Ele-Bele

16
Igo zaitez Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko errusiar mendira AMETSEK GOIA JO ZUEN Berezia Ele-bele Ele-bele 2009-11- 19 1,75 1,75 Kulturaren kabia

description

Kulturaren gaineko aldizkaria. Bertsolaritza eta literatura ditu hizpide.

Transcript of Ele-Bele

Page 1: Ele-Bele

Igo zaitez Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Nagusiko errusiar mendira

AMETSEK GOIA JO ZUENBerezia

Ele-beleEle-bele2009-11- 19

1,75 1,75 €€

Kulturaren kabia

Page 2: Ele-Bele

Orain harpidetuz gero, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Nagusiko finalerako sarrerak doan lor dezakezu. Aurretik ordea

erantzun galdera honi???

Zenbateakoa da txapelketako bertsolarien bataz-

besteko adina??Bidali erantzunak: Basarri Kultur Parkea Asti Auzoa 20.800 Zarautz (Gipuzkoa)

[email protected]

Egin har

pide

tza!!!

Page 3: Ele-Bele

Kaixo!

3

2009ko abenduaren 11a, ostirala

Jabetza: Komunikazioa Biziagoa S.A.L. Lehendakaria: Joseba Iurreta. Zuzendaria: Amaia Lopez.

Zuzendariordea: Iker Artola Erredakzio-burua: Judith Etxezarreta. Erredakzioa: Itziar Eizagirre, Maialen

Aranguren, Amaiur Agirre, Josune Lizaso. Argazkilaria: Aitzol Etxeberria. Produkzioa: Zapelaitz, S.A.L.

Ele.com: Ane Ruiz, Iker Odriozola. Diseinua: Araitz Muguruza.

Helbidea: Abendaño Industrialdea, 15. 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Doinu eta hitzen gora beherak

emen gara berriro ere, edo

astero bezala esan beharko

dugu. Izan ere, eskuetan duzun

hau hirugarren alea duzu, labe-

tik atera berria gainera. Ele-Bele

aldizkariak denbora gutxi du,

haur jaioberri baten parekoa da;

eta haur jaioberria nola, une oro

hazten ari da. Hazi gainera,

inolako bildurrik gabe.

Zuhurtziaz noski, bizitzan

horrela izan behar delako.

Zenbaki honetan pil-pilean

dugun Euskal Herriko

Bertsolari Txapelketa Nagusiaz

arituko gara, Hendaiako eta

Tolosako saioez zuzenago esan-

da. Gure kazetari bertsofiloak

bi herri horietara bidali geni-

tuen, handik zerbaitz taxuz-

koa ekarriko zutelakoan.

Fundamentudun zerbait

badelakoan gaude gu, baina

oraindik zure onespena jaso

behar du. Zuk begi zorrotzez

behatu, eta gero eman pun-

tuazioa.

Bertsolari Txapelketa Nagusia:

Hendaiako saioaren erreprotaia..............................................5-6

Inkesta, inkesta, inkestaaaa!....................................7

Tolosako saioaren kronika........................................8

Txapelketako epaileei elkarrizketa............................9

Gipuzkoako kantu txapelketa.....................................................10

Elkarrizketa: Kirmen Uribe........................................................11

Aste honetako gomendioak........................................................12

Zerorrek!...........................................................................13-14

Agenda...................................................................................15

IRITZIA

KANTUZ

BERTSOZ

HITZEZ

Gorka Urbizu: Bihotza bidaiari..................................................4

Aitzol Barandiaran: Nortasun krisiari jarriak.............................4

AurkibideaAurkibidea ::

H

Page 4: Ele-Bele

Gorka Urbizu

Iritzia

I

Igogailuko lau hormen barrenean,

jorratzen ditugun gaien top ten-ean

aldatu egin da zerrenda:

ez hauteskundeez, ez negu

gorriaz,

ez Maria Luixaren amante

berriaz…

krisiaz hitz egiten da.

II

Ulertzeko gauza direnez bi katu,

zure buruari nola esplikatu

zer baden eta zer ez den?

Ala, Jesukristo, krisia, Mahoma,

Vatikano, Meka, kajeroko horma…

Ikas ezazu sinesten!

III

Pentsa zeinek ostu dizkigun kolpetik

pago-adar eta ordularitatik

kuku txintxin emaleak?

Burtsak! Euriborrak! Dow Jones indizeak!

Txintxo aurpegia duen IPC-ak!

… ta ezker abertzaleak!

IV

Nola klinki-klanka dominoko fitxak

hala jausten dira langile bizitzak

nagusien mahaietatik.

Kupoirik gabeko loteria hontan,

zenbat kolokatu dagoen kolokan,…

Libratuko al zara?... Klink!

V

Gaztetan fabrikan sartu zinen baina

Wall Street-en hobe zeunden alajaina,

ohartu baitzinen laster:

“zergatik aurrezten horrenbeste neke?

Erregeen pare bizi baninteke

Osaba Kutxari esker”.

VI

Emanak buelta zor duela ahantzita

herrikoan zeunden North Face-ez jantzita

zuritoa konbentzitzen:

- “Pagotx ederra duk mailegu kontu hau!”

- “Eskatu beste bi! Ze bi? Eskatu lau!”

(ta lehen sozialista hintzen…).

2009ko azaroaren 19a, osteguna

Nortasun krisiari Bihotza bidaiari

idaia baten ondoren

beti iristen da maletak

husteko unea. Askok hori

atzeratu egin nahi izaten

dugu, horrekin memoria

engainatu eta bizitakoa gure-

kin denbora luzeagoan man-

tentzeko. Maleta desegitea

hein batean ibikian eraiki

diren esperientziak adreiluz-

adreiluz eraistea baita, eta

zenbaitetan traizioa egiten

ari zarelako sentsazioak

datozkizu, maite duzu

horren SMSak memoria

beteta dagoelako ezabatu

beharrean aurkitzen zarene-

an bezalaxe.

