Dekorazioa 2016

32
DEKORAZI 2016ko ekaina

description

GoiBerri aldizkariaren dekorazio gehigarria

Transcript of Dekorazioa 2016

Page 1: Dekorazioa 2016

DEKORAZIOA

2016ko ekaina

Page 2: Dekorazioa 2016
Page 3: Dekorazioa 2016

ETXEA ALDATU EDO BERRITZEKO ASMOTAN BAZABILTZA, HAU DA ZURE GIDA. ONDORENGOORRIETAN AZKEN JOEREN INGURUKO INFORMAZIO ZABALA AURKITUKO DUZU.

3dekorazio gehigarria

DEKORAZIO AHOLKUEN GIDA

araiak aldatu egin dira, baita bizi erritmoak ere.Ondorioz, gaur egun egiten diren etxebizitzakegungo bizimodura egokitu dira. Tamainaz txi-kiagoak dira, eta espazioa ahalik eta ondoen

aprobetxatzea da helburua. Horretarako pentsatuta dau-de baita altzariak ere, gero eta funtzionalagoak gehienak.

Etxean igarotzen dugun denbora gehiena sukaldean ari-tzeko baino, lasai egoteko aprobetxatzen da orain. Horre-gatik sukalde txikiagoak egiten dira, egongelan espazioairabazteko. Etxeko espazioak batzeko eta pasilloak gutxi-tzeko joera ere indartzen ari da, espazioan irabazi eta fami-

G lian elkarbizitza sustatzeko, besteak beste. Dekorazioakere garrantzia handia hartu du. Garai bateko altzari zurru-nen ordez linea soil eta garbikoak daude indarrean orain,eta kolore neutro eta argikoak nabarmentzen dira. Apain-garriak protagonismo handia hartu dute, horien bitartezematen baitzaio pertsonalitatea eta ukitu ezberdina nor-beraren etxeari.

Goierrin sektore honetan zaildutako enpresa eta dendaugari dituzu, etxea apaintzerako orduan aholkua eta pro-posamenak emateko prest. Gida honetan aurkituko ditu-zu zenbait adibide.

Dsi

gno.

es

Page 4: Dekorazioa 2016

ELKARRIZKETA. Ainhoa Zurutuza. Dekoratzailea

4 dekorazio gehigarria

Ibai-Ond

o sukaldeak

6-7.AURKIBIDEA

SUKALDEAK. Erosotasuna egunerokora egokituta

8-9.

10. Sukalde amerikarrak 11. Etxeko elektrotresnak alaaltzariak?

12. SUKALDE EKOLOGIKOAK:Iraultza berdea

14.BAINUGELA:Estresaren aurkako erremedioa

16. TEKNOLOGIA BERRIAK:Teknologia ongizatera bideratuta

Page 5: Dekorazioa 2016

5dekorazio gehigarria

18. ATEAK ETA ZORUAK:Gustu adina aukeraLOGELAK

EGONGELAK

20.LOREAK:Loreak etxea apaintzeko

26. SOFAK:Etxean gehien erabiltzen dena

27. ARGIZTAPENA:Led argien iraultza

30.AROMAK:Etxean egiteko lurrin naturalak

22-23

24-25

28. DEKORAZIO ELEMENTUAK:Xehetasunen garrantzia

Ordizia Altzariak

Ordizia Altzariak

Page 6: Dekorazioa 2016

«Espazioak batzeakelkarbizitza sustatzen du»

Dekorazio lan bati ekiteko zer da egiten duzun lehendabizi-ko gauza? Garrantzitsuena bezeroa ondo ezagutzea da. Etxe batekzein funtzio bete behar dituen jakitea beharrezkoa da, zepertsona biziko diren bertan identifikatzea, beraien gus-tuak ezagutzea... Azken batean, dekoratzaileon lana beze-roaren beharrak eta gustuak forma harmoniko eta orekatubatean gauzatu ahal izatea da, eta azken emaitzan horiguztia islatu ahal izatea. Zaila egiten al zaizu zure gustuak bezeroarenaren gainetikez jartzea? Egia da zaila dela batzuetan oreka bilatzea, baina niretzat

bezeroaren gustuak errespetatzea oinarrizkoa da. Gu betisaiatzen gara aholkatzen, egokienak iruditzen zaizkigunkonbinazioak proposatzen. Baina azken hitza bezeroarenada. Askotan tokatu izan zait gustukoak ez ditudan lanakegitea.Erreforma integral bat egiterakoan zertan merezi du batezere dirua gastatzea? Erreforma batean garrantzitsua da oinarri on bat izatea.Horregatik, ikusten ez den horretan guztian inbertitukonuke: hoditeria berritu, instalakuntza elektriko on bat jarri,zoru bero-emailea jarri, berogailu sistema berritu... Gero,etxea apaintzeko diru asko izatea ez da garrantzitsuena.

BARANDIARAN BERRIKUNTZETAKO AINHOA ZURUTUZAREN IRITZIZ ERREFORMA BATEANGARRANTZITSUENA OINARRI ON BAT IZATEA DA.

6 dekorazio gehigarria

AINHOA ZURUTUZA. Dekoratzailea

elkarrizketa

Page 7: Dekorazioa 2016

7dekorazio gehigarria

Zein joerarekin identifikatzen zara gehien? Oso eklektikoa naiz. Joera asko nahastea gustatzen zait,ez nintzateke bakarrarekin geldituko. Joera nordikoa askogustatzen zait, batez ere materialengatik. Azuleju klasiko-ak gustatzen zaizkit, marmola ere asko. Baina altzari mo-dernoekin konbinatuko nituzke, adibidez. Zoruan egurra ja-rri zalea ere banaiz, ukitu rustikoaemateko, baina egongelaadibidez, linea oso modernoko sofa batekin orekatukonuke. Espazioak batzeko eta irekitzeko joera handia dago gauregun. Gustuko duzu? Oso zalea naiz. Sukaldea eta egongela batzeko joera askodago eta pasilloak ere minimora eramaten dira. Argi naturalgehiago lortzen da, errazago berotzen da espazioa, bisual-ki garbitasunean irabazten da eta familiaren elkarbizitzasustatzen du. Kolore neutroak ala biziak? Orokorrean kolore neutroen aldekoa naiz. Zorua, paretakaltzariak... kolore neutroetan jarriko nituzke. Hobe da kolo-re puntuak oihaletarako, pareta zehatz baterako, osaga-rrietarako uztea. Aspertuz gero errazagoak dira beste ba-tzuengatik ordezkatzeko. Materialek zer garrantzia dute? Handia. Barandiaranen material naturalen aldeko apustuaegiten dugu. Dekoratzerako orduan, ahalik eta material ez-berdin gutxien konbinatzen saiatzen gara, osotasun batemateko etxe osoari. Jo

sune

Zar

andona

elkarrizketa

Page 8: Dekorazioa 2016

ORAIN URTE BATZUETAKO ETA GAUR EGUNGO SUKALDEEN ARTEKO EZBERDINTASUNNAGUSIENA ERABILTZEN DIREN MATERIALETAN ETA DISEINUAN DAGO. EGUN SUKALDE

FUNTZIONALAGOAK EGITEN DIRA, ERABILTZEKO EROSOAK DIRENAK.

