Euskal Mitologia.

28

Transcript of Euskal Mitologia.

Page 1: Euskal Mitologia.
Page 2: Euskal Mitologia.

1. Zer da mitologia?

2.Basajaun.2.1. Basajaunen kondaira

3.Mari3.1. Mariren kondaira

4.Tartalo4.1. Tartaloren kondaira

5. Sorgin5.1. Sorginen kondaira

6. Sugaar7.Galtxagorri8. Heresungea9. Iratxoa10. Akerbeltz11. Zezengorri12. Eate13. Maide14. Basandere

11.

Page 3: Euskal Mitologia.

Mitoak, hau da, natura eta gizakien auziak azaltzen dituen fantasiazko istorioak, kontatzea da. Gaur egun, bi esanahi nagusi ditu hitzok: alde batetik, kultura edo erlijio batek duen mito-multzoa, edo, beste aldetik, mito-multzo hori biltzen, aztertzen eta interpretatzen duen jakintza arloa.

Mitoen gai nagusiak kultura guztietan ematen dira, baina itxura eta esateko modua aldatuz.

•Jatorri mitoak: munduaren, hiri baten edo arraza/kultura baten jatorria azaltzeko.

•Erritu mitoak: ohitura batzuen zergatikoa azaltzen dituztenak, jainko bati atsegin emateko edo ezbeharrak sahiesteko.

•Gurpen mitoak: jainko baten bizitza eta lorpenak azaltzeko.•Ospe mitoak: agintari edo heroien leinua ezagutarazteko.

•Amaiera mitoak: munduaren edo zibilizazioaren amaiera aurreikusteko.•Gizarte mitoak: gizartearen ohitura edo jokabide batzuk frogatzeko.

Page 4: Euskal Mitologia.

Otsoei ere ez die uzten inguratzen. Ardiek, denek batera, zintzarriak astintzen dituzte

Basajauna sumatzen dutenean eta, horrela, artzainek badakite lasai egon daitezkeela, gau

edo egun horretan otsoa ez delako joango abereengana.

Basoen barrenean edo leize garaietan bizi den irelu edo numen bat da.

Artaldeak zaindu eta babesten ditu Basajaunek. Ekaitza datorrenean artzainek artaldea batu dezaten garrasi egiten du.

Page 5: Euskal Mitologia.

“Bazegoen behin bi anai arreba ardiak zaintzen, eta egun batean suge bat etorri zen. Orduan, mutila atzetik

joan zen, arrebak ardiak zaintzen zituen bitartean.Sugearen atzetik kobazulora iritsi zen. Bertan, Basajaun bat ikusi zuen ikatza sutan egosten eta beldurtu egin

zen. Mutila ezkutatzen saiatu zen baina Basajaunek ikusi egin zuen eta honela esan zion:

Zure aitak horrelako ikatza egosten al du?Nolakoa den erakusten ez badidazu, ez dakit. –

erantzun zion mutilak.

Page 6: Euskal Mitologia.

Basajaunak ikatza eman eta kobazulotik kanpo ikusteko esan zion. Mutila korrika arrebarengana joan eta ikatza ikusterakoan urre gorria zela konturatu zen. Horrekin aberastuko zirela eta, bila joateko esan zion. Mutilak horrela egin zuen, baina kobazulora sartzerakoan Basajaun nagusia esnatu eta haserre bizian bere atzetik korrika joan zen.Gau osoa aritu ziren katua eta sagua bezala korrika. Baina goiza heltzean kanpai hotsak entzun eta Basajaunak kobazulora itzuli behar izan zuen.Izan ere, Jesukristo jaio zenetik aurrera, Basajaunen boterea galdu egin zela diote ere.

Page 7: Euskal Mitologia.

Emakume itxura duten izakiak dira, leizeetan edo ibaietan bizi dira.

Laminek hainbat egiteko zituzten: irutea; trikuharriak, zubiak, etxeak, gazteluak zein elizak eraikitzea; eta gauetan arropa garbitzea.

Gizakiei eskatzen zieten gari edo arto ogia, urdai eta sagardoarekin jaten zuten, eta baita maitaleek ematen zizkieten ogi, gatzatu eta esnea ere.

Page 8: Euskal Mitologia.

Dimako Atzemin baserriko gizon batek ikatza egiten ari zen gau batean birao bat bota omen zuen. Berehala, norbaitek hiru bira emanarazi zizkion han zeukan txondorraren inguruan, eta desagertu egin zen. Zortzi egunez ibili omen ziren bere bila eta azkenean Bernaolako leizean aurkitu zuten. Egun horietan laminek zaindu zutela esan zuen.

