EUSKAL HERRIKO - COnnecting REpositories · 2017-09-30 · dea biribildua da eta bere eraztun...
Transcript of EUSKAL HERRIKO - COnnecting REpositories · 2017-09-30 · dea biribildua da eta bere eraztun...
EUSKAL HERRIKOKKAARRRRAAMMAARRRROOAAKK
BIODIBERTSITATEA
MIKEL G.TELLERIA TAPIAMIKEL G.TELLERIA TAPIA
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
Egilea: Mikel Gotzon Telleria Tapia Argitaratzailea: ADEVEArgazkiak: Fernando Pedro Pérrez Lehen argitaraldia: 2008ko maiatzaISBN: 978-84-92401-36-9. Legezko gordailua: BI-1621-08
A.D.E.V.E.
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAKDEFENDATZEKO ELKARTEA
Egilea: Fernando Pedro Pérez
3 4
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
SARRERASARRERA
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
Euskal Herria, hedaduraz lurralde oso handia ez
izan arren, geografiari dagokionez, oso aberatsa
da, hau da, dibertsitate biotopiko handia du. Itsasoa
dugu. Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi eskualdeak busti-
tzen ditu; eta horrek bakarrik aberastasun biologiko
handia eskaintzen digu. Gainera, faunari begira oso
garrantzitsuak diren heze guneak ditu.
Mendiak ere baditugu, neurri guztietakoak. Altuera
xumekoak, ia lurralde guztietan, eta kota ia alpinoak
ere bai, Narrafoan eta Zuberoan kasu. Paisaia honekin
kontrastean, Araba eta Nafarroako lautada zabalak eta
estepa ia desertikoak, Bardeak, Nafarroan bertan.
Aipatu beharrekoa da, gainera, Europako iparraldetik
Afrikara doazen edo alderantzizko bidea egiten duten
hegaztiek derrigor igaro behar izaten dutela Euskal
Herritik.
Honek guztiak aberastasun biologiko handia dagoela
esan nahi du, eta nahiz eta ia gehiena aztertuta egon,
gai interesgarri hauek Euskal Herriko biztanleengana
iristeko baliabide erakargarririk ez dago.
5
ere, oso zailak baitira ikusten.
Ildo honi jarraituz, deskribatuko ditugun espezieak
behaketa pertsonaletatik aterata daude gehien bat, eta
Dekapodoen inguruan hainbatek (Zariquiey-k Alvarez-
ek, Bouvier-ek, Ingle-k,edo Miranda-k eginikoak kasu)
eginiko ikerketa espezifikoetatik, Alejo Romero
Gimenezek euskal kostaldeko krustazeoen gainean
eginiko Lizentziatura Tesian zehaztasun osoz ageri
den bezala. Gainera, beste argitalpen batzuk ere
aztertu dira, esaterako, Lurralde, investigación y espa-
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
SARRERASARRERA
Lan honen helburua, hain zuzen ere, horixe da: euskal
faunaren zale direnei ahalik eta egokien ilustratu eta
dokumentatutako gida bat eskaintzea, betiere fauna
honen zati bat behar bezala ezagutu eta identifika
dezaten. Hain justu, Dekapodoen taldea, karramarro
izen orokorraz ezagunago zaiguna.
Lanak bi zati ditu. Lehen zatian, Animalien Erreinuan
dekapodoen kokamendu sistematikoa deskribatzen da,
taxonomia eta sailkapena. Bigarren zatian, berriz,
geure inguruan bizi diren eta talde hau osatzen duten
espezie guztien deskribapena azaltzen da.
Lan honen helburua errekako eta kostako Dekapodoak
deskribatzea eta ilustratzea da. Kostari dagokionean,
itsasertzeko inguruneko eta zona infralitoralekoak era-
kutsi nahi dira, hau da, edonork metodo naturalen
bidez bisitatu eta esploratu ditzakeen ingurunekoak.
Beraz, ez dira aztertuko itsaso zabalean edo itsas
hondo sakonetan soilik bizi diren espezieak, baina bai
ordea, kosta inguruan agertzen diren espezie pelagiko-
ak.
Oso arraroak diren espezieak ere ez ditugu aipatu; izan
6
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
7 8
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
SARRERASARRERA
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
cio, eta baita krustazeoi buruzko beste gida batzuk ere
(aipagarrienak Lucia Falciairena eta Roberto
Minervinirena).
Aurrerago ere aipatuko dugun arren, sistematikari dago-
kionean esan beharra dago Bouvierrek 1940an erabilita-
kotik Zariquiey Alvarezek 1968an garatutakoa hartu duda-
la ardatz gisara. Hala ere, berrikuspen sistematiko berrie-
nak jarraituz (Smaldonena, 1979; Inglerena, 1980; edo
Lewhinson eta Holthuisena, 1986) aldaketa batzuk sartu
dira. Era berean, supersekzio eta sekzio terminoen ordez,
subordena eta superfamilia erabili ditut, 1958ko Zoologia
Kodetik hurbilago daudelako.
9
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
ARGIBIDE OROKORRAKARGIBIDE OROKORRAK
Animalia-talde bat egoki deskribatu eta aztertzeko,karramarro izenez ezagutzen ditugun dekapodo-
ak kasu honetan, oinarrizko sailkapenera jo eta ani-malien erreinuan dagokien lekuan zehatz-mehatzkokatu behar dira.
Animalien erreinua sailkatzea lan konplexua, korapilo-tsua eta eztabaidatsua da. Hain zuzen ere, gai honeninguruan orain arte argitaratutako lanak alderatzenbaditugu, desberdintasunak nabarmenak dira, nahizeta funtsezkoak ez izan. Lan hau gauzatzeko, gehie-nek onartzen dituzten baieztapenetan oinarritu naiz,nahiz eta beste argitarapen batzuekin alderatuz gero,egongo den zenbait desberdintasun taxonomiko.
Dekapodoak ARTHROPODA edo artropodo izenaduen filum edo motakoak dira.
Artropodoena da animalien erreinuko filum handienaeta mota honetako gainerakoetan bezalaxe, berenezaugarriak ez dira oso zehatzak, orokorrak baizik.Dena den, artropodoen gorputza zatitan banatutadago nabarmen, eta, oro har, gorputz simetrikoa dute.Gainazal edo kutikula zurrun edo malgu batez estaliadute gorputza eta horrexek osatzen du animaliarenkanpoaldeko eskeletoa.
Gorputzeko segmentu batzuek luzakinak dituzte, hala
10
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
nola, hankak, hegoak, antenak, etab. Binaka doazenluzakin hauek gorputz-ardatzarekiko simetrikoak dira.Arrautza bidez ugaltzen dira.
Artropodoak hamahiru klasetan banatzen dira: CRUSTACEA, NEROSTOMATA, ARACHNIDA, ONY-CHOPHORA, PAUROPODA, DIPLOPODA, CHILOPO-DA, SYMPHILA, COLLEMBOLA, DIPLURA, PROTU-RA, THYSANURA eta INSECTA.
11
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
ARGIBIDE OROKORRAKARGIBIDE OROKORRAK
Krustazeoek, edo CRUSTACEA klasekoek,Dekapodoak hartzen dituzte beren multzoan, etabatez ere uretako animaliak dira. Zakatzen bidez har-tzen dute arnasa. Beren gorputzak hiru zati ditu:burua, toraxa eta sabela. Askotan buruak eta toraxakbat egiten dute, eta zati horri zefalotoraxa deritzo.Buruan bi antena pare eta hiru pare aho-luzakin dituz-te. Horietako asko bifidoak dira.
Krustazeoen klaseak zortzi azpiklase ditu:
CEPHALOCARIDA, BRANCHIOPODA, OSTRACO-DA, COPEPODA, MYSTACOCARIDA, BRANCHIU-RA CIRRIPEDA eta MALACOSTRACEA.
Malokostrazeoak dira krustazeorik garatuenak. Berensegmentu kopurua egonkorra da, eta denek duteburua eta toraxa bat eginda. Gorputza kitinazko osko-lez estalia dute, eta hau gehienetan gogor kaltzifikatu-ta egoten da.
Lau ordenatan banatzen dira:
DEKAPODOAK, ESTOMATOPODOAK, ANFIPODO-AK ETA ISOPODOAK.
12
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
13
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DEKAPODOAKDEKAPODOAK
Dekapodoek karramarro izenez ezagutzen dugunordena osatzen dute, eta itsasoko nahiz ibaiko karra-marroak biltzen dira sail honetan.
Ibaiko edo itsasoko karramarroez dihardugunean, ani-malia hauek itsasoko uretan edo ibaian bizi direla ezda zalantzan jartzen. Hala ere, zenbait espeziek iaberen bizimodu osoa lurrean egiten dute, eta ez dirauretara hurbildu ere egiten, erruteko ez bada. Kasuhonetan arrautzak uretan eklosionatzen dira, eta ani-malia jaioberriek beren bizitzako lehen aroak uretanbertan igarotzen dituzte. Gero, heltzen direnean, ure-tatik alde egiten dute.
Dekapodoen artean, beren familiak eta espezieak sail-katzeko orduan, berriz ere arazoak sortzen dira.Zenbaitek ordena bi azpiordenatan banatzen du:Makrura, edo isats luzeko karramarroak, batetik, etaBrachyura edo isats motzak, bestetik.
Sailkapen honek arazoak eta kontraesanak dauzkanarren, guk ez ditugu hauek aipatuko, baina joeraberrienei jarraituz, Zariquiey Alvarezek proposatzenduen sailkapena hartuko dugu eredu, baina lanarenSarrerako azken paragrafoan aipatzen diren zehazta-sunak eta eguneratzeak eginez.
Beraz, dekapodoak bi subordenatan banatuko geni-tuzke: NATANTIA edo karramarro igerilariak batetik,eta, REPTANTIA edo karramarro ibiltariak, bestetik.Halaber, REPTANTIA beste hiru taldetan banatukodugu, MAKRURA, ANOMURA eta BRACHYURA tal-deetan.
NATANTIA subordenakoek alde batera konprimatuadute gorputza. Sabelalde luzea eta dezente garatuta-ko bost pare pleopodo izaten dituzte, eta horiei eskeregiten dute igeri. REPTANTIA subordenakoek, berriz,bizkar eta sabelalde ingurua dute konprimatua eta ple-opadoak ez dituzte igeri egin ahal izateko bezainbes-te garatuta.
