Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta...

7
• ostirala • 2000ko azaroaren 10 7a Egunkaria Baztan-Bidasoa •Hilaren hondarra arte, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eginen dira Jose (Jranga ««Kanpoko merkatuari eutsi eta barrukoa zabaldu nahi dugu» lruñeko auzorik gazteena dugu lVlendillorri. \ Zazpi urte besterik ez ditu eta bertako bizilagunak oso gazteak dira. Etxebizitza berriak eta berdegune zabalak dituzte IVIendillorrin, haur jaioberriak paseatzeko ezin hobeak. Baina zerbait gehiago behar dute. lVlendillorri lo egiteko ez ezik bizitzeko ere nahi dutela erran dute mendillorritarrek. Eta, horretarako, azpiegitura egokiak behar dituzte: liburutegia, kiroldegia, ikastetxeak... Eta horiek guziak egiteko proiektuak badira, baina geldirik daude edo berandu gauzatzen dituzte. Eta,i)itartean, lVlendillorri kozkortzen ari da. • M I K E L SAIZ

Transcript of Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta...

Page 1: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

• ostirala • 2000ko azaroaren 10 7a

Egunkaria

Baztan-Bidasoa •Hilaren hondarra arte, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eginen dira

Jose (Jranga ««Kanpoko merkatuari eutsi eta barrukoa zabaldu nahi dugu»

lruñeko auzorik gazteena dugu lVlendillorri. \

Zazpi urte besterik ez ditu eta bertako

bizilagunak oso gazteak dira. Etxebizitza

berriak eta berdegune zabalak dituzte

IVIendillorrin, haur jaioberriak paseatzeko

ezin hobeak. Baina zerbait gehiago behar

dute. lVlendillorri lo egiteko ez ezik bizitzeko

ere nahi dutela erran dute mendillorritarrek.

Eta, horretarako, azpiegitura egokiak behar

dituzte: liburutegia, kiroldegia, ikastetxeak...

Eta horiek guziak egiteko proiektuak badira,

baina geldirik daude edo berandu gauzatzen

dituzte. Eta,i)itartean, lVlendillorri

kozkortzen ari da. • M I K E L S A I Z

Page 2: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

Nafarroa

Kantazaletasuna

Ahalik eta partehartze zabalena lortzea da Euskal Kantu Txapelketaren aurtengo helburu nagusia. • J O X E L A C A L L E

Euskal Karitu Txapelketa urtero egirieri da

hemeridik aurrera

Heldu den azaroaren 25ean ekinen diote Nafarroako Euskal Kantu

Txapelketaren zortzigarren aldiari. Izena emateko epea gaur

bukatzen den arren, antolatzaileek epea luza dezakete partehartzea

ahalik eta zabalena izan dadin.

BUKAL K A N T U Z A L E E N

j E l k a r t e a k bi u r t e t a n b e h i n a n t o l a t u i z a n d u e n euskarazko k a n t e n lehiake-tak ha inbat he lburu bilatza-tzen zituen; hala nola, kanta-zaletasuna bultzatzea, kanta-t zeko o h i t u r a s u s p e r t z e a , kan ta r i berr iak plazaratzea, euska razko k a n t a z a h a r r a k b e r r e s k u r a t z e a e t a be r r i ak

sor tzea . . . Hori guzia baz t e r utzi gabe, aur tengo he lburu nagusia da partehartzea aha-lik eta handiena izatea. Hori lortzeko, ekainean, iazko txa-pe lke t a r en i n g u r u k o h a u s -narketa egin zutenean, Nafa-rroako Euskal Kantu Txapel-k e t a u r t e r o eg i tea e r a b a k i zuten. Txapelketa bi u r te tan behin egiteak eragozpen han-

diak omen zekartzan, parte-hartzaileek berek iparra gal-tzen baitzuten.

Beste la ere, t xape lke tako arauek bere horretan segitzen dute . 16 ur te t ik goitiko edo-zein kan ta r i ama teu r r ak ha r dezake parte bakarka, bikote-ka edota taldeka (hamar kide gehienez), edozein kantarekin eta edozein estilotan.

Lehen kanporaketa Tafalla-ko kul tur etxean eginen dute azaroaren 25ean, arratsalde-ko bostetan. Bigarren kanpo-raketa, berriz, Agoizko pilota-lekuan eginen dute abendua-r e n 2 a n , a r r a t s a l d e k o bos t e t an ere. Eta finala, ohi denez, Doneztebeko Bordatxo d a n t z a l e k u a n i z a n e n d a abenduaren 16an, 16:30eta-tik aurrera. Finalaren ostean, t x a p e l k e t a n p a r t e h a r t u k o d u t e n guz iek a f a r i a eg inen dute.

Txapelketako koordinatzai-le P a b l o J o x e A r i s t o r e n a k k o m e n t a t u duenez , «txapel-keta formatoa dela-eta, jende askok atzera egiten du maila al tuko kantar iekin ezin lehia daitekeelako us tean . Txapel-ke ta rako p re s t akun tza han-d ia b e h a r de la u s t e dute» . Baina antolatzaileek ez dute mai la a l tuko pa r t eha r t za i l e guti nahi , euskaraz kan ta tu-ko duten partehartzaile ugari ba iz ik . «Beti i z a t en da giro ona eta horrekin segitu nahi-ko genuke», e r ran du Aristo-renak. Horregatik, kantatzea gustuko duten guziak anima-t u n a h i d i t uz t e N a f a r r o a k o euskal kantaren jaialdi hone-tan parte hartzera.

Txapelketan izena emateko nah ikoa da Nafarroako eus-karazko edozein irrat ira dei-t z e a r e k i n . I z e n a e m a t e k o epea, berez, gaur akitzen zen, ba ina antolatzaileek epe hori luza dezakete, beti ere, parte-hartze handia lortzeko helbu-ru hori lortzeko.

T x a p e l k e t a k 1 . 3 0 0 . 0 0 0 pezetako aur rekontua du eta N a f a r r o a k o G o b e r n u a r e n , Rural Kutxaren, eta Tafalla, Agoitz eta Doneztebeko uda-len laguntza jaso du.

—^ Asier Azpilikueta

Bera •

Kafe antzerki zikloa,

bigarrengoz, igandetik aitzin

BLGARREN URTEZ SEGIDAN,

B o r t z i r i e t a k o E u s k a r a M a n k o m u n i d a d e a k e t a Berako Euskara Batzorde-ak k a f e - a n t z e r k i z ik loa antolatu dute Berako hiru o s t a t u t a n . E u s k a r a z k o antzerkigintza mota honi susperraldia emateko, eta euskarazko kul tura heda-tzeko xedearekin hasi zen Mankomunitatea joan den u r t e a n ziklo h a u an to la -t zen . H i ru e m a n a l d i t a n b e r t z e h a i n b e r t z e t a l d e ariko dira, igande honeta-tik aitzinera.