Bada, gaur maleta bat des-

egitea tokatu zait. Asteak

zeramatzan ohe ondoan eta

laster beste bidaia bati ekin-

go diodanez, ordua bazela

agindu diot neure buruari.

Hortxe agertu dira erabili ez

nituen badaezpadako eurita-

ko jantziak, bidali gabeko

postalak eta oraindik emate-

ke dauzkadan opari batzuk.

Horiekin batera, CDak

garraiatzeko maletatxoa ere

bai,konpaktoz makuru.

CD bat esku artean hartu-

ta, gauza ezdeusa ematen du:

txikia, zuloduna, galtzen eta

urratzen erraza. Bihotza

bezalaxe. Zenbaitentzat

biniloak bihotz handiak

izango dira agian. CDak

ezdeusegia dirudi erraietan

dakartzan sentimenduak

gordetzeko. Eurek ere bidaia

egin dute neure ondoan.

Baina halakoxeko misterioak

milaka ditugu inguruan,

beharrezko arreta eskaintzea

da kontua. Liburuak, adibi-

dez, zer dira paperez eginda-

ko lehergailu txikiak baino,

edozein momentutan eztan-

da egiteko prest?

Irakurri dudan azken leher-

gailua Billie Holidayren

memoriena da: Lady Sings

The Blues. Bere garaian ez

zegoen CDrik, baina hor

zeuden biniloak. Eta bihotz

handiak, Ladyrena kasu.

Emakume beltz askoren

moduan, kartzela bat baino

gehiago ezagutu zuen

Billiek, eta jazza-

ren izen h a n -

d i e n e t a -

koa bila-

katu ere,

m i s e r i a

latzak pasa

z i t u e n .

Filadelfiako espetxean zego-

ela askok eskatzen omen

zioten zer edo zer abesteko,

baina berak ez zuen abestu

nahi izaten, kaiolan dagoen

txorien moduan. Hori bai,

berak grabaturiko diskoak

ematen zizkien bolada triste-

ak igarotzen soma-tzen

zituenei, eta baita gerra

garaietan alderrai zebiltzan

gizonei bidali ere. Berriz ere

m u s i k a

bidaiari.

Gertuxeago,

baina urruti

h a l e r e ,

esan didate Madrilgo espet-

xe batean musika debekatua

izan zaiela bertako presoei,

eta zenbaitzuek oso gaizki

daramatela hori. Irratia

eduki dezakete, baina ez

konpakto edota

zintarik.Gauza jaki-

na da CDaren

zulotxoa porlan eta

burdinezko erreali-

tatetik ateratzeko

ihesbidea izan dai-

tekeena, eta

horren jakitun,

horra funtzionarioen zigor

gogorra.

Baina ezagutzen dut ezku-

tuan discmana duen preso

bat, zigor mota hau ezin

jasan. Lagunen eskutitzak

potoloak izan daitezen

eskatzen du, idatzitako hitz

eta argazkien artean zulodun

CD bat edo beste ezkutatze-

ko aldian-aldian. Ez da ana-

kronikoa izango.

B

Gertuxeago,

baina urruti

halaere, esan didate

Madrilgo espetxe

batean musika debe-

katu izan zaiela

bertako presoei

Aitzol Barandiaran

““””

AL

BE

RT

OE

LO

SE

GI/X

DZ

Aitzol Barandiaran: bertsolaria / Gorka Urbizu: musikaria

4

Page 5: Ele-Bele

2009ko azaroaren 19a, osteguna Bertsoz2009ko abenduaren 19a, osteguna

Lehen itzuliak kategoriako amaiera izan zuen, Hendaian. Sentimenduak eta bertso onak airean. Arzallus nagusitu

zen puntutan koska igo zuen saioan. Eta atzoko seikoetatik seiak igaroko dira bigarren itzulira.

HENDAIAKO SAIOA Euskal H

errik

o T

xapelk

eta

Nagusia

Amets Arzallus lehena,

eta atzetik beste bostak,

denak bigarren itzulira

1.600 laguneko plaza

bost minuturen bueltan

barre-algaratik negarrera

pasatzen denean, zerbait

handia gertatu den sei-

nale. Eta zer eta bi agur

ez puntuagarri; bata

Aitor Sarriegirena, autoa

salgai duela esateko -ira-

garki-taula bikaina

Beltzeniakoa- eta biga-

rrena, Onintza

Enbeitarena, Almerian

preso dagoen bere

lehengusina Olatz bez-

peran vis a vis-ik gabe

geratu zela kontatzeko.

Lanak izan zituen

Enbeitak azken agur

hori amaitzeko, negarra

korapilatu zitzaion ezta-

rrian. Hendaiako plazak

txaloka aupatu eta lortu

zuen agurra amaitzea.

Eta atzera aulkira buel-

tatu zenean Jon Maiaren

besarkadak gozatu ziz-

kion malkoak. Algara

eta malko horiek ez dira

inongo sailkapenetan

kabitzen, baina horiek

egiten dute magiko bert-

solaritza. Eskerrak bert-

solariek gogorarazten

diguten hori.

Amaiera ahaztezina

izan zuen Hendaiako

finalaurrekoak, baina

saio osoa joan zen goitik

eta berezi. Hasieran ber-

tan, bertsolariak jendar-

tetik oholtzara hurbildu

ziren unea sekulakoa

izan zen. Hura txalo

zaparrada. Eta giro

bikainari bertso bikainak

marraztu zizkien.

Arzallus, oso indartsu

Zortziko nagusitik eman

zuen abisu Arzallusek.

Aitor Sarriegirekin bate-

an, ariketa polita josi

zuten biek. «Zuen bizila-

gunen haurraren nega-

rrak esnatu zaituzte

gauean; leihora atera, eta

bakarrik ikusi duzue

Amagoia Mujika/HENDAIA

etxeko balkoian».

Horixe zuten gaia.

«Beste behin ere negar

oihuak pasa du loaren

marra/ beste behin ere

berpiztu egin zait lehen-

go gorputzaldi txarra/

ez bada ona ordu haue-

tan negarrak entzun

beharra/ okerrena da

gauerokoa dela haur

horren negarra», hasi

zen Sarriegi. Saio bene-

tan erregularra osatu

zuen eta tarteka goia jo

zuen.

«Ta gau berri bat ger-

turatu da beste gau

zaharren ondoren/ ai

baina gaurko negarrak

dira minetan minetan

goren/ negar eginda

ama ta ama galdezka ari

da non den/ nahiago

nuke nik neuk baneki

zure ama nun dagoen»,

Arzallusen erantzuna.

Lehen ofizio horretan

Jon Maiak eta Onintza

Enbeitak ere ale ederrak

utzi zituzten. Egia esan,

Jon Maiak saio oso ona

josi zuen, oso kontzen-

tratuta eta indartsu

sumatzen zen.

Zortziko txikiko ari-

ketan Aitor Sarriegi

berriz ere primeran.

Sotorekin batera aritu

zen. Aitorren etxean

ohe jolasean ari direla,

espero baino lehenago

etxeratu dira gurasoak.

Sarriegiren bigarrena:

«Baina zer diozu ez da

berriketa/ atean entzun

ditut hiru giltza buelta/

balkoira irteteko hartu

zazu beta/ armairuan ez

zara kabi-

tu eta».

5

Amets Arzallus Hendaiako saioan. AITZOL ETXEBERRIA/XDZ.

Enbeitiak eta

Maiak lehen ofi-

zioan maila

ederra erakutsi

zuten

Page 6: Ele-Bele

Bertsoz 2009ko azaroaren 19a, osteguna

Enbeitak, «hori hala

izango den ez dakit

seguru/ apurtzen saiat-

zea hobe buruz buru/

egunen baten

libre izan

nahi badugu».

Eta berdin

Maiaren hiru-

g a r r e n a ,

« h a i n b e s t e

jende ez da

biltzen plazaz

plaza», gai-

j a r t z a i l e ak .

Eta, Maiak, «hemengo

panorama ez da ez eska-

sa/ a ze animo pila a ze

txalo jasa/ zuek zerate

gure bertsoen arnasa».

Sei puntuko motzeko

ariketetan nabarmentze-

ko dezente izan ziren.

Egia esan, bikote guz-

tiek utzi zuten apartatze-

ko modukorik. Enbeitak

eta Sotok hasi zuten

bidea. «Arrantzan ari

zarete itsaso zabalean.

Bost miliara arrain-

banku handia dago,

baina enbata dator.

Juliok aurrera egin nahi

du. Onintzak, ez».

Horixe zuten gaia eta

Enbeitaren bigarrena,

hauxe: «Beldurra ez da

arraro/ hemen normala

zeharo/ behin itsasoa

holan jarrita arrantza

akabo/ ni enoa urruna-

go/ ta neurean sendo

nago/ kanposantua

jende ausartez beteta

baitago».

Jone eta Amets ere

ondo aritu ziren ariketa

honetan. Jonek bidea

errazagoa zuen eta apro-

betxatu zuen. «Neba-

arrebak zarete. Ama

alarguna ikusi duzue

gaur zuen adin bertsuko

b a t i

besotik

helduta. Jone poztu egin

da. Amets, ez». Uriaren

lehena oso polita izan

zen. «Zelako bikote

fina/ printzea

ta erregina/

amarentzako

gazte hori da

gaur printze

urdina/ lehe-

nago dena

zen mina/

etzait inporta

adina/ edo ez

b e h i n t z a t

gure amaren zoriona

adina». Eta Ametsek pri-

meran erantzun zuen.

Sarriegik eta Maiak

ere ariketa polita osatu

zuten. Aitor, igeltseroa-

ren paperean eta Jon,

nagusiarenean. Lan asko

zutela-eta, nagusiak aste

eta jai lan egiteko eskatu

dio. «Barkatu baina lan-

gilea naiz ta ez eskla-

bua», hasi zen Sarriegi.

Eta, Maiak, erantzun,

«Pikoa eta palanka/ ez

duzu langile planta/

hemen bizitza gogorra

da ta hobe da aguanta/

etzazula eman lata/ hori

da hori zarata/ ez langi-

lea, ez esklabua, alperra

galanta». Egia esan,

Maiak primeran bete

zuen nagusi kabroiaren

papera, hain ondo,

publikoak txalo zaparra-

da batekin erantzun

ziola. Emozio aldetik

ikaragarria izan zen

Hendaiakoa.

Kartzelan, etxea salgaiKartzelako gaia: etxeko

balkoian salgai kartela

zintzilikatzen ari zara.

Julio Soto bere amet-

setako etxea saldu behar

duenaren azalean sartu

zen. «Zein gertu duen

mendia gertu itsasoko

bitsa/ zein polita ilunt-

zea ta goizeko argi print-

za/ nahiago nuke betiko

nerea izango balitza/

baina iaz galdu nuen

nere azkeneko langint-

za/ kartela ipini diot ta

eskutan daukat giltza/

guztia 80 milioi hori da

nere baldintza/

Inglaterrako turistak

erosi nahian dabiltza/

enuen saldu nahi baina

holakoa da bizitza».

Sotok bezala Sarriegik

habanerara jo zuen.

6

HENDAIAKO SAIOA

Euskal H

err

iko T

xapelk

eta

Nagusia

Seiko motzean

b e r t s o l a r i

denak ibili ziren

bikain

Arzallusek pri-

meran erantzun

zituen Uriak

esandakoak

Page 7: Ele-Bele

Bertsoz2009ko azaroaren 19a, osteguna

HENDAIAKO SAIOA

Euskal H

errik

o T

xapelk

eta

Nagusia

Hirugarrena, apartekoa.

