Eskola ortua osoa

72
Ingurumen eta garapenerako Ingurumen eta garapenerako hezkuntzak uztartzen duen esperientzia hezkuntzak uztartzen duen esperientzia Unitate didaktikoa Unitate didaktikoa LEHEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMENA

Transcript of Eskola ortua osoa

Page 1: Eskola ortua osoa

Ingurumen eta garapenerakoIngurumen eta garapenerakohezkuntzak uztartzen duen esperientziahezkuntzak uztartzen duen esperientzia

Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa

LEHEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMENA

Page 2: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 2

www.notecomaselmundo.orgMugarik Gabeko Albaitariak-Veterinarios Sin Fronteras, 2009.www.veterinariossinfronteras.org

Edukiak ( 7.3 eta 7.4 puntuak izan ezik): Arrate Corres.CD-osagarria “Agricultura sin etiquetas, iniciación al manejo natural de huertas”: Francisco SaenzEuskara zuzenketak: Aritza Agirrezabal, Iraide Otazua.Diseinua: Laura Fernandez Blanco.Koordinazioa: Arrate Corres.Edizioa:

Mainueta Kalea 35 (Vista Alegre Ikastetxea)48910 Sestao-BizkaiaTelefono zenbakia: 944961175e-posta: [email protected]

Oharra: Gida honekin batera, Mugarik Gabeko Albaitariak erakundeak material pedagogiko osagarriak banatuko ditu; Natdarren Lurraldeko Maletina eta Silvanoren Karpeta Pedagokikoa. Horrez gain, gaiari buruzko informazio osagarria, gidarekin datorren CDan eta “Ez dezagun mundua jan!” liburuxkan aurkituko duzue.

“Etzazu mundua jan!” kanpaina materialak. “Etzazu mundua jan!” Euskal Herrian:

Diruz laguntzen du:

Page 3: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 3

Aurkibidea

1. SARRERA 1.1 Justifikazioa 4 1.2 Baratzan landuko diren gaitasunak 7 1.3 Helburu orokorrak 8 1.4 Edukiak eta topikoak: nola uztartu baratza eta eskolan lantzen

diren jakintza-arloak? 9

2 HELBURU DIDAKTIKOAK 2.1 Helburu didaktiko, arloko konstatente eta edukien taula 11

3 METODOLOGIA 3.1 Xedapen orokorrak 12 3.2 Errekurtso didaktikoak 13 3.3 Denbora 13 3.4 Zehar lerroak 14

4. EBALUAZIOA 4.1 Ebaluazio-irizpideak 15 4.2 Gutxieneko edukiak 6 4.3 Ebaluazio tresnen deskribapena eta maiztasuna 16

5. PROPOSATURIKO JARDUERAK (TXOKO EDO INTERES-GUNEEN ARABERA SAILKATUTA)

Baliabideen txokoa 17 Natdarren txokoa 32 Konposta eta hondakinen txokoa 34 Ortu eta laborarien txokoa 38

6 BIBLIOGRAFIA 52

7. ERANSKINAK 7.1 “Lur lehorreko arrantzaleak” 53 7.2 “Negutegi azpiko arimak” 54 7.3 Silvano, nekazari boliviarraren fitxak 55 7.4 Irakasleentzako boliviari buruzko informazio osagarria

(silvanoren jarduera garatzeko) 56

Page 4: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 4

Gaur egungo jendarte industrialetan ahazten ari gara naturarekiko izan beharko genukeen berezko lotura estua. Sarritan, fikziozko oparotasunean bizi gara, ez bakarrik jabetza materialaren ikuspuntutik, baita elikaduraren ikuspuntutik ere.

Azken urteotan elikatzeko ohituren aldaketa bizi izan dugu Euskal Herrian. Nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan inposatu den eredu produktibista dela eta, laborantzak bere helburu nagusia galdu du: pertsonen elikadura. Gaur egun, janaria ekoiztea negozio handia da. Nekazal eta elikadura enpresa handiek inposaturiko ekoizpen sistema industrialak naturaren zikloetatik kanpo daude. Hori dela eta, egun, jaten ditugun elikagai askoren ekoizpena erabat kutsagarria da: izaki bizidun guztiontzat beharrezkoak diren baliabideak (ura, itsasoa, lurra, haziak, etxe-abereak) deuseztatzen dituzten ekoizpen-sistemak dira. Gainera, nekazal-industria gutxi batzuek elikadura sistema bereganatzean, aberats eta txiroen arteko ezberdintasunak areagotu egin dira.

Gero eta jende gehiagok pairatzen du gosetea. Lurreko biztanle guztiok jan dezakegunaren ia bikoitza ekoizten da. Hala ere, F.A.O-ren arabera, munduan, egunero, 1020 milioi pertsonek jasaten dute gosetea (2009); 2000 milioi pertsonek nolabaiteko elikagaien gabezia pairatzen dute; 2800 milioi pertsona ( munduko biztanleriaren ia erdia), egunero, 2 dolar baino gutxiagorekin “bizi” dira. Txiroen %70 landa-inguruetako biztanleak dira, eta horietatik %70 emakumeak, elikagai-ekoizle txikiak, hain zuzen ere.

6 0 . h a m a r k a d a n , n e k a z a r i t z a r e n industrializazioa (iraultza berdea deritzona) hasi zenetik, elikagaien ekoizpena %11 handitu zen biztanleko1. Hala ere, zoritxarrez, gose direnen kopurua ere portzentaje berdinean handiagotu zen, beraz, goseteak ez dira ekoizpen eskasiaren ondorioa, politika eta eredu eskasen ondorioa

baizik. Zentzu honetan, gure garapen-ereduak ez ditu segurtasuna eta norbanako zein taldeko eskubideak bermatzen. Ezta gutxiago ere! Nazioarteko testuingurua definitzen dituzten aldagaiak pobrezia, ezberdintasuna eta zaurgarritasuna dira.

Euskal Herrian zorionekoak gara. Era batean edo bestean, elikagaien hornidura bermatuta daukagu. Baina egoera hau fikziozkoa da: gure baserritar eta arrantzale2 txikiak egoera latza pairatzen ari dira, gure itsaso, lur eta ibaiak agortzen ari dira; gero eta lur gutxiago dago elikagaiak ekoizteko, hiri eta azpiegitura handien hazkundearen mesede. Beraz, saltoki handietan ditugun elikagaiak urrutitik datozkigu: Marokoko barazkiak, Israeleko patatak, Brasilgo oilaskoa, Txileko sagarrak, Peruko zainzuriak… Betidanik etxetik gertu ekoitzi izan diren produktuak, urrunetik ekartzen ditugu orain.

Baina gure kontsumo-ohitura horrek badu eragin kaltegarririk etxetik urrun: txirotasuna, gosea, zarrastelkeria, oihan eta basoen suntsipena eta abar. Hori dela eta, herrialde aberastuek herrialde txirotuekiko zor ekologikoa eta soziala bereganatu dituzte. Alde batetik, natur baliabideen lapurretagatik; eta, bestetik, inposaturiko sistemak ezartzen dituen ezberdintasun eta bidegabekeriengatik. Gure inguruan, berriz, bestelako ondorioak ditu: nekazaritza familiarra eta abeltzaintzaren desagerpena; ohitura eta jakintza askoren galera; ekosistemen suntsiketa; bioaniztasunaren murrizketa... Hau da, gure landa-inguruarekin, sustraiekin eta lurrarekin lotuta dauden bizimoduen desagerpena dakar.

Argi dago ingurugiroaren deuseztapena gizakioi ere egindako eraso zuzena dela, gizakion bizi-kalitatean zuzeneko eragina baitu. Ondorioz, esan dezakegu gizakion garapenean ingurugiroak jasaten dituen erasoak giza eskubideen bortxaketa direla. Gizakion ongizatea

ESKOLA ORTUA: INGURUMEN ETA GARAPENERAKO HEZKUNTZAK UZTARTZEN DUEN ESPERIENTZIA

1. SARRERA

1.1 Justifi kazioa:

1. Frances Moore Lappé, Joseph Collins, Peter Rosset eta Luis Esparza. Hambre Mundial: Doce Mitos , A Grove Press Book. 1998.

2. Baserritar hitzarekin lurrari eta euren inguruari lotuta dauden laborari txikiak adierazi nahi ditugu, hauen ekoizpen ereduak jendartea eta ingurumena errespetazen ditu. Arrantzale hitzarekin; eskala txikian eta itsasoko oreka errespetatzen duten era tradizionalak erabiliz, arrantzan diharduten pertsonak adierazi nahi ditugu.

Page 5: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 5

eta ingurugiroarekiko maitasuna eta errespetua banaezinak dira.

Honi guztiari erantzuna emateko Elikadura subiranotasunaren kontzeptua azaldu zuen Via Campesinak lehenbizikoz 1996.urtean eta Nyeleniko Aitorpenak (2007) hala definitzen du:

“Elikadura subiranotasuna herrialde guztiek elikagai osasuntsuak eta kulturalki egokiak jasotzeko duen eskubidean datza. Hala, elikagaiak herrialdearen eskura egongo dira eta modu ekologiko eta iraunkorrean ekoiztuko dira. Halaber, herrialdeok beren elikadura eta ekoizpen sistema erabakitzeko eskubidea izango dute.”

Hau da, Elikadura Subiranotasuna herritarrok izan behar genukeen eskubide unibertsala da. Honen arabera, guztiok daukagu zer jan eta jana nola ekoitzi erabakitzeko ahalmena. Herri bakoitzak, kulturalki eta ekonomikoki egokiak diren kalitatezko elikagaiak era iraunkor eta duinean ekoizteko behar dituen sistema edo estrategiak aukeratzeko askatasuna izan behar du. Biztanle guztiok elikadura osasuntsua izateko eskubidea dugu; aldi berean, elikadura hori tokian tokiko ekoizpen txiki eta ertainen bidez lortu behar da. Leku bakoitzeko ingurugiroa, jakintza, ohiturak eta aniztasuna errespetatuz. Nekazaritzaren eta elikaduraren esparrutik datorren aldaketa sozialerako proposamena da hau.

Mugarik Gabeko Albaitariak (MGA)Bartzelonako unibertsitate autonomoan sortu zen orain dela 22 urte, bertako albaitaritza fakultateko ikasle batzuen eskutik. Egitasmoaren helburua garapen bidean dauden herrialdeetako nekazariei laguntza eskaintzea izan zen. Gaur egun, ikuspegi zabalagoa garatu dugu: biztanle guztion eta gure ondorengoen ongizatea bermatzeko, inposatu zaigun eredu neoliberalarekin akabatu behar da. Benetako aldaketa soziala beharrezkoa da, horregatik erakundearen jarduera guztien ardatza Elikadura subiranotasuna da. Hauek dira erakundearen lan ildo nagusiak:

1. Agroekologia oinarri duten ekoizpen eredu eta estrategiak bultzatzea.

2. Nekazal erakundeen egituratze prozesuak indartzea eta elikadura subiranotasuna garatzeko aliantzak eta sareak bultzatzea.

3. Laborari txikien eta euren komunitateen ekoizpen baliabideekiko (ura, lurra eta b ioaniz tasuna) eskuratze-eskubidea defendatzea eta aldarrikatzea. Familia eta komunitate-nekazaritza bultzatzen dituzten nekazal, arrantza eta baso-politikak defendatuz.

4. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak iraunarazten dituzten mekanismoekin bukatzea. Emakume laborarien lana esparru ezberdinetan (familia, jendartea eta ekoizpen-lanak) nabarmentzea eta merezi duen balioa ematea, horrela, emakumeen kontrako zanpaketa eta bereizkeriarekin bukatzeko.

5. Ikerketa, komunikazioa, heziketa eta sentzibilizazioaren bitar tez elikadura subiranotasunaren aldeko ekintza eta kontzientzi kritikoa sorraraztea. Hemen biltzen da esku artean duzun unitate didaktikoa.

Bestalde, unitate didaktiko honen eduki asko “Etzazu mundua jan!” kanpainan oinarritzen dira. Hau Katalunian 2005ean hasitako ekimena da, helburua, herri aberastuek herri txirotuekiko duten gizarte zorra eta zor ekologikoa aintzat hartzea da, baita herri guztion Elikadura Subiranotasun eskubidea aldarrikatzea ere. Euskal Herrian, kanpaina hau Mugarik Gabeko Albaitariak, EHNE-Bizkaia eta Ekologistak Martxan, elkarrekin bideratzen dute.

3. Via Campesina: Nekazal erakundeak, elikagai-ekoizle txiki eta ertainak, landa inguruko emakumeak, herri indigenak, gazteak eta lurrik gabeko laborariak koordinatzen dituen nazioarteko mugimendua da. Lan ildoak honako hauek dira: Elikadura burujabetza; nekazal erreforma; bioaniztasuna eta errekurtso genetikoak; emakume laborariak; giza eskubideak; migrazioak eta nekazal langileak; gazteak, eta nekazaritza iraunkorra.

Page 6: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 6

Ba al dauka horrek zerikusirik eskola ortu batekin?

Gaur egungo bizimoduarekin askotan ahaztu egiten dugu janaria nondik datorren, nork eta nola ekoizten den. Maiz, badirudi elikagaiak lortzeko era bakarra saltoki handiek eskaintzen digutena erostea dela.

Eskola-baratzea baliabide bikaina da ikasleek euren natur eta giza inguruneari buruzko esperientzia anitz bizi ditzaten: ingurunearekin ditugun menpekotasun eta harremanak ulertzeko; ingurugiroa zaintzeko; eta ingurugiroaz arduratzeko jarrerak eta ohiturak praktikan jartzeko. Janaria lortzeko prozesuan, ortua tresna paregabea da gure natur baliabideek duten garrantzia bertatik bertara ikusteko. Ortuaz baliatuz bi xede lortu nahi ditugu:alde batetik, ingurumena errespetatzen ikasiko dute (ura, lurra, haziak…). Eta, bestetik, gosetea ekiditze aldera, baliabide horiek munduko herri guztien eskura egotea beharrezkoa dela ulertuko dute.

Proiektu hau, nekazaritzarekin zerikusia duten ezagutzak praktikan jartzeko erabiliko da (haziak nola eskuratu, nola gorde, non erein edo landatu, jakiak nola prestatu…). Izan ere, jakien inguruan belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ezagutzak eta ohiturak berreskuratuko ditugu. Horrela, guraso, aitona-amona, irakasle eta haurren arteko elkarlana sustatuko dugu.

Jakin badakigu elikadura osasuntsu baten garrantzia errazago ulertuko dela norberak bere janaria ekoiztean. Modu horretan, haurrek hobeto ulertuko dituzte bai nekazari eta landa-inguru bizien garrantzia, eta irakasle eta gurasoek, eredu globalizatu neoliberalak bultzatzen duen sistema produktibistak sortzen dituen arazoak. Horien berri ez izatea nahiko arrunta baita ( batez ere, hirietan bizi direnean). Jakin badakigu, giro hiritarrak bizkarra ematen diela landa eremuari eta lehen sektoreko jarduerei. Hau horrela izanda eskola-ikasketetan sektore honek aipamen berezirik jasotzen ez duenez, ortua, aipatutako faktore guztiak uztartzeko aukera paregabea delakoan gaude.

Page 7: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 7

Jarduera benetan zabala izan daiteke ortua. Adin ezberdineko umeei zuzendutako jarduera, alegia. Esperientzia honek hezkuntza-gaitasun orokorrak zein oinarrizkoak garatzen lagun dezake. Eskola-

ortua tresna paregabea da jakintza, trebetasun, jarrera eta balio ezberdinak garatzeko ( beti ere, ikasleak testuingurura egokituta):

1.2 Baratzan landuko diren gaitasunak:

• N o r k b e r e k a b u z ardurat suk i b iz i t zen ikastea: Hezkuntzako lehen urteetan, ezinbestekoa da haurra bere gorputzaren nortasunaz jabetzea. Gorputzak ematen di tuen aukerak ezagutu eta desberdintasunak errespetazen ikasi behar du. Bestalde, ortuko lanetan eskola-inguruko helduekin jardutean, haurrak atxikimendu irudia izango du. Lotura horrek segur tasuna emango dio haurrari eta ingurua miatzen eta inguruneko elementuen artean harremanak ezartzen lagunduko dio. Interakzio horiek lagunduko diote haurrari bere garapaen kognitiboa eta mugimendua garatzen, bere aukerak eta mugak egiaztatzen, ingurukoengandik bereizten...

Oso garrantzitsua da bizi kalitate hobea izaten lagunduko dioten ohiturak eta balioak ere sustatzea. Nork bere burua zaintzen ikasteak pixkanaka jarraibide egokiak hartzea eskatzen du. Ortu batek balio guzti horiek batera ditzake: alde batetik, jolasen bidez, elikadura osasuntsu baterako, eurek ekoitzitako barazkien garrantzia ulertzea. Bestetik, ezinbestekoa da higiene- eta segurtasun-irizpide batzuk arautzea eta jarraitzea, ortuan lan egin eta lanabesak erabiltzean. Ohiturak ikas daitezke; beraz, ildo horretan, funtsezkoa da bizitzan aukera osasungarriak hartzen lagunduko dieten ezagutzak sustatzea.

• Kritikoki pentsatzen ikastea: Ortuaren bidez, haurrek barazki eta elikagaien ekoizpenean hastapenak egingo dituzte. Modu horretan, nekazaritzaren et a lehen sektorearen garrantzia ere barneratzen joango dira. Baserriaren lana ezagutuz eta horrek ingurunean eta gure bizitzan duen eragina aztertuz, bidezkoagoak diren ereduak bilatzeko aukera dagoela konturatuz. Tokian tokiko eta garaian garaiko barazkiak landatuz, kontsumo arduratsuarek iko jarrera positiboa garatuko da. Era berean, kontsumo-ohiturek eta nekazaritzan ezarritako eredu industrialak dituzten eraginen hausnarketarako bidea izango da ikasleek era ekologikoan landutako ortuaren aurkezpena.

• Komunikatzen ikastea: M ater i a l ak e t a or tu a kudeatzeko jarduerak, euskaraz zein erderaz proposa daitezke. Irakasleen aukera izango da atzerriko hizkuntza batean lan egitea (taldearen beharretara egok i tuko da). Halere , aukeratutako lehen hizkuntza euskara izango da, batez ere, inguruko baserr i t arrek in komunikazioa sustatzeko. Sarritan, zalantzak argitu beharko ditugu eta gaiari buruz guk baino gehiago dakiten pertsonengana jo beharko dugu, nekazariak, gurasoak, aitona-amonak… Era horretan, hurb i l eko per t sonek iko harremana ere sustatuko da. Bestalde, komunikabideek eta informazio eta komunikazioko teknologiek nekazaritza eta

elikadurari buruzko informazio ugari ematen dute, hauek irizpide kritikoz erabili eta interpretatzeko balio dezake eskola baratzeko programa.

• Elkarrekin bizitzen ikastea: Talde lanean aritzeko gaitasuna, ortua ekintza sozial moduan planteatuz sustatzen da . Talde lanean arituko dira eta, gainera, ikas-komunitate eta inguruetako bizilagun eta baserritarrekin lanean jardungo dute ikasleek.

• Pertsona gisa garatzen ikastea: Ingurunean bertan, inguruneari buruz eta horren alde hezitzea, pertsona bezala garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lantzeko erabilgarria da oso. Ortu bat zainduz, gu geu eta besteak zaintzearen garrantzia ikasiko dute haurrek. Or tua landuz , errazago ulertuko dute pertsona askok beraien elikagaiak ekoizteko eskubideak ukatuak dituztela. Janaria lortzeak suposatzen duen esfortzua aintzat hartuz, elkartasunaren, naturaren babesaren, lankidetzaren, k o n p r o m i s o a r e n … e t a pertsona moduan garatzeko beharrezkoak diren baloreak bereganatzen joango dira haurrak.

• Egiten eta ekiten ikastea: Irakasle eta hezkuntza-komunitate zein inguruko per tsonengandik jasotako irizpideak kontuan izanda, baratzea, ikasleek egindako lanaren fruitua izango da. Eurek eraikiko dute beraien beharretara egokituko den ekintza.

Page 8: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 8

1.3 Helburu orokorrak:

Orokorrean hiru ezagutza esparrutan bildu ditzakegu lortu nahi diren helburuak:

1. Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala:

• Gorputza kontrolatzen ikastea, z e n t z u m e n - p e r t z e p z i o a garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa ezaugarrietara egokitzeko (lanabesen erabilera, ortuaren manejua, joku ezberdinetan parte-hartzea ...)

• Egunerokoan sortutako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea. Nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko. Horrela , bere segurtasun pertsonala sendotzeko eta baratzeko jardueraz gozatzeko.

• Estrategiak garatzea, afektu-jolas, elikadura, mugimendu, higiene-osasun eta oinarrizko segurtasun beharretara eta eskakizunetara egokitzeko.

• Bakoi t z ak e t a besteek dituzten gaitasunak eta mugak identif ikatzen ikasi, ortuko lanak garatzeko besteengan lankidetza bilatuz.

