Currriculuma galderak

4
1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatukoda, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Oinarrizko Hezkuntza bi hezkuntza-etapatan banatuta dago, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da? Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Lehen Hezkuntza 6-12 urte bitartean ematen da eta bi ikasturteko hiru ziklotan antolatuta dago. 5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? Hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko elementuak. 6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa? Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan,gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE). 7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK? Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak: a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. b) Ikasten ikasteko gaitasuna c) Matematikarako gaitasuna d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Transcript of Currriculuma galderak

Page 1: Currriculuma galderak

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatukoda, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Oinarrizko Hezkuntza bi hezkuntza-etapatan banatuta dago, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza.

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da?

Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?

Lehen Hezkuntza 6-12 urte bitartean ematen da eta bi ikasturteko hiru ziklotan antolatuta dago.

5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT?

Hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko elementuak.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan,gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE).

7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak:

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna

c) Matematikarako gaitasuna

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Page 2: Currriculuma galderak

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak? Aipatu bakarrik.

1.- Arduraz bizitzen ikastea

2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea

3.- Komunikatzen ikastea

4.- Elkarrekin bizitzen ikastea

5.- Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea

6.- Egiten eta ekiten ikastea

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma:

Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?

Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuan jasotako printzipioez gain, honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan ikastetxeek:

1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.

Page 3: Currriculuma galderak

5.- Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan,egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan.

11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Gaztelania eta Literatura

Euskara eta Literatura

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza (3.zikloan)

12. Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako? Elebitasuna eta eleaniztasuna.

Ikastetxeek euskara eta gaztelania landuko dituzte Oinarrizko Hezkuntzan, ikasleek eskura ditzaten bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko trebetasunak.

Atzerri-hizkuntzen ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezarriko dituzte ikastetxeek, eta bermatu egingo dute bete egiten direla bi hizkuntzetarako ezarrita dauden gaitasun-mailak.

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Aniztasunaren trataerarako neurriek xede hauek dituzte: ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea. Neurri horiek bide bat ireki behar dute, adierazitako helburuak eta xedeko titulazioak lor ditzaten ikasleek.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza.

Page 4: Currriculuma galderak

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

Sarrera

Oinarrizko gaitasunak garatzeko alor honek eginiko ekarpena

Helburuak

Lehen zikloa:

· Edukiak

· Ebaluazio irizpideak

Bigarren zikloa:

· Edukiak

· Ebaluazio irizpideak

Hirugarren zikloa:

· Edukiak

· Ebaluazio irizpideak