berria - 2015/01/06

11
ASTEARTEA, 2015EKO URTARRILAREN 6A b XIII. URTEA b 3.578 ZENBAKIA b WWW.BERRIA.EUS 1,30 EURO ETAren biktimak bakarrik hartu ditu gogoan Madrilek LOMCEren curriculumean Harian 2 Tantoa 21 Kultura 30 «Diktadurak iraun bitartean, poesia zen aske arnastu eta pentsatzeko modu bakarra» Ana Blandiana Idazlea b 30 Mila Ioldi libre geratu da, eskuturreko telematikoa Martutenen entregatuta 2011ko irailean atera zuten espe- txetik, zaintzapean, gaixotasun larri bat duelako. Zigorra osorik bete du, eta atzo eskuturrekoa utzi zuen kartzelan. 2001ean es- traditatu zuten Mexikotik. b 8 Iaz baino 5.305 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian Gizarte Segurantzan, berriz, gora egin du afiliatu kopuruak (17.197). Azken hilabeteetako daturik one- netakoak dira, baina behin-behi- nekoak dira hamar kontratu be- rritik bederatzi. b 11 Hiru urterako lana badu Navalek bi dragaontzi egiteko kontratuekin Herbehereetako Van Oord en- presarentzat egingo ditu bi ontzi handi, 158 metro luzekoak. Dra- gaontzi handi eta ertainen ekoiz- penean «erreferentzia» bihur- tzen ari direla dio enpresak. b 12 Futbolean ere, informazioa boterea da Aurkaria eta norbere taldea iker- tzen dituzte. Scouting esaten zaio. Informazioa biltzea eta analiza- tzea dute lanbidea, beren taldeen errendimendua hobetzeko. b 22 DBH eta Batxilergoko ikasleek testigantzak adituko dituzte, Barne Ministerioak eta Fundacion de Victimas del Terrorismo taldeak zehaztu moduan b Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan GALen eta Poliziaren biktimak ere joaten dira eskoletara, edukiak osatzeko ahala baitute erkidegoek b 5 JENSS BUETTNER / EFE Syrizak bozak irabaziko balitu Greziak euroa utzi behar lukeela iradoki du Alemaniak, eta zorra kitatzeko konpromisoa bete beharrekoa dela esan du François Hollandek b Mamua astindu du Berlinek, burtsek behera egin dute Europan, eta euroak balioa galdu du merkatuetan b 13 Mamuak berriro urazalean

description

www.berria.eus - 2015/01/06

Transcript of berria - 2015/01/06

Page 1: berria - 2015/01/06

ASTEARTEA, 2015EKO URTARRILAREN 6A b XIII. URTEA b 3.578 ZENBAKIA b WWW.BERRIA.EUS 1,30 EURO

ETAren biktimak bakarrikhartu ditu gogoan MadrilekLOMCEren curriculumean

Harian 2

Tantoa 21

Kultura 30«Diktadurak iraun bitartean,poesia zen aske arnastu etapentsatzeko modu bakarra»

Ana Blandiana

Idazlea b 30

Mila Ioldi libre geratu da,eskuturreko telematikoaMartutenen entregatuta

2011ko irailean atera zuten espe-txetik, zaintzapean, gaixotasunlarri bat duelako. Zigorra osorikbete du, eta atzo eskuturrekoautzi zuen kartzelan. 2001ean es-traditatu zuten Mexikotik. b 8

Iaz baino 5.305 langabegutxiago zenbatu dituzteHego Euskal Herrian

Gizarte Segurantzan, berriz, goraegin du afiliatu kopuruak (17.197).Azken hilabeteetako daturik one-netakoak dira, baina behin-behi-nekoak dira hamar kontratu be-rritik bederatzi. b 11

Hiru urterako lana baduNavalek bi dragaontziegiteko kontratuekin

Herbehereetako Van Oord en-presarentzat egingo ditu bi ontzihandi, 158 metro luzekoak. Dra-gaontzi handi eta ertainen ekoiz-penean «erreferentzia» bihur-tzen ari direla dio enpresak. b 12

Futbolean ere,informazioa boterea daAurkaria eta norbere taldea iker-tzen dituzte. Scoutingesaten zaio.Informazioa biltzea eta analiza-tzea dute lanbidea, beren taldeenerrendimendua hobetzeko. b 22

DBH eta Batxilergoko ikasleek testigantzak adituko dituzte, Barne Ministerioak eta Fundacionde Victimas del Terrorismo taldeak zehaztu moduan b Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan GALeneta Poliziaren biktimak ere joaten dira eskoletara, edukiak osatzeko ahala baitute erkidegoek b 5

JEN

SS

BU

ET

TN

ER

/ EF

E

Syrizak bozak irabaziko balitu Greziak euroa utzi behar lukeela iradoki du Alemaniak, eta zorrakitatzeko konpromisoa bete beharrekoa dela esan du François Hollandek b Mamua astindudu Berlinek, burtsek behera egin dute Europan, eta euroak balioa galdu du merkatuetan b 13

Mamuak berriro

urazalean

Page 2: berria - 2015/01/06

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6aHarian2d

Hezkuntza

Heziberri proiektua

Garikoitz Goikoetxea

Adostasuna hezkuntzan nahita-ezkoa dela ohartarazi du behin etaberriro Cristina Uriartek, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza sailbu-ruak. Heziberri 2020 proiektuariburuz galdetutakoan, maiz esandu ez duela bere aldetik jardungo:«Adostasuna nahi dugu». Lehendesadostasunak agerian jarri dira,ordea, curriculuma egiten hasidirenean. Hezkuntzako eragilegehienek, ia guztiek, bizkar emandiote Hezkuntza Sailaren plante-amenduari. Finean, LOMCE hez-kuntza erreformaren sokakotzatjo dute proposamena eragileek,hango eduki asko ageri direlakodekretuetan. «Ekarpenak» aur-keztu dizkiote Jaurlaritzari, curri-culumean zer aldatu beharko li-tzatekeen. Datozen egunetanaurkeztuko du dekretua Uriartek.

Denborak estutu du prozesua.Batetik, administrazioaren jardu-nak: urtarrila, datorren ikastur-tea antolatzen hasteko garaia duJaurlaritzak, eta zehaztuta edukibehar ditu edukiak —liburu be-rriak egiteko modua izango denoso zalantzakoa da, nolanahi ere—.Bestetik, LOMCEren prozesuak:legea ezartzeko egutegia aurreradoa, eta datorren ikasturtean bes-te pauso bat emango du, irakastal-di guztietara iritsiko baita —LehenHezkuntzan soilik ari dira orain—.

Apustu bat egin du Uriartek:Heziberri planarekin lotzea curri-culum dekretuak, eta eragileekinadosten saiatzea. Legearen alde-tik, ez zuen beharrik: Jaurlaritza-ren gobernu kontseiluak onar-tzea aski da, dekretuak direnez.Aurreko aldi gehienetan hori egindu Jaurlaritzak —Nafarroako Go-bernuak ere hori egin du aurten—.

Elkarrizketa mahai hori zabal-tzeak batasun argazki baten buruagertzeko modua jarri dio Uriar-teri; LOMCEren kontrako jarreraberresteko irudia izan da. Orain,ikusteko dago eragileak aurka al-txatzeak nolako kostu politikoaekarriko dion sailburuari, eta He-ziberri ahulduko ote duen —hainzuzen ere, hezkuntza lege berriaprestatzen hastekoak dira aurki—.

ZERTAN DA HEZIBERRI?

Hiru pauso zehaztu zituen Jaurla-ritzak: eredu pedagogikoa ados-tea, curriculum dekretuak pres-tatzea eta hezkuntza legerako bi-dea hastea. Aparteko gorabehe-rarik ez zuten izan eredua adoste-ko: hezkuntza eleaniztuna izateaeuskara ardatz dela, Euskal He-rria aintzat hartzea «hizkuntzaeta kultur agregatu» gisa... Oina-rrizko marko teorikoa, azkenean.

Eragile guztiak bat zetozen, no-lanahi ere, bigarren urratsa izan-go zela giltzarria. Orduan argitu-ko zela Heziberri planak zenbate-ko indarra duen eta JaurlaritzakLOMCErekin zer egin asmo duen.

NONDIK JO DUTE DEKRETUEK?

Erdibidearen alde egin du Uriar-tek: LOMCEren egiturak eta edu-kiak ardatz dira curriculumean,eta euskal ikuspegia txertatu diehoriei. Formula: Espainiako Go-bernuak prestatutako eduki ze-rrenda ageri da —hitzez hitz, kasubatzuetan—, eta horri gehitu dioteeduki horiek bertako ikuspegitikere aztertu beharra. Madrilek ja-rritako betebeharrari erantzundio hala Jaurlaritzak: Espainiakjarritako edukiak nahitaez emanbehar dira; proba orokortuen bi-dez kontrolatuko dute hori. Erki-degoek edukiak garatu ditzakete.

Salbuespen batzuk egin dituz-te, hala ere. Kutsu politiko handi-ko edukiak badira Madrilen cu-rriculumean —armadari goraza-rre; ikasleek Espainiako ereser-kia, bandera eta armarria ezagu-tzea...—, eta horiek kendu eginditu Uriarteren sailak. Aukerahandiagoa zuen horretarako: Ba-lio Sozial eta Zibikoak ikasgaiandaude halako eduki asko —Erlijio-aren ordezkoa da—, eta amaiera-ko azterketa orokortuan ez dituz-te sartuko; Madrilen kontrola ezda horrenbestekoa izango, beraz.

Beste kontzeptu batek ere maizjarri du zeresana curriculumetan:Euskal Herria kontzeptua agerida Uriarteren proposamenean —baita gaztelaniazko bertsioetanere—, baina betiere hizkuntzarieta kulturari lotuta. Zirriborro ba-tzuetan agertu zen egitura politi-ko gisa ere, baina azkenekoan, ez.

Heziberri, ika-mika zaharJaurlaritzak hezkuntzarako taxutu duen curriculuma desegokitzat jo dute ia eragile guztiek b LOMCEriatea zabalduko diola ohartarazi dute b Datozen egunetan aurkeztuko du Uriartek behin betiko testua

Eusko Jaurlaritzaren eta hezkuntzako eragileen arteko bilera, 2013ko urrian. Orduan abiatu zuten Heziberri proiektua. Erdian, Cristina Uriarte, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Page 3: berria - 2015/01/06

ZERGATIK KRITIKATU DUTE?