2. Ingurunearen ezaguera

• Ingurune fisikoa, naturala eta soziala baratzearen bitartez modu aktiboan aztertzeko eta miatzeko aukera eskaini behar die haurrei. Batez ere, landa-inguruan bizi badira, ingurune horretako kide diren sentipena garatzeko. Hala ere, hiri giroan garatutako esperientzia izanik, landa eremuarekin zubiak eraikitzeko baliagarria da. Izan ere, nekazaritzako produktuen kontsumitzaile garen heinean, guztiok gara, nahitaez, nekazal-ekosisteman gertatzen diren gorabeheren jasotzaile.

• Beren inguru hurbi leko nekazaritza, horren zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, b a l io e t a b i z imoduak i d e n t i f i k a t z e a . H or i e n e z a gu t z a r a hu r b i l t z e a . Konfiantza, errespetua eta estimazio jarrerak sortzea.

• Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea eta aurkikuntzak egitea.

• Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta horien arteko zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea. Horiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

• Nekazarit zaren inguruan, tradizio eta ohituren berri izatea, eta, ahal bada, horietan parte hartzea.

3. Komunikazioa eta adierazpena

• Gure i k a s l e geh ienak kalekoak diren heinean, ortua aurrera eramateko inguruko pertsona eta informazio iturri ezberdinetara jo beharko dute. Honek komunikazioaren aldeko jarrera bideratuko du inguruko eta bestelako errealitate eta kultura batzuk ezagutzeko.

Ekintza honetan etengabe landuko diren konstanteak defini ditzakegu, hala nola: ULERMENA, TREBEZIA, AUTONOMIA, LANKIDETZA, ELKARTASUNA, HAUSNARKETA ETA SORMENA. Ikasleek baratzea aurrera eramaten duten heinean, gaitasun guzti horiek garatzen joango dira. Ortua ekosistema bizia da eta hori ulertu beharko dute uzta oparoa jasotze aldera. Trebeak izan beharko dira lanabesak erabiltzen. Aldi berean, zalantzak

sortzen direnean, autonomoak izan beharko dira, zailtasun horiek ebazteko. Lankidetzaren premia sentituko dute, zaila baita ortua bakarka aurrera eramatea. Baliabideen garrantziari buruzko hausnarketaren bidez, elkartasunaren garrantzia bereganatuz joango dira. Eta, azkenik, ortua bizirik dagoenez, etengabe sortzen arituko dira: azken finean, bizitza sormen prozesua baita.

Page 9: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 9

1.4 Edukiak eta topikoak:Nola uztartu baratza eta eskolan lantzen diren jakintza-arloak?

Baratzeko jarduera ohiko curriculum–arloetan irakasle bakoitzak hainbat modutara txerta ditzake. Jarraian ideia xume batzuk:

• Izaki bizidunen eta bioaniztasunaren garrantzia:

Gure baratze ekologikoko l a n g i l e r i k t r e b e e n a k erreparat zen ez diegun animalia eta landareak dira (zizareak, apoak, txoriak, erleak, sendabelarrak, ongarri berdeak…) begi hutsez ikusezinak direnak, onddo eta bakterio laguntzaileak alegia, oso garrantzitsuak dira. Haien aniztasuna mantentzea behar-beharrezkoa da elikatzen gaituzten baratzeak gaitzik har ez dezaten.

Bestalde, nekazariek mendeetan zehar milaka hazi ezberdin gorde dituzte, toki bakoitzera egokituta dauden barietate edo aldaera hauen garrantzia ezinbestekoa da gizakion biziraupenerako.

• Landareen ezaugarriak eta zikloak:

Barazkien zikloa begien aurrean garatuko da, hazitegian ereiten denetik gure ahora heltzen den arte. Gainera landare eta ortuariak eskura izango dira hauek aztertu ahal izateko.

• Sektore ekonomikoak: Lehen sektorearen garrantzia

Euskal Herrian eta beste h e r r i a l d e e t a n . L a n d a sek tore aren g a r r an t z i a herrialde txirotuetan, Ugandan esaterako, biztanleriaren % 80 da nekazaria. Euskal Herrian aldiz, %2ra ez da ailegatzen.

• Geografia eta klima: Euska l Herr iko L anda

inguruaren ezaugarriak. Tokira egokitutako nekazaritza sistema desberdinak, klima ezberdinen garrantzia nekazaritzan, giza mugimenduak (herrietatik hirietara emandako migrazioak, herri txirotuetatik datozen etorkinak…)

• G izak iok ingurunean eragiten ditugun aldaketak:

Nekazaritza lurrak oso garrantzitsuak dira gizakion b i z i r aupener ako , a zken urteotan gero eta landa eremu gehiago galdu ditugu gure Euskal Herrian hiri, azpiegitura eta obra erraldoiak direla eta, beste herrialde askotan nekazari txikien lurren desjabetzeak gertatzen ari dira. Baratzearen j a r d u e r a k l u r r a r e k i ko atxikimendu sentipena garatzen lagunduko du.

• Oinarrizko teknologiak: Laborantza teknikak ezagutu

eta apl ikatu , l anabesen ezagutza eta erabilera egokia. Nekazar i t za ekologikoko teknika ezberdinak…eta abar.

Natura, Gizarte eta Kultura ingurunearen arloa:

• Baratze-alorren diseinua: lursailaren planoa, partzelazioa eta azaleren kalkulua. Tamainak neurtzeko tresnen erabilera.

• Oinarrizko eragiketak: merkatu txikia antolatuz egunerokotasunean erabiltzen diren oinarrizko eragiketak ( b a t u ke t a k , ke n ke t a k , biderketak, zatiketak…)

• B a r a t z a r e n k o n t r o l ekonomikoa: Honek eragiten dituen gastuen kontrola...

Matematika arloa:

Page 10: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 10

• Mugimendua eta ariketa fisikoa eragiten duen jarduera da ortua, hori dela eta gorputz hezkuntzako saioak garatzeko espazioa izan daiteke: baratzean lan egiterakoan gorputz-jarrera egokiak ikasi. Ortuan ibiltzean eta ibili ostean garbitasun eta higienearen garrantzia ulertu. Elikadura osasuntsurako azturak barneratu ortuari freskoen garrantzia azpimarratuz.

Gorputz hezkuntza:

• Bertako istorioak, ipuinak, usadioak eta abar berreskuratzea inguruko baserritarekin elkarrizketak mantenduz. Gaiari lotutako albisteak aztertzea, ortuari buruzko hiztegia osatzea, atzerriko hizkuntzen hiztegia osatzea…

Hizkuntza arloa:

• Ortuko elementuak sailkatzea: Egindurak, koloreak, formak. Ingurunea irudikatzea. Barazkien fitxak, fitxategiak, etiketak eta abar

diseinatzea. Hazitegiak eraiki. Konpostera eraiki.

Arte eta plastika arloa:

Page 11: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 11

Arl

oko

Kon

stan

teak

: A

: Ule

rmen

a

B: T

rebe

zia

D

: Aut

onom

ia

E: L

anki

detz

a

F: E

lkar

tasu

na

G: H

ausn

arke

ta

H: S

orm

ena

2. HELBURU DIDAKTIKOAK:

2.1 Helburu didaktiko, arloko konstatente eta edukien taula:1

.

Nek

azar

itza

az

tert

zea,

b

erta

ko

elem

entu

ak,

erla

zio

ak,

anto

lam

endu

a et

a fu

ntzi

oak

ezag

utze

ko.

2.

Nat

ur b

alia

bide

en

garr

antz

ia u

lert

zea

, el

ikag

aien

eko

izpe

nera

ko e

ta b

izim

odu

dui

n ba

tera

ko.

3.

Nek

azal

la

nabe

sak

ezag

utze

a,

eta

haue

k er

abilt

zean

, mug

imen

dua

eta

koor

dina

zioa

lant

zea.

4.

Hig

iene

et

a se

gurt

asun

ohi

tura

k be

rega

natz

ea.

5. O

rtua

n ho

ndak

inen

inte

resa

era

pra

ktik

oan

be

hatz

ea.

6.

Esko

la b

arat

ze b

aten

oin

arri

zko

lan

ak

barn

erat

zea.

7.

Nek

azar

itza

in

tent

sibo

ak

sort

zen

ditu

en

ingu

rum

en

araz

o

eta

elik

adur

a de

sego

kiak

da

kart

zan

osas

un

araz

oez

kont

zien

te

izat

ea.

Elik

agai

fre

sko

eta

osas

unga

rria

k ko

ntsu

mitz

eak

ingu

rugi

roar

i da

karz

kion

onu

rak

balo

ratz

ea.

Eta

kont

sum

o-m

odu

deso

reka

tuak

eta

zar

rast

elak

ba

zter

tzea

, nek

azar

ien

bald

intz

ak h

obe

daite

zen.

HE

LB

UR

U

DID

AK

TIK

OA

K

A, D

, F, G

A,B

, E, G

,

A, B

, D, E

A, D

, E

A, B

, H

A, B

, D,

G, H

A, F

, G

KO

NS

T

Jarr

eraz

koak

· B

aser

ria

eta

base

rrit

arra

k.

· B

este

lurr

alde

etak

o ne

kaza

ritz

a eg

oera

k.·

Nek

azar

itza

ren

funt

zio

a.

· H

azia

k, u

ra e

ta lu

rra.

· La

nabe

sak:

mot

ak, e

rabi

lera

k et

a za

inke

tak.

· O

rtua

n ib

iltze

ko a

rrop

ak e

ta

oine

tako

a ap

ropo

sak.

· O

inar

rizk

o hi

gien

e-ar

auak

.

· K

onpo

sta

eta

konp

oste

ra.

· H

onda

kine

n sa

ilkap

enak

eta

er

abile

rak.

· O

rtua

ren

anto

lake

tan

kont

uan

izan

beh

arre

ko fa

ktor

eak:

non

ko

katu

eta

nol

ako

dise

inua

egi

n.·

Bar

azki

ak, s

ailk

apen

a.·

Bar

azki

en la

bora

ntza

.

· N

ekaz

arit

za in

tent

sibo

a:

ezau

garr

iak

eta

arri

skua

k.·

Elik

adur

a et

a ku

ltur

a ga

stro

nom

iko

a.·

Giz

a es

kubi

deak

: elik

adur

a gi

za

esku

bide

.

· Eu

skal

Her

riko

zei

n be

ste

lurr

alde

ekik

o ne

kaza

ritz

a se

ktor

eare

kiko

jak

in-m

ina

eta

inte

resa

adi

eraz

tea.

· N

ekaz

arit

za s

ekto

rea

balo

ratu

eta

er

resp

etat

zea,

eta

ber

tan

daud

en a

razo

ekik

o el

kart

asun

a ad

iera

ztea

.· K

omun

ikaz

ioa

eta

giza

rte

ekin

tza,

elk

arta

suna

.

· N

atur

arek

iko

eta

balia

bide

nat

ural

ekik

o ja

rrer

a po

siti

boa

gara

tzea

, ko

ntsu

mo

ardu

rats

ua s

usta

tzea

Ko

ntsu

mo

ardu

rats

ua e

gine

z, b

este

he

rria

ldek

iko

elka

rtas

una

adie

razt

ea.

· La

nabe

sen

erab

ilera

ri e

ta ja

torr

iari

bur

uzko

ja

king

ura

sort

zea.

· A

rro

pa z

ahar

ren

“ber

rera

bilp

ena”

, gau

zen

erab

ilera

ard

urat

sua

sust

atze

a.

· La

nabe

sak

era

bilt

zean

, ten

tuzk

o ja

rrer

ak

gara

tzea

.

· B

irzi

klap

ener

ako

eta

bere

rabi

lera

ko ja

rrer

a iz

atea

Ho

ndak

inen

era

keta

mur

rizt

ea.

· La

na a

nto

latz

eko

gait

asun

a.·

Nat

urar

ekik

o lo

tura

inda

rtze

a.

· El

ikad

ura

osas

unts

uari

gar

rant

zia

emat

ea.

· “Z

abor

mot

ako”

elik

agai

en a

urre

an ja

rrer

a kr

itik

oa.

· N

ekaz

al e

redu

agr

o-e

kolo

giko

en g

arra

ntzi

a ga

rape

n ja

sang

arri

an.

· B

aser

riar

i bur

uzko

fitx

ak d

isei

natz

ea.

· In

guru

ko b

aser

rita

rrek

in h

arre

man

a.

· B

oliv

iako

err

ealit

ater

a hu

rbilt

zea.

Itur

ri e

zber

dine

tan

info

rmaz

ioa

beha

tzea

.

· H

azit

egia

egi

tea.

· H

azi e

zber

dine

n ez

auga

rria

k ez

agut

zea,

hal

a no

la, i

txur

a, e

gind

ura…

·L

urra

ren

ezau

garr

iak

ezag

utze

a.·

Nek

azar

itza

rako

eta

giz

akio

n el

ikad

urar

ako

dago

en lu

rrar

en

prop

ortz

ioa

egit

ea.

· La

nabe

sen

sailk

apen

a et

a ho

rien

er

abile

rare

n ar

aber

ako

zain

keta

.

· A

rrop

a za

harr

ak b

ilatu

eta

or

tuan

lan

egit

eko

egok

iak

dire

nak

auke

ratz

ea.

· O

rtua

n la

n eg

in e

ta g

ero,

esk

uak

garb

itze

a.

· K

onpo

ster

a eg

itea

Hon

daki

nen

era

bile

ra n

ekaz

arit

za

ekol

ogik

oan

Gai

kako

bilk

eta

egit

ea.

· Eg

in b

ehar

reko

lane

n pl

angi

ntza

Ort

uare

n an

tola

keta

pre

stat

zea.

· N

eurr

iak

hart

zea.

· H

ainb

at b

araz

kire

n la

bora

ntza

Ort

ua z

aint

zea.

· El

ikag

ai fr

esko

eta

osa

sung

arri

ak

non

eta

nola

lor

dait

ezke

en

adie

razt

en d

uten

fit

xate

giak

egi

tea.

· La

nda-

ingu

ruet

an g

osea

eta

tx

irot

asun

a er

agit

en d

uten

arr

azoi

en

iden

tifik

azio

a et

a ha

usna

rket

a.· I

turr

i ezb

erdi

neta

n in

form

azio

a be

hatz

ea.

ED

UK

IAK

/ BA

LIA

BID

EA

K

Ko

ntz

eptu

zko

akP

roze

du

razk

oak

Page 12: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 12

3. METODOLOGIA

3.1 Xedapen orokorrak:

Jarduera hau gauzatzeko erabiliko den metodologiak, oro har, ikaskuntza esanguratsuak eta funtzionalak lortu nahi ditu. Gelan ikusitako hainbat kontzeptu teoriko praktikara eramateko baliogarria da ortua. Hori talde eta irakasle bakoitzaren araberakoa izango da, gida honetan ortuarekin eta nekazaritzarekin erlazionaturiko garapenerako-hezkuntzarako hainbat jarduera proposatzen dira soilik. Horiek 4 interes-gunetan edo txokotan banatuko ditugu: baratzea bezain ekintza bizia lortu

nahi da. Beraz, haurrak txoko ezberdinetan zehar ibiliko diren nekazari txikiak izango dira:

1. Baliabideen txokoa: Ura, lurra eta haziak.

2. Natdarren lurraldea.

3. Konpost txokoa.

4. Ortua eta laborarien txokoa.

Page 13: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 13

3.2 Errekurtso didaktikoak:

Kontuan hartu dugu gutako gehienak ez gaudela ortuen maneiuarekin ohituta. Horrela izanik, eskola ortuaren proiektuaren barnean, “Etzazu mundua jan!” proiektua osatzen duten kideek zuzenduriko 8 tailer proposatu dira. Mintegiak helduentzat dira, eta horien helburu nagusia ortuen maneju naturalaren oinarriak lantzea ez ezik, eskola-komunitatea osatzen duten pertsona helduen elkarlana sustatzea ere bada. Irakasleek, gurasoek, aitona-amonek edo herriko pertsonek har dezakete parte. Familiekin lankidetzan aritzea haurren garapen orekaturako nahitaezkoa da. Izan ere, ortua hezkuntza-komunitate osorako

bideratua dagoen ekimena da. Modu horretan, eskola- ortuaren mantentze-lanak ez dira irakasleenak soilik izango. Bestalde, irakasleek ortuak eskaintzen dituen arlo ezberdinak lantzeko materiala ere izango dute; hala nola, Natdarren lurraldeko maletina edo Silvano nekazari Boliviarraren jokoa. Kasu batzuetan, beste iturri batzuk erabili beharko dira informazioa osatzeko, baita jarduerak prestatzeko ere.

Hortaz, hurrengo material eta metodoak erabiliko dira ( jarduera bakoitzean zehazten dira):

• Ortuaren manejuaren oinarrizko kontzeptuak mintegietan azalduko dira. Horiek guztiak unitate honekin banatzen den CDan daude bilduta.

• Natdarren lurraldeko maleta: “Natdarren lurraldea” DVD formatoan aurkezten den ikus-entzunezko ekoizpena da, hau, nekazaritza jasangarria eta kontsumo arduratsua lantzeko tresna da. Haurrek istorio ezberdinak ikusi ostean, jokuen bidez elkartasuna, natur baliabideen garrantzia eta hainbat balio landuko dituzte.

• Silvanoren ipuina: Silvano txikia Bolivian bizi den umea da. Fitxa ezberdinetan agertzen diren istorio ezberdinen bidez, Silvanok, Boliviako Altiplanoko nekazarien bizimodua azalduko digu. Silvanoren jokuarekin euskal baserritarren eta boliviar nekazar ien errea l i t ateak uztartuko dira.

• I k a s l e e k b e re k abuz esperientziak diseinatu ere egin beharko dituzte. Ikastetxean dagoen ortua eurena izango da, eta irakasleek zein helduek lagunduta, jarduera ezberdinak garatuko dituzte: lurraren prestaketa, haziak aukeratzea, landaketa , ureztazea . . .eta abar. Esperientzi guzti hauek bakoitzak izango duen baratze koadernoan eta fitxategietan bilduko dira.

• Lurra lantzeko behar diren lanabesez gain (laia, aitzurra, arrastelua, eskorga, sokak...), bestelako tresna batzuk ere baliogarri izango dira, ortua aurrera eraman a ldera . Adibidez: konpostera, lanerako eskularruak, arropa zaharrak, botak…

• Informazio osagarria: “Ez dezagun mundua j an! ” liburuxka, gidak, aldizkariak (ekolurra, baserri bizia, ihitza), web-orriak…eta abar.

3.3 Denbora:

Eskola-baratze proiektua urte osoan zehar garatuko da; erritmoa irakasleek egokituko dute euren eta ikasleen beharretara. Oporraldietan

txandaka antola daitezke ikasleak, ikas-komunitate osoaren partaidetza ere bultzatuz; irakasle, guraso edota nagusi taldeak inplikatuz.

Page 14: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 14

3.4 Zehar lerroak:

• Ingurugiro hezkuntza: Bizitzeko elikatu beharra daukagu. Elikagaiez

baliatuz, erraz azaltzen da naturak bizitzan duen garrantzia. Lurra, haziak, ura behar-beharrezkoak dira jakiak lortzeko. Ortuan lan egin ahala, gure esku-hartzearen ondorioz inguruan gertatzen diren aldaketez jabetuko dira haurrak. Errazagoa izango da esku-hartze jakin baten eta azken emaitzaren artean erlazioa bilatzea. Lurrean bertan esperimentatu ahal izango dugu, eta esku-hartze desberdinen ondorioek gai eta arazo orokorragoak lantzera eramango gaituzte. Hala nola, nekazal ustiapen sistemen arteko ezberdintasunak; ura edo lurra bezalako baliabideak agortzea; nekazaritza industrialari loturiko kutsadura eta horrek sortzen duen gizarte zorra eta zor ekologikoa; elikadura baliabideak; herrialde ezberdinetan nekazaritza garatzeko ematen diren baldintza ezberdinak; bizi kalitatea;... Ortua lantzeak suposatzen duen gozamena ingurugiroarekin orekan bizitzearen plazerrarekin lotu behar da, haurrek naturarekiko maitasuna gara dezaten.

• Garapenerako Hezkuntza/ kontsumorako Hezkuntza:

Garapenerako hezkuntzak epe ertain eta luzean ezberdintasunak sortzen dituzten arrazoi estrukturalak ulertzea du helburu (egungo garapen ereduak sortuak, hain zuzen ere). Horrela, gizarte-ereduaren aldaketan parte-hartzaileak izango diren pertsonak hezitzeko. Eskola baratzearen bitartez, lortu nahi dena zera da: ikasleek gaur egun egiten den baliabideen erabileraren ikuspuntu kritikoa izan dezatela. Ortua era ekologikoan eta tokian tokiko baldintzak errespetatuz lantzean, ikasleek gizarte aberastuen ekoizpen- eta kontsumo-patroiak aztertuko dituzte. Pobreziak, askotan, gure kontsumo-ohituretan eta gure sistema ekonomikoan du sutraia. Ezinbestekoa da kontsumo arduratsuaren oinarriak ezartzea ezberdintasunen benetako arrazoiak ulertzeko. Ingurugiro hezkuntzarekin ere erlazio estua dauka: lurraren ondasunak guztionak dira; ama lurra da gure etxea; eta lurreko izaki guztiak behin-behineko “pisukideak” gara. Beraz, baliabideen erabilera arduratsua egin ezean, jai daukagu.

