Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2....

27
1 1 ESTATUA BATEN HISTORIA HASIER ETXEBERRIA Marrazkilaria: JOXEAN MUÑOZ 1987ko Bilintx literatur lehiaketan 1. saria

Transcript of Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2....

Page 1: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

1

1

ESTATUA BATEN HISTORIA

HASIER ETXEBERRIA

Marrazkilaria: JOXEAN MUÑOZ

1987ko Bilintx literatur lehiaketan 1. saria

Page 2: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

2

2

Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes orain estatua bat da, baina lehen ez,lehen Jaun Serafin Euri-Meuri meteorologoa zen. Eguraldia asmatzenzekien gizon gizen-gizena.

Meteorologiako ikasketak eginak zituelako zen Meteorologo.Ikasketak egin zituelako eta eguraldia asmatzea asko gustatzenzitzaiolako. Egia esan, gainerantzeko guztia bost pito axola zitzaion JaunSerafini.

Eta ez pentsa asko jaten zuelako zenik potoloa, bai zera!, oso lasaiazelako zeukan gorputza puztutako flotadore baten antzekoa. Ez zensekula larritzen. Ez zeukan eguraldiaz aparte beste inolako kezkarik.Dena bost piku ardura zitzaion!

Bere emazte Josefina Grijalbok merkatua oso garesti zegoela aipatzenzionean, ia ez zion kasurik ere egiten, eta hark esandako guztiaktxikikeriak begitantzen zitzaizkion eguraldiaren garrantziarekinalderatuta.

Gauza bera gertatzen zitzaion bere hiru seme-alabekin ere: ez zienkasu zipitzik egiten. Zinera edo parkera arratsaldea pasatzera joan nahizutela esaten ziotenean, hara nola erantzuten zien ia beti:

—Nahi duzuena egin ezazue. Ni gabe ere joan zaitezkete ederkiasko. Nik ez dut batere astirik —beti aurkitzen zuen berak nahi zuenaegiteko aitzakia kaxkarren bat—. Iparraldetik haize gogorrak datoz.Ekaitza. Haizeen indarra neurtu behar dut. Oso garrantzitsua daekaitzaren zenbatekoa ezagutzea, bestela katastrofe izugarriak gertadaitezke eta.

Egun guztia etxearen aurrekaldeko lorategian pasatzen zuen, hantxebaitzegoen bere lantokia eta hantxe bere aparailu konplikatu guztiak.

Hantxe zeuzkan kataleju, barometro, teleskopio, mikroskopio,termometro eta eguraldia neurtzeko erabiltzen diren ehun eta hogeitahamabi tresna eta tramankulu. Denak txukun-txukun, bakoitza berelekuan jarrita, txabola txiki baten barruan.

Jaun Serafin ez zen berez oso pertsona ordenatua, baina Josefinabere emazteak, goizero-goizero ordenatzen zizkion paper etatresnatzar guztiak. Bestela Jaun Serafinek ezin izaten zuen gustura lanikegin eta.

Baina Josefina Grijalbo Anderea ez zebilen hain pozik bizimoduharekin. Beti berari tokatzen zitzaion lorategiko txabola taxutzea etahango traste zahar guztiak konpontzea, garbitzea, txukuntzea eta

Page 3: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

3

3

bakoitza bere zuzenean jartzea. Oso haserre zegoen eta honela esanzion behin senarrari:

—Aizu, majo! Aspertzen hasita nago. Beti niri tokatzen zait hemengogauza guztiak erostea, ekartzea, zaintzea eta bakoitza zuzen eta garbijartzea. Aspertua nago, eta zeuk ez baldin badituzu zeure gauzak beharbezala edukitzen, hor konpon! Ni ez naiz gehiago zure morroia izango.Nahiago dut dibortzioa!

Jaun Serafin ikaratu egin zen halako builak entzundakoan. Ez zekienez zer esan ez eta zer erantzun ere. Berak ez zuen sekula pentsatuJosefinak halako jenio garratzik zeukanik. Ez zuen inoiz uste izanhainbesteko mutur beltz eta okerra eduki zezakeenik bere emaztemaitagarriak. Isilik egotea erabaki zuen, baina honako hau irten zitzaionezpainetatik:

—Eguraldia oso garrantzitsua da. Eguraldia ez baldin baduguezagutzen, ez dugu jakiten hondartzara ala mendira joan behar den.Eguraldia ez baldin badugu ezagutzen, ezin daiteke jakin zer hartu:guardasola ala bixera. Eguraldia ez baldin bada ezagutzen…

Josefina Grijalbok ezin zuen hitz bat gehiago ere entzun eta haserrebizian hasi zen berbetan:

—Beti kontu berdinak! Higuinduta naukazu zure betiko eguraldizikin horrekin! Ez dakizu beste ezer esaten. Beti eguraldia gora etaeguraldia behera! Konponduta gaude zurekin! —eta haserrearenhaserrez aurpegia gorri-gorri jarri eta, danba!!, itxi zuen lorategikotxabolatxoaren atea.

Begirategia edo obserbatorioa ere bazen txabolatxo hura, laborategiaizateaz gain. Lehen esandako tramankulu mordoaz kanpora, gauzahandirik ez zegoen bertan, baina behar-beharrezko gehienak baibehintzat. Jaun Serafini aparailu gehiago edukitzea gustatuko zitzaion,baina orduan ez zen horretan pentsatzen ari. Josefinak esandakoakzeuzkan buruan jira eta biraka, eta ez zion bere arazoari irtenbiderikikusten. Azkenean konklusio garbi bat atera zuen hala ere:

—Inork ez nau konprenitzen, ez emazteak eta ezta seme-alabek ere.Inork ez daki nire lana zein garrantzizkoa den!! Eguraldia neurtzea etaezagutzea behar-beharrezkoa da. Bai horixe!!

Emaztearekin izandako eztabaida ahaztu egin behar zuenlehenbailehen bere lanean buru-belarri sartu ahal izateko. Bestela ezingozituen eguneroko neurketa korapilatsu guzti haiek behar bezala egin.

Page 4: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

4

4

Konzentrazioa beharrezkoa zen bere lan garrantzitsua egiteko. Urtehartako eguraldia gainera ez zen txantxetakoa. Oso gauza arraroagertatzen zen urte hartan: UDABERRIAK EZ ZUEN ETORRI NAHI!

Jaun Serafin Euri-Meuri Lopesek buruz zekizkien egin beharreko languztiak, baina badaezpadan, egunero ateratzen zuen lan-zerrenda luze-luze bat poltsikotik. Hantxe zeuzkan idatzita, gaur bai eta bihar ere bai,egin behar izaten zituen eguneroko lanak:- Lehenengo lana: GAUEZ EGIN DUEN EURI GUZTIA NEURTU.

(Lan hau zuzen eta zehatz egin ahal izateko, ipurdizgora jarritakoaterkiak zeuzkan, han-hemenka alderantziz jarriak, lekuaukeratuetan)

- Bigarren lana: HAIZE-ORRATZAK MINUTU BAKOITZEKOZENBAT BUELTA EMATEN DUEN ZENBATU. (Lan hauerrazteko, txintxarri antzeko bat zeukan haize-orratzaren muturbatean lotuta. Bira osoa ematen zuen bakoitzean txirrin egiteko,eta minutu bakoitzean zenbat txirrin entzun ahala, bere kuadernozurian apuntatzeko).

- Hirugarren lana: TENPERATURA EDO HOTZ-BEROA NEURTU.(Berak egindako termometro bat erabiltzen zuen honetarako.Dendetan saltzen direnez eta propagandarako ematen direnez ezbaitzen batere fido. Eta ondo egiten zuen gainera, horrelakogauzekin ez da jolasik egin behar, graduak juxtu-juxtu neurtu nahibaldin badira behintzat).

- Laugarren lana: AIREAN DAGOEN HEZETASUN EDOHUMEDADEA NEURTZEA.

- Bostgarren lana: MAPETAN HAIZEAK ETA HODEIAKMARRAZTEA.

Era honetakoak ziren Jaun Serafinek egunero egin behar izatenzituen ehun eta hogeitazortzi lan ezberdinak. Beti ordena berean egitenzituen, bata bestearen atzean. Guztiak ziren garrantzi handikoak. Halaere, berari, azkeneko lana gustatzen zitzaion gehien-gehien:

- Ehun eta hogeita zortzigarren lana: TELEBISTARA JOAN ETABIHARAMUNEAN NOLAKO EGURALDIA EGINGO DUEN ESAN.

