Bizi-Poza

16
>Ane Santestebani elkarrizketa >Gipuzkoaren bihotzari itzulia >Gabonetarako opari zerrenda 1. alea 2011ko abendua

description

Txirrindularitzaren inguruko aldizkaria

Transcript of Bizi-Poza

Page 1: Bizi-Poza

>Ane Santestebani

elkarrizketa

>Gipuzkoaren

bihotzari

itzulia

>Gabonetarako

opari zerrenda

1. alea

2011ko abendua

Page 2: Bizi-Poza

AURKIBIDEA

>ALBISTEAK 3

>ITZULIA 4

gipuzkoaren bihotzera bidaia

>ELKARRIZKETA 8

ANe santesteban,

etorkizundun txirrindularia

>Denda 12

Gabonetarako opari onenak

>BITXIKERIAK 14

Zuzendaria: Mañuel Saiz

Erredaktore burua: Bixente Beldarrain

Maketazioa: Patxiku Zabala

Argazkilariak: Joxelu Armentia

Mari Kruz Ezpeleta

Altza Porru S.L.

Tirripita kalea 15, Errenteria

Tlfn: 943 478934

Faxa: 943 478934

Posta elektronikoa:

[email protected]

Page 3: Bizi-Poza

Albiste laburrak

RadioShack berritua Calpe konzentratuko da urtarrilak 9tik 20ra denboraldi berriaprestatzeko Euskaltel-Euskadiko Mikel Landa eta Ivan Velascok klabikula hautsi dute DavidGarciak adierazi du txirrindularitzak berari ezetz, berak egin diola huts txirrindu-laritzari Alvelo izango da Caja Ruralen 2012ko bizikleta Iñigo Cuesta beteranoak txirrin-dularitza utzi du 41 urte dituela Ag2r eta Vacansoleil izan dira World Tour lizentzia lortzenazkenak Down Underren hasiko da aurtengo denboraldia Urtarrilean aurkeztuko dute2012ko Espainiako Vuelta Andy Schleckek urteko helburutzat Frantziako Tourra etaLiege-Bastogne-Liege hartu ditu SKY da presupuesto altuea duen taldea: 20 milioi euroJuanjo Oroz aita izan berri da, zorionak! Pat Maqcuaid da UCIren presidenteberria Euskaltelek aurten bukatzen du patrozinioa Kevin Pauwels jaun eta

jabe da ziklokroseko denboraldiaren hastapen honetan.

ALBISTEAK

3

PHILIPPE GILBERT

2011KO TXIRRINDULARI

ONENA

UUci World Tourreko sailkapena irabazici World Tourreko sailkapena irabazidu 718 punturekin. Geldiezin ibili dadu 718 punturekin. Geldiezin ibili da

baloniarra, klasikatan ez du parekorik izan.baloniarra, klasikatan ez du parekorik izan.Atzetik Cadel Evans eta Alberto ContadorAtzetik Cadel Evans eta Alberto Contadorizan ditu.izan ditu.

Edvald Boasson Hagenekhiru urrezko domina lortu

ditu Manchesterreko Mun-duko Kopan. Skyko txirrindu-lariak pistaren alde egindakoapustua baleko izan dela fro-gatu du horrela. Kritika askojaso zituen bere herrialdean,bina orain denek loriatzendute.

Saxo Bank Suezian konzen-tratuta egon zen, milita-

rren esparru batean.Entrenamendu militarrak egindituzte, biziraupen proba go-gorrak, ... euren burua bizia-rriskuan jarri dute talde-lanaeta sakrifizioa indartzekobalio izan duten saioetan.

Riccardo Riccok 8urteko kartzela

zigorra jaso dezake.Urtarrilean ospitali-zatu behar izan zuten,larri. Odol transfusiobat egina zuela onartuzuen. Hirugarren aldiaizango luke legez kan-poko ekintza bat egi-ten eta, beraz, CONIKgogor zigor lezake.

