EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ......

27
EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA I. SEIHILEKOA 2018

Transcript of EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ......

Page 1: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA I. SEIHILEKOA 2018

Page 2: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

SITUACIÓN SOCIOLABORAL EN EUSKADI I SEMESTRE 2018

2

2018ko urtarrila-ekaina aldiari dagokion lehenengo seihileko txosten hau Lan Harremanen Kontseiluaren informazio soziolaboraleko planaren barruan sartzen da, eta orain arte argitaratzen ziren bi hiruhileko txostenak ordezkatzen ditu, helburutzat EAEko egoera soziolaborala ikuspegi eta xehetasun handiagoarekin aztertzen duelarik, betiere funtsezko ardatz gisa enplegua eta negoziazio kolektiboa hartuta.

2018ko iraila

Page 3: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

3

1. JARDUERA EKONOMIKOAREN

BILAKAERA……………………….................................4

2. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA,

GATAZKAKORTASUNA ETA ENPLEGUA

ERREGULATZEKO ESPEDIENTEAK …………………..6

3. ENPLEGUA ETA KONTRATAZIOA…………………19

Page 4: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

4

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

1. JARDUERA EKONOMIKOAREN

BILAKAERA Eustaten hiruhileko kontuen aurrerapenaren arabera, %2,8 izango da 2018ko bigarren hiruhilekoko EAEko BPGaren urte arteko hazkundea (%3,1 aurreko hiruhilekoan). Euskal ekonomiak 18 hilabete jarraitu erritmo onean hazten badaramatza ere, azken hiruhilekoan jaitsiera txiki bat nabaritzen da bere hazkunde tasan, balio handiekin jarraitzen badu ere.

Lanaldi osoko lanpostu baliokideen arabera neurtutako enplegua urte arteko %2,1 hazi zen apirila eta ekaina bitartean. Bestalde, Gizarte Segurantzarako batez besteko afiliazioa ere %2,1 hazi zen iazko aldi berarekin alderatuta.

Jarduera industrialari dagokionez (produkzio indizearen bidez neurtutakoa) urte arteko %2,9 hazi zen 2018ko lehenengo seihilekoan (%3,4 aurreko seihilekoan). Ondasunen zertarako ekonomikoa kontuan izanda, ekipamenduko ondasunen produkzioa %6 gehitu zen, energiaren produkzioa %2,5 eta tarteko ondasunena %1,7, eta zertxobait behera egin du, aldiz, kontsumo ondasunei buruzkoak (-%8).

1. GRAFIKOA BPGaren BILAKAERA

Iturria: Eustat (Kontu Ekonomikoak), Eusko Jaurlaritza.

Prezioei dagokienez, gure erkidegoari dagokion KPI orokorrak gehitu egin zuen urte arteko bere hazkunde erritmoa urteak aurrera egin ahala, eta urtarrileko %0,5etik

0,8

1,32,0

2,42,5

3,03,2 3,2 3,43,23,03,02,82,9 3,0 3,0

3,12,8

-6,0

-4,0

-2,0

0,0

2,0

4,0

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

EAEko barne produktu gordina

Hiruhileko arteko tasa Urte arteko tasa

Page 5: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

5

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

martxoko %1,2ra eta ekaineko %2,3ra igaro zen. Produktu energetikoen efektua alde batera uzten badugu, prezioen urte arteko aldakuntza ekainean %1,5 izan zen. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren maiatzeko aurreikuspenek BPGaren %2,8ko hazkundea biltzen dute 2018 osorako eta %2,3, aldiz, 2019rako. Era berean, enpleguaren %1,9ko eta %1,4ko hazkunde apalagoa biltzen du 2018rako eta 2019rako, hurrenez hurren. Espainiako ekonomiarentzat, zeina aurtengo ekitaldiko bigarren seihilekoan urte arteko %2,7 hazi baitzen Estatistika Institutu Nazionalaren aurrerapenaren arabera, Espainiako Bankuak BPGaren zabalkunde apalagoa aurreikusten du 2018rako (%2,7), eta %2,3, aldiz, 2019rako. Nazioartean, bereziki kezkagarriak dira tentsio komertzial gero eta handiagoak (batez ere Estatu Batuen eta Txinaren artekoak) eta tentsio horiek merkatu finantzarioetan duten inpaktua, petrolioaren prezioan berriki ikusitako hegazkortasun handia, baita gorabidean dauden ekonomia batzuen arazoak ere. Azkenik, adieraztekoa da banku zentral nagusiek estimulu monetarioak kentzeari ekin diotela, inoiz ez bezalako estimulu monetarioen hamaika urteren ondoren: Erreserba Federalak bere erreferentziazko tasa igotzen jarraituko du, eta Europako Banku Zentralak aldi berean iragarri du irailetik aurrera aktiboak erosteko bere programa erdira murriztuko duela, abenduan behin betiko amaitutzat ematea aurreikusten duelarik, beti ere datu berriek epe ertaineko inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze horrek zer inpaktu izango duen ekonomiaren hazkundean.

Page 6: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

6

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

2. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA,

GATAZKAKORTASUNA ETA ENPLEGUA

ERREGULATZEKO ESPEDIENTEAK

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

2.1- NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN BILAKAERA

2018ko lehen seihilekoa amaitzean, langileen %38k eguneratuta zeuzkaten beren hitzarmenak, %46,7k luzatuta zituzten beren akordioak, eta langileen %15,3k, aldiz, indargabetuta zeuzkaten beren hitzarmenak. Negoziazio kolektiboaren aurrerapen maila lehenengo seihileko hau amaitzean apaltzat har badaiteke ere, azken hiru urte hauetako handiena izan da.

