BIOLOGIA ETA GEOLOGIA - edebe.cat€¦ · biologia eta geologia 3 i. blokea: gizakia (1) dbh...

25

Transcript of BIOLOGIA ETA GEOLOGIA - edebe.cat€¦ · biologia eta geologia 3 i. blokea: gizakia (1) dbh...

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA3DBHI. BLOKEA: GIZAKIA (1)

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-001-009.qxp 24/1/12 08:56 Página 3

Nolakoa da liburu hau?

Unitatearen hasiera

NOLAKOA DA LIBURU HAU?

ERANTZUN• Zer sistemak bilakatzen ditu elikagaiak mantenu-

gai?

• Azaldu zein den mantenugaiak zirkulazio-sistemarairisteko bidea.

• Zer da hiperkolesterolemia? Zer erlazio du elika-durarekin?

Matematikarako gaitasuna.

• Matematika-ezagutzak erabiltzea dietari loturikoenergia kantitateak kalkulatzeko.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gai-

tasuna.

• Mantenugaien ezaugarriak zein diren jakitea, baieta dieta egoki baten osagai nagusiak ere.

• Elikaduraren nahasmendu nagusiak deskribatzeaeta aztertzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

• Ikasitakoa aplikatzea elikadura-ohitura egokiakhartzean.

OINARRIZKO GAITASUNAK

Elikadura osasuntsuaezinbestekoa dahainbat gaixotasun— g i z e n t a s u n a ,

minbizi mota batzuk,bihotzeko eta odol-hodietako gaixotasunak edo diabete-sa— prebenitzeko.

Munduan, baina, pobrezia oztopoitzela da, bost pertsonatik batekez baitu elikagaiak erosi edo lan-datzeko adina diru edo balia-bide. Horrelakoetan desnu-trizioa osasun-arazo latzena da.

45

EDUKIAK

1. Mantenugaiak

1.1. Mantenugaien ezaugarriak

1.2. Mantenugaien balio energetikoa

1.3. Elikagai-taldeak

2. Elikagaien kontsumoa

2.1. Elikagaien jatorria

2.2. Elikagaiak kontserbatzeko erak

2.3. Elikagaiak merkaturatzeko prozesua

3. Dieta

4. Elikadura-arazoak

Ikertu: Elikagaiak nola kontserbatu

Elikadura

3

44

Unitatearen garapena

Esperimentatu

Edukiak egiaztatzekosaiakuntzak, irakasleak zeinikasleek egiteko modukoak.

Jarduerak

Orrialdearen azpialdekoariketen bidez atal bakoitzekoedukiak finkatuko dituzu.Ondoan S letra duten jarduerakoinarrizko edukietansakontzekoak dira.

Laburpena

Unitateko ideianagusiak, eskemabatean laburtuta.

Unitateko edukieninformazioaantolatzekojarduerak.

Edukiak

Unitateko edukiak jarri dira,nola antolatu diren

jakin dezazun.

Gogoratu

Aurreko ikasturte edounitateetatik ezagutzendituzun edukiakfinkatzeko.

Edukiak ataletan etaazpiataletan antolatudira.

Ikus dezagun nola diharduten egitura horiek guztiek ikusmenean.

Argi-izpien ibilbidea zuzena da, eta begian zulo txiki batean zehar sartzen direnean,elkarrekin gurutzatzen dira. Hori dela eta, behatutako objektuaren irudia alderantzizeratzen da erretinan.

Ondoren, burmuinak modu egokian interpretatzen du erretinako irudi hura.

JAR

DU

ER

AK

69Erlazioa: zentzumenak eta nerbio-sistema

3. Azaldu begiaren atal hauek betetzen duten funtzioa:

kornea – esklerotika – konjuntiba – humore urtsua –humore beirakara – erretina

4. Begiaren zer atalek jokatzen du lente gisa, irudiak fokatu ahalizateko? Zer erlazio dago irisaren eta begi-niniaren artean?S

GEHIAGO

Erretina osatzen duten zelulei foto-rrezeptoreak deritze, argiaren ener-gia harrapatzen dutelako. Bi motata-koak izan daitezke: konoak eta bastoiak.Konoek irudien xehetasunak haute-maten dituzte, eta koloretan ikusteaahalbidetzen dute.Bastoiek beltza, zuria eta grisaren ña-bardurak antzematen dituzte, oso sen-tikorrak baitira argiarekiko.

Kristalinoa

Begi-ninia

Erretina

Ikusmen-nerbioa

Irisa

Kornea

ADI

Ikusmena zaintzeko aholku batzukhauek dira:

• Begiak substantzia narritagarriekin(kea eta hautsa, adibidez) kontaktuanez jartzea.

• Ikusmena ez behartzea.

• Intentsitate handiko argietara zuze-nean ez begiratzea.

• Ordenagailuaren pantaila 50 cm-raizatea, gutxi gorabehera.

• Telebista hurbiletik ez ikustea. Gu-txieneko distantzia izan behar da pan-tailaren tamaina halako hiru.

• Ondo argiztaturiko tokian ikastea etalan egitea. Argi-fokua norberaren bu-ruaren gainean eta idazten ez dugunaldean egon behar da, itzalak saihes-teko.

ES

PE

RIM

EN

TAT

U

Begi-niniaren tamaina

Esperimentu honetan egiaztatuko duzunez, begi-niniaren tamaina iritsitako argi kantitatea-ren arabera aldatzen da.

— Hartu eskuko ispilu bat eta eser zaitez mahaiko lanpararen aurrean, argia piztuta.

— Itxi begi bat eta izan bestea irekita.

— Erreparatu, ispiluan, begi irekiaren niniak hartu duen tamainari.

— Ireki beste begia, eta erreparatu horren niniaren tamainari ere.

Begi-niniaren tamaina aldatzea ekintza erreflexu bat da, argiaren intentsitatera egokitu ahal iza-tekoa. Argia indartsua denean, begi-ninia txikitu egiten da, eta ahula bada, aldiz, handitu.

1. Estimulua korne-

atik sartzen daeta begi-ninia ze-harkatzen du. Iri-

sak begi-niniaerregulatzen du.

2. Kristalinoarenkurbadura alda-tu egiten da, ob-jektua fokatzeko.

3. Irudiak erretinan proiek-tatzen dira.

4. Erretinara iritsitako argi-estimuluek bur-muineraino jarraitzen dute, ikusmen-

nerbioaren bitartez.

1. Erlazio-funtzioaErlazio-funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa,bai kanpokoa, eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia prestatzen dugu.

Erlazio-funtzioan, hartara, hiru fase bereiz daitezke: informazioa hautematea, in-formazio hori aztertzea eta horren arabera erantzutea.

Informazioa hautematea

Ingurunetik datorkigun informazioa zentzumen-organoen bidez jasotzen dugu, or-gano horiek kanpo-estimuluen —argi bat, soinu bat, zapore bat— errezeptoregisa jokatzen dute-eta.

Hauek dira zentzumenak: ikusmena, entzumena, oreka, usaimena, dastamena etaukimena.

Baina zentzumenez gain, baditugu beste baliabide batzuk, barne-errezeptoreak ize-nekoak, gorputzaren barne-egoeraren berri ematen digutenak. Barorrezeptoreek,esate baterako, arterietako odol-presioaren aldaketak hautematen dituzte, eta ki-miorrezeptoreek, berriz, odoleko oxigenoaren eta karbono dioxidoaren kontzen-trazio-aldaketak.

Guztiak daude nerbio-zentroekin konektatuta, nerbioen bitartez.

Informazioa aztertzea

Zentzumen-organoek eta barne-errezeptoreek hautematen dituzten estimulu guz-tiak nerbio-sistemara iristen dira. Sistema horretan informazioa aztertzen da, etaerreakzio edo erantzun bat erabakitzen da.

Nerbio-sistema zentralak eta nerbio-sistema periferikoak osatzen dute nerbio-sistema.

66 4. unitatea

ADI

ESTIMULUAK

Erlazio-funtzioaren bitartez eguneanhautematen ditugun milaka estimu-luek modu batera edo bestera joka-tzera bultzatzen gaituzte.

Esan daiteke, estimulua organismo ba-ten jarduteko eran eragina duen edo-zein informazio edo aldaketa dela.

Kanpotik hainbat eta hainbat estimu-lu datozkigu: beroa, hotza, argia, bibra-zioak, hotsak, substantzia kimikoak…

GEHIAGO

ERREZEPTOREAKErrezeptoreak, gorputzaren kanpoal-dean eta barrualdean ditugun nerbio-zelula batzuk, espezializatuta daudeestimuluak hautematen.

Zelula horiek estimulu zehatz bat hau-tematen espezializatuta daude, eta gor-putzean zehar banatuta egon daitezke.Beste batzuk, berriz, multzoka biltzen dira,estimuluaren berri errazago hartzen duenorgano espezializatu bat osatuz.

JAR

DU

ER

AK

1. Erantzun eguzki-erradiazioaren erasoari buruzko galderahauei:

— Zer elementuk xurgatzen dute, batik bat, planetara iris-ten den eguzki-erradiazioa?

— Zenbat erradiazio islatzen da, guztira?

— Zer erradiazio kantitate behar dute landareek fotosintesiaegiteko?

2. Azaldu zer funtzio duen estratosferak eta zergatik den ga-rrantzitsua.

3. Zer da berotegi efektu naturala? Azaldu zergatik den prozesugarrantzitsua.

S

1.2. Amosfera eta eguzki-energia

Gure planetara heltzen den eguzki-energia atmosferak erregulatzen du, bi proze-su hauen bitartez: erradiazio ultramorea iragaziz eta lurrazalak askatzen duen beroaatxikiz.

• Erradiazio ultramorea iragaztea. Estratosferaren alderdi batean nahiko handia daozonoaren (O3) kontzentrazioa, eta ozonoa da, hain zuzen ere, erradiazio ultra-moreak iragazten dituen gasa.

Ozonoa gas koloregabea da, erradiazio ultramoreak estratosferako oxigeno mo-lekulak jotzen dituenean eratzen dena. Erreakzioa, zehazki, honako hau da:

Ozono-geruzak erradiazio ultramoreen iragazki gisa jokatzen du. Alde horretatik,babesgarri bat da, erradiazio ultramoreak oso kaltegarriak baitira izaki bizidunentzat,horien DNA zelularra asaldatzen baitute.

Hurrengo unitatean aztertuko dugunez, industriatik eta etxeetatik atmosferaradoazen gas batzuek —klorofluorokarburoek (CFCek)— ozono-geruza suntsitzendute. Hain ondorio larriak eragiten dituenez, premiazkoa da mota horretako gasikez sortzea.

• Lurrazalak askatzen duen beroa atxikitzea. Lurrazalak xurgatzen duen eguzki-erradiazioaren parte bat bero gisa islatzen da, eta karbono dioxidoak eta ur-lu-rrunak harrapatzen dute.

Gas horiek berotegi efektu naturala eragiten dute, lurrazaleko batez bestekotenperatura egokia izan dadin laguntzen duen fenomenoa. Izan ere, berotegi efek-tu naturalik ez balego, tenperatura izugarri baxua izango litzateke, eta Lurra izo-tzezko basamortu bihurtuko litzateke.

Hurrengo unitatean ikusiko dugu giza jarduerak areagotu egiten duela berotegiefektu naturala, eta horren ondorioz, atmosferako tenperatura globala goraka aridenez, arazo larriak sortzen ari direla planetan.