Uriarteren curriculum dekretuakLOMCE ezartzeko bidea direla sa-latu dute eragile gehienek. Izatez,Kristau Eskolak bakarrik babestudu proposamena jendaurrean.Intsumisioaren bidea erabat baz-tertua du EAJren gobernuak —as-kotan berretsi du ez duela ezbaianjarriko ikasleen segurtasun juri-dikoa—, eta espero izatekoa zenLOMCE beteko zuela atal esangu-ratsuenetan. Eragileen esanetan,baina, gehiegi atxiki zaio errefor-mari; behar ez zen zatietan ere bai.

DEKRETURIK EZEAN, ZER?

Denbora irabaztea izan da Jaurla-ritzaren estrategia orain arte. Ale-gia, argudiatu du berandu aritudela ministerioa, eta astirik ezduela utzi LOMCE ikasgeletanezartzeko. Hori egin du aurtengoikasturtean. Egia da gutxienekoaldaketak ezarri dituela —erlijioa-ren ordezkoa, hirugarren maila-ko azterketa...—, baina zeharkakoformulak erabili ditu eragina txi-kitzeko —Ingurunea ikasgaia bi-tan zatitzeko erabakiari, adibidez,izkin egin dio: ikasgai bat izangoda, baina bi nota jarriko dituzte—.

Denbora faltaren argudioak ezdu balio jada. Are, datorren urte-an amaierako azterketak jartzenhasiko da Madril —aurten 10 urte-koei egingo diete, Jaurlaritzak ja-rrita, baina datorren urtean Es-painiak jarriko die 12 urtekoei—,eta edukiak zehaztuta eduki be-har dira. Eragile batzuek Hezibe-rriko curriculum dekretuak atze-ra botatzeko eskatu dute, bainabeste batzuek diote kaltea litzate-keela hori, zuzenean Espainiakodekretuak sartuko liratekeelako.Argi adierazia du ministerioak:erkidegoek ez badute astirik, au-kera dute Espainiako Gobernuakeginiko curriculuma erabiltzeko.

ILDO BEREAN ARI DIRA?

Sakoneko desadostasunak daudeLOMCEren aurrean nola jokatu.Intsumisioaren ildoa proposatudute batzuek; aztertzen ari dirahorrek lege aldetik zer eragin lu-keen. Bide horrek zalantza sortudu beste eragile batzuen artean,ordea: ikasleen segurtasuna arris-kuan jar litekeen, kezka daukate.

Jaurlaritzak erabat baztertu duez ezartzeko bidea. Legealdi ha-sieran beste erkidego batzuetakoordezkariekin aritu zen Uriarte —tartean Katalunia zegoen—; bateginda jarraitzen dute gainerako-ek LOMCE erretiratzeko eskatzen,baina Jaurlaritza ez da haiekin ari—joan den astean, ez zen izan age-rraldi bateratuan—. EspainiakoAuzitegi Konstituzionalean jarriadu salaketa erreformaren kontra.

Harian b 3BERRIAAsteartea, 2015eko urtarrilaren 6a

d

HezkuntzaHeziberri proiektua

G. Goikoetxea

«Hilik jaio da LOMCE». Ohar ho-rixe egin zion Espainiako Kongre-suko oposizioak Jose Ignacio WertEspainiako Hezkuntza ministro-ari, soilik PPren botoekin errefor-ma onartu zuenean. Keinu bat ereegin zuten —soilik UPDk, UPNketa Foro Asturiasek ez zuten ba-bestu—: agiri batean ziurtatu zu-ten PPk gehiengoa galdu ordukobertan behera utziko dutela LOM-CE. Urte eta erdi joan da ordutik,eta, inkestak ikusirik, indarrahartzen ari da aukera hori. PPkgehiengoa galduko duela ziurtzatematen dute azterketek. Besterikda, hala ere, agiria izenpetu zutentaldeak gai izango ote diren hez-kuntzan beste lege bat adosteko.

Hauteskundeen zainOposizioko alderdiek Madrilen adostu zuten LOMCE desegingo zutelaPPk gehiengoa galtzean; inkesten arabera, oso litekeena da aukera hori

Espainiako Kongresuko oposizioko alderdietako ordezkariak, iazko otsailean, adierazpena sinatu zutenean. J. MARTIN / EFE

ERAGILEEN IRITZIA

bbb «Dekretuek LOMCEren

lehen eta bigarren hezkuntzako

egitura eta edukiak kalkatzen

dituzte. Ez du sareen arteko ar-

dura partekatuaren aldeko

apusturik egiten. Ez da horren

garapen sakona behar curricu-

luma doitzeko. Eskola publikoa

izan behar da hezkuntza siste-

maren ardatz egituratzailea».

EHIGE, BIHE, SAREAN

bbb «Aukera galdu baten au-

rrean egon gaitezke, esku arte-

an duguna nagusiki LOMCEren

aplikazioa delako. Egungo for-

mulaziotik urrun sentitzen gara

ikastolok, eta harekin genuen

itxaropena oraingoz ez da bete.

Berrikusketa eta berridazketa

sakonak behar ditu».

Ikastolen Elkartea

bbb «Heziberrik eskaintzen

duena eta Kristau Eskolak fami-

liei zuzendu nahi dien kalitatez-

ko hezkuntza horrekiko kon-

promisoa norabide berean

doaz. Horrenbestez, Kristau

Eskolak proiektuarekin bat egi-

ten du. Dena den, uste du badi-

rela ikertu behar diren beste

proposamen batzuk ere».

Kristau Eskola

bbb «Jaurlaritzak, erreformari

modu eraginkorrean aurre ez

egiteaz gain, men egiten dio

LOMCEri, eta Heziberriren bai-

tan ezarri egingo du. LOMCEk

edukia nahiz pedagogia kon-

trolatzeko ezartzen dituen tres-

nak onartu ditu Jaurlaritzak».

ELA

bbb «Dekretuek ez dute urrats

eraginkorrik egiten. Agerian

geratzen da ardatza ez dela

Euskal Herrian kokatu, eta gu-

retzat hori ezinbestekoa da.

Herri gisa antolatu eta eraba-

kiak hartzeko ezintasunak ma-

haigaineratu ditu Heziberrik».

LAB

bbb «Ondorioa garbia da: He-

ziberrik bidea ireki dio LOMCE

euskal hezkuntza sisteman

ezartzeari. Troiako zaldia balitz

bezala, Hezkuntza Sailak modu

ezkutuan sartu ditu LOMCEk

jasotzen dituen eduki asko».

EILAS

bbb «Sare pribatu-itunpekoko

patronalaren eta ikastolen inte-

resei erantzuten die zirriborro-

ak; hezkuntza proiektu minori-

tarioa, Europan bide konpara-

garririk ez duena. Administra-

zioak ez du hezkuntza komuni-

tateko gehiengoaren babesik».

CCOO

bbb «Kezkatzekoa da Hezkun-

tza Sailak bere lana zuritzea le-

gea saihesten duela esanez,

eta dekretu batzuetan aldaketa

txikiak eginda konformatzea».

UGT

‘‘

Erreformaren aldaketa gordi-nenak martxan jarri baino lehenegingo dituzte Espainiako Gorte-etarako hauteskundeak. Tituluaklortzeko derrigorrez gainditu be-harreko azterketak —DBH eta Ba-txilergo bukaerakoak— 2016-17koikasturtean jarriko dira martxanoraingo egutegiarekin; 2015ekoudazken-neguan egingo dituztebozak, aldaketarik ez badago. Au-kera izango lukete, beraz, bukae-rako azterketa horiek ez egiteko.

Ez litzateke lehen aldia. 2002anere bere aldetik egin zuen errefor-ma bat PPk —soilik Coalicion Ca-nariak babestua—, LOMCEren so-kakoa; besteak beste, Batxilergoaamaitzean amaierako azterketabat ezarri zuen, eta Erlijioko notapuntuagarria izatea erabaki zuen.

Egutegi bat zuen lege hark ere,eta gobernua aldatu zen bitartehorretan; PSOE iritsi zen gober-nura, eta legea bertan behera utzizuen Jose Luis Rodriguez Zapate-ro presidenteak. Neurri irmoenakmartxan jarri gabe zeuden artean.

Akordioen menpeBestelakoa egoera gaur-gaurkoz.Podemosek beste indar erlaziobatzuk sar ditzake Madrilgo par-lamentuan. LOMCEren kontrakoagiria egin zuten alderdiek sinatuzuten gorteak osatu eta bost hila-beterako eraitsiko zutela legea.Bozen osteko akordioek zer era-gin izango duten ikusteko dago,eta LOMCEren neurri gogorrenakindargabetu ondoren lege berriaegiteko modurik baduten ere bai.

LOMCE-REN ALDAKETAK

Pixkana ari dira ezartzen LOMCE

hezkuntza erreforma. Espainiako

Gobernuaren egutegiak indarrean

jarraitzen badu, lege osoa abian

izango da 2017-18ko ikasturterako.

Martxan dauden aldaketak

Lehen Hezkuntza. Lehen, hiruga-

rren eta bosgarren mailetan mar-

txan dago LOMCE. Hiru aldaketa

nagusi ditu: erlijioa hautatzen ez

dutenek ikasgai arautu bat dute

—Balio Sozial eta Zibikoak—, In-

gurunea ikasgaia bitan zatitu dute

—Gizarte Zientziak eta Natur Zien-

tziak—, eta hirugarren mailan pro-

ba orokortu bat egingo dute. Erki-

degoek jarriko dute azterketa, eta

ez du errepikatu edo ez erabakiko.

Lanbide Heziketa. Bi maila egon

dira orain arte: erdi maila eta goi

maila. Beste bat erantsi diote

LOMCErekin: oinarrizkoa. DBHko

titulua lortu ez duten gaztetxoak

hara bidaliko dituzte, lanbide bate-

rako prestakuntza jasotzera. Nafa-

rroan martxan dago lehen maila;

Eusko Jaurlaritzak, aldiz, zeharka

saihestu du eredu hori abiaraztea.

Datorren ikasturteko aldaketak

Lehen Hezkuntza. Erabat zabal-

duko da LOMCE: bigarren, lauga-

rren eta seigarren mailan hasiko

dira. Seigarren mailan azterketa

orokortu bat egingo dute —Espai-

niak ezarriko du proba—, nahiz eta

«orientatzailea» soilik izango den.