• Osasunerako Hezkuntza: Gaur egun gaztetxoen elikadurak saltoki

haundiek proposatzen duten eredua du oinarri. Gehien bat, sasoiko elikagai gutxi eta era industrialean ekoitzitako produktuak eskaintzen dira. Elikadurari lotutako osasun arazoak ekiditeko, beharrezkoa da elikadura osasuntsuaren garrantzia ulertaraztea. Errezagoa da haurrengan eurek ekoitzitako elikagaiekiko interesa sortzea. Beraz, barazkien garrantzia ikusiko da, hurbileko elikagai freskoen balioa…

• Hezikidetza: Ortua hezikidetza lantzeko erabilgarria

ere bada. Taldeko jarduerak antolatzerako orduan, bazterketak saihestu egin behar dira. Neskek eta mutilek lan eta aukera berdinak izanez, emakumeak landan egiten duen lanaren balorazio positiboa egin behar da. Emakumearen lana nekazaritzan oso garrantzitsua da. Askotan, hauek dira tokian tokiko hazi, ohitura eta jakintza askoren zaintzaileak. Baserriko lanetan gizonekin batera gogor aritzen dira. Haatik, beraien lana nekazal munduan ez da aintzat hartzen. Maiz, eskubideak ukatzen zaizkie. Esate baterako, lur eta ustiategien jabetza gehiena gizonen eskuetan dago oraindik. Herrialde askotan emakumeak ezin dira lurjabeak izan. Haziak, ura eta beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko, arazo larriak ere izaten dituzte. Horrek emakumeen baztertzea areagotzen du. Egoera hau aztertuz eta ortuko lanak elkarrekin eginez, ikasleek eredu patriarkalaren ikuspegi kritikoa lortuko dute, aldaketa bideratzeko.

Page 15: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 15

4. EBALUAZIOA:

4.1 Ebaluazio-irizpideak:

Jarduera honek lehen hezkuntzak dituen ebaluazio-irizpide orokorrak jarraitzen ditu, curriculum-eko jardueren osagarri izatea bilatzen duelako. Dena den, irakasle bakoitzak egokitu

beharko ditu ebaluazio-irizpideok bere taldearen ezaugarriak kontuan hartuz (adina, aniztasuna eta abar). Honako jokabideak izan daitezke aipagarrienak:

1. Mugimendu eta manipulazio trebetasunak hobetu dituela erakustea, bere gaitasunetan konfidantza izanda:

• Ortuko jarduerak gauzatzean tresnak eta lanabesak koordinazio eta kontrol egokiarekin erabiltzen eta maneiatzen dituen. Eta lanabesen erabilera okerrak suposatzen duen arriskua identifikatzen dakien.

2. Oinarrizko beharra modu autonomoan bete eta norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa edo ekimena adieraztea.

• Autonomia haundiagoa duen osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan: elikadura eta higienea (eskuak garbitu lurra ukitu ostean, elikadura osasuntsuarekiko jarrera ona agertzea…).

3. Ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, ortuko eta inguruko elementuen behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez.

• Ortuaren diseinua egiteko, eremuak, neurriak eta objektu ezberdinak erabiltzen dakien.

• Ortua osatzen duten elementu ezberdinen jokabideari buruzko hipotesiak egin eta egiaztatzen edo baztertzen dakien (haziak landatzean gertazen dena; baliabideen garrantzia nekazaritza eta elikaduran…).

• Oinarrizko espazio-nozioak behar bezala erabiltzen dituen (iparorratzaren erabilera eta bestelako baliabideak erabiliz ortuaren kokapena finkatzen dakien…).

• Inguruko nekazaritza jarduerarekiko jakin-mina adierazten duen.

5. Ingurune naturala ezagutzeko jakin-mina adieraztea. Naturako elementuen arteko elkarmendekotasunak eta harremanak ezartzen hastea:

• Ohiko fenomeno natural eta atmosferikoak identif ikatu dituen. Horien eta ortuko gertakarien artean harremanak ezartzen dituen (izotza, lehorteak…).

• Nekazaritza, natura eta gizakion oinarrizko beharren arteko lotura identifikatzen duen (natura eta nekazaritza barik, bizitzarik ez).

• Ingurumena errespetatz eko eta zaintzeko arrazoiak adierazten dakien.

• Nekazaritza eta ingurumenaren arteko lotura estuaren beharra argudiatzen eta adierazten dakien.

6. Giza jarduerek ingurune hurbilean eta urruneko herrialdeetan dituzten eraginak identifikatu eta erlazionatzeko gaitasuna garatzen hastea:

• Nekazaritza intentsiboak dituen eraginak identif ikatzen dakien, ingurugiroan zein pertsonengan (esaterako, nekazari txikien desgerpena; kutsadura;...).

• Beste herrialdekiko, batez ere herrialde txirotuekiko, errealitatearen aurrean jakin-mina adierzten duen.

• Elkartasuna adierazteko, kontsumo arduratsua eta baliabideen tentuzko erabilerarako joera adierzten duen.

• Eskola ortua era ekologikoan lantzearen arrazoiak ulertzen dituen.

Page 16: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 16

4.2 Gutxieneko edukiak

4.3 Ebaluazio tresnen deskribapena eta maiztasuna:

1. Baliabide naturalen garrantzia.

2. Nekazaritza jasangarriaren garrantzia.

3. Elikadura osasuntsuaren garrantzia, eta elikadura giza eskubide bezala.

4. Herri txirotuek dituzten beharrak eta gure bizi-ohiturek ingurugiroan eta gizartean duten eragina.

Ebaluazio tresnaren deskribapena

a. Txokoak osatzen dituzten materialak: Ikasleek ortuari buruz sortzen dituzten fitxek

osatuta.

b. Baratze-koadernoa: Norbanakoarena izango da. Bertan ikasle

bakoitzak ortuaren garapena (intzidentziak) isladatu eta ikasi eta sentitu duenari buruzko gogoeta egin beharko du. Horretan ikasle bakoitzak bere burua ere ebaluatuko du, honako hau kontuan hartuz: ekintzarekin ikasitako kontzeptuak, erabilitako prozedurak eta ekintzarekiko izan duen jarrera.

c. Behaketa: Ortuaren martxa egokia izango da kontuan.

Taldean lan egitean bakoitzak duen jarrera eta abar.

Maiztasuna

Jarduerak bukatzean.

Gaiari buruzko ekintzak egiten diren bakoitzean. Irakasleak aproposa den maiztasunarekin jasoko du.

Jarduerak burutzen diren guztietan.

Page 17: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 17

BALIABIDEEN TXOKOA

5. PROPOSATURIKO JARDUERAK (Txoko edo interes-guneen arabera sailkatuta):

Deskribapena:

Txoko edo interes-gune hau osatzea oso erraza izango da. Haurrek irakasleekin batera osatuko dute ikastolan bertan dauden baliabideak erabiliz (berrerabilera eta sormena sustazeko). Haurrekin aztertuko ditugun baliabideak ura eta lurra izango dira, batez ere. Txoko horretan haziei ere tokitxo bat utziko diegu, ura, lurra eta haziak izango direlako gure ortua eta, ondorioz, gure elikagaien oinarri. Txokoa proposaturiko jarduerak egiten diren heinean osatuko da eta gelan bertan koka dezakegu, esaterako soberan dagoen armairu edo apal batean.

Txokoa osatzen:

Honako hau adibide xume bat besterik ez da. Ikastolan dauden baliabideen arabera, txokoa era batekoa edo bestekoa izan daiteke…eta era guztiak dira baliogarriak!

Oinarrizko materialak:

· Kutxak. Mota ezberdinetakoak izan daitezke.

· Haziak gordetzeko beirazko potoak.

· Fitxategia, zapata kutxa batekin egin dezakegu. Margotu eta polit-polita geratuko da!

· Hazitegia, etxeko edo jantokiko jogurt potoekin egin daiteke, ahal den heinean eskura ditugun materialak berrerabiliko ditugu!

Page 18: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 18

1. jarduera:

NIRE INGURUNEA EZAGUTZEN

Ideia nagusiak:

Gurea bezalako herrialde industrializatuetan, gizakiak ez du ingurunea zaindu. Baina natura da

jaten ematen diguna, beraz bizia ematen diguna.

• Baliabideak mugatuak dira eta pertsona orok izan beharko luke hauek eskuratzeko eskubidea

bere bizitza duintasunez garatu ahal izateko. Hau horrela izanda, horien behar bezalako erabiliera

eginez, lurreko izaki bizidun guztiekin pozik bizitzeko aukera izango dugu.

Helburua:

Askotan ez gara inguruan dugunaz ohartzen. Presaka eta korrika bizitzera ohituta dagoen

gizartea gara; hori dela eta,sarritan, hausnarketarako denbora falta zaigu. Ortua abian jartzeko

prest gaude, baina... inoiz aztertu al ditugu ondoan ditugun elementuak?

Gure ortua ez dago isolatua. Gu bezala munduaren zati bat da. Zati garrantzitsua, gero! Ziurrenik,

oraindik asko falta da gure ortuak izaera har dezan. Dena den, bere kokapena erabakitzeko eta

izango duen bilakaera hobeto ulertzeko, inguruan dagoena aztertu beharko dugu.

Lehen uneko behaketa hau baliogarri izango zaigu, kurtso bukaeran gure “lur zatitxoak” dituen

aldaketak aztertzeko ere.

Materiala:

• Argazki-kamera, margoak eta baratze-koadernoa.

Page 19: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 19

Garapena:

1. Ortua kokatuko den lur saila behatu. Honako galdera hauek lagungarri izan daitezke zure

behaketan. Hau guztia baratze-koadernoan jasoko da:

• Zenbat zuhaitz dago inguruan. Zein motatakoak?

• Zertarako balio dute zuhaitzek?

• Inguruan badago animaliarik? baratzean ze funtzio beteko dute? (Ondo begiratu, gero!

Txiki-txikiak diren intsektuek ere balio dute-eta!!).

• Urik al da inguruetan?

• Gizakiak eraikitako gauzarik ba al dago? Zeintzuk? Ze eragin izan dezakete gure ortuan?

• Ortua duen inor ezagutzen duzu?

• Zertarako balio du ortu batek?

• Nondik etortzen dira normalean jaten dituzun barazkiak?

2. Irakasleak lan taldeak osatuko ditu eta gero ortua kokatuko den tokiaren, talde bakoitzaren

eta inguruen argazkiak egingo ditu. Hurrengo egunean, talde bakoitzari banatuko dizkio;

horrela haurrek beraien baratze-koadernoan jarri edo baliabideen txokoko fitxategian

gordetzeko (hau zapata kutxa batekin egin dezakete). Argazkiak eta aurreko galderei

emandako erantzunak izango dira gure erreferentzia. Horrekin, kurtso amaieran eta hurrengo

kurtsoetan, gure baratzearen bilakaera ikusiko dugu.

Page 20: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 20

2. jarduera:

ORTUAREN KOKAPENA: EDONON EGON DAITEKE?

Ideia nagusiak:

Inguruan dagoena aztertuz gero, eta tresna eta baliabide ezberdinak erabiliz, ortua egiteko

kokapena hautatzea.

Helburua:

Erabakiak hartzen ikastea. Galdera multzo bati erantzuna eman eta gero, taldeka ortuaren

kokapen egokia eztabaidatzea.

Materiala:

• Baratze-koadernoa.

• Margoak.

• Iparorratza.

• Internet eta ordenagailua (ez da ezinbestekoa).

Garapena:

1. Ortuaren kokapen egokia egiteko, hainbat faktore izango dira kontuan; hala nola, orientazioa,

lurraren malda, haizea eta ur-iturriak eta abar. Komenigarria da arropak eta lanabesak

gordetzeko lekutxoren bat hurbil izatea ( hau ez da ezinbestekoa).

2. Haurrak taldetan antolatuko dira eta pista ezberdinak jarraituz, “altxorraren mapa” marraztuko

dute. Altxorra ortua bera izango da eta marrazkia euren mapa. Honetarako irakasleak folio

edo kartulina bat banatuko dio talde bakoitzari, nahi izanez gero folioaren puntak erre

daitezke mapa zahar baten itxura har dezan.

3. Banatutako folioan ikastolako eraikinak eta jolastokia marraztuko dituzte ikasleek, elementu

bakoitzaren izena adieraziz.

4. Mapa hartu eta jolastokira abiatuko gara. Eraikin bat hartuko dugu erreferentzi gisa eta

iparorratza erabiliz lau puntu kardinalak adieraziko ditugu. Hori egin ostean, galdera hauek

erantzungo dituzte, hauek izango baitira zuen altxorra kokatzeko gakoa:

a. Iparorratza inoiz erabili al duzu?

b. Landarea bazina, non kokatuko zinateke: zure ikastolako alde hotz eta ozpeltsuan edo

alde eguzkitsuan? Zergatik?

Page 21: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 21

c. Zure ustez, non egongo dira hobeto barazkiak: ikastolako alde maldatsu batean edo

leku lauan?

d. Zuen ikastolaren ingurua haizetsua da? Hala bada, zein da zure ikastolan alde haizetsuena?

e. Ba al duzue zuen ikastolan ur iturririk?

f. Eskolak ortua dauka edo izan al du? Non?

g. Negutegia al dago?

h. Nondik irtetzen da eguzkia? Eta nondik ezkutatu?

i. Zein mugimendu egiten du eguzkiak egunero?

j. Eguzkia kontuan hartuz, zure ikastolan zein izango da alderik ilunena?

k. Haizea dabilenean,nondik jotzen du?

(*) Gogora ezazue landareei ez zaiela hotza gustatzen. Beraz, eskolako alderik eguzkitsuenean kokatuko da baratzea. Era berean, iparraldera ematen duten orientazioak baztertu egin beharko dira, eta Euskal herrian haize hotzak Ipar-mendebaldetik datoz. Hori guztia kontuan izanda, marraz ezazu zure “altxorraren mapan” ortuaren kokapen egokiena. Honi buruzko edozein zalantza izanez gero “Etzazu

Mundua Jan!” kanpainako kideak aholkularitza egiteko prest daudela gogoratu.

Adibidea:

5. Talde bakoitzak hautatu duen kokapena beste taldeekin alderatu beharko du. Azkenik,

irakaslearen laguntzaz, behin-betiko kokapena aukeratuko duzue…altxorra lortuta!Mapan

adierazi ezazue ortuaren kokapena.

6. Zuen marrazkiak eta mapak balibideen txokoko fitxategian gorde ditzakezue. Modu horretan,

lurra lantzen hasterakoan, eskura izango dugu beti gure ortuaren kokapenaren mapa.

Jarduera garatzean, erantzun dituzuen galderak baratze-koadernoan apuntatuko dira.

Oharra: Ikastolaren mapa diseinatzeko, Google Earth© programaz balia gaitezke ere.

Programa hori dohakoa da eta internet izanez gero, oso erraza da erabiltzen. Gure

ikastolaren kokapen zehatza eta airetik ateratako argazkia emango digu. Materiale hori

tresna interesgarria da bizi eta ikasten dugun ingurunearen prespektiba ezberdina izateko.

Jarduera hori informatika gelan egiteko ere molda daiteke.

Page 22: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 22

3. jarduera:

ZEIN GARRANTZITSUA DEN LURRA!

Ideia nagusiak:

Lurra baliabide eskasa da, eta askotan gaizki banatuta dago, ikasleek hau ulertzea beharrezkoa

da. Honako hau Guatemalako adibidea da, baina mundo osoan errepikatzen da:

“Guatemalako kasua: Biztanleen % 51 probrezia egoeran bizi da. Horien

%72 nekazari, abeltzain edo arrantzale txikiak dira; beraz, elikagai-ekoizleak.

Jean Ziegler, Nazio Batuetako Elikadura Eskubiderako Errelatore Berezia zenak, 2006. urtean

zera azaldu zuen: “La gran incidencia del hambre y la malnutrición en Guatemala no es

simplemente una cuestión de falta de alimentos, ya que las tierras del país podrían alimentar

fácilmente a toda la población. Está más relacionada con la desigual distribución de los recursos,

y sus efectos en el acceso de la población a los alimentos. Guatemala es uno de los países

con mayores desigualdades en la distribución de la riqueza del mundo, y su concentración

es extrema: el 5,6% de las familias más ricas controlan el 50% de los ingresos totales”.

Lurraren banaketan gauza bera gertatzen da: lurjabe boteretsuek, gobernua lagun dutela,

nekazal komunitateak euren lurretatik botatzen dituzte. Nekazari txikiei kalitatezko lurrak lantzeko

eskubidea eragotzi zaie. Beraz, kanpotik datozen elikagaiekiko dependentzia haundia dute.

Elikagaien salneurria igotzen denean, gosete larriak pairatzen dituzte. Guatemalan, lurjabeen

%1,86 lurren %60-ren jabe dira.”

Emakumeen kasuan egoera are lazgarriagoa da, datuen arabera4, emakumeek herrialde

txirotuetako elikagaien %60 eta %80 artean ekoizten dute, eta mundu mailan %50. Hala ere,

nekazal lurren %1 kontrolatzen dute, izan ere, faktore honek; beste hainbat faktorerekin batera

−landa inguruko emakumeak sarritan ez dira eragile ekonomikotzat zein subjetu soziopolitikotzat

hartzen, gainera, askotan euren jakituria ez da aintzat hartzen− txirotasunaren emakumetzea

dakar. Gure inguruan ere, emakume baserritarrek ez dute errez: EAE nekazaritzan eta

abeltzantzan diharduten emakumeen %7 baino ez dira ustiapen titularrak, beraz, portzentaia

horri baino ez zaio aintzatesten sektore profesional izaera5.

Lurraren banaketaren bidegabekerietaz gain, gero eta lur gehiago galtzen ari gara. Euskal

herrian, mundu osoan bezala, giza jarduerak direla medio (kutsadura, errepideak, azpiegiturak,

industrial guneak…) gero eta nekazal lur eta nekazari gehiago galtzen ari gara, honek horrela

jarraituz gero ezinezkoa izango da gure lurretan elikagaiak ekoiztea.

4. Senra, L eta León, I. “La mujeres gestoras de la soberanía alimentaria”. Las mujeres alimentan al mundo. Entrepobles-Herriarte.2009.

5. Gonzalo Saez de Sanmaniego, Euskonewsen elkarrizketatua, 2005/06/10-17

Page 23: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 23

Helburua:

Proportzioak landuz, lurraren garrantzia ulertzea. Baliabide eskasa dugu lurra eta hau gaizki

erabiliz gero edo gaizki banatuz gero bidegabekeriak sor daitezkela uler.

Materialak:

Sagarra, labana eta konpostera*.

* (Aldez aurretik eraikita egongo da. Irakasle eta ikas-komunitatea osatzen duten helduek eraikiko

dute, “Etzazu mundua jan!” proiektuak eskaintzen duen kurtsoaren argibideak jarraituz).

Garapena:

1. Sagarra lau zati berdinetan ebaki. Lau zatietatik hiru, ozeanoak eta itsasoak izango dira.

Laugarren zatia kontinenteak eta irlak izango da.

2. Laugarren zatia hartu eta erditik ebaki. Zati bat gizakiak bizi ezin diren lekuak izango dira

(basamortuak, poloak, mendi kate haundiak…). Beste erdia gizakiok bizitzeko dugun lur

zatia izango da.

3. Gizakiok bizi ahal garen zatia lau zatitxotan ebaki. Zati horietako bat da elikagaiak ekoizteko

dugun lurra. Zati hori zainduz gero, guztiontzako elikagaiak egongo dira.

4. Azkenik, zati txiki-txiki horren zati nimiño bat da, gizakia eta beste izaki bizidunentzat

dugun ur geza.

5. Sagarra txikitu ostean, zer da ulertu duzuna? Baratze-koadernoan jaso ezazu edo zure kide

eta irakasleekin hausnarketa egin.

Hausnarketa egiteko honako galdera hauek erabilgarriak izan daitezke(irakasleak bere

taldearen adinera moldatuko ditu):

a. Zer pentsatu duzu nekazaritzarako daukagun lur zatia hain txikia dela ikustean?

b. Zure ustez munduan zehar lurra ondo banatuta dago guztiok janaria izan dezagun?

Zergatik?

c. Zure ustez emakume eta gizonen artean lurraren banaketa bidezkoa da? Zergatik?

d. Zure inguruan zeintzuk uste duzu izango direla lurrari eraso egiten dioten faktoreak?

Zergatik?