«Edukiz aberats gabiltz

eta kontzientziz txiro/

gure etxe ederretan bizi

gera haundikiro/ ta poli-

tikoez berriz, horiekin

nola fido/ jendea itola-

rrian ta haiek trarailari-

ro/ diotenez ez digu ba

jo behar honek lau tiro/

hobera egingo omen du,

gure bizi maila igo/

baina halakoak gara ta

pentsatzen dugu bingo/

ta gu eroriko gara harri

berean berriro».

Arzallusek saio guzti-

koa errematatu eta kart-

zelakoa dotore amaitu

zuen bigarrena: «Hamar

urteko lotura bat zen

izenpedura bat fina»

Beheko argazkian:

Hendiako saiora hurbil-

du ziren bertsozaleak,

saioa hasi aurretik.

Eskuinekoan: Amets

Arzallusen senideak

eta lagunak alai saioko

puntuazioa jakin ondo-

ren.

HENDAIAKO SAIOKO PUNTUAZIOA

Amets Arzallus 704

Jon Maia 679

Julio Soto 652,5

Aitor Sarriegi 651

Jone Uria 634

Onintza Enbeita 631,5

SAILKAPEN OROKORRA

Maialen Lujanbio 708,5

Amets Arzallus 704

Aitor Mendiluze. 680

Jon Maia. 679

Miren Amuriza 655,5

Julio Soto 652,5

Aitor Sarriegi 651

Sustrai Colina 646

Beñat Gaztelumendi. 644,5

Iñaki Zelaia. 643,5

Uxue Alberdi 637,5

Jone Uria 634

Onintza Enbeita 631,5

Arkaitz Estiballes. 630,5

Igor Elortza 629

Unai Iturriaga. 626

Iñaki Gurrutxaga 626

Jon Martin. 619

*****************

*

azaroaren 21an Gernikan izango dira

azaroaren 22an Iruñean izango dira

azaroaren 29an Donostian izango dira

***

7

Page 8: Ele-Bele

Bertsoz 2009ko azaroaren 11a, osteguna

TOLOSAKO SAIOA

Euskal H

err

iko T

xapelk

eta

Nagusia

Analisia

men geratu zen Tolosan

bertso-giro apartekoa

zegoela, bertsolariek

asmatzea zen falta zen

bakarra. Eta asmatu

zuten, puntuaketa asko-

ren ustez baxu xamarrak

bestela ulertzera bidera

dezakeen arren

Usabalera joan izan ez

zuen edonor.

Sustrai Colina eta

Igor Elortzarentzat,

estreinako asaltoa zen

atzokoa; aurreko edi-

zioetan finalista izanda-

koengandik beti koska

bat gehiago espero da,

eta hauengandik ere hala

espero zen atzo. Colina

oso seguru aritu zen saio

guztian zehar eta bera

izan zen irabazlea.

Alperrikako puntu gutxi

b o t a z i t u e n ,

pala- kadaz-

p a l a -

kada,

Iragan asteko euriteak

atzean utzirik, udazke-

neko hegoaren epelak

egin zion bertsozaleari

harrera Tolosan..

Bertso-gosea arnasten

zen Usabalera sartzeko

ilara luzean, belarrira

han-hemendik etengabe

iristen ziren elkarrizketa

puskei erreparatuz gero:

urliak hastear zegoen

saioan egin zezakeena,

sandiak bere eguna iza-

nez gero, ojo, berendia

ere ez zen arratsalde

pasa etorriko...

Bertso-gosea edo

t x a p e l k e t a -

gosea, hain da

l a n -

brotsua

b i e n

a r t e k o

mu g a . . .

Edozein

kasutan,

haserako

agurreta-

t i k

naba r -

8

bertsoak goitik behera

edukiz beteaz. Elortza,

berriz, loturik, ohi ez

bezala, irristadaren bat

edo beste egiteraino.

Edozein kasutan, kart-

zelako lan oso ona egin

zuen, errima ezberdine-

ko puntu motzak eta

luzeak konbinatzen

bakarra dela erakutsiz

(kartzela aipatzen hasita,

gaiak aurreko saioetako-

ek baino esparru dezen-

te mugatuagoa zuela

ezin uka). Edozein kasu-

tan, patrikaratutako

puntu sorta eskasak

b i g a r r e n

itzulian

l a n a

gogotik egitera behart-

zen du durangar hau ere,

azken saioan oholtzan

egotekotan.

Alberdi, Gurrutxaga,

Agirreazaldegi eta

Zubeldia, azken laurde-

netako saioak ematen

duen aupadatxoarekin

igo ziren oholtzara, eta

gorabeherak-gorabehe-

ra, maila ona ematen

zuten laurek, nork bere

errepertorioko onena

eskainiz: «Zuk jokatzea

soilik / irabaztea da»

arrazoiarekin errematat-

zean bertsoaldia, edo

seiko motzean «zuk uste

duzun bezain polita / ez

baita Europa» bota zue-

nean. Agirreazaldegik,

aho zapore bikaina utzi

zuen, kartzelako lan

ederrarekin. Eta

Zubeldia... marka da

gero, arratsal-

d e k o

Artxarean gordetako aleak

bertsolari txalotuena

azkeneko postuan sail-

katzea, txapelketak

dituen paradoxak...

Bereak baino ezin izan

daitezkeen ateraldiak

izan zituen zegamarrak

(seme gizena gehiago

gizendu ez zedin janaria-

ren armairua giltzaz itxi

eta giltza tarta baten

barruan ezkutatuta

semeari berari emango

ziola esanaz kantatu

zuen bertsoak, umorez-

ko marrazki biziduneta-

tik ateratakoa zirudien,

ideia bera, geniala), eta

artxarea zer den ikasi

genuen berari esker.

Hobe esanda, ikasi

baino, artxarea zer den

ezagutzeko jakin-min

izugarria piztu zigun,

baserrian denboraldi bat

pasatzea kalteko izango

ez genukeen askori.

