BERRIAK - Bilbao · zituela Euskadiko Orkestra Gaztean hasi zen jotzen; oso une garrantzitsua izan...

1
BERRIAK ZK 28 URTARRILAK 2016 ELKARRIZKETA Franco Cesarini Zuzendaria eta Konposatzailea UDAL BANDA Luxuzko gonbidatuak Mundu mailako musika panoramako izen handien artean, Franco Cesarini maisu eta konposatzaileak, `Musika helvetiarra ezagutzen´ kontzertua zuzenduko du otsailaren 7an, eta Claudi Arimany eta Juan Jesús Silguero txirula jotzaile handiak, `Beste garai batzuk ezagutzen´ kontzertuan arituko dira otsailaren 21ean. TXISTU BANDA Jatorrizko musikariak Bilboko Udal Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu programarekin jarraituko du 2016. urtean. Sustraiko musikarik onena eskainiko du sei emanalditan martxoaren 23a arte. Emanaldi guztiak iluntzeko 8etan hasiko dira eta sarrera librea da kopurua bete arte. Zuzendaria eta Konposatzailea “SARRITAN AHAZTU EGITEN DA MUSIKA, BESTE EZER BAINO GEHIAGO, EMOZIOA DELA” Franco Cesarini (Bellinzona, 1961) zuzendari eta konposatzaile suitzar handia da Udal Musika Banda, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eskaintzen ari den udazken-neguko kontzertu denboraldi handiko gonbidatu nagusietakoa. Cesarinik datorren otsailaren 7an, igandean, zuzenduko du gure banda, Bilbon eta Euskadin izango duen lehen emanaldian. Sarritan jaso du Iberiar Penintsulan zuzendari gisa aritzeko gonbidapena, baina orain arte hemen ez. “Oso pozik nago esperientzia berri hau bizitzeko aukera dudalako” adierazi du Cesarini maisuak elkarrizketa honetan. Gainera, bere ibilbide profesionalari eta Bilbon zuzenduko duen kontzertuari buruzko hainbat xehetasun ere argitu digu. Mundu osoan ezaguna den Franco Cesarini zuzendari eta konposatzailearen eskutik, ikus-entzuleek Dalcrozeren, Huberren, Honeggerren eta Cesarini beraren lanez gozatzeko aukera izango dute. Bilbon aurkeztuko duen programak harribitxi bat ere izango du: berak idatzi duen `The Archangels´ sinfoniaren mundu mailako estreinaldia. Maisu, zelan bilakatu zinen zuzendari? Ni, nolabait esateko, estilo zaharreko musikaria naiz. Ez nago pozik alor bakar batean espezializatuta. Hori dela eta, XIX. mendean ohikoa zenez, ahalegina egin dut aldi berean musika-tresna jole, zuzendari eta konposatzaile izateko. Zelan gozatzen duzu gehiago, zuzentzen ala konposatzen? Musika zuzentzea eta idaztea oso lanbide desberdinak dira, eta, horrela, zuzentzen duzunean eta idazten duzunean sentitzen duzun poztasun mailak oso desberdinak dira, baina uste dut lor dezakezun poz nagusia sortu duzun musika jotzen entzutea dela. Ikus-entzuleek zuk idatzitako lanak pozez txalotzen dituztenean, badakizu pertsona horien guztien bihotzera heldu zarela, eta egin dezakezun modu berezienean eta pertsonalenean egin duzula: zure musikarekin! Zein dira zure inspirazio iturriak musika idazten duzunean? Nire inspirazio iturriak oso anitzak dira: folk musika, literatura, arte plastikoak, hiriak, paisaiak… edozer bilaka daiteke lan berria sortzeko inspirazio iturri. Zelan jaso zenuen Pascual Vilaplana gure zuzendari titularrak Bilboko Musika Banda zuzentzeko egin zizun gonbidapena? Aspalditik ezagutzen dut Vilaplana maisua, eta sarritan izan dugu elkarrekin lan egiteko aukera. Elkarrekiko errespetuan eta adiskidetasun zintzoan oinarritutako harreman sendoa ezarri da. Errespetu hori behin betiko finkatu da kontzertu denboraldi honetan Bilboko Udal Musika Banda zuzentzeko gonbidapena jaso duten zuzendarietako bat izan naizenean. Benetako plazera da niretzat Banda zuzendu ahal izatea eta Bilbon esperientzia berri honetaz gozatzea. `Musika helvetiarra ezagutzen´ da Bilbon eskainiko duzun kontzertuaren izenburua. Zer itxaron dezakete ikus-entzuleek emanaldi horretatik? Ikus-entzuleek aukera izango dute jakiteko Suitza ez dela txokolatearen, gaztaren, erlojuen eta bankuen herrialdea soilik, artisten herrialdea ere badela, herrialde txikia den arren. Programako parte azpimarragarriena, `The Archangels´ nire lehen sinfoniaren mundu mailako estreinaldia izango da. Eta, zure aldetik, zer itxaroten duzu Bilboko Udal Musika Bandatik? Zeozer entzun al duzu banda horri buruz? Bilboko Udal Musika Bandak ospe handia du, haize orkestra profesional bikaina delako. Iberiar Penintsulako hoberenetakoa da. Kontzertu horretan, ikus-entzuleek Dalcrozek, Huberrek, Honeggerrek eta, jakina, zuk zeuk idatzitako lanak entzun ahal izango dituzte. Zergatik aukeratu zenuen programa hori? Dalcrozerekin XX. mendeko musikari pedagogo garrantzitsuenetako batera hurbilduko gara. Oinarrizko musika hezkuntzarako bere metodoa mundu osoko herrialde askotan erabiltzen da. Bandarako lan gutxi batzuk idatzi zituen eta, zoritxarrez, horietako batzuk ez daude erabilgarri. `Marcha vaudoise´ izenekoa egilearen gaitasun handia erakusten duen pieza da. Arthur Honegger, mundu osoan gehien ezagutzen den konposatzaile suitzarretako bat izango da, ziurrenez. Bandarako lanak ere idatzi zituen, asko izan ez baziren ere, eta ezin nuen programatik kanpo utzi. Amaitzeko, Paul Huber, bandarako konposizioaren aitzindarien belaunaldikoa da. Bere lanak, folk musikako elementuak eta lengoaia sinfoniko zorrotza uztartzen duen bandarako musikaren adibide bikaina dira. Nire sinfoniari dagokionez, lehen ere azpimarratu dudan bezala, mundu mailako estreinaldia da. Oso pozik nago jende aurrean lehen aldiz Bilbon aurkezteko aukera izango dudalako. Bilboko Udal Musika Bandak 120 urte dituzten talde profesiona- la da. Gure Banda edozein errepertorio interpretatzeko gai da, baina oraindik badaude bandak orkestrak baino maila apalagoko taldeak direla uste dutenak. Zein da gai horri buruz duzun iritzia? Nire ustez banda ez da orkestra sinfonikoa baino gutxiago; bi gauza desberdin dira. Badakigu bandek historia laburragoa izan ohi dutela eta obra tradizionalez osatutako errepertorioa interpretatzeko sortzen direla. Ze iritzi duzu musika klasiko garaikideari buruz? XX. mendeko musikariak asko urrundu dira euren ikus-entzuleengandik. Fenomeno horrek haustura eragin du musika klasikoa idazten eta entzuten dutenen artean. Musika zerbait intelektualegia eta teknikoegia bilakatu da. Uste dut sarritan ahaztu egiten dugula musika, beste ezer baino gehiago, emozioa dela. SOL GILTZA Gaur norekin... Andoni Mujika Zubiaurre Udal Musika Bandaren Tronpa jotzailea MUSIKA ESKOLA JAZZ-ETIK ABESBATZEN ZUZENDARITZARA Musika Eskolak zazpi prestakuntza tailer eta jazz edo perkusiotik pedagogia eta abes- batzen zuzendari mintegietara doazen ikastaro magistralak antolatu ditu. Tailer hauek martxoaren 4tik maiatzaren 6ra bitartean egingo dira, eta gure eskaintza pedagogikoa areagotzen lagunduko digute, era askotako proposamen interesgarrien bidez. AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Urtarrila: 22-25-28 Otsaila: 2-23-24-25 Martxoa: 2-3-7-8-9-15-16-17 UDAL MUSIKA BANDA Urtarrila: 24 Otsaila: 7-8-21 Martxoa: 20 UDAL TXISTULARIEN BANDA Urtarrila: 13-27 Otsaila: 3-17 Martxoa: 1-23 PEDAGOGIA MUSIKALA Musikazaletasuna bultzatzea