Cultura escolar y resistencia al cambio
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
287 -
download
6
Transcript of Cultura escolar y resistencia al cambio
CULTURA ESCOLAR Y RESISTENCIA AL CAMBIO (Joaquín Paredes Labra)
ESKOLA KULTURA ETA ALDAKETAREKIKO ERRESISTENTZIA
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia
nagusiak)?
Zerk deitu dit arreta?
Zerekin lotu dezaket?
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Aldaketa prozesuekiko erresistentzia honako baldintzapen hauek
jarraitzen ditu: eskola (hezkuntza zentroa) aldaketa unitatea da, aldaketa
gertatzeko beharrezkoa da aldaketa axola zaion jendea egotea, agente horiek
autonomia eta ahalmena behar dute izan; prozesuak dinamizatuko dituen barne
motor bat beharrezkoa da, aldaketetan garrantzitsuena, lege erreforma baino
gehiago, iniziatibak, irakasleen lana eta eskolaren zuzendaritza dira; eta
zentroak berak hobera egingo du baldin eta bere buruaz ikasteko gaitasuna
badauka. Hortaz, aldaketak aurrera eraman ahal izateko aipatutako baldintza
guzti horien arteko nolabaiteko elkarrekintzaren beharra dago.
Antunezek dioenez, aldaketa suertatzeko bi aldaketa estrategia handi
behar dira: kanpoko laguntza eskatzen dutenak eta barne analisiarengatik
“autosortzen” direnak zentroan beran.
Artikulua irakurri ondoren, arreta gehien deitu diguna, aldaketaren
oztoporik handiena irakaslea dela dioenean izan da. Irakurri dugunez, exijentzia
gehiago ditu irakasle berritzailea izatea eta horrek irakasle tradizionala
izatearen erosotasunetik ateratzen ditu. Testuaren arabera, irakasle askok
nahiago du bere status quo-a mantendu erosotasun horretatik ez ateratzeko.
Irakasle berritzailea izatea oso estresagarria gerta daiteke, ondorioz irakasle
asko gogaitu eta irakaskuntza uzten dute; Evers, Browers eta Tomic 2002an
izendatu zutenez, “el sindrome del quemado”(gogaituaren sindromea).
Irakurritako artikuluak lotura estua dauka irakaslearen etengabeko
prestakuntzarekin. Irakaslearen zereginetako bat etengabeko prestakuntza edo
formakuntza da, irakaslea ezin du ikasteari utzi, eguneratua bizi behar du eta
tokatzen zaion garaiko testuingurura moldatu. Artikulua irakurri ondoren
konturatu gara irakasle asko burbuila antzerako batean bizi direla eta ez dutela
beren bizitzetan aldaketarik egin nahi. Inguratzen dituzten gizartearekin erlazioa
apurtu izan balute bezala, eta ez dutela klasea emateko modu eroso horretatik
irten nahi.
Joaquín Paredesen artikulua irakurri eta gero konturatu gara irakasle
batentzako ez dela batere erraza jarrera berritzailea izatea, tradizionala izatean
erosotasun guztiak dituelako eta berritzailea izateak eskakizun gehiago
dituelako.