Curriculuma

7
Xedapen orokorrak: SARRERA - 2009/2010 ikasturtearen hasieran Dekretuaren aldaketa. - Beharrezkoa bi hizkuntza ofizialak ikastea. - Egin diren curriculumak giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte. - Curriculumek alderdi hauek barne hartzen dituzte: - Errealitatea ulertzeko ezagutzak - Pertsonekin elkarlanean aritzea. - Euskal gizarte demokratikoa eraikitzeko baloreak. DEKRETUAREN ATALAK I. KAPITULUA. Xedapen orokorra 1. artikulua.- Xedeak - Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek. - Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da. 2. artikulua.- Aplikazio eremua - Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da- 3. artikulua.- Printzipio orokorrak - Oinarrizko hezkuntzaren xedea gizakien ahalmena osorik garatzea da: ahalmen fisikoa - Oinarrizko hezkuntzaren azken xedea ikasleen potentzialtasun osoa garatzen laguntzea da: garapen soziokulturala - Oinarrizko hezkuntza jakintza arloek zein ikasgaiak ikuspegi guztietatik landuko dituzte oinarrizko gaitasunak - Irakasle guztiak dira hezitzaile, batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute.

Transcript of Curriculuma

Page 1: Curriculuma

Xedapen orokorrak:

SARRERA

- 2009/2010 ikasturtearen hasieran Dekretuaren aldaketa.

- Beharrezkoa bi hizkuntza ofizialak ikastea.

- Egin diren curriculumak giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte.

- Curriculumek alderdi hauek barne hartzen dituzte:

- Errealitatea ulertzeko ezagutzak

- Pertsonekin elkarlanean aritzea.

- Euskal gizarte demokratikoa eraikitzeko baloreak.

DEKRETUAREN ATALAK

I. KAPITULUA. Xedapen orokorra

1. artikulua.- Xedeak

- Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzako curriculuma ezartzen du

dekretu honek.

- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta

derrigorrezkoa da.

2. artikulua.- Aplikazio eremua

- Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da-

3. artikulua.- Printzipio orokorrak

- Oinarrizko hezkuntzaren xedea gizakien ahalmena osorik garatzea da: ahalmen

fisikoa

- Oinarrizko hezkuntzaren azken xedea ikasleen potentzialtasun osoa garatzen

laguntzea da: garapen soziokulturala

- Oinarrizko hezkuntza jakintza arloek zein ikasgaiak ikuspegi guztietatik landuko

dituzte oinarrizko gaitasunak

- Irakasle guztiak dira hezitzaile, batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute.

Page 2: Curriculuma

- Oinarrizko hezkuntzan aukera berdintasuna eta elkartasuna ehenetsiko ditu

- Ikastetxeak bizikidetza heziketa eman behar dute

4. artikulua.- Antolamendu-printzipioa

- Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da

- Lehen hezkuntza bi urteko zikloetan banatuta dago eta zenbait jakintza arlo ditu,

izaera osoa eta integratzailea dutenak.

- Hezkuntza sistema titulaziorik eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei

irakaskuntza modu malguagoan baliatuko ditu.

5. artikulua.- Oinarrizko hezkuntzaren xedeak

- Hiru xede lortzen dira giza nortasun garapen osoa lortzeko

6. artikulua.- Hezkuntza gaitasun orokorrak:

- Hezkuntza-gaitasun orokorrak ardatz erreferentzialak dira: maila pertsonlean,

familiarrean, soziokulturalean, akademikoan eta profesionalean.

7. artikulua.- Oinarrizko gaitasunak

1.- Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak,

jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa.

2.- Gaitasunak:

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Gaitasun honek askotariko trebetasunak izatea eskatzen du,

egokitasunez, autonomiaz eta ekimenez jarduteko bizitzako eta jakintzako

askotariko eremutan (osasuna, ekoizpen-jarduera, kontsumoa, zientzia,

teknologia-prozesuak, etab.), eta mundua interpretatzeko.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, lankidetzan jarduteko ahalmena eta

bere burua ebaluatzekoa; eta lan intelektuala egiteko teknikak eskuratu behar ditu.