14
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
15
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DEKAPODOAKDEKAPODOAK
REPTANTIA subordenaren barruan, MAKRURAenezaugarri nagusia sabelalde garatu eta gihartsua iza-tea da. Sabelaldearen bukaeran hegatsak dituzte, etahauei eraginez ibil daitezke atzeraka. Zefalotoraxgogorra eta luzea dute, gainera. Subordena honetako-ak dira ibaiko karramarroak, otarrainak, abakandoak,etab.
ANOMUROek, beren sabelaldea garatua izan arren,zefalotoraxari itsatsita dute, edo karramarro ermitauekbezala, kanpoko eskeleto tinkorik gabea. Hori delaeta, oskol batek babesten ditu, gehienean, barraskilooskol batek.
BRAKIUROek, bestalde, zefalotorax obalatua eta lausamarra dute. Beren sabelaldea laua da, gutxi garatuaeta zefalotoraxari itsatsia. Hauei benetako karramarroderitze, eta, beste batzuen artean, txangurroa etanekora dira subordena honetakoak.
Jarraian MAKRURO eta BRAKIUROen ezaugarrimorfologikoak azaltzen dira. Gainerako espezieenezaugarriak ere lehen hauen antzekoak dira.
16
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
17
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
MAKRUROAKMAKRUROAK
A) Kanpoko aldeari dagokion deskripzioa:
Hiru zati nabarmen dituzte: zefalotorax edo pereoiona,sabelaldea eta luzakinak.
Zefalotoraxa 14 segmentuz osatuta dago, eta oskolgogor, kitinadun eta karedun batek estaltzen du.Tenperatura altuan azkar desegiten diren pigmentuakditu oskol honek; gorriarekin, ordea, ez da hori gerta-tzen. Hain zuzen ere, horrexegatik dira gorrixkak, jate-ko egosten ditugunean. Zefalotoraxaren bukaeranluzakin zorrotz bat dute, hau da, errostroa, eta bereoinarrian daude begi pedunkulatuak.
Sabelaldea sei eraztun artikulatuz osatuta dago etamalgua da bere osotasunean. Honen bukaeran, tel-tson segmentua dago, atzealdeko segmentua, etagune horren sabelaldean hasten da uzkiaren irekigu-nea.Luzakinak hiru taldetan banatzen dira: luzakin zefali-koak, torazikoak eta sabelaldekoak.
Hona hemen luzakin zefalikoak:
Bi begiAntenula pare batAntena pare batMasailezur pare batBi pare maxila
Luzakin torazikoak honako hauek dira:
Hiru pare maxila-hankaBost pare lokomozio-hanka
18
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
19
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
MAKRUROAKMAKRUROAK
Sabelaldeko luzakinak:Sei pare luzakinek osatzen dute talde hau. Lehen bipareek organo kopulatzailea osatzen dute arrarenkasuan. Seigarren eraztuna, berriz, laua da eta igeri-hegats gisakoa osatzen du. Teltsonak ez du eraztuniketa seigarren eraztuneko azken luzakin parearekinbatera, lauak diren luzakin horiekin batera, isats-hegats indartsua osatzen du.
B) Barne deskripzioa:
Karramarro makruro baten barne-azterketa xehebatek ondoko datu hauen berri ematen digu:
Zefalotoraxaren aurreko aldean urdaila dago, tamainahandikoa eta pieza murtxikatzaile edo errota gastrikobatez osatua. Horman gastrolito izeneko bi masakaredun daude. Mudaren ondoren oskola birsortzekoerabiltzen dira, erreserba gisa.
Urdailaren atzeko aldean oskola dago, eta bertatikateratzen dira hiru arteria nagusiak. Arteria oftalmikoa,aurreko aldea zeharkatzen duena, eta sabelaldekogoiko eta beheko arteriak, atzeko aldea zeharkatzendutenak.
20
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
Bihotzaren alde banatan gibela dago, eta gibelarenatzean, berriz, sexu-organoak. Hauek bi tututan dutebukaera, bosgarren lokomozio-hanka parearen oina-rrian, arren kasuan, eta, hirugarren hanka parearenoinarrian, emea izanez gero.
Zakatz-arnasketa dute, eta hemezortzi zakatz dituztelau ilaratan banatuta. Luzakinen oinarrian dute iturbu-rua zakatzek eta zakatz-ganbararaino iristen dira.
Nerbio-sistema sabel-katea batek eta hamabi paregongoil nerbiosok osatzen dute.
21
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
BRAKIUROAKBRAKIUROAK
A) Kanpoko aldeari dagokion deskripzioa:
Makruroek bezalaxe, brakiuroek ere hiru zati nabar-men dituzte: zefalotoraxa, sabelaldea eta luzakinak.
Zefalotoraxak 14 segmentu ditu eta oskol kitinaduneta karedun batez osatuta dago. Bere itxura oboideaedo pentagonala da, gutxi gorabehera. Aurrealdeanbegi pedunkulatuak ditu.
Sabelaldea, erdiatrofiatua, zefalotoraxaren azpian bil-duta dago. Arraren sabelaldea triangeluarra da, etanolabait soldatutako sei eraztunek osatzen dute.Lehen bi eraztunak eta seigarrena independenteakdira, eta hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena,berriz, bat eginda daude. Bestalde, emearen sabelal-dea biribildua da eta bere eraztun guztiak dira inde-pendenteak.
Bai arraren eta bai emearen sabelaldeak teltsonzatian du bukaera. Azken zati honen barrualdera iris-ten da uzkia.
Luzakinak bi taldetan banatzen dira: batetik luzakinzefalotorazikoak daude, eta, bestetik, sabelaldekoluzakinak.
Hona hemen luzakin zefalotorazikoak:
Bi begiAntenula pare batAntena pare batMasailezur pare batMaxila pare batHiru pare maxila-hankaBost pare lokomozio-hanka
22
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
23
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
BRAKIUROAKBRAKIUROAK
Sabelaldeko luzakinak honako hauek dira:
Arrek zerrendako lehen bi luzakin pareak dituzte, etafuntzio kopulatzailea dute. Emeek lau luzakin paredituzte eta zeta kitinadunez josita daude.Errunaldiaren ondoren arrautzei eusteko balio dute.
B) Barne-deskripzioa:
Organoen antolamendua makruroen antzekoa da.Barruko aldean sabelaldea dago, eta honen atzeanbihotza eta sexu-organoak. Hauek bosgarren lokomo-zio-hanka parearen oinarrian dauden bi tututara iristendira, arren kasuan. Emeen kasuan, berriz, sabelalde-ak estaltzen duen gunearen erdialdean kokatzen dirabi tutuak.
Urdailaren alde banatan tamaina handia duen hepato-pankreasa dago.
Bihotzetik hiru arteria ateratzen dira. Horietako batekaurrerako bidea hartzen du, besteak atzerakoa, etahirugarrenak, berriz, sabelaldea zeharkatzen du goitikbehera.
Azkenik, nerbio-sistema ere makruroen oso antzekoada, nahiz eta gongoil-kopurua kontzentratuago egon.Sabelaldeko gongoila nabarmentzen da besteetatik.
Jarraian, Natantia azpi-ordenako espezie baten etaReptatia subordeneko bi espezien (bata, Macruros etabestea,Braquiuros) kanpoko atalak deskribatzen etaizendatzen dituzten hiru lamina aurkezten dira.
24
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
28
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
27
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
SAILKAPENASAILKAPENA
ITSASOKO KARRAMARROAK
NATANTIA SUBORDENA.KRUSTAZEO IGERILARIAK.
REPTANTIA SUBORDENA.IBILTARIAK EDO NARRASTIAK.
MAKRURA EDO ISATS LUZEKO KRUSTAZEOAK
ANOMURA EDO ISATS ERDIATROFIATUTAKOKARRAMARRO- AK.
BRACHYURA EDO BENETAKO KARRAMARROISATS MOTZAK
IBAIKO KARRAMARROAK
NATANTIA SUBORDENA.KRUSTAZEO IGERILARIAK.
REPTANTIA SUBORDENA.IBILTARIAK EDO NARRASTIAK.
MAKRURA EDO ISATS LUZEKO KRUSTAZEOAK
29 30
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
OTOTARRAINXKAARRAINXKA
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
PPEENNAAEEUUSS KKEERRAATTHHUURRUUSS
Gehienez ere 25 zentimetro neurtzen du, eta emeak
pixka bat txikiagoak izaten dira. Lehen hanka parea
arantza-lerroz estalia dute. Arrosa antzeko gorputza
du, orban arre-gorrixkekin. 150 metrora arteko itsaso
hondo hondartsuan bizi da, eta egunez bertan ezkuta-
tzen da. Udaberrian eta udan ugaltzen da eta kolore
iluneko arrautzak erruten ditu. Arrautza horiek bedera-
tzi hilabete emeak bere gorputzari itsatsita ibiltzen
ditu, horixe baita inkubazio-aldia. Eklosioaren bidez,
larba pelagikoak sortzen dira. Hazte fasearen lehen
zatian muda bat baino gehiago izaten du. Oso astiro
hazten da eta sexu-heldutasuna gutxi gorabehera
bost urterekin lortzen du. Zizare, krustazeo eta gisa
honetako animalia txikiak janez elikatzen da.
31 32
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IZKIRAIZKIRA MARRADUNAMARRADUNA
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
LLYYSSMMAATTAA SSEETTIICCAAUUDDAATTAA
Espezie honek gehienez ere 6 zentimetro neurtzen
du. Bere kolore arrosak bereizten du beste espeziee-
tatik, baita itxura lodikoteko gorputza zeharkatzen
duten goitik beherako kolore gorriko marrek ere.
Horrexegatik da berezia. Maiatzetik irailera arteko
denbora tartean ugaltzen da eta hondo harritsuetan
bizi da. Posidoniako errizometan ere aurki dezakegu,
15 metrora arteko sakoneran. Orain arteko beste
espezieen antzera, partikula begetal eta hondakin
organikoez elikatzen da.
Nahiz eta gizakiarentzako elikagarria izan, merkatue-
tan aurkitzea arraro xamarra da, zeren kantitate han-
ditan harrapatzeak zailtasunak ditu. Zetabearen lan-
guntzaz bakarrik harrapa daitezke, hau, behin eta
berriz, algak dauden inguruetatik pasatuaz. Ozeano
Atlantikoan baita Mediterraneo itsasoan ere bizi da.