145Kanpo-jarduera geologikoa

Oxigenomolekulak

O2

O2

O2O3

O3

O

O

Erradiazioultramorea Oxigeno

atomoak

Ozonomolekulak

GOGORATU

Exosfera

Termosfera

Mesosfera

Estratosfera12 km

-100 °C 100 °C-50 °C 50 °C0 °C

50 km

80 km

600 km

Altitudea

Tenperatura

Troposfera

LABURPENA

• Gehitu unitateko kontzeptu-mapan mikroorganismoen eta birusen ezaugarri hauek:

— Zer zelula motak osatzen dituzten.

— Zelulabakarrak ala zelulaniztunak diren.

— Eragiten dituzten gaixotasunen adibide bat.

• Testu-prozesadorea erabil dezakezu.

• Idatzi testu bat hitz hauek erabiliz:

patogenoak – organo linfoideak – organoen transplantea – sistema immunitarioa – txertoak - kanpo-hesiak – prebentzioa – sendagaiak – zelula immunitarioak – antibiotikoak

Laburpen-jarduerak

137Gizakien osasuna

Gizakien osasuna

Norberaren ezaugarrifisikoak eta mentalak

Gaixotasunak eta osasun-arazoak

Gaixotasuninfekziosoak

Mikroorganismoak Birusak

Bakterioak Onddoak Protozooak

Gaixotasunez-infekziosoak

Droga-men-dekotasuna

Tumoreaketa minbizia

Istripuak

Bizimodua

Osasun-sistema

Gizarte-ingurunea

zein dira?

motak

eragileak adibidez

zeren eraginpean? zerk erasan diezaioke?

Unitateen egitura

Unitatearen amaiera

Atariko irudiak eta testuakunitateko edukiekin zerikusia duteneguneroko gorabeherak adieraztendituzte.

Erantzun

Unitateari ekin aurretik, jardueraerraz batzuk.

Oinarrizko gaitasunak

Unitatean jorratuko dituzunoinarrizko gaitasunen zerrenda.

Adi

Kontzeptu garrantzitsuak,unitatearen oinarrizko edukien

osagarri.

Gehiago

Unitatearen haritik, berrijakingarriak, zientzialarien

biografiak eta edukiei lotutadauden kontzeptu

konplexuagoak.

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-001-009.qxp 24/1/12 08:56 Página 4

Nolakoa da liburu hau?

Ulertzeko

Unitateari buruzkojarduera gehiago.

Ezkerrean Z letra dutenjarduerak zailxeagoak dira, eta@ ikonoa dutenak, Internetetik

ateratako informazioazbaliatuta egitekoak.

Gehiago jakiteko

Atal honetako prozedureieta kontzeptuei jarraituz,edukietan sakonagoegingo duzu.

Pentsatzeko

Hemen planteatzen direngaiak, unitateko edukienildotik doazenak,gogoetarako aukera dira.

Oinarrizko gaitasunak

Unitate bakoitzeko oinarrizko gaitasunaklantzeko jarduera bat.

Gehitu eta argitu

Alorreko bitxikeriak eta Biologia eta Geologiarenezagupideen baliagarritasuna gaurko gizartean.

Testu-iruzkinak

Unitatearekinerlazionaturiko testuzientifiko laburrenulermen-jarduerak.

Glosarioa

Liburuan agertu direnBiologia etaGeologiako kontzeptunagusiak, alfabetikokizerrendatuak etalaburbilduak.

Eranskin grafikoak

Edukietako batzukerrazago ulertzekolagungarriak.

Ikertu

Unitatekoedukiekin

zerikusia dutenprozedurak,teknikak eta

trebetasunakpraktikatzeko

jarduerak.

Oinarrizko gaitasunen

ebaluazioa

Jarduera multzo bat,liburuko oinarrizkogaitasunak ebaluatzekomoldatua.

Unitateen

ebaluazioa

Ebaluaziorako jarduerak,unitateka antolatuak.

OINARRIZKO GAITASUNEN EBALUAZIOA

JAR

DU

ER

AK

IV Oinarrizko gaitasunen ebaluazioa

— Zerrendako zein elikagaitatik ez du gehiegi jan behar Pellok?

— Prestatu zerrendako gauzak erosteko ordena, kontserbazio egokia irizpidetzat hartuta.

— Zerrendako elikagai batzuk ontzikiratuta saltzen dira. Azaldu zer informazio eman behar den etiketan.

— Produktuaren zer datuk adierazten digu noiz jan dezakegun beranduenik?

— Zergatik da gomendagarria tokian tokiko fruta eta barazki freskoak jatea?

3.2. Erosketa egin ondoren, Pellok afaria prestatzeari ekin dio.

— Zerrendako elikagaiez baliatuta, proposatu afarirako menu bat. Talde bereko elikagai bat baino gehiago sartu duzu?

— Zergatik esaten da dietak askotarikoa izan behar duela? Eta zergatik orekatua? Zergatik da garrantzitsua landare-zuntzagure dietan? Zerrendako zein elikagai dira aberatsak landare-zuntzetan?

— Zein nutrizio-desoreka ari da hedatzen herrialde garatuetan?

4. jarduera

4.1. Jonek ospitale handi batean dihardu, gaixotasunak kutsatzen di-tuzten birusak ikertzen, zehazki, hiesaren birusa. Birus horren ezau-garri nagusia da giza immunitate-sistemari erasaten diola.

— Birusak oso txikiak dira, batzuk 0,024 μm-koak baino ez. Ja-kinik 1 μm 10-3 mm dela, zenbat mm dira 0,024 μm?

— Birus guztiak dira izaki bizidunen parasitoak. Zer esan nahidu horrek?

— Zer funtzio du sistema immunitarioak?

— Nola kutsatzen du hiesaren birusak?

— Esan zer prebentzio-neurri hartu behar diren gaixota-suna ez hartzeko.

4.2. Jonek ikergai du, halaber, zenbaterainokoa den gaixotasunaren eragina herrialdeka eta biztanleria-taldeka.

— Zer herrialdetan da handiagoa ihesaren eragina, herrialde garatuetan ala garabidean daudenetan? Arrazoitu erantzuna.

— Herrialde garatuetan gaixotasunak gehiago erasaten die gazteei. Zure iritziz, zergatik da hala?

— Oro har, eraginkorra al da preserbatiboa sexu-bidezko gaixotasunen aurka?

— Zergatik esaten da preserbatiboa kontrazepzio-metodoa ere badela?

— Aipatu ezagutzen duzun beste antisorgailuren bat.

Gizakion sexualitatea batez ere pubertarotik aurrera azaleratzen da, eta haren alderdietako bat sexu-harremanak dira.

— Aipatu sexualitatean eragina duten elementuak.

— Zer aldaketa fisiko eta psikologiko dira pubertaroaren adierazgarri?

Hiesaren birusa (GIB) zelula bat kutsatzen.

XVIITestu-iruzkinak

5. unitatea. Erlazioa: lokomozio-aparatua eta sistema endokrinoa

Nerabeen aldarte txarraren «kausa»

Zientzialari-talde batek nerabeen aldarte txarraren arduradu-na topatu duela ematen du: hormona bat. […] Orain arteezin izan dute identifikatu zehazki zein diren desoreka ho-rren arrazoiak, eta horiek gabe zaila izango litzateke nerabe-en antsietatea ulertzea eta tratatzea. Orain, hala ere, NewYorkeko Estatuko Unibertsitatean diharduen ikerlari-taldebatek adierazi du identifikatu duela zein den gorabehera ho-rren hormona arduraduna. Ikerketa Nature Neuroscience al-dizkarian argitaratu duten zientzialarien arabera, aurkikuntzahorri esker posible izango da nerabezaroak jokabidean dituenondorioak lehengoratzea.

Ricardo Gutiérrez Haurren Ospitaleko Nerabezaroaren Zerbi-tzuko buru den M.ª del Carmen Hiebra doktoreak BBC Sciencekateari esan bezala, «zalantzarik gabe, nerabezaroaren alderdibiologikoa ulertzea garrantzi handikoa da. Baina ez dut ustekausa bakar bat aipa daitekeenik, edo hormona bakar bat izanlitekeenik nerabeen umore edo aldarte-aldaketen erantzulea».

Bada hormona bat, THP deitua, pertsona batek estresa due-nean jariatzen dena. THP hormonak, zenbaitetan, lasaigarri gisajarduten du, eta garunaren jarduera «baretzen» duten garu-naren eremuetan eragiten du. Helduaroan, hormona horrekasko laguntzen dio gizabanakoari estres-egoeretara egokitzen,eta ondorio lasaigarria du gertaera estresagarriaren ondo-rengo ordu erdian.

*** Horregatik hartzen da hormona hori pubertaroaren on-dorioak saihestearen arduraduntzat nerabeak antsietatehandia duenean. Baina ikerketa-taldearen azterketak frogatuzuenaren arabera, THP hormonak handitu egiten du antsietatea nerabezaroan. Zientzialariek zehazki GABA izeneko garunekohartzailea aztertu zuten, horretan eragiten baitu THP hormonak, eta aktibatzen denean handitu egiten ditu haren ondorio lasaiga-rriak eta eztigarriak.

Ikerlariak ohartu ziren hartzaile hori, gutxi eduki ohi badugu ere, oso nabarmen handitzen dela pubertaroaren hasieran, emozioaerregulatzen duen garunaren eremuan. Paradoxikoa bada ere, garunaren eremu zehatz horretan, THP hormonak murriztu egitendu GABA hartzaileen jarduera, eta horrek, aldi berean, handitu egiten du garunaren jarduera, antsietate- eta estres-egoera handia-goa sortuz. Ikerlariek oraindik ez dakite zergatik gertatzen den prozesu hori, baina pubertaroan aktibatzen diren beste hormonabatzuen ekintzaren ondorio dela uste dute.

Adituen arabera, oraingoz garrantzitsuena nerabeek izaten duten gogo-aldartearen prozesua ulertzea da. «Azterketa horrek adi-tzera ematen du badela oinarri biologiko bat nerabeen aldakortasuna eta aldarte-aldaketak ulertzeko», diote ikertzaileek. Besteaditu batzuek diote ikerketa hori garrantzizkoa dela gurasoei eta irakasleei lagunduko dielako nerabeei hobeto ulertzen, baina adi-tzera eman dutenaren arabera, ezin bazter daiteke ingurumenaren eragina, haurren prestakuntza eta pubertarora bitarte osatu-tako egitura psikikoa.

www.bbc.co.uk webgunetik egokitua (2007/03/12)

a) Testuan aipatzen den ikerketaren arabera, zer hormonak du lotura nerabeen aldarte txarrarekin?

b) Zer zeregin betetzen du hormona horrek helduengan?

c) Zein da hormonaren eraginaren paradoxa nerabezaroan? Zeren ondorio da helduen eta nerabeen artekodesberdintasuna?

d) Gertaera horrek erabat azaltzen al du nerabeen aldarte txarra? Arrazoitu erantzuna.

e) Zer aldaketa fisiko eta psikologiko gertatzen dira pubertaroan?

XXIGlosarioa

Anoa. Egun baterako elikagai-talde bakoitzetik gomen-datzen den kantitatea (54. or.).

