Europar batasuna

15

Transcript of Europar batasuna

Page 1: Europar batasuna
Page 2: Europar batasuna

Zer da Europar Batasuna?

Europako 27 herrialde demokratikok osatuko erakunde ekonomiko eta politiko da Europar

Batasuna (EB). Ia 500 milio lagun dira hartako kide. Ekonomiaren aldetik, Europar Batasuneko

herrialdeek zenbait arau bateratu dituzte, hainbat gaitan: nekazaraitzan, garraioan, arrantzan,

industrian....Ikuspegi politikotik, Europar Batasuneko kide den edozein herrialdetako herritarrek eskubidea dute

beste herrialdetan bizitzeko.

Page 3: Europar batasuna
Page 4: Europar batasuna

Nola sortu zen Europar Batasuna?

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, elkarren artean lankidetzan aritzea erabaki zuten Europako zenbait herrialdek,

berriro gerrarik sor ez zedin, batetik, eta europako garapen ekonomikoa hobetzeko, bestetik. 1957an

Alemania Federalak, Italia, Belgikak, Herbehereek, Luxenburgo eta Frantziak Europako

ituna sinatu zuten.

Page 5: Europar batasuna
Page 6: Europar batasuna

IkurrakEuropar Batasunak

zenbait ikur ditu bereizgarri: bandera, himnoa eta europaren eguna. Europar Batasuna bandera urdina da eta urre koloreko hamabi izar ditu biribilean jarrita, europako herria arteko elkartasunaren eta harmoniaren adierazgarri.

Page 7: Europar batasuna

Europako Parlamentua

Europako Parlamentuak legeak eta aurrekontuak onartzen ditu, batetik, eta Europar Batasuneko erakundeak kontrolatzen, bestetik. Europako Parlamentua bost urtean behin aukeratzen da, eta Eurodiputatuek eta lehendakariek osatzen dute.

Page 8: Europar batasuna

Europar Batasuneko Kontseilua

Europar Batasuneko Kontseiluak EB ko erabakirik garrantzitsuenak hartzen ditu. Alde

batetik, Europako legeak onartzen ditu, Europako Parlamentuarekin batera, eta gainera, arau ekonomikoak koordinatzeaz gain, Europar

Batasuneko kanpo politikarako, defentsarako eta segurtasunerako gaiak zuzentzen ditu.

Page 9: Europar batasuna

Europako Batzordea Europar Batasuneko gobernua da. Legeak proposatzen dizkio bai

Europako Parlamentuari bai Europar Batasuneko kontseiluari. Gainera, ezarritako arauen

aplikazioaz arduratzen da, bai eta Europar Batasuneko funts ekonomikoak kudeatzeaz ere. Eta horretaz gain, Europako legeak eta itunak

bete daitezen zaitzen du.

Europako Batzordea

Page 10: Europar batasuna

Bai Justizia Auzitegiak bai Kontu Auzitegiak Luxenburgon dute egoitza. kontu auzitegiak

europar batasuna dirua zaintzen du, behar bezala eta erabakitako helburuetarako erabil dadin.

Justizia auzitegia eta kontu auzitegia

Page 11: Europar batasuna

Europar Batasuneko herritarak

Europar Batasunaren erronketako bat bertako herrialdeetako herritarrak elkarrengana hurbiltzea da; batik bat, kultura- eta hezkuntza-alorretan. Eta

horretarako, zenbait neurri jarri dituzte abian.

Page 12: Europar batasuna

Eurogunea

1999an, Europar Batasuneko hamaika herrialdek eurogune deritzona sortu zuten: diru bakar eta ofizialtzat euroa hartu zuten, beraz. Herrialde hauek izan ziren: Belgika, Alemania, Espainia,

Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal eta Finlandia.

Page 13: Europar batasuna

Merkatu bakarra

Merkatu bakarra izatea da Europar Batasuneko lorpenik handienetako bat. Bertako herrialdeen

arteko muga eta aduana guztiak kendu egin ziren, eta hala, Europar Batasuneko herritarrek nahiz salgaiek libre zirkular dezakete, bertako

herrialde batzuetatik besteera, hara-nora.

Page 14: Europar batasuna

EB zabaltzeko prozesua

1958an, sei herrialdeak osatzen zuten Europar Batasuna. Hura zabaltzeko zenbait prozesuren

ondoren, hogeita zazpi dira gaur egun. Eta litekeena da gerora gehiago izatea, zenbait herrialde atxikigai baitaude, EBn sartzeko: Kroazia, Turkia, eta Mazedonia, adibidez

Page 15: Europar batasuna

Aguuuuur!!!!!

SergioEider IkerXabi