DBH. Lehen urratsak egingo ditu

LOMCEk: lehen eta hirugarren

mailan jarriko dute. Hirugarren

maila amaitzean, Lanbide Hezike-

tara edo Batxilergora jo erabaki

beharko dute ikasleek. Gaztetxo

horiek, laugarren mailara iristean,

proba orokortu bat izango dute

—gainditu beharrekoa da titulua

lortzeko eta aurrera segitzeko—.

Batxilergoa. Lehen mailan hasiko

dira ezartzen. Bigarren maila amai-

tzean, proba orokortu bat izango

dute ikasle horiek, Madrilek zehaz-

tua. Gainditu egin beharko da titu-

lua jaso eta unibertsitatera joateko.

Lanbide Heziketa. Oinarrizko bi-

garren maila abiatuko dute Nafa-

rroan, eta, hortaz, Oinarrizko Lan-

bide Heziketa osoa martxan izan-

go da. Ikusteko dago Jaurlaritzak

zer egingo duen. Teorian, martxan

jarri beharko luke oinarrizko maila.

Page 4: berria - 2015/01/06

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6a4 b Harian

bermatzeko». Sistema hobetzeada proposamena: «Egungo mar-koan, badago tartea aurrera egi-teko». Euskara ardatz izatearenalde egin du EAJren gobernuak.

Eredu sistemaren aldeko da PPere, «baina gaurkotuta». Ingele-sa giltzarri dela nabarmendu duOiarzabalek: «Hori da apustua».Euskara «indartzea» ondo ikusi-ko luke —hori egin dute gaztelaniahutsezko A ereduan—, baina inge-lesari pisu gehiago emanez. Hirueleko ereduaren aldekoa da PSEere. Joan den legealdiko probakemaitza «ikusgarriak» izan di-tuela nabarmendu du Zelaak, etahori dela bidea: «Eskolek erabakizezaketen zer neurri eman hiz-kuntza bakoitzari, beti euskara le-henetsiz». Ikastetxe adina eredu.

Gainerako taldeetatik urruna-go dago EH Bildu. Ereduen siste-ma alboratu nahi du: «Eman dueman beharrekoa». Arrondokadierazi du hizkuntza ofizialakbermatu behar direla lehenbizi.«Eta euskara ez dago bermatua.Ardatza euskara izan behar da,eta joango gara eleaniztasunera».

FINANTZAKETA

bbb Atzeratutako eztabaida

Hezkuntza sareen finantzaketandago ika-mika nagusia oraintxe.Eragile batzuk ari dira indar egi-ten: batetik, Ikastolen Elkartea,baliabideen banaketa «bidezkoa-goa» eskatuz; bestetik, sare pu-blikoko eragile eta talde batzuk —batez ere EHIGE eta EILAS—, sis-temaren ardatza sare publikoakizan behar duela nabarmenduz.

«Eztabaida ugari daude zintzi-lik herri honetan, eta finantzake-tarena da bat», aitortu du EH Bil-duko kideak. Koalizioak oraindikez du finkatu behin betiko iritzia.«Eztabaidan murgilduta gaude».Hala ere, gutxieneko bat argi utzidu Arrondok: «Oinarrizko balia-bideak bermatu behar dira». Zerdefendatuko duen ez du argi azal-du EAJk ere: «Sistema osoa hartubehar da kontuan. Oso zabaldutadaude sare biak; biak dira beha-rrezko. Finantzaketari dagokie-nez ere bai». Berriozabalek dio«patxadaz eta eragile guztiak ain-tzat hartuz» aztertu behar dela.

Argiago mintzo dira PSE eta PP.Sozialistek uste dute oraingo fi-nantzaketa aski dela. «Euskadikosare itunpekoa da inguru osoangehien jasotzen duena. Publikoaizan behar da ardatza. Baliabidegehiago ez badago, ezin da gaurkoegoera mugitu». PPk, aldiz, itun-peko sareak babestu ditu. «Arra-zoi dute: gaurko finantzaketa ezda egokitzen kostu errealetara.Babes handiagoa behar dute. Zail-tasunetan daude ikastetxe asko».

G. Goikoetxea

Azken helmuga daHeziberri plane-an: lege berria egi-tea hezkuntzan.Ezinezkoa da le-

gealdi honetan onartzea, bainabidea hasi nahi du Eusko Jaurlari-tzak. 1993ko Euskal Eskola Publi-koaren Legea dago indarrean; sis-temaren erdia soilik hartzen du:publikoa. Lege berria egitearenaurka ez da inor agertu, baina de-sadostasunak daude. Gainera, al-derdi gehienek ez dute erabat ze-haztu beren jarrera. Oraingoz,zintzilik segituko du lege berriak.

Gobernu programan eta EAJ-ren bozetako egitasmoan ageri dalegea egiteko ideia. «Hezkuntza-ren egitura guztia gorpuztu etakoherentziaz hornitzea» da xe-dea; hots, publikoa soilik ez, itun-pekoa ere hartzea. Hain zuzen ere,itunpekoak —batez ere ikastolak—ari dira legea bereziki eskatzen.

CURRICULUMA

bbb PP, Heziberrirekin ados

Edukien gaiak ez du zuzeneko lo-turarik legearekin —dekretuz egi-ten ditu Jaurlaritzak—, baina ezta-baida sutsuenetakoa horrek sor-tzen du. Heziberrin curriculumakegiteko bidea berria izan dela na-barmendu du EAJk: «Inoiz plan-teatu ez den moduko parte hartzeprozesu bat izan da: eragile guz-tiekin landu da». Lan egokia izandela uste du Jone Berriozabal par-lamentariak. «Jarrera kritikoakegon dira, baina batez ere kritikaeraikitzailea egin dute. Eragilepolitikoek eskatu dute Heziberrierretiratzea, ez hezkuntzakoek».

Legebiltzarrean ez daude guz-tiak ados. EH Bildu eta PSE-EE batdatoz: LOMCEri atea irekiko dioHeziberrik. «Guztiz kezkagarriada: gure hezkuntza propioa erai-kitzeko eduki eta oinarririk ez du;gehiago da LOMCE ezartzekotresna. Kalko bat», salatu du Be-len Arrondo EH Bilduko legebil-tzarkideak. Ildo beretik jo du Isa-bel Zelaa sozialistak ere: «Jaurla-ritzak esan zuen LOMCEren gara-pena galgatzeko zela. Ordea, apli-katu egingo du, baita behar ezdenean ere. Neutralizatu ez, eza-rri egingo du». Heziberriren ere-dua zalantzagarri da PSErentzat:«Ikastolen proiektuaren kopiada. Oso aldaketa sakona». PP dasalbuespena: aparteko kritikarikez du egin, LOMCE betetzen dute-lako dekretuek. «Garrantzitsuada legera egokitzea, eta saiatu di-ra», adierazi du Iñaki Oiarzaballegebiltzarkideak. «Kalitatea ho-betzea defendatzen dugu, gehiegiez sartzea identitatezko gaietan».

Egoera horretan hasiko dira le-geaz hizketan. Berriozabalek argijarri du baldintza: «Ezinbestekoada oinarrizko akordioa lortzea».Legea egitearen kontra ez daudegainerako taldeak, baina dudabatzuk dituzte. Zelaak, adibidez,garaiarekin du zalantza: ziur daMadrildik beste lege bat iritsikodela, PPk gehiengoa galdu ostean.

HIZKUNTZAK

bbb Ingelesa nola txertatu

Giltzarrietako bat izango da hiz-kuntzaren gaia. Euskalduntzekohelburuari gehitu zaio ingelesaikastea. Nola egin, desadostasunhandiak dituzte alderdiek. Ere-duen aldekoa da EAJ: «Ereduensistemak iraun egin behar du, gu-rasoen hautatzeko eskubidea etahizkuntzak ikasteko betebeharra

Hezkuntza legea egiteko bidea abiatukodute orain Heziberri planean. Bi aldetandago eztabaida nagusia: hizkuntzak etafinantzaketa. Urteetan izkin egindakoeztabaidei ekingo diete parlamentuan.

Eztabaidariekiteko garaia

Bi ikasle, aurrez aurre, azterketak prestatzen. Artxiboko irudia. JORGE PASCUAL / EFE

«Ereduek iraun behardute, hautatzekoeskubidea etaikasteko betebeharrabermatzeko»Jone BerriozabalEAJko legebiltzarkidea

«Gure hezkuntzaeraikitzeko oinarririkez du Heziberrik;gehiago da LOMCEezartzeko tresna»Belen ArrondoEH Bilduko legebiltzarkidea

«Euskadiko itunpekosarea da inguruangehien jasotzenduena. Publikoa izanbehar da ardatza»Isabel ZelaaPSE-EEko legebiltzarkidea

«Garrantzitsua dalegera egokitzea, etasaiatu dira Heziberrin.Kalitatea hobetzeadefendatzen dugu»Iñaki OiarzabalPPko legebiltzarkidea

d

Hezkuntza

Lege berrirantz

Page 5: berria - 2015/01/06

Harian b 5BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6a

G. Goikoetxea

Indarkeriaren biktimen lekuko-tasunak ikastetxeetara eramate-ko asmoa du Espainiako Gober-nuak, baina indarkeria guztiakkontuan hartu gabe. DBHrako etaBatxilergorako edukietan propo-satu dute biktimak eskoletara jo-atea, «gertakariei buruzko berenkontakizuna» egitera. Madrilgogobernuaren curriculuma ETAriburuz mintzo da, ez Euskal He-rrian eragina izan duten beste tal-de batzuei buruz —GAL, adibidez,ez da ageri; ez estatuaren indarke-ria ere—. Biktimen gaian arduraizango du Barne Ministerioak, etaFundacion de Victimas del Terro-rismo elkartea izango du lankide.

Hilabeteak dira eskoletan ETA-ren indarkeriari aurre egiteko as-moa azaldu zutela. Guardia Zibi-lak Nafarroako D ereduko irakas-leei buruzko txosten bat egin etagero egin zuten iragarpena —lauirakasletik bat «etazalea» zelaohartarazi zuten txosten hartan—.

Neurriak bi ildotan hartu dituz-te. Batetik, curriculumean: terro-rismoaren arazoa landu beharkodute eskoletan —genero indarke-riarekin, arrazakeriarekin eta ho-rrelakoekin batera—. Bestetik, zi-gor kodearen erreforma baliatuz,PPren asmoa da terrorismo deli-tuak egiteagatik zigortutako per-tsonek irakaskuntzan lanik eginahal ez izatea zigorra bete eta gero.