33 34
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
KRANTXIREN IZKIRAKRANTXIREN IZKIRA
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
TTHHOORRAALLUUSS CCRRAANNCCHHIIII
Espezie honek luzeraz gehienez 15 mm neurtzen du.
Oskola erabat leuna da errostroa eta albo bakoitzean
dituen arantza antenalak izan ezik. Antzekoak diren
beste espezieetatik bereizten du mugitzeko erabiltzen
duen bigarren hanka parea lehena baino luzeagoa eta
meheagoa izateak eta bere karpopodioa 6 segmentu-
tan banatuta egoteak. Erdi-gardena da eta gorputz
osoan barrena barreiatuta kolore anitzeko kromatofo-
rak dauzka. Batzuetan arrea edo gorria izaten da, eta
beste batzuetan bere gorputz eta hankak zeharkatzen
dituen marra gorriska izaten du. Posidonia eta
Zosterako larreetan bizi da eta anemonen garroetan
aurkitu izan da. Hain txikia izanik, harrapatu gabe
behatzeko zaila da. Martxoa eta urria artean ugaltzen
da.
35
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
HAGINAKO IZKIRAHAGINAKO IZKIRA BERDEABERDEA
AALLPPHHEEUUSS DDEENNTTIIPPEESS
Urrengoaren antzeko krustazeoa. 2 zentimetrotik 2,5
zentimetrora arteko luzera du gehienez. Espezie hau
ere bere lehen hanka pareak bereizten du beste deka-
podoetatik, oso handiak baitira. Muturreko segmen-
tuak, berriz, oso motzak ditu. Gainera, haginetako bat
bestea baino askozaz handiagoa du. Berdexka da, eta
orban gorri biziak ditu. Kostaldean bizi da, itsasoaren
hondo hondartsu eta harritsuetan, 5 metrotik 10era
arteko sakoneran; alga, itsas fanerogametako errizo-
ma eta harri-barrunbeen artean. Apiriletik iraila bitarte
ugaltzen da.
Bere tamaina txikia dela eta, harrapatzea ezinezkoa
da, bizi den ingurua ezagutzen ez bada. Horretarako,
ur sakoneno arriak altxatuko ditugu, hondarra eta hau-
tsa altxatu barik. Ondoren, zetabearen bidez hartuko
dugu.
36
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
37
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
HAGINAKO IZKIRAHAGINAKO IZKIRA LARANJALARANJA
AALLPPHHEEUUSS MMAACCRROOCCHHEELLEESS
Kostako krustazeo txikia da, gehienez ere 3 zentime-
tro neurtzen duena. Gainerako dekapodoekin aldera-
tuz, espezie honen lehen hanka parea nabarmena da,
oso handia baita hanka pare hau, neurritik ateratzen
dena. Muturreko segmentuak, berriz, oso motzak ditu.
Horrezaz gain, haginetako bat bestea baino askozaz
handiagoa du. Errostrorik ez duela esan liteke, oso txi-
kia baita. Gardena da, eta kelipedoak eta toraxa laran-
jatuak ditu. Haginik handiena, berriz, laranja da eta
honek zurixkak ditu puntak. Kostan bizi da, 5 m-tik
10era bitarteko sakoneran, alga, itsaso fanerogameta-
ko errizoma eta itsas hondoko harri barrunbeen arte-
an. Apiriletik irailera bitartean ugaltzen da.
38
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
39
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IZKIRAIZKIRA URDIÑAURDIÑA
AATTHHAANNAASS NNIITTEESSCCEENNSS
Oso tamaina txikiko krustazeoa, 2 zentimetroko luzera
ez du gainditzen. Errostroa ederki garatua du, triange-
luarra. Teltsonak punta biribila du, zurda askorekin.
Berde-urdina edo gorrixka izaten da, eta askotan gor-
putz osoa zeharkatzen duen lerro zuri edo garden bat
izaten du, kromatoforo gorriekin. Apiriletik irailera
bitarte ugaltzen da. Oso sakonera handia ez duten
guneetan bizi da, fanerogamo artean.
Tamaina txikiko espezie guztiak bezalaxe, bizi den
tokia ezagututa lortuko dugu harrapatzea.
Horretarako, kontu handiz altxako ditugu ur azpiko
arrokak, hondarra eta hautsa altxa gabe. Ondoren,
zetabe baten laguntzan harrapatuko dugu. Nahiz eta
deskripzioan esan kolore urdinekoa dela, dauden
kolore gorriko aleak, nahastu egin daitezke lehen
aipatutako beste espezie batzuekin.
40
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
41
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IZKIRAIZKIRA ARRUNTARRUNTAA
PPAALLAAEEMMOONN EELLEEGGAANNSS
Aurreko espezieen antzekoa da, baina gardena izate-
ak bereizten du orain artekoetatik. Oskolean marra
beltz edo oso ilunak ditu, baita sabelaldean ere.
Errostroa zabala, zuzena, kurbarik gabea eta hortzez
josia du. Goian 8 edo 9 hortz ditu eta behean 4.
Haginak urdinxkak ditu eta hanken artikulazioak edo
pereiopodoak, berriz, hori bizi eta urdin ilun koloreko-
ak. Gehienez 6 zentimetro neurtzen du eta apiriletik
maiatzera arteko tartean ugaltzen da. Itsasertzean
bertan bizi da, zentimetro gutxiko sakoneran, eta
betiere harri artean.
Gizakiak, bere kontsumorako asko preziatzen duen
elikagaia da, eta hauek, merkatuetan errez aurki dai-
tezke. Batzuetan, izkira gorriarekin nahasturik saltzen
da, zeren inguru berdinean bizi baitira. Hala ere,
ezberdintasuna nabaria da, beraien tamainaren alde-
arengatik, nahiz eta egosiak egon.
42
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
43
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IZKIRAIZKIRA GORRIAGORRIA
PPAALLAAEEMMOONN SSEERRRRAATTUUSS
Emeek gehienez 10 zentimetro neurtzen dute eta
arrak txikixeagoak izaten dira. Gorputza zeharrargia
dute, eta marra gorrixka eta arreska ilunak ageri zaiz-
kie. Zefalotorax inguruan okerrak, eta sabelaldean,
zeharkakoak. Gorputz osoan kromatoforo gorrixka
dezente ditu. Beren errostroa, eskafozeritoa baino
luzeagoa eta goranzko jarreran, hortzek estaltzen
dute hein batean. Goialdean 7 hortz ditu, behean,
berriz, 5. Hanketan kolore gorri, hori eta urdina du.
Itsasertzeko hondo harritsuetan, badietan eta ibai
ahoetan bizi da; alga asko egoten den inguruan izaten
da gehien. Urtean bi errunaldi izaten ditu, edozein
unetan, eta errunaldi bakoitzean gehienez ere 2.500
arrautza jartzen ditu. Urtebete bete arte larba pelagiko
izaten da, eta hortik aurrera heltzen da sexualki.
Gaueko animalia da, egunez hondarretan ezkutatuta
egoten baita. Itsas alga eta animalia txikiak janez bizi
da.
44
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
45
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IZKIRAIZKIRA GARDENAGARDENA
PPEERRIICCLLIIMMEENNEESS SSCCRRIIPPTTUUSS
Espezie hau bere erabateko gardentasunagatik
bereizten da. Hala ere, bioleta koloreko orbanak eta
krematoforoak dituenez, ikusteko aukera ematen du.
Gainontzeko paleomonidoen itxura du. Batez ere ane-
monen tentakuluen artean bizi da eta oso zaila izaten
da lokalizatzea. 20 metro sakon bitartean aurki daite-
ke eta arrautzak apiriletik azarora erruten ditu.
Espezie hau harrapatzeko, lehenik eta behin, beraien
bizi lekura joan behar gara, hau da, itsasertzeko algek
osatzen dituzten baso txikietara. Ondoren, zetabe bat
dugularik, behin eta berriz pasako dugu hemendik, ea
aleren bat lortu dugun ikusiaz. Kontutan eduki behar
da, gardena dela, beraz, ur tantekin nahas dezakegu-
la. Zetabea ondo behatu behar da, zeren hauek, gel
gardenaren itxura hartzen baitute.
46
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
47
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IZKIRAIZKIRA ZURIAZURIA
CCRRAANNGGOONN CCRRAANNGGOONN
Animalia honek gehienez 8 zentimetro neurtzen du.
Gorputza zeharrargia du, grisaxka nolabait, orban ilu-
nekin. Errostroak luzakinik ez izateak bereizten du
izkirarengandik. Kosta inguruan bizi da, hondo hon-
dartsu eta lohitsuetan; 20 metrora arteko sakoneran,
gehiago ez. Ibai ahoetan ugariago dira. Bizpahiru erru-
naldi izaten ditu, otsailetik ekainera bitartean, eta erru-
naldiko 13.000 arrautza jartzen ditu gehienez. Larba
zentimetro bateko neurrira iritsi arte pelagikoa da.
Hermafroditak dira, eta bizitzako lehen aldian arrak
badira ere, bigarren aldian eme bihurtzen dira. Beren
bizialdiak batez beste lau urte irauten du. Hondarretan
ezkutatzeko ohitura du eta bere elikagai nagusia
materia organikoa da, geroz eta gutxiago dagoena,
eta beste animaliatxo plantoniko batzuk janez ere eli-
katzen da.
48
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
49
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ZIGALAZIGALA
NNEEPPHHRROOPPSS NNOORRVVEEGGIICCUUSS
25 zentimetro neurtzen du eta emeak pixka bat txikia-
goak izaten dira. Lehen hanka parea arantza-lerroz
osatua dago. Gorputza arrosa kolorekoa du, zati gorri
bizi-bizirekin. Antenak ere gorriak ditu. 250 metrora
arteko sakoneran bizi da, itsaso hondo hondartsuan,
eta, hain zuzen ere, bertan ezkutatzen da egunez.
Errunaldia uztailetik otsailera arteko epean izaten du
eta urdin-berde biziko 4.000 bat arrautza erruten ditu.
Arrautza hauek 9 hilabetez eramaten ditu emeak, hori-
xe baita inkubazio-denbora. Eklosioaren ondorioz,
larba pelagikoak sortzen dira. Oso astiro hazten dira
eta 5 urterekin lortzen dute sexu-heldutasuna.
Harrapakin txikiez elikatzen dira, esate baterako, ziza-
reez.