6. Soberan dauden sagarrak konposterara eraman. Horrela, gure ortuko lurra ere elikatzen

hasiko gara.

Page 24: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 24

Bigarren Zatia

Ideia nagusiak:

Luraren eratze prozesua oso konplexua da. Euriak, izotzak, haizeak, eguzkiak, landareek

euren sustraitxoekin, milaka animalia txikik eta mikroizakiek sortzen dute lurra. Horiek guztiek,

arrokak zatitu eta higatzen dituzte. Horixe da guk egunero zapaltzen dugun lurraren jatorria. Hori

gertatzeko, milaka urte dira beharrezkoak; horrexegatik, lurra artifizialki ezin da egin.

Helburua:

• Zoluaren eratze-prozesua luzea dela ulertzea. Horretan, faktore biologiko, fiskiko eta kimikoek

parte hartzen dute.

• Higiene ohiturak bereganatu lurrarekin kontaktuan egotean.

• Lurraren ezaugarriekin (textura, kolorea, usaina) ohitzea.

Materialak:

• Pala txikiak, txokoan ditugun kutxak.

• Baratze-koadernoa.

Page 25: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 25

Garapena:

1. Ortura atera baino lehen, irakasleak lagunduta, txukuntasun-araudi bat ezarriko duzue.

Hemendik aurrera, baratzean lan egiten den bakoitzean, araudi hori jarraituko da.

2. Klasea talde txikitan banatu. Talde bakoitzak ortuaren leku ezberdinetatik lur lagin bat

hartuko du.

3. Nolakoa da hartu duzuen lagina? Idatz itzazue zuen baratze-koadernoan ondorengo

ezaugarriak:

• Kolorea:

• Egindura. (Horretarako eskuekin lur zatitxo bat hartu beharko dute. Hori busti ostean,

“lukainkatxoak” egiten saiatu beharko dira. Lurra hareatsua bada, eraztunak egitean,

apurtu egingo dira. Aldiz, lurra buztintsua bada, eraztun politak lortuko dituzue).

• Animaliarik aurkitu duzue?

• Landare eta makiltxoak daude?

• Arrokarik aurkitu duzue?

4. Taldeek lurrean aurkitutako osagai bakoitza kutxa ezberdinetan jarriko dute. Alde batetik,

harritxoak daude; beste alde batetik, landareak; bestetik, makiltxoak, zizareak...

5. Osagai guztiak beste kutxa batean nahastu.

6. Zer gertatu da? (Osagai guztiak nahastu arren, ez da zolurik osatu. Horra hor naturaren

garrantzia: lurra bizirik dago; gizakiak ezin du lurrik ekoiztu; naturalen lana da hori.)

7. Guztia baliabideen txokoan laga dezakezue; horrela, lurraren garrantziari buruzko zalantzak

dituzuenean, berriro ere egin dezakezue jarduera hori…

Page 26: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 26

4. jarduera:

URA, BIZITZAREN OINARRIA

Ideia nagusiak:

Munduan ur ugari dago. Are gehiago! Lur planetan baino, ur planetan bizi garela esan dezakegu,

lurraren hiru laurdenak ozeanoak baitira. Hala ere, bizitzeko behar dugun ur geza baliabide

eskasa da eta ibai, glaziare eta lakuetan aurkitzen dugu. Giza jarduera dela eta, ura kutsatzen

ari gara. Ondorioz, munduan badira milaka pertsona ur garbia izateko aukerarik ez dutenak.

Zuen ortuan ikusiko duzuen moduan, ur garbia nekazaritzan oso garrantzitsua da, izan ere,

nekazal jarduerak ur gezaren %70 erabiltzen du (UNEP 2010). Baina kutsadura ezezik badira

“ura eskuratzeko” eskubidearen beste urraketa asko, esaterako, milioika arrantzalek arrantza

egiteko eskubidea galdu dute kostaldeen txikizioagatik.

Helburuak:

• Uraren inguruan dauden arazoak ulertu ikuspuntu ezberdinak aztertuz.

• Teknologia berrien erabilera.

Materialak:

• Baratze koadernoa hausnarketak jasotzeko.

• 7.1 eranskineko ipuina: “Lur lehorreko arrantzaleak”.

• Ez dezagun mundua jan! liburuxka ganba ekoipeznari buruzko oinarrizko informazioarekin.

• Google Earth© programa eta interneteko konexioa duen ordenagailua.

Page 27: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 27

Garapena:

1. Taldeak osatu eta talde bakoitzari “Lur lehorreko arrantzaleak” ipuina banatu. 10 minutu

eman guztion artean irakurri dezaten.

2. Ondoren Google Earthen bilatzailean “Posorja edo Puerto Pizarro, Ecuador” idatzi eta

honako galdera hauei erantzun:

a. Zer da ikusten duzuna?

(erantzuna: ikusten diren forma urdinak ganba-ustiategi erraldoien urmaelak dira, ikusten

denez kostaldea eta mangladia zen guztia bereganatu dute)

b. Zure ustez ze gertatu zaie hemen bizi ziren arrantzaleei?

(erantzuna: zonaldeko arrantzale askok ganba ustiategietan lanean hasten dira eta

hemen askotan lan baldintzak ez dira duinak. Beste askok hirietara jotzen dute, Guayaquil

eta Quito aldera alegia. Hiriotan, bizimodua hobetu beharrean periferietan biltzen dira,

hemen txirotasuna, langabezia eta biolentzia dira nagusi. Gauzak horrela, umeak eta

emakumeak izaten dira zaurkorrenak, askotan umeak eskola utzi eta lanera joan behar

dira eta emakumeak euren familiak aurrera ateratzeko edozein lan mota onartzera

behartuak izaten dira. Ecuadorreko ekonomian ganben exportazioak diru sarrera haundia

suposatzen du, hala ere desjabetuak izan diren arrantzale txikiek ez dute horren etekinik

ikusten, populaziaren %41 bi dolar baino gutxiagorekin bizi da hemen.)

c. Ba al dakizu zer den mangladia?

(erantzuna: kostalde tropikaletan hazten den baso mota. Honetan arrain eta itsaski piloa

dago, mendeetan zehar arrantzale komunitate asko orekan bizi izan dira ekosistema

mota honetan. Mangaldia desargertzean arrainak eta itsaskiak ere desagertzen dira eta

oso zaila da berriro ere errekuperatzea. Gainera mangaldiak, kostak itsasoko mareetatik

ere babesten ditu.)

d. Zer gertatu da han zegoen mangladiarekin?

(erantzuna: desagertu da.)

e. Non uste duzu jaten direla ustiategi erraldoi hauetan ekoizten diren ganbak?

(erantzuna: Europa eta Estatu batuetan, herrialde aberastuetan batez ere.)

f. Zer egin dezakezu egoera hau ekiditeko?

(erantzuna: galdetu gusasoei nondik datozen etxean jaten dituzuen ganba eta otarrainxkak,

herrialde txirotuetatik badatoz azaldu gure kontsumo ohiturek sortzen dituzten arazoak)

Page 28: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 28

5. jarduera:

BIHARKO HAZIAK

Ideia nagusiak:

Nekazaritzan oso garrantsitzuak dira haziak, batez ere, nekazaritza ekologikoan. Urtero,

laborariek beraien landare politenen haziak gordetzen dituzte. Horrela, landare indartsuagoak

eta uzta oparoagoak lortuko dituzte.

Euskal Herriko hazien sareak horrela azaltzen du hazien bioaniztasunaren garrantzia:

“Bioaniztasunaren galera arazo ekologiko larria da eta zientzialariek horrela definitu dute

bilera askotan. Sarritan, bioaniztasun kontzeptuaren esanahia era murriztuan erabiltzen da:

“Toki bateko espezieen taldea”. Hori egitean, alde batera geratzen dira basoen aberastasuna,

paisaien aldaketak edo nekazaritza aniztasuna.

Azken gai horren inguruan, zenbait labore eta ehunka nekazaritza barietate gure soroetatik

desagertu egin dira. FAOk (Nekazaritza eta Elikadurarako Mundu Erakundea) dio XX. mendean

munduan ereindako nekazaritza barietateen %75 galdu egin dela”

Helburua:

• Hazien garrantziaz ohartaraztea.

• Gure inguruan desagertzen ari diren bertako nekazaritza barietateen arazoa ezagutaratzea.

• Hazitegia egitea eskolako baratzea hornitu ahal izateko.

• Inguruko baserritar eta pertsona helduekin komunikazioa sustatu.

Materialak:

• Beirazko ontziak (hazi mota bakoitzeko poto bana).

• Haziak (haurrek ekarriko dituzte).

• Margoak, kola eta kartulinak etiketak egiteko.

Garapena:

Jarduera hasi baino lehen, komenigarria da galdera hauek erantzutea (baratze-koadernoan

bildu ditzakete erantzunak).

a. Zertarako balio dute haziek?

b. Ba al zenekien hazi mota bakoitzaren berezitasunaren arabera, landarea eta horrek

ematen dituen fruituak ezberdinak direla?

Page 29: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 29

c. Zenbat babarrun mota ezagutzen dituzu? Zergatik uste duzu mota ezberdinetako

babarrunak daudela?

d. Zer gertatuko litzateke babarrun guztiak berdinak balira?

1. Galdera hoiei erantzuna eman ostean, honako etxerako-lana proposatuko zaie: Bi asteko

epea emanez, haziak lortzen saiatu beharko dira. Ez zaie baldintzarik jarriko, baina honako

hau kontuan izan beharko dute:

a. Zerenak dira lortutako haziak (hauei buruzko informazio gehiena lortzen saiatu, aldakia,

ereite garaia…eta abar)?

b. Nola lortu dituzu haziak?

c. Poltsatxoa dendan erosi duzu edo zure edo zure senide, lagun edo baserritar batek

eman dizkizu? Hala bada, nork eman dizkizu? Berak nola erabiltzen ditu haziak(noiz, nola

eta non ereiten ditu, noiz jasotzen du uzta…eta abar?

d. Haziak erositakoak ez badira, eman dizkuzun pertsonak zein prozedura jarraitu du

haziak gordetzeko? saia zaitez deskribatzen.

2. Lortutako haziak sailkatu behar dira, horretarako hazi mota bakoitza beirazko potoetan sartu

eta identifikazio etiketak diseinatu honako irizpide hauek jarraituz:

• Haziaren izena eta barietatea(ezagutzen bada): ..........................................................................................

• Hazia noiz jaso den: .....................................................................................

• Hazia non jaso den: ......................................................................................

• Ereite garaia: .................................................................................................

• Uzta jasotzeko sasoia: .................................................................................

• Sortzen duen landarearenmarrazki edo argazkia: ................................................................................

• Sortzen duen landarearenerabilera (giza-elikadura,sendabelarra, ornamentala…): ...................................................................

3. Gorde haziak baliabideen txokoan, eskolako hazitegian ernetuko ditugu eta. Gaur lortutako

haziak biharko gure elikagaiak izango dira!

4. Azkenik esaldi hauei buruzko hausnakerta egin eta zuen baratze koadernoan bildu:

• FAOk (Nekazaritza eta Elikadurarako Mundu Erakundea) dio XX. mendean munduan

ereindako nekazaritza barietateen %75 galdu egin dela.

• 10 enpresek kontrolatzen dute mundu osoko hazien merkatuaren %67. (ETC group, 2008).

Oharra: Natdarren lurraldeko maletinean, “hazi inbaditzaileen” kapituluan hazien bioaniztasunaren garrantzia lantzen da, beraz, jarduera osagarriak dira.

Page 30: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 30

6. jarduera:

HAZITEGIA EGIN

Ideia nagusiak:

• Hazien garrantziaz ohartu elikadura bermatzeko.

• Hondakinen berrerabilera sustatu.

Helburua:

Hazien garapena era praktikoan ikustea. Hazitegian ernetzen diren haziak ortuan landatuko

ditugun ortuariak izango dira.

Materialak:

• Jogurt potoak.

• Jogurt potoak sartzeko bandeja edo kutxa iragaztezinak (arrandegietan erabiltzen diren

kutxak oso egokiak dira).

• Ereiteko lurra. (Baratzeko lurra, zizare humusa eta konposta nahaztuz egin dezakezue, bestela

dendetan horretarako egokiak diren substratuak saltzen dituzte).

• Ura. (Garbia eta epela, euri-ura bada hobe).

• Palatxoak edo goilarak.

• Guraizeak.

• Karteltxoak egiteko kartulina.

Garapena:

1. Sasoi eta egun egokia aukeratu hazitegia ereiteko. (Lasai, ortuen maneiu naturaleko

ikastaroan ikusiko da hau).

2. Jogurt potoari zuloa egin eta lurrez bete, hau ureztatu ostean etxetik ekarritako hazia erein,

beti ere jasotako irizpideak jarraituz.

3. Poto bakoitzak bere etiketa beharko du, hemen ereite data eta erabilitako haziaren izena

idatzi.

4. Bandejan sartu eta zuen negutegian edo gelaren alderik eguzkitsuenean utzi.

Page 31: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 31

5. Ondoren taldeka jarri eta zuen hazien jarraipen fitxa diseinatuko duzue? Zer jarri behar

dela uste duzue?

(hau adididea da)

6. Taldeko fitxa zuen fitxategian gorde, hemen ondo gordeta egongo da zuen hazien kontrola

ondo eraman dezazuen.

7. Zuen baratzeko lurra prest baldin badago eta garaia egokia bada lurrean zuzenean landa

dezakezue ere.

Oharra: Ikastaroan hazitegi mota ezberdinak egiteko irizpideak ematen dira, beraz jarduera

hau kurtsoa jarraitzen duten helduen esku laga daiteke. Horrela jarduera hau ikastolaren

ekintza sozial moduan plantea daiteke, irakasle, guraso, ikasle eta aitona-amonak elkarrekin

lankidetzan aritzeko.

Ereitedata

Ernetzedata

Hazikopuruapoto bakoitzeko.

Zenbat landare atera dira?

Ortura ateratzeko data (birlandatze data).

Oharrak

Maddi (pikuluze tomate barietatearen

haziak)

Mikel (erretekopiper lodia)

...

Page 32: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 32

NATDARREN TXOKOA

Deskribapena:

Txoko hau ez da txoko “fisikoa”, maleta batek osatzen du. “Natdarren lurraldea” DVD formatoan aurkezten den ikus-entzunezko ekoizpena da. Bertan, “Nats” izeneko txontxongilo txiki eta atseginekin batera, hainbat istorio ezberdinetan murgiltzeko aukera izango dugu. Natdarrak zoriontsu bizi dira beraien herrixkan, naturak eskaintzen dituen aberastasunez inguraturik. Baina euren alaitasuna mantentzeko, hainbat arazori aurre egin beharko diete.

DVDan lehen hezkuntzako haurrei zuzenduriko hiru istorio edo kapitulu ezberdin aurkezten dira. Natdarrak nekazariak dira eta istorioetan beraien komunitateak dituen arazo ezberdinak aztertzen dira, hala nola, oinarrizko baliabideak (lurra, haziak, ura…) eskuratzeko dituzten zailtasunak; elikagai transgenikoen hedapena eta honek dakarren bioaniztasunaren galera eta herrialde aberastuen kontsumismoa asetzeko herrialde txirotuetan ezartzen diren industri kutsakor eta esplotatzaileen arazoa (erderaz “maquilas”). Aipatutako arazoek Natdarren lurraldeko pertsonaien elikadura subirotasuna galtzea dakarte; hau da, beraien elikaduraren eta bizimoduaren kontrola galduko dute.

DVDekin batera, tradiziozko jolasetan oinarrituriko materiala banatuko da (tokea, puzzleak, oroimen-jolasak, bikote-jolasak, hexagonoa eta abar). Kapitulu ezberdinetan landutako gaiei buruzko hausnarketa jolasen bitartez bideratuko da. Horretarako, “Natdarren Lurraldeko” maletinean aurkituko duzuen gida pedagogikoan azalpen guztiak aurkituko dituzue.

Page 33: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 33

6-9 urte

9-12 urte

Burdinezko Dorrea

Puzzlea

Hexagonoak

Benbon Lantegia

Tokea

Tokea

Hazi Inbaditzaileak

Bikoteak

Oroimen jolasa

6. Euskeraz sentzu gabeko hitza da. “Ben bon”, katalanez gauza ona eta baliagarria esan nahi du. Benboien lantegian natdarrek “benboiak” egiten dituzte gurea bezalako herrialde industrializatuetan gustoko ditugun objetuak direlako; natdarrentzat ordea, “benboiak” balio gabeko trasteak dira.

Txokoa osatzen:

DVDa 15 minutuko hiru kapitulu ezberdinetan banatzen da eta bakoitzean gai ezberdinak lantzen dira:

“Benboien”6 lantegia: herrialde aberastuen kontsumismoa asetzeko herrialde txirotuetan ezartzen diren industri kutsakor eta esplotatzaileen (erderaz “maquila”) arazoa.

Burdinazko dorrea: oinarrizko baliabideen garrantzia (lurra, ura, haziak) izaki bizidun guztion biziraupenerako duten garrantzia eta hauek ez kutsatzeko energia berriztagarrien aukera.

Hazi inbaditzaileak: Laborari txikien garrantzia elikaduran eta elikagai transgenikoen hedapenak dakarren nekazal bioaniztasunaren galera.

Gai hauei buruzko hausnarketa bideratzeko, “bideo-foruma” egin beharrean, “forum-jolasa” egitea proposatzen dizuegu. Betiko jolasetan oinarriturik (tokea, puzzleak, oroimen-jolasak, bikote-jolasak, hexagonoak…eta abar), ikasleek natdarrak aurkezturiko istorioen inguruko galderak erantzun beharko dituzte. Helburua beraz, aipaturiko ideia nagusia eta garrantzitsuenak jolasen bitartean jasotzea izango da.

Kapitulu bakoitza lantzeko bina joko aurkezten dira: haur txikiei (6-9 urte), eta nagusiei zuzendurikoak (9-12 urte). Horretarako, adin tarte bakoitzari egokituriko galderak proposatzen dira. Hala ere, irakasleak taldearen arabera antola ditzake jolasak, edota galdera berriak proposatu. Jokuak saio eta egun ezberdinetan antola daitzeke kapituluak euren artean independienteak direlako. Horrela banatzen dira jokoak adinaren arabera:

Materialak:

• Natdarren munduko maletina.

Page 34: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 34

KONPOSTA ETA HONDAKINEN TXOKOA

Deskribapena:

Txoko hau kanpoan egongo da, izan ere, ortutik oso gertu kokatuko dugun konposterak osatzen baitu. “Etzazu mundua jan!” proiektuak eskaintzen duen maneiu ikastaroan konpostera egiteko era erraza azalduko da, beraz komeni da ikastaroan parte hartzen duten helduek haurrekin batera eraikitzea. Konpostera komertzialak ere badaude, baina guk geuk eraikitzean materiale zaharren birrerabilera sustatu da eta gure ortuaren gastuak murriztuko dira. Konposteraz gain hondakinen gaikako banaketa egiteko ontzi erzberdinak banatuko dira eskolan zehar (Materia organikoa jasotzeko batez ere, jantokiko eta sukaldeko arduradunekin hitz egin beharko da.)

Gaur egun, hondakinen arazoa oso larria da, milaka tona sortzen dira eta berrerabil daitezkeen gauza asko zaborretara botatzen dira. Urteotan hainbat eragile ezberdinek ingurumen-hezkuntzan egindako esfortzu paregabeari esker, gure haurrek papera eta plastikoen birziklapena nahiko barneratua daukate, hala ere bide luzea dugu oraindik, Euskal Herrian gaikako bilketa %23 eta %30 tartean kokatzen da.

Sortzen diren hondakinen portzentaia haundia hondakin organikoak dira, hauek errez konposta ditzakegu, gainera konposta dugu ortu ekologikoaren oinarri. Lurrari bizitza ematen dio landareak indartsu has daitezen; gainera, paregabeko osagaia da ortuko gaitzak sahiesteko. Beraz, gure hondakinak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula!

Eskolak jantokia balu, hondakin organikoen sailkapena egin eta baliogarriak direnak konposterara bidaliko genituzke. Bestalde, interesgarria izan daiteke udaletxearekin hitz egitea konposteraren eraiketarekin laguntzeko, eta konpostaren osagaiak lortzeko. Adibidez: lorategi plublikoen sega ostean sortutako belar hondakinak; zuhaitz-kimaketan jasotakoak; animalien zimaurra eta abar…

Txokoa osatzen:

Guraso edo irakasle talde bat bilduko da haurrekin konpostera eraikitzeko ikastaroan emandako irizpideak jarraituz. Kalitatezko konposta egiteko jarraitu behar diren pausoak ere kurtsoan ikusiko dira.

Oinarrizko baliabideak:

• Mintegietan azalduko da

konpostera eta konposta egiteko

jarraitu behar diren pausuak.

Unitate didaktikoarekin batera

banatzen den CD-an ere pausu

guztiak agertzen dira.

• Konpostera.

• Ontziak.

