boletin 1 ddhh

17
1 GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN Krisi Sistemiko Globala ren eraginak Giza Eskubide engan eta Emakumeen Eskubide engan

description

Mundu bat elkarteko 2013ko txostena

Transcript of boletin 1 ddhh

Page 1: boletin 1 ddhh

1

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Krisi Sistemiko Globalaren eraginak Giza Eskubideengan eta

Emakumeen Eskubideengan

Page 2: boletin 1 ddhh

aurkibideaSarrera

Yildiz Temürtürkan Munduko Emakume Martxarako Plataforma Turkia

Maria de Graça Sam Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mozanbike

Sandra Morán Munduko Emakume Martxarako Plataforma Guatemala

03040812

dirulaguntza

Page 3: boletin 1 ddhh

3

krisi garaietan bizi garela esatea ez da ezer berria. Eta are gutxiago emakumeentzat. Arlo ekonomikoan, finantzie-roan, sozialean, politikoan eta ingurumenean krisi honek

miloika pertsonen oinarrizko eskubideen urraketa suposatzen du eta emakumeen bizitzan eta eskubideetan eragin larria du.

Sistema kapitalista eta patriarkal honek egunero miloika pertso-nen bizitza arpilatu egiten du zerbitzu publioen murrizketekin, oinarrizko ondasunen pribatitzazioarekin, nekazarien lekualdat-zea suposatzen duen, esku gutxitan, lurraren eta aberastasuna-ren pilaketarekin, eskubide eta askatasunetan atzera pausoekin, militarizazioa, lurralde okuopaziokin, gizarte mugimenduen kri-minalizazioarekin, eta fundamentalismo erlijioso eta idiologia eta gizarte atzerakoien areagotzearekin

Hala eta guztiz ere, krisi hauen aurrean gizarte erakunde eta tal-deak interesgarriak diren hausnarketa testuinguru batean mur-gildurik daude modelo honi erresistentzia egiteko porposamen alternatiboak eginez, hauek giza antolakuntzan eta ekonomian biraketa suposatzen dute. Mugimendu feministetatik, antikapita-listetatik, ekologistetatik nekazal mugimenduetatik eta Emaku-meen Mundu Martxa eta Via Campesina bezalako nazioarteko sareetatik, lurralde okupazioa jasaten hari diren herrietatik, bes-te modelo bat beharrezkoa dela planteatzen ari dira eta gaine-ra posiblea dela. Erakunde hauek pertsonak erdigunean jartzen dituen modelo baten aldeko apostua egiten dute, emakume eta gizonen ongizatea eta giza bizitzaren eta planetaren irankorta-suna giza aktibitate zein aktibitate ekonomiaren eta politikoaren erdigunean egon dadin.

Mundubatetik, nagusi den modelo honi, alternatiba eta errsisten-tzia eraikuntza prozesu honetan gure ekarpena egin nahi dugu. Horregatik, boletin hauetan, Brasil, Tunez, Mali, Turkia, edo Mozambike bezalako herrialdeetako gizarte erakunde ezberdi-netako kideek, krisi testuinguruan Giza Eskubideen inguruan egiten dituzten husnarketak eta plantemenduak jaso nahi izan ditugu, eta aldi berean zeintzuk diren beren erresistentzia ildo nagusiak, eta zein alternatiba planteatzen dituzten modelo justu eta gizatiarrago bat eraikitzeko.

Sarrera

Page 4: boletin 1 ddhh

4

Kapitalismoa eta Patriarkatua

M ugimendu feminista mundu zabalean hedatu eta goberna-riek emakumeen inguruko gaiak gero eta gehiago aitortzen

dituzten neurrian, gero eta nahasiagoa da mugimendu feminista zeren aurka eta zergatik borrokatzen den jakitea.

Mundu zabalean, mugimendu feministaren inguruko nahasmenek bere horretan iraungo dute, emakumeen gaiak kapitalaren agindu-pean banatutako lanaren testuinguruan aztertzen ez baditugu eta emakumeen, naturaren zein kolonien menderakuntza eta esplo-tazioa gaur egungo metaketa-ereduari eusteko eskakizunak direla onesten ez badugu.

Europako kapitala metatzeko orduan, oinarrizkoa izan zen kolo-niak konkistatzea eta ustiatzea. Era berean, mende haietan ber-tan ere, emakumeek euren gorputz eta bizitzaren gainean duten autonomia ere suntsitu zuten sorgin-ehizaren bidez. Jokabide horrek ere zeresan handia izan zuen metaketa-prozesuan.

Emakumeek ez zieten gizonei, agintari erlijiosoei eta estatuari borondatez laga euren gorputz eta bizitzaren gainean zeukaten kontrola. Mendeetan zehar, sorgin-ehizaren bitartez emakumeen aurka bortizkeriaz eta ankerkeriaz borrokatu ondoren, emaku-meak etxeko andre mantso bihurtu ziren.