50
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
51
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
MISERAMISERA
HHOOMMAARRUUSS GGAAMMMMAARRUUSS
Gehienez ere 70 zentimetroko luzera du, baina oso
gutxitan izaten da 40 zentimetro baino handiagoa.
Oskola leuna du, eta ez du ia batere ilerik. Urdin kolo-
re bizikoa izaten da, eta orban zuri eta horixka asko
izaten ditu. Antenak, berriz, gorri kolorekoak ditu. Oro
har, itsaso hondo harritsuetan bizi da, 50 metrora arte-
ko sakoneran. Oso ur gazitan bizi da, eta 5 gradutik 20
gradura arteko tenperatura-tartea behar du bizitzeko.
Errunaldia urte osoan izaten du eta 5.000tik 40.000ra
arteko arrautza kopurua jartzen du. Arrautza hauek,
gehienera ere, 12 hilabete behar izaten dute eklosio-
natzeko. Beste hainbat dekapodoren antzera, hiru
aldaketa-aro izan ondoren hondoan finkatzen dira, eta
sexu-heldutasuna 6 urterekin lortzen dute. Animalia
sedentarioa da eta ez du inolako migraziorik egiten.
Ornogabeez eta sarraskiz elikatzen da, eta baita bera
baino txikiagoak diren espezie bereko animaliez ere.
52
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
53
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
OTOTARRAINAARRAINA
PPAALLIINNUURRUUSS EELLEEPPHHAASS
Oro har, gehienez 50 zentimetro neurtzen du, 60 zen-
timetroko luzera behintzat ez du gainditzen. Bere
oskola hainbat arantzak estaltzen du. Gorri-morexka
izaten da, eta batzuk kolore biziagoa dute besteek
baino. Dena den, hainbat orban zuri eta hori guztiek
izaten dituzte. Antenak oso garatuak ditu, zurda gogo-
rrekin eta lerrotan koloreztatuta. Bere bizilekurik mai-
teena itsaso hondo harritsua da, eta 100 metrora arte-
ko sakoneran bizi daiteke. Migrazio egonkorrak egin
ohi ditu, eta, hori dela bide, neguan ur sakonagoetara
alde egiten du. Errunaldia abuztutik martxora arteko
tartean izaten du, eta 2000tik 3000ra arteko arrautza
kopurua erruten du. Arrosa kolorekoak dira arrautzak
eta emeak bere sabel azpian eramaten ditu 8 edo 9
hilabetez. Hauek hasieran larba izaten dira eta beren
neurria 2 zentimetrokoa da gutxi gorabehera.
Hondoan finkatzen dira. Dekapodo hauen elikagai
nagusia moluskuak dira.
54
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
55
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
SANTIO TXIKIASANTIO TXIKIA
SSCCYYLLLLAARRUUSS AARRCCTTUUSS
Krustazeo honen tamaina handiena 8 zentimetrotik
10era bitartekoa da. Bere itxurak beste euskal espezie
batzuetatik bereizten du. Oskolean tuberkulu txikiz
osatutako hiru lerro ikus daitezke nabarmen. Emeek
azken hanka parea haginez josia izaten dute.
Kanpoko antenen azken giltzartea horztuna dute,
azkenaurrekoa, berriz, triangeluarra. Itsaso hondo
hondartsuetan bizi da, 40 metrora arteko sakoneran.
Otsailetik apirilera eta uztailetik irailera ugaltzen da.
Ugaria da.
Nahiz eta bere haragia preziatu izan, normalean ez da
merkatuetan aurkitzen. Bainan bai ordea, bere familia-
koa den Scyllarides latus, zein Mediterraneoan bizi
den eta gainera, gure langosta arruntaren tamaina
bera lortzen duen.
56
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
57
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ITSASOKO SAITSASOKO SATTORRAORRA
CCAALLLLIIAANNAASSSSAA TTYYRRRRHHEENNAA
Espezie honek gehienez 7 cm-ko luzera izaten du.
Upogebiako espezieak bezala, errekako karramarroa-
ren antza du, baina bere formak askoz ere delikatu eta
hauskorragoak dira. Upogebia Pusillarekin duen
ezberdintasuna honetan datza: ez duela errostrorik
eta lehen hanka parea tamaina eta formari dagokio-
nean desberdinak dituela. Txuriska da eta orban arro-
sak edo urdinxkak ditu, eta gris-berdexka ere izan dai-
teke. Harearen azpian bizi da, metro inguruko sakon-
tasunean.
Oso espezie delikatua da. Manipulatzeko garaian,
hankak aska daitezke erreztasun osoz, beraz, kontu
handiz ibili behar da. Harrapatzeko, zetabea eta pala
bat behar dira. Palaren bidez, zetabean hondarra
botatzen da eta ondoren, urarekin garbitu. Animalia
hauek, harrapatzea lortzen bada, zetabean geratuko
dira.
58
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
59
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
MOMORROAMOMORROA
UUPPOOGGEEBBIIAA PPUUSSIILLLLAA
Krustazeo hau erraz identifika daiteke, ibaiko karra-
marroen antz handia baitu. Beste Upogebia batzuen
aldean, hagin-arkua zabala du eta oso ongi zehaztua.
Dena den, beste ezaugarri batzuek ere desberdintzen
dute. Neurriari dagokionez, 5 edo 6 zentimetroko luze-
ra du, eta kolorea, berriz, arre berde argia. Ekainetik
abuztura arteko tartean ugaltzen da. Sakonera gutxiko
itsaso hondo hondartsu eta lohitsuetan nahiko ugaria
da.
Hau ere, espezie delikatua da, bainan ez aurrekoa
bezain beste. Eta aurreko kasuan bezalaxe, harrapa-
tu ahal izateko, pala eta zetabea behar dira. Palarekin,
ur azpiko hondarra botako dugu zetabera eta ondoren
urarekin garbitu. Animaliak egon ezkero, zetabean
geratuko dira. Espezie hau, arrainak arrantzatzeko
amuzki bezala erabili ohi da.
60
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
61
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PPADARRAADARRA
CCLLIIBBAANNAARRIIUUSS EERRYYTTHHRROOPPUUSS
Espezie honen ezaugarria, beste ermitau karramarro-
ena bezala, zera da: kare-babesik gabeko abdomena
babesteko itsas barraskiloen maskor hutsetan bizi
dela. Zefalotorax-aren luzera, gehienez ere, 15 mm-
koa da. Begi-txorten, antena eta antenulen gorri bizia
aipatu beharra dago. Kelipedoek kolore urdinxka dute
eta hankak, batik bat puntak, marra gorri eta urdinez
zeharkatuta ditu. Oso ohikoa da itsasertzeko harkai-
tzetan, eta maiatza eta abuztua bitartean ugaltzen da.
Bizitzan zehar, bera tamaina handitzen doan einean,
kontxak aldatzen ditu, bere sabelaldearen tamainaren
arabera. Bere kontxatik ateratze ia ezinezkoa da bizi-
rik diraun bitartean, honeri indar handiz eusten baitio,
bere sabelaldearen forma eta atzeko hankei esker.
62
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
63
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
GALAGALATEATEA GORRIAGORRIA
GGAALLAATTHHEEAA SSTTRRIIGGOOSSAA
Gehienez 15 zentimetroko luzera du. Arre gorrixka da,
eta bizkarraldean urdin biziko marrazkiak ditu. Hanka
puntek, berriz, kolore gorri bizia dute eta ilez josita iza-
ten ditu. Sabelaldea gorputzari atxikita du, eta azken
hanka parea, txiki eta ahula, ezkutatzen du. Kosta
inguruan bizi da, sakonera gutxiko itsaso hondo arro-
katsuetan. Harri lauen azpian ezkutatzeko ohitura du.
Bere ziklo biologikoa gainerako krustazeoen antzekoa
da, larbak beste kasuetan bezain argi nabarmentzen
ez badira ere. Izan ere, ez dira milimetrora ere iristen.
Buztankadak direla medio egiten du igeri, nahiz eta
ihes egitea baino nahiago duen ezkutatzea. Abendutik
abuztura bitarte ugaltzen da. Haragi pusketak jateko
ohitura badu ere, batez ere animalia-materiaren parti-
kulez elikatzen da.
64
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
65
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
GALAGALATEATEA BELBELTZATZA
GGAALLAATTHHEEAA SSQQUUAAMMIIFFEERRAA
Bere ahaide den kolore askotariko galatea baino txi-
kiagoa da, eta bere zefalotoraxak 3 zentimetrotik 4ra
arteko luzera du. Gainera, kolore uniforme samarre-
koa da, arre berde iluna. Beraz, ez du kolore askotari-
ko galateak duen itxura ikusgarri hori, koloreari dago-
kionez. Orban hori arre isolatuak ditu, eta kolore bere-
ko eraztun ez oso nabarmenak. Gainerako ezauga-
rriak, morfologiari eta ziklo biologikoari dagokionez,
galatea gorriaren berberak dira. Azarotik maiatzera du
ugaltzeko denbora. Bestalde, sakonera gutxiko itsaso
hondoetan asko egoten dira, harri eta zirrikitu arroka-
tsuetan.
66
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
67
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PORTZELANAPORTZELANA ILLEDUNAILLEDUNA
PPOORRCCEELLAANNAA PPLLAATTYYCCHHEELLEESS
Tamaina txikiko karramarroa da. Bere zefalotoraxa ez
da 1,5 zentimetro baino zabalagoa, eta haginak, bere
gorputzeko neurriarekin alderatuz, neurriz kanpokoak
dira; zabalak, lauak eta ilez josiak. Harri azpian edo
haitzen arrailduretan bizi da, hauei itsatsita, nolabait
esateko. Fauna plantonikoaz elikatzen da, eta, horre-
tarako, maxilipedoen luzakin flageliformeak mugituz,
ur korrontea sortarazten du; gisa honetan elikagaia
ahoraino eramateko. Molestatzen bazaio, atzeraka
eginez egiten du ihes, bera babesten duen harri ingu-
rura. Dena den, igeri egiteko gauza ere bada. Apiriletik
iraila bitartean ugaltzen da. Bazter guztietan ikusten
da espezie hau.
68
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
69
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PORTZELANAPORTZELANA
PPIISSIIDDIIAA LLOONNGGIICCOORRNNIISS
Oso karramarro txikia da, eta bere zefalotoraxa gehie-
nez ere 5 milimetrotik 7 milimetrora artekoa da.
