AURREKONTUEN BILEREI BURUZKO BALIOESPEN-AGIRIA · hartzaileak 2014-11-10 Leticia Comerón Espazio...

30
Herritarren Parte -hartzerako Zerbitzua Servicio de Participación Ciudadana Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Saila Departamento de Servicios a la Ciudadanía y Deportes Santa Maria kalea, 4 Santa María,4 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 16 16 87 Fax:945 16 13 52 [email protected] www.vitoria-gasteiz.org AURREKONTUEN BILEREI BURUZKO BALIOESPEN-AGIRIA

Transcript of AURREKONTUEN BILEREI BURUZKO BALIOESPEN-AGIRIA · hartzaileak 2014-11-10 Leticia Comerón Espazio...

Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua

Servicio de Participación Ciudadana

Herritarrentzako Zerbitzuen eta Ki rolen Saila

Departamento de Servicios a la Ciudadanía y Deportes

Santa Maria kalea,4 Santa María,4 01001 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945 16 16 87 Fax: 945 16 13 52

[email protected] www.vitoria-gasteiz.org

AURREKONTUEN BILEREI BURUZKO BALIOESPEN-AGIRIA

SARRERA

2014ko azaroaren 10etik 20ra bitarteko epean 2015. urterako aurrekontu-proposamenari bu-ruzko informazio-bilera batzuk egin ziren, eta bertara deituak izan ziren Gasteizko Udaleko herritarren partaidetzarako organoetako kide diren erakunde eta elkarteak.

Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak aurkeztutako proiektuaren barruan, ezinbestekotzat jo zen ekimen honi buruzko amaierako balioespen bat edukitzea eta parte hartu zuten pertsona eta erakundeen artean banatzea, eta horixe egin nahi du agiri honek.

Balioespen honen bitartez ezagutu eta ezagutzera eman nahi dugu, izandako esperientzia horretatik abiatuta, zein alderditan aurrera egin daitekeen etorkizunari begira, betiere kontuan hartuta parte hartu duten pertsonek egindako ekarpenak, Parte-hartzerako Zerbitzuak idatzi-tako txostena eta Herritarren Parte-hartzerako Batzordearen Azterketa Taldeak ateratako on-dorioak.

AURREKARIAK

Hirugarren urtez jarraian, 2015. urterako aurrekontu-proposamena izapidetzearekin batera, herritarren partaidetzarako prozesu bat abiaraztea proposatu zen. Oraingo honetan, ekimen hori EAJ/PNV alderdiak sustatu zuen, eta Azterketa Talde bat sortzea proposatu zuen, Herrita-rren Parte-hartzerako Informazio Batzordearen mende legokeena, eta horri begira, 2014ko uztailaren 8an bilera bat antolatzeko deialdia egin zuten.

Proposamen horrek ondorengo helburuak proposatzen zituen:

2015. urtean Aurrekontu batzuk edukitzea, eta hori diseinatzeko eta adosteko orduan parte hartuko dute, nahi duten alderdi politiko guztiek ez ezik, baita herritarrek parte hartzeko orga-norik gorenean, hots, Gizarte Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte, ekonomia nahiz kultura arloko eragile guztiek ere. Gainera, partaide izango dira, halaber, lurraldeko nahiz sektoreko ordezkariak, eta horrenbestez, parte hartzeko organo gorena izateaz gain, lurraldeko eta sek-toreko kontseiluekin hitz egiteko solaskide guztiz baliotsu bilakatuko da.

2015. urtean Aurrekontu Parte-hartzaile batzuk edukitzeko oinarriak finkatu nahi dira, betiere eztabaida-prozesu batetik abiatuta, ondorengo alderdiak zehaztuko dituena: -parte hartzearen joko-arauak –jarraipena egiteko, kontrolatzeko eta kontuak emateko sistema bat–.

Azterketa-talde honetan parte hartzeko deia, udaleko talde politikoei ez ezik, Gizarte Kontsei-luko, Ogasun Saileko eta Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuko ordezkariei ere luzatu zi-tzaien. Plangintza Estrategikorako Zerbitzuari ere dei egin arren, ez zuen parte hartu.

Proposamen horrek eztabaida politikoa piztu zuen, eta udal talde bakoitzak bere ikuspegitik jorratu ahal izan zuen nolakoa izan behar zuen aurrekontu parte-hartzaile bat ek. Amaierako proposamenera iritsi aurretik beste aukera batzuk ere eztabaidatu zituzten, baita oraingo ho-netan inolako prozesurik ez egiteko aukera ere. Aukera hori justifikatzen zuten arrazoietako bat, hain zuzen ere, hauxe zen: une horretan, herritarren partaidetza-ereduaren berrikuspen bat egiten ari zen Udala, eta azken emaitza zein zen ezagutzeko zain zeuden, Herritarren Partaidetza Plan bati buruzko proposamen batean gauzatzeko, eta gai hori, herritarrek udal aurrekontuen prestakuntzan parte hartzearena, aintzat hartua izango zela espero zuten.

Bestalde, Gizarte Kontseiluaren izenean joan ziren ordezkariek prozesu zabalago bat propo-satzen zuten, udaleko herritarren partaidetzarako organo guztietara zabalduko zena, eta ho-rren ondoren, kontseilu honek legokiokeen txostena egingo luke. Egitea aurreikusten zuten

prozesuarekin loturiko azken proposamena edozein izanik ere, akordio politiko zabal batetik abiatu behar zuela eskatzen zuten.

Zenbait lan-bilera egin ondoren, eta denbora gainera zetorkigula kontuan izanik, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuaren eskutan utzi zen egingo ziren jarduerak diseinatu, antolatu, kudeatu eta balioesteko ardura teknikoa, Zerbitzu horrek lehenagotik adierazitakoaren kontra bazihoan ere, hain zuzen ere erantzukizun hori Ogasun Sailari zegokiola zioelako.

