Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian · Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian...
Transcript of Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian · Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian...
Besteespetxe-politika baterantzEuskal Herrian
100 neurri EAEnespetxeen arloko eskumena kudeatzeko
2019ko otsaila
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 3
1.- Zergatik eta zergatik orain espetxe-arloko eskumenaren kudeaketari buruzko hausnarketa?................................................................ 05
2.- Aurrekariak .................................................................................................................................... 07
3.- Diagnostikoa: espetxeetako gaur egungo errealitatea ........................................................ 09
4.- Euskal espetxe-politikaren eskubideak eta printzipio inspiratzaileak ............................ 15
5.- Neurri zehatzak ......................................................................................................................................... 18
a) Presoei dagokienez
b) Motibazio politikoko presoei aplikatzen zaien salbuespen-egoerari dagokionez
c) Espetxean dauden emakumeei dagokienez
d) Espetxeetako funtzionarioei dagokienez
e) Espetxe-azpiegiturei dagokienez
f) Espetxeetako tratamenduari dagokionez
g) Senitartekoei dagokienez
h) Biktimari dagokionez
i) Erregimen itxiko zigorraz bestelako neurriei dagokienez
j) Osasun-eskubideari dagokionez
k) Heziketa, kultura eta aisialdia eskuratzeko aukerari dagokionez
l) Lan-eskubideari dagokionez
m) Espetxealdiaren ondoren bergizarteratzeko neurriei dagokienez
o) Gizartea-presoak iragazkortasunari eta gardentasunari dagokienez
p) Espetxeetako administrazio-egiturari dagokionez
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 5
1.- Zergatik eta zergatik orain espetxe-arloko eskumenaren kudeaketari buruzko hausnarketa?
EAEko Autonomia Estatutuaren 10.14 artikuluaren arabera, euskal administrazio-publikoak eskumen
esklusiboa du honako honetarako: “Adinera heldugabeen babes eta tutoregorako, gartzelatzeko eta
gizartean berrintegratzeko erakunde eta etxeen antolaketa, erregimena eta funtzionamendua, gai zibil,
gaztigu eta gartzelazkoez legegintza orokorrak dioenaren arabera”. Bestalde, 12. artikuluan dioenez,
“Euskal Autonomia Erkidegoari ondoko gaietan Estatuaren legegintzaren betearaztea dagokio: 1.
Gartzelei buruzko legegintza”.
Hainbat eskumen lehendik transferituta daude eta gaur egun egikaritzen dira, hala nola osasuna,
hezkuntza, segurtasuna, gizarte-laguntza, justizia eta lankidetza zigorren kudeaketan… Horiek osatzen
dute eskumen hau garatzeko jarduketa-esparru orokorra.
Tamalez, egungo estatutu-esparruak ez digu ahalmenik ematen zigor-arloko eta espetxe-erregimenari
buruzko legeak emateko, eta are gutxiago botere judizial propio bat izan eta lege horiek interpretatu eta
aplikatzeko ahalmena. EHBilduren helburuetako bat gure autogobernua areagotzea da, legegintzako
ahal eta ahal jurisdikzional guztiak geure gain hartzeko, hau da, Estatuaren tresna horiek ere izan
nahi ditugu, erabakitzeko eskubidearen edo autodeterminazio-eskubidearen gauzatzetzat hartuta.
Aldarrikapen hori eta ahal horiek egikaritzeko mekanismoen proposamen zehatza Autogobernuaren
Batzorde Txostengilean edo Ponentzian sartzen dira.
Espetxeak kudeatzeko eragozpen nagusia da Espainiako agintariek uko egiten diotela sistematikoki
3/79 Lege Organikoan, hau da, Gernikako Estatutuan jasotzen den eskumen hori transferitzeko lege-
betebeharra betetzeari. Ukatze horrek bi aldaera ditu: Espainiako agintariek aukera politikoarekin
lotutako alderdiei ematen diete lehentasuna lege-agindu bat betetzearen gainetik. Baina, halaber,
aurreko euskal gobernuen jarrera ere nabarmendu behar da, eskumen hori alde batera utzi baitzuten,
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian6
ez zitzaielako oso erakargarria iruditzen edo eskumenaren dimentsio soziopolitiko garrantzitsuaz ez
zirelako jabetu. Erreklamazio hori irmoki egiteari uko egin diote.
Azkenaldian, hainbat ekimen aurkeztu ditugu gobernuan1 transferentzia hori erreklamatzeko zer
kudeaketa-lan egin dituzten eta eztabaidaren egoera zein den jakiteko. Gure ustez, eskatzailearen, hau
da, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren eta, noski, transferentziari ekin
behar zionaren ekintza luzamenduzkoa, zalantzatia eta frustrantea izan da.
Berriki, Espainiako Gobernuak egutegi bat bidali du, azkenean; egutegi horren arabera, transferentzia
garrantzitsu horri buruzko negoziazioa 2020ko urtarrilean izango da. Beraz, oraingoan ere erantzuna
atzeratu dute eta, berriro ere, eskumen horren transmisioa lehenbailehen eta egokia izateko itxaropena
zapuztu egin digute, hauteskundeetako agendaren eraginpean jarrita –arriskutsutzat jotzen dugu hori–.
Nolanahi ere, EHBilduk eztabaida sustatu nahi du, balizko transferentzia baten aurrean prest egon
gaitezen eta, aldi berean, eztabaida publikoa zabaltzea akuilu izan dadin transferentziaren negoziazioa
bultzatzeko. Hain justu, testuinguru horretan hainbat galdera egin behar ditugu: Espetxeen
transferentzia, zertarako? Zein sistema etorriko zaigu? Zer gaitasun ematen dizkigu eta zein ez?
Beste eredu bat garatzeko zer aukera? Zertan egingo die mesede euskal presoei, egin duten delituaren
motibazioaz –politikoa, soziala…– haratago? Zeintzuk dira premia larriak? Zeintzuk dira delituen
biktimen itxaropenak eta nola erantzun horien aurrean?
Hausnarketa honen xedea erantzunen bat eman ahal izatea da. EHBilduren asmoa espetxe-politika
eraldatzailea diseinatzeko bidean aurrera egitea da, betiere Estatutuan jasotzen den eskumen hori
ahalik eta modu zabalenean ulertuta eta aukera guztiak agortuta.
1 Lan eta Justiziako sailburuari idazki bidez egindako galdera, espetxe-politikaren transferentziari buruzkoa (2017ko otsailaren 13a) http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,57970&p_lang=esGobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari idazki bidez egindako galdera, espetxeen transferentziari buruzkoa (2017ko maiatzaren 22a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,58453&p_lang=esLehendakariari egindako interpelazioa, espetxeen transferentziari buruzkoa (2017ko urriaren 16a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,60682&p_lang=esLan eta Justiziako sailburuari egindako informazio-eskabidea, EAEtik kanpo espetxeratutako euskal presoei buruzkoa (2018ko urtarrilaren 9a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,59557&p_lang=euGobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egindako informazio-eskabidea, espetxe-arloko eskumenen transferentziari buruzkoa (2018ko urtarrilaren 9a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,59558&p_lang=esLan eta Justiziako sailburuari egindako informazio-eskabidea, espetxeen transferentziarako erakundearteko batzordeari buruzkoa (2018ko urtarrilaren 9a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,59910&p_lang=esLehendakariari egindako informazio-eskabidea, presoak Euskal Herrira hurbiltzeari buruzkoa (2018ko otsailaren 19a)Osoko Bilkuran Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egindako galdera, Gernikako Estatutuan jasotako eskumenen transferentziari buruzkoa (2018ko urriaren 1a) http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,62958&p_lang=esGobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari idazki bidez egindako galdera, gauzatu gabe dauden transferentzien inguruko bilerei buruzkoa (2018ko azaroaren 16a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,63399&p_lang=esGobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egindako informazio-eskabidea, gauzatu gabe dauden transferentzien inguruko bilerei buruzkoa (2018ko azaroaren 20a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:INICIATIVA_DETALLE::::SESSION:RESETBRCRMB,P18_ID:Y,63439&p_lang=eu
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 7
2. Aurrekariak
EHBilduk 2016. urteko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako prestatutako programaren arabera,2
“espetxea, zigor-sistemaren alderdirik latzena, eremu oso iluna eta opakua da gizartearentzat. Ez da
iragazkortasuna estimulatzen, espetxeen eta herritarren komunikazioa sustatzen. Euskal gizartea
heldua da zigorren sistema alternatibo bat ezartzeko prozesuari heltzeko, erregimen itxia betetzearen
abusua murriztuta, espetxearen kanpoko eta barruko harremana erraztuta, eta, horrekin batera,
zigorra betetzen ari den pertsona berriro gizarteratzeko bideak eginda, Europako espetxeratze-
tasetara iritsita”.
Hori lortzeko neurri zehatz bat proposatu zuen EHBilduk: “Espetxeei buruzko eztabaida publikoari
ekitea. Erakundeek sustatutako gizarte-eztabaida, Legebiltzarrean ere ponentzia bat izan dezakeena
gertuan izandako beste esperientzia batzuk aztertzeko eta egungo espetxe-ereduaren aurrean beste
aukera batzuk eskaintzeko. Erakundeek sustatutako gizarte-eztabaida, Legebiltzarrean ere ponentzia
bat izan dezakeena gertuan izandako beste esperientzia batzuk aztertzeko eta egungo espetxe-
ereduaren aurrean beste aukera batzuk eskaintzeko”.
Justiziako sailburu Maria Jesús San José andreari (PSE) hainbat aldiz galdetu izan diogu eztabaida
horren aurrean zein den bere jarrera eta prest ote dagoen eskumen hau bere sailaren gain hartu eta
kudeatzeko. San José andrearen hitzaldietan, planetan, programetan eta baita aurrekontu-zuzkiduretan
ere transferentzia honen alde egiten zuela ikusten genuen. Alabaina, egiaztatu genuenez ez zuen ezer
egin transferentzia aldarrikatzeko, bere egiteko, ezta Madrilen gobernu-aldaketa (bere gobernua jarri
zen) gertatu zenean ere.
2 https://ehbildu.eus/programa/2016/euskal-kartzela-eredua.pdf
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian8
Horrela, bada, gestio hori egiteko moduari buruzko eztabaida garatzeko nahikoa oinarri bazegoela
iritzita, hauteskundeetan hartutako konpromisoa betez, eta ideia gaian jarduten duten hainbat eragile,
elkarte eta aditurekin aztertu ostean, EHBilduk Legez besteko proposamena erregistratu zuen Lan
eta Justizia Batzordearen barruan Ponentzia bat sortzeko egungo egoera aztertu eta proposamenak
egitearren espetxe-politikaren transferentziari dagokionez3. ekimenaren aurkezpenean, 2017ko
ekainean, Jone Goirizelaiak adierazi zuenez, “Espetxeetako egoerari eta errealitateari buruzko eztabaida
bat ireki behar da, eta Legebiltzar honetan egin behar da hori, lehenbailehen, transferentzia errealitate
denerako egoerari erantzuteko prest egon gaitezen”.