ETA, GRAPO eta Terra LliureLOMCE hezkuntza erreformarenondoren curriculum dekretuaktaxutzen ari direla baliatuz, lehenneurriak hor hartu ditu PPren go-bernuak. Historia ikasgaian, adi-bidez, lekua izango dute talde ar-matuek: haien ibilbidea aztertu-ko dute, eta «mehatxu terroris-tak Espainiako normalizazio de-mokratikoan izandako eragina».Curriculumean hiru talde armatusoilik aipatu ditu Madrilek: ETA,GRAPO eta Terra Lliure. ZehatzenHistoria ikasgaian ageri bada ere,zeharkako gaia izango da eskolan.

Biktimen ikuspegia landukodute bereziki. Historia ikasgaian,biktimen elkarteak aztertuko di-tuzte, eta mehatxupean zein biziizan diren; Psikologian —hautazkoikasgaia da—, ekintza terroristakaztertuko dituzte. Eskoletan pre-bentzio lana egin beharko dela ze-haztu dute edukietan: «Indarke-ria terrorista baztertzea bultzatubehar da, pluraltasuna, zuzenbi-de estatua errespetatzea, terroris-moaren biktimei errespetua iza-tea eta terrorismoa prebenitzea».

Fundacion de Victimas del Te-rrorismo elkartearekin arituko dalankidetzan gobernua. Batez ereETAko biktimak daude hor —MariMar Blanco da presidentea, Mi-guel Angel Blancoren arreba—,baina badira beste batzuk ere; M-11ko biktimen taldea, esaterako.

Jaurlaritza, beste ildo batezBiktimen lekukotasunak eskole-tara eramateko plan bat baduJaurlaritzak ere. Aurreko gober-nuak abiarazi zuen, PSErekin, etaoraingoak jarraitu egiten du. Ma-drilen asmoaz bestelako izaeradu, hala ere: ETAren biktimak ezezik, beste talde batzuenak ere aridira parte hartzen —GAL, BVE...—,eta Poliziaren biktimak ere bai. Ezdu arazorik izango Jaurlaritzakhorretan segitzeko, eskumenabaitu Madrilen edukiak osatzeko.

Nafarroan izan daiteke aldake-ta. LOMCEri erabat jarraitu diohango gobernuak. Orain ere halabada, ETAren biktimak bakarrikhasiko dira ikastetxeetara joaten.

ETAren indarkeria bakarrik hartudute aintzat LOMCEko edukietanBiktimak eskoletara joango dira lekukotasunak ematera b Edukiak Madrilek eta Fundacionde Victimas del Terrorismo elkarteak egingo dituzte b GALen biktimak-eta ez dituzte aipatu

Jose Ignacio Wert, Espainiako Hezkuntza ministroa, artxiboko irudi batean. JAVIER LIZON / EFE

d

Hezkuntza

Espainiarencurriculuma

BESTE EDUKI BATZUK

DBHko eta Batxilergoko curriculu-

metan leku berezia dute Espainiari

buruzko gorazarreek. Hona he-

men horietako batzuen adibideak.

1 Armada. «Espainiako Kons-

tituzioan indar armatuei

emandako misioa ezagutzea,

eta segurtasunaren eta bakearen

aldeko nazioarteko organismoe-

kin Espainiak dauzkan konpromi-

soekin duten lotura ere». «Indar ar-

matuen misioaren garrantzia azal-

tzea (Defentsa Nazionaleko Legea,

15. artikulua) defentsa eta segurta-

sun nazionalean, giza eskubidee-

tan, bakea sustatzen, eta haien ze-

regina larrialdi eta giza laguntzan».

2 Konstituzioa. «1978ko

Espainiako Konstituzioa-

ren oinarriak ezagutu eta

baloratzea, abiapuntu dituen balio

etikoak identifikatuz». «Errespetua

agertzea Espainiako Konstituzioa-

ri; azalpenezko irakurketa komen-

tatua eginez, herritarrek dituzten

eskubideak eta betebeharrak

identifikatzea, era kontziente eta

arduratsuz bereganatzeko Espai-

niako Estatuan gailendu behar du-

ten bizikidetza printzipioak». «Es-

painiako Konstituzioan zedarrituta-

ko atariko kontzeptuak deskriba-

tzea, baita haien dimentsio etikoa

ere: espainiar nazioa, pluraltasun

ideologikoa, indar armatuen rola

eta haiei emandako funtzioak...».

3 Segurtasuna. «Segurta-

suna eta bakea Giza Esku-

bideen Aldarrikapen Uni-

bertsalean aitortutako eskubide

gisa ulertzea, baita espainiarren

konpromiso gisa ere (Espainiako

Konstituzioaren atarikoa). Azken

denboretan sortu diren meha-

txuen arriskua identifikatu eta eba-

luatzea». «Segurtasunari eta bake-

ari buruz mintzatzea, pertsonen

eskubide oinarrizko gisa; bizitzeko

eskubiderako eta askatasunerako

duten garrantzia hautematea, on-

dorioak agertuz». «Aurkezpen bat

egitea gaurko munduan bakea-

rentzat eta segurtasunarentzat

dauden mehatxuei buruz: terroris-

moa, ingurumen hondamenak,

nazioarteko mafiak, pandemiak,

eraso zibernetikoak, suntsipen

handiko armen, pertsonen eta or-

ganoen trafikoa, eta bestelakoak».

4 Erregea. «Francoren he-

riotzaren ondoren propo-

satzen ziren aukera politi-

koak azaltzea, eta bakoitza nork

defendatzen zuen ere bai. Trantsi-

zioan erregeak jokatutako rola

azaltzea».

2.256LEKUKOTASUNAK ENTZUN

DITUZTEN IKASLEAK

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2.256 ikaslek entzun dute biktimen

testigantza, Jaurlaritzaren arabera.

21 ikastetxetan izan dira hamazaz-

pi biktima: ETA eta Komando Au-

tonomo Antikapitalisten 11, GALen

lau eta Poliziaren indarkeriaren bi.

Page 6: berria - 2015/01/06

Edurne Begiristain

Espainiako Kontu Auzitegiko Fis-kaltzaren txosten batek delituzantzuak aurkitu ditu Espainiakonahiz Euskal Herriko hainbat al-derdiren 2012ko kontuetan. Al-derdi horien artean, Euskal Herri-ko bi daude: EAJ eta EA. Horiek ezezik, PP, PSOE, CDC eta UDC al-derdiak ere jomugan jarri dituOlayo Gonzalez Soler fiskalbu-ruak bere txostenean, iruzur egindutelakoan. El País egunkariakatzo argitaratu zuen dokumentuhori, eta alderdi nagusiek bereha-la ezeztatu zuten inolako legeurratzerik egin izana. EAJk etaEAk, gainera, azalpenak eskatuzizkioten Espainiako Kontu Auzi-tegiari, eta salaketa horiek argi-tzea galdegin zioten.

Informazioak sortutako zala-partak eraginda, Espainiako Kon-tu Auzitegiak ohar bat plazaratuzuen zehaztuz dokumentuan ai-patzen diren datuak ez direlabehin betikoak, eta ez duela us-tezko delituen inguruko erabakiirmorik hartuko salaketak ikertuartean. Fiskaltzak Kontuen Epai-tegiari igorri dio txostena, alder-dien kontuen fiskalizazioari bu-ruzko informazio zabalagoa etaustezko iruzur delituen ingurukoinformazio «osagarria» emandezan.

Nolanahi ere, Espainiako kaze-tak argitara emandako txostenagogorra da oso alderdien ustezkodelituen inguruan. Izan ere, fiska-lak «delitu penal larriak» egotzidizkie alderdiei; besteak beste,honako hauek: zorrak legez kan-

po barkatzea, kontuetan diru sa-rrerak eta gastuak ez jasotzea,fundazio ezezagunei zalantzazkomaileguak ematea eta legez kan-poko dohaintzak jasotzea. Iker-keta 2012. urteko kontuen ingu-rukoa da.

EAJri ustezko hiru delitu lepo-ratzen dizkio fiskaltzak. Batetik,txostenak dio jeltzaleek ez zutelalanda jabego baten trukearen bi-dez lortutako 4,9 milioi eurorenirabazien berri eman. Horrezgain, alderdiari leporatzen dio«merkataritza-sozietate sare ba-ten jabe» izatea, zeina ustez legezkanpoko finantzaketa lortzekoerabili zuen. Merkataritza sozie-tate horien artean omen daudeLurukanez eta Iguzkia izenekoak,txostenaren arabera. Azkenik,jeltzaleen kontuak ez direla erre-

alak eta ez dutela jarduera guztiajasotzen salatu du Gonzalez Solerfiskalak bere ikerketan.

Bestelakoak dira FiskaltzakEAri leporatzen dizkion ustezkodelituak.Txostenak dioenez, al-derdi horrek ez du 2012an eginda-ko diru sarrera eta gastuen berrieman, eta horregatik dio iruzurfiskala egon litekeela.

Ustezko iruzur horiek denakukatu dituzte EAJk eta EAk. Oharbaten bidez egin dute jeltzaleek,eta kazetarien galderei erantzu-nez, berriz, EAko idazkari nagusiPello Urizarrek. EAJk komunika-bideetara igorritako oharrean na-barmendu du ez duela legez kan-poko finantzazioarekin lotutakoinolako deliturik egin, ez bestela-ko deliturik ere, ez 2012an, ezinoiz. Komunikatuan EAJk azal-du duenez, iazko maiatzeaneman zizkion auzitegiari 2012kokontuen inguruan eskatutako ar-gibideak, eta hark ontzat jo zituenalderdiak aurkeztutako alegazio-ak. Horren seinale da, EAJk dioe-nez, Kontu Auzitegiak bi alderdiriisunak jartzea proposatu zuela,eta horien artean ez zegoela EAJ.

Fiskaltzak leporatzen dizkienbeste bi delituak ere ezeztatu di-tuzte jeltzaleek.Barakaldoko lur-sailaren truke jasotako diruareninguruan diote 2008an batzokiberri bat egin zutela bertan, au-rretik beste batzoki bat zegoenleku berean, eta udalaren baimenguztiak bete zituztela. Kontu ko-rronteak, berriz, eguneratutadauzkatela argitu dute.

