DBH-BATX GIDA

34
1 SENTITU, PENTSATU, EKIN Hobetzeko irrikaz. Lizeoan azterketa egin berri dugu. Asebetetze galdetegiak bete ditugu familiok, ikasleok eta langileok. Horretaz gainera, Lezoko eta Pasaiako guraso, guraso ohi eta bestelako herritar eta eragileekin ere hitz egiteko aukera izan dugu Lizeoaren jardunaz. Emaitzak uztailean eskuratu ditugu eta hausnarketarako prest gaude. Zeregin horri irailean ekingo diogu. Komunikazio Batzordeak azterketaren ondorioak Artezkaritza Kontseiluan azaldu ondoren, abian jarriko dugu prozesua: emaitzak komunitate osoarekin konpartituko ditugu, gogoetarako foroak martxan jarriko ditugu eta Lizeoa osatzen dugun guztion parte hartzearekin, arlo sendoak mantenduz eta ahuleziak hobekuntzarako bidean jarriz, definituko dugu 2013-2017 Plan Estrategikoa. Hau izango da 2012-2013 ikasturtean aurrera eramango dugun erronka handi eta polit bat. Nolako Lizeoa ikusten dugu 2017 urtean? Zein bide egingo dugu hori lortzeko? Ziur nago denon artean bermatuko dugula etorkizuneko ikastola indartsua, kalitatezkoa eta datozen erronkei egokitua. Bitarte horretan, oporraz gozatuz indarberritu gaitezen, ikasturte berria irrikaz eta kemenaz bizitzeko. Besarkada handi bat, Elena Mendia Zuzendaria

description

Pasaia - Lezo Lizeoko Gida

Transcript of DBH-BATX GIDA

Page 1: DBH-BATX GIDA

1

SENTITU, PENTSATU, EKINHobetzeko irrikaz.

Lizeoan azterketa egin berri dugu. Asebetetze galdetegiak bete ditugu familiok, ikasleok eta langileok. Horretaz gainera, Lezoko eta Pasaiako guraso, guraso ohi eta bestelako herritar eta eragileekin ere hitz egiteko aukera izan dugu Lizeoaren jardunaz. Emaitzak uztailean eskuratu ditugu eta hausnarketarako prest gaude.

Zeregin horri irailean ekingo diogu. Komunikazio Batzordeak azterketaren ondorioak Artezkaritza Kontseiluan azaldu ondoren, abian jarriko dugu prozesua: emaitzak komunitate osoarekin konpartituko ditugu, gogoetarako foroak martxan jarriko ditugu eta Lizeoa osatzen dugun guztion parte hartzearekin, arlo sendoak mantenduz eta ahuleziak hobekuntzarako bidean jarriz, definituko dugu 2013-2017 Plan Estrategikoa.

Hau izango da 2012-2013 ikasturtean aurrera eramango dugun erronka handi eta polit bat. Nolako Lizeoa ikusten dugu 2017 urtean? Zein bide egingo dugu hori lortzeko? Ziur nago denon artean bermatuko dugula etorkizuneko ikastola indartsua, kalitatezkoa eta datozen erronkei egokitua.

Bitarte horretan, oporraz gozatuz indarberritu gaitezen, ikasturte berria irrikaz eta kemenaz bizitzeko.

Besarkada handi bat,

Elena MendiaZuzendaria

Page 2: DBH-BATX GIDA

2 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

AURKIBIDEA

I.- FUNTZIONAMENDU OROKORRA

1.1.-GOBERNU ETA FUNTZIONAMENDU EGITURA..............................3

1.2.- IKASLEEN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA.....................................10 1.3.- AUTOBUS ORDUTEGIA..............................................................13

1.4.- KONTUAN HARTZEKO OHARRAK.............................................14

1.5.- TELEFONO, HELBIDE ETA KONTU KORRONTEAK....................17

II.- FUNTZIONAMENDU PEDAGOGIKOA

2.1.- DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA...............................19

2.2.- BATXILERGOA............................................................................21

2.3.- BESTELAKO HEZKUNTZA JARDUERAN....................................24

2.4.- ARAUTEGIAK..............................................................................26

Page 3: DBH-BATX GIDA

3

I. FUNTZIONAMENDU OROKORRA1.1.- GOBERNU ETA FUNTZIONAMENDU

EGITURA

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

Gotzon Bereziartua Bazkide erabiltzaileaKarmele Cervera Bazkide erabiltzaileaAgurtzane Sistiaga Bazkide erabiltzaileaIbon Muñoz Bazkide erabiltzaileaAlain Idigoras Bazkide erabiltzaileaAitor Sarasola Bazkide erabiltzaileaAinara Zabala Lan bazkideaXabier Murua Lan bazkideaJone Abando Lan bazkideaTxaro Ariztimuño Lan bazkideaGema Lopetegi Lan bazkideaAlaitz Ipintza Lan bazkideaMikel Arnaez Bazkide laguntzaileaJabi Zubizarreta Bazkide laguntzaileaLurdes Sistiaga Bazkide laguntzaileaTxema Maritxalar Bazkide laguntzailea Josune Saizar Bazkide laguntzailea

ZUZENDARITZA TALDEA

ZUZENDARIA .............................................................................Elena Mendia GERENTEA .....................................................................................Peio EgañaHH-LHko IKASKETABURUA ...............................................Marijo ErtzibengoaDBH-DBHOko IKASKETABURUA ............................................Julen EzkurdiaKOORDINATZAILEAK

HAUR HEZKUNTZA .......................................................Karmele SistiagaLEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA ..................................Ione ArnaezLEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA ..................................Axun OlarraLEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA.......................Jesus Mª Gorrotxategi BIGARREN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA..........................Ander EtxebesteBIGARREN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA .............................Lea DorronsoroBATXILERGOA ............................................................Edurne MurgiondoORIENTAZIO DEPARTAMENDUA ..........................................Maite LarreaHEZKUNTZA BEREZIA ........................................................Euge Alfonso

Page 4: DBH-BATX GIDA

4 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

GELABURUAK

PASAIA-LEZO LIZEOAk partaidetza sozialean oinarritzen du bere izaera. Horrek ti-tularitatean ez ezik, kudeaketa estiloan eta ikastolako estamentu guztien parte hartze zabalean ere izan behar du isla. Gurasoen partizipazioa, beraz, gure filosofiaren ezinbesteko ardatza da.