Hori guztia ikasketa-esperientzia kontziente eta atseginen bidez garatzen da, bai

banaka, bai taldean.

Page 3: Curriculuma

c) Matematikarako gaitasuna

Matematikaren bidez arrazoitzeko, arrazoibide matematikoak ulertzeko eta

matematika-hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak

aplikatzea da matematikarako gaitasuna izatea, betiere, laguntza-tresna egokiak

erabiltzen badira, eta matematika-jakintza beste jakintza mota batzuekin batera

erabiltzen bada, eguneroko bizitzan ager daitezkeen askotariko egoera konplexuei

irtenbide egokia emateko.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Derrigorrezko eskolaldiaren amaieran hizkuntzarako gaitasuna behar bezala eskuratua

izateko, ahozko eta idatzizko hizkuntza menderatu behar da era bateko eta besteko

testuinguruetan, eta atzerriko, gutxienez, hizkuntza baten erabilera funtzionala izan.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta informazio tratatzeko gaitasuna

eskuratzeko, baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez,

arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu

informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa

jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu

egin behar du informazio hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko

eta informazio-iturrietako euskarrien erabilerarako adostu dituen jokabide-arauak.

f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunaren ezaugarri nagusiak hauek dira :

gizarte-errealitatea ulertzea; balio eta jardunbide demokratikoetan oinarritutako irizpide

etikoak erabiltzea bizikidetzari eta gatazkei aurre egiteko; eta herritartasunaren

jarduera-esparrua irizpide propioz erabiltzea, hala, bakea eta demokrazia eraikitzen

laguntzeko, eta herritarren eskubide eta betebeharrak jarrera eraikitzailez,

elkartasunez eta arduraz erabiltzeko eta betetzeko

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Gaitasun honek trebetasun multzo bat izatea eskatzen du, eta, trebetasun horien

artean daude artea eta bestelako kultura-adierazpenak balioetsi eta horiez gozatzeko

trebetasunak, eta, arte-adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte-sorkuntza

propioak egitekoa. Baita ere, kultura- eta arte-adierazpenen oinarrizko ezagutza izan

behar da, pentsamendu dibergenteko eta elkarlaneko trebetasunak aplikatu behar dira,

jarrera irekia, begirunezkoa eta kritikoa izan behar da arte- eta kultura-

Page 4: Curriculuma

adierazpenekiko, norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta

borondatea izan, eta interesa adierazi bizitza kulturalean parte hartzeko eta norberaren

komunitateko nahiz beste komunitate batzuetako kultura- eta arte-ondarea

kontserbatzen laguntzeko.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna izateko, ikasleak sormenez,

konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz sortu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu

ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak.

3.- Jakintza-arloak eta irakasgaiak landuz eskuratzen dira oinarrizko gaitasunak.

4.- Ikasleek gaitasunak eskuratzea izango da dekretu honek araututako curriculumen

eta ikastetxeek heziketa proiektuetan curriculum horiei egindako zehaztapenen xedea.

8. artikulua.- Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak

Helburuak:

1.- Arduraz bizitzen ikastea

2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea

3.- Komunikatzen ikastea

4.- Elkarrekin bizitzen ikastea

5.- Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea

6.- Egiten eta ekiten ikastea

II. KAPITULUA: CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA

9. artikulua.- Curriculuma

1.- Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako

oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen

eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

10. artikulua.- Pedagogia-printzipioak

Pedagogia-proposamenak egiteko, pedagogia-printzipioak hartuko dira kontuan

Page 5: Curriculuma

11. artikulua.- Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak

1.- Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Gaztelania eta Literatura

Euskara eta Literatura

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

2.- Hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete

curriculumean.

3.- Arreta berezia eskainiko zaie beste jakintza-arloei.

4.- Ikasleen bizipenei eta ikasitakoa integratzeko premiari erreparatu.