8 dekorazio gehigarria

izartea aldatzen doan eran bizi-erritmoak ere al-datu egiten dira ezinbestean. Bizimoduak nola,etxeaz gozatzeko moduak ere ez du gaur egungarai batekoen antzarik. Etxebizitza beraren egi-tura aldaketak ekarri du, batez ere, barneko an-

tolaketaren moldatzea. Egun, etxebizitza txikiagoak eraiki-tzen dira eta lekua ahalik eta hobekien aprobetxatzea dahelburu nagusietako bat espazio erosoak eta funtzionalaksortzeko. Sukaldea ez da salbuespena, eta espazio hau da,hain zuzen ere, etxe barruko antolaketan aldaketa gehienjasan duenetako bat.

Garai bateko etxeetan sukalde handiak egiteko joera ze-goen, familiak handiagoak ziren, eta hein handi bateanetxeko bizitza gehiena bertan egiten zen. Egongelak hartudio lekua gaur egun sukaldeari zeregin horretan. Ondorioz,sukalde txikiagoak eraikitzen dira etxeko gainontzeko es-pazioek tamainan irabaz dezaten.

Tamainan ez ezik, estiloan ere aldatu dira, eta asko, su-kaldeak. Beasaingo Ibai-Ondo sukaldeetan esan dutenez,«garai batekoak beroagoak ziren, egurra erabiltzen zen al-

tzarietan, eta detaile gehiago izaten zituzten. Orain hotza-goak dira, egurra desagertu egin da eta melamina bezalakomaterialak erabiltzen dira batez ere. Altzarien estiloa linea-lagoa da, detaileak desagertu egin dira».

Funtzionaltasunean irabazi dute batez ere sukalde mo-dernoek. «Sukaldean aritzeko denbora gutxiago daukagu,horregatik dena eskura izateko pentsatuta daude altza-riak». Finean, egunerokoan ahalik eta erosotasun handienaemateko altzariak egiten dira, «erraz maneiatzeko siste-mak eta mantentzeko errazagoak» diren piezak sortuz. Su-kalde batean ordena eta praktikotasuna dira bilatzen direnezaugarri nagusienak, horregatik «tresnak biltzeko espa-zioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko altueran eraikitzendira altzariak».

MELAMINAZKO ALTZARIAK EGURRAREN ORDEZ

Materialen artean melaminazko altzariak dira egun gehiensaltzen direnak. «Egurra material hobea dela esan daiteke,baina mantentzeko lan gehiago ere ematen du». Melami-nen artean kalitate ezberdinekoak aurki daitezke merka-

G

SUKALDEA: EROSOTASUNAEGUNEROKORA EGOKITUTA

sukaldeak

Page 9: Dekorazioa 2016

9dekorazio gehigarria

Sukalderako mahaietan eta aulkietan ere garapenbat egon da. Espazioaren murrizteak sukaldeetanmahai txikiagoak jartzeko beharra sortu du. Bainahauek ere funtzionaltasunean irabazi dute. Gehienakliburu motako mahaiak dira, ireki eta handitu daitez-keenak. Berrienak plantxarako mahaia ere badakarteintegratuta. Aulkiak mahaiaren tamainaren arabera-koak dira, ergonomikoagoak eta diseinuzkoak. Mate-rialetan aukera zabala dago.

MAHAIAK ETA AULKIAK

Ibai

-Ond

o s

uka

ldeak

tuan, gainera eboluzionatuz doan material bat dela esandaiteke, «gero eta kalitate hobeagokoak egiten baitira be-har berrietara egokituz».

Gainaldeei edo entzimerei dagokienean, garai batekogranitoa eta marmola ordezkatu ditu silestone-ak edo ze-ramikak. Lodiera txikiagokoak dira, estetikoki politagoakeman dezaten. Eta merkeagoak ere badira. Atal horretanberriena dekton izeneko materiala da, silestonea bainotenperatura altuagoak jasaten ditu, baina garestiagoa erebada. Koloreak ere aldatu dira, zuriak eta naturalak deituri-koak dira gehien jartzen direnak. Garbitasuna eta argitasu-na ematen dute, eta leku txikietan espazioaren sentsa-zioa handiagotzen dute.

sukaldeak

Page 10: Dekorazioa 2016

SUKALDE AMERIKARREK UKITU MODERNOA EMATEN DIOTE ETXEARI ETA GAINERA, ESPAZIO GARDEN ETA ZABALAK SORTZEKO AUKERA APARTA DIRA.

10 dekorazio gehigarria

ukalde amerikarrak tamaina txikiko etxeetan es-pazioan irabazteko aukera ezinhobea dira. Gai-nera, ukitu modernoa ematen dio etxeari eta es-pazio zabal interesgarriak sortzeko gai dira.

Mota honetako espazioei ahalik eta probetxu handienaateratzeko dekorazioan asmatzea ezinbestekoa da. Espa-zio zabal bat atsegina izan dadin kutsadura bisuala murriz-tea komeni da. Horretarako etxetresna elektrikoak armai-ruetako ateen atzean ezkutatzea izan liteke bide bat. Gelaluze eta estu batean sukaldea punta batean eta egongelabestean jartzea da egokiena, banaketa horrek espazioazabalduko baitu. Sukaldea eta egongela batzean, komeni-garria da bi espazioetan gutxienez kolore berdin bat sar-tzea konkordantzia eta jarraipen sentsazioa emateko.

Bisualki espazioak banatzea ere garrantzitsua da, alfon-brak erabil daitezke zoruan, edo barra amerikarrak eta so-fak gainontzean. Ideia ona da baita ere sukaldea eta egon-gela estilo bereko altzariekin dekoratzea.