Pello Urizar EAko buruak, be-rriz, zentzugabetzat jo ditu sala-ketok: «Zehatz-mehatz bete di-tugu Kontu Auzitegiak igorritakoebazpenak, eta erakunde horrekez du inoiz aipatu iruzur fiskalzantzurik zegoela». Azken 28 ur-teetan EAri hainbat ikuskapenegin dizkiotela gaineratu du Uri-zarrek, eta sekula ez dela arazorikizan. Horiek hala, EAko idazkarinagusiak iragarri du salaketareninguruko azalpenak eskatukodizkiola auzitegiari. Txostenaegunkari baten bidez zabaldu iza-nari buruz ere argibideak eskatu-ko dizkiola esan du Urizarrek.

Gonzalez Soler fiskalburuakPP, PSOE, CDC eta UDCren ustez-ko iruzurrak ere zehaztu ditu.Besteak beste, CDCren inguruandio CIUri eta bi fundaziori eskai-nitako zerbitzuen truke jasotako1,7 milioi euro ez dituela behar be-zala egiaztatu. CIUren kasuan, sa-latu du Kutxabankek 9,5 miloieuroko zor bat barkatu ziola, etaPSOEk mailegu «faltsuak» emanzizkiela bere fundazioei.

Bestalde, PPri leporatu dio ezzituela 1,3 milioi euro deklaratu

Ogasunean, eta zenbait enpresa-rekin sinatutako 34 kontratuukatu egin dizkiola KontuenEpaitegiari. Salaketok irmo ezez-tatu ditu PPk, eta gaineratu dubeti eman diola eskatutako doku-mentazio guztia. Arantza Quiro-ga EAEko PPko buruak, berriz,bere alderdiak iruzurraren aurkamartxan jarritako neurriak gogo-an hartu ditu, eta esan PP «aitzin-daria» izan dela ustelkeriarenaurkako borrokan.

EAJk eta EAk ukatu egindute legea urratu izanaEspainiako Kontu Auzitegiko Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu dituhainbat alderdiren kontuetan bEAJ, EA, PP, PSOE, CDC eta UDCalderdien ustezko iruzurrak jaso dituen txostena ez da behin betikoa

Ramon Alvarez de Miranda, Espainiako Kontu Auzitegiko presidentea, artxiboko irudi batean. EMILIO NARANJO / EFE

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6a Euskal Herria 7

DELITU ZANTZUAK

Espainiako Kontu Auzitegiko Fis-

kaltzaren txostenak PP, PSOE,

CDC, UDC, EAJ eta EA alderdien

ustezko iruzurrak jasotzen ditu.

Hona hemen horietako batzuk:

CDC

Fiskaltzak dioenez, alderdiaren

kontuetan ageri diren 1,7 milioi eu-

roko diru sarrerek ez dute bat egi-

ten CIU alderdiari eta CatDem eta

Forum Barcelona fundazioei ustez

eskainitako zerbitzuen kopuruare-

kin. Urteko kontuan diru sarrera

eta gastu guztiak ez jasotzea ego-

tzi dio, halaber.

UDC

Kutxabankek 9,5 milioi euroko zor

bat barkatu ziola dio txostenak.

Halaber, Gironako egoitzaren zo-

rraren kopurua puztea leporatu

dio.

PP

Ogasunaren aurkako ustezko iru-

zurrak egotzi dizkio, besteak bes-

te, 1,3 milioi euro ez deklaratzea.

Halaber, leporatu dio zenbait en-

presarekin sinatutako 34 kontratu

ukatu egin dizkiola Espainiako

Kontuen Epaitegiari.

PSOE

Besteren artean, Pablo Iglesias eta

Ideas para el Progreso fundazioei

4,4 milioi euroren mailegu faltsuak

ematea egotzi dio, jakinda ezin zi-

tuztela bueltatu.

EAJ

Besteak beste, landa jabego ba-

ten trukearen bidez lortutako 4,9

milioi euroren irabazien berri ez

ematea leporatu dio fiskaltzak. Ha-

laber, «legez kanpoko finantzake-

ta» lortzeko asmoz «merkataritza-

sozietate sare baten jabe» izatea

ere egotzi dio.

EA

Fiskaltzak salatu du EAk ez duela

2012an egindako diru sarrera eta

gastu guztien berri eman. Dioe-

nez, 72 kontu korronte ditu,

383.999,26 eurorekin guztira.

Page 7: berria - 2015/01/06

Erredakzioa Donostia

Mila Ioldi euskal presoa (Ataun,Gipuzkoa) 2011ko irailean aterazen espetxetik, gaixotasun larribat duela-eta, baina zigorra oso-rik bete arte zaintzapean utzi zu-ten libre: eskumuturreko telema-tiko bat jarri zioten, eguneko 24orduetan kontrolpean izateko.

Orain bete du kondena osorik, etaatzo Donostiako Martutene kar-tzelara joan zen eskumuturrekoaentregatzera. Goizeko hamar etaerdietan sartu zen espetxera ho-rretara, eta handik minutu gutxi-ra atera zen. Kanpoan zain zeuz-kan hainbat senide eta lagun.

Ioldi eta haren bikotekideFrancisco Jose Ramada Mexiko-

tik estraditatu zituzten, 2001ean.Ioldiri zortzina urteko bi kartzelazigor ezarri zizkioten, Cosme Del-claux eta Jose Maria Aldaia enpre-sariak bahitu izana leporatuta.

Atxagaren babesa U-10ariSare herritar plataformak jakina-razi duenez, Bernardo Atxagaidazleak ere eman dio atxikimen-

Mila Ioldi libre geratu da,eskumuturrekorik gabeDuela hiru urte pasa zaintzapean utzi zuten aske, gaixotasun larribat dela eta b Atzo Martuteneko espetxera joan zen eskumuturrekotelematikoa entregatzera b 2001ean estraditatu zuten, Mexikotik

Mila Ioldi —erdian— eta haren senide eta lagunak, atzo, Donostian. J.C. RUIZ / ARP

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6a8 b HarianEuskal Herria

dua larunbatean Bilbon euskalpresoen eskubideen alde izangoden mobilizazioari. Horrela, 110lagun ezaguneko zerrenda baterabatu da Atxaga.

17:30ean hasiko da Bilboko

ekinbidea, Casillatik eta udale-txetik, eta Zabalburun batu. Jen-detza handia espero da. Atzo za-baldu zuten Ipar Euskal Herritikgutxienez 25 autobus joango direla Bilbora larunbatean.

Presoak etxeratzeko eskatuko du Sortukhilaren 13an, Gorenaren bilkura egunean

ERREDAKZIOA bSortuk mobilizazioak egingo ditu herriz herri dato-rren asteartean, hilaren 13an, Espetxe politika kriminalari Stop. Pre-soak etxera lelopean. Egun horretan dira biltzekoak Espainiako Auzi-tegi Goreneko epaileak zigorrak batzeko irizpideez erabakitzeko. Sor-tukoek esan dutenez, «ingeniaritza juridikoa egin edo ez» erabaki be-harko dute epaileek, «Europatik datorren araua urratu edo ez». Sala-tu dutenez, «Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera ezegiteko» erabiltzen du espetxe politika Espainiako Gobernuak.

Barredak dio «legedia saihesten» dutelaAuzitegi Nazionaleko Lehen Atalean

BILBO bEspainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako Lehen Atalean«Espainian aplikatu beharreko legedia saihestu» egiten dutela uste duLeopoldo Barreda PPko diputatuak. Hala adierazi du Onda Vasca irra-tian, Lehen Ataleko epaileek euskal presoen espetxealdiak batzeariburuz hartutako erabakiaren harira —Europako Batasunak ezarritakoarauaren alde agertu zen atal horretako gehiengoa—. Barredaren esa-netan, «ibilbide jakin bat» dute epaile horiek, eta herritarrentzat «es-kandalagarriak» dira halako erabakiak.

Ahal Dugu-rentzat, EH Bildu ez da «kasta»deitu duenaren «adibide tradizionala»

BILBO bEH Bildu ez da «gobernuan urte asko daraman alderdi tradi-zional bat», ez da Podemos Ahal Dugu-k «kasta» izendatu duen ere-duaren «adibide tradizional bat». Hala esan du Bilboko Ahal Dugu-koidazkari nagusi Lander Martinezek. Radio Euskadin azaldu duenez,ibilbide politikoa norberarentzat onurak lortzeko erabiltzen dutenaksartzen dituzte zaku horretan, eta gogora ekarri du oraindik ez dutelaharremanik gainerako indar politikoekin: «Ez gara aliatu bila ari, era-tze lanetan ari garelako».

«Ez dugu jakin erabaki egokiakhartzen eragozteko hainbeste kostatuta lortutakoaskatasuna bermatzen ez dutenpopulismo horiek sortzea»Arantza QuirogaEAEko PPko presidentea

Page 8: berria - 2015/01/06

Hilberriak

Adingabeei sexu organoak erakustealeporatuta, gizon bat atxilo hartu dute

BERMEO bErtzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegungoizean Bermeon (Bizkaia), adingabeei sexu organoak erakusten ari-tzen zelakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu du bi sa-laketa jaso dituela; haien arabera, gozokiak eskainiz hurbiltzen zenumeengana, sexu organoak erakusteko. Exhibizio delitua egotzi diote.

Gurutzetako ospitaleko larrialdietaneriak korridoreetan dituztela salatu dute

BARAKALDO bLarrialdietako zerbitzua «kolapsatua» egon zen atzoGurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), sindikatuen arabera. Sala-tu dute korridoreetan izan zituztela eriak, eta 45 ordu ere itxaron beharizan zutela batzuek ohea eman arte. Oheak prestatzeko eskatu dute.

Ingurumen arauen aurka doan zabortegibat eraiki dutela salatu du CADEk

UZTARITZE bCADE kolektibo ekologistak salatu du UztaritzekoArruntza auzoan (Lapurdi) ingurumena errespetatzen ez duen honda-kindegi bat sortu dutela. Hala dio taldeak Bruno Karrere herriko auza-pezari bidalitako gutunak. Zabortegiak urean kalteak egin dituela sa-latu dute, eta alkateari gunea berritzea eta konpontzea galdegin diote.