Baina, lehen esaten hasi naizen bezala, urte hura oso berezia zen:EGUTEGIAREN ARABERA,

Page 5: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

5

5

UDABERRIARI EGUN BATZUK BAKARRIKFALTA ZITZAIZKION BUKATZEKO,

ETA ORAINDIK ETORRI GABE ZEGOEN.Ia inork ez zuen ulertzen hori, baina, bai, halaxe izan zen urte hartan

eta mundu guztian gainera: Ipar eta Hegoko bi polen arteko lurraldeguztietan. Maiatzeko azken egunak ziren eta zuhaitzek eta zelaiek ezzuten oraindik lorerik eta fruiturik eman nahi.

Eta ez zen hori txarrena: bazirudien eguraldia ez zuela pixkateanhobetuko. UDABERRIA EZ ZEN INONDIK AGERI, eta neguko paisaiabera zegoen bazterretan: arbolak adar-gorririk eta txori gutxi. Denahilda bezala: pagadiak neguan bezain triste eta bide ertzak San Jose lorehorien alerik gabe. Erbi eta gainontzeko beste animaliek ere lotanjarraitzen zuten beraien lo-lekuetan. Esnatu eta iratzartu behar zituenUdaberriak ez baitzuen inola ere etorri nahi urte hartan.

Jaun Serafinek aspaldi esan zien hori telebistakoei, baina fenomenoharrigarri hura zergatik gertatzen zen esplikatzen jakin ez zuelako,hasera batean behintzat inortxok ere ez zion sinestu. Gero besteMeteorologo handi batzuk ere saiatu ziren gertatzen zen guztiariarrazoiak bilatzen, baina inork ez zuen ezer argitzen ahal. BatzuekJaungoikoaren zigorra zela esan zuten eta beste batzuek zentralenuklearrengatik eta autoetako kearengatik zela. Munduko zientzilari etajakintsu guztiak, noinahi agertzen ziren telebistetan, zalapartaka etabuilaka, nork bere arrazoiak besteei sinestarazi nahian.

Jaun Serafinek ez zion inori sinesten. Bera bezalako Meteorologo finbatek ezer ez bazekien nola jakingo zuten ezer beste guztiek?

Oso serio hartuko zituen bere lanak aurrerantzean, neurketazehatzago eta gehiago eginez. Ehun eta hogeitazortzi lan ezberdinhaiek, bi edo hiru aldiz egingo zituen egunero handik aurrera, eta egunguztia ematen zuen, beraz, eguraldia neurtzen eta asmatzen. Gauez ereez zuen atsedenik hartzen bere zereginean.

Josefina Grijalbo, bere emaztea, are haserreago jarri zuen horrek. Iaez zuen bere senarra ikusten eta bera ez zen horretarako ezkondu JaunSerafinekin.

—BIHAR BERTAN DIBORTZIOA NAHI DUT —esan zuen AndereJosefinak haserre bizian—. EZ DUT EZER GEHIAGO JAKIN NAHI,EZ ZUTAZ ETA EZ EGURALDIAZ. HAURRAK NIREKIN ETORRIKODIRA BIZITZERA AMONAREN ETXERA. AGUR ETA ADIO —esan

Page 6: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

6

6

zuen lehor-lehor eta garraisika Josefinak, maleta guztiak, haurrenjostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez.

—Baina, Josefina… —hasi zen esaten Jaun Serafin.—Bainak ortuan!! —erantzun zion emazteak, bizkarra eman eta hiru

haurrekin alde eginez. Ateak danba.Esan eta egin, biharamunean amonaren etxean jarri ziren bizitzen

Josefina eta hiru seme-alabak. Meteorologoa inoiz baino bakarrikagogeratu zen. Hasera batean malkoak irteten zitzaizkion euri tantak bezalabegietatik, eta bakarrik ezingo zuela bizi pentsatu zuen pena handiartean. Baina astebete igaro baino lehen ohitu egin zen bakarrikbizitzera. Arazo eta denboragaltze askoz gutxiago zeukan, nahiz etabihotzean min handi bat sentitu eta Josefinaren jaki goxoez eta haurrenjolasez asko gogoratu.

Hondartzako koltxoneta eta lo egiteko zakua eraman zituenlorategiko txabola-obserbatorio-laborategira. Komuneko gauzak egiterabakarrik irteten zen handik: txiza, kaka eta garbiketa lanak egitera,alegia. Gainerako denbora bertan pasatzen zuen, Udaberriarenatzerapenari zergatiak aurkitu nahian. Izan ere horrexek baitzeukankitzikaturik, kezkaturik eta guztiz urduriturik. Baina dena alfer-alferrikzen, ez zuen inolako arrazoi arrarorik bilatzen.

Hamabost egun besterik ez ziren falta uda etortzeko, ekainarenlehen astea zen eta ORAINDIK UDABERRIA ETORRI GABE!! JaunSerafinek ez zekien zer egin. Unibertsitate Jakintsuan ikasitako guztiakez zion arazo hura argitzeko batere balio. Sinesgaitza zen, benetan, urtehartan gertatzen zena.

Jira batera eta buelta bestera, desesperatuta, azkenean mendirajoatea erabaki zuen. Tresna gehienak (termometro, barometro edobeste tresnometro guztiak) hartu eta motxila urdin zahar batean sartuzituen. Hala ere tresna batzuk, euria neurtzeko guardasol antzekoakesaterako, ez zitzaizkion motxilan sartzen eta lorategiko laborategi-obserbatorio-txabolan laga behar izan zituen.

Mendira joan behar zuen, bai, handik hobeto ikusiko baitzitueneguraldiaren gorabeherak. Egipziarren garaietatik gauza jakina da,gainera, menditik hobeto neurtzen dela eguraldia. Artzainek erehorretxegatik dakite hainbeste eguraldiari buruz.

Halaxe, bada, Jaun Serafin mendira joan zen motxila zahar-urdinabizkarrean eta mendiko bota handiak jantzita.

Page 7: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

7

7

Halaxe ibili zen eguna joan eta eguna etorri. Baina mendian ere ezzegoen ezer berririk. Ez zuen deus ulertzen eta bere ikerketa etaneurketa guztiak alferrikakoak zirela hasi zen pentsatzen.

Batetik bestera ibiltzeaz oso nekatuta bukatzen zuen gaua etortzenzenerako. Lehertuta geratzen zen arboladi eta soroetan gora etabehera hainbeste ibili ondoren. Horregatik, edozein bazterrean egitenzuen lo gauez: pago usteldu baten barrenean, artzainek utzitako txabolakoxkorren batean edota garoz egindako aterpeetan, baina batez ereberak txikitandik ezagutzen zuen kobazulo sakon baten barreneanbabesten zen neguko hotzetik. Hantxe atsedentzen zen ederkien;dakizuenez koba barneetan, batez ere sakonak baldin badira, ez baituez hotz eta ez berorik egiten. Beti hamalau gradu inguru egiten du,nahiz uda eta nahiz negu.

Ia txoratzen hasita zegoen Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes hainbestelan eta kezkarekin. Bere buruarekin hitzegiteko ohitura ere sartuzitzaion kobaren barruko isolamendu ilunean.

—Udaberriaren atzerapen honek erotu egin behar nau martxahonetan. Dena ondo baino hobeto neurtzen dihardut, baina ezin dutarrazoirik aurkitu. Hau da marka! Beste zerbait pentsatu beharko dut.Bide honetatik ez bainaiz inora iritsiko.

Pentsamendu horietan zebilela, eta egun guztian zehar egindako lanhandien kariaz, erdi lotan geratu zen Jaun Serafin Euri-Meuri.

Bere lozakuan kixkurtuta, haur txiki bat zirudien mantapean lotanjarria.

Halako batean zurrungaka hasi zen. Zurrunga ozen-ozenak egitenzituen gainera. Hain zaratatsuak ziren, ezen kobazuloko hormetakooihartzunean errebotatu eta esnatu egiten baitzuten Jaun Serafin,telebistako Meteorologoa.

—Hau da marka! —esan zuen berekiko—. Egun guztian gora etabehera ibili eta orain lorik egin ezin!!

Halako batean, pentsamendu bitxi bat joan zitzaion hazten eta haztengarunen erdian:

—Gizonok ez dakigu Udaberria zergatik ez datorren, baina animalieklotan jarraitzen dute euren habietan. Badirudi badakitela ez delaudaberririk etorriko.