Gorputzaren aldean, oso hagin handiak ditu, portzela-
na ilunarenak baino luzeagoak eta argalagoak.
Portzelana ilunak ez bezala, ilerik gabeko gorputza
du. Antena luzexkak ditu eta bere azken hanka parea
organo apaingarri bihurtzen da. Ezaugarri hauek
bereizten dute gainerako brakiuro edo betiko karrama-
rroetatik. Otsailetik apirilera eta uztailetik irailera bitar-
te ugaltzen da.
Aurreko espeziea bezalaxe, harriei lotuta eta hauen
azpia bizi da normalean, horrela, aurkitzea oso zaila
izaten delarik. Ur azpiko arrokei buelta eman behar
zaie, beti ere kontu handiz eta ondoren, itxaron egin
behar da, ea mogitzen diren, horrela harrapatzeko.
70
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
71
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
KASKADUN KARRAMARROAKASKADUN KARRAMARROA
CCOORRYYSSTTEESS CCAASSSSIIVVEELLAAUUNNUUSS
Bere oskola handiagoa da luzeran zabaleran baino.
Gehienez ere 4 zentimetro neurtzen du.
Zefalotoraxaren erdigunean bi arantza nabarmen ditu
eta antena luzeak. Bestalde, arrek emeek baino gara-
tuagoa dute lehen hanka parea. Koloreari dagokionez,
malba argia edo arre gorrixka izaten da espezie hau.
Otsailetik apirilera bitarte jartzen ditu arrautzak eta
itsaso hondo hondartsuetan bizi da, landarediaren tar-
tean; 10 metrotik 20 metrora bitarteko sakoneran.
Nahiz eta itsasertzeko karramarroa izan, mareak era-
gina duen tokietan aurkitzea zaila da. Bere harrapake-
ta ustekabekoa izaten da, arrantzaleak beste krusta-
zeo batzuk harrapatzeko ipintzen dituzten kaioletan
sartzen baitira.
72
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
73
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PETPETAKA, BUIAAKA, BUIA
CCAANNCCEERR PPAAGGUURRUUSS
Oro har, oskolak 20 zentimetro neurtzen du gehienez.
Oso gutxitan iristen da 30 zentimetrora eta erabat
leuna da. Hankak ilez josita ditu, lehen hanka parea
izan ezik. Sabelaldea gorputzaren azpian bilduta du
eta arren kasuan puntaduna bada ere, emeek sabe-
lalde biribildua dute. Haginen puntak beltzak dira, eta
gorputzaren goiko aldea, berriz, arrea. Gainerako gor-
putz zatiak horixkak ditu. Itsaso hondo harritsu eta
hondartsuetan bizi da, kostatik gertu. Sedentarioa da.
2.900.000 arrautza errun ditzake urte osoan, laranja
kolorekoak. Emeak garraiatzen ditu arrautzak harik
eta eklosionatu arte. Milimetro batera iristen ez diren
larba pelagikoak sortzen dira, eklosioaren ondorioz.
Mudak beren bizitzako lehen aroan azkar gertatzen
dira, eta, garapen maila jakin batera heltzen denean,
urtean behin mudatzen da. 7 urterekin iristen da sexu-
heldutasunera eta 20 urtera arteko bizia du. Arrain
hilez elikatzen da.
74
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
75
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
KARRAMARRO TXIKIAKARRAMARRO TXIKIA
PPIIRRIIMMEELLAA DDEENNTTIICCUULLAATTAA
Oskol hexagonala du, eta errostroan 3 gingil edo aran-
tza ditu. Bere saihetsean 4 edo 5 hortz ditu, nabar-
men. 21x25 milimetroko neurria du. Oskolaren kolorea
aldakorra da, berdexka izatetik purpura-kolorekoa iza-
teraino, orban nabar edo zuriekin. Espezie ezaguna
da, eta hondarretan ezkutatuta edo Posidonia hosto
tartean bizi da, kosta osoan. Martxo eta apirila artean
errun ohi ditu arrautzak, eta bere ezaugarri nagusia
heldutasunera aldaketa metamorfiko gabe iristea da.
Europako itsasertz guztietan bizi da, ozeano
Atlantikoan baita Mediterraneo itsasoan ere aurki dai-
tekeelarik. Bere tamaina txikia dela eta, ez du merka-
turatzeko interesik.
76
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
77
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
GONEPLAXAGONEPLAXA
GGOONNEEPPLLAAXX RRHHOOMMBBOOIIDDEESS
Krustazeo honen oskola trapezoidala da, eta bere
lehen hanka parearen luzera ere nabarmentzeko
modukoa da; arren kasuan, batik bat. Gorputzaren
goiko aldea gorrixka du, eta sabelaldea, berriz, hori-
laranja. Zefalotoraxaren gehieneko zabalera 4 zenti-
metrokoa da. Kelen gune finkoan duen orban beltza
bere ezaugarria da, baita begietako pedunkuluen
luzera ere. Martxotik maiatzera bitarte jartzen ditu
arrautzak emeak. 500 metrora arteko sakonera duten
itsaso hondo hondartsu eta lohitsuetan bizi da, eta
bertan ezkutatzeko joera du.
Corystes Cassivelaunus bezalaxe, itsasertzeko karra-
marro da, eta esan behar da, oso zaila dela, mareak
eragiten duten lekuetan aurkitzea. Bere harrapaketa
ustekabekoa izaten da, arrantzaleak beste krustazeo
batzuk harrapatzeko ipintzen dituzten kaioletan sar-
tzen baitira.
78
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
79
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ZAPZAPAATTARI BELARI BELTZATZA
PPAACCHHYYGGRRAAPPSSUUSS MMAARRMMOORRAATTUUSS
Espezie honen luzera oso gutxitan izaten da 7 zenti-
metro baino gehiagokoa. Gorputza laua du, lau ange-
luarra eta kolore ilunekoa. Arina da, oso azkar mugi-
tzen da. Kostan bertan bizi da, urautsien gunean,
sakonera txikian. Euskal Herrian mota honetako karra-
marroak dira ugarienak, eta harri-lubetetan, itsaslaba-
rretan eta beste hainbat tokitan ikus daitezke, harkaitz
eta harritzarrak estaltzen dituztela. Luzaro egoten da
uretatik kanpo, zipriztin guneetan, itsasbehera dene-
an. Ziklo biologikoa gainerako dekapodoen tankera-
koa du, eta maiatzetik abuztura ugaltzen da. Arrain
hilez, sarraskiz eta kostako arroketan hazten diren
algez elikatzen da batik bat.
80
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
81
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ZAPZAPAATTARI BERDEAARI BERDEA
HHEEMMIIGGRRAAPPSSUUSS PPEENNIICCIILLLLAATTUUSS
Itxura borobileko karramarroa da eta maskorra luze
baino zabalagoa du, 18 x 22 cm-koa. Aurreko ertzean
ez du kasik lobulurik. Espezie honen bereizgarrietako
bat da, hain zuzen, lehen hanka pareko propodio eta
karpopodioaren artean duen zurda belusatu mototsa.
Oliba-berde kolorea du. Otsaila eta urria artean ugal-
tzen da. Mediterraneoko espeziea da berez. Gure kos-
taldean Pachygrapsus Marmoratus-aren habitatean
bizi ohi da, eta sarritan bere bizilekutik botatzen du.
Azkenaldian Europa iparraldeko itsasertzetan aurkitu
den karramarro txinoarekin ez da nahastu behar.
Karramarro txinatarra handiagoa da, eta gainera,
ezberdintzen dioen ile mordoxka bat du pintzetan.
82
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
83
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
XANTXANTOAOA
XXAANNTTOO PPOORREESSSSAA
Gainontzeko Xanto espeziekoak bezalaxe, Xanto
Poressa arre kolorekoa da eta 3 edo 4 cm zabaleko
zefalotoraxa du. Gorputza beste xantoen antzekoa du.
Oskolaren ertza X. Incisus eta X. Pilipes espezien tar-
tekoa da. Lehenak dituen kurbarik ez du, ezta bigarre-
nak bezalako arantzarik ere, tarteko zerbait baizik. Era
berean, hanketan ilerik ez badu ere, ez du horren fal-
tarik daktilopodioetan eta propodioetan (hauetan
gutxiago). Itsas bazterreko harri azpietan bizi da.
Maiatzean eta irailean obulatzen du.
Nahiko karramarro arrunta da, ozeano Atlantikoan eta
Mediterraneo itsasoan bizi delarik. Bere tamaina txikia
dela eta, ez du inongo interes komertzialik, Xantos
espezieak bezalaxe.
84
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
85
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
XANTXANTO O ARRUNTARRUNTAA
XXAANNTTOO IINNCCIISSUUSS
Xantoa kolore arre argikoa da. Zefalotoraxak zabale-
ran 3 edo 4 zentimetro neurtzen du. Bere gorputza,
berriz, obalatua da, eta zabaldu egiten da alboetara.
Oso hagin gogorrak ditu, beltz kolore nabarmenekoak.
Sakonera gutxiko uretan ugari dira, betiere itsaso
hondo harritsua baldin bada. Argia ez du gogoko eta
argitik ihes egiteko hondoko harrietan babesten da.
Horrexegatik da garrantzitsua itsaso hondoa harritsua
izatea. Arrazoi horrengatik oso gutxitan izaten da ikus-
gai, eta ikusteko harriak altxa behar dira. Beste xanto-
ekin alderatuz, ez du ilerik, daktilopodioetan salbu, eta
horrek egiten du desberdin. Bestalde, oskolaren albo-
etako ertzek arku ahurren segida osatzen dute.
Martxotik apirilera bitarteko aldian du obulazio garaia.
86
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
87
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
XANTXANTO ILLEDUNAO ILLEDUNA
XXAANNTTOO PPIILLIIPPEESS
Aurreko espeziearen antzeko ezaugarri morfologikoak
ditu krustazeo honek. Dena den, badu bereizgarri bat,
hankak eta ertzak ilez josita baititu, haginak izan ezik.
Beste ezberdintasun bat, bere oskolaren alboetan
dituen arantzak dira. Kolore arrea du, horixka antze-
koa. Apiriletik abuztura bitarte ugaltzen da.
Gainerakoan, bere ohitura eta elikagaiari dagokienez,
aurreko espeziearen antzeko ezaugarriak ditu.