Page 35: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 35

7. jarduera:

LURRA ELIKATZEN. GURE HONDAKINAK ERE BALIAGARRIAK IZAN DAITEZKE!

Ideia nagusiak:

• Aurreko jardueretan lurra eta uraren garrantzia jorratu da. Landareek euren janaria lurretik

eta eguzkitik lortzen dute. Hala ere, hori ez da nahikoa, landareak osasuntsu haz daitezen lur

egokia behar dute, beraz, lurra bizirik eta ondo elikatuta egon behar da! Baso eta oihanetan

izadiak berak elikatzen du lurra. Baina gure ortuan, lurraren “janaria” ekoitzi egin behar da:

janari hori konposta da.

• Arazoa aterabide bihurtu: Sortzen ditugun hondakinen %50 materia organikoa da. Hau

konpostatzean akabo sortzen dituen arazo larrienak, berriro naturan integratzen delako,

gainera konposta nekazaritza ekologikoaren oinarrietako bat da.

Helburua:

• Birziklapenarekiko eta berrerabilerarako jarrera positiboa garatu.

• Hondakinek sortzen duten arazoaz ohartu.

• Lurra eta konposta sistema biziak direla barneratzea.

• Konpostaren garrantzia ulertu landareen garapena behatuz.

• Laborantza ekologikoaren oinarrizko teknikak ezagutzea.

Materialak:

• Konpostera. (Aldez aurretik eraikita egongo da. Irakasle eta ikas-komunitatea osatzen duten

helduek eraikiko dute ikastaroan jasotako argibideak jarraituz).

• Jantokiko edo etxeko hondakinak.

• Konposta (konposterakoa prest ez balego, beste leku batetik ekarriko da).

• Jantokian hondakinak bereizteko zaborrontziak.

• Kartulinak, margoak, guraizeak, belkro zatiak…

• Jardueraren 3. Puntua 11-12 urteko neska-mutikoei zuzenduta dago, hau garatuz gero internet

konexioa duen ordenagailua beharrezkoa izango da gaiari buruzko informazioa biltzeko.

Page 36: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 36

Garapena:

1. Taldeka, hondakinen sailkapenerako fitxa osatu, honen arabera zaborren bereizketa

ahalbidetzen duten ontziak jarriko dituzue gelan eta jantokian. Hondakin organikoak

egunero konposterara* eraman behar dira azkar usteltzen direlako.Horretarako bi arduradun

izendatuko dira, arduradunak astero txandakatuko dira ikasle guztiek parte har dezaten.

Fitxak mural moduan egin daitezke begi-bistan dagoen toki batean eskegitzeko.

Oharra: jarduera hau banaka ere egin daiteke, horrela ikasle bakoitzak bere fitxa eramango

du, etxean hondakinen birziklapenarekin jarraitzeko.

* Eskolan batez ere elikagaien hondakinekin osatuko da konposta. Prozesua egokia izan

dadin konpostazeko irizpide ezberdinak azalduko dira ikastaroan. Aholkua: sukaldeko

hondakinak botatzen diren bakoitzean belar siku edo lasto geruza batekin estali.

Fitxa egiteko adibide bat:

Ontzi marroia

Ontzi horia

Ontzi urdina

Ontzi Grisa

Ontzi berdea

Hondakinak…bakoitza dagokion ontzira! Asteko arduradunak

Materia organikoa: fruitu eta barazki hondakinak, haragi eta arrain hondakinak, arrautzak eta mariskoak, kafe hondarrak, landare-hostoak, barnizarik eta plastikorik gabe erretako egurraren errautsa. Jakiak gordinak edo sukaldatuak izan daitezke.

Ontzi arinak: latak, poltsak, plastikozko ontziak eta brickak, jogurt potoak…

Papera eta kartoia: aldizkariak, egunkariak, katalogoak, kartulinak, koaderno zaharrak, folioak…

Errefusa: Birziklatu ezin daitekeen material inorganikoa da hondakin hori: hautsa, zeramika puskak, hautsitako ispiluak, barnizdun errautsak, paper plastifikatua, hortzetako pastaren eta kremen tuboak

Beira: botilak eta beirazko ontziak.

(arduradunen izena edo argazkia jarri, astero aldatu ahal izateko zuen izena edo argazkia duten txarteltxoak egin belkro zati batekin pegatzeko)

Page 37: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 37

2. Fitxak eta ontziak banatu ondoren zuen eskolako birziklapenaren eta konpostagearen

zaindariak izango zarete, horrela zuen eskolan sortzen diren hondakinak murrizteko gai

izango zarete!

3. Euskal Herrian badira hondakinen kudeaketan adierazgarriak diren esperientziak, esate

baterako Usurbilgo Udalak eta San Markos Mankomunitateak sustatu duten atez ateko

bilketa. Taldeka honi buruzko informazioa bildu. Hau aztertuz gero bi diskusio talde osatuko

dira, batzuk sistema honen aldekoak eta beste batzuk kontrakoak. Erabiliko dituzuen

argudioak eta lortutako konklusioak zuen baratze koadernoan idatzi. Azkenik hondakinei

buruzko esaldi hauei buruz hausnartu:

• Gutako bakoitzak nahastutako 1,05 kg zabor sortzen ditu egunean, urtean 382 kg!

• Gaikako bilketa eginez sortzen diren hondakinen %80 murriztu daiteke.

• Errazen deuseztatzen den hondakina sortzen ez dena da.

4. Kurtsoan zehar materia organikoaren bilakaera ikusiko duzue baina konposta ez da egun

batetik bestera egiten…beraz, lasai. Konposta osatuta dagoenean jarduera honen bigarren

zatiarekin hasiko gara. Hala ere, honekin aurrera jarraitu nahi bada konposta eskatzea dago,

inguruko baserritarrek lagin txikia arazorik gabe emango digute!

5. Konposta behatu eta zuen baratze koadernoan honako galdera hauei erantzun:

• Kolorea, egindura eta usaina.

• Animaliarik al dago?

• Zure ustez konpostaren osagaien artean izaki bizidunak daude? Hala bada, zeintzuk dira?

6. Zuen ortuko zatitxo bat prestatu. Horretarako, ondo atzurtu beharko duzue; irakasleei

laguntza eskatu. Ortuko lurra oraindik prestatu gabe badago, hazitegian bertan egin daiteke

esperientzia hau.

7. Soka bat erabiliz, edo makiltxoekin markak eginez, bitan banatu. Zati erdian konposta

bota; bestean, ez bota ezer.

8. Sasoirako egokia den zerbait landatu (irakasleek ere lagunduko dizuete horretan). Bi zatietan

gauza berdina landatu beharko duzue, konparaketa egin ahal izateko.

9. Bi zatiak modu berean zaindu beharko dituzue (ureztapen egokia, argitasuna…).

10. Lasai egon, landareek, denbora behar dute garatzeko…Ezberdintasunik aurkitu duzue bi

zatien artean? Hau ikusi ostean zertarako balio du konpostak?

11. Antzemandako ezberdintasunak baratze-koadernoan adierazi.

Page 38: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 38

ORTU ETA LABORARIEN TXOKOA

Deskribapena:

Jadanik ortuaren kokapena hautatu dugu; gainera konposta egin eta haziak bildu ditugu, beraz, badukagu gure txokoa! Txoko hau oso dinamikoa izango da. Gure lanaren arabera, aldatuz joango da eta guztion artean eraikiko dugu: Ortua guztion lanaren fruitua izango da.

Txoko horretarako fitxategi bat egitea ere gomendatzen dugu. Lehen aipatu dugun moduan, zapata kutxa bat hartu, margotu eta listo: fitxategia prest dago! Hemen lanabesen fitxak, ortuarien fitxak, egutegiak, gure merkatu txikiko salneurrien fitxak eta bestelakoak gorde ditzakegu baratzaren kontrola eraman ahal izateko. Horrela, zalantzarik izatekotan, kontsulta egiteko aukera izango dugu.

Txokoa osatzen:

Euskal Herriko ortuek jarraitzen duten zikloa jarraituko dugu; hau da, landatuko ditugun barazkiak hautatu ostean, horien ziklo natuaralaren eta eguraldiaren arabera landatuko dira. Ortua egitearen helburua ez da nekazari trebeak bihurtzea, lankidetza eta lurrarekiko lotura indartzea baizik. Ez da lur zati handirik behar, eta eskolaren arabera egokituko da. Tamaina eta landatu behar diren barazkiak guk egin dezakegun lanaren arabera aukeratuko dira. Lur zati txiki batekin askotan nahikoa da haurrek, gurasoek eta irakasleek nekazal lanekin goza dezaten.

Txoko hau osatzea guraso, irakasle eta haurrei dagokie. Ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeak konpromesu txikia eskatzen du. Jarduera honetan, gutxienez, bi edo hiru guraso erantzule izatea komenigarria da. Era berean, irakasleen artean erantzunkizuna banatuko da, hala ere, baratze komisio moduko bat osatzea gomendatzen da guraso eta irakasleek osatuta.

Oinarrizko baliabideak:

• Lanabesak.

• Ikastaroan azaldutako kontzeptuak. (CD-a begiratu).

• Haziak eta landareak (ekologikoak badira hobe)

• Neurtzeko tresnak.

• Konpostera eta konposta.

• Lastoa edo belar sikua

(udaletxearekin hitz egin sega

osteko belar hondakinak

eskolara eramanteko…eta abar).

Page 39: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 39

8. jarduera:

LANABESAK EZAGUTZEA

Ideia nagusiak:

Lanabesak beharrezkoak dira ortuko lanetan. Haurrek horien erabilera ezagutzeaz gain,

erantzukizunez jardun beharko dute. Lanabesak jolasteko ez direla ulertu behar da.

Helburua:

• Lanabesen erabilera ezagutzea eta hauek erabiltzean zentzuz jardutea.

• Segurtasun neurriez hausnartu eta araudia osatu.

• Nekazal lanabes eta lurra lantzeko teknikak ezagutzea.

• Hizkuntza gaitasuna hobetu.

Materialak:

• Lanabesak.

• Kartulina, margoak, arkatzak…

• Fitxategia.

• Hiztegia.

Oharra: Ikastaroan eta banatutako CD-an lanabesei buruzko informazio ugari agertzen da, hau

baliogarria izango da irakaslearentzat jarduera prestatzeko. Internet eta bestelako iturrietan honi

buruzko informazio ugari dago.

Page 40: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 40

Garapena:

Taldeka edo banaka egiteko jarduera da. Etxerako-lana balitz bezala ere proposa daiteke.

1. Lanabesen fitxa osatu (adibidea da):

2. Fitxategia osatu eta lanabesak ezagutu ostean, guztiok batera segurtasun-araudi bat egin.

Irakasleak lagunduko dizue horretan. Arautegia lanabesak gordetzen dituzuen tokian eskegi

dezakez; horrela, ez da inoiz istripurik suertatuko. Lanean tentuz ibili behar da!

IZENA (hainbat hizkuntzatan

egin daiteke ikasleen

hiztegia aberasteko)

Laia

Aitzurra

...

ERABILERA(lurra lantzekoak,

landatzekoak eta

ureztatzekoak)

Lurra irauli eta itzulibiratzeko. (Goldea baino

eranginkorragoa leku

oso malkartsuetan)

Lurra prestatu eta jorratzeko.

IRUDIA NOLA ZAINDU ETA NON GORDE? (uretan garbitu; eskuilaz lurra

kendu; lehortu; eta oliba

olioaz igurtzi.)

Erabili ostean lurra eskuilaz kendu eta leku aproposean gorde.

Erabili ostean lurra eskuilaz kendu eta leku aproposean gorde.

Page 41: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 41

9. jarduera:

BARAZKIEN FITXATEGIA OSATU

Ideia nagusiak:

Barazkiak ezinbestekoak dira elikadura osasuntsua bermatzeko. Norberak bere elikagaiak ekoiztea esperientzia gozagarria da. Horrek elikadura osasuntsua izateko grina piztuko du (pozgarria baita norberak ekoitzitakoa jatea!). Landareen zikloak, beharrak, erraz ulertzen dira ortu bat zainduz gero. Aldi berean, nekazariek dituzten arazoak hobeto ulertzen dira norbera

“nekazaria” ere bada.

Helburua:

• Barazki eta ortuarien ezugarriak eta horien ekoizpenerako beharrak ezagutzea.

• Nekazariekin eta inguruko pertsonekin komunikazioa sustazea (esaterako, nekazaritzari

buruzko ezagutzak dituzten pertsonei galdetuz).

Materialak:

• Natura gidak, mintegietan banaturiko CD-a… informazio iturri ezberdinak.

• Kartulinak, margoak...

Garapena:

1. Barazkien ezaugarrien fitxak betetzeko, ezaugarriak natur gidatan, interneten edo hainbat

iturri ezberdinetan bila ditzakezue. Komenigarria da ortuan landatuko dituzuen barazkien

fitxak egitea. Horrela, landaketa aldez aurretik planifikatuko dugu, gure barazkien ezaugarrien

arabera. Fitxak taldeka edo banaka egin daitezke, bakoitzak barazki mota bat aukeratuko du

et ahorren fitxa egingo du.

Oharra: “Etzazu mundua jan!” proiektuko kideen nahi beste laguntza izango duzue, ortua eta

ortuariei buruzko zalantzak argitzeko.

Page 42: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 42

2. Barazkien fitxa osatu (hau adibidea da, irakasleak beraien beharretara molda dezake):

3. Sortutako fitxak ortuko txokoko fitxategian gorde, informazio hau oso baliagarria izango

zaizue eta!

Izena: .................................................................................................................

Irudia: (argazkia edo marrazkia egin)

Haziak Itxura Jatorria Gordetzeko irizpideak

Tamaina:

Forma:

Kolorea:

Non hartu den:

Noiz hartu den:

Nola gorde:

Non gorde:

Ezaugarriak

Ereintza

Landaketa

Zainketa

Uztaldia

Umm! Jateko ordua!

Orria egin: (azak eta letxugak)Fruitua egin: (marrubiak, tomatea, piperrak…)Sustraia egin: (azenarioak)Zurtoina egin: (tipulak, eta patatak> hauek lurazpiko zurtoin lodituak dira)Hazia egin: (laboreak…)

Laborearen helburua: Ze klima behar du eta ze tokitan ematen da?

Non: Noiz: Birlandaketa:

Hazitegian:

Zuzenean(lurran):

Hazitegian:

Zuzenean(lurran):

Noiz:Nola:

…ea ureztatze ugaria behar duen, gerizpean edo leku eguzkitsuan egon behar den, ze beste ortuari edo landarerekin elkartu dezakegu ortuaren aniztasuna eta sinergiak bilatzeko…eta abar.

Noiz: Non: Nola:

Idatzi zuen errezeta edo ortuari hau sukaldatzeko era:

Noiz: Nola:

Page 43: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 43

10. jarduera:

GURE MERKATU TXIKIA; ELIKAGAIEN ETIKETAN EZ DATORRENA KALKULATZEN!

Ideia nagusiak:

Mundu osoko merkataritza globalizatzen ari da eta elikagaiak ez dira prozesu honen kanpoan geratzen. Produktu eta elikagaien salerosketak ez du mugarik eta hauen prezioa, jatorria, ekoizpen sistema eta distribuzio era enpresa transnazionalen esku geratzen ari da. Gaur egun, planeta osoko biztanleek jan dezakegun baino janari gehiago ekoizten da, hala ere gosete larriak pairatzen dira munduko hainbat lekutan. Hego Amerika, Asia eta Afrikako lurralde askotan exportaziorako elikagai mordoa ekoizten den arren, euren merkatu lokalak desagertu edo desagertzear daude, janari eskasiagatik edota bertako nekazari txikiek kanpotik ekarritako produktuekiko leiakorrak ez direlako. Hemen Euskal Herrian antzerako bilakaera gertatzen ari da, betidanik ezagutu izan ditugun merkatu eta plazak desagertu egin dira, gaur egun elikagaien %70 baino gehiago saltoki haundietan erosten dira, izan ere EHNE sindikatuaren arabera Erkidegoan jaten denaren %5 ekoizten da eta Nafarroa eta Iparralde kontuan hartuz datua %20raino igotzen da soilik. Gauzak horrela, gure baserritarrek euren produktuak saltzeko tokia galdu dute, zeren eta saltoki handiek ekoitzitako jakiengatik eskaintzen dieten prezioak, ekoizpen gastua ere ez baitu estaltzen. Globalizazio eta neoliberalismoaren gurpil zoroak mundu osoko nekazari txikiak (hain zuzen ere, populazioaren %50) eta herritar gehienak baztertzen ditu. Akaso azaldu al digute Txina eta Peruko zainzuriak jaten ditugun bitartean Nafarroar erriberako nekazari askoren desagerpena? Akaso azaldu al dizkiete Txina eta Peruko nekazariei zainzuriak ekoizteko jasan behar dituzten jazarpenak eta lurren desjabetzeak? Akaso azaldu al dizkigute elikagaien ekoizpen intentsiboak eta hauen garraioak ingurumenean eta gizartean dituen eraginak? Honen arabera, gure gizarteak erronka haundia dauka eskuen artean, bertako merkatuak eta ekoizpena berreskuratu behar dira gure kontsumoak eta ekoizpenak dituen

inpaktuak eta menpekotasunak murrizteko.

Helburua:

• Bertako merkatu eta ekoizpenaren garrantziari buruzko hausnarketa egitea.

• Kontsumitzen ditugun elikagaien jatorriaz ohartzea.

• Nekazaritza ekologikoaren balioa ulertzea (balio ekonomiko, sozial eta ekologikoa)

• Saltoki haundiek eskaintzen duten kontsumo ereduarekiko kritikotasuna landu.

• Etorkinekiko enpatia sortu.

• Oinarrizko eragiketa matematikoak egunerokotasunean aplikatu.

Page 44: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 44

Materialak:

• Ez dezagun mundua jan!” liburuxka, gaiari buruzko informazio osagarriarekin.

• Margoak, Kartulina, kola…

• Mapa-mundia edo Estatu Espaniarreko mapa.

• Erregela.

• Saltoki handietan erosten diren ortuariak: piperrak eta tomateak (hauen jatorria Almeria;

El Ejido, edo Maroko izaten dira).

• Eskola ortuko produktuak. (Uztarik ez egotekotan inguruetako baserritarrei erosi, ahal bada

nekazari ekologikoak izan daitezela).

• 7.2 eranskineko “Negutegi Azpiko Arimak” ipuina.

Garapena:

1. Merkatua antola dezagun! Gelako txoko batean zuen produktuak jar ditzakezue, alde

batean zuek ekoitzitakoak edo inguruko baserritarrei erositakoak eta beste alde batean

supermerkatutik ekarri dituzuenak egongo dira. Oharra: komeni da supermerkatuan erositako

produktuak eta ortuan dituzuen edo inguruko baserritarek dituzten produktuak berdinak

izatea konparatu ahal izateko.

2. Orain produktu bakoitzaren prezioa kalkulatu beharko duzue, horretarako produktu

bakoitzeko fitxa bat egingo da (irizpide hauek jarraitu kalkulatu ahal izateko).

a. Erostean ordaindu duguna fitxaren alde batean idatzi: Esate baterako, eskaintzako

tomateak kiloa euroan…eta abar, horretarako gurasoekin erosketak egitera joaten

zaretenean adi egon beharko zarete, prezioa eta elikagaien jatorriaz ohartu!

b. Gure ortutik jasotzen ditugun barazkien bataz bestekoa kiloa 3,5* eurotan egongo da.

(*Bizkaiko Nekasare proiektuak era ekologikoan ekoitzitako barazkien salneurriaren

bataz besteko estimazioa, kontsumitzaileek prezio hau ordainduz gero baserritarrek

soldata duina jasoko dute).

c. Beraz hasierako fitxak horrela geratuko dira (adibidea da):

Produktua: Eskaintzako tomateak (saltoki haundi batean erositakoak)

Jatorria: Almeria El Ejido.

Pagatutako Prezioa

1 euro/kiloa

Guztira: 1 euro/kiloa

Bukaerako Prezioa:

Benetako Prezioa (zorrak kontuan hartuz)

Saltoki haundiek ez dituzte zorrak euren

prezioetan kontuan hartzen.

Guztira:

1 euro/kiloa

Page 45: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 45

3. Baina hau al da benetako prezioa? Badira elikagaien ekoizpen industrialak eta hauen garraioak

sortzen dituzten hainbat eragin, hauek kuantifikatzeko gezurrezko moneta bat diseinatuko

dugu, ZOR izenekoa, ZOR bakoitzak EURO bateko balioa izango du. Gure merkatuko

elikagaiek sortzen dituzten ZOR kopuruak kalkulatzeko honako taulaz baliatuko gara:

4. Irakasleak “Negutegi Azpiko Arimak” (Nyeleni emakume Afrikarraren ipuina) irakurriko die

ikasleei, bertan eredu produktibisten hainbat eragin azaltzen baitira. Ipuinaz eta aurreko

taulaz baliatuz (arbelean kopiatu ikasle guztiek ondo ikus dezaten) merkatuan dituzten

produktu bakoitzaren “ZOR” kopurua kalkulatu beharko dute ikasleek.