Ordutegia:

Lehen hezkuntzan 875 orduko ordutegia bete behar da. Ikastetxeak

erreferentziazko ordutegia izan ez gero ordutegi hori aldatu dezakete gai

bakoitzaren ordutegiak errespetatuz.

Matematika:

Gure kulturaren parte da eta edozein gauzetarako beharrezkoak dira, bai lan

baterako eta baita gure eguneroko bizitzarako ere. Arlo garrantzitsu bat da

matematikaren edukiak interpretatzen jakin behar ditugula. Adibidez, erosketak

egiterakoan batuketak eta kenketak egiten jakitea garrantzitsua da.

Ingurunearen ezaguera:

Ingurunea oso orokorra da. Curriculumak arreta bereziki kontzeptu

interesgarriei jartzen die arreta. Ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain,

elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta irakaskuntzarako baliabide

indartzaile eta integratzailea ere bada.

Page 6: Curriculuma

Gorputz hezkuntza:

Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-teknologia- eta osasun-

kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jaki batean,

norberaren gorputza(mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala

hauteman behar da.

Gorputz-hezkuntzak, hain zuzen, osasun-kultura bultzatzen du; hau da,

gorputz-teknikak irakastean (osasungarriak iruditzen zaizkio), gorputzean epe

laburrera nahiz luzera lesio larriak sor ditzaketen jarrera eta ekintza guztiak

saihesten ditu. Gainera, mugimen-jarduerak ahalmen fisikoetan eta motorretan

nahiz harreman-ahalmenetan dituen ondorioak egiaztatuta daude zientziari

buruz indarrean dagoen literaturan. Bestalde, gorputz-hezkuntzak objektuak

erabiltzen dituen heinean, kontsumo-gizartean sartzen ari dela jakin behar du.

Hiritartasuna:

“Herritartasunerako Hezkuntzak” gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

lortzen laguntzen du. Garrantzi handia ematen die pertsonen nortasunari eta,

bizikidetza positibo bat eta auto-estima lantzeko, beste pertsona batzuekin

ezarritako harremanei. Hezkuntza horrek berdintasunezko genero harremanen

eta parte-hartzearen alde egiten du; aniztasuna baliotzat hartzen du, eta

eskubideak eta betebeharrak eta Giza Eskubideak azpimarratzen ditu.

lankidetzak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen dio ikasleari, honako

hauekin batera eginez gero: zalantzetatik abiatutako gogoeta eta balioespen

pertsonalarekin, gertaeren azterketa eta analisiarekin, rol jokoekin eta

argudiatze-arauen menpeko aukerekin.

Arte hezkuntza:

Une honetan, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du; izan ere, eguneroko

bizitzan ikusizko informazioak eta musika informazioak jasaten duten

manipulazioak (arte-xedearekin edo xede hori gabe) arteak eskatzen duen

Page 7: Curriculuma

pentsamendu ahalmenaren parekoa izateko beharra sortzen eta eskatzen du.

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:

sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendugarapena,

sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena,

pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta

gizarteratzeko ahalmenarena...

Hortaz, artearen alorra transdiziplinarietaterako, curriculumeko beste irakasgai

batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto

ulertzen eta gozatzen laguntzen du. Halaber, besteen begiradetara, mundua

sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Modu horiek

agerian geratu izan dira eta agerian geratzen dira musika-kulturaren eta

ikusizko kulturaren produktuetan.

Etapa honetan, ikasleek aldaketa handiak izaten dituzte, bai irudien,

marrazkien, musikaren... sortzaile gisa, bai irudi, marrazki, musika... hartzaile

eta erabiltzaile gisa ere.

Hizkuntza:

Giza garapenaren funtsezko eragilea da hizkuntza, bere funtzio bietan:

indibiduala eta soziala. Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako

pentsatzea, jakintza egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak

egitea. Soziala, gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza

taldeak eratzeko eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri.

Hizkuntzari esker sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura.

Gizakiaren hitz egiteko gaitasuna hizkuntza jakinetan gorpuzten da. Euskal

Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta

eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea, eta, beraz,

euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan

konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza

bultzatzeko. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki eta

eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru

desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan.