Energia

73

description

Arantzazuko Amako DBH 2Ako ikasleek energiari buruz egindako lana.

Transcript of Energia

Page 1: Energia
Page 2: Energia

Zer da energia?

• Energia magnitude fisikoa da eta gorputzetan aldaketak eragiteko ahalmenarekin lotuta dago.

• Energia oso garrantzitsua izan da gizartearen garapenean, garapen ekonomikoan eta teknologikoan. Teknologiaren bilakaerari esker, gure bizimodua erosoagoa eta atseginagoa da

Page 3: Energia

• Energia magnitude bat da. Beraz, neurtu eta unitate bidez adieraz dezakegu. Nazioarteko sisteman joulea(J)da energia unitatea, baina beste unitate batzuen bidez ere adieraz daiteke.

ENERGIA-UNITATEAK

UNITATEA IKURRA BALIOKIDETASUNA

Kaloria cal 1 cal= 4,19 J

Orduko kilowatta kWh 1 kWh=3.600.000 J

Page 4: Energia

Energiaren jatorria

• Erabiltzen dugun ia energia guztia Eguzkitik dator. Eguzkia energiak, energia ematen duten zenbait fenomeno sortzen ditu.

Page 5: Energia

• Fenomeno horietako bat uraren zikloa da. Eguzkiak itsasoko ura berotzen du, azaleko urak lurruntzen ditu eta hodeiak sortzen ditu.

Page 6: Energia

• Eguzki-energiak eragindako beste fenomeno garrantzitsu bat materia organikoaren eraketa da. Eguzki-argiaren esker, landareek fotosintesia egin eta materia organikoa sortzen dute. Ondoren, gainerako izaki bizidunak materia organiko horrez elikatzen dira.

Page 7: Energia

Energiaren ezaugarriak

• Energiak baditu ezaugarri batzuk, hautemateko eta zertarako erabil daitekeen ulertzeko, garrantzitsuak direnak.

Page 8: Energia

• Metatu egin dezakegu eta, horri esker behar dugunean erabil dezakegu. Esaterako, energia kimikoa piletan eta baterietan meta dezakegu eta energia elektrikoa, kontserbadoreetan.

Page 9: Energia

• Garraiatu egin dezakegu. Energia leku batetik bestera igaro daiteke, ura lekualdatzeko sistema baten bidez.

Page 10: Energia

• Energia motak aldatu egin daitezke, mota baliagarriagoak lortzeko. Horri esker, gehien komeni zaigun moduan erabil dezakegu; baina, beti ere teorikoki.

Page 11: Energia

• Transferitu egin dezakegu. Energia erraz igaro daiteke gorputz batetik beste batera.

Page 12: Energia

Kontserbatu egiten da. Energia erabiltzen dugunean, ez da gastatzen. Ez dago ez energia sortzerik ez suntsitzerik. Eraldatu egiten da edo gorputz batetik bestera igarotzen da. Fisikako printzipiorik garrantzitsuenetako bat da hori: Energiaren kontserbazio-printzipioa

Page 13: Energia

• Degradatu egiten da. Eskuarki, energia mota bat aldatuz beste bat lortzeko prozesuetan, beroa sortzen da, eta ezin dugu erabili. Horrek esan nahi du energiaren zati bat galdu egiten dela.

Page 14: Energia

Zenbait energia mota daude: Argia, beroa, energia elektrikoa etab. Energia mota guztiak alda daitezke eta aldaketa horietati beste mota bat sortu.

Page 15: Energia

Energia mota hori bi energiaren batura da: energia zinetikoa eta energia potenziala.

ENERGIA ZINETIKOA: Mugimendua duten gorputzek edukitzen duten energia mota da, mugitzen daudelarik aldaketak egin ditzakete.ENERGIA POTENTZIALA: Gorputzek beren posizioa dela-eta duten energia-mota da, gainazalean zehar altuera jakin batean daudenean bereziki.

Page 16: Energia

Elektrizitatez osatutako partikulak, hau da, elektroiak, noranzko berinean mugitzerakoan azaltzen dira. Elektroiak ordena berdinean mugituz gero, korronte elektrikoa sortzen da.

Page 17: Energia

Gorputzek beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten energia motari esaten zaio.

Gorputz bat solido-egoeratik likido-egoerara eta likidotik gas-egoerara igarotzen denean, haren barne-energia handitu egiten da.

Page 18: Energia

Energia mota hori irrati- eta telebista-uhinek, esaterako, argiak. Haren ezaugarri nagusia:

•Espazioan zehar heda daiteke.