Zibilizaziorako prozesu horren amaieran, emakumeak behar bezain esanekoak ziren, gizonentzat etxeko andre moduan edo kapitalistentzat soldatapeko langile moduan lan egiteko eta ze-regin biak garatzeko. Emakumeen menderakuntza ez da proze-su ebolutibo eta baketsua. Indarkeriaren bitartez, gizonek euren eta emakumeen zein beste herri eta gizarte maila batzuen arteko ustiapen-harremana ezarri ahal izan zuten, armen eta gerraren laguntzaz. Metaketarako eredu patriarkal horretan, gerra eta konkista dira ekoizpen-bide emankorrenak. Beraz, garapen tek-nologikoaren helburua gerra, konkista zein metaketa areagotzea izango da beti, eta ez jendearen premiei aurre egitea.

Emakumeen, naturaren eta kolonien menderakuntza patriarka-tu kapitalistaren edo gizarte zibilizatuaren oinarria dira erabat. Zibilizaziorako prozesu horretan, Europako emakumeak jazarri eta menderatu zituen sorgin-ehizaren eta zibilizaziorako kolo-nien arteko lotunea dago. Emakumeak eta koloniak indarraren eta torturaren bidez menderatu zituzten, lapurreten eta esplota-zioaren aurka erakutsi zuten jarrera urratzeko.

elkarrizketaYildiz TemürtürkanMunduko Emakume Martxarako Plataforma Turkia

mendeetan zehar, sorgin-ehizaren bitartez emakumeen aurka bortizkeriaz eta ankerkeriaz borrokatu ondoren, emakumeak etxeko andre mantso bihurtu ziren

Page 5: boletin 1 ddhh

elkarrizketa Yildiz Temürtürkan Munduko Emakume Martxarako Plataforma Turkia

Syliva Federicik Caliban y la Bruja liburuan azaltzen duenez, ka-pitalismorako egiturazko baldintzak sortu zuen sorrera-prozesua izan zen. Proletarioak sortzeko, emakumeen aurkako gerra ga-ratu behar izan zen. Milioika emakume torturatu eta erre egin zi-tuzten suteetan, auzo harremanak eta jabetza hondatzeko asmoz estatuak Europako nekazarien aurka sustatutako beldurpean. Garai hartan, hain zuzen ere, lurrak arpilatu ziren, Ameriketako genozidioa garatu zen eta Afrikako esklaboen merkataritza ja-rri zuten abian. Lapurretarako sasoi horretan, patriarkatua zen nagusi, eta generoa baldintza biologikoa baino ez zen, baita gi-zarte-mailen arteko harremanetarako zehaztapen erabakigarria ere. Ugalketa-lanak balioa galdu zuenez, laneskua den produk-tuak ere balioa galdu zuen ezinbestean. Kapitalismoa iraultzen aurkakoa izan da sortu zenetik.

Menderatutako emakumeak eta herriak ekoizpen-bide edo ba-liabide natural moduan tratatzen dituzte, ura, airea eta lurra be-zala. Kolonizazio horren atzean dagoen logika ekonomikoaren arabera, emakumeak (pertsonak ekoizteko ekoizpen-bide mo-duan) eta lurra kapitala ekoitzi ezin dituen ondasunak dira. Hori dela eta, emakumeen eta lurraren gaineko kontrola esplotazio-an oinarritutako edozein sistemaren oinarria da. Esplotazio horri eusteko eta erakusteko modu bakarra indarkeria bera da.

garapen teknologikoaren helburua gerra, konkista zein metaketa areagotzea izango da beti, eta ez jendearen premiei aurre egitea

Page 6: boletin 1 ddhh

6 elkarrizketa Yildiz Temürtürkan Munduko Emakume Martxarako Plataforma Turkia

Gizonek emakumeak menderatu zituzten, zenbait gizon edo gizon-talde armen gaineko monopolioa ezartzeko gai izan zire-lako. Armen bidez, naturarekin eta emakumeekin zeukaten ha-rremana aldatu zuten. Harreman hori, hain zuzen ere, lapurretan eta gerran oinarrituta egon da, lan egin gabe aberastasuna me-tatzeko modu azkarrena da-eta. Harreman bortitz hori gizon eta emakumeen artean ezarri zen lehendabizi, baina, gero, historian zehar sortu ziren esplotazio-harreman guztien paradigma izan zen.

Indarkeria hori Europako sorgin-ehizan erabili zen, emakumeek euren gorputzaren gainean duten autonomia suntsitzeko eta ko-lonietako herriek euren lurraren zein biziraupen-ekoizpenean daukaten autonomia hondatzeko. Emakumeen eta kolonien aurkako indarkeria oinarria izan da, soldataren eta laneskuaren arteko harremana ezartzeko: harreman kapitalista.

Beraz, emakumeen aurkako indarkeria funtsezko tresna da, emakumeak esplotatuta eta zapalduta jarraitu dezaten eta pa-triarkatu kapitalista neoliberalak bere horretan iraun dezan. Neoliberalismopean, emakumeen aurkako indarkeria inolako neurririk gabe areagotu da, GKE-ek eta emakumeen taldeek buru-belarri lan egin duten arren. Esate baterako, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpide ankerrena dugu geure he-rrialdean: feminizidioa. Familiako gizonek (nebak, senarrak eta aitak dira gehienetan) neskatilak eta emakumeak hiltzen dituzte ohorearen izenean, edo euren buruaz beste egitera ere behartzen dituzte. Nahiz eta hainbat eta hainbat zuzenketa, zigor, kontzien-tziazio-jarduera eta babes-ekintza ezarri diren, nekez lortuko dugu hori guztiori abolitzea. Irtenbide zehatzak proposatzeko, behar bezala aztertu beharra dago egoera. Ohorearengatiko erailketak harreman feudal tradizionalen eta azpigarapenaren emaitza omen dira. Edonola ere, gizonen menderakuntzaren eta feminizidioaren adierazpide ankerra dira, eta zenbait eratara adierazten da gure gizarte eta kulturetan.