Page 4: Bizi-Poza

GIPUZKOAREN BIHOTZAGIPUZKOAREN BIHOTZA

Bizikleta bezain ibilgailu merke eta egoki gutxi izango dira tu-

rismoa egiteko. Bizikletak saritu egiten du txirrindulariaren

ekina eta gogoa. Txirrindulariak nora agindu, bizikleta hara mugi-

tuko da, betiere pedalkada soil batzuen trukean. Esker onekoa da,

beraz, eta horregatik maite dugu guk, besteak beste. Gipuzkoa bar-

nealdea ezagutzeko bidaide aukeratu dugu. Gipuzkoaren bihotzera

barneratzeko.

Gipuzkoak duen paraje zoragarri bezain ezezagun bat erakutsi nahi dizuegu,edo hobe esanda ezagutu ahal izateko mila bideetako bat proposatu. Tolosaeta Azpeitia mendiz lotzen dituen bidea inor gutxik ezagutzen du, eta bai-lara horrek biltzen duen natura, paisaiak eta xarma ezin politagoak dira.Errezil, Bidegoian, … Jarraian, Gipuzkoaren bihotzetik kostaldera egingodugu. Zumaia aldera, garai bateko lurrinezko baporeak egiten zuen bidearentestigu. Zumaiak altxor bat erakutsiko digu, Zarautzeraino iristen den kos-taldeko bidea. Zoragarria da. Zarautzetik, Oria ibaia bilatu eta haren on-dotik Lasarteraino helduko gara, handik Tolosara buelta autobia ondotikbai, baina lasai ederrean egin dezagun, ikusitako parajeen edertasuna ko-mentatuz, adibidez. Zergatik ez? Zer komentatua izango da, ikusiko duzue…

Hartu bizikleta eta etorri gurekin, hortaz!Hartu bizikleta eta etorri gurekin, hortaz!

4

Page 5: Bizi-Poza

Hemen hasten da ibilbidearen bigarren zatia. Zestoa aldera hartu behar dugu, nahiz eta, nahi

izanez gero, Loiolako basilika ikustera hurreratzeko aukera dagoen. Errepide lasai eta laua

da, eta gonbita argia da beraz: patxadaz segi eta bizikletaz go-

zatu! Lasao auzoan garai bateko trenbide zaharra agurtuko

dugu, Zumairaino lagun izango duguna. 5 bat kilometro dira

Zestoara, eta beste 10 bat Zumaiara. Tartean bi malkartxo

daude, baina ezer gutxi gu bezalako abenturazaleentzat! Zes-

toako bainuetxea ere hor dago tartean, baina erlaxazioa beste

baterako utziko dugu, ezta?

Zumaiara gerturatu ahala kostaldeko brixa sentituko dugu ko-

petean. Menditik kostaldera 20 kilometrotan, alajaina! Hori

baina zoragarriagorik! A zer kontrastea eta a zer pribilegioa.

Kontua da Zumaitik Zarautzerako bidea ikusgarria dela. Itsasoa ezkerretara dugula, pena eta ar-

dura guztiak une batez uretara ito daitezen botatzen ditugula ematen du. Bizikleta bakarrik doa

aurrera, gainera. Getariatik pasako gara handik gutxira eta bertan Elkanoren izpiritua sentituko

dugu. Zirrara eragiten du, eta zer esanik ez sarreran dagoen haren eskulturak. Abenturazale han-

dia hura, eta gu, berriz, gure txikian ere handiak.

Eskertzen den aldapatxoa beherantz, eta gozamena dator. Haranean barrena,

kasik pedalik eman behar izan gabe, aurrera goaz. Ezker-eskuin mendiak eta

baserriak eta han urrutira Ernio. Aurrerago, berriz,lehenengo zalantza potoloa: Errezil aldera hartuedo mendira, Urrakira. Biak dira aukera onak,baina gu txirrinduzaleak garenez, ahuntzak be-zala, beti mendira! Urrakirako bidea aldapa gorada, baina hau ere eramangarria. Gora eginahala, harana gero eta beherago ikusten da, etaErrezilen panoramika ezin hobea eskaintzendigu aldapak. Urraki pasa eta aldapa behera luzea (adi abiadura handia hartzen

da eta kurba itxi batzuk ditu). Azpeitiraino.

Gipuzkoak duen paraje zoragarri bezain ezezagun bat erakutsi nahi dizuegu,edo hobe esanda ezagutu ahal izateko mila bideetako bat proposatu. Tolosaeta Azpeitia mendiz lotzen dituen bidea inor gutxik ezagutzen du, eta bai-lara horrek biltzen duen natura, paisaiak eta xarma ezin politagoak dira.Errezil, Bidegoian, … Jarraian, Gipuzkoaren bihotzetik kostaldera egingodugu. Zumaia aldera, garai bateko lurrinezko baporeak egiten zuen bidearentestigu. Zumaiak altxor bat erakutsiko digu, Zarautzeraino iristen den kos-taldeko bidea. Zoragarria da. Zarautzetik, Oria ibaia bilatu eta haren on-dotik Lasarteraino helduko gara, handik Tolosara buelta autobia ondotikbai, baina lasai ederrean egin dezagun, ikusitako parajeen edertasuna ko-mentatuz, adibidez. Zergatik ez? Zer komentatua izango da, ikusiko duzue…

Hartu bizikleta eta etorri gurekin, hortaz!Hartu bizikleta eta etorri gurekin, hortaz!

Tolosara autobusez, trenez edota autoz iristea dago. Bertan aparkatzeko tokia topatzea ez da

bereziki zaila, eta guk kanpoaldean duen Eroskin egitea proposatzen dizuegu. Bizikleta gai-

nean jarri eta Azpeitirako norabidea hartu behar da. Segituan

hiru bat kilometrora eskubira aldapa hasten dela ikusiko dugu,

“Errezil” dioen kartelari jarraituaz. Ez beldurtu aldaparekin,

saria handia da eta. Izan ere, aldapa eramangarrian gora se-

gituan konturatuko zara mendi horiek gordetzen dutena zora-

garria dela. Garai bateko Euskal Herrirako bidaia modukoa da,

nostalgikoentzako oso tentagarria. Arnasa ere errazago hart-

zen dela ematen du! Albizturrera jarraitzeko gogoa ematen du

orduan, babarrun janera akaso, baina guk gora segi beharra

dugu. Aldapa ez da pikoa eta segituan topatuko dugu atsedenunea. Beizama ezkerretara dago,

baina guk aurrera, harik eta Bidaniako gaina igaro arte.

ITZULIA

5

Page 6: Bizi-Poza

Itsasoko haizeak lagunduta Zarautzaino iritsiko gara. Herria gurut-

zatu eta zuzen hartuta, Orioko gainaren bila joango gara. Honez-

kero hankak baldartzen hasiak zaizkigu, baina segi egin behar da,

motza da eta. Gaina harrapatu, eta Oriora jetsiko gara jarraian. Gaur

egun, oraindik ere arrantzale herria den arren, gordetzen du garai

bateko arrantza-portuaren kutsua. Polita da oso, baina bizikletaz,

zoritxarrez edo zorionez, segituan gurutzatuko dugu. Usurbil aldera,

Oria ibaian gora egingo dugu bidea. Bide hautsia da, malkartsua,

baina eramangarria, beste behin.

Oharkabean, baina Lasartera iristerako, jada 70 kilometro eginak izango ditugu. Halabeharrez, au-

tobidera egin beharko dugu han, kilometro pare batez bada ere,

eta hauxe da ibilbideko zatirik itsusiena. Autoak ziztuan ondotik pasat-

zen ari direla ibiltzea ez da atsegina, baina behintzat arzena zabala

dela esan dezakegu. Andoaineraino besterik ez da, eta gaitzerdi! Han

Billabonara bidea hartuko dugu. Billabonatik, berriz Anoetarakoa. Eta,

han, ailegaera usainean hankak lasai lasaitzeko aukera probextu eta

bidaiaren gorabeherez hitz egitea izango dugu. Hitz egin bai hitz egin,

Tolosara segituan iristen da eta!

Bizikletatik jaisterako zalantzan jartzen duzu halako bidaia egin izana, benetan. Ingurura be-

giratzen duzu, eta harrigarria egiten zaizu Gipuzkoak halako altxorrak, esku-eskura gordet-

zea. Eta, hori ez da onena. Onena da horrelako mila daudela!

Bizikletari esker ona eman, eta hurrengora arte!

6

Page 7: Bizi-Poza

Sartu tropela.net txirrindularitzaren zaleen atarian

Egin zure kiniela euskaraz urteko lasterketa onenetan

Sari mordoa dugu: otarrak, bizikletak, afariak...

Page 8: Bizi-Poza

Nolatan txirrindulari?

Txikitatik aitarekin karrerak ikustea joan izan naiz, etabehin neska bat ikusi nuen, eta pentsatu nuen: “nik ereprobatu nahi dut!”

Aita, gainera, Bruesa taldeko buru izan da urte-tan...

Bai, horrek asko lagundu dit

Bitxia da zuk ez baituzu ohiko txirrindulariarenperfila: handia eta sendoa. Arina eta liraina zara…

Bai, hemen gehienak nahiko sendoak dira, baina gero,adibidez, Italia aldera joaten bazara denak fin-finakdira. Eta Holandan altuak…

Eta, hori zergatik? Gehiago entrenatzen dutelakoedo, beharbada? Ze, noski, ez da berdina izangohemengo talde batean edo kanpoko batean arit-zea, ezta?

Bada ez, igual hainbeste diren horretan… Hemenmendate asko daudela ikusita finenak ekartzen dituzte,baina gero, adibidez, Europako Txapelketan dena zelaia

eta pabesa zenez, denak ziren altuak, sendo-sendoak.Hori da arrazoia, non aukeratua dutela

Orduan, hemen gutxi zarete?

Bai, oso gutxi.

Baina, hala ere, Euskal Herrian hiru profesionaltalde daude, ezta?

Bai. Baina, nire taldean, adibidez gehienak kanpotarrakdira, hemengoak ez dira asko.

Mutilekin korritu izan duzu. Zer moduz? Nabarit-zen al da neska eta mutilen pelotoien arteko dife-rentzia?

Bai, hemengo lasterketetan beti joaten gara erasoa tageldiunea, erasoa eta geldiunea. Mutilek, berriz, jarrai-pen gehiago ematen diote eta orduan entrenatzeko osoondo datorkit.

Eta, ondo tratatzen al zaituzte?

Bai, ezin naiz kexatu… (kar, kar)

Bati baina gehiagori irabaziko diozu, gainera!

Batzuk pikatu egiten dira!

A, bai?

Gaizki begiratzen dizute, bai. Eta entrenatzen ere bai.Igual serie bat egiten ari naizela mutila pasa eta gurpi-lean jartzen zait, eta seriea amaitu eta geratzen naize-nean, mutilak pasa eta barrez hasten dira, eta burlabezala egiten. Neska naizelako, noski. Baina, zer usteduzu? Askotan gertatu zait…

Baina, profesional izan behar horretan ere…

Zer nahi duzu esatea: “E! Ni profesionala naiz!” Bada,ez…

Nola dago emakumezkoen txirrindularitza?

Depende… hemen gaizki. Geroz eta gutxiago gara, etagainera asko karreratara entrenatu gabe joaten dira.Jendea nazkatu egiten da. Maila honetan ezin duzu jadanahi duzuna jan, nahi duzunean atera, eta orduan jen-deak utzi egiten du. Udaran adibidez asko nabaritzen dahori. Jendeak segituan hartzen du bizimodu lasaia.

Zu berriz, urte osoa topera!

(Kar, kar) Saiatzen naiz behintzat! Baina aurten, adibi-

ETORKIZUNA AURRETIK

Denboraldi bikain baten ostean ilusioz beterik dago Debabarrenako txirrindu-laria. 19 urte ditu eta Espainiako 23 urtez azpiko txapelduna da. Berarekin

solasteko aukera eman digu bere jaioterrian, Errenterian. Irribarretsua, alaia,bidea egiteko gogoz dagoela azaldu digu. Elkarrizketa atsegina izan da.

“Jendeak segituanhartzen du bizi-

modu lasaia”

Page 9: Bizi-Poza

dez, negu oso txarra pasa dut eta orain pixka bat oke-rrago nago forma aldetik. Erorketa bat izan nuen etaezin nuen ibili ere egin. Inork ez zekien zer nuen. Bizi-kleta uztea ere pentsatu nuen! Azkenean bizkarra des-plazatua nuela topatu zidaten.

Eta, zein helburu duzu bizikletan?

Ez daukat helburu berezirik. Oraingoz bizikletaz gozat-zea eta besterik ez. Beno, bidaiatzea (kar, kar), askogustatzen zait!

Bizikletak horretarako aukera ematen al dizu,bada?

Bai, aurten adibidez Italiako Girora joango gara!

A bai?

Bai, bi hilabete oso gogor izango ditugu: Ekainean Mun-duko kopa Valladoliden, Bira, Euskadiko txapelketa… etauztailean Giroa. Prestakuntza ordura begiraegiten ari naiz eta ea ondo aritu naiteken

Beno, garaipen asko dauzkazu, azkena iazko Es-painiako 23 urtez azpiko txapelketa. Espero al ze-nuen lehenengo urtekoa izanda hori lortzea?

Honbre, beti pentsatzen duzu aukera izan dezakezula,baina zail ikusten nuen. Gainera, gogoratzen naiz harakobidean kotxean gindoazela Euskadiko batek nola esatenzuen berak irabaziko zuela, eta nire baitarako pentsat-zen nuen: “bada oso fuerte egongo da!” Orduan jadanire burua deskartatu egin nuen.

Eta, gero, irabazi?

Bai txirrindulari hori bera aldapa batean atzera geratzenari zela ikusi nuen, hortzak estutu eta irabazi ahal izan

nuenHain gazte izateko, esperientzia handia pilatuaduzu, jada.

Igaz ikasi nuen asko. Aukera eman zidaten, nahiz etaezer gutxi egingo nuela jakin, ikasten joateko. Europe-otan, adibidez, erlojupekoa egiteko eskatu zidaten, etani krono bat sekula egin gabe nengoen. Esanzidaten:Ikasi egin behar duzu, eta aurrera!”

Ondo zaindua zaude, hortaz.

Bai, mundialean ere, bazekiten nik baino hobe akasobeste txirrindulari batek egin zezakeela, baina gazteanintzela eta ikasten joateko aukera eman zidaten.

Tratu horrek zeozer esan dezake...

Bueno… (kar, kar)

Zer moduzko soldatak daude txirrindularitzan? Bi-zitzeko ematen al du?

Keba. Kobratzen dugu, baina karreraren arabera. Uztai-lean ondo kobratzen da, baina martxoan bat ereez. Cervelo eta halako taldeetan, bai, mutilek bezalakobratzen dute. Berdin, berdin.

Berdintasuna! Zure burua ikusten al duzu horre-lako talderen batean?

Oraingoz ez…

Baina zurea bezalako progresio batekin…

Aber, niri Cerveloko entrenatzailea etorri zitzaidan hitzegitera, baina oso zaila da.

Primizia!!!

Lagunak?

Neri oso gogorra egiten zait. Deitzen didate eta: “aterazaite!” Ez dute ulertzen ezin dudala atera. Gero, bai,animatzen naute-eta, baina lehengoan ere nire amarideitu nahi zioten niri ateratzeko esan ziezadan… Baina,ezin dut.

Zein da zure apoioa?

Nire aita. Nire amak gaizki nagoenetan segituan esa-tendit: “utzi ezazu bizikleta, oso gogorra da eta!” Gainera,hurrengo urtean unibertsitatera joango naiz eta uz-teko,eta uzteko.

Ikasle eta txirrindulari zara. Zaila izango da biakuztartzea, ezta?

Beno, orain arte ondo moldatu izan naiz, ea unibertsi-tatean… Kontua da etxetik kanpo ikasi beharko dudala,Gasteizen, eta horrek bere arriskuak ditu. Ni bakarrikpisu batean, eta Gasteizen… Nire burua honezgero eza-gutzen dut eta badakit juergarako tentazioa edukikodudala Asko gustatzen zait! (kar, kar) Bueno! Aurtengoneguan hortxe ibili naiz ostiral eta larunbatero topera

(kar, kar, kar)Zein da ilusio gehien egiten dizun lasterketa?

Emakumeen Bira. Etxeko lasterketa da eta talde onguztiak bertan izaten dira.

Izan duzun disgusto handiena?

Jubeniletan europeotara ez eraman izana. Karrera guz-tietan irabazi edo bigarren egiten nuen, oso formaonean nengoen, baina selekziotik ez ninduten deitu.

Lotsatia zarela irakurri dugu beste entrebista ba-tean. Kosta egiten zaigu hori sinistea...

Bai, bai egia da. Denak harritzen dira, baina hala dabai.

Oso lehiakorra al zara?

Bai, oso. Ahal dudan guztia irabaztea gustatzen zait,baina ez naiz horregatik itsutzen

Non aurkitzen duzu zure burua gusto-ren?

Aldapa gora

PERTSONALAGOA

ELKARRIZKETA

9

Page 10: Bizi-Poza

AGUR  HTC!!!

Page 11: Bizi-Poza

2008an bizikleta gainean jarri zirenetik,

izugarrizko maila eman dute errepide-

ratu diren lasterketa bakoitzean. 518 ga-

raipen  lortu  dituzte,  beldurgarria!

cavendish,  tony  martin,  van  garderen,

goss,,  velits  anaiak,  boasson  hagen....

amaigabea da izan dituzten izar kopu-

rua. Eskerrik asko!

Page 12: Bizi-Poza

GABONETARAKO 

OPARI

PAREGABEAK

Garai ezinhobeak hauek gure materiala hobetzeko. Kalitate bi-

kaineko  produktuak  lortu  ditzakegu  oso  prezio  onean.  Hona

hemen guk egin dugun aukeraketa txikia. Olentzero porta dadila!

OAKLEY RADAR OAKLEY RADAR

GIRO IONOS GIRO IONOS

215euro215euro

180euro180euro

12

Page 13: Bizi-Poza

MAVIC ZXELLIUM MAVIC ZXELLIUM

GARMIN GARMIN

ZIPP 404 ZIPP 404

2800euro2800euro

700euro700euro

220euro220euro

13

DENDA

Page 14: Bizi-Poza

Oso gutxi dakigu gaur egungo txirrindularien inguruan. Lortutako emait-zak eta egindako erakustaldiak, bai, akaso, ziurrenik telebistaz ikusi eta

halaxe oroitzen ditugulako. Armstrongek izandako barrabiletako minbiziaartxi-ezaguna da, baina ez, esaterako, Markel Irizarrek izandakoa. Kaskoaketa betaurrekoak babestuta ezagutzen ditugu txirrindulariak, baina ez da-kigu nolatan iritsi diren elite-mailara, ez eta zer jasan eta gainditu behar izanduten horretarako. Txirrindulari izateko gorputza ez ezik, burua ere zailduaizan behar da, eta ikusiko dugunez, uste baino txirrindulari gehiagok heriotzabera ere gertu ikusi duelako zaildu du.

Aitzitik, badaude bitxikeria alaiagoak ere. Hanburgesa zalearena edota mo-delo izateko bidean zihoanarena, esaterako. Denak dira txapeldun handiak,baina ikusiko dugunez, badituzte “mundukoago” egiten dituzten ezaugarriakere.

BITXIKERIAKBITXIKERIAK

Levi Leipheimer (RadioShack)

Animalia maitale amorratua da: bi txakur eta 6 katurekin bizi da. Baina,gaztetan zaldi batek ia akabatu zuen ostiko batez. Barruak txikitu zizkion

eta larri operatu behar izan zuten.

Pablo Lastras(Movistar)

Gutxik izango dute Lastrasek bezalako palma-resa, baina hautsitako hezurrei dagokionean.Bi belaunak, bi klabikulak, aldaka, hainbatbertebra, saihets bat... eta hori gutxi balitz,ernia bat eta mononukleosisa ere pairatu ditu.

Hala ere, 12 garaipen lortu ditu.

Tom Boonen(Quick Step)

Gaztetatik Belgikan oihartzun han-dia izan du haren ibiliak. Gaur egun,bertako idolo handia da, eta horrenondorioz ezin izaten zuen ezta en-trenatzera lasai atera ere, beti zuenzaleren bat atean zain harekin joa-teko. Egun, Monakon bizi da horre-gatik. Kirchen edota Pozzato ditu

bizilagun.

Matti Breschel(Rabobank)

Egungo Danimarkako txapelduna egokia zennonbait, guapoa. Gorputzez fina eta oso hankapolitekoa, 17 urte zituela etxea utzi eta NewYorkera joan zen modelo lanetan aritzera. 20urte bete arte horretan jardun zen.

14

Page 15: Bizi-Poza

Alberto Contador(Astana)

Txikitatik gaixotasun gogor baten testigu,bere anaiak burmuin paralisia du, bizitza-ren gogorra bere barruan pairatu zuen2004ean. Asturiasko Itzulian etapa buka-tuta taldeko autobuserantz zihoala, kordeagaldu eta erorketa gogorra izan zuen. Os-pitalean analisiak egin eta burmuin kaber-noma bat detektatu zioten. Operatu etaerrekuperazio-epe luzea pasa zuen. Itzule-ran, bere lehen lasterketan garaipena lortu

zuen.

Michael Rasmussen(Miche)

2007ko Tourrean lider zela kanporatuzuten doping afera baten ondorioz. Ez zuenpositiborik eman, baina ez zen kontrol ba-tera azaldu eta horren azalpenerako egin-dako deklarazioan topatutakokontraesanen ondorioz zigortu zuten. Pi-suaren maniatiko bat zen. Bere bizikletaklegezko minimoak baino 10 gramo gehiagobakarrik zituen. Bidoi bakarra eramatenzuen beti. Armstrongen fundazioaren esku-muturrekoa ez zuen janzten.... pisuaren-gatik. Esnea beharrean, ura gosaltzenzuen, arrazoi beragatik. “Chicken leg” deit-

zen zioten, ez da zaila arrazoia asmatzen.

Luis Leon Sanchez (Rabobank)

Aita Goardia Zibila zuen eta, atentatubaten biktima izan zen. Errehabilitaziorakobizikletan ibiltzea gomendatu zioten, etabakarrik ez ibiltzearren, bizikleta banaerosi zien bi semeri, tartean Luis Leoni.Hori gutxi ez balitz, anaia istripuz hil zit-zaion orain 5 urte. Txapeldun handia daorain.

Gorroto du hegazkinean bidaiatzea etaanaietako bat, Pedro Leon, Getafe futbol

taldeko jokalaria da.

Cris Horner

(RadioShack)

Benetan txirrindulari bitxia da. Gaztetan,karreraz karrera autokarabana batean mu-gitzen zen. Hanburgesa eta donuts jaleamorratua da. 2004ko Veronako MundukoTxapelketaren bezperan selekzionatzailea-ren autoa “bahitu” omen zuen, pastaz naz-katuta, Mc Donalds batera afaltzerajoateko. Erortzen denetan ez omen duhainbesteko penarik hartzen, horrela nahiadina jan ahal izango duelako egun batzue-tan. AEBn benetako idoloa da, eta gehiegi-tan idazten ez duen arren, bere bloga osoda gomendagarria. Xelebrea da oso idaz-ten.

BITXIKERIAK

15

Page 16: Bizi-Poza

2011ko Espainiako Itzu-lian ezustea eman os-tean, 2012rako talderikgabe dago Juan JoseCobo kantabriarra. Geoxetxeak azken orduan tal-deari babesa kendu, etahamaika teknikari etatxirrindulari noraezeangelditu dira. Joxean Mat-xinek ohi duen adore etafedez egin du lan ba-besle berria topatzeko,baina oraingoan saia-kera kamutsa gertatuda. Ez dago zalantzarikEspainiako Vueltako ira-bazleak talde berria to-patuko duela. Baina,nork daki, txirrindularit-zak horrelako kontraesa-nak eskaintzen dizkigu.Sarriegitan, tamalez!

PROTAGONISTA