•Ez du materialen beharrik.

•Garraioan zehar degradatzen da.

Energia horri esker argia daukagu baita beroa ere.

Page 19: Energia

Konposatu kimikoen energia da. Erreakzio kimikoetan ageri da.

Organismoek konposatu organikoetan metatzen dute energia kimikoa, esaterako, gluzidoetan eta lipidoetan. Oxidazio-erreakzioen bidez lortzen dute zelulek energia.

Page 20: Energia

Atomoen nukleoetatik lortzen delako esaten zaio energia nuklearra. Erreakzio horietan energia asko askatzen da. Bi motatako erreakzio daude:

•FISIOA: Prozesu horretan, nukleo atomiko bat bi zati arinagotan edo gehiagotan hausten da, eta energia kantitate handia askatzen da. Energia elektrikoa lortzeko erabiltzen da.

•FUSIOA: Prozesu horretan, atomo arinen nukleoak elkartzen dira eta nukleo astunago bat osatzen dute.

Page 21: Energia
Page 22: Energia

Energia mota hori gorputz batetik tenperatura desberdin duen beste batera transmititzen da.

Energia-igarotze horri beroa esaten diogu. Iragaitzeko energia da, esaterako, energia gorputz batetik bestera igarotzeko modua.

Page 23: Energia

ENERGIA ITURRIAK

Energia duen ingurune natural edo ingurune artifizial oro da energia-iturria ,energia hori atera eta erabili dezakegu. Iturri horietan dagoen energia kantitateari energia

-baliabidea esaten zaio.

Energia-iturri bateko energia kantitatea baliabideentzat hartzeko ,beharrezkoa daeskura egotea eta hura ustiatu ahal izatea.

Page 24: Energia

ENERGIA-ITURRI BERRIZTAEZINAK

Gizakiaren denbora-eskalan berritzen ez diren energia-iturriak dira. Lurrean dute jatorria ,eta oso prozesu geologiko geldoen bidez eratzen dira. Egun, oso erreserba mugatuak ditugu eta azkar kontsumitzen ari gara ;beraz ,agortu egingo dira.Ikatza ,petrolioa ,gas naturala eta uranioa dira energia berriztaezinak.

Page 25: Energia

ENERGIA-ITURRI BERRIZTAEZINA

Page 26: Energia

ENERGIA BERRIZTAEZINAK

Page 27: Energia

ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAKEtengabe berritzen diren energia-iturriak dira. Haien jatorri nagusia eguzkiaren energiaren fluxu jarraitua da.

Eguzkia ,haizea ,ibaien ,olatuen eta itsasoetako nahiz ozeanoetako mareen mugimendua , Lurraren barne beroa , eta biomasa dira energia berriztagarriak.

Page 28: Energia

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Page 29: Energia

GAUR EGUNGO ERABILERA

Azken urteetan energia berriztaezinak geroz eta gutxiago erabiltzen ari gara, eta berriztagarriak gehiago, berriztaezinak pixkanaka agortzen ari direlako.

Page 30: Energia

Gaur egun, iturri berriztaezinetatik ateratzen da munduan erabiltzen den energia gehiena. Iturri horietako energia erabiltzeak kutsadura atmosferikoko arazo handiak sortzen ditu, eta berotegi-efektua areagotu egiten da, energia hori erretzean sortzen diren isurien ondorioz, karbono dioxidoa eta beste gas batzuen isurien ondorioz.

IKATZA ETA PETROLIOA

Page 31: Energia

Ikatza aspaldi hasi zen eratzen.

Duela milioika urte, landare-hondakinen kantitate handiak lurperatuta geratu ziren sakonera gutxiko eremuetan(zingiretan eta aintziretan, adibidez) harea-masa handien eta harrien azpian.

Pilatutako landare-hondakin horiek ,zenbait presio eta tenperatura

baldintzatan ,ikatz bihurtuz

joan dira ,milioika urtetan

zehar.

Page 32: Energia

Lau ikatz mota bereiz ditzakegu:

Karbonoehunekoa

Bero ahalmena(MJ/kg)

Antzaritza % 86-98 24-35

Harrikatza %45-86 23-33

Lignitoa %25-42 10-20

Zohikatza < % 25 -

Page 33: Energia

Lau ikatz mota horiek ez dute bero ahalmen bera, hau da ,haietako bakoitzaren kilogramo bakoitzak ez du bero energia bera ematen.

Hainbat gauzatarako erabiltzen da ikatza:

•Erregai gisa erabiltzen da, zentral termikoetan energia lortzeko.