Bada, agian protagonismoek, mesfidantzek edo sekula ongi azaldu gabeko susmoek bultzatuta, EAJk
eta PSEk ponentzia hori sortzea eragotzi zuten eta, logikoa denez, garai hartan oraindik ere Madrilgo
gobernuan zegoen PPk ere uko egin zion. Elkarrekin Podemos izan zen proposamena onartu zuen talde
parlamentario bakarra.
Elkarrekin Podemosekin batera, Justizia Batzordean agerraldi sorta bat proposatu genuen4 atzera
botatako Ponentzia haren ordez, nahiz eta metodologia eta ikusgaitasuna berdin-berdinak ez izan.
Horrela, bada, 2018ko otsailetik azarora bitarte honako agerraldi hauek izan ziren: Cesar Manzanos
(EHUko irakaslea eta espetxe-politikaren azterketa-taldea), Angel Elías (abokatua eta espetxe-
politikaren azterketa-taldea), Carles Mundó (Kataluniako Gobernuaren Justiziako kontseilaria), Amand
Calderó (Kataluniako Gobernuaren Espetxe Zerbitzuetako zuzendaria), Manuel Lezartua (Arartekoa),
Rafael Ribó (Sindic-Kataluniako arartekoa), Iñaki Márkez (psikiatra, osasun mentala, hiesa eta droga-
mendekotasunak espetxeetan), Haizea Baltasar, Jose María Loizaga eta Mª del Carmen González
(Espetxe Sarea Euskadi Nafarroa -ESEN), Urtzi Errazkin eta Patricia Velez (Etxerat- Preso politikoen
senide eta lagunen Elkartea), Estibaliz de Miguel (EHUko irakaslea, espetxea eta emakumeari buruzko
ikertzailea), Ruth Alonso (espetxe-zaintzako epailea)5.
Agerraldi horietaz gain, EHBilduk Kataluniara bisitaldi bat ere egin zuen, aspaldian transferituta
baitituzte espetxe-arloko eskumenak. Han, Espetxe Zerbitzuek egiten duten lanaren berri izan genuen
Justizia Kontseilaritzaren eskutik, eta Kataluniako hainbat espetxetan sartzeko aukera izan genuen.
Gainera, informazio hori espetxeen kudeaketan parte hartzen duten gizarte-eragile eta profesionalekin
kontrastatzeko aukera izan genuen.
3 EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Lan eta Justizia Batzordean, espetxe-politikaren transferentzia dela eta, egungo egoera aztertu eta proposamenak egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena (2017ko ekainaren 15a)http://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=CTP:ASUNTOS_DETALLE:::::P10_ID:163375&p_lang=eu4 http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/834b8d19-df2b-4de1-85c5-845f1be63ad95 Transkripzioak irakurri edo agerraldien bideoak ikusi nahi izanez gerohttp://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=120:18:130643289507033::NO:RP,18:P18_ID:58731
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 9
EHBilduk eskatuta, Gasteizko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordeak Zaballako espetxera bisitaldia
egin zuen, espetxearen egoera zein den aztertzeko; izan ere, besteak beste, espetxe horretan gauzatuko
baitira euskal espetxe-politikak eskumenen behin betiko transferentzia burututakoan.
Agerraldi eta bisitaldi horien ondorioz eztabaida aberatsa sortu zen eta, azkenean, talde parlamentario
guztiak inplikatu dira eztabaida horretan; eztabaida horretaz gain, agerraldi eta bisitaldi horietatik
ondorioak ere atera nahi genituzke, eskumenaren definizioan zer bide egin behar dugun zehazten
laguntzeko.
Aipatu nahi genuke Lan eta Justizia Sailetik azterketa paralelo bat egingo zutela iragarri zutela, gobernuak
gaiaren aurrean hartu duen jarrera argitzeko, baina gaur egun guk ez dugu horri buruzko azterketa,
ekarpen edo zehaztapenen berririk. Informazioa eskatu dugu, baina ekarpen hau argitaratzeko unean
ez dugu erantzunik jaso.
3.- Diagnostikoa: espetxeetako gaur egungo errealitatea
Espetxe-erakundeak erabateko krisialdi iraunkorra bizi izan du hasiera-hasieratik, erakunde den
aldetik, eta porrot nabaria izan du ustez bete beharko zukeen helburua (bergizarteratzea) betetzen
eta pertsonen oinarrizko eskubideak babesten. Hori horrela dela, espetxea espazio desregularizatu
bihurtzen da, hein handi batean, askotan normaltasun faktiko baten eraginpean dagoena, erakundearen
beraren inertziaren eraginpean, eta ez da bideratzen gizarte moderno eta aurreratu batean zerbitzu bat
betetzera. Merezi du, hortaz, geldialdia egin eta hausnartzea.
Beste espetxe-politika baten diseinu egokia egiteko, datu, azterketa eta tasa objektiboen azterketa
sakon batetik abiatu behar da, eta gaur egungo gabezia eta premia nagusiak zeintzuk diren ere hauteman
behar da. Saia gaitezen espetxeetako egungo errealitatea zein den arakatzen, guri dagokigunez:
Espainiako Estatuan, egungo espetxe-tasa 59.2626 presok osatzen dute, Euskal Herrian 1.607 izanik
(EAEn 1.322 eta Nafarroan 285). Estatuan 126 preso daude 100.000 biztanle bakoitzeko; EAEn, aldiz,
61 preso/100.000 biztanle (Nafarroan 44).
6 Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren datuakhttp://www.institucionpenitenciaria.es/
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian10
EAEn dauden 1.322 presoei dagokienez, zuzenketa bat egin beharko litzateke administrazio-egoitza
EAEn izanik Estatuko espetxeetan dauden herritarrak direla eta (824 dira 2016ko datuen arabera7); eta,
alderantziz, egoitza EAEtik kanpoan izanik euskal espetxeetan daudenak (779, 2016ko datuen arabera8).
Zuzenketa hori aintzat hartuta, euskal presoak apur bat gehiago izango lirateke, 1.367 preso inguru.
Nolanahi ere, tasa horiek ingurukoekin alderatuta, Britainia Handian 148 preso/100.000 biztanle daude,
Frantzian 100, Italian 87, Alemanian 76 eta Holandan 69. Danimarkaren tasa EAEkoaren antzekoa da,
eta Suediakoa, berriz, hobexeagoa: 55 preso/100.000 biztanle.
Zerk eragiten du preso kopuruaren gorabehera hori Estatu batetik bestera? Koherenteak al dira
espetxe-tasak delinkuentziari buruzko datu kriminologikoekiko? Hasieran ezezkoa esango genuke,
Suedia, Danimarka edo Holandako kriminalitate-indizeak preso gehien dituzten herrialdeetakoekin
pareka baitaitezke. Hori horrela izanik, preso kopurua presoei aplikatzen zaien zigor-kodearen
gogortasunaren araberakoa dela ondoriozta dezakegu. Espainiaren zigor-kodea gogorra da. Zigor-arloan
izandako erreformak gero eta zorrotzagoak izaki, kartzelak gero eta gehiago bete dira. 1995. urtetik
2009. urtera bitarte espetxeratuen kopurua bikoiztu egin zen, eta 76.763 presoko tasa izatera iritsi
zen. Delinkuentziaren eztanda gertatu al zen? Ez; espetxeetako populazioaren inflazioa errealitate
objektibagarri baten ondorio baino gehiago, zigor-politika gogor eta irrazionalen ondorio baino ez da,
segurtasun-mailaren pertzepzio edo sugestioek eragindako zigor-erreakzioa dakarten politiken ondorio.
EHBilduren ustez, kriminalitatea eta espetxeratuen populazioa erkatzea komeni da, betiere errealitate
batetik abiatuta: EAEko delinkuentzia-tasak inguruko txikienetakoak dira. Hona hemen hainbat datu
konparatibo:
- Estatuan, homizidio-tasa 1.158 kasu izan zen 2017. urtean (100.000 biztanle bakoitzeko 2,48),
eta EAEn 41 kasu, hau da, 100.000 biztanle bakoitzeko 1,89 (Nafarroan 12 - 100.000 biztanle
bakoitzeko 1,87, Andaluzian 217 - 100.000 biztanle bakoitzeko 2,58, Katalunian 166 - 100.000
biztanle bakoitzeko 2,23)9.
- Estatuan, sexu-askatasunaren aurkako delituen tasa 2.764 kasu izan zen urte berean
(100.000 biztanle bakoitzeko 5,92), eta EAEn 95 kasu, hau da, 100.000 biztanle bakoitzeko
4,38 (Nafarroan 71 - 100.000 biztanle bakoitzeko 11,08, Andaluzian 534 - 100.000 biztanle
bakoitzeko 6,35, Katalunian 457 - 100.000 biztanle bakoitzeko 6,14).
7 http://www.senado.es/web/expedientdocblobservlet?legis=12&id=210768 http://www.senado.es/web/expedientdocblobservlet?legis=12&id=210769 EINen datuak: https://www.ine.es/
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 11
- Azken adibide bat ematearren, indarkeria erabiliz egindako lapurretei dagokienez, Estatuan
7.535 kasu dira (100.000 biztanle bakoitzeko 16,14), eta EAEn 234 kasu (10,79/ 100.000 bizt.),
55 Nafarroan (8,5/ 100.000 bizt.), 1.525 Andaluzian (18,13/ 100.000 bizt.) eta 1.553 Katalunian
(20,87/ 100.000 bizt.).
Faktore askok izan dezakete eragina emaitza horretan: Hego Euskal Herrian dauden polizia-ratio
handiek, bazterkeriaren aurkako zerbitzuen eta gizarte-babeseko sistema sendoa izateak inplikazio
asoziatibo handiarekin, prebentzio-neurriek, delituarekiko tolerantzia sozial txikia izateak… Nolanahi
ere, aurreko datu horiek ondorio bat ateratzeko balio diezagukete, hau da, delinkuentzia-errealitatearen
eta espetxe-errealitatearen artean bat etortzeko programa orekatu eta arduratsu bat lortzeari ekin
behar diogula. Izan ere, inkesten arabera, herritarren gehiengoa ados dago espetxeaz bestelako neurriak
aplikatzearekin (% 60,5), eta gutxi batzuk ezer ez aldatzearen alde daude (% 2,9)10.
Berrerortzeari buruzko aipamen bat ere egingo dugu, horixe baita espetxe-sistemaren porrotaren (edo
arrakastaren) neurgailu garrantzitsuenetako bat. Carles Mundó consellerrak Justizia Batzordean azaldu
zuenez, Kataluniari transferitutako espetxe-sistemarekin “gaur egun zigorra bete duten 10 pertsonatik
7k ez du delitua berriz egiten; noski, zifra hori inoiz ez da denon gustukoa izango 10etik 10 izatera iristen
ez garen arte”. Funtsezko datu bat azaldu zuen: estatistikak okerrera egiten du zigorra osorik betetzen
denean eta arrakastak gora egiten du beste erregimen bateko neurriak aplikatzen direnean: “10etik 8k
delitua berriz egiten du zigorra hirugarren graduan bete badute, edo 10etik 9k ez du delitua berriz egiten
ingurune irekiaren onurez baliatzeko aukera izan dutenean”. Espainiako espetxe-sisteman, oro har, ez
berrerortze-maila 10 preso bakoitzeko 6 da, Frantzian edo Alemanian 10etik 5, eta Estatu Batuetako
espetxe-sistemak du mailarik txarrena, ez berrerortzea 4/10 izanik. Mundók zioenez: “Emaitza onak
lan handia egitearen ondorio dira, lurraldean zentratuta eta une bakoitzean irtenbide indibidualizatu
egokienak bilatuta”.
Egin dezagun euskal kartzeletan dauden eta irtenbide indibidualizatu horiek behar izango lituzketen
kolektibo zehatzen errepaso azkar bat:
- 1.322 preso daude; horietatik 173 prebentiboak dira eta 1.149k zigorra jaso dute.
10 Zigorrak betearazteko sistemei buruzko azterketak eta EAEn aplikatzeari buruzko erreferentzia. EHU, 2004ko urria.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian12
- Ia % 30, gutxi gorabehera, atzerritarrak dira. Kasu horietan errealitate oso konplexuak agertzen
dira, ia beti zailtasunez jositako emigrazio-prozesuak bizi izan dituzte, deserrotuta daude
eta ulertezintasuna edo bazterkeria jasaten dute. Errealitate hori ikuspegi zabalago batetik
begiratuta ulertu behar da, emigrazioaren prozesu eta zirkunstantziak ulertuta; halaber,
komunitatean diskriminaziorik ez izateko eta erregularizazio eta gizarteratze normalizatua
lortzeko ahalegina egin behar da.
- Bestalde, 126 emakume daude zigor-betearazpenaren eraginpean (69 erregimen itxian eta
gainerakoan irekian), guztizko populazioaren % 9,57 dira (% 8 Estatuan eta, nolanahi ere,
Europako batez bestekotik gora, % 5 baita). Martutenen eta Zaballan daude (Basaurik ez du
emakumeentzako modulurik). Zigorra betetzen ari diren emakumeek espetxean egoteaz gain
arazo gehiago ere izaten dituzte, beren etxekoen unitateetan desegituratze handiagoa izaten
delako eta, oro har, pobrezia eta bazterkeria handiagoko eremuetatik datozelako. Emakume
preso askok abusu psikologiko, fisiko edo sexualen aurrekariak izaten dituzte espetxean
sartu aurretik. Zenbaitek psikopatologia larriagoak pairatzen dituzte eta kanpo-baliabideak
eskuratzeko zailtasun handiagoak izaten dituzte. Emakume presoek gizonek baino leporatze
eta estigmatizazio sozial handiagoa jasan behar izaten dute.
- Espetxean ama direnek, 3 urtez azpiko haurrak badituzte haiengandik banandu egiten dituzte
edo amentzako unitate bereziak dituzten espetxeetara eramaten dituzte, Espainiako Estatuan.
Espetxeetako instalazio eta baliabideak gizonentzat pentsatuta daude; beraz, ingurunea eta
bizi-baldintzak ez dira egokienak.
- Espetxean dauden adinekoen kolektiboa ere bereziki aipatu nahi genuke; populazioaren
% 5 osatzen dute, eta honako faktore negatibo hauen eraginpean egoten dira: bakardadea,
patologia fisiko edo mental kronikoak, gorabehera emozionalak…
- Bestalde, espetxean dauden gazteek (18-30 urte) presoen % 20 osatzen dute, eta defizit
bereziak izaten dituzte honako arlo hauetan: hezkuntza, kultura, prestakuntza, osasuna,
langabezia, familiaren babesa, itxaropenak.
- Bereziki aipatzekoa da zigor luzeak bete behar dituztenen kolektiboa; izan ere, espetxean
luzaro egon ostean oso zaila izaten dute berriro gizarteratzea, denbora askoz egon direlako
gizartearekiko isolatuta eta baztertuta.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 13
- Espetxean daudenen % 60k ez dute egin gizartean alarma handia eragiten duen deliturik,
baizik eta ondarearekin lotutakoak eta larritasun ertainekoak (ebasketak, lapurretak eta
droga-trafikoa), eta delitu horien abiapuntua motibazio ekonomikoa izaten da, oro har, premia-
egoerek eragindakoa eta mendetasun-arazoen ondoriozkoa.
Esanak esan, azter dezagun zer nolako espetxe-egitura jaso dugun. EAEko espetxe-sarea biziki
zaharkitua dago, batik bat, Martutene, Basauri eta Langraitzeko gizarteratze-zentroaren kasuan, eta
beste zenbait kasutan erabat desegokia da guk bultzatu nahi dugun sistemari dagokionez, hala nola,
Zaballako makroespetxea. Egia esan, egoerak premia errealei aurre egitera bultzatzen gaitu, parametro
propioetan, espetxe-sistema zentral baten eragozpenik gabe. Horren barruan, espetxe-administrazioak
dituen baliabideen azterketa zorrotz bat egin behar da, zigorren aplikazioa zergatik eta nola hobetu
behar den azaldu, eta espetxeaz bestelako neurriei (erdi-askatasuna eta baldintzapeko askatasuna)
garrantzia emateko aukera aintzat hartu.
Ekainaren 28ko 140/2011 Dekretuaren bitartez, espetxeetako osasun-arloko eginkizunak Estatuko
Administraziotik Eusko Jaurlaritzara transferitu ziren. Horren logika da espetxeetako osasuna
osasun komunitarioan txertatzea, hau da, preso baten osasun-arreta askatasunean dagoen edonoren
parekoa izatea maila guztietan. Alabaina, gaixotasunari espetxean aurre egiteko dauden azpiegiturak
eta zerbitzuak ez dira koherenteak. Espetxe-ingurunean hiru osasun-arazo dira nagusi: gaixotasun
mentalak (espetxean daudenen ia erdiak), droga-mendekotasuna (% 40, eta hein handi batean
aurrekoarekin bateragarria da) eta gaixotasun infekziosoak. Patologia horiek pairatzen dituzten preso
gehienak gainerako presoekin batera bizi dira, modulu arruntetan, eta horrek gaixotasunaren sintomak
aktibatzen ditu eta abusuen, gatazken eta diziplinarik ezaren iturri izaten dira. Beste zenbait kasutan,
espetxeetako erizaindegietara eramaten dituzte, baina ez dira egonaldi luzeetarako egokiak izaten.
Gaixotasun psikiatrikoei dagokienez, kasu oso gutxitan eraman izan dira euskal presoak Alacanteko
eta Sevillako espetxeetako ospitale psikiatrikoetara; dena den, bi ospitale horiek oso masifikatuta
daude eta tratamendu-programetan ere kaosa nagusi izaki, ez dira, inolaz ere, jarraitu beharreko eredu.
EAEko espetxeetan ez dago unitate psikiatrikorik, ospitale publikoetan plaza oso gutxi eskaintzen dira
eta iraupen laburrekoak, eta ez dago baliabiderik espetxeaz besteko segurtasun-neurriak ezartzeko;
kezkatzeko moduko panorama dugu, beraz. Droga-mendekotasunen kasuan, mendekotasuna
gainditzeko oso programa gutxi daude.
Osasun-arazoengatik edo adinagatik egoera kronifikatuak bizi dituztenek espetxeetako erizaindegietan
egiten dituzten egonaldiei erreparatu nahi genieke; erizaindegian egon behar izaten dute, ez dagoelako
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian14
baliabide sozio-sanitario egokirik preso horiek eraman ahal izateko. Izan ere, osasun-arloko eta
espetxeetako eskumenak administrazio desberdinei dagozkienez, arazo larriak izaten dira pertsona bat
zerbitzu batetik komenigarriagoa zaion beste zerbitzu batera bideratzeko, beste administrazio batek
kudeatzen duelako; egoera horri heldu egin behar zaio.
Badira lege-formulak gaixo dauden presoei zigorra arintzeko edo baita askatasuna emateko ere, baina
diziplina anitzeko zerbitzuen esku-hartzea hobetu egin behar da egoera horiek hauteman, kaleratzeak
proposatu eta behar bezala eta lehenbailehen izapidetzeko.
Aurrekontuei buruzko aipamentxo bat. Estatuko administrazioak gaur egun EAEn ematen dituen
espetxe-zerbitzuen gastu arrunta 22,3 milioi da, eta Kupoaren bidez ordaintzen dugu. Aurrekontua
langile-gastuetara bideratzen da gehienbat (langile gehienak espetxeetako funtzionarioak dira, zaintza-
lanak egiten dituztenak) eta urtean % 7 inguru baino ez da bideratzen lan-arloko, prestakuntzako eta
asistentzia-arloko programetara. Espetxeetako instalazio eta ekipamenduak hobetzera bideratzen den
Estatuko guztikoak ez du % 1,7 gainditzen. Kataluniako datuen arabera, zentro itxi bateko plaza baten
kostua 59 euro inguru da preso eta egun bakoitzeko; zentro ireki bateko plaza batena, aldiz, 23 euro;
mendeko unitateetako plaza batena 46 euro, eta espetxeaz bestelako zigor-neurri bateko plaza baten
kostua 4 euro/preso/egun. Gure proposamenean neurri irekienei eman nahi diegu garrantzia eta,
horren ondorioz, kategoria horietako bakoitzeko plazetan mugimendua egongo litzateke. Horrek, aldi
berean, funtsezko aldaketak eragingo lituzke aurrekontuan, gastuak murriztu egingo liratekeen aldetik.
Egia esan, gure programak inbertsio gehiago egitea ere eskatzen du eta, horretarako, aurrekontuan
ahalegin handiagoa egin beharko litzateke, urte anitzetan garatzeko planen bitartez. Proposamenen
atalean aztertuko dugu puntu hori.
Azken batean, datu horiek behar bezala interpretatu eta zerbait egin behar da, espetxe-politika egokia
diseinatu, gizarte heldu eta zentzudun bati egokitutakoa, espetxean daudenei begietara begiratzea
nahiago duen gizarte bati egokitutakoa, eta ez giza edukiontzi erraldoietan sartu eta herritarren
begietatik ezkutuan gorde, atzeko patioan. Presoak duintasunez tratatzea nahiago duen politika bat,
pertsonak berreskuratu ahal izateko, abandonatu beharrean.
