EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite...

12
editoriala KONPLIZE DITUT ETA... iritzi artikulua GATAZKA ARMATUEI ETA BAKEGINTZARI BEGIRADA FEMINISTA BAT elkarrizketa PATRICIA VERDES, PSIKOLOGOA jolasa TRIBIAL FEMINISTA agenda MAIATZA-IRAILA’2015 Eu g AZ herrigintza eta emakumeak Emakumeon parte hartzea bermatuko duen beharrezko mekanismoak martxan jartzeko unea da ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA 3.zk • 2015eko maiatza Ondarroan, 2006-10-01

Transcript of EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite...

Page 1: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

editoriala KONPLIZE DITUT ETA...iritzi artikulua GATAZKA ARMATUEI ETA BAKEGINTZARI BEGIRADA FEMINISTA BATelkarrizketaPATRICIA VERDES, PSIKOLOGOAjolasa TRIBIAL FEMINISTAagenda MAIATZA-IRAILA’2015

EugAZ

herrigintza etaemakumeak

Emakumeon parte hartzeabermatuko duen beharrezko

mekanismoak martxan jartzeko unea da

ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA

3 . z k • 2 0 1 5 e k o m a i a t z a

Ondarroan, 2006-10-01

Page 2: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

ETXELILAEmakumeen TopalekuaArtibai, 3 • 94 613 40 [email protected]

Jendaurreko ordutegia:martitzenetik barikura, 16:30-20:30

OndarroakoUdalaETXElIlA

E makumin To paleku

Aldizkari hau zure etxe, bulego, lantoki, establezimentuan… jaso nahi izanez gero, jarri gurekin kontaktuan.

Bestela herriko toki ezberdinetan aurkituko gaituzu! IZENA: HELBIDEA: POSTA ELEKTRONIKOA:

Ondarroako Udalaren BerdintasunSailak argitaratua. Testuen erabilerabaimentzen dugu, baina iturria aipatu beharko duzu.Lege Gordailua: BI-1111-2014Erredakzioa:Graziana Xarra, Agurne Bikandi Aiz-purua, Maravillas Lanberto, JuleneAzpeitia, Rosa Baltar Cabo, Katalinade Erauso, Polixene Trabudua.Koordinazioa:Udal Berdintasun SailaMaketazioa:11barri/ Nekane Akarregi

$

Eu

gA

Z

EdiToriALA

IEmakume zuzenak,okerrak, kirtenak,moja txintxoak etazerrama irtenak,itsusiak, politak,atletak, herrenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

IILangileak, alferrak,lanik ez dutenak,tuntunak, mediokreak,klaseko lehenak,ale desegokiak,andre txit gorenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

IIIAma onak ta txarrak,ama ez direnak,lurrera jausi artemozkortzen onenakta umeen meriendausaina dutenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

IVLotsatiak, ausartakargalak, gizenak,iletsuak, soil-soilak,marimutilenak,katemeak, gorilakpanterak, zezenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

VMarkesaren alabak,neskame gizenak,printzesak ta sorginak,ogroak, sirenak,Maritxuak, Bartoloitxura dutenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

VILehen munduko emeak,kapitalistenak,lur usaia daukatenandre indigenak,zuri, gorri, horiak,beltzetan beltzenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

Konplize ditut eta...Martxoaren 8 harira, Uxue Alberdirenbertso batzuk ekarri nahi ditugu hona:

Idatzi «konplize ditut eta» youtube-n eta bideoklipaikus dezakezue Amasa-Billabonako Udalak agindua.

Page 3: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

Guda eta bake-aren ingurukoohiko irakur-keta andro-z e n t r i k o ,militarista eta

estatuzentrikoak indarrez kri-tikatu eta oposatu dituztenenartean kokatzen da mugi-mendu feminista. Era berean,bortizkeria dinamiketan ge-nero faktorearen eraginaazaltzen duen mugimendunagusiena da.