Anobulatorio. Obuluak umotzea eta obulutegitik irteteagalarazten duen hormona-prestakina. Anobulatoriak in-jekziotan, txataletan edo pilulatan har daitezke (113. or.).

Antibiotiko. Botika mota bat, bakterioak suntsitzen di-tuena edo ugaritu daitezen galarazten duena (129. or.).

Antizikloi. Presio handiko nukleoa, eguraldi egonkorra-rekin lotu ohi dena (147. or.).

Arazketa. Uretako gai kutsatzaileak kentzeko prozesua,hainbat tratamendu konbinatzean datzana (172. or.).

Arnasbehera. Biriketako haizea arnasbideetan zehar kan-poratzeko mugimendua (30. or.).

Arnasgora. Haizea arnasbideetan zehar biriketara sar-tzeko mugimendua (30. or.).

Arteria. Bihotzetik ateratzen den hodia, odola gorputz oso-ra banatzen duena (33. or.).

Aurikula. Bihotzaren goialdeko barrunbea (32. or.).

Azterketa endoskopiko. Digestio-sistemako hainbat or-gano eta atal aztertzeko teknika, gorputzeko hodi edo or-gano batzuetan zunda bat sartuz egiten dena (28. or.).

Azterketa erradiologiko. Batez ere lokomozio-aparatu-ko arazoak diagnostikatzeko erabiltzen den teknika; X iz-pien bidez dentsitate ezberdineko ehunak ikusgai era-kusten dituena (93. or.).

Baliabide berriztaezin. Berritu baino arinago ustiatzenden baliabide naturala (169. or.).

Baliabide berriztagarri. Berritu baino erritmo motelago-an ustiatzen den baliabide naturala (169. or.).

Baliabide natural. Gure beharrak asetzeko materia etaenergia ematen dizkigun natura-inguruneko elementua(168. or.).

Baso-soiltze. Baso batek berezkoak dituen espezieakgaltzea (177. or.).

Bentrikulu. Bihotzaren behealdeko barrunbea (32. or.).

Berrerabiltze. Hondakinak birraprobetxatzeko era, hon-dakin horiek lehengo moduan nahiz beste modu bateanerabiltzean datzana (179. or.).

Berreskuratze. Hondakinak tratatzeko era, haietako subs-tantziak edo baliabide energetikoak aprobetxatzeandatzana (179. or.).

Bioaniztasun. Ekosistema bateko espezie kopurua (169. or.).

Birziklatze. Hondakinak aprobetxatuz beste produktubatzuk —hasierakoak berak edo horien desberdinak—ekoiztea (179. or.).

Bizi-edukiera. Arnas aparatuan zehar mugitzen den airekantitate handiena (31. or.).

Bizkarroi. Mikroorganismo edo birus patogenoa, besteizaki bizidun baten kontura (haren bizkarretik) elikatzeneta ugaltzen dena (124. or.).

Borondatezko ekintza. Nahita egiten den mugimenduedo ekintza, garunean taxutua (86. or.).

Depresio. Presio gutxiko nukleoa, laino eta prezipita-zioekin lotu ohi dena (147. or.).

Desertifikazio. Gizakiaren eraginez lurzorua eta landare-dia desagertzea (177. or.).

Desertizazio. Lurzorua eta haren gaineko landaredia arra-zoi naturalak direla medio galtzea (177. or.).

Deshidratazio. Elikagaien ur-edukia ahalik eta gehien mu-rriztean datzan kontserbazio-teknika (51. or.).

Detritu. Higaduraren ondorioz askatzen den arroka-par-tikula (149. or.).

Diastole. Miokardioaren lasaitze-mugimendua (34. or.).

Dieta. Denbora-tarte jakin batean hartzen ditugun elika-gaien multzoa (54. or.).

Digestio. Elikagaiak mantenugai bihurtu arte eraldatzekoprozesua (26. or.).

Distantziakidetasun. Bi sestra-kurbaren arteko malda(159. or.).

DNA (azido desoxirribonukleiko). Nukleoan dagoenazido nukleikoa, zelularen jarduera gobernatzeko beharden informazioa daukana (10. or.).

Droga. Nerbio-sisteman eraginez jokaera eta pentsame-na aldarazten dituen substantzia (132. or.).

D

B

A

GLOSARIOA

Liburuaren amaierako orrialdeak

XIUnitateen ebaluazioa

Esan organo hauek gizonen ala emakumeen ugaltze-sistemakoa diren eta zer funtzio duten:

obulutegiak – eskrotoa – prostata – endometrioa – Falopioren tronpa – epididimoak

Azaldu nola diharduten barrabilek, semen-besikulek eta prostatak espermaren ekoizpenean.

Begiratu ondorengo irudi hauei eta erantzun galderei:

— Esan zenbakiturik dauden zelulen edo zelula-multzoen izenak.

— Adierazi, irudian, noiz gertatzen den ernaltzea eta noiz ezartzea.

— Azaldu, labur-labur, lau irudi horietan agertzen den prozesua.

Copia y completa el siguiente cuadro:

Azaldu, testu batez, zein diren eta zertan dautzan haurdunaldiaren faseak. Horretarako, erabil itzazu hitz hauek:

fetua – enbrioia – zigotoa – barrunbe amniotikoa – karena – zilbor-hestea – ezarpena – ernalketa

Erantzun erditzeari buruzko galdera hauei:

a) Noiz erditzen da emakumea?

b) Zein dira erditzea hasiko den seinaleak? Azaldu zertan den bakoitza.

c) Aipatu eta azaldu erditzearen faseak.

Zer da pubertaroa? Noiz izaten da?

Aipatu mutilek eta neskek pubertaroan izaten dituzten bina aldaketa bereizgarri.

Zure ustez, zergatik gomendatzen du OMEk haurrak 25 eta 35 urte bitartean edukitzea, nahiz eta 16 eta 18 urte bi-tarteko neska-mutil gehienek guztiz garatuta izan ugaltze-sistema?

Aipatu antisorgailu hauen bina ezaugarri: Anobulatorioak – Preserbatiboak

Zer dira SBIak? Azaldu haietako bat: zer mikroorganismo motak sortzen duen, gaixotasunaren sintoma nagusiaketa prebentzio-neurriak.

10

9

8

7

6

5

4

3

2

1

6. unitatea. Ugalketa eta sexualitatea

2

1

� � �

HORMONA NON SINTETIZATUA FUNTZIOA

Testosterona

Prostaglandinak

Estrogenoak

Progesterona

39. Bilatu web-orri honetan egitura karstikoei buruzko informazioa:http://recursostic.educacion.es/ciencias/biosfera/web/alum-no/3ESO/ModelpaisII/contenido5.htm

Idatzi alderdi hauek jorratuko dituen txosten bat:

• Egitura karstikoa sorrarazten duten eragile geologikoak.

• Zer prozesu geologikoren bitartez agertzen den egitura kars-tikoa.

• Zer lur motatan sortzen den.

• Egitura horren formazio bereizgarriak, dolinez eta kobazu-loez gain.

• Estalaktitak eta estalagmitak zer diren, eta non eta nola era-tzen diren.

40. Zer esan nahi du mapa bat 1:100 000 eskalakoa izateak?

— Zein eskala da zehatzagoa, 1:50 000 ala 1: 5 000? Arrazoituerantzuna.

Eranskineko unitatearen ebaluazioa

Z

JAR

DU

ER

AK

JAR

DU

ER

AK Ulertzeko

23. Azaldu zer prozesuren bidez erregulatzen duen atmosferakgure planetara heltzen den eguzki-energia.

24. Zer erlazio du Eguzkitik datorren energiak prezipitazioekin etahaizearekin?

25. Erreparatu mapari, eta erantzun:

— Zer eguraldi izango da Penintsulan?

— Zerk eragin dezake fronte hotz bat? Eta fronte bero bat?

— Nola sortzen dira depresioak? Eta antizikloiak?

26. Zertan dira desberdinak meteorizazio fisikoa eta kimikoa? Azal-du adibide bat erabiliz.

27. Zertan dira berdinak krioklastismoa eta haloklastismoa? Etazertan desberdinak?

28. Esan zer desberdintasun dagoen fenomeno hauen artean:

— Askatzea eta urratzea.

— Garraio kimikoa eta garraio fisikoa.

— Bat-bateko sedimentazioa eta pixkanakakoa.

29. Ibai eta uharren ibilbidearen zer tartetan da nagusi higadura?Azaldu zergatia.

30. Esan zer erliebe-formari dagokion argazki hau:

— Azaldu zer prozesuk eta zer eragilek sorrarazi duten ar-gazkiko erliebea, eta nola egin duten.

31. Azaldu zer den akuifero baten maila freatikoa.

— Prezipitazioak ugari izan diren toki batean, nolakoa izangoda bertako akuiferoen maila freatikoa atertzen duenean,altua ala baxua?

32. Zer prozesu geologiko mota gauzatzen dute olatuek, itsas ko-rronteek eta mareek?

33. Azaldu zer diren eta zer atal dituzten glaziarrek.

— Alderatu glaziar baten eta ibai baten atalak edo parteak.Zertan dira antzekoak? Zertan desberdinak?

— Zertan dira desberdinak ibai baten eragin geologikoarenondorioz sortutako harana eta glaziar batek sorrarazitakoa?

34. Nola garraia ditzake haizeak sedimentuak?

— Noiz jalkiko dira sedimentuak?

35. Zure ustez, eragile geologikoa al da gizakia? Eman erantzu-naren zergatia.

36. Azaldu nola eratzen diren arroka sedimentarioak.

— Haien jatorriari erreparatuta, zer motatakoak izan daitez-ke sedimentuak?

— Zer arroka mota sortzen da sedimentuen jatorriaren arabera?

37. Bildu ikatz motei buruzko informazioa, eta azaldu zertan be-reizten diren eta zertarako erabiltzen ditugun.

38. Adierazi beheko mapa topografikoan malda handikoa deninguru bat eta malda apalekoa den beste bat:

— Zein da gaineko mapako altitude gorena? Eta baxuena?

— Mapako zer alderdik agertu beharko lukete marroi? Eta zei-nek berde?

— Deskribatu, banan-banan, profil topografiko bat marraz-teko jarraibideak.

Z

Z

Z

Gehiago jakitekoArroken zikloa

Arrokak etengabe eraldatzen dira. Barne- eta kanpo-prozesu geologikoek, batera ekinez, lurrazaleko materialen mugimenduak etaaldaketak eragiten dituzte.

Arrokak sortzeko, suntsitzeko eta etengabe eraldatzeko prozesuek arro-ken zikloa edo ziklo litologikoa osatzen dute.

— Azaldu zer diren barne-prozesu geologikoak. Zertan bereizten dira kan-po-prozesu geologikoetatik?

— Deskribatu arroka mota bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

— Azaldu nola gertatzen diren ondoren zerrendatuko diren prozesuak.Horretarako, sartu web-orri honetan: www.ucm.es/info/diciex/pro-gramas/las-rocas/cicloderocas/barraflash.htm

A. Arroka sedimentarioek arroka metamorfikoak sorraraz ditzakete.

B. Arroka metamorfikoek arroka magmatikoak sorraraz ditzakete.

C. Arroka magmatikoek arroka metamorfikoak sorraraz ditzakete.

D. Hiru arroka mota horiek higatu egin daitezke eta, horren ondorioz, sedimentuak sortuko dira. Sedimentuak, beren aldetik, arrokasedimentarioen jatorri izango dira.