Familiako gizonek (nebak, senarrak eta aitak dira gehienetan) neskatilak

eta emakumeak hiltzen dituzte ohorearen izenean, edo euren buruaz

beste egitera ere behartzen dituzte

Page 7: boletin 1 ddhh

elkarrizketa Yildiz Temürtürkan Munduko Emakume Martxarako Plataforma Turkia

Patriarkatu kapitalista

M ugimendu feministak eztabaidatu egin du zer izen jarri behar zaion emakumeei sufriarazi egiten dien sistemari.

Gizonen menderakuntza edo patriarkatua ote? Zenbait emaku-meren esanetan, patriarkatuak aiten gobernua esan nahi du hitzez hitz, nahiz eta gaur egun gizonen menderakuntza aiten gobernutik haratago doan eta senarrek, buruzagiek zein gober-nariek politikan, ekonomian eta bizimodu sozialean duten go-bernua ere kontuan hartzen den. Mugimendu feminista berriak, ordea, borroka-kontzeptu moduan erabiltzen du patriarkatua-ren kontzeptua. Mugimenduak berak ustiapen eta zapalkuntza harremanen adierazgarri zen terminoren bat eduki behar zuen. Termino hori, gainera, emakumeen esplotazio eta zapalkuntza-ren dimentsio historiko eta sozialaren erakusgarri da. Gizonen menderakuntzaren aldean, ez dago hain zabalik esangura biolo-gikoari begira. Une jakin batean, zenbait herrik eskualde geogra-fiko zehatzetan garatu zituzten sistema patriarkalak. Ez dira beti-danik hortxe egon diren sistema atenporal bezain unibertsalak. Horrez gain, patriarkatuaren terminoak gaur egungo borrokak lotzen ditu iraganarekin, eta etorkizunerako itxaropena ematen digu. Historiako une jakin batean sortu bazen, amaiera ere izan dezake.

Ikuspegi horretatik, sistema horren adierazpide garaikideena edo garapen berriena da kapitalismoa. Patriarkaturik gabe, ez dago kapitalismorik. Sistema horrek metaketa kapitalista amaiezina dauka helburu nagusi. Helburu hori lortzeko, emakume eta gi-zonen arteko harreman patriarkalei eutsi eta sortu egin behar dira. Patriarkatua, beraz, ageriko sistema kapitalistaren oinarri ikusezina da.

Hori guztiori dela eta, feminismoa harreman kapitalista-patriarkal guztien aurka borrokatu behar da honako arlo hauetan: gizon zein emakumeen arteko harremana, gizakien nahiz naturaren arteko harremana eta metropolien zein kolonien arteko harre-mana. Ez dugu geure helburua lortuko, harreman horietako bat bakarrik kontuan hartzen badugu, euren artean oso-oso lotuta daude-eta.

Militarismoa

G izonek armen gaineko monopolioa dutenez, behar bes-teko boterea dute, gizonen zein emakumeen arteko eta

gizarte-mailen zein herrien arteko esplotazioari eusteko.

Militarismoari buruzko agirian adierazi genuenez, gerra, gatazka eta militarizazioa dira sistema patriarkal zein kapitalistek euren nagusitasunari eusteko darabiltzaten bitartekoak. Militarizazioa bera patriarkatuan bertan zereginen inguruan egindako banake-taren isla ere bada: gizontasunaren kontzeptua indarkeriarekin eta armekin dago lotuta. Bestetik, trebakuntza militarrak gizon gazteen prestakuntza sustatzen du, gizartean bertan nagusi izan daitezen. Armada bera, hain zuzen ere, edozein gizartetako erakunde patriarkalenetakoa da, eta, bertan, inon baino gehia-go berregiten da gizon eta emakumeen arteko harremanetako desberdintasun bereizgarria: botere-hierarkia, “buruzagiaren” inguruko gurtza, menderakuntza, obedientzia, indarkeria fisikoa, izpiritu kritikorik eza, “mutilen” zirkulu itxia...

Gure ikuspegi feministak patriarkatua eta kapitalismoa lotzen ditu gerrarekin, desmilitarizazioa eskatzen du eta bakearen kul-tura gerraren desagerpenetik haratago doala uste du. Horrela, bada, geure gizarteen desmilitarizazioa eta bakea eskatzen ditu-gu beti.

Bete-betean borrokatzen gara, egoera aztertzeko orduan kapita-lismoa eta patriarkatua aparteko agendetara garamatzaten bi sis-tematan banatu ez ditzaten: kapitalismoari aurre egiteko asmoz txirotasunaren aurka abian jarritakoa eta patriarkatuari aurre egiteko asmoz indarkeria sexualaren aurka ezarritakoa. Banake-ta hori eginez gero, agenda feminista bera zatikatu eta pribatizatu egiten da. Emakumeen bizitzak ezin dira banatu, ordea.

Page 8: boletin 1 ddhh

8

“… Mendira igo nintzen ilunabarraz go-zatzera. Isil-isilik, geure baitan dugun bo-tereaz egin nuen gogoeta. Botere horren bidez, bakea eta alaitasuna adierazten ditugu, eta sentipen horiek norberarenak direla onartu beharra dugu. Botere horrek, hain zuzen ere, geure mundua eraldatzeko aukera ematen digu”.

Pregs Govendor

Mundubat, mintegia “Kapitalismoaren aurkako alternatiba feministak”

2 012ko urriaren 4a. Gaur, badira 20 urte Mozanbikek Bake Hitzarmen Orokorra sinatu zuela, 16 urte iraun zuen gerra

zibilari amaiera emateko. Gerra odoltsua izan zen, eta, hain zu-zen ere, Independentzia Nazionala ospatu eta urtebetera hasi zen. Ez zuten askatasun amestuaren loriaz gozatzeko astirik izan. Kolonialismoaren aurkako gerrako armen hotsa ezagutu ez zuenak anaien arteko haserre biziaren indar urratzailea ezagu-tu zuen. Gerra ez da inoiz errukitsua, emakumeak eta gizonak, umeak eta adinekoak, guzti-guztiak tresna, biktima, helburu... bihurtzen dira. Gerra kolonialeko abestiek honako hauxe dakar-kigute gogora: “Mozanbikeko emakume emantzipatuak ekoitzi eta gerlariei ematen die jaten (…) herria dakar bihotzean”. Ge-rra zibilean, ostera, ez dago militantziaren abesti gogoangarririk. Emakumeen aurpegiak eta ahotsak isilarazi zituzten, iragan ger-tatu berri itzala bezain beldurgarria ahazteko borondate eskerga baino ez dago, alegia.

Hogei urteko bakearen ospakizunean, Bake Hitzarmen Oroko-rra negoziatzeko prozesu latz bezain nekagarriaren oroitzapenak dira nagusi, baita bakea eta munduaren elkartasuna aldarrikatzen zituzten abestiak ere, bakarrik ez geundela sentiarazten ziguten-eta. Dena dela, oso deigarria da irratiz, telebistaz eta egunkarie-tan igorritako ekitaldi horietako batean ere emakumeek egoera horietan izandako zeregina goratu ez izana. Zer gertatu zen eure-kin? Emakumeen aurpegiak eta ahotsak ez agertzean, ageri-age-rikoa da prozesu honetan guztian euren historiak azaldu gabe daudela oraindik.

1975ean independentzia ospatu genuenean, gizon eta emaku-meok ez genuen modu berean ospatu, Gertrude Mongelak on-dotxo esan zuen bezala (2008): “gizonen albo-alboan borrokatu ginen kolonialismoaren aurka eta, independentzia lortu genuen, baina, oraindik ere, emakumeok ez gara askeak, geure askapena-

elkarrizketaMaria de Graça SamoMunduko Emakume Martxarako Plataforma Mozanbike

Page 9: boletin 1 ddhh

elkarrizketa Maria de Graça Samo Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mozanbike

ren alde borrokatzen jarraitu behar dugu”. Gaur egun, bakearen konkista ospatzen dugun bitartean, oso-oso kontuan hartu behar dugu gizon eta emakumeok ez dugula modu berean ospatzen, nahiz eta mozanbikearrak izan. “Bakea lurrean, gerra etxean” da Isabel Casimirok (2004) honako hauxe iradokitzen zuten emaku-meen ahotsen inguruan egindako erretratua: herrialdean gerra amaitu bada ere, beste bat dago, antzinakoagoa, eta emakumeak astintzen ditu oraindik (…): etzeko indarkeria.

Gerra zein bake garaian, desberdintasunen munduan galtzaileak daude beti. Gizartearen egiturazko ereduak, patriarkatuak, des-berdintasun horien euskarri eta ugalketaren oinarria eratu nahi izan zuen zimendu sendoen gainean. Sistema kapitalista, bere borroka hegemonikoan, oinarri kaltegarria izan da, esplotazio-an oinarritutako desberdintasunezko gizartea eratzean. Esplo-tazioaz hitz egitean, egiaztatu egiten dugu hortxe-hortxe egon

den hitza izan dela beti. Independentzia koloniala ekarri zituen iraultzaren oihuen bidez, gure lider sozialista, marxista-leninistek honako hauxe zioen beti: “behera gizakiek gizakiei ezarritako es-plotazioa!”. Horrez gain, Emakumeen Destakamendua sortzen ere lagundu genien, emakumeek borroka armatuan parte hartu zezaten. Emantzipazioaren aldeko diskurtsoa izan arren, eman-tzipazio horrek ez zuen inoiz emakumeei esleitutako zeregin tradizionala kolokan jarri. Gerran, emakumeek gerlariei ematen diete jaten (borroka armatuko abestiek adierazten diguten beza-la). Ruth Rubio-Marinek (2006) “What happens to the Women” liburuan azaltzen duenez, emakumeek bazterketa bikoitza jasa-ten dute larderiazko erregimenen agintepean, gatazkek dirauten bitartean eta ondoren, egiaren eta adiskidantzaren batzordeen bitartez ere bai. Gainera, giza eskubideak urratzeagatiko kalte-or-dainez hitz egiten dute: nork nori eman behar dio kalte-ordaina? Nola berreskuratu suntsitutako bizitzak? Nola itzuli duintasuna

Page 10: boletin 1 ddhh

10 elkarrizketa Maria de Graça Samo Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mozanbike

emakumeei, ume-umetatik euren gorputzaren esplotazio erruki-gabea jasan behar izan duenean, gerlariei jaten emateko (…) eta/edo ugazabari (gure gizartean, senarra bera ere bada ugazaba), kalean eurekin gurutzatzen diren gizonei, osabei, auzokideei eta aitei jaten emateko? Gure gizartean, gero eta aita gehiagok bor-txatzen dituzte euren alabak. Gure lan-inguruneko erkidegoetan, gizon asko nolabaiteko aztikeriaren eske joaten dira, aberasteko edo lan-arloan hobetzeko asmoz. Gero, ordea, aztiari zorrak or-daindu ezin dizkietenez, 9, 10 eta 11 urteko alabak ematen diz-kiote trukean. Estatua, ostera, ez dago bertan justizia egiteko.

Mozanbike herrialde kolonizatua zen, eta independente egin zen. Mozanbike gerra zibilak suntsitutako herrialdea zen, eta he-rrialde baketsu egin zen. Hain zuzen ere, mundu osoarentzako adibidea izan zen, hitz egiteko eta bake “iraunkorra” eratzeko eta eusteko gai izan zelako. Eskualdeko eta munduko herrialde as-kok ez dute halakorik lortu, ordea. Mozanbike herrialde sozialis-ta, marxista-leninista zen, eta bertako ateak, leihoak eta ahalmen guztia ireki zizkion merkatuko ekonomiari. Hori dela eta, Mun-duko Bankuaren eta NDFren kutuna izan zen berriro. Mozanbike ekonomia geldiko herrialdea zen, eta hazkuntza azkarreko he-rrialde egin zen, azken 10 urteotako batezbestekoa %8koa izan da-eta. Mozanbike herrialde txiroa zen, eta herrialde “aberats” egin zen, munduko ikatz eta gas erreserba handienak daudelako bertan... Diamanteen meategien eta petrolioaren aurkikuntzen ondorioz, ingurumeneko hondamendi naturalengatik eta eze-gonkortasunagatik ezaguna zen Mozanbike negozio-aukeraz be-tetako herrialde egin zen, baita mendebaldeko krisiaren zati ba-ten erantzuna ere, beharbada. Izan ere, Mozanbiken lurreratzen den hegaldi bakoitzean, era guztietako lekuetatik iristen diren gero eta etorkin gehiago daude... Etorkinak ez badira, “negozio-gizonak” dira; eta, negozio-gizonak ez badira, hurrengo bidaian negozio-gizon moduan etorriko diren turistak dira, aukera ugari aurkituko dituztelako.

Azkenean, ordea, non daude emakumeak?

E makumeek zenbait historia dituzte azaltzeko, eurek ere talde homogeneoa osatzen ez dutelako. Aurrera egin dute,

baina ez dute oraindik euren independentzia lortu, eratzen ari diren independentzia eta oparotasun eredua masekin bat ez da-torrelako. Izan ere, ez ditu interes kolektiboak kontuan hartzen, kapitalaren logikan boterea eta agintea dituenaren borondateak baizik. Hain zuzen ere, kapitala bera da boterea eta agintea ema-ten dituena. Emakume batzuen ustez, boterean daude, alderdiko militantziaren bidez erantzukizun-karguak bete dituztelako, gure parlamentuan ikusi ahal dugun bezala (250 diputatutatik, 100 dira emakumeak, hau da, %40 ia-ia). Era berean, botere beteara-zle zein judizialeko karguetan ere badaude. Hala ere, urteotan, errealitateak egiaztatu egin du emakumeak arlo horietan egon arren ez dela inolaz ere aldatu arlo horiek eratzeko eta eusteko egituraren logika.

Hona hemen gaur egungo hazkuntza-ereduaren oinarria: ka-pital handien inbertsioa, ekonomia bateratu zein solidarioaren era guztietako ekarpenak baztertzen dituzten baliabideen esplo-tazio eutsiezina, zainketaren ekonomia eta ekonomia informa-la (emakume gehienek lan egiten dute arlo horretan). Gobernu nazionalen babespean, korporazio handiek larregizko irabazi-as-moa dutenez, erkidegoak eta, batez ere, emakumeak, lurrak, ura, basoak eta auzo-bizimoduko beste baliabide batzuk desjabetzen dituzte. Gaur egungo baliabideen desjabetza kolonizazioko ur-teetan bizitzako baino askoz handiagoa da (Santos, B.S.:2012).

Emakumeak eta euren seme-alabak artisautzako mea-ustiapene-ko lan esklaboa egiten hasi dira berriro; eta, oraingoan, iraultza berdearen izenean, gainera. Izan ere, kanaberaren, jatrofaren eta kotoiaren monolaborantzan oinarritutako nekazaritza komer-tzialean lan egiten dute, urtaroen araberako kontratu ezegonko-rren bidez. Txarto ordaindutako lanpostu horien truke, euren lurrak hipotekatzen dituzte. Hala ere, baliteke inoiz lur horiek berreskuratzeko aukerarik ez izatea edo berriro ere euren fami-

Page 11: boletin 1 ddhh

elkarrizketa Maria de Graça Samo Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mozanbike

lien biziraupenerako elikagaiak ekoizteko erabili ezin izatea. Hori dela eta, txirotzeko arriskupean daude erabat.

Emakumeen borroka gogorra da. Inplikatu egiten dira, eta ere-du alternatiboak erabiltzen dituzte, gaur egungo testuinguruan sistemak inposatutako erronkei aurre egiteko. Borroka horretan, emakumeek mobilizatu egiten dira, eta elkarrekiko konfiantzan oinarritutako elkarteak sortzen dituzte, laguntza kolektiborako ekintzak garatzeko. Xitikea ekonomia solidarioko jardunetakoa da, eta oso ohikoa da Mozanbikeko hegoaldeko eskualdean. Bertan, hain zuzen ere, emakumeek elkarrekiko aurrezko solida-riorako egiturak sortzen dituzte, txandakako aurrezki-eskemak sortzeko eta indartzeko, etxeko ekonomia hobetzeko eta inbert-sio txikiak ere egiteko.

Tokian-tokian, nazio-mailan, eskualdean eta nazioartean, sarean egituratu eta lan eginez gero, behar besteko oinarriak sortzen dira, emakumeek euren borroka tokian tokikoa eta, are gutxia-go, banakakoa ez dela ulertu dezaten. Izan ere, mugak gainditzen dituenez, etengabeko ekintza ezarri beharra dago sendotu ahal izateko. Prestakuntza politikoa erronka da. Oso faktore garran-tzitsua denez, modu sistematikoan erabili beharra dago, emaku-meek errealitate korapilotsua euren kabuz irakurtzeko daukaten gaitasuna indartu ahal izateko.

Emakumeen bizitzen historiak dokumentatzea, zabaltzea eta agerian jartzea ekintza garrantzitsuenetakoa da, emakumeen autokonfiantza areagotzen duelako eta erkidego-mailan beste emakume batzuentzako suspergarria delako. Egia esan, kontu-ratu egin gara emakumeek zer azaldu ugari dutela, partekatzeko esperientzia asko dituztela. Azken batean, gizartearen mesede-rako balioetsi, babestu eta ugaldu behar dugun jakituria daukate emakumeek.

Erreferentziak:

Govendor. P (2007). Love and courage, a Story of Insubordination. South Africa.

Casimiro, I. (2004). “Paz na terra, Guerra en casa”, Feminismos e organizações de Mulheres em Moçambique. Maputo.

Rubio-Marin, R. What happened to the women. Gender and Reparations in Human Rights Violetions.

Santos, B.S. (2012), Relatório do Simpósio sobre Exclusão e Inclusão das mulheres na economia.

“... gizonen albo-alboan borrokatu ginen kolonialismoaren aurka eta,

independentzia lortu genuen, baina, oraindik ere, emakumeok ez gara askeak,

geure askapenaren alde borrokatzen jarraitu behar dugu”.

Gertrude Mongela

Page 12: boletin 1 ddhh

12

Sistema patriarkalen karakterizazioa

Guatemalako feministen eraketa kolektiboa

- Aliantza Feminista -

P atriarkatua zenbait alderdik osatutako ordena soziala da. Bertan, hain zuzen ere, gizon batzuek beste gizon batzuei,

emakume guztiei eta gainerako izaki bizidunei ezarritako men-derakuntza eta zapalkuntzazko harremanak dira nagusi. Hori dela eta, gizartea hierarkizatuta dago, eta bertako kideak ez dau-de modu berean sailkatuta eta lekuratuta.

Sexualitatearen kontrola, emakumeen bizitzak eta era guztietako trukeak daude sistemaren oinarrian, horren bidez sortzen delako jatorrizko metaketa patriarkala1. Jatorrizkoa omen da, talde ba-tek beste batzuei ezarritako lehenengo botere-esperientzia de-lako, haien lanaren eta bizi-indarren esplotazio eta gozamenaren bidez ahalik eta mozkin gehien lortzeko. Harrezkero, hierarkiak naturalizatu eta desberdintasunak ezarri ziren.

Antolaera patriarkalak aberastasunaren metaketa eta boterea bermatzen dituen ordena politiko, ekonomiko, erlijioso eta mi-litarra ezartzea du helburu nagusi. Horretarako, prestigioen zein pribilegioen sistema inposatu behar du, baita bizitzen kontrole-rako balioen sistema ere. Hori lortzeko, emakumeen, beste talde batzuen eta naturaren aurkako indarkeria sinboliko eta fisikoa darabiltza.

Sistema patriarkaleko indarkeria egiturazkoa eta instrumentala da, eta pertsonek sistemari men egitea dauka helburu, bestela ez zuen mendeen joan-etorrian irauteko aukerarik izango.

Gerren bitartez, biztanleak menderatu dituzte etengabe, izua eza-rri dute, lurraldeak arpilatu dituzte, industria armamentista nahiz gerrarako teknologia garatu dituzte, indarkeria sexuala sendotu dute, armadak indartu dituzte eta gizarteak militarizatu dituzte.

Botere patriarkala dutenek kolonizazioa erabili dute, lurralde zein biztanleen gainean duten kontrola hedatzeko. Inbasioaren bitartez, konkistatutako herriak mirabetu egiten dituzte esplota-ziorako, enkomiendetan eta zatiketetan bezala. Menderakuntza koloniala antolatzeko, leku eta une historiko bakoitzeko interes kolonizatzaileen arabera elkartu, sailkatu, banatu eta asimilatu dituzte pertsonak. Prozesu horiek bultzatu nahian, jatorrizko he-rriak akabatzeko politika genozidak ere jarri dira abian.

1 Feminista materialisten ekarpena

elkarrizketaSandra MoránMunduko Emakume Martxarako Plataforma Guatemala

antolaera patriarkalak aberastasunaren metaketa eta boterea bermatzen dituen ordena politiko, ekonomiko, erlijioso eta militarra ezartzea du helburu nagusi

Page 13: boletin 1 ddhh

elkarrizketa Sandra Morán Munduko Emakume Martxarako Plataforma Guatemala

K olonizazio-prozesuetako konkista-estrategiek lurraldeak eta emakumeen gorputzak okupatzea izan dute oinarri na-

gusi. Bortxaketa sexualak nagusitasun patriarkaleko boterearen adierazgarri dira lehian dauden arren artean. Horren bidez, talde batek beste bati indarrez kentzen dizkio jabetzak, eta “bertako” emakumeen gorputzak okupatzen ditu norgehiagokarako ere-mua izango balira bezala, menderakuntza material zein izpiritua-la gauzatzeko, nahiz eta norberaren osotasunaren aurkako era-soa izan eta bertako sare sozial zein bateratua hautsi. Jatorrizko indarkeria sexual hori herentzia astuna da inkontziente kolekti-boarentzat, eta belaunaldiz belaunaldi igorritako traumak nahiz oinazeak sorrarazten ditu.

Funtsean, emakume indigenak inolako gupidarik gabe bortxat-zean eta mirabetza zein esklabotza sexualpean jartzean eratu zen mestizajea. Horren ondorioz, aitek onetsitako seme-alabak jaio

ziren, sasikume moduan tratatu zituzten gutxiespenez, ez zuten inolako eskubiderik legearen aurrean eta ez zuten ez jabetzarik ez abizenik ere. Horren ondorioz estigmatizatutako emakumeek bakar-bakarrik hazi, zaindu eta maitatu behar izan zituzten se-me-alabak, eta, aldi berean, arrazakeria ere agertu zen familietan bertan.

Bortxaketa sexualak nagusitasun patriarkaleko boterearen adierazgarri dira lehian dauden arren artean

Page 14: boletin 1 ddhh

14 elkarrizketa Sandra Morán Munduko Emakume Martxarako Plataforma Guatemala

Sistema kolonialak bere mundu-ikuskera, balioak eta antolaera soziala inposatzen ditu, euren interesei begira erabilgarriak di-ren ezaugarri kulturalak manipulatuta, eraldatuta eta betikotuta. Pentsaera hegemonikoa hezkuntzaren, sinismen erlijiosoen, ba-lioen eta tradizioen bidez ezartzen da.

Gainera, sistemak berak zehazten du zer gogoratu eta zer ahaz-tu behar den, irabazleek eurek erabakitzen dute zer ikasi behar den.

Kolonizazio-prozesuaren ondorioz, gizonei euren gorputzera emandako sarbide-motaren arabera sailkatu zituzten emaku-meak: ama-emazteak eta emagalduak. Horrez gain, ikuspegi arrazistatik, lanerako eta sexurako mirabetzat ere hartu zituzten emakume indigenak. Emakumeen aurkako arrazakeriaren eta bereizkeriaren ondorioz, emakumeek are desabantaila eta des-berdintasun handiagoak jasan behar dituzte gizartean.

Guatemala kolonizatu zutenean, jatorrizko jakitateak, hizkunt-zak eta pentsamoldeak suntsitu zituzten. Antzinako erritualei eta sinismenei eusten zieten biztanleak jazarri zituzten. Erlijio mo-noteistak eta mendebaldeko eredu estetikoak inposatu zituzten. Lan artistikoak desagerrarazi eta pentsaera autonomoen garape-na eragotzi zuten. Adierazpen kulturalak hondatu zituzten. Hori guztiori are larriagoa izan zen emakumeentzat, kultura igorri eta nortasunak ugaltzen dituztenak dira-eta. Bidegurutze nahasia da benetan: batetik, sistema koloniala berregiteko agindua dugu, eta, bestetik, jatorrizko kulturaren ezaugarri bereizgarriak igort-zeko bizi-premia dugu.