ERAGINAK GIZARTEAN

· Giza eskubideen urraketa: .................4 ZOR.

· Lan baldintza eskasak: ........................3 ZOR.

· Norberaren lurra uzteko beharra, alegia emigrazioa eta giza mugimenduak sortzea:....................................................................2 ZOR.

· Osasun arazoak (ekoizpen industrialean erabiltzen diren gai kimikoengatik): ....3 ZOR.

· Bertako merkatuen desagerpena: ....3 ZOR.

ERAGINAK INGURUGIROAN

· Kutsadura: (ongarriek eta ekoizpen prozesuan erabiltzen diren gai kimikoek eraginda):....................................................................4 ZOR.

· Hondakinen eraketa: (elikagaiak inguratzen dituzten plastiko eta estalkiak…) ........2 ZOR.

· Lur eta basoen galera: (era industrialean eta eskala haundiko nekazal ekoizpena egiteko lur eremu haundiak behar dira, honek deforestazioa eta ekosistemen galera sorrarazten du) .......................................3 ZOR.

· Garraioan sortzen den kutsadura: Mapako 5 zm ...........................................1 ZOR.

Adibidez, gure mapan El Ejidotik gure herrira 20 zm badaude, tomateen garraioan 4 ZOR eratuko dira. Alboko herriko baserritar bati erosi badizkiogu eta gure mapan zm bateko distantzia badago, gure tomateek 0,2 ZOReko gastua eragingo dute, adiz, gure eskola ortutik baldin badatoz ez dute ZORrik eragingo.

ZOR KOPURUA

Produktua: Eskola ortuko tomateak edo inguruko tomateak.

Jatorria: Euskal Herria.

Pagatutako Prezioa

3,5 euro/kiloa

Guztira: 3,5 euro/kiloa

Bukaerako Prezioa:

Benetako Prezioa (zorrak kontuan hartuz)

Nekazari eta baserritarren baldintza duinak

eta ingurumena errespetatzen duen ekoizpenaz

lortutako jakiek, bidezko salneurriak dituzte.

Guztira:

3,5 euro/kiloa

Page 46: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 46

5. Zuen fitxak bete eta emaitzei buruzko hausnarketa egin:

a. Fitxa osatuen adibidea:

b. Ikusten duzuen moduan, hasieran genituen salneurriak eta bukaeran lortu ditugun

prezioak aldatu egin dira, oraingo honetan tomateekin kalkulatu dugu, baina edozein

elikagairekin gara dezakezue ariketa, izan ere etxeko hozkailuan dituzuen elikagaien

salneurriak kalkula ditzakezue!

Produktua: Eskaintzako tomateak (saltoki haundi batean erositakoak)

Jatorria: Almeria El Ejido.

Pagatutako Prezioa

1 euro/kiloa

Guztira: 1 euro/kiloa

Bukaerako Prezioa:

Benetako Prezioa (zorrak kontuan hartuz)

Guztira: 21 ZOR

22 euro/kiloa

- Lan baldintza eskasak: ........................3 ZOR.- Norberaren lurra uzteko beharra, alegia emigrazioa eta giza mugimenduak sortzea:..............................................................2 ZOR.

- Osasun arazoak: ...................................3 ZOR.- Bertako merkatuen desagerpena: ........3 ZOR- Kutsadura: ...........................................4 ZOR.- Hondakinen eraketa: ...........................2 ZOR.- Garraioan sortzen den kutsadura: Mapako 20 zm .........................................4 ZOR

Produktua: Eskola ortuko tomateak edo inguruko tomateak.

Jatorria: Euskal Herria.

Pagatutako Prezioa

3,5 euro/kiloa

Guztira: 3,5 euro/kiloa

Bukaerako Prezioa:

Benetako Prezioa (zorrak kontuan hartuz)

Guztira: 0 ZOR

3,5 euro/kiloa

Gaur egun, ekoizpen ekologikoa, sistema guztien artean jasangarriena eta osasuntsuena da, gainera bertakoa edo hurbilekoa izanda, garraioak sortzen dituen ZORrak saihesten ditu. EKOI ZPE N A BE R TA KO A E TA EKOLOGIKOA BADA, EZ DU APENAS ZORrik SORTZEN.

Page 47: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 47

c. Jasotako hausnarketak zuen baratze koadernoan idatzi, honetarako galdera hauei

erantzutea baliagarria izan daiteke:

• Ze sentimendu izan dituzu supermerkatuan erositako tomate kilo baten bukaerako

prezioa ikustean?

• Ba al zenekien elikagaiek zuk baino gehiago bidaiatzen zutela?

• Kanpoko eta batez ere herrialde txirotuetan ekoizten diren elikagaien kontsumoa

bidezkoa dela uste al duzu?

Bidezkoak ez diren egoerak ez emateko zer egin dezakegu?

d. Azkenik egizue konparaketa supermerkatuan erosi dituzuen tomateen eta zuen ortuan

edo inguruko baserritarrei erositako tomateen artean.

Oharra: Ikasleen adinaren arabera ZOR ezberdinak antzemango dira ipuinean eta ez dira guztiak

zertan landu, helburu orokorra ikasleek jaki eta elikagaien atzean dagoenaren hausnarketa

egitea da.

Page 48: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 48

11. jarduera:

INGURUKO ETA URRUNEKO NEKAZARIAK EZAGUTZEN

Ideia nagusiak:

Azken urteotan hiriek, herri, landa eta natur inguruei lekua kendu diete. Aldaketa hau oso

azkar eman da. Izan ere, gaur egun soilik Erkidegoko biztaleen %8 bizi da landa inguruetan

OCDE erakundeak egiten duen sailkapenaren arabera, eta planetan populazioaren erdia jada

hirietan bizi da. Gauzak horrela, kultura herrikoiaren eta landa inguruneari buruzko ezagutzak

murrizten joan dira. Iraunkortasunaren ikuspuntutik, jakin badakigu hiri haundiek dituzten

beharrak gehiegizkoak direla (energi beharrak, ur beharrak, elikagai beharrak, giza beharrak…

eta abar), gainera sortzen duten hondakin kopurua benetako arazoa bilakatu da. Hau horrela

izanda, planetaren iraunkortasuna, ondorengoen ongizatea eta biztanle guztion arteko oreka

bermatzeko, herrialde aberastuetako biztanleok (gogora dezagun herrialde aberastuak

egon daitezen, beharrezkoak direla herrialde txirotuak), gure bizimodua aldatzeaz gain, gure

lurraldeen antolaketa aldatu beharko genuke. Zentzu horretan, landa inguruetako biztanle

eta laborarien bizimodua hobeto ezagutuz, iraunkortasunerako gako asko aurkituko ditugu!

Bestalde, Silvanoren jokoarekin aurretik ikusitako eta berriak diren hainbat kontzeptu landuko

ditugu, hala nola:

• Bestelako kulturen ezagutza (Bolivia) eta besteekiko errespetua izatearen garrantzia,

aniztasuna aberasgarria da.

• Egunero, landa-inguruetako emakume nekazariek egiten duten lanaren garrantzia

baloratzea.

• Abeltzain eta nekazarien lan duinaren garrantzia elikadura eta ingurugiroaren babesean.

• Eragin sozial eta ekologikoak kontuan hartzen ez duen hazkunde eta garapen ekonomikoaren

aurrean ezkor agertzea eta herri aberastuetako bizimoduak sortzen dituen eraginez jabetzea.

• Nekazari txikienganako jazarpena eta horrek sorrarazten dituen migrazio mugimenduak.

• Elkartasuna, lankidetza eta giza eskubideen bermatzea garapen tresna moduan.

• Elikadura subiranotasuna, pobrezia eta gosetearen aurkako alternatiba moduan.

Helburua:

• Herriko jendeaz eta nekazariei buruzko estereotipoak baztertu.

• Lehenengo sektoreak eta landa inguruek duten balioaz ohartu.

• Hiri eta herrien arteko zubiak eraiki.

• Inguruko eta beste herrialdeetako nekazarien bizimoduak ezagutu.

• Nekazal ezagutzekin eta kultura herrikoiaren aberastasunarekin gozatu.

• Euskararen erabilera sustatu.

Page 49: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 49

Materialak:

• Silvano Nekazari Boliviarraren joko edo karpeta pedagokikoa.

• Margoak, kola, kartulina…

• Internet konexioa duen ordenagailua.

Garapena:

1. Jarduera honek bi zati izango ditu, Euskal Herriko laborari txikiak eta Boliviakoak ezagutzen

saiatuko gara eta harritzekoa da, baina zenbat gauza dituzten amankomunean! Inguruan

ditugunak ezagutzeko euskara erabiliko dugu, alegia, euskaldunok dugun komunikatzeko

tresna. Bolivia urruti samar dagoenez, Silvano Boliviar nekazari txikiak kontatuko dizkigun

pasarteen bidez egingo dugu (karpeta pedagogikoa begiratu).

2. Jarduera hau, ikerketa lan bezala aurkeztuko zaie ikasleei, badira nekazaritzarekin oso lotuta

dauden abesti, esaera zahar eta pasarteak. Taldeka (edo banaka) inguruetako baserritarren

laguntzarekin, hauek biltzen joango dira. Biltzen duten informazio guztia fitxetan antolatuko

dute, horrela guztion artean lortu dituzten ezagutzak eskola ortuan aplikatzeko eskura

egongo dira! Hauek jadanik eginda dauden fitxekin batera gorde edo zuen baratze

koadernoan artxibatu.

Page 50: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 50

a. Ikasleek osatuko duten fitxa baten eredua(hau adibide soila da):

Non jasoa?:…………………...

Nork emanda?.....................

(Baserriaren edo informazioa eman duen pertsonaren argazkia)

Jasotako esaera zaharra, abestia, pasartea:

1. “Pazko euria, urte guztiko ogia”

2. “Orri-irtete, arto-ereite;

orri-legorte, arbi-ereite;

orri-erorte, gari-ereite”

Esanahia:

1. Pazko garaian hotza eta euria bukatzen ez badira ere, lasai! Hori uztararko ona izango baita.

2. Artoa, garia eta arbiak ereiteko garaia azaltzen du bertso honek: artoa zuhaitzetako ostoak ateratzen direnean landatuko da, udaberri hasieran alegia. Arbiak aldiz, hostoak lehortzen direnean, uda bukaeran edo udazken hasieran. Azkenik garia zuhaitzak biluzten direnean landatuko dugu, udazken bukaeran.

Non jasoa?:…………………...

Nork emanda?.....................

(Baserriaren edo informazioa eman duen pertsonaren argazkia)

Jasotako esaera zaharra, abestia, pasartea:

1. “Azak eta porruak, eroan ditu neguak”

Esanahia:

1.- Azak eta porruak neguko barazkiak direla azaltzen digu esaera zahar honek.

Non jasoa?:…………………...

Nork emanda?.....................

(Baserriaren edo informazioa eman duen pertsonaren argazkia)

Jasotako esaera zaharra, abestia, pasartea:

1.- .................................................................

Esanahia:

1.- .................................................................

3. Interneten web-orri interesgarriak daude Euskal Herriko pertsona askoren bizipenak euskeraz

jasotzen dituztenak. Baserriari buruzko eta baserritarren hitzak ordenagailuan entzun eta

ikusi nahi badituzue, sar zaitezte Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzen dituen

web-orri interesgarri honetan: www.ahotsak.com . Bertan baserriari eta honi lotutako ohiturei

buruzko informazio ugari aurkituko duzue!

4. Azkenik eta posible baldin bada, eskolarekin egun osoko bisita egin dezakezue inguruan

duzuen laborari baten baserrira.

Page 51: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 51

5. Bolivia ezagutzen: Orain ere, nekazaritza eta nekazarien garrantzia aztertuko dugu, baina

nekazari Boliviar baten ikuspuntutik. Horretarako Silvano nekazariaren jokoa edo karpeta

pedagokikoa erabiliko dugu. Silvano txikiak hemengo neska-mutilei zenbait ipuin kontatuko

dizkie: kontakizunok, Boliviako Altiplanoan dauden nekazariei buruzko istorioak eta MGA

(VSF) elkarteak haiekin egiten duen lana azaltzen dute.

a. Materialeen deskribapena:

• 14 irudi trokelatu eta horiei dagozkien euskarriak.

• Irudiak jartzeko 2 oinarri.

• 14 gutunazal.

• Ipuinak eta jarduera ezberdinak proposatzen dituzten14 fitxa (7.3 eranskinean).

b. Prestakuntza:

• Gutunazalak zenbakitu (batetik hamalaura) eta bakoitzean dagokion testu-fitxa eta irudia gorde (irudiarekin batera, horri dagokion euskarria).

• Egiaztatu gutunazalaren zenbakiak pasarte eta irudiarekin bat egiten duela. Gutunazalak itxi.

• Gure proposamena, ekintza hau 14 egunez jarraian burutzea da. Halaber, posible da

sesio labur batean edo bitan lantzea.

• Egunero, klaseko 5-10 minutu joko horretarako gordeko ditugu. Sesioak honela

antolatuko dira:

- Irudiak jartzeko erabiliko ditugun bi orri-oinarriak, klasearen bazter batean gorde

dezakegun mahai batean jarriko ditugu.

- Lehenengo gutunazala ireki eta irudiari erreparatuko diogu: euskarrian jarri eta bi orri-

oinarrietan ipiniko dugu.

- Testu-pasartea ozen irakurriko dugu.

- Jarraian, irakurritako pasarteari buruzko iruzkina egingo da, denek ondo ulertu dutela

ziurtatzeko.

- Interesgarria izan daiteke informazio osagarria eramatea: mapak, argazkiak...Bide

batez, umeen bizitzak Silvanoren bizitzarekin erkatu daitezke, Silvanoren bizimodua

irudikatzeko (fitxa bakoitzean, jarduera ezberdinak proposatzen dizkizuegu).

- Hurrengo egunean, bigarren gutunazala irekiko dugu; eta ,horrela, kontakizuna amaitu

arte. Gutun azalak ireki ahala, oinarrian gero eta irudi gehiago egongo dira, mahaian

ganbela moduko paisaia bat osatu arte.

- Paisaia hura umeek margoturiko marrazki eta irudiez horni daiteke, baita hareaz,

harriz, kortxoz eta erraz lor daitezkeen materialez ere.

- Nagusiek Silvanoren bizitzan oinarrituz, kapitulu berriak idatz ditzakete.

Oharra: Silvanoren jokoa garatzean proposaturiko jarduerak baratze-koadernoan bil daitezke.

Page 52: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 52

• El huerto escolar como laboratorio vivo: manual de prácticasAutoreak, Francisco Díaz Vargas... [et al.]. Area de Medio Ambiente, Cabildo de Tenerife, D.L. 1999

• Egin dezagun ortu bat! Eskola ortu ekologikorako gidaliburu praktikoa Autoreak: J.M. CANTERO Y J.M. GUTIERREZ. Bilbo.2004

• Gure baratza: kontsulta fitxak, Nuestro huerto: fichas de consultaAutoreak, INGURUNE NATURALAREN ANTOLAMENDU ETA IKERKETAKO ZUZENDARITZAEAEren administrazioa, Bilbo, 2006

• Eskola baratza: ingurugiro jarduerak: Euskal Autonomia Erkidegoaren AdministrazioaLurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. CEIDAren (Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegia) ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOAEAEren administrazioa, Bilbo, 1998

• El huerto ecológico escolar y familiar: método Gaspar Caballero de SegoviaAutoreak, Gaspar Caballero de Segovia Sánchez, Tomás Martínez Miró. Palma de Mallorca: AFAE: Prensa Universitaria, 1999

• EHAA: 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa. N.º 218 ZK. Vitoria.Gasteiz, 2007

• Introducción a la crisis alimentaria GlobalAutoreak, Grain, Entrepueblos, “No te mengis el món”: Xarxa de consum solidari, Observatori del Deute en la Globalitzaó, Veterinaris Sense frontiers (VSF). Bartzelona, 2008

• Las mujeres Alimentan al mundo. Hainbat autore. Entrepueblos. Barcelona 2009

• Elikadura Subiranotasuna Eraikitzen. Hainbat autore. Mugarik Gabeko albaitariak (VSF). Sestao 2010

• Hizpideak 4.Zk Gazte Baserritarrak: EAEko nekazari eta abeltzain gazteen egoera sozioekonimikoa Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK). Bilbo 2010

6. BIBLIOGRAFIA

Page 53: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 53

7. ERANSKINAK

7.1 “LUR LEHORREKO ARRANTZALEAK”

Ecuadoren paraje ederrik egon bazegoen, hura Guayaseko mangladia zen. Kanpotar gutxi hurbiltzen ziren bertara, baina ezagutzeko aukera izan zuten guztiek gauza bera esaten dute: kostalde hura paradisua zirudien eta Posorja herria bere altxorra. Bertako biztanleak arrantzaleak ziren, itsasoak eskaintzen zituen itsaski eta arrain ugariak salduz bizi ziren…Posorjatarrak goizean goiz jaiki, itsasoratu, arraina garbitu saldu eta sareak konpontzen zituzten. Dudarik gabe, lan gogorra zen, baina aldi berean duina.

Arratzaleak ziren Mariaren gurasoak ere, eta arrantzaleak haren aitona-amonak, osaba-izebak eta lehengusu-lehengusin zaharrenak ere bai. Maria hondartzan igeri egitea eta mangaldien artean eguzkia hartzea maite zuen gehien. Bere herria eta ohiturak maite zituen. Hala ere, bere gurasoak hirira bidali zuten, bertako eskolan goi-mailako ikasketak burutu zitzan. Horretarako arrantzatuz lortzen zuten dirua aurreztu zuten.

Hasieran, hirira heldu berri zenean, Maria beti ibiltzen zen herriminaz. Udaro bere herritxoara itzultzeko irrikitan egoten zen. Denbora aurrera joan ahala ordea, unibertsitatera heldu zenean, Mariak guztiz galdu zuen bere herriarekiko zuen lotura hori. Nahiago zuen hiriko bizimodu azkar eta zaratatsua. Are gehiago! Bere jatorri arrantzaleaz lotsatu ere egiten zen eta, jada, ez zuen inoiz bere familiaz eta jaioterriaz hitzegiten.

Karrera bukatzean, Mariak Europan lan egiteko beka bat lortu zuen, ganbak inportatzen dituen multinazional baten bulegoan hain zuzen ere. Beka amaitzean enpresa horretan bertan lanpostu bat eskaini zioten eta Maria pozaren pozez onartu zuen. Azkar ohitu zen Europako bizimodura, soldata bikaina zuen eta neurri gabe erostea maite zuen.

Enpresan ordu asko ematen zituen. Gainera nagusiak bera asko estimatzen zuen enpresarako oso baliagarria baitzen. Bere eginbeharra ganben negozioa zabaldu eta enpresak zituen irabaziak gehitzea zen. Mariak osos argi zuen: edozerren gainetik irabaziak zeuden eta diru truk edozer gauza egiteko prest zegoen −hori lortzeko, giza eskubideak zein natura zapaldu behar bazituen ere−.

Mult inazionalak etengabe zabaltzen zituen ustiategi berriak mangladiko zonalde ezberdinetan eta, aldi berean, etengabe itxi. Izan ere, ganba ustiategiek arin agortzen zituzten inguruko arrain guztiak, zeren eta ganbei jaten emateko arrain asko behar baitziren. Horrela poliki-poliki ekosistema horietan zeuden animaliak desagertarazten zituzten eta hori gutxi balitz bezala, uretara isuritako produktu kimikoez, ekosistemak kutxatzen zituzten. Hau horrela izanda, beste toki berri batera eramaten zuten ustiategia.

Mariak, nahiz eta estrategia maltzur honen berri izan, ez zuen ezer egiten, begiak itxi eta beste alde batera begiratzen zuen. Behin batean, Ecuadorreko politikari eta enpresa-buru garrantzitsuenekin batzartu zen. Guayaseko kostaldean ganba ustiategi bat esartzeraren truke, diru mordoa eskaini zien haiei guztiei. Mandatariek beraz, dirua hartu, baiezkoa eman eta begiak itxi zituzten. Horrela, inork ez zion erreparatu ustiategiak eragin zituen kalteei; inork ez zuen salatu mangaldien desagerpena; inor ez zuen ezer esan lan-baldintza ankerretan lanean ziharduten herritarren egoerari buruz.

Baina bizitzak ezustekoak ematen ditu eta Mariak ere berea jaso zuen: Inoiz ahaztuko ez duen egun batean bere lehengusuaren eskutiz bat heldu zitzaion. Gutunazala ireki eta ez zuen paperik ikusi, ez letrarik, ezta sinadurarik ere. Soilik argazki bat. Maria argazkiari begira geratu zen, hasieran urruntasunez, ez baitzuen argazkiko toki hori esagutu. Minutuak aurrera joan ahala, ordea lotsaren lotsaz begiak lausotu zitzaizkion: ikusten ari zen kostalde antzu eta landarerik gabeko hura bere herria izandakoaren argazkia zen.

