Euskara Batzordeen Berriak 2011ko Iraila

4
1 Batzorde Erabakitzailea berriak euskara batzordeen 54 Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Argitalpena 2011ko iraila Bortzirietako Euskara Mankomunitatean Batzorde Erabakitzailea da organo gorena; izenak dioen bezala, erabakiak hartzen dituena. Bortzirietako udal bakoitzak batzorde horretan parte har- tuko duen ordezkaria izen- datu behar du, udalbatza osatzen duten alkate-zinego- tzietatik. Mankomunitatearen estatu- tuetan ezartzen den bezala, batzorde horrek zazpi kide ditu. Bera eta Lesakako uda- lek bina ordezkari dituzte batzordean, eta Arantza, Etxalar eta Igantziko udalek ordezkari bana. Udal horiek beren ordezkariak izendatu zituzten, eta uztailaren 27an egindako bileran, manko- munitateak Batzorde Erabaki- tzailea eratu zuen. Beraz, 2011- 2015 legealdian, honakook osa- tuko dute batzordea: Jaime Iturria Mitxelena (Arantzako Udala), Jon Abril Olaetxea eta GaraxiTaberna Telletxea (Berako Udala), Miguel Mª Irigoien Sanzberro (Etxalarko Udala), Lurdes Ibarluzea Irureta (Igantziko Udala), etaAinara Flores Compains eta Izaro Mitxelena Rekondo (Lesakako Udala). Karguen izendapena Estatutuek diotenaren arabera, mankomunitateko lehendakaria Arantzako Udalak izendatutako or- dezkaria izanen da. Hortaz, hu- rrengo lau urteetan Jaime Iturria Mitxelena izanen da mankomuni- tateko lehendakaria. Bertzalde, lehendakariordea eta diruzaina ere izendatu behar dira. Batzorde Erabakitzailea eratu zen egun berean, bi kargu horiek izen- datu zituzten. Lehendakariordea Izaro Mitxelena Rekondo izanen da, eta diruzaina Lurdes Ibarluzea Irureta. Bileren maiztasuna Batzorde Erabakitzailearen bi- lera arruntak hilabetero eginen di- ra, hilabeteko hirugarren astear- tean, arratsaldeko 7:30ean, Arantzako Herriko Etxean. Idazkari berria Legealdiarekin batera, manko- munitatean idazkari eta kontu har- tzaile berria hasi da lanean, hain zuzen Jon Etxague Goia. Orain arte, eta azken hamahiru urtee- tan, Mª Jose Larraiotz Ariztegi, Arantza eta Igantziko Udaletako idazkaria izan da mankomunita- tean lan hori egin duena. Batzorde Erabakitzaile berria B ORTZIRIETAKO EUSKARA M ANKOMUNITATEA www.bortziriak.org

description

Euskara mankomunitatearen eta euskara batzordeen inguruko berriak jorratzen dira gehigarri honetan.

Transcript of Euskara Batzordeen Berriak 2011ko Iraila

Page 1: Euskara Batzordeen Berriak 2011ko Iraila

1111

BatzordeErabakitzailea

berriakeuskara batzordeen

54

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Argitalpena20

11ko

iraila

Bortzirietako EuskaraMankomunitatean Batzorde

Erabakitzailea da organogorena; izenak dioen bezala,erabakiak hartzen dituena.

Bortzirietako udal bakoitzakbatzorde horretan parte har-tuko duen ordezkaria izen-datu behar du, udalbatza

osatzen duten alkate-zinego-tzietatik.

Mankomunitatearen estatu-tuetan ezartzen den bezala,batzorde horrek zazpi kide

ditu. Bera eta Lesakako uda-lek bina ordezkari dituztebatzordean, eta Arantza,

Etxalar eta Igantziko udalekordezkari bana.

Udal horiek beren ordezkariakizendatu zituzten, eta uztailaren27an egindako bileran, manko-munitateak Batzorde Erabaki-tzailea eratu zuen. Beraz, 2011-2015 legealdian, honakook osa-tuko dute batzordea: Jaime IturriaMitxelena (Arantzako Udala), JonAbril Olaetxea eta GaraxiTabernaTelletxea (Berako Udala), MiguelMª Irigoien Sanzberro (EtxalarkoUdala), Lurdes Ibarluzea Irureta(IgantzikoUdala),etaAinaraFloresCompains eta Izaro MitxelenaRekondo (Lesakako Udala).