S

BATU ESPAZIOAN IRABAZTEKO

luzn

ort

e.w

ord

pre

ss.c

om

sukaldeak

Page 11: Dekorazioa 2016

11dekorazio gehigarria

erkatuak aukera zabala eskaintzen dugaur egun sukaldea osatzeko altzari etaetxetresna elektrikoetan, baita prezioeidagokionean ere. Zertan inbertitu behar-

ko litzateke gehiago, kalitatezko altzarietan edoetxetresnetan? Bada, sektorean adituak direnenesanetan, gutxieneko kalitate bat lortzeko ez dagogehiegi ordaindu beharrik ere. Horregatik, kalitatemaila hori eskaintzen duten materialetan inbertitze-ko gomendioa egiten dute, sukalde bat jartzen de-nean urte askotarako izaten baita.Etxetresna elektriko onak edukitzea ere ona da,

AAA kategoriakoak, aurrezten laguntzeaz gain, ingu-rumenari kalte gutxiago egiten diotelako. Dena den,gaur egungo etxetresnak iraungitze datarekin egitendirela aintzat hartu behar da erosterako orduan.

M

sukaldeak

cocinasrey.com

AURREZTU, KALITATEANGALDU GABE

Page 12: Dekorazioa 2016

ZIURTAGIRIDUN EGURRAK ETA INGURUMENA ERRESPETATZEN DUTEN

EKOIZPEN PROZESUAK DIRA SUKALDE BERDEEN IRAULTZAREN

AINTZINDARIAK

12 dekorazio gehigarria

izitzako beste hainbat esparrutan bezala, ekolo-gikoaren aldeko apustua altzairugintzara ere iri-tsi da. Sukaldeen alorrean altzari jasangarri etaosasungarriak jada errealitate bat dira, eta badi-

rudi geratzeko etorri direla. Helburu nagusia altzariek bere bizi-zikloaren barruan in-

gurumenari ahalik eta kalte gutxien egitea litzateke, hauda, lehengaiak lortzeko unetik hasi eta altzari funtzioa be-tetzeari uzten dioten arte. Horretarako beharrezkoa da in-gurumena errespetatzen duten produktuak eskaintzea,egurraren ziurtagiriak zainduz, ur-pinturadun produktuak

erabiliz edo formaldehido emisio baxuko oholak lehene-tsiz.

Altzariak ekoizterako orduan garrantzitsua da ziurtagiri-dun egurrak erabiltzea beti, era horretan, basoetako balia-bideen kudeaketa egokia bermatu eta kontrolik gabekomozketak saihestu daitezkeelako. Egurrak jasotzen dituentratamenduak ere kaltegarriak izan daitezke. Horregatikgarrantzitsua da olio edo argizaridun tratamenduak edoberunik gabeko lehorgarrien erabilera gehitzea. Material al-ternatiboak ere erabiltzen hasi dira, beira, plastiko tekniko-ak edo altzari herdoilgaitzak, esaterako.

B

SUKALDEEKOLOGIKOAK:

IRAULTZABERDEA

Ibai

-Ond

o s

uka

lde

ak

sukaldeak

Page 13: Dekorazioa 2016

ZAHARKITUAK GERATU DIREN ALTZARIEIITXURA BERRIA EMATEA EZ DA USTE BEZAIN

ZAILA. HEMEN ETXEAN PRAKTIKAN JARRI AHALIZATEKO HIRU TEKNIKA ERRAZ.

iru dira, hain zuzen, etxean zailtasun berezirikgabe praktikan jarri ahal izateko aipatuko ditu-gun dekorazio teknikak: decape-a, decourage-aeta txantiloiak erabiliz pintatzea —estarcidogaz-

telaniaz—. Teknika horiek aplikatuta, etxean alboratuta di-tugun altzari zaharrei itxura berria ematea da helburua, ezzaharberritzea. Berrerabilpena bultzatzea, azken batean.Maite Fernandez dekorazio teknika hauetan aditua da, etauztailean zehar ikastaro bat eskainiko du Ezkio-Itsason. Be-rak hitz egin digu teknika hauen inguruko xehetasunez. Edozein irudi altzarian margotuta dagoen itxura ematea

da decourage teknikaren helburua. Horretarako nahikoadugu gustuko irudiaren fotokopia bat paperean izatea. Al-tzaria kolore argikoa izatea ere garrantzitsua da, gaineaninprimatu beharreko irudia hobe bereiziko baita. Behin ele-mentu guztiak eskura, teknika hori aplikatzeko egokia denitsasgarri bat erosi behar da. Itsasgarria altzarian eta foto-kopian eman eta gero itsatsi eta lehortu arte itxaron beharda. Behin lehortuta, fotokopia papera urarekin busti etapazientzia handiz kendu behar da. Bestalde, oso modan dago gaur egun zahar itxura ema-

ten duten altzariekin etxeko toki zehatzen bat dekoratzea.Efektu hori lortzea ez da dirudien bezain zaila, decape tek-nika erabilita. Etxean eskura dugun edozein altzari erabilidezakegu teknika hau aplikatzeko. Gustuko duzun edozeinkolore aukeratu eta altzaria margotzea izango da lehenda-biziko lana. Margotu aurretik altzaria lixatzea komeni da,ondoren, pintura ondo inprimatuta geratu dadin. Behinpintura ondo lehortuta dagoela egiaztatu eta gero, horre-tarako egokia den lixa batekin altzariaren ertzak eta mol-durak lixatu behar dira, nahi den efektua lortu arte. Txantiloiak erabiliz margotzea, altzari bati itxura berria

emateko beste teknika bat da. Txantiloiak edo plantilakerosi daitezke merkatuan horretarako. Hasteko dekoratunahi dugun gainazala lixatzea komeni da. Ondoren, plantilaondo egokituko dugu, behar izanez gero zinta itsasgarri ba-tekin eutsiz. Pintura pintzel edo esponja batekin zabaldu-ko dugu, kanpotik barruranzko norabidean beti. Amaituta-koan plantila kendu eta pintura lehortu arte itxarongodugu. Ondoren, berniz, laka edo argizaria gehituko dugumarrazkia babesteko.

H

ETXEANPRAKTIKANJARTZEKO

viajesyeve

ntos.com

totena

rt.com

noslopas

amosd

ivinam

ente.wordpress.com

13dekorazio gehigarriadekorazio teknikak

Page 14: Dekorazioa 2016

AZKEN URTEETAN DEKORAZIO MINIMALISTARAKO JOERA HANDIA IZAN DA BAINUGELETAN.ORAIN VINTAGE ESTILOKO ALTZARIAK SARTZEN HASI DIRA.