Ardiei edo behiei jana

emateko sare moduko

aska omen da, artxara,

adarrez egina, sarritan.

Colina oso segu-

ru aritu zen saio

guztian zehar eta

bera izan zen ira-

bazlea

Alberdik gordet-

zeko moduko

zertzelada bat

baino gehiago

utzi zituen

marka da gero

arratsaldeko txa-

lotuena azkene-

ko postuan sail-

katzea

Josune Usandizaga

Tolosako finalaurrekoan aritu ziren sei bertsolariak. ALBERTO ELOSEGI.

Page 9: Ele-Bele

Bertsoz2009ko abenduaren 11a, ostirala

TOLOSAKO SAIOA

Honelakoa izan zen...

Euskal H

errik

o T

xapelk

eta

Nagusia

1-Tolosako Usabal kiroldegia bete-bete. 2-Iker Zubeldia kartzelako lana egin ostean 3-Oriotik etorri ziren

“Gurruzaleak” giro ederra jarri zuten Usabal kanpoan. Hitzak: MAIALEN ARANGUREN/ Argazkiak: ALBERTO ELOSEGI..

Tolosako saioko puntuazioa

1

2 3

Sustrai Colina 646

Uxue Alberdi 637,5

Igor Elortza 629

Iñaki Gurrutxaga 626

Ainhoa Agirreazaldegi 594

Iker Zubeldia 591

9

Page 10: Ele-Bele

Bertsoz 2009ko azaroaren 19a, osteguna

Entzuleak. Entzuleak dira bertso saioetako protago-

nista nagusinetakoak, bakarrak ez badira. Hori dela

eta Ele-Belek Hendaiako eta Tolosako entzuleengana

jo du, euren iritzia jakiteko. Bildutako erantzun guz-

tien artetik batzuk aukeratu ditugu, halabeharrez.

Dena den, eskertzen da gure galderak erantzuteko

erakutsi duten prestutasuna. Mila esker!

INKESTA,INKESTA, INKESTAAAA!!

1-Zur1-Zure ustee ustez,z, nornork irk iraababa--

zikziko du txao du txapela?pela?

2-Eta f2-Eta f inalisten arinalisten ar tean aurtean aur pepegigi

berber rirriren baen bat et eggongongo da?o da?

3-Baz3-Bazoaz BECroaz BECra?a?

N i k

Arzallusek irabaztea

nahiko nuke. Aurten bestee-

tan baino maila handia dago

nire ustez, honek islada

izango du finalean.

Jada erosi dut

finalerako sarrera. Eguna iristeko

desiratzen nago; ea Lujanbiok irabazten

duen txapela! Uste dut aurpegi berriren

bat izango dugula finalean

”Ane Ruiz, 20 urte. Zarautz

T x a p e l a

Egañak eramango du, ziur

nago. Halaber, ziur nago, finalean

aurpegi berriren bat egongo da, eta

nik, hor egon nahi dut.

”Felix Uranga, 60 urte. Ataun

Txapelketa sakonki ari

naiz jarraitzen, eta egia esan, Uria eta

Amurizarekin harriturik geratu naiz. Uste

baino maila hobea ari dira erakusten, ea bi

hauetako bat iristen den finalera. Jada sarre-

ra erosia dut.

Maria Agirre, 51 urte. Alkiza

”Iñaki Irigoien, 17 urte. Tolosa

10

Euskal H

err

iko T

xapelk

eta

Nagusia

Page 11: Ele-Bele

Euskara2009ko azaroaren 19a, osteguna

«Zergatik ez dugu ikasiko hitanoa

baldintza ikasten dugun bezala?»

da, hain zuzen ere, esko-

letan eta landu dudana.

Hortik etorri da hiru-

garren puntua: araugint-

za. Oraindik ez da nahi-

koa egin, eta nik uste dut

garrantzitsua dela aurre-

ra jotzea araugintzaren

alorrean.

Beraz, norentzat edo

norengan pentsatuta

sortu duzu liburu hori?

Liburu hau eginda dago

hika egin nahi duen edo-

zeinentzat.

Euskaltegietan, uni-

bertsitatean eta institu-

tuetan erabili ahal da,

besteak beste. Kontua

da hitanoaren irakas-

kuntza sistematizatu

egin beharko litzatekee-

la, eta hori da helburua,

beste helburu bat.

Horretarako, niri gusta-

tuko litzaidake irakasle

talde bat izatea prest,

beraiek ere hita-

no ikastaroak

emateko. Hori

da zailena gaur

egun, inor ez

baita ausart-

zen.

Zergatik ez da

inor ausart-

zen?

E z a g u t z e n

ditugun gaiak irakastea

errazagoa delako eza-

gutzen ez ditugunak

baino, eta hitanoaren

zen. Hitanoa sustatzea

ere helburu al duzu?

Egia da galtzen ari dela.

Hor dago jauzi bat:

lehen erabilera garbia-

goa zen, tradizioari

jarraitzen zion. Eredua

asko zikindu da, eta,

noski, asko galdu da.

Nire helburua da egun

hika egin nahi duten

gazteek hika egitea eta

eredu txukun baten ara-

bera egitea. Erabilerak

axola du.

Baduzu bestelako

proiekturik?

Orain garrantzitsuena

da liburu honek bere

bidea egitea eta eztabai-

da sort-

zea.

aldagai ugari dago,

ordea. Horiek landu al

dituzu?

Nik landu ditudan adibi-

deak estandarrak eta

euskalkietakoak dira.

Saiatu naiz esaten estan-

darrerako zer den ego-

kia. Oraingoz, jendearen

esku geratzen da estan-

darreko erabilera hauek

euskalkira pasatzea.

Baina gero noizbait

pertsona horrek gidoi

bat idatzi behar badu,

jakin dezala nola erabili

behar duen. Irizpide

batzuk ematea da

asmoa.

Gaur egun, sarritan

esan ohi da gazteek

hika ez dutela erabilt-

osotasunak beldur pixka

bat ematen digulako.