da, BilbaoMusikak ikasturtez ikasturte antolatzen dituen Kontzertu Didaktikoen helburuetako bat. Aurten, kontzertuak martxoaren 2an (9:30etan eta 11:00etan) eta 3an (10:00etan eta 11:30etan) egingo dira Bilboko Arteria Campos Elíseos antzokian. EZINBESTEKOA… Juncal Lozano Bilboko Udal Musika Eskolako Zuzendari Pedagogikoa KONTZERTUAK ETA AUDIZIOAK Gure eskolako agendak Galera eta beste agertoki batzuk musikaz beteko dituzten askoz ere kontzertu eta entzunaldi gehiago aurreikusiak ditu. Ikasgelako irakaskuntzaren osagarri gisa, askotariko emanaldiak antolatzen dira, ikasleek interpretazioa hobetu, jendaurrean jotzen ikasi, eta senide, lagun eta irakasleei egindako aurrerapenak erakusteko aukera izan dezaten. ELKARRIZKETA Franco Cesarini Txikitatik, melodiaren magian murgiltzera eraman duen giroa bizi izan du bere Elgoibarko etxean, aitaren, “beti ere lagundu eta animatu nauen” musika zale sutsuaren laguntzarekin, azpimarratu du Andoni Mujikak. Solfeo ikasten hasi zen, eta musika-tresna bat aukeratzeko unea heldu zenean, tronpa hautatu zuen. “Asko atsegin nuen zelan entzuten zen, eta gaur egun Sevillako Sinfonikako tronpa jolea den nire herriko Gustavo Barrenetxearekin hasi nintzen ikasten, eta ondoren Rodolfo Epelderekin, ONE-ko tronpa bakarlariarekin”, esan digu. Lehenengo kontzertua Donostiako Orkestra Sinfonikoarekin eman zuen 10 urte zituela, eta 12 urterekin Elgoibarko Musika Bandan sartu zen. 15 urte zituela Euskadiko Orkestra Gaztean hasi zen jotzen; oso une garrantzitsua izan zen, orkestrako lanak oso irakasle onekin lantzeak, bere bizitza eta lanbidea musikara bideratzera eraman baitzuen. Musika Goi Zikloa ikasi zuen Vitoria-Gasteizen, eta Espainiako Orkestra Nazionalean sartu zen. Hori “beste bultzada bat” izan zen bere karreran. Espezializatzeko gogoak Chicagora eta Florentziara eraman zuen, ikastera eta zenbait urte hiri horietan bizitzera, interprete gisa bizitzea lortu zuen arte. 2010etik Bilboko Udal Musika Bandako kide da. Bere lanbidetik gehien atsegin duenari buruz galdetzen zaionean, “hitz egiten baino seguruagoa sentitzen dela jotzen”, erantzuten du. Eta hau gehitzen du: “txikitatik asko atsegin dut musika; liluratu nauen magia mota da. Musika-tresna bat jotzen eta kontzertuak ematen hasten zarenean, magia horren intentsitateak gora egiten du. Gehien atsegin dudana zuzenean eta, batez ere, jende gehiagorekin jotzea da. Zuzenean beste musikari batzuekin elkarrekintzan aritzeak, engantxatzen duten une paregabeak sortzen ditu”. Tronpaz gain, asko atsegin du gitarra eta baxu elektrikoa jotzea, eta horrek eguneroko lanetik deskonektatzen eta Bandara gogo handiagoz itzultzen laguntzen dio. “Beste musika-tresna batzuk eta beste estilo batzuk jotzeak aberastu egiten nau. Nire lana errutina ez bilakatzeko modua da”. Esaten duenez oso gustura dago Bandan, eta uste du zuzendari titular berria heltzearen eta Pascual Vilaplanak diseinatu duen denboraldiko programazio berriaren ondorioz Bandak “oso bide ona daramala. Oso une interesgarria ari gara bizitzen”, azpimarratu du. “Giza kalitate bikaineko zuzendaria da, eta asko daki, zuzendari eta konposatzaile asko ezagutzen ditu, eta Bandarako maila handiko obra bereziz osatutako programek, soilik zartzuelekin eta pasodobleekin lotzen gaituen irudi horretatik urrunduko gaituen ikuspegi berria ekarriko dute”, gehitu du. Musika maila altuaren adibide gisa, otsailaren 7ko kontzertua azpimarratzen du. “Banden munduan Franco Cesarini mundu mailako topa da, eta bere lehenengo sinfonia gurekin estreinatuko du Euskalduna Jauregian. Hori bikaina izango da Bandarentzat eta Bilborentzat”. SOL GILTZA Gaur norekin... Andoni Mujika JAZZ-ETIK ABESBATZEN ZUZENDARITZARA Martxoaren 4tik maiatzaren 6ra bitartean, era askotako gaiak jorratuko dituzten zazpi prestakuntza-tailer antolatuko dira Bilboko Musika Eskaolaren eskaintza pedagogikoa areagotzeko. Lehenengo prestakuntza- jarduera, Miguel Ángel Torres bibolinan eta Suzuki metodoan lizentziadunak martxoaren 4an eta 11n eskainiko duen `Hari-instrumentuen didaktika´ tailerra izango da. Torresek banakako klase praktikoak eskainiko ditu, eta horietan baliabide teknikoak eta pedagogikoak landuko dira, ikasgelan sortzen diren arazoak konpontzeko: soinua, afinazioa, ezkerreko eskuaren teknika, posizio aldaketak, vibratoa, etab. Martxoaren 10ean `Oboerako aho-piezak prestatzea´ tailerra hasiko da. Martxoaren 17an eta apirilaren 7an eskolak ere eskainiko ditu. BilbaoMusikan oboe irakasle dabilen Mikel Albisturek emango du eta gure eskolako oboe ikasleak jasotzaileak izango dira. Martxoaren 11n jazzaren txanda da. Horacio Fumero Trío taldea osatzen duten Gorka Benítez (saxofoia-flauta), Horacio Fumero (baxua-kontrabaxua) eta David Xirgu (bateria) musikariek instrumentu horien inguruko eskola magistralak eta konboei buruzko jazz-mintegia eskainiko dituzte. PEDAGOGIA MUSIKALA Aurten ere, Bilboko Musika Eskolako irakasleek Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako bi kontzertu didaktiko eskainiko dituzte Arteria Campos Eliseos Antzokian. Bilboko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikasle inguru bilduko dira kontzertu didaktiko hauetara. Bilboko Udal Musika Eskolako Sinfonikoen Saileko irakasleak arduratu dira bi kontzertu antolatzeaz, 6 eta 10 urte tarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Emankizunak martxoaren 2an, asteazkenean, 9:30etan eta 11:00etan egingo dira. Ekitaldi honen bitartez, orkestra sinfonikoa osatzen duten instrumentuak hobeto ezagutu, musika- estilo desberdinak entzun eta zenbait obraren interpretazioan era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Egitarauan, Lepold Mozart-en `La Sinfonía de los juguetes´, Mancini-ren `The Pink Panther´, Ketélbey-en `En un Mercado Persa´ edo Badelt-en `Los Piratas del Caribe´ (B.S.O.). Bigarren kontzertuak BilbaoMusikako Instrumentu Modernoen Saileko irakasleek programatu dituzte, martxoaren 3rako, KONTZERTUAK ETA AUDIZIOAK Galerako Auditorioan, urtarrilaren 22an, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontzerbatorioko ikasleen kontzertua ospatuko da. Agertoki berean, saxofoi ikasleek kontzertua emango dute hilaren 25ean. Otsailan, teklatua ikasten diharduten neska-mutilak Galeran eskainiko den lehen kontzertuko protagonista izango dira, hilaren 2an. Hurrengo kontzertua, `Biola eta tronpa ezagutzen´ izenekoa, otsailaren 23an egingo da Galerako Liburutegian 18:45etan. Biharamunean, hilak 24, BilbaoMusika Gazte abesbatza eta Sestaoko Musika Eskola Gazte abesbatzaren kontzertua eskainiko da Sestaon iluntzeko 8etan. Martxoan sarriago izango ditugu kontzertuak. Bilborock Aretoan, martxoaren 7an, Musika eta Dantza Tradizionala Saileko irakasleek antolatutako Dantzaldia ospatuko da 19:00etan. Ordu bat geroago, BilbaoMusikako eta Sestaoko Musika Eskolako gazte abesbatzek beste kontzertu bat eskainiko EZINBESTEKOA... Juncal Lozano Ezin nuen imajinatu, duela urte asko, telebistan umeei eskainitako musika klasiko