Gurasoen partizipazioa ez ezik, euren iritzi, kezka eta iradokizunak jasotzeko bidea ahalbideratu nahi da. Horretarako, hain zuzen, jarri zen martxan GELABURUen figura.

GELABURUEN FUNTZIOAK

1. Harreman estua izango dute ikasgelako tutorearekin, eurak izango direlako gainontzeko gurasoen kezken bide izango direnak.

2. Ikasgelako ordezkariak izango dira Artezkaritza Kontseiluaren nahiz zuzendaritza-ren aurrean aipatu kezkak bideratzeko, eta baita hobetze iradokizunak egiteko ga-raian ere.

3. Gelako gurasoen partizipazioa bultzatuko dute Lizeoaren eguneroko bizitzan.

4. Gelaburu guztiek Gelaburuen Foroa eratuko dute.

5. Gelaburuen Foroa ikasturtean bitan bilduko da gutxienez: hasieran (urteko plana aztertzeko eta urteko batzarra prestatzeko) eta ikasturte amaieran balantzea egite-ko.

6. Urtarrila aldera, era berean, beste bilera mota bat izango da: Gelaburuen Foro Autonomoa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira, egon daitezkeen iradokizun eta ekarpenak bideratzeko.

HAUTABIDEA

Gelako familiaburuen artean bi gelaburu aukeratuko dira gela bakoitzean ikasturteko lehenengo gelako bilera orokorrean. Gelaburu kargua, beraz, konpartitu egingo dute bien artean.

Tutorea arduratuko da gelako gainontzeko guraso guztiei gelaburuen berri emateaz.

Iraupena, gutxienez, urtebetekoa izango da, aukeraketa urtero egingo delako.

Page 5: DBH-BATX GIDA

5

Page 6: DBH-BATX GIDA

6 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

ZUZENDARITZA, TUTOREAK eta IRAKASLEAK

DBH 1. ZIKLOA

Page 7: DBH-BATX GIDA

7

DBH 2. ZIKLOA

Page 8: DBH-BATX GIDA

8 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 9: DBH-BATX GIDA

9

ADMINISTRAZIO eta ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Iratxe Gorostegi.

Edurne Elizalde, Belen Alvarez, Idoia Urresti eta Lurdes Garmendia.

Sagarzazu.

Urresti, Lurdes Garmendia, Lorea Novo, Nekane Intxausti, Maite Etxe-

Garmendia, Idoia Loinaz, Gema Lopetegi, Koldobike Etxeberria, Mª Antonia Etxarri, Fe Otxoteko, Lurdes Etxeberria eta Amaia Egidazu.

Page 10: DBH-BATX GIDA

10 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

1.2.-IKASLEEN EGUTEGIA: DBH 1. ZIKLOA

Page 11: DBH-BATX GIDA

11

1.2.-IKASLEEN EGUTEGIA: DBH 2. ZIKLOA ETA BATXILERGOA

Page 12: DBH-BATX GIDA

12 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 13: DBH-BATX GIDA

13

1.4.- AUTOBUS ORDUTEGIADerrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta BATXILERGOA

Page 14: DBH-BATX GIDA

14 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

GARRAIOKO OHARRAK

da ikasturtean zehar.

zenbakiarekin.

du eta autobuseko zaintzaileari emango dio. Zaintzailea familiarekin harremane-tan jarriko da erabakitakoa adierazteko. Ez dira egun bereko aldaketa eskaerak onartuko.

1.4.- KONTUAN HARTZEKO OHARRAK

ASEGURUA

Eraikin nagusian funtzionamendua honelakoa izango da: ikasleak min hartzen due-nean, sendagileari deitu eta familiari adieraziko diogu. Istripuaren arabera, honela jokatuko dugu:

-

mea igorriko dio

gainera, familiartekoren batek edo Lizeoko irakasleren batek lagunduko dio.

JANGELA ZERBITZUA

BAZKARIAKAzken urteotan bezala klase egun guztietan eskainiko dugu zerbitzua, irailaren 7an hasita ekainaren 21ra arte, alegia. Hartara, ikasleak, klase eguna goizez nahiz goiz eta arratsaldez izan, jangela zerbitzua izango du ikasturte osoan. Kostuen artean desberdintasun handiak daudenez, mailaren arabera bereizi ditugu jan-gelako prezioak. Hona ikasturte berriko prezio politika DBH eta Batxilergoan:

E kobratuko zaie, hau da, 91’00 E hilero urritik ekainera bitarte, biak barne. Urte osoan geratzen direnei 14 egun ez zaizkie kobratuko eta beti bezala, 15 egun baino gehiagoko gaixotasuna izanez gero, kuotatik kenketa egingo litzateke.

E ordainduko dute bazkari bakoitzeko eta hamarnaka erosi beharko dira. Takoaren prezioa 57’00 Ekoa izango da eta ordainketa bi kontu korronte hauetan egin ahal izango da:

Gipuzkoako Kutxa: 2101 0089 63 0000606152 Euskadiko Kutxa: 3035 0125 11 1250014694

Page 15: DBH-BATX GIDA

15

DIETA: Ikasleren batek dieta bereziren bat jarraitu behar badu, gurasoek ohar bidez adieraziko dute, jantokian jakitun egon daitezen. Bestalde, ezingo da kanpotik janaria jangelara ekarri.

OGITARTEKOAKDatorren ikasturtean ez da igoerarik izango. Handiak 1’50 euro balioko du eta txikiak 0’60 euro. Ogitarteko hauek bosnaka erosiko dira banketxetako kontu korronte be-rean dirua sartuz (handiak 7’50 euro, txikiak 3 euro).

EGUERDIETAKO EREMUA

LIBURUTEGI ZERBITZUA EGUERDIZLizeoan bazkaltzen duten ikasleek 13:00etatik 14:45ak bitarte liburutegia erabiltzeko aukera izango dute. Bertan irakasle arduraduna egongo da.

JANTOKIKO JOLAS EREMUALizeoan bazkaltzen duten ikasleek 13:00etatik 14:45ak bitarte jangelako jolas eremua erabiltzeko aukera izango dute. Bertan irakasle arduraduna egongo da. Era berean, kanpo aldeko zaintzaz eta jolasaz arduratuko den beste irakasle bat egongo da.

EGUERDIETAKO EKINTZAKAurten ere, eguerdi partean, nahi duten ikasleentzat hainbat ekintza antolatu ditugu. Hala, aukeran egongo dira: trikitixa, panderoa, txalaparta, ingelesa, xakea, bertsola-ritza, mahai tenisa, euskal dantza, buztina, marrazketa eta argazkigintza.

