AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun...

14

Transcript of AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun...

Page 1: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena
Page 2: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

AURKIBIDEA

1. Sarrera eta ikastaroaren lan-dinamikaren azalpena

2. Kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak. Zer dira?

Informazioa ulertzeko eta adierazteko prozedurak eta teknikak

Eskemak

Kontzetu mapak

Infografiak

3. LucidChart aplikazioa

1. zeregina: LucidChart instalatu

2. zeregina: LucidChart eta Drive konektatuta dauzkazula konprobatu

3. zeregina: LucidChart webgunean karpetak sortu eta irakaslearekin partekatu

Kontzeptu mapak

4. zeregina: Txantiloi batetik abiatuta, kopia egin eta editatu

5. zeregina: Kontzeptu mapa osatu

6. zeregina: Kontzeptu mapa osatu

7. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin

8. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin

Eskemak

9. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin

10. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin

11. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin

Infografiak

12. zeregina: Ereduari jarraituta infografia osatu

13. zeregina: Ereduak ikusita, infografia sortu

4. LucidChart dokumentuak partekatu esportatu eta publikatu

14. zeregina: Infografia beste norbaitekin partekatu

15. zeregina: PDFa esportatu eta ikastarora igo

16. zeregina: Dokumentuaren esteka publikatu

17. zeregina: Irudi moduan esportatu eta txertatu

18. zeregina: Txantiloia sortu eta dokumentua komunitatean publikatu

Page 3: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

2

1. Sarrera eta ikastaroaren lan-dinamikaren azalpena

o Ikastaroa, LucidChart aplikazioaren laguntza bideo bat eta hainbat zereginez osatuta dago. Bideoan

ematen diren azalpenen laguntzaz zeregin bakoitza burutu behar duzu.

o Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak Google tresnak eta batez ere LucidChart

web aplikazio bitartez burutuko dituzu.

o LucidChart-en egiten duzun guztia Irakaslearekin partekatuko duzu. Horrela, irakasle moduan jardungo

duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko

dituzte.

o Zeregin bakoitza osatzeko denbora eperik ez duzu izango. Ikastaroa bi asteren barruan osa dezakezu zuk

nahi duzun erritmoan.

o Zereginak ez dira ebaluatuko.

o Zeregin bakoitza burutzen duzunean, zereginak duen koadrotxoa klikatu behar duzu, irakasleak burututa

dagoela jakin - eta berarekin partekatuta duzunez-, ikus dezan.

o Koadrotxoa klikatzeaz gain, zeregin bakoitzean Testu Bidalketa egin daiteke. Testu bidalketa hau

zereginetan izan dituzun arazoak aipatu eta irakaslearekin komunikatzeko erabili dezakezu.

o Aurreko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa ere martxan dago. Foroan,

guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko erabiliko dugu..

Page 4: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

3

2. Kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak. Zer dira?

Informazioa ulertzeko eta adierazteko prozedurak eta teknikak

Atal honetan, ulermena lortzeko eta lortu den jakiteko prozedurak definitzen dira. Prozedura hauen bidez

oinarrizko operazio mentalak bideratzen dira; esaterako, informazio baten elementuak identifikatu,

antzekotasunak eta desberdintasunak alderatu (konparazioa), ezaugarri komunen arabera sailkatu

(sailkapena), irizpide jakin baten arabera sekuentziatu (sekuentziazioa), zatiak osotasunarekin lotu (analisia),

zatiak berrantolatu eta ikuspegi berri bat aurkeztu (sintesia).

Oinarrizko operazio mental horiek egiteko ikasteko teknikak lagungarriak dira: idatziz datorren informazioaren

ideia nagusiak identifikatzeko azpimarratzea edo ahoz jasotzen dena laburtuz idaztea (apunteak hartzea);

eskemak, kontzeptu mapak eta Infografiak egitea informazioaren analisia eta sintesia egiten laguntzeko;

denbora lerroak egitea irizpide baten arabera gertaerak sekuentziatzeko; mnemoteknia erabiltzea ezagutu eta

ulertu den informazioa epe luzeko oroimenean gordetzeko.

Ikasteko tekniken laguntzaz eragiten diren operazioen bidez, informazioa interpretatuz, ulertutakoaren irudi

mentalak sortzen dira. Irudi mental horiek ikusezinak dira eta ikusgarriak eta ebaluagarriak bihurtzen dira

adierazten diren neurrian. Jasotako informazioa, ez bere horretan errepikatuz, norberaren hitzez adierazteko,

hau da, informazio hori azaltzeko, deskribatzeko, laburtzeko eta definitzeko gai den neurrian, ikasleak

informazioa ulertu duen ala ez jakin daiteke.