PROPOSAMENA

Horrela, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak proposamen bat egin zuen, ondorengo go-mendio teknikoak jasoz:

• Azken batean egiten zenak alderdiren batean aurrerapauso bat ekarri behar zuen beste edizio batzuetan egindakoarekin alderatuta. Hain juxtu ere, bilerak egin aurretik eta egin bi-tartean eskainitako informazioa hobetzea proposatu zuten.

• Parte hartu nahi zuten entitateei denbora nahikoa ematea, dokumentazioa ezagutzeko eta beren kolektiboetan jorratu ahal izateko.

• Ogasun Sailak Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuarekin koordinatu behar zuen bileren egutegia finkatzeko, informazio garrantzitsua eskaintzeko eta informazio horrek entitateek erabil zitzaketen formatuak edukitzeko, hau da, ez zitezela “pdf” fitxategien bitartez bakarrik egin.

• Azken batean egingo zena aurrekontu-proposamenari buruzko informazio-prozesu bat izango zela azpimarratzea, une horretan udaleko herritarren parte-hartzerako organo batean edo gehiagotan parte hartzen ari ziren herritarren entitateei bakarrik zuzendua eta Gobernu Taldearen aldetik beste inolako konpromisorik jasoko ez zuena.

• Kasu honetan ebaluazio bat egin zedila, eta horretarako agiri berezi bat eskaini zuten.

Horrez gain, “Aurrekontu Parte-hartzaileari buruzko Oharrak” izeneko agiria eskaini zitzaien talde politikoei.

Lantaldeak proposamen horri oniritzia eman ondoren, bileren egutegi bat eta jarraitu beha-rreko metodologia aurkeztu ziren.

EGINDAKO JARDUERAK

Bilerak egin aurretik, herritarren parte-hartzerako zinegotziak zirkular bat prestatu zuen, eta bertan, bileretan parte hartzera gonbidatu zituen herritarren part aidetza-organoetako kide ziren entitateak.

Prozesu honen inguruko informazio guztia udalaren webgunean argitaratu zen, 2015eko Au-rrekontuari eskainitako atalean.

Galdetegi bat bidali zen entitateen balioespenak eta proposamenak biltzeko, bilera horiek egin aurretik. Horiek bildu ondoren, horiekin guztiekin dokumentu bat egin zen, bilerak egin aurretik udaleko talde politikoek eta gainerako entitateek ezagutu zitzaten.

Bileren egutegia eta horietan jarraitu beharreko metodologia azaltzen zuen dokumentu bat prestatu zuten.

Udaleko sail desberdinen ardura zuten zinegotziei eskatu zitzaien dokumentu bat idatz zeza-tela, beren gobernu-eskumenekin loturik aurrekontu-proposamenaren alderdirik garrantzitsue-nak azaltzeko. Dokumentu hori bileretara deitutako entitateei bidali zitzaien. Halaber, Herrita-rren Parte-hartzerako Zerbitzuko langileek adierazi zuten berak prest zeudela bilera desberdinak antolatzeko, baina gonbidapen horrek ez zuen erantzunik jaso.

Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak egin beharreko ebaluazio-proposamena aurkeztu zuen.

BILERAK

2014ko edizioan, zinegotziek herritarren partaidetza-organoetan zituzten lehendakaritzak erre-ferentzia gisa harturik proposatu ziren bilerak, eta hala, guztira zortzi topaketa egin ziren.

Kasu honetan, hots, 2015eko aurrekontuetan, zinegotzi bakoitzak udal sail desberdinetan bere gain hartuta dituen eskumenen inguruan antolatu dira deialdiak, eta 6 bilera baino ez dira egin.

2014ko azaroaren 10etik 20ra egin ziren deialdiak:

DATA Zinegotzia Sailak Entitate parte-

hartzaileak

2014-11-10 Leticia Comerón

Espazio Publikoa Udal Eraikinen Mantentze-lanak Informazioaren teknologiak Herritarren Arreta

3

2014-11-12 Alfredo Iturricha

Herritarrentzako Zerbitzuak eta Kiro-lak Euskara Trafikoa Herritarren Segurtasuna

6

2014-11-17 Idoia Garmendia Ingurumena eta Ingurune Naturala Osasuna eta Kontsumoa Mugikortasuna eta Garraioa

5

2014-11-18 Iñaki García Calvo Elena Izuel

Kultura Gazteria Berdintasuna Ibilerraztasuna

5

2014-11-19 Miguel Garnica Ekonomiaren Sustapena Hirigintza Merkataritza

9

2014-11-20 Ainhoa Domaica

Gizarte Zerbitzuak eta Adineko Per-tsonak Enplegua eta heziketa Garapenerako Lankidetza

28

GUZTIRA 56 Montehermoso Kulturunean egin ziren, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 20koa izan ezik, hori Simone de Beauvoir Aretoan egin baitzen.

Zortzi elkartek betetako galdetegiak bakarrik jaso ziren.

Euskara eta Gaztelaniaren arteko aldi bereko itzulpen-zerbitzu bat prestatu zen, eta bilera horietako batean Zeinuen Hizkuntzako Interpreteak izan genituen.

METODOLOGIA

Horren ardura zuen zinegotziak azalpen bat egin zuen landutako agiria abiapuntutzat hartuta. Azalpena egin ondoren, bertaratu zirenei eskatu zitzaien, zerbait argitzea eskatu nahi bazuten edo ekarpenak egin nahi bazituzten, kartulina batean idatz zitzatela, eztabaidak antolatzeko eta ahalik eta denborarik gutxiena galtzeko. Esku hartzeko bi txanda finkatu ziren.

Gero, galdetegia bete zezatela eskatu zitzaien, eta horren ondoren, amaitutzat jo zen bilera.

Bilera horien bilakaerari buruzko txostenak prestatu ziren, Gizarte Kontseiluari eta udaleko talde politikoei helarazi zitzaizkien eta udalaren web orrian argitaratu ziren.

Parte hartu zutenek egindako ebaluazioak aztertu ziren, eta hori lanerako material gisa erabili ahal izan da txosten hau prestatzeko orduan. Azterketa Taldeari ebaluazioaren txosten tekni-koa aurkeztu zitzaion, eta bertan, agiri hau egitea erabaki zuten, herritarren partaidetza-organoetako elkarte eta entitateetara bidaltzeko.

EBALUAZIOA

LIDERGO POLITIKOA

Oposizioko udal talde politikoek Udaleko esku-hartze eremu desberdinen inguruan proposa-men politikoak egiteko duten gaitasuna aitortuz, beharrezkoa da, oraingo honetan gertatu den bezala akordio politiko batzuk erdietsiz gero, Gobernu Taldeak erantzukizuna bere gain har-tzea eta beharrezkoak diren baliabide guztiak proposamen horri eskaintzea. Kasu honetan, herritarren parte-hartzerako zinegotzi arduradunarena izan da babes bakarra, udal kontseilu eta foro desberdinetako entitateei gonbidapen-gutun bat bidali baitie, eta halaber, ekimen hau Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuaren esku jartzea lortu baitu, eta hala, hura arduratu da prozesu hau guztia kudeatzeaz.

Zinegotzi desberdinek aurkeztutako agiriak deskribatzaileak izan ziren funtsean, aurrekontuko kontu-sailen agirian lehendik adierazitakoaren ingurukoak, eta faltan bota zen proposamenei buruzko eduki politikoago bat, horien gobernu-erantzukizunen arabera.

Arestian esan den moduan, Gobernu Taldeko zinegotzien eta Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuko teknikarien artean ez zen topaketarik egin bilera horiek prestatzearren.

HEDADURA

EAJ udal taldearen hasierako proposamenak hauxe zioen:

Gobernu-taldeak bere egin ditu Gizarte Kontseiluak eta partaidetza-prozesuan parte hartu duten talde politikoek 2015eko Aurrekontuen proiektuan barneratzeko aurkeztu dituzten pro-posamenak . Aintzat hartu ez diren proposamenen inguruko azalpen zioduna.

Azkenean ez da inolako konpromisorik izan horren inguruan, eta horrenbestez, beren propo-samenak aurkeztu zituzten eta/edo bileretan parte hartu zuten entitateei ez zaie itzulketa hori egin.

ANTOLAKUNTZA

Horri dagokionez, lehendik baziren gomendio tekniko berezi batzuk, baina azkenean, berriro ere, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak hartu du bere gain prozesu hori, nahiz eta logiko-ena Ogasun Sailaren ardura zuzena izatea izango litzatekeen. Baina, gainera, beharrezkoa da beste sail eta zerbitzu batzuen antolamenduan ere esku hartzea, esate baterako: Plangintza Estrategikoa, Komunikazioa eta Informazioaren Teknologiak. Udaleko beste baliabide batzuk erraztea, hala nola: lokalak lagatzea, agiriak itzultzea, erreprografia, publizitate-materiala eta abar. Gainerako udal sailen ardura, aldiz, antolatzen diren topaketen edukiaren araberakoa izango da.

INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA

Alde horretatik, aurreko edizioekin alderatuta, hobetu egin dira zenbait alderdi.

• Gonbidapen-gutuna

• Aurrekontu-proposamenari buruzko agiria

• Zinegotzi bakoitzak prestatutako agiria

• Egutegiari eta erabili beharreko metodologiari buruzko informazioa jasotzen duen agiria.

• Galdetegi bat, bilera horiek egin aurretik, entitateen balioespenak eta proposamenak biltzen duena.

• Bilera hauei eta 2015eko udal aurrekontuari buruzko gai guztiak web orriaren gune berean antolatuta edukitzea.

Garbi geratu da parte hartu zuten entitate gehienek ongi ulertu zutela bilera berri-emaile haue-tarako proposatutako helburua. Oso ugaria izan zen, agian gehiegizkoa ere bai, bilerak egin aurretik bidalitako dokumentazio guztia.

Hala eta guztiz ere, proposamen honek ia ez zuen oihartzunik izan hedabideetan, aurrekon-tuaren inguruan gertatzen ari zen eztabaida politikora mugatu baitziren gehienbat. 1

Une honetan udalaren informazio-kanalik garrantzitsuena denak, hots, udalaren webguneak, ia ez zuen oihartzunik izan.

Gizarte Kontseiluak ordezkaritza-organo goren gisa duen irudia errepikatu da berriro, eta ho-rrek desadostasun ugari eragiten ditu, herritarren partaidetzarako organo guztiak elkarren osagarri direlako.

Aurrekontu-proposamenari buruzko informazio hori parte hartu nahi zuten pertsonek edo enti-tateek erabiltzeko eta baliatzeko moduko formatua edukiko zuen agiri batean eskaini beharra bete gabe geratu zen. Parte hartzera gonbidatutako kolektibo batzuek euskarri informatikoak erabiltzeko orduan zituzten zailtasunak ere ez zituzten aurreikusi. Informazio hori beste for-matu batzuetan argitaratu beharko zen.

FORMATUA

Bilera horiek Gobernu Taldeko zinegotziek dituzten konpetentzien arabera antolatzeak, topa-keten kopurua murrizteaz gain, zuzenean horiekin loturiko partaidetza-organorik ez egoteaga-tik aurreko edizio batzuetan modu bereziz jorratu ez diren gai batzuk aztertzea ekarri du: hiri-gintza, enplegua, ekonomiaren sustapena, komunikazioa eta abar.

