ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri...
Transcript of ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri...
ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA-ORDUÑA
AURKIBIDEA
1. ARRIGORRIAGA BHI
3. ANDRA MARI BHI
4. BENGOETXE BHI
5. EGUZKIBEGI HLBHIP
6. EPA
7. ELEXALDE BHI
2. ETXEBARRI BHI
9. URDUÑA-ORDUÑA LHI
8. UGAO-MIRABALLES LHI
2011-2012 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan honako gaiak ari gara lan-
tzen:
ELIKADURA OSASUNTSUA
Gero eta handiagoa da gizartean gai honekiko dagoen ardura, baina zehatz-mehatz zertan
datza?
Pertsona oro osasuntsu mantentzeko, nahitaezko elikagaiak eta energia beharrak asetzen
dituen elikadura da.
Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-
duari eta elikagaien jatorriari ere.
ELIKAGAIEN JATORRIA ETA AZTARNA EKOLOGIKOA
Munduko elikagai beharrak asetzeko erabiltzen diren teknika gogorrek desoreka sortzen dute
ingurumena eta gizakiaren artean.
Gizakiak orain arte ingurumenean sortu dituen presioak murriztu eta ekiditeko gaur egungo
irteera “ekoizpen jasangarria” da. Ekoizpen mota honen bitartez erabilitako teknikek onura biolo-
gikoak ekartzen dituzte eta ondorioz naturarentzat kaltegarriak diren sustantzia kimikoen erabi-
lera saihesten da.
5. Buletina: 2012ko Martxoa
ESKOLAKO AGENDA 21
10. IPUIN KONTAKETA SAIOA
ZEREALAK, LEKALEAK
BARAZKIAK FRUTAK
ESNEKIAK
ARRAINA / HARAGIA KOIPEAK
URA
ARRIGORRIAGAARRIGORRIAGA ARRIGORRIAGA BHI
“JANARIA ETA INGURUMENA” LEHIAKETA
Aurreko ikasturtean izandako arrakasta ikusita, aurten ere lantzen ari garen “Janaria eta Ingurumena” gaia-
ren inguruko lan eta artikuluen bi lehiaketa antolatu ditugu:
“Elikagai baten istorioa” (DBHeko 3. eta 4. mailako ikasleentzat).
Nekazaritzaren eragina ingurumenean” (Batxilergoko ikasleentzat).
IRABAZLEENTZAT IZUGARRIZKO SARIAK EGONGO DIRA!!!!
Elikadura osasuntsua lantzeaz gain, Arrigorriagako Institutuan elika-
gaiek bizi ziklo osoan duten aztarna ekologikoa zenbatekoa den eza-
gutzen ari gara. Bereziki elikagaien ontziratze prozesua eta ingurume-
nean sortzen dituen inpaktu negatiboak zenbatekoak diren aztertzen
ari gara.
Ikasturte hasieran ekordezkariok “Itzuli Mitzuli / Retorna” proiektua
ezagutzeko aukera izan genuen. Proiektu honetan lanean diharduen
teknikari bat etorri zen ikastetxera eta hitzaldi oso interesgarria es-
kaini zigun.
Proiektuaren helburua ontzien bizi iraupena luzatzea eta ondorioz
ingurumenari sortzen ari garen kaltea murriztea da.
ELIKAGAIEN AZTARNA EKOLOGIKOA
2
ETXEBARRIETXEBARRI ETXEBARRI BHI
Azaroan, Eskolako Agenda 21 proiektuari hasiera emateko as-
moz, Etxebarriko Udala bisitatu genuen. Etxebarriko Alkate be-
rria ezagutzeko aukera izan genuen eta Eskolako Agenda 21 zer
den azaldu eta aurtengo “Elikadura” gaiaren inguruan egindako
lanen aurkezpena egin genion Alkate jaunari.
2011-2012 ikasturtean izango ditugun konpromisoak iazko berdinak izango dira:
Ura era arduratsu eta eraginkor batean erabili.
Ingurumena ez kaltetzen lan egin.
Eskolako Agenda 21 proiektuaren baliagarritasunaren inguruan informatu.
Klasean hartutako konpromisoak etxean ere bete.
Herrian egindako aldaketa positiboak mantendu eta bete.
Sortutako hondakinak berrerabili eta birziklatu.
“Txoko Berdea” zaindu.
Eskolako haritz hazitegia mantendu eta landareak haz-ten direnenean mendian landatu.
3
Ikasleak udal 1. alkateordearen azalpena entzuten .
Bisitan, Udalari aurreko ikasturteetan egindako eskaeren egoera
zein den galdetu genion. Alkateak eskaeren inguruko azalpenak
eman zizkigun eta konpromiso batzuk ere hartu zituen. Hona hemen
aipagarrienak:
Aurten iaz hasitako ibai ertzen garbiketari jarraipena
emango zaio.
