Empoderamiento

4
1. Arin-arin Ira 7, 2006 "Buscan el empoderamiento de las mujeres" "A fin de empoderarlas" "Si están bien empoderadas, ellas mismas lo evitan" Ea aurkitzen duzuen hitz egokiren bat. Euskaltermek "jabekuntza" jasotzen du. Beste batzuek "dagokien boterea eskuratzea" darabilte, eta abar. Baina ez deritzet erabat egoki. Eskerrik asko. 2. txema Ira 7, 13:18:55, 2006 Ahalduntze erabiltzen da sarritan ingelesezko empowerment termino horren ordain gisa, eta, oker ez banago, Euskaltermek ere duela gutxira arte jasotzen zuen. Orain ez, bistan denez. Dena den, ahalduntze ugari aurkituko dituzu testuinguru horretako idazkietan. 3. Begoña Empoderar (ingelesezko empowerment hitzetik hartuta). Testuingurua: "desarrollo de actividades de la Escuela de Empoderamiento". Euskaltermek "ahalduntze" dakar baina enpresa munduari begira. Euskaraz –non ez dakit...– jabekuntza ere irakurri dut hori adierazteko. 1980aren bueltan feministek erabilitako kontzeptu bat dela kontuan hartuta; emakumeak gizartean duen betekizuna indartzean edo sendotzean oinarritzen dela gogoan edukita; zein izan daiteke hitzik aproposena? - Botereratze / Botereratu? (ez dut inon aurkitu, asmakizuna da...) - Ahaldundu? 4. maria Maiatza 14, 12:38:47, 2007 Jabetze-eskola erabiltzen da berdintasun-sailetatik eta antolatzen diren ikastaroetan. Beraz, "jabetze-eskolako jarduerak garatzea" edo. 5. Jasone Larrinaga Maiatza 14, 12:40:55, 2007 Duela urte batzuk, Bilboko Udalaren Emakume Sailak liburuxka bat atera zuen martxoaren 8rako eta kontzeptu hori itzuli behar izan genuen. Orduan, Edorta Españak bidalitako gogoeta hau aurkitu eta jabekuntza erabili genuen: <<(...) gogoratu naiz duela zenbait hilabete kontsulta zehatz bat egin zigutela [IVAPera] EMAKUNDEtik, eta horren inguruan zenbait gogoeta egin genituela gure zerbitzuan. Hona hemen hitz horren fitxa terminologikoa: Ingelesez: EMPOWERMENT Gaztelaniaz: EMPODERAMIENTO Euskaraz (gure proposamena): JABEKUNTZA TESTUINGURUA: "En definitiva, son medidas todas ellas dirigidas a conseguir el empoderamiento de las mujeres en su doble vertiente: de reconocimiento de sus propias capacidades para ejercer influencia, poder y liderazgo, así como de actuar en función de ese reconocimiento, es decir de ejercer efectivamente la influencia, el poder y el liderazgo. Se trata de fortalecer la posición social, económica y política de las mujeres desde la concepción del

Transcript of Empoderamiento

1. Arin-arin Ira 7, 2006

"Buscan el empoderamiento de las mujeres""A fin de empoderarlas""Si están bien empoderadas, ellas mismas lo evitan"

Ea aurkitzen duzuen hitz egokiren bat. Euskaltermek "jabekuntza" jasotzen du. Beste batzuek "dagokien boterea eskuratzea" darabilte, eta abar. Baina ez deritzet erabat egoki. Eskerrik asko.

2. txema Ira 7, 13:18:55, 2006

Ahalduntze erabiltzen da sarritan ingelesezko empowerment termino horren ordain gisa, eta, oker ez banago, Euskaltermek ere duela gutxira arte jasotzen zuen. Orain ez, bistan denez. Dena den, ahalduntze ugari aurkituko dituzu testuinguru horretako idazkietan.

3. Begoña

Empoderar (ingelesezko empowerment hitzetik hartuta). Testuingurua: "desarrollo de actividades de la Escuela de Empoderamiento". Euskaltermek "ahalduntze" dakar baina enpresa munduari begira. Euskaraz –non ez dakit...– jabekuntza ere irakurri dut hori adierazteko. 1980aren bueltan feministek erabilitako kontzeptu bat dela kontuan hartuta; emakumeak gizartean duen betekizuna indartzean edo sendotzean oinarritzen dela gogoan edukita; zein izan daiteke hitzik aproposena?- Botereratze / Botereratu? (ez dut inon aurkitu, asmakizuna da...)- Ahaldundu?