Nahiko karramarro arrunta da, Ozeano Atlantikoan bizi
delarik, Norvegiatik, Mediterraneo itsasoa bezala.
Bere tamaina oso txikia denez, ez du inongo interes
komertzialarik, beste Xantos espeziek bezala.
88
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
89
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
TXANGARRATXANGARRA
EERRIIPPHHIIAA VVEERRRRUUCCOOSSAA
Gehienez 10 zentimetrokoa da animalia hau.
Gorputza biribildua eta gogorra du. Hagin pare indar-
tsua du, eta bai oskolean eta bai hanketan ile latza du.
Oro har, kostalde harritsuetan bizi da, eta berehala
ezkutatzen da gogaitaraziz gero. Gainerako dekapo-
doen antzera, arrautzak eklosionatuta larba sortzen
da, eta gero hondoan finkatzen da. Bertan gertatzen
zaizkio mudak aldian behin. Maiatzetik abuztura bitar-
te ugaltzen da. Borrokarako jarrera du, eta batik bat
arrain hil, krustazeo txiki eta antzeko elikagaiak janez
bizi da.
Mareak eragina duten tokietan oso ugaria da eta gai-
nera, esan behar da, oso preziatua dela bere haragia
dela eta, nahiz eta merkatuetan aurkitzea arraro
xamarra izan. Kaiola eta retelen bidez harrapatzen da.
90
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
91
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
TXANGARRATXANGARRA TXIKIATXIKIA
PPIILLUUMMNNUUSS HHIIRRTTEELLLLUUSS
Karramarro txikia da, 20 mm-koa. Eriphia Verrucosa-
ren antza handia du, baina tamaina txikian, eta asko-
tan azken espezie honen kumea bailitzan hartzen da.
Aurrealdea bi lobulotan banatzen dio ildo batek, eta bi
lobuluok fin-fin zerratuta dauzka. Puntadun pikorrez
estalitako bi hagin sendo ditu. Aurrealdea eta hanken
aurreko alboak zurdaz estalita dauzka. Kolore arre ilun
gorrixka du, baina tonu purpurak ere izan ditzake.
Haginen atzealdea laranja kolorekoa da. Harkaitzetan
eta 20 metro arteko sakoneran oso ohikoa da.
Martxoa eta iraila artean ugaltzen da.
Arrunta izan arren, harrapatzea ez da batere erraza,
bere tamaina txikia delarik eta gainera, itsats ertzeko
arroka azpietan bizi baita, itsasoko landareen artean
disimulatzen delarik.
92
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
93
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
MUSKULLUEN KARRAMARROAMUSKULLUEN KARRAMARROA
PPIINNNNOOTTEERREESS PPIISSUUMM
Itxura biribila duen krustazeo txikia da, eta ostra eta
muskuilu barruan bizi da. Bere zefalotoraxa ozta-ozta
iristen da zentimetro batera. Aszidia eta itsaso bela-
kien barruan ere egoten da. Apiriletik maiatzera arte
ugaltzen da.
Emeak, orokorrean, oskola biguina edukitzen dute,
kaltzifikazio eza dela eta. Arretan ordea, oskola gogo-
rragoa da. Kolorealdetik esan behar da, aldatu egiten
dela, intentsitate handiko arroxatik hasita, horixka
edota grixa izan arte. Batzuetan, ia gardena izan dai-
teke. Ozeano Atlatikoan, baita Mediterraneo itsasoan
ere aurki daiteke. Hori bai, beti ere ostra eta muskui-
luen barruan bizi delarik.
94
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
95
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PPAATXELATXELA HANKAHANKA LUZEALUZEA
BBAATTHHYYNNEECCTTEESS LLOONNGGIIPPEESS
Tamaina txikiko karramarroa da eta bere oskolak
2x3,5 zentimetro neurtzen du. Gorputzarekin aldera-
tuz, hanka luzeak eta finak ditu, nahiz eta ezin den
armiarma batekin konparatu. Bosgarren hanka parea-
ren propodioa eta daktilopodioa lauak eta luzeak dira.
Aurrealdean (bekokian) 4 gingil ditu eta oskolaren
aldameneko ertzak 5 hortz ditu, nahiko nabarmenak.
Kolore nabar gorrixka du, orban eta zerrenda ilunago-
rekin. Ugalketa garaia, berriz, abuztua du. Ez da oso
erraz atzematen, eta kostatik urrun bizi da, 20 metro-
tik 90 metrora arteko sakonera duten itsaso hondo
hondartsuetan.
Bere atzeko hanken formari eskera, beste antzeko
espezien antzera, karramarro honek igeri egin deza-
ke, horrela, itsasertzetik oso urrun joan da ere, aurki
daiteke. Hau dela eta, arrantzaleen sareetan harrapa-
tua izan daiteke.
96
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
97
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
KARRAMARRO KARRAMARRO ARRUNTARRUNTAA
CCAARRCCIINNUUSS MMAAEENNAASS
Zefalotorax trapezoidala du, luzeraz 7 zentimetro eta
zabaleraz 4 zentimetro neurtzen duena. Saihets eta
aurrealdea horzdunak ditu. Berde mota desberdinak
nabari zaizkio bere gorputzean. Sabelaldea, esatera-
ko, berde argia du. Edozein gunetan bizi da, baina
betiere kostatik hurbil. Itsasbehera denean, luzaro
iraun dezake uretatik kanpo. Bere ziklo biologikoari
dagokionez, orain arte deskribatutakoen antzekoa da,
eta 2 zentimetroko luzerara iristen denean lortzen du
sexu-heldutasuna. Hortik aurrera 12 muda ditu gutxi
gorabehera, eta muda-kopuru hori betetakoan buka-
tzen zaio hazte-prozesua ere. Urtarriletik martxora
bitarteko epealdian ugaltzen da. Espezie ugaria da eta
kaio, arratoi, arrain bentoniko eta gizakiaren harrapa-
kin dira. Itsasgora denean mugitzen dira gehien,
orduan egoten dira bizien eta. Arrainez, sarraskiz eta
beste krustazeo batzuez elikatzen dira, eta kanibalis-
mora ere jotzen dute.
98
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
99
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PPAATXELATXELA
LLIIOOCCAARRCCIINNUUSS DDEEPPUURRAATTOORR
Nekoraren eta gainerako liokarzinidoen antzeko egitu-
ra morfologikoa du. Oso hortz zorrotzak ditu, espazio
sakonaren bidez bananduta, eta bere familiako beste
espezieetatik ezaugarri horiek ezberdintzen dute.
Bestalde, badu beste ezaugarri nabarmen bat ere.
Haginaren karpodioaren atzealdean dagoen kanpo-
angeluak arantza luze bat du, asko irteten dena, eta
zorrotza. Bosgarren hanka parearen propodioa hazia
du. Gutxi gorabehera, 4x5 zentimetroko neurria du.
Urte guztian ugaltzen da. 300 metroko sakonerara
arte patxela asko ikus ditzakegu, betiere itsaso hondo
lohitsuetan.
Bere atzeko hanken formari eskera, beste antzeko
espezien antzera, karramarro honek igeri egin deza-
ke, horrela, itsasertzetik oso urrun joan da ere, aurki
daiteke. Hau dela eta, arrantzaleen sareetan harrapa-
tua izan daiteke.
100
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
101
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
TXAMARRATXAMARRA
LLIIOOCCAARRCCIINNUUSS PPUUBBEERR
Oskolak gehienez ere 7 zentimetro neurtzen du.
Kolore nabarreko iletxo oso motzez estalita du gorpu-
tza. Hanketako artikulazioak eta enborra gorriak ditu,
baita begietako pedunkulua ere. Azken hanka parea
laua du, eta horrexek bereizten du besteetatik.
Gainera, azken hanka pare hau baliatzen du igeri egi-
teko. Otsailetik azarora bitartean ugaltzen da.
Itsasertzeko hondo harritsu eta hondartsuetan bizi da,
eta molusku, arrain txiki eta hondar organikoen bidez
elikatzen da. Karramarro arruntaren antzeko ohiturak
eta biologia ditu, eta oso preziatua da bere haragia.
Espezie hau, merkatuetan aurki daiteke, lehen esan
den bezalaxe, zeren bere haragia oso preziatua da.
Horrela, oso kotizatua dagoen krustazeoa da, bere
haragiaren kalitatea dela eta.
102
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
103
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PPAATXELATXELA ARRUNTARRUNTAA
PPOOLLYYBBIIUUSS HHEENNSSLLOOWWII
Karramarro honen neurria gehienez ere 4x5 zentime-
trokoa da. Bere oskola nahiko biribildua eta laua da.
Aurrealdean hiru tontor biribildu ditu, eta alde banatan,
berriz, asko ateratzen ez diren 5 hortz; oinarrian zaba-
lak eta barruko alderantz kurbatuak. Kolore arre
gorrixka du. Errunaldia maiatzetik urrira bitarteko
aldian izaten du. Oso karramarro mota arrunta da eta
beti bi uren artean ibili ohi da.
104
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
105
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
HONDARTZAKO HONDARTZAKO ARRAMARROAARRAMARROA
PPOORRTTUUNNUUSS LLAATTIIPPEESS
Hondartzako karramarroa, karramarro zulatzaile eta
hondarreko karramarro izenez ere ezaguna.
Krustazeo txikia da, eta bere zefalotoraxak gehienez
ere 3 zentimetro neurtzen du. Harea kolorea du, eta,
hori dela medio, oso zaila da hondarretan bereizten.
Harea fineko hondartzetan bizi da, eta horietan babes-
ten da, hondar azpian ezkutatuz. Bere paleta itxurako
azken hanka parearen laguntzaz, aise ezkutatzen da,
oso azkar. Sakonera gutxiko gune hondartsuetan bizi
da, itsasertzetik gertu, eta gehienetan uretatik kanpo
egoten da, hondar bustitan. Urtarrilean, ekainean eta
uztailean ugaltzen da.
Harrapatzeko oso erreza den espeziea da, batez ere
gauean, bere zulotik ateratzen denean gainazalera.
Arrantzarako garnata bezala erabiltzen da.