Feminismoak gatazketanemakumeen kontrako bortiz-keria azalera ekarri eta salatudu, horren hedapena eta on-dorio anitzak nabarmenduz.Baita ere, feminismoak sa-kontasunez hausnartu du gu-detan emakumeek soldadumoduan ejerzitoetan edotatalde armatu ezberdinetanduten partaidetzaz. Horrekin,

emakumeei ustezko izaerabaketsua egotzi eta bortizke-riaren erabileraren ingurukoerabaki autonomoak har-tzeko haien gaitasuna ukatuegiten duten begirada esen-tsialisten kontrako argudioakeskaini ditu.

Azkenik, emakumeek el-karrizketa eta negoziazioarenaldeko ekimenetan dutenpartaidetzaren inguruko ekar-pen feministek historikokiikustezin mantendu denhaien bakegintzarako aktibis-moa aldarrikatzen lagundudute. Baita ere, bortizkeriarenkontrako borrokan emaku-meek erakusten duten muganazional eta politikoak gain-ditzeko haien ahalmena ere.

Azken honen inguruan esan-go nuke, emakumeen arteandauden ezberdintasun poli-tiko, sozial edota etnikoengainditze hori ez datorrelahainbeste emakume izatetikgatazkaren bizipen berdintsubat izanagatik, baizik eta ga-tazka berari buruzko definizioedo interpretaziorako gutxie-nezko adostasun batzuetaraailegatzeko haien ahalmena-gatik (honen eratorria, ondo-rioak edota konponketarakobideei buruz). Mota honetakoakordio politikoak dira nireustez emakumeen bakegin-tzarako esfortsu hitzartuakeusten dutenak; eta hauxeda, hain zuzen, emakumeokEuskal Herrian dugun erronkaegungo abagunean.

HitzaldiaMaiatzak 28/ 19:00etan/ Etxelilan Emakumeak munduko gatazka armatu eta bakeprozesuetan — Irantzu Mendia (EHUko irakaslea)

Eu

gA

ZEl Salvadorreko MUPI (la imagen)

El Salvadorreko MUPI (museo de la palabra)

Gatazka armatueieta bakegintzaribegirada feminista bat

• Irantzu Mendia Azkue(EHUko irakaslea)

IriT

zi A

RT

iku

lu

a8

Page 4: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

Hauteskundeak atarian ditu-gula, jo dezagun begiradazpolitikaren jardun instituzio-nalera. Ordezkaritza siste-maren baitan, lau urtetik

behin bozken bitartez aukeratzen ditugunordezkari politikoetan dago egun publikodenaren kudeaketa, boterea eta eraba-kiak hartzeko gaitasuna. Baina guztionbeharren ordezkaritza, erreala al da gauregun?

Askotan gertatzen den bezala, ordezkari-tzak jendartean aurkitzen diren desorekakerrepikatzen ditu bere jardunean: aurrezdefinitzen diren beharrak garrantzien ara-bera mailakatuz (direla migranteen beha-rrak, direla dibertsitate funtzionala biziduten pertsonenak, direla emakumeenaketa abarrenak bigarren maila bateanutziz). Ezin dugu albo batera utzi, partehartzea (politikoa edo herri partaidetza)ahalbidetzen duen aukera berdintasunfalta bat dagoela, eta honek, halabeha-rrez esaterako emakumeon beharrizanen

4 2015eko maiatza • 3.ZK •gEugAZ

Gaur egungo sistema politikoak, jardunpolitikorako bide legitimo bakartzat alderdipolitikoak eta instituzioak ikusten badituere, jakin badakigu, bide hauez gain,

jardun “politikoa”, mugimendu feministakurteen poderioz erakutsi bezala

(Kate Millet: pertsonala politikoa da)egunero egiten dugula: espazio orotan,

momentu guztietan, gure ideia,egintza eta gorputzekin egiten dugu.

herrigintzaeta

emakumeak

ErrEPOrTAiA

Page 5: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

ordezkaritza herrena daka-rrela.

Ikus dezagun beraz errealita-tean gutxiengo hauen ordez-karitza, emakumeon partehartze politiko (instituzionala)datuetan: XX. mendean zeharlortu dugu, bai bozka eskubi-dea eta baita ordezkari politikogisa hautatuak izateko eskubi-dea ere; bai, bai, XX men-dean!

Honez gero, erabaki gune pu-blikoetan emakumeon partehartzea urteekin handitu badaere, igoerak larriki motela iza-ten jarraitzen du. Espainiar es-tatuko parlamentuan soilik%21,9a dira emakumeak;mundu mailan 37 estatutanemakumeen ordezkaritza po-litikoak %10era ez dira iristen.

Euskal Autonomi Erkidegokodatuen arabera, 2007an uda-letxe orotako zinegotzien ar-tean %35a ziren emakumeak,eta udalen %19tan udal buruziren emakumeak (batez erebiztanleria gutxiengoko herrie-tan). Eta 2009 datuen araberaparlamentarien %45,3 emaku-

meak ziren Euskal AutonomiErkidegoan (ezin ahaztu, zen-baki hauen atzean “kuotenlegea” dagoela, eta lege hauezarrita egongo ez balitz?).

Desoreka hau txikiagotzeko bi-deetarik bat, aipatutako gu-txiengoon bizitzeko moduaketa behar propioak errealkieta garrantziaz kontutan har-tzean aurki genezake. Beraz,gutxiengo horiek jardun institu-zionalean sartzeak aniztasu-naren ordezkaritza errealerahurbil gaitzake. Politika kon-tuetan badakigu emakumeizatea ez dela erabateko ber-mea, baina badu bere balioa.

Benetan ezinbestekoa denaplanteamendu feminista iza-tea da, mugimendu erabatdemokratikoa, hainbat baloredefendatzen dituena: gizarte-ongizatea eta gizarte—justizia,herritarren lankidetza eta par-taidetza, eta gizakien anizta-sunarekiko errespetua.

Hau dela eta, emakumeonparte hartzea bermatuko duenbeharrezko mekanismoakmartxan jartzeko unea da.

Esaterako, egun “bateragarri-tasun” (kontziliazioa) bezalaulertzen duguna gauzatu be-harko litzateke (nozioa amata-sunetik harago eramanez, biziproiektu guztia barne hartuz:enplegua, militantzia, aisia,edo bizitzaren beste edozeineremu bateragarri izatea posi-ble egingo lukeen sistema).Bestelako eredu eta parte-har-tze guneak eraiki behar geni-tuzke ere, eta emakumeenpresentzia soiletik harago,agenda politikoaren parte ga-rrantzitsu bilakatu behar luketegutxiengo garenon beharriza-nek.

Herriaren garapen nahiz jar-dun soziopolitiko, ekonomikoeta kulturalean gure beharri-zan propioak, eragina, jar-duna, eraldaketa gaitasuna,bozka, ahotsa ... aintzakotzathartuak izan behar dira, sub-jektu politiko gisa errekonozi-tuak izan behar gara.Proposamen zein erabaki gu-neetan, HERRITAR GUZTIOKizan behar dugulako partehartzeko aukera berdina etagure beharrizanak erakustekoaukera.

5

Page 6: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

Apirilak 23, liburuarenegunaren harira,

proposamen batzuk: • Tractatus

Jule Goikoetxea (Susa)• Zuri-beltzeko argazkiakArantza Urretabizkaia

(Pamiela)• Erresumaren ilunsentiaMila Salterain (Txalaparta)

• MamuakAna Urkiza (Elkar)• Beltzuria

Ixiar Rozas (Pamiela)• Orube abandonatuakGarazi Kamio (Elkar)• Odol mamituakAlaine Agirre (Elkar)

• ErraiakDanele Sarriugarte (Elkar)• Ez zen diruagatikAna Jaka (Elkar)

• Lasai, ez da ezergertatzen

Ana Malagon (Elkar)• Andraizea

Irati Goikoetxea (Erein)• Biribilgune

Katixa Dolhare(Elkar)

6 2015eko maiatza • 3.ZK • gEugAZAZkEN berriAK

LIBURUAREN EGUNAIZAN DELA ETA...

o l i b E r T A

ABORTATZEKOESKUBIDEAZ

• Topatu.info-tik

1985ekoa baino lege atze-rakoiagoa onartu du PPkEspainiako kongresuan.Hauek izango dira aborta-tzeko baldintzak hemendikaurrera:

• Adingabeek gurasoenbaimena beharko duteabortatzeko.

• Abortatzeko bi baldintzaegongo dira: bortxaketajasan izana edo emakume-aren osasuna arriskuanegotea. Bortxaketa kasuan,12 aste aurretik abortatubeharko da. Osasun arris-kuak izateko baldintza be-rriz, 1985ekoa bainomurriztaileagoa izango da

epeei dagokionean; orainbaldintza hori 22 asteraarte soilik argudiatu ahalizango baita. Gainera,abortua egingo duen medi-kuarenaz gain, beste bisendagileren baietza be-harko da.

• Malformazioetan, bi me-dikuren baietza beharkoda. Abortua egingo ezduten medikuak izangodira, eta zentro desberdi-netakoak. Gainera, baiez-tatu beharko damalformazioagatik andreakkalte larria jasango duela.

Talde feministek emaku-meen eskubideen aurkakoeraso larritzat jo dute neu-rria, eta kalera ateratzeradeitu dute, emakumeak be-raien gorputzen jabe direlaargudiatuz.

Page 7: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

KORRIKAN IZAN GARA!Argazkia: Nerea Bedialauneta

(Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza)

Gure Genealogia Femi-nistak, egitasmoa ema-kumeen eta feministenekarpenak argira ekarrinahi dituen proiektua da.Emagin elkarteak etaEuskal Herriko BilguneFeministak elkarlaneanegindako lana. Memoriakolektiboan ez dira az-tarna feministak ageri.Ondorioz Euskal HerrikoMugimendu Feminista-ren lana, ahalegina etajarduna ez da aitortuaizan. Linterna, foku, mi-krofono eta bolumen al-tuko bozgorailuak jarriditugu feministon aho-tan. Argi eman diegu,gertatutakoei, bizi etasentitutako zapalkuntzeieta hauen aurrean femi-nistek eragindako alda-ketei. Badator EuskalHerriko talde eta aldarri-kapen feminista nagu-siak biltzen ditueneuskarazko lehen libu-rua. Mugimendu femi-nistak sortutako materialgrafikoarekin koloretan.

Etxelilan aurkeztuko da!Ekainak 3, 19:00etan

GUREGENEALOGIAFEMINISTAKEGITASMOA MARTXAN DA

TRIBIAL FEMINISTAMUGIKORRERAKOAPLIKAZIO BERRIA:DOAKOA ETA EUSKARAZ!

Emakumeen Nazioarteko Egu-naren testuinguruan gailu mugi-korretarako Tribial Feministaaurkeztu dute emakumeak his-torian zehar bete duen paperarigarrantzia emateko. Smartp-hone eta tabletetarako jokoada, doakoa eta euskaraz.

Aplikazioak Trivial jokoaren for-matua dauka eta bere helbu-rua da genero-parekidetasunasustatzea, emakumeak histo-rian zehar betetako paperariikusgarritasuna ematen diotengalderen bitartez. IRONTEC en-presa izan da aplikazioa garatuduena. Udalek (Arrasateko, Ba-

sauriko, Ermuko, Ondarroakoeta Zierbenako udalek), berriz,jokoaren edukiak jarri dituzte.Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldun-diak eta Irontec-ek finantzatudute.

Goiko argazkian, Tribial Feminis-taren aurkezpena (2015-03-06)Bilboko Azkue Fundazioarenegoitzan; tartean, Rakel Elu, On-darroako udaleko zinegotzia.

Aplikazioa deskargatzeko,hemen:Androiderako:http://bit.ly/tribialiPhone, iPad eta iPod Touche-rako: Apple Store-n balidatzenari dira.