ESKOLA KIROLA

GAZTELUTXO GURASO ELKARTEA

Gurasook dugun elkartea da: familia arteko irteerak burutzeko eta Herri Urratsera bezalako txangoak egiteko. Edozein dela ere egin beharreko ordainketa, hona hemen

Kutxako kontu korrontearen zenbakia: 2101 0089 66 0010446706

Page 16: DBH-BATX GIDA

16 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ateratzen du. Deialdia irailean argitaratzen da Euskal Herriko Buletin Ofizialean (0 eta 1 urtekoei kuotarako laguntza ematen zaie eta batxilergoko ikasleei jangela zerbitzua ez zaie bekatzen).

Pasaia-Lezo Lizeoak ematen dituen bekak dira 2 urte eta 18 urte bitartekoentzat. Irailean banatzen da zirkularra Eusko Jaurlaritzako bekarekin batera aurkezteko.

-

1. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ateratzen duena DBH 2. zikloarentzat eta Batxilergokoentzat. Deialdia martxoaren erdi aldera argitaratzen da Euskal Herriko Buletin Ofizialean.

Baldintzak:

onuradun ez izatea.

zitzaien, beti ere plazak bekadunekin betetzen ez baziren eta oso nota onak edukiz gero.

2. Gobernu zentralak ateratzen duena batxilergoko ikasleentzat. Deialdia otsailean ateratzen da Estatuko Buletin Ofizialean.

Baldintzak:

Beste unibertsitate barrutietan ikasi nahi duten ikasleei zuzenduta. Deialdia maiatzean ateratzen da Estatuko Buletin Ofizialean.

Page 17: DBH-BATX GIDA

17

1.5.- TELEFONO, HELBIDE ETA KONTU KORRONTEAK

WEB ORRIA:

DIRU SARRERETARAKO KONTU KORRONTEAK

2101 0089 63 0000606152 3035 0125 11 1250014694

gisakoentzat: 2101 0089 66 0010446706

TELEFONOAK

HAUR HEZKUNTZAPasai Antxo

- 2 eta 5 urte bitartekoak 943 345283 - 0 eta 1 urte bitartekoak 943 345405

Pasai Donibane - 3 eta 5 urte bitartekoak 943 524455 - 0 eta 2 urtekoak 943 341854

Pasai San Pedro 943 395562Lezo 943 340763

ERAIKUNTZA NAGUSIA Telefonoa 943 526850 Faxa 943 526854

Lizeora deituko duzuenean luzapena eskatuko zaizue, eta hura eman ezean, idazkarit-zara desbideratuko da deia. Hona luzapenak:

1

4

5

6

Page 18: DBH-BATX GIDA

18 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

II. FUNTZIONAMENDU PEDAGOGIKOA

LIZEOAK BULTZATZEN DITUEN JARRERA ETA BALOREAK Honatx gure hezkuntza komunitateko familietan eta ikastolan bertan landu nahi ditu-gun baloreak

leiala dela ulertuz, printzipioetan oinarritutako pertsona izatea, eman-dako hitza aintzat hartzea, eta norberaren buruarekin koherentea izatea.

errespetuzkoa dela ulertuz, bestea den bezala onartzen duen pertsona izatea. Besteak pentsatzen edo esaten duenarekin bat ez etorrita ere, bestea errespe-tatzen lagunduko duen jarrera demokratikoaren jabe izatea.

kritikoa dela ulertuz, bizitzea egokitzen zaizkion abaguneak, be-rezko irizpideekin baloratzeko gaitasuna duen pertsona izatea.

hori dela ulertuz, besteak esaten duena jasotzeko gai den pertsona izatea. Hau da, errespetuzko jarrera neutraletik haratago, bestearen esana-rekin inplikatzen den pertsona izatea.

solidarioa dela ulertuz, besteen beharren aurrean laguntzera egiten duen pertsona izatea.

autonomoa dela ulertuz, besteen esanen edota laguntzen zain egon gabe, eta gainontzekoak kontuan hartuz, bizimodua aurrera ateratzeko eta erabakiak hartzeko gai den pertsona izatea.

sortzailea dela ulertuz, problema eta egoera desberdinetan aukera eta soluzio desberdinak bilatzeko gai den pertsona izatea.

euskalduna dela ulertuz, euskara ezagutu eta erabiltzen duena, eta Euskal Herria ezagutu eta maite duen pertsona izatea.

hori dela ulertuz, besteen kulturak onartzen eta errespetatzen dituen pertsona izatea.

konprometitua dela ulertuz, gizartearen arazoen aurrean kezka agertu eta haien konponbidean konprometitzen den pertsona izatea.

konprometitua dela ulertuz, ingurumenaren arazoen aurrean konprometitzen den pertsona izatea.

Balore hauek, bistan da, eskolaldi osoari dagozkio eta Lizeoaren eta familiaren artean sustatu beharrekoak dira.

Page 19: DBH-BATX GIDA

19

2.1.- DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAIKASLEEN EBALUAZIOAIkasturtean 3 ebaluazio egiten dira. Noten berri emateko buletina ikasleari banatzen

zaio, landutako helburu guztien xehetasunekin batera, etxean erakutsi eta sinatua ekar

dezan aste beteko epean.

Ez dago azterketa egun finkorik; hau da, helburuka egiten da ebaluazioa. Irakasgai

bateko helburu bakoitza edo multzo bat landu ondoren ebaluatu egiten da, eta ikasleak

gaindituko ez balu, errekuperazio saioa ere izango du. Saio horiek, adinean aurrera

joan ahala, murriztu egingo dira. 2. zikloan gai bakoitzean, gehienez ere, bi errekupe-

razio saio egingo dira ebaluazioko.

LOEren eraginez, aparteko azterketa finalak egingo dira, ikasturtean zehar gainditu

ez duten ikasleentzat. Aurreko ikasturteko gainditu gabeko gaiak dituzten ikasleentzat

ohiko eta aparteko deialdiak egongo dira ekainean zehar.