METODOLOGIA 1 1 Txosten honekin batera eranskin bat doa, inguruko hedabide idatzietan argitaratu diren albisterik garrantzitsuenekin.

Frogatuta geratu da hori erabiltzeak hobetu egiten duela bileren garapena, eta oso modu na-barmenean, horien iraupena. Batzuetan, horrelako metodologiak erabiltzeko ohiturarik ez edu-kitzeak arazo batzuk sortu ditu bileraren batean.

Era berean, bilerak egin aurretik informazioa ematea beste ekimen batzuetan kontuan hartu beharreko hobekuntza-faktore bat da.

PARTE HARTZEA

Proposamen hau herritarren partaidetza-organo desberdinetan maiztasun batez parte hartzen duten entitateei mugatua zegoen, eta hori ez da aski, ez baitu aurreikusten herritarren beste kolektibo batzuek parte har dezaketenik, eta norbanako gisa parte hartu nahi duten herritarrei horretarako aukera eragozten dielako.

Datu kuantitatiboak 1. Deia jaso duten Entitateak Lurralde Kontseilu guztiak Sektoreko Kontseilu guztiak Gizarte Kontseilua (kideak guztira) IIIUGParen jarraipenerako batzordea Eskola Kontseilua Planeamenduaren aholku-kontseilua

35 203 25 21 7 19

Kontseiluetako entitateak guztira 310 Deia jaso duten entitateak guztira 2262 2. Bertaratutako entitateak 56 3. Entitate desberdinak guztira 51 4. Deia jaso dutenen/etorri direnen arteko aldea 4tik bat Alegia, deia jaso duten entitateetatik % 25 baino zertxobait gehiago etorri dira. Baina gainera, aurreko edizioan baino % 5 handiagoa izan da parte-hartzea.

Emakumeak % 52,38 /Gizonak % 47,61

2 Herritarren partaidetza-organo batean baino gehiagotan parte hartzen duten elkarteak ba-dira, eta beraz, deia jaso dutenen kopurua, berez, 226 da.

BILEREI BURUZKO BALIOESPENA

Hurrengo taula honetan, egindako galderen inguruan bertara etorri ziren pertsonek egindako balioespenak eskaintzen dira3:

PROPOSATUTAKO GAIA BALIOESPEN KOP. BATEZ

BESTEKOA AURREZ JASOTAKO INFORMAZIOA 27 5,62

AURKEZPEN POLITIKOA 30 5,33 ERABILITAKO METODOLOGIA 30 6,33 BILERAN EMANDAKO INFORMAZIOA 32 5,92

ZALANTZEI, BALIOESPENEI ETA EGINDAKO PROPOSAMENEI EMANDAKO HARRERA

21 4,80

EKARPENEK AURREKONTUA HOBETZEKO BALIOKO DUTE 21 3,76

TOPAKETARAKO LEKUA 31 7,87 ALDERDI GUZTIEN BATEZ BESTEKOA 5,67

Aurkezpen politiko desberdinei buruz:

3 1etik 10era bitarteko eskala

Aztertutako alderdi guztiei buruzko batez besteko balioespena 5,67 da, eta gauza positiboen artean, tokia eta erabilitako metodologia nabarmentzen dira. Balioespenik okerrenak topaketa horietan egindako ekarpenek izango duten benetako oihartzunarekin loturikoak dira.

BALIABIDE EKONOMIKO ZUZENAK

Teknikariek ikus-entzunezkoetan parte hartzea eta Montehermoso Kultu-runea irekitzea: 794,00 euro Dokumentazioa itzultzea: 665,96 euro Zeinuen Hizkuntzako Interpreteak 120,00 euro GUZTIRA 1.579,96 euro GIZA BALIABIDEAK

Ekimen hau diseinatu, antolatu, prestatu eta balioesteak berarekin ekarri du Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuko langileak horren zerbitzura jarri behar izatea. Euskara Zerbitzuak aldi bereko itzulpen-zerbitzua eskaini zuen topaketa horietako bakoitzean. Azken batean, erdietsi-tako emaitza kontuan izanda, udal baliabide gehiegi erabili direla jotzen da.

VALORACIÓN MEDIA DE LAS PRESENTACIONES POR ÁREAS

0

1

2

3

4

5

6

7

Cen

tros

Cív

icos

, Edu

cación

,

Eus

kera

, Dep

orte

y P

artic

ipac

ión

Ciuda

dana

Cul

tura

, Juv

entu

d, Ig

uald

ad,

acce

sibi

lidad

Med

io A

mbi

ente

, Sos

teni

bilid

ad,

Salud

y C

onsu

mo

Pro

moc

ión

Eco

nom

ica

y

Urb

anism

o

Ser

vicios

Soc

iale

s de

las

pers

onas

May

ores

. Em

pleo

,

Coo

pera

ción Via

Pub

lica

HOBETZEKO PROPOSAMENAK

• Begi-bistakoa dirudien arren, aurrekontu parte-hartzaile baterako etorkizunean egiten diren proposamenetan, aurreko edizioetan egindako balioespenak hartu beharko dira abiapuntu gisa.

• Gasteizko Udalak aurrekontu parte-hartzaile gisa zer ulertzen duen argi eta garbi definitzeko eztabaida politiko bat egin beharko da, eta bertan, hori aurrera eramatea ahalbidetuko duen akordio zabal bat lortu beharko da.

? Prozesuko proposamenek eta ondorioek egin behar duten ibilbidea zehaztu behar da.

? Prozesu parte-hartzaile honetan parte har dezaketenen inguruko hedadura ere zehaztu beharko da.

• Epeak. Aurreko puntu horiek kontuan izanik, prozesu hori guztia kronologikoki antolatu ahal izango da, baldin eta aurrekontu-proposamena aurkeztu aurretik, horrekin batera edo horren ondoren garatzen bada prozesu hori, baina betiere kontuan izango da gauzatu daitezkeen akordio politikoen mende egongo dela proposamen hori.