Informazio gehiago http://www.irontec.com

Page 8: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

Patricia Verdes Gimenez psikolo-goa da emakumeen osasuneanespezializatua. Ikasturte honetanEzagutu zure gorputza, zainduosasuna ikastaroa eman duEtxelilan. Harremanetarako: cuer-poquesabe@yahoo .com

Norbere gorputza entzuteakzer esan nahi du? Entzuten ahaldugu?Norbere gorputza entzutea,gauza askoren artean, norberebeharrizanak eta osasunaren in-guruko aztarnak ulertu ahal iza-tea eta aditzea esan nahi du.Norberarekiko dugun lotura pro-zesu iraunkorra da, gertatzenzaidanarekin eta behar dudana-rekin. Zentsu honetan, betiemango da zerbait entzutehonen inguruan, bestela ez gina-teke biziko! Gosea dugunean ezbadugu jaten, egarri garenenaez badugu edaten edota loguradugunean ez badugu lo egiten…

Modu batetan, norbera entzutea,organismoak unean duen jakitu-ria ezagutzean datza, norbere zi-kloak eta prozesuak, minak etaplazerak… Norbere burua eza-gutzen dudala pentsatzeandatza. Hau izango litzateke nor-bere zaintzaren lehen pausua.

Aldiz, pertsona gorputzaren sei-nale edo aztarna hauek ez entzu-tera ohitu daiteke kanpokopresioen ondorioz. Horrela, gor-putzak eskatzen dizkigun beha-rrizanak alde batera uzten ditugueta beste gauza batzuei ematendiegu garrantzia. Adibidez, bestepertsonek dituzten beharrizaneiaurre egitearren ez deskantsa-tzea; egoerarekin bukatzeagaizki ikusita dagoenez, sentsa-zio txarrak sentiarazten edo ema-ten uztea; gosez geratzea edogutxi jatea determinaturiko este-tika eredua lortu ahal izateko.Norbere burua ez entzutearenkanpo exijentziak askoz ere na-barmenagoak izan daitezkeemakumeentzat sistema patriar-katuan. Entzute eta honek sortzen

duen zaintza gabe, emaku-meok gaixotu egin gaitezke.

Osasun arretaren zati handi bateredu maskulinoan oinarritzendela dakigu… zer eragiten duhonek gure bizitzan?

Beste eskala baten, eskolan gizagorputza ikasten genuenean,gorputz maskulino baten gai-nean marrazten genuen. Guregorputzak, emakumeon gorpu-tzak, ikusezin geratzen dira. Ho-rrela ezin izan gara ezagutu,aipatu, gertatzen zitzaizkigungauzak ulertu, norbere sentsa-zioei autoritatea eman… eta eztagure gorputz femeninoa bizitzeaospatu ere.

8 2015eko maiatza • 3.ZK • gEugAZ

Patricia Verdes Gimenez • PSIKOLOGOA«Emakumeen osasunaren aurka jasotzenditugun mezuei (gehiegi pisatu, gaizkiusaindu, hilerokoa=gaixotasuna...),garrantzia kendu behar diegu,

mezu okerrak direlako»

ELkArriZkETA

Page 9: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

gEugAZ • 3.ZK • 9

Guztihau osasun arretara eramanezgero, emakume gorputzetanzehazki oinarritzen den ikerkun-tzarik, arreta eta osasun politi-karik oraindik ez dago.Osasunaren alorrean gizon etaemakumeen arteko ezberdinta-sunik ez sortzeko eta emaku-meen osasunean moduespezifikoan eragiten duten ele-mentuetan arreta jartzeko balia-bideak oso urriak dira. Honekgure osasun propioan eta zain-tzako gaitasunetan kalte izuga-rria eragiten du.

Aipatzen dituzun “Norberegorputzaren neurriko osasunpraktikak” edo “gure osasunpropioan ahalduntzea” ingu-ruan …, eman ahal dizkiguzugako batzuk?

Norberak norbere gorputzetiketa beste emakume batzuekinbatera aurrera eraman ditzake-ten gako batzuk ematen ahale-ginduko naiz.