— Aipatu arroka mota hauen bina adibide: sedimentarioak, magmatikoak eta metamorfikoak.

PentsatzekoAkuiferoen ustiapena

Akuiferoak baliabide hidriko izugarri garrantzitsua dira, nekazaritza, abeltzaintza eta biziguneak urez hornitzeko erabiltzen direlako.Sakon dauden akuiferoen kasuan, birbetetze- edo lehengoratze-tasa ehunka urtetakoa izaten da; hots, ustiatu ahala berritzeko dutenahalmena eskasa da eta, horrenbestez, neurrigabe baliatuz gero, agortu egin daitezke. Ez dago, beraz, beste aukerarik, akuiferoakzaintzea eta neurriz erabiltzea ez bada.

— Zergatik izaten da akuiferoen lehengoratze-tasa ehunka urtetakoa? Zure ustez, ibaiena baino handiagoa ala txikiagoa da? Emanarrazoiak.

— Zer akuiferok ote dute lehengoratze-tasa handiagoa: sakonago ala lurrazaletik hurbilago daudenek?

— Zure ustez, gurean, urteko zer sasoitan azkartzen da akuiferoen ustiapena?

— Kutsatzen al ditu giza jarduerak akuiferoak? Nola?

— Mediterraneoko kostaldean eta Kanariar irletan akuiferoak gehiegi ustiatzen dira. Horren ondorioz, maila freatikoa behera egiten arida, eta gatz-kontzentrazioa, aldiz, gora. Zer arazo dakar akuiferoetako gatz-kontzentrazioa hazteak?

— Binaka jarrita, propos akuiferoak agortzea eragotziko luketen konponbideak, bai eta akuifero horien kutsadura murrizteko edo pre-benitzeko neurriak ere.

162 8. unitatea 163Kanpo-jarduera geologikoa

Arrokasedimentarioak

Arrokametamorfikoak Sedimentuak

Arrokamagmatikoak

992996

1000

10041008

1012

10161020

1040

1036

10321028

1024

1020

1024

08

04

Tornadoak

Tornadoak gertaera meteorologikoak dira, atmosferaren be-heko geruzetako aire bero eta hezea goiko geruzetako airehotz eta lehorreko masetan sartzen denean eta indar handizgorantz xurgatzen denean sortzen dena. Inbutu forma hartuohi du. Tornadoen ondorioz, indar handiko haizeak sortzendira, 400 km/h-tik gorakoak izan daitezkeenak.

Tornadoen ezaugarria da oso bizkor mugitzen direla, lurretikoso hurbil; batez besteko abiada 50 km/h izaten da eta ba-tez besteko diametroa 250 m-koa. Inbutuan izaten du xur-gatzeko eta hondatzeko ahalmen handiena.

Udaberrian eta udan sortu ohi dira, ekaitz handiekin batera,eta planetako edozein lekutan sor litezke. Edonola ere, Es-tatu Batuetan sortzen dira tornado bortitzenak etasuntsitzaileenak.

Tornadoak neurtzeko eskala onar-tuena Fujita eskala da, 1957an

Chicagoko Unibertsitateko T. Theodore Fujitak osatua. Eskalahori gizakiak eraikitako eraikinen suntsipenean oinarritzen da.

Esate baterako, eskala horren arabera, F0 eta F1 tornadoak ahu-lak dira, eta halakoak dira tornadoen % 69. Kasu horietanhaizea ez da 200 km/h-tik gorakoa izaten. Aldiz, F4 eta F5tornadoak dira bortitzenak; tornadoen % 2 dira horrelakoak,eta 400 km/h-tik gorako haizeak eragin ditzakete.

GEHITU ETA ARGITU

OINARRIZKO GAITASUNAK

Haizea bere adiskide Zuriñeren etxera joan da, Durangaldeara, asteburua pastatzera. Iristean harrituta gelditu da bere lagunaren base-rriko hormak zein lodiak diren ikusita. Zuriñek aipatu dio oso horma lodiak dituztela inguruko baserri gehienek eta Elorrioko herribil-duko hainbat eraikinek; garai batean handik hurbil zegoen harrobi bateko harearriz eginda baitaude.

— Zer harri mota da hareharria? Zer jatorri dute hareharria osatzen duten materialek?

— Azaldu hareharria osatzeko prozesua.

— Zer eragile geologikok esku hartuko zuten prozesu horretan?

— Zure ustez, hainbat mendez hareharria erabiliz gero aldatu al liteke leku bateko pasaia? Arrazoitu erantzuna.

— Zer alde on eta alde txar dituzte, zure ustez, hormak lodiek?

Hareharrizko hormak

JAR

DU

ER

AK

165Kanpo-jarduera geologikoa

Maketa topografiko bat erliebe baten hiru dimentsioko irudikapena da.Jarduera honetan era horretako maketa bat egingo dugu, irudizko mapasoil batetik abiatuta.

a. Adierazi, errotuladore urdin batez, maketaren zer partetan osatuko liratekeen ur-ibilguak; hala nola uharrak edo ibai bat.

b. Identifikatu maketan mapa topografikoaren A, B, C eta D zatiak. Erliebearen zer egiturari dagozkie?

Jarduerak

Maketa egiteko honako urrats hauei jarraitu behar zaie:

— Egin maparen kopia bat kalko paperean, lauki-sarea ere sartu-ta. Lan hori errazteko komenigarria da kalko-papera maparilotzea klip batzuez.

— Markatu maparen sestra-kurba guztiak, dagokion altuerarekin.

— Ebaki kalkatutako mapa altuera txikienari dagozkion sestra-kur-betatik (adibidean, 450 m).

— Jarri luma-kartoiaren gainean kalkatutako eta ebakitako mapa.Markatu kartoian lauki-sarearen ertzak, arkatzaz; eta ondoren,marraztu ebaki berri duzun kurba, kalko-papera molde gisa era-biliz.

— Ebaki luma-kartoiaren gainazala kuterraren laguntzaz.

— Markatu plakaren zer eremutan egingo duzun maketa, eta itsatsilehenengo geruza egurrezko plakaren gainean.

— Errepikatu prozesua sestra-kurba bakoitzarekin, goranzko se-kuentzia bati jarraituz.

— Egitura amaitu ondoren, margotu maketa hainbat kolorez, ko-taren arabera. Esate baterako: berde argia, 450 m-tik 500 m-ra;beixa, 500 m-tik 600 m-ra; marroi argia, 600 m-tik 700 m-ra;marroi iluna, 700 m-tik gora.

— Ez ahaztu erabilitako kolore-kodea azaltzeko idazkuna jartzea.

Prozedura

Sarrera

IKERTU: Maketa topografikoak

JAR

DU

ER

AK

164 8. unitatea

• Kalko-papera gardena)

• Marrazteko tresnak(arkatza, goma, erre-gela…)

• Guraizeak

• Klipak• Luma-kartoia• Egurrezko plaka• Kuterra• Kola zuria• Urmargoak eta

pintzela

Materiala

700

500

600

700

800

500

600

A B C D

ER

AN

SK

ING

RA

FIK

OAGIZAKIA

XXIX

Entzumena

Dastamena

Hortzeko esmaltea

Hortzekomamia

Dentina

Hortzoia

Pseudounipolarra

BipolarraUnipolarra

PiramidalaMultipolarra

Mamikohodiak etanerbioak

Hortzekozementua

Ukimena

Ikusmena Oreka Usaimena

ZENTZUMENAK

HORTZA NEURONA MOTAK

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-001-009.qxp 24/1/12 08:56 Página 5

AURKIBIDEA

UNITATEAK UNITATEAREN ATALAK

1. Zelula eta organismo

zelulaniztunak (6-23)1. Zelula eta zelularen azterketa. 2. Zelularen morfologia. 3. Zelularen funtzioak4. Organismo zelulaniztunak. 5. Gizakia eta bizi-funtzioak

2. Nutrizioa (24-43) 1. Digestio-sistema. 2. Arnas sistema. 3. Zirkulazio-sistema. 4. Iraizte-sistema

3. Elikadura (44-63) 1. Mantenugaiak. 2. Elikagaien kontsumoa. 3. Dieta. 4. Elikadura-arazoak

4. Erlazioa: zentzumenak

eta nerbio-sistema (64-83)1. Erlazio-funtzioa. 2. Zentzumen-organoak. 3. Nerbio-sistema4. Nerbio-sistema eta osasuna

5. Erlazioa: lokomozio- aparatua

eta sistema endokrinoa

(84-101)1. Erantzunen igorpena. 2. Lokomozio-aparatua. 3. Sistema endokrinoa

6. Ugalketa eta sexualitatea

(102-119)1. Ugaltze-funtzioa. 2. Ernalketa, haurdunaldia eta erditzea. 3. Sexualitatea4. Sexualitatea eta osasuna

7. Gizakien osasuna

(120-141)1. Osasuna eta gaixotasunak. 2. Gaixotasun infekziosoak. 3. Gaixotasun ez-infekziosoak4. Droga-mendekotasuna. 5. Istripuak

8. Kanpo-jarduera

geologikoa (142-165)1. Planetaren kanpo-energia. 2. Kanpo-prozesu geologikoak 3. Erliebea4. Arroka sedimentarioak. 5. Erliebea eta erliebearen azterketa

9. Planetako

baliabideak (166-185)1. Baliabide naturalak. 2. Ura. 3. Mineralak eta arrokak. 4. Lurzorua eta izaki bizidunak5. Iraunkortasuna

Oinarrizko gaitasunen ebaluazioa

Unitateen ebaluazioa

Testu-iruzkinak

Glosarioa

Eranskin grafikoa: Zelula eta gizakia

Aurkibidea

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-001-009.qxp 24/1/12 08:56 Página 6

JARDUERAK

GEHITU ETA ARGITU

Pentsatzeko Ikertu Oinarrizko gaitasunak

Esperimentuetarako animaliakGiza eskubide eta bake-hezkuntza

Zelula epitelialen behaketa Gorputzaren atalak Zelula amak

BihotzekoaOsasun-hezkuntza

Odol- eta gernu-analisiak Ohitura onak Mendiko gaitza

Gosea munduanGiza eskubide eta bake-hezkuntza

Elikagaiaknola kontserbatu

Menu orekatua Kirolarien elikadura

Nerbio-sistemaren desorekakOsasun-hezkuntza

Dastamenaren atalasea Zopa hotza, zopa beroa Adimen anizkuna

Gorputz-ariketakOsasun-hezkuntza

Glukosa odolean Kontuz! Bipedismoa

DiskriminazioaGiza eskubide eta bake-hezkuntza

Hilekoaren zikloa aztergai Nahi gabeko haurdunaldiakHaurdunaldi- etaobulazio- testak Bikiak

Osasuna eta pobreziaGiza eskubide eta bake-hezkuntza

Bizimodu osasungarria Bidaiak eta gaixotasunak Akupuntura

Akuiferoen ustiapenaIngurumen-hezkuntza

Maketa topografikoak Hareharrizko hormak Tornadoak

Baso-suteakIngurumen-hezkuntza

Ura analizatzeko teknikak Energia iraunkorra Klimaren aldaketa

Aurkibidea

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-001-009.qxp 24/1/12 08:56 Página 7

1.-3. UNITATEAK

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-001-009.qxp 24/1/12 08:56 Página 9

EDUKIAK

1. Zelula eta zelularen azterketa

1.1. Mikroskopioa

2. Zelularen morfologia

3. Zelularen funtzioak

3.1. Nutrizio-funtzioa

3.2. Erlazio-funtzioa

3.3. Ugaltze-funtzioa

4. Organismo zelulaniztunak

5. Gizakia eta bizi-funtzioak

Ikertu: Zelula epitelialen behaketa

Zelula eta organismo zelulaniztunak

1

6

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 6

ERANTZUN• Zein da izaki bizidunen oinarrizko unitatea?