Mariak berak ahalbidetu zuen ustiategi baten esarpena Posorjan. Honek bere familia eta arrantzaleen bizimodua deusestu zuen, hortaz jendea ustiategian lanean hasi zen. Denbora aurrera joan ahala ganben ekoizpena eten eta ustiategia itxi zuten. Orain, Posorjan herritar gehienak langabezian daude eta jaten ematen zien itsaso eta kostaldea deusestuta. Herria hil egin da.

Page 54: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 54

7.2 “NEGUTEGI AZPIKO ARIMAK”

Goizeko bostak dira, Nyéléni altxatzeko ordua. Egunero, barazkiak jasotzera joaten da. Goizeko lehen orduak atsegin ditu berak, baina gero jasanezina da negutegian metatzen den beroa. Nyélénik plastiko azpian egiten du lan. Hala ere, beti ez da horrela izan.

Aspaldi, Nyéléni bere herrixkako nekazari hoberena zen. Bere gurasoengandik jasotako lurrak ablileziaz lantzen zituen eta igandero Obinguéko merkaturantz habiatzen zen, bere barazkiak saldu eta berak ekoizten ez zituen jakiak erostera. Nyélénik doai berezia zuen nekazaritzarako, ama lurra sentitzen zuen eta orekan bizi zen inguruarekin; horrexegatik, barazkirik goxoenak bere ortuan hazitakoak zirela uste zuen jendeak.

Egun batean Obinguéko alkateak, Nonbeko andreak, herriko biztanle guztiak deitu zituen plazara. Gauza garrantzitsua zuen herritarrei kontatzeko: atzerriko enpresa batek urtegi moderno eta erraldoia eraikitzeko asmoa zuen, herritik oso gertu. Hain harrigarria izan zen berria, non guztiengan izan baitzuen eragina: batzuk zeharo poztu ziren, obretan lan egin eta dirua irabazteko aukera izango zuten-eta; beste batzuk, aldiz, ez zuten hain argi ikusten, haien artean, Nyéléni eta beste nekazari batzuk zeuden. Azken hauek proiektu moderno horren ondorioen beldur ziren. Beldur, zer dela eta beldur? Bada, urtegia egiten bazuten,haiek lantzen zituzten lurrak urpean geratzeko arriskuaren beldur.

Nekazarien elkarteko kideak, Nyéléni buru zutela, atzerriko enpresako nagusiarekin hitz egitera joan ziren, haien lurrak defendatzeko asmoz. Baina alferrik izan zen. Ez zuten ezer lortu: lurrekin zer egingo zuten aspaldi erabakita omen zuten. Horrela, enpresa-buruak gobernuak sinatutako paper batzuk erakutsi zizkien. Paper hauen arabera, enpresa bera zen landa guztien jabe bakarra, eta lurrak betiko ur azpian itotzeko asmo tinkoa zuen. Esan eta egin! Handik egun gutxitara, poliziak, enpresaren aginduak jarraituz, nekazariak euren lurretatik kanporatu zituen, herrian ordura arte ezagutzen ez zuten bortizkeria eta indarkeria erabiliz. Ikararen ikaraz, nekazari askok Obinguétik ihes egin zuten.

Beste batzuk, ordea, presan lanean hasi ziren. Imagina dezakezuenez, Oblingué herriak bere betiko izaera galdu zuen: jada ez zen merkaturik igande goizetan eta nekazaririk ez zegoenez –ezta lantzeko lurrik ere−, jakiak eskasak eta garestiegiak ziren. Obinguéra bi gauza heldu ziren batera: urtegia eta gosetea.

Aspaldi heldu zen Nyéléni El Ejidora, Espainiako hegoaldean dagoen herrixkara. Bere jaioterriko lagun batek Europan nekazaritza oparoa zela eta mila aukera zeudela esan zion. Beraz, bere lagunaren hitzak jarraituz, geratzen zitzaion diru apurra batu eta Europarako bidaia hasi zuen. Baina lagunak ez zion dena aitortu, ez zion esan bidea ezustekoz eta sufrimenduz josia zegoenik. Nork imajinatu basamortua zeharkatzean pairatutako gosete eta egarria? Nork ohartarazi bidean topatutako lapurretaz? Nork jakin berarekin zihoazen zazpi lagun Gibraltarreko itasartean hilko zirela? Azkenean, etsipenak eta tristurak jota heldu zen Espainiako kostaldera. Bera izan zen bizirik heltzea lortu zuen bakarra.

Orain Nyéléni bakarrik dago. Afrika utzi eta azkenean Europan dago, baina bere egoera ez da hobetu: ez du paperik; ezin du lan duinik topatu; hori bai, beste askok bezala, lan baldintza eskasetan plastiko baten azpian dihardu, el Ejidoko enpresa haundi baten negutegietan. Orain ere nekazaria da, baina nekazal-enpresako morroia, ekoizten dituen barazkiak ez dira lurrean hazten. Gainera, pozoi ugari bota behar zaie eta ez dute zaporerik. Hau izango al jaioterriko lagunak aipaturiko Europar nekazaritza oparoa?

El Ejidon Europak jaten dituen barazki gehienak ekoizten dira. Hala ere, nekazariek ez dituzte euren barazkiak bertoko merkatuan saldu, zeren eta milaka kilometrora dauden herrialdeetako saltoki haundietara bidaltzen baitira. El Ejidoko negutegietan etorkin askok egiten du lan, soldata eta lan baldintza eskasen truke. El Ejidoko nekazaritza ez dago lurrari lotuta. El Ejidoko nekazari txikiek, Nyélénik bezala, beraien lurra aspaldi utzi zuten.

Page 55: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 55

7.3 SILVANO, NEKAZARI BOLIVIARRAREN FITXAK:

Page 56: Eskola ortua osoa

Silvano. 1

Nire izena Silvano Martínez Vázquez da. Hamar urte dauzkat eta Boliviako Altiplanoko herrixka batean bizi naiz. Bolivia itsasos haraindi dagoen herrialdea da, Ameriketan.

Gure herrialdea eta zuona ezberdinak dira oso: gurean ez dago itsasorik, baina mendi garaienen gailurretan itsasoa bezain

zabalak diren lakuak daude. Hain da menditsua, tontorretan bizi garela ematen du.

Gurean, gauza gutxirekin bizitzen ohituak gaude. Nire herriko etxeek ez dute elektrizitaterik, eta gauez petroleo-

kriseiluak pizten ditugu. Kotxe gutxi batzuk baino ez daude, eta ez dugu bideokonsolarik, jostailu elektrikorik, segapotorik ezta ordenagailurik ere. Herriko umeoi kalean eta larretan zehar jolastea gustatzen zaigu; eta holaxe ibiltzen gara ia egunero.

1. Fitxa

SILVANO

Proposatutako ekintzak:

• Ikasgelako umeek, Silvanoren deskripzioa oinarri hartuta, antzekoa sor dezatela (euren herrialdea, herria, jolasteko era, jokuak). Ondoren, ume boliviarrarenarekin alderatzeko.

• Mapamundian Bolivia kokatu edo kartoizko herrixkaren ondoan Boliviako mapa jar dezatela.

• Euskal Herriko umeek duten jolasteko eraren inguruko hausnarketa egin (bideojokuak, telebista, ordenagailua...) eta kalean jolasten zenbat denbora ematen duten galdetu. Bolivian olgetan ibiltzeko duten moduarekin alderatu. Lehen nola jolasten ginen eta oraindik ere herrialde askotan nola egiten duten inguruko hausnarketa egin.

Ideia nagusia:

Protagonista eta bere herrialdea ezagutu (Silvano eta Bolivia).

Page 57: Eskola ortua osoa

Silvano. 2

Emakume hau gure ama da. Petrona Vázquez du izena.Bitxia iruditzen bazaizue ere, bera eta herriko beste emakume gehienak ez dira sekula kapela eta pontxo barik ateratzen etxetik. Horrela, burua babestu eta ez dira hotz izaten. Ama etxea gobernatu, goizean goiz jaiki, egurretan joan eta ordu luzez dihardu lanean.

Etxean ama, arreba Dulcita, bikiak eta bostok bizi gara. Bikiak bihurriak dira oso, beti olgetan ibiltzen dira eta ezkutaketan jolasten dira. Gauzak behin eta berriro errepikatu behar dizkiegu kasu egin dezaten: “Batu arropa! Garbitu hortzak!”.

Gure aita oso jatorra da, baina gutxitan ikusten dugu elkar. Lanera urrutira joan behar izan zuen, gure lurrak ezer gutxi ematen duelako, ia jateko beste ere ez. Enpresa handi baten lurretan jornalari dabil. Lur haietan fruta tropikalak hazi eta Europara esportatzen dituzte. Lan gogorra egiten du, ordu asko ematen ditu bertan, baina oso diru gutxi irabazten du; hala ere, diru apur hori etxera bidaltzen digu beti.

2. Fitxa

PETRONA

Proposatutako ekintzak, ondoko ideia hauen inguruko hausnarketa:

• Emakumearen lana etxean: zeintzuk dira etxeko lanak? Nork egiten ditu? Seme-alabek gurasoei laguntzen al diete ?

• Txirotasunak emigratzera bultzatzen du. Herritik hiri zein beste herrialdeetara. Askotan, guztia abandonatu eta bizia bera ere arriskuan jarriz.

• Umeei galdetu etorkinik ezagutzen duten. Horrela balitz, nola eta zergatik emigratu zuten itaundu.

Ideia nagusia:

• Emakumeen lana oso gogorra da eta ez da aintzat hartzen.

• Etorkinek ez dute nahi dutelako bidaiatzen, beste irtenbiderik ez dutelako baizik.

• Etorkinek gogor dihardute lanean, haien familiengandik urrun, etxera dirua bidali ahal izateko.

Page 58: Eskola ortua osoa

Silvano. 3

Etxean lama eta ardi talde txikia dugu.

Lamak Amerikako zonalde honetan bakarrik bizi diren animalia barregarriak dira. Ederto asko egokitzen dira

hotzetan eta haragia eta artilea ematen digute. Zama eroateko ere balio dute, astoak izango balira bezala.

Nik artaldea belarretan eramatea oso gustuko dut. Animalia guztien izenak ezagutzen ditut: “Penka”,

“Blanquita”,“Rolina”, “Caloche”… Hori bai! Lamak haserretuz gero, oso burugogorrak dira;

horrelakoetan, serio jarri eta errieta egin behar izaten diet, kasu egin diezadaten.

3. Fitxa

LAMAK ETA ARDIAK

Proposatutako ekintzak:

• Lamen inguruko informazioa bilatu: zertarako balio duten... Bertoko abelburuekin alderatu.

• Umeei galdetu abeltzainik ezagutzen duten eta zer-nolako etekinak jasotzen dituzten. Euskal Herriko baldintzetara ondoen egokitzen diren arraza autoktonoen inguruko informazioa bilatu.

• Inguruko abere-ustiaketaren bat bisitatu (posible balitz).

Ideia nagusia:

• Abeltzaintza eta nekazaritza oinarrizkoak dira laborarien bizitzetan. Munduan milaka eta milaka pertsona lurrak ematen dienari esker bizi dira.

• Zentzuzko ustiaketak gosetea ekidin dezake.

• Nekazaritzarako lurzailek, abeltzaintzak eta arrantzak munduko biztanle guztiontzat beste janari ekoitzi dezakete. Arazoa ekoizpen-baliabideen banaketa bidegabean datza (lur emankorrak, ura, animaliak, haziak, teknologia, maileguak…).

Page 59: Eskola ortua osoa

Silvano. 4

Mendiotan hotz handia dago eta apenas euririk ez; beraz, lamek eta ardiek jaten duten belarra eskasa da, haztea asko kostatzen baitzaio. Horrexegatik, egunero, gero eta urrunago joan beharra daukat, animaliek jan ditzaketen larre berrien bila.

Egun batzuetan joan-etorrian lau ordu eman behar izaten ditut. Txikitan, ordea, larre eta belar ugari zuen finka handi batean bizi

ginen. Sasoi hartan, nire aitak lurra landu eta ortua zaintzen zuen; lamak ere bere zaintzapean ibiltzen ziren eta ni

eskolara joaten nintzen, zuek guztiok bezala.

Aita ez dagoenetik, aldiz, goizean goiz altxatu eta animaliak bazkatzera eraman behar izaten ditut.

4. Fitxa

LARREAK

Proposatutako ekintzak. Ondoko gaien inguruko hausnarketa egin:

• Abeltzaintza estensiboak baliabideen aprobetxamendu egokiagoa egiten du.

• Baserritar xumeen nekazaritza da tokian tokiko biztanleentzat eta merkatuetarako elikagaiak ekoizten dituena.

• Abeltzaintza eta nekazaritza intentsiboek inbertsio handiegiak eskatzen dituzte (ongarriak, pentsua, eraikinak) eta, gainera, kutsagarriagoa da (hondakinak, gasoleoa…).

• Abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoak aukera egokiena izan daitezke. Horrela, larreen egoera eta abelburuen gobernatze era hobe daiteke.

• Umeen lanari buruzko hausnarketa egin.

• Imajinatu gurasoek kanpora atzerrira joan behar duten egoerak.

Ideia nagusia:

• Nekazari txiroak lurrik txarretan bizi dira. Lur emankorrenak, aldiz, enpresa erraldoiek erosten dituzte, maila handian ekoitzi eta esportatzeko asmoz. Beraz, elikagai horiek ez dira herrialdean bertan gose direnen ahoetara inoiz heltzen.

• Abeltzaintzak eta nekazaritzak landa-guneetan bizitzeko aukera ematen dute, baldin eta lur aberatsa, ura eta animalientzako bazka lurra lantzen dutenen esku baldin badaude.

Page 60: Eskola ortua osoa

Silvano. 5

Niretzat ostiralak dira asteko egunik dibertigarrienak. Herrian merkatu eguna dugu ostiraletan eta amarekin batera, hara joaten gara, animaliaren bat, esnea eta haragia saltzeko asmoz. Irabazitako diruarekin patatak, artoa eta, noizean behin, hotzik ez izateko jertsei potoloren bat ere eros ditzakegu.

Bertan postu asko daude. Emakume eta gizonak salerosketetan, berriketan eta barreka ibiltzen dira. Batzuetan, elkarri

oihukatu eta, prezioa dela eta, eztabaidatu egiten dute, baina, azkenean, kontua adostu eta elkarri eskua

emanez ixten dute tratua.

Merkatuan herriko beste neska-mutiko guztiekin elkartu eta olgetan ibiltzen gara egun osoan zehar. Gauean,

etxeratzean, neka-neka eginda, oso goiz oheratzen naiz.

5. Fitxa

MERKATUA

Proposatutako ekintzak. Ondorengo gaien inguruko hausnarketa egin:

• Herriko merkatuan eta dendetan erosteak aberastasuna sortzen du.

• Hipermerkatuek merkeago saltzen dutenez, dendak ixtera behartzen dituzte.

• Batzuetan, herrialde txirotuetako nekazariei elikagaiak merke-merke erosten dizkiete.

• Hipermerkatuek elikagaiak oso urrutitik ekartzen dituzte. Garraioan erregai asko kontsumitu, bilduki asko ekarri eta ez dira hain gozoak.

• Herriko merkatura joan eta galdetu saltzaileari haien produktuen jatorria zein den. Hausnarketa: zein bide egiten dute gure elikagaiek eta zenbat erregai gastatzen da horretan?

• Tokian tokiko produktuak alperrik galtzen dira, jendeak ez dituelako erosten.

Ideia nagusia:

• Merkatu eta denda lokalen garrantzia.

• Hipermerkatuen eragin kaltegarriak komertzio lokalean, ekoizle txikiengan eta ingurugiroan.

Page 61: Eskola ortua osoa

Silvano. 6

Batzuetan nire ardiak gaixotu egiten dira, janari, ur eta zaintza faltagatik. Gure animaliak garau on eta belar freskoz hazi, eta, gainera, lurrak landuko bagenitu, ondo bizi ahalko ginateke. Baina hiritik eta beste herrialde batzuetatik etortzen den jendeak lur emankorrenetatik botatzen gaitu. Gero, haiek lur emankor horiek makinariarekin eta ongarri kimikoekin lantzen dituzte eta uztak

atzerrira esportatzen dituzte: kafea; azukrea; kotxeetarako gasolina; edota haien abelburuak gehiegi gizentzeko guk

faltan dugun garaua.

Mendietara alde egin behar izaten dugu. Bertan larrek eskasak dira, animaliak ez dira loditzen,

lurrak antzuak dira... Horrexegatik, nire aita urrutira lanera joan behar izan zuen:

bizimodua ateratzeko.

6. Fitxa

ANIMALIA ARGAL ETA GAIXOA

Proposatutako ekintzak. Hausnarketarako gaiak:

• Munduan ematen den lur eta aberastasunaren bidegabeko banaketa.

• Baliabideak eskuratzeko ahalmena oinarrizkoa da, ekoizpen eta garapenerako.

• Esportaziorako monolaborantzak, landa-guneetako txirotasun iturri.

• Baserritarren halabeharrezko emigrazioa, bizitza hobea lortu aldera.

• Umeei galdetu zer egin dezaketen bidegabekeria horiei aurre egiteko.

Ideia nagusia:

• Baliabideak eskuratzeko ezintasunak nekazal produkzioa murrizten du.

• Batzuetan, nekazariak bortizki desjabetu edo lurrak merke-merke saltzera behartzen dituzte.

Page 62: Eskola ortua osoa

Silvano. 7

Behin batean, urrutiko herri batetik emakume bat heldu zen. Hain zegoen urrun bere herrialdea, beste kontinente batean zegoen! Amaia du izena eta baserritarra eta albaitaria da bera. Soinean beti eramaten du jertse potolo bat eta artilezko txanoa, hotzik ez izateko.Bera

dioenez, Euskal Herrian hotz dago, baina ez Bolivian beste, mendiak ez baitira hain altuak. Nire ustez, bera ez da hemengo hotz honetara egokitu...

Hurak asko ikasi du gugandik, eta bere herrira itzulitakoan, herrialde aberatsetako ohitura batzuk aldatu beharko dituztela konbentzitzeko asmoa du.

Txirotasunaren arrazoia gero eta gehiago nahi duen jendearengan dagoela konturatu da. Bere herrialdean, jada, ez dutenez lantzeko lur, ezta metalak lortzeko meategi gehiagorik, gurera etortzen dira. Hona heltzean, gure lurretatik desjabetzen gaituzte, han saltzeko gauza gehiago eta gehiago eramateko.

Berak esan digunez, etxera itzultzean, eskola eta ikastoletako ume guztiei mezu argi bat eramango die: ez ditzatela behar ez dituzten horrenbeste gauza eros, horiek gurea bezalako herrialdeetan ekoizten baitira sarri.

7. Fitxa

AMAIA

Proposatutako ekintzak. Hausnarketarako gaiak:

• Gertuko jendeak herrialde txirotuetara egindako bidaiak komentatu (Cancún, Errepublika Dominikarra, Egipto…).

• GKE ezberdinen inguruko lanari buruz hitz egin: zer dira? Zertan aritzen dira?

• Aparatu elektronikoen kontsumoari buruz hitz egin (sakelekoak, iPod-ak, bideokontsolak, mp3-ak…) edota herrialde txirotuetan egindako arropari buruz. Herrialde ekoizleetako biztanleengan duen eraginez hausnarketa egin.

• Eskolako beste kideak sentsibilizatzeko ekintzaren bat proposatu (antzerkia, erakusketa, hormirudiak…), hausnarketarako gaiak fi txetan agertzen direnak izanik: kontsumismoa; monolaborantza; nekazarien desjabetzeak; inmigrazioa; herrialde txirotuetan.

Ideia nagusia:

• Kooperatzaileen lana ez da bakarrik herrialde txiro eta urrunetako jendea laguntzea; gauzak aldatzea gure esku dagoela ere azaltzen saiatzen dira; aldaketa horiek hemendik bertotik egin ditzakegula.

• Txirotasunaren arrazoietariko bat, Lehen Munduan dugun kontsumo gehiegikeriagatik ematen da. Kontsumo horrek lehengaien eskaria edo beharra dakar. Eta lehengai horiek herrialde txirotuetatik ekartzen ditugu.

• Guk ere txirotasuna ekiditeko zerbait egin dezakegu: tentuz kontsumituz eta jakiak erostean bertokoak, garaikoak eta ahal bada produktu ekologikoak erosiz. Horrela ere, gure baserritarren bizimodua eta gure landa ingurunea zainduko dugu.

Page 63: Eskola ortua osoa

Silvano. 8

Amaiak gure herrian lan egiteko lokal bat eskatu digu. Auzokide guztion artean, kanpin-denda erraldoi bat eraiki dugu, gure bilerak egiteko.