2. GRAFIKOA

EAE-KO LANGILEEN PORTZENTAJEZKO BANAKETA,

HITZARMENAREN INDARRALDIAREN ARABERA 1

Era berean, urtean zehar hitzarmena berritu duten langileen portzentajea azken lau urteetako altuena da; eta hitzarmen

1 2016. urtea: Eguneratutako datuak urtarrilaren 1erako atzeraeraginarekin Bizkaiko Oro harreko Merkataritzaren Hitzarmen Kolektiboa erregistratu ondoren. Indarrean dauden hitzarmenak: Hitzarmenen negoziatzaileek hitzartutako aplikazio epealdi arruntean dauden hitzarmenak. Indarraldia luzatuta duten hitzarmenak: Aplikazio epealdia amaitutakoan luzatuta daudenak edo aurreraeraginezkoak. Indargabetutako hitzarmenak: Hitzarmenaren amaiera iragarri ostean eta aurreraeragineko aldiaren ondoren, legezkoa edo konbentzionala, indarraldian egoteari utzi diotenak, hitzarmenaren esparruari estaldura emango dion maila handiagoko hitzarmenik izan Gabe.

%34,6

%24,0%20,8 %23,0 %22,1

%8,7

%6,3 %9,7%10,2

%15,9

%39,6

%51,6 %51,0 %46,3

%46,7

%17,1 %18,1 %18,5 %20,5%15,3

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2014ko I.hiruhilekoa

2015eko I.hiruhilekoa

2016ko I.hiruhilekoa

2017ko I.hiruhilekoa

2018ko I.hiruhilekoa

Hitzarmen iraungia

Indarraldi luzatua

Urtean berritutakoindarrekoak

Lehenagokoindarreko arruntak

Page 7: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

7

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

iraungiei dagokienez, haien eraginpeko biztanleria langilearen portzentajea aldi bereko txikiena da.

Hala, 2017ko ekainean langileen %33,2k soilik zeuzkaten eguneratuta beren hitzarmenak, 2016an %30,5 eta 2015ean %30,3 ziren soilik, eta orain, aldiz, %38ra iristen da langile horien ehunekoa, iaz baino bost puntu gehiago ia.

Adierazi behar da egoera hori ez dela abiapuntuko egoera hobe baten ondorio, 2018. urtea hastean hitzarmenak berrituta zituzten langileen ehunekoa aurreko ekitaldikoaren oso antzekoa baitzen, baizik eta sei hilabeteotan negoziazio mahaietan lortutako akordioen fruitu, batez ere EAEn negoziatutako hitzarmen sektorialen esparruan, enpresa esparruko egoera lehen seihilekoa amaitzean aurreko urtekoaren oso antzekoa baita.

3. GRAFIKOA

EAE-KO LANGILEEN BANAKETA,

SEKTOREKO/ENPRESAKO HITZARMENAREN INDARRALDIAREN ARABERA

Negoziazio sektorialaren aurrerapen horri esker, posible izan da, halaber, egoera EAE/Estatua lurralde eremuen arabera aztertzean, eta iazkoarekin alderatuta, ikustea EAEn egindako negoziazio kolektiboak zertxobait gehiago egin duela aurrera EAEn eragina duten estatu esparruko hitzarmenei dagokien negoziazioak baino, nahiz eta adierazi

%33,3

%18,4 %17,6 %20,1 %17,8

%6,6

%5,6 %9,0%8,3

%17,0

%38,5

%52,7 %49,4 %45,0

%45,2

%21,6 %23,3 %24,0 %26,6%20,0

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2014ko I.seihilekoa

2015eko I.seihilekoa

2016ko I.seihilekoa

2017ko I.seihilekoa

2018ko I.seihilekoa

SEKTOREA

Urtearen hasierako indarreko arruntak Urtean berritutako indarrekoak

Indarraldi luzatua Htzarmen iraungia

%39,3%42,4

%31,0 %32,3%35,7

%16,0 %8,3

%12,0%16,4 %12,3

%43,7%48,4

%56,1%50,9 %51,6

%1,0 %0,9 %0,9 %0,4 %0,4

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2014ko I.seihilekoa

2015eko I.seihilekoa

2016ko I.seihilekoa

2017ko I.seihilekoa

2018ko I.seihilekoa

ENPRESA

Indarreko arruntak urtearen hasieran Urtean berritutako indarrekoak

Indarraldi luzatua Hitzarmen iraungia

Page 8: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

8

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

behar den bigarren esparru horretan eguneratutako hitzarmenak dituzten langileen ehunekoa handiagoa dela, eta beren hitzarmenak indargabetuta dituzten langileen ehunekoa txikiagoa dela.

Horrela, ekaina amaitzean beren hitzarmenak indarrean zituzten EAEn negoziatutako hitzarmenak dituzten langileak %29 ziren, 2017ko ekainean baino 5 puntu gutxiago, eta estatu esparruari dagokionez, langileen %61,1ek indarreko hitzarmena zuten, duela urtebete %57,1 zirelarik.

Era berean, nabarmentzekoa da indargabetutako hitzarmenak dituzten langileak 23.083 pertsonatan gutxitu direla, eta urte hasieran beren hitzarmenak indargabetuta zituzten langileak 110.912 baziren, ekainaren 30ean, aldiz, 87.829 dira estaldurarik gabe dauden langileak (negoziazio kolektiboko akordioen pean dauden langileen %15,3).

4. GRAFIKOA

EAE-KO LANGILEEN BANAKETA,

EAE/ESTATU HITZARMENAREN INDARRALDIAREN ARABERA

Lurralde eremu guztien bilakaera aztertzen badugu ekitaldiaren hasieratik, egiazta dezakegu lehenengo sei hilabete hauetan Bizkaian izan dela aurrerapen handiena, beren hitzarmenak indarrean dituzten langileen ehunekoa bikoiztu egin baita, eta nabarmen jaitsi da beren hitzarmenak indartuta dituzten langileen kopurua.