• Azaldu zertarako erabiltzen den mikroskopioa.

• Aipatu izaki bizidunen bizi-funtzioak eta azaldulaburki.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gai-

tasuna.

• Zelularen morfologia eta organismoen antola-kuntza-mailak ezagutzea.

Matematikarako gaitasuna.

• Luzera-unitateak erabiltzea zelulak neurtzeko.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

• Ikasitakoa aplikatzea zelulak mikroskopioaren bi-tartez aztertzean.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gai-

tasuna.

• Ekimena erakustea esperimentu errazak egiteaneta informazioa bilatzean.

OINARRIZKO GAITASUNAK

Lehenbiziko bizitza-formak,ziur asko, zelula prokario-tikoz osatutako izaki zelu-labakarrak izan ziren. Den-

boraren joanean zelula ho-riek, zelula eukariotiko bilaka-

tuta, hasieran baino askoz konplexuagoak egin ziren. Ebo-luzio-prozesu horrek 2 000 milioi urte inguru iraun bide zuen.

Bizia sortu zenetik izaki bizidun asko eta asko agertu dira,guztiak, haatik, unitate berberaz osatuak: zelulaz.

7

Neuronak, ekorketazko mikroskopio elektronikoz behatua.

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 7

1. Zelula eta zelularen azterketaIzaki bizidun guztiak, itxura batean zeharo ezberdinak iruditu arren, unitate ber-beraz osatuta daude. Unitate horiek zelulak dira.

Zelula gehienak txikiegiak dira guk ikusteko, giza begiak ez baitu 0,1 mm-tik behe-rako diametroa duen objekturik hautematen. Zelulak neurtzeko, bada, ohikoakbaino askoz txikiagoak diren luzera-unitateak erabiltzen ditugu.

Unitate horietakoak dira, besteak beste, mikrometroa edo mikra (μm), etaangstroma (Å); eta baliokide hauek dituzte milimetrotan eta metrotan:

Zelula gehienak 10 eta 100 μm bitartekoak dira, baina badaude, egon, salbuespe-nak; gure gorputz-adarretako nerbio-zelulak, adibidez, metro bat baino luzeagoakizan daitezke.

Tamainagatik ez ezik, zelulak era askotakoak dira beren formagatik ere. Batzuk, eri-trozitoak, adibidez, biribilak dira; epitelio-zelulak, berriz, prisma formakoak; mus-kulu-zelulak, luzexkak; neuronak, izar formakoak…

1.1. Mikroskopioa

Zelula gehienak behatu eta aztertu ahal izateko, mikroskopioa erabili behardugu. Hori dela eta, zelularen ezaugarriei eta egiturari buruzko aurkikuntzak be-haketa-tekniken aurrerapenekin batera etorri izan dira.

Mikroskopioari esker, irudi handiagoak ikus ditzakegu. Bi motatako mikroskopioakbereizten ditugu: optikoak, irudiak 2.000 bider handiagotzeko modukoak, etaelektronikoak, irudiak 1.000.000 bider ere handiagotu ditzaketenak.

Mikroskopio optikoak bi atal ditu, bata mekanikoa eta bestea optikoa.

Atal mekanikoa atal optikoaren euskarria da, eta irudia fokatzeko balio du. Hona he-men haren elementu batzuk:

• Platina. Lagina jartzen den xafla da. Zulo bat dauka, argia igaro dadin.

• Errebolberra. Objektiboei eusten dien pieza birakaria.

• Torloju makrometrikoa. Platina igo edo jaitsarazten duen pieza, irudia fokatzekobeharrezkoa.

• Torloju mikrometrikoa. Beste torloju honi eraginez, irudia doiago foka daiteke.

• Diafragma. Argiaren igarobidea erregulatzen du.

8 1. unitatea

Zelulak izaki bizidunen oinarrizko egitura- eta antolaketa-unitateak dira.

Platina

Errebolberra

Okularra

Objektiboa

Torlojumakrometrikoa

Torloju mikrometrikoa

Diafragma

Argi-iturria

Besoa

Euskarria

Argazki honek, mikroskopio optiko batez eginak,agerian jartzen du neuronaren izar-itxura. 400X.

Zelula moten eta beren organuluentamaina erlatiboa honako webgune ho-netan ikus dezakezu:

http://learn.genetics.utah.edu/con

tent/begin/cells/scale/

@

1 μm = 10–3 mm = 10–6 m

1 Å = 10–7 mm = 10–10 m

1 Å = 10–4 μm

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 8

JAR

DU

ER

AK

1. Dakigunez, zelula batek 8 μm-ko luzera du.

— Zenbat milimetro dira 8 μm? Eta zenbat angstrom?

2. Demagun aurreko orrialdeko neuronen argazkia 10 handi-peneko okular batez eta 40ko objektibo batez egin dutela.

— Kalkulatu zenbat handitu den zelula horien tamaina.

3. Azaldu prestakin bat atontzeko eta behatzeko urrats guztiak.

4. Mikroskopio optikoaren zer atalen bitartez argizta dezakeguprestakina? Eta zeini esker fokatu? S

Atal optikoa osatzen duten lenteek aztertzen ari garen objektua handiagotzekobalio dute:

• Objektiboa. Laginaren irudia handiagotzeko lentea.

• Okularra. Objektibotik iristen den irudia handiagotzeko lentea.

• Kondentsadorea. Lente multzo bat da, argi-izpiak laginaren gainera bideratzekoa.

Mikroskopioaren ezaugarri nagusietako bat handipenak dira, hau da, zenbat aldizhandiagotu dezakeen laginaren irudia.

Jakin nahi badugu zenbat handipenekin ikusten ari garen lagin bat mikroskopiooptikoan, aukeratu dugun objektiboaren handipen kopurua okularraren handi-pen kopuruaz biderkatu behar dugu

Esan bezala, aurrerapauso garrantzitsuak egin izan dira mikroskopioari esker. Az-pimarratzekoa da, besteak beste, teoria zelularra, XIX. mendean plazaratua etabiologiaren oinarrizko printzipioetako bat dena.

Matthias J. Schleiden, Theodor Schwann eta Rudolf Virchow-ek 1860. urteanaditzera eman zuten teoria zelularraren arabera:

• Izaki bizidun oro dago zelulaz osatuta.

• Zelulak izaki bizidunen egitura- eta funtzio-unitate oinarrizkoak dira.

• Zelula oro dator, zatiketa zelularra medio, lehenagoko beste zelula batetik.

Azter ditzagun orain zelularen ezaugarriak eta funtzioak.

9Zelula eta organismo zelulaniztunak

Prestakinak nola atondu

Prestakinak nola atondu ikasiko dugu,eta horretarako, material hauek be-harko ditugu: porta, estalkia, presta-kina ixteko lekeda eta tanta bat ur.

— Bota tanta bat ur portaren erdi-erdian.

— Ipini estalkia marrazkian era-kusten den bezala, eta jaitsi as-tiro, ur tantaren gainean gera da-din, aire-burbuilarik gabe.

— Prestakina kontserbatzeko, zigila-tu estalkia lekeda berezi batez.

Etiketa bat jartzen badiogu presta-kinari, errazago identifikatu ahalkodugu.

ES

PE

RIM

EN

TAT

U

Prestakin bat mikroskopio optikoaren bidez miatzeko, urrats hauei jarraitu behardiezu:

— Ziurtatu platina ahalik eta urrunen dagoela handipen gutxieneko objektibotik,eta ondoren jarri porta haren gainean.

— Begiratu okularraren bitartez, eta fokatu irudia torloju makrometrikoari eragi-nez. Jarraian, doiago fokatu, torloju mikrometrikoa erabiliz.

— Ireki eta itxi diafragma. Aukeratu irudirik gardenena ematen duen argia.

— Fokatu lagina gero eta handipen gehiagoko objektiboekin, eta egin berrizaurreko urratsak.

Lortu duzuna laginaren irudi alderantzikatu eta handiago bat da.

Nola erabili mikroskopio optikoa

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 9

2. Zelularen morfologiaTamaina eta formarekin batera, egitura da zelularen bereizgarrietako bat.

Orain animalia-zelula eukariotikoaren (eukariotoaren) morfologia aztertuko dugu,horixe baita gizakiak berezkoa duen zelula mota. Zelulak eukariotikoak ala proka-riotikoak izan daitezke, nolako egitura duten, sinplea ala konplexua, hurrenezhurren. Zelula prokariotikoen (prokariotoen) egitura 7. unitatean aztertuko dugu.

Zelula eukariotikoak, beren aldetik, landare-zelulak edo animalia-zelulak izan dai-tezke. Haien arteko desberdintasunak gorabehera, biek dituzte mintz plasmati-koa, zitoplasma eta nukleoa.

• Mintz plasmatikoa. Gehienbat lipidoz eta proteinaz osatutako estalki bat da. Ze-lula mugatzeaz gain, forma ere ematen dio, eta haren bitartez egiten du zelulaksubstantzien hartu-emana kanpoaldearekin.

• Zitoplasma. Mintz plasmatikoaren eta nukleoaren arteko tartea da. Zitoplasmakbarruan duen gai likatsuak, zitosolak, organuluak eta zelularen beste osagai ba-tzuk (zitoeskeletoa, adibidez) inguratzen ditu.

Zelula-organuluak zelularen barruko konpartimentuak dira, mintz batek mu-gatzen dituenak. Organulu bakoitza funtzio jakin batean espezializatuta dago.

• Nukleoa. Zelularen atal honek nukleo-mintza deritzon bilkin bat dauka bere in-guruan. Gehienetan itxura esferikoa du, eta haren barruan nukleoloa eta DNA (azi-do desoxirribonukleikoa) daude.

Nukleoloa nukleoaren barruko gorpuzkin esferikoa da, eta DNA eta proteinakantitate handiak ditu.

DNA kate luzeen antzera egituratuta dago. Zelulen zatiketa gertatu aurretik kon-dentsatu egiten da, eta kromosomak sortzen ditu. Zelularen jarduna gidatzenduen informazioa DNAn dago.

Nukleo-mintzak poroak dauzka, eta haietan zehar gertatzen da nukleoaren eta zi-toplasmaren arteko substantzia-trukea.

Orain animalia-zelularen organuluak aztertuko ditugu.

10 1. unitatea

Animalia-zelula baten argazkia, mikroskopio optikoaren bidez egina.

Mintzplasmatikoa

Zitoplasma

Nukleoa

GEHIAGO

FRANCIS CRICK ETA JAMES WATSON

Francis Crick (1916-2004) fisikari etabiologo britainiarrak eta James Watson(1928) biologo estatubatuarrak egin-dako ikerketak eta aurkikuntzak ezin-bestekoak izan dira giza biziaren az-terketarako.

Bi ikertzaileek DNAren egitura aurkituzuten 1953an. Horrek iraultza ekarrizuen zientziaren alorrera. 1962an Me-dikuntza eta Fisiologiaren Nobel sariaeman zieten beren aurkikuntzagatik.

DNAren egitura ezagutzeak bideak ire-ki dizkio genetika molekularraren ga-rapenerari.

GOGORATU

Zelula

Prokariotikoa Eukariotikoa

Landare-zelula

Animalia- zelula

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 10

JAR

DU

ER

AK

5. Zer zelula motak osatzen dute izaki biziduna? Azaldu zelulaeukariotikoaren ezaugarriak.

6. Zer elementu bereizten ditugu nukleoan? Zer erlazio dagoDNAren eta kromosomen artean?

7. Azaldu zelula eukariotikoaren atal eta organulu hauen fun-tzioak:

mintz plasmatikoa – mitokondriak – erribosomak – Golgi-ren aparatua

SS

11Zelula eta organismo zelulaniztunak

Erretikuluendoplasmatikoa

Erribosomak

Mitokondriak

Golgi-ren aparatua

Zentrioloak

Zitoeskeletoa

Lisosomak

Bakuoloak

Golgi-ren aparatua

Zakutoen eta xixkuen multzobat da. Bertan eraldatzen, pa-ketatzen eta hautatzen dira zelula barruan nahiz zelulatikkanpora garraiatuko dirensubstantziak.

Erretikulu endoplasmatikoa

Zakuto zapal batzuk dira, nukleo-mintzari eran-tsiak. Lipidoak eta proteinak sintetizatzen etagarraiatzen dituzte. Erretikulu endoplasmatikobikortsuak (EEBak) eta leunak (EELak) daude;erretikulu bikortsuek erribosomak dauzkate gai-nazalari itsatsita; eta erretikulu leunek, aldiz, ez.

Erribosomak

RNAz eta proteinazosatutako korpusku-luak dira. Zitoplasmanbarreiatuta edo erreti-kulu endoplasmatiko-ari itsatsita egotendira. Proteinen sinte-siaz arduratzen dira.Proteina horiek zelu-latik kanpora jariatukodira, edo zelulak berakerabiliko ditu, haztekoedo bere osagaiak be-rritzeko.

Bakuoloak

Xixku hauek hain-bat substantziagordetzen dituzte,besteak beste pro-teinak eta gluzi-doak.

Lisosomak

Beste xixku hauetan daudensubstantziei esker, zelulakkanpotik datorkion materiadigeritzen du; eta beste ho-rrenbeste egiten du balia-garriak ez zaizkion bere atalzaharkituekin.

Zitoeskeletoa

Proteinazko zuntz multzo batda. Forma ematen diote zelu-lari, eta haren mugimenduaahalbidetzen dute.

Zentrioloak

Zilindro formako kor-puskuluak. Gehienetanbi dira, nukleotik hurbilkokatuak; eta zelula za-titzen denean, partehartzen dute zelula ku-meen arteko kromoso-ma-banaketan.

Mitokondriak

Bi mintz edo ge-ruza dituzten or-ganuluak dira.Kanpoaldeko ge-ruzak ez bezala,barnealdekoak to-lesak dauzka. Mi-tokondriaren ba-rruko likidoan erri-bosomak eta DNAdaude. Arnasketazelularra mitokon-drietan egiten da.

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 11

Animaliek barneratzen dituzten substantziak beste izaki bizidunetatik datozen subs-tantzia organikoak dira. Nutrizio mota horri heterotrofo deritzo.

Substantzia organikoak, eraldaketak medio, materia- eta energia-iturri bilakatzendira.

Arnasketa zelularra oxigenoari esker egiten da, eta mitokondrietan gertatzen da.Emaitza gisa ATP izeneko substantzia (adenosina trifosfatoa), karbono dioxidoaeta ura lortzen dira.

ATPa materia organikotik lortutako energia gordetzen duen molekula da, eta ho-rregatik zelulak erregai gisa erabiltzen du bere jardunean.

Arnasketa zelularraren ondorioz eratzen den karbono-dioxidoa zelulatik kanpora bi-daltzen da.

3. Zelularen funtzioak Zelulek, izaki bizidun guztiek bezala, prozesu batzuen beharra dute bizi izateko. Pro-zesu horiei bizi-funtzio deritze, eta hiru dira: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

3.1. Nutrizio-funtzioa

Nutrizio-funtzioa egitean, zelulak jarduteko behar dituen materia eta energialortzen eta eraldatzen ditu.

12 1. unitatea

Materia organikoa + O2

Zitoplasma

Arnasketa zelularra

Mitokondria ATP + CO2 + H2O

GEHIAGO

METABOLISMOA

Materia eta energia eskuratzeko pro-zesu guztiak erreakzio biokimikoenbitartez gauzatzen dira.

Zelularen barnean gertatzen diren erre-akzio horien multzoa metabolismoa

da.

Materia organikotik energia lortzeko eta energia hori baliatzeko prozesuariarnasketa zelular deritzo.

Kanpotik datozen subs-

tantziak barneratzea.

Substantzia horiek eral-

datuz zelulak materia etaenergia eskuratzen ditujarduera hauetarako:

Jarduerak:

• Haztea.

• Zahartutako atalak ordezkatzea.

• Bere jardueretarako behar dituensubstantziak ekoiztea.

� �

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 12

JAR

DU

ER

AK

8. Zertan datza nutrizio-funtzioa?

9. Azaldu zer den nutrizio heterotrofoa.

— Ba al dakizu zer desberdintasun dauden nutrizio hete-rotrofoaren eta autotrofoaren artean? Bilatu nutrizioautotrofoari buruzko informazioa.

10. Arrazoitu zergatik den garrantzitsua arnasketa zelularrarenprozesua.

11. Aipatu animalia-zelulen erlazio-mekanismo bat.

12. Eman hitz hauen definizioa:flageloak – zilioak – pseudopodoakS

S

13Zelula eta organismo zelulaniztunak

3.2. Erlazio-funtzioa

Erlazio-funtzioa ingurunearen ezaugarriak hautematean eta, horren arabera, bizi-rik irauteko erantzun egokienak prestatzean datza.

Ingurunearen egoera nolakoa den hautemateko, zelulek sentikorrak izan behar duteestimulu batzuekiko; hala nola argiarekiko, substantzia kimikoekiko edo tenpera-turaren aldaketekiko.

Animalia-zelulek estimulu horiei erantzuteko egi-turak dituzte. Hona hemen adibide batzuk:

• Espermatozoideak, ugaltze-zelula arrak, flagelobati esker mugitzen dira. Flageloa zelularen lu-zakin bat da, hari baten itxurakoa.

Flageloen uhin-mugimendu leunaren bidez, es-permatozoideak abiada hartzeko eta lekual-datzeko gai dira.

• Arnasbideak estaltzen dituzten zelulek zilioak di-tuzte. Zuntz laburren itxurako zelula-luzakinakdira, oso ugariak.

Zilioak zakar mugitzen dira, zartailu baten antze-ra. Horrela eragiten duten mukizko korronteak ar-nasbideetan gora daramatza partikula arrotzak.

• Odoleko zelula batzuek, leukozito edo globuluzuri izenekoek, mikroorganismoetatik eta biru-setatik babesten dute gure organismoa. Horreta-rako, leukozito batzuk pseudopodo luzeak ate-ratzen dituzte kanpoalderantz. Pseudopodoakmintz plasmatikoaren deformazioak dira, zitoes-keletoko zuntzen mugimenduek eragindakoak.

Beren pseudopodoak luzatuz, leukozitoek parti-kula arrotzak harrapatzen eta suntsitzen dituzte.

Zelularen barruan ere mugimenduak izan daitezke,barne-estimuluei erantzun gisa. Adibidez, zitoplas-maren biskositatea aldatzen denean korronteak ager-tzen dira, eta zelula-organulak higiarazten dituzte.

Espermatozoideak. 400X.

Trakeako zelula epitelialak. 400X.

Linfozito bat, mikroskopio elektronikoaren bidez ikusia. 1 500X.

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 13

3.3. Ugaltze-funtzioaZelula batetik beste zelulak sortzea ahalbideratzen duen funtzioari ugaltze-funtzioderitzo.

Teoria zelularrari buruzko azalpenetan ikusi dugunez, ugalketa zelularen zatitze-

prozesu baten bidez gauzatzen da. Zatiketa zelularra gertatzen denean, zelulaama batetik bi zelula kume sortzen dira, biak amaren ezaugarri berberekin.

Zatiketa zelular bat bukatzen denetik hurrengoa hasi arteko denbora-tartea inter-

fase zelularra da. Bitarte horretan zelula haziz doa, eta nutrizio- eta erlazio-funtzioakegiten ditu. Interfase zelularraren amaiera aldera, zelulak kromosomak eta zen-trioloak bikoizten ditu. Bikoizketa amaitzen denean zatiketa zelularra hasten da.

Zatiketa zelularra

Bi aldi bereizten dira: mitosia edo kromosomen banatze-prozesua, eta zitozinesia

edo zitoplasmaren eta organuluen banatze-prozesua. Azter ditzagun bi prozesuakanimalia-zelula eukariotikoen kasuan.

Mitosiak lau fase ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.

• Nukleo-mintza barreiatu egiten da, eta nukleoloa desagertzen da.

• Bi zentriolo pareak bereizi egiten dira, eta zelularen mutur banatara lekualdatzendira.

• Bi zentriolo bikoteen artean agertzen diren zuntzek ardatz mitotikoa eratzen dute.

• Bikoiztutako kromosomak zelularen erdi-erdian kokatzen dira, ardatz mitotikoarenzuntzei lotuta. Horrela, ekuatore-plaka deritzona eratzen dute.

14 1. unitatea

Profasea

Metafasea

ADI

KROMOSOMAK

Dakizunez, kromosoma deritzen egi-turak DNAzko kate luzez eta konden-tsatuz osatuta daude.

Izaki bizidunen zelulek 46 kromosomadituzte, eta gehienak bikoteka dau-de; horregatik esaten da zelulek 23 kro-mosoma pare dituztela.

Bi unetan ikus daitezke kromosomaknukleoan: interfase zelularraren amaie-ran eta zatiketa zelularrean.

Kromosoma bat bikoizten denean, ha-ren kopiak edo kromatidak agertzendira. Kromosoma beretik sortutako kro-matidak zentromero izeneko egitu-raren bitartez lotuta daude.

Zatiketa zelularra amaitutakoan, DNAkberriz hartzen du berezkoa duen itxuralausoa.

Zentromeroa

Kromatida

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 14

JAR

DU

ER

AK

15Zelula eta organismo zelulaniztunak

13. Zer aldi edo etapa bereizten ditugu zatiketa zelularrean?Azaldu.

— Zer gertatzen da interfase zelularrean?

14. Erlazionatu hitz hauetako bakoitza dagokion bizi-funtzio-arekin: zilioa, mitosia, mitokondria, zentrioloa, flageloa, zi-tozinesia, ATPa.

— Arrazoitu osatu dituzun bikoteak.

S

Anafasea

Telofasea

• Kromatidak zelularen mutur banatara doaz, ardatz mitotikoaren zuntzak motza-go bihurtu direlako, eta haietatik tiratzen dute.

• Kromosoma bakoitza osatzen zuten bi kromatidak zelulako mutur banatan jartzendira.

• Zuntzak zitoplasman barreiatzen dira.