Joan den ur tean bezala, Goizeko I z a r r a t a l d e a arduratuko da zikloa ireki-tzeaz. Errekalde ostatuan, a r ra t sa ldeko 19r00etat ik a i t z ine ra , l au a n t z e s l a n labur emanen dituzte: Tra-mana eta Brix; Ezin kon-poncLu', Biharamoneko ajea; eta Kiki-Kuku. Gipuz-k o a k o Goizeko I z a r r a k p r o p o s a t z e n d i t u e n an tzes lanak l abur rak eta b i z i ak d i r a , a ld i b e r e a n p e r t s o n a i a gu t i d i tuz t e -nak.

Bertze bi emanald ie tan a k t o r e b a k a r r a r e n l a n a izanen da ikusgai. Hilaren 19an , i g a n d e a r e k i n ere, e ta Pui o s t a t u a n , t enore b e r e a n , I r u ñ e k o Matx in aktorea ariko da Ni naiz ni neu l a n a r e k i n . Z ik loa r i Ander Lipusek emanen dio amaiera , Ardoaz bakar la-na rek in . Lixoia o s t a t u a n izanen da emanaldia, aza-roaren 26an, ilunabarreko 19:00etan, aitzineko ema-naldiak bezalaxe.

S * Jon Abril

ziutatea

ARITZ AGIRRE Larunbata, gaueko 10:00ak. Gau eta eguneko

farmazia baten bila, Iturrama kaleak Pio

Xll.arekin topo egiten duen lekuan aurkitu

dut gurutze berdea. Bi aldiz pentsatu gabe sartu

naiz barrura, eta bata txuridunari garbi egin diot es-

karia, gerturatu zaidanean: «Hamabiko kondoi ku-

txa-kontrol-, hori besterik ez». Lur jota utzi nau

farmazeutikoaren erantzunak. Nire eskaria baino

argiagoa, seguru:

- L o siento, no trabajamos ese producto.

(...)! Ezustea. Opus Deiko sukursalera heldu be-

har ni ere, zuzen-zuzenean! Listua irentsi etatinko

jarraitu dut, bere eraso dialektikoari eutsi nahian.

-T i ra . Ba, esaidazu, mesedez, zein farmazia

dudan irekia hemendikgertu, gaurkoan premiazkoa

baitut produktua —Ihardetsi diot, egoerak eraginda-

No time for love ko zakil aurpegia ezin ezkutatuz.

Alboan dudan atsoak bere pastillak bildu ditu

mostradoretik, besterik gabe. Marmarrean dihar-

duen bikoteak ez du irria ezkutatzerik izan. Ni naiz,

dagoeneko, beren mintzagaiaren protagonista. Ha-

rrigarria, kondoia bera aldarrikapen bilakatzea bat-

batean fundamentalistez jositako lur hauetan.

Farmazien liberalizazioa eta ze kristo! Farmazia

gehiago behar ditugu noski, kaputxak saltzen ez di-

tuzten farmazia hauen parean gainera. Izan ere,

txarkuteria musulmana bezain antzua da OPUSeko

farmazia. Eta horiek izurritedira Iruñean.

Harro bezain patetiko alde egin dut bertatik, gu-

ziei bizkar emanez.

Tira, larunbat hauxe ehizean aritzeko egokia ze-

lakoan bururatu zait gaur zakilari txapela erostea.

Ehiztari bezala zein harrapariaren biktima gisa,

nork jakin, baina safari horretarako ezinbesteko du-

dan materialea errekisatu didate. Eta patrikan kadu-

katzeko bada ere, kondoia da itxaropena izateko

tresnarik hoberena. Are gehiago norbaitekin ohera-

tzeamirariaden hirian.

Dudarik gabe, lan horretan gutxi laguntzen dute

farmaziajakin batzuek. Fede kontuagatik, edozein

kristauk du kondoiari boikota egiteko eskubidea.

Alta, horiek ez dute farmazialari izateko eskubide-

rik; aitzitik, legez debekatua egon beharko luke.

Izan ere, kontrolarekiko mespretxua eta farmazia

bateraezinak dira. Berdin dio, hurrengo farmazian

erosiko dut produktua, edo ostaturen batean. Jakin

bezate, bizitzak bezala, plazerrak ere ez duela

mugarik.

Egunkaria ostirala, 2000ko azaroaren 10a ostirala, 2000ko azaroaren 10a Egunkaria]

Page 3: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

Mafarkaria

Baztan-Bidasoa

Zerutik platerer| Hilaren hondarra arte,

ehizari buruzko

jardunaldi

gastronomikoak

eginen dira Baztan-Bidasoan ehizak ieku berezia izan du, eguneroko jardunean ez ezik, baita sukaldean ere. « E G U N K A R I A

Zortzigarren urtez segidan, Bertizko Turismo Partzuergoak

antolatua, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eginen dira.

Orotara, eskualde osoko 15 jatetxek menu bereziak eskainiko dituzte

hilaren hondarra arte.

BAZTAN-BIDASOAN EHIZAK leku berez ia izan du .

Bertako ja te txee tan ohikoa izaten da ehiza platerak dasta-tu ahal izatea, baina Bertizko Partzuergoak bertzelako aha-legina egin nahi zuen, eta me-nu bereziak prestatzen dira ehiza dastatu nahi dutenen-tzat. Menu guztiak 2.400 eta 4.100 p"ezeta bitartean dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelako jaki-rik ere bada, oreina eta basur-dea errate batera. Sasoiko ba-razki eta onddoak ere osagarri izaten dira menu guztietan.

lOherri tako 15jatetxetan das ta daitezke menuak . Al-

mandozko Beolan; Arantzako Aterpe eta Burladan; Berako Matxiarena eta Zalainen; Do-namariako Bentan; Donezte-beko Ameztian; Elgorriagako Hilarionen; Elizondoko Eski-saroien; Igantziko La Villan eta Igantzin; Iruritako Olari eta Tabernan; eta Lesakako Kasinon eta Koxkontan.

Aukeran, nahi hainbertze

Ehiza menuaz gain, ohiko me-nuak ere eskainiko dituzte hi-laren 30a bitarte, j a rdunal -diek iraunen duten bitartean. Dasta daitezkeen plateren ar-tean, bertzeak bertze, aipaga-

rriak dira usakume entsalada epela, usapalez betetako zain-zuriak eper saltsan, usoz bete-t a k o azelga p e n k a k , e rb ia onddoekin, basu rde errego-sia, eper erregosia, basurde terrina, faisai entsalada epela, orkatz azpizuna onddoekin, edota piper berdeak foie eta galeperrez beteak. Baina me-nu horie tan, sasoiko bertze hainbat p.later ere dasta dai-tezke, modu t radizionalean zein era berritzaileagoan pres-tatuak. Ilar gorriak. onddoak, barazki menestra... Postretan ohiko aukera dago: esne friji-tua, gaztanbera, kanutiloak, g a s n a t a r t a , s aga r e r r eak ,

arrozesnea eta euskal pastela, adibidez. Gozoetan ere, sukal-daritza berritzailetik probatu nah i d u e n a k a u k e r a b a d u : gaztain tarta txokolatearekin, pa txa ran sorbetea, in txaur k repak , u d a r e karamel iza-tuak izozki eta txokolate bero-arekin, laranja izozkia arroz kurruxkarekin edota hojaldre beroa natilekin.