•Etxean:sukaldean, berokuntzan etab.

•Lehengai gisa ere erabiltzen da, zenbait produktu lortzeko: plastikoak, zuntz sintetikoak eta produktu farmazeutikoak.

Page 34: Energia

Ikatza aire zabaleko meategietan lortu daiteke , edo ehunka metroko sakoneran dauden meatzeetatik.

Petrolioa egungo energia iturririk erabiliena da. Ikatza baino erregai hobea da ,bero ahalmen handiagoa duelako.

Page 35: Energia

Duela milioika urte sortu zen ,itsas ondoan planktona metatzean.Mikroorganismoak petrolio bihurtu ziren , ondoz ondoko buztin eta kareharri geruzen azpian , eta zenbait presio eta tenperatura baldintzatan.

Petrolioa gordin ateratzen da ,eta erabili ahal izateko , fintze prozesu bat egin behar zaio. Prozesu hori destilazio zatikatua da ,eta horretan ,gas produktuak (metanoa ,butanoa etab.) , produktu likidoak (gasolina, fuel olioa ,kerosenoa etab.) eta solidoak (mundrunak, betuna etab.) lortzen dira.

Page 36: Energia

Petrlolioaren garraioa oliobideen eta petrolio ontzi handien bidez egiten da. Bina istripurik gertatuz gero kutsadura arrisku handia dago.

Petrolioa erregai gisa erabiltzen da ,bai eta ongarriak ,plastikoak ,pinturak eta abar egiteko lehengai gisa.

Page 37: Energia

GAS NATURALA

• Gas-nahaste bati esaten zaio gas naturala.• Metanoa da proportziorik handiena. • Gas naturalak petrolioaren jatorriera du , gas

naturala petrolioarekin batera dago.

Page 38: Energia

• Naturatik lortzen den moduan erabiltzen da. Hala ere, behin aterata likidotu egin behar da, hura garraiatzen eta pilatzen errazagoa izate aldera.

Page 39: Energia

Gas naturala kontsumo-lekuetaraino garraiatzeko, gasbideak erabiltzen dira, besteak beste. Distantzia oso handiak badira, zisterna-ontzi handietan garraiatzen da gasa. Lekuetaraino garraiatuta,gas-egoerara aldatu behar da berriro, lurruntzeko instalazioetan egiten da. Biltegiratu ere egiten da, erabili arte.

Page 40: Energia

• Ikatza eta petrolioa ordezka ditzake ia haien erabilera guztietan. – Sukaldeetan eta berogailuetan .– Erregai gisa, zenbait ibilgailueta ; bereiziki ,

garraio publikoko ibilgailuetan . – Zentral termikoetan , energia elektrikoa ekoizteko

erabitzen da , ikatzaren ordez .

Page 41: Energia

URANIOA• Uranioa atomo ezegonkorreko elementua da.

Energia nuklearra sortzeko oinarrizko erregai gisa erabiltzen da uranioa.

• Zentral nuklearretan, fisio nuklearreko erreakzioen bidez hausten dira uranio atomoak.

Page 42: Energia

• Prozesu horretan askatzen den energia ura berotzeko erabiltzen da. Tenperatura altuan, ura lurrundu egiten da, lurrunak turbina bat mugitzen du. Horri esker, energia elektrikoa sortzen da.

Page 43: Energia

• Hondakin erradioaktibo asko sortzen dituzte. Hondakin horiek kaltegarriak dira osasunerako eta ingurumenerako, eta beraz, segurtasun handiko lekuetan gorde behar dira ehunka edo milaka urtean zehar.

Page 44: Energia

ENERGIA – ITURRI BEREIZGARRIAK

Iturri berriztagarrietatik lortzen dena garbia da , ingurumena , errespetatzen du , ezin agortuzkoa da , eta ez du ia gas kutsatzailerik isurtzen atmosferara .

Page 45: Energia

ENERGIA HIDRAULIKOA

• Energia hori presagainetan lortzen da , ibaietako urtegietan pilatutako uretatik .

• Urtegiko ura askatzen denean , turbina batean zehar igarotzen da . Sorgailu elektriko bati akoplatuta dago , sorgailuak elektrizitatea sortzen du .

• Pilatutako uraren energia potentziala aldatu eta energia zimetiko bihurtzen da, eta azken batean, energia elektriko.

Page 46: Energia

ALDE ONAK

Zentral hidroelektrikoek oso mantentze-lan gutxi behar dute eta ustipen-kostu gutxi.

