Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak'

1
Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak' Asteazkena, 2010eko abenduaren 29an Urtarrilaren 5etik Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko zinema aretoetan ikus daiteke Zigortzaileak euskarazko filma, “umeak protagonista direla Euskal Herrian egin den lehenengo pelikula”, sustatzaileen hitzetan. Super heroien filmak oinarri hartuta, bullying edo eskola jazarpena jorratzen du, umorea eta entretenimendua baliatuta: ikasle talde batek, ikastetxeko haur batzuen tratu txarrak jasotzeaz nazkatuta, talde sekretua osatuko dute haiei eskarmentua emateko. Arantza Ibarrak idatzi du gidoia, eta Ibarrak berak zuzendu du, Alfonso Arandiarekin batera. Protagonista nagusien rolak, aldiz, zinean estreinakoz aritu diren haurrek betetzen dituzte: Amaia Aberasturik, Nikola Zalduegik, Andoni Delavignek, Estibaliz Sarasolak, Martin Gandiagak, Pello Madariagak eta Asier Vegasek. Haien alboan, izen ezagunak ageri dira. Besteak beste, Loli Astoreka, Anne Igartiburu, Gurutze Beitia, Carlos Sobera, Alfonso Torregrosa edota Rafael Amargo dantzaria. Aizu! http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=632%3Abullying-aren- kontrazigortzaileak&Itemid=89

description

Kazetaritza: Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak'

Transcript of Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak'

Page 1: Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak'

Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak' Asteazkena, 2010eko abenduaren 29an

Urtarrilaren 5etik Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko zinema aretoetan ikus daiteke Zigortzaileak euskarazko filma, “umeak protagonista direla Euskal Herrian egin den lehenengo pelikula”, sustatzaileen hitzetan. Super heroien filmak oinarri hartuta, bullying edo eskola jazarpena jorratzen du, umorea eta entretenimendua baliatuta: ikasle talde batek, ikastetxeko haur batzuen tratu txarrak jasotzeaz nazkatuta, talde sekretua osatuko dute haiei eskarmentua emateko. Arantza Ibarrak idatzi du gidoia, eta Ibarrak berak zuzendu du, Alfonso Arandiarekin batera. Protagonista nagusien rolak, aldiz, zinean estreinakoz aritu diren haurrek betetzen dituzte: Amaia Aberasturik, Nikola Zalduegik, Andoni Delavignek, Estibaliz Sarasolak, Martin Gandiagak, Pello Madariagak eta Asier Vegasek. Haien alboan, izen ezagunak ageri dira. Besteak beste, Loli Astoreka, Anne Igartiburu, Gurutze Beitia, Carlos Sobera, Alfonso Torregrosa edota Rafael Amargo dantzaria.

Aizu!

http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=632%3Abullying-aren-kontrazigortzaileak&Itemid=89