Zein iturri baliatu duzu

lan hori egiteko?

Nire arriskua zen jende-

ak pentsatzea nik dena

sortu egin dudala eta

gauzak asmatu ditudala.

Teoria izan da erabilera-

ren sintesi bat, abstrak-

zio bat, baina abstrakzio

horrek adibideak behar

zituen, eta saiatu naiz

bibliografia zabala landu

ez ezik, erabilera bakoit-

za literaturatik, antzerki-

tik, ikus-entzunezkoeta-

tik hartutako adibidee-

kin ilustratzen. Iturri

horiekin guztiekin

kasuistika osoa saiatu

naiz aztertzen eta siste-

matizatuta ematen.

Lehen ere aritu izan

zara hitanoaren ingu-

ruan hitzaldiak ematen.

Liburu hori lan hori biri-

biltzeko modua al da?

Bai. Alde teorikoa eta

alde prak-

t i k o a

uztar tze-

ko: alde

t e o r i k o a

s i n t e s i

l a n a r e n a

eta prakti-

k o a ,

berriz, ikastaroetako

emaitza da.

Hitano estandarra landu

duzu. Euskalkietan

Elkarrizketa: Ritxi Lizartza

‘Hitanoa, mintza hadi, lagun!’ liburuaren egilea

«Urtetako lanaren

emaitza» da. Hitanoa,

mintza hadi, lagun! hika

egiten ikasteko eskulibu-

rua kaleratu du Ritxi

Lizartzak (Donostia,

1965), Maramara taldea-

ren zigilupean.

Non dauka jatorria libu-

ru horrek?

Behar batean du jatorria

liburuak. Fikzioan, tele-

bistan nahiz filmetan eta

antzerkian hitanoaren

eredu estandarra falta

da. Euskara batuaz egi-

ten zuen jendeak, eta

hika egin behar bazuen

batuaz egiten jarraitu

behar zuen, ez zegoen

baturako eredurik.

Behar batzuk bazeuden

asetuta, Euskaltzaindiak

1994an adizkien hikako

molde arautua atera zue-

lako. Baina beste ezer ez

zegoen araututa, eta hori

dena zehaztu egin behar

zen: zuzentzaile, kazeta-

ri, idazle eta gidoilari

bakoitzak bere erara era-

biltzen zuelako.

Oinarria hori da: pro-

posamen teoriko bat.

Ikastaroak ematen hasi

nintzenean konturatu

nintzen ez zela nahikoa

eta proposamen teoriko-

ak planteamendu prakti-

koa behar zuela.

Planteamendu praktikoa

Lierni Alkorta/DONOSTIA

Ritxi Lizartza liburuaren aurkezpenean. AITZOL ETXEBERRIA

11

Nire helbu-

rua da egun hika

egin nahi duten

gazteek hika egi-

tea eta eredu txu-

k u n

batean

“”

Page 12: Ele-Bele

Hitzez 2009ko azaroaren 19a, osteguna

Liburutegia

Ardo Zopak

12

Aspaldian nobelarik argitaratu gabea zen Luis

Haranburu Altuna. Oker ez bagaude, 2002an

Hiriarekin argitara eman zuen Kandido, edo Euskadi

independientearen ukronia (2002) zen alor horretan

idazle emankor honek utzitako azken emaitza.

Argitaletxe beraren eskutik datorkigu Ardo zopak ize-

neko nobela hau ere. Kapitulu laburren bidez kontatu

du istorioa Haranburu Altunak: 1953-54 urteak dira

eleberriaren ardatza. Urte haie-

tan sei-zazpi urte zituen idaz-

leak, eta txikitako oroitzapenak

baliatu ditu kutsu autobiografi-

koko kontakizuna harilkatzeko.

Ardo Zopak

Luis Haranburu Altuna.

Hiria.

244 orrialde.

20 euro

Urteko bertsoakEuskal Herriko Txapelketa Nagusian bete-betean sartuta gaude, baina

urte guztian milaka bertso saio egiten dira herrietan zehar. Bertsoaren

munduan puntan daudenek, hasiberriak direnek, zaharrenek,

gazteek...denek egiten dute bertsotan.

Duela pare bat urte gainera, bertsoa.com ataria jarri zuen abian Jexux

Mari Irazu bertsolariak. Atari

digitala da Bertsoa.com. Euskal

Herriko txoko guztietako saioak

eskaintzen dituena. Era horre-

tan, edozeinek eskuragarri ditu

nahi dituen bertso saio guztiak.

Norberak grabatutakoak ere igo

daitezke, baita saio bakoitza

bozkatu ere. Bertsolaritza beraz,

ez da atzean geratzen.

Urteko bertsoaldi gogoanga-

rrienak are eskuragarriago egite-

ko DVD bat atera dute.

Bertsoak 2009 du izena DVDk,

eta bertsoa.com atarian eskuratu

daiteke, 12 euroren truke.

Bertsozaleentzat aukera parega-

bea, baita bildumazaleentzat ere.

Plazetako bertso saioez gozatze-

ko aukera dakar honek, neguan

izaten den hutsunea betetzeko

baliagarria.

Pasartetxoa

Pepe Artola Elizetxea 1

Pepe Artola Donostian

jayo zan 1864’garrengo

Ilbeltzaren 4’ean eguer-

diko ordubatean, ta San

Bizente’n batayatu

zuten.

Bere gurasoak,

Manuela Elizetxea ta

Ramon Artola, ainbeste

bertso eder jarritako

gizona.

Ama, ezkondu artean,

aberats batzuen etxean

serbitzen egondua zan.

Etxe artako etxekoan-

drea, Josefa Hernaiz,

Puerto Rico’n jayoa,

aurraren ama-pontekoa

izan zan. Andre oni

Pepita esaten zioten ta

jaio berriak ere etzun

Pepe beste izenik izan il

artean.