Ikastetxean ura aurrezteko sistemak ezarriko dira.
Herriko landa guneetan ortuak egiteko aukera aztertuko da.
Etxebarrin mugikortasuna hobetuko duen proiektua ezarriko
da: bidegorriak, bizikletan mugitzeko erraztasunak, e.a.
Aurten ere iaz sortutako hazitegiari jarraipena emango diogu eta haritzak handitzen direnean
Etxebarriko lurretan landatuko ditugu!!
Alkatearen aurkezpena.
GALDAKAOGALDAKAO ANDRA MARI BHI
IBILGAILUAK ERAGINKORTASUNEZ GIDATZEKO
IKASTAROA
Aurten ere EVE-IDAE erakundeek antolatuko “Eraginkortasunez gidatzeko”
ikastaroan parte hartu dugu Andra Mari BHIko ikasleok. Azalpen teorikoa adi-
adi entzun genuen eta jarraian autoa gidatzen aritu ginen.
4
“ELIKADURAREN INGURUKO ARGAZKI LEHIAKETA”
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere “argazki lehiaketa” bat antolatu dugu, oraingoan elikadura gaia aintzat
harturik. Ikasle askok hartu dute parte lehiaketan eta lan oso onak aurkeztu dira. Ikasleek imajinazioa landu eta
programa informatikoekin duten trebetasuna erakusteko aukera izan dute.
Urte amaieran ospatu genuen jaialdian irabazleak zein ziren ezagutu genuen eta sariak banatu genituen.
Irabazleen lanak “Txoko Berdean” ditugu ikusgai.
4
1. saria: “Gizakia eta animalien arteko elkartasuna”. 3. saria: “Horrela sentiarazten nau”. 2. saria: “Kolorean, zaporean, e.a. antzematen da, Euskal Herriko letxuga: primerakoa da!!!.
ONTZIEN BIZI IRAUPENA ZENBATEKOA OTE DA?
Batek jakin!!! Hona hemen Andra Mari ikaste-
txeko ikasle batzuek ontzi berrerabiliekin egin
dituzten eskulanak.
HAUEK BAI ARTISTAK!!!
BENGOETXE BHI
Bengoetxe ikastetxeko ikasleak Galindo ur
araztegia ezagutzera joan ginen kurtso ha-
sieran. Bertan ur zikinen garbitze prozesua
nola egiten den ikasteko aukera izan ge-
nuen.
Galindoko Hondakin Uren Araztegia
(HUA), Sestaon aurkitzen da eta Bizkaiko
Ur Partzuergoak duen ur saneamendu gune
nagusia da. Azpiegitura hau funtsezkoa da
ingurunea hobetzeko eta gure ibai eta hon-
dartzen egoera ona berreskuratzeko.
5
HONA HEMEN ARAZTEGIRA EGINIKO BISITAN ATERA GENITUEN
ARGAZKI BATZUK:
Galindo araztegia ezagutzera joan ginen ikasleak.
Ikasleak adi-adi Galindo araztegiko teknikarien azalpenak entzuten.
EGUZKIBEGI HLBHIP IKASTOLA
6
Abenduan DBH 3.mailako ikasleak, Errigoitin dagoen
Bizkaigane baserrira joan ginen nekazaritza ekologi-
koa zer den hurbildik ezagutzera. Bisitari esker elika-
dura ekologikoa gure osasunerako eta gure inguru-
mena zaintzeko zein garrantzitsua den ikasteko au-
kera izan genuen. Baserria bisitatzeko aukera izateaz
gain, Bizkaiganeko gazta ekologikoa nola egiten den
ikusteko aukera ere izan genuen.
Abenduan DBH 1. eta 2. mailako ikasleok Ur Partzuergoak Betelurin
(Arrigorriaga) dituen instalakuntzak bisitatu genituen. Bisitan, Arabako urtegietako
urek gure etxeetara heldu orduko jasatzen duten tratamendua azaldu ziguten.
Halaber, uraren garrantziaz jabetu ginen eta Euskal Herrian nahi beste ur izan
arren, balio handiko ondasun urria dela ulertu genuen.
Beharrezkoa da guztion artean ur-kontsumoa murriztea!!!
“Laranjaren istorioa”ri esker elikagai desberdinen aztarna ekologikoa
zenbatekoa den kalkulatzen ikasi dugu.
Adibidez udan, gure fruta dendan aurkitzen ditugun laranjak Hegoafri-
katik datozela ezagutu dugu eta hain urrunetik elikagaiak ekartzeak
ingurumenean sortzen dituen arazoak zein diren ikasi dugu.