Page 8: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

8

8

Burutapen absurdua zen baina bere neurri eta ezagutza guztiek kaleegin ziotenez, jada ez zekien zer pentsatu. Erokeria zela begitanduzitzaion baina honela esan zuen berekiko:

—Animaliekin hitzegiten ikasi izan banu, Meteorologia ikasi ordez,eurei galdetuko nieke zer gertatzen den.

Hori esanez batera, kobazuloko bazter batean triku gorrixka batikusi zuen kiribildurik lotan. Bere arantza guztiak bildurik zeuzkanmanta antzeko babes berezko bat osatuz.

Jaun Serafinek badaezpadan froga egitea erabaki zuen eta honelahasi zen hizketan:

—Kaixo, jaun triku! Galdera bat egitera natorkizu. Izan ere aspaldihonetan oso kezkaturik nabil Udaberriaren atzerapenarekin. Zuk ba aldakizu ezer gertakizun horri buruz?

Kobazuloan Jaun Serafinen azken hitzaren oihartzunak baizik ezziren entzun:

—…BURUZ? URUZ? RUZ? UZ??Handik minutu batera edo bitara, ahots xume-xume bat entzun zen:—Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes, zuk ez al dakizu nik lo egiten

dudala neguan? —trikua zen hizketan ziharduena—. Lehen ere esnatunauzu zure zurrunga zantar horiekin. Eta orain galdezka hasi behar alduzu?

Jaun Serafinek ezin zuen sinetsi halakorik. Orduantxe pentsatu zuenbenetan erotzen eta buruko zentzu guztiak galtzen hasia zela.Unibertsitatetik zekien hura ezinezkoa zela. Hala ere ez zuen aukeraalferrik galdu nahi izan:

—Bai, badakit neguan lo egiten duzuela, baina ni oso kezkaturiknago Udaberri atzeratuaren arazo honekin. Neguak aspaldi behar zuenjoanda eta Udaberria ez da oraindik etorri —esan zion Meteorologoaktrikuari.

—Erotuta al zaude? Nola joango zen Negua Udaberria etorri ezbaldin bada? Zu ez zaude sano burutik. Gainera utzi lotan: Meteorologokaikua!!

—Baina… —hasi zen esaten Serafin Jauna.—ZER BAINA ETA ZER BAINA ONDOKO!! UTZI LOTAN!!Trikuaren bukaerako hitzak errepikatu zituen oihartzunak:—UTZI LOTAN!! LOTAN!! TAN!! TAN!! TAN!! !!

Page 9: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

9

9

Jaun Serafin Euri-Meuri Lopesek bi buelta t'erdi eman zituenlozakuaren barruan etsipenez. Ondoren, guzti-guztia entzun zuenkatagorri loti baten bi begi piztuak ikusi zituen kobako beste ertzbatean, ñir-ñir egiten. Kobazulo ilun eta sakon hura, ez hotz eta ezbero, baizik eta beti hamalau gradu inguru edukitzen zuena, ez zuenJaun Serafinek bakarrik ezagutzen, antza zenez. Baziren han barruanbeste hainbat izaki bizidun ere, norbera bere gustuko babes epelarenbila.

Kattagorriari so geratu zitzaion, beraz, Jaun Serafin. Iluntasunhartan, piztutako bi poxpolo ziruditen animalia gorrixkaren begitxoek.Jaun Serafinek hartu zuen hitza:

—Adizu, Kattagorri!!! —oso ozen hitzegiten zuen MeteorologoJaunak—, Kattagorri, adizu Kattagorri!!! —deiadarkatzen zuen behineta berriro—. Jaun Serafin Euri-Meuri nauzu, Telebistako Meteorologoofizial eta ospetsua!!

—Eta niri zer? —izan zen Kattagorriaren erantzun bakarra,kobazuloko sarreran zegoen haritz zahar eta okertu baten barru alderasaltoka aldeginez—. Niri zer ardura dit guzti horrek?

—Tira, Kattagorri, ez zaitez horrela jarri nirekin. Ez dut ezer txarriknahi. Udaberriak oso kezkatuta nauka. Zergatik ez da oraindik etorri?—galdegin zuen azkenan Euri-Meuri Jaunak.

—Udaberria ez baldin bada etorri zergatik esnatzen nauzu? Ez aldakizu nik, eta ni bezalakook, lotan pasatzen dugula Negu guztia?—esan zuen Kattagorriak haritz zaharraren barnetik.

—Bai, baina zergatik ez da etortzen behingoz Udaberria? Horixe dajakin nahi dudan guztia. Gero pakean utziko zaitut.

—Bai zarela gizon latosoa!Jaun Serafinek behin eta berriro errepikatu zion bere galdera, baina

Kattagorriak erabakita zeukan ez erantzutea eta lotan jarraitzea. Haritzbarrutik etorri ziren bere azken hitzak oihartzundu ziren estalaktita etaestalagmita guztien artean errebotatuz:

—ZOAZ PIKUTARA!! PIKUTARA!! TARA!! TARA!! TARA!! !!Krokodiloak triste daudenan bezalaxe, malko handiak pilatu

zitzaizkion Jaun Serafini bi begi gorrituetan. Tanto horiek lozakuabustitzen zioten eta horretxegatik apartatu zuen burua zakutikkanpora. Hortara, tantoak lo egiten zuen lekutik hurbil zegoen

Page 10: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

10

10

putzutxo batera erori ziren, eta handik errekasto mehe-mehe bateranahastu ziren.

Bere etsipen eta desesperamenduan ezin kontsolaturik zebilenMeteorologoa:

—Ai ene! Ez dago erremediorik. Inortxok ez dit esan nahi Udaberriazergatik ez datorren. Neguan denak daude lotan.

Eta negarrez segitu zuen beste ordu pare batean edo. Bere zotinezgain, estalaktitetatik erortzen zen uraren txalaparta baizik ez zenentzuten ahal:

—TTOP, POTT, TTOP, POTT, POTTK, TTOPOK, POTTOK,TTOK…

Bapatean, neguan lorik egiten ez duten zizare horietako bat agertuzen erreka mehearen ondoko zulo batetik. Eztulka zetorren:

—Etjum! Etjum! Hau da gatz piloa daukana gaur hemengo urak!! Zergertatzen da hemen? —esanez batera, Jaun Serafin Meteorologoa ikusizuen negar malko batean—. Ene Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes, zeregiten duzu hor negar zotinka? Zure malkoena al da urak daroan gatzguzti hau?

"Bai" triste bat baizik ez zitzaion atera ezpainetatik. Beste ezer esannahi izan balu ere ezin izango zuen, hainbestekoa baitzen negargurea,etsipena eta desesperamendua.

—Baina gizona, zer duzu horrela, ume txikien antzera malko handihoriek isurtzeko? —galdegin zion Zizare berritsuak, bere gorputz lizunazulotxotik erabat atereaz.

Baina Jaun Serafin ez zegoen halako galderei erantzuteko. Familia,lana eta izen ona ere galduak zituen, muturrik agertu nahi ez zuenUdaberri madarikatuaren erruz. Gainera Zizareek ez dute neguan loegiten, baina nola jakin animalia mukitsu hark egia esango ote zionentz?

Zizarea izan zen berriro solasean hasi zena, halako gizon handi batnegarrez ikusteak animaliarik txikiena ere hunkitzen baitu ia beti:

—Jaun Serafin, baretu zaitez apur bat. Seguru ez dela hainbesterakoizango daukazun zorigaitza. Denok ditugu aldi txarrak. Denok ditugugeure gora-beherak. Eta zuri ere pasatuko zaizu negargurea.

—Ez dakit, ez dakit —esan zuen zotin artetik Meteorologoak–.Oraintxe erabat etsituta eta tristatuta nago.

—Tira, tira!! Ez zaitez horrela jarri. Gainera, zure izena jakin nuenetikgaldera bat egiteko gogoz nago.

Page 11: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

11

11

—Zuk niri galdera bat? —esan zuen Jaun Serafinek, negarra eten etamukiak gorantz zukatuz—. Bada, neuk ere badaukat beste galdera batzuri egiteko.

—Ederki. Parra gaude orduan. Neu hasiko naiz galderarekin.Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes, lozakutik erabat irten gabe, eseri egin

zen gorputza tinkatuz. Aldi berean jertsearen maukaz garbitu zituensudurraldeko malko eta muki guztiak.