106
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
107
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
TXANGURROATXANGURROA
MMAAJJAA SSQQUUIINNAADDOO
Oskolak gehienez ere 18 zentimetro neurtzen du, eta,
arantzaz erabat josia duenez, oso erraz identifika dai-
teke. Gorrixka da, eta arrosa koloreko orban arreak
eta horixkak ditu. Behealdea argiagoa du. Oro har,
kostatik hurbil bizi da, alga asko izaten den itsaso
hondo hondartsuetan; nahiz eta itsaso hondo harri-
tsuetan aurkitzea ere ez den arraroa. Dekapodo
hauek talde handitan bildu ohi dira estalaldirako. Aro
hau emeen mudaren ondoren gertatzen da, apiriletik
abuztura bitartean. Gutxi gorabehera urte erdia pasa-
tu arte ez dute arrautzarik jartzen. Gainerako dekapo-
doen kasuan bezalaxe, arrautza hauek ere 9 hilabete
behar izaten dute eklosionatzeko. Itsas izar, ornogabe
eta sarraskiz elikatzen dira.
108
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
110
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
109
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
TXANGURRO TXIKIATXANGURRO TXIKIA
MMAAJJAA CCRRIISSPPAATTAA
Maskorra gehienez 10 cm-ko luzerakoa izaten du.
Gorputzak (Maja Squinado-aren oso antzekoa) oso
erraz identifikatzea ahalbidetzen du, maskorra oso
laua duelako, eta normalean, algaz eta beste filamen-
tuz estalita egoten baita ezkutatzeko. Gainera, erros-
troa bi zatitan banatzen dio arantza batek, argazkian
ikus daitekeen moduan. Kolore gorrixka du eta hanke-
tan orban larrosa-arreak. Kostaldetik gertu bizi da,
baina beti harkaitz artean. Arraultzak apirila eta iraila
artean erruten ditu. Ornogabez eta sarraskiz elikatzen
da.
Bere gorputzaren forma dela eta, gainera, algekin
estaltzen da, eta bere tamaina ez denez oso handia,
oharkabean pasatzen denez, harrapatzea oso zaila
da. Bestalde, nahiz eta merkatuetan ez egon, bere
haragia oso preziatua da.
111
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ARANTZAARANTZA LUZEKO PISALUZEKO PISA
PPIISSAA TTEETTRRAAOODDOONN
Krustazeo honek erronboide itxurako oskola du,
gehienez ere 6 zentimetrokoa. Errostroa bi arantza
luzek osatzen dute, kanpoalderantz bitan banatuta.
Kanpoko arantza orbitalak ere luzeak ditu. Hanka
motz, gogor eta oso iletsuak ditu. Hesteetako gunean
arantza ez izateak bereizten du P. Armata espezietik,
eta baita begien aurrera eta atzean, oskolaren alde
bakoitzean oso garatuak diren bi arantza izateagatik
ere. Apiriletik maiatzera bitartean ugaltzen da. Itsaso
hondoan bizi da, 50 bat metroko sakoneran.
112
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
113
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ARANTZAARANTZA MOTZAKO PISAMOTZAKO PISA
PPIISSAA AARRMMAATTAA
Zefalotorax triangeluarra duen krustazeoa, 6 zentime-
trotik 7 zentimetrora arteko luzerakoa. Errostroa adar-
katua du, oso luzea eta argala, eta puntak elkarren-
gandik urrundu egiten dira. Gorputzaren aurrealdean
arantzak ditu, baina ez dira oso zorrotzak. Atzealdean,
berriz, hiru arantza ditu, eta ezaugarri honexek des-
berdintzen du beste espezieetatik. Arrea edo gorrixka
da. Itsas hondo lohitsu eta hondartsuetan bizi da, eta
50 metroko sakoneran arrunta da. Dena dela, aurkitu
izan dira 150 metroko sakoneran ere. Emeek martxo-
tik azarora bitarteko aldian erruten dituzte arrautzak.
Aurreko espeziea bezalaxe, esan behar da, bere han-
kak bukaeran oso finak direla eta zorroztuak daudela,
horrela, harrapatzerako garaian, eskuko behatzetan
geratzen dira itsatsita.
114
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
115
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ARMIARMAARMIARMA SUDUR MOTZASUDUR MOTZA
IINNAACCHHUUSS DDOORRSSEETTTTEENNSSIISS
Ondoren deskribatzen diren krustazeoen gisara,
honek tankera berezia du: oso hanka luze eta mehe-
ak, lehorreko armiarmen antzera. Hanka luze horiei
esker, harkaitzetan gora eta gorgonidoen gainean ibil-
tzen da, sakonera txikiko itsas bazterretan.
Zefalotoraxaren luzera nekez iristen da 2 cm-ra.
Errostro luzea du, baina makropodioek baino motza-
goa. Espezie honen arantza postorbitarioa ondo mar-
katua dago (bere ezaugarrietako bat da). Kolore arre
aldakorra du eta mota guztietako itsas hondoetan bizi
da, batez ere alga asko dagoen tokietan. Oso ugaria
da eta 500 m-ko sakonerara hel daiteke. Emeek urte
osoan erruten dituzte arrautzak.
116
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
117
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ARMIARMAARMIARMA SUDUR LUZEASUDUR LUZEA
MMAACCRROOPPOODDIIAA RROOSSTTRRAATTAA
Itxura bitxia du krustazeo honek. Hanka luze-luzeak
eta argalak ditu, lehorreko araknidoek bezalaxe, eta
horien bidez ibiltzen da inon diren horma arrokatsue-
netan barna gora eta behera, betiere itsas guneetan
eta sakonera gutxian. Zefalotoraxaren neurria ez da 3
zentimetrora iristen, eta bere errostroa luzea eta pun-
taduna da. Hankak, oro har, ez ditu algaz josita, beste
itsas armiarma batzuen kasuan hala bada ere.
Harrapakin txikiez elikatzen da, eta haiek eraso azka-
rra eginez harrapatzen ditu. 70 metrora arteko sako-
neran asko aurki ditzakegu. Urte guztian jar ditzakete
arrautzak emeek.
118
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
119
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ARMIARMAARMIARMA KONKORDUNAKONKORDUNA
MMAACCRROOPPOODDIIAA DDEEFFLLEEXXAA
Aurreko espeziearen antza du. Hanka luze eta meha-
rrak ditu hondo txikia duten kostaldeetako harkaitze-
tan gora eta behera ibiltzeko. 5. periopodoa barrurantz
borobildutako daktilopodio batez amaitzen zaio, eta
ezaugarri honek Macropodia Rostrata-rengandik
bereizteko balio du. Bere zefalotorax-a 29 mm inguru-
koa da eta zati hepatiko eta brankialaren artean bi
arantza ikusgarri dauzka. Hankak eta maskorra algaz
estalita daude, eta honen ondorioz, beste itsas armiar-
ma batzuk bezala ez dira nabaritzen. Harrapakin txi-
kiak jaten ditu. 50 metroko sakontasunean ohikoa da
eta emeek arrautzak urte osoan zehar jartzen dituzte.
120
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
121
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
ARMIARMAARMIARMA ERAZTUNEZTUTERAZTUNEZTUTAA
HHEERRBBSSTTIIAA CCOONNDDYYLLIIAATTAA
Krustazeo honek 5 zentimetro neurtzen du gehienez,
eta tuberkuluz josia izaten du oskola. Antenetako gil-
tzarte basalaren ertzean arantza zorrotza du eta hori-
xe du ezaugarri bereizle. Oskolean bertan beste aran-
tza batzuk ere baditu. Dezente garatutako kelipedoak
ditu eta gorrixka da. Emeak apiriletik irailera bitarteko
epean erruten ditu arrautzak. 50 metroko sakonerara
arte dezente aurki ditzakegu.
Espezie honen itxura, “Maja” espeziearen antzekoa
da, ordea, ez dute inongo ahaidetasunik.
Ezberdintzeko, tamainak ikustea da errezena, zenti-
metro batzuetako aldea besterik ez dago. Baita era,
ezberdindu daiteke aurpegiko formarengatik, honek,
ez baititu arantzak. Koloreari begiratuz, esan daiteke,
hau, askoz ere ilunagoa dela, nahiz eta bere hanka
printzipaleko azken artikulazioetan kolore arroxa
eduki.
122
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
123
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
IBAIAKO IZKIRAIBAIAKO IZKIRA
AATTYYAAEEPPHHYYRRAA DDEESSMMAARREESSTTIIII
Espezie txikia da, 25 mm baino gehiago ez du neur-
tzen. Mediterraneoko ur gezetako beste espezieen-
gandik errostro gaineko hortzak pereionaren gainean
hazten direlako bereizten da. Beste espezieetan albo
orbitarioaren aurretik hazten baitira. Kolore zuri erdi
gardena du, baina batzuk ilunagoak izan daitezke.
Ingurune lasaietan bizi da, urmael txikietan, landare-
diaren artean ezkutatuta. Apirila eta abuztua artean
ugaltzen da. Nahiko arrunta den arren, txikia denez,
bera behatzea zaila da oso, bere bizilekua zehazki
ezagutu ezean.
Gardena denez, harrapaketa oso zaila da ingurune
egokian ez bada egiten. Horretarako, zetabe arrunta
erabiltzen da, sukaldean erabiltzen dena. Honekin,
ingurua arakatzen da. Behin eta berriz operazioa egi-
ten denean, zetabea behatu behar da, ea aleren bat
lortu den ikusteko. Zaila da, zeren hauek, ur tanta
lodiekin nahas daitezke.
124
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
125
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
BERTBERTOKO KARRAMARROAOKO KARRAMARROA
AAUUSSTTRROOPPOOTTAAMMOOBBIIUUSS PPAALLLLIIPPEESS
Arrek gehienez ere 16 zentimetro neurtzen dute eta
emeek, berriz, 12 zentimetro. Bestalde, 15 urteko bizia
dute gehienera ere. Sakonera gutxiko ibaietan eta
behar bezala oxigenatutako putzu edo urmaeletan bizi
da. Horma bertikalak dituzten erreka bazterrak ditu
gogoko, eta zulo sakonak egiten ditu horietan.
Gauean ibiltzen da, eta denetik jaten du: intsektuak,
batez ere, barraskiloak, sarraskia, etab. Irailetik azaro-
ra bitartean izaten da estalaldia, eta emeak 3 asteren
buruan jartzen ditu 2 milimetrotik 3 milimetrora arteko
luzera duten arrautzak. Isatsaren luzakinetan gera-
tzen dira arrautzak itsatsita. 50 eta 350 arteko arrau-
tza-kopurua. Larbak jaiotakoan, 8 milimetrokoak gutxi
gorabehera, amarekin egoten dira 10 edo 15 egune-
tan. 1987. urtean ezagutzera eman zen “afanomiko-
sia”ren erruz, ia erabat desagertu zen espezie hau.