Indargabetuta zeuden bi hitzarmen sektorial berreskuratzea izan da arrazoi nagusia negoziazio kolektibotik kanpo

%29,8

%20,3%16,4 %17,5 %15,4

%8,1

%5,7%8,9 %6,5

%13,6

%38,9

%52,1 %52,2%47,9

%50,0

%23,2 %21,9 %22,5%28,1

%21,0

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2014ko I.seihilekoa

2015eko I.seihilekoa

2016ko I.seihilekoa

2017ko I.seihilekoa

2018ko I.seihilekoa

EAE

Indarreko arruntak urtearen hasieran Urtean berritutako indarrekoak

Indarraldi luzatua Hitzarmen iraungia

%47,6

%33,8 %32,4%37,2 %39,4

%10,2

%7,9 %11,9

%19,9%21,7

%41,6

%50,5 %47,7

%42,4%38,4

%0,6 %7,8 %8,0 %0,5 %0,5

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2014ko I.seihilekoa

2015eko I.seihilekoa

2016ko I.seihilekoa

2017ko I.seihilekoa

2018ko I.seihilekoa

ESTATUA

Indarreko arruntak urtearen hasieran Urtean berritutako indarrekoak

Indarraldi luzatua Hitzarmen iraungia

Page 9: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

9

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

zeuden langileen kopuruaren jaitsiera ulertzeko. Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Bizkaiko Hitzarmena ia 12.000 langilerekin eta Metalaren Merkataritzaren Bizkaiko Hitzarmena, 8.700 pertsonari baino gehiagori estaldura ematen diena.

Gainera, lurralde honetan urtarrila-ekaina aldian berritutako hitzarmen sektorialen barruan, Eraikuntzaren Bizkaiko Hitzarmena aipatu behar da bere garrantziagatik, 10.000 langile pasatxo hartzen baititu eraginpean.

Arabako lurralde historikoari dagokionez, eguneratutako hitzarmenak dituzten langileak urte hasieran %32,1 izatetik ekainaren amaierarako %42,9 izatera igaro dira, eta denboraldi horretan sinatutako hitzarmen sektorial garrantzitsuenak Eraikinen eta Lokalen Garbiketakoa eta Esku-hartze Sozialekoa izan dira, biek batera ia 3.600 pertsona hartzen baitituzte eraginpean.

Gipuzkoako lurralde historikoari dagokionez, beren hitzarmenak indarrean dituzten langileak %10,3 izatetik %15,8 izatera igaro dira, eta eraginpekoen kopurua kontuan hartuta nabarmentzekoak dira Kale Garbiketako eta Hiri Hondakinen Solidoen hitzarmena 1.000 langiletik gora hartuta eta Ehunkien Merkataritzako Hitzarmena, ia 2.700 pertsona hartzen dituelarik.

EAEn eragina duten estatu esparruko hitzarmenei dagokienez, beren hitzarmenak eguneratuta dituzten langileak %40,7 izatetik %61,1 izatera igaro dira, eta nabarmentzekoak dira eraginpeko pertsonen kopuruaren arabera 6.034 langilerekin, Aholkularitza Enpresak eta Merkatu Azterketak 9.000 pasatxorekin eta Ile-apaindegiak, Edergintza Zentroak eta Gimnasioak, ia 2.700 pertsonarekin.

Sei hilabete hauetan aurrerapen maila txikiena izan duen esparrua lurralde artekoa da, zeinean EAEko Ikastolen Hitzarmena eta EAEko Ekimen Sozialeko Irakaskuntza Arautuko Zentroen Hitzarmena berritu gabe dauden 2009az geroztik, aurreraeragineko erregimenean badaude ere.

Page 10: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

10

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

5. GRAFIKOA

2018KO NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN BILAKAERA EAE-N

LURRALDE EREMUEN ARABERA

%32,1 %42,9

%40,0 %29,5

%27,9 %27,6

%16,8%39,5

%62,5

%51,7

%20,7 %8,8

BIZKAIA

%10,3 %15,8

%47,2 %42,1

%42,5 %42,1

%2,3 %2,7

%97,7 %97,3

%40,7%61,1

%58,6 %38,4

%0,7 %0,5

2018/01/1eko datuak 2018/06/30eko datuak

Hitzarmena iraungita eta babesteko goragoko eremuko bestehitzarmenik ez duten langileen portzentajea

2018an hitzarmena luzatuta eta berritzeko zain duten langileenportzentajea

Hitzarmena indarrean duten langileen portzentajea

ARABA

GIPUZKOA

EAE-KO LURRALDE

ARTEKOA

EAE-N

ERAGINA

DUTEN

ESTATUKOAK

Page 11: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

11

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

6. GRAFIKOA

% SOLDATA IGOERA EAE/ESTATUA, INDARREKO HITZARMENETAN

Itundutako soldata hazkundeari dagokionez, %1,77ra iritsi zen gure erkidegoan indarreko diren hitzarmenetarako, Estatu osoan indarreko diren hitzarmenetarako itundutakoa (%1,60) baino zertxobait gehiago.

Eremu funtzionalei dagokienez, enpresa eremuko soldata igoera (%1,51) sektoreko soldatetan izandakoa baino zertxobait txikiagoa da, %1,87an baitago azken hori.

2018an erregistratutako hitzarmenetan bildutako soldata igoerari dagokionez, %2,20ra iristen da EAEn, eta berriz ere handiagoak dira sektoreko hitzarmenetan bildutako igoerak enpresa hitzarmenetan bildutakoak baino (%2,31 eta %1,63, hurrenez hurren).

Azkenik, adieraztekoa da 2018ko ekainaren 25ean sinatu zutela Madrilen aurreakordio bat enplegurako eta negoziazio kolektiborako CEOE, CEPYME, CCOO eta UGT elkarteek, sinatzaileek ondoren abuztuaren 5ean berretsi zutelarik eta BOEn uztailaren 18an argitaratu zelarik.