Menu horietan guztietan ar-doa eta BEZa kanpoan izaten cjira, eta horiek ere kontuan hartu beharko dira. Jardunal-diek irauten duten bitartean soilik eskainiko dituzte menu horiek jatetxe guztietan, eta abendut ik aitzinera, jatetxe bakoitzaren esku egonen da, baina, ehiza denboraldiaren sasoi betean egonik, bertako suka lda r i t za e r a k u s t e a du helburu Bertizko Partzuergo-akjardunaldi hauekin.

—6» Jon Abril

urdai arert mintzoa

Xabier Larraburu

Galeuska Ez nizuen kontatu, eta segurasko

zuen arteko batzuek ez dute sinetsi-

ko ere, baina Galeuskan egon nin-

; tzen. Badakizue: idazleek urtero hi-

: ruegunezegitendugun bileraedo

: jardunaldi horretan. Aurten Lekei-

: tion izan zen bilera. Zer esango di-

| zuet? Niri asko gustatu zitzaidan

; Lekeitio. Oso literarioa iruditzen

| zait. Badu, esate baterako, uharte

• bat... ez dakit nola esan... oso I ite-

• rarioal Eta itsasoaz zer esango di-

• zuet ba! Zer erants diezaioket mila

• bider errepikatutakoari... oso ede-

• rra dela, izugarria... oso literarioa!

• Itsasorantz begiratuz gero, nik nire

| paseo bakartietan begiratzen nuen

• moduan, nire bufanda txuria aizea-

• rekin jolasean, nire pipa ahoan, es-

• kuak atzean jarrita; burura etortzen

• zitzaizkidan hainbat eta hainbat

• gauza eta autore eta istorioak... ez

| dakit, ba...gauzaasko!,etaede-

| rrak!, oso! Oso literarioa da itsasoa.

• Ez dakit konturatu zareten. Eta ho-

; teleko kontuei buruz zer esan? Ba-

; da, euskal idazleak hotel txiki baina

; dotorebateanbildugintuztela.

; XVIII. mendeko etxean, guztiz ego-

; kitua, guztiz moñoñoa, guztiz litera-

; rioazena.Adibidezkoadrohaiek,

; ezta?, zein ederrak... zera tipo ho-

; rretakoak... zera... enfin... izugarri

; politak! Sutondoan tertulia luzeak,

; hizketaldi aberatsak, aipu joriak eta

; kopakbildugenituengauero. Nik

; eznuenaskohitzegin,egiaesan.

; Gainontzeko idazleek esaten zute-

; narekin aski nuen. Kontuadanor-

; bere burua jakinduriaz aberastea,

; ezta?Kontuaezda(etahorrelauste

: dutnikbehintzat)edozeingauza

; burura etorri eta bertan botatzea,

; itxurak eginez edo «parte hartuz».

; Ez ba. Nik entzuten nuen eta kito.

; Eta, ni iratzarriz, «beste kopa bat,

; Xabi?» esaten zidatenean, orduan

: baietzegitennuenburuarekineta

: kito. Egun bakar batean hitz egin

; nuen. Euskalidazle izugarri on ba-

; tekintopoegitean. Osofamatuati-

: poa...baigizona... nolada?...

: orain izenaz ez naiz oroituko... ber-

: dindio!Osoona!Etaportuanizan

: zen, ni bezala paseo bakartian ze-

: biltzan nonbait, eta nire aldetik iga-

; robeharzelaohartunintzeneanzer

: edo zer esan behar niola... badaki-

: zue... otu zitzaidan... eta nireondo-

: an zegoelazeragaldetu nion: «Hau

: al da Goenkale grabatzen duten le-

: kua?».Tipoakezzekielaesanzi-

: dan. Enfin... ikusten duzuenez,

: idazleekden-denaereezdakite!

: Enfin... Galeuskanegonginela!®

Oilaskoak, barra-barra Sakanari Sakanan diren hiru oilasko granjen in-guruan egin du erreportaia Guaixe-ko kazetari Amaia Amilibiak aldizkariko azken zenbakian: «Sakanan hiru oilas-ko granja daude. hirurak, gainera, Etxarri-Aranatzen. Txitoak hazteko teknologia aurreratuak erabiltzen di-tUzte granjetan, eta, horrek, izugarri errazten du lanbide hori. Alde guztieta-ra ere, krisi sakonean murgildurik daude: oilaskoen prezioa aurten orain dela hiru urtekoa baino merkeagoa da».

«Bea Intxaurraga eta bere anaia Re-nato orain dela lau urte hasi ziren

granjarekin. Hasieran galeperrak haz-teari ekin zioten, baina horrek ez zuen aurrera egin. Azkenean, granjako az-piegiturak oilaskoak hazteko moldatu zituzten eta, geroztik, lanbide horre-tan dihardute. Hiru urteotan lanbidea aski ongi ezagutzeko aukera izan du Bea Intxaurragak, baina hauxe da az-kenaldian guztiz kezkatzen duen ara-zoa: oilasko biziaren prezioak behera egin duela». «Orain dela hiru urte 122 pezeta ordaintzen zizkiguten kiloko; aurten, berriz, 106 pezeta», azaldu du Intxaugarrak Guaixe aldizkarian.

«Sakanan dauden oilasko granjetan puntako azpiegiturak daude. Progra-majakin bati jarraituz, ordenagailuak kontrolatzen ditu ondokoak: airezta-tzea, janaria, ura, hezetasuna eta ten-peratura. Oilaskoen beharretara ego-kitutako giroa automatikoki sortzeko gai da. Intxaurragatarren granja Agro-pecuaria Navarra kooperatibako kide da. Horrek abantaila ugari eskaintzen die: alde batetik, egun bateko txitoak ekartzen dizkiete baita oilaskoak haz-teko pentsua ere. Bestetik, albaitaritza zerbitzua eskura dute».

ostirala, 2000ko azaroaren 1 7a Egunkaria

Page 4: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

Uafarkaria 4

l «A ^tmes^ •* aJ aJ aJl «I «1 I a l ^ g j ^ J I

lruñeko auzorik gazteeneari

azpiegitura falta dagoela salatu du

lVlendillorriko auzo elkarteak

Iruñeko auzorik gazteena dugu Mendillorri. Zazpi

urte besterik ez ditu eta bere bizilagunak oso

gazteak dira. Mendillorri, lo egiteko ezezik,

bizitzeko ere nahi dutela erran berri du

Mendillorriko auzo elkarteak. Badituzte

etxebizitzak eta berdegune zabalak. Orain

bizitzeko azpiegitura egokiak behar dituzte.