—Galde ezazu, zizare. Baldin badakit erantzungo dizut. Zaude ziur,baina gero zuk erantzun beharko didazu niri.

—Niregatik konforme! —erantzun zuen pozez Zizareak, gizon handiharen negarra uxatzea lortu zuelako.

—Ni ere ados —esan zuen Meteorologoak.—Hara, Jaun Serafin, zu oso gizon ospetsua zara, eta zure izena

mundu guztiak ezagutzen du. Guk ere bai, jakina. Badakizu zizareokoso kurioso eta jakinmin handikoak garela. Horrelaxe, lehengo astearteazela uste dut, gutariko norbaitek esan zuen Telebistako Meteorologorikospetsuena gure mendi hauetan zebilela aztoraturik, bizkarrean motxilabat eta haize eta euri guztiak behin eta berriz neurtzen.

—Bai. Halaxe da izan ere —esan zuen Jaun Serafinek, bera parajehaietan zer arraiotan ote zebilen galdetuko ziola pentsatuz. Bainagalderak ez zeukan zer ikusirik ez bere kezkarekin, ez eta berelanarekin ere. Zizareen kuriositatea gehien pizten duena, gauzen etaizakien benetako izena ezagutzea izan da mundua mundu denezgeroztik. Esate baterako, guk, gizakiok, txori guztiei txori deitzendiegu, bataren eta bestearen arteko ezberdintasunak ia ikusi gabe.Zizareentzat hori ezinezkoa da. Beraiek derrigorrez jakin behar dutegauza bakoitzaren izena. Izena, gainera, bakoitzak berea daramana da.Nola izango dira, beraz, txori ezberdin guztiak izen bereko? Ezinezkoada. Txori bakoitzak, beste gauza guztiek bezalaxe, izen bakarra duzizarrentzat.

—Izena, bat eta bera nahikoa —esan ohi dute Zizareek beraienbileretan.

Horrela, bada, Zizareak jaurti zuen azkenerako gordeta zeukangaldera:

—Lehengo egun batez, hor ondoko putzu batean bilduta ginelarik,zure deitura arraroaz mintzatu ginen. Inork ez genekien zer esan nahi

Page 12: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

12

12

duen edo nondik etorritakoa den zure bigarren deitura hori. Lopes,alegia. Ez da hemengoa, ezta?

—Egia diozu —erantzun zuen Jaun Serafinek galderaren errazarekinharrituta—. Lopes abizena ez da ez hemengoa. Portugalgoa da.

—Esaten nuen ba nik. Sekula ez nuela paraje hauetan entzuna.—Portugal deitzen den urrutiko herri batekoa da. Nire ama zena

hangoa zen. Bailarina beltxarana zelarik ezagutu zuen nire aita. Etahalaxe, azkenean ezkondu eta ni sortu nintzen. Horregatik naiz Lopesbigarren deituraz. Asetu al dut zure jakinnahia, zizare?

—Bai horixe! —erantzun zuen Zizareak poz-pozik—. Gutako inori ezzitzaion sekula bururatuko horregatik izan zitekeenik hain abizenarraroa!

—Ederki. Pozten naiz. Baina orain niri dagokit galdezka hastea.—Has zaitez nahi duzunean. Ni prest nago erantzuteko.Jaun Serafinek ez zezakeen sinetsi gertatzen ari zitzaiona.

Unibertsitateko denboretan baten batek honelako gauzak ere gertatzendirela esan izan balio, ez zion inolaz ere sinestu ahal izango. Bera Zizarebatekin hizketan! Jesus, Maria eta Jose! Sekula halakorik! Egia alaametsa, berak ez zuen aukera alferrik galduko. Ez horixe!

—Ba, hara, zizare. Joan deneko egun hauetan zoratu beharrean nabilgaldera zail baten erantzuna topatu nahian. Eta agian zeuk jakingoduzu.

—Tira, ez zaitez hasi luzamendutan eta egin galdera behingoz. Jakindut gainera familia eta ia ondasun guztiak ere galdu dituzula azkenbolada honetako gorabeherekin.

—Halaxe da bai!! —eta hori esanez batera Josefina Grijalbo, bereemaztea, eta hiru seme-alabak etorri zitzaizkion gogora. Berriro hasi zennegar zotinka galdera egin ezinik, eta Zizarearen pazientzia agortzekozorian jarriz.

—Jaun Serafin, ez daukat arratsalde guztia zuri mainak entzuteko.Lur asko zulatu behar dut oraindik gaua etorri baino lehen eta gainerazure malko horien gatzak, azala erretzen dit.

Zizareak aldegiten bazion, akabo!, erantzunik gabe geratuko zenJaun Serafin, eta horixe bakarrik falta zitzaion! Hainbeste denboraargibidearen zain eta orain malko triste batzuengatik erantzunik gabegeratzea. Ezta pentsatu ere! Barru-barrutik etorri zitzaion galderaezpainetara:

Page 13: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

13

13

—Hara! Udaberria ez da oraindik etorri eta horrexen arrazoia jakinnahi dut. Zuk ba al dakizu?

—Ja. Jo. Ja. Ji!!! —hasi zen barre algaraka Zizarea—. Baina gizona,horregatik al zenbiltzan hain larri eta kezkati? Ja, jo, ja, ji!!! Horregatikgaldu al dituzu zure familia, ondasuna eta izen ona?

Egoera horrek mindu egin zuen Jaun Serafin. Zizare alu batek nolaegin ziezaiokeen horrelako algararik Europako Unibertsitate onenetanikasitako maisu handiari? Baina zizareak berearekin jarraitu zuen:

—Haseratik niregana etorri izan bazina, dena konponduta zegokeenoraingoz. Nik badakit Udaberria zergatik ez datorren.

—Bai? Benetan?—Bai. Bene-benetan. Hori edonork daki hemen. Baso guztian ez da

izango animalia edo belarrik, harri arbola edo kilkerrik, horren berririkez daukanik. Hara, Udaberria ez baldin badator, beldurrez dagoelakoda.

—Beldurrez? Zeren beldurrez? —galdegin zuen Serafinek guztizharritu eta txunditurik.

—Ekaitz gogor baten beldurrez —erantzun zuen oso ziurZizareak—. Pentsa ezazu Maiatzaren azken egunak joan direla,Ekainean gaudela eta oraindik ez dela inor ere etorri.

—Nor da inor? —galdetu zuen Meteorologoak korapilo hura ulertunahian.

—Nortzuk izango dira, bada? Paseko hegaztiak eta gainontzekobeste guztiak: tximeletak eta abar.

—Zergatik gertatzen da hori?—Ba, horixe. Lehen esan dizudanagatik. Egun batzuk barru ekaitz

izugarri bat egingo duelako.—Eta zer? Bestetan ere egin izan ditu ekaitz txar askoak.—"Eta zer?" diozu. Ba, asko! Etorriko den ekaitz hori izugarria

izango da. Lehenengo bi egunetan, izotzak eta haizearen ziztu hotzbiziek bazter guztiak hoztu, izoztu eta elurrez zurituko dituzte.

—Etjum, etjum —egin zuen eztul Jaun Serafinek sinesten ezduenarena eginez, baina, beste ezer esan baino lehen Zizareak hartuzion berriro aurrea:

—Eta ez da hori txarrena izango!! Beste bi egun eta gauetan zehar,espantuzko trumoi eta burrunbak jo ondoren, tximista geraezinenartetik jausitako txingor, harri, kazkabar eta euri zaparradek etengabe

Page 14: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

14

14

urtuko dituzte elurrez zuritutako bazter guztiak. Dena ur izango dazuen herri eta hirietako kaleetan. Ufalak eta hurakanak sortuko dirainoiz baino indartsu eta bortitzago.

—Hori ezin liteke egia izan!!—Ba, bai, egia da. Eta gainera, beste bi egunez eguzkiak joko du

Saharako desertuan baino gogorrago.—Jesus, Maria eta Jose!! Ni beldurtzeagatik gezurretan ari zara

hizketan!! —esan zuen berriro Meteorologoak Zizare haren hitzespantagarriak sinestu ezinik.

—Nik ez dut sekula gezurrik esaten. Zizareok beti deitzen diogugauza bakoitzari bere izenaz. Esan dudan guztia egia da. Zuk sinestenduzun ala ez zeure kontua da. Nik erantzun diot zuk egindakogalderari: horrexegatik ez dator Udaberria. Zertarako irtengo diraorain lore eta fruituak, gero ekaitzak denak txikitzeko, izozteko etadesagertarazteko? Zertarako etorriko dira paseko hegazti etatximeletak, dauden lekuan baino okerrago egoteko? Esaten dizudanguzti hau da egia. Zuk sinestu ala sinestu ez.

Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes zeharo galdurik sentitzen zen. Ezzekien apropos adarjoka ari ote zitzaion ala bene-benetan erantzutenote zion Zizareak. Batera edo bestera izan, ordea, nola izan zitekeenegia astakeria handi hura? Eta, gainera, nola jakin zezakeen horrelakogauza zaila Zizare ergel eta lizun batek? Badaezpada, bereitaunketarekin jarraitzea erabaki zuen Jaun Serafinek:

—Nola dakizu zuk guzti hori?—Nola dakidan? Nola jakingo dut bada: dakidalako!! Gainontzeko

animalia guztiok dakigun bezalaxe. Basoan bizi garen guztiok dakiguhori betidanik. Zuek, gizakiok, ez dakizuen beste hainbat gauzadakigun bezalaxe.

—Zer? Zer diozu? —Meteorologoak ezin zuen bere onera etorri.Ekaitza zein izugarria izango zen jakin zuenetik, guztiz irtenda zegoenbere onetik, bere logikatik eta Unibertsitatean ikasitako ikasgaiguztietatik.

—Gizakumeak zarete hori ez dakizuen bakarrak —Zizarea ez zenisiltzen, piztutako irrati zahar bat ematen zuen—. Guk denok, abere,piztia, animalia, landare eta harriok, betidanik dakigu zuek gizakiokurteak gaizki zenbatzen dituzuela. Betidanik dakigu urteek ez dutela

Page 15: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

15

15

hirurehun eta hirurogeitabost egun juxtu-juxtu. Edonork daki hemen,egun eta ordu gehiago dituela urte bakoitzak berarekin.

Halako batean Jaun Serafinek moztu zion hitza:—Nola? Zein astakeria diozu? Gizonok ez dakigula denbora behar

bezala neurtzen? Horixe bakarrik falta zitzaidan entzuteko!! —haserrezegoen Meteorologoa eta ez zen isilik geratzeko modukoa—. Norkasmatu zuen, bada, erlojua? Eta egutegia?

—Gizonak. Hori egia da, bai. Baina ez zituen ondo eta xuxen asmatu.Horregatik, hiru mila urtetatik behin, urtero zenbatu gabe geratzendiren ordu guzti horiek bildu egiten dira. Orain tokatzen da denborarilapurtutako guztia bueltatzea. Horregatik, orain arte egin ez ditueneguraldi guztiak bilduko dira egun horietarako. Horretxegatik ez duetorri nahi Udaberriak. Ekaitza pasatutakoan agertuko da, baina ezlehenago.

—Gezurra diozu! Hori ezinezkoa da! —erantzun zion Zizareari JaunSerafinek guztiz asaldaturik.

—Banekien gizakiak egoskor eta terkoak zinetela, baina ez nuen ustehainbeste izango zinetenik. Hara, ba al dakizu honelako ekaitza gertatuzen azkeneko aldia noiz izan zen?

—Ez, ez dakit —esan zuen Jaun Serafinek apur bat pentsatu etagero.

—Noe izeneko jaun baten garaietan izan zen. Eta kitto. Nahikodenbora galdu dut zurekin. Eta lan piloa daukat atzeratuta gaurgauerako.

Jaun Serafin eskerrak ematen hasi zitzaion Zizareari, baina bukatubaino lehen, Zizarea erreka mehearen ondoko zulotxoan izkutatu zenbetirako, bere artean honela pentsatuz:

—Bai txoriburuak direla gizakiak. Egia esan eta sinestu ez. Horkonpon Marianton! Ni banoa eta zu hor egon!

Meteorologoa guztiz urduri geratu zen. Akaso egia zen Zizareakesandakoa, ala akaso ez. Baina egia esan behar bada, berak ez zeukanbeste arrazoirik Udaberriaren atzerapena ulertu ahal izateko. Gizonenliburuetan jartzen zuenarekin ezinezkoa zen arazoa ulertzea.

Izerditan blai zegoen Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes, Zizareakesandakoek sortu zioten beldur, ezinegon eta kakalarriarekin.

Page 16: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

16

16

Lozakutik irtetea erabaki zuen baina urduritasunean ezin izan zuenkremailera askatu. Azkenean bi besoak atera ondoren, lortu zuenhandik kanporatzea.

Bi belarriak xut jarri zituen ia beste animaliaren bat topatzen otezuen, baina kobazuloaren barnean ttanttoen ttop-ttopa baizik ez zenentzuten:

—TTOP, POTT, TTOP, POTT, POTTK, TTOPOK, POTTOK,TTOK…

Egun guztian ez zen une batean ere lasai egon. Denbora osoz gauzabera zeukan buruan jira eta bueltaka: Zizarearen hitz korapilatsuetanjakindako eguraldi beldurgarria. Horregatik ez omen zen etorri orainoUdaberririk. Horregatik ez omen zen sortu lorerik. Horregatikjarraitzen omen zuten animalia guztiek lotan.

—Kaka zahar-zaharra!! —esan zuen garrasika—. Dena gezurra izanda. Ametsetan ibili naiz.

Orduantxetik hasi zen bere tramankulu guztiak atera eta neurketaberriak egiten. Behin eta berriz begiratzen zien motxila urdineanzeuzkan bere liburu, entziklopedia lodi eta idatziei. Han ez zegoen ezer.Ez zetorren eguraldi txarrik. Haizeak eta antizikloia beti bezalakoakziren. Hotza eta euria normalak ziren.

Ezin zuen, ordea, lasai egon. Gau hartako gertakizunak egiazkoakziruditen, eta Zizarearen hitzek, hankapean zeukan lurra bainoegiazkoagoak ziruditen. Zergatik esan behar zion gezurra maliziarik ezzeukan Zizareak? Zergatik esan behar zion gezurra beti egiazkoizenaren bila dabilen Zizareak? Zergatik…?

—Ezinezkoa da! —esan zuen berekiko—. Ameskaiztoak baizik ezdira izan. Nola hitzegingo dut animaliekin? Zoratzen hasita nago.

Urduritasun hartatik ihes egiteko, kobazulotik irtetea erabaki zuen.Sarrerako haritz zahar makurtuaren ondotik pasatzerakoan,

haritzaren gainera igo zen. Halaxe jakingo zuen Kattagorria benetakoaala ametsezkoa izan zen. Igotzen hasi zen, bada, baina hain zegoendorpetuta, ezen lehenengo adarretara iritsi baino lehen, plauts!, eroribaitzen lurrera.

Berriro kobazulora sartzea erabaki zuen, paseatzera joan gabe.Ipurgainean min zeukan arbolako erorketagatik. Horixe bakarrik

falta zitzaion erabat desesperatzeko.

Page 17: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

17

17

Motxila urdin zaharretik ardo botila bat atera zuen. Apropos sartuzuen motxilan, Udaberriaren atzerapenaren arrazoia asmatu izananoizbait ospatuko zuelakoan. Ez zuen ezer asmatu, baina gizon handiaskok egiten duen bezala, burutik kendu nahi zituen kezka guztiakbehin betirako. Kortxoa kendu zion poltsikoan zeukan labana txikibatez, eta basorik gabe, muturretik hasi zen edaten. Zurrutaka glo etaglo.

Goiza zen, eta nola ez, ardoa igo zitzaion burura. Horixe nahi zuenberak: mozkortzea eta Udaberriak sortutako larritasuna ahaztea.

Azkenerako egundoko mozkorra bereganatu zuen eta txikitandikAthletik zale amorratua zelako, gutxi gorabehera honela hasi zenzarataka:

—Aurrera Athletikeko lehoiak! Aliron, aliron, "El Athletik eskanpeon!" Aupa Athletik! Aupa!!

Ondoren lurrera erori zen, patata zaku baten antzera mozkorrarenmozkorrez. Lotsagarria zen bere egoera, inork ez ikusteko modukoa.Lurrean zegoelarik, Athletikaren ereserki edo himnoa abestea erabakizuen:

— KORA EUSKAPI BIZI BETIKORA GAPINO ARANA KOITILAGI ZARRAK BETI BETEBETE BITEKORA EUSGATIKORA GAPINO XARANA KOITI…

Abestu zuena ez zen, ez, Athletikaren ereserkia eta ez zen ezer.Baina bost axola berari.