Nota banaketa egunak hauek dira:

DBH 1 eta 2: 1. Ebaluazioa: azaroaren 30ean 2. Ebaluazioa: martxoaren 8an 3. Ebaluazioa eta Ohikoa: ekainaren 7an Aparteko deialdia: ekainaren 21an

DBH 3 : 1. Ebaluazioa: azaroaren 30ean 2. Ebaluazioa: martxoaren 8an 3. Ebaluazioa: ekainaren 14an Ohiko deialdia: ekainaren 20an Aparteko deialdia: ekainaren 21ean

DBH-4: 1. Ebaluazioa: azaroaren 30ean 2. Ebaluazioa: martxoaren 8an 3. Ebaluazioa: ekainaren 7an Ohiko deialdia : ekainaren 14an Aparteko deialdia: ekainaren 25ean

PROMOZIO IRIZPIDEAK ETA ESKOLATZEA1. Ikaslearen promozioa maila bukaeran erabakiko da. Kurtsoz pasatzeko edo

DBHko Titulua lortzeko, ikasleak irakasgai guztiak gainditu behar ditu. Irakasle taldearen eskutan geratzen da bat edo bi gairekin kurtsoz pasatzeko erabakia edota Titulu emankizunerako proposatzea .

Page 20: DBH-BATX GIDA

20 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

2. Promozio irizpide horiek kontutan izango dute:

3. Ikasleen derrigorrezko eskolatzeari buruzko oharrak:

arte eskolatuak egotera.

errepikatu.

TUTORETZA

Ikasleek tutoretza ordu bat dute astean, euren ordutegian txertatua. Bertan, gai des-berdinak jorratzeko aukera dute, batez ere euren bilakaera pedagogikoa eta antola-menduari buruzkoak.

Tutorea beti dago ikasleekin banan bana aritzeko prest, arazo edo kezkaren bat tar-tean denean.

Gurasoek tutorearekin hitz egin nahi duzuenean, aurretik eguna eta ordua zehaztu behar dituzue berarekin. Horretarako, hoberena Lizeora deitzea da. Ahal izanez gero, komenigarria da atseden orduan deitzea. Gainera, animatu nahi zaituztegu telefonoa hartzera eta tutorearekin harremanetan jartzera.

Tutoreak berak zuekin hitz egiteko beharra ikusten duenean, telefonoz deituko dizue, lehenbailehen zuekin bilera ordua zehazteko. Era berean, tutoreak edozein gorabehe-ra nabarmenen berri emango dizue ahalik eta azkarren.DBH 1. eta 2. mailetan, gutxienez, banan banako bi bilera egingo dira urtean, tuto-reak deitutaDBHko 1.mailan, bilera gelaka egingo da.DBHko 2. mailan, bilera orokorra burutu ondoren, gela bakoitza bere tutorearekin elkartuko da ikasturteari dagozkion xehetasunak azaltzeko.DBHko 2.zikoan, Mailako Bilerak egingo dira informazio orokorragoa emateko. Be-hean bilera hauen datak ematen zaizkizue. Datak gerturatzen doazen heinean, zirkular bat ailegatuko zaizue bilerara deituz.

-bezaroari buruz arituko da.

apirilaren 16an arratsaldeko 17:30ean.

apirilaren 18an arratsaldeko 17:30ean.

Page 21: DBH-BATX GIDA

21

ZENBAIT AHOLKUOndoren datozen aholkuak, agian, jakinak irudituko zaizkizu. Hala bada, soberan daude, baina lagungarri suerta dakizkizuelakoan idatzi ditugu.

(azterketa bezperatan besterik ez ikastea ez da gomendagarria).

dira.

bai etxean.

jarraituz (azterketak noiz dituzten jakinez, etxerako lanen eta apunteen kontrola eginez, etxean ikasteko ordutegi bat finkatuz etab).

2.2.- BATXILERGOAIKASLEEN EBALUAZIOA

Hiru ebaluazio daude. Ebaluazio bakoitzean, eta gaiaren arabera, azterketa bat edo bi egon daitezke. Normalean, balio handiena bukaerako azterketak du.

Lehenengo eta bigarren ebaluazioak errekuperazioen bidez gainditu daitezke. Hiru-garren ebaluazioak ez du berezko errekuperazio txandarik, ohiko deialdiko globalera pasatzen da, gainditu gabe izanez gero. Ebaluazioetan zehar gaiak gainditu ez dituzte-nentzat beste bi aukera daude: ohiko deialdia eta ez ohikoa.

Batxilergoko ikasleek, nota hobetzeko, ohiko deialdian (asignatura osoari buruz) aur-kezteko aukera izango dute, aukera bakarra. Gaizki egiten badute, zeukaten nota gor-deko zaie. Ikasleen azken kalifikazioa zenbaki osoz adieraziko da.Aparteko deialdiko azterketak prestatzeko errekuperazio klaseak egongo dira: Batxi-lergo 1ean ekainaren 4tik 12ra bitarte. Batxilergo 2an maiatzaren 22tik ekainaren 4ra bitarte.

Aparteko deialdian, irakasgairen bat gainditzen ez bada, nahiz eta ebaluazio bat edo bi eduki, hurrengo urterako gai osoa gelditzen da. Bigarren mailako ikasleek Batxilergo 1eko gai pendienteak gainditzeko aukera izango dute irailaren hasieran, azterketa glo-balen bidez, edo ikasturtean zehar ebaluazioz ebaluazio. Lortuko ez balute, maiatzeko ohiko deialdian eta ekaineko ez ohikoan beste aukera bana edukiko dute.

Selektibitatea prestatzeko klaseak maiatzaren 20tik ekainaren 4ra bitarte izango dira. Selektibitatea gainditzeko bi aukera daude: ohiko deialdia (ekaineko bigarren astean) eta ez ohikoa (uztailaren bigarren astean).

Page 22: DBH-BATX GIDA

22 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 23: DBH-BATX GIDA

23

PROMOZIO IRIZPIDEAK ETA ESKOLATZEA

epea dago batxilergoa bukatzeko.

da. Hiru edo gehiagorekin kurtsoa errepikatu egin behar da,

horiek soilik errepikatu behar ditu, edo nahi izanez gero kurtso osoa.

TUTORETZATutorea bere gelako erreferente nagusia da eta beti dago ikasleekin banan bana aritzeko prest, arazo edo kezkaren bat tartean denean.

Gurasoek tutorearekin hitz egin nahi duzuenean, aurretik eguna eta ordua zehaztu behar duzue berarekin. Horretarako, hoberena Lizeora deitzea da. Ahal izanez gero, atseden orduan deitzea komenigarria da. Gainera, animatu nahi zaituztegu telefonoa hartzera eta tutorearekin harremanetan jartzera.

