COLLEGE

3
Zeintzuk dira didaktika osatzen duten osagaiak? Guk nola irakatsi nahi dugu? 2 galdera hauek oinarritzat hartuz, honako poster hau egitea erabaki dugu. Bertan, ikusi dezakezuen moduan 2 haur ikusten dira, elkarri eskua emanda. Honekin, nolabait erreferentzia egin nahi diogu hezkuntzari, eta honekin, Lehen Hezkuntzan dauden 2 ikasle desberdinen arteko harremanari, errespetuari, baita berdintasunari ere. Hasteko, haur batean, esaldiak idatzita daude gorputz osoan zehar eta bestean ordea, irudiak agertzen dira. Honekin adierazi nahi dugu, hezkuntzan indarrean dagoen irakasteko modua liburuen bidezkoa dela, eta gure etorkizunerako komunikazioa bisualagoa erabiltzearen aldekoak garela: irudiak, bideoak etab. azken finean, teknologia berriak. Bestetik, ikasle guztiak ez dira berdinak, eta hori islatu nahi izan dugu.

description

Hau da gure collegea!

Transcript of COLLEGE

Page 1: COLLEGE

Zeintzuk dira didaktika osatzen duten osagaiak? Guk nola irakatsi nahi dugu?

2 galdera hauek oinarritzat hartuz, honako poster hau egitea erabaki dugu. Bertan, ikusi dezakezuen moduan 2 haur ikusten dira, elkarri eskua emanda. Honekin, nolabait erreferentzia egin nahi diogu hezkuntzari, eta honekin, Lehen Hezkuntzan dauden 2 ikasle desberdinen arteko harremanari, errespetuari, baita berdintasunari ere.

Hasteko, haur batean, esaldiak idatzita daude gorputz osoan zehar eta bestean ordea, irudiak agertzen dira. Honekin adierazi nahi dugu, hezkuntzan indarrean dagoen irakasteko modua liburuen bidezkoa dela, eta gure etorkizunerako komunikazioa bisualagoa erabiltzearen aldekoak garela: irudiak, bideoak etab. azken finean, teknologia berriak. Bestetik, ikasle guztiak ez dira berdinak, eta hori islatu nahi izan dugu.

Esaldiak dituen haur horretan, etorkizunean irakatsi nahi dugun modua islatzen dute. Horien artean, eleaniztasuna azpimarratu nahiko genuke, eta ondorioz, zenbait esaldi euskaraz gain, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez idatzi ditugu. Besteak beste, esaldi horien artean ondorengo hauek aurkitzen

Sormena erabiltzea Berdintasuna sustatze

Errespetuz jokatzea, inor ez baztertuz

Ikaskuntza esanguratsua bultzatzea

Page 2: COLLEGE

Kulturartekotasuna eta integrazioa indartzea

Eleanitza izatea

Ikasle-irakasleen harremana bultzatzea

Gurasoen parte hartzea sustatzea

Ikasleen autonomia bultzatzea

Euskararen erabilera sustatzea

Teknologia berrien erabilera bultzatzea

Eskola inklusioa izatea

Esaldi hauekin eta beste hainbatekin beraz, etorkizuneko hezkuntza nolakoa izatea nahi dugun azaldu nahi dugu eta irakasle moduan, nola lan egin beharko genukeen adierazten da.

Hauek guztia aurrera eraman ahal izateko, didaktika osatzen duten osagaietan oinarritu gara. Gure ustetan, osagai hauek erlazio zuzena dute, etorkizunerako nahi dugun hezkuntza moduarekin, baita irakatsi nahi dugun moduarekin ere eta ondorioz, esaldiak nahiz irudiak bata bestearekin zuzenki erlazionaturik daude. Besteak beste, ondorengo osagaiak nabarmendu nahi ditugu:

Curriculuma Edukiak

Helburuak

Unitate didaktikoa

Berrikuntzak

Erreforma

Amaitzeko azpimarratu nahi dugu, poster honen bitartez hausnarketa bultzatu dugula egungo hezkuntzaren inguruan, eta etorkizunerako nahi dugun hezkuntza moduaren ingutuko geure ikuspegia azaldu nahi izan dugula.