Bertan ezartzen da akordio honek irauten duen urteetarako (2018, 2019 eta 2020) %2 inguruko soldata igoera finkoa urte bakoitzerako eta %1eko zati aldakor bat hitzarmen bakoitzean zehazten diren kontzeptuei lotutakoa (produktibitatearen bilakaera, emaitza, justifikatu gabeko

1,06 1,06 1,05 1,01

1,33 1,381,44 1,48

1,67

1,77

1,12 1,12 1,08 1,061,26 1,30

1,40 1,43

1,53 1,60

0,0

0,5

1,0

1,5

2,0

I II III IV I II III IV I II III IV

Urteko metatua hiruhileko bakoitzeko azken hilean

EAE Estatua

2016 2017 2018

Page 12: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

12

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

absentismoa eta beste batzuk), kuantifikatutako adierazleei jarraikiz, neurgarriak eta bi alderdiek ezagututakoak betiere.

Era berean, progresiboki, urtean 14.000 euroko hitzarmeneko gutxieneko soldata ezartzea eskatzen da, egungo hitzarmen kolektibo beretan sartu beharrekoa, hitzarmen horien berritzearekin lotuta betiere.

2.2- EAEn HITZARMEN KOLEKTIBOAK EZ APLIKATZEA2

Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan 3, eskuragarri dagoen informazioaren arabera, 2018ko lehenengo seihilekoan hitzarmen kolektiboen 12 ez-aplikatze jaso ziren, 331 langile eraginpean hartuta guztira.

Iazkoarekin alderatuta, aurkeztutako ez-aplikatzeen kopuruak ez du aldaketarik, eta %123,6 hazi dira, aldiz, gehitutako pertsonak. Dena den, adieraztekoa da hazkunde garrantzitsu hori Vidriera y Cristalería de Lamiaco SA enpresak aurkeztutako ez-aplikatzeari dagokiola, enpresak duen 238 laguneko plantilla erabakigarria baita eraginpekoen kopurua igotzeko.

Estatu osoa hartuta, murriztu egin zen ez-aplikatzeen kopurua zein eraginpeko langileen kopurua, 2017ko lehenengo seihilekoan izandako 631 ez-aplikatzeetatik 2018ko aldi berean izandako 583 ez-aplikatzeetara igarota, eta murriztu egin zen, halaber, eraginpeko langileen kopurua 12.738tik 10.631ra igarota (-%16,5).

Sei hilabete hauetan EAEko Lan Agintaritzan sartutako ez-aplikatze guztiak alderdien arteko akordioarekin sartu ziren. Ez-aplikatze horien arteko 11tan kontsultaldian lortu zen akordio hori, eta haien arteko batean, aldiz, hitzarmenaren batzorde paritarioan lortu zen akordio hori.

Aplikatu gabe geratzen den gaiari dagokionez, soldata zenbatekoa ez-aplikatzeen arteko 9tan ageri zen, guztira 301 langile eraginpean hartuta. Soldata zenbatekoa beste zenbait gairekin batera (ordainsari sistema, borondatezko hobekuntzak edo lanaldiarekin lotutako puntuak) gainerako

2 2012an ezarritako lan erreformak aukera ematen die EAEko enpresei, kausa ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo produkziokoak gertatzen direnean, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan aurreikusitako lan baldintza jakinak ez aplikatzeko, enpresa eta langileen ordezkariak ados jarriz gero. Desadostasunik badago, desadostasuna hitzarmenaren batzordearen iritzipean jar liteke. Batzorde honek esku hartu ezean edo akordiorik lortu ez badu, alderdiek Precora jo beharko dute. Precon ere desadostasuna ebatzi ez badute, alderdietako edozeinek ORPRICCEren iritzipean jarri ahal izango du; horren egoitza LHKn dago. 3 http://explotacion.mtin.gob.es/regcon/pv/index.htm

Page 13: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

13

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

lau ez-aplikatzeetan ageri ziren, 30 langile eraginpean hartuta.

Adierazi behar da lehenengo sei hilabete hauetan ez-aplikatze eskaera bakar bat ere ez zela iritsi ORPRICCE Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organora.

Estatu osoa hartuta, ez-aplikatzeen %90,7an alderdien arteko akordio batera iritsi zen kontsultaldian, ez-aplikatzeen %6an akordio batera iritsi zen hitzarmenaren batzorde paritarioan, eta ez-aplikatzeen %2,1ean, aldiz, bitariko organo baten bitartekotzaren edo laudoaren bidez lortu zen akordio hori, eta 6 ez-aplikatze soilik (guztizkoaren %1) izan ziren hirualdeko organo baten barruan hartutako erabakiaren ondorio.

7. GRAFIKOA

EZ-APLIKATZEEK ERAGINPEAN HARTUTAKO PERTSONAK

Soldata zenbatekoa soil-soilik edo beste kontzeptu batzuekin batera ez aplikatzearen eragile izan zen Estatuan sartutako ez-aplikatzeen %84,3an, eta langileen %72,9 izan ziren horren eraginpean.

Zerbitzuen sektoreak, 9 ez-aplikatzeekin, jarraitzen du izaten ez-aplikatze gehien dituen EAEko sektorea, atzetik industria eta eraikuntza dituelarik, bi kasuetan ere 2 ez-aplikatzerekin. Haatik, eraginpean hartutako langileei dagokienez, sektore industriala da, 240 pertsonarekin (guztizkoaren %72,5), ez-aplikatzeek eraginpean hartutako langile gehienak biltzen dituena, atzetik zerbitzuak dituelarik 75 langilerekin, guztizkoaren %22,7. Azken tokian eraikuntzaren sektorea

249

026 26

197

148

0 9 19

120

331

0

240

16

75

0

50

100

150

200

250

300

350

GUZTIRA Lehen sektorea Industria Eraikuntza Zerbitzuak

Euskal Autonomia Erkidegoa. Lehen seihilekoa

2016 2017 2018

Page 14: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

14

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

dago, ez-aplikatzeek eraginpean hartutako 16 pertsonarekin soilik, hau da, eraginpekoen guztizkoaren %4,8.

Adierazi behar da azken urteotan ez-aplikatzeek eraginpean hartutako langileen kopuruan pixkanakako gutxitze bat ikusi bada ere, azken sei hilabeteetako datuek joera hori eten egin dela erakusten dutela.

