BEREN BEREGI 3
-
Upload
yo-ferrari-arte -
Category
Documents
-
view
237 -
download
6
description
Transcript of BEREN BEREGI 3
Udalean urte bat egin dogu, eta bide luzea egin be. Udal gobernuaren gestio txarra eta jarrera autoritarioa salatzeaz gain, proposamenez jantzi doguz batzorde eta plenoak: herritarren partehartze zuzenaren alde egin dogu, aurrekontu partehartzaileak proposatuz; udalak euskaraz funtzionatzea aldarrikatu dogu, Artean euskaraz bizitzea borondate kontua dalako; Kulturako plan integrala egitea proposatu dogu, herritarren ongizateak eta aisialdiak hori eskatzen dauelako; haurreskola moduloetatik ataratzeko pauso esanguratsuak emon doguz, etab.
Esku artean dekozuen aldizkaria, urte honetan udala eta herritarren artean zubi-beharra egiteko sortu dogun tresna da. Udaleko jardunean gertatzen diren joan etorriak ahalik eta zehatzen kontatzeko asmoak eroan gaitu aldizkaria ataratzera. Ez dau esan beharrik, aldizkari hau hobetzeko zein BILDUren jarduna hobetzeko egiten jakuzan iradokizunetara zabalik gauzela.
Halanda be, udalean gauzak ez doaz gure beste ondo. Badakigu Artean asko dauela hobetzeko; badakigu frontoia amaitzeko dagoala, auzoetan gauetan argirik ez dagoala, haurreskola ondino moduloatan dagoala... Horregaitik, urte honetan izan dogun indar bardinagaz behar egiten jarraituko dogu, udal gobernuaren autoritarismoari aurre eginez eta herritarrei jagokozan eskubideak emonaz.
EZ OHIKO PLENOA: Otsailak 22
-2012ko aurrekontuak: 2012ko aurrekontuetarako, batzordeetan, BILDUtik hainbat
proposamen egin genduzan; besteak beste, aurrekontu partehartzaileak burutzea
(2011ko Uztailan sartu gendun proposamena), alkatearen 24.000 €ko soldata kentzea,
EUDELetik eta Gazte Planetik irtetea
(PNVren interes partidistak bakarrik
bultzatuten dabezalako), arlo sozialeko
partidak indartzea: enplegua, gazteria,
kultura…
PNVk ez ebazan gure proposamenak aintzat hartu eta ez eban oposizioagaz
adostasunetara heltzeko borondaterik erakutsi. Hori dala eta, PNVk aurkeztutako
aurrekontuen proposamenak ezezkoa jaso eban, 2011ko aurrekontuak luzatuz.
EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra
OHIKO PLENOA: Martxoak 2
-Lodosako Ikastolari elkartasuna adierazteko mozioa: Lodosako Ikastolak Nafarroako
Erriberako ume eta gaztetxoari euskaraz ikasteko aukera eskaintzen deutsie,
Nafarroako gobernuak euskararen kontra aplikatzen dauzen politika gogorrari aurre
eginez. Azkenaldian Ikastola hau egoera ekonomiko larrian egon da; horregaitik,
bertako irakasle, guraso eta umeak Euskal Herriko beste herrien elkartasuna eta
laguntza ekonomikoa eskatu eben.
BILDUrentzat euskararen normalizazioaren alde behar egitea ezinbestekoa danez
Artean zein Erriberan, Arteako Udaletik 1.000 €ko laguntza lortu gendun.
EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde
* Mozio honegaz batera beste lau mozio sartu genduzan, baina alkateak ez ebazan
plenoko gai-ordenean sartu, jarrera antidemokratikoa erakutsiz. Honen aurrean,
BILDUk ez ohiko pleno bat deitu eban.
-Euskal Preso Politikoen Eskubideen aldeko mozioa:
bertan euskal preso politikoen eskubideen
urraketa salatzen zan, udal hautetsien
konpromisoa eskatzen zan eta udalean presoak
Euskal Herriratzearen aldeko ikurra jartzea
eskatzen zan.
EAJ-PNV 3 kontra, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 ez eben bozkatu gura izan eta
-Kutxabank sorreraren gestioa salatzeko mozioa: Kutxabank entitate
berriaren sorreran EAJ-PNVk eta PPk kontrol esklusiboa eta baztertzailea hartu izana
salatzen dogu, BILDU koalizioa eztabaidatik kanpo kokatuz
EAJ-PNV 3 kontra, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 ez eben bozkatu gura izan eta
-Garoña Zentral Nuklearraren kontrako mozioa: zentral nuklearra zarratzea
eskatzeko.
EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde
-Sektore publikoko murrizketak salatzeko mozioa:
Madrileko gobernuak inposatutako murrizketan aurrean gure
desadostasuna adierazteko.
EAJ-PNV 3 abstentzioa, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde
EZ OHIKO PLENOA: Apirilak 3
-Bateragune mozioa: epaiketa politikoak behin betiko alde batera iztea eta auziperatuak (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodríguez) absolbitzea eskatu gendun.
EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde
EZ OHIKO PLENOA: Apirilak 28
-Frontoia: Frontoia amaitzeko ondiño 250.000 € falta dira PNVren gestio negargarriagaitik. Diru hau lortzeko PNVren proposamenak bozkatu genduzan, lehenago batzordeatan eztabaidatzeko aukera barik: partida batzutatik (taxia, mankomunitatea,…) dirua murriztea eta ganera, bankuari 100.000€ ko kreditua eskatzea ziran. BILDUk plenoan frontoiaren PNVren gestiño txarra eta erabakiak ezkutuan hartzeko ohitura salatu eban. Orain arteko obraren ganeko txostena herriari aurkeztea eta obraren auditoria egitea proposatzen dogu.Kreditua eskatzea eta udala zorpetzea kaltegarria izingo leitikez herriarentzat. PNVren gestio txarragaitik ez dogu urteatarako zorrik gure!
EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra
-Haurreskola eta San Martin ermita: PNVk barrakoietan dauen haurreskolan aire akondizionatua ipintzeko dirua lortzeko eta San Martineko ermitan iaz egin ziren obran zati bat ordaintzeko beste partida batzuk murriztea (udalekuak,…) proposatu eban, lehenago beharrezko argibideak emon barik.
Alkateak ez euskun lehenago esan haurreskolaren moduloan aire akondizionaturik ipini ebanik, ez San Martineko obrak ordaindu barik egoazanik (20.000 € falta dira ordaintzeko). PNVk informazioa oztonduten deuskula, gehiengo absolutua baleu moduan jokatzen dauela, eta ezkutuko arrazoiren bategaitik haurreskolak moduluetan mantentzeko gogoa dauala salatu gendun. Haurreskola moduloetatik ateratzearen aldeko apustua egin dogu, umeen egokitasuna eta duintasuna defendatuz.
EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra
EZ OHIKO PLENOA: Ekainak 11
BILDUko zinegotzi batek, lanean egon behar ebalako, udalera joan ezin eban
orduan deitu eban alkateak plenoa. Hileatan zehar eskatu jakon alkateari plenoetako
ordua aldatzeko, zinegotzi guztiak ahal daben orduan ipinite. Oinarri demokratiko gitxi
eta etika gitxiago daukiela erakutsite, PNVko 3 zinegotziakaz bakarrik ospatu zan
plenoa, oposizioko zinegotziak eta publikoan egozan herritar batzuk protesta moduan
plenotik irten ziren eta. TRANPA guztiekaz PNVk frontoiaren gestio txarragaz
jarraitzeko dirua lortu eban, eztabaidarako eta adostasunerako lekurik itzi barik.
Tranpa barik, plenoak zinegotzi guztiak ahal dabenean ipintea exijitzen dogu!!
Zinegotzien lanaldiak errespetatzea eta kontutan izatea eskatzen dogu, gaur eguneko
lan baldintzak kontutan hartute!!
BATZORDEAK
-Landa taxia: urte bete daroagu taxi zerbitzua hobetu gurean. Batzordeetan
erabilera-irizpideak zehaztu eta erabakiak hartu arren, alkateak ez dau erabakitakoa
martxan ipintzen.
-Haurreskola: haurreskola eskolan integratzearen eta moduloetatik ateratzearen
alde egin dogu behin eta barriro. Delegaritzagaz eta haurreskolen partzuergoagaz
batzarra eskatzeko proposatu geuntson alkateari orain dala hileak, baina alkateak ez
eban pausorik emon. Azkenean, BILDUko partaideei eskerrak, Arteako udal plenoa
Bilboko Hezkuntza Delegaritzagaz batzartzea lortu dogu. Delegaritzako arduradunen
esanetan, Arteako udalak holan erabakiten badau, posible izingo da haurreskola
eskolan integratzea edo ostean, kultur etxean leku bat egitea.