• Herritarrek parte hartuko duten gaien agendaren barruan sartuko luke Udalak prozesu hori, beste era bateko ekimen parte-hartzaile batzuekin batera gerta ez dadin.

• Hori guztia modu koherente batean txertatuko da zerrendatutako araudiaren barruan, eta zehazkiago, Udalbatzarraren Araudi Organikoan eta Herritarren Parte-hartzerenean.

• Gobernu Taldeak bere gain hartuko du prozesu hori, hain zuzen ere amaierako proposa-mena aurkezteari eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskaintzeari dagokionez.

• Prozesu honen antolamendua Ogasun Sailaren ardura izango da, eta hori diseinatu, anto-latu, gauzatu eta ebaluatzeko orduan, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuaren eta Komu-nikazio eta Informazioaren Teknologiaren Sailaren laguntza izango du.

• Prozesu honek, bere edukiari dagokionez, udal sail guztiak bilduko ditu, bai alderdi politikoei dagokienez, sailetako proposamenek dituzten helburu politikoei buruzko azalpen bat ema-nez, eta bai alderdi teknikoei dagokienez ere, informazioa hobetzearren.

• Dokumentazio osoak formatu erabilgarri eta baliagarrietan eskaini behar ditu datuak.

• Prozesu hau, jakina, gai honekin loturiko informazio nahiz dibulgazio arloko jarduerekin osatu behar da, sor daitezkeen galdera desberdinei erantzunez: zer da udal aurrekontua, zergatik eta zertarako egiten da, nola, nork eta abar; zein den herritarrek betetzen duten eginkizuna.

• Informazio horrek parte hartzera gonbidatutako herritarren tipologia desberdinen ezaugarriak hartu beharko ditu kontuan, bai formatuei eta kanalei dagokienez eta bai erabili beharreko hizkuntzari dagokionez ere.

• Informazio horrek toki garrantzitsua beteko du udalaren komunikazio-kanaletan, herritarrak parte hartzera bultzatuz.

• Halaber, partaidetzarako formatuek kontuan hartuko beharko dute dibertsitatea, alegia, dena ezin daiteke bilerak egitera mugatu. Herritarrek beren ekarpenak egiteko erabil ditzaketen beste modu eta bide batzuk ere arakatu beharko dira.

• Prozesuaren emaitzak herritarrei itzuliko zaizkie, bai udalaren aurrekontuan duten eragina-rekin loturikoak eta bai prozesuaren ebaluazioarekin loturikoak ere.

ONDORIOA

Udalarentzat sekulako garrantzia duen udal aurrekontuaren gai honet an herritarren parte-hartzea sustatzearren Udalak abian jarritako hiru esperientziek balio izan behar digute nolako etorkizuna nahi dugun erabakitzeko. Atzerantz begiratzea onuragarria izan daiteke ikasteko, baina batez ere hobetzeko. Horri buruzko informazio ugari daukagu, eta ezin dugu alferrik galdu.

Gainera, arrakastak lortzen ari diren eta iker genitzakeen beste esperientzia batzuk ere ba-daude, eta horrexegatik komeni da horiek ezagutzea eta, hala egokituz gero, horietatik ikas-tea.

Onartu behar dugu, oro har, ezagupen falta ikaragarria dagoela herritarren artean, eta beraz, pentsatu beharra dago gauzak aldatzen joango direla, kalitatezko informazio nahikoa jaso ahala, Udalarekin elkarlanean aritzea eta horretan buru-belarri murgiltzea merezi duten gau-zak direla ulertuko baitute. Horrenbestez, prozesu hori hezkuntzaren ikuspegitik ere bideratzea da xedea.

Sarritan errepikatu den moduan, prozesu horrek jauzi garrantzitsu bat egin dezala lortu behar dugu: “Nola doa nire kontua?” eztabaida atzean utzi eta aurrekontu parte-hartzaile batzueta-rako egokiago izango litzatekeen beste bati heldu: “Nola doa gure kontua?”

Azkenik, herritarrek gai honetan parte har dezatela erdiestea eta, are zailagoa dena, gogobe-terik sentiaraztea prozesu bat da, eta gauzak aldatzen eta pixkana-pixkana hobetzen joango dira baldin eta Udalak konpromiso hori bere gain hartzen badu, konfiantza pizten badu eta herritarren parte-hartzeak dakartzan emaitzak ikusten badira.

I. ERANSKINA

INFORMAZIO-BILERETAN PARTE HARTU DUTEN PERTSONEN EKARPENAK

Zure ustez, zer helburu zuten bi-lera horiek...

Zure ustez bete dira?

• Aurrekontua aurkeztea eta argitzea

• Informazioa ematea

• Udalaren aurrekontura hurbiltzea eta kontu-sail jakin batzuk ezagutzea

• Aurrekontuak

• Informazioa ematea

• Aurrekontu orokorren proposamena azal-tzea eta sor daitezkeen zalantzak argi-tzea

• Zalantzak argitzea eta proposamenak jasotzea

• Zalantzak argitzea eta jaso ez diren pro-posamenak entzutea

• Zinegotziari entzutea, baina gure iradoki-zunak kontuan ez hartzea

• Hurrengo urteko aurrekontuen proposa-mena helaraztea

• Gizarte Gaietarako Sailaren kontu-sailak nola erabiltzen diren jakinaraztea, horien edukia azaltzea

• Eremu bakoitzeko kontu-sail garrantzi-tsuenei buruz informazioa ematea

• Argibideak ematea aurrekontuei buruz, gizarte-zerbitzuei buruz .....