Patriarkatuak gizona bera unibertsoaren erdi-erdian jartzen duenez, bere onurarako menderatu eta ustiatu dezakeen behe-ragoko erakundea da natura. Ikuspegi horretatik, kolonizatzai-leak bertoko erraietan gordetako aberastasunen bila etorri ziren lur hauetara. Ustiapen eta suntsipen ekologikoari ekin zioten, eta era guztietako aztarnak utzi zituzten lurraldean: ur-iturriak desbideratu, kutsatu eta desjabetu egin zituzten; basoak moztu eta mendiak eraitsi zituzten; florako nahiz faunak hainbat eta

hainbat espezie desagerrarazi zituzten ehizaren, harrapaketaren eta domestikazioaren ondorioz; espezie exogenoak ezarri eta gaixotasunak zein izurriteak ekarri zituzten; eta mea-baliabideak agortu zituzten. Lurrak emandako eta pertsonek ekoitzitako pro-duktuak salgai bihurtu ziren, eta itsasoz bestaldera bidali zituzten, metaketa-prozesu kapitalistari hasiera eman zioten Europako monarkien gerrak eta luxuak ordaintzeko.

Patriarkatuak gizona bera unibertsoaren erdi-erdian jartzen duenez, bere onurarako menderatu eta ustiatu dezakeen beheragoko erakundea da natura

Hona hemen patriarkatuak bere fase kapitalistan dituen ezau-garriak: ekoizpenerako eta ugalketarako lan-indarraren esplo-tazioa, baina, batez ere, konkistatutako herrietako eta arrazake-riaren bidez gauza bihurtutako emakumeena. Ekoizpen-bideak desjabetzeko, nazioz haraindiko lotuneak dituzten botere-tal-deek kolonizatutako jatorrizko herrien lurrak desjabetu eta pi-latzen dituzte. Sistema horrek, hain zuzen ere, salgai bihurtzen ditu ondasun bateratuak, pertsonak, denbora, espazioa, bizia eta heriotza. Sistema horretan, gainera, langileen esklaboak dira emakumeak. Izan ere, zaindu, atenditu eta elikatu egin behar di-tuzte, eta, horrez gain, seme-alabak ere eman behar dizkiete.

Emakumeen gorputzak honelaxe trukatu daitezke: prostituzioa, ezkontza monogamikoa, kontsumismoa sustatzeko publizitatea eta euren ugalketaren zein sexualitatearen erabilera.

Lan-merkatuan, emakumeek ez dituzte baldintza berberak: sol-data txikiagoak jasotzen dituzte lan berberengatik, asko eta asko ezin dira jabeak ere izan eta ez dute erabakiak hartzeko aukera-rik.

Page 15: boletin 1 ddhh

elkarrizketa Sandra Morán Munduko Emakume Martxarako Plataforma Guatemala

Kolonizazio eta zapalkuntzarako prozesu guztietan, erresisten-tziak, matxinadak eta iraultzak sortzen dira, jendea ez dagoelako halakorik onartzeko prest. Hori dela eta, biziraupen duinaren alde borrokatzen dira jasandako bidegabekerien aurrean. Beraz, ezarritako botereen aurkako zenbait altxamendu eta matxinada egon dira historian zehar.

Patriarkatua betikotzeko mekanismoak menderakuntzarako eta zapalkuntzarako adostasunean eta indarkerian daude oinarritu-ta.

· Menderakuntza-moduen instituzionalizazioa: gizonak bo-tere gorena direnez, botere horren herentzia ezartzen da patrilinealtasunaren bidez. Menderakuntza eta besterenketa horiei eusten dieten ideiak, sinboloak eta ideologia.

· Gizontasuna eta gizonak dira erreferente nagusi.

· Eratu eta aldatu egiten da.

· Kapitalismo neoliberala.

· Arrazakeria.

Menderakuntza-sistema, hain zuzen ere, gizatasunaren erreferen-te unibertsaltzat hartutako gizon guztien onurarako emakumeen gainean ezarritako kontrol eta erabileran dago oinarrituta. Orain dela 5.000tik gora urte sortu zen, eta gizakien historiako etapa zein ekoizpen-modu desberdinetara egokitu eta berreratu egin da. Behar bezala garatzeko eta eusteko, gainera, justifikatu eta euskarria ematen dio bilbe teoriko eta sinbolikoa ere badauka.

· Prozesu sozialak naturalizatzea, fenomenoak betikotzea, natura nahierara irakurtzea da. Gainera, irakurketa hori jokabide sozialen ondorioa ere badela diote, erlijioaren zein zientziaren bidez hierarkiei eutsi nahian.

· Ahistorizatu egiten ditu, eraketa-prozesuaren izaera kent-zen die.

· Emakumeen ekarpenak, antolaerak eta zapalkuntza-meka-nismoak ezkutatzen ditu, eta errealitatea bera atomizatu eta zatikatu egiten du.

emakumeen gorputzak honelaxe trukatu daitezke: prostituzioa, ezkontza monogamikoa, kontsumismoa sustatzeko publizitatea eta euren ugalketaren zein sexualitatearen erabilera

Page 16: boletin 1 ddhh

KRISI SISTEMIKO GLOBALAREN ERAGINAK

GIZA ESKUBIDEENGAN ETA

EMAKUMEEN ESKUBIDEENGAN

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Page 17: boletin 1 ddhh