programa hura ikusi nuenean, aurkezleak hain modu atseginean azaltzen zuen lan hura izango zenik nire bizitzako ezinbesteko lehenengo lana. Edvard Grieg konposatzaile norvegiarraren `Peer Gynten Suitea´ izenekoa zen, Suitearen oinarri den ipuinaren parteak deskribatzen dituzten 8 piezek osatua. Harekin hasi nintzen entzuten, konposatzaileak musika elkarrizketari, guri, poza, tristura, egunsentia, maitasuna, heriotza… adierazteko erabiltzen zituen musika-tresnei eta erritmoei erreparatzen; Peer Gyntek, abenturaz eta hondamendiz betetako bere bizitzan bizi izandako guztiei erreparatzen. Musika klasikorako hastapen erraz gisa gomendatzen dudan lana da. Seguru naiz horren aldeetako batzuk ezagutzen dituzuela: ‘Goiza’, ‘Anitraren dantza’, ‘Aseren heriotza’, ‘Solveigen abestia’… Disko-jogailua izan nuenean erosi nuen lehenengo diskoa izan zen, eta gaur egun ere oraindik Peer Gynten zatiak erabiltzen jarraitzen dut nire Piano eta Musika Hizkuntza klaseetan. Musika irakasleek irakaskuntza hobetzeko aukera izango dute `Perkusioa ikasgelako baliabide gisa´ ikastaroarekin, Antonio Domingoren eskutik, apirilaren 8an, 9an eta 10ean. Bestalde, Alipio Guinaldok `Egurrezko-haize instrumentuen konponketak eta mantentze lanak´ tailerra emango du apirilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an eta Oskar Garcíak `Talde ezberdinetako moldaketak egiteko teknikak´ izenburukoa apirilaren 11n, 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an (astelehenak). Urko Sangróniz koruko zuzendariak `Pedagogia eta abesbatzen zuzendaritza´ kurtsoa emango du. Abesbatza arloan interesaturik dauden pertsonei zuzendutako ikastaro hau apirilaren 15ean, 22an eta 29an eta maiatzaren 6an egingo da. Ikastaroen prezioak 10 (entzulea) eta 60 euro bitartean izango dira. Tailer guztiak BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) emango dira eta ikastaroen matrikulazioak egiteko epea zabalik dago plaza guztiak bete arte. Izena emateko: BilbaoMusikan, 94 416 47 85 telefonoan, [email protected] helbide elektronikoan edo www. bilbaomusika.net web orriaren (urtarrilaren 18tik) bitartez. 10:00etan eta 11:30etan. Emanaldi honek Lehen Hezkuntzako azken mailetako (5 eta 6) eta DBHko 1. mailako eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude. `Rock and rollaren historio bat´ kontzertu didaktiko honetan, rockak Mississippiko Deltako Bluesean dituen sustrai musikalak arakatuko dira, baita Chicagoko hiri-giroko bertsioen agerpena ere (Rhythm & Blues delakoa eta Country & Western tradizional amerikarra), euskal rock radikala zeritzonaren gaur egungo ondorengoetaraino, popa, heavy metala, punka edota musika teknologiko berria ere errepasatuz. Lau musika saio didaktiko horiez gain, martxoaren 2an Udal Musika Eskolak beste kontzertu bat eskainiko du 19:00etan Campos antzokian: BilbaoMusikako Talde Handien kontzertua. Sarrera librea izango da baina gonbidapenak (bi pertsona bakoitzeko) eskuratzea beharrezkoa izango da antzokiko lehiatilan. Anima zaitez, ez duzu galdu behar! dute elkarrekin Galeran. Martxoaren 8an, musikarekiko bi hitzordu ditugu: gitarra ikasleen audizioa Galeran 18:30etan eta instrumentu modernoetako ikasleak, zenbait ikaslerekin batera, Bilborock-eko eszenatokian bilduko dira konbo-kontzertua emateko 19:00etatik aurrera. Galerako Liburutegian `Oboea eta txeloa ezagutzen´ kontzertua eskainiko da hilaren 9an. Gure egoitzan ere, batería eta perkusioa ikasleen kontzertua martxoaren 15ean eta Sinfoniko- sailaren audizioa hilaren 16an izango ditugu. Baina hori ez da guztia. Ohiturari jarraiki, hilabete bakoitzeko azken ostegunean, 19:30etatik aurrera, inprobisazioarekiko hitzordua duzue Hika Ateneoko Jam Session-etan. Urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean eta martxoaren 17an egingo dira. Horiek dira orain arte eskolak programatu dituen emanaldiak, baina gehiago ere egongo dira. Ixten doazen kontzertu berriei buruzko informazioa gure webgunean jaso dezakezu: www.bilbaomusika.net. Denborarekin, musika klasikoan emandako lehenengo pauso haiek lan berriak ezagutzeko gidari izan nituen: entzun egiten nituen, kantak bereizten ahalegintzen nintzen… Lanak pixkanaka barneratu egiten nituen. Izan ere, Peer Gynt lanean parte guztiak, hasieratik amaierara, bikainak iruditzen zaizkidan bezala, badaude entzuteko zailagoak diren beste lan batzuk, ulertzeko hain errazak ez direnak, alegia. Zaila da mugimendu guztiak atsegin ditugun lanak aurkitzea. Ezinbesteko lehenengo horri beste lau gehitu behar dizkiot: Tchaikowskiren ‘Piano eta Orkestrarako 1 zk.-ko kontzertua’, Griegen ‘Piano eta Orkestrarako kontzertua la minorrean’, Schumannen ‘Piano eta Orkestrarako kontzertua la minorrean’’, eta Tchaikowskiren ‘Biolin eta Orkestrarako kontzertua re maiorrean’’. Kontzertu eder horiek nire bizitzaren parte dira aspalditik. Askotan entzun ditut zuzenean eta grabazioetan, eta horien parte guztiak atsegin izatea kostatu egin zait. Horregatik, guztioi gonbidapena egin nahi dizuet, Musika Klasikoaren munduan beldurrik gabe sartzeko, atsegin dituzuen melodiez gozatuz. Eta ez da zertan Opera osoa izan behar. Bi Aria soilik atsegin dituzula? BIKAIN. Sinfoniaren parte bakarra atsegin duzula? BIKAIN. Une paregabeak izango dira, eta sentimendu sinestezinak sortuko dituzte zugan, eta pixkanaka zure bizitzako ezinbesteko melodia bilakatuko dira. MUSIKA ESKOLA Bilboko Musika Banda bere ohiko eszenatokietako batera itzuliko da aurten, Euskalduna Jauregiko Auditorioa, `Bandarekin bazterrak ezagutzen´ izeneko udazken-neguko kontzertu zikloan. Hurrengo kontzertua, `Literatura ezagutzen´, urtarrilaren 24an, igandean, izango da. Beste aparteko kontzertu batekin emango diogu hasiera urteari. Udal Bandak, Jose R. Pascual Vilaplana zuzendariaren batutapean, Roque Bañosen, Andrés Valero-Castellsen, Juan Caneten, Jesús Guridiren eta Leonard Bernsteinen obrak joko ditu, besteak beste. Antonio Rupérez aktoreak Miguel Hernández-en poemak errezitatuko ditu kontzertuan. José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularrak diseinatutako lehenengo denboraldi berri hau ahaztezina izango da. Bandak dituen 45 interprete baino gehiagoren kalitate maila handiari, gure batuta titularrak programak aukeratzeko orduan erakutsi duen maisutasuna gehitu behar zaio. Datozen hilabeteetan lehen mailako artistak ekarriko ditu Bilbora. Mundu mailako musika panoramako izen handien artean, Franco Cesarini maisu eta konposatzaileak, Luganoko Civica Filarmonicaren zuzendariak `Musika helvetiarra ezagutzen´ kontzertua zuzenduko du otsailaren 7an, eta Gure Txistulari Bandak urtarrilaren 13tik martxoaren 23a arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurbilduko dion kontzertu-programari, modaz pasatzen ez den txistua ardatz harduta. Kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasiera emateko modurik onena urte berrian ere. Emanaldi guztiak doakoak dira eta iluntzeko 8etan hasiko dira Euskalduna Jauregian. Aitor Urquiza (txistua eta konposizioa) eta Xabier Olazabal (txistua eta eskusoinua) musikari gonbidatuek aurtengo Bilboko Txistularien Bandako zikloaren lehen emankizuna eskainiko dute urtarrilaren 13an. Aitor Urquiza (Iruñea, 1987) eta Xabier Olazabal (Iruñea, 1989) ongi ikasiak dauden bi musikari gazte dira. Txistulari Banda, Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, eta Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak osatua, Euskaldunara itzuliko da urtarrilak 27, asteazkena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta dantza taldearekin ikuskizuna eskaintzeko. Otsailaren 3an, asteazkenez, publikoak `Musikaren koloreak´ ikuzkizunaz gozatzeko aukera izango du. Bilboko Bandarekin Izaskun Andueza (txistua), Asier Agirre (txistua eta bateria), Xabier Olazabal (txistua, silbotea eta URTARRILA 22 // Bilboko Kontzerbatorioko Ikasleen Kontzertua // La Galera. 