Mendillorritarrak egunero esnatzen dira eta

ohatzera joan arte eguneroko bizitza euren auzoan

egin nahi dute.

T 7 RRATEN EZ BADIZUTE, EZ ZARA HORRE-

(L* taz o h a r t u k o ; b a i n a Mend i lo r r in , 10.000 bat laguneko Iruñeko auzorik gazte- -enean, ez dago plaza nagusirik. Eta horrela, zaila da auzo bat «egitea». Halaxe uste dute bederen, Mendillorriko auzo elkartekoek. I ragan a s t e a n mendi l lo r r i t a r ren kezkak iruindar guziei ezagutarazi zizkieten.

Horrela idatzi dute Mendillorriko azpiegi-tura eta baliabideen historia: Hau eta beste egiteko proiektu polita zegoen; baina proiek-tu hori norbaiten kaxoian gelditu zen ahan-tzita; bitartean, proiektu hori egiteko erabili behar zuten orubea eta dirua beste zerbaite-tarako erabili zuten; proiektua goitik behera aldatu zen; eta, azkenean, egin egin zuten, baina berandu, eta bizilagunen beharrei ba-tere jaramonik egin gabe.

Halako zerbait gertatu zen Mendillorriko kiroldegiaren proiektuarekin. Arras kirolde-gi h a n d i a e ta ede r r a egin b e h a r zu t en . Baina, azkenean, kiroldegi t t ikia eginen d u t e e sko l en o n d o a n . Hau da , e s k o l a orduetan ezin izanen da erabili. Eta gaine-ra, trinketea erantsiko diote. Gauza jakina da Nafarroa Garaian oso jende guti aritzen dela t r i nke t ean eta, hor regat ik , f ronto i arrunt bat nahiago zutela erran dute auzo elkartekoek. Baina, Iruñeak 2002ko pilota mundialerako trinkete bat behar zuen eta Mendillorrin egitea otu zitzaien agintariei. Euskarazko haur eskolaren, edota ikaste-txearen, edota balizko kultur etxearen his-toria antzekoa da.

Egunkaria ostirala, 2000ko azaroaren 10a

«Udalak ez ditu konpromisoak bete»

Mendillorri Iruñeko auzo izatera pasatu zenean, Udalak eta Nafa-rroako Gobernuak hainbat kon-promiso hartu zituzten, hala no-la, kiroldegia, haur eskola edo li-b u t e g i a e g i t e a r e n a , e s a t e baterako. Auzo elkartearen abu-ruz. gauzatzeke daude oraindik konpromiso horiek. «Horiek ga-ratzeko batzorde parekidea osa-tu behar zuten Gobernuak eta Udalak», espl ikatu du auzo el-kar teko kide Mertxe Lorenzok. «Baina batzorde hori oraindik ez da bildu. Ez dute inolako asmo-rik gauzak aurrera ateratzeko».

Arestian erran bezala, Mendi- — . llorri oso auzo gaztea da, eta, el-kartearen iritziz, azpiegiturek eta baliabide-ek horre tara moldatu behar dute. «Hemen ongi bizi gara, baina belarra besterik ez du-gu», e r ran du e lkar teko l ehendaka r i Ana Amatriak. «Haurrekin paseatzeko oso ongi dago, auzo lasaia da, baina h a u r r a k behin haziz gero, akabo. Hemendik hamar bat ur-tera haur horiek guziak gazteak izanen dira, milaka gazte, eta horretan pentsatu beharra dago, Mendillorrin ez baitago instituturik».

Auzoen eredu klasista Amatriak komentatu duenez, Udalaren ja-r reraren gibelean «auzoen eredu klasista» dago. «Haien lehentasunak beste nonbaiten daude, erdialdean edo», dio Amatriak. «Ere-du horren arabera bazterreko auzoak baz-terturik gelditzen dira». Iragan as tear tean UPNko gobernu ta ldeak I ruñeko Udaleko 200 lko aurrekontuen aitzinproiektua aur-keztu zuen. Denetara 24.190 milioi pezeta gas ta tuko ditu Udalak «hiriaren erdialdea biziberritzeko eta Iruñeko auzoak promozio-natzeko», Yolanda Barcina a lkateak er ran

Mendillorkodatuak... Sorrera Lehenengo biztanleak 1993ko udan ailegatu zireri

Mendillorrira. Eguesibarko udalerriaren barnean zegoen Mendillorri orduan. 1997. urteko bukaeran Mendillorri Iruñeko beste auzo bat izatera pasatu zen. Egun urbanizazioaren laugarren fasea egiten ai dira.

Bizilagunak Azken erroldaren arabera, Mendillorrin 9.379 lagu

bizi dira. Auzo elkarteak dioenez, horietako 2.300 14 urtetik beheitikoak dira, eta horietako %25 0 eta 5 ui teen artekoak dira. Laugarren fasea'bukaturikoan. 12.000 bat bizilagun izanen dira Mendillorrin.

Etxebizitzak Mendillorriko lehen hiru faseetako 3.015 etxebiz®

babes oflzialekoak dira eta beste 929 prezio tasatuko etxebizitza libreak dira. Azken bi urteetan desMlifika-zioak ugariak izan dira.

Erreferenduma 1997ko ekainaren 8an Eguesibarko biztanleek erre-

ferenduma egin zuten Mendillorriren geroa erabaki-tzeko. Eguesibartarren %72k Mendillorri ibarretik ba-natzearen alde egin zuten. Mendillorriko bizilagunen artean, %48k Iruñera batzearen alde egin zuten; eta %36k, udal propioa sortzearen alde.

EH nagusi 1999ko ekainaren 13ko udal hauteskundeetan EH

taldeak jaso zuen Mendillorriko boto kopuru handie-na (%25,6). Haren atzetik izan ziren UPN (%24), PSN (%16,4), IU (%15,5), CDN (%9,8) eta EA-EAJ (%4,6).

Mendillorriko ikastetxea azaroaren 1 rako bukatu behar zuten gehienez ere. tkasturtea duela bi hilabete hasi zen eta oraindik lanean ari dira. Mendillorriko azpiegitura eta baliabideen patua da. • \I!KI"1 SAIZ

• M I K E L S A I Z

Liburutegia, ludoteka eta batzar gela

Mendillorriko iokal anitz hutsik dagoen arren, bertako

biziiagunek ez dute aisia eta kulturarako leku egokirik.

Promesturiko kultur etxea egiten ez duten bitartean,

auzo unitateko harrera geian biltzen dira zazpi bat

kultur talde. Geiaren eskuinean «liburutegia» dago,

ezkerrean «iudoteka», eta erdian «batzar gela».