Mañariko Askondo baserriko neska gazte bat gauero Izuntzako baserrira joaten zen haritzera. Behin, San Lorentzo ermitaren alboan dagoen haitzulo aurretik pasatzean, laminak irten zitzaizkion bidera eta handik gehiago ez pasatzeko esan zioten, baina neskak ez zien kasurik egin eta beste bi aldiz ere pasatu zen. Azkenengoan, ordea, laminek bahitu egin zuten eta ez zen berataz ezer gehiago jakin. Neskaren arrosarioaren aleak inguruan sakabanatuta agertu ziren.

Page 9: Euskal Mitologia.

Okabixon, Lekeitio eta Markina arteko bidean, dagoen haitzulo batetik ezin zen pasatu gaueko hamabietatik ordu bietara. Lagun arteko apustu bat tarteko, mutil bat aurretik pasatu zen. Lamina batek heldu eta kobara eraman zuen, jateko asmoz. Mutilak orduan, jan aurretik "liñoaren nekeak" kontatzen uzteko eskatu zien, eta laminek baietz esan zioten:

Gizonak astiro kontatu zuen eta laminak, gosea zuenez, azkar amaitzeko esan zion. Orduan ondoko baserriko oilarrak kukurruku egin zuen eta laminak korrika alde egin behar izan zuen: "Ai Okabixoko oilar gorri martxoan jaioa! Nik afaltzeko eskutan neukan legatz aundia kendu didazu. Azari batek aterako al dizu ezkerreko begia!".Baina alderantziz ere gertatzen omen zen, gizakiek ere bahitu izan dituzte laminak. Mendaron, esaterako, lamina bat etxera eraman omen zuten behin. Ez zuen hitz egiten. Esnez betetako lapikoa sutan jarri zuten, esnea irakiten hasi zen eta laminak orduan esan zuen "txuria gora!", eta tximiniatik ihes egin zuen.

Page 10: Euskal Mitologia.

Jainkosa da Mari, lurpeko bizilekuetan egon ohi dena.

Lurpekoen eta beste jainkoen buru da Mari.

Soineko apaindun emakume bezala agertzen da.

Herri-esaeretan hainbeste eratara azaltzen da baina batean bat datoz denak: emakumezko ireltxua dela Mari.

Page 11: Euskal Mitologia.

Goiz batean, Kattalin izeneko  neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen  falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari.  Honek, Kattalin zela bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.

Page 12: Euskal Mitologia.

Horrela, bada, Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen, eta zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak, eta, garaia iritsi zenean, honela esan zion Marik:—Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu, eta esanekoa izan zara. Nik joan egin behar dut, eta aberatsa egingo zintudala agindu nizunez, tori!Marik ikatz puska handi bat eman zion. Harrituta gelditu zen neska gaztea, baina ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska pozaren pozez jaitsi zen herrira; etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe bizi izan zen zoriontsu gure Kattalin.

Page 13: Euskal Mitologia.

Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina

Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek.

Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da.

Greziar mitologia klasikoan, naiz, Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu genezake. Azken hauetan Ojancano izena hartzen du.  

Ojancano

Page 14: Euskal Mitologia.

Bi anaia mendira ehizan egitera joan ziren, eta izugarrizko ekaitza etorri omen zitzaien gainera. Babesteko asmotan, inguru haietan zegoen etxola handi batean gorde ziren. Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta, haiekin artzaina, begi bakarreko gizon handi bat. Sartu ahala, harri handi batekin itxi zuen sarrera, eta berehalaxe konturatu zen bi anaiak barruan zeudela. Orduan, Tartalok esan zien anaietan nagusiena jango zuela afaltzeko, eta gaztea hurrengo egunerako utziko zuela. Horrela, bada, sartu zion burruntzia anaia zaharrenari, erre zuen sutan, eta jan egin zuen. Betekadaren ondoren, lurrean etzanda gelditu omen zen lotan. Hura ikusirik, Antimuñok, anaia gazteak, burruntzia sutan gorritu eta begi bakarrean sartu zion. Tartalo marruka altxatu zen, eta, burruntzia begian iltzatua zuela, gaztearen bila hasi zen, baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan zuen aurkitu anaia gaztea.

Page 15: Euskal Mitologia.

Goizean, ateko harritzarra kendu, eta irteeran kokatu zen hanka zabalik. Ardiei banan-banan haien izenez deitu, eta hanka tartetik ardiak kanporatzen hasi zen, anaia gaztea harrapatzeko asmotan. Gazteak, ardi larru bat bizkarrean zuela, lau hankatan, beste ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen artzainaren hanka tartetik.

Tartalok igarri egin zuen, eta, gaztearen hanka hotsa jarraituz, haren atzetik abiatu zen lasterka. Gazteak, osin batera jauzi egin, eta alde egin zion igerian. Tartalok igerian jakin ez, eta putzu sakonean ito omen zen. 

Page 16: Euskal Mitologia.

Gehienetan emakumezkoak dira, dohai bereziak dituzte, eta gaiztakerietan jarduten dute.

Emakume hauek taldean dihardute, eta, data jakinetan, gauez ospatzen dituzten batzarretara joaten dira hegan.