19:00etan 25 // Saxofoi Ikasleen Audizioa // La Galera. 19:45etan 28 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan OTSAILA 2 // Teklatu Ikasleen Kontzertu / Audizioa // La Galera. 18:30etan 23 // `Biola eta tronpa ezagutzen´ Kontzertua // La Galera (Liburutegia). 18:45etan 24 // BM Gazte Abesbatza eta Sestaoko Musika Eskola Gazte Abesbatzaren Kontzertua // Sestaoko Musika Eskola. 20:00etan 25 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan MARTXOA 2 // Sinfoniko-sailaren Kontzertu Didaktikoa // Campos Elíseos Antzokia. 9:30etan eta 11:00etan 2 // Musika Talde Handien Kontzertua // Campos Elíseos Antzokia. 19:00etan 3 // Moderno-sailaren Kontzertu Didaktikoa `Rock and rollaren historio bat´ // Campos Elíseos Antzokia. 10:00etan eta 11:30etan 7 // Dantza eta Musika Tradizio-sailaren Dantzaldia // Bilborock. 19:00etan 7 // BM Gazte Abesbatza eta Sestaoko Musika Eskola Gazte Abesbatzaren Kontzertua // La Galera. 20:00etan 8 // Gitarra Ikasleen Audizioa // La Galera. 18:30etan 8 // Moderno-sailaren Kontzertua. Konboak // Bilborock. 19:00etan 9 // `Oboea eta txeloa ezagutzen´ // La Galera (Liburutegia). 18:45etan 15 // Bateria eta Perkusioa Ikasleen Kontzertua // La Galera. 18:30etan 16 // Sinfoniko-sailaren Audizioa // La Galera. 19:30etan 17 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan URTARRILA 24 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Literatura ezagutzen´ // Zuzendaria: José Rafael Pascual Vilaplana. Errezitatzailea: Antonio Rupérez // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 € OTSAILA 7 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Musika helvetiarra ezagutzen´ // Zuzendari gonbidatua: Franco Cesarini // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 € 8 // Iñauteriko Kontzertua. Aurkezlea: Patxi González // Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Bilboko Banda zuzendariordea // Plaza Barria. 12:30etan 21 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Beste garai batzuk ezagutzen´ // Zuzendaria: José Rafael Pascual Vilaplana / Gonbidatuak: Claudi Arimany eta Juan Jesús Silguero (txirulak) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 € MARTXOA 20 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Haurtzaroaren lilura ezagutzen´ // Zuzendaria: José Rafael Pascual Vilaplana. Aktorea: Patxi González // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 € URTARRILA 13 // Aitor Urquiza & Xabier Olazabalen Kontzertua // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik 27 // Udal Txistulari Banda eta Elai Alai taldearen musika eta dantza Ikuskizuna // Euskalduna Jauregia. A1 Aretoa. 20:00etan // Dohainik OTSAILA 3 // `Musikaren Koloreak´ Ikuskizuna. Udal Txistulari Banda. Gonbidatuak: Izaskun Andueza, Asier Agirre, Xabier Olazabal, Edurne Errea, Eduardo Sola, David Delgado eta Álvaro Santiago // Euskalduna Jauregia. A1 Aretoa. 20:00etan // Dohainik 17 // `Barroko Garaiko Musika eta Dantzak´. Udal Txistulari Banda eta Mariano Santamaría piano-jolearen Kontzertua // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik MARTXOA 1 // Txistulari Bandaren Kantaldia. Gonbidatuak: Josu Zarate, Mariano Santamaría eta Amaiur Cajaraville // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik 23 // `Zu zeu txistulari´. Bilboko Udal Txistulari Banda Joserra Gutiérrezekin proiektu berria // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik Claudi Arimany eta Juan Jesús Silguero txirula jotzaile handiak, `Beste garai batzuk ezagutzen´ kontzertuan arituko dira otsailaren 21ean. Arimanyk eta Silguerok Franz Doppler-en `Concerto pour deux flûtes´ joko dute. Hurrengo kontzertua martxoaren 20an, igandean, izango da: `Haurtzoaren lilura ezagutzen´. Søren Hyldgaard eta Franco Cesarini konposatzaileek ipuinen mundura eramango gaituzte gure haurtzaroa gogoratzeko Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik, Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean. Patxi González aktoreak parte hartuko du ere kontzertuan. Azken kontzertua, `Oroipenak ezagutzen´ izenekoa, apirilaren 17an, igandez, izango da. Denboraldia amaitzeko bestelako instrumentu bakarlaria: marinba. Vicente Zaragoza BOSeko perkusionistak Ramón Garcia i Solerren `Concierto para marimba´ obra eskainiko du. Kontzertu guztiak eguerdiko 12:00etan izango dira Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eta prezio herrikoia 2 eurokoa izango da. Sarrerak txarteldegietan, www.euskalduna.net webgunean eta BBK- ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira. Sarrerak zenbakituta daude. akordeoia), Edurne Errea (txistu, silbotea, baxua eta ahotsa), Eduardo Sola (pianoa), Mario Cantabrana (kontrabaxua) eta David Delgado (gitarra eta ahotsa) musikariek parte hartuko dute kontzertu berezi honetan. Hurrengo hitzordua otsailaren 17an, asteazkenez, izango da. Txistulari Bandak txistu eta piano errezitaldia eskainiko du, Mariano Santamaría piano joleak lagunduta, `Barroko Garaiko Musika eta Dantzak´ kontzertuan, interpretatzeko orduan duen kalitatea erakutsiz. Asteartean, martxoaren 1ean, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa musikaz eta ahotsez beteko da gure txistulariek antolatutako Kantaldian. Guztiok parte hartuko dugu Josu Zarate–ren gidaritzapean naturaltasunez kantatuz eta horrela disfrutatuaz. Kontzertuan Mariano Santamaria pianojolea eta Amaiur Cajaraville kontrabajistaren laguntza izango dugu. Bilboko Txistulari Bandak urrezko amaiera emango dio neguko kontzertuen zikloari martxoaren 23an, Joserra Gutiérrez Barakaldoko konposatzaileak hitzordu horretarako beren beregi idatzitako abestiak jasoko dituen `Zu zeu txistulari´ ikuskizun bikainarekin. UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA AGENDA UDAL MUSIKA BANDA AGENDA UDAL TXISTULARIEN BANDA Udal Musika Bandaren Tronpa jotzailea Luxuzko gonbidatuak Jatorrizko musikariak Bilboko Udal Musika Eskolako Zuzendari Pedagogikoa Informazio gehiago www.bilbaomusika.net BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | [email protected] | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71