Mozkortuta zegoelarik ez zituen ikusi trikua, suge luze berdail bateta xagu txiki-txiki bat nola izkutatzen ziren korrika eta presakakobaren barnerantz. Ezin zuten gizon hura gehiago agoantatu. Erabatnazkatuta zeuden berarekin. Bazirudien ez zituela animaliak lotan utzinahi: lehenbizi zurrungak, gero Zizarearekin hizketaldi luzea, ondorenero baten antzera garrasika, eta orain berriz, mozkortuta kantari.

—Hemen ez dago lo egingo duen amaren semerik!! —esan zuten ahobatez, trikuak, sugeak eta xaguak, ilunpe sakonago bateko pakearenbila zihoazen bitartean—. Lotan uztea ez da, bada, gauza askoeskatzea!!

Page 18: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

18

18

Jaun Serafinek, ardoaren azken bost ttanttoak edan zituenean,botila-muturra sartu zuen ahoan, txupete bat bailitzan. Baina han ezzegoen ardo gehiagorik. Motxilarantz abiatu zen ia edari gehiago ba otezuen ikustera, baina ez zen iritsi. Harri koskor baten antzera erori zenlurrera berriro, eta lotan geratu zen, mozkorrak lotan geratzen direnbezalaxe: begiak zeharo itxi gabe eta gizonarena baino, zerriaren antzhandiagoarekin.

Bi gau eta hiru egun segidan egon zen horrelaxe, lotan.Kobazuloko animaliek biziki eskertu zuten gertaera eta bake hura,

zurrungetara ohitu ere egin bait ziren azkenerako.Jaun Serafin esnatu zenean, beti lez, tantoen txalaparta baizik ez zen

entzuten ahal kobaren barrenean:—TTOP, POTT, TTOP, POTT, POTTK, TTOPOK, POTTOK,

TTOK…Lozakutik irteterakoan, buruko min izugarria nabaritu zuen

edandako alkohol guztiarengatik. Gizon oso setatia zenez, esnatubezain laster hasi zen berriro bere gogoetetan:

—Hau da marka! Mundu honetan norbaitek Metereologiaz ezerbaldin badaki, hori, neu naiz: Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes,Telebistako Meteorologo ospetsu eta jakintsua. Eta nik ez dakit zergatikez datorren aurtengo Udaberria. Diren eta ez diren guztiak neurtuditut. Eta ez dago arrazoi bat bera ere honelako gauza sinesgaitzagertatzeko. Hemen gizakiok ez dakigun zerbait ari da gertatzen, baterezalantzarik gabe.

Horrelaxe aritu zen orduak eta orduak, buruari jira eta bueltaka,bere ametsak ia egia izango ote ziren pentsatzen hasi baino lehen.Sakon-sakonean, berak ez bait zion Unibertsitate jakintsuetan ibiligabeko Zizare ahul bati arrazoirik eman nahi.

Azkenean, kobazulotik ateratzea deliberatu zuen. Han ez zeukanzereginik jada. Zizareak esandakoak egia ziren. Bai horixe! Berakbehintzat ez zuen beste esplikaziorik ikusten.

Koba barneko erreka mehearen uretan garbitu zituen hortzak etakendu zuen bizarra. Orraztu eta hirira joatea erabaki zuen. Telebistarajoan behar zuen beste inora baino lehen, zekien guztia kontatu beharzuen kameren aurrean. Ekaitza etorri baino lehen, jende guztiarijakinarazi nahi zion zer gertatu behar zuen.

Page 19: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

19

19

—Jaun Serafin! Hau poza! Zenbat denbora ikusi gabe! —esan zionTelebistetxeko atezain argalak—. Ez genekien non ibili zaren sartuta.

—Halaxe da, bai, Jenaro —erantzun zion Meteorologoakatezainari—. Urruti samar ibili naiz aspaldi honetan. Badakizu, eguraldiaeta Udaberriaren arazo honekin…

—Ta? Ta? Ba al dakizu zerbait? Ba al dakizu Udaberria zergatik ezdatorren? —galdegin zion jakin-nahi biziz Jenarok.

—Bai —erantzun zuen Jaun Serafinek guztiz serioski—. Askokostata, baina azkenean asmatu dudala uste dut. Ia seguru nago.

—Benetan? —sinetsi ezingo balu bezala galdetu zuen Jenarok.—Bai, bene-benetan. Horretxetara nator hona, telebistan

eguraldiaren berri ematera, eta Udaberria zergatik ez datorren beharden bezala argitzera.

Jaun Serafin Telebistetxeko korridoreetan aurrera zihoan heinean,ikusten zuten guztiek diosal egiten zioten.

—Kaixo, Don Meteo! Non ibili zara sartuta?—Eguraldia asmatzen ibili naiz.—Ta? Asmatu al duzu Udaberriarena?—Baietz uste dut —erantzuten zien berak serio-serio.Poliki-poliki, Jaun Serafin Euri-Meuri Lopes, Meteorologo handiaren

hitzak, telebistetxe guztian zehar joan ziren zabaltzen. Mundu guztiakeman nahi zion harrera ona Udaberria zergatik ez zetorren zekiengizonari:

—Hau bai jakintsua! —esaten zuten batzuek—. Inork asmatuezindakoa asmatu du berak. Hau bai gizon jakintsua!

—Hau bai gizon aparta —zioten beste batzuek—. Gizon honek baidaukala benetako meritua!

Jaun Serafinen pasiloetako ibilera, prozesio baten antzekoa bihurtuzen azkenerako. Bera aurrean zihoan harro eta irribartsu. Azkeneanbere izen ona berreskuratuko zuen mundu guztiaren aurrean, etaseguru asko Josefina Grijalbo bere emaztea eta hiru seme-alabak ere,berarekin bizitzera bueltatuko ziren.

Oso pozik zihoan telebistako Zuzendari Nagusiaren BulegoPrintzipalera. Kameren aurrean irten baino lehen, berari eskatu nahizion baimena Jaun Serafinek Udaberriaren arazoa jendeari argitzeko.

Page 20: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

20

20

Bera aurretik eta pare bat dozena lagun atzetik iritsi ziren ZuzendariNagusiaren ateraino. Egurrezko ate lodi bat zen, izugarrizko diztirazeukan atetzar handi-mandi astun bat.

—Kax,kax! —jo zuen atea Jaun Serafinek.—Nor da? —galdetu zuen Zuzendariaren ahots zakarrak atearen

bestaldetik—. Presazo zerbait ez baldin bada, utzi ni pakean. Lan pilobat daukat oraindik egiteko.

—Don Ramon, Serafin Euri-Meuri Lopes naiz, telebista honetakoMeteorologoa.

Berehalaxe egin zion harrera. Itxura denez, tximista baino azkarragojeiki zen Zuzendari Nagusi Orokorra Jaun Serafini artatzera. Atea irekizuenean ordea, Jaun Serafinez gain beste pare bat dozena pertsona ereikusi zituen bere atzetik. Ez zitzaion gehiegi gustatu gertaera hura.Garrasi bizian hasi zen:

—Alfer koadrila galanta!! Segapoto kaskarinak! Baina zer uste duzuezuek? Zuzendari Nagusi Orokorra lanean, eta zuek prozesioan? Nonzaudetela uste duzue? Lan egiteagatik ordaintzen zaizue, eta ezpasiloetan txurtxurrean aritzeko. Alde hemendik bakoitza bere lanera!

Ziztu bizian atera ziren Jaun Serafinen jarraitzaile guztiak korrika,presaka eta harrapataka. Norbera bere lan lekura. Zuzendari harkbeldurtu egin zituen guztiak bere mutur beltz eta oihu zabarrez.Ondoren ezti-ezti hasi zitzaion hizketan Jaun Serafini:

—Kaixo, Euri-Meuri Jauna! Zenbat egun zu ikusi gabe! Non egonzara hainbeste denboratan?

—Mendian, Zuzendari Jauna. Hantxe egin ditut nire neurketa etaasmaketa guztiak.

—Eta, asmatu al duzu zergatik ez datorren Udaberria?—Bai Jauna —erantzun zuen apalki Jaun Serafinek.—Benetan al diozu hori?—Baietz, bada. Badakit Udaberria zergatik ez datorren.Jaun Zuzendariari irribarre maltzur bat atera zitzaion ahotik. Jaun

Serafini eskua jarri zion bizkarrean eta ondoren bere bulegoan barrurasarrarazi zuen. Atekote handia itxi egin zen, automatikoki.

