Balioakerredaktatuta.docx

2

Click here to load reader

Transcript of Balioakerredaktatuta.docx

Page 1: Balioakerredaktatuta.docx

BALIOAK

Kresala Eskola Txikiko sortuko dugun ikas komunitate honetan               

kooperazioa izango da gure printzipiorik oinarrizkoena, hau da, lankidetzaren                 

bitartez gure helburuak betetzen saiatuko gara, bidean agertzen zaizkigun                 

arazo edo oztopoak guztien laguntzaren bidez gailenduz. Horrek taldearen                 

sinergia, hau da, funtzionamendu ona, ziurtatuko du. Etengabeko kooperazio                 

eta laguntza honek gure arteko interdependentzia ekarriko du, hau da, besteen                     

laguntza eta haiekin interakzioa beharrezkoa izango da prozesu osoan zehar                   

aurrera egiteko, independentzia jokaerak sarritan egon arren. 

Interdependentzia ideia horren ildotik gure bigarren balio oinarrizkoena               

dugu: berdintasuna,lidergo partekatuan islatuko dena, hau da, taldeko guztiok                   

lider papera beteko dugu beste langile guztiak lagunduz (denok beharko                   

dugulako laguntza eta denok eskaini beharko diogulako besteei gure laguntza)                   

eta lidergoa eta autoritatea denon eskuetan egongo da. Hori dela eta,                     

edonoren edozein ideia baliogarria izango da prozesurako, denok garelako                 

jakitunak esparru desberdinetan. Beraz, gure taldeko partaideen arteko               

aniztasuna lan egiteko aberasgarri gisa erabiliko dugu eta bestelakotasunak                 

errespetatuko ditugu, horretik etekin handia atera dezakegulako. Laburbilduz,               

inklusioak erregulatuko du gure aniztasunaren trataera. 

Aukeratutako lidergo mota hau denon parte hartzea sustatuko du. Parte                   

hartze hori erregulatuko duen balioakohesioa izango da. Beraz, elkartasunean                   

lan egin beharko dugu baina hori posiblea izateko harreman positiboak eraiki                     

beharko ditugu hurrengo balioak beti kontutan izanez: enpatia, errespetua eta                   

konfiantza. Gure arteko konfiantza eraikitzeko ziurtasuna sentitu behar dugu                 

besteengan (beste baliabide sozialak garatzeko beharrezkoa izango da) eta                 

enpatiaz eta errespetuz jokatu beti gure arteko interakziotan. Balio hauek gure                     

harremanak beti arautzen baldin badituzte produkzioa areagotuko da. 

Page 2: Balioakerredaktatuta.docx

Nahiz eta gure arteko harremanetan balio hauek beti kontuan izan,                   

gatazkak sortu ahal izango dira eta haiei irtenbidea aurkitzeko                 

bergainbegiratutako eztabaidan oinarrituko gara (“protokolo” konkretua           

funtzionamendu erreala atalean), hau da, kritikotasuna eta hausnarketa ere                 

gure balio oinarrizkoenen artean egongo dira. 

Komunitatearengan espektatiba handiak izango ditugu prozesu osoan             

zehar, eta printzipio horren eraginez motibazioa ez galtzen eta jarrera positiboa                     

izaten saiatuko gara. Nahiz eta espektatiba handiak izan errealismoan                 

oinarritzen saiatuko gara beti eta errealismo horren isla izango da prozesu                     

osoan zehar aurrera eramango dugun etengabeko autoebaluazioa.             

Autoebaluazio horren erabilgarritasuna prozesuaren erregulazioan egongo da,             

hau da, zerbait ez doala ondo detektatzen badugu hori konpontzen saiatuko                     

gara. 

Bukatzeko gure azkenengo oinarrizko printzipio aipatu beharra dugu,               

hori ez egotekotan ezinezkoa izango delako besteak betetzea: konpromesua.                 

Erantzukizunez jokatzen saiatuko gara beti. Ikasteko eta aurrera joateko                 

konpromesua da hasieratik hartuko dugun konpromesurik garrantzitsuena.