Egile tresnak
-
Upload
nora-txoperena -
Category
Documents
-
view
222 -
download
4
description
Transcript of Egile tresnak
![Page 1: Egile tresnak](https://reader031.fdocuments.mx/reader031/viewer/2022020117/568bd7f81a28ab2034a1a591/html5/thumbnails/1.jpg)
EGILE TRESNAK
NORA TXOPERENA
HEZIKETA BEREZIKO 3.MAILA
![Page 2: Egile tresnak](https://reader031.fdocuments.mx/reader031/viewer/2022020117/568bd7f81a28ab2034a1a591/html5/thumbnails/2.jpg)
EGILE TRESNAK
Hainbat egile tresna daude eta hona hemen hezkuntzan erabiltzeko interesgarrienak iruditu zaizkidanak:
Ardora: HTMLn 34 jarduera desberdin baino gehiago sortzeko aukera zabala eskaintzen digu aplikazio honek, esaterako: hitz gurutzatuak, grafikoak, letrasopak, ordulariak… Aplikazio honek norberaren hizkuntza aukeratzeko aukera ematen digu, euskara, gaztelera, portugesa, ingelesa…
Hot potatoes: Programa honekin 6 eratako ariketak sortu ditzakegu: aukera anizkoitzak, antolamenduak, elkartzeak, hutsuneak betetzeak… eta ariketa guzti hauetan audioa eta bideoa sartzeko aukera ere ematen digu.
Slideboom: Powerpoint eta Impressen egindako aurkezpenak argitaratzeko aukera eskaintzen digu(linka edo embed kodea), audioa, transizioak eta animazioak mantenduz. Aurkezpen programarik ez daukan ordenagailu baten aurkezpen hori ikusteko aukera ematen digu.
Xuxen: aplikazio honek euskara zuzenean idazten lagunduko digu. Honetarako programak berak zerbait gaizki idazten dugun momentuan detektatu eta testuak zuzentzeko erantzun zuzena eskaintzen digu. Zuzenketa egiteko, gaizki idatzitako hitza ordezkatzeko aukerak eskaintzen dizkigu.
Urritasunen bat duten ikasleen ikaskuntzarako lagungarriak diren egile tresnen artean oso interesgarria iruditu zaidana HETAH fundazioarena da. Web orri honetatik ikusmen urritasuna, entzumen urritasuna eta urritasun motorea duten ikasleentzat besteak beste, ikaskuntzarako lagungarriak diren hainbat programa deskargatzeko aukera ematen digu.
Web honek eskaintzen dizkigun aukeren artean, honako hauek dauzkagu:
![Page 3: Egile tresnak](https://reader031.fdocuments.mx/reader031/viewer/2022020117/568bd7f81a28ab2034a1a591/html5/thumbnails/3.jpg)
Gazteleratik zeinu hizkuntzara itzultzen duen pertsona birtuala.
Zeinuen hiztegia gazteleraz.
![Page 4: Egile tresnak](https://reader031.fdocuments.mx/reader031/viewer/2022020117/568bd7f81a28ab2034a1a591/html5/thumbnails/4.jpg)
Testuak Braillera transkribitzen duen programa.
Web orrien irakurlea (itsuentzako).
![Page 5: Egile tresnak](https://reader031.fdocuments.mx/reader031/viewer/2022020117/568bd7f81a28ab2034a1a591/html5/thumbnails/5.jpg)
Liburu interaktiboak.
Memoria lantzeko hainbat ariketa.
Eta beste hainbat tresna…
Heziketa bereziko irakasleak izango garenez, aurretik esandako urritasunen bat duen ikasleren bat suertatu ezkero aukera ematen digu guri irakasleoi ere zeinu hizkuntzan hitzak, alfabetoa… ikasteko.