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6a10 b HarianEuskal Herria

Erredakzioa Donostia

Epailearen baimenik gabe entzu-ketak egitea legezkoa ote den za-lantza handiak agertu ditu CGPJEspainiako Botere JudizialarenKontseilu Nagusiak. ProzeduraKriminalaren Legea aldatzeko as-moa du gobernuak, eta aukera ja-rri nahi du Poliziak epaileei jaki-narazi gabe entzuketak egiteko;«larritasun bereziko kasuetara-ko» litzateke salbuespena. CGPJkdio duda handiak eragiten dituelaproposamen horrek, litekeena de-lako legezkoa ez izatea. Datorrenastelehenean aztertuko du gaiasakon epaileen aginte organoak.Bozkatuko duten txostena entzu-ketak zabaltzearen kontrakoa da.

Proposamena abenduan eginzuen Espainiako Gobernuak. Ze-latatzeko bideei buruzkoa da be-rritasun nagusietako bat: teknolo-gia berriak sartuko dituzte entzu-keten artean —SMS, Whatsapp...—, eta batzuetan epaileari kasu eginbeharrik ez izatea —Barne Minis-terioaren baimena beharko luketepoliziek entzuketak egiteko, eta24 ordu baino lehen epaileariemango liokete horren berri —.

Prozedura Kriminalaren Legeaaldatuta, gainera, instrukzio epe-ak mugatu nahi ditu Madrilek:auzi arruntetan, sei hilabete izan-go dira; kasu konplexuagoetan,berriz, 18 hilabete —36 izango dirasalbuespenetan—. Ez du begi txa-rrez hartu aukera hori CGPJk, bai-na eskatu du ohiko auzietan erejartzeko aukera epea luzatzeko.Epea luzatzeko eskaria alde guz-tiek egin ahal izatea eskatu dute,gainera, txostengileek.

CGPJk zalantzanjarri du epaileenbaimenik gabeentzuketak egiteaKasu batzuetan baimenik gabe egin nahi dituentzuketak PPk; CGPJk duda du legezkoa den

Entzuketak egiteko aukera handitu nahi dio Madrilek Poliziari. VICTOR LERENA / EFE

«Oso positiboa da haurdunaldianahita eten dutenen kopuruajaistea. Erakusten du ez delabeharrezkoa legea aldatzea»Nuria MedinaPSNko Berdintasun idazkaria

3.000CARITASEN ALDE BILBON BANATUTAKO ERREGE-OPIL ZATIAK

Azken urteetan legez, errege opila banatu zuten atzo Bilbon, Caritasen-

tzat dirua biltzeko. Euro batean saldu zituzten opil zatia eta txokolatea;

denera 3.000 zati. Hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu zuten.

Eskelak (0034)943 30 40 30 [email protected]

Jon Urrestilla AristiAmaren sabeletik mundu zabalera

hamalau hilabetez denok gozatzera

zutaz maitemintzeko guretzat sobera

etzaude bakarrikan denok hemen gera

orain gure barruan Jon, biziko zera.

ZURE GURASOEN LAGUNAK

URRESTILLAN, 2015eko urtarrilaren 6an

Eskelak

(0034)943 30 40 30

[email protected]

Page 9: berria - 2015/01/06

Erran zaharrak

B i unibertso arras ezberdinetatikdatozela uste bada ere, Olentzeroketa Errege Magoak anitz dute elka-rrekin. Hasteko eta behin, ikatza.

Ez da kasualitate handia erregeek gaizki porta-tutako haurrei Olentzerok ekoizten duenaekartzea? Ez dago argi zer dela eta. Ematen du,ekoizpenaz eta banaketaz nor arduratu ongi

zehaztuta bazuten ere,agian Errege Magoekikokontratu abusuzkoa delakausa, euskal ikazkinaberegain jarri zela lane-an. Susmoak haratagoeramanik, galdetzen dutguztia ez ote zen ekialde-ko (maiestateen) mafien

estalki hutsa, jostailuen diru beltza zuritzeko.Baina atsotitzak ongi esan bezala, «ikatz zaku-tik irin zuririk ez».

Espainiako kontu auzitegia (aurrekoazoraindik arduratu ez eta) alderdi politikoenfinantzaketari buruzko txostena atera berri du(EAJ edo EA bezalakoen diru sarrera ilegalenzantzuez mintzo) eta nago hemen ere «ikatzzakutik irin zuririk ez» ala «beltz guztiak ezdira ikatz» zein aplikatu behar den ez dakidala.Baten batek bota du alderdi guztien ustelkeriaazpimarratu nahi dutela, berriro ere nork bereopilari edo hautesleari ikatza hurbiltzen saia-tzeko.

Hainbat alderdi gaizki portatu dira. Ez daki-gula hurrengo hauteskundeetan (ikatza ekar-tzea) ahantz.

JIRAAngel Erro

Scrooge

D ickensena ematen du istorioak, on-gizatearen ideologiak kapitalismoabezatzeko —eta, horrenbestez, abe-ratsen, eta, oro har, mendebaldetar

zurion bihotza— ahalegina egin aurreko garaie-takoa. Eguberri egunez hil baita Maria Frances-ca bi hilabeteko haurtxoa Champlanen, Pariskoeskualdeko herri batean. Jo baitute guraso atse-kabetuek alabatxoari atseden emateko lur bila,

eta Christian LeclercChamplaneko auzapezakukatu egiten baitie: ijitoakdirelako, errumaniar ja-torrikoak, eta baimenikgabe bizi direlako ur etaargindarrik gabeko auzo-kanpalekuan.

Hain justu, garai bel-tzetara errazegi garraiatzen gaituelako piztu duhalako zalaparta auzapezaren erabakiak: esate-rako, jokabide hori Frantziarentzat iraingarriadela salatu du Valls lehen ministro sozialistak,gainerakoan, ijitoen kanporatzea botoak biltze-ko banderola gisa darabilen arren. Espantukagaitzetsi du, halaber, Sarkozy presidente ohi, es-kuineko buruzagi eta Vallsen aitzindariak. No-lanahi, Dickensen ipuineko Scrooge bihozgabeharen pareko marraztu dute Leclerc auzapeza.

Arazoa ez da hori, ordea. Baizik eta Valls, Sar-kozy eta soka bereko agintariek herritarrenganegon daitezkeen Scrooge potentzialak iratzar-tzeko diskurtso eta politikak jarri dituztelaabian. Eta, lurperatzeko lekurik gabe bainogehiago, duin bizitzeko aukerarik gabe direlamilaka haur.

BIRAIdurre Eskisabel

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6aIritzia18

Euskarari buruzkogezur instituzionalak

Xabier Arregi

Filosofian doktorea

Ez da arraroa entzuteaeuskararen egungoegoeraren arrazoia he-rritarren ardura faltandagoela. Erakundeeta-tik behin eta berriz

heltzen zaigun mezua da: hizkuntza-politikak egin du bere lana eta jendeakegin du huts. Ideia bera modu garra-tzagoan adierazteko esan izan da eregezur handia dagoela euskararen in-guruan, jendeak ez diolako eustenkonpromiso serioari, eta erdarara jo-tzen duelako. Errua gainetik kenduta,hizkuntza kontuetan ardura politikoadutenek ez dute beharrik ikusten hiz-kuntza-politikari buruz konturikemateko, ezta egin den lanaren balan-tze seriorik egiteko, alde argi eta ilu-nak azalduz, hurrengo urteetarakohelburu zehatzak eta neurri zuzen-tzaileak jarriz, eurak aurrera eramate-ko tresnak eta baliabideak zehaztuz,eta lan horren emaitzak neurtzekomodua eta epeak eskainiz.

Euren asmoa da azken hogeita ha-mabost urte honetan eraman den hiz-kuntza-politika defendatzea, eta esa-tea bera neurrikoa eta arrakastatsuaizan dela euskarari bultzada emateko.Era horretara hizkuntza-politika jare-ginaren porrota ezkutatzen saiatzendira, bai datu penagarriak tronpetazerutarren soinuen artean euren gus-tura azalduz, bai beste edozein ateral-diz baliatuta. Horien artean azkenaizan da euskara merkadoteknia pro-duktua bihurtu eta poziktibity-a as-matzea. Horrela, zama bai euskara-ren, bai euskaldunen teilatuan uztenda. Euskarari esango zaio ez duelagauza askorako balio eta liluragarriaizan behar duela, zaila eta traketsadela, eta txukundu beharra daukalaerakargarria izateko. Bestalde, herri-tarrari exijitzen zaio euskaraz egiteko,irakasleari emaitzak, murgiltze siste-man diharduen ikasleari pazientzia,kazetariari irakurlea.

Niri ere iruditzen zait gezur handiadagoela, baina bera, hain zuzen, daegunero erakundeen mundutik luza-tzen dena. Ez da euskal herritarra izanhuts egin duena; aitzitik, hizkuntza-politika buruiritzi eta jareginarena(utziarena) da porrota. Berak agortuegin du garai baten egon zen kemena,

ilusioa eta legitimotasun bizipena, etahorrek ez du modu esanguratsuan al-datu euskararen beharraren, balioa-ren, premiaren, sentsazioa. Hizkun-tza-politika jaregin horren ondorioakgarbiak dira: hiriburu handiak erdal-dunak dira. Joan Gasteizera, Iruñera,Bilbora, Barakaldora, Donostiara, Iru-nera, eta ibili kaleetan zehar. Horretazgain, osasun sistema erdalduna da;harritzekoa da euskaraz egingo dizunertzaina aurkitzea; Lakuako, EuskoJaurlaritzako, ateko zaintzaileak er-daldun hutsak dira (beste edozeineraikuntza ofizialetan bezala), ez dagosartzerik euskara hutsean hitz egiten.Ez dago lotsarik!