Bost anai arreba

ziran, Ramon, Pako,

Pepe, Manuel (zortzi

urtekin il zana), ta

Rosario.

Soldaduzkatik libre

geratu zan. Orduko lege

batek zion karlisten

gerratean liberalakin ibi-

llitakoen semeak libre

zeudela,ta orregatik.

1 8 8 7 ’ g a r r e n g o

Urrillaren 29’an Joakina

Urkola Iraola’kin ezkon-

du zan San Bizente’n.

Andregaya Zizurkil’koa

zan, Zubiaurretxo derit-

zayon baserrikoa, bide

zarraren ondoan lenen-

go baserrietako bat.

Burdeos’a egin zuten

beren eztayetako jira.

Bi alaba izan zituzten,

Rosario ta Modesta (bizi

dana). Au jayo ta ogei

bat egunera ama il zan.

Andik bi urte t’erdira,

1893’garrengo Uztaren

29’an, Santa Martaren

egunean, Zarautz’en

berriro ezkondu zan,

bertako batekin,

Gertrudis Gartxotenea

Larrañaga’kin.

Azpeiti’ra joan ziran

festak ikustera. Terraza

baten kafea artzen ari

zirala, beren aurrean bi

asarretu ta burrukan asi

ziran.

*Uztez laguna deten, Antonio

Zabala (datorren astean

hurrengo zatia)

Page 13: Ele-Bele

Hitzez2009ko azaroaren 19a, osteguna

Zerorrek!

Zuek bidalitako lanak irakurtzeko garaia iritsi da! Irakurleek sortutako lanek Ele belen tartea dute, azken batean sorkuntzak egiten baitu kul-

tura hain aberasgarri eta erakargarri. Horretarako abiatu genuen Zerorrek! lehiaketa, irakurleek edo irakurleen lagunek beren lanak, beren irit-

zia bidal zezaten, eta guk horiek argitaratzeko. Uste baino lan gehiago jaso ditugu, eta pozik gaude. Jakin baitakigu bele ugari daudela gure

gizartean, edozein lekutan mokoa sartzeko prest.

spa ld i -aspa ld i ,

familia txiro bat

bizi zen. Gabonak ziren

eta ezer gutxi zeukaten

ahoratzeko. Etxean ani-

malia bakarra zegoen,

oiloa. Aitak, oiloa gabon

afarirako hiltzea pentsa-

tu zuen eta halaxe egin

zuen. Ama etxera itzuli

zenean, harrituta geratu

zen:

- "Zer egin duzu, baina?

Oiloa zen gure ondasun

bakarra!"

Aitak erantzun zion:

- "Ba! honengatik ez

gara txiroagoak izan-

go..."

Ama, oso argia zen, eta

ideia bat bururatu zit-

zaion.

- "Ekatzu oiloa, probet-

xua aterako diogu..".

Erregearengana jo zuen

eta zera

esan

z i o n

h a r e n

b i h o t z a

bigunduko zuela-

koan.

- "Bihar Gabon gaua da,

jauna, gu oso txiroak

gara baina zu on hutsa

zu". Gero erreginari:

"andrea, zuk zure trono-

an eserita, zerbitzariei

agintzen diezu: tori zuri

dagokizun zatia".

Eta ipurdia eman zion.

Gero bi hankak ebaki

eta printzeei eskeini ziz-

kien: "munduan barre-

na, bazterrak ezagutzera

joatea komeni zaizuenez

hankak dira zuentzat

atalik egokienak" Eta

alabentzat hegoak ebaki

zituen: "laster aitaren

habia utziko duzue

ezkontzeko, eta horixe

da beharko duzuena,

hegoak... gainerako

haragi guztia txiroentzat

utziko dugu,...eta ni txi-

roa naizenez neuretzat

hartuko dut...

Erregeri barre eragin

zion banaketa hark eta

saria eman zion. (jadanik

kanpora) Ja, umore

oneko errege hura!...Ja,

bai zera! eskerrak aldarte

onean harrapatu zuela,

bestela.

Oiloaren

banaketa

zarenez, gure ondasun

bakarra zeuri ematea

pentsatu dugu"

Erregek berehala antze-

man zuen amarrua:

"honek ziria sartu eta

opari eder bat nahi du,

baina neuk sartuko diot

ziria".

-"Eskerrik asko, baina

oilo bakarra nire familia-

koen artean banatzen

badut liskarra besterik

ez dut sortuko. Banatu

zeuk, nire emazte, bi

alaba, bi seme eta neure

artean. Eta denok pozik

uzten bagaituzu, saria

emango dizut. Baina

norbaitek bestearen

zatia nahi badu, gogor

zigortu egingo zaitut".

Amak oiloaren burua

ebaki, eta errege- r i

eman zion:

- " Jauna

z u k

gauza

a s k o

pentsatu

behar duzu,

e r r e s u m a r e n

burua zara, beraz,

b u r u a

dagoki-

A

Egilea:

Mireia Zaldua,9 urte.

Gabiri

Zuhaitz

tristea

azen behin

zuhaitz triste bat,

beti triste zegoen. Ez

zuen hostorik eta ez

zuten zaintzen.

Egun batean muti-

ko batzuk zuhaitza-

ren ondotik pasatu

ziren eta batek esan

zuen:

-

Zuhaitz

hau oso

triste dago.

Eta erant-

zun zion beste

mutikoak:

- Bai, oso

triste dago,

baina, nola

alaituko dugu?

Ezer ez

zekienak esan

zuen:

B a d a k i t , b e s t e

zuhaitz bat landatu-

ko dugu! -denok ados

jarri ziren eta landat-

zen hasi ziren.

Uda heldu zenean-

zuhaitz tristeak hosto

asko zituen eta

gainera landa-

tutako zuhaitza

sendotzen hasita

zegoen. Horrela

konturatu ziren

zuhaitz tristeak

behar zuena lagunta-

suna zela.

Ordutik aurrera

zuhaitzak zainduta

eta pozik egon ziren.