Tutoreak berak zuekin hitz egiteko beharra ikusten duenean –arrazoi akademiko edo diziplinari buruzkoak direla medio- telefonoz deituko dizue, lehenbailehen zuekin bilera ordua zehazteko. Era berean, tutoreak edozein gorabehera nabarmenaren berri eman-go dizue ahalik eta azkarren.

Informazio orokorragoa emateko Mailako Bilerak egingo dira. Bertan, tutore bakoitzak tutoretza orduak adieraziko dizkizue. Behean bilera hauen datak ematen zaizkizue. Da-tak gerturatzen doazen heinean, zirkular bat ailegatuko zaizue bilerara deituz.

BATX 1.: urriaren 16an arratsaldeko 17:30ean.

BATX 2.: urriaren 18an arratsaldeko 17:30ean.

ZENBAIT AHOLKUDBHko sistemarekin alderatuta Batxilergoa dezente desberdina delako, hona hemen aholku zehatz batzuk.

behar eta ikasketak eguneratuta eraman behar dituzte.

indutako etxerako lan guztiak egin behar dituzte.

Ezin dute inolaz ere irakasgai baten haria erabat galdu. Zerbait ez badute ulertzen, galdetu behar dute.

halegin serio, luze eta tinkoa egiteko ohitura hartu behar dute.

miliaren jarraipena garrantzitsua da, seme-alabak ikasketekiko interesik ez duela galtzen eta behar duen lana egiten duela bermatzeko.

Page 24: DBH-BATX GIDA

24 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

2.3.- BESTELAKO HEZKUNTZA JARDUERAK

HEZIKETA BALOREETANGure eguneroko ahalegin pedagogikoari bultzada bat eman ahal izateko, urtero bezala aurten ere kanpoko adituak ekarriko ditugu gure ikasleei baloreetan hezten jarraitze-ko. Beren intereseko ikastaro eta hitzaldien bitartez laguntza aurkituko dute pertsonak bezala garatzeko eta oztopoak gainditzeko.

ikas

dituzte.

hitura osasuntsuak izateko ikastaroren bat ere edukiko dute DBHko zenbait mailatan (drogomenpekotasunaren eta tabakismoaren aurka, adibidez).

aila guztietako ikasleek parte hartuko dute euskararekiko jarrera ona eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko hainbat ekintzatan.

Aipatutako ekintzez gain, beste batzuk ere egitea ez dugu baztertzen. Eskaintza horiek behin ikasturtea hasi ondoren ailegatzen zaizkigunez, ezin dugu oraindik gehiago ze-haztu.

ESKOLA-TRUKEA HOLANDAREKIN2012-2013 ikasturtean ere, azken urteetako eskola-trukearen esperientziari eutsiko diogu, oso egokia izan baita azken urteotakoa. Aurten ere, Holandako Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin ikastetxearekin izango da aipatu trukaketa. Hamasei eguneko iraupena izango du, gutxienez. Zortzi eguneko harrera egingo diegu, alde batetik, eta bestetik zortzi egun izango dira bertara egingo direnak

Parte hartuko duten ikasleak Batxilergo 1. mailakoak izango dira. Hala ere, ez da nahikoa izena ematea parte hartzeko. Izan ere, badaude bete behar diren baldintza batzuk: ingeleseko ezagueraren eta erabilpenaren maila hobetzeko nahia izatea, suspentso askorik ez edukitzea, jarrera egokia agertzea prestaketa saioetan, etxerako lanak burutzea, etab.

Ikasturtean zehar trukaketarako prestaketa saioak burutuko dira, eskola orduetatik kanpo. Saio hauen helburua ingelesezko komunikazioa hobetzea baino ez da, eta baita eskola-trukerako materiala sortzea ere.

Page 25: DBH-BATX GIDA

25

TXANGO PEDAGOGIKOAK Urrian Bertizera.Maiatzean, gelaka, hiru eguneko irteera 15, 16 eta 17an. Tokia zehazteke.

Urrian, Aiako Harrietara.Maiatzaren 15,16 eta 17an, Zuatzara.

Irteerak ekainaren 17tik 21era.

Ikasketa Amaierako Bidaia, ekainaren 17tik 21era.

BATXILERGO 1.: Eskola trukea eta gainontzekoek egun bateko irteera.

BATXILERGO 2.: 3 eguneko bidaia, azaroaren 21,22 eta 23an Madrilera .

LIZEOTIK KANPORAKOAKAzken urteotan martxan diren bi tailerrekin jarraitzeko asmotan gara.

ANTZERKIGINTZA

Lizeoko taldeak zenbait topaketetan izandako arrakasta ikusirik, aurten ere jarraitzeko asmotan dira eta DBHko eta Batxilergoko gainerako ikasleei ere bertan parte hartzeko deia zabalduko zaie. Astean bi orduz aritzen dira eta ikasturte amaieran zuen herrietan beraiek sortutako antzerkia ikusteko aukera izango duzue.

LITERATUR LEHIAKETAK

Aspaldian ari gara idazteko zaletasuna lantzen eta hartara, ikasleak bultzatzen ditugu literatur lehiaketetan parte har dezaten. TXANPA LITERARIOA ere argitaratu dugu, maila guztietako ikasleek egindako lan nabarmenenekin.

Page 26: DBH-BATX GIDA

26

2.4.- ARAUTEGIAKElkarbizitza eta eguneroko jarduna bermatzen dute. Arau hauek betearaztea denon eginbeharra da, guraso, langile eta baita ikasleena ere. Denok horren arduradun sen-titu behar dugu.

DBH ETA BATXILERGOKO ARAUTEGI OROKORRALizeoan bai ikasgeletan, korridoreetan, jolaslekuetan, garraioan, jangelan eta ikaste-txeak antolatutako jardueretan geure hizkuntzan mintzatuko gara: EUSKARAZ.

Asistentzi arautegiaDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ez dute faltak egiteko eskubiderik.

Faltak justifikatzeko, gurasoek tutoreak ikasleari emandako orria bete beharko dute. Hutsegite agiri hauek gurasoek soilik bete ditzakete.

Aurreikusitako asistentzia falten (sendagilea, dentista etab.-erako. ordua, kirol le-hiaketak,…) justifikanteak falta egin behar den egunaren aurretik emanak izan be-harko dute, data eta ordua zehaztuz. Hutsegite agiririk ekartzen ez bada, falta jarriko da.