• Argitzea eta justifikatzea

• Informazioa ematea eta informazio-prozesua betetzea

• Aurrekontuei buruzko informazio-bilera

• Informazioa ematea

• Aurrekontuei buruz informazioa ematea

• Ez

• Faltan botatzen dut hitzarmenak eta 2015rako emandako dirua xehakatuta eta idatziz azaldu ez izana

• Ez. Oso azalpen xumea eta ahozkoa, ikus-entzunezkoen laguntzarik gabe eta 2014rako datu konparatiborik gabe

• Nireak, ez.

• Ez. Azalpenak emateko erabilitako luzera eta erritmoa jarraiezinak izan dira. Ez da batere ahalegin didaktikorik egin. Betetze honetan izanda

• Bai

• Berandu da, aurrekontuaren zirriborroa pres-tatu aurretik bildu behar zen informazioa.

• Bai, horrelaxe proposatu delako eta zentzuz-koa delako jakinaraztea

• Ez. Justifikazio politikorik batere ez dago

• Ez. Lankidetzan jasandako murrizketen justi-fikazio politikorik eman ez dutelako

• Ez. Helburua ezin daitekeelako izan propo-samenik ez jasotzea edo proposatutakoaren muinari ez erantzutea

• Oso gainetik aipatu da dena.

• Bai

• Bai

• Bai

• Bai. Azalpen argia

• Azalpenak eman dira

• Bai, egindako aurrekontuei erantzun zaie,

• Bileraren ondoren, oraindik ez dut garbi

• Gobernu-taldearentzat bilera hauek obli-gazio bat dira udal hau parte-hartzailea dela esan ahal izateko

• Aurrekontu-proposamenaren oinarri di-ren arrazoi politikoak xeheki ezagutzea

• Aurrekontua argitzea

• Aurrekontuari buruzko informazioa

• Aurrekontuei buruzko informazio-bilera

• Informazioa ematea bakarrik

nahiz ez diren espero zirenak.

• Bai. Erantzun digute, baina zehaztu gabe

• Informazioa ordenaz igorri da

• Gobernuaren xedeak bete dira, baina ez he-rritarren partaidetzarenak

• Batzuk bai

• Bai, azalpenak argi emateko aukera izan delako

• Oro har ez, ez duelako informazioa osorik ematen. Oso erabilgarria da proposamenak zehaztu ahal izateko.

• Bai, eztabaida gehixeago beharko litzateke

Aurreko urteekin alderatuz ikusten dituzten aurrerapenak • Tokia eta zinegotzien argitasuna

• Deialdia eta informazioa, zabalagoa baita. Bilera hau egin aurretik proposamenak bida-tzeko aukera izatea.

• Ongi erantzun da

• Eztabaidan arintasun handiagoa

• Askorik ez. Aurrekontu batek eskatzen duenari buruz ikuspegi orokor gutxi dago eta oso gai bereziak lantzen dira. Hobe da bilera zabalak eta orokorragoak izatea. Ez dago informazio nahikorik deialdian. Aurkezpena bi zinegotzik egin dute eta aurkeztutakoa menderatzen dute. Begirunea erantzunetan, galdera berezi eta filo-politiko jakin batzuen aurrean.

• Gutxi edo ezer ez. Metodologia zuzena, azken zatian izan ezik, parte-hartzaile bakoitzaren premiak agertzen direlako.

• Ez da ezertxo ere aurreratu 2012 eta 2013 urteekin alderatuz. 2012. urtetik metodologian atzerantz egiten ari gara. Beste batzuetan baino hobeto, beti pertsona berak hitz egin ez dezan eta bilera aspergarria gerta ez dadin.

• Metodologia ona, antolamendu ona. Jasotako informazioa ere egokia. Egin diren galderei erantzun zaie. Batzuetan egiten den ekarpenak izapide hutsa dirudi, beste batzuetan ikus-ten dugu Herritarren Partaidetza kontuan hartzen bada, lan on bat egin dela. Eskerrik asko!

• Atzera egin da parte-hartzea ere gutxitu egin delako

• Atzera egin da. Aurreko aurrekontuetan kontu-sailak banaka-banaka aztertu izan dira

• Informazio gehiago banatu da

• Aurrekontuak argitu dira. Azalpen argigarria, zehatza eta laburra

Prozesua hobetzeko proposamenak • Merezi du deialdien aniztasun honek?

• Aurrekontuaren aurkezpenak horretarako balio izan dezala, eta ez dadila izan beste hel-buru eta ideia batzuetarako foroa

• Azalpenak homogeneizatzea eta proposamen-ereduak eskaintzea. 2015eko aurrekontua argitzea. Aldaketa gobernuaren jokaeran, parte-hartzearen aldeko joera handiagoa. Gober-nua ez dut norabide horretan ikusten

• Aurrekontuaren kopia bat bana zitekeen

• Agian galdera-txanda bakar bat, erantzuteko aukerarekin. Zenbait akats daude aurrekon-tuan. Aurrekontuaren euskarri grafikoak erabili pantailan.