Transcript of BERRIAK - Bilbao · zituela Euskadiko Orkestra Gaztean hasi zen jotzen; oso une garrantzitsua izan...

BERRIAKZK 28 URTARRILAK 2016

ELKARRIZKETAFranco Cesarini

Zuzendaria eta Konposatzailea

UDAL BANDALuxuzko gonbidatuak Mundu mailako musika panoramako izen handien artean, Franco Cesarini maisu eta konposatzaileak, `Musika helvetiarra ezagutzen´ kontzertua zuzenduko du otsailaren 7an, eta Claudi Arimany eta Juan Jesús Silguero txirula jotzaile handiak, `Beste garai batzuk ezagutzen´ kontzertuan arituko dira otsailaren

21ean.

TXISTU BANDAJatorrizko musikariak

Bilboko Udal Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu programarekin jarraituko du 2016. urtean. Sustraiko musikarik onena eskainiko du sei emanalditan martxoaren 23a arte. Emanaldi guztiak iluntzeko 8etan hasiko dira eta sarrera librea da kopurua bete arte.

Zuzendaria eta Konposatzailea

“SARRITAN AHAZTU EGITEN DA MUSIKA, BESTE EZER BAINO GEHIAGO, EMOZIOA DELA”

Franco Cesarini (Bellinzona, 1961) zuzendari eta konposatzaile suitzar handia da Udal Musika Banda, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eskaintzen ari den udazken-neguko kontzertu denboraldi handiko gonbidatu nagusietakoa. Cesarinik datorren otsailaren 7an, igandean, zuzenduko du gure banda, Bilbon eta Euskadin izango duen lehen emanaldian. Sarritan jaso du Iberiar Penintsulan zuzendari gisa aritzeko gonbidapena, baina orain arte hemen ez. “Oso pozik nago esperientzia berri hau bizitzeko aukera dudalako” adierazi du Cesarini maisuak elkarrizketa honetan. Gainera, bere ibilbide profesionalari eta Bilbon zuzenduko duen kontzertuari buruzko hainbat xehetasun ere argitu digu. Mundu osoan ezaguna den Franco Cesarini zuzendari eta konposatzailearen eskutik, ikus-entzuleek Dalcrozeren, Huberren, Honeggerren eta Cesarini beraren lanez gozatzeko aukera izango dute. Bilbon aurkeztuko duen programak harribitxi bat ere izango du: berak idatzi duen ̀ The Archangels´ sinfoniaren mundu mailako estreinaldia.

Maisu, zelan bilakatu zinen zuzendari?

Ni, nolabait esateko, estilo zaharreko musikaria naiz. Ez nago pozik alor bakar batean espezializatuta. Hori dela eta, XIX. mendean ohikoa zenez, ahalegina egin dut aldi berean musika-tresna jole, zuzendari eta konposatzaile izateko.

Zelan gozatzen duzu gehiago, zuzentzen ala konposatzen?

Musika zuzentzea eta idaztea oso lanbide desberdinak dira, eta, horrela, zuzentzen duzunean eta idazten duzunean sentitzen duzun poztasun mailak oso desberdinak dira, baina uste dut lor dezakezun poz nagusia sortu duzun musika jotzen entzutea dela. Ikus-entzuleek zuk idatzitako lanak pozez txalotzen dituztenean, badakizu pertsona horien guztien bihotzera heldu zarela, eta egin dezakezun modu berezienean eta pertsonalenean egin duzula: zure musikarekin!

Zein dira zure inspirazio iturriak musika idazten duzunean?

Nire inspirazio iturriak oso anitzak dira: folk musika, literatura, arte plastikoak, hiriak, paisaiak… edozer bilaka daiteke lan berria sortzeko inspirazio iturri.

Zelan jaso zenuen Pascual Vilaplana gure zuzendari titularrak Bilboko Musika Banda zuzentzeko egin zizun gonbidapena?

Aspalditik ezagutzen dut Vilaplana maisua, eta sarritan izan dugu elkarrekin lan egiteko aukera. Elkarrekiko errespetuan eta adiskidetasun zintzoan oinarritutako harreman sendoa ezarri da. Errespetu hori behin betiko finkatu da kontzertu denboraldi honetan Bilboko Udal Musika Banda zuzentzeko gonbidapena jaso duten zuzendarietako bat izan naizenean. Benetako plazera da niretzat Banda zuzendu ahal izatea eta Bilbon esperientzia berri honetaz gozatzea.

`Musika helvetiarra ezagutzen´ da Bilbon eskainiko duzun kontzertuaren izenburua. Zer itxaron dezakete ikus-entzuleek emanaldi horretatik?

Ikus-entzuleek aukera izango dute jakiteko Suitza ez dela txokolatearen, gaztaren, erlojuen eta bankuen herrialdea soilik, artisten herrialdea ere badela, herrialde txikia den arren. Programako parte azpimarragarriena, ̀ The Archangels´ nire lehen sinfoniaren mundu mailako estreinaldia izango da.

Eta, zure aldetik, zer itxaroten duzu Bilboko Udal Musika Bandatik? Zeozer entzun al duzu banda horri buruz?

Bilboko Udal Musika Bandak ospe handia du, haize orkestra profesional bikaina delako. Iberiar Penintsulako hoberenetakoa da.

Kontzertu horretan, ikus-entzuleek Dalcrozek, Huberrek, Honeggerrek eta, jakina, zuk zeuk idatzitako lanak entzun ahal izango dituzte. Zergatik aukeratu zenuen programa hori?

Dalcrozerekin XX. mendeko musikari pedagogo garrantzitsuenetako batera hurbilduko gara. Oinarrizko musika hezkuntzarako bere metodoa mundu osoko herrialde askotan erabiltzen da. Bandarako lan gutxi batzuk idatzi zituen eta, zoritxarrez, horietako batzuk ez daude erabilgarri. `Marcha vaudoise´ izenekoa egilearen gaitasun handia erakusten duen pieza da. Arthur Honegger, mundu osoan gehien ezagutzen den konposatzaile suitzarretako bat izango da, ziurrenez. Bandarako lanak ere idatzi zituen, asko izan ez baziren ere, eta ezin nuen programatik kanpo utzi. Amaitzeko, Paul Huber, bandarako konposizioaren aitzindarien belaunaldikoa da. Bere lanak, folk musikako elementuak eta lengoaia sinfoniko zorrotza uztartzen duen bandarako musikaren adibide bikaina dira. Nire sinfoniari dagokionez, lehen ere azpimarratu dudan bezala, mundu mailako estreinaldia da. Oso pozik nago jende aurrean lehen aldiz Bilbon aurkezteko aukera izango dudalako.

Bilboko Udal Musika Bandak 120 urte dituzten talde profesiona-la da. Gure Banda edozein errepertorio interpretatzeko gai da, baina oraindik badaude bandak orkestrak baino maila apalagoko taldeak direla uste dutenak. Zein da gai horri buruz duzun iritzia?

Nire ustez banda ez da orkestra sinfonikoa baino gutxiago; bi gauza desberdin dira. Badakigu bandek historia laburragoa izan ohi dutela eta obra tradizionalez osatutako errepertorioa interpretatzeko sortzen direla.

Ze iritzi duzu musika klasiko garaikideari buruz?

XX. mendeko musikariak asko urrundu dira euren ikus-entzuleengandik. Fenomeno horrek haustura eragin du musika klasikoa idazten eta entzuten dutenen artean. Musika zerbait intelektualegia eta teknikoegia bilakatu da. Uste dut sarritan ahaztu egiten dugula musika, beste ezer baino gehiago, emozioa dela.

SOL GILTZAGaur norekin...

Andoni Mujika Zubiaurre Udal Musika Bandaren Tronpa jotzailea

MUSIKA ESKOLA

JAZZ-ETIK ABESBATZEN ZUZENDARITZARA Musika Eskolak zazpi prestakuntza tailer eta jazz edo perkusiotik pedagogia eta abes-batzen zuzendari mintegietara doazen ikastaro magistralak antolatu ditu. Tailer hauek martxoaren 4tik maiatzaren 6ra bitartean egingo dira, eta gure eskaintza pedagogikoa areagotzen lagunduko digute, era askotako proposamen interesgarrien bidez.