• Kromosoma talde bakoitzaren inguruan nukleo-mintza eratzen da, eta nukleolobana agertzen da.

Telofasea bukatzekotan dagoenean zitozinesia hasten da.

Zelularen erdialdean zitoplasma barrurantz estutzen hasten da.

Horren ondorioz, azkenean bi zelula sortzen dira, elkarrengandik erabat bereizita.

Sustrai baten zelulak mitosiaren faseetan. Er-dialdean nabarmendutako zelula anafasean dago(irudiak mikroskopio optiko baten bidez lortudira, 1 000 handipen erabilita).

Anafasea

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 15

4. Organismo zelulaniztunakIzaki bizidun zelulabakarrak zelula bakar batez osatuta daudenak dira. Izaki bizidunzelulaniztunak, berriz, zelula ugariz osatuta daude.

Izaki zelulabakarren kasuan, zelula harreman zuzenean dago ingurunearekin, etahortik lortzen du bizitzeko behar duen guztia. Zelularen organulu bakoitzak be-rezko funtzio bat dauka.

Izaki zelulaniztunetan, ordea, zelula gehienek ez dute harreman zuzenik kanpoal-dearekin. Izaki horietan funtzioak era askotakoak dira, eta konplexuagoak ere bai.Funtzio horiek guztiak betetzeko, elkarlanean arituko diren zelula asko behar dira.

Hori dela eta, organismo zelulaniztunetako zelulak espezializatu egin dira, funtziobereziak betetzeko gauza izan behar baitute: elikagaiak lortu, oxigenoa garraiatu…

Antzeko ezaugarriak dituzten zelulak elkartu egiten dira, ehunak sortzeko. Ehun ho-riek, halaber, egitura konplexuagoak (organoak) eratzen dituzte; eta organoek,beren aldetik, aparatu edo sistema izeneko multzoak osatzen dituzte.

16 1. unitatea

Organismo ornodunetan zelula mota asko daude, 200 bat inguru, baina lau ehunmota nagusitan bana daitezke: ehun epiteliala, ehun konektiboa, muskulu-ehunaeta nerbio-ehuna.

GOGORATU

ZATIKETA ZELULARRA

Organismo zelulabakarren kasuan, za-tiketa zelularrak organismo gehiagoagerrarazten ditu. Organismo zelula-niztunetan, berriz, zatiketa zelularrakbeste helburu bat du: haztea eta za-hartu eta hil diren zelulak ordezkatzea.

Muskulu-ehunaHeste meharra

Digestioaparatua

Ehuna: antzeko ezaugarriak di-tuzten zelulen elkartzea, funtziojakin bat egiteko antolatua.

Adibidez, muskulu-zelulak elkar-tzen direnean muskulu-ehunasortzen dute, batez ere mugi-mendua ahalbidetzeko.

Aparatua edo sistema: Lan bat egiteko el-kartu diren organoen taldea.

Digestio-aparatua, adibidez, organo hauekosatzen dute: faringea, hestegorria, urdaila,heste meharra eta abar. Aparatu honen egin-kizuna da jakiak digeritzea eta haietan dau-den elikagaiak eta ura xurgatzea.

Organoa: hainbat ehunez osatutakogorputz-atala, funtzio bat garatzenduena.

Heste meharra, esate baterako, mus-kulu-ehunez eta ehun epitelialez osa-tutako organo bat da, eta haren funtzioaelikagaiak xurgatzea da.

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 16

JAR

DU

ER

AK

15. Azaldu zer mailatan dauden antolaturik zelulak organis-mo zelulaniztunetan.

16. Esan zer ehun motari dagozkion funtzio hauek:

• Mugimendua ahalbidetzea.

• Babes- edo jariatze-funtzioa.

• Nerbio-bulkadak eragitea eta transmititzea.

• Giltzaduren barrualdea estaltzea, higadura eragozteko.S

17Zelula eta organismo zelulaniztunak

Ehun epiteliala: babes- edo jariatze-funtzioa du. Ehun epite-lialaren zelulek forma geometrikoa dute. Zelula horietakobatzuek guruinak sortzen dituzte elkartzen direnean.

Odol-hodien, bihotzaren eta heste meharraren barne-paretakbabes-funtzioa duen ehun epitelial batez estalita daude. Gurui-nak (pankrea eta tiroidea, adibidez) jariatze-funtzioa duten ehunepitelialez osatuta daude.

Ehun konektiboa. Mota horretakoak dira ehun konjuntiboa,gantz-ehuna, ehun kartilaginosoa eta hezur-ehuna. Funtzio des-berdinak dituzte.

Ehun konjuntiboak organoak eta ehunak lotzen ditu. Gantz-ehu-

na larruazalaren azpian dago, eta lipido-erreserba bat da. Ehun

kartilaginosoak giltzaduren barrualdea estaltzen du, higadura-tik babesteko. Belarri-pabiloian eta sudur-puntan ere badago.Hezur-ehunak hezurrak eratzen ditu eta, hortaz, mugimen-duan parte hartzen du, hainbat organo babesteaz gain.

Muskulu-ehuna. Mugimendua ahalbidetzen du: salto egitea,odola gorputz osoan barrena ibilaraztea eta abar. Muskulu-ehuna osatzen duten zelulak uzkurkorrak dira.

Muskulu-ehuna ildaskatua ala leuna izan daiteke, zelulen for-maren arabera.

Nerbio-ehuna. Bere eginkizuna nerbio-bulkadak eragitea etatransmititzea da. Bi zelula motak osatzen dute: neuronek etazelula glialek.

Neuronak, izar formako zelula batzuk, nerbio-bulkadak trans-mititzeko gai dira. Zelula glialak neuronen artean daude, eta motaaskotakoak izan daitezke. Euskarri- eta defentsa-funtzioa dute.

Larruazaleko epitelio geruzaniztuna. 600X Ardi baten trakea-kartilagoa. 400X

Gizaki baten nerbio-ehuna.Gizaki baten bihotzeko muskulu-ehuna. 200X

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 17

17. Sailkatu organo eta gorputz-atal hauek, zer bizi-funtziotan diharduten erreparatuta:

urdaila – obulutegiak – begiak – bihotza – garuna – gibela – Falopioren tronpak – trakea – giltzurruna – prostata – arteriaS

JAR

DU

ER

AK

5. Gizakia eta bizi-funtzioakIkusi duzunez, gizakiaren ehunak, organoak, aparatuak eta sistemak zelulaz eratu-ta daude, eta batera jarduten dute hiru bizi-funtzioak betetzeko: nutrizioa, erla-zioa eta ugalketa.

Orain funtzio bakoitza zertan datzan azalduko dugu, eta ondorengo ikasgaietansakonago aztertuko ditugu.

18 1. unitatea

Nutrizio-funtzioa

Nutrizioaren bidez, gizakiak elikagaiak eta oxigenoa hartzen ditu kanpoaldetik, eta horiek eraldatuz materia eta energia lortzenditu. Materiak giza gorputza osatuko du, eta energiak organismoaren jarduera guztiak ahalbidetuko ditu.

Hauek dira nutrizioan parte hartzen duten sistemak: digestio-sistema, arnas sistema, zirkulazio-sistema eta iraizte-sistema.

Ugaltze-funtzioa

Ugaltze-funtzioari es-ker, gurasoen an-tzekoak diren gizaba-nako gehiago sortzendira. Funtzio hau be-tetzen duen sistema,ugaltze-sistema ale-gia, desberdina da gi-zonezkoetan eta ema-kumezkoetan; des-berdinak direlako,hain zuzen ere, bate-an eta bestean ditueneginkizunak.

Erlazio-funtzioa

Erlazio-funtzioaren bitartez gorputzaren kanpoaldeko zein barnealdeko informazioa hautematen eta analizatzen dugu, uneanune behar den erantzuna emateko.

Hona hemen zer organok eta sistemak hartzen duten parte erlazio-funtzioan: zentzumen-organoak eta barne-errezeptoreak, ner-bio-sistema, lokomozio-aparatua eta sistema endokrinoa.

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 18

LABURPENA

• Egin kontzeptu-mapa bat kontzeptu hauekin:

Emearen ugaltze-sistema – Nerbio-sistema – Iraizte-sistema – Zirkulazio-sistemaSistema endokrinoa – Lokomozio-aparatua – Erlazioa – Barne-errezeptoreak

• Idatzi aurreko jrduerako mapan beharrezkotzat jotzen dituzun lotura-hitzak. Testu-prozesadore bat erabiliz kontzeptu nagusia, kon-tzeptuak eta lotura-hitzak bereizita nabarmendu ahal izango dituzu.

Laburpen-jarduerak

19Zelula eta organismo zelulaniztunak

motak

motakatalak

betetzen ditu beste zelulekin elkartutaeratzen ditu

Mikroskopioa

Atal mekanikoaAtal optikoa

Prokariotikoa

Landare-zelula

Nutrizioa

Organoak

Erlazioa Ugalketa Aparatuakedo sistemak

Organismozelulaniztunak

Zatiketa zelularra

ZitozinesiaMitosia

Animalia-zelula

Eukariotikoa Bizi-funtzioak Ehunak

elkartutaeratzen dituzte

antolatutaeratzen dituzte

hiru dira

ugaltzeko era

bi fase

behatzeko tresna

antolatutaeratzen dituzte

Zelula

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 19

JAR

DU

ER

AK Ulertzeko

18. Bihurtu unitate hauek mikra eta angstrometara: 0,01 milime-tro; 1 milimetro.

19. Prestakin bati ongi behatzeko nahikoa dira 15 handipenekookular bat eta 10eko objektibo bat.

— Miroskopioa horrela prestatuta, guztira zenbat handipe-nekin egiten ari gara behaketa?

— Mikroskopioaren zer atalekin jokatu behar dugu prestaki-na doiago fokatzeko?

— Mikroskopioaren zer atalen bidez erregulatuko dugu argia?

20. Idatzi marrazkian zelularen zer osagai adierazten duen zen-baki bakoitzak.

21. Esan zelularen zein atalez edo organuluz mintzo den baiez-tapen hauetan:

A. Proteinen sintesiaz arduratzen da.

B. Zatiketa zelularra gertatzen denean, parte hartzen dute kro-mosomen banaketan.

C. Materia digeritzeko behar diren substantziak dauzkate.

D. Zelulan barrena garraiatuko diren substantziak aukeratzeneta paketatzen dituzte.

E. Substantzien gordetegiak dira.

F. Lipidoak eta proteinak sintetizatzen eta garraiatzen dituzte.

22. Erantzun arnasketa zelularrari buruzko galdera hauei:

— Zer organulutan gertatzen da?

— Zer substantziari esker egiten da arnasketa zelularra?

— Zer substantzia lortzen dira? Zertarako erabiltzen dira subs-tantzia horiek?

23. Azaldu flageloen eta zilioen arteko desberdintasunak.

— Zer dira pseudopodoak?

24. Erantzun:

— Zer dira kromosomak?

— Non daude?

— Zer funtzio dute?

— Noiz ikus daitezke?

25. Ordenatu esaldi hauek, mitosi zelularraren zer une adieraztenduten erreparatuta:

A. Zelularen muturretan dauden bi kromosoma taldeak de-sagertu egiten dira bistatik, eta talde bakoitza inguratuznukleo-mintzak eratzen dira.