...etaeskaerak Kiroldegia Hasiera batean, 29.000 metro koadro beteko zi-

tuen kiroldegi bat egin behar zuten. Ordea, 3.800 metro koadroko gimnasioa eginen dute, eskolaren ondoan. Eta, gainera, 2002ko pilota mundialera-ko trinketea erantsiko diote. Auzokideek uste du-te kiroldegiak auzokideen beharretara moldatu behar duela eta ez alderantziz.

Ikastetxea Azaroaren hasierarako bukatu behar zuten

arren, Mendillorriko ikastetxean lanean ari dira oraindik. Euskarazko ikasleak, nola ez, modulu prefabrikatuetan daude, bitartean. Ikastetxea bu-katzea nahi dute auzokoek. Gainera, kontuan iza-nik hamar urte barru Mendillorrin milaka gazte izanen direla, institutua egin beharko litzateke.

Haur eskola euskaraz Hasiera batean, egin behar zuten haur- eskola

elebiduna izango zela adierazi zuten arduradu-nek. Baina azkenean, gaztelaniazkoa egin dute bakarrik. Beste haur eskola bat egiteko proiek-tua dago, eta auzokideek euskarazkoa izatea nahi dute.

Kultur etxea Zentro sozio-kulturala nahi dute Mendillorrin,

zeinak ludoteka, liburutegia, aisiarako guneak eta antzekoak bilduko dituen. Osasun etxearen ondoan liburutegia eginen duela erran du Uda-lak, baina auzokideek uste dute irakurketa are-toa izanen dela soilik, eta zerbait gehiago nahi dute, hainbat talderen proiektuak betetzeko kul-tur etxe bat alegia.

zuenez. Inbertsioei dagokie-nez, Mendillorrik 73 milioi ja-soko ditu hau r eskola egiteko e ta , g a i n e r a , Azp i l agañako hau r eskolarekin b a n a t u be-harko ditu.

Haur eskolen harira, erran beharra dago auzokideek eskola elebiduna nahi zutela eta elebakarra egin zietela, gaztelaniazkoa. «Ba-dakite Mendillorriko bizilagunen sentibera-tasunak ez duela bat egiten beraiek dutena-rekin», komenta tu du Lorenzok. «Bizitegi-auzo m o d u a n a n t o l a t u n a h i d u t e Mendillorri, batere baliabiderik gabe. Kan-potikan itxurosoa, ba ina gauza gutirekin. Auzoa egiten dutenean ez dute auzokideen beharretan erreparatzen, euren beharretan baizik. Argi ikusi da hori t r inketearen afe-ran».

Bizitzarik gabeko auzoa Baina auzo elkartekoek ez dute soilik Udala-ren jarrera gainditu behar, auzokide gehie-nen kontzientzia esnatu behar dute ere. Lo-renzok dioenez Mendillorrin oraindik ez da-go «halako auzo kontzentziarik». «Jendeak oraindik begiratzen dio bere auzo zaharrari», gaineratu du Amatriak. «Zaila da jendea era-kartzea. Gauzak antolatzen dira eta ez da jende gehiegi hurbiltzen. Baina gauzak anto-

latu behar dira auzokideek hemengoak dire-la senti dezaten».

Baina gauzak antolatzeko tokiak falta dira. Izan ere, Mendillorrin ez dago plaza nagusi-rik, plaza guziak pr ibatuak dira. Orain as-moa dute laugarren fase horretan plaza bat jartzeko, baina izkin batean paratuko dute. «Haurrentzako edo gazteentzako aktibitateak antolatu nahi;,ditugu, baina non?», galdetu du Lorenzok «Ez dago baliabiderik auzo bizi-tza hori egin ahal izateko. Haientzat askoz ere erosogoa da Mendilorri auzo hila izatea».

Mendilorri, gurasoak haurrekin paseatze-ra ateratzen diren arte, auzo hila da. Lanto-kiak Mendillorritik at daude, baita kirol eta asiarako guneak ere. «Ez dago lekurik auzo harremanak garatzeko», azpimarratu du Lo-renzok.

Auzo elkartekoek Mendillorrin azpiegitura eta baliabide egokiak falta direla salatu dute. Eta salaketa hori egin dute, nolabait, Udala presionatzeko eta auzokideak sentsibiliza-tzeko. Elkartean konturatu dira haserre sen-tsazio hori egon badagoela. Nabaria da, Men-dillorriko berdegune zabaletan, karrika gar-b ie tan , 12garren b i l labesan . «Kontua da haserre hori antolatzea», buka tu du Ama-triak.

—S» Asier Azpilikueta

ostirala, 2000ko azaroaren 10a Egunkaria]

Page 5: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

K 1 a s i k o b i t x i • a r r o ri t k I a s i k o

Joxemiel Bidador

Gerra aitzineko euskal antzerkia Nafarroan (1)

Euskal Herriko beste zenbait tokitan gertatu zenaren kontrara, 36ko gerra aurretik euskal literaturak izan zuen loratzearen barruan hutsune nabarmena gertatu zen Nafarroan antzerki

arloari dagokionean; guztiarekin ere, eta gutxi izanagatik, Nafarroa gaia zutenak edota nafarrek sorturiko lantxo batzuk

idatzi egin ziren, tamalez, beti plazaratu ez zirenak.

Truñeko Udalaren JLl884cko sariketa

Abbadiaren lore-jokoen ideia are borobiltzenagotuz, eta orduan Iruñeko udalean zinegotzi zebilela aprobetxa-tuz, Iturralde Suitek proposa-tu zuen Iruñeko udalak berak literatur sariketak egin zitzala. Hauek 1882an izan zuten hasiera eta abiatzea. Hirugarren urteko deialdian, 1884ekoan, euskarazko hiru gaietariko bat gai askeko koa-dro dramatikoa izan zen. Horretan irabazle garbirik suertatu ez bazen ere, Iraola-ri eman zioten akzesita bere Lendabiziko saiua lanarenga-tik. Lan hura, geroago Ardita beti ardit izenburupean ia beti agertu zaigun lana hain zuzen ere, ez da Iraolaren jatorrizko idazkia, Pelayo Castilloren El que nace para ochavo erdal antzerkilanetik eginiko itzulpen askea baizik. Ardita beti ardit itzulpena Iruñean saritu zuten urte berean eraman zuen argitara egileak, alabaina ez bide zen gertatu konpainien arras gustokoa eta 1889ko aben-duaren 26ra arte ez zen publikoaren aitzinean taula-ratu. Edonola ere euskal letretan ordurako ezaguna zen Biktoriano Iraola Aristi-gieta pasaitarrak estrena hartu zuen lan horrekin antzerkigile moduan, eta orduz geroz ez ziren gutxi izan idatzi eta publikatu zituen antzerkilanak, tama-lez ordea, eta antzerkiaz denez bezanbatean, Iru-ñearekin ez zuen berriz ere harremanik izan.