Estatu osoari dagokionez, azken urteotan ere ikus daiteke ez-aplikatzeen kopuruaren jaitsiera bat izan dela, eta jaitsi egin dira aurrekoarekin alderatuta ez-aplikatzeak zein ez-aplikatze horiek eraginpean hartutako langileak.

Page 15: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

15

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

GATAZKAKORTASUNA ETA ENPLEGUA

ERREGULATZEKO ESPEDIENTEAK

2.3- GREBAK

2018ko lehenengo seihilekoan grebek eragindako lan gatazken hazkunde bat izan zen, eta gehitu egin da greben kopurua, eraginpeko langileena eta lan egin gabeko lanaldiena. Horrela, 2018ko urtarrila-ekaina aldiko datuak 2017ko lehenengo seihilekoekin alderatzean, greben kopurua %13 igo zela egiaztatzen dugu, eta eraginpeko langileena eta lan egin gabeko lanaldiena %39,1 eta %33,7 hazi ziren, hurrenez hurren. Era berean, greben ondoriozko gatazka maila azken hiru urteetako handiena izan da azken seihileko honetan.

8. GRAFIKOA

GREBA, ERAGINPEKO LANGILE ETA LAN EGIN GABEKO LANALDI KOPURUA

Iturria: Lan eta Justizia Saila. Eusko Jaurlaritza.

Jarduera sektoreen arabera, zerbitzuen sektorea izan zen nabarmentzekoena, greben %59,2, parte-hartzaileen %89,9 eta lan egin gabeko lanaldien %64,3 bildu baitzuen, eta hezkuntza sektorean izandako zenbait gatazka dira aipatzekoak, batera hartuta sektore tertziarioan galdutako lanaldien guztizkoaren %62,5 izan baitziren. Bigarren lekua industriarena izan zen, greben %40arekin, eraginpeko langileen %10arekin eta galdutako lanaldien %35,6arekin, eta grebak eraikuntzaren sektorean, aldiz, guztizkoaren %0,77 besterik ez ziren izan, eta lan egin gabeko lanaldien guztizkoaren %0,05. Sei hilabete hauetan ez da

105 86 115 130

7.282 7.251

26.850

37.338

13.555

41.108

50.824

67.969

0

10.000

20.000

30.000

40.000

50.000

60.000

70.000

80.000

2015 2016 2017 2018

Euskal Autonomia Erkidegoa. Lehen seihilekoa

Grebak Eraginpeko langileak Lan egin gabeko egunak

Page 16: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

16

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

gatazkarik izan nekazaritza sektorean. Adierazi denez, 2015az geroztik, greben ondoriozko gatazkakortasunaren pixkanakako igoera ikusten da, nahiz eta adierazi behar den negoziazio kolektiboa ez dela beti gatazka horien arrazoia. Izan ere, 2018ko lehenengo seihilekoko lan egin gabeko lanaldien %43,4 negoziazio kolektiboko prozesutik eratorriak ez ziren gatazkek eragin zituzten, %22,5 enpresen antolamenduak, lan sistemek edo berregituratzeak eragindako gatazken ondorioz izan ziren, eta lan egin gabeko lanaldien %22,8 negoziazio kolektiboko prozesuarekin zuzenean lotuta egon ziren. 2017an, aldiz, %60,7, %0,2 eta %31,3 ziren ehuneko horiek, hurrenez hurren.

2.4- PRECON AURKEZTUTAKO GATAZKAK

Bere hiru lurralde zerbitzuen bitartez kudeatzen du Lan Harremanen Kontseiluak Preco deitutakoa, hau da, Lan Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide arteko Akordioa. 2000ko otsailaren 16an (66. zenbakiko EHAA, 2000ko apirilaren 4koa), Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritzarik handieneko sindikatu eta enpresa konfederazio guztiek sinatu zuten akordio hori.

9. GRAFIKOA

PRECON AURKEZTUTAKO GATAZKAEN

ETA ERAGINPEKO LANGILEEN KOPURUA

Iturria: Lan eta Justizia Saila. Eusko Jaurlaritza.

2018ko lehen seihilekoan 267 eskaera aurkeztu ziren Precon, eta 78.805 langile izan ziren guztira haien eraginpean. Hau da, aurreko urtean baino %12,2 eskaera gutxiago aurkeztu

259 371 304 267

70.915

108.173

92.090

78.805

0

20.000

40.000

60.000

80.000

100.000

120.000

2015 2016 2017 2018

Euskal Autonomia Erkidegoa. Lehen seihilekoa

Gatazka kopurua Eraginpeko langileak

Page 17: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

17

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

ziren eta %14,4 langile gutxiago izan ziren haien eraginpean. 2018ko urtarrila-ekaina aldian amaitutako gatazkei dagokienez, abenikoen ehunekoa gatazken %23,9ra iritsi da, langileen %19,6 eraginpean hartuta, eta iazko aldi berean, berriz, ehuneko hori gatazken %24 eta langileen %8,5 izan zen hurrenez hurren.

2.5- ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAK

Lehen seihilekoan, euskal administrazioari jakinarazita enplegu erregulazioko espedienteek murrizketa handi bat izan zuten, espediente kopuruan zein eraginpean hartutako pertsonen kopuruan (-%22,7 eta -%40,8, hurrenez hurren).

10. GRAFIKOA

ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAK EAE-N

ETA ERAGINPEKO LANGILEAK

Iturria: Lan eta Justizia Saila. Eusko Jaurlaritza

Murrizketa hori bereziki esanguratsua da beren lan harremanaren etete espedienteek eraginpean hartutako langileen kopuruan, -%51,7 jaitsi baitziren iazko aldi berarekin alderatuta. Oro har azken urteetan eta egoera ekonomikoaren hobekuntzarekin batera, jaitsiera handia ikusten da enplegu erregulazioko espedienteetan zein eraginpeko langileetan, eta bereziki esanguratsua da murrizketa hori lan harremanaren etete espedienteetan, non eraginpeko langileen kopurua duela hiru urte erregistratutakoa baino sei bider txikiagoa den. Bestalde, 2018an hutsaltze espedienteek eraginpean hartuko

415 285 163 126

5.261

3.807

2.080

1.231

0

1.000

2.000

3.000

4.000

5.000

6.000

2015 2016 2017 2018

Euskal Autonomía Erkidegoa. Lehen seihilekoa

Espediente kopurua Eraginpeko langileak

Page 18: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

18

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

pertsonen kopurua %4 jaitsi da 2015. urtearekin alderatuta.