-Kanposantua: BILDU Arteako Parrokiako taldeagaz batu zan, elizakoak udalaren
laguntza eskatu ebela enterau ginenean. Orain arte kanposantuaren mantenua
elizakoak eroaten eurien, baina hitzarmen baten bitartez udalak lan horrek bere
ardurapean hartzea eskatzen dabe. Kontuan izanda udala bere kanposantua edukitzera
derrigortuta dagoala, baina Artearen kasuan lurrak elizarenak direla, hau da
proposatzen doguna: ohiko mantenua (bedarra ebagi, argiaren mantenua, iturria…)
udalaren erantzunkizunetan sartzea eta mantenu bereziaren eta obren kargu eliza
egitea (elkarte moduan udalean diru-laguntzak eskatzeko aukerarekin).
-Gorbeialde: Gorbeialderen ordezkaritza BILDUrena izanik, informazioa lortzeko
ahalegin handia egin dogu. Gure azterketari eskerrak jakin izan dogu Arteako udalak
azken urteetako kuotak zor dauzela. Guztira 26.000 €. Alkateak hau jakinda, ez euskun
inoz honen barri emon, eta BILDU izan da informazio hau mahai ganean ipini dauana.
Batzordeak ez dira eraginkorrak izaten; alde batetik, alkateak gai-ordena
egiterakoan beste alderdiak proposatutako gaiak onartzen ez dabezalako, eta bestetik,
gaiak ez dabelako jarraikortasunik ez egutegirik (alkateak gai barriak batzordera
ekartzen dauz, baina gero ez dau barriro bigarrenez lantzeko aukerarik emoten).
Horregatik, hainbat gai bertan behera geratu dira, ezelako erabakirik hartu barik: landa
taxia, kanponsantuaren gestioa, ekomuseoaren etorkizuna, kulturaren planifikazioa,…
BILDUren SALAKETAK• Arteako udalak ez dau euskaraz funtzionatzen, nahiz eta UEMAn
kompromiso hori hartuta izan.
• Batzordeetako eraginkortasun eza: egutegirik eza, arlo
ezberdineko gaiak nahastea, gaietan ez aurreratzea, alkatearen jarrera
autoritarioa gaien aukeraketan…
• PNVk ez dauz gure eskaera eta proposamenak eztabaidatzea
onartzen: mozioak plenora ez eroanda, batzordeetan guk
proposatutako gaiak baztertuta…
• Udal hautetsiak eskubide zibil eta politikoen alde egiteko
betebeharra daukiela aintzat hartuta, beste bi alderdiek Euskal Preso
Politikoen eskubideen alde ez egitea salatzen dogu, lotsagarria
iruditzen jakularik.
• Plenoen ordua: plenoak oposizioko zinegotziak ezin daben orduan
deitzen dauz alkateak, 3 zinegotzigaz PNVk gure dauena aprobatu
ahal izateko. Arteako udalean bizi dan egoera erabat
antidemokratikoa dala jakinarazi behar dogu.
• San Martin baseliza konpontzeko obrak ordaindu barik (20.000 €)
izatea, Gorbeialdeko azken urteetako kuotak (26.000 €) zor izatea eta
bestelako zorrak oztontzea. Informazioa maltzurkeriaz gestionatzen
dau udal gobernuak, oposiziokoen eskuetara ahalik eta modu
egokienean heltzea oztopatuz.
BILDUren PROPOSAMENAK• 2013rako aurrekontu partehartzaileak: iaz ere proposatu
genduzan, baina borondate faltagaitik ez zan egin. Aurten be,
aurrekontuen inguruan herritarren ekarpenak jasoteko metodologia
barria proposatzen dogu: auzoetako batzarrak eta benetako parte
hartzerako sistemak.
• Haurreskola moduloetatik atara eta eskolan edo kultur etxean
integratzea proposatzen dogu, bide horretan BILDUk hainbat pauso
emon dauz jada.
• Udalak bideratutako enplegu plana sustatu gura dogu, Lanbiderekin
koordinatzea eta lanpostuak sortzeko diru-laguntzak lortzen saiatzea
funtsezkoa da guretzat.
• Kultura plan integrala egitea gura dogu (diagnostikoa+emaitzak
aztertu+eztabaidatu+plangintza sortu), herritarren aisialdia
aberastuko dauana eta kultur etxeari erabilera egokia eman.
• UEMAko partaide dan udalerria garen aldetik, udal
funtzionamendu erabat euskalduna eskatzen dogu. Horretarako
beharrezkoak diren baliabideak badaukaguz gure herrian eta
aurrerapauso hori emoteko borondatea da falta dana. BILDUkook
euskararen aldeko bidean ekin eta ekin jarraituko dogu.
• Arteako gazteen beharrizan eta irrikei erantzuteko helburua dekon
plana zehaztea, beraien eritziak eta nahiak batuz.