Barriolaren Napar alaba ospetsua (1935) Abelino Barriola Aizpu-

rua Donostian jaio zen

1876ko azaroaren lOean. Oinetako lantegi baten jabea izanik astirik zukeen idazte-ko. Antzerkigintzan gazterik gazte hasi zen, Toribio Altza-garen eskutik, erderaz lehen-bizi eta euskaraz geroago. Jeltzale porrokatua, EAJren zinegotzia izan zen Donostia-ko udalean eta diputatua

, Gipuzkoako Aldundian Primo de Riveraren diktaduraren aitzineko urteetan. Hortaz ezin gaitzake harritu Barrio-lak batzokiko antzerki talde-aren atzetik ibili izanak; berau izan zen, bestalde, Donostiako Euskal Iztundea sortzeko proposatu zuena. Barriolak euskaraz idatzi zituen lanik gehienak Donos-tiara zeuden aiduru, han baitzeuden girotuta eta han baitziren estreinatu, halaz guztiz, eta gutxien ezagutzen direnen artean, Nafarroare-kin zerikusirik duen lana bada Barriolak tajutuen arte-an, Napar alaba ospetsua izenekoa alegia. Berandu

idatzia, 1935ean, gerra hasi | eta atzerrira joan aurretik I beraz, drama historikoa 1 dugu, XIII. mendean kokatu- | rik, Aragoiko Jaime I.ak beretzat hartu eta gero biga- j rrenez ezkontzeko arbuiatzen J duen emazte nafarrari buruzko istorioa; eite hone-tako lehenbiziko lana izanik, ez zitZaion sobera ongi atera, eta horixe bide da argitaraga-be egoteko arrazoi nagusia. Zoritxarrez, eta lanaren kali-tatea zein den ere, antzerki-lan kausigaitza dugu hona-koa gaur egun.

Blas Alegriaren Lakuntzar honek izkiriatu,

sariketetan aurkeztu eta zen-baitetan ere saritu zizkiote-nen artean antzerkilan bat badugu, Aña Mañ: misiotako antzerkia hain zuzen. Hona-koak Euskararen Adiskideak elkargoak 1928an eratu antzerki batzaldian bigarren saria merezi izan zuen, eta Iruñeko Sarasate pasealeku-ko 15 zenbakian zegoen

Ricardo Gartziaren alargunaren irarko-lan argitaratuko zen 1928an berean. Aza-laren marrazkia Jose Joakin Monto-ro Sagasti abokatu tuterarrak egina duen liburu honek Lakuntzako Bara-tzarrekalde base-rrian bizi den fami-liaren berri ematen digu, eta 60 orrial-detik goitikoa bada ere antzertilan zalui eta lasterra gerta-tzen da. Espero dai-tekeenez. bestalde, bi dira Alegriak txiri-kordatu zituen hari nagusiak: Euskale-rria eta erlijioa.

VVashintongoa ez da munduko etxe zuri bakarra. • MIKEL SAIZ

Nire aitaren etxea ¥J%statu Batuetako lehenda-Jafkari hautatu berriak hala uste badu ere, Washintongoa ez da munduko Etxe Zuri ba-karra. Zolinako herria atzean utzi ondoren, Goñi-Zunza-rren familia Iruñerrira etorri zen bizitzera orain dela 70 ur-te. Mendillorrin eraiki zuten baserri zuriak tente jarraitzen du, oraingozbederen, Burlata eta Iruñea lotzen dituen bide zaharraren erdian.

Etxean bost dira: guraso-ak, semea, alaba eta ize-ba. Gehiago ere badira: zazpi katu, bost oilo eta bi txakur. Gazte gehie-nek ez bezala, alabak ez du bertatik ihes egin nahi, nahiz eta 30 urte beteak izan. Gainera, GabrielArestikbezala, aita-ren etxea defendituko duela aipatzen du behin eta berriro, nahiz eta bera gauetan baka-rrik joaten den bertara.

Poeta ixildu da baina Goñi-tarrek ez dute desagertu nahi oraindik. Evaristo etxeko na-gusiak nabarmendu duenez, lasai ederrean bizi ziren le-hen. Bat-batean haien 150 ardiek bazkatzen zuten ze-laietan 10.000 lagun bizi di-ren urbanizazio erraldoia eraiki dute. Orain etxea sun-tsitzeko agindua eman diete eta baserri inguruko lursailak saltzera behartu dituzte. Las-ter, adreiluak ereingo dituzte bertan eta datorren udabe-rrian ez dute uztarik bilduko beti bezala. Oiloek ez dute arraultzik jarriko eta tipulak hipermerkatuan erosi behar-

ko dituzte. Hori dela kausa, baserriaren aurrean egiten ari diren laugarren faseko etxebizitza batera aldatuko dira aurki, aitak eta amak leihotik atzera begira, bere iraganarekin bat egin deza-ten. Baserritik gertu egon nahi dute senar-emazteek, euren oroitzapenen bila irte-teko paseora. Semearen us-tez, hobe lukete gurasoek ja-sotako diruarekin urrutiko beste toki batera joatea, bes-

Udaberrian ez dute uztarik

bilduko laster adreiluak ereingo

dituztelako bertan.

#

tela aurrera baino atzera egi-nen dutelako bizitzaren az-ken bide horretan. Bitartean, amesgaiztoa noiz amaituko zain daude, etxean lo besterik egiten ez duten auzokide eze-zagunen arterabizitzerajoan aurretik.

Alde guzietara hedatzen ari den hiri handiak, txikitu egi-ten ditu antzinako etxeak, Iruñeko beste hainbat auzo-tan gertatu den bezalaxe. Gu-re protagonistak kexu dira bi-zitza osoan zerga asko or-daindu dituztelako zerbitzu eskas batzuen truke. Duda izpirik gabe, espekulazioak hartu du baserriaren lekua.

Etxeko kontuak etxean konpontzen direla dio esaera zaharrak. Goñitarren kon-tuak ordea, udaletxean kon-pontzen dira.

m Motxorrosoio •

Solasak

Bleak ha inba t ate zabaltzen ohi ditu. Solasaldirik laburrenak ere hurbiltzen gaitu. Betiko estakuruak

a u r r e a n di tugula , asko dugu e lkarrekin ikas teko eta elkarri i rakasteko. J a k i n m i n a zer den ez zaie ahaz tu , pazientzia zer den bai ordea. Saiatzea besterik ez dugu egin behar.

Egunkaria ostirala, 2000ko azaroaren 10a ostirala, 2000ko azaroaren 10a Egunkaria]

Page 6: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

Jafarlcaf-ia

Jose Uranga # ECOVllM ELKARTEKO ZUZEIMDARI TEKIMIKOA

) eotsi •

Ecovin elkarteak Econavarra feria aukeratu du bere burua

ezagutzera emateko. Ardo ekologikoa egiten duten

upeltegiak bildu dira elkarte horretan, nekazaritza

ekologikoa bultzatu eta ardo ekologikoaren salmenta

indartzeko asmoz. Lanean hasteko, Ardo Ekologikoen I.

