BI ANAI

2
IMANOL RAYO IKASLE OHIAREN LEHEN PELIKULA GOLEM ZINEMAN IKUSI GENUEN Ikasle batzuek argi dute zer izan nahi duten handitan. Halakoxea genuen Imanol Ikastola garaian eta horrela etorri zaigu bere emaitza pantailetan. Orduan amesturiko zinemagintza lanak hartuta Bernardo Atxagaren Bi Anai liburua eraman du pantailara, eta gu ere jakin-minez beteta DBHko 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak ere Iruñeko “Golem” zinema aretora abiatu ginen abenduaren 2an, pelikula ikusi eta berarekin egoteko asmotan. Zinema aretoan geundela, eta pelikulak aurrera egin ahala pelikulan sartzen hasi ginen. Eta egia, ezberdina zen, baina nola? Galderak sortzen hasi ziren. Pelikula bukatuta, orain genuen aukera: Ikasleak -Zenbat denbora behar izan zenuen grabatzeko? Imanol Rayo:- Udan, ekaina eta uztaila aldera, 6 aste kostatu zitzaidan filmatzea. Ikasleak: -Non grabatu zenuen? Imanol: Nafarroan, adibidez, Urbasako Pilatosen balkoian, abandonatutako gaztelu zahar batean, barrualde batzuk eraiki egin genituen… Ikasleak: -Sugearena benetakoa zen? Imanol: -Bai, 6 ordu kostatu zitzaidan, benetakoa izan behar zuelako. Niretzat denak du garrantzia bera, pertsonak, animaliak, naturak, soinuak… Ikasleak: -Zergatik geratzen da kamara hainbeste denbora lurrera begira? Imanol: -Ba errealitatean ere gertatzen da, neu ere askotan geratzen naiz zerbaiti luze begira… Ikasleak: -Zergatik pelikula hori eta modu horretan? Imanol: -Begira, pelikuletan dena ematen digute egina, beti agertzen dira hiriak, autoak… Nik jarraituko dut egin dudana bezalako pelikulak egiten, pentsaraztekoak direnak.

description

BI ANAI - IMANOL RAYO

Transcript of BI ANAI

Page 1: BI ANAI

IMANOL RAYO IKASLE OHIAREN LEHEN

PELIKULA GOLEM ZINEMAN IKUSI GENUEN

Ikasle batzuek argi dute zer izan nahi duten handitan. Halakoxea genuen Imanol Ikastola

garaian eta horrela etorri zaigu bere emaitza pantailetan. Orduan amesturiko zinemagintza lanak

hartuta Bernardo Atxagaren Bi Anai liburua eraman du pantailara, eta gu ere jakin-minez beteta

DBHko 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak ere Iruñeko “Golem” zinema aretora abiatu ginen

abenduaren 2an, pelikula ikusi eta berarekin egoteko asmotan.

Zinema aretoan geundela, eta pelikulak aurrera egin ahala pelikulan sartzen hasi ginen. Eta

egia, ezberdina zen, baina nola? Galderak sortzen hasi ziren. Pelikula bukatuta, orain genuen aukera:

Ikasleak -Zenbat denbora behar izan zenuen grabatzeko?

Imanol Rayo:- Udan, ekaina eta uztaila aldera, 6 aste kostatu zitzaidan filmatzea.

Ikasleak: -Non grabatu zenuen?

Imanol: Nafarroan, adibidez, Urbasako Pilatosen balkoian, abandonatutako gaztelu zahar

batean, barrualde batzuk eraiki egin genituen…

Ikasleak: -Sugearena benetakoa zen?

Imanol: -Bai, 6 ordu kostatu zitzaidan, benetakoa izan behar zuelako. Niretzat denak du

garrantzia bera, pertsonak, animaliak, naturak, soinuak…

Ikasleak: -Zergatik geratzen da kamara hainbeste denbora lurrera begira?

Imanol: -Ba errealitatean ere gertatzen da, neu ere askotan geratzen naiz zerbaiti luze begira…

Ikasleak: -Zergatik pelikula hori eta modu horretan?

Imanol: -Begira, pelikuletan dena ematen digute egina, beti agertzen dira hiriak, autoak… Nik

jarraituko dut egin dudana bezalako pelikulak egiten, pentsaraztekoak direnak.

Page 2: BI ANAI

Ikasleak: -Zer gertatzen da bukaeran protagonistarekin?

Imanol: -Pentsatu bakoitzak nahi duzuena, interpretatu ezazue.

Ikasleak: -Gustura zaude egindako lanarekin?

Imanol: -Bai, nik ez dut atzera egiten, beti aurrera begira nago. Gainera Bernardo Atxagari ere gustatu

zitzaion.

Ikasleak: -Pelikulak izan du arrakastarik?

Imanol: -Beno, nik uste nuen lagun eta gurasoak bakarrik joango zirela filma ikustera, baina uste

baino jende gehiago joan da.

Zine komertzialetik aldentzen den kalitatezko zinema egitea posiblea dela erakutsi digu

Imanolek bere lehen obra honekin. Zorionak eta eskerrik asko, Imanol!