4. maria Maiatza 14, 12:38:47, 2007

Jabetze-eskola erabiltzen da berdintasun-sailetatik eta antolatzen diren ikastaroetan.Beraz, "jabetze-eskolako jarduerak garatzea" edo.

5. Jasone Larrinaga Maiatza 14, 12:40:55, 2007

Duela urte batzuk, Bilboko Udalaren Emakume Sailak liburuxka bat atera zuen martxoaren 8rako eta kontzeptu hori itzuli behar izan genuen. Orduan, Edorta Españak bidalitako gogoeta hau aurkitu eta jabekuntza erabili genuen:

<<(...) gogoratu naiz duela zenbait hilabete kontsulta zehatz bat egin zigutela [IVAPera] EMAKUNDEtik, eta horren inguruan zenbait gogoeta egin genituela gure zerbitzuan. Hona hemen hitz horren fitxa terminologikoa:

Ingelesez: EMPOWERMENTGaztelaniaz: EMPODERAMIENTOEuskaraz (gure proposamena): JABEKUNTZA

TESTUINGURUA: "En definitiva, son medidas todas ellas dirigidas a conseguir el empoderamiento de las mujeres en su doble vertiente: de reconocimiento de sus propias capacidades para ejercer influencia, poder y liderazgo, así como de actuar en función de ese reconocimiento, es decir de ejercer efectivamente la influencia, el poder y el liderazgo. Se trata de fortalecer la posición social, económica y política de las mujeres desde la concepción del

término poder como 'poder para' y no como 'poder sobre', lo que supondría la eliminación de las relaciones de poder existente todavía entre los hombres y las mujeres".

DEFINIZIOA: Fue uno de los conceptos centrales de la IV Conferencia Munidal de las Mujeres en Pekín en 1995 y tiene dos dimensiones:- Individual: se refiere a la necesidad de que las mujeres tomen conciencia del poder que tienen individual y colectivamente para lograr la recuperación de su dignidad como personas.- Social: se refiere a la necesidad de que las mujeres estén presentes en los lugares donde se toman las decisiones, es decir, ejerciten el poder político.Emakundetik bidalitako telekopiatik jasoa.

ORDAINA:Eurodicautomen begiratu dugu antzekorik emana ote duten jakiteko. Hona hemen:

fr: responsabilisationen: empowerment

People want to have power in their own hands,to make decisions regarding where they work,when they work and what they do.

de: ErmächtigungAlthough the English term is now said to be gaining ground in German-speaking Switzerland and parts of Germany.

Kontzeptua ber-bera ez bada ere, antzekoa esateko hizkuntza bakoitzak bere ordaina eman dio. Euskaraz, 'jabe' errotik jotzea egokia iruditu zaigu aproposena. Gure ustez, 'emakumeak beren ahalmenez/ahalez jabetzea' izan liteke euskaraz adierazteko modua.

GURE PROPOSAMENA: Perifrasia bere horretan emateko luzetxoa izanik eta 'jabetze'k erabilera ugari samar dituela ikusirik, 'jabekuntza'tik jo dugu Hiztegi Batua eta Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia kontsultatu ondoren.

EMAKUNDEkoekin hitz eginda, esan ziguten aurrerantzean termino hori erabiliko zutela delako kontzeptua adierazteko.>>

Itzultzailea - Eibarko Udala Maiatza 14, 13:58:21, 2007

Antxon, nik ez dut zalantzan jarri ahalduntze terminoaren erabilera zuk aipatzen duzun esparru horretan, zalantzan dudana da definizio hori honekin bat datorren:

"Por primera vez se consolida la idea de la potenciación de las mujeres en la sociedad, la idea del empoderamiento, de la necesidad de que las mujeres contribuyan en plenitud de condiciones y de capacitación para la construcción de la sociedad. El empoderamiento, esa potenciación del papel de la mujer, pasa desde luego por tres elementos clave que fueron desarrollados en Pekín y totalmente aceptados como ejes fundamentales del avance de las mujeres en la sociedad: los derechos humanos, la salud sexual y re-productiva y la educación. A partir de ahí se trata de potenciar la participación de las mujeres en igualdad de condiciones con los hombres en la vida económica y política y en la toma de decisiones a todos los niveles.