Feria egiten ari dira Iruñeko Ziudadelan, Econavarra

erakustaldiaren baitan. Igandean amaituko da.

JO S E URANGA DA ECOVIN

elkarteko zuzendari tek-nikoa. Nafarroako ardo ekolo-gikoa gure herrialdean bertan saltzeko dauden zailtasunak nabarmendu eta elkartearen helburu nagusia merkatu be-rri bat zabaltzea dela azpima-rratu du,-

• Nola sortu da Ecovin, zein helbururekin? Ora in dela h i r u h i l abe t e

sor tu genuen, eta elkarteak antolatu lehen ekitaldia Ardo Ekologikoen Feria izan da. El-kartea sortu da batez ere ma-hats ekologikoarekin eginda-ko a r d o a bu l t za t zeko , sal-mentak indartzeko eta gure produktuak ezagutzera ema-teko. Izan ere, oraindik jende a s k o k ez d a k i

n e k a z a r i t z a ekologikoko ar-doa zer den. • Eta zer da,

hitz gutxitan, ardo ekologi-koa? Mahats ekolo-

gikoarekin egin-dako a rdoa da, f u n t s e a n . Hori da jendeak argi izan behar due-na. Mahats eko-l o g i k o a r e k i n errazagoa da ardo ona egitea. Mahastiei dagokienez, ekolo-giko izateko hainbat baldintza bete behar dituzte, bai erabil-tzen dituzten ongarri eta bes-telako produktuen jatorriari

«Gure produktua

ezagutzera emateko lan

egin behar dugU batez

ere, ardo ekologikoa

egiten añ diren

upeltegi guztiak

enpresa gazteak baitira;

euren lekua aurkitu

behar dute oraindik»

dagokionez, naturala izan be-har baita, bai eta laborantza metodoari dagokionez ere. • A r d o eko i z l een e lkartea

da Ecovin? Hamaika bazkide dira, eta

gehienak Nafarroako upelte-giak dira. Badira kooperati-bak ere bai. • Zer baldintza bete behar

da elkarteko bazkide iza-teko? Ardo ekologikoa egitea, bes-

terik ez. Hasieran p e n t s a t u genuen bazkideek m a h a t s a landu eta ardoa egin beharko luke te la , ba ina , azkenean , aukerak zabaltzea eta baldin-tza bakar ra ardo ekologikoa egitea izan zedin erabaki ge-nuen. Baina, finean, bat izan

ezik e lka r t eko

gainontzeko ki-de guz t i ek a r -doa egin e t a m a h a t s a l an -tzen dute. • K o p u r u a r i

dagokionez , ardo produk-zio osoa kon-tuan hartuta zer l e k u be-tetzen du ar-do e k o l o g i -koak?

% 3 - 4 i n g u r u -koa izanen da ardo ekologiko-ak duen presentzia. Hamahi-ru upeltegi daude Nafarroan ardo ekologikoa egiten dute-n a k . M a h a s t i eko log ikoek hartzen duten lekuari dago-

s o s I a I a

Ecovin eta Biolur elkarteen

artean harreman estua dago.

Jose Uranga Biolur bultzatu

zuen taldeko kide izan zen duela

hamar urte, eta orain ardo

ekologikoaren alde hast da •

ianean, Ecovin elkarteko

zuzendari tekniko gisa.

Biolurrekin duen harremanari

uko egin gabe, bere bidea egitea

erabaki du Ecovinek, eta,

horretarako, Ardo Ekologikoen I.

Feria antolatu du. Elkarteko

bazkideen produktuak

ezagutzera emateko beste

hainbatferiatan parte hartuko du

datozen hilabeteotan.

Igandea arte izanen da zabalik

feria Iruñean, eta 500 pezetaren

truke Ziudadelan bildu diren

upeltegietako ardoa dastatzeko

aukera izanen dute bertaratzen

direnek.

kionez, 400 hektarea inguru dira. Azken bospasei urteotan gora egin du nekazaritza eko-logikoak, baina oraindik lan asko dago egiteko. • Elkartea ardo ekologikoa-

ren salmenta bultzatzeko s o r t u da neurri b a t e a n , erran d u z u n e z . Zaila da oraindik produktu ekolo-gikoak saltzea? Argi dago ardo ekologikoa-

ren m e r k a t u a zaba ldu egin b e h a r dugu la , hori da gure

helburua. Hasteko, jendeari ezagutzera eman behar diogu gure p r o d u k t u a k nolakoak diren, kalitateko produktuak direla jakinarazi behar diogu. Une honetan ardo ekologikoa saltzen da kanpoan, nekaza-ritza ekologikoa gara tuagoa dagoen lekuetan; Alemanian e ta D a n i m a r k a n , adibidez. Hemen gutxi saltzen da. He-mengo ekoizleek ere kanpoan saltzen dituzte euren produk-tuak. Horregatik, gure asmoa da k a n p o k o m e r k a t u hor r i eus t ea e ta b a r r u k o a zabal-tzea.

• Barruko merkatuari dago-kionez, zeintzuk dira zail-tasun nagusiak? Egun , ka l i t a t ea ez da or-

da in t zen , e ta , beraz , ez da erraza merkatu bat irekitzea, merkatu ezberdin bat zabal-tzea. Ardoarekin ger ta tzen d e n a da p r e z i o a g a t i k edo markagatik saltzen dela. Ar-do ekologikoa kalitateko ar-doa da, eta prezioa, noski, ho-

• J O X E L A C A L L E

r ren a rabe rakoa izanen da. Nik uste dut produktua eza-gutzera emateko lan egin be-h a r d u g u l a ba tez ere, a rdo ekologikoa egiten ar i d i ren upeltegi guztiak enpresa gaz-teak baitira. Euren lekua aur-kitu Behar dute oraindik. • Helburu hori lortzeko le-

hen urratsa da egunotan Iruñean egiten ari zareten Ardo Ekologikoaren Feria. Zer espero duzue? Jendea hurbiltzea, elkarte-

an diren upeltegiak ezagutzea eta gure a rdoak das t a t zea . Nafarroako upeltegietako ar-duradunekin batera, Errioxa-ko eta beste hainbat leku'tako ha inba t ekoizle ere etorriko da, haien esperientzia ezagu-tu ahal izateko. Gure ibilbide publikoa hasteko leku apro-posena Econavaria feria zela us t e genuen, eta horregatik a u k e r a t u dugu e lkar tearen

- aurkezpena egiteko.