Jarraian, kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak definitu eta analizatuko ditugu. Ereduak eskainiko

dira eta bereizten eta erabiltzen ikasiko dugu. Hori guztia gainera, digitalki nola egin ikasiko dugu

Lucidchart aplikazioa erabiliz.

Page 5: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

4

Eskemak

Testu baten ideia garrantzitsuen zein bigarren mailakoen antolamendu logikoa da eskema, begirada azkar

batez eduki orokorraren ideia ematen duena. Eskema mota desberdinak daude: giltza bidezkoak,

zenbakidunak, letradunak, diagramak eta koadro sinoptikoak.

Eskemak ulermena errazten du, analisia egitera bultzatzen du, ideien arteko erlazioaz jabetzeko laguntzen

du eta sintesi gaitasuna garatzen du.

Urratsak

1. Irakurketa globala

Lehenengo irakurketa hau testuko ideia globala hartzeko eta testuko egituraz jabetzeko da.

2. Atalkako irakurketa

Bigarren irakurketa honetan testua azpimarratuko da.

3. Idazketa

Paragrafo bakoitzaren ondoan hitz gakoak eta esaldi motzak idatziko dira, eta datu horiekin

hasierako eskema osatuko da. Eskeman ideiak hierarkikoki agertuko dira.

4. Zuzenketa

Hasierako eskemaren irakurketa egingo da, hau zuzendu eta, beharrezkoa bada, hedatzeko

asmoz.

Adibideak

Page 6: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

5

Kontzeptu mapak

Ideiak edo kontzeptuak eta horien artean dauden harremanak irudikatzeko balio duen teknika edo baliabidea

da. Informazioa antolatu, laburtu eta grafikoki adierazteko bitarteko didaktiko oso eraginkorra da.

Aprendizaia esanguratsua eta partekatua bultzatzeko tresna baliotsua da.

o Ideia edo kontzeptuak: obalo edo lauki zuzen baten barruan idazten dira.

o Lotura-marrak: Ideien arteko loturak lerro inklinatu baten bidez adierazten dira, bertikal edo

horizontalak izan daitezkeenak.

o Geziak: Lotura -marretan erabil daitezke ideien arteko harremana norabide bakarrekoa edo bi

norabidekoa den adierazteko.

o Lotura-hitzak: lotura deskribatzen duten hitz edo hitzak dira. Lotura-marretatik gertu edo beraien

gainean idazten dira.

Urratsak

Kontzeptu mapak egiteko teknikak honako urratsak jarraitzea eskatzen du.

1. Testua arretaz irakurri eta ondo ulertu

2. Ideia edo hitz garrantzitsuenak lokalizatu eta azpimarratu

3. Ideia edo hitz gakoen hierarkia ezarri

4. Beraien arteko loturak egin

5. Sinbologia egokia erabili

Adibideak

Page 7: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

6

Infografiak

Informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren infografiak: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta

grafikoan laburbilduz. Era horretan, errazago ulertzen dira edukiak.

Zertarako egiten da infografia bat?

o Informazioa era antolatuan erakusteko

o Ulermena errazteko, Konplikatuak diren ideiak modu argiagoan komunikatzeko

o Gai baten inguruan, informazioa bisualki helarazteko

Noiz egiten da infografia bat?

o Gai baten inguruan dugun informazioa besteekin partekatu nahi dugunean

o Gai batekiko ditugun ideiak, modu pribatuan, laburbiltzeko edota antolatzeko beharra dugunean.

Adibideak

Orain esandakoa azaltzen duen infografia

Page 8: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

7

Zereginak

1. zeregina: LucidChart instalatu

LucidChart zure Google Drive aplikazioarekin ongi uztartzen den web aplikazio bat da.

o Honekin lanean hasteko lehen gauza, zure Google erabiltzaileko Drive atalean aplikazioa

gehitzea da. Bideoko 2. atalean duzu honen inguruko azalpena.

2. zeregina: LucidChart eta Drive konektatuta dauzkazula konprobatu

Bideoan erakusten den moduan LucidChart Google Drive Preferences atalera sartu eta zure

Googleko erabiltzailea eta LucidChart sinkronizatzen direla konprobatu. Horrela bada, sortzen duzun

edozein dokumentu LucidChart webgunean eta, denbora pixka bat pasata, zure Driven sortuko

zaizun LucidChart karpeta barruan egon behar du.

3. zeregina: LucidChart webgunean karpetak sortu eta irakaslearekin partekatu

LucidChart webgunean zure Googleko erabiltzailearekin logeatuta zaudela:

o LucidChart Online-Abizena Izena izeneko karpeta bat sortuko duzu.

o Karpeta hori bera [email protected] erabiltzailearekin partekatu behar duzu edizio

baimenak emanaz.

o Jarraian egingo dituzun lan guztiak karpeta honetan gordeko dituzu. Era honetan, Ikastaroko

irakasleok egiten duzun guztiaren jarraipena egingo dugu.

o Zeregin bakoitzaren emaitza karpetan gordetzen duzunean, identifikatzen laguntzeko, gordetzen

duzun fitxategiari zeregin zenbakia duen izena jarri.