• Zinegotziaren aurkezpen nahasgarria. Informazioak ez du ezer berririk eskaintzen, eta ez da espero zena. Proposamenak jaso dira, etorkizunean aldatzeko edo berraztertzeko as-morik gabe Erantzunek ez dituzte ase. Hauteskunde-probetxua dute buruan, ez probetxu soziala. Zinegotziak ez du erakutsi elkarteen proposamenak bere gizarte-politikan barnera-

tzeko borondaterik

• Aurrez landu behar dira eta argitu zeri egin diezazkiokegun proposamenak. Baina arlo ba-teko aurrekontuak itxita badaude, badu zentzurik proposamenak egiteak? Ez zen informa-zioa banatzen eta geuk sartu behar dugu aurrekontuen zenbakien trinkotasunean ...... Ez du batere ahalegin didaktikorik egin. Teknizismoetan eta hitz teknikoren atzean ezkutatu da. Formalki baldintzak bete dira, baina ez dago eztabaidarik benetako elkarrizketari buruz. Erantzuteko prest daude, galderak egin aurretik. Informazioak ez du ezer argitzen eta adie-razteko moduak berak ez du laguntzen aurrekontuak hobeto ulertzen. Nik dakidala, propo-samen bat bera ere ez da onartu. Hori bai, edukazio handiz erantzun digute

• Informazioa gehiago zehaztu

• Proposamenei idatziz erantzuteko obligazioa

• Proposamenak eta ekarpenak egiten jarraitu ahal izatea

• Droga-mendekotasunaren arriskuak murriztea

• Informazioa emateko gogoa edukitzea. Aurrekontuak itxia dirudi, kezka bakarra dirua da, eta ez konpromisoak.

• Azalpen argiagoak eta zehatzagoak behar dira, eta erakundeak bere gain hartutako kon-promisoak kontuan hartzea

• Aurkezpena aspergarria izan da eta ez du ezer eskaini

• Parte-hartzea eta herritarrak eta elkarteak kontuan hartzea BENETAKOA izan dadila

• Parte-hartzearen kulturan aurrera egin ahala, hobetu egingo dira proposamenak eta irado-kizun baliagarriak

• Ongi adierazi behar da eraikina, bileraren tokia.

• Herritarren proposamenei eskainitako harrera horma bat da. Elkarteek egiten dituzten ekarpenek ez dute ezertarako balio

• Ez da gehiegi sakontzen, datuak falta dira. Proiekzio bat egin zitekeen. Ondo antolatua zegoen, baina eztabaidarako tartea eskertuko litzateke. Datuak, zenbakiak falta ziren. Ez dut uste ezertarako balio izango duenik.

• Kontuan hartu behar da aurrekontuaren zirriborroa prestatu aurretik bildu behar zela infor-mazioa.

• Beharrezkoa da informazioa hobetzea webgunean parte hartzeko

• Benetan aurrekontu parte-hartzaile bat izan dadila. Eredu hau informazio-emailea besterik ez da. Zinegotziak oso azkar hitz egin du eta zaila izan da hari jarraitzea.

• Aurrekontu bat parte-hartzailea izan dadin, ez da aski informazioa ematea (jakina). Aurre-kontu-proposamenaren justifikazio politikoa. Borondate politikorik gabe, metodologia ez da aski. Aurrekontuak partaidetzaren bidez eraikitzeko borondate politikoa. Borondate politiko-rik ez badago, ez da partaidetza-prozesu bat ahalbidetuko duen oinarririk izango.

• Bilerak bilera parte-hartzaile bihurtzea. Herritarren parte-hartzea. Ez da aski informazioa ematea. Zinegotziaren informazioa hobetu. Txostena pobrea. Propaganda bilatzen du. Egu-tegia ezinezkoa. Metodologia zaila. Lekuari buruz: erosotasun handirik ez, akustika erdi-purdikoa, irisgarritasun kaskarra. Herritarren Partaidetza-prozesuan proposatutakoa jaso

behar da.

• Metodologia parte-hartzaile bat fi nkatu eta gaien erantzunak hobetu. Zalantzei erantzun. Egindako ekarpenak kontuan hartu. Metodologia partekatua eta parte-hartzailea, urte osoan erantzun publikoak sortuko dituena.

• Dena erabakita dago dagoeneko. Entitateen premiak eta proiektuak aldez aurretik eska ditzatela.

• Bai, aurrekontuaren zirriborroa aurrez jasotzen da. Bai, informazioa ongi eta garaiz jaso-tzen da. Azalpena benetako datuetan oinarrituta egin dadila, eta ez ditzatela zenbakiak arrastaka erabili.

DEIALDIA hobetzeari begira, adjektiboen zerrenda ireki bat eskaini zen, parte-hartzaileek nolakoa iruditu zaien adieraz zezaten.

Iritzien % 72k konnotazio positiboa du (egokia, erabilgarria, garaiz, argigarria)

Zergatik duzu iritzi hori? • Beharrezkoa da lan-dinamikari buruzko ulermen handiagoa

• Ohitura falta, aurrekontuak aztertzeko zailtasunak

• Inprimakia bidaltzeko orduan webguneak ez du funtzionatzen

• Ez da prozedura parte-hartzailea. Ez dago 2014ko aurrekontuaren exekuzioari buruzko in-formazio osaturik, ezta konparaketarik ere 2014ko aurrekontuarekin.

• Egokia da bai denbora aldetik eta bai informazio aldetik ere.

• Herritarren parte-hartzea ahalbidetu behar da proposamenen lanketan. Proposamenak egi-teko aukera

• Herritarren parte-hartzearen adierazpide

• Gure kasuan, guraso-elkarteen bidez jaso dugu informazioa

• Parte-hartzerako Zerbitzuaren lana eta ahalegina egokiak izan dira, baina hutsuneak ditu lan politikoak.

• Lehen aldia izanik apur bat galduta nabil

• Ez da jaso. Beste bide batetik jakin dut horren berri. Beste zinegotzigo baterako deitu naute, eta nire zalantza azaldutakoan, hurrengo egunerako deia egin didate.

Zure ustez, zein alderditan egin daiteke aurrera? Zergatik? • Parte-hartzearen kulturan aurrera egin ahala, hobetu egingo dira proposamenak eta iradoki-

zun baliagarriak

• Partaidetza eta herritarrak eta elkarteak kontuan hartzea BENETAKOA izan dadila

• Aurrekontuaren kopia bat bana zitekeen

• Dena erabakita dago dagoeneko.

• Proposamen bat aurkeztu aurretik entitateen premiak eta proiektuak eska diezazkigutela.