B. Zentrioloak bikoiztu egiten dira, eta zelularen muturretaralekualdatzen dira. Bi mutur horien artean ardatz mitotiko-aren zuntzak agertzen dira.

C. Ardatz mitotikoaren zuntzak laburtu egiten dira, eta kro-mosometatik tiratzen dute zelularen bi muturretarantz.

D. Zelularen erdialdean kromosomek ekuatore-plaka osatzendute, ardatzaren zuntzek uztarturik.

— Esan mitosi zelularraren zein faseri dagokion goiko esaldibakoitza

26. Definitu kontzeptu hauek:

ehuna – organoa – aparatua edo sistema

— Aipatu elkarrekin erlazionatuta dauden ehun bat, organobat eta aparatu edo sistema bat.

27. Beheko argazkia nerbio-ehun bati dagokio.

— Bilatu informazioa eta aipatu nerbio-ehuna osatzen du-ten zelulen ezaugarriren bat.

— Azaldu ehun horren funtzioa.

— Aipatu nerbio-ehuna dagoen giza gorputzeko tokiren bat.

28. Zer alde dago, zatiketa zelularrari dagokionez, organismozelulabakarren eta zelulaniztunen artean?Z

Z

20 1. unitatea

1 2

3

8

7

6 5

4

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 20

29. Bilatu termino hauei buruzko informazioa, eta eman bako-itzaren definizioa:

osteozitoa – Schwann-en zelulak – miozuntzexka – kondro-zitoa – dendrita – endotelioa – adipozitoa

— Erlazionatu gaineko zerrendako termino bakoitza dagokionehunarekin.

30. Bilatu informazioa bihotzaz, urdailaz, gibelaz, barrabilez,giltzurrunez eta birikez web-orri honetan: http://es.wikipe-dia.org/wiki/Organos

— Esan organo horiek zer sistematan dauden eta zer funtziobetetzen duten.

Eranskineko unitatearen ebaluazioa

@Z

JAR

DU

ER

AK

Gehiago jakitekoEspezializazioa

Irakurri testu hau:

[…] Erantzun errazena da zelula batek, bakarka, ez lituzkeela baliabideak organismo zelulaniztun batek bezain ondo ustiatuko.Zuhaitza, adibidez, handia da zelulaniztuna delako; horregatik egin ditzake erroak lurperaino, bere zelula batzuek bertako ura etaelikagaiak xurga ditzaten; eta arrazoi berberagatik ditu hostoak agerian, beste zelula multzo batek Eguzkiaren erradiazio-energiaharrapatzeko moduan. Zuhaitzaren enborrean dauden zelula espezializatuek ura eta elikagaiak errotik hostoetaraino eramango di-tuzten hodiak eratzen dituzte; eta enborraren azala bera, ura galtzea galarazten duena eta zuhaitzari barne-babesgarri bat ema-ten diona, zelula espezializatuz osatuta dago. Zuhaitzak, bada, ez du organismo zelulabakarrekin lehiatu beharrik txoko ekologikoabereganatzeko, bide erabat desberdina bilatu baitu bizitzeko eta ugaltzeko.

Bruce Alberts, Dennis Bray et al., Biología molecular de la célula. Ediciones Omega, SA.

— Zertan berizten dira organismo zelulabakarrak eta organismo zelulaniztunak?

— Zergatik esaten dugu zelula espezializatuak daudela?

— Zer funtzio betetzen ditu zuhaitzak bere zelulen espezializazioari esker?

— Azken esaldian oinarrituta, azaldu zein den testuaren ideia nagusia.

— Asmatu izenburu bat irakurri duzun testurako.

— Egokia al da espezializazio hitza animalien kasuan ere?

— Aipatu organo baten osagai den animalia-ehun bat, eta esan zer sistemari edo aparaturi dagokion.

PentsatzekoEsperimentuetarako animaliak

Irakurri testu hau, esperimentuetarako animalien ordez zelula-kulturak erabiltzea planteatzen duena:

Milioika animalia hiltzen dira biomedikuntzako esperimentuetan: arratoiak, saguak, txakurrak, txinpantzeak, arrainak eta beste.

Gaur egun beste bide batzuk bilatzen ari dira, gizarteak gaitzesten duelako era horretan jardutea. Aukera bat laborategian hazita-ko giza zelulak dira. Zelula-hazkuntza edo zelula-kultura horiei esker iker liteke, adibidez, nolako eragina duten farmakoek eta gaikimikoek zeluletan.

Ildo horretatik joz, askoz animalia gutxiago hil beharko lirateke esperimentuetarako.

— Binaka jarrita, hartu puntu hauek hizpide:

• Biomedikuntza arloko ikerketan animaliak erabiltzeko arrazoiak.

• Zelula-kulturak erabiltzearen aldeko eta kontrako argudioak.

• Zer aukera dauden animaliarik erabili ezean.

• Etika eta animalien bidezko esperimentuak.

— Prestatu hitzaldixo bat ikasgelan emateko.

— Eztabaidatu goiko puntuez.

— Idatzi eztabaidan ondorioztatutakoa.

21Zelula eta organismo zelulaniztunak

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 21

Giza gorputza osatzen duten zelulak —100 bilioi— hainbat motatakoak dira. Saiakuntza honen bi-dez mota jakin bat behatuko eta aztertuko duzu: zeure aho-mukosako epitelioko zelulak. Zelulahorien eginkizuna ahoaren barrualdea babestea eta estaltzea da.

Bide batez, zelula-laginak finkatzeko eta koloreztatzeko prozedura ikasiko duzu, baita mikroskopiooptikoa nola erabili ere.

a. Marraztu behatutako zelulak eta azaldu zer egitura ikusi dituzun haietan. Esan zenbateko handipena erabili duzun kasuan kasu.

b. Zer forma dute zelula horiek? Erlazionatu zelulen formak eta funtzioak.

c. Metileno-urdinak, berdin tindatu al du zelula osoa? Zer egitura koloreztatu da gehiago? Zergatik?

d. Giza laginak eskuztatzean birusez edo mikroorganismoz kutsatzeko arriskua dago. Zer neurri hartu dituzu horrelakorik ez gertatzeko?Zure ustez, nahikoa izan dira?

Jarduerak

Lagina hartzea

— Tanta-kontagailua erabiliz, ipini tanta bat ur portaren gainean.

— Igurtzi leunki masailaren barrualdea zotz batez.

— Lagina portan zabaltzeko, eragin pixka bat ur tantari ahoan erabilitakozotzarekin.

Lagina finkatzea eta koloreztatzea

— Pasatu porta metxeroaren sugarraren gainetik, mugimendu bizkorrakeginez, lagina poliki-poliki lehortu dadin. Porta, haatik, ez da gehiegi be-rotu behar, beraz, ez dugu sutara gehiegi hurbilduko.

— Bota koloratzaile tanta batzuk lagin lehorraren gainean, eta itxaron 3 mi-nutu, nahasteak eragina izan dezan.

— Garbitu prestakina urarekin, soberan dagoen koloratzailea kentzeko, be-heko marrazkian erakusten den moduan. Ez ezazu ura laginean bertan bota,zelulak eraman litzake-eta berekin.

— Jarri estalkia laginaren gainean.

Behaketa

— Handipen gutxieneko objektiboa erabiliz, bilatu zelulak banaka etagehiegi tindatu gabe dauden guneren bat.

— Fokatu aukeratutako gunea handipen handiagoko objektiboekin.

Prozedura

Sarrera

Materiala

Mikroskopio optikoa; por-ta eta estalkia; alkohol-metxeroa; tanta-kontagai-lua; koloratzailea: metile-no-urdina; kotoi-zotzakedo zotz arruntak; lagina:aho-mukosako zelula epi-telialak.

IKERTU: Zelula epitelialen behaketaJA

RD

UE

RA

K

22 1. unitatea

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:42 Página 22

Zelula amak

Zelula amak mugarik gabe zatitu daitezke, eta era horretan zelula espezializatuak sortu; hala nolazelula epitelialak, nerbio-zelulak edo odol-zelulak. Bi zelula ama mota daude: enbrionarioak eta hel-duak.

Zelula ama enbrionarioak ornodunen enbrioi-garapenaren lehenbiziko etapetan sortzen dira.Zelula horiek ekoitziko dituzte enbrioiaren ehun-zelula mota desberdinak.

Gizaki helduak zelula ama helduak ditu. Mota honetako zelula bat ehun bateko partea edo osagaiada, eta haren funtzioa da, hain zuzen ere, ehun horretarako espezializatutako zelulak sortzea.

Gaur egun ikerketa-lerro berriak urratzen ari dira, ehun artifizialak sortu nahi baitira zelula ama enbriona-rioen hazkuntzaren bitartez. Lorpen hori aurrerapauso handia izan da medikuntzan, zelula-hazkuntzak ehun artifizialaksortzeko aukera ematen baitu. Ehun horiek hainbat gaixotasunen terapian erabil daitezke; besteak beste, zelulak ordez-katzeko, hondatutako ehunak konpontzeko edo transplanteak egiteko; eta baliagarriak litezke, orobat, alzheimerra eta bes-telako neuroendekapenezko gaixotasunak edo diabetesa tratatzeko.

Baina zelula ama enbrionarioak erabiltzeak eztabaida etiko sakonak azalerarazi ditu, zelula horiek soilik lor daitezkeelakogiza enbrioietatik.

Hala, ikerketa-ildo berriak ireki dira, helburua zelula ama helduak haztea baita, horien bidez ehun artifizialak lortzeko as-moz. Izan ere, zelula helduak beste ehunetako zelula espezializatu ere bihur daitezke. Teknika horrek bi abantaila ditu, aldebatetik, zelula amen kulturak egiteko materialak gaixoarengandik berarengandik har daitezkeelako, eta ondorioz, inmunita-te-sistemak ehun berria errefusatzeko arriskua murriztu; eta bestetik, erabiliko diren zelulak ez direlako ehun enbrionarioe-tatik hartzen, eta horrek arazo etikoak desagerrarazten ditu.

GEHITU ETA ARGITU

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zenbait medikuk giza gorputza alderatu egiten dute konplexutasun eta zehaztasun handiko makina batekin. Giza gorputza tamaina, for-ma eta funtzio ezberdineko hainbat osagaiz eratuta dago. Batzuk begi-bistan daude, eta beste batzuk ikusteko tresna egokiak behar dira.

Giza gorputzeko osagaietako batzuk eta horien tamainak ikusiko dituzu ondorengo taula honetan:

— Adierazi metrotan taulan agertzen diren tamainak, eta ordenatu ordena hazkorrean.

— Esan zer funtzio duen osagaietako bakoitzak giza gorputzean.

— Zer egitura daude begi-bistan? Zer tresna behar dituzu gainerakoak ikusteko?

Gorputzaren atalak

JAR

DU

ER

AK

23Zelula eta organismo zelulaniztunak

Glukosa molekula Mitokondria Hesteko zelula epitelialak Pankrea Obulua

1 nm 0,5-10 μm 10-30 μm 16-20 cm 0,1-0,2 mm

Zelula amak Zelula espezializatuak

Neuronak

Eritrozitoak

Linfozitoak Plaketak• Odol-zelula amak

• Neurona-zelula amak

• Bestelakoak

Zelula ama

enbrionarioak ��

104761-BL1-BIO-3ESO-EUSK-010-027.qxp 24/1/12 08:43 Página 23