Hegoafrikatik datozen 2 laranjaren garraioak igortzen duen CO2a
xurgatzeko zuhaitz bat behar dugu!!!!
EGIN DEZAGUN KONTSUMO ARDURATSUAREN ALDEKO APUSTUA
Eskolako Agenda 21 proiektuari esker, bertako eta sa-
soiko barazkiak eta frutak zein diren jakin dugu.
Erosketak egitean gure esku dago ingurumena
zaintzearen aldeko apustua egitea!!!!
ELEXALDE BHI
7
Elikadura gaia oso zabala denez, aurten elikadura osasuntsua lantzea erabaki
dugu.
Eskolako diagnostikoan ikasleok jolasaldirako ekartzen ditugun jakien osasungarri-
tasun maila aztertu dugu. Horrez gain, ekordezkariok institutuko jantokiko elika-
gaiak aztertzeko asmoa dugu (elikagaien jatorria, osasungarritasun maila, e.a.)
Ekordezkariok elikadura osasuntsuaren eta elikagaien ekoizpen prozesuaren ingu-
ruko formakuntza jaso dugu aurtengo ikasturterako prestatutako material didakti-
koaz baliatuz.
Aurkezpenean ikasitakoa, gainontzeko ikaskideei komunikatzeko konpromisoa
hartu dugu!!!
E.P.A.
Abenduan urte amaierako jaialdia anto-
latu genuen. Beste urte batzuetan ez be-
zala, aurten ikasleok sasoiko produktuekin
egindako platerak eraman genituen jaial-
dira. Horrez gain, hondakinak gutxitzeko
asmoz pertsona bakoitzak edalontzi baka-
rra erabili genuen.
8
ELIKADURARI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOA
LEKEITIOKO ITSAS MAREEN ERROTARA BISITA
Kurtso hasieran, elikadura gaia hobeto ezagutzeko asmoz EHNE Biz-
kaia taldeko kide bat etorri zen ikastetxera. “Sasoian sasoiko produk-
tuak- bertako produktuak - elikadura subiranotasuna” gaien inguruko
hitzaldia entzuteko aukera izan genuen.
Inguruko elikagaiak jateak ingurumenean eta gizartean positiboki era-
giten du; ingurumenarekiko inpaktua murrizten duelako eta herriko
ekonomiari (baserritarrei, abeltzainei, e.a.) laguntzen diolako.
EHNE Bizkaiak eskainitako hitzaldian ikasitako guztiarekin, on-line bi-
dez erantzuteko inkesta bat prestatu dugu. Inkestak bi helburu ditu:
batetik gure ikasleek dituzten kontsumo ohiturak ezagutza eta bestetik
garaiko produktuen inguruko ezagutza maila zein den neurtu.
Azaroan, Lekeitioko Marierrota
bisitatu genuen.
1955an eraiki zen errota honek
itsasoko mareen mugimenduari
esker egiten zuen lan. Oso erai-
kin interesgarria da eta asko
ikasi genuen.
UGAOUGAO--MIRABALLESMIRABALLES UGAO-MIRABALLES LHI
9
Azaroan, Eskolako Agenda 21-eko ekordezkariok Udale-
txera bisita egin genuen.
Alkatesak Udaletik, Tokiko Agenda 21aren baitan, zein ekin-
tza egiten diren azaldu zigun, eta guk
aurten landuko dugun gaia aurkeztu ge-
nion: ELIKADURA.
Bisita amaitzean opari txiki bat eman
ziguten, sasoiko fruta bat, “sagarra”.
GOSARI OSASUNTSUAK AZTERTZEN...
Ikasturte honen hasieran, 4. mailako ikasleok aurreko
urtean egindako erregai desberdinei buruzko horma
irudi batzuk berreskuratu eta berriz landu ditugu.
5. eta 6. mailakoei ikasitakoa azaldu diegu.
Gure azalpenaz gain, Naturgas enpresaren
eskutik energia berriztagarrien inguruko hitzaldia
entzuteko aukera ere izan dute.
Abenduan, 2. eta 3. zikloko ikasleok eskolan bapo
gosaldu genuen: zukua, esnea, zerealak, tostadak,
mermelada eta gurina hain zuzen ere.
Oporretatik bueltan, Haur Hezkuntzako ikasleok ere
gosariaren gaia lantzen hasi gara.
BAINA EZ DITUGU ENERGIA BERRIZTAGARRIAK AHAZTU!!!!
UDALETXERA BISITA
URDUÑAURDUÑA--ORDUÑAORDUÑA URDUÑA-ORDUÑA LHI
10
Inauterietan Olinpiadak eskolan...