Hasiera batean, uste genuen bera aberatsa zela eta animalia osasuntsu eta lur emankorrak erosteko diru asko emango zigula. Baina Amaiak ez zigun ez dirurik ezta janaririk ekarri. Bere esanetan, guk elkartu eta kooperatibak sortzeko ahalmena dugu. Era berean, alkatearekin hitz egin eta gure lurrak berreskuratzeko salaketa egin genezakeela esan zigun. Horrela, lurrak berreskuratzean, animaliak bazkatzeko eta lantzeko erabil genitzakeen.

Horrezaz gain, dendan ikastaro ugari ematen ditugu eta abereak zaintzeko eta lurra lantzen ikasteko praktikak egiten ditugu.

Batzuetan, Amaia dugu hizlari, beste batzuetan, aldiz, bertoko albaitari eta nekazariek hitz egiten digute. Orduan, errazagoa

egiten zaigu, haiek gure moduan hitz egiten dutelako eta Boliviakoak izatean, gure herrialdea oso ondo ezagutzen dute.

8. Fitxa

KANPIN-DENDA

Proposatutako ekintzak. Hausnarketarako gaiak:

• Karitatea eta herrialde txirotuei dirua bidaltzearen inguruko hausnarketa: donatiboak emateak eta janaria bialtzeak ez du ezertarako balio, baldin eta tokian bertan ez bada aberastasunik sustatzen. Aberastasun lokalak bertan ekoiztea eta bizitza duina lortzea ekarriko du. Gogoratu honako esaldi hau: “Ez eidazu arrainik eman, arrantzan irakats eidazu”.

• Haien garapen-bidean gutxiagotuak diren pertsonen inguruko hausnarketa: pobrezian bizi den jendea ez da eskalea. Haiek behar duten gauza bakarra aukera hobe bat da. Pobrezian bizi denaren egoera ez da zorigaiztoagatik gertatu, bidegabekeria eta aberastasunaren banaketa desorekatuagatik baino.

• Batasunak indartzen gaitu. Kooperatiben sorrera banakakoen etekina baino handiagoa izan daiteke. Kooperatiben bitartez, gastuak, baliabideak eta komertzializazioa elkarlanean egiten da.

Ideia nagusiak:

• Kooperazioa ez da soilik dirua, jakiak edota ikastaro teknikoak ematea.

• Bertokoen parte-hartzea indartze aldera, bilerak edota bertoko teknikarien eta nekazarien inplikazioa eska dezakegu.

• Pertsonen eskubideen aldeko jendearen batasunak, donatiboek baino askoz gehiago lor dezake.

Page 64: Eskola ortua osoa

Silvano. 9

Amaiak beti esaten digu garrantzitsuena ez dela animaliak sendatzea, zaintzen ikastea baino. Bera maiz ibiltzen da herriko agureekin berbetan, antzina animaliak nola eta zerekin sendatzen zituzten jakin aldera. Antzina ez zegoen medikamenturik, baina animalia

gaixoak ohiko erremedioekin osatzen zituzten. Amaiak gauza mordo bat irakatsi zigun eta, aldi berean, guk berari

unibertsitatean ikasi ez zituen hainbat gauza irakatsi genizkion.

Orain, ahal den orotan, ohiko sendabideak erabiltzen ditu, medikamentuak oso garestiak baitira. Horrez gain, ez da

komeni medikamentuak gehigi erabiltzea. Nire lamei, niri bezalaxe, ez zaizkie txertoak bat ere gustatzen!

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa antzinako erara egin daiteke, baina hobetzeko ikasi ditugun gauza berri guztiak uztartuz. Animaliei ez zaizkie gehiago produzitu dezaten

medikamenturik eman behar. Era berean, ahal dugun heinean, ez ditugu landetan ongarri kimiko eta pozoiak botako. Benetan behar

badituzte baino ez dizkiegu medikamentuak emango.

9. Fitxa

OSASUNA ETA MEDIKAMENTUAK

Proposatutako ekintzak:

• Umeei galdetu senide nekazaririk/abeltzainik duten. Animaliek dituzten izurrite eta gaixotasunen inguruan ere galdetu.

• Aiton-amonek nekazal munduari buruz kontatutakoaz galdetu.

• Euskal Herriko nekazaritza eta abelzaintza ekologikoari buruz informazioa bilatu (interneten zein liburutegian).

• Hausnarketa: “hobe prebenitzea sendatzea baino”.

Ideia nagusiak:

• Abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoak nekazal ekoizpenerako alternatiba osasuntsuak dira. Ekoizpen ekologikoak ez du produktu kimikoen erabilera sistematikorik egiten.

• Bada nekazal munduari lotutako jakintza izugarri handi eta baliogarria. Pertsona nagusiek ezagutzen dute eta haiek dira transmisoreak. Tamalez, galtzen ari den jakintza da, gazteak landa-gunea uzten ari baitira.

Page 65: Eskola ortua osoa

Silvano. 10

Oraintxu arte, lamek eta ardiek kanpoan egiten zuten lo. Hori dela eta, gauez, eta batez ere neguan, hotz handia izaten zuten. Gainera, azeriek bildotsak jaten zituzten. Animaliak babesteko bordak eta oilotokiak eraiki behar genituen; baina, zoritxarrez, herriko familia batek ere ez zuen horretarako diru nahikorik.

Orduan,herriko nekazariek ideia izugarri bat izan zuten: guztion artean, beharrezkoa zen dirua eskatu eta, auzolanean arituz, oilotoki eta bordak eraiki zituzten.

10. Fitxa

ARTALDEARENTZAKO BORDA

Proposatutako ekintzak:

• Auzoan, herrian, hirian, eskolan… eman den elkarlanen berri eman.

• Elkarlaneko adibideak jar itzazue (futbol atea mugitu, talde kiroletan aritu…). Guztiok batera eta ahots ezberdinetan kanta ezazue abesti bat.

Ideia nagusiak:

• Irteerarik gabekoak diruditen arazoei irtenbide berritzaile eta bideragarriak aurkitu ahal dizkiegu.

• Auzolanak elkartasuna sustatu, ahaleginak batu eta etekinak bikoizten ditu.

Page 66: Eskola ortua osoa

Silvano. 11

Bordak eraiki eta gero, guztion ahaleginen batasunak dakartzan abantailez konturatu ginen, arazoei aurre egiterako orduan. Badaude sendi batek bakarrik egin

ezin dituen gauzak; aldiz, guztion elkarkidetzaz, erraz konpon daitezke. Adibidez, animaliei lehorte sasoian edaten emateko putzu baten eraikuntza.

Belarra lehortzen eta belar- metak egiten ere ikasi dugu. Prestatu eta gero abereei jaten emateko erabiltzen dugu, eguraldi txarra dagoenean animaliak ezin direlako landetara irten.

Bordak, putzua eta belar-metak eraiki ditugunetik, lamak eta ardiak askoz indartsu eta lodiago daude, eta, ondorioz, esne gehiago ematen digute.

11. Fitxa

PUTZUA

Proposatutako ekintzak:

• Uraren eta berorren aurrezpenari buruzko garrantziaz hitz egin.

• Guztion artean, ura aurrezteko ideia-zerrenda egin.

• Alderatu Bolivian eta beste herrialde batzuetan ura lortzeak eskatzen duen esfortzu handia hemengo errealitatearekin (emakume boliviar batek iturritik etxera egin beharreko bide luzea).

Ideia nagusiak:

• 10.fi txako berberak (“Artaldearentzako borda”).

• Baliabideen eskuratzearen ideia berreskuratu: urik gabeko lurrak pobreak dira. Bertan ezin da landatu eta animaliek ezin dute bazkatu. Arazoa hauxe da: nekazariak lurzail lehorretara bidaliak izaten direla.

Page 67: Eskola ortua osoa

Silvano. 12

Gure amak gaztak egiten ditu edan edo saldu ezin izan dugun esnearekin. Horrela, ez da alperrik galtzen eta den-dena aprobetxa dezakegu. Gaztatik ateratako gatzura txerrikumeei ematen diegu, ondo loditu daitezen. Gazta gozo-gozoa da eta, gainera, merkatuan saldu edota beste produktu batengatik truka

dezakegu.

Herri bakoitzak bere gazta mota berezia du; den-denak dira gozoak eta den-denak ezberdinak, ardiak arraza ezberdinetakoak baitira. Horrez gain, larre ezberdinetan jan eta gazta egiteko modua bera ere ezberdina izaten da.

Gure gaztak salduz, laster, behar ditugun gauzak erosteko beste diru aurreztu ahal izango dugu. Akaso, zorte apur batekin, margozteko koloretako arkatz kutxa eta kuadernoa ere erosi ahal izando ditut!

12. Fitxa

GAZTAK

Proposatutako ekintzak:

• Umeei esan gurasoei eskatzeko egun batean zehar botako lituzketen bildukien bilketa egin dezatela, gero, klasera ekartzeko. Bestela, klasean bil ditzatela, aste betean zehar, haiek jolastokira ekarritako elikagaien bildukiak. Horren ostean, ondoko hauen inguruko hausnarketa egin:

- Zenbat hondakin sortzen da etxean?

- Jolas zein janariek dituzten bilduki guztien inguruan pentsatu.

- Umeek beste toki batzuetan bizi diren senideen etxeetan jaten dutenari buruz hitz egin dezakete.

- Itxura ezberdineko jaki ezberdinen argazkiak bilatu (adibidez, arto barietate ezberdinak) eta supermerkatukoa beti berdina dela egiaztatu, hau zergatik da horrela?

Ideia nagusiak:

• Nekazal munduan ez da ezer alperrik galtzen. Ez dago soberakinik, den-dena aprobetxatzen baita.

• Eskualde bakoitzeko produktuak ezberdinak dira. Herriko dendetan, tokian tokiko barietateen balioaz jabetu.

• Maila handian eta modu industrialean ekoitzitako produktuen homogeneotasunaz hausnartu. Bildukiz gainezka, ehundaka edota milaka kilometrotara garraiatuak eta hipermerkatuetan salgai dauden horiek dira.

Page 68: Eskola ortua osoa

Silvano. 13

Kanpin-dendako bileretako batean, herritarrok zera erabaki genuen: herriko familiarik aberatsenari txita batzuk erosi eta sendi txiroenen artean banatzea. Hala

ere, ez genizkien txitak inolako baldintzarik gabe oparitu, ezta pentsatu ere! Txitak hazi eta oilo bihurtzean, txitak izango zituzten; beraz, txita berri horietako batzuk herriko beste familia batzuei oparitu beharko zizkieten; eta, era berean, haiek gauza bera egin beharko

zuten.

Esan eta egin! Denbora gutxian, oiloak daude herriko ia etxe guztietan eta oiloek jarritako arrautzei esker, askoz hobeto elikatzen gara orain.

13. Fitxa

OILOAK

Proposatutako ekintzak:

• Talde lanean aritzeko jolasak proposatu, kooperazioa sustatze aldera.

• Ikasgelara produktu ekologikoak ekarri (tomateak, arrautzak…), eta modu industrialean ekoiztutakoekin alderatu: bigarrenak, koloretsuagoak, disdiratsuagoak izaten dira, baina ez dira ekologikoak bezain usaintsu eta zaporetsuak.

Ideia nagusiak:

• Kooperazioa: hasierako inbertsio txiki batekin eta amankomuneko helburu zehatzarekin, lorpenak bikoiztu egin daitezke familiek parte-hartze aktiboa eta lankidetzan aritzeko ahalegina eginez gero.

• Abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoa eta kontsumo lokala: gaur egun, sistema industrialean, oiloak kaiola txikietan sartuta bizi dira eta bertan jartzen dituzte arrautzak. Hala ere, aske bizi diren oiloen arrautzak kontsumi ditzakegu; horrela, herrikoren bati erosiko dizkiogu eta… askoz gozoagoak dira!

Page 69: Eskola ortua osoa

Silvano. 14

Orain badakigu elkarlanak bizitza errazten duela. Gure animaliak osasuntsuago daude eta gehiago ekoizten dute.

Gure ahaleginaren ondorioz, gure lurra ere berreskuratu dugu. Gainera, enpresek ez gaituzte hemendik, gure lurretatik, botako, jendeak gero eta gehiago erosten duelako nekazari txiki eta komertzianteen produktuak, bai herrian, zein merkatuan.

Azkenean, gure aita etxera itzuli da. Berriz ere, nekazari txiki bihurtu da, horixe baita gehien gustatzen zaiona. Gure amak esan dit, jada, ez dela beharrezkoa ni egun osoan zehar

landan lanean aritzea. Bere ustez, eskolara itzuli beharko nintzateke, gauza gehiago ikas ditzadan… ni benetan

poztu naiz! Agian, nagusitan, unibertsitatera joan eta nahi dudana ikasiko dut… baina, egia esan,

gehien gustatuko litzaidakeena nekazari izaten jarraitzea da; gure gurasoak bezalaxe.

Nagusitan, gu ezagutzera etor zaitezkete! Nire herrialdeak liluratuko zaituzte… Laister arte, lagunok!

14. Fitxa

ESKOLA

Proposatutako ekintzak:

• Taldean, ekintzaren balorazioa egin.

• Ekintzak baratze-koadernoan islatu.

Ideia nagusiak:

• Landa-gunean geratzea, gazteentzako aukera on bat izan daiteke, baita unibertsitatera helduko diren horientzat ere.

• BUKAERAKO LANA. Edukien errepaso orokorra.

Page 70: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 56

7.4 IRAKASLEENTZAKO BOLIVIARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA (Silvanoren jarduera garatzeko):

Karpetak Boliviako Altiplanoko eszenatokia dakar. Horren helburua da ikasleek ume boliviar baten bizitza hobeto ulertzea, Silvanorena, hain zuzen ere. Bide batez, beraien bizimoduarekin

alderatuko dute. Irakasleek kontestua hobeto ezagutu eta ulertu aldera, Boliviako informazio orokorra eta MGA- en proiektuen ingurukoa ere atxikitu dizuegu.

Geografia:

Boliviak 1.098.581 Km2 azalera du (gutxi gorabehera Euskal Herria baino 53 aldiz haundiagoa!). 9 milioi biztanle baino gehiago ditu (soilik Euskal Herriak baino 3 aldiz gehiago); horietatik %40 landa-gunean bizi da. Populazioaren bizi-itxaropena 60 urtekoa da (Euskal Herriak 80koa du). Dugun irudi ohikoena Andeetako Altiplanoko basamortu eta gailur elurtuak bada ere, azaleraren zati handi bat Amazonasen dago; bertan, klima tropikala da eta oihana da nagusi.

Ekonomia:

Ekonomia eta ekoizpenari begira, herrialdea geldiunea pairatzen ari da. Urtero-urtero 100.000 gaztek baino gehiagok ez dute inolako lan aukerarik; hori dela eta, emigrazioa handia da, besteak beste, Europara. Historikoki, txirotasun egoeran bizi direla esan dezakegu, espainiarren kolonizazio garaitik datorkiona, alegia. Izan ere, meaztegi eta hidrokarburoen (herrialdeak dituen aberastasunak) ustiaketak bertako garapenean eraginik izan beharrean, gizarte ezberdintasunak eta gizakien esplotazioa baino ez ditu sortu. Hala bideratu dute atzerriko potentziek. Hirietako aldirietan eta landa-guneetan txirotasuna bada ere, hiri erdi eta haziendetan itzel aberatsak diren biztanle gutxi batzuk daude. Haien diru-sarrera handiak nekazal-ustiaketa eta meatzetatik datozkie.

Osasuna, elektrizitatea, etxebizitza eta hezkuntza:

Landa-guneetako populazioak ez du ez oinarrizko osasun baldintzarik, ezta elektrizitaterik ere. Biztanleen %79k hezkuntza gabezi handiak dituzte. Osasun baldintza egokiak ez dira ematen eta, horrez gain, biztanleen %60k ez du etxebizitza duinik.

Geografia, klima eta laborantzak:

Silvanoren herria Altiplanoan kokatu dugu, 4.000metroko altueran, Oruro departamentuan. Bertako etxebizitzen %70-ek ez dituzte bermatuta oinarrizko baldintzak. Orografikoki latza, eta oso klima hotza duen tokia da, nekazaritzaren garapena ia ezinezkoa zaie. Bertako produktuetatik bakarrenetarikoa patata da; hala ere, uztak hain dira urriak, biztanleen elikatzeko beharra zailtasun handiz berma dezake. Abeltzaintzan, berriz, lamelidoak (lamak eta alpakak) eta ardiak ditugu. Horien garrantzia ezinbestekoa da, hiruren produktu eta azpiproduktuak autokontsumo eta komertziorako bideratzen baitira. Biziraupenerako, Altiplanoko baserritarrek trukean aritzen dira: patata mota ezberdinak, ardiak, lamak, alpakak eta azpiproduktuak bestelako elikagai, jantzi eta medikamentuen truke. Haatik, inguruko baldintzek ez dute haien garapenean batere lagundu izan. Aitzitik, ekoizpenak behera egin du, elikagaien faltagatik, larren eskasiagatik, animalien gobernatze ezegokiagatik (bai osasunaren ikuspuntutik, bai ugal-prozesuaren ikuspuntutik) etab.

Page 71: Eskola ortua osoa

Etzazu mundua jan! 57

MGA-en lana Bolivian:

Mugarik Gabeko Albaitariak-ek bat egiten du eguneroko ahaleginean era zehatzean diharduten nekazari eta abeltzainekin: ekoizpen familiarretan aritzen direnekin; produktuak autokontsumorako edota bertoko merkatuetara bideratzen dituztenekin; eta ingurumena begirunez zaintzen dutenekin. Korporazio agroindustrial erraldoien esplotazioa ozenki salatzen dute. Horiek sustatuatko ekoizpena intentsiboa eta esportaziorako bakarrik bideratutakoa da, eta, horrez gain, bakar batzuen poltsikoak beteko ditu, beraienak, alegia. Era berean, jokabide honek eragin lazgarriak ditu gizartean zein ingurugiroan. Horrez gain, gu nekazarien elkarteak indartzen saiatzen gara.

Abeltzaintza da jorratzen dugun arloetan garrantzitsuenetarikoa. MGA-eko kideok gure proiektuetan parte hartzen dutenei laguntzen diegu, haien haziendaren osasuna eta elikadura hobetuz. Animalia bat txarto elikatuta dagoenaen, sintoma nabarmen batzuk ditu: astiroago hazten da; gorputza era eskasean garatzen da; pisu txikiegia du; gutxi produzitzen du; ez du negu gorria pairatzen; eme gutxi izaten da ernari; abortu asko ematen dira; eta bildotsak ez dira behar bezala hazten. Horrelakoetan, zer egin dezakegu hango nekazariekin batera?

• Ureztatze-sistema ezberdinak eraiki: tutuen bidezkoak, ozinak zein motobonben bidezkoak.

• Abelburuak bazkatzeko larreak itxi. Herritarrak eta abereak elikatzeko larreak prestatu eta erein.

• Haziendaren manejua eta elikaduraren kalitatea errazten duten tresnen erabilpena bultzatu: belar-metak eta ikuiluak.

• Artaldeen osasun- eta gobernatze-kanpainak antolatu: badaude kanpo-parasitoak, odola surgatu eta gaixotasunak zabaltzen dituztenak (animaliei zein pertsonei); eta organismoaren barruan dauden beste batzuk ere oso ugariak dira bertan (hesteetako arrak eta sudur-zuloetakoak). Horiek guztiak ekiditzeko, oso garrantzitsua da barne-desparzitazioak eta ikuiluaren eguneroko garbiketa. Gaixotasunak saihesteko, beharrezkoa da animaliak txertatzea. Tratamendu farmakolojikoez gain, azpimarratzen da garbiketaren garrantzia eta sendaketa tradizionalen balioa.

• Komunitatearen borden eta ikuiluen mantenua.

• Haziendaren gobernatzeari eta azpiproduktuen prestaketari buruzko ikastaroak.

• Emakume-elkarteen sorrera eta beraientzako zentruen eraikuntza. Beraietan, komunitate ezberdinetako emakumeak bildu eta ikastaro espezializatuak burutzen dira: zuntzen aukeraketa eta harilkatzea; haziendaren motzaldi-kanpainiak; charquearen prestaketa (eguzkitan lehortutako lama-haragi kontserba); emakumearen aitzindaritza sustatzeko ikastaroa.

• Merkatu-ikerketak egin aldera, merkatuetara eta banatzaileei bisitak, ardi eta lamen merkatua ondo ezagutzeko. La Paz-eko artisautza-azokara bisitak. Negoziaketak egin aldera, La Paz hiriburuko artisau-komertzianteei bisitak.

• Produktuen prestaketa: larrua eta gaztak. Nekazaritzarako ongarrien prestaketa.

• Animalien elikadura: larre naturalak hobetuz, ereindako bazkaren bitartez (garragarra, oloa, alpapa) eta bazka onduaren bitartez (siloa, belarra), ardi eta lamen elikadura hobetzen da.

Page 72: Eskola ortua osoa

Agricultura sin etiquetas, iniciación al cultivo natural