Hezkuntza sisteman ezarri da ardu-ra osoa, eta hutsuneak nabarmenakdira. Euskara oso modu geldoan etabeldur antzean zabaldu da, eta, orain-dik, hezkuntza eremuak sekulako hu-tsuneak ditu. Ez dago xederik, exijen-tziarik, kontrolik, eta helbururen batbaldin badago inon, eta betetzen ezdela ikusten bada, ez du axolarik. Hiz-kuntza-politika jaregin horretan, giroerdaldunean bizi eta murgiltze ere-duan ikastea aukeratzen dutenei ezzaie, askotan, agindutako euskararenezagupena bermatzen, horrek daka-

rren etsipenarekin. D eredua gero etagutxiago da murgiltze eredua. Hain-bat kasutan, horren izenpean B ereduezkutua dago. Atzerritarrendako erelilurarena da euskararako bidea. Botaegiten dira edozein gelatan ez saririk,ez beharrik, ez exijentziarik, ez duenhizkuntza batean ikasten. Ez dute ezerulertzen, ez hizkuntzaz, ez bizi dutenegoeraz. Lardaskeria hori zuritzekolehentasun modura kultura-arteko-tasuna, integrazioa, aniztasuna, el-karbizitza, eta ez dakit zer kontu jar-tzen dira, eta ez ikasketa eta etorkina-ren konpromisoa jaso duenerkidegoarekin. Horrek ez die euska-raren ezagupena bermatzen, eta ez dieintegraziorako inolako samurtasunikeskaintzen. Integraziorako tresna izanbeharko lukeen euskara, traba gisaagertzen zaie, eta erdararen presen-tzia indartzen da euskara hutsekoakizan beharko luketen geletan, lanazailduz ikasle eta irakaslearendako.

Inon aurrerapauso sendoa emanbada, ez da hizkuntza-politikari eske-rrak izan. Aurreratu da euskalduneremuko herri txiki eta erdi mailakoe-tan, euskarari egindako jazarpenmodu gordinenak arinduta, herrita-rrek hartu dutelako euskara euren be-soetan. Horretaz gain, ikusi dut jendealanean egunkari eta komunikabidee-tan, idazten, euskaltegietan, orduaksartzen, soldata eskasekin; ikusi dituteuskal herritarrak umeei euskarazhitz egiten; ikusi dut erdal girokohainbat gazte euskara lantzeko poza-rekin, euskara berea eginda, ikusi dutjendea ere sorkuntzan, kantagintzan,literaturan, euren konpromisoarekin,euskara lehenesten beste aukera ba-tzuen artean. Eginahala, eskuzabalta-suna, poza eta negar malkoa. Eta ikusidut hizkuntza-politika jaregina, etsia,fosilizatua, eta ardurarik hartu ez due-na.

Nik esango nuke baietz, azken ho-geita hamabost urte honetako hiz-kuntza-politika buruiritzia arrakasta-tsua izan dela oso, eta balio izan duelaerdara finantzatzeko, sendotzeko etafinkatzeko. Are gehiago, esango nukehizkuntza-politikek euskara menpe-koa eta atxiloa egin dutela eta egin du-tela erdara askea. Hizkuntza-politikajareginaren emaitza izan da euskaraerakunde-kaiola baten kateatuta edu-kitzea, erdara aske ibiltzeko EuskalHerriko larre eta kale bazterretan. Etanik horri denari negarktibity-a esan-go nioke.

Ez da euskal herritarraizan huts egin duena;

aitzitik, hizkuntza-politika buruiritzi eta

jareginarena(utziarena) da porrota.

Berak agortu egin dugarai batean egon zen

kemena, ilusioa etalegitimotasun bizipena

Page 10: berria - 2015/01/06

Amarauna

E rrenta-aitorpena egiten dugun aldiroikusten dugu: Ogasunak guk baino ho-beto eramaten du gure kontabilitatea.Oso du begi luzea, oso da zorrotza urte

osoan praktikatzen duen gure sos apurren barran-da. Guri ahaztu zaiguna, berak gogoan du; ezkuta-

tu nahi izan genuena isun ba-ten forman itzultzen digu.Kontrolatuta gauzka, armiar-mak bere sarearen bihotzetikzorrotz begiratzen dituen eu-liak bagina bezala. Baina ezbaikara euliak, herritar zin-tzoak baizik, aitor dezagunbihotza golkoan dugula: nahi

ez bagenu ere, denok gara Ogasuna. Ze erremedio:denok gauzka kontrolpean bere amaraun erraldoi-ko bihotz-begietatik.

Edo ia denok, behintzat: Espainiako fiskaltzakirregulartasun handiak eta delitu-zantzu garbiakaurkitu ditu alderdi guztien 2012ko kontuetan.Haien trikimailu fiskal, tranpa ekonomiko eta tra-pukeria kontabilitatezkoetan.

Ogasuna kudeatu eta Ogasuna denok garelaerrepikatzen digutenen egoitzetan.

HITZ BESTE

Anjel Lertxundi

August Landmesser

T aula 5 zenbakiz beterik etadistortsio bakarra: begiekaurkitu behar duten 3 zenba-ki bakarra. Horixe da asteon

jaso dudan jolasa. 5 zenbakiz beterikotaulak zuri-beltzezko argazki bat ekarridit akordura: The man behind the cro-ssed arms. 1936an ateratako argazkiada, ekainean, Alemaniako Hamburghiriko Blohm Und Voss ontzioletan.Erretratuan ontziolako beharginak na-zi agurra egiten ari dira. Hitlerri, hainzuzen ere. Hamaika gizon eta emaku-me bakarra ageri dira. Horien arteanargazkiaren erdia aldean besoak guru-tzatuta azaltzen den gizona dago.

Gizona August Landmesser da. Beraez zetorren bat Hitlerrek bultzatutako-arekin, baina lan egonkorra aurkitzeko1931n alderdi nazionalsozialistan emanzuen izena. Eta lana aurkitu zuen. Hiruurte geroago judu ama bide zuen IrmaEckler ezagutu zuen. Argazki egunera-ko ezkonduta zeuden. Ezkontza hura,baina, Nurenbergeko legeen kontrazihoan, alegia, arraza garbiketarenkontra, eta ez zuten onartutzat eman.Alaba bi izan zituzten: Ingrid eta Irene.1938an atxilotu zituzten. August landerrigortuak egitera kondenatu zuten.Irma kontzentrazio eremu batean hilzuten, gasarekin. Alabak ere banatu zi-

tuzten. Bat, Irmaren aitaordearekinhazi zen; eta bestea, berriz, umezurzte-gian. August askatu egin zuten, eta, an-tza denez, aitak alaba biak ikusi zituenhil baino urte batzuk lehenago. Bainalaster frontera joatera behartu eta hornonbait hil egin zuten 1944an. 1949anhiltzat jo zuten. Hamburgeko senatuak1951n ezkontza hura legezkotzat jozuen. Argazki ezagun horren inguru-koak bitxiak dira; 1991ra arte argazkihorretan agertutako gizonaren izena-abizenak ezezagunak ziren. Irene ala-bak kasualitatez aurkitu omen zuenAlemaniako egunkari batean eta bereaita zela jabetu zen. Hortik gora, sarea-ren bidez hedatu da erretratua.

Argazkia erakusgai dago BerlingoTopographie des Terrors dokumenta-zio zentroan.

LARREPETIT

Goizalde Landabaso

Harian b 19Iritzia

BERRIA

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 6a

Zuzendaria:

Martxelo Otamendi

Zuzendariordea:

Iñaki Petxarroman

Argitaratzailea:

Euskal Editorea SM

Publizitatea:

Bidera publizitatea

Lege gordailua:

SS-0662/03

Batzorde parekidea:

0712I84059

Egoitza nagusia:

Martin Ugalde kultur

parkea. Gudarien

Etorbidea, z/g.

20140 Andoain.

Telefonoa:

(0034) 943-30 40 30

Faxa: (0034) 943-30 09 43

Webgunea:

www.berria.eus

Posta elektronikoa:

[email protected]

Publizitatea:

[email protected]

Harpidetza saila:

(0034) 943 - 30 43 45

Date: 06/01/2015

Exemplaire: 3.577

Editeur: Euskal Editorea s.l.

Directeur de publication:

Martxelo Otamendi

Comission paritaire:

0712I84059

Delegation Labourd:

Lisses 3, 64100-Baiona.

Tel.: (0033) 559256220.

Fax: (0033) 559254303.

E-mail: [email protected]

Ordezkaritzak

Araba: Bizenta Mogel, 6.

Posta kodea: 01008

Gasteiz. Telefonoa:

945-15 04 52. Erredakzioko

faxa: 945-14 83 07.

Posta elektronikoa:

araba @berria.eus.

Bizkaia: Uribitarte kalea, 18,

3. C. Posta kodea: 48001

Bilbo. Telefonoa:

94-435 26 00. Erredakzio-

ko faxa: 94-423 49 75.

Posta elektronikoa:

[email protected].

Lapurdi: Lisses, 3. Posta

kodea: 64100 Baiona.

Telefonoa: 559-25 62 20.

Faxa: 559-25 43 03.

Posta elektronikoa:

lapurdi @berria.eus.

Nafarroa: Iratxeko Monas-

terioa, 45, 13. Posta kodea:

31011 Iruñea. Telefonoa:

948-36 66 22.

Publizitatea: 948-36 66 23.

Posta elektronikoa:

[email protected].

berria

HIZPIDEAK

AmnesiahistorikoaJakes Goikoetxea @ijitoa

J orge Fernandez Diaz Espainiako Barneministroak eta Jose Ignacio Wert Hez-kuntzakoak indarkeriaren biktimak

eraman nahi dituzte DBHko eta batxilergo-ko ikasgeletara, LOMCEren barruan. Indar-

keria mota bakarrekoak —terrorismo dei-tzen dutena— eta talde armatu bakar batenbiktimak, ordea: ETArenak. Curriculumeanbeste talde armatu batzuk ere aipatzen di-tuzte, GRAPO eta Terra Lliure, esaterako. EzGAL, ez BVE, ez estatuaren indarkeriarik, etaezta, jakina, haiek eragindako biktimarik.Mari Mar Blancok zuzendutako FundacionVictimas del Terrorismo izango dute lankideamnesia historikoaren zabalkundean. Am-nesia historikoaren alde egin du, berriro ere,Espainiako Gobernuak. 1936ko gerrarekinbezala. Nazioarteko kontalarien gomendioeieta eskaerei kasurik egiten ez dietenek osatunahi dute kontakizuna, eta ikuspegi bakarra

eta mugatua eman nahi diete gaz-te eta nerabeei.