B

Egilea:

Iker Otxoa, 7urte.

Ea

13

Bidali zure narrazioak helbide

honetara:

Basarri Kultur Parkea

Asti Auzoa

20.800 Zarautz (Gipiuzkoa)

edo

[email protected]

Page 14: Ele-Bele

Hitzez 2009ko abenduaren 19a, ostirala

Zerorrek!

Katuez nazkatuta

arai hartan

saguak urtero biltzen

ziren. Mundu osoko-

ak elkartzen ziren:

J a p o n i a k o a k ,

A m e r i k a k o a k ,

Italiakoak... Zuriak,

grisak, beltzak, hiri-

koak, basokoak...

Guztiak onartzen

zituzten batzarrean.

Batzar horietako

batean katuei aurre

egitea erabaki zuten.

Nahikoa zen!

Erruki gabeko sagu-

jale haiekin nazkatu-

ta zeuden! Nazkatuta

haien bibote luzeekin

eta nazkatuta, batez

ere, haien erpe

zorrotzekin! Bakean

bizi nahi zuten, bel-

durrik gabe, mehat-

xurik gabe.

Zer egin, ordea?

Han bildutako guz-

tiek hitzegin zuten.

Berriketak etorri

ziren, eztabaidak,

erabakiak eta, azke-

nean, borrokak. Ez

ziren ados jartzen.

Han ez zeuden iritzi

bereko bi sagu.

Zelako saltsa!

Ikustekoa izan zen!

Halako batean

sagu eme batek hartu

zuen hitza eta isiltze-

ko esan zien beste

guztiei.

«Lasai, denok

gaude ados, lagunok.

Bai, katuak gure are-

rioak dira, gure

etsaiak. Beraiek era-

giten dituzte gure

arazo guztiak.

Munduko piztiarik

krudelenak dira.

Pentsa, batzuetan

lehoiak ere errukitu

egiten dira gurekin,

baina katuak inoiz ez.

Katuek amaigabeko

pazientzia dutenez,

beti egoten dira gure

zain. Katu zikinak!

Buztanetik harrapat-

zen gaituzte eta

kozka egin aurretik

gurekin jolas egitea

gustatzen zaie. Eta

gainera, hain dira isi-

lak!».

«Aizu, hori badaki-

gu». -Moztu zion

sagu handi batek.

«Berriketak alde

batera utzi eta kon-

taiguzu zure ideia.

Azkar».

«Erraza da» -esan

zuen sagu emeak-.

«Nahikoa da katu

bakoitzari txilin zara-

tatsu bat lepotik jart-

zea katuei ziria sart-

zeko».

Saguek oso pozik

hartu zituzten hitz

haiek. Txaloka hasi

ziren. Oso ideia ona

zen! Txilina! Nola ez

zitzaien aurretik

bururatu? Ahobatez

onartu zuten ideia

hura eta oso pozik

itzuli ziren etxera.

Mundua aldatzeko

zorian zegoen,

zalantzarik gabe.

Akabo katuen erre-

getza!

Orduan, katuek

zergatik jaten dituzte

saguak oraindik?

Txilinek zarata gutxi

egi egiten dutelako?

Bai zera! Ez da

horregatik. Katuek

beti berdin darraite

eta badirudi ez direla

inoiz aldatuko, zakar

hutsak dira.

G

Egilea:

Mikel Martinez,

13 urte. Altsasu

14

Page 15: Ele-Bele

Agenda2009ko abenduaren 19a, ostirala2009ko abenduaren 19a, ostirala

Ze plan astebururako????

Aurten ere kopla txapel-

keta ospatuko da

Zarautzen

26/11/2009 3. aldiz

Kopla Txapelketa egin-

go da aurten Zarautzen.

Abenduaren 18an izan-

go da zita, gaueko

22etan, Putzuzulo

Gaztetxean. Honako

bertsolari hauek kanta-

tuko dute:

Manex Agirre

Andoni Egaña

Estitxu Eizagirre

Igor Elortza

Arkaitz Estiballes

Arrate Illaro

Maialen Lujanbio

Luis Otamendi

Julio Soto

Aitor Urbieta

Giro ona izan da orain

arteko edizioetan.

Lehenengo urtean

Maddalen Arzallus

nagusitu zen eta, iaz

Igor Elortza.

Azaroaren 20an

AzaroakAzaroak

Azaroak 27

Mikel Markez, Pako

Aristi eta Gorka

Urbizuk Musikariak

idazleak dira hitzaldia

emango dute

Villabonako Laidor are-

toan. Hitzaldiaren ondo-

ren, Urbizuk eta

Markezek kontzertua

emango dute.

Azaroak 28,29,30

Azkoitian, Ormaiztegin,

eta Eibarren San Andres

jaiak. Hiru herrietan giro

ezinhobea. Zuek aukera-

tu gero nora joan, hor

behintzat ez dugu agin-

duko.

Kontzertuak, herri

bazkariak, azokak, gau-

pasak...gozatu!!!!

Azaroak 29

Euskal Herriko

Bertsolari Txapelketa

Nagusiko azken finalau-

rrekoa Donostiako

B e l o d r o m o a n ,

17:30etan. Lujanbio,

Gurrutxaga, Estiballes,

Alberdi , Sarriegi eta

Maia izango dira.

Ziurrenik saio ederra.

Abenduak 4

Anariren kontzertua

Gasteizko Gaztetxean,

22:00etatik aurrera. Irla

Izan bere azken diska

aurkeztuko du.

Aurrez, hiru diska

kaleratu ditu; eta

Gasteizko kontzertuan

ordukoak eta oraingoak

abestuko ditu.

Abenduak 5-7

Durangoko Azoka.

Urtero bezala liburu

eta diskaz gain, kont-

zertuak, mahaingu-

ruak...izango dira

Durangon. Galdu ezin

daitekeen zita.

15

Page 16: Ele-Bele