11. GRAFIKOA

ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAK EAE-N

ETA ERAGINPEKO PERTSONAK

Iturria: Lan eta Justizia Saila. Eusko Jaurlaritza

Langileak sektoreen arabera aztertzen baditugu, industrian biltzen dira gehienak 2018ko lehenengo seihilekoan 720 pertsonarekin (guztizkoaren %58,5), atzetik zerbitzuak 386 pertsonarekin (%31,4), eraikuntza 84 pertsonarekin (%6,8) eta nekazaritza sektorea 41 pertsonarekin (%3,3) daudelarik. Espedientea aurkezteko arrazoiari dagokionez, lehenengo seihilekoan eraginpean hartutako 10 langiletatik 9 arrazoi ekonomikoengatik izan ziren, eta horixe izan zen Enplegu Erregulazioko Espediente bat aurkezteko arrazoi nagusia.

862752

240 219

3.807

2.807

1.411

681592

248429 331

0

500

1.000

1.500

2.000

2.500

3.000

3.500

4.000

2015 2016 2017 2018

Euskal Autonomia Erkideagoa. Lehen seihilekoa

Murrizketa Etetea Amaiera

Page 19: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

19

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

3. ENPLEGUA ETA KONTRATAZIOA

Atal honetan enpleguaren bilakaera aztertzen da, batez ere jakinarazitako kontratazioaren eta Gizarte Segurantzarako afiliazioaren bidez.

Era berean, erregistratutako langabeziaren bilakaera eta Jarduerarekiko Biztanleriaren Inkestaren emaitza nagusiak aztertzen dira.

3.1- JAKINARAZITAKO KONTRATAZIOAREN BILAKAERA

2018ko lehenengo seihilekoan, EAEn enplegu zerbitzuei jakinarazitako kontratuen kopurua %4,9 hazi zen iazko aldi berarekin alderatuta, eta kontratazio mugagabea erritmo askoz ere handiagoan hazi da (%21,8) aldi baterako kontratuek erregistratutako hazkundea baino (%3,4).

Jakinarazitako kontratazioaren leundutako urte arteko hazkunde tasen analisiak (ikus grafikoa) erakusten duenez, 2013tik aurrera eta 2015. urtearen hasierara arte igoera handia gertatu zen izenpetutako kontratuen kopuruan, eta apaldu egin zen orduz geroztik haien hazkunde erritmoa, batez ere 2017an, ekitaldi horretan formalizatutako kontratuen kopurua urte arteko tasa nabarmen txikiagoekin hazi baitzen aurreko urteetan erregistratuekin alderatuta.

Dena den, 2018tik aurrera joera aldaketa bat markatzen dute datuek, indarrez hazi baita jakinarazitako kontratazioa, batez ere 2018ko bigarren hiruhilekoan, sinatutako kontratuen kopurua %6,6 hazi baitzen iazko aldi berarekin alderatuta.

Lanaldi motaren arabera, 2018ko lehenengo seihilekoan intentsitate handiagoarekin hazi ziren lanaldi osoko kontratuak lanaldi partzialekoak baino (%6,1 eta %2,9, hurrenez hurren). Dinamismo handia kontratu finko etenei egokitu zitzaien (%16,8), nahiz eta komeni den kontuan hartzea jakinarazitako guztizkoaren gain duten pisua oso murritza dela (guztizkoaren %0,2).

Hobekuntza hori gorabehera, adierazi behar da 2018ko lehen seihilekoan sinatutako hamar kontratutatik lau lanaldi partzialekoak direla eta sinatutako kontratu gehienak aldi baterakoak direla (%90,7), jakinarazitako kontratazio osoan duten pisua portzentajezko 1,3 puntu gutxitu bada ere iazkoarekin alderatuta.

Page 20: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

20

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

12. GRAFIKOA

EAE-N JAKINARAZITAKO KONTRATUEN BILAKAERA.

URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASA LEUNDUAK 4

ITURRIA: SEPE.

Sexuen arabera, lehenengo seihilekoan, kontratazioaren hazkundea zertxobait dinamikoagoa izan zen gizonen kasuan emakumeenean baino (%5 batetik eta %4,8 bestetik); jada ohikoa denez, emakumeak izan ziren lanaldi partzialeko kontratu gehienen hartzaile (lanaldi mota horiek guztizkoaren %66,8), eta gizonek dauzkate oraindik ere lanaldi osoko kontratu gehienak (guztizkoaren %61,4).

1. KOADROA

EAE-N JAKINARAZITAKO KONTRATUEN KOPURUA,

KONTRATU MOTAREN ARABERA

4 Tasa leunduak erabiltzen direnez, ausazko gorabeherak partzialki ezabatzen dira eta joeratik kanpoko datuak baztertu egiten dira; hartara, joeraren noranzkoa hobeto zehatz daiteke.

-30

-25

-20

-15

-10

-5

0

5

10

15

20

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

I. SEHILEKOA 2017

BANAKETA

I SEI. 2017 I. SEHILEKOA

2018

BANAKETA

I SEI. 2018

URTETIK URTERAKO

ALDAKUNTZA

Jakinarazitako kontratuak 465.904 %100 488.716 %100 %4,9

Mugagabeak 37.220 %8,0 45.335 %9,3 %21,8

Aldi baterakoak 428.684 %92,0 443.381 %90,7 %3,4

Iturria: SEPE.