Isolatutako arroetan geratu ziren banaka batzuk.
2000. urtez geroztik sartzen ari dira lehen bizi ziren
erreketan.
126
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
127
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
KARRAMARRO GORRIAKARRAMARRO GORRIA
PPRROOCCAAMMBBAARRUUSS CCLLAARRKKIIII
Gehienez ere 12 zentimetro neurtzen du. Leku ireki
eta landaredia aberatseko gune lohitsuetan bizi da. Ez
du lurrean zulorik egiten eta egunez ezkutatzeko joe-
rarik ez du. Landare zatiz eta barraskilo txikiz elikatzen
da, beste zenbait elikagairen artean. Errunaldia iraile-
an izaten du, eta betiere 10 graduko tenperatura gain-
ditzen ez dela. Arrak esperma-poltsa bat uzten dio
emeari, eta, apiriletik maiatzera bitartean arrautzak
erruten ditu emeak. Arrautza kopurua 200 eta 400
artekoa da. 5 astetik 8 astera arteko epean jaiotzen
dira 4 milimetroko luzera duten larbak. Amaren babe-
sean egoten dira lehen bi mudak gertatu arte. Helduek
3 muda izaten dituzte urtean. Emeek urtero jartzen
dituzte arrautzak. Oskolaren itxurari dagokionez, ardo
gorri koloreko orbanak ditu han eta hemen, eta hankak
ere gorri kolorekoak ditu. AEBetako Lousianatik datoz,
eta, ur kutsatuetan bizi daitezkeenez, nahi baino
gehiago ugaldu dira motako honetako krustazeoak.
128
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
129
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
DESKRIPZIOA
PPAACCIIFFAASSTTAACCUUSS LLEENNIIUUSSCCUULLUUSS
Ibaiko karramarroaren antzeko forma du, nahiz eta
itxura gogorragoa duen. Oso hagin handiak ditu eta
kelen artikulazio gunean orban zuri bat du. Hortik
datorkie beren izena. Gorputza, bestela, arre argi
kolorekoa du. Hanken puntak gorrixkak ditu.
Kaliforniatik dator, AEBetatik. Hemengo karramarroa-
rekin alderatuz gero, antzeko joerak eta biologia ditu.
Orain dela gutxi sartu da Euskal Herrian, afanomikosia
dela eta, karramarrorik gabe geratu ziren tokietan.
Izan ere, karramarro mota honek gaixotasun hori ez
baitu pairatzen.
130
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
132131
I Z E N B U R U AI Z E N B U R U ABATHYNECTES LONGIPES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34
BERTOKO KARRAMARROA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .49
CALLIANASSA TYRRHENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15
CLIBANARIUS ERYTHROPUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17
CORYSTES CASSIVELAUNUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22
CRANGON CRANGON . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10
ERIPHIA VERRUCOSA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .31
GALATHEA SQUAMIFERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19
GALAHTEA STRIGOSA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18
GONEPLAX RHOMBOIDES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25
HEMIGRAPSUS PENICILLATUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27
HERBSTIA CONDYLIATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .47
HOMARUS GAMMARUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12
INACHUS DORSETTENSIS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44
LIOCARCINUS DEPURATOR . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .36
LIOCARCINUS PUBER . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .37
LYSMATA SETICAUDATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2
MACROPODIA DEFLEXA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
MACROPODIA ROSTRATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .45
MAJA CRISPATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .41
MAJA SQUINADO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40
NEPHROPS NORVEGICUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AK
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
EUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
SARRERA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
ARGIBIDE OROKORRAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
DEKAPODOAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
MAKRUROAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
BRAKIUROAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
SAILKAPENA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
DESKRIPZIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .129
ALPHEUS DENTIPES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4
ALPHEUS MACROCHELES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5
ATHANAS NITESCENS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6
ARANTZA LUZEKO PISA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42
ARANTZA MOTZAKO PISA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .43
ARMIARMA ERAZTUNEZTUTA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..47
ARMIARMA KONKORDUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
ARMIARMA SUDUR LUZEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .45
ARMIARMA SUDUR MOTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44
ATYAEPHYRA DESMARESTII . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .48
AUSTROPOTAMOBIUS PALLIPES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .49
134133
PACHYGRAPSUS MARMORATUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26
PACIFASTACUS LENIUSCULUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .51
PALAEMON ELEGANS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7
PALAEMON SERRATUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8
PALINURUS ELEPHAS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13
PENAEUS KERATHURUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1
PERICLIMENES SCRIPTUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9
PILUMNUS HIRTELLUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32
PINNOTHERES PISUM . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3
PIRIMELA DENTICULATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24
PISA ARMATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .43
PISA TETRAODON . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42
PISIDIA LONGICORNIS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21
POLYBIUS HENSLOWI . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38
PORCELANA PLATYCHELES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20
PORTUNUS LATIPES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .39
SCYLLARUS ARCTUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14
UPOGEBIA PUSILLA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16
XANTHO INCISUS . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .29
XANTHO PILIPES . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30
XANTHO PORESSA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28
IZENBURUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .130
EU
SK
AL
HE
RR
IKO
KA
RR
AM
AR
RO
AKEUSKAL HERRIKO KARRAMARROAK
135
M ikel Telleria Tapia Tolosan Jaio zen, 1948an.Iruñea eta Burgoseko Unibertsitateetan burutuzituen Arkitekto Tekniko ikasketak. Musika zaleta-
sun, hainbat abesbatzatan aritu zen 1998an TolosakoOrfeoiaren sorreran parte hartu zuen arte. Geroztik, berazen erakunde honetako lehendakaria, 2007 urte arte.
Euskal Herriko gaien gaineko lan monografikoak egitekozaletasunak bultzatuta, hainbat lan eman ditu argitara:Genealogía de los apellidos Telleria y Arrue, Itinerarioseducativos en la Construcción, Illunabarra, musika-parti-turen gainean, Euskal Herriko Karramarroak, EuskalHerriko dekapodoen gida, La venganza de los Jaso, Eltesoro de los Agotes eta Las cadenas de oro eleberri his-torikoak. Tolosako Idasleak.
Barnes, H., 1956. Process of restoration and synchronisation in marine ecology. The springdiatom increase and the “spawning” of the common barnacle Balanus balanoides (L.).Colloque Internacional de Biologie Marine Station Biologie de Roscoff, 33, 67-85.Barnes, H. & Barnes, M., 1961. Salinity and the biometry of Balanus improvisus. SocietasScientiarium Fennica Commentationes Biologicae XXIV: 3-6.Brown, H.F., 1964. Electrophysiological investigations of the heart of Squilla mantis. I. Theganglionic nerve trunck. J. Exp. Biol. 41, 689-700.Hogart, P.J., 1978. Variations in the carapace pattern of juvenile Carcinus maenas. Mar. Biol.44: 337-343.Houghton, D.R. & Stubbing, H.G., 1963. On the certical distribution of Elminius modestusDarwin, J. Anim. Ecol., 32: 193-201.Johnson, M.W. & Bennet Olson, J., 1948. The life history of a marine Harpacticoid CopepodTisbe furcata (Blaird). Biol. Bull. USA. Vol 95 (3): 320-332.Kaczynski, V.W., Feller, R.J. & Clayton, J., 1973. Trophic analysis of juvenile pink and chumsalmon (Oncorhynchus gorbuscha and O. Keta) in Puget Sound. J. Fish. Res. Boar. Can.30: 1003-1008.Komai, T. & Tung, Y.M., 1931. On some points of the internal structure of Squilla oratoriaMen. Coll. Sci. Engng. Kyoto Imp. Univ. 6: 1-15.Labat, J.P., 1977. Ecologie de Crangon crangon (L.) (Decapoda, Caridea) dans un étang dela cote languedocienne. Vie Milieu XXVII 2(A): 273-292.Lozano Cabo, F., 1969. Nota sobre un caso de formación anómala en las quelas de la néco-ra Portunus Puber (L.). Bol. R. Soc. Española Hist. Nat. (Biol) 67: 15-16.Moore, R. & Mc Cormik, C., 1969. General features of Crustacea. Treatise on InvertebratePaleontology 1. Geol. Soc. Am., 57-120.Muller, O.F., 1776. Zoologiae Danicae Prodromus, seu animalium Daniae et Norvegiae indi-genarum characters, nomina et synonyma imprimis popularium. Havniae, 8, 282 pp.Navaz y Zanz, J.M., 1944. Sobre un caso de monstruosidad observado en Portunus puber(L.). Bol. R. Soc. Española Hist. Nat. (Biol) 42: 57-48.Pardi, L. & Papai, F., 1953. Richerche sull’orientamiento di Talitrus saltator (Montagu) andTalorchestia deshayesi (Aud.) (Crustacea-Amphipoda) 1. Z. Vergl. Physiol. 35: 459-489.Reys, S., 1961. Note preliminaire sur les Ostracodes du Golfe de Marseille. Rec. Trav. St.Mar. End., 21(34), 59-64.Richardson, H.E., 1905. A monograph on the isopods of North America. Bull. U.S. natn.Mus., 54, 727 pp.Romero, A., 1984. Nota sobre un caso de formación anómala en Xantho incissus. Munibe.Sars, G.O., 1866. Oversigt af Norger marine Ostracoden. Förhandl. Vidensk. Selskab.Christiania, 7, 130 pp.Skogsberg, T., 1920. Studies on marine Ostracods. Part I. (Cypridinids, halacyprids andpolycopids). Zool. Bidr. F. Uppsala, 784 pp.Smaldon, G., 1979. British Coastal Shrimps and Prawns. Synopses of the British fauna.Academic Press, London & New York, n 15, 126 pp.Southward, A.J., 1957. On the behaviour of barnacles. II. Further observations on theinfluence of temperature and age on cirral activity. J. Mar. Biol. Ass. U.K., 36, 323-334.Southward, A.J., 1962. On the behaviour of barnacles. IV. The influence of temperature oncirral activity of some warm water species. J. Mar. Biol. Ass. U.K., 163-177.Southward, A.J., 1955. On the behaviour of barnacles. I. The relation of cirral and other acti-vities to temperature. J. Mar. Biol. Ass. U.K., 34, 403-422.
BIBLIOGRAFIA
136