Espetxe-politikak zer helburu izan behar dituen zehaztu nahi dugu, lehentasunen eta tratamendu
mota egokienen zerrenda prestatu, eta horretarako inbertitu behar diren baliabideak (dirua, pertsonak,
azpiegiturak…) finkatu.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 15
4.- Euskal espetxe-politikaren eskubideak eta printzipio inspiratzaileak
Gaur egungo gizartearen lehentasunezko helburuetako bat giza eskubideak errespetatzea da. Are
gehiago gure gizartean, iraganean oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketa biziki larriak pairatu
izan ditu eta. Kartzela desagerraraziko lukeen ikuspegi batean aurrera egin nahiko genuke, baina,
tamalez, gaur egungo gizartean ezinbestekoak dira bizikidetza-gatazka larrienak konpontzeko tresnak,
zigor-sistema eta guzti. Edonola ere, eta Mandela Arauak edo Nazio Batuen Presoen Tratamendurako
Gutxieneko Arauak, Europako Espetxe Arauak eta Europako Kontseiluaren gomendioak abiapuntutzat
hartuta, EHBilduk zigor-zuzenbidearen gutxieneko esku-hartzearen alde egiten du, zigor-zuzenbidearen
eraginpean dagoen pertsona berehala eta modu eraginkorrean bergizarteratzearen alde, betiere giza
eskubideen erabateko errespetuan oinarrituta eta delituaren biktimen erreparazio-eskubidearekin
uztartuta. Ildo horri jarraikiz, gure ustez ez litzateke zigor-betearazpena espetxe-erakundearekin soil-
soilik identifikatu behar, eta zigorra espetxea ez den beste erregimen batean betetzea ere sustatu
beharko litzateke. Egia esateko, azterlan zorrotzen arabera, herritar askok uste du kartzelak ez duela
ezertarako balio (% 40,2) eta % 8,0ak baino ez du pentsatzen delitugileak bergizarteratzeko eta
berrezteko balio duela11.
Horregatik, Espainiako zigor-sistema zaharkitua eta erreakzionarioa izaki, eta zigorren kudeaketari eta
aplikazioari buruzko erabakiak urrun hartzen direnez, EHBilduk zigor- eta espetxe-politikaren gertuko
eredua diseinatu nahi du, alternatiboa, gizarte moderno eta solidario batekin lotutakoa, euskal gizartea
halakoa den aldetik, espetxeratuekiko kezka duena, presoen eskubideak errespetatzen dituena osotasun
fisikoari, osasunari, garapen pertsonalari, gizarte-segurantzari dagokienez eta, nola ez, gizartean ahalik
eta hobekien eta azkarren berriz txertatzeko eskubideari dagokionez.
Eskumen horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari honako eskudantzia hauek egokituko zaizkio:
zigorrak betearaztea eta Estatuaren eskumenekoak ez diren segurtasun-neurriak. Gizarteari ematen
zaion zerbitzu publikoa da, eta zigor-betearazpen hutsa baino eremu zabalago batean txertatzen da
(gizarte-politikak, laneratzekoak, hezkuntzakoak, osasun-arlokoa, gazteei dagozkienak, justiziakoak,
berdintasunaren arlokoak…); horrek esan nahi du beste politika batzuekin osagarri izan, komunikatu
eta harmonizatu behar dela.
11 Zigorrak betearazteko sistemei buruzko azterketak eta EAEn aplikatzeari buruzko erreferentzia. EHU, 2004ko urria.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian16
Presoen eskubideak zorrotz beteko dira, batik bat, bizitzeko eskubidea eta pertsonaren osotasun
fisiko, psikiko eta moralaren eskubidea, eta tortura edo beste edozein praktika, tratu edo zigor anker,
gizagabe edo iraingarri prebenitu, saihestu eta, hala badagokio, ikertu eta jazarri egingo da, betiere giza
eskubideen nazioarteko estandar zorrotzenetan oinarrituta.
Familia-bizitza izateko eskubidea bermatuko da, errotzeko eta familia- nahiz gizarte-ingurunearekiko
lotura izateko eskubidea errespetatuko da, baita komunikatzeko eskubidea ere, komunikazioen gaineko
kontrol bidegaberik gabe.
Era berean, zigorra etxetik edo bizilekutik gertuen dagoen espetxean betetzeko eskubidea ere bermatuko
da eta, horretarako, presoaren borondatea ez ezik, elementu objektiboak ere hartuko dira aintzat, hala
nola jaioterria, errolda edo familia-ingurunea. Espetxean euren tutoretzapean 3 urtez azpiko seme-
alabak dituzten amen kasuak bereziki zainduko dira; ama bizi den tokian, erroldatuta dagoen tokian
edo adingabea jaio den tokian beteko dute zigorra, betiere adingabeak deserrotzerik izan ez dezan
familia- eta natura-ingurunean.
Familia-unitateko bi kideak espetxean dauden familien kasuetan, familia elkartzeko eskubidea zainduko
da eta zigorra espetxe berean bete ahal izango dute.
Norberaren kulturarako eskubidea, eta askatasun ideologikoa izateko eskubidea, kultu-
askatasuna, adierazpen-askatasuna eta elkartzeko askatasuna izateko eskubideak errespetatuko
dira, zigorra betetzeak berak eragindako mugimendua izanik muga bakarra.
Halaber, hezkuntza-eskubidea eta euskal irakaskuntza-sistema publikoan eta EHUn ikasteko eskubidea
bermatuko dira, osasun-eskubidea eta Osakidetza Euskal Osasun Sistemarako sarbidea izatekoa,
gizarte-babeserako eskubidea, etxebizitza izateko eskubidea erdi-askatasuneko edo erregimen
irekiko zigorrak betetzean, eta ordaindutako lana izateko eskubidea, lan duina, gizarte-segurantzari
kotizatuta, kotizazio horiek dakartzaten onurez (langabezia, pentsioa, ezintasuna…) baliatu ahal
izateko, betiere dagokion sektorean indarrean dauden hitzarmenak betez.
Bestalde, zigor-betearazpenaren euskal eredua honako oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da:
Duintasunaren printzipioa; presoak jasotzen duen tratuari dagokio eta giza eskubide guztiak
errespetatuko dira, pertsona den aldetik besterenezinak direlako.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 17
Eskubideen aitortzaren barruan sartzen dira, halaber, herritartasun-printzipioan biltzen diren
eskubide politikoak edo pertsonaren izaera sozialarekin lotutakoak, pertsona komunitate bateko kide
baita oraindik ere.
Lurraldetasunaren eta lokalizazioaren printzipioa; presoek espetxealdia jaioterritik eta familia- edo
gizarte-ingurunetik gertu bete behar dutela esan nahi du, deserrotzerik gerta ez dadin.
Legezkotasun-printzipioa; presoen eskubideak legez babesten direla esan nahi du, eta urraketaren
bat jasanez gero, Espetxe-zaintzako epaitegietan errekurtso bat jartzeko aukera ere izango dute.
Parte hartzeko eskubidea, bi zentzutan: espetxeak zerbitzu publiko arruntekiko normaltasunez
irekita egongo direla bermatuko da, babesa emateko elkarte edo kolektiboak ere barnean hartuta;
baina, halaber, erabakiak hartzeko garaian presoek entzunak izateko, kontuan hartuak izateko aukera
izan dezaten ere bai. Ildo horretan, egoera horretan daudenei arreta emateko euskal sarea zabala dela
nabarmendu behar dugu, eta lan oso handia egiten duela.
Zerbitzu publikoaren printzipioa nabarmendu behar da; izan ere, zerbitzu publikoak pribatizatzen
diren testuinguru batean, Administrazioak kudeaketaren erantzukizuna bere gain hartzen du eta,
helburua beteko dela bermatzen du, ez soilik ordainsariei dagokienez, baizik eta presoa bergizarteratzeko
prestazioen programa moduan. Zerbitzu publikoa baina ez logika sekuritarioaren ikuspegitik begiratuta
(eta, hortaz, Espainiaren kasuan, Barne Ministerioari dagokiona) baizik eta zigorrak betetzearen
ikuspegitik begiratuta eta, hortaz, Justizia Sailarekin lotuta.
Gizarte-politiketan, gizarteratze-printzipioak adierazten digu espetxean dauden gehienen premiak
gizarte-arlokoak direla; beraz, zigorra bete ostean, tresnak eskaini behar zaizkie, hezkuntzarekin,
prestakuntzarekin, lanarekin, gizarte-babesarekin, etxebizitzarekin... lotutako tresnak, gizartean
hobeto eta azkarrago txerta daitezen.
Espetxearen gizartearekiko gardentasunaren printzipioa eta iragazkortasunaren printzipioa;
gizarteak, elkarte eta herri-erakundeek eta erakunde publikoek presoarekiko komunikazio gero eta
errazagoa izan dezaten ahalbidetuta.
Bukatzeko, zigor-justiziaren ikuspegi biktimalak zigor-justiziako sistemaren beste ikusmolde bat
ekarri digu, mendekuzko ikuspegitik urrun eta leheneratze-neurriak aplikatzeari erreparatuta, betiere
biktima izanik ardatz, eta bitartekotza, erreparazioa eta adiskidetzea indartuta.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian18
5.- Neurri zehatzak
Orain arte esandakoa aintzat hartuta, espetxe-politika berria bideratuko duten neurri zehatzak zehaztu
nahi ditugu.
a) Presoei dagokienez
1.- Eskumenarekin batera, administrazio-egoitza EAEn duten espetxeratuak ere ekarri behar dira
Euskal Herrian kokatutako espetxeetara. Euskal erakundeek neurri hori garatzeko Dekretu bat
idatziko dute eta, Dekretu horren ondorioz, euskal presoak euskal kartzeletara ekarri behar dira eta
EAEko espetxeetan egonik jaioterrira itzultzeko eskaera egiten dutenak beren lurraldeetara eraman.
Presoarekiko eta haren senitartekoekiko gizatasunaren eta legezkotasunaren arrazoiek justifikatzen
dute hori guztia. Espetxean daudenen administrazio-erregistroa edo errolda arian-arian erregularizatu
egin behar da, espetxetik atera ondoren balia ditzaketen zerbitzu publikoak direla eta.
2.- Tortura eta tratu txarrak prebenitzeko euskal mekanismoa ezartzea. Espetxeetako funtzionarioek
espetxeratuei ematen dieten tratua kontrolatzeko eta monitorizatzeko mekanismoak ezarri behar dira,
espetxeetan giza eskubideen urraketak edo tortura prebenitzeko mekanismoak ezartzeko Nazio Batuen
hautazko protokoloak garatuz. Hainbat teknika aplikatuko dira, hala nola Istanbulgo Protokoloa, giza
eskubideak errespetatuko dituen espetxe-sistema baten kalitate-estandarrak betetzeko.