14 dekorazio gehigarria

arai batean ez bezala, bainugelak garrantziahandia hartu du etxe barruan. Beasaingo HarriGresakeko Maribi Lumbresarek eta Maider Ba-rriolak argitu dutenez, «gero eta denbora gehia-

go pasatzen dugu bertan, txukuntzen, apaintzen... Eta lanegun baten ondoren lasaitzeko gunea» ere bilakatu da bai-nugela. Diseinuari eta dekorazioari dagokionean mundubat ireki da azken urteetan bainugelen alorrean. Gaur, ezdute lehengoen antzarik. Bainugeletako estaldurari dagokionean, gehien erabil-

tzen diren materialen artean zeramika eta gresa daude.«Emaitza onenak ematen dituzte, eta praktikoagoak dira,garbitzerako orduan denbora aurrezten laguntzen dutela-ko». Dena den, berriz dator bueltan marmola, «zuri carraraketa beltzak». Oso modan daude baita ere «harri naturalaedo egurra imitatzen duten portzelanak». Ia hamarkadabat desagertuta egon eta gero, gogor datoz azulejo hidrau-likoak ere, «forma, tamaina eta kolore ezberdinetan». Altzariei eta komunari dagokienean, asko eramaten dira

oraindik zintzilikariak, «zoruaren garbiketa errazteko». Al-tzari eta gainaldeko gehien-gehienak ura irristatzeko trata-menduekin datoz, «zikinkeria inkrustatzea saihestuz». De-

korazioari dagokionez, joera minimalista izan da nagusi,baina orain gogor jotzen ari da vintage tankerakoa, «tradi-zioa eta artisau lana berreskuratuz». Altzari gehienak neu-rrira egiten dira, eta garai batean pentsaezinak ziren mate-rialak nahasteko joera handia dago, «egurra bezalako mate-rial noble bat, hormigoia edo burdinarekin, adibidez».Gainaldeetan kristal trinkoak eramaten dira, bezeroak nahiduen kolorean. «Koloreak ez dira narriatzen, beira kolorea-rekin urtzea lortu baitute». Berdin portzelanarekin. Orokorrean, kolore neutroetarako joera nagusitu da bai-

nugeletan ere, «kolore puntua eskuoihal eta alfonbrekematen dute». Argiztapena ere garrantzitsua da. Hiru argipuntu gomendatzen dituzte Harria Gresakoek: «Orokorrasabaian, iragazgaitza dutxa barruan jartzeko eta puntualaispilurako». Txorrotetan azkena desmuntatzeko piezak dira, garbike-

ta errazteko. Emari ekologikodunak egiten dira, ura aurrez-teko. Ohiko kromatuez gain, beltz eta urre-kolore-arrosamate koloreak oso modan daude. Portzelanazko dutxaon-tziak jartzeko joera handitzen ari da, gaur egun gaineraneurrira moztu daitezke. Erradiadoreak paretak janztekoerabiltzen dira, eta dekoratzeko funtzioa betetzen dute.

GESTALDURARAKO MATERIALEN ALORREAN AUKERA ZABALA ESKAINTZEN DU MERKATUAK.

MARMOLA ETA PORTZELANA BUELTAN DIRA.

BAINUGELA ESTRESARENAURKAKO ERREMEDIOA

komunak

Harria Gresak

Page 15: Dekorazioa 2016
Page 16: Dekorazioa 2016

TEKNOLOGIAK BIZITZA ERRAZTEA DUHELBURU, BAITA ETXEKO EGUNEROKOLANETAN ERE. BAINUGELAK EZ DIRA

SALBUESPENA.

16 dekorazio gehigarria

eknologia berriak gero eta presentzia handiagoadute gure etxeetan. Eguneroko bizitzan dituguneginbeharretan laguntzea dute helburu, edoetxean erosoagoa sentiaraztea. Bainugelaren

munduan teknologia berriak gogor sartu dira eta egunmerkatuak eskaintzen dituen aukerak asko dira.

Beasaingo Harri Gresak etxeko Maribi Lumbreras eta Mai-der Barriolak esan dutenez, bidet funtzioa betetzen dutenkomunak gero eta gehiago ikusten dira munduko azoka na-gusienetan, Milanen kasu. Garai batekoak ez bezala, komunberriek teknologia integratuta eramateaz gain, diseinuaeta itxura bereziki zainduta dakarte. Komun horiek «urruti-ko aginte bidez maneiatzen dira, eta normalean eskuz egi-ten diren lan guztiak egiteko gai dira, tapa igo edo jaitsi, urabota...». Bidetak bainugeletatik desagertzen ari dira azkenurteetan eta horien funtzioa hartu dute komunek. Fun-tzionamendua guztiz erraza da, botoi bati eman eta komu-naren barruan ezkutuan dagoen txorrota luzatu egiten daur txorrota epel bat botaz. Ur txorrotaren indarra, etaorientazioa nahi erara doitu daiteke. Komunaren funtzio-naltasuna eta bidetean egiten den garbiketa batzen dira.Bainugelan espazioa aurrezteko aukera ezinhobea da,praktikotasuna gehituz.

HAMMAM-AK: SPA ZERBITZUA ETXETIK MUGITU GABE

Hammam-ak bainu turkiarrak dira. Bada, teknologia berriekhammam bat etxean izatea ahalbideratu dute. Teknologi-koki prestatutako dutxak dira, dutxaren paretetako bate-an kokatutako panel elektroniko baten bitartez, bezeroakaukeratzen dituen funtzio guztiak egiteko gai dena. Ham-mam-etan, dutxa azkar bat har daiteke, baina lurrun bai-nuak hartzeko edo hidromasajeaz gozatzeko aukera ereeskaintzen dute. Azken batean etxean erlaxatzeko beharduzun guztia eskainiko dizute.

Hammam-ak tamaina eta neurri ezberdinetakoak izandaitezke, neurrira egiten baitira gehienak. Bere funtzioezbehar bezala gozatzeko, dena den, espazio ertain-handiakhobeak dira horretarako. Barruko dekorazioa orotarikoaizan daiteke, txorrotak, azulejoak, lurra... bezeroaren eskudago. Hammam-etan, espazioaren arabera, aulkiak edokonketak ere jar daitezke.