Hau adostu zuen 'Enpresa Kudeaketa aurreratua' hiztegia landu zuen taldeak:

[1/1] Enpresa Kudeaketa aurreratua (Cluster Conocimiento/Elhuyar)Sailkapena: Ekonomia eta enpresa | Enpresa | KudeaketaDefinizioa: Erakundeko pertsona bakoitzak duen jakintza, esperientzia eta motibazioa kanporantz proiektatuz askatzea; prozesu horren bidez, pentsamolde-aldaketa gertatzen da: kontrolatzean eta beste batek kontrolatua izatean oinarritutako pentsamoldea baztertu eta pertsona guztiek beren onena emateko aukera izango duten egoera bideratu nahi duen ikuspegia nagusitzen daeu ahalduntze

empowermentes empowerment

fr autonomisationhabilitation

en empowerment

Hiztegi hori landu zuen lantaldearen osaera: http://www1.euskadi.net/euskalterm/edukia_e.htm

Antton Gurrutxaga Maiatza 15, 13:51:17 2007

Empowerment terminoa, nik dakidala, alor askotan erabiltzen da. Nik hemen entzun nuen lehen aldiz, Elhuyarren, eta erakutsi zidatenek Latinoamerikako elkartasunezko proiektuetan ikasia omen zuten, batik bat herri indigenen mugimenduetan. Beste kontzeptu eta termino asko bezala, hau ere enpresa 'berriaren' ideologoek ere hartu zuten, eta askotan bakoitzak bere erara ulertu eta zabaltzen du.

Hemen, Elhuyarren, jabetze erabiltzen zen, baina nik beti ikusi dizkiot horri arazotxo batzuk. Batetik, semantikoa. Ingelesezko empowermentek ez du zerikusirik jabeturekin, hau da, ez da ezer 'zeure' egitea', ez materialki, ez bestela ere; ezta jabeturen ‘ohartu' adierarekin ere. to empower, berez, 'norbaiti ahala ematea' da.

Oxford Advanced Learner's Dictionaryem*power /{I}m'pa{phon_capu}{shwa}(r)/ verb [often passive]1 (formal) to give sb the power or authority to do sth syn authorize: [vn to inf] The courts were empowered to impose the death sentence for certain crimes. [also vn] eta, beste hainbat hiztegik dagoeneko jaso dutenez:

2 to give sb more control over their own life or the situation they are in: [vn] The movement actively empowered women and gave them confidence inthemselves. [also vn to inf]* em*power*ment noun [U]: the empowerment of the individual

Horrez gain, empowermenterako eman izan diren definizioetan (batzuk hemen bertan emanak), pertsona bera da empower aditzaren objektua, edo, berez behar lukeenez, subjektua (hau da, aditz pronominala-> norberak egiten du empowerment prozesua, inork ez dizu horretarako 'baimena' eman behar); adjuntua, izatekotan, 'to do sth' (lehen adiera, batik bat). Morfosintaktikoki, jabetu aditzak oso berea du '-z' kasu-atzizkia (azpikategoria); beraz, 'emakumeen jabetzea/jabekuntza' edo 'emakumeak jabetzea' sintagmek ezkutuan -z kasua dutela iradokitzen didate ('zertaz jabetu'?), eta nago empowermenten bidez adierazi nahi dena ez dela horrela egoki adierazten, kontua ez delako norberarengandik kanpo dagoen zerbaiten jabe bihurtzea, 'zerbait egiteko ahala bereganatzea edo garatzea'baizik.

Larrinaga Larrazabal, Asier Maiatza 15, 13:59:15, 2007

Nik arazo bi sumatzen ditut ahaldundu aditzean. "Eufonikoa": aho-korapilo baten modukoa da. Erreferentziala: ez du agerian "power" / "poder" / "aginte" kontzeptua. Uste dut hitz honen gakoa

kontzeptu hori dela, agintea, boterea.Egokiago eta "gozoago" iruditzen zait boteretu.

Amaia Apalauza Urr 27, 09:03:28, 2008

Kolektibo jakin batek (emakumeak, etorkinak...) bere eskubideak lortzea adierazten du, gutxi gorabehera, enpowerment terminoak. Euskaltermek jabekuntza dakar, baina ez ditut oso garbi ikusten "emakumeen jabekuntza", "etorkinen jabekuntza"... eta halakoak. Parafrasia ere erabil liteke (esate baterako, “emakumeak beren eskubideez jabetzea”), baina ezagutzen al duzue terminoa bere horretan itzultzeko beste aukerarik?

emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es Urr 27, 09:08:38, 2008

Emakunden ahalduntze erabiltzen da. Gutxi daramat hemen, baina etorri nintzenean esan zidatenez, jabekuntza ere erabili izan zen lehenago, baina azkenean, ahalduntze erabiltzearen aldeko hautua egin zen.

Edurne Zuazabeitia Emakundeko itzultzailea