AGENDA

UDAL MUSIKA ESKOLAUrtarrila: 22-25-28 Otsaila: 2-23-24-25 Martxoa: 2-3-7-8-9-15-16-17UDAL MUSIKA BANDAUrtarrila: 24 Otsaila: 7-8-21 Martxoa: 20UDAL TXISTULARIEN BANDAUrtarrila: 13-27 Otsaila: 3-17 Martxoa: 1-23

PEDAGOGIA MUSIKALAMusikazaletasuna bultzatzea da, BilbaoMusikak ikasturtez ikasturte antolatzen dituen Kontzertu Didaktikoen helburuetako bat. Aurten, kontzertuak martxoaren 2an (9:30etan eta 11:00etan) eta 3an (10:00etan eta 11:30etan) egingo dira Bilboko Arteria Campos Elíseos antzokian.

EZINBESTEKOA…Juncal LozanoBilboko Udal Musika Eskolako Zuzendari Pedagogikoa

KONTZERTUAK ETA AUDIZIOAK Gure eskolako agendak Galera eta beste agertoki batzuk musikaz beteko dituzten askoz ere kontzertu eta entzunaldi gehiago aurreikusiak ditu. Ikasgelako irakaskuntzaren osagarri gisa, askotariko emanaldiak antolatzen dira, ikasleek interpretazioa hobetu, jendaurrean jotzen ikasi, eta senide, lagun eta irakasleei egindako aurrerapenak erakusteko aukera izan dezaten.

ELKARRIZKETAFranco Cesarini

Txikitatik, melodiaren magian murgiltzera eraman duen giroa bizi izan du bere Elgoibarko etxean, aitaren, “beti ere lagundu eta animatu nauen” musika zale sutsuaren laguntzarekin, azpimarratu du Andoni Mujikak. Solfeo ikasten hasi zen, eta musika-tresna bat aukeratzeko unea heldu zenean, tronpa hautatu zuen. “Asko atsegin nuen zelan entzuten zen, eta gaur egun Sevillako Sinfonikako tronpa jolea den nire herriko Gustavo Barrenetxearekin hasi nintzen ikasten, eta ondoren Rodolfo Epelderekin, ONE-ko tronpa bakarlariarekin”, esan digu. Lehenengo kontzertua Donostiako Orkestra Sinfonikoarekin eman zuen 10 urte zituela, eta 12 urterekin Elgoibarko Musika Bandan sartu zen. 15 urte zituela Euskadiko Orkestra Gaztean hasi zen jotzen; oso une garrantzitsua izan zen, orkestrako lanak oso irakasle onekin lantzeak, bere bizitza eta lanbidea musikara bideratzera eraman baitzuen. Musika Goi Zikloa ikasi zuen Vitoria-Gasteizen, eta Espainiako Orkestra Nazionalean sartu zen. Hori “beste bultzada bat” izan zen bere karreran. Espezializatzeko gogoak Chicagora eta Florentziara eraman zuen, ikastera eta zenbait urte hiri horietan bizitzera, interprete gisa bizitzea lortu zuen arte. 2010etik Bilboko Udal Musika Bandako kide da.

Bere lanbidetik gehien atsegin duenari buruz galdetzen zaionean, “hitz egiten baino seguruagoa sentitzen dela jotzen”, erantzuten du. Eta hau gehitzen du: “txikitatik asko atsegin dut musika; liluratu nauen magia mota

da. Musika-tresna bat jotzen eta kontzertuak ematen hasten zarenean, magia horren intentsitateak gora egiten du. Gehien atsegin dudana zuzenean eta, batez ere, jende gehiagorekin jotzea da. Zuzenean beste musikari batzuekin elkarrekintzan aritzeak, engantxatzen duten une paregabeak sortzen ditu”. Tronpaz gain, asko atsegin du gitarra eta baxu elektrikoa jotzea, eta horrek eguneroko lanetik deskonektatzen eta Bandara gogo handiagoz itzultzen laguntzen dio. “Beste musika-tresna batzuk eta beste estilo batzuk jotzeak aberastu egiten nau. Nire lana errutina ez bilakatzeko modua da”.

Esaten duenez oso gustura dago Bandan, eta uste du zuzendari titular berria heltzearen eta Pascual Vilaplanak diseinatu duen denboraldiko programazio berriaren ondorioz Bandak “oso bide ona daramala. Oso une interesgarria ari gara bizitzen”, azpimarratu du. “Giza kalitate bikaineko zuzendaria da, eta asko daki, zuzendari eta konposatzaile asko ezagutzen ditu, eta Bandarako maila handiko obra bereziz osatutako programek, soilik zartzuelekin eta pasodobleekin lotzen gaituen irudi horretatik urrunduko gaituen ikuspegi berria ekarriko dute”, gehitu du. Musika maila altuaren adibide gisa, otsailaren 7ko kontzertua azpimarratzen du. “Banden munduan Franco Cesarini mundu mailako topa da, eta bere lehenengo sinfonia gurekin estreinatuko du Euskalduna Jauregian. Hori bikaina izango da Bandarentzat eta Bilborentzat”.

SOL GILTZAGaur norekin...

Andoni Mujika

JAZZ-ETIK ABESBATZEN ZUZENDARITZARA

Martxoaren 4tik maiatzaren 6ra bitartean, era askotako gaiak jorratuko dituzten zazpi prestakuntza-tailer antolatuko dira Bilboko Musika Eskaolaren eskaintza pedagogikoa areagotzeko. Lehenengo prestakuntza-jarduera, Miguel Ángel Torres bibolinan eta Suzuki metodoan lizentziadunak martxoaren 4an eta 11n eskainiko duen `Hari-instrumentuen didaktika´ tailerra izango da. Torresek banakako klase praktikoak eskainiko ditu, eta horietan baliabide teknikoak eta pedagogikoak landuko dira, ikasgelan sortzen diren arazoak konpontzeko: soinua, afinazioa, ezkerreko eskuaren teknika, posizio aldaketak, vibratoa, etab. Martxoaren 10ean `Oboerako aho-piezak prestatzea´ tailerra hasiko da. Martxoaren 17an eta apirilaren 7an eskolak ere eskainiko ditu. BilbaoMusikan oboe irakasle dabilen Mikel Albisturek emango du eta gure eskolako oboe ikasleak jasotzaileak izango dira.

Martxoaren 11n jazzaren txanda da. Horacio Fumero Trío taldea osatzen duten Gorka Benítez (saxofoia-flauta), Horacio Fumero (baxua-kontrabaxua) eta David Xirgu (bateria) musikariek instrumentu horien inguruko eskola magistralak eta konboei buruzko jazz-mintegia eskainiko dituzte.

PEDAGOGIA MUSIKALA

Aurten ere, Bilboko Musika Eskolako irakasleek Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako bi kontzertu didaktiko eskainiko dituzte Arteria Campos Eliseos Antzokian. Bilboko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikasle inguru bilduko dira kontzertu didaktiko hauetara. Bilboko Udal Musika Eskolako Sinfonikoen Saileko irakasleak arduratu dira bi kontzertu antolatzeaz, 6 eta 10 urte tarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Emankizunak martxoaren 2an, asteazkenean, 9:30etan eta 11:00etan egingo dira. Ekitaldi honen bitartez, orkestra sinfonikoa osatzen duten instrumentuak hobeto ezagutu, musika-estilo desberdinak entzun eta zenbait obraren interpretazioan era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Egitarauan, Lepold Mozart-en `La Sinfonía de los juguetes´, Mancini-ren `The Pink Panther´, Ketélbey-en `En un Mercado Persa´ edo Badelt-en `Los Piratas del Caribe´ (B.S.O.).

Bigarren kontzertuak BilbaoMusikako Instrumentu Modernoen Saileko irakasleek programatu dituzte, martxoaren 3rako,

KONTZERTUAK ETA AUDIZIOAK Galerako Auditorioan, urtarrilaren 22an, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontzerbatorioko ikasleen kontzertua ospatuko da. Agertoki berean, saxofoi ikasleek kontzertua emango dute hilaren 25ean. Otsailan, teklatua ikasten diharduten neska-mutilak Galeran eskainiko den lehen kontzertuko protagonista izango dira, hilaren 2an. Hurrengo kontzertua, `Biola eta tronpa ezagutzen´ izenekoa, otsailaren 23an egingo da Galerako Liburutegian 18:45etan. Biharamunean, hilak 24, BilbaoMusika Gazte abesbatza eta Sestaoko Musika Eskola Gazte abesbatzaren kontzertua eskainiko da Sestaon iluntzeko 8etan.