T

TEKNOLOGIAONGIZATERABIDERATUTA

komunak

Har

ria

Gre

sak

Har

ria

Gre

sak

Har

ria

Gre

sak

Page 17: Dekorazioa 2016
Page 18: Dekorazioa 2016

18 dekorazio gehigarriazorua eta ateak

ERREFORMA BAT EGITERAKOAN GARRANTZIA HANDIA DU ETXEKO ZORU ETA ATEENAUKERAKETAK. MERKATUAN MATERIAL ETA PREZIO UGARIREN ARTEAN EGIN DAITEKE

HAUTUA, EGOKIENA ZEIN DEN JAKITEA DA KONTUA.

Etxeko zoruak eta ateek gainontzeko dekorazio guztia bal-dintzatuko dute, horregatik, merkatuan dauden aukerakondo aztertu, eta gustukoenak eta gure etxerako egokie-nak direnak hautatzeko denbora pixka bat hartzea komenida. Beasaingo Barandiaran Berrikuntzakeko Ainhoa Zurutu-zak lurrerako aukeratzen den materiala bat edo besteaizan, kolore naturaletara jotzeko gomendioa egin du, «lurraez baita etxe batean maiz aldatzen den elementua». Merkatuan aukera handia dago egun lur mota ezberdinei

dagokienean: egurra, laminatua, baldosak edo biniloak.Egurra material noblea da, «goxotasunean parekorik ezduena». Baina zoruan egurra jartzeko hautua egiten due-nak garbi izan behar du egurra elementu bizia dela eta on-dorioz, «itxura aldatuz joaten da, oso sentibera da urratueta kolpeekiko, kolorea aldatzen zaio eta mantenua behardu». Komeni da tartean behin lixatzea eta bernizatzea.

ZORUA AUKERATU LEHENDABIZI, ETA GERO ATEAK

Laminatuetan kalitate izugarri altuak lortu dira eta egurraederki imitatzen duten modelo asko dago. Berdin biniloe-kin. Laminatua egur xafla bat da, eta biniloa, aldiz, zoru za-harraren gainean itsats daitekeen material sintetikoa.Biak, egurra ez bezala, urarekiko erresistenteak dira eta ezdute ia mantenurik behar. Baldosetan ere aukera ikaraga-

rria da, eta «gero eta gehiago» jartzen dira. Hori dela eta,nahi den efektua lor daiteke baldosen bitartez.Zorua da aukeratu beharreko lehendabiziko elementua,

eta horren arabera egingo da gero ateetan hautua. Mate-rialetan aukera handia dago: «Egur trinkoa, kontratxapa-tua...». Baina ate bati kalitatea ematen diotenak «ezkutukobandak eta itxitura magnetikoak dira». Heldulekuek erebere garrantzia dute. Kolorea aukeratzerakoan ingurua az-tertu behar da lehenengo. «Ate ilunak oso eleganteak dira,baina leku argietarako bakarrik». Ate zuriek paretekin inte-gratu daitezke, eta oharkabean pasatu zabaltasun sentsa-zioa gehituz.

ZORUA ETA ATEAKETXEAREN BIZKARREZURRA

Josune

Zarandona

Page 19: Dekorazioa 2016
Page 20: Dekorazioa 2016

Ardo eta freskagarri zaharrei bigarren erabilerabat ematea ideia ona da beti. Kasu honetan lo-reontzi bihur ditzakezu. Bistara erakargarriakdira beti, eta edozer gauzarekin ematen duteondo.

BOTILA ZAHARRAK EZ BOTA

ETXEAN LOREAK EDUKITZEA BETI DA IDEIA ONA. BISTA ALAITZEN DUTE, ETA GOGO-ALDARTEA HOBETZEN DUTE OROKORREAN.

20 dekorazio gehigarria

LOREAK ETXEA APAINTZEKO

loreak

Dagoeneko erabiltzen ez dituzun ureztaontzieibizi berri bat eman ahalko diezu sormena era-biliz. Loreontzi edo ureztaontzi bati bizi berribat emateko, nahikoa da bere kolorearekinondo uztartzen diren landare edo lore bat aur-kitzea.

BIZI BERRIA UREZTAONTZIARENTZAT

Zimeltzen hasi diren lore sorta bateko loreekgehiago iraun dezakete. Nola? Sakonera gutxikobeirazko edo zeramikazko plater bat urez beteeta lore-begiak edo kapuluak bertan jarrita.Arrosak, krisantemoak eta gerberak egokiakdira horretarako.

LORE SORTAREKIN ZER EGIN?

azu

lyc

ho

co

late

.wo

rdp

ress

.co

m

Page 21: Dekorazioa 2016

21dekorazio gehigarrialoreak

Etxe barrua dekoratzeko ideia faltan bazabiltza, langehiegi emango ez dizun zerbaitekin has zaitezke. Bei-razko potoetan harriak eta maskorrak sartuz, ohe ikus-garria osatuko duzu loreentzat. Egurrezko kaxa zaharbat loreentzako apal ikusgarri bilakatu daiteke ahaleginhandirik egin gabe. Eta zopa-ontziak hautsa baino ezbadizu hartzen azkenaldian, bete ezazu lorez. Okasiobereziren batean mahaia apaintzeko ideia egokia da.

AUKERAK IDEIAK ADINA

Page 22: Dekorazioa 2016

ESTILO NORDIKOA DA AZKEN URTEETAN INDARREAN DAGOEN JOERA LOGELEIDAGOKIENEAN, ETA DIRUDIENEZ HORRELA JARRAITUKO DU ORAINDIK.

22 dekorazio gehigarria

Logeletan guztiz aldatu den beste elementuetako batarmairua da. Barne diseinuaren aldaketak benetakoiraultza suposatu du egun etxeetan pilatzen den arropaandana txukun gordeta edukitzeko lekuak egokituta.Gaur egun, egunerokoan janzteko behar dugun guztiabertan sartzeko pentsatuta daude armairuak. Batetik, egungo etxeen tamainara egokitu behar izan

dute armairuek. Etxeak txikiagoak dira, eta ondorioz,baita logelak ere. Espazio txikiagoan gauza gehiago sar-tu ahal izateko pentsatuta daude, hortaz. Bestetik,egungo janzteko joeretara ere egokitu dira armairuak.Orain arropa garai batean baino motzagoa da, ondoriozarropa zintzilikatzeko altura txikiagoarekin moldatu gai-tezke. Egun eramaten den beste joeretako bat armairuak

eta mesanotxeak batasun bat osatzea da; ez dadila es-pazio librerik gelditu bataren eta bestearen artean.