Page 21: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

21

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

Jarduera sektoreak kontuan hartuta, guztiek ere gehitu egin zuten oro har beren kontratazio bolumena ekitaldiko lehenengo sei hilabeteak osorik hartuta, sektore industrialari dagokiolarik aurrerapen handiena termino erlatibotan (%6,7), atzetik lehen sektorea (%5,9), zerbitzuak (%4,6) eta eraikuntza (%3,1) dituelarik.

Edozein kasutan ere, zerbitzuek 2018ko lehen seihilekoan jakinarazitako kontratazio totalaren %78,3 hartu zuten.

2. KOADROA

EAE-N JAKINARAZITAKO KONTRATUEN KOPURUA,

LANALDI MOTAREN ARABERA

I SEIHILEKOA

2017

I SEIHILEKOA

2018 URTE ARTEKO ALDAKUNTZA

JAKINARAZITAKO KONTRATUAK 465.904 488.716 %4,9

Lanaldi osokoak guztira 272.846 289.599 %6,1

Lanaldi partzialekoak guztira 187.368 192.795 %2,9

Aldizkako finkoak guztira 895 1.045 %16,8

Praktiketakoak eta Prestakuntzakoak 4.795 5.277 %10,1

iTURRIA: SEPE.

Jakinarazitako aldi baterako kontratuen iraupenari dagokionez, adierazi behar da zehaztu gabeko iraupena eta zazpi egun baino gutxiagoko edo zazpi eguneko iraupena duten kontratuak guztizkoaren %70,4 direla, oso gutxi jaitsi delarik zehaztu gabeko iraupenekoen pisua iazkoarekin alderatuta, eta oso gutxi igo delarik halaber astebeteko edo astebetetik beherako iraupena dutenen parte-hartzea, baina bi kontratu motek duten pisuak, aldiz, ia ez du aldaketarik izan guztizkoarekin alderatuta (%70,3 2017an).

3. KOADROA

EAE. ALDI BATERAKO KONTRATUEN PORTZENTAJEZKO BANAKETA

IRAUPENAREN ARABERA

7 EGUN BAINO

GUTXIAGOA EDO BERDINA

8 EGUNETIK HILABETE

1era

HILABETE 1etik 3

HILABETE-RA

MÁS DE 3 MESES, HASTA 6 MESES

6 HILABETE

BAINO GEHIAGO, URTE 1era

URTE 1 BAINO GEHIA-

GO ZEHAZTUGABEA

O

2017ko I. Seihilekoa

37,1 11,6 8,0 7,0 2,4 0,7 33,2

2018ko I. Seihilekoa

37,7 11,2 8,0 7,1 2,6 0,7 32,7

Iturria: SEPE.

Page 22: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

22

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

3.2- GIZARTE SEGURANTZARAKO AFILIAZIOAREN BILAKAERA

2018ko lehen seihilekoan %2,2 hazi zen Gizarte Segurantzarako afiliazio totala urte arteko terminotan 2018ko ekainean afiliatutako 953.783 pertsonen kopurura (hilabeteko batezbestekoa) iritsi arte. Erregimenen arabera, urte arteko %2,8 gehitu ziren Erregimen Orokorrerako afiliazioak lehenengo seihilekoan, eta Langile Autonomoen Erregimen Bereziari lotutakoak urte arteko %0,3 jaitsi ziren.

Gizarte Segurantzarako afiliazio totala urte arteko terminotan etengabe hazten ari da lau urte pasatxoan, zehazki 2014ko maiatzetik aurrera.

13. GRAFIKOA

GIZARTE SEGURANTZARAKO AFILIAZIOEN BILAKAERA EAE-N

(HILABETE BAKOITZEKO BATEZBESTEKOA)

Iturria: Gizarte Segurantza.

Hilabete itxierako datuak kontuan hartzen baditugu, aldi baterako kontratuekin Erregimen Orokorrera afiliatutakoak urte arteko %5,1 gehitu ziren, eta kontratu mugagabeak dituzten afiliatuak, aldiz, %3,8 gehitu dira.

2018ko ekainean Erregimen Orokorrera afiliatutakoen banaketa urtebeteko lehenago 2017ko ekainean zegoenarekin alderatzen badugu, egiaztatuko dugu kontratu mugagabea duten afiliatuak 0,4 puntu jaisten direla, afiliazioaren %66tik %65,6 izatera igarota, eta aldi baterako kontratuak dituztenak, aldiz, 0,2 puntu gehitu dira, 2017ko ekaineko

800.000

820.000

840.000

860.000

880.000

900.000

920.000

940.000

960.000

980.000

1.000.000

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

Page 23: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

23

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

%32tik 2018ko ekainean afiliazioaren guztizkoaren %32,2 izateraino.

Horrenbestez, azken hilabeteotan ikusitako kontratu mugagabeen kopuruaren hazkundea gorabehera, kontratu mota horrekin Gizarte Segurantzara afiliatuta daudenen kopuruaren jaitsierak jarraitzen du, haien pisua zertxobait jaisten delarik afiliazioaren osotasunean, eta aldi bateko kontratuekin afiliatutakoen pisua, aldiz, gehitu egin da.

14. GRAFIKOA

EAE. ERREGIMEN OROKORRERAKO AFILIAZIOAREN BANAKETA

KONTRATU MOTAREN ARABERA (DATUAK HIRUHILEKOA IXTEAN)*

(*) Nekazaritzako Sistema Berezian, Etxeko Langileen Sistema Berezian eta bestelakoetan (funtzionarioak, zaintzaile ez profesionalak eta akatsak edo hutsegiteak) afiliatutakoak kanpo.

Analisiaren ardatz gisa lanaldi mota hartuta, lanaldi partzialeko kontratua duten afiliatuak urte arteko %5 hazi ziren 2018ko ekainean, eta lanaldi osoko kontratua zutenak, aldiz, %4. Gauzak horrela, lanaldi partzialeko kontratuarekin afiliatutako pertsonen parte-hartzea Erregimen Orokorrera afiliatutako pertsonen guztizkoaren gain puntu erdi bat 2014ko ekainaren eta 2018ko ekainaren artean (%21,8 eta %22,3), eta, aitzitik, portzentajezko puntu bat jaitsi da lanaldi osoko kontratuarekin afiliatutako pertsonen kuota (guztizkoaren %75,5 2018ko ekainean eta %76,5, aldiz, lau urte atzerago).