Martxoan sarriago izango ditugu kontzertuak. Bilborock Aretoan, martxoaren 7an, Musika eta Dantza Tradizionala Saileko irakasleek antolatutako Dantzaldia ospatuko da 19:00etan. Ordu bat geroago, BilbaoMusikako eta Sestaoko Musika Eskolako gazte abesbatzek beste kontzertu bat eskainiko

EZINBESTEKOA... Juncal Lozano

Ezin nuen imajinatu, duela urte asko, telebistan umeei eskainitako musika klasiko programa hura ikusi nuenean, aurkezleak hain modu atseginean azaltzen zuen lan hura izango zenik nire bizitzako ezinbesteko lehenengo lana. Edvard Grieg konposatzaile norvegiarraren `Peer Gynten Suitea´ izenekoa zen, Suitearen oinarri den ipuinaren parteak deskribatzen dituzten 8 piezek osatua. Harekin hasi nintzen entzuten, konposatzaileak musika elkarrizketari, guri, poza, tristura, egunsentia, maitasuna, heriotza… adierazteko erabiltzen zituen musika-tresnei eta erritmoei erreparatzen; Peer Gyntek, abenturaz eta hondamendiz betetako bere bizitzan bizi izandako guztiei erreparatzen.

Musika klasikorako hastapen erraz gisa gomendatzen dudan lana da. Seguru naiz horren aldeetako batzuk ezagutzen dituzuela: ‘Goiza’, ‘Anitraren dantza’, ‘Aseren heriotza’, ‘Solveigen abestia’… Disko-jogailua izan nuenean erosi nuen lehenengo diskoa izan zen, eta gaur egun ere oraindik Peer Gynten zatiak erabiltzen jarraitzen dut nire Piano eta Musika Hizkuntza klaseetan.

Musika irakasleek irakaskuntza hobetzeko aukera izango dute ̀ Perkusioa ikasgelako baliabide gisa´ ikastaroarekin, Antonio Domingoren eskutik, apirilaren 8an, 9an eta 10ean. Bestalde, Alipio Guinaldok `Egurrezko-haize instrumentuen konponketak eta mantentze lanak´ tailerra emango du apirilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an eta Oskar Garcíak `Talde ezberdinetako moldaketak egiteko teknikak´ izenburukoa apirilaren 11n, 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an (astelehenak). Urko Sangróniz koruko zuzendariak `Pedagogia eta abesbatzen zuzendaritza´ kurtsoa emango du. Abesbatza arloan interesaturik dauden pertsonei zuzendutako ikastaro hau apirilaren 15ean, 22an eta 29an eta maiatzaren 6an egingo da.

Ikastaroen prezioak 10 (entzulea) eta 60 euro bitartean izango dira. Tailer guztiak BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) emango dira eta ikastaroen matrikulazioak egiteko epea zabalik dago plaza guztiak bete arte. Izena emateko: BilbaoMusikan, 94 416 47 85 telefonoan, [email protected] helbide elektronikoan edo www.bilbaomusika.net web orriaren (urtarrilaren 18tik) bitartez.

10:00etan eta 11:30etan. Emanaldi honek Lehen Hezkuntzako azken mailetako (5 eta 6) eta DBHko 1. mailako eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude. `Rock and rollaren historio bat´ kontzertu didaktiko honetan, rockak Mississippiko Deltako Bluesean dituen sustrai musikalak arakatuko dira, baita Chicagoko hiri-giroko bertsioen agerpena ere (Rhythm & Blues delakoa eta Country & Western tradizional amerikarra), euskal rock radikala zeritzonaren gaur egungo ondorengoetaraino, popa, heavy metala, punka edota musika teknologiko berria ere errepasatuz.

Lau musika saio didaktiko horiez gain, martxoaren 2an Udal Musika Eskolak beste kontzertu bat eskainiko du 19:00etan Campos antzokian: BilbaoMusikako Talde Handien kontzertua. Sarrera librea izango da baina gonbidapenak (bi pertsona bakoitzeko) eskuratzea beharrezkoa izango da antzokiko lehiatilan. Anima zaitez, ez duzu galdu behar!

dute elkarrekin Galeran. Martxoaren 8an, musikarekiko bi hitzordu ditugu: gitarra ikasleen audizioa Galeran 18:30etan eta instrumentu modernoetako ikasleak, zenbait ikaslerekin batera, Bilborock-eko eszenatokian bilduko dira konbo-kontzertua emateko 19:00etatik aurrera. Galerako Liburutegian `Oboea eta txeloa ezagutzen´ kontzertua eskainiko da hilaren 9an. Gure egoitzan ere, batería eta perkusioa ikasleen kontzertua martxoaren 15ean eta Sinfoniko-sailaren audizioa hilaren 16an izango ditugu.

Baina hori ez da guztia. Ohiturari jarraiki, hilabete bakoitzeko azken ostegunean, 19:30etatik aurrera, inprobisazioarekiko hitzordua duzue Hika Ateneoko Jam Session-etan. Urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean eta martxoaren 17an egingo dira. Horiek dira orain arte eskolak programatu dituen emanaldiak, baina gehiago ere egongo dira. Ixten doazen kontzertu berriei buruzko informazioa gure webgunean jaso dezakezu: www.bilbaomusika.net.

Denborarekin, musika klasikoan emandako lehenengo pauso haiek lan berriak ezagutzeko gidari izan nituen: entzun egiten nituen, kantak bereizten ahalegintzen nintzen… Lanak pixkanaka barneratu egiten nituen. Izan ere, Peer Gynt lanean parte guztiak, hasieratik amaierara, bikainak iruditzen zaizkidan bezala, badaude entzuteko zailagoak diren beste lan batzuk, ulertzeko hain errazak ez direnak, alegia. Zaila da mugimendu guztiak atsegin ditugun lanak aurkitzea.

Ezinbesteko lehenengo horri beste lau gehitu behar dizkiot: Tchaikowskiren ‘Piano eta Orkestrarako 1 zk.-ko kontzertua’, Griegen ‘Piano eta Orkestrarako kontzertua la minorrean’, Schumannen ‘Piano eta Orkestrarako kontzertua la minorrean’’, eta Tchaikowskiren ‘Biolin eta Orkestrarako kontzertua re maiorrean’’. Kontzertu eder horiek nire bizitzaren parte dira aspalditik. Askotan entzun ditut zuzenean eta grabazioetan, eta horien parte guztiak atsegin izatea kostatu egin zait. Horregatik, guztioi gonbidapena egin nahi dizuet, Musika Klasikoaren munduan beldurrik gabe sartzeko, atsegin dituzuen melodiez gozatuz. Eta ez da zertan Opera osoa izan behar. Bi Aria soilik atsegin dituzula? BIKAIN. Sinfoniaren parte bakarra atsegin duzula? BIKAIN. Une paregabeak izango dira, eta sentimendu sinestezinak sortuko dituzte zugan, eta pixkanaka zure bizitzako ezinbesteko melodia bilakatuko dira.

MUSIKAESKOLA

Bilboko Musika Banda bere ohiko eszenatokietako batera itzuliko da aurten, Euskalduna Jauregiko Auditorioa, `Bandarekin bazterrak ezagutzen´ izeneko udazken-neguko kontzertu zikloan. Hurrengo kontzertua, `Literatura ezagutzen´, urtarrilaren 24an, igandean, izango da. Beste aparteko kontzertu batekin emango diogu hasiera urteari. Udal Bandak, Jose R. Pascual Vilaplana zuzendariaren batutapean, Roque Bañosen, Andrés Valero-Castellsen, Juan Caneten, Jesús Guridiren eta Leonard Bernsteinen obrak joko ditu, besteak beste. Antonio Rupérez aktoreak Miguel Hernández-en poemak errezitatuko ditu kontzertuan.

José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularrak diseinatutako lehenengo denboraldi berri hau ahaztezina izango da. Bandak dituen 45 interprete baino gehiagoren kalitate maila handiari, gure batuta titularrak programak aukeratzeko orduan erakutsi duen maisutasuna gehitu behar zaio. Datozen

hilabeteetan lehen mailako artistak ekarriko ditu Bilbora.