Karguen izendapenaEstatutuek diotenaren arabera,

mankomunitateko lehendakariaArantzakoUdalak izendatutakoor-dezkaria izanen da. Hortaz, hu-rrengo lau urteetan Jaime IturriaMitxelena izanen da mankomuni-tateko lehendakaria.

Bertzalde, lehendakariordeaeta

diruzaina ere izendatu behar dira.BatzordeErabakitzaileaeratuzenegun berean, bi kargu horiek izen-datu zituzten. LehendakariordeaIzaro Mitxelena Rekondo izanenda,etadiruzainaLurdes IbarluzeaIrureta.

Bileren maiztasunaBatzorde Erabakitzailearen bi-

lera arruntak hilabetero eginen di-ra, hilabeteko hirugarren astear-tean, arratsaldeko 7:30ean,Arantzako Herriko Etxean.

Idazkari berriaLegealdiarekin batera, manko-

munitatean idazkari etakontuhar-tzaile berria hasi da lanean, hainzuzen Jon Etxague Goia. Orainarte, eta azken hamahiru urtee-tan, Mª Jose Larraiotz Ariztegi,Arantza eta Igantziko Udaletakoidazkaria izan da mankomunita-tean lan hori egin duena.

Batzorde Erabakitzaile berria

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEAwww.bortziriak.org

Page 2: Euskara Batzordeen Berriak 2011ko Iraila

2

berriakeuskara batzordeen

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Jolastukogara?

www.bortziriak.org

URTE BATEKO HAURRAK DITUZTEN FAMILIENTZAKO GIDA

Jolastuko gara?Nafarroako hainbat herritakoeuskara zerbitzuek Jolastuko

gara? izeneko argitalpenaprestatu dute, urtebetekohaurrak dituzten familiei

banatzeko. Horren helburunagusia da etxeetaneuskararen erabilera

bultzatzea, batez ere gurasoeta seme-alaben artean.

Eta hori lortzeko baliabideezin hobea da jolasa.

Bortzirietako kasuan, euskaramankomunitateak irailbukaeran banatuko die

material hau 2010ean jaiotakohaurren familiei.

Gurasoentzakogomendioak

Liburuxkak jolasakhaurrarenga-rapenean duen garrantzia azaltzendu, baita gurasoek umearen jola-sean parte hartzearen garrantziaere. Bertzalde, jolasak hizkuntza-rekin duen lotura azaltzen du, izanere, umearentzat solasean aritzeaere jostetan aritzea bezala baita.

Urtebete inguru duten umeek le-henhitzakerratenhastendira,esal-diak osatzen... eta hortik aitzineraetengabe aritzen dira hizkuntzare-kin jostetan. Umeak euskaraz hiz-tun onak izatea nahi badugu, ga-rrantzitsua da hasieratik zaintzeajostetan ari diren bitartean ere eus-karaz ari daitezen. Bereziki zaindubehar da irakurriko dituen ipuine-tan, entzunen duen musikan, tele-bistan ikusikodituenmarrazkietan...euskarak ahalik eta presentziagehien izatea.

Euskaraz ez dakiten edo gutxidakiten gurasoen kasuan, jolasabaliabide ezin hobea da euskararisarbidea emateko. Errate batera-ko, erabiliko dituzten baliabideak(musika, ipuinak, marrazki bizidu-nak...) euskaraz izatea hagitz ga-rrantzitsuada,eskolatuordukoume-arentzat euskara hurbileko hizkun-tza izan dadin. Musika ere baliabi-de hagitz egokia da, gurasoek eus-kara ez menperatuta ere, beti au-kera dutelakoz kanta batzuk ikas-teko eta umearekin batera kanta-tzeko. Lehen irakurketak euskarazegiten ahal dituzte, eta horretarakoaproposak dira irudi bidezko hizte-giak.