3.- Aurrerapen teknologiko ez inbaditzaileak aplikatzea eta presoaren intimitatea eta pribatutasuna
izateko eskubideak errespetatzea zaintza eta kontrol-lanetan, gaur egun aplikatzen diren atxikitzeko,
immobilizatzeko edo zaintzako neurriak alde batera utzita; horrek, gainera, langile gutxiago behar
izatea eragiten du.
4.- Plan Estrategiko bat egingo da gutxiengo nazionalak, etnikoak, linguistikoak, erlijioak... errespetuz
tratatzeko neurriekin, eta bereziki erreparatuko zaie pertsona horiek espetxean integratzeko izaten
dituzten zailtasunei, are gehiago beste preso edo komunitate batzuekin gatazkak edo tirabirak eragiten
badituzte.
5.- Kolektibo jakin batzuen egoera bereziak eta zirkunstantzia eta premia bereziak kontuan hartuko
dira, hala nola emakumeak, atzerritarrak, gazteak, adinekoak, iraupen luzeko zigorrak, gaixotasunen
bat edo droga-mendekotasuna duten presoak… Zerbitzu espezializatuen zorroak eskainiko dira.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 19
6.- 3 urtez azpiko seme-alabak dituzten bikoteak elkarrekin bizi ahal izateko familia-moduluak sortzea
sustatuko da; mistoak izango dira eta gizonak eta emakumeak egon ahal izango dira modulu horietan,
familiak desegituratu ez daitezen edo tratamendu-programa bereziak egiteko. Noski, sexu-askatasunaren
aurkako delituak egin izanagatik zigortuta daudenek ezin izango dute programa horietan sartu.
7.- Behin betiko desagerraraztera bideratuta, isolamendua ahalik eta gutxien erabiliko da; jokabide
oso larriak, gatazkatsuak, espetxeko bizikidetzaren aurkako portaerak izateagatiko zigor modura soilik
aplikatu ahal izango da, eta aldez aurretik tasatutako iraupena izango du, ahalik eta laburrena betiere.
Zigorrak interpretatzeko irizpide malguagoak eta proportzionatuagoak ezarriko dira. Egoera horietan,
isolamenduko guneek gizatasun-baldintza guztiak bete beharko dituzte.
8.- Presoak EAEko bi hizkuntza ofizialetan tratatua izateko eskubidea izango du; halaber, behar izanez
gero, ezagutzen duen hizkuntza baterako itzulpen-sistema baliatu ahal izango du.
9.- Elkartzeko eskubidea, espetxearen barruan presoaren eskubideak behar bezala defendatu ahal
izateko; bilerak egiteko, biltzeko, ordezkariak hautatzeko eta zuzendaritzarekin eta beste eragile sozial
eta politiko batzuekin hitz egiteko ahalmena izango dute.
10.- Presoaren Estatutua sortuko da; presoen eskubideak baliatzeko aukera bermatu eta ziurtatuko du
Estatutuak, baita espetxean dagoen ororen betebeharrak betetzen direla ere.
b) Motibazio politikoko presoei aplikatzen zaien salbuespen-egoerari dagokionez
11.- 1989. urteaz geroztik terrorismoaren aurkako profila duen espetxe-politika aplikatzen da; politika
horrek legearen aurreko berdintasunaren printzipioa galbideratzen du, baita presoa gizarteratzeko
azken helburua ere, presoa bere ingurunetik –familia, gizartea, politika-arloan– bereizten baitu
deserrotzeko asmoz, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bizi-baldintzak gogorrago bihurtuta.
Espetxe-politikaren salbuespenezko aplikazio batetik aplikazio arrunterako zubi-lanak egingo dituen
espetxe-politika lortzeko bidean aurrera egiteko unea da, ahalik eta zigor gogorrenaren eta mendekuaren
politikatik politika humanitarioago batera, presoaren eta haren senitartekoen duintasuna aintzat
hartuta; azken batean, delituaren ordaina xede duen politikatik gizarteratzea xede duen politikara
igarotzeko unea da.
12.- Horretarako, euskal presoak euskal espetxeetara ekarriko dira, duintasunaren eta berdintasunaren
printzipioetan eta familia-bizitza izateko eskubidean oinarrituta. Izan ere, motibazio politikoa duten
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian20
presoek, beste euskal herritar guztiek bezalaxe, espetxe-politika malguagoa izateko eskubidea dute,
gizartean lehenbailehen txertatzeari lehentasuna emango diona; halaber, espetxe-eskumena baliatuta
presoei eskaintzen zaizkien zerbitzu guztiak –gizarte-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak, prestakuntzakoak,
laneko orientazioa…– baliatzeko eskubidea ere badute.
13.- Ildo berari jarraikiz, dispertsioaren ondorioz hildako senitartekoak biktimak direla onartuko da,
bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubideen aurka nahita egindako Estatuaren politika baten biktimak.
14.- Azkenik, euskal presoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Espetxe-zaintzako epaitegietan
artatzeko hartu beharreko neurriak hartu behar dira, egin beharreko lege-erreformak egin; izan ere,
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente Juan Luis Ibarrak onartu zuenez, aldarrikapen hori
beren gain hartzeko eta garatzeko moduan daude.
c) Espetxean dauden emakumeei dagokienez
15.- Emakumeen berariazko egoera ebaluatu behar da, zer premia berezi dituzten zehazteko eta, premia
horien arabera, bizi-baldintzak, diseinu arkitektonikoa eta eskaintzen zaizkien zerbitzuak egokitu.
16.-. Ezinbestekoa da emakumeak artatzen dituzten profesionalek prestakuntza espezializatua izatea,
bai berdintasunaren arloan, bai kolektibo horren premiei eta behar duen berariazko esku-hartzeari
dagokienez.
17.- Amen kasuei bereziki erreparatu behar zaie; erakunde publiko edo pribatuekin egindako lankidetza-
hitzarmen baten bitartez kudeatzen diren eta funtzionalki Espetxe Administrazioan sartzen diren
espetxeetatik kanpoko EAEko Mendeko Unitateen mapa eguneratu behar da.
d) Espetxeetako funtzionarioei dagokienez
18.- Preso-funtzionario ratio egokia ezartzea, garatu behar dituen gaitasunen eta bete behar diren
eginkizunen (esku-hartzea/tratamendua, zaintza/segurtasuna, beste zerbitzu batzuk ematea…)
arabera.
19.- Espetxeetako funtzionarioak euskal administrazio publikoari borondatez atxikitzeko plana
garatzea, euskal administrazio orokorrean antzeko eginkizunak betetzen dituzten beste kolektibo
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 21
batzuekin parekatuta legearen, lanaren eta ordainsarien aldetik, eta aplikatu beharreko Hitzarmen
egokiena eta negoziazio kolektiborako eskubidea aintzat hartuta.
20.- Erretiro aurreratuen programa, plantillaren zahartze-prozesuari aurre egiteko.
21.- Espetxeetako teknikari espezialisten kidegoak sortuko dira, eta kidego horiek funtzionario
horientzako Lanpostu Zerrenda zehaztuko dute, eta espetxeetako eta zigor-betearazpeneko langileen
sarbideko, hautaketako, prestakuntzako eta funtzionamenduko sistema finkatuko dute.
22.- Lanpostuak langileen premien arabera balioestea; horretarako, tratamenduko langileen kopurua
handitzeko segurtasuneko langileen kopurua murriztuko duen prozesua burutu behar da. Horren
ondorioz, halaber, segurtasunaren kontzeptua errotik aldatu behar da; segurtasuna ez da ulertu behar
zaintza eta diziplina estatiko soiltzat, baizik eta “segurtasun dinamiko” moduan, hau da, zentroetako
bizimodua dinamizatu behar dute jardueren, produkzio-lanaren, tratamendu-programen... bitartez,
eta espetxe-eremuko profesional guztiek inplikatu behar dute horretan.
23.- Zentroen barruko segurtasuna azpiegitura, ekipamendu, jarduera, programa eta politiken bitartez
bermatuko da; elementu horiek guztiek presoari duintasuna eta erantzunkidetasuna emateaz gain,
zigor-epaian bertan behera utzi ez diren eskubide guztiak errespeta daitezen ahalbidetu behar dute, eta
espetxeratuen erantzukizuna, autonomia eta jokabide egokia sustatu behar dute.
24.- Zentroen kanpoaldeko segurtasuna, baita leku-aldaketak ere, Segurtasun Sailaren ardura izango
dira eta agente publikoekin egingo dira; zerbitzu horiek segurtasun pribatuari esleitzeko aukera
baztertu egingo da.
25.- Era berean, Zigorrak betearazteko administrazio publikoari ematen zaizkion zerbitzu publikoen
mapa bat egingo da, azken urteetan izandako pribatizazio-prozesua alderantzikatzeko, eta berriro ere
arian-arian publiko bihurtzeko plan bat ezarriko da.
26.- Giza eskubideei eta asistentzia-programei buruzko prestakuntzako, kualifikazioko eta gaikuntzako
plana egingo da, zaintza hutsa gaindituko duen esku-hartze teknikoa indartzeko eta, hartara,
bergizarteratze-prozesuetan izan ditzaketen gaitasunak areagotuko dira.
27.- Espetxeetako funtzionarioen kidegoak izan beharreko jarrera finkatuko duen kode deontologikoa
ezartzea, baita diziplina- eta zigor-kodea ere.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian22
e) Espetxe-azpiegiturei dagokienez
28.- Martuteneko eta Basauriko espetxeak eta Langraitzeko gizarteratze-zentroa baldintza oso txarretan
eta erabat zaharkituta daude; halaber, Zaballan eraikitakoaren gisako makroespetxeen eredua gure
logikaren aurkakoa da. Bi faktore horiek kontuan izanik, azpiegiturak berrantolatzea proposatzen
dugu, plazak berriz esleitu ahal izateko. Egia da gaiari buruzko eztabaida bizia dela, baina bi errealitate
uztartuta egin beharrekoa da: lehendik dauden azpiegiturak, eta presoaren hurbiltasun- eta errotze-
printzipioa. Horrela, bada, probintzia bakoitzean zentro bat egotea beharrezkoa da. Beraz, gure ustez
adostasun-maila handiena bil dezakeen erabakia Martutene eta Basauri ixtea da, eta Gipuzkoan eta
Bizkaian bi zentro itxi txiki eraikitzea erregimen arruntean (2. gradua), bakoitzak 150 plaza izanik.
Zaballak 720 ziega gehi beste 304 osagarri ditu, baina gaur egun 578 preso daude; beraz, erdia baino
ez dago okupatuta eta hainbat modulu itxita daude. Zaballan egoera horri eustea proposatzen dugu,
okupazioa handitu gabe, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako bi zentro horiekin osatzea.