Mundu mailako musika panoramako izen handien artean, Franco Cesarini

maisu eta konposatzaileak, Luganoko Civica Filarmonicaren zuzendariak `Musika helvetiarra ezagutzen´ kontzertua zuzenduko du otsailaren 7an, eta

Gure Txistulari Bandak urtarrilaren 13tik martxoaren 23a arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurbilduko dion kontzertu-programari, modaz pasatzen ez den txistua ardatz harduta. Kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasiera emateko modurik onena urte berrian ere. Emanaldi guztiak doakoak dira eta iluntzeko 8etan hasiko dira Euskalduna Jauregian.

Aitor Urquiza (txistua eta konposizioa) eta Xabier Olazabal (txistua eta eskusoinua) musikari gonbidatuek aurtengo Bilboko Txistularien Bandako zikloaren lehen emankizuna eskainiko dute urtarrilaren 13an. Aitor Urquiza (Iruñea, 1987) eta Xabier Olazabal (Iruñea, 1989) ongi ikasiak dauden bi musikari gazte dira. Txistulari Banda, Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, eta Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak osatua, Euskaldunara itzuliko da urtarrilak 27, asteazkena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta dantza taldearekin ikuskizuna eskaintzeko.

Otsailaren 3an, asteazkenez, publikoak `Musikaren koloreak´ ikuzkizunaz gozatzeko aukera izango du. Bilboko Bandarekin Izaskun Andueza (txistua), Asier Agirre (txistua eta bateria), Xabier Olazabal (txistua, silbotea eta

URTARRILA22 // Bilboko Kontzerbatorioko Ikasleen Kontzertua // La Galera. 19:00etan

25 // Saxofoi Ikasleen Audizioa // La Galera. 19:45etan

28 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

OTSAILA

2 // Teklatu Ikasleen Kontzertu / Audizioa // La Galera. 18:30etan

23 // `Biola eta tronpa ezagutzen´ Kontzertua // La Galera (Liburutegia). 18:45etan

24 // BM Gazte Abesbatza eta Sestaoko Musika Eskola Gazte Abesbatzaren Kontzertua // Sestaoko Musika Eskola. 20:00etan

25 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

MARTXOA2 // Sinfoniko-sailaren Kontzertu Didaktikoa // Campos Elíseos Antzokia. 9:30etan eta 11:00etan

2 // Musika Talde Handien Kontzertua // Campos Elíseos Antzokia. 19:00etan

3 // Moderno-sailaren Kontzertu Didaktikoa `Rock and rollaren historio bat´ // Campos Elíseos Antzokia. 10:00etan eta 11:30etan

7 // Dantza eta Musika Tradizio-sailaren Dantzaldia // Bilborock. 19:00etan

7 // BM Gazte Abesbatza eta Sestaoko Musika Eskola Gazte Abesbatzaren Kontzertua // La Galera. 20:00etan

8 // Gitarra Ikasleen Audizioa // La Galera. 18:30etan

8 // Moderno-sailaren Kontzertua. Konboak // Bilborock. 19:00etan

9 // `Oboea eta txeloa ezagutzen´ // La Galera (Liburutegia). 18:45etan

15 // Bateria eta Perkusioa Ikasleen Kontzertua // La Galera. 18:30etan

16 // Sinfoniko-sailaren Audizioa // La Galera. 19:30etan

17 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

URTARRILA24 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Literatura ezagutzen´ // Zuzendaria: José Rafael Pascual Vilaplana. Errezitatzailea: Antonio Rupérez // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

OTSAILA 7 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Musika helvetiarra ezagutzen´ // Zuzendari gonbidatua: Franco Cesarini // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

8 // Iñauteriko Kontzertua. Aurkezlea: Patxi González // Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Bilboko Banda zuzendariordea // Plaza Barria. 12:30etan

21 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Beste garai batzuk ezagutzen´ // Zuzendaria: José Rafael Pascual Vilaplana / Gonbidatuak: Claudi Arimany eta Juan Jesús Silguero (txirulak) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

MARTXOA20 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Kontzertua. `Haurtzaroaren lilura ezagutzen´ // Zuzendaria: José Rafael Pascual Vilaplana. Aktorea: Patxi González // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

URTARRILA13 // Aitor Urquiza & Xabier Olazabalen Kontzertua // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

27 // Udal Txistulari Banda eta Elai Alai taldearen musika eta dantza Ikuskizuna // Euskalduna Jauregia. A1 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

OTSAILA 3 // `Musikaren Koloreak´ Ikuskizuna. Udal Txistulari Banda. Gonbidatuak: Izaskun Andueza, Asier Agirre, Xabier Olazabal, Edurne Errea, Eduardo Sola, David Delgado eta Álvaro Santiago // Euskalduna Jauregia. A1 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

17 // `Barroko Garaiko Musika eta Dantzak´. Udal Txistulari Banda eta Mariano Santamaría piano-jolearen Kontzertua // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

MARTXOA1 // Txistulari Bandaren Kantaldia. Gonbidatuak: Josu Zarate, Mariano Santamaría eta Amaiur Cajaraville // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

23 // `Zu zeu txistulari´. Bilboko Udal Txistulari Banda Joserra Gutiérrezekin proiektu berria // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

Claudi Arimany eta Juan Jesús Silguero txirula jotzaile handiak, `Beste garai batzuk ezagutzen´ kontzertuan arituko dira otsailaren 21ean. Arimanyk eta Silguerok Franz Doppler-en `Concerto pour deux flûtes´ joko dute.

Hurrengo kontzertua martxoaren 20an, igandean, izango da: `Haurtzoaren lilura ezagutzen´. Søren Hyldgaard eta Franco Cesarini konposatzaileek ipuinen mundura eramango gaituzte gure haurtzaroa gogoratzeko Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik, Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean. Patxi González aktoreak parte hartuko du ere kontzertuan.

Azken kontzertua, `Oroipenak ezagutzen´ izenekoa, apirilaren 17an, igandez, izango da. Denboraldia amaitzeko bestelako instrumentu bakarlaria: marinba. Vicente Zaragoza BOSeko perkusionistak Ramón Garcia i Solerren `Concierto para marimba´ obra eskainiko du. Kontzertu guztiak eguerdiko 12:00etan izango dira Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eta prezio herrikoia 2 eurokoa izango da. Sarrerak txarteldegietan, www.euskalduna.net webgunean eta BBK-ren zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira. Sarrerak zenbakituta daude.

akordeoia), Edurne Errea (txistu, silbotea, baxua eta ahotsa), Eduardo Sola (pianoa), Mario Cantabrana (kontrabaxua) eta David Delgado (gitarra eta ahotsa) musikariek parte hartuko dute kontzertu berezi honetan. Hurrengo hitzordua otsailaren 17an, asteazkenez, izango da. Txistulari Bandak txistu eta piano errezitaldia eskainiko du, Mariano Santamaría piano joleak lagunduta, `Barroko Garaiko Musika eta Dantzak´ kontzertuan, interpretatzeko orduan duen kalitatea erakutsiz.

Asteartean, martxoaren 1ean, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa musikaz eta ahotsez beteko da gure txistulariek antolatutako Kantaldian. Guztiok parte hartuko dugu Josu Zarate–ren gidaritzapean naturaltasunez kantatuz eta horrela disfrutatuaz. Kontzertuan Mariano Santamaria pianojolea eta Amaiur Cajaraville kontrabajistaren laguntza izango dugu.

Bilboko Txistulari Bandak urrezko amaiera emango dio neguko kontzertuen zikloari martxoaren 23an, Joserra Gutiérrez Barakaldoko konposatzaileak hitzordu horretarako beren beregi idatzitako abestiak jasoko dituen `Zu zeu txistulari´ ikuskizun bikainarekin.

UDALBANDA

TXISTU BANDA

AGENDA UDALMUSIKAESKOLA

AGENDA UDALMUSIKABANDA

AGENDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

Udal Musika BandarenTronpa jotzailea

Luxuzko gonbidatuak

Jatorrizko musikariak

Bilboko Udal Musika Eskolako Zuzendari Pedagogikoa

Informazio gehiago www.bilbaomusika.net

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | [email protected] | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71