Urduña-Orduñako eskolan lehenengoz, LHko
ikasleen esku utzi dugu aurtengo inauterietako
gaiaren hautaketa: OLINPIADAK!!!
Mozorroak ahalik eta plastiko gutxien erabiliz eta
materialak berrerabiliz egiten saiatu gara!!!! Ikasleak inauterietarako Olinpiadetako
mozorroak prestatzen.
Hondakinak kudeatzen…
Aurreko urteetan bezala, eskolan hondakin kutsako-
rrak jasotzen ari gara aurten ere: pilak, CDak, tinta
kartutxoak, e.a. Aurten ordea, “Elkartasuna” bultza-
tzeko asmoz, Gasteizko AITZINA elkartearekin bat egin dugu
eta gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko PLASTIKOZKO
TAPOIEN BILKETA egiten ari gara.
Dagoeneko ontzi oso bat bete dugu ikasle eta gurasoek etxetik
ekarritako tapoiekin.
Gure eskolako 28 ikaslek, Bizkaiko eskola liburutegiek
antolatu duten lehiaketan parte hartu dute. Gaia
“Planetaren alde nire ekarpen xumea” izan da. Lan
oso interesgarriak aurkeztu dituzte.
Lehen Hezkuntzako ikasleek “Zer ekartzen duzu hamaiketakorako” iker-
keta egin dute. Orain emaitzak aztertu behar ditugu eta gero ondorioak
atera eta erabakiak hartuko ditugu gure elikadura hobetzeko.
Haur Hezkuntzako ederto dakigu hamaiketako osasuntsua zer den. Egunero
ogia jaten dugu eta astean behin “fruta eguna” ospatzen dugu.
“Mugarik gabeko Albaitariak” elkartearen eskutik ikaste-
txean hainbat ekintza egiten ari gara:
Irakasleak elikadura subiranotasunaren inguruko
ikastaroa egiten dihardute.
Etxean elikaduraren inguruko inkestak osatu ditugu.
Azaroan “Baserritik Mundura” ikuskizunaz gozatu
genuen.
IPUIN KONTAKETAIPUIN KONTAKETA Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña-Orduña
Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen dugun Lehen Hezkuntzako ikasleok ipuin kontaketa saioa izan dugu
otsailean. Kontu Kantoi taldeko ipuin kontalariak eskolan izan dira guri ipuinak kontatzen. I. eta II. zikloko ikasleoi
“Zapata parea” istorioa kontatu digute eta III. zikloko ikasleoi berriz “Tro antilopea”.
Ipuinen bitartez, Eskolako Agenda 21 proiektuan lantzen ditugun gaiak sakondu ditugu:
bertako eta sasoiko produktuen kontsumoa, mugikortasun jasangarria, birziklapena, berre-
rabilpena eta naturaren babesa besteak beste.
Guztira 571 ikaslek parte hartu dugu ipuin kontaketa saioetan!!!!
11
“ZAPATA PAREA” ipuinak Tino eta Nikolas zapatek itsasoaren bila, jabe batetik bestera pasatuz egiten duten bidaia
luzearen nondik norakoak kontatzen ditu.
Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña-Orduñako Lehen Hezkuntzako ikasleen argazkiak.
“TRO ANTILOPEA” Tro izeneko antilopeak etsaietatik ihes egiteko zuhaitz batekin egiten
duen adiskidetasuna kontatzen du.
IPUIN EDER-EDERRAK ENTZUN DITUGU ETA
EDERKI PASATU DUGU!!!
ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA-ORDUÑA
ESKOLAKO AGENDA 21
Neurrian eta arduraz kontsumitu, gehiegikeria gabe.
Ingurumenak eskertuko dizu!!!
2012a, energia jasangarriaren urtea da.
Martxoak 5: energia eraginkorraren Mundu Eguna.
Martxoak 21: zuhaitzaren eta basoen Mundu Eguna.
Martxoak 22: uraren Mundu Eguna.
Apirilak 17: nekazarien borrokaren Mundu Eguna.
Apirilak 22: ama lurraren Mundu Eguna.
Maiatzak 17: birziklapenaren Mundu Eguna.
Maiatzak 22: aniztasun biologikoaren Mundu Eguna.
Ekainak 5: ingurumenaren Mundu Eguna.
Ekainak 8: ozeanoen Mundu Eguna.
Ekainak 17: lehorteen eta lurraren basamortutzearen aurkako Mundu Eguna.
Irailak 16: ozono geruza babesteko Mundu Eguna.
Urriak 1: habitaten Mundu Eguna.
Urriko 1. astean: hegaztien aldeko Mundu Eguna.
Urriko 2. asteazkena: hondamendi natural handien aurkako Egun Internazionala.
Urriak 16: elikaduraren Mundu Eguna.