesiari begirada bat emanez, genero horretara hurbiltzea.

• XX. mendeko bi poeta handi ezagutzea: Xabier Lizardi eta Gabriel Aresti.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Irakurritako edo entzundako testuen mezua ulertu duela erakutsi du, eta ikuspegi kritikoz eta pertsonalez interpretatzen ikasten ari da.

• Interesguneari loturiko lexikoa eta esapideak landu ditu, eta ikasitako batzuk jardueretan eta ahozko nahiz idatzizko lanetan erabiltzen ditu.

• Ideiak azaltzeko ahozko hizkuntzaz baliatzen da.

• Balorazioak ahoz zein idatziz egiten trebatzeko jarduerak egoki bete ditu.

• Egunerokoaren ezaugarri nagusiak ezagutzen ditu, eta eredu batzuei jarraituz, antzerakoa txukun antzean idatzi du.

• Poliki-poliki hizkuntzaren sistema morfosintaktikoaz jabetzen ari da.

• Euskal hizkuntzaren arauei dagokionez, gelan landutako forma zuzenak ezagutzen ditu, eta jardueretan eta idatzizko lanetan egoki erabiltzen ditu.

• Perpaus elkartuen barruan, juntadurazkoak bereizten ditu, eta erabili ere zuzen erabiltzen ditu.

• Aditzaren alorrean nor-nori indikatiboa, baldintza eta ahalera errepasatu ditu, eta subjuntiboa landu du.

• Euskal hiztunen artean badaki aniztasuna dagoela, eta elebakarrak, elebidunak eta eleanitzak kontzeptuen esanahia barneratu du.

• Literaturaren alorrean poesiari begirada bat emanez, genero horretako zenbait alderdi barneratu ditu.

• XX. mendeko bi poeta handi ezagutu ditu (Xabier Lizardi eta Gabriel Aresti), eta haien poema bana ere aztertu du.

EDUKIAK

KONTZEPTUAK

• Irakurketa: Lotsa, Sustrai Colina, Berria, 04-06-12; Ainara Argoitia, Berria 03-11-19 eta interesgunearen inguruko beste zenbait adierazpen.

• Interesguneari loturiko lexikoa: hiztegia eta esapideak.

• Ahozko komunikazioa: solasa, interpretazioa eta azalpena.

• Idatzizko komunikazioa: idatzizko balorazioa.

• Egunerokoa:

—Ezaugarri batzuk.

—Ekoizpenerako pausoak.

—Baliospenerako irizpidea.

• Perpaus elkartuak: juntadurazkoak. Juntagailuz egindakoak eta alborakuntzazkoak.

• Aditza:

—Nor-nori indikatiboa, baldintza eta ahalera. Errepasoa.

—Nor-nori subjuntiboa.

• Arauak eta g