Ez du ez hondakinik ez kutsatzailerik sortzen.

Urtegiek uholdeak kontrolatzen laguntzen dute eta hornitzen dituzte nekazariak.

Page 47: Energia

ALDE TXARRAK

• Zentral elektrikoetan sortutako energia elektrikoa garraiatzea garestia da ; izan ere , herri handietatik urrun daude zentral horiek.

• Energia sortzeko erabili daitekeen ur kantitate eguraldiaren araberakoa da . Euri gutxi egiten duenean , ekoizpen elektrikoa txikitu egiten da .

Page 48: Energia

• Urtegiak egiteko , urez beete behar dira oso lur-hedadura zabalak, eta horrek eragin larriak ditu ingurunean ; adibidez , higadura eragiten du lur emankorrak galtzen dira , eta bioaniztasuna txikitu egiten da.

• Presagaina apurtzeko arriskua dago . Halakorik gertatuz gero , uholde larriak izan daitezke hartatik hurbileko herrietan.

Page 49: Energia
Page 50: Energia

Biomasa animalia edo landare-jatorriko materia organikoa da. Eraldaketa naturaletik edo artifizialetik lor daiteke. Honela lor daitezke:•Hazkunde bizkorreko eta energia-eduki handiko landare-espeziea landatuz; kardua, erremolatxa…•Zenbait jardueratan sortzen diren hondakinak aprobetxatuz; etxeko hondakinak ( papera), nekazaritzakoak (lastoa) , abeltzaintzakoak ( gorotzak) eta basokoak ( adarrak).

BIOMASA

Page 51: Energia

• Zenbait landare-ezpezie kimikoki edo biologikoki aldatuz, energia-produktuak lortzeko; bioerregaiak, biodiesela eta etanola bioerregaiak dira

Page 52: Energia

• Biomasatik energia ateratzen hasi aurretik, beharrezkoa da zenbait prozesu egitea, hura errazago manaiatu, garraiatu eta, azkenean, biltegiratu ahal izateko.Besteak beste, prozesu hauek egin behar zaizkio biomasari:Trinkotzea eta lehortzea.

BIOMASATIK ENERGIA ATERATZEKO PROZESUA

Page 53: Energia

• Hondakin gutxi sortzen ditu.• Bioerregaiek erregai fosilek baino gutxiago

kutxatzen dute.• Biomasaren zati gehiena giza jardueretan

sortutako hondakinak dira.

Biomasaren alde onak

Page 54: Energia

• Energia-errendimendu txikia du.• Fresko dagoenean, bolumen handia hartzen

du.

Biomasaren alde txarrak

Page 55: Energia

Energia geotermikoa lurraren barruan pilatutako berotek lor daitekeen energia da.Hura erabili ahal izateko,Lurraren gainazala zulatu behar da.

Egun,eremu bolkanikoetan eta ur termaletako eremuetan erabiltzen daLurraren barruko beroa,berokuntzarako eta igerilekuen klimatizaziorako.

Energia geotermikoa

Page 56: Energia

• Ez du hondakinik sortzen,eta agorrezina da gizakien denbora-eskalan.• Zenbait herrialdetan,errentagarria da energia

geotermikoa erabiltzea,energia elektrikoa sortzeko

Energia geotermikoaren alde onak

Page 57: Energia

• Hobi geotermikoak aurkitzea zaila eta garestia da.

• Ustiatzea eta mantentzea oso garestia izan daiteke.

Energia geotermikoaren alde txarrak

Page 58: Energia

• Itsasoko uraren mugimendutik –nagusiki, mareetatik – lortzen den energia da.

Alde onak:• Energia-iturri garbia da.• Ez du hondakinik sortzen.• Ia agorrezina da.

Marea-energia

Page 59: Energia

• Hurbileko ekosistemetan eragina izan dezake.• Oso leku gutxitan erabil daiteke• Energia errendimendu txikia du.• Goi-mailako teknologia behar da, eta hori oso

garestia da.

Marea-energiaren alde txarrak

Page 60: Energia

EGUZKI ENERGIA

Energia hori eguzkitik iristen da, erradiazio elektromagnetiko gisa.

Egun, energia hori bi motutan erabil daiteke zuzenean. Bata termikoa, eta bestea, fotovolkaikoa.

Page 61: Energia

• Termikoan, fluido bat –oro har, ura- berotzeko erabiltzen da eguzki-energia. Kolektore izeneko tresnetan gertatzen da.

• Zenbait kasutan, oso temperatura altua lortzen denean, energia elektrikoa ere lor daiteke.