29.- Emakumeentzako zentro bat eraikitzea, 100 plazakoa, eta gazteentzako, prebentiboentzako,
amentzako eta erregimen irekietarako departamentuak izango dituena. Zentro horri atxikita, lehen
aipatu dugun familia-modulu mistoa egongo litzateke.
30.- Era berean, 25 urtetik beherako gizon gazteentzako zentro bat eraikitzeko aukera aztertuko dugu:
50 plazatik 100 plazara bitarte izango lituzke erregimen itxirako eta irekirako, eta herrigune batetik
hurbil egongo litzateke.
31.- Zentro berriak eraikitzeko proiektuaren ezaugarri arkitektonikoak ez dira izango Zaballako
ereduaren berdinak. Diseinu atseginagoak, espazio zabalak, ikuspegi irekiak, natura- eta paisaia-
elementuak... garrantzitsuak izango dira; azken batean, giza arkitektura bat bultzatu nahi dugu, presoen
ongizate mental eta fisikoa sustatuko duena. Orobat, kokalekuak herriarekin ongi komunikatuta eta
herritik gertu egon behar du, helburua baita presoa bere komunitatearekiko eta ingurunearekiko ez
dibertsifikatzea.
32.- Gizarteratzeko Zentroetan guztira 500 plaza eraiki behar dira, herriguneetatik gertu, erabiltzaileen
irisgarritasun eta garraioa errazte aldera. Hiru lurraldeetan eraiki beharko lirateke zentro horiek,
zaharkituta dagoen Langraitzeko zentroaren ordez ere beste bat behar baita.
33.- Barneratze psikiatrikoko neurriak betetzeko baliabideen premiak ebaluatzea, beharrezko iritzitako
zentroak eraikitzeari begira.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 23
34.- Errespetu-moduluak indartzea, bizikidetza hobetuta eta gatazkak gutxituko dituzten jarrerak
sustatuta.
35.- Kulturako, kiroletako, aisialdiko eta erlijio-kultuko jarduerak egiteko azpiegiturei buruzko
diagnostikoa egingo da, eta jarduera horiek zer baldintza materialetan eskaintzen diren eta
espetxeratuek jarduera horiek zenbateraino baliatzen dituzten ere aztertuko da.
f) Espetxeetako tratamenduari dagokionez
36.- Helburua bergizarteratzeko bidean aurrera egiteko tratamendu egokiena lortzea izanik, presoak
moduluetan nola banatzen diren berriz aztertuko da, ez soilik espetxe-graduen arabera, baizik eta
bakoitzaren profil indibidualaren arabera: delitu mota, zigorraren iraupena, osasun-egoera… baita esleitu
behar zaizkien zerbitzu eta programen arabera ere. Autonomia, parte-hartzea eta kanpoaldearekiko
komunikazioa sustatzeko programak arauen aginduz sortutakoak dira, baina egia esan, programa
horiek gabeziak dituzte eta lehentasunezko helburu gisa gizarteratzea duen eredu batek bermatu
behar du alderdi hori.
37.- Kanpo-komunikazioa izateko aukeran sartuko dira, halaber, teknologia eta sare sozialak
erabiltzea, lotura afektiboak berrezartzeko eta bergizarteratzeko elementutzat. Frantziako Estatuan
abiarazitakoaren antzeko proiektu bat garatuko dugu, hau da, ziegan telefonoak jarri dituzte
eta administrazioak aurrez zehaztutako senitarteko eta lagunekin zuzenean, kontrolik gabe eta
murrizketarik gabe komunikatzeko aukera izan dezakete presoek.
38.- Tratamendu-lanak egiten dituztenei, psikologiaren, gizarte-heziketaren, gizarte-lanaren,
zuzenbidearen eta kriminologiaren arloetako profesionalei, terapeutei… prestakuntza eta gaikuntza
eman behar zaie.
39.- Esku-hartze intentsiboa egingo da lehen gradutik bigarren gradura igarotzea lortzeko, hau da,
espetxeko bizimodu arruntera, ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean. Gaur egun, Espetxe
Sistema arruntaren arabera, espetxeratuen % 2,5 egoera horretan daude. Katalunian 1,6ra murriztea
lortu dute, kolektibo horretara bideratutako programa espezializatuekin lan egiten duten lantalde
autonomoak ezarrita.
40.- Delitu-jarrerarekin lotutako alderdiak lantzeko tratamendu-programak eta esku-hartzeak biltzen
dituen proiektu pilotua egingo da, jarrera horiek kontrolatzen eta gainditzen laguntzearren. Tratamendu
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian24
horiek espetxez kanpo ere jarraipena izan dezakete, erakunde laguntzaileei esker, presoekin tratamendu-
programa bereziak egin ditzaten.
41.- Delituzko jarrerak landuko dituzten borondatezko tratamendu-programa espezializatuak eskaintzea
ezinbestekoa da, delitu sexualekin edo genero-indarkeriarekin lotutako erasotzaileen kasuan.
42.- Horrelako programetan parte hartzen duten hirugarren sektoreko erakundeei baliabide
ekonomikoak emango zaizkie esku-hartzea egokia izan dadin.
43.- Mentoretzako proiektu pilotua abiaraziko da; behin eta berriz berrerori diren edo gizarteratzeko
pronostiko konplikatuagoak dituzten presoei tutore edo mentore bat jarriko zaie eta, hirugarren
sektoreko erakundeen laguntzarekin, komunitatean txertatzeko trantsizio-prozesuan konpromisoak
eta erantzukizuna beren gain hartzen lagundu eta bideratuko zaie.
g) Senitartekoei dagokienez
44.- Familia-bizitza izateko eskubidea, presoak jatorrizko lekuan egoteko eskubidea eta espetxeak
gertu, erraz iristeko moduan eta garraiorako erraztasunekin egoteko eskubidea errespetatzea.
45.- Presoaren familia- eta gizarte-ingurunean esku-hartzea, presoaren mendetasun-egoerak leuntzeko
eta, era berean, gizarteratzeko inguruneak sortzea, erdi-askatasunean dagoen presoari harrera
egokiagoa egiteko.
46.- Familiari dagokionez, espetxean dagoen senitartekoaren bizi-baldintzen eta bizi-erregimenaren
ideia objektiboa izatea ezinbestekoa da. Ate irekien jardunaldiak espetxeetako baldintzak kanpotik
kontrolatzeko eta monitorizatzeko elementua ez ezik, eta senitartekoen mesfidantzak gainditzeko ez
ezik, presoarentzat pizgarri ere izaten dira, gizarte-trebetasunetan, komunikazioan eta adierazpidean
sakontzeko eta harremanetan jartzeko teknika moduan, askatasunean izango duen bizimodurako
prestatzearren.
h) Biktimari dagokionez
47.- Europako erakundeek gatazkak auzibidez kanpo konpontzeko mekanismoak indartzea eskatzen
dute Justizia Leheneratzailearen esparruan; horretarako, biktimen itxaropenak bete behar dira eta zigor-
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 25
betearazpena ere ez da hain gogorra izaten delitugilearentzat. Alabaina, errealitatean arau-erregulazio
bat garatu behar da Epailetzak, Fiskaltzak eta Abokatutzak kasuak behar bezala bideratu ahal izan
ditzaten, eta Administrazioak zuzenean edo gizarte-erakundeekin hitzarmenak eginez kudeatzen diren
zerbitzuak ezartzeko eta finantzatzeko.
48.- BLZ Biktimari Laguntzeko Zerbitzua indartzea, delitu mota ororen biktimei orientazioa ematearren.
i) Erregimen itxiko zigorraz bestelako neurriei dagokienez
49.- Bestelako zigor-neurriak Zigor Kodearen, espetxe-zaintzako epaileek hartzen dituzten erabakien
eta zigor-betearazpeneko administrazio-organoek neurri horiek ezartzeari buruz egiten duten
interpretazioaren arabera egituratzen dira. Horrela, bada, bestelako neurrien aplikazioa onartzeko
baldintzak –tasatuak eta zorrotzak– ezarriko dituzten agindu eta jarraibide zehatzak emango dira.
50.- Erregimen arruntean dauden espetxeratuen ehunekoa murriztu egin behar da; ez luke % 60
baino handiagoa izan behar sekula eta, aukera lehenetsiak –erregimen irekia izango da– gutxienez
% 40ra iritsi beharko luke. Horretarako, egungo tasak alderantzikatu egin behar dira. Gainera, erronka
hori gauzatzeko Programa Estrategiko bat behar da, honako hauek garatuko dituena: a) erregimen
ireki normala12; b) erregimen ireki mugatua13; c) erregimen irekia, bizilekua zentrotik kanpo izanik14.
Programa horrek ez du soilik borondatezko jarreretan oinarritu behar; aitzitik, garapen egokia izan behar
du irizpideei dagokienez baina, batik bat, arrakasta izateko bermeak eman behar ditu. Horretarako,
espetxe-zigorraren betearazpena zigor eta bestelako neurrien esparru zabalago batean txertatu behar
da, eta komunitateak ere inplikatu behar du zigor-betearazpeneko sisteman.
51.- Dekretu bat idatziko da zigorra eteteko neurriak eta zigorraren ordezko neurriak indartzeko;
horretarako baldintzak eta neurri horiek ebaluatzeko moduak zehatz-mehatz ezarri behar dira.
52.- Gatazkak konpontzeko bestelako neurrietan sakonduko da eta espetxean sartzea ez den bestelako
aukerak eskainiko dira, hala nola gizartearentzat lan egitea, zigorra etetea, zentro psikiatriko batean
barneratzeko eta mendekotasuna gainditzeko segurtasun-neurriak, tratamendu anbulatorioko
neurriak, prestakuntza-programak…
12 Erregimen ireki normala (Espetxe-arloko arautegiaren 83. artikulua eta hurrengoak)13 Erregimen ireki mugatua (82. artikulua)14 Erregimen ireki mugatua (86.4 artikulua)
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian26
53.- Hori horrela izanik, Askatasunaz gabetzen ez duten neurrien Plan Estrategikoa egingo da; eskubideez
gabetzen duten zigorrak eta segurtasun-neurriak betetzeko programak garatuko dira.
54.- Organo judizialaren eta organo betearazlearen artean auzipetuaren eta biktimaren egoera
pertsonalari eta sozialari buruzko informazioa kontrastatzeko neurri egokiak ezarriko dira… Horretarako,
gaur egungo Banako Tratamendu Programen (BTP) oinarri diren irizpideak berriz aztertuko dira
borondatezko jardueren –lehentasunezkoak nahiz osagarriak– sorta berria eskainiko zaio presoari.