—f» Edurne Elizondo

ostirala, 2000ko azaroaren 10a Egunkaria

Page 7: Egunkaria - Euskaltzaindia...2000/11/10  · Menu guztia 2.40k 0 eta 4.100 p"ezet bitarteaa n dasta daitezke. Usoa izaten da plater izarra, baina bertzelak jakio - rik ere bada, oreina

Egunkaria

i ostirala • 2000ko azaroaren 10a

Martxelo Sotes

Ongi gabiltza...

. . spainia ongi doa». dio Aznarrek. " C «Nafarroa ongi doa». dio Sanzek.

«Nafarroa ongi dabil sozialistei esker», dio Lizarbek. Hala aipatu du Nafarroako On Kixotek; itxura goibeldun zalduna edo Domenico Teotocopoulosen pintzeletik ateratako pertsonaia dirudienak; luzea eta zapore gabeko nafar sozialisten idaz-kari berhautatuak. zozoa ez esatearren.

Iholanda Bartzinak beste horrenbeste esanen du Iruñearen kontura. Zer esanen du bada... ba horixe, Iruñea ere ongi doa-la. Ongi doa Bartzinopolia. Hori bai, beti ere sozialisten laguntzari esker, gainera-tuko du besteak, Iruñeko beste pertso-naia kixoteskoak, Iturbe jaunak, on Kixo-teren Santxo Parttza iruindarrak. UPN eta PSN, aski argi dago zein den haize errotak maite dituena eta zein den eskuderoa.

Iruñeko herri elkarteei galdeginez gero, Iruñea, bi alderdi hauei esker, ongi doala erantzunen lukete, noski. Galdegin die-zaietela Alde Zaharreko edo Arrotxapeako jai batzordekoei. Edo euskarazko argital-penei, udalak iragarkiak islatzeko ekidi-ten dituztenei. Edo EHko zinegotzi kargu-gabetuei. Edo UEUko antolatzaileei.

Finean, zer da Iruñean ohiko politika-riei esker behar bezala ez dabiiena? Laburrago eginen dugu: Zer da Imftean funtzionatzen duena? Nahiz eta sines-gaitza izan egon badago funtztonatzen duenik. Esate baterako mehatxua egiten duten aldioro, zinez betetzen dute. «Subentzioa kenduko dizuegu», eta kendu egiten dute.

Bestela ere, zeinen ongi funtzionatzen duen alkatearen oinezkoendako ere-muak! Batez ere Carlos Illa kalean, trañ-koa dela-eta azpiko parkinaren sabaia erortzekotan omen dagoen horretan. Iru-fterriko garraio publikoek hegan egiten ez duten artean, gora peatonalizazioa! Eta espaloietatik txikleak kentzen dituen tresna galaktikoak, nahiz eta prentsau-rrekoaz geroztik ikusi ere egin ez dugun, oso ongi funtzionatzen omen du.

Zorionik beroenak Irufteko Udala sala-tu duten herri elkarte, talde eta abarreko-ei. Iruindar batzuk behintzat ongi dabil-tza. Eskerrak.

MUSIKA

>Lappesoro:Gaur. 22:30etatikau-rrera. Kolpeka, Piarres eta Ez-tanda taldeak Lapurdiko herri honetan ariko dira.

• Zangoza: Gau iMsaiak zikloaren baitan. bihar, 20:30etan, Ifta-ki Askunzeren jazz laukotea ariko da Karmengo entzute-gian.

»Barañain: Bihar, 20:30etan, As-turiasko DAstura taldeak An-dra Mari elizan joko du, Folk Ametsetan zikloaren baitan.

I Gares: Bihar, 22:00etan, Thin Lizzyk kontzertua eskainiko du Gares aretoan.

I Etxarri flranatz: Gaur, 22:30etan, Arima Beltza taldeak blues-rock kontzertua emaften du Leku Ona tabernan.

ANTZERKIA

I Urdiain: Bihar, larunbatarekin, TEN Pinpilinpauxa taldeak Ortzadarrarenjatorria lana t au la ra tuko du f rontoian, 19:45etan.

»ttxarri flranati: Bihar, Galiziako Mofa e Befa taldeak Finis Mun-di Circus antzezlana eskaini-ko du, 20:00etan, kultur etxe-an.

I Mutiloagoiti: Igandean, Kaioa eta katua haurrentzako lana an-tzeztuko du Txamuskina tal-deak ku l tu r etxean, 16:00etan.

ZINEA

I Iruñea: Asteazkenean, 17:30etan, Fieueleta mundu berria haurrentzako filmea pantailaratuko dute Arrotxa-peako Ipar Gorri tabernan.

HITZALDIAK

t Lizarra: Bilbao Artearen zuzen-dari Javier Riañok Gaurko ar-te gaztea eta honen harrema-na erakundeekin gaia izanen du hizpide gaur, 20:00etan, Gustavo Maeztu museoan.

I Iruñea: ^Hafracasado el socia-lismo? galderari erantzuteko Gil de San Vicente soziologoa-rekin solasaldia eginen dute bihar, 17:30etan, Arrotxape-ako Ipar Gorri tabernan. E2P-tabaida atseginagoa izateko kafea eta pastela izanen da.

ERAKUSKETAK

I fltarrabia: Blanca Zuzaren akri-likoen e rakuske ta hilaren 17a arte bisita daiteke astele-henetik ostiralera, 17:00eta-tik 21:00etara, kultur etxean.

BESTAK

) Irurtzun: San Martin egunaren ospak izunen ka r ie ta ra , bihar, Asturiasko La Sidriña dantza taldeak erakustaldia eginen du (13:00), haurren-tzako txokolatada izanen da (18:15), The Txetxo's banda-rekin dantzaldia egonen da (18:30 eta 00:00), eta zezen-suzkoa foruen plazatik ibiliko da (21:30). Igandean esku-langintza feria eginen dute plazan.

BESTELAKOAK

Iruñea: Arrotxapeako Errota Be-rri - Ipar Gorri taldeak eus-

kaldunentzako topagune be-rria sortu nahi du eta, horre-tarako, mendi ibilaldia anto-latu du iganderako. Hitzor-dua goizeko zortzietan egina dute, Ipar Gorri tabernan. Izena aldez aurretik eman be-har da.

> Iruñea: Karrikirik ikasleen pi-suak euskaldunez betetzeko zerbitzua abiatu du. Euskal-duna bazara eta pisu bila ba-zabiltza, edota zure pisuan euskaldunendako lekua ba-duzu, zoaz Karrikirira (Xabier karrika, 2bis) edo hots egiezu (948-222589).

• J O X L L A C A L L L ; mw

No comment Egoeraren zera eta zeraren egoera dena delakoa den honetan, kasik hobe da halako irudien

gaineko komentariorik ez egitea. Batzuetan, haiako periek ihes egiten digute. Oraingoan,

merezi zuen negatiboaren fotograma guziak ikusteak. Honatx, besterik ez, bizitza negatiboa-

ren beste fotograma bat.