Page 62: Energia

• Eguzkitik iristen den energia zuzenean energia elektriko bihurtzeko aukera ematen du. Siliziozko gahiu berezi batzuk erbiltzen dira: panel fotovolkaikoak.

Page 63: Energia

1. Iturri agorrezina da

2. Energia garbia da.Ez du ez zaratarik ez substantzia kutsatzailerik sortzen.

3. Hura mantentzeko lana oso merkea da,eta hari esker, eskualde isolatuetara irits daiteke elektrizitatea.

4. Egun, erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.

Page 64: Energia

1. Zenbait faktorek baldintzatzen dute haren erabilera

2. Ez dago hura metatzerik, eta berehala aldatu behar da, beste energia mota bat lortzeko.

3. Eskala handia erabili ahal izateko, biltze sistemak behar dira, eta sistema horiek lur-azalera handiak hartzen dituzte. Beraz, eremu horiek ezin dira beste ezertarako erabili.

Page 65: Energia

ENERGIA EOLIKOA•Energia zinetiko mota bat da, eta haizearen mugimenduak eragiten du. Lurraren gainazaleko zenbait lekuren arteko instolazio-aldeen ondoroz sortzen da. Energia hori zuzenean erabil daiteke, edo aldatu eta beste energia batzuk lor daitezke.

Page 66: Energia

• Historian zehar, hainbat gauzatarako erabili dute gizakiek energia eolikoa: ura ponpatzeko, zereala ehotzeko, etab.

Haizearen energia zinetikoaz baliatzeko erabiltzen diren tresnak airesorgailuak dira.

Page 67: Energia

• Airesorgailuek hegal handiak dituzte, eta haizearen indarrari esker biratzen dira hegal horiek. Biraketa-mugimendu hori barne-sorgailu bati transmititzen zaio, eta sorgailu horrek energia elektriko bihurtzen du haizearen energia mekanikoa. Azkenik, sortutako energia elektrikoa sare-elektriko nagusian sartzen da, kontsumorako prest.

Page 68: Energia

1. Haize ez da agortzen.

2. Airesorgailuek instalazio- eta mantentze- kostu txikiak dituzte.

3. Errendimendu handia lortzen da.

4. Egun errega fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.

Page 69: Energia

1. Aldizkakoa eta ausazkoa da.2. Oso zaila da hura metatzea;beraz, ekoizmena

eskaria baina handiagoa denean ezin da metatu.

3. Airesorgailuak arriskutsuak dira hegaztientzat.4. Parke eolikoek lur-eremu handia behar dituzte5. Airesorgailuek eragina dute paisaian6. Interferentziak sortzen ditu

radarretan,telebistan,irratian, etab.

Page 70: Energia

• Egungo energia egoera ikusita, nahitaezkoa da neurriak berehala hartzea; energia-baliabideak oker erabiltzeak dituen eragin larriak arindu behar dira, eta beste batetik, etorkizuneko orniketa bermmatu. Besteak beste, neurri hauek hartu behar dira:

Page 71: Energia

Teknologia garatua:

•Teknologiak garatu behar dira, iturri berriztagarrietarako erabili ahal izateko.Energia-iturri berriztagarriak garbiak dira, ingurumena errespetatzen dute.

Herritarrak kontzientziatu:

•Energiaren etorkizuna guztion erantzukizuna da. Aurrezte-ohiturak hartu eta energia-eraginkortasun handiagoa lortuko genuke.

Page 72: Energia

• Gutako bakoitzak zenbait neurri har ditzake energia aurreztekio:

1. Erabiltzen ez diren argiak itzaltzea.2. Presio-eltzea erabiltzea energia handia aurrezten

du.bitrozeramikaren ondar-beroa ere erabil daiteke.

3. Kontsumo txikiko bonbilak erabltzea.4. Leihoak ondo isolatuak edukitzea.5. Papera eta beira birziklatzea.6. Garraio publikoa erabiltzea.7. Garbigailua eta ontzi-garbigailua ondo betetzea.8. Etxetresna erosterakoan, A mailakoak

aukeratzea.9. Tresna elektriko guztiak erabat itzaltzea.

Page 73: Energia

Lan hau egin dute:

• Miren Busto • Ainara Manterola

• Ainhoa Martinez • Aiora Nicolas

• Adrian Hammes • Ekain Mayoz

• Uxue Galarreta • Naroa Olaciregui

• Ruben Garzo • Joseba Gonzalez

• Iraitz Goenaga • Iker Gomez