55.- Zigorrak Tutoretzapeko Etxebizitzetan edo hirugarren sektoreak kudeatzen dituen Mendeko
Unitateetan betetzearen aldeko apustu irmoa egingo dugu: seme-alaben ardura duten amei
zuzendutako bi unitate, gazteei zuzendutako bat, erregimen irekiko hiru unitate emakumeentzat eta
erregimen irekiko lau unitate gizonentzat. Hiriburuetan edo herrigune garrantzitsuetan kokatuko dira,
erabiltzaileek mugitzeko eta garraiobideak erabiltzeko erraztasunak izan ditzaten jarraitzen ari diren
bergizarteratzeko programak betetzeko garaian.
56.- Era berean, lege bidez garatuko da segurtasuneko eta lokalizazio iraunkorreko sistemaren erabilera,
hala nola GPS gailuak, eskumuturreko telematikoak… Hartara, mugimendu-askatasuna handiagoa eta
gailua daramanari ezarritako kontrol- eta segurtasun-neurriak uztartuko dira.
57.- Sartzeko, Ebaluatzeko eta Ibilbideetako Unitatearen eginkizunari buruzko hausnarketa egin behar
da; ahal dela, arreta banan banako arretari garrantzi handiagoa eman behar zaio eta, horretarako,
programak planifikatu behar dira honako arlo hauetan: osasunaren eta osasun-asistentziaren,
hezkuntzaren, lanbide-prestakuntzaren eta lanaren arloetan; gizartearen eta familiaren laguntza
psikologikoan eta ekonomikoan; informazio eta aholkularitza juridikoan, autonomian eta parte-
hartzean; aisialdian, kulturan eta kirolean; eta, bereziki, atzerritarrei eta gutxiengo etnikoei laguntza
ematean, espetxetik ateratzean babesa izateari begira.
58.- Arriskuak neurtzeko eta ebaluatzeko sistema objektibo eta zorrotza txertatzea, presoak irtenaldietan
izango duen jarreraren banan banako aurreikuspena egiteko.
j) Osasun-eskubideari dagokionez
59.- Eskumen hori jada transferituta dagoenez, aukerak eguneratu egin beharko lirateke espetxe-
eskumenak geure gain hartzen ditugunerako. Baliokidetasun-printzipioa berriz finkatu behar da, hau
da, ez da soilik presoak gainerako herritarren tratu berdina jasotzea, baizik eta gehien behar duenari
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 27
arreta gehiago ematea. Argi baldin badugu espetxeratzea bizi-egoera estresantea dela eta gaixotasun bat
garatzeko arriskua esponentzialki areagotzen duela, ez dugu konformatu behar kaleko osasun-zentro
bateko tratuaren eta laguntzaren “parekoa” izatearekin. Ikuspegi horretatik begiratuta berrikusiko
dira lehen-mailako laguntza, ospitaleratzeak eta laguntza espezializatua, eta, premia berezien kasuan,
osasun mentaleko unitatea, droga-mendekotasunen tratamendua eta aho-hortzen osasuna sendotu
behar dira.
60.- Instalazio eta zerbitzuetako prebentzioko, higieneko, profilaxiko, saneamenduko eta garbiketako
baldintzak berraztertu eta areagotu egin behar dira, baita ospitaleko asistentzia eta osasunerako
hezkuntza ere. Zerbitzu publiko bat sortuko da administrazioaren beraren barruan premia horiei
erantzuteko.
61.- Espetxeetako Osasun-arloko Jarduketa Plana egingo da, hiru eremutarako berariaz: gaixotasun
mentalak, droga-mendekotasunak eta gaixotasun infekziosoak; bakoitzean konponbide zehatzak
eskainiko ditu eta, aldi berean, preso guztiei tratamendu homogeneoa emango die espetxe guztietan
edo tratamenduaren fase guztietan.
62.- Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Mentaleko Estrategia garatzeko, Estatuko Buruko Gaixoei
Arreta Integrala Emateko Esparru Programa gure premietara egokituko dugu; eginkizun estatistiko
hutsa baino gehiago, eginkizun praktikoa izango du, eta buruko afekzioren bat duten pertsona guztiak
hartuko ditu barnean, kolektibo horretara bideratutako berariazko jarduera sorta handia izango du,
esku-hartze terapeutiko tasatuak eta finkatutako helburuak betetzeko adina finantzaketa.
63- Gaixotasun mentalak dituztenentzako segurtasun-neurriak aplikatzeko gaur egun dauden baliabideen
ebaluazioa egingo da, eta neurri horiek aplikatu ezin izatea eragiten duten gabeziak –beharrezkoak diren
baliabide pertsonal eta materialei eta bitarteko egokiei dagokienez– murriztuko dira.
64.- Segurtasun-arloko profesionalei baretzeko eta eusteko teknika alternatiboen gaineko prestakuntza
ematea sustatuko da, hain zabalduta dauden jardunbideak –baliabide mekanikoen bidez eustea–
saihestearren. Prebentzio-neurrietarako instalazio egokiak izango dira, eta prestakuntza egokia izatea
ere ahalbidetuko da, gatazkaren bizkortzea eragozteko, prebentzioko eta arriskurik gabe eusteko
neurriei buruzko osasun publikoko ikastaro homologatuen bitartez.
65.- Osasun mentaleko eta adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta emateko tratamendu integratua
egin behar da, kasu askotan txanpon beraren bi aldeak izaten baitira; urte askotan sare paraleloak izan
diren arren, egoera hori gainditu egin behar da.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian28
66.- Ospitale psikiatrikoen eredua alde batera utziko da, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak beren
ingurune sozialetik are gehiago ez bereiztearren. Era berean, horrelako patologiak dituzten presoak
ez dira espetxeetako erizaindegietara eramango, erizaindegiak behaketak eta diagnostikoak egiteko
guneak baitira, ez bertan egoteko guneak.
67.-Gaixotasun mentalen tratamenduak Osasun Sailaren egitura publikoetan egingo dira, asistentziaren
kalitatea bermatuko da eta ingurune soziofamiliarrean behar bezala txertatzea ahalbidetuko da.
Sare publikoaren barruan, probintziako ospitaleetako unitate psikiatrikoak sortzeko aukera aztertu
ahal izango da, edukiera txikiarekin betiere, premien arabera eta EAEn dauden ospitale orokor edo
psikiatrikoei atxikita.
68.- Osasun mentalaren eremuan errehabilitazioko bitarteko egituren (eguneko zentroak, gainbegiratze-
maila handiagoko edo txikiagoko ostatu-baliabideak, okupazio-zentroak, komunitate terapeutikoak, THU
Terapia eta Hezkuntza Unitatea eta errehabilitazio psikosozialeko baliabideak) eskasia murriztuko da.
69.- Ospitalekoak ez diren osasun mentaleko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak, gainbegiratutako
etxebizitzak, miniegoitza etxeak eta pentsioak sortzeko, ezartzeko eta hobetzeko joerari eutsiko zaio,
batik bat, hirugarren sektorearen jardunpean daudenen kasuan. Hortaz, baliabide publiko-pribatuen
mapa egin behar da, baita plan bat ere, zuzkidura benetako premien arabera osatzeko. Eusko
Jaurlaritzaren, hiru Foru Aldundien eta ekimen komunitarioen arteko koordinazioak arina eta erraza
izan behar du, baterako programa eta baliabideak behar bezala planifikatu ahal izateko.
70.- Espetxeetako tratamenduetako lantaldeek gardentasuna ezarri beharko dute bitartekotza-
prozeduran, oraindik ere subjektibotasunen eta faboritismoen arabera kudeatzen baita, zenbait
kasutan, baliabide horietarako sarbidea nork izango duen eta nork ez duen izango erabakitzea.
71.- Justizia eta Osasun Sailek batera instrukzio bat egingo dute: baremo eta irizpide-eskalak NBE-
OMEaren arabera ezarriko dira, eta gaixotasun larri eta sendaezinak garaiz detektatzeko ebidentzia
zientifikoetan oinarritzen diren mekanismoak ezarriko dira zigorra malgutzeko neurriak, zigorra
eteteko neurriak edo baldintzapeko askatasuna ezartzeari dagokionez. Patologia kronikoak ez badu
espetxetik kaleratzea eragiten, tratamendu egokia ahalbidetuko da eta gaixotasunak eskatzen dituen
zainketa-lanei lehentasuna emango zaie.
72.- Droga-mendekotasuna duten presoentzat modulu terapeutiko bat, gutxienez, eraikitzea eta
funtzionarioz hornitzea, espetxeaz kanpoko baliabideekin koordinatuta eta presoen ohitura, jarrera eta
balioak aldarazteko espazio sozial eta hezitzailetzat hartuta, betiere haien gizarteratzea izanik xede.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 29
73.- Espetxetik kanpoko zerbitzuetan arreta espezializatua ahalbidetuko duten lege-bidezko erregulazioak
aplikatu behar dira. Horretarako, THU Terapia eta Hezkuntza Unitateak sortuko dira gaixoentzat,
espetxeaz bestelako esperientzia moduan, lehendik frogatutako esperientzietan oinarrituta, eta
espetxe-zigorraren zati bat espetxetik kanpoko tratamendu bat egitearekin ordeztearren.
74.- Deskribatutako proposamen eta premiei aurre egiteko beharrezkoak diren osasun-arloko langileak
jarriko dira.
k) Heziketa, kultura eta aisialdia eskuratzeko aukerari dagokionez
75.- Zigorra betetzen ari direnen egoera pertsonalera egokitu behar dira hezkuntza-programak.
Askatasunik gabe daudenen nortasuna aintzat hartuta, hezkuntzarako, garapen integralerako eta
kulturarako eskubideen egiazko gauzatzeak ez du lotura handirik errealitatearekin. Hori dela eta,
eguneroko jardueran sartu behar dira oinarrizko prestakuntza, alfabetatzea eta hezkuntza formala,
gune, baliabide eta bitarteko egokiak bermatuz.
76.- Lanbide-prestakuntzako eta laneratzeko programak egoki hornitu behar dira. Espetxeratuak lan-
merkatuan egiaz sartzea lortzeko, erakundearteko koordinazioaren zailtasunei, instalazio egokien
gabeziari eta baliabiderik eta programarik ezari aurre egin behar zaie. Ezinbestekoa da gaur egungo
programei eta eskaerei buruzko diagnostiko bat egitea produkzio-lanerako trebetasunak eskuratzeko
prozesua bideratzearren eta, horretarako, praktiketako tailerrak eskaini behar dira, espetxetik
irtendakoan laneratzeko lagungarri ere izango diren aldetik.
77.- Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzaren eta EHUren artean Protokolo bat egitea espetxean dagoen
orok unibertsitateko ikasketak egiteko aukera egokia izan dezan.
78.- Unibertsitateko modulu bat ezartzea presoek unibertsitateko ikasketak baldintza egokietan egin
ahal izan ditzaten, errespetuzko eta konpromisoko giroa ahalbidetuta eta, aldi berean, baliabide eta
tutoretzak bultzatuta.