Ezustekoren bat balitz (ikaslea gaixo jartzea, adibidez), gurasoek tutoreari telefonoz abisatuko diote ikastolara deituz, edo bestela ikaslea ikastolara itzultzen denean justi-fikantearen bidez. Hutsegite agiri horiek aurkezteko epea hiru egunekoa izango da. Justifikante eredua tutoreari eskatu behar zaio.

Irakasleoi deitzeko, ahal izanez gero, atseden orduan egingo da, edo tutoreak adie-razitako orduan.

Justifikanteen onarpena Klaustroaren eskutan gelditzen da.

Ebaluazio batean gai bateko azterketa atzeratzen bada, ezin da gai horretako eba-luazio bereko errekuperazioa atzeratu.

Asistentzia falten berri nota buletinean emango da. Egozketak edo kanporaketak

Ikaslea, bere jarrera okerra dela eta, klasetik kanporatua baldin bada, tutoreak etxera abisatuko du eta falta bat jarriko zaio.

Puntualitate falta dela eta, (gai berean) lautan berandu iritsiz gero, jarrera panelean falta bat jarriko zaio.

DBH 1. zikloan 3 aldiz kaleratua izanez gero, egun baterako etxeratua izango da. Bost falta larrirekin ikasturte amaierako irteera egiteko aukera galtzen dute.

DBH 2. zikloan seigarren faltarekin ikasturtean zehar antolaturiko irteera eta ekintza pedagogikoak egiteko aukera galduko du; zortzigarren faltarekin egun baterako etxe-

26 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 27: DBH-BATX GIDA

ratua izango da. Jokabide oker hori errepikatuz gero, neurri gogorragoak hartuko dira. Kasu larriak Lizeoko Batzorde Pedagogikora eta Artezkaritza Kontseilura era-mango dira. Hezkuntza Ikuskaritzan ere horren berri emango da.

DBH 2. zikloan diziplina hutsegiteengatik ikasleren bat etxeratua bada, kanporatua dagoen egun bakoitzeko bi falta kontatuko zaizkio, horrek irteeretan eta bestelako antzeko ekintzetan eduki dezakeen eraginarekin.

Egozketa edo kanporaketen berri, gurasoei egun berean jakinarazteaz gainera, asistentzia faltekin batera nota buletinean ere emango da.

Mugikorrak:Ikasleek ezin dute ezertarako geletan mugikorra edo MP4 etab. moduko gailuak erabili. Halako gailuekin harrapatuz gero, aste beterako kenduko zaie.

Lehen zikloan, mugikorra Lizeoko eremuan beti itzalita egongo da. Musika entzute-ko, mugikorra ez den beste gailuren bat erabili beharko dute, beti ere grabagailurik gabekoa.

Horrez gain, mugikor edo beste gailuren batekin grabaketak egitea edo argazkiak ateratzea oso larritzat jotzen da eta larritasunarekiko bat datozen neurriak hartuko dira.

Erretzea debekatua dago Lizeoko eremuan.

Drogaren bat kontsumituz harrapatuz gero (porroak,…), txangoetara joateko bai-mena ukatu egingo zaie, aste bateko kaleratzearekin batera. Erretzailearen ondoan dauden gainontzekoak ere zigortuak izango dira.

Hausketak: Arauak ez betetzearen ondorioz zerbait hautsiz gero, norberak or-daindu beharko du.

Sarrera –irteerak: Lehen Hezkuntzako pasilloetatik ezin daiteke ibili, goizeko lehen orduan izan ezik, 8:20ean.

EguerdiakAulkiak bere lekuan jarri behar dituzte. Eguerdian, mahai azpian. Arratsaldean, ma-hai gainean.

Irteterakoan, gela era egokian utziko dute (lurra, apala, materiala,…)

Irteera garaietan eskaileretan eta pasilloetan lasai ibiliko dira, inor bultzatu gabe.

Lizeoko liburutegian, jardunaldi zatitua duten egunetan, 13:00etatik aurrera, bertan ari daitezke lanean, bertako arauak errespetatuz eta liburutegiko langilearen ardura-pean.

DBH 1. zikloko ikasleei bereziki dagokienean:

- Bazkalondoren ezin dute korridoreetan sartu. - Bazkalaurretik eta ondoren pezeretan egon daitezke, beti ere, modu egokian. - Bazkalaurretik terrazan egon daitezke, baina pasilloan ez.

27

Page 28: DBH-BATX GIDA

28

Lizeoarekiko errespetua

hondatuta azalduz gero, bera izango da erantzule..

Era berean, gela bateko ikasleak gela horren arduradunak dira eta gela zikina badago edo pintadak azaltzen badira, gela garbitzen geratuko dira arratsaldean.

Leku komunen (pezera, korridoreak, komunak,…) arduradunak denok gara.

Pezera zikina agertzen bada egun batez itxi egingo da.

Eguerdietan geratzen diren ikasleak drogaren bat kontsumituz harrapatuz gero, ekintza honi dagokion neurri zuzentzaileaz gain, epe batez eguerdietan Lizeoan gelditzeko eskubidea ukatuko zaie. Behin baino gehiagotan gertatuta, behin betirako ukatuko zaie jangelan gelditzeko eskubidea.

Jolas-garaiakIkasleek mailari dagokion pistara joateko aukera izango dute.

Pistetako txandak errespetatu egin behar dituzte.

DBH 1. zikloko ikasleak ezingo dira geletan gelditu jardunaldi zatitua denean; trinkoetan,bai.

Terrazara joatea erabakiz gero, bakoitza bere solairukora joango da, baina ezin da ez pilotarik ezta baloirik erabili.

Pasilloetan ez dira jolasean ibiliko.

Sotoan jolasteko aukera izango dute, jolas lasaietan ibiltzeko, ezingo dute ez futbo-lean ezta antzeko jokoetan ere ibili.

Lizeoan ezin da kartetan aritu, jolas-garaietan izan ezik.

Autobusetako arautegiaIkasleek autobusa hartzeko ordua baino bost minutu lehenago egon beharko dute geltokian. Lizeoan Autobusaren zain burdinazko ataritik barna egon beharko dute ikasleek.

Autobusa ere Lizeoko eremua da, eta geletan duten jokabidea eta irakasleei zor die-ten errespetu berbera erakutsi behar dute autobusarekin eta zaintzaileekin.