Jaun Zuzendariaren aurrean zegoen eserita Jaun Serafin. Halakogizon handi batekin egoteak urduri samar jartzen zuen, baina prestzegoen ekaitzaren berri mundu guztiari esateko.

Page 21: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

21

21

—Ederki, Jaun Serafin —esan zion irribarrez Zuzendariak—.Bagenekien zu bezalako Meteorologorik ez zegoela mundu guztian.Bagenekien norbaitek asmatzekotan, zeuk asmatuko zenuelaUdaberriaren atzerapenarena. Ea, beraz, esaidazu Meteorologo Jauna,zergatik ez datorren Udaberria.

Jaun Serafini juxtu-juxtu atera zitzaizkion hitzak:—Begira, Zuzendari Jauna. Mundu guztia erantzun honexen zain

dago, Planeta guztia Udaberria zergatik ez datorren jakin nahian dago.Erantzun goseak da mundu guztia. Nire ustetan, inork ere ez daukabesteek baino lehen jakiteko eskubiderik. Guztiek batean jakingo duzue,kameren aurrean eta zuzenean esaten dudanean, eta ez lehenago.

Irribarrea aurpegitik izkutatu zitzaion Zuzendari Nagusi Orokorrari.Berak beste inork baino lehenago jakin nahi zuen urte hartanUdaberriarekin gertatzen zena. Ez zegoen, beraz, batere pozikMeteorologoak esandako azken hitzekin:

—Baina Serafin Jauna, ni zure Zuzendari Nagusi Orokorra naiz!—esan zion bere besaulkitik altxatuz—. Nik agintzen dut hemen!

—Badakit zuk agintzen duzuna, baina Udaberria zergatik ezdatorren nik bakarrik dakit mundu osoan, eta barka iezadazu, Jauna,hori jakiteak diru asko balio du. Beste edozein telebistak zuk ordaintzenduzuna baino hamar aldiz gehiago ordainduko luke nik dakidanajakiteagatik.

Mututurik geratu zen Zuzendaria. Ez zuen horrelakorik espero.Baina egia zen, bere parean zegoen Meteorologo hark zekienak diruasko eta asko balio zuen. Edozein telebistak erosiko luke horrelakoinformazio bat prezio onean. Gainera, horrelako berri bat berehalazabaltzen zen, eta ordurako gainontzeko telebistetxeek ere bazekitenJaun Serafinek Udaberriaren atzerapenaren zergatia asmatu zuela.Laster etorriko ziren Jaun Serafinengana diru eta baldintza askozhobeagoekin. Argi ibili behar zuen parean zeukan aukera eder hura ezalferrik galtzeko.

—Zer da zure informazioaren truke eskatzen duzuna? —galdeginzuen gozo-gozo Zuzendariak.

—Ezertxo ere ez. Mundu guztiak aldi berean jakitea nik dakidana.Horixe baizik ez.

—Baina, baina… Zer txorakeria diozu, gizona? —esan zuen haserreZuzendariak.

Page 22: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

22

22

—Entzun duzun horixe da nahi dudana. Ez besterik. Telebista guztieideitzea nahi dut. Planeta guztian aldiberean jakin dezatela nahi dut.Gizaki guztiok jakiteko eskubide berbera dugu eta.

—Baina hori ezinezkoa da! —Zuzendariak bere telebistak bakarrikesatea nahi zuen.

—Zuk hala nahi baduzu, eskatzen dudana litekeena da. Nahikoa da,hor mahai gainean duzun telefono gorri hori jotzen baldin baduzu. Gaurgaueko bederatzietan, telebista guztietako kamerak neuri begira ikusinahi ditut. Bestela ez dago traturik.

- Baina, Euri-Meuri Jauna, hori erokeria da. Zergatik egin nahi duzuhorrelako gauza bat?

- Nire izen ona bere neurri egokian berriro jartzeko.Azkenean etsi egin zuen Zuzendariak. Baietz esan zion, ahaleginak

egingo zituela ahalik eta telebista gehien bertan, eta gauekobederatzietan, bil zedin. Horren trukean, Jaun Serafin Euri-Meurik,kamera guztien aurrean eskerrak eman beharko zizkion beretelebistetxeari.

—Konforme! —esan zuen Jaun Serafinek Zuzendariari eskua luzatuzbatera.

—Konforme! —esan zuen Zuzendari nagusiak ere, beretelebistarentzako izugarrizko propaganda egingo zuela pentsatuz—.Gaueko bederatzietarako bost ordu falta dira. Ez da denbora askobaina telebista gehienak hemen izango dituzu agindu bezala. Eta orainagur! Guzti hau martxan jarri ahal izateko lan handia egin beharko dut.

—Bai, agur —esan zuen Jaun Serafinek ate handia itxiz batera.Oraingoan bai, oraingoan Jaun Serafinek lortuko zuen behar adinako

ospe eta izen ona. Mundu guztiko Unibertsitateetatik etorrikozitzaizkion hitzaldiak eta konferentziak eskatzera. Azkenean, ondomerezitako ordaina lortzeko zorian zegoen. Inortxok ere asmatu ezinizan zuena zekien berak: Udaberria urte hartan zergatik ez zen etorri,nahiz eta Ekainean egon.

Bere emazte Josefina Grijalbok eta hiru seme-alabek ere aitaren lanaalferrikakoa ez zela ikasiko zuten behin betirako.

Puztutzen eta puztutzen hasi ziren Jaun Serafinen ametsak. Dirugehiago irabaziko zuen handik aurrera, eta diru horiekin txabola-obserbatorio-laborategia bota eta askoz handiago bat eraikiko zuen,izarrak eta galaxia guztiak ikusteko moduko teleskopio luze eta borobil

Page 23: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

23

23

batekin. Amets haietan ziharduen bitartean, makilatzera joan zen. Hanorraztu, apaindu eta ondo jantzi zezaten.

Telebistako Zuzendari Nagusi Orokorra, berriz, ero antzera zebilen,batera eta bestera deika. Planeta guztiko hogeitabederatzi naziodiferenteetako telebistakoekin mintzatu zen telefonoz. Guztiaktxundituta lagatzen zituen bere albistearekin:

—UDABERRIA ZERGATIK EZ DATORREN ASMATU DU GURETELEBISTAKO METEOROLOGOAK!

—Ez da egia izango! —erantzuten zioten denek harriduraz beterik.Horren ondoren esaten zien nola gaueko bederatzietan izango zuten

aukera, hala nahi bazuten, eta bere telebistari dolar pilo bat ordaintzenbaldin bazioten, Meteorologoa zuzen-zuzenean euren telebistatikzuzen-zunzenean ateratzeko.

Dene esan zuten baietz eta baietz. Oztopo bakarra ezin iritsiarekinizango zutela. Agian bost ordu ez ziren nahikoa izangobederatzietarako behar zen lekuan egoteko.

—Ba garaiz etorri nahi baldin baduzue, har ezazue hegazkin bat.Munduko gainontzeko telebista guztiak etortzekoak dira, eta zuekizango zarete ez zatozten bakarrak. Zeuek ikusi.

—Bai. Halaxe egingo dugu. Hegazkina hartu eta hor izango garagaur iluntzeko bederatzietarako.

Zuzendari Nagusi Orokorrari berriro piztu zitzaion irribarrea. Gauhartan, Meteorologoari esker, ospe eta diru pilo bat irabazi behar zuenbere telebista maiteak.

Azkenean iritsi ziren gaueko bederatziak. Mundu guztitik etorritakohogeitabi telebista kate ezberdin bilduak ziren. Bakoitza bere argi etakamerekin. Zuzendari Nagusi Orokorra oso pozik zebilen bere kontuakateratzen.

—Telebista bakoitzari 10.000 dolar kobratuko diot. Beraz…Hogeitabi telebista kate bider hamar mila… Berrehun eta hogei miladolar!! A ze diru pilo galanta!! Eta gainera izugarrizko ospea niretelebistarentzat. Neure bizitzako egunik zoriontsuena da gaurkoa, etadena gure Meteorologoari esker. Iuffiii!!!!!!