DENA SARTZEKO ARMAIRU FUNTZIONALAK

txeko gainontzeko geletan bezalatsu, logeletanere estilo xumea, lineala eta karga askorik gabeada nagusi. Ordizia Altzariakekoek esan dutenez,dagoeneko badira makina bat urte joera horimodan jarri zenetik. Poliki-poliki beste estilo ba-

tzuk ere sartzen ari dira merkatuan «linea borobilduagoakdituzten altzariak, edo antzinako logelen estiloa ukitu mo-derno batekin», adibidez. Dena den, saltzen den guztiaren«%10 edo %15 baino ez dute suposatzen joera horiek»,Gaur- gaurkoz gehien saltzen dena estilo nordikoa bezalaezagutzen den hori baita. Izan ere merkatuak jendeak eskatzen duen horretara

moldatu behar izan du. Jendeak, batez ere «funtzionalta-suna eta soiltasuna bilatzen ditu altzarietan. Ekonomiariere lehen baino gehiago begiratzen zaio». Garai batean ezbezala, orain altzariak urte batzuen buruan aldatzeko as-moarekin erosten dira. Altzariak merkatu behar izanak ma-terialak aldatzea ere ekarri du. Gaur-gaurkoz egur lamina-tuekin egiten da lan bereziki. «Emaitza oso onak ematen di-tuzte».

E

LOGELETAN ERE SOILTASUNA NAGUSI

Ordizia Altzariak

Oridizia Altzariak

logelak

Page 23: Dekorazioa 2016

23dekorazio gehigarria

Gazteentzako logelei dagokienean ere joera berdineiburuz hitz egin daiteke. Estilo nordikoa da nagusi azkenurteetan, linea soilak, garbiak eta koloreari dagokioneanargiak bilatzen dira. Gazteen logeletan, hala ere, gehiagoarriskatzen da kolorearekin eta armairuko ateetan edotiraderen aurrealdeko panelak kolore biziagokoak auke-ratzen dira, «urdina, laranja, horia edo kafe kolorea», ba-tzuk aipatzearren. Habia-oheak desagertu egin dira gazteen logeletatik,

eta horien ordez altuera ezberdinetako oheek hartudute indarra. «Normalean hiru altuerako piezak izatendira, ohe bat gaineko aldean, beste ohe bat erdialdean,eta beheko zatia tiraderak jartzeko probesten da». Orainurte batzuk oso modan egon ziren baita ere kuna-mol-dagarriak izeneko logelak; haurra hazi ahala bere beha-rretara egokituz joaten ziren altzarien pack bat zen.Gaur egun horrelako logelak ez direla apenas saltzenesan dute Ordizia Altzariakekoek.Altzari gehienak moduluka saltzen dira, eta bezeroak

nahi duen erara osatu dezake bere puzzlea. Gazteei zu-zendutako logelak idazmahaia ere eramaten dute nor-malean. «Komodak, aldiz, desagertu egin dira, ohe azpi-ko tiraderek betetzen baitute haien funtzioa».

GAZTEENTZAKO LOGELA MODERNOAK

Ordizia Altzariak

logelak

Page 24: Dekorazioa 2016

24 dekorazio gehigarriaM

iria

m L

uki

EGONGELAK ITXURALDATU

egongelak

Page 25: Dekorazioa 2016

GARAI BATEKO ALTZARI ZURRUNEKINALDERATUTA, PROTAGONISMOA GALDU DUEGONGELAREN OSOTASUNEAN ARMAIRUAK.TELEBISTA LAUEN SORRERAK ERE ASKO

ERAGIN DU ALTZARIEN FORMETAN.

25dekorazio gehigarria

gongelak egoteko lekuak dira, atseden hartzekoguneak. Horregatik, gaur egungo altzariak helbu-ru hori betetzeko diseinatuta daude. Garai bate-ko altzari zurrunak desagertu egin dira, eta bi-sualki garrantzia galdu du egongelako armairuak.

Gaur egun moduluka egiten dira altzariak, eta norberarengustu eta beharretara egokituz osatzen dira, gero, armai-ruak. Gainera, telebista lauen sorrerak asko erraztu du lineasinpleko altzariak sortzea. Logeletako altzariekin bezala, li-nea soilak dira nagusi egongeletan ere, sinpletasuna helbu-ru dutenak. Kolore argi eta naturaletarako joera egongele-tan ere nagusitu da, erlaxatzeko giroa sortzen baitute. Zure egongelari itxura berria emateko asmotan bazabil-

tza altzari berriak erostea da aukeretako bat. Baina egon-gela guztiz aldatzea ere posible da altzari zaharrak man-tenduz eta aldaketa txiki batzuk eginez. Modu honetaraaurreztea lortuko duzu, eta estilo ezberdinak konbinatuzukitu moderno bat emango diozu zure egongelari. Lehenik eta behin, egongela berrantolatzea komeni da.

Altzari handiak saihestu behar dira. Altzari arinek espazioahanditzen lagunduko digute. Argiarekin jokatuz giroa fres-katzea lortuko dugu. Ahalik eta argi natural gehien erakarribehar dugu egongelara. Horretarako, gortina lodiak kenduedo albo banatara biltzea ideia egokia izan daiteke. Horienordez gortina fin eta arinak jarriz argi natural gehiago lortu-ko dugu eta diseinuan irabazi. Egun joera dira panel japonia-rrak edo estoreak. Leiho baten parean ispilu bat jartzea ereideia bikaina da, argitasun efektua biderkatuko baitu. Argiartifizialak ere paper garrantzitsua jokatuko du dekorazio-an. Proiektu egoki bat egitea garrantzitsua da, argi puntuezberdinak lortzeko. Argiztapen orokorraz gain, interesga-rria da irakurtzeko txokoarentzako argiztapena egokitzea,edo argi leunagoak lortzeko zutikako lanpara bat leku es-trategiko batean jartzea.

ZAHARRAK BERRITU UKITU MODERNOA LORTZEKO

Gelari freskotasuna ematea lortuko duzu kuxinak, alfon-brak, loreontziak edo argazkientzako markoak jarrita. Esti-lo eta kolore berekoak izan daitezke, edo elkar konbinatzendutenak. Altzari zaharrak berritzeak dirua aurrezteaz gai-nera, ukitu moderno interesgarria emango dio egongelari.Pintura, oihalak edo binilo-paperak erabil ditzakezu horre-tarako. Estilo ezberdinetako altzariak ondo konbinatuzgero emaitza bikainak ematen dituzte. Egurrezko altzariakbadituzu, aholku ona da metalezko beste pieza batzuekinkonbinatzea, adibidez.