Gizakiaz gaindiko dohain hori lortzeko, ukendu batez igurzten dira, eta esaldi hau esaten dute: Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik.

Sorginen bilkura horiei akelarreak deitzen zaie.

Sorginak animalia forma hartzen du nahi duenean; batez ere katu beltz itxura. 

Page 17: Euskal Mitologia.

Elezahar batek dio emakume bat gauero gelditzen omen zela haritzen etxeko sukaldean, eta, egunero, katu beltz bat agertzen zitzaiola leihotik. Gau batean, emaztearen ordez, senarra gelditu zen andre mozorrotuta, eta, katua etortzean, honela esan zion: gizonezkoa haritzen? Eta gizonak erantzun: katua eta hitz egiten?

Orduan senarrak makilaz kolpatu omen zuen. Hurrengo egunean, auzokide bat besoa apurtuta azaldu zen, eta orduan konturatu ziren herrikoak emakume hura sorgina zela.

Page 18: Euskal Mitologia.

Suge izugarria da; lur azpian bizi da, eta leizeetatik nahiz zuloetatik kanporatzen da.

•Mariren senartzat daukate Azkoitian, eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da.

•Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek  zigortu egiten duela.

•Leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela.

Page 19: Euskal Mitologia.

Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero,  Galtxagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara. 

Galtza gorriz jantzitako gizontxo txiki-txikiak dira galtxagorriak. Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira jeinu laguntzaile hauek.  Jabeak orratzontzi edo kutxatxo batean izaten ditu, eta bere esanetara daude edozein lanetan laguntzeko.

Page 20: Euskal Mitologia.

Suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria dugu hau. Elezahar batzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetan bakarra duela kontatzen da.  Haitzuloetan bizi da, eta soilik gosea asetzeko ateratzen omen da bizilekutik.

Haitzulo inguruko larreetan dabilen ganadua bere hatsaren bitartez erakartzen omen du Herensugeak, eta elikatzeko etxe-abere horiek jaten ditu.

Beste zenbait lekutan diotenez, gizon-emakumeen haragia jaten du. Kontakizun askotan, herriko jendeak, aldian behin, pertsona bat eman behar dio Herensugeari, hark jan dezan; horrela, aseta egoten da piztia eta herritarrak lasai egon daitezke.

Page 21: Euskal Mitologia.

Pertsonaia mitologiko berezia da.

Gauez ateratzen den jeinu bihurria da.

Norbait bere atzetik hasiz gero,amildegietara, sakanetara eta leku arriskutsuetara eramaten du.

Bere ohizko bizilekuak haitzuloak eta osinak dira.

Batzuetan, giza irudia du, baina, beste askotan, abere itxura ere hartzen  du.

Page 22: Euskal Mitologia.

o Gutxienez, Euskal Herriko 15 lekutan agertzen da jeinu hau.

o Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da.

o Badirudi jeinu honenganako sinesmena aspalditik datorrela Euskal Herrian, kristautasunaren aurretik.

o Sorginen eta aztien batzarrak zuzentzen dituenean, Aker nahiz Akerbeltz deitu, bere alde ilunarekin azaltzen zaigu.

o Alde ona erakusten duenean bere babesera utzitako animali, eta abereak sendatzeko gaitasuna du.

Page 23: Euskal Mitologia.

.

•Bere eremuan sartu edota leizearen bakea eta isiltasuna apurtuz gero, haserretu egiten da, eta gaiztoa bezain beldurgarria izan daiteke.

•Zezen gorri baten itxura hartzen du, eta sua dariola agertzen zaigu, maiz.

•Sudur zulotik eta ahotik sugarrak botatzen ditu, eta honela kiskaltzen ditu bere arerioak.

•Leize-zuloetan bizi da normalean, leku haien zaindari izan ohi baita.

•Leizetik herrietara jaisten da, eta bera mindu edo iraindu duten pertsonak zigortu egiten ditu.

Page 24: Euskal Mitologia.

Elezaharretan kontatzen denez, basoa edo baserri bat erretzen ari denean, gorantz doazen  sugar biribilduak jeinuaren bizar luzeak direla diote.

Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinua bezala agertzen da.

Fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere deiadarra entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian.

Page 25: Euskal Mitologia.

Maide ere, beste jeinu asko bezala, trikuharrien eraikitzaile agertzen zaigu zenbait kontakizunetan.

Maide jeinu gautarra da.

Gauetan, tximiniatik behera sartzen da etxeetan, bertako biztanleek utzi dizkioten eskaintzak jasotzera.

Gizon itxura du, eta Lamien kide agertzen da kontakizun askotan.

Page 26: Euskal Mitologia.

Basanderek "andre basatia" edo "basoko andrea" esan nahi du.

Ipuinetan, batzuetan, basajaunen andre bezala ageri da.

Page 28: Euskal Mitologia.