Norbere gorputzaren entzuteaeta ezagutza berreskuratzenahalegintzean oinarritzen dagakoetako bat. Pixkanaka-pix-kanaka hasiz eta zerrek ongiegiten digun eta gaizki sentia-razten gaituzten egoeretanarreta jarriz, eta horrela norberejokabideetan aplikatzen joanez.Entzute honek ez du esan nahi

autosufizientea zarenik,baizik elkar hobeto zaintzeko la-guntza behar dugula azpima-rratuko digu.

Norbere ezagutza hirugarrenpertsonei ez jakinaraztea fun-tsezkoa dela uste dut; osasunprofesionalei, liburuek esatendutenari edo auzokoak dio-nari. Eredu biomediko pa-

triarkalean ematendiren botere harrema-

netan mantentzen dazesio hau, gaur eguneko me-diku kontsulta gehientsuenetan.Norbere ezagutza, norbere ba-rruko gida, ez dela oso afinatuajakitun edo konturatzen bazara,ez ahalegindu beste gauza edopertsona batzuen bitartez or-dezkatzen, errekuperatzen bai-zik. Eredugarria izango litzakeosasun arloko profesionalek be-raien ezagutzan, gure ezagutzabarneratuko baluke, eta ez aldebatera utzi.

Beste osasun praktika garrantzi-tsu bat, beste emakume ba-tzuekin biltzea da, non norbereegoeren jabe egiten, egiazta-tzen,… lagundu ahal diguten.Praktika hau, feminismoan es-perimentatua izan denean,emakumeen osasunean efektuonuragarriak sortu izan ditu.Beste gakoetako bat, emaku-meon osasunaren aurka jaso-tzen ditugun mezuei, sistemapatriarkalean finkaturik daude-nei, garrantzia kentzea izangolitzateke. Mezu hauek emaku-meen gorputza okerra delatransmititzen digute. Adibidez,gehiegi pisatzen dugula, gaizkiusaintzen dugula, hilerokoa be-zalako prozesu osasungarriakgaixotasunak direla, edota di-tuen plazerak ez direla plazeretikoak,…

ELKARRIZKETA

Gomendatzen!• ∑GURE GORPUTZAK, GURE BIZI-TZAK. Emakumearen OsasunerakoLiburuen Bostongo Kolektiboak ida-tzia (The Boston Women’s HealthBook Collective). Liburu klasikoa,emakumeek idatzitzako lan kolekti-boa: 60 eta 70 hamarkadako auto-kontzientzia taldeetako laneanoinarritzen dena eta urteetan gaur-kotzen joan dena. (Liburudendetanedota liburutegietan azal ezberdine-kin aurkituko duzue, baina liburubera da)∑

• EMAKUMEON GOR-PUTZA, EMAKU-MEON JAKITURIA. (Women’s Bodies, Wo-men’s Wisdom) Chris-tiane Northrup-ekidatzia. Emakumeongorputzean oinarritu-riko osasun holistiko-aren entziklopedia.

• EMAKUMEAK ETAOSASUNA aldizkaria.(MYS, Mujeres y Salud)CAPSek argitaratua,funtsezko erreferen-tzia eta osasunarenezagutza feministaeta zientifikoaren gaureguneko gaietan oi-narritua. http://www.mys.matriz.net

Page 10: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

2015eko maiatza • 3.ZK • gEugAZ

TribiAl fEMinisTA

IKUSKIZUNAK •

Emakumeen Institutuko

Irudien Behatokiak moda

etxe baten kanpaina erre-

tiratu zuen, bortxaketa

baten irudia zelako. Zei-

nena?• Levis• Dolce eta Gab

bana

• Inoiz ez da kanpainarik

erretiratu

ARTEA ETA LITERATURA •

Euskarak ez dauka ge-

nero gramatikalik eta ho-

rren ondorioz jendeak

pentsatzen du ez dela se-

xista. Egia al da?

• Bai, euskara ez da hiz-

kuntza sexista

• Ez, euskarak ere forma

sexistak ditu

• Ezin dugu hitz egin hiz-

kuntza sexistari buruz,

baizik eta hizkuntzaren

erabilera sexistari buruz

HISTORIA •

Japoniako armadak zer-

tarako errekrutatu zituen

80.000 emakume korear

2.Mundu Gerran?