Jaun Serafin ostera, apurtxo bat urduri zebilen. Ohituta zegoenkameren aurrean mintzatzen, baina sekula ez zuen hainbesteko kameramordoa bere begi-bistan ikusi. Halako batean, gizon bat kontatzen hasizen:

Page 24: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

24

24

—HAMAR SEGUNDU FALTA DIRA BEDERATZIETARAKO:HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI, SEI, BOST, LAU, HIRU, BIETA BAT. AIREAN!

Argi guztiak eta kameretako tresna guztiak Jaun Serafini so jarriziren hizketan hasi zenean. Mundu guztia isil-isilik eta adi-adi zegoen,nola telebista estudiaoan, hala munduko etxe guztietan ere. Guztiak,jakin nahi zuten erantzunaren zain: ZERGATIK EZ DATOR AURTENUDABERRIA?

Ekaitzaren berri eman zuen lehenik Jaun Serafinek. Nola izugarrizkoeuri, lehorte, elurte, haizete, ufal eta hurakanak sortuko ziren esan zuenlehenik. Mundu guztia beldurtu egin zen Meteorologo jakintsu harkesandakoaz.

Begi guztiak berari so zeuden une hartantxe. Txinan, Indian, Bolivianeta Alemanian "ai ene!" esan zuen jendeak ekaitz ikaragarriaren berriizan zutenean. Ai ene eta ai ene.

Ondoren, Jaun Serafinek Udaberria horregatik ez zetorrela esanzuen, Ekaitz Izugarriaren beldur zelako. Eta paseko hegaztiena,tximeletena eta loreena kontatu zuen.

Hizketan eta hizketan ziharduelarik, halako batean kazetari batekhonela galdetu zion ingeles kaxkar bat erabiliz:

—Ederki dago diozun guztia, katastrofe izugarriak etorriko direlaeta guzti hori. Baina nola jakin duzu?

Jaun Serafinek kobazuloko esperientzia kontatzeari ekin zion. Nolalehendabizi Triku batekin hitzegin zuen eta nola ondoren Kattagorribatekin. Baina bene-benetan kontu guzti hura argitu ziona Zizarea izanzela.

Argi guztiak itzali eta denak hasi ziren txistuka eta isekaz:—Fiiu, fiiiu! Kanpora tranposo ahalena. Eroa. Enbustero kaikua!Zuzendari Nagusi Orokorrak ere konortea galdu zuen han gertatzen

ari zenarekin. Denek gauza bera esaten zuten:—Zoratu zaigu gure Meteorologoa! Hizketan hasi omen da

animaliekin! Nola esan dezake hori Unibertsitateetan ibilitako gizonjakintsu batek?

Urrutitik etorritako telebistetakoek, dirua bueltatzeko eskatzenzioten mareatuta zegoen Zuzendariari. Hitz bera zerabilten denekhitzetik hortzera:- Iruzurra! Kalteordainak eskatuko ditugu auzitegietan.

Page 25: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

25

25

Denak tresnak biltzen eta handik hanka egiten hasi ziren, ahalik etaazkarren.Mundu guztiko telebista aparailuei begira zeudenek ezin zuten

sinestu ikusi berri zutena. Gizon ero bat jarri zuten han pantailetanUdaberriaren arazoa konpontzen.

—Horrelako gizonak hobeto daude zoroetxeetan edo kartzelan—esan zuen batek baino gehiagok.

Esan eta izan, halaxe gertatu zen: bi anbulantzia etorri ziren abiadurahandiz eta presaka, goiko argi gorria piztuta eta sirena txistuka.Zoroetxekoak ziren. Jaun Serafin lotuta eraman zuten:

—Ni ez nagoela ero! Sano nagoela! —esaten zuen Meteorologoak,baina inork ez zion sinesten.

Biharamunean, munduko egunkari gehienetan zetorren albistea:

The Times:CRAZY METHEOROLOGUE!

El País:METEORÓLOGO DE TELEVISIÓN SE VUELVE LOCO.

Le Figaro:LE MÉTÉOROLOGUE DE TÉLÉVISION EST FOU.

Egunkari eta aldizkari guztietan gauza bera zetorren idatzirik.ILARGIA astekarian ere honelaxe zetorren albistea:

TELEBISTAKO METEOROLOGO OFIZIALAEROTURIK:

TELEBISTAKO METEOROLOGO OFIZIALA DENJAUN SERAFIN EURI-MEURI LOPES, OSPEHANDIKO ZIENTZIA-GIZONA, ZOROETXEANSARTU ZUTEN ATZO. EGURALDIAREN BERRIEMATEN HASI ETA OSO GAUZA ARRAROAKESAN ZITUEN KAMEREN AURREAN.TELEBISTAKO ZUZENDARIAK ADITZERA EMANDUENEZ… etabar, etabar, etabar, etabar…

Page 26: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

26

26

Hiru egun bakarrik egin zituen Eroetxean. Zaindariak despistatusamar ikusi zituen aukeretako batean, harresia salto eta hospa ihesi joanzen basorantz berriro. Han kobazuloan sartu zen, ez hotz eta ez beroegiten zuen hamalau gradu inguruko kobazulo ezagunean. Hantxejarraitzen zuten estalaktitek beraien txalaparta sortuz, eta hantxe botazuen Jaun Serafinek etsipenezko bere suspirioa:

—Ez nau inork konprenitzen!!Bien bitartean Udaberriak azaldu gabe segitzen zuen. Baina hiru mila

urtetik behin egiten dituen eguraldiak etortzen hasi zirenean, jendeabeldurtu egin zen. Gogora ekarri zituzten Telebistako Matereologoakaipatutako hitzak:

—NOEREN GARAIETATIK, DUELA HIRU MILA URTE GUTXIGORABEHERA, EZ DA SEKULA HORRELAKO EKAITZBELDURGARRIRIK IZAN.

Kezkatzen hasi zen jendea, Ekainean izugarrizko elurtea etorrizenean. Denak hasi ziren pentsatzen Meteorologo hark, agian, arrazoiizango zuela.

Horrexi esker, jendeak eguraldiaz babesteko neurri gogorrak hartuzituen eta ez zen ia inor hil. Etxe, fabrika, eliza eta parke gehienakguztiz apurtuta geratu ziren ekaitz izugarria izan zenean.

Mundu guztiak LOPESEN EKAITZ BELDURGARRIA izenazezagutzen du ekaitz hura Historia liburu potoloenetan.

Jendea mendietara igo eta bertan babestu zelako salbatu zen, edotaharrizko etxe indartsuetan sartu zelako.

Udaberria ekaitza baretu bezain laster agertu zen bazter guztietan.Inoiz baino nabari eta harroago etorri zen gainera, eta Apirileko eguzkigozoak Ekaineko azken egunak epeldu zituen.

Jaun Serafinek ez zuen, ordea, batere patu onik eduki: eurigogorrenak etorri zirenean, bere kobazuloko galeria eta pasabideguztiak hasi ziren urez betetzen. Antza denez, Jaun Serafin saiatu zenhandik ateratzen, baina txirrist egin eta bertan hil zen lehenago errekamehea zenaren ur handietan itota.

Handik urte batzuetara, bi mendizale, zaparrada handia zetorrelaeta, kobazuloan sartu ziren babes bila. Ikaragarrizko sustoa hartu zutenbegi-bistan aurkitu zutenarekin: eguraldia neurtzeko tramankuluhondatuak, motxila urdin apurtutako bat, ardo botila huts bat, liburu

Page 27: Estatua baten historiaalua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/estatua-baten... · 2009. 2. 13. · jostailuak, bizikleta eta txoriaren kaiola berarekin eramanez. —Baina, Josefina…

27

27

zahar erdi ustelduak… eta pixka bat barruragoko zulo batean,gizaseme baten hezurrak.

Mundu guztiak pena handia hartu zuen hezur haiek TelebistakoMeteorologoarenak zirela jakindakoan. Denek sentitzen zuten kulpaapur bat barrenean. Josefina Grijalbok eta bere hiru seme-alabek negarugari egin zuten.

Baina ezin zen ezer egin: penagarria zen baina halaxe zen. JaunSerafin Euri-Meuri Lopes aspaldidanik zegoen kobazuloan hilik etahorrek ez zeukan erremediorik.

Horregatik eraiki zuten, Catalunya Enparantza ederrean, bereomenezko oroitarri edo estatua bat. Oso argi jartzen du Jaun Serafinenirudiaren azpian dauden hizki batzuetan:

SERAFIN EURI-MEURI LOPESMETEOROLOGO HANDIARI

BETIRAKO ZORRARENESKERRONEZ.

Bere Herriak.