• Informazioa emateko gogoa edukitzea. Aurrekontuak itxia dirudi, kezka bakarra dirua da, eta ez konpromisoak.

• Azalpen argiagoak eta zehatzagoak behar dira, eta erakundeak bere gain hartutako kon-promisoak kontuan hartzea

• Aurkezpena aspergarria izan da eta ez du ezer eskaini.

• Zinegotziaren aurkezpen nahasgarria

• Informazioak ez du ezer berririk eskaintzen, eta ez da espero zena

• Proposamenak jaso dira, baina etorkizunean aldatzeko edo berriro aztertzeko borondaterik gabe. Erantzunek ez dituzte ase.

• Hauteskunde-probetxua dute buruan, ez probetxu soziala. Zinegotziak ez du erakutsi elkar-teen proposamenak bere gizarte-politikan barneratzeko borondaterik.

• Herritarren proposamenei egindako harrera horma bat da. Elkarteek egiten dituzten ekarpe-nek ez dute ezertarako balio

• Aurrez landu behar dira eta argitu zeri egin diezazkiokegun proposamenak. Baina arlo ba-teko aurrekontuak itxita badaude, badu zentzurik proposamenak egiteak?

• Ez zen informazioa banatzen eta geuk sartu behar dugu aurrekontuen zenbakien trinkotasu-nean, edo elkarte bakoitzak eskatu edo eskuratu

• Ez da batere ahalegin didaktikorik egin.

• Teknizismoetan eta hitz teknikoen atzean ezkutatu da

• Formalki baldintzak bete dira, baina ez dago eztabaidarik benetako elkarrizketaz. Erantzu-teko prest daude, galderak egin aurretik

• Informazioak ez du ezer argitzen eta adierazteko moduak berak ez du laguntzen aurrekon-tuak hobeto ulertzen

• Nik dakidala, proposamen bat bera ere ez da onartu. Hori bai, edukazio handiz erantzun digute

• Kontuan hartu behar da aurrekontuaren zirriborroa prestatu aurretik bildu behar zela infor-mazioa.

• Merezi du deialdien aniztasun honek?

• Aurrekontuaren aurkezpenak horretarako balio izan dezala, eta ez dadila izan beste helburu eta ideia batzuetarako foroa

• Aurrekontu bat parte-hartzailea izan dadin ez da aski informazioa ematea (jakina)

• Aurrekontu-proposamenaren justifikazio politikoa

• Borondate politikorik gabe met odologia ez da aski

• Aurrekontuan partaidetzaren bidez eraikitzeko borondate politikoa

• Borondate politikorik ez badago, ez dago prozesu parte-hartzailea ahalbidetuko duen oinarri-

rik.

• Benetan aurrekontu parte-hartzaile bat izan dadila, eredu hau informazio-emailea besterik ez da.

• Zinegotziak oso azkar hitz egin du, zaila izan da hari jarraitzea.

• Metodologia parte-hartzaile bat finkatzea eta gaiei emandako erantzuna hobetzea

• Zalantzei erantzun diezaietela

• Egindako ekarpenak kontuan har ditzatela

• Metodologia partekatua eta parte-hartzailea, urte osoan erantzun publikoa piztuko duena.

• Droga-mendekotasunaren arriskuak murriztea

• Agian galdera-txanda bakarra, erantzuteko aukerarekin

• Akatsak daude aurrekontuan

• Aurrekontuaren euskarri grafikoak erabili pantailan

• Bai, aurrekontuaren zirriborroa aurrez jasotzen da. Bai, informazioa ongi eta garaiz jasotzen da.

• Azalpena benetako datuetan oinarrituta egin dadila, eta ez ditzatela zenbakiak arrastaka erabili

• Ez da gehiegi sakontzen, datuak falta dira. Proiekzio bat egin zitekeen.

• Ondo antolatua zegoen, baina eztabaidarako tartea eskertuko litzateke. Datuak, zenbakiak falta ziren. Ez dut uste ezertarako balio izango duenik

• Beharrezkoa da informazioa hobetzea webgunean parte hartzeko. Ongi adierazi behar da eraikina, bileraren tokia.

• Bilerak bilera parte-hartzaile bihurtzea.

• Herritarren partaidetza. Ez da aski informazioa ematea.

• Zinegotziaren informazioa hobetu. Txostena pobrea. Propaganda bilatzen du

• Egutegia ezinezkoa

• Metodologia zaila

• Lekuari buruz: erosotasun handirik ez, akustika erdipurdikoa, irisgarritasun kaskarra. Herrita-rren Partaidetza-prozesuan proposatutakoa jaso behar da. Azalpenak homogeneizatzea eta proposamen-ereduak eskaintzea. 2015eko aurrekontua benetan argitzea.

• Aldaketa Gobernuaren jokabidean, parte-hartzearen aldeko joera handiagoa. Gobernua ez dut norabide horretan ikusten.

• Informazioa gehiago zehaztu

• Proposamenei idatziz erantzuteko obligazioa

• Proposamenak eta ekarpenak egiten jarraitu ahal izatea

II. ERANSKINA

AURREKONTU-EZTABAIDAREKIN LOTURIK ZENBAIT HEDABIDETAN AGERTUTAKO ALBISTEAK

08/07/2014

09/07/2014

16/07/2014

16/07/2014

30/07/2014

30/08/2014

30/08/2014

15/10/2014

21/10/2014

22/10/2014

23/10/2014

23/10/2014

24/10/2014

24/10/2014

29/10/2014

29/10/2014

30/10/2014

31/10/2014

31/10/2014

08/11/2014

08/11/2014

08/11/2014

11/11/2014

12/11/2014 12/11/2014

13/11/2014

13/11/2014 13/11/2014

13/11/2014

13/11/2014

16/11/2014

19/11/2014

13/12/2014