• Prostituta izateko

• Armadako kide izateko

• Erizain izateko

KIROLA •

Gizonek ba al dute igeri-

keta sinkronizatuan lehia-

tzerik?

• Bai noski!

• Ez • Gorpuzkeraren

arabera

ERANTZUNAK•Dolce eta Gabbana. Ezin dugu hitz egin hizkuntza sexistari buruz,baizik eta hizkuntzaren erabilera sexistari buruz. Prostituta izateko.Ez. Argentinan. Ez, inolaz ere ez

GEOGRAFIA •

Zein herrialdetan antolatu

ziren Plaza de Mayoko

emakumeak?

• Bolivian• Argentinan

• Txilen

ZIENTZIA •

Pilula antisorgailuek sexu-

transmisiozko gaixotasu-

netatik babesten dute?

• Bai• Kasu batzueta

n

• Ez, inolaz ere ez

10

Page 11: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

11ETXElIlAEmakumin Topaleku

Zer egin dugu aurten?

Emakumeak kamera atzean ikastaroan burututako film-aren proiekzioa. Eskuman, pelikulako protagonistak.

Malen Aldalur Azpillaga amatasunari buruz hausnartzen.UXU Emakumeen taldeak antolatuta

Paperaz egindako grabatua ikastaroa7 emakume en movimientok antolatuta

Erakusketak.

MARTXOAK 8

Page 12: EugAZ - Ondarroa...klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen

2015’ maiatza-ekaina

AgENDA

EMAKUMEENTZAKOJABEKUNTZAESKOLAKOIKASTAROAK

• Maiatzak 25 (zapatua)Feminismoaren gauregungo panorama teori-koan kokatzeko mapak.Tere Maldonado • Maiatzak 29 eta 30AUTODEFENTSA FEMI-NISTA. Pili Álvarez Moles

http://www.ondarroa.eu

Eu

gA

Z

MAIATZEAN

• ERAKUSKETA etxelilan:EMAKUME SUFRAGISTAK

(Hauteskundeen testuinguruan).

Etxelila-Berdintasun Saila

• 28, eguena/ 19:00/ etxelilanEZTABAIDA: Emakumeak munduko gatazka armatueta bake prozesuetan —

Irantzu Mendia (EHUko irakaslea). Etxelila-Berdintasun Saila.

EKAINEAN

• 3an, eguaztena/ 19:00/ etxelilan LIBURU AURKEZPENA:

Gure genealogia femi-nistak. Memoria kolekti-boan mugimendufeministak bere lekuaizan dezan, honen histo-ria biltzen duen liburua.Emagin elkartea,EHko Bilgune Feministaeta Etxelila-BerdintasunSaila.

• 6an, zapatua/ Egun osoan/ ERMUN

TOPAKETAK EmakumeenJabekuntza Eskolen ikas-turte amaiera: Ezin badutdantzarik egin, ez danire iraultza! BizkaikoEmakumeen JabekuntzaEskolen Sarea.

• 10ean, eguaztena/ 19:00/ etxelilan

FILM PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA.Kardala Juan Bidegain

ondarrutarra-ren filmaren

aurkezpena etazuzendariarekin sola-sean. Etxelila-Berdinta-sun Saila.

• 13an, zapatua/ goizez/ etxelilan

GURASOEI GOMENDATU-TAKO HITZALDIA:¿Porqué me atrae, si no meconviene? Patricia Mel-gar eta Marcos Castro.

• 17, eguaztena/ 19:00/ etxelilan

HITZALDIA: AldartetikLala Mujika Flores eto-rriko da ume eta gaz-teen identitatesexualaren inguruan hi-tzaldia ematera (izenbu-rua oraindik zehazteko)UXU Emakumeen taldea

• 28, domeka/ ANIZTASUNSEXUALARENALDEKONAZIOARTEKOBORROKA EGUNA