79.- Kultura eta aisialdiko zerbitzuak eskuratu ahal izateko jarduketa eta programen eskaintza bilduko
duen Programa bat ezarriko da, espetxe barruan nahiz kanpoan.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian30
l) Lan-eskubideari dagokionez
80.- Berriro gizarteratzen direnerako laneko prestakuntzaz eta laneratzeko ibilbideez haratago,
espetxearen barruko lanaren helburuak konpromisoa eta erantzukizuna hartzera bideratzen dira,
gizarteratzeko ibilbidea erraztearren eta zigorra ordaintzeko onura moduan. Baliabide horietarako
sarbidea ahalbidetuko zaie, berdintasun-printzipioan oinarrituta.
81. Espetxean lan egiteko eskubidea ahalbidetu behar da, betiere zerbait produzitzeko eta dirua
irabazteko asmoz. Espetxe barruko ordaindutako lanen egungo eskaintza-sistema berriz ebaluatuko
da sektore pribatuaren laguntzarekin, eta administrazio publikoak ere esku hartuko du ikuskatzeko
eta kontrolatzeko; halaber, sindikatuek presoen lan-eskubideak zorrotz betetzen direla zaindu beharko
dute. Lan egin nahi dutela eskatzen duten presoei dekretu bidez arautuko zaie lana izateko aukera,
esplotaziorik, prekarietaterik edo lan-eskubideen urraketarik gabe, eta horrelako lan-eskaintzak lehia
bidegaberik eragin gabe.
82.- Espetxeko Prestazioetarako eta Lanerako Erakunde Autonomoa sortuko da, eta espetxeratuen lan-
harremanak antolatuko ditu. Gaur egungo legedian, ordainsaria Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren
arabera kalkulatzen da eta zein ordainketa-modulu dagokion ere kalkulatzen da, baina ez gehiago;
hori gaindituta, erakunde berriak jarduera-sektoreari dagozkion lan-hitzarmenak aplikatzen direla
eta, askatasunean daudenekin alderatuta, eskubideetan berdintasuna bermatzen dela zainduko du.
Era berean, gizarte-segurantzari kotizatzen zaiola bermatuko da, kotizazio horrek ahalbidetzen dituen
prestazioak (langabeziagatiko prestazioa, istripuak, ezintasuna, alarguntasuna, erretiroa…) jasotzeko
eskubide guztiak gerora izatearren.
83.- Lanbiderekiko koordinazioa hobetu behar da, egun dauden laguntzak eta prestazioak emateko
prozesua arinagoa izan dadin. Zigorra erregimen irekian betetzeagatiko lan-baimenak emateko
prozesua arindu behar du Administrazio eskudunak edo, hala badagokio, bizileku-baimenak ematekoa.
m) Espetxealdiaren ondoren bergizarteratzeko neurriei dagokienez
84-. Espetxealdiak gizarteratzeko unean dituen ondorioei eta deserrotzearen kronifikazioari aurre
egiteko plan bat idatziko da, batik bat, zigor luzeenen kasuan, ikuspegi hirukoitz batetik begiratuta:
gizartean eta familian txertatzeko bermeak, etxebizitza izateko aukera eta laneratzea.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 31
85.- Zigor- eta espetxe-politikan politika kriminalak eta gizartearen, hezkuntzaren, lanaren, osasunaren,
droga-mendekotasunak gainditzearen, berdintasunaren... arloetako politikak txertatzeko sailarteko plana.
Plan horretan, EAEko gizarte-arloko araudia eguneratu eta harmonizatuko da (Gizarte Zerbitzuen Legea
eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua), erabiltzaile
presoei harrera egiteko garaian sor daitezkeen eragozpen tekniko edo administratiboak konpontzeko.
86.- Zerbitzu-karta prestatzea administrazio-maila guztien (udala, probintzia, autonomia-erkidegoa)
mendeko diren baliabide publikoen, pribatuen eta elkarteetako baliabideen mapa bildu eta
ezagutarazteko, espetxealdiaren ondoko bergizarteratzeari dagokionez. Partaidetza Sozialerako
Mahaia ezarriko da; hirugarren sektoreko erakundeek eta administrazioak parte hartuko dute bertan,
espetxetik komunitaterako trantsizioa etengabe ebaluatzeko. Mahai horrek ordezkaritza izango du
espetxe bakoitzean, kanpoko eta barneko profesionalen artean lankidetza eta koordinazioa bermatzeko.
n) Gizartea-presoak iragazkortasunari eta gardentasunari dagokienez
87.- Sistemak behar bezala funtzionatzen duela lege-bidez kontrolatzeko, gainbegiratzeko eskumenak
ezarri behar dira, eta horren jarraipena Eusko Legebiltzarreko Justizia Batzordeak egin behar du.
88.- Halaber, kontrol jurisdikzionaleko neurriak birkokatu egin beharko dira, sistemak behar bezala
funtziona dezan. Eskumen jurisdikzional guztiak geure esku izan nahi genituzke, euskal botere judiziala
izan, baina egun bizi dugun une historikoan eta gaur egun arlo horretan ditugun eskumenak direnak
direla, Espetxe Zaintzako Epaitegiaren Fiskaltzaren eginkizunak erabat garatzen direla eta horretarako
zer baliabide tekniko dituen aztertu beharko lirateke, ikuskapen-zerbitzuen antolamendua eraginkorra
dela egiaztatu, zigor-jurisdikzioaren eremuan orientazio juridikoa emateko zerbitzua sortu eta Arabako,
Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoetan Espetxeetako Batzordeak indartu.
89.- Ildo horri jarraikiz, espetxe-arloko aholkularitza juridikoa izatea garrantzitsua izango litzatekeela
nabarmendu nahi dugu, epaia irmoa denean, presoak jakin dezan zer tresna juridiko dituen eta balia
ditzakeen bere eskubideak betearazteko eta erreklamatzeko, betiere doako laguntza juridikoa baliatuta.
90.- Elkartegintza sustatzea. Erregimen irekian dauden presoekin lan egiten duten gizarte-erakundeekin
sinergiak bilatu behar dira, baita presoen laneratzea, gizarteratzea eta familiaratzea lortzeko babesa
ematen dieten erakundeekin eta espetxeratuen bizi-baldintza duinak sustatzen dituztenekin ere.
Era berean, erakunde horiek zerbitzuak emateko garaian dituzten baliabide mugatuen premiei ere
erreparatu behar zaie.
100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko | Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian32
91.- Espetxe-sistemaren Behatoki publikoa sortzea; eragile publiko eta sozialek parte hartuko dute,
eta espetxeetako kudeaketa, ekin beharreko lehentasunak eta esku-hartzearen premiak zeintzuk diren
ebaluatuko du etengabe.
92.- Espetxe-arloko estatistikako eta komunikazioko zerbitzua antolatuko da; zigor-betearazpeneko
zerbitzuari buruzko informazio fidagarria helaraziko du eta datu estatistiko frogagarri eta zalantzan
jarri ezinezkoak argitaratuko ditu aldizka.
93.- Sistema osoaren azterketa publikoa egingo da, informazioa eskuragarri jarriko da eta gaiarekiko
interesa dutela egiaztatzen duten elkarte, aditu eta ikertzaileei sarbidea ahalbidetuko zaie, betiere
presoen datu pribatuak babestuko direla bermatuta.
94.- Espetxeari buruzko pedagogiako eta komunikazioko plana egin behar da, espetxea herritarrengana
hurbiltzeko. Hausnarketa hauek zabaldu egin behar dira, zigor-populismoen jarrera amorratuak alde
batera utzi eta espetxeak, zigorrak salbuespenezko mekanismoa, azken aukera izan behar duela
barneratu dezan jendeak. Era berean, espetxe-sistemaren opakutasuna urratu egin behar da eta espetxea
iragazkor izan dadin ahalegina egin; arau-hauslea ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean berriro
hartu behar duen gizartearen eta preso daudenen arteko komunikazioa etengabea izateari garrantzia
eman behar zaio.
o) Espetxeetako administrazio-egiturari dagokionez
95.- Ahalmen araugilea baliatuta, EAEko Zigor Betearazpeneko Sistemaren Antolakuntza eta Jarduera
Araudia zehaztuko da, eta Zigor Betearazpeneko Politikaren Zuzendaritza baten organigrama ere izango
du, Justizia Sailaren barruan.
96.- EAEko zigor-betearazpeneko administrazio-egiturak EAEko bi hizkuntza ofizialak erabiliko ditu
lanerako, baldintza berdinetan.
97.- Era berean, zigor-betearazpeneko sistemaren parte izaki, Araudi horretan txertatu behar dira organo
judizialekin lankidetzan jarduten duten eta zigor-neurriak betearazten lan egiten duten Justizia Saileko
zerbitzuak. Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak eta Zigorrak Kudeatzeko Zerbitzuak –gizartearentzat
lan egiteko zigorrak (GLZk) eta zigorra betetzeko ordezko moduak kudeatzen ditu– ekarpen biziki
garrantzitsua egiten dute zigorren bestelako kudeaketari dagokionez, eta eskumen honek eskaintzen
dituen eskudantzia berrietara egokitu beharko dute.
Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian | 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko 33
98.- Zerbitzu horiei neurria hartu behar zaie berriro, egun duten eraginkortasunik eza eta atzerapena
gainditzeko; horretarako, batik bat, baliabideez eta langileez hornitu beharko dira, lan-karga handiari
aurre egin ahal izateko. Halaber, zerbitzu horietako langileak baldintza oso txarretan eta lan-karga
handiarekin ari dira lanean eta egoera hori konpondu egin behar da.
99.- Gizarte-zerbitzuetako berezko egitura antolatzailea antolatu behar da, zigor-betearazpenaren
sistemarekin loturik, eta bitartekoez eta giza baliabideez hornituta. Egitura hori tokiko erakundeetako,
lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuekin koordinatuko litzateke, baita
elkarte-mugimenduarekin ere; hartara, programak komunitatean txertatuta egongo dira.
100.- Bukatzeko, hemen aipatu ditugun premiei erantzuteko adina aurrekontu-zuzkidura behar da.
Katalunian plaza bakoitzeko dituzten gastuak –lan honetan azaldu ditugu–, askotariko ekimenak eta
programak estrapolatuta, gastu arruntak eta langile-gastuak estaltzeko 24 milioi euro inguru behar
izango lirateke; diru-kopuru hori EAEko aurrekontuei buruzko urteko legean sartu beharko litzateke.
Bestalde, kalkulatutako inbertsioak egiteko –batik bat, azpiegituretan– 150-170 milioi euro beharko
lirateke, eta inbertsio horiek lehentasunezkotzat jo eta arrazionalizatuko dituzten urte anitzeko planen
bitartez gauzatu beharko lirateke.