Donostia ospitaleko euskara-batzordearen 6. buletina

1
Ospitaleko profesionalek euskaraz egiten dituzten ekimenen berri jaso nahi dugu etengabe, beraz, ez izan lotsarik zeure ekimenen berri emateko ere: ikerketa-lan, hedabideetako agerpen, euskarazko tesien irakurketa, etab. MINTZAKIDE-EGITASMOA OSPITALEAN IRAILETIK AURRERA Irailetik aurrera talde bat osatuko da Ospitalean mintzamena lantzeko. Taldea ospitalean bertan bilduko da 14:30etik 15:30era. Dinamizatzailea Ander Zuloaga euskara teknikaria izango da. Izena emateko epea ekainaren 13an zabalduko da eta 30ean bukatzea aurreikusten da. Lehentasuna izango dute 2. HEaren inguruan dauden langileak. Iizena emateko pertsonaleko departamentutik pasatu zaitezte edo gehiago jakiteko deitu: 7082 telefonora. DIBULGAZIO-LANA Jose Ramon Aginaga k Osasun-linguaren funtzionamendua azaldu du OSATUZ sare-materialean. Miguel Ruiz oftalmologok makulako endekapenaz hitz egin zuen Gaur 8 astekarian Larraitz Egaña onkologoak Berrian hitz egin zuen gene eta minbiziez. BERRIAK 2011ko bertso saio klinikoa egin zen apirilaren 8an, Ereñozun, 60 bat profesionalen partaidetzarekin, osasungintzako bertsolariek Amets Arzallusen konpainia izan zuten afaria eta gero. Aurtengoaren 4 bertso IKEREko blog-sarreretan eta Youtuben daude jarrita. 2010eko bertsoak irakurtzeko parada ere baduzue Beste berri batzuetako estekak: Etxeberri sarirako lanak entregatzeko epea zabalik dago, abenduaren 18ra arte. Martxoaren 25ean, ospitalean, Donostia Ospitaleko ABIAN egitasmoaren azalpena egin zen Gero eta euskarazko ikasle-kopuru gutxiago Euskadiko medikuntzako fakultateetan . 95 ikaslek itxialdia egin dute Leioako campusean medikuntza ikasketak euskalduntzea exijitzeko Roberto Manjon Lozoyak hitz gogorrak izan zituen euskara planaren betetze-mailaren inguruan. Behatokiak osasun zerbitzuetako euskararen egoera salatu zuen mahai-inguru eta bideo batez. HITZAK HOBETO ERABILIZ ARTRITISA VS ARTROSIA: Medikuntzako hitz asko grezieratikoak dira. Euskarara bihurtzeko, formaren aldetik latinean zutena hartzen da, baina bukaera –s zutenek letra hori galdu ohi dute, salbu -itis bukaeradunak eta silaba bateko eta bikoak direnak. Beraz: artrosi, asepsia, arteriosklerosi, analisi, dialisi, klitori, hipofisi, psikosi, sifili, tuberkulosi… Baina: artritis, flebitis, meningitis, mukositis, iris, herpes… Hala ere hitz askori ez zaio araua aplikatzen eta hiztegian begiratu behar da: tetanos , tisi, Eta batzuetan zalantzak daude: sepsisa ala sepsia? Gehiago jakiteko: erabil.com eta Iñaki Ugarteburu . ABIAN-BULETINA EUSKARA DONOSTIA OSPITALEAN 2011ko apiril, maiatz, ekaina. 6. zk.

description

ospitaleko euskara-batzordeko buletian, 2011ko apiril-ekaina

Transcript of Donostia ospitaleko euskara-batzordearen 6. buletina

Page 1: Donostia ospitaleko euskara-batzordearen 6. buletina

Ospitaleko profesionalek euskaraz egiten dituzten ekimenen berri jaso nahi dugu etengabe, beraz, ez izan lotsarik zeure ekimenen berri emateko ere: ikerketa-lan, hedabideetako agerpen, euskarazko tesien irakurketa, etab.

MINTZAKIDE-EGITASMOA OSPITALEAN IRAILETIK AURRERA Irailetik aurrera talde bat osatuko da Ospitalean mintzamena lantzeko. Taldea ospitalean bertan bilduko da 14:30etik 15:30era. Dinamizatzailea Ander Zuloaga euskara teknikaria izango da. Izena emateko epea ekainaren 13an zabalduko da eta 30ean bukatzea aurreikusten da. Lehentasuna izango dute 2. HEaren inguruan dauden langileak. Iizena emateko pertsonaleko departamentutik pasatu zaitezte edo gehiago jakiteko deitu: 7082 telefonora.

DIBULGAZIO-LANA

Jose Ramon Aginagak Osasun-linguaren funtzionamendua azaldu du OSATUZ sare-materialean.

Miguel Ruiz oftalmologok makulako endekapenaz hitz egin zuen Gaur 8 astekarian

Larraitz Egaña onkologoak Berrian hitz egin zuen gene eta minbiziez.

BERRIAK 2011ko bertso saio klinikoa egin zen apirilaren 8an, Ereñozun, 60 bat profesionalen partaidetzarekin, osasungintzako bertsolariek Amets Arzallusen konpainia izan zuten afaria eta gero. Aurtengoaren 4 bertso IKEREko blog-sarreretan eta Youtuben daude jarrita. 2010eko bertsoak irakurtzeko parada ere baduzue Beste berri batzuetako estekak:

• Etxeberri sarirako lanak entregatzeko epea zabalik dago, abenduaren 18ra arte. • Martxoaren 25ean, ospitalean, Donostia Ospitaleko ABIAN egitasmoaren azalpena egin

zen • Gero eta euskarazko ikasle-kopuru gutxiago Euskadiko medikuntzako fakultateetan. • 95 ikaslek itxialdia egin dute Leioako campusean medikuntza ikasketak euskalduntzea

exijitzeko • Roberto Manjon Lozoyak hitz gogorrak izan zituen euskara planaren betetze-mailaren

inguruan. • Behatokiak osasun zerbitzuetako euskararen egoera salatu zuen mahai-inguru eta bideo

batez.

HITZAK HOBETO ERABILIZ ARTRITISA VS ARTROSIA:

Medikuntzako hitz asko grezieratikoak dira. Euskarara bihurtzeko, formaren aldetik latinean zutena hartzen da, baina bukaera –s zutenek letra hori galdu ohi dute, salbu -itis bukaeradunak eta silaba bateko eta bikoak direnak.

Beraz: artrosi, asepsia, arteriosklerosi, analisi, dialisi, klitori, hipofisi, psikosi, sifili, tuberkulosi… Baina: artritis, flebitis, meningitis, mukositis, iris, herpes… Hala ere hitz askori ez zaio araua aplikatzen eta hiztegian begiratu behar da: tetanos, tisi, Eta batzuetan zalantzak daude: sepsisa ala sepsia?

Gehiago jakiteko: erabil.com eta Iñaki Ugarteburu.

ABIAN-BULETINA EUSKARA DONOSTIA OSPITALEAN 2011ko apiril, maiatz, ekaina. 6. zk.