Asmakizunak 2. maila
description
Transcript of Asmakizunak 2. maila
Botilaren muturrean naukazu
eta ezinezkoa da edatea,baina ni askatzeko hobe
duzubi ezpainak ongi ixtea.
Zer da?
ERANTZUNA: B hizkia.
Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat
egiteko, eta bi lagunek bi orudu behar badituzte bi
zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun
bakarrak zulo-erdia egiteko?.
ERANTZUNA: ezin da zulo erdia egin.
Fruta gozo-gozoa naiztxiki-txikia eta gorria,
pilotik bat hartu,eta denek irten nahi
Zer naiz?
ERANTZUNA: gerezia
Uniformedun gudariazuri eta gorriak,
gerra ostean, ordea,buru beltza eta erreak.
Zer da?
ERANTZUNA: pospoloak
Bi hanka izan arrenezin dugu biderik burutu,
baina gizona gu gabeezin da inon aurkeztu.
ERANTZUNA: prakak
Bi ama eta bi alaba,ondo zenbatzen baduzu,ez dira lau, hiru baizik.
Nor dira?
ERANTZUNA: amona, ama eta alaba.
Nola zula daiteke globo bat, bertatik haizerik atera
gabe eta zaratarik egin gabe?
ERANTZUNA: globoa hutsik egonda.
Orratz berezia naiz.Gailurretan naiz nagusi,
baina sekula ez dut haizerik josi.
ERANTZUNA: haize-orratza.
Niri emandako ostikoei esker,
Egiten dituzte horiek jokaldi ederrak.
Zer da ?
ERANTZUNA: futbol-baloia.
Tramankulu honek alaitzen ditu tristeak,
Etengabe emanaz musika eta albisteak.
Zer da?
ERANTZUNA: irratia.