E

egongelak

Page 26: Dekorazioa 2016

26 dekorazio gehigarriasofak

EROSOTASUNA DA SOFA BAT EROSTERAKO ORDUAN AINTZAT HARTU BEHARREKOFAKTOREETAKO BAT, BAINA EZ BAKARRA. MODAKO EGONGELA IZAN NAHI BADUZU,

JOERAK ZEINTZUK DIREN JAKITEA EZINBESTEKOA DA.

Sofa egongelako altzari garrantzitsuena izateaz gain, egu-naren amaieran gehien erabiltzen dugun piezetako batdela ere esan daiteke. Horregatik, zure sofa aldatzekotanbazabiltza, denbora hartu eta merkatuan dauden aukeraklasai aztertzeko gomendatzen dizugu. Diseinu ezberdinakprobatzea garrantzitsua da, zuretzat egokiena zein denasmatzeko. Noski, beste hainbat faktore ere aintzat hartubeharko dituzu: Erosotasuna, eserleku kopurua, kolorea,estiloa, ehuna edo emango diozun erabilera, batzuk aipa-tzearren. Zure egongelari egokien doakion kolorea aukeratzea ere

garrantzitsua da oso. Sofa egongelako pieza nagusia izanik,gainontzeko altzariak, oihalak eta osagarriak egokituko be-harko dira aukeratutako kolorera eta ez alderantziz. Kolore-arekin zalantzak izanez gero, joerak jarraitzea izango duzuaukera onena. Aurten kolore lauko sofak daude modan,

neutroak edo naturalak deiturikoak. Horien artean grisa na-barmendu behar da. Baina joera dira baita ere itsas urdina,gorria, oliba-berdea edo mostaza.Guztiaren gainetik, erosotasuna da garrantzitsuena.

Hala, 2016an ere diseinu erosoak izango dira nagusi: eserle-ku zabal eta erosodun sofak, atera daitezkeen bizkarraldeeta jarlekuekin, relax sistemak...

MODAKO EGONGELA 50, 60 ETA 70EKO JOERAK IMITATUZ

Linea soil eta garbidun sofak dira 2016ko joera nagusiena,baina proposamen klasikoagoak ere ari dira sartzen poliki-poliki. Vintage tankerakoak izango dira nagusi, 50, 60 edo70eko hamarkadetakoak, batez ere. Emaitza bikain bat lor-tzeko, ezinbestekoa izango da pieza garaikideago batzue-kin konbinatzea. Etxeak gero eta txikiagoak direnez, sofapraktiko eta multifuntzionaletan aukera zabala izango da.

SOFA: ETXEAN GEHIENERABILTZEN DEN ALTZARIA

Ordizia Altzariak

Page 27: Dekorazioa 2016

27dekorazio gehigarria

meetthings.com

argiztapena

LED MOTAKO ARGIEI ESKER ETXEKO GUNE BAKOITZARI ITXURA BAT EDO BESTEA EMATEAPOSIBLE DA.

ed argiek iraultza suposatu dute argiztapena-ren munduan. Tapia Instalazio Elektrikoetakoburu Xabier Tapiak esan duenez, «led-ari eskeraukerak biderkatu egin dira», batez ere argiaren

bitartez etxe barruko dekorazioa indartu nahi denean. Ga-rai batean, argia edozein lekutan jartzeko estruktura jakinbat beharrezkoa zen, orain ordea, «ia edozein lekutan jardaiteke argi puntu bat». Argiak bere kabuz ez du dekoratze-ko balio, baina elementu garrantzitsua bihurtu da, «etxekogune jakin bati edo dekorazio zehatz bati garrantzia ema-terako orduan lagundu egiten baitu». Merkatuan led motako argiak sartzeak argiaren beraren

formatua eta itxura ere aldatu ditu. «Orain euskarriak osotxikiak dira, oharkabean pasatzen dira». Gainera, argi beroa-goak edo hotzagoak sortzeko gaitasuna handiagoa daegun, «koloreak konbinatu daitezke, eta espazio bati itxuraezberdina eman».

ARGI BEROAGOAK ETA HOTZAGOAK SORTZEA

Argiaren kolorea Gradu Kelvinetan neurtzen da. Gaur egun,etxe gehienetan jartzen diren argiak «3.000ºK eta 4.000ºKartekoak izaten dira. Gero eta Gradu Kelvin gutxiago orduan

eta argi beroagoa, eta alderantziz». Ohikoenak horiek badi-ra ere, led argiekin beste gradu batzuetan jokatzeko auke-ra ere ematen du. Argi beroak batez ere logeletan jartzendira, egongeletan ere bai, beste argi puntu hotzagoekinkonbinatuta. Argi hotzenak sukaldera bideratzen dira.

ARGI PUNTUAK JARTZEKO JOERA

Argiztapenaren kontzeptua aldatu egin da, eta gaur egunargi puntu ezberdinak elkarren artean konbinatzeko joerakhartu du indarra. Luminaria oso mehea denez, argi puntuoso doiak jartzeko aukera ere badago, «koadro bat, armairuazpiak, edo apal bat argiztatzeko, adibidez». Modu honeta-ra, argi bat edo bestea piztuta, giro oso ezberdinak sortu-ko ditugu etxe barruan.Horiek ez dira ordea, led argiek eskaintzen dituzten

abantaila bakarrak. Elektrizitatean aurrezteko «orain artesortu den argi mota eraginkorrena baita». Led-ak oso po-tentzia baxuekin argi kopuru gehiago sortzeko gai dira. «Ga-rai bateko kontsumo baxuko bonbilla onenekin alderatuta,ez dauka alderik. Horien potentzia erdiarekin argi kopurubera lortzen baita gaur egun». Led argietan inbertsioa egi-teak merezi du, denborarekin dirua aurrezten baita.

LORAIN ARTEKO ARGIEK EZ BEZALA, ARGI HOTZ ETA BEROAK SORTZEKO AUKERA ZABALAGOA

ESKAINTZEN DUTE LED MOTAKOEK.

LED ARGIAK: IRAULTZADEKORAZIOAN

Page 28: Dekorazioa 2016

ETXEA DEKORATZERAKO ORDUAN GARRANTZITSUA DA OSO XEHETASUN TXIKIEI EREERREPARATZEA, LAN GUTXIREKIN TXOKO BAT ITXURALDATZEA LORTUKO BAITUZU.