Errespetu osoz tratatu behar dituzte: autobuseko arduraduna, gidaria, kideak, auto-busetik kanpo ikusten dituzten pertsonak, eta nola ez, autobusa bera ere bai.

Haien lekuan eserita egingo dute bidaia osoa (arduradunak ikasturte hasieran finka-tutako lekuan).

Lizeora heltzean, zuzenean ikasgelara joango dira.

Ikastolako joan-etorriak autobusez egingo dira. Autobusa erabiliko ez duten ikasleek oharra ekarriko diote tutoreari, hori bera adieraziz. Ondorioz, ikastola ez da kargu egingo gerta litezkeen arazoez.

28 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 29: DBH-BATX GIDA

29

Jangelako arautegiaJantokiko langileak, bertako ordena eta funtzionamendu egokiaren arduradunak dira, beraz, errespetatu behar dituzte eta eurek hartutako erabakiak onartu.

Jantokira sartzeko txandak errespetatuko dituzte.

Bazkaldu aurretik eta ondoren ere, komeni da eskuak garbitzea.

Derrigorrezkoa da jaki bakoitzetik gutxieneko bat jatea.

Bazkalorduan eserita egongo dira, korrika egin eta istilurik sortu gabe.

Janaria airera edo lurrera botatzen duenak jaso eta zikindutakoa garbituko du.

Jangelatik kanpora ez dute janaririk aterako.

Jantoki barruan ezin dira mugimendu azkarretako jokoetan aritu.

Arazoren bat dutenean bertako arduradunarengana joko dute, arazoa konpontzeko.

Egunen batean jangelan geratuko ez balira jangelako arduradunari justifikantea eska-tu eta aurkeztu beharko diote.

DBH 2. zikloko ikasleek ezin dute geletan egon bazkalorduan jornada zatitua duten egunetan, aurretiaz, errekreo garaian, haien tutorearei baimena eskatu ez baldin badiote behintzat.

BATXILERGOARI DAGOKIONA BEREZIKI.Asistentzia derrigorrezkoa da.

Falta justifikatu gabe edo justifika ezinen (kanporaketak) kopuruari buruz:

- Ikasle batek gai berean 3 falta baldin baditu, azterketa egiteko eskubidea galdu egingo du; errekuperazio azterketa egiteko aukera, berriz, ez.

- Ikasle batek, gai guztien artean, 6 falta egitean tutoreak gurasoekin hitz egingo du.

- 10 faltara iristen denean, egun batez kanporatua izango da eta neurri zuzentzaile honen akta jasoko da.

- 15. faltara iristen denean, aste betez kanporatua izango da. Diziplina neurri honen akta jasoko da.

10. faltarekin aste baterako etxera, eta Artezkaritza Kontseiluak behin betirako kanporaketa erabaki dezake 15. faltara berriro iristean.

dako asistentzia falta kopurua (justifikatuak eta justifikatu gabeak) 60ra iristen bada eta ikasleak ordu lektibo horietan gelan landutakoa errekuperatzeko plangintzarik aurkezten ez badu, txanda horretan ebaluazio positiboa lortzeko aukera galduko du. Dena den, errekuperazio azterketara aurkezteko aukera izango du.

Azterketa garaian, gurasoek azterketa egunean bertan, hau hasi baino lehenago, telefonoz justifikatu beharko dute falta, 8:20ean edo 15:00ak baino lehen. Hala izanik, azterketa horretarako beste aukera bakar bat emango zaio ikasleari (hau da,

29

Page 30: DBH-BATX GIDA

30

azterketa bat ezin da bi aldiz atzeratu) eta irakasleak jarriko du eguna, ikaslearekin hitz egin ondoren.

Takilen arautegia errespetatu behar da.

Batxilergoko ikasleek espazio propioa dute; hirugarren solairuko 2. mailako gelen ondoko terraza. Batxilergoko ikasleak soilik egon daitezke bertan eta ikasturte ha-sieran espazio honen erabilerako arauak adieraziko zaizkie ikasleei. Erabilera okerra balitz, itxiera planteatuko litzateke.

Arau hauek errespetatzen ez dituzten ikasleei neurri zuzentzaileak ezarriko zaizkie, garbitze lanak egin, etxera abisatu edo, hutsaren larritasuna edo maiztasunaren ara-bera, klasera etortzeko eskubidea kendu.

KARTEL-IRAGARKIEN ARAUTEGIAOINARRIZKO IRIZPIDEA: KARTELAK, EDOZEIN KASUTAN, GAZTE ERAKUNDE BATEK EDO LIZEOKO GAZTEEK SINATUTAKOAK IZANGO DIRA.

(oraingo panelaren aurrean dagoen paretan) eta idazkaritzatik igoz hirugarren solairuko eskaileretako azken zabalgunetan.

2. Hizkuntza: Iragarkiak euskaraz idatziak egongo dira.

3.1. Deialdiren bat edo jaialdi nahiz antzeko ekintzaren bat iragartzen badu, ekintza hori izango den egunera arte egongo da erakusgai eta hurrengo egunean kenduko du jarri duenak.

3.2. Informazio, mezu edo propagandarako idazki edo iragarpena baldin bada, aste betez egon ahal izango da erakusgai. Ondoren, jarri duenak kenduko du.

4.1. Edozein eratako ekintza, ospakizun, bilera eta abarri buruzko informazio kartelak jar daitezke.

4.2. Edonolako iritzi, goraipatze, kritika, denuntzia edo azalpen egin daiteke, bai-na karteletan erabilitako hizkera eta forma zainduz, hau da, inoiz pertsonen nahiz kolektiboenganako aipamen iraingarri edo mingarririk egin gabe.

4.3. Ez da onartuko edozein erakunde politikorentzat botoa edo kidetasuna eskatzen duen kartelik eta alde batera utziko dira, bereziki, asmo propa-gandistiko-alderdikoia erakusten duten kartelak eta Lizeo honetako na-hiz hemendik kanpoko edozein estamenturen arteko gatazkarik sortzeko helburua agertzen dutenak.

4.4. Merkatal edukia duten kartelak zuzendaritzaren oniritziarekin jarri beharko dira.

30 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 31: DBH-BATX GIDA

31

Inoren iritziz, jarritako iragarpenak itun honetan ezarritako irizpideak betetzen ez baditu, Batzar Pedagogikoari igorriko zaio kexua, eztabaidatutako kartela erakusgai jar daitekeen edo kendu egin behar den erabaki dezan.