Bi gurasoek euskaraz jakinezgero, gomendiorik garrantzitsuenada euskara erabiltzea, batez erehaurrakaitzineandirelarik.Bertzalde,euskaraz dakitenek aukera pare-gabea dute umeekin batera hiz-kuntzarekin jostetan aritzeko.Euskarazsehaskakanta, jolaskan-ta, igarkizun, aho korapilo eta an-tzekoaunitzditugu.Horrelakoakbil-

tzen dituzten materialak ere ugaridira, eta merkatuan erraz aurkitzenahal dira.

Bi gurasoetako batek bakarrikbaldinbadakieuskaraz, hagitzga-rrantzitsua da dakienak euskarazegitea umearekin. Etxean hizkun-tza ohiturak ongi finkatzen badira,umeak ez du inolako arazorik iza-nen bi hizkuntzetan aritzeko. Moduberean,hagitzgarrantzitsuadaeus-karaz ez dakien gurasoak hizkun-tza horrekin jarrera positiboa iza-tea.

Page 3: Euskara Batzordeen Berriak 2011ko Iraila

3

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

berriakeuskara batzordeen

www.bortziriak.org

Ikastaroa

Materiala opariJolastuko gara? materiala jaso-

ko duten gurasoek aukera dutePunpalaplan deituriko bilduma do-an jasotzeko. Bilduma horretan 5urte bitarteko haurrekin aritzekoaproposak diren 30 kantu eta jolasbiltzen dira, CD eta DVD banatan.Materiala lortzeko gurasoekBortzirietako Euskara Mankomu-nitatera deitu behar dute.

Egitasmo zabalagoaJolastukogara?argitalpenaegi-

tasmo zabalago baten zati bat da.Izan ere, euskara zerbitzuen hel-burua da familien barruan euska-raren erabilera bultzatzea, eta ho-ri lantzen hasten dira umea jaio-tzen den momentutik. Haur jaio-berriak dituzten familiei DuzunOnena izenekomaterialabidaltzendiete, gurasoentzako gomendioakliburuxka batean bilduz. Geroago,umeak 3 urte dituenean BakoitzariBerea izeneko materiala banatzendiete; kasu horretan, umeak esko-

latzendirenerakohizkuntzekin lotu-tako gomendioak ematen dizkiete.

Bertzalde, jende aunitzentzatezagunagoa den EuskarazkoProduktuen Katalogoa ere egitas-

mo honen zati da. Horren bitartezfamiliei etxean erabilgarri izanenzaizkien euskarazko baliabideen(musika, jokoak, jolasak, liburuak...)berri ematen zaie.

PunpalaplanGURASOENTZAKO IKASTAROA

Gurasoei umeekin euskaraz jostatzeko baliabi-deak emateko helburuarekin, Bortzirietako EuskaraMankomunitateak Punpalaplan ikastaroa antolatudu. Ikastaroa 6 urte bitarteko umeak dituzten fami-lientzako aproposa da. Gurasoek parte hartzen ahaldute, baina baita aitatxi-amatxiek, umeen zaintzai-leek, begiraleen eta irakasleek ere.

Noiz eta nonIkastaroa Berako Mukixu Haur Eskolan izanen

da, urriaren 4, 11 eta 18an (astearteak), arratsal-deko 4:30etik 6:30 arte.

Haurrak eramaten ahal diraIkastarorahaurrakeramatenahaldira.Lehenbiziko

bi saioetan haurrak zaintzaile batzuekin egonen di-ra, eta hirugarrenean gurasoekin batera parte har-tukodute ikastaroan. Izenematerakoanhaurrakera-manen diren erran behar da, eta zenbat eta zeinadinetakoak diren zehaztu.

IrakasleakIkastaroa Urtxintxa Eskolako teknikariek emanen

dute. Eskola hau aisialdiarekin lotutako gaietan adi-tua da, eta gisa honetako ikastaroak ematen espe-rientzia handia du.

Izen emateaIzenematea telefonozegitenahalda,Bortzirietako

Euskara Mankomunitatera deituta, 948634125 te-lefonoan. E-postaz ere egiten ahal da, [email protected] helbidera idatzita. Izen emateaurriaren 3a baino lehen egin behar da. Matrikula 15€ kostatzen da, eta transferentzia bidez ordaindubehar da.