28 dekorazio gehigarria

txea babesa bilatzen dugun gunea da. Horrega-tik etxea norberaren gustuen arabera atontzeaezinbestekoa da helburu hori betetzeko. Deko-razio gida honetan orain arte ikusi dugun bezala,hainbat faktore kontutan hartu behar dira horre-

tarako. Etxearen beraren barne antolaketatik hasita, auke-ratutako altzarien eta osagarrien estiloarekin jarraituz, edokoloreekin eta argiarekin konbinazio egokiak asmatuz.

Baina hori bezain garrantzitsua da, etxea dekoratzerako

orduan xehetasunetan asmatzea, dekorazio elementu ja-kinak erabilita, etxeko txoko ezberdinak guztiz itxura alda-tzea lortuko baituzu. Lau proposamen luzatuko dizkizugujarraian, diru gehiegi gastatu gabe txoko, pareta edo altza-riei ukitu berezi eta modernoena emateko. Kandelak erabi-lita ukitu erromantikoa emango diozu nahi duzun guneari,pareta bat guztiz jantziko duzu argazkietarako markoakedo dekorazio biniloak ondo konbinatuz eta erosotasune-an irabaziko duzu modako kuxinak jarriz.

E

XEHETASUNEN GARRANTZIA

KANDELEKIN APAINTZEA. Kandelek argitasuna eta be-rotasuna emateaz gain, giro magikoak sortzeko apar-teko gaitasuna dute. Kandelak piztearekin bakarrikedozein txoko eraldatu dezakegu, gure burua erlaxa-tzeko edo erromantizismorako prestatuz. Merkatuanmota, neurri, forma eta estilo ezberdinetako kandelakaurkitu ditzakegu gaur egun. Usaintsuak, irudi eta for-ma ezberdinak imitatzen dituztenak, edo tamaina ez-berdinak konbinatuz konposizio dotoreak egiteko au-kera eskaintzen digutenak. Kandelak besterik gabemahai edo edozein altzari baxuren gainaldean jar dai-tezke, eta nahi bada, oinarri ezberdinak erabilitaapaindu. Loreekin edo kaiolatxoak bezalako dekorazioelementuekin ere lagun daitezke.

PARETAK ITXURALDATU KOADROAK ERABILITA. Interioris-moaren munduan azken urteetan gero eta indar gehia-go hartzen ari den joeretako bat da paretak koadroekindekoratzekoa. Koadroen papera aldatu egin da, eta era-bilera berriak sortu dira, aukerak biderkatuz. Azkenal-dian bogan dagoen mugimendua koadroak multzokatuzkonposizio ezberdinak sortzearena da. Joera horri kasueginez gero, koadroak ez ditugu banaka edo txoko txikibat betetzeko soilik erabiliko. Helburua koadro ezberdi-nak batuz horma-irudi bat osatzea da. Horretarako esti-lo ezberdinak nahastea aholkatzen da: pinturak, lami-nak, mezuak, argazkiak... Koadroak hutsik ere jar daitez-ke, markoari protagonismo guztia utzita. Era berean,neurri, kolore eta material ezberdineko koadro edo mar-koak konbinatu ditzakezu, guztiek nahasketa harmonia-tsu bat osatzen dutela kontutan hartuta. Konposizioakbaina, zentzu bat izan beharko du, orekatua edo asime-trikoa, norberaren gustuaren araberakoa. Noski, osatukodugun horma-irudia apaindu nahi dugun gelako dekora-zioaren araberakoa izango da.

dekorazio elementuak

i24w

eb.c

om

nena

scoqueta

s.com

Page 29: Dekorazioa 2016

29dekorazio gehigarria

KUXINAK UKITU MODERNOA EMATEKO. Garrantzitsua dakuxinak gure sofarekin ez ezik gainontzeko altzariekinere egoki konbinatzea. Diseinu erakargarriak izatea etamodan egotea dira bilatu beharreko bi baldintza nagu-siak. Oso modan daude, adibidez, irudi geometrikodu-nak. Irudi handiegiak saihestea komeni da, eta zure so-faren koloreekin bat datozenak. Zen tankerako dekora-zioa duten kuxinak ere bogan daude. Oso egokiak sofazuri, beltz edo grisetarako. Sinbolodun irudiak edozuhaitzak dituztenak lasaitasuna gehituko diote egon-gelari. Animalien edo aurpegien formako kuxinak eregogor datoz, gazteei zuzendutako guneak dekoratze-ko egokiak.

PARETETAN AZKENA: BINILO DEKORATIBOAK. Biniloa ka-litate handiko itsasgarri bat da, garbia eta jartze-ko erraza. Hori bai, pazientzia pixka bat behar daegoki jarri dela bermatzeko, eta aspertzen gare-nean modu errazean ken daiteke. Biniloak oinarrilaua duten edozein materialen gainean jarri dai-tezke: paretetan, sabaian, lurrean, ateetan, al-tzarietan... Biniloak erabilita ukitu berezia eman-go diogu etxeko edozein txokori. Forma, tamainaeta mota askotakoak aurkituko dituzu: loreak,animaliak, zuhaitzak, haurrentzako irudidunak...arbelezko biniloak ere badaude, haurrek nahie-ran marrazkiak egin ditzaten, adibidez.

dekorazio elementuakdecoraciond

einteriores.me

maxivinilos.com

Page 30: Dekorazioa 2016

30 dekorazio gehigarrialurrinak

Osagaiak: Pinu edo intsentsu adarrak, laurelorriak eta intxaur-muskatua. Osagaiak nahieran konbina daitezke, norberaren gustuarenarabera.

USAIN NATURALAK

LURRIN NATURALAK ETXEAN EGITEKO ERRAZAK DIRA. GUZTIETAN PROZEDURA BERBERA DA:OSAGAIAK ELTZE BATEAN IRAKINARAZI ETA SU BAXUAN MANTENDU BEHAR DIRA.

LURRIN NATURALAK

Osagaiak: Laranja, kanela eta iltze usaindunadira behar diren osagaiak. Oso egokia da logele-tarako, adibidez. Laranja bat, bi kanela adar edokanela hauts koilarakada txiki bat eta iltzeusaindun koilarakada erdi bat nahikoa dira.

USAIN GOZO ZORAGARRIA

Osagaiak: Lima, erle-belarra, menta eta bainillaestraktua. Hiru limoi, lau erle-belar adar fresko,koilarakda erdi bat menta estraktu eta bainillakoilarakada txiki bat. Usain fresko eta atseginaematen du, menta oinarrizkoa da nahasketahonetan, lurrinari indarra ematen diolako.

USAIN FRESKO ETA ATSEGINA

ecologiaverde.com

Page 31: Dekorazioa 2016
Page 32: Dekorazioa 2016