3. LucidChart aplikazioa

Atal honetan, LucidChart aplikazioari dagokion laguntza bideoa duzu. Bideo bakarra den arren

kapitulutan banatuta dago. Ikastaroan zehar egingo dituzun zereginetan bideo honen kapitulu

zehatzetara bideratuko zaizu zeregina nola egiten den ikusteko.

Bideoa

Page 9: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

8

Zereginak

4. zeregina: Txantiloi batetik abiatuta, kopia egin eta editatu

Hasteko, EKI proiektuan askotan egiten den moduan, guk

sortutako txantiloi batekin jardungo zara. Txantiloia Naturaren

Zientziak arloko 2.3 unitateko 14. jarduerari dagokio eta

hemen klikatuta irekiko zaizu.

o Bideoan ikusten den moduan txantiloiaren kopia

egingo duzu.

o Txantiloia osatu behar duzu eta bukatua duzunean,

LucidChart webgunean, lehen sortutako ikastaroaren karpetan gorde duzula ziurtatu.

o Hori bera Driven sinkronizatu dela ere konprobatu.

Edukiak asmatzen denbora galdu ez dezazun hau duzu bukaeran lortu behar duzun emaitza.

5. zeregina: Kontzeptu mapa osatu

Txantiloi honetatik abiatuta hemen duzun kontzeptu mapa osatu behar duzu.

o Kontuan izan dokumetoak bi orri dauzkala.

o Kaxak beren tokira eraman eta ongi lotuta gelditu direla konprobatu.

o Bukatzeko, mugitutako kaxak besteen kolorean uztea proposatzen dizugu.

o Betiko moduan, emaitza irakaslearekin partekatuta duzun karpetan gorde.

Kontzeptu mapak

Atal honetan,

o Zenbaitetan emango zaizkizun txantiloiak osatu eta bestetan zereginean bertan aurkituko duzun

kontzeptu mapa bera egin beharko duzu dokumentu berri batetik abiatuta.

o Emaitza, irakaslearekin partekatuta duzun karpetan gorde behar duzu beti.

o Batean zein bestean, laguntza bideoan ikasitako teknikak erabili behar dituzu.

Page 10: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

9

6. zeregina: Kontzeptu mapa osatu

Txantiloi honetatik abiatuta hemen duzun kontzeptu mapa osatu behar duzu.

o Kontuan izan dokumetoak bi orri dauzkala.

o Kasu honetan kaxak ongi kokatuta daude baina lotura hitzak falta dira.

o Bukatzeko, kaxak eta lotura hitzak besteen kolorean uztea

proposatzen dizugu.

7. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin

Oraingoan kontzeptu mapa hutsetik sortu behar duzu.

o Hemen duzu lortu beharreko emaitza.

o Dokumentu berria sortu beharko duzu, elementu guztiak txertatu eta loturak egin,

itxura egokitu...

8. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin

Lehen egin duzun moduan eredu honetan duzun kontzeptu mapa hutsetik abiatuta egin behar duzu.

o Aurretik egin dituzunekin alderatuta honek irudiak dauzka. Gogoratu laguntza bideoa ikusita

irudiak nola txertatzen diren.

Page 11: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

10

Zereginak

9. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin

Hau duzu oraingoan egin beharreko eskema.

Eskema hau egitean kontuan izan beharko dituzu ondokoak:

o Eskemak elementu asko dituenez espazioak eta tamainak egokitzen

joan beharko duzu.

o Elementu desberdinak diseinu aldetik ere desberdinak dira; Kolore desberdinak erabiltzen

dira, kaxa batzuk linearik ez dute....

10. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin

Oraingo eskemak aurretik egin dituzunekin alderatuta itxura desberdinekoa da. Hau duzu eredua.

o Edukia antolatzeko kontenedoreak deitu ditugunak erabiltzen dira.

o Testua buleten bidez erakusten da.

o Kaxen eta gainontzeko elementuen koloreak erabiltzen dira

eskemaren diseinuan.

o Eskemako hainbat elementu eduki desberdinarekin errepikatzen

direnez, guztia sortu ordez, errepikatuko diren elementuak agrupatu

eta bikoizten egin beharko zenuke.

11. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin

Hau duzu oraingoan egin beharreko eskema.

o Oraingoan ere materiaren egoera bakoitzaren kaxak errepikatzen dira.

Bat egin eta ondoren , hori agrupatu eta bikoiztu behar duzu beste biak

egiteko. Horrela, lana aurrezteaz gain, hiruak berdinak ateratzea

errazagoa izango da.