%68,5 %67,5 %66,4 %66,0 %65,6

%29,8 %30,6 %31,4 %32,0 %32,2

%1,7 %1,9 %2,2 %2,0 %2,3

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

01/01/2014 01/01/2015 01/01/2016 01/01/2017 01/01/2018

Mugagabeak Aldi baterakoak Gainerakoak (finko etenak, praktikak eta prestakuntza)

Page 24: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

24

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

15. GRAFIKOA

EAE. ERREGIMEN OROKORRERAKO AFILIAZIOAREN BANAKETA

LANALDI MOTAREN ARABERA*

(*) Nekazaritzako Sistema Berezian, Etxeko Langileen Sistema Berezian eta bestelakoetan (funtzionarioak, zaintzaile ez profesionalak eta akatsak edo hutsegiteak) afiliatutakoak kanpo.

3.3- ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA

16. GRAFIKOA

EAE. ENPLEGU BULEGOETAN ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA

(HILEKO AZKEN EGUNA)

Iturria: SEPE.

%76,5 %76,2 %75,9 %75,8 %75,5

%21,8 %21,8 %21,9 %22,1 %22,3

%1,7 %2,0 %2,2 %2,0 %2,3

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2014/0630 30/06/2015 30/06/2016 30/06/2017 30/03/2018

Lanaldi osokoak guztira Lanaldi partzialekoak guztira Gainerakoak (finko etenak, praktikak eta prestakuntza)

0

20.000

40.000

60.000

80.000

100.000

120.000

140.000

160.000

180.000

200.000

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

Page 25: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

25

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

2018ko lehen seihilekoan urte arteko -%8,3 jaitsi zen EAEn erregistratutako langabezia (sei hilabeteetako batez bestekoa). Sexuen arabera, gizonen artean erregistratutako langabezia urte arteko -%11,2 jaitsi zen, eta emakumeen kasuan, aldiz, -%6 egin zuen atzera.

Ekaina amaitzean, enplegu bulegoetan izena emandako pertsonen kopurua 120.485 zen (51.136 gizon eta 69.349 emakume), eta 2009ko ekainera arte jo behar dugu atzera (116.098 pertsona langabezian) 2018ko ekainak baino langabeziako erregistro txikiagoak dituen beste ekain bat aurkitzeko.

Sektoreen arabera, eraikuntzak izan zuen seihilekoan jaitsierarik handiena termino erlatibotan (-%17,6), atzetik industria duelarik (-%10,6), eta tarte handiagora lehen sektorea (-%8,1), zerbitzuak (-%7,4), aurretik enplegurik gabe zegoen kolektiboa kokatzen delarik azken lekuan (-%3,8).

3.4- BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA (BJA)

Eustat-en Biztanleria Jardueraren Arabera Inkestak %10,1ean ipintzen du EAEko langabezia tasa 2018ko II. hiruhilekoan, duela urtebete erregistratutakoa baino puntu bat beherago. Sexuen arabera, gizonezkoen langabezia tasa zein emakumezkoena jaitsi egin ziren gizonen kasuan %9,5era eta emakumeen kasuan %10,9ra iritsi arte.

17. GRAFIKOA

EAE. LANGABEZIA TASA (BJA)

Iturria: Eustat

%0

%2

%4

%6

%8

%10

%12

%14

%16

%18

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

Page 26: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

26

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

18. GRAFIKOA

EAE. BIZTANLERIA AKTIBOAREN ETA BIZTANLERIA LANDUNAREN BILAKAERA

19. GRAFIKOA

EAE. BIZTANLERIA AKTIBOAREN ETA EZ-AKTIBOAREN BILAKAERA

Iturria: Eustat

750

800

850

900

950

1000

1050

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

Aktiboak Landunak

Biztanleria landuna

Biztanleria aktiboa

Biztanleria langabea

750

800

850

900

950

1000

1050

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

Ez-aktiboak

Biztanleria ez-aktiboa

Page 27: EUSKADIKO EGOERA SOZIOLABORALA · 2020-06-05 · Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza ... inflazio aurreikuspenak berresten badituzte, eta ez dago jakiterik estimuluen kentze

27

EGOERA SOZIOLABORALA EUSKADIN 2018ko I. SEIHILEKOA

Biztanleria landunaren igoerak (+14.700 langile) langabezian 9.500 pertsona gutxiago egotea eragin du, eta langabezian izandako hobekuntza horrek ez du lagundu, aurreko hiruhilekoetan bezala, biztanleria aktiboaren jaitsieran.

Izan ere, 2018ko II. hiruhilekoko zifrak duela urtebetekoekin alderatzen baditugu, egiaztatuko dugu biztanleria aktiboa (landunak diren pertsonak edo enplegua modu aktiboan bilatzen dutenak) 5.300 pertsonatan igo dela, eta biztanleria ez-aktiboa, aldiz, 6.000 pertsonatan jaitsi da.

Biztanleria aktiboaren igoera horretarako gehien lagundu duen kolektiboa emakumeak izan dira, 4.700 pertsonarekin, eta gizonen kasuan, aldiz, biztanleria aktiboaren igoerarako egindako ekarpena 600 pertsona eskasekoa da.

4. KOADROA

BIZTANLERIA AKTIBOA, LANDUNA, LANGABEA ETA EZ AKTIBOA

Biztanleria aktiboa Biztanleria landuna Biztanleria langabea Biztanleria ez-aktiboa

II. hiruhilekoa 2018

1.046.500 940.300 106.200 791.000

II. hiruhilekoa 2017

1.041.200 925.600 115.700 797.000

Aldakuntza +5.300 +14.700 -9.500 -6.000