Bizirik irautea

16
Bizirik irautea

description

Bizirik irautea. Bizirik aterako ote gara?. Ikasketa-bidaia egiten ari gara, eta gure itsasontziak matxura izan du. Horren ondorioz, hondartza xarmagarri batean hondoa jota geratu da. Iraungo ote dugu bizirik erreskatatzera etortzen zaizkigun arte? Litekeena da, ondo antolatzen bagara…. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Bizirik irautea

Page 1: Bizirik irautea

Bizirik irautea

Page 2: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

Ikasketa-bidaia egiten ari gara, eta gure itsasontziak matxura izan du. Horren ondorioz, hondartza xarmagarri batean hondoa jota geratu da. Iraungo ote dugu bizirik erreskatatzera etortzen zaizkigun arte? Litekeena da, ondo antolatzen bagara…

Page 3: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

“Ez aztoratu”, esan digu gure gidariak. “Erreskatatzera etortzen zaizkigun arte egin beharreko zereginak banatuko ditugu. 35 lagun gara. Talde batek janariaz arduratu beharko du; beste batek, garbiketaz; beste batek, laguntza eskatzeko nola komunikatu ikertzeaz”.

1

Page 4: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

Beste hainbat uhartean barrena ibiliko gara, janari gehiago edo erabilgarria suerta dakigukeen beste zerbait ba ote dagoen jakiteko.

Talde guztiek kide kopuru berdina izan behar dute. Zenbat kide izango ditu talde bakoitzak?

1

Page 5: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

• “Barkatu, baina ezin gara talde berdinetan banatu”

• “Ederki. Orduan, talderik esleitu ez zaienak zerura eta itsasora begira egongo dira, erreskatatu behar gaituztenak iristen diren ikusteko. Zenbat dira?”

1

Page 6: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

Aurrera, has gaitezen lanean! Ez dago gure artean komunikatzeko modurik. Beraz, talde bakoitzak ordezkari bat bidaliko du, egin dituzten aurrerapenen berri emateko eta janaria eta edaria bilatzeko. Zenbat ordutik behin elkartuko gara, egunean lautan elkartu behar dugula kontuan izanik?

2

Page 7: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

Janariaz arduratu behar duen taldea oso baikor hasi da ogitartekoak eta ur-botilak zenbatzen.

“Janari ugari dago; lasai egon gaitezke!”

“Ez pentsa…, egin kontuak eta ikusiko duzu…”

3

Page 8: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

• 140 botila ur• 70 ogitarteko• 170 atun-lata• 18 babarrun-poto• 280 zopa-poto• 7 pastelOtorduak oso ondo antolatu behar

ditugu… Zuk nola antolatuko zenituzke? Zenbat egunetarako dugu ura eta janaria?

3

Page 9: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

Bitartean, garbiketa egin behar duten taldekoak zereginak banatzen ari dira:

“24 gune daude guztira: gelak, bizkarra, sukaldea…

Zenbat garbitu behar ditu gutako bakoitzak egunean?”

4

Page 10: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

Komunikazioez arduratu behar duen taldea nahasirik dago kabinako tresnei begira.

“Ideiarik ere ez dugu zer uki dezakegun ezer apurtu gabe…”

“Begira, morse kodeari buruzko liburu bat topatu dut!”

5

Page 11: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

“Laguntza eskatzeko, SOS mezu bat bidaltzen asmatu beharko dugu. Horrela da:

. . . - - - . . . “Ikusi nuen film batean, argien bidez

bidaltzen zituzten mezuak. Itsasargi bat edo oso argi indartsua ematen duen zerbait bilatu behar dugu…”

5

Page 12: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

“Hemen, liburuan, itsasontzietan erabiltzen den itsasargi bat aipatzen du. Blinker omen du izena

“Botoi horietako batek aktibatuko du, noski…; 23 botoiko 39 ilara baditugu, zenbat botoi dauzkagu probatzeko?

“Oso ideia txarra da hori; hondamendia eragin dezakegu botoiak sakatuz”.

5

Page 13: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

“Hobe izango da liburu horiek gure artean banatzea, botoien funtzionamendua azaltzen duen bat lehenbailehen aurkitzeko. Begira, 5 apal dira…, bakoitzean 15 bat liburu daude…; gutxi gorabehera, zenbana… egokituko zaizkigu?”

“Hau lana!”“Taularen eskuliburua bilatzea besterik ez

dugu egin behar; ez dugu liburu bakoitza irakurri behar…”

5

Page 14: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

“Zorte handia izan dugu gero! Gure taldeari lanik atseginena egokitu zaio. Hondartzan barrena ibiltzea, fruta-arbolaren bat edo sutarako egurra aurkitu arte, bai dibertigarria!”

“Bai… oso dibertigarria…, lehoi bat, suge bat, hartz bat, edo uharte honetan bizi dena, dena delakoa, agertzen ez zaigun bitartean…”

“Itsasontzira itzuli nahi dut, ez dut uharte honetan hil nahi!"

6

Page 15: Bizirik irautea

Bizirik aterako ote gara?

“Itxaron! Zer da hura?”“Niri herri bat dela iruditzen zait!”“Egia, etxeak dira” Salbatuta gaude!”“Nire ustez, banatu egin behar dugu: erdiak herri

hartarantz joango dira, eta beste erdiek gainerakoei zer aurkitu dugun esatera joan behar dute”.

“Zu beti berdin, banatzearekin tematuta! Orain ez dio axola… Salbatuta gaude!”

“Zer ondo! Etxera itzultzeko 4 itsasontzi ematen badizkigute…, gutako zenbat joango dira itsasontzi bakoitzean?”

6

Page 16: Bizirik irautea

Bizirik irautea