Page 4: Euskara Batzordeen Berriak 2011ko Iraila

4

berriakeuskara batzordeen

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Erregistroaeuskaraz

www.bortziriak.org

Haurra jaio bezain lastergurasoek egin behar duten

lehenbiziko tramiteadministratiboa haurra

erregistratzea da. Eta hori bitokitan egiten ahal dute: jaioden udalerrian, edo gurasoek

bizitokia duten udalerrian.

Bortzirietako kasuan, tramite ho-ri egiteko herriko etxeetara joan be-har dute. Arantza, Etxalar, Igantzieta Lesakako kasuan, bake epai-tegiko lanak udal langileek eurekegiten dituzte; Berako kasuan, ba-ke epaitegiak bere langileak ditu,baina herriko etxean bertan dutebulegoa.

Lege aldaketaBake epaitegietako eta erregis-

tro zibiletako jarduna 1957ko legebatean dago oinarritua. 2005ean,legehorren23.artikuluaaldatuzen,haurrakeuskaraz,katalanezetaga-lizieraz ere erregistratu ahal izate-ko.

Beraz, legez 2005etik aukeraegon da haurra euskaraz erregis-tratzeko aukera. Baina bake epai-tegietan erregistroak liburuetan etaeskuz egiten aritu dira oraintxe ar-te, eta liburu horiek gaztelania hu-tsez zeuden. Erregistroa euskarazegin nahi zuenak liburu horretan in-primakiaren hutsuneak euskarazbetetzea lortzen ahal zuen, gehie-nez ere.

Orain dela pare bat urte bakeepaitegiak informatizatzen hasi zi-ren, eta erregistroak egiteko pro-grama informatikoa euskaraz ereprestatu zuten. Denbora pixka batbehar izan da programa hori bakeepaitegietan instalatzeko,bainagauregun Bortzirietako bake epaitegi

guztietan aukera dago erregistroaeuskaraz egiteko.

Ziurtagiriak ere euskarazTramite hau egiterakoan gauza

bat da erregistroa zein hizkuntza-tan egiten den; herritarrak eskubi-dea du erregistroa euskaraz egindadin eskatzeko. Bertze kontua dajaiotzari buruzko ziurtagiriren batbehar izanezgeroagiri hori zeinhiz-kuntzatan izanen den. Agiriak hiz-kuntza batean edo bertzean eska-tzen ahal dira, baina aplikazio in-formatikoak ez du aukerarik ema-ten dokumentu bakarrean bi hiz-kuntzetan ateratzeko.

Ezkontzak eta heriotzakere bai

Bake epaitegiko aplikazio infor-matikoak jaiotzez gain, ezkontzaketa heriotzak ere euskaraz erregis-tratzeko aukera ematen du. Moduberean, horiei buruzko ziurtagiriakeuskaraz edo gaztelaniaz izatenahal dira, baina ez dago aukerarikdokumentu bakarrean bi hizkun-tzetan egiteko.

Ume jaioberriak euskarazerregistratzen ahal diraBortz bake epaitegietan aukera dago umeak euskaraz erregistratzeko

Guraso batzuk haurra erregistratzen Arantzako bake epaitegian.

Abizenakeuskal grafiazOhikoa izaten da euskal abizenakdituztenek euskarazko grafiarekinidaztea (Etxeberria, Iratzoki,Zelaieta...), baina toki ofizialetan(karnetean, pasaportean, udale-an...) erdarazko grafiarekin izatea(Echeverría, Irazoqui,Celayeta...).Gauregunabizenaeuskarazkogra-fiarekin paratzea tramite erraza da.Herriko bake epaitegira joan etahanematenduteneskaeraorriabe-te behar da, eta dokumentu hauekeraman behar dira:• Nortasun agiriaren fotokopia.• Jaiotza ziurtagiria (hitzez hitzekoa).• Erroldatze agiria.• Familia liburua (ezkondua egonezgero edo seme-alabarik izanez gero).• Seme-alaben nortasun agirienfotokopiak.

Ume jaioberriakerregistratzekomomentua hagitz egokia da tra-mite hau egiteko, horrela umeakedozein tramite egiterakoan betibere abizena euskal grafiaz iza-nen du.