Eskemak

Atal honetan, Kontzeptu mapekin egin duzun modu berean, Eskemak landuko dituzu orain.

Page 12: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

11

Zereginak

12. zeregina: Ereduari jarraituta Infografia osatu

Hau da bukaeran lortu behar duzun infografia. Beste hau, berriz, abiapuntu

moduan izango duzun txantiloia.

o Txantiloian hainbat iruditxo kenduta daude. Daudenak bikoiztuta edo

behar duzunaren antzeko bat bilatuz infografia konpondu behar duzu.

o Kontuan izan irudien fondoa gardena izan dadin bilatzen dituzun

irudiak PNG formatua izan behar dutela. Laguntza bideoan duzu

horren inguruko informazioa.

o Diseinu aldetik testu tamainak eta tipologiak aldatu ditzakezu nahi

baduzu.

13. zeregina: Ereduak ikusita, Infografia sortu

Oraingoan bi eredu emango dizkizuegu. Bietan antzeko ideiak adierazteko bi infografia erabat

desberdinak dauzkazu.

Biak aztertu eta batetik zein bestetik ideiak hartuta, zeure infografia propioa sortu behar duzu

hutsetik abiatuta.

Hauek dira ereduak:

1. eredua

2. eredua

Infografiak

Azkenik, Infografiak egingo ditugu. Infografien ezaugarri nagusia irudien erabilera da.

Page 13: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

12

Zereginak

14. zeregina: Infografia beste norbaitekin partekatu

13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak

egiteko baimena emanaz.

o Ikastaroko beste kide horrek, oharrak gehituko dizkio zure infografiari.

o Infografia partekatu eta oharren bat jaso duzunean Zeregina egintzat markatuko duzu.

15. zeregina: PDFa esportatu eta ikastarora igo

o Ikastaroan zehar egin duzun edozein mapa kontzeptual, eskema edo infografia aukeratu eta

PDF moduan esportatu behar duzu.

o Ondoren, esportatutako PDF dokumentoa Ikastaro honen bidez igo behar duzu.

16. zeregina: Dokumentuaren esteka publikatu

o Ikastaroan egin duzun edozein mapa kontzeptual, eskema edo infografia aukeratu eta bere

esteka publikatu behar duzu webgune moduan ikusi dadin.

o Esteka duzunean, Ikastaro honen bidez testu moduan gehitu eta bidalketa egingo duzu.

17. zeregina: Irudi moduan esportatu eta txertatu

o Egin duzun edozein mapa kontzeptual, eskema edo infografia aukeratu eta irudi moduan

esportatu behar duzu.

o Ondoren, esportatutako irudia Drive bidez sortuko duzun Dokumentu batean txertatu behar

duzu.

o Bukatzeko, dokumentua bera, Irakaslearekin partekatu behar duzu.

4. LucidChart dokumentuak partekatu esportatu eta publikatu

Orain arte, zeure kontura hainbat dokumentu sortu eta osatu dituzu. Oraingoan,

o Dokumetua beste norbaitekin partekatu eta bion artean landuko duzue.

o Partekatutakoa edo aurrez egindako beste edozein dokumentu formatu desberdinetan esportatzen

ikasiko duzu...

o eta zure dokumentua modu desberdinetan publikatzen ikasiko duzu.

Page 14: AURKIBIDEA - ikt.ekigunea.eus Dokumentazioa/LucidChart on-linet.pdf · 13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak egiteko baimena

aurkibidera

13

18. zeregina: Txantiloia sortu eta dokumentua komunitatean publikatu

Azken zeregina da hau. Oraingoan 13. zereginean egin duzun infografia txantiloi moduan

publikatu behar duzu. Horretarako:

o LucidChart webgunera sartu eta dokumentuko ezarpenetan "Convert to Tenplate" sakatu.

o Hori egitean, dokumentua txantiloi bihurtuko duzu eta gainean klikatzerakoan ireki beharrean

txantiloi horretan oinarritutako kopia bat egingo duzu. Dokumentuko Ezarpen menua ere

aldatu dela konprobatu. OPEN ordez NEW agertzen da, lehen ez zegoen Edit template

agertuko da.

Txantiloi hori zeuretzat bakarrik da. Orain Komunitatean publikatuko duzu txantiloia esteka duen

edozeinek erabili ahal izateko. Horretarako:

o 13. zeregineko infografia bera ireki (berdin zaio dokumentua bera edo oraintxe sortu berri

duzun txatiloia irekitzen baduzu).

o Dokumetu barruko menuko Share botoia klikatu eta bertan datorren Community aukeratu.

Eskatzen dizun informazioa osatu eta View in Community botoia sakatu.

o Guk geuk ikastaro honetan erabili ditugun moduko txantiloia agertuko zaizu. Esteka kopiatu

eta Ikastarora igo testu moduan.