Lizeoko zuzendaria izango da, beharrezkotzat jotzen badu, Batzarrak gaia aztertu bitartean edozein kartel kentzeko erabakia hartuko duena.

GREBA ETA KLASE ETENAREN ARAUDIA

Bigarren Hezkuntzan greba egiteko eskubidea DBH 2. zikloko eta Batxilergoko ikas-leek izango dute, bakoitzak bere berezitasunekin. DBH 1. ziklokoek ez dute greba egi-teko eskubiderik izango, baina 2. mailako ikasleek klase etena egiteko aukera izango dute.

DBH 1. zikloko Klase etenaren araudia

1. Klase etenaren eskubidea DBH 2. mailako ikasleek dute.

2. Deialdiak beti ere ikasle erakunde batek egina izan beharko du. Deialdia aldez aurretik ezaguna bada eta informazioa ekarriz gero, eten eskubidea ikasleriari biharamuneko lehenengo bi ordutara luzatuko zaio. Tutoreari edo mailako tu-tore bati, bezperan etenaren asmoa adierazi beharko zaio.

3. Egunean bertako deialdia baldin bada, klase etenaren eskubidea goizeko atse-den ondorengo orduetara egokituko da, beti ere aktiboa izango delarik.

4. Etena hasi baino lehen bozketa izango da, beti ere etena aurrera atera ahal izateko erdia gehi bat beharrezkoa izango delarik.

5. Irakaslea gelan izango da. Etena jai bihurtuz gero, irakasleak bertan behera utz dezake eta klasea eman.

6. Etenaldian kartelak egingo balira, kartel eta iragarkiei dagokien araudia bete beharko litzateke

7. Ebaluazio bakoitzeko 3 etenaldi egin ditzakete gehienez.

DBH 2. zikloko eta BATXILERGOko greba araudia

1. Deialdiari buruz:

l-dia egokia den edo ez aztertzeko eratuko den Batzordearen bilera eskatuko dute.

31

Page 32: DBH-BATX GIDA

32

proposatu duen ikasleren batekin edo batzuekin bilduko da.

ba deialdia egokitzat hartzeko nahikoa izango da Batzorde honi kanpoko gazte erakunderen batek egindako deialdi idatzia aurkeztea (egunkaria, panfletoak,..).

Greba deialdia egokitzat hartzen bada, Batzordeak ordezkariei esango die, asanblada egin dadin.

ereziak baleude, Batzordeak baloratuko du deialdiaren egoki-tasuna bere alde formalari dagokionez, edukiaren baloraziotan inoiz sartu gabe.

2. Asanbladaz:

deialdiaren berri.

kanpo egingo dira.

aldia ezustean edo bat-batean emango balitz, hau da, bezpe-ran arratsaldez edo egun bereko goizean gelara sartu aurretik, asanblada apartekotzat hartu ahal izango da.

n, 8:15etik aurrera Batzordeak bost minutu izango ditu biltzeko, ikasleek bost minutu izango dituzte asanblada egiteko eta beste bost minutu bozketarako. Prozesu honek ezingo ditu guztira hamabost mi-nutu gainditu.

3. Desbinkulazio eta binkulazioaz:

hartu nahi ez duten ikasleek, desbinkulatu nahi duten ikas-leek, bertan emango den emaitza ez dute zertan jarraitu eta klaseetara nor-mal joanez jarraitu beharko dute.

eta erabakigarria izan dadin ikasleriaren erdia gehi bat beharko da, eta proposamen bat aurrera ateratzeko, bozketan parte hartzen duten ikasleen gehiengo absolutua, hau da, bozemaileen erdia gehi bat.

lada bukatu ondoren eta bozketari hasiera eman behar zaion unean, irakasle bat joango da gela bakoitzera bozketa eta zenbaketaren prozedura zuzen jarraitzen dela ziurtatzeko.

eta hasi baino lehenago gelan aurkitzen diren ikasleak zenbatuko dira. Bozketa pertsonala eta ezkutukoa izango da, ikasleek botoak urna batean sartuko dituztelarik. Ezin da botoa delegatu. Botoen kontaketa ez da bozketa bukatu aurretik hasiko, eta behin hasiz gero ez da beste botorik onartuko. Kontaketa ordezkariek egingo dute.

zenbaketa orokorra egin dezan. Emaitza orokorra ezagutzean Batzordeak ordezkariei emango die, eta hauek gelara joango dira beste ikasleei haren berri ematera. Bozkatzen dutenetik ikasleek gela barruan egon beharko dute, ordezkariak itzuli eta emaitza orokorrak jakinarazten dizkieten arte.

32 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13

Page 33: DBH-BATX GIDA

33

4. DBH 2. ZIKLOko ikasleentzat bereziki.

alabek Lizeotik alde egiteko baimena badutela edo ez dutela idatziz sinatuko dute.

-natuko dute hiru eguneko epean, ikasle horrek halako egunean Lizeotik alde egin zuela jakitun direla adieraziz.

asle batzuek araudi hau jarraituko ez balute honako ondorioa jasango lukete: asistentzia falta justifikaezin bat bezala hartuko litzateke alde egin-dako ordu bakoitza.

5. Bestelako kasuak eta gehienezko maiztasuna:

Gela edo maila batek, berari zehazki dagokion Lizeo barruko gairen batek ukituko balio, greba egin ahal izango luke.

zterketa egun batean grebaren bat balego azterketa ez litzateke atzera-tuko.

atxilergoan ikasleek, ebaluazio bakoitzeko, hiru geldialdi, geldialdi bat eta greba bat edo bi greba egin ahal izango dute gehienez. Batzorde hiruta-rikoaren erabakiaren ondorioz, beste bi geldialdi (beti ere ebaluazio desber-dinetan) edo greba bat gehiago egin ahal izango dute.

DBHko 2. zikloko ikasleek, Batxilergokoek duten prozedura berbera jarrai-tuz, ebaluazioan bi geldialdi edo geldialdi bat eta greba bat egiteko eskubi-dea izango dute. Ordu horietan Lizeotik alde egin dezakete.

greba arautegi honetan aurkitzen diren pausu eta puntu guztiak bete beharko dituzte. Irregulartasunen bat izan dela egiaztatuko balitz, greba hori automatikoki ezegokia litzateke eta egun hori lektibotzat hartuko litza-teke ondorio guztiekin.

33

Page 34: DBH-BATX GIDA

34 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 12/13