Ez dirudi Araban, Bizkaian etaGipuzkoan eragin handia izangoduenik, Jaurlaritzak bai baitaukabiktimak eskoletara eramatekoprograma, eta GALen eta polizia-ren biktimek parte hartzen baitu-te. Ikusteko dago Nafarroan nolajokatuko duten; baina kezkatze-koa da LOMCE txalotzen eta ja-rraitzen ari direla iaz Cintruenigo-ko eskola publiko batera GuardiaZibila eramatea, armak jostailubihurtzea eta indarkeriaren apolo-gia egitea txalotu zuten horiexek.Fernandez Diaz eta Wert ministroak. PACO CAMPOS / EFE

Page 11: berria - 2015/01/06

BERRIAAsteartea, 2015eko urtarrilaren 6a20 b Harian

Iritzia

Hurbileko takoiak

Duela hilabete batzuk gutariko batekerrepararazi zigun: Ana Urrutia gai-

xoa, zer-nolako takoiak eramaten ditueneguraldiaren iragarki eta berriak ETBnematen dituenean! Gogokoa izango zuelazioen batek, ezetz beste batek. Kontua daberehala konturatu ginela ETBn eguraldiberriak ematen dituzten emakume guz-tiek demaseko takoiez apaindurik ager-tzen zitzaizkigula. Kasualitatea izango ezzelakoan, galdetu egin genuen, eta horrahor erantzuna: ETBko programa horreta-ko emakume guztiak, burutik hasi eta oi-netaraino, irudiaz arduratzen den norbai-tek janzten zituela egunero. Ez omen au-tonomiarik, edo, kontu horretanbehintzat, erabakitzeko aukerarik.

Hau irakurtzen duzuenok ongi dakizue,jakin ere, horrelako zapatak ez dituztelagizonek janzten; 10 edo 15 zentimetrokotakoiak dituzten zapatak emakumeek era-maten dituztela, eta edade batetik azpiko-ek batez ere. Badakigu, era berean, horre-lako oinetakoek min egiten dutela; haus-turak eta zaintiratuak; deformazio asko,eta abar, eta abar. Hori gutxi balitz bezala,pauso laburra eman behar maiz, martxaez segurua eta ez egonkorra, belaunetakohigadura…

Bueno, baina emakume aurkezle horiek

oso pauso laburrak ematen dituzte takoihoriekin!!, oso espazio mugatuan ikustenditugu!!! Agian, hala da, baina orduan,zertarako eta zergatik ez dituzte Urko edoAndoni ere takoiekin jartzen?

Ez dugu ezer berririk esaten irudiak ezdirela inozoak badiogu. Jakina da ideiak,estereotipoak eta, kasu honetan, neurriedo modu estetikoak ere transmititzen di-tuztela irudi horiek: takoi modu horiek,artifiziala denaz gain, emakume eredu baterakusten digute: zango luze-luzeaz(pretty woman) irudi sexualizatua, ema-kume horien eginkizuna (eguraldia ira-gartzea, besteak beste) bigarren mailakoasuntoa bilakatuz. Janzkerak eta, kasuhonetan, takoiek hartzen baitute garran-tzia: luzeak, handiak, hurbilak…

Edade bat dugun emakumeoi maizegiaurpegiratzen digute gure duintasunarendefentsan urrutiegi joaten garela; garran-tzirik ez duten detaileez mundu bat eginnahian gabiltzala; kontu inportanteagoakditugula jendartean, baina guri ez zaiguahazten inoiz egiturak, pentsamoldeak,agintea…, pausoz pauso moldatzen direla,eta oihalak milaka hari txiki tartekatuzehundu eta egiten direla; eta ez zaiguahanzten emakumearen gorputza (orain-dik ere, eta zoritxarrez) eremu publikoadela, gure izaera eta duintasun oinarrizko-ena desitxuratuz.Nekane San Miguel, Mari Luz Esteban

eta Isabel Otxoa.

ZUZENDARIARI

Bertze manifa bat, bai, bertze bat

Nerabezaroan, 15-17 urtegenituela (30 urte joandira), lagunarteko biz-pahiru, beti berak, ma-

nifa guztietara joaten ginen. Zen-bait urtetan, astero, batez bertzemanifa pare batean genbiltzala hi-tzemanen nuke. Ez zen hain arra-roa arratsalde berberean bi mani-fatan ibiltzea. Lehenengoa Gazte-luko plazan bukatu eta hurrengoabertatik hasi.

Gogoan dut oraindik, orduan,erdi lotsatuta, beldur apurrez etazalantzaz josita, «Los de los balco-nes también son maricones» (Es-paloietakoak ere marikoiak dira!)oihu egiten ikasi genuenekoa. Eza-gunek ikusten bagintuzten ez otezuten pentsatuko benetangu eremaritxuak ginela? Ai ama! Bah!Mundua eraldatzearen aldeko gurekonpromiso manifestaziozalearenduintasuna horrelako arriskuakbaino inportanteagoa zen.

Urte gutxi batzuk lehenago, ikas-tolako autobusean, etxerako bide-an, hormetan ageri ziren sigla poli-tikoen erranahietan jolasten ginen: ORT - Nik! Nik! Badakit… Organi-zación Revolucionaria de Trabaja-

dores. Kaka! Saioka utzi dut klase-an! Zuk hartu duzu, Unai?PTE – Bai! Partido de los Trabajado-res de España.

-España? -Bai, España da.-Ah! (…) Bueno, biharko ez ge-

nuen Saioka ikasi behar, uste dut.AFN – Erraza! Alianza Foral Nava-rra.

-Horiek zer dira, oso fatxak?-Ez dakit. Baietz uste dut.

UNAI –Txupau, nirea, Unión Na-varra de Izquierdas.

-Hori badakit, nire lehengusuakpegatak zituen:JGR – Joven Guardia Roja.LAIA (ez) – Oh-Oh! Hori berria da?

-Ez dut uste. Baina zailenetari-koa dela uste dut.

-Nik ez nuen ikusia…Derragun hura zela garai harta-

ko haurrendako tribual (by Co-desyntax) politikoa. Alde horreta-tik, etorkizuneko pertsona horien-dako zimendu sakonak ezartzenzituela ezin uka.

Gero etorriko ziren, herri neka-garri honetako izkina guztietarabezala, konpromiso politiko handieta txikiak. Irribarre eta malkoak.

Jolasa zeregin bihurtu zen hain-batentzat; zeregina betebehar,asmo politikoa obsesio, xede, hel-buru, eta norberak hartutako era-baki gutxi batzuekin eta lagunar-tean hartutako erabaki aunitzekin,etorkizuna beltzago edo zuriagoizanen zen urte luzerako; marroiiluna gehienetan. Gerran sortu etahazitako belaunaldia izan gara.Gerra txikia (by L. Garro) nahibada, baina gerra. Gure gurasoek,anai-arrebek, lehengusu-izebek,adiskideek beren ingurumen poli-tiko eta sozialean hartzen zutenpaper eta konpromisoaren arabe-ra, Gerra Txiki hori nabarmenagoazitzaigun ala ez. Nabarmenagoazaigu ala ez.

Gaurko egunetik begiratuta etaoraingoan bezala kontatzen segi-tzen badugu, ordea, emanen lukehori guztia bukatu dela. Nago ezdela horrela. Gerra horrek segi-tzen du, baina orain bortizkeriaaldebakarrekoa da. Aldebiko bor-tizkeriaren oinazea alde bakarbati ordainarazi nahi dio bertzealdeak. Min egiteko gaitasun itze-la du, bai, baina gerraren bigarrenparte honetan ez da garaile iza-

ARKUPEANGaizka Aranguren

nen bertzeari minik handiena egi-teko gai dena.

Gerra politikoa da hau —prepoli-tikoa ere badela erranen genukeaskok—. Garaileak politikoki iraba-zi behar du. Bide horretan, desa-bantaila batzuen artean abantailahandi bat daukagu gure herriarenindependentzia eskuratu nahi du-gunok: etsaiaren garaipenareneguna ez da existitzen.

Egungo menpekotasun egoeraalda ez dadin etengabe jardun beharbadute, noiz irabaziko dute behin-goz (et domuit vascones)? Erantzu-na bat eta bakarra da: guk etsi bitar-tean haiek ez dira garaile izanen.

Hortaz, Gerra Txikiaren garaihonetan, aldebakarreko oinazeahauspotzen duten horiei erakutsibeharko diegu haien haize gupida-gabea gure garaipenaren aldekokorronte bihurtzen aspaldi ikasidugula; garaipen politikoaren bi-dean alferrik dabiltzala bahituakerabiltzen etengabeko xantaiaemozional gisa.

Larunbatean bertze manifa bat,bai, bertze bat.

(Urtebete jadanik bertze ziegaziztrin horretan… Hirugarren aldi-kotz jada… Eta hala ere, irribarre-tsu, garaipena lortu arte etsiko ezduenaren konfiantzaz. Zu(r)ekinharro).

@gaizkaranguren

Gerra horreksegitzen du,baina orainbortizkeriaaldebakarrekoada. Aldebikobortizkeriarenoinazea aldebakar batiordainarazi nahidio bertze aldeak

BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak

barne, eta BERRIAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adiera-

zita: Berria, Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected].%

55PETROLIO UPELA, MERKEAGO

Eskaintza gero eta handiagoa, eta ez dago

hein berean handitu den eskaririk petro-

lioaren merkatuan, hazkunde ekonomiko

ahularen eta dolar indartsuaren ondorioz.

Horregatik, beherantz jarraitzen du upela-

ren salneurriak. Atzo, esaterako, Brent

upela 55 dolarren azpitik saldu zen, 2009.

urteko prezioetan. Urte erdian, petrolioa-

ren prezioa erdira jaitsi da.

Barkamena

Juanjo Olasagarre‘Deia’

bbb [...] Barkamena ez da, fikzioan edo

erlijioetan ez bezala, di-da batean berez

eta ahaleginik barik sortzen den zer bat

baldin eta saindua ez bazara; hain zuzen

ere, horrexegatik zara saindu, berez barka-

tzen dakizulakoz. Barkamenak erresumina

eta gorroto insomnio-gau asko ezagutu,

bezatu eta doitzea eskatzen du; izan zinen

hura atzean utzi eta beste bat ikasten izate-

ko ahalegina eskatzen du. [...) Gero eta lo-

tsa gutxiago diodala autolaguntza liburue-

tan ageri diren esaldi borobil eta merke

horien modukoak idazteari: barkamenik

gabe ezin da bizi.

Egunkari horietako argazkiek hori esan

didate, sufritu eta gorrotoaren eremuak

iragan eta beste aldetik atera den jende

horrek asko daukala esateko gure bizimo-

duari buruz. Are gehiago, barkamenak na-

zioa, gizartea, kultura sortzen lagun deza-

keela. Ez dezagun aukera hori hutsalean

erortzen utz. Izan dadila